<![CDATA[Gorka Azkarate | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 26 Sep 2022 11:49:10 +0200 hourly 1 <![CDATA[Gorka Azkarate | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ausardia eta zerbait gehiago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2107/027/002/2022-06-12/ausardia_eta_zerbait_gehiago.htm Sun, 12 Jun 2022 00:00:00 +0200 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/2107/027/002/2022-06-12/ausardia_eta_zerbait_gehiago.htm
Saioko lehenengo ariketan urduri antzean sumatu genuen Manex Agirre; irudipena baino ez zen izan, ordea. Hortik aurrera, motorra berotu eta bertsoaldi beteak eskaini zizkigun, akatsik gabeak ia, eta buruz burukorako hautagai ia ziurtzat jotzen genuen saioak aurrera egin ahala. Txapela hatz puntekin ukitzera heldu zen, eta agian jantzi ere egingo zuen, amaiera aldera egindako irristada hura egin ezean... Edozein kasutan, eskertzekoa da atzoko saioa maila gorenera igotzeko Agirrek bere bertsokera patxadatsu eta seguruarekin emandako bultzada.

Oihane Pereak txapelketetako bere ibilbideari amaiera emateko unea iritsi zaiola iradoki zuen atzo azken agurrean. Arabako bertsogintzaren belaunaldi ezberdinen lotailu ezinbestekoa, gasteiztarra, hamarkadak daramatza gurditik tiraka, eta atzo ere dezente eman zuen beretik, espero zen bezala. Abarrategirekin zakurra zikiratu behar dutenen rolean, esaterako, bertsoaldi dotorea osatu zuen. Atzo arte Arabako txapeldun zen Iñaki Viñaspre ere ez zen arratsalde-pasa joan Europa biltzar jauregira: buruz burukoan sartzeko puntuan egon zen, barrutik borborka bezala azaleratzen zaizkion bertsoak abiadura bizian kantatuz saio osoan zehar, kolpeak joaz bata bestaren atzetik, eta baita tarteka baliabide paratestualak erabiliz ere. Ezinbesteko bertsolaria gaur egun horrenbeste aipatzen den Arabako bertsoen ekosistema berezian. Xabi Igoak sakontasun handiarekin kantatu zuen beti, baina ez zuen bertsoaldi guztietan bete-betean asmatu. Bakarkako lana modu aipagarrian borobildu zuen, edozein kasutan, euskaraz aritzeko hautua egin duen kuadrilla bateko kidearen paperetik. Paula Amilbururentzat estreinako maila nagusiko herrialdeko finala izan zen atzokoa; giroak horretara bultza zezakeen arren, ez zen kikildu, eta aurtengoa etorriko diren final gehiagoren aurrekaria baino izan ez dela esan daiteke.]]>
<![CDATA[Pausoz pauso gailurrera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1978/035/001/2021-12-19/pausoz_pauso_gailurrera.htm Sun, 19 Dec 2021 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/1978/035/001/2021-12-19/pausoz_pauso_gailurrera.htm
Txapeldunak Jone Uriarekin jokatu zuen buruz-burukoa. Zer gehiago egin dezake bertsolari batek txapela irabazteko? Zaila da erantzuna topatzen. Ia dena ongi egin zuen, bakarkako ederrak, buruz-burukoan ofizio mundialak txapeldunarekin, buruz-burukora ere puntu gehiagorekin iritsi zen… baina ñabarduretan erabaki zen garaipena, eta azkeneko lanean Ibartzabalek istorio ikaragarria sortu zuen txanpain kopek topa egitearekin batera… ezinezkoa horren aurka borrokatzea!

Puntuaketan buruz-burukora sartzeko borrokan ibili zen azken uneraino Etxahun Lekue; larrabetzuarrak bere ohiko fidagarritasuna erakutsi zuen oholtza gainean. Ofizio onenetako batzuetan protagonista izan zen eta bakarkakoan lan ederra osatu zuen lastoa sartzeko tarterik uzten ez duen metrika motzeko doinu eder batean.

Xabat Galletebeitiak bere mailaren zertzeladak utzi zituen han-hemenka (bakarkako aipagarria, besteak beste), eta puntuak pilatuz joan zen inurri lanean, azkenean laugarren posturaino igotzeko. Bosgarren izan zen Onintza Enbeita. Gauza onak (bakarkako sinesgarria, kasu, gai aldrebes xamarra tokatu zitzaion arren) eta akats txikiak tartekatu zituen saioaren joanean. Aitor Bizkarrak bertso oso onak kantatu zituen saio osoan zehar, eta esango nuke merezitako ordaina baino gutxiago jaso zuela, askoren iritziz, puntuei dagokienez. Irudiak ekarri eta hitza tolesteko abilezia aparta dauka Bizkarrak, eta erakustaldi aparta eskaini zuen daukan horretatik asko emanez. Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarraga debutariei dagokienez, maila ona eskaini zuten euren lehenengo finalean, eta bertsoaldi guztietan bete-betean asmatu ez arren, txapelketa honetan ikasitakoa motxilan gordeta doaz etxera, hurrengoetan koxka bat gora egiteko asmoz. ]]>
<![CDATA[Ahizpatasuna Anaitasunan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2057/029/001/2021-11-30/ahizpatasuna_anaitasunan.htm Tue, 30 Nov 2021 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/2057/029/001/2021-11-30/ahizpatasuna_anaitasunan.htm
Saioan zehar jasotako sentsazioei kasu eginez gero (zeina epaileen lan egiteko modu formalarekin sarritan zerikusi handirik ez daukan sasiepaitzeko modu bat den, garbi esanda), buruz burukoan kantatzeko bigarren txartela norentzat izango zen ez zegoen batere garbi zaleon artean. Lazkozek gauza oso politak egin zituen, Sotok ere bai, Joanes Illarregik saio oso erregularra ondu zuen, Silveira gorabeheratsu baina bakarkako lanean ikaragarri (zeinen sinesgarri eta hunkigarri, bertsolari beteranoa)... Azkenean, Eneko Lazkozek kantatu zuen Alkaizarekin batera azken txanpan, eta gutxigatik ez zuen sari nagusia patrikaratu, gora egin baitzuen buruz burukoan sakanarrak lehenengo fasean lorturiko emaitza paregabeak hauspotuta. Gordetzekoak bere bakarkakoak eta 10eko txikiko ariketan Xabat Illarregirekin osaturiko ofizioa.

Buruz burukoan kantatzetik hurbil geratu zen Julio Soto. Gorritiko txapeldunak irristada txikiren bat izan zuen puntu erantzunetan, baina ale ikaragarriak utzi zituen, edozein kasutan, bidean, bakarkakoetan entzulearekin erabateko konexioa erdietsiz. Joanes Illarregik patxada eta heldutasun harrigarriak erakutsi zituen bere bigarren finalean, eta ez da zaila etorkizun ez oso urrunean Nafarroako txapela jantzi dezakeela irudikatzea. Xabier Silveirak urteak pasatu arren oraindik ere barruan gordetzen duen bertsolari puskaren trazak erakutsi zituen zenbait ariketatan, baina beste batzuetan halako final batean norbere mailarik onena emateko beharrezkoak diren grina eta gosea falta izan zituen. Xabat Illarregi, Josu Sanjurjo eta Eneko Fernandez atzeraxeago geratu ziren puntuetan; leitzarrak gogoratzeko aleak utzi zituen saioaren joanean, zenbait bertsoaldi borobiltzea falta izan zitzaion arren. Sanjurjok konplexurik gabe kantatu zuen bere lehenengo finalean, ahots propioz, eta Fernandezek, urteetako esperientziak ematen duen pausarekin, lan oso txukuna egin zuen. Kanpoko giro traketsari, erantzun beroa bertsotan!]]>
<![CDATA[Ahizpatasuna Anaitasunan]]> https://www.berria.eus/albisteak/206605/ahizpatasuna_anaitasunan.htm Mon, 29 Nov 2021 16:12:23 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/albisteak/206605/ahizpatasuna_anaitasunan.htm Alkaizak txapela Estitxu Arozenaren eskutik jaso zueneko unea: finaleko argazkia. Saioan zehar jasotako sentsazioei kasu eginez gero (zeina epaileen lan egiteko modu formalarekin sarritan zerikusi handirik ez daukan sasiepaitzeko modu bat den, garbi esanda), buruz burukoan kantatzeko bigarren txartela norentzat izango zen ez zegoen batere garbi zaleon artean. Lazkozek gauza oso politak egin zituen, Sotok ere bai, Joanes Illarregik saio oso erregularra ondu zuen, Silveira gorabeheratsu baina bakarkako lanean ikaragarri (zeinen sinesgarri eta hunkigarri, bertsolari beteranoa)… Azkenean Eneko Lazkozek kantatu zuen Alkaizarekin batera azken txanpan, eta gutxigatik ez zuen sari nagusia patrikaratu, gora egin baitzuen buruz burukoan sakanarrak lehenengo fasean lorturiko emaitza paregabeak hauspotuta. Gordetzekoak bere bakarkakoak eta 10eko txikiko ariketan Xabat Illarregirekin osaturiko ofizioa. Buruz burukoan kantatzetik hurbil geratu zen Julio Soto. Gorritiko txapeldunak irristada txikiren bat izan zuen puntu erantzunetan, baina ale ikaragarriak utzi zituen, edozein kasutan, bidean, bakarkakoetan entzulearekin erabateko konexioa erdietsiz. Joanes Illarregik patxada eta heldutasun harrigarriak erakutsi zituen bere bigarren finalean, eta ez da zaila etorkizun ez oso urrunean Nafarroako txapela jantzi dezakeela irudikatzea. Xabier Silveirak urteak pasatu arren oraindik ere barruan gordetzen duen bertsolari puskaren trazak erakutsi zituen zenbait ariketatan, baina beste batzuetan halako final batean norbere mailarik onena emateko beharrezkoak diren grina eta gosea falta izan zituen. Xabat Illarregi, Josu Sanjurjo eta Eneko Fernandez atzeraxeago geratu ziren puntutan; leitzarrak gogoratzeko aleak utzi zituen saioaren joanean, zenbait bertsoaldi borobiltzea falta izan zitzaion arren. Sanjurjok konplexurik gabe kantatu zuen bere lehenengo finalean, ahots propioz, eta Fernandezek, urtetako esperientziak ematen duen pausarekin, lan oso txukuna burutu zuen. Kanpoko giro traketsari, erantzun beroa bertsotan!]]> <![CDATA[Artzaina nagusi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2002/033/001/2021-11-14/artzaina_nagusi.htm Sun, 14 Nov 2021 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/2002/033/001/2021-11-14/artzaina_nagusi.htm
Bera zen txapelerako faborito garbia, eta pronostiko guztiak berretsi zituen atzo Donibane Lohizunen. Bere onenetik dezente ematera derrigortu zuten besteek, edozein kasutan, txapelerako hautagai nagusia; buruz burukoan kantatuko zuela ia ziurtzat jotzen zen lehen zatiaren amaieran, ariketa batzuetan beste batzuetan baino dirdiratsuago aritu bazen ere kantuan. Errima ahalik estuen hartuz betiere, eta bertsotan ia ahaleginik egin gabe ari dela dirudien norbaiten kantaerarekin, ale ederrak utzi zituen bidean, bakarkako lan hunkigarri batekin amaituz. Buruz burukoaren une batzuetan, Miren Artetxek gaina hartuko ote zion pentsatzera ere iritsi ginen, eta agian Amets berak ere ikusiko zizkion otsoari belarriak. Buruz buruko bakarkako lanarekin, ordea, zalantza guztiak uxatu zituen (bigarren bertsoa, batez ere, Ametsek baino bota ezin ditzakeen horietakoa).

Miren Artetxek ondu duen txapelketaz eta finalaz asko hitz egin daiteke. Bertso ia guztietan kolpea eman eta mezuak txertatzeko gaitasun harrigarria duen bertsolari baten aurrean gaude. Behin motorrak berotuta, hamarreko txikian Maddalen Artzallusekin egindako bertsoaldi ederretik aurrera egin zuen gorantz Artetxek, eta nola gainera! Bakarkako zoragarriak osatu zituen, istorioak kapituluka kontatuz bertsoaldi horietan eta entzuleekiko erabateko konplizitatea erdietsiz.

Buruz burukoan sartzeko lehian bizirik izan ziren azkenera arte Odei Barroso, batez ere, eta Maddalen Arzallus. Barrosok bakarkako lan zirraragarria eskaini zigun kartzelakoan, eta baita ordura arte ofizio lan txukunik ere. Maddalenek saio oso serio eta erregularra burutu zuen, gogoratzeko bertsoak kantatuz tarteka, Amets anaiarekin zortziko txikian egindako ofizioan, kasu. Atzeraxeago sailkatu ziren Patxi Iriart eta Maddi Ane Txoperena. Edonola ere, txapelketa bikaina osatu dute biek ere, lehen aldiz finalean kantatuz. Datozen Xilaba txapelketetan zeresan handia emango duten bertsolariak dira, eta entzuleek gogoz txalotu zuten euren jarduna. Amaierako agur gogoangarrietan nahiko lan izan genuen malkoei eusten. Txapeldunaren txapela buruan eta belazean artaldeari begira dagoen artzain bat nola, gorputz nekatuaren pisua makilaren gainera botata, halaxe irudikatu zuen Ametsek metafora perfektua oholtzan. Bejondeizula, Amets!

Jarraitu irakurtzen:Hitzaren jarioa, goitik behera]]>
<![CDATA[Irabazle nekaezina]]> https://www.berria.eus/albisteak/175148/irabazle_nekaezina.htm Sun, 15 Dec 2019 14:15:13 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/albisteak/175148/irabazle_nekaezina.htm <![CDATA[Nola eman amore?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1919/039/001/2019-12-03/nola_eman_amore.htm Tue, 03 Dec 2019 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/1919/039/001/2019-12-03/nola_eman_amore.htm
Txapelketa honetan urteen joanean beste inork baino eskarmentu handiagoa pilatu duen Jon Maia aritu zen finen Tolosan, lanerako buzoa soinean, bertso bakar bat ere alferrik galdu gabe. Bete-betean asmatu ez zuenetan ere duintasunez eutsiz, eta bete-betean asmatu zuenetan, kartzelakoan kasurako, plaza lehertuz. Modu sinesgarrian kantatu zion maitasun hautsiari, baita modu sinesgarrian sartu ere abokatuaren zein politikariaren paperean. Ederki daki zumaiarrak bere iragazkitik pasatutako pertsonaiak sortzen, eta horri bere Hezurbeltzak taldearen doinu goxoa gehitzen bazaio, finalean oso goian ibil daitekeela pentsatzeko arrazoiak daude.

Bera eta Oihana Iguaran ziren igandean faborito nagusiak; bigarren horrek orain lau urte Illunben kantatu baitzuen. Ez zen arratsalde erraza izan Iguaranentzat, nahiz eta saioaren joanean ez zen arriskuan ikusi bere sailkatze txartela. Gauza oso politak egin zituen, nahiz eta politenak finalerako gorde dituen sentipena daukagun. Kartzelako ederrarekin eman zion errematea saioari, lan horretan agian doinuak askorik lagundu ez bazion ere. Pronostikoen arabera lehenengo bi postuetan behar zuten Maiaren eta Iguaranen atzetik, edozer pasa zitekeen saioaren amaieran, eta argi zegoen besteren bat gehiagorentzat irekitzen bazen Illunbeko atea, puntu gutxi batzuen baimenarekin izango zela. Plazak eztanda egin zuen Beñat Lizasok txartela lortu zuela jakin zenean. Teknikoki agian bere bizitzako saiorik onena egin ez bazuen ere, zalantzarik gabe oroitzapenen urrezko kutxatilan gordeko du azpeitiarrak igandekoa. Urteen poderioz garatu duen patxada harrigarri batez kantatu zuen, bete-betean asmatu ala ez, eta merezita lortu zuen bere bizitzako saririk potoloena. Sari bera lortzetik oso gertu geratu zen Jokin Uranga bere herrikidea, bertso oso onak kantatuz tarteka. Aipagarria da, esaterako, saioari hasiera eman zion ofizioa, Lizasorekin ondu zuena, ijitoei etxea alokatu nahi ez zietenen paperean: zurrumurruak entzun ziren publikoan tarteka euren diskurtsoarekin bat ez etorrita, baina gaiak markatzen zuen paperean bete-betean sartu ziren, bertsoaldi aparta osatuz. Iban Urdangarin eta Haritz Mujika atzeraxeago geratu ziren, baina eman zuten hauek ere beretik une askotan. Aipagarria Urdangarinek, Ataungo aguazila izaki, kartzelan osatu zuen autofikzio lana. Eta Haritz Mujikari dagokionez, ezinbestean aipatu behar aurtengo txapelketan eman duen sekulako jauzia, etorkizunean emango duenaren aurrekari. Dena prest Illunberako.]]>
<![CDATA[Irrien (eta malkoen) lagunak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2131/035/001/2019-11-26/irrien_eta_malkoen_lagunak.htm Tue, 26 Nov 2019 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/2131/035/001/2019-11-26/irrien_eta_malkoen_lagunak.htm
Izan ere, barruan zeukaten guztia ematera oholtzaratu ziren sei bertsolariak; ez zen bakar bat ere ezkutatu, eta bakoitzak beretik baina guztiontzat, ertz ugariko saioa ondu zuten, entzuleon gozamenerako. Oraingoan, gainera, aurreko asteko saioko abisua ondo barneratuta, bikain sartu ziren ia denak hamarreko handiko gaietan zein bere rol politikoki ez zuzen horretan, eta bertsoaldi ederrak entzun ahal izan genituen ariketa horretan (bereziki deigarria Alaia Martinek ariketa honi eman zion abiadura eta sinesgarritasuna, Beñat Gaztelumendirekin osatu zuen bertsoaldi betean).

Ikaragarria izan baitzen, izan ere, Alaia Martinek osatu zuen lana. Txapelketa ezberdinetan izan dituen azken saioetan sentipena genuen ez zuela bere onena eman. Oiartzunen, arantza atera, eta (datorren igandeko saioaren faltan) bere burua ia-ia Illunben kokatu zuen. Ia-ia diogu, puntu gutxi batzuren tartea aterata Gaztelumendik lortu baitzuen zuzeneko txartela. Añorgarra bere ohiko mailan aritu zen kantuan, hots, txapelketa honetako beste bertsolari gehienentzat teknikoki eskuraezina den mailan. Horrek ez du esan nahi bertsoaldi guztietan bete-betean asmatu zuenik, baina asmatu zuenetan (kartzelakoan, kasu) merezitako puntu zakukada erdietsi zuen.

Ane Labakak ere majo gozarazi zituen Elorsoron bildutako entzuleak. Kartzelan puri-purian dagoen helduleku bat aukeratuta kantatu zuen, gauez erasoko dioten beldurrez etxeratzen den emakumearen roletik hain juxtu, eta bertsoaldi hori arratsalde guztian zehar egindako lanaren errematea izan zen. Kartzelan bertsolariek helduleku sinesgarriak aukeratzen dituztenean lortzen baitute, izan ere, entzuleak hunkitzea. Asier Azpirotzek ere, igandeko laugarren sailkatuak, lortu zuen beretik kantatuz entzuleak poltsikoratzea (potoren bat ere egin ote zuen, kontuak atera non legokeen bestela). Txapelketa honetan maila bikaina eman duen beste bertsolari bat, Ane Labakarekin batera Tolosako emaitzaren zain azazkalak jaten egon beharko duena. Saioan galduta ibili zela aitortu zuen Mantxik amaierako agurrean. Egia da gauza oso onak eta ez hain onak tartekatu zituela saioaren joanean, baina ez zitzaigun iruditu halako aitorpen umila merezi zuen saioa osatu zuenik. Puntuka, zortziko txikian... izan zituen ateraldi jenial horietakoak, saioari pisua kentzen diotenak, eta hori beti da eskertzekoa. Amaia Iturriotz izan zen seigarren Oiartzunen, eta jaso zuen puntuaketari erreparatuz soilik erdipurdiko saioa ondu zuela esango luke Elorsoron izan ez zen bertsozale batek. Saioaren amaieran uste orokortu xamarra zen agian goraxeago behar zuela nola puntuz hala postuz. Gogoratzekoak, edozein kasutan, Ane Labakarekin batera osatu zuen hamarreko handikoa eta Beñat Gaztelumendirekin osatu zuen seiko motza. Udaberriko fasetik hasita, oso urrun iritsi den bertsolaria, egindakoarekin pozik egoteko moduan dagoena.

Eta igandean, denak Tolosara (sarrera bat eskuratzea lortu dugunak, behintzat...).]]>
<![CDATA[Amildegiaren ertzean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2002/031/001/2019-11-19/amildegiaren_ertzean.htm Tue, 19 Nov 2019 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/2002/031/001/2019-11-19/amildegiaren_ertzean.htm
Saioan, oro har, Agin Laburu seguru eta sendo batekin egin genuen topo, ohiko txispa galdu gabe heldutasun gozo batera iritsi den bertsolaria. Aipagarria izan zen Unai Mendizabalekin zortziko txikian borobildu zuen bertsoaldia, irudi oso originalak ekarriz bata bestearen atzetik. Kartzelan modu sinesgarrian kantatu zuen, beretik, eta merezita lortu zuen finalerako txartela. Aspaldiko txapelketa irekienean txapelerako hautagaietako bat dela esatea ez da gehiegikeria.

Koska atera zien gainerako bost bertsolariei, eta saioa erabat lehertu ez zela kontuan hartuz, kosta egiten da, Nerea Elustondoz gain, beste inor finalerako aukerekin irudikatzea. Legazpiarrak ia akatsik gabeko jarduna osatu zuen, nahiz eta uneren batean kolperen bat ematea falta izan zitzaion agian. Txundigarria da zeinen erraz eta sinesgarri osatzen dituen bakarkakoak, eta zer-nola betetzen dituen edukiz bertsoaren joanean askok ahaztuta uzten dituzten trantsiziozko puntu horiek. Bizkarrean txapelketa asko pilatu dituen bertsolari honentzat merezitako saria litzateke finalerako txartela. Itxaron egin behar, ordea.

Iñaki Apalategi saiatu zen, ohi bezala, beretik ematen, baina une askotan publikoarekin konektatzea kosta egin zitzaion. Ez zen erraza, saioaren amaierarako geroz eta ikusle gehiagok baitzuten berokia soinean, Uarkapeko tenperaturak izan zuen beherakada dela medio. Unai Mendizabalek ausart kantatu zuen, tonuarekin izandako gorabeherei izkin eginez, eta saiatu zen bertsoaldietan bere zigilua uzten. Kartzelako eder batekin borobildu zuen bere jarduna. Unai Gaztelumendiri patxada pixka bat falta izan zitzaion uneren batean, baina egindako lanarekin pozik egoteko moduan da, zalantzarik gabe. Eta Eñaut Martikorenaz, zer esan. Saioaren amaieran jaso zuen txalo zaparradak garbi erakutsi zuen publikoak bereziki maite duen bertsolari baten aurrean gaudela. Eskolartean eta gazteen sariketetan egin duen ibilbidea jarraitu dugunontzat ez da sorpresa izan, baina publikoaren zati handi batentzat txapelketa honetan izar berri bat jaio da. Zenbat puntu on botatzen dituen bertsoaren joanean, oharkabean pasatzen direnak. Bejondeizula. Finalerdiak hasi besterik ez dira egin.

Tolosako azkeneko bertsora arte ez da emoziorik faltako.]]>
<![CDATA[Gustuko habiara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1908/005/001/2017-12-19/gustuko_habiara.htm Tue, 19 Dec 2017 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/1908/005/001/2017-12-19/gustuko_habiara.htm
Hortik atzera, borroka latza. Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Artzallus eta Igor Elortzaren artean berdinketa, Aitor Sarriegi ere hortxe, eta Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre oso urrun ere ez. Puntuaketaren misterioak, egun osoko jardunaren ostean, 1.100 puntuko eskalan, gezurra dirudi 0,5 edo 1,5 puntuko aldeak egotea bertsolarien artean. Aitor Mendiluzeren aldera erori zen txanpona, eta bera izan zen Lujanbioren bidaide azken txanpa horretan. Ohi bezala, bertsotan serio jardun zen andoaindarra, eta poliki-poliki koxkak igotzen ari da. Bertso on asko kantatu zituen, eta oso onak ere bai, bat baino gehiago. Bere kasuan, Durangon ofiziotan eta puntu erantzunetan osaturiko lan txundigarriak betiko geratuko dira bertsozaleon oroimenean.

Sustrai Colina saioan oso sartuta aritu zen kantuan. Esango nuke txapelketa hau mimoz prestatu duela, eta kalitate jauzi nabarmena eman ostean, buruz burukotik puntu erdi ziztrinera geratu zen. Arratsaldeko puntukakoan Elortzarekin egindako saioa, edo segidan osatu zuen bakarkakoa, eskola garaian klasekideen irainen jomuga izandako Iñigo Urkulluren larrutik kantatuz, antologikoak izan ziren. Amets Artzallus laugarren, buruz burukotik oso gertu hau ere, goizean bere mailatik urrun baina arratsaldean pixka bat berpiztu zena. Ez zuen bere egunik onena izan. Txapelduna zuzenean hurrengo finalerako sailkatua egote hori bere kalterako ez ote den... Igor Elortzak agur esan zion txapelketetako bere ibilbide emankorrari, elegante eman ere. Ofiziotan aritu zen igandean bakarkakoetan baino finago, ohi duenaren kontra. Arrastoa utzi du bertso jokoaren saltsa honetan, eta aurrerantzean jolasean segituko du, plazaz plaza. Aitor Sarriegik egingo duen moduan, eskiak eta mendiak uzten dioten heinean behintzat. Beasaindarrak buruz burukoa behatz puntekin ukitu zuela esatea ez da gehiegikeria. Askotan esan izan da, txapelaz gain beste sari asko ere banatzen dituela txapelketak. Sarriegik entzule asko poltsikoratu ditu, hasi Irunen, segi Iruñean eta Barakaldon bukatu. Estilo propioa landuz bere bidea urratu du, eta puntan dagoela erabaki du trenetik jaistea. Ba ote gidoi hoberik idazterik? Koxka txiki bat beherago, baina ez oso behean, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Añorgarrak, finalerdietako ildoari leial, bertsotan zuzen egin zuen, baina BECeko plazak eskatzen duen plus hori eman gabe. Finalera iritsi den bertsolari batez ari garela kontuan hartuz arinkeria dirudien arren, esango nuke txapelketa gris xamarra osatu duela, ez behintzat berak irudikatuko zukeen modukoa. Izango ditu txapelketa gehiago, oraindik gaztea da eta... Unai Agirrek gaztaroa ahaztua izanagatik, itxita zeukan atea irekita utzi zuen, lau urte barru berriz ere parte hartuko duela iradokiz bezala. Ez da gutxiagorako. Finalera iristea gutxi ez, eta zenbait bertsoaldi ederretan protagonista izatea lortu zuen. Beretik kantatuz, baina guztiontzat. Ez dago gehiago eskatzerik.]]>
<![CDATA[Atea itxi da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1991/041/002/2017-12-03/atea_itxi_da.htm Sun, 03 Dec 2017 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/1991/041/002/2017-12-03/atea_itxi_da.htm
Finalera iristeko ez da nahikoa ondo kantatzearekin, definitzen zaila den zerbait gehiago behar da: batek finalera iristea merezi duela sinetsi behar du, eta sinetsarazi segidan publikoari. Miren Amurizak, Oihana Iguaranek eta Alaia Martinek (azken horrek balentria behar zuen egin txartela lortzekotan) ez zuten sentsazio hori transmititu saioan zehar, ondo jardun bai, baina «finalean egotea merezi dut» oihukatu gabe. Unai Agirreren kasuan, berriz, bestelakoa izan zen garapena: 8ko nagusian baleko, 8ko txikian ederki, puntukakoan zoragarri, 10eko txikian harrigarri (anorexia bezalako gaiari dramatismoa erauziz) eta kartzelan baleko (kartzelatik atera nahi ez duen bertsolariaren papera ez zitzaidan oso sinesgarria iruditu). Edonola ere, finalean egoteko moduko saioa, puntu dexente behar bazituen ere, saioa hasi aurretik. Eta lortu zituen, lortu zituenez, puntuak eta txartela. Orain lau urte patua krudela izan zen hernaniarrarekin; atzoko pozarekin, arantza aterata.

Amurizak puntu gutxi xamar pilatu zituen, eta finaletik urrun geratu zen azkenean. Ez zen arratsalde erraza izango berarentzat. Lehenengo bertsoaldian ia sudurreko odol jario bat tarteko mukizapia sudurrean egin zuen bertsotan, eta oholtzatik joan-etorrian aritu zen saio osoan zehar. Irudi bitxia, benetan. Lehendik ere nahiko lan ez, eta elementuak kontra. Izango ditu aukera gehiago, Alaia Martinek eta Oihana Iguaranek izango dituzten bezala. Lehena finalerdietan galduta bezala ikusi dugu, bere mailatik urrun, bere burua aurkitu ezinda aritu zen Irunen eta baita atzo Iruñean ere. Pena. Iguaranek ere ez du finalean kantatuko, baina azken bi urteetako bere bilakaeraren mugarritzat jo badaiteke txapelketa nagusi hau (Gipuzkoako finala, plazetako jarduna, #BTN17), pozik egoteko moduan da, etorkizunean egin dezakeenaren pistak eman baititu. Ez, finalean ez da bigarren emakume bertsolaririk igoko oholtzara, baina zortzi bertsolari handi igoko dira, eta saio bikaina eskainiko digute, ziur egon.]]>
<![CDATA[Txapelketan, plazan bezala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1825/029/001/2017-11-28/txapelketan_plazan_bezala.htm Tue, 28 Nov 2017 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/1825/029/001/2017-11-28/txapelketan_plazan_bezala.htm
Igor Elortza eta Maialen Lujanbio besteen gainetik aritu ziren ia ariketa guztietan. Igor Elortzak, mahai gainean ukabilkada bat jo, eta finalean inolako konplexurik gabe kantatuko duela aldarrikatu zuen bere jardun borobilarekin. Hots, edozeini begietara begiratzeko moduan da. Erdi bertsolari erdi zirujau, ezinezko esaldiak eta errimak kateatzen pasatu zuen arratsaldea, artisau lanean, mimo handiz, hitz eta kolpe bakoitza bere lekuan. Lagina, 10eko txikiko azkeneko bertsoa: «irtenbide asko daude / neu nauzu lekuko // lehenik defentsa on bat / ta zenbait indulto // hemen sistema osoa / da, Agin, korrupto // lasai, ziegak ez zaitu / asko kaltetuko // berriz kalean zaude / ohartu orduko». Lujanbio ez zen Irunen bezain harrigarri aritu, baina maila apur bat jaitsi izanagatik goian -puntukakoan orain arte entzundako lanik borobilena osatu zuen, tartean-.

Julio Sotoren eta Jone Uriaren artean berdinketa teknikoa. Nafarra ideia aldetik fresko sumatu genuen, baina, agian, zenbait bertsoren betelana borobiltzea falta izan zitzaion puntu gehiago poltsikoratzeko. Sarritan aipatu izan dugun koxka txiki hori… Jone Uriak ateraldi jenialak izan zituen zenbait momentutan -beti esan ahal izango du egun batean Maialen Lujanbio mendean hartu zuela 8ko txikian, «oraindik ez dut lortu / ondo konprenitzen // nola zauden zu bertan / eta ni garbitzen» bezalako ateraldiekin-.

Puntuazioari erreparatuz, behean Laburu eta Apalategi. Beasaindarrak txapelketa honetan erakutsitako mailari eutsi zion, eta puntuazioan behera erori bazen, egindako irristada batzuen ondorioz izan zen, bereziki. Labururen erorikoa deigarriagoa izan zen, BECerako Iturriagaren 8. txartel famatua eskuratzeko hautagai sendoena bera baitzen, igandera arte behintzat. Egindako poto batetik haratago, hainbat bertsoalditan sumatu zitzaion kolpea jo nahi eta ezina nabarmenduko nituzke nik, edo ofizioen muinari behar bezala heltzen asmatu ezina, edo kantukideak esandakoari erantzun nahian erdipurdiko bertsoa lehenestea aurrez pentsaturiko bertso ziur aski hobearen kaltetan… Bertsotan egitera joan zen Laburu, edozein kasutan, eta hori eskertzekoa da.

Datorren larunbatean Iruñean jokatuko den azken finalaurrekorako ez da aspalditik sarrerarik geratzen. Nola geratuko da, bada, sarrerarik? Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi dira BECerako txartela bideratu xamar daukaten saio horretako bertsolari bakarrak, lehenak bigarrenak baino bideratuago, bistan da. Beste lau bertsolariak, bai, laurak, euren bizitzako aukeraren aurrean daude: Miren Amuriza, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta baita, gauzak nola dauden ikusita, oraindik ere bizirik dagoen Alaia Martin bera ere. Joan den asteko analisian Jon Maiaren azken guda dantza aipatu genuen… argi ibili esandako hitzak irentsi beharko ez ote ditugun oraindik...]]>
<![CDATA[Erregulartasuna eta zerbait gehiago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1903/029/001/2017-11-21/erregulartasuna_eta_zerbait_gehiago.htm Tue, 21 Nov 2017 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/1903/029/001/2017-11-21/erregulartasuna_eta_zerbait_gehiago.htm
Izango zen, seguru, saioaren joanean bertsolarien jardunarekin aspertuko zen bertsozale zirtolaririk; txioren bati erreparatuz gero hala ondoriozta daiteke bederen. Amurriokoa ez zen izan, bistan da, hemerotekan gordeta geratuko den bertso saio gogoangarri horietako bat, ez baitzen lehertzera iritsi, baina nabarmentzeko xehetasun asko izan zituela ere esan beharra dago, egiari zor. Ikusi genuen Sustrai Colina kuasi-perfektu bat, gaiak edonolakoak izanik ere aurpegirik onena jarri eta gurdiari tira egitera deitua dagoenaren jarrerarekin egin zuena bertsotan. Saioko liderra, funtsean. Saio osoan zehar detaileak utzi zituen han-hemenka eta kartzelako lan eder batekin zigilatu zuen bere finalerako txartela. Beñat Gaztelumendiren erregulartasuna aipatzen zen saioaren amaierako korrotxoetan... Erregularra zela bagenekien, baina kantatu duen bi saioetan distira apurra bat falta izan zaiola esango nuke. Erraza da esaten, BECerako txartela poltsikoan daukan bertsolari batez ari garela kontuan harturik... Bakarkako aparta osatu zuen Amurrion, eta ofiziotan ere ale politak utzi zituen (zortzikoko nagusiko hirugarren bertsoa, kasu), baina nago bere onena BECerako gorde ez ote duen...

Jon Maia sailkatu zen Amurrion hirugarren, eta nahiz eta batutako puntuak ez dituen ziur aski nahiko izango, aurreko bi saioetan baino erosoago sumatu genuen kantuan, ofiziotan batez ere, elementuak ekarriz eta umore puntu atseginarekin. Bakarka ildo polita aukeratu zuen, baina bere bertsoak ez ziren betelanean ohi bezain distiratsuak izan. Asko hitz egin da Nerea Ibarzabalen dohainez; kartzelakoan aukeratu zuen bidea da horren erakusgarri garbia. Sinesgarria oso, eraiki zuen istorioa, entzuleak poltsikoratu eta arratsaldeko txalo zaparradarik ozenenetakoa sorrarazi zuena. Jon Martini eskerrik asko esatea baino ez zaigu geratzen, urte hauetan guztietan eman duenagatik. Eta hartutako erabakia bi aldiz pentsa dezala erregutu, txapelketa maite dugun bertsozaleon onerako... Etxahun, plazan ikusiko dogu alkar; saioro jasotzen ari garen bizkaiera klaseek ez daukate preziorik!

Donibane Lohizune eta Iruñea, horra hurrengo zitak. Amurrioko kartzelako gaiaren parekoa tokatzen bada, ez gaude kexatzeko: sei bertsolari, sei helduleku, sei usain. Ederra. Hori bai, izan daitezela saio horietako puntukakoak Amurriokoak baino bizi eta zirtolariagoak, saioek eztanda egin dezaten (eta inor lokartu ez dadin...).]]>
<![CDATA[Tren-makinari jarraitu ezinda]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1903/037/001/2017-11-14/tren_makinari_jarraitu_ezinda.htm Tue, 14 Nov 2017 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/1903/037/001/2017-11-14/tren_makinari_jarraitu_ezinda.htm
Haren atzetik, oso atzetik, beste bostak, tropelean ia. Miren Amurizak ez zuen arriskatu nahi izan, eta silaba bakoitza ondo neurtuz, gehiegizko patxadaz tarteka, akatsik gabeko saioa osatu zuen. Estrategiak emaitza ona ekarri zion, bere burua BECerako borrokan kokatu baitzuen bete-betean. Hemendik aurrera galtzeko gutxi eta irabazteko guztia dauka, defentsatik erasora pasatzeko unea, beraz. Zallako saioan erabilitako doinuan bakarkako ederra osatu zuen, agian ez ordukoa bezain hunkigarria, baina ederra. Beragandik gertu sailkatu zen Jon Maia, hori ere eskopetako mira BECera zuzenduta. Oso gorabeheratsu hasi zuen saioa, aurretik izandako gertaera bat zela tarteko, baina saioak aurrera egin ahala, gora. Bakarkakoan, gainera, bere suntsipen handiko arma erabiltzea erabaki zuen: Maia & Habanera binomioa. Zirt edo zart, ez zegoen beste aukerarik. Jokaldia borobil atera zitzaion! Oihana Iguaran izan zen laugarren, oso puntu gutxira. Ariketa batzuetan sendo (Mendiluzerekin, kasu), eta beste batzuetan oso lotuta. Kartzelakoan lan polita osatu, eta, azkenean, handik eta hemendik batutako puntuak lagun, finalera sartzeko aukera eta guzti, gauzak zer diren. Hurrengo txanpara igaro direnen atea ixtea egokitu zitzaion Iñaki Apalategiri. Erregular aritu zen, eta berriz ere erakustaldia eman zuen gaia edozein izanik ere elementuak, ezinezko errimak eta irudiak ekartzerako orduan. Sarritan pentsatu izan dut bere bertso ugari sofistikazio maila oso altukoak direla, eta horregatik ez dutela beti publikoarekin daukaten mailari dagokion moduan konektatzen. Miren Artetxe ariketa batzuetan nahi eta ezin aritu zen arren, bere puntu erantzunak bertso eskoletan erakusteko modukoak izan ziren.]]>
<![CDATA[Giro hitsak uzkurtuta bezala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1991/035/001/2017-11-05/giro_hitsak_uzkurtuta_bezala.htm Sun, 05 Nov 2017 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/1991/035/001/2017-11-05/giro_hitsak_uzkurtuta_bezala.htm
Eta ez zen bertsolarien ahalegin faltagatik izango, baina asmatzen ez denean jai dago. Publikoa ere besteetako berezko berotasunik gabe, piztu eta txaloka hasteko seinaleren baten bila. Eta 8ko txikiko ariketa amaitzean edo hor nonbait, gainera, eguraldiak nabarmen egin zuen okerrera kanpoan, eta Mauleko Ororena pilotalekuko sabaia hots ikaragarria ateratzen hasi zen, erauntsia tarteko. Elementu guztiak kontra. 8ko txikiko ariketa aipatzen hasita, ariketa hori egonik deitua, teorikoki behintzat, saioa piztera, gai trakets xamarrak begitandu zitzaizkigun bertsolarien luzimendurako. Zertzeladaren bat egon zen, bai, Gaztelumendi Benito Lertxundirekin tematu zenean, adibidez, baina saioak ez zuen eztanda egin. Eta halatsu segitu zuen, lerro zuzen bati jarraika bezala, amaieraraino.

Testuinguru horretan, ezin esan bertsolariek euren mailarik onena eman zutenik. Beñat Gaztelumendi izan zen saioko irabazlea, eta BECerako bidean den arren añorgarra, bera ezagututa ez zuen egindako lanak erabat asebeteko. Nerea Elustondorekin 6ko motzean ikusi genuen benetako Beñat horren islada. Eta kartzelan, noski. Julio Sotok ere lan polita osatu zuen 6ko motzean, eta baita kartzelakoan ere, Leitzako saioan erabili zuen doinu berriari bigarren aukera bat emanaz. Nerea Ibarzabal Zumaian baino zabarxeago ibili zen, eta ez orduan bezain ustekabeko eta jenial. Edozein kasutan, bere lehenengo txapelketa nagusia izanik, zer gehiago eska dakioke? Markinarrari ez dago bainarik jartzerik; Etxahun Lekue, ordea, koxka bat goraxeago arituko zela espero zen agian. Zuzen aritu zen, baina kolperik eman gabe. Kartzelako ederra osatu zuen, baina kosta egin zitzaion publikoarengana iristea zenbait unetan. Nerea Elustondo sailkapenean goraxeago espero genuen saioa amaitu ostean, saioko ofizio nabarmen batzuetan tartean izan zela kontuan harturik. Kartzelako ariketan kosta egin zitzaion kantuan hastea eta litekeena da epaileek hori zigortu izana. Beñat Iguaranek, azkenik, ez zuen bere egunik onena izan. Amaierako bere keinuek ere hala iradokitzen zuten, gehiagorako gai bada, zalantzarik gabe, amasarra. Deigarria ere bada, azken bi sailkatuek kartzelako gai ireki xamar baten aurrean hartutako bidea: arraunlariena. Gauzak zer diren: biak lehorrekoak direla kontuan izanda, eta sinesgarritasunaren kontua horren modako dagoela kontuan harturik, mesede baino kalte ez ote zien egingo aukeraketa horrek... Durangoko saioa baino ez da falta eta BECera hurbilduz goazen heinean badirudi ez garela edozerekin konformatzen!]]>
<![CDATA[Koxka bat gorago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1858/023/001/2017-11-02/koxka_bat_gorago.htm Thu, 02 Nov 2017 00:00:00 +0100 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/1858/023/001/2017-11-02/koxka_bat_gorago.htm
Bakarren bati entzun nion, kartzelako gaia helduleku gutxi xamar iradoki zezakeen horietakoa zela, hots, logela-ohea-sexua zela helduleku (ia) bakarra. Baina ez zen hori oztopo izan bertsolari guztiek egindako kartzelako lanekin goza genezan. Lurtarren artean Aitor Sarriegi izan zen nagusi, ziur aski beste saioetako irabazleek aterako dituzten puntu kopuruarekin, 700en bueltan, esan nahi da. Ofizioetan fresko eta bakarkakoan ikaragarri, unerik zailenean kantatu behar izanda gainera: Maialen Lujanbioren ostean! Koxka bat beherago sailkatu zen Unai Agirre, bere ohiko bertsokera bizi eta zirtolariarekin publikoa behin eta berriz poltsikoan sartuz. Aimar Karrikarekin 8ko txikian osaturiko ofizioa bere soiltasunean ederra izan zen, adibidez. Alaia Martinek ez zuen bere egunik onena izan. Finaleko borrokan jotzen genuen askok, eta saio osoan zehar bere onena eman nahian aritu bazen ere, horretarako eguna baitzen beretzat, bertsoaldi askotan gaiaren muinari heldu ezinda bezala sumatu genuen. Izango dira aukera gehiago. Maddalen Artzallus kantuan entzutea gozamena da, eta saioko onenengandik koxka bat beherago aritu bazen ere, txapelketa honetan egiten ari den lanarekin pozik egoteko moduan da hendaiarra. Aimar Karrikari dagokionez, lotsagabe kantatu zuen egokitu zitzaion aukera guztietan, eta horrek irristada teknikoren bat edo beste egitera eraman bazuen ere tarteka, ez zen giroarekin kikildu, eta saioko une eder batzuetan protagonista izatera heldu zen gainera. Atzo bizitakoaren ostean, Maule-Lextarrera joateko irrikitan gaude!]]>
<![CDATA[Benetako txapelketa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1866/033/001/2017-10-28/benetako_txapelketa.htm Sat, 28 Oct 2017 00:00:00 +0200 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/1866/033/001/2017-10-28/benetako_txapelketa.htm
Artean txapelketa honetan kantatu gabeko bertsolariren bati entzun diogu behin txapelketa martxan jarrita norberaren saioa iritsi arteko itxaronaldiak urduritasun puntu bat sorrarazi ohi diola, nahiz eta eskarmentu handia izan horrelako saltsetan. Entzuleek, izan ere, orain arte ikusi gabeko plus bat espero baitute kasu askotan aurreko finalistengandik, saio bakoitzean finalista ohi hori edo horiek sistematikoki beste bertsolarien gainetik egon beharko balira bezala ezinbestean... Presio puntu bat, funtsean. Edozein kasutan, saio bakoitzeko bertsolariak aztertzen hasita, seikote orekatuak eta maila handikoak tokatu dira lau saioetan, eta ziurtzat jo daiteke maila tekniko goreneko saioak izango direla denak ere, akatsik gabeak kasik eta une askotan goia joko dutenak.

Segurako saioa irabazita igoko da Jon Martin Bastidako oholtzara, eman dezakeen mailaz jakitun eta bere arrastoa uzteko asmoz. Agin Laburuk ez zuen, askoren iritziz, bere egunik distiratsuena izan Leitzako final-laurden goraipatu hartan, eta, hala ere, bigarren postua erdietsi zuen ordukoan; ez du goia jo oraindik txapelketa honetan. Jone Uriak bigarren egin zuen Zallan, bere bertsokera pausatu baina zorrotzaz kolpeak bata bestearen atzetik emanaz, gaur Bastidan egin dezakeenaren aurrekari gisa. Nahikari Gabilondok une distiratsuak eta itzaliagoak tartekatu zituen Zumaiako ekinaldian, eta hasieratik bukaerara bitarteko saio distiratsuaren bila kantatuko du. Igor Elortza eta Sustrai Colina izango dituzte aurreko laurek oholtzakide. Elortza eta Colina, lehenengo bertsotik dagoeneko martxan den trenera igotzen ahaleginduko dira, ohartzerako beranduegi izan ez dadin. Maila goreneko bertsolariak direla bistan da, bestela da puntuek zer dioten saioaren amaieran...

Bastida, Irun, Maule-Lextarre eta Durango. Euskal Herriko txoko batetik bestera mugitzen segiko dugu bertsozaleok, eta bertsoez ez ezik, txoko horietako bakoitzaren erakargarritasunaz gozatzen. Ba ote plan hoberik?]]>
<![CDATA[Herensugeen amaren rolean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1825/029/001/2017-10-10/herensugeen_amaren_rolean.htm Tue, 10 Oct 2017 00:00:00 +0200 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/1825/029/001/2017-10-10/herensugeen_amaren_rolean.htm Game of Thrones telesailaren grabaketa dela-eta. Bertso eskola emankorra, bertsozale aditu andana eta bertsolaritzari hainbat arlotan bultzada eman dioten zenbait pertsonaren sorleku da, ordea, ezer baino lehenago guretzat Zumaia. Edozein kasutan, saioa baino lehen Itzurun hondartzan udazken argi goxotan egindako osteratxoa eta gero Aitzuri pilotalekura sartu eta Nerea Ibarzabal halako nagusitasunez saioa irabazten ikusteak ekidinezin bilakatu zuen konparazioa egitea: han zegoen, oholtza gainean, Markina-Xemeingo gure Khaleesi, Herensugeen Ama, bere ahots eder eta bertso zorrotzez herriari zuzenduz...

Bertso kritiko puritanoek esango dute teknikoki bertsoak fintzea falta zaiola edo baita noiz edo noiz zabarkeriaren batek ihes egiten diola ere. Litekeena da hori ere hala izatea. Baina genioen ateraldiak dauzkala ez du inork zalantzan jarriko. Eta seriean ekoiztutako bertso homogeneo xamarren aroan bizi garen honetan, basamortuko bidaideak ur tragoxka nola, halaxe eskertzen dugu bizkaitarraren freskotasuna. Nahikari Gabilondorekin zortziko txikian egindako bertsoaldia aipa genezake adibide gisa, baita kartzelan kantaturiko bertso lotsagabeak ere. Konplexurik gabeko saioa osatu zuen, labur esanda.

Nahikari Gabilondo eta Miren Artetxe sailkatu ziren markinarraren ondotik, puntutan berdinduta, gainera. Akatsik gabeko saioa egin zuen zarauztarrak; hendaiarrak bertso oso bisualak kantatu zituen une oro, puri-purian dauden erreferentzien bitartez entzulea kitzikatuz. Bien artean egon zen parekotasunaren seinale, zortziko nagusian osatu zuten bertsoaldia, hoteleko gelak garbitzen ari ziren garbitzaile biren rolean. Miren Artetxeren hirugarren bertsoa, errealitatearen islada gordina: «Besteen poza bilakatzen da / gu biontzako desgrazi / egoerari buelta ematen / oraindik ez dut ikasi / artrosian ta lunbareetan / hobe ez pentsatu kasi / hotelekoak bukatzen dira / eta etxekoak hasi».

Saioko hiru gizonezkoak nabarmen atzerago geratu ziren, puntuei erreparatuz bederen. Saioaren amaieran, irteerako korrotxoetan, Arkaitz Oiartzabal Xamoa goraxeago kokatzen zuenik ez zen falta. Bertsotan egoki egin zuen, ohi duen moduan, baina gose eta amorru pixka bat falta izan zitzaizkion agian, hiruzpalau dozena puntu gehiago pilatzeko. Asier Otamendik oso gorabeheratsu hasi zuen jarduna, kantaturiko bere lehen bertso puntuagarrian deskuidoan kantukideari bidea oztopatzeraino, baina ariketaz ariketa gorantz egin zuen, eta kartzelakoan helduleku originala eta freskoa aurkitu zion gaiari, ez gainera ariketa horretako lehen bertsoaren bukaerak iradoki zezakeen arinkeriaz segida emanaz bertsoaldiari. Ibon Ajuriagojeaskoa ere paretsu puntutan, bizi kantatuz eta baita tarteka zertzelada ederren bat utziaz ere, Nahikarirekin hamarreko txikian egindako bertsoaldian, kasurako. Alabaina, Herensugeen Amaren azpitik denak ere. Tolosako hitzordua baino ez zaigu falta lehen txanpari akabera emateko. Jon Snowren rola joka dezakeen bertsolariaren bilaketa abian da.]]>
<![CDATA[Tabuak hautsiz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2245/041/001/2017-10-08/tabuak_hautsiz.htm Sun, 08 Oct 2017 00:00:00 +0200 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/2245/041/001/2017-10-08/tabuak_hautsiz.htm
Hala, bertsolari bakoitzak bere kolorea eraman zuen oholtza gainera, bere bertsokera, bere kezkak eta bere hausnarketak. Miren Amuriza izan zen ariketa guztietan bereziki nabarmendu zen bertsolaria, behin baino gehiagotan entzuleengan oiloipurdia sorrarazteraino. Bertsolari bakoitzaren kezkak eta hausnarketak aipatu ditugu: Amurizak bere kezkak plazaratu zituen txapelketako eskaparatean, kartzelako lanean biluztu eta bere buruari argazki bat atera ostean argitaratu edo ez erabakitzen ari zen adineko emakume baten azaletik kantatuz, besteak beste. Gizartearen tabuak, lotsak zein debekaturiko marrak hautsi nahi horretan lan zirraragarria osatu zuen, publikoaren harridurarako. Eta esango nuke ez dela izango haren ahotik txapelketa honetan molde bereko bertsoaldiak entzungo ditugun azken aldia.

Koxka atera zien gainerako bostei Amurizak, puntuazioari erreparatuz bederen. Jone Uria eta Odei Barroso izan ziren bigarren eta hirugarren, eta azkenera arte itxaron beharko dute hurrengo fasera pasatzen diren ala ez jakiteko. Uriak, ohi bezala, sekulako erraztasunaz egin zuen bertsotan, arrazoiak ez ezik bertso bakoitzaren tarteko puntuak ere edukiz betez, eta Odei Barrosok gauza ederrak egin zituen arren (puntu erantzunetan eta kartzelako lanean, kasurako), ez genuen beste batzuetan bezain distiratsu sumatu. Egun denak ez dira berdin, kantak zioen moduan.

Saioko kolore mosaikoa osatu zuten Onintza Enbeita, Eneko Abasolo Abarkas eta Oihane Perea puntuetan atzeraxeago geratu ziren, baina azpimarragarria hirurek ere zer-nolako patxada eta gogoarekin kantatu zuten. Enbeitak, adibidez, helduleku oso originala topatu zion kartzelako gaiari, egoerarik gogorrenetan ere aurpegi-keinurik apenas egin ohi duen Iñigo Urkullu lehendakaria negarrez dagoela argazkia atera dion argazkilariaren paperean. Abarkasi kosta egin zitzaion ariketa batzuetan bertsokidearen bideari jarraitzea (ofizioen funtsa hori da, finean) baina Zallako saioa mimo handiz prestatu zuela erakutsi zuen egindako ahaleginean. Bukatzeko, ezin aipatu gabe utzi Oihane Perea. Abila da gasteiztarra gaiari ustekabeko heldulekuak topatzen, surrealismoaren mugara hurbilduz tarteka, baina ziur nago Zallako Mimetiz pilotalekura hurbildu ziren bertsozaleek eskertu zutela haren freskotasuna.]]>
<![CDATA[U-1 Leitzan: emozioak aldean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2373/039/001/2017-10-03/u_1_leitzan_emozioak_aldean.htm Tue, 03 Oct 2017 00:00:00 +0200 Gorka Azkarate https://www.berria.eus/paperekoa/2373/039/001/2017-10-03/u_1_leitzan_emozioak_aldean.htm
Ariketa guztietan egon zen nabarmentzeko ale zein bertsoaldirik; 8ko nagusiko ariketan, bezperan baino gozagarriagoak izan ziren ofizioak oro har. Unai Agirrek eta Iñaki Apalategik osatu zutena aipatuko nuke, egun osoko jardunaren ostean sofan leher eginda eserita dagoen bikotearen paperean kantatu zutena. Unai Agirreren lehenengo bertsoa, ikaragarria: «Gure bizitzan izan genduen/ nahiko asmo eta fede// baina denbora pasatua da/ lana bihurtu da lege// hauzkaldexio juan zaite arren/ egin zaidazu mesede// barka maitea indarrik ez det/ musu emateko ere».

8ko txikiko ariketan goia jo zuen saioak, Oihana Iguaran eta Iñaki Apalategik osatutako bertsoaldian. Oporretarako leku baten bila wifi-a eskuragarri ez izatea lehentasun jotzen zuen Apalategik, Iguaranek ez bezala. Gaur-gaurko gaia, igandean Leitzako kiroldegian bertan ere une askotan estaldura gabe egonik bat baino gehiago ernegatzera iritsi ginela kontuan hartuta. Publikoarekin estuen konektatu zuten ofizio guztietan tartean izan zen beasaindarra; 10eko txikian bestelako ikasketak egiten hasi nahi duen igeltseroaren paperean ere arrazoi borobilak kantatu zituen Agin Labururekin batera, tartean baita bertso eder hau ere: «Ez, lehenbizi porlana/ eta eskaiola// ta ikustean dena/ egonkor dagola// jarriko ditut teilak/ baldosak ta kola// bukatu arte ez zait/ besterik ajola// egunez lana eta/ gauetan eskola». Kartzelako ariketan arriskatu egin zuen Apalategik doinuarekin, eta nago mezuak doinua baino doinuak mezua bera menderatu ez ote zuen… Edozein kasutan, sailkapen txartela ez dauka urruti.

Oihana Iguaran izan zen sailkapenean nagusi; 10eko txikiko ariketako lehenengo bertsoan paperez nahastu zela iruditu zitzaigun, baina gainerakoan saio gozagarria osatu zuen. Esango nuke, gainera, ez zuela bere sabaia ukitu igandean… euren sabaiak ukitu ez zituzten Agin Laburu eta Julio Sotoren moduan. Laburuk sendo eta seguru kantatu zuen ariketa guztietan, baina ohikoa duen txispa falta izan zitzaion une batzuetan. Sotok kartzelan eman zuen bere onena, ofizioren batean bidea aurkitu ezinda ibili ostean. Unai Agirreri ere antzeko zer edo zer pasa zitzaiola esango nuke: ofizio lanean kostata, eta kartzelan goia jo. Sailkapenean atzeraxeago geratu zen Oihana Bartra, baina kantuan gozatzen ari zen sentipena transmititzen zuen bere bertso bakoitzean. Larunbatean, denok Zallara!]]>