<![CDATA[Gorka Berasategi Otamendi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 25 Apr 2019 12:37:31 +0200 hourly 1 <![CDATA[Gorka Berasategi Otamendi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Mikroplastikoak antzeman dituzte Pirinioetako airean ere]]> https://www.berria.eus/albisteak/165536/mikroplastikoak_antzeman_dituzte_pirinioetako_airean_ere.htm Wed, 24 Apr 2019 18:21:32 +0200 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/165536/mikroplastikoak_antzeman_dituzte_pirinioetako_airean_ere.htm itsasoak tamaina txikiko plastiko arrastoz kutsatuta daudela. Jakina da mikroplastikoak gehienbat ibaiek garraiatuta iristen direla itsaso eta ozeanoetara. Aldiz, ez da horren ezaguna plastiko zati txiki horiek airetik noraino hedatzen diren. Orain arte, bi hiritan baino ez ziren jaso airetik eroritako mikroplastikoen laginak: Parisen eta Dongguanen (Txina). Oraingoan, berriz, hiriguneetatik aldenduta dagoen natur eremu batean neurtu dute mikroplastikoen kopurua: Pirinioetan, Bernadouzeko estazio meterologikoan (Okzitania), 1.425 metroko garaieran. Elhuyar aldizkariak jakinarazi duenez, aire korronteen azterketak eta simulazioak eginez kalkulatu dute ehun kilometro inguru egin ditzaketela. Nature Geosciencealdizkariak argitaratu du ikerketaren emaitza eta ondorioztatu du plastiko zati txiki horiek distantzia esanguratsuak egin ditzaketela atmosferan barreiatuta. Ikerketak bost hilabetez neurtu du mikroplastiko kopurua, eta emaitzek adierazi dute megahirietan jasotako kopuru bertsua dagoela Pirinioen bihotzean ere. Zehazki, metro karratuko 365 partikula jaso zituzten egunean. Partikula gehienak 50 mikra baino txikiagoak ziren, eta gainerako film eta zuntzek ez ziren ehun mikra baino handiagoak. Plastiko motari dagokionez, gehienak polietilenozkoak eta poliestirenozkoak ziren -plastikozko poltsak egiteko erabiltzen dira, besteak beste-, eta beste asko polipropilenozko zuntzak ziren -ehungintzan oso ohikoak-. Mikroplastikoek honako ezaugarri hauek dituzte: bost milimetro baino gutxiagoko diametroa, eta esfera edo filamentu forma. Bi modutara sor daitezke AZTIko itsas kutsaduran aditu Oihane Cabezasen arabera: "Itsasoak plastikoz beteta daude, eta horiek degradatzean sor daitezke mikroplastikoak. Baina gizakiok ere sortzen ditugu; adibidez, kosmetikoetan erabiltzen dira. Esate baterako, krema esfoliatzaileetan egoten dira, xanpuetan, gorputzeko xaboietan, umeentzako produktuetan... Azala garbitzen dugunean, uretan joaten da, eta araztegiak ez dira gai mikroplastikoak garbitzeko; beraz, ibaietara joaten da". Hainbat hortzetako pastatan ere egon daitezke.]]> <![CDATA[Nafarroako Parlamenturako zerrendak aurkeztu dituzte alderdiek]]> https://www.berria.eus/albisteak/165495/nafarroako_parlamenturako_zerrendak_aurkeztu_dituzte_alderdiek.htm Tue, 23 Apr 2019 07:10:34 +0200 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/165495/nafarroako_parlamenturako_zerrendak_aurkeztu_dituzte_alderdiek.htm 2. Maria Jesus Valdemoros Erro (UPN)
3. Carlos Perez-Nievas (Ciudadanos)
4. Jose Suarez Benito (PP)
5. Yolanda Ibañez Perez (UPN)
6. Marta Alvarez Alonso (UPN)
7. Cristina Ibarrola Guillen (UPN)
8. Jorge Esparza Garrido (UPN)
9. Iñaki Iriarte Lopez (UPN)
10. Javier Garcia Jimenez (PP) Geroa Bai 1. Uxue Barkos Berruezo
2. Unai Hualde Iglesias
3. Koldo Martinez Urionabarrenetxea
4. Maria Solana Arana
5. Manu Aierdi Olaizola
6. Pablo Azkona Molinet
7. Isabel Aranburu Bergua
8. Mikel Asiain Torres
9. Jabi Arakama Urtiaga
10. Blanca Regulez Alvarez EH Bildu 1. Bakartxo Ruiz Jaso
2. Adolfo Araiz Flamarique
3. Laura Aznal Sagasti
4. Maiorga Ramirez Erro
5. Patricia Perales Hurtado
6. Miren Aranoa Astigarraga
7. Domingo Gonzalez Martinez
8. Aranzazu Izurdiaga Osinaga
9. Patxi Zamora Aznar
10. Miren Zabaleta Telleria Ahal Dugu 1. Mikel Buil Garcia
2. Ainhoa Aznarez Igarza
3. Ivan Mendez Lopez
4. Virginia Alonso Aparicio
5. Carlos Amatriain Busto
6. Maria Ros Aranburu
7. Iraia Aldaco Vazquez
8. Iruña Erro Saralegi
9. Gaxan Sad Irisarri
10. Jesus Maria Huarte Arregi PSN 1. Maria Txibite Navascues
2. Ramon Alzorriz Goñi
3. Inmaculada Jurio Macaya
4. Carlos Gimeno Gurpegi
5. Ainhoa Unzu Garate
6. Bernardo Ciriza Perez
7. Nuria Medina Santos
8. Javier Lekunberri Urabaien
9. Arantza Biurrun Urpegi
10. Carlos Mena Blasco Ezkerra 1. Maria Luisa de Simon Caballero (EB)
2. Carlos Guzman Perez (EB)
3. Txema Mauleon Etxeberria (Batzarre)
4. Laura Gimenez Diaz (EB)
5. Olga Risueño Molina (Batzarre)
6. Ignacio Rodriguez Ruiz de Alda (EB)
7. Maria del Carmen Rubalcaba San Pedro (EB)
8. Ignacio Bernal Lumbreras (EB)
9. Florentino Goñi Telletxea (Independentea)
10. Isabel Antonia Burbano Sanchez (EB) Vox 1. Javier Horno Gracia
2. Ixone Sanchez Herrero
3. Jeronimo Perez Ferreruela
4. Eduardo Gutierrez de Cabiedes
5. Nazareth Gonzalez Sancho
6. Alfonso Joaquin Aparicio Gonzalez
7. Fermin Jose Garcia Alonso
8. Jose Iraburu Allegue
9. Francisca Garcia España
10. Marienma Concepcion Posadas Ciriza]]>
<![CDATA[300 manifestari inguru atxilotu dituzte Londresen, manifestazio ekologistetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/165332/300_manifestari_inguru_atxilotu_dituzte_londresen_manifestazio_ekologistetan.htm Wed, 17 Apr 2019 13:22:16 +0200 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/165332/300_manifestari_inguru_atxilotu_dituzte_londresen_manifestazio_ekologistetan.htm
Antolatzaileek nabarmendu dute klima aldaketaren kontrako protestak egin direla beste 33 herrialdetako 80 hiritan. Extinction Rebelionek bi astez luzatu nahi ditu Londresko mobilizazioak. Gobernuari eskatu dio larrialdi egoera klimatikoa eta ekologikoa ezarri dezala, eta zerora murriztu ditzala CO2 isuriak 2025 urterako. Horrez gain, herri batzar batera deitzeko eskatu dio, planetaren berotzearekin zerikusia duten erabakiak aztertzeko. ]]>
<![CDATA[Euskal Herriaren aitortza nazionalerako orain arte jarraitu diren bideak "guztiz itxita" daude, ELAren iritziz]]> https://www.berria.eus/albisteak/165249/euskal_herriaren_aitortza_nazionalerako_orain_arte_jarraitu_diren_bideak_guztiz_itxita_daude_elaren_iritziz.htm Mon, 15 Apr 2019 07:11:42 +0200 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/165249/euskal_herriaren_aitortza_nazionalerako_orain_arte_jarraitu_diren_bideak_guztiz_itxita_daude_elaren_iritziz.htm Mitxel Lakuntzaren esku. Muñozek iragarri zuen gidaritza aldaketak ez zuela sindikatuaren ildo estrategikoa moldatuko, eta orain arteko ildotik, Euskal Herriaren burujabetzarako prozesu nazional bat aldarrikatuko du ELAk. Aberri Egunaren harira gaur zabaldu duen oharrean nabarmendu du, 40 urteko "ibilbide estatutarioaren ostean, orain arte jarraitu diren bideak guztitz itxita" daudela ondorioztatzeko beharra. Bestalde, ELAk ohartarazi du sindikatu abertzaleen arteko "aliantza egonkor ezak" lan munduak askapen nazional eta sozialerako egin dezakeen ekarpena mugatzen duela. "Porrot egin dute borroka armatuak hausturarako bide bezala; estatutismoak nazio aitortzarako bide posibilista eta progresibo gisa; marko juridikoa estatu espainiarreko legediaren arabera moldatzeko saiakerek, Ibarretxe Plana eta Kataluniako 2006ko Estatuta, esaterako, eta orain -Felipe Borboikoak 2017ko urriaren 3an emandako agindu zuzenari jarraituz- jazarria izaten ari da duela urte eta erdi autodeterminazio galdeketa batean burutu zen prozesu zibil eta baketsua", dio sindikatuaren oharrak. Hori dela eta, ELAren iritziz, argi gelditu da Euskal Herriak eta Kataluniak ez dutela tokirik Espainian. Sindikatuak adierazi du "arazoa" ez direla "eskuin zahar ala berriak" soilik, eta gatazkaren parte dela autodeterminazio eskubidea aitortzen ez duen "ezkerraren zati handi bat ere". Testuinguru "hain gogorrean", ELAri "etsigarriak" iruditzen zaizkio Urkulluren zenbait jarrera. Esaterako, Jaurlaritzako lehendakariari leporatu dio Kataluniako auzian egin zuen "bitartekaritza" saiakera, eta Kataluniako agintariekin eta autodeterminazio erreferendumarekin "solidario" ez agertzea. Horrez gain, lehendakariari aurpegiratu dio iraganari buruzko kontakizunaren eztabaida fede txarrez erabiltzea ezker abertzalea "politikoki indargabetzeko". Urkulluk ezker abertzaleari "eragindako min bidegabea" aitortzeko eskatzen dionean, ezker abertzalea jokoz kanpo utzi nahi duela ziuratu du ELAk, "agenda estatutista eta neoliberala" garatuko duen aliantza politika bermatze aldera, PSErekin eta PPrekin batera. ELAren esanetan, Urkulluk printzipio etikoen araberako aliantzak eta politikak garatu nahi baditu, ez lituzke demokratikoki homologatu behar Euskal Herrian "giza eskubideen urraketa larriak gertatu direla ukatzen dutenak". ELAk Euskal Herriaren burujabetzarako prozesu nazional bat abiatzea proposatu du, eta ohartarazi du prozesu horrek instituzioen bultzada behar duela, baina horrekin ez dela nahikoa izango. "Behar ditu indar batuketa, mobilizazio militantea, kuadroen errotzea eta gizarte dinamikak indartuko dituen ildo estrategiko bat ere".
LAB SINDIKATUA, @labsindikatua LABen adierazpena LABek ere gaur kaleratu du Aberri Egunerako adierazpena, eta bertan “faxismoari eta kapitalari aurre egiteko ezker subiranismoa indartzeko garaia" dela azpimarratu du. Ostiralean onartu zuen agiria LABeko Nazio Biltzarrak, eta gaur eguerdian eman dute edukiaren berri Garbiñe Aranburuk eta Igor Arroyok. LABen arabera, krisi sistemikoa bizi du sistema kapitalistak, baina Aranburuk ohartarazi du horren aurrean “faxismoaren gorakada eta kapitalismoaren oldarraldi berria" datorrela mundu osoan: “Kapitalismoak kapitalismo gehiagorekin erantzuten du". Hauteskundeetan, Vox alderdiaren agerpeneak eskuineko beste alderdietan eragina duela deritzo: “Agenda politikoa markatu dute eta eskuina gero eta eskuinerago eraman du". Aranburuak uste du horrek ez duela ahalbidetzen gizarte gaietan aurrera egitea edo lurralde ereduaren arazoari konponbidea ematea. Atzeranzko joera horren aurrean, indarrak biltzeko unea dela deritzo: “Halako inboluzio baten aurrean, demokratizazioaren bidean pausoak eman behar dira, autodeterminazio eskubidea aitortzeko eta eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko, justizia soziala eta feminismoa oinarri", azaldu du LABeko idazkari nagusiak. LABen arabera, sistema bidegabeari erantzuteko eraldaketa soziala indartu behar da. Horregatik Aranburuk uste du “mobilizazioa soziala garrantzitsua" dela eta “Euskal Herria borrokan" dagoela bai kalean bai lantokietan. Aktibazio sozialera bidean, marko juridikoak egokitu behar direla deritzo ere bai. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, estatus politiko berria aldarrikatu du: “Egungo markoa gainditu behar da". Aranbururen ustez, transferentzien eztabaida “garaiz kanpokoa" da. Nafarroan, “erregimenaren mehatxua itzuli da". Lehen erronka da “erregimena instituzioetatik kanpo uztea" eta bigarrenik estatuarekiko menpekotasuna haustea zein patronalak Geroa Bairen politiketan izan duen eragina murriztea. Ipar Euskal Herrian, eremu propioaren alde borrokan daude eta besteak beste lan esparruko erabakiak Euskal Herritik kanpo diraute. LABen arabera, eraldaketa sozialerako eta prekarietateari aurre egiteko beharrezkoa da lan harremanetarako esparru propioa izatea, bai Hegoaldean bai Iparraldean. Hala, LABek nabarmendu du eraldaketa sozialaren alde borrokan diren kideekin aliantzak indartu behar direla: mugimendu feministarekin, pentsiodunekin, gazteekin edo migranteekin. Halaber, autodeterminazio eskubidearen aldeko apustua berretsi du. ]]>
<![CDATA[Zulo beltz baten lehenengo argazkia egitea lortu du EHT teleskopioak]]> https://www.berria.eus/albisteak/165048/zulo_beltz_baten_lehenengo_argazkia_egitea_lortu_du_eht_teleskopioak.htm Wed, 10 Apr 2019 07:23:07 +0200 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/165048/zulo_beltz_baten_lehenengo_argazkia_egitea_lortu_du_eht_teleskopioak.htm
EHT egitasmoko zortzi teleskopioen kokapena. EHT Behaketa koordinatua egin ahal izateko, EHTko radioteleskopioek une egokiaren zain egon behar izan dute; beharrezkoa izan baita proiektuaren parte diren zortzi behatokietan edo ia guztietan zerua garbi egotea. 2017ko apirilean gertatu zen, eta hamar gauez behatu zituzten bi zulo beltzak. Ondoren, datuak lantzen jardun duten ehunka ikerlarik hilabeteetan. Zulo beltzak argiaren bidean aldaketak eragiten dituenez, simulazio konplexuak egin behar izan dituzte azken irudia lortu ahal izateko. Zulo beltzak ikusgaitzak dira, sortzen duten eremu grabitatorioa hain indartsua izanik, argiak ere ezin baitu eremu horretatik ihes egin. Zulo beltzaren inguruan dagoen gasak ahalbidetzen du, ordea, haren silueta atzematea. Irensten duen gasa milioika graduko tenperaturara berotzen da eta distiratsu bihurtzen da. Albert Einsteinek iragarri zuen unibertsoan bazirela zulo beltzak, eta horien formak eta tamainak nolakoa behar zuen ere aurreratu zuen. Zulo beltz bat lehenengoz behatzeak Einsteinen ekuazioak eta iragarpenak berretsi ditu. Ekuazio horien arabera, grabitate indarrak espazio-denbora distortsionatu dezake eta zulo beltzak gertakari ortzimuga batean ezkutatzen dira. Muga horretatik aurrera, zulo beltzaren erakarpen indarra sahiestezina da. Gertakarien ortzimuga hori ikus daiteke EHT teleskopioak lortutako irudian. EHT teleskopioak behatu dituen bi zulo beltzetatik, Sagitario A* da txikien. Hala ere, zulo beltz supermasiboa da Esne Bidearen erdigunean kokatuta dagoena. Eguzkiarena baino 4,3 milioi aldiz handiagoa da, baina konprimituta dago Eguzkiaren diametroa baino 30 bider handiagoa den gorputz batean. Lurretik gertuen dagoen zulo beltz supermasiboa da. 26.000 argi urtetara dago. M87 galaxian dagoen zulo beltza, berriz, Lurretik 50 milioi argi urte baino gehiagoko distantziara dago, eta erraldoia da Sagitario A*-rekin alderatuta. Bere masa Eguzkiarena baino 6.000 milioi aldiz handiagoa da, eta Esne Bidearena baino 1.500 aldiz handiagoa. M87 galaxia Virgo galaxia kumuluan dago, eta astronomia zaleek erabili ohi dituzten teleskopioekin ikus daiteke kumulu hori, Virgo konstelazioan. ]]>
<![CDATA[Mayk aditzera eman du 'brexit'-a ekainaren 30etik harago luzatzeko prest dagoela]]> https://www.berria.eus/albisteak/165054/mayk_aditzera_eman_du_039brexit039_a_ekainaren_30etik_harago_luzatzeko_prest_dagoela.htm Wed, 10 Apr 2019 07:13:05 +0200 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/165054/mayk_aditzera_eman_du_039brexit039_a_ekainaren_30etik_harago_luzatzeko_prest_dagoela.htm data are gehiago atzeratzea; gehienez ere, urte bete. Bileraren aurretik, Mayk aditzera eman du prest egon daitekeela ekainaren 30etik haragoko luzapen bat onartzeko; beti ere, luzapen horrek jasotzen badu Erresuma Batuak EB uzteko aukera izango duela herrialde horretako parlamentuak brexit-erako akordioa lortzen duenean. "Ekainaren 30era arteko luzapena eskatu dut, baina garrantzitsuena da edozein luzapenek jasotzea irteera akordioa berretsi bezain pronto irteteko aukera, maiatzaren 22an irteteko modua izan dezagun". Mayk maiatzaren 22a markatu du egutegian brexit-a gauzatzeko. Ordurako akordioa lortu nahi du Erresuma Batuko Parlamentuan, eta irteerarako bidea urratzen hasi, Europako Parlamenturako bozak egin aurretik -maiatzaren 23tik 26ra egingo dira-. Horretarako Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako buruarekin elkarrizketa "serioak eta eraikitzaileak" izaten ari dela adierazi du. "Denbora gehigarria behar dugu Parlamentuan akordioa lortuko dugula bermatzeko, irteera leun eta ordenatua izan dezagu, denoi komeni zaigun moduan". Erresuma Batuko lehen ministroaren eta EBko gainontzeko 27 estatu kideen arteko bilera amaitu da, baina oraindik ez da publiko egin bertan hitz egin dutenari buruzko informaziorik. May bilkura aretotik kanpo dela, 27 estatu kideetako ordezkariak aztertzen ari dira Mayren eta Tusken proposamenak. Jarrera kontrajarriak daude batzuen eta besteen artean. Esaterako, Frantziak eta Alemaniak iritzi desberdinak agertu dituzte bileraren aurretik. Angela Merkel Alemaniako kantzilerra brexit-erako epea ekainaren 30etik harago luzatzeko prest agertu da, luzapen hori "malgua" baldin bada eta Erresuma Batuari EBtik irteteko aukera aitortzen badio hark akordioa lortu bezain laster. Alemaniako Gobernuaren helburua brexit "ordenatua" lortzea dela berretsi du Merkelek. Ohartarazi duenez, luzapenik ez bada, arriskua dago ostiralean akordiorik gabeko irteera indarrean jartzeko. Agertoki hori ekidite aldera, "hilabeteetako luzapena" onartzeko prest agertu da, baina gaineratu du luzapen horrek "malgua" beharko lukeela, brexit-a "ahalik eta lasterren" abiatzeko. Jarrera horren kontrakoa da Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Europak Brexit-a atzeratuko lukeen edozein luzapen eskaintzeko, derrigorrezko jo du Erresuma Batuak plan bat aurkeztea, eskaera hori justifikatuko lukeen "proiektu politikoa" zehaztuko duena. Macronen iritziz, garrantzizkoena da ezerk ere ez jartzea arriskuan "proiektu europarra" datozen hilabeteetan. "Berpizkunde europarra mamitu behar dugu, horretan sinestendut guztiz, eta ez dut nahi brexit-ak hori blokeatzea". Macronek gaineratu du EBren erabakia Erresuma Batuak hartu duen erabakiarekiko errespetu printzipioan oinarritu behar dela eta batasuneko estatu kideei ez dagokiela erabaki hori zalantzan jartzea edo hura ez gauzatzeko lan egitea. Frantziako presidentearen esanetan, ez litzateke zentzuzkoa Erresuma Batuak EBko erabakietan parte hartzea, hura uzteko asmoa duenean. Adierazi du, esaterako 2021-2027 urteetarako aurrekontuaren negoziazioetan parte har dezakeela brexit-a atzeratzen bada, eta beto eskubidea ere izango lukeela eztabaida horretan.]]> <![CDATA[Biziko bost kide aske gelditu dira Macronen argazkiak kentzeagatik Baionako polizia etxetik igaro ondoren]]> https://www.berria.eus/albisteak/164996/biziko_bost_kide_aske_gelditu_dira_macronen_argazkiak_kentzeagatik_baionako_polizia_etxetik_igaro_ondoren.htm Tue, 09 Apr 2019 21:56:37 +0200 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164996/biziko_bost_kide_aske_gelditu_dira_macronen_argazkiak_kentzeagatik_baionako_polizia_etxetik_igaro_ondoren.htm

Gaur galdezketatuak izan diren Bizi-ren 5 militanteak libro atera dira, ez dute deus deklaratu. Poliziak ez die erran galdezketa horiek segidarik ukanen duten ahal ez. Goiz huntan 8:30tan, 50 pertsona bildu ziren komisaldegiaren aitzinean beren sustengua ekartzeko #SortonsMacron pic.twitter.com/5iBpCneoIc - Bizi ! (@bizimugi) 9 de abril de 2019 Polizia etxearen atarian, dozenaka herritarren sostengua jaso dute militante ekologistek. Haiek sinboloak defendatzen dituzte, guk bizitza defendatzen dugu zioen elkarretaratzeko pankarta batek. Biziko militanteek adierazi dute erabat egiten dituztela bere lau erriko etxetan egin dituzten protesta ekintzen ondorioak. Macronen argazkiak erretiratuta, Frantziako presidenteak klima aldaketa eragozteko neurrik nahikoa ez duela hartu salatu du Bizik. 75.000 euro arteko isunak jaso ditzakete.
BIZI MUGIMENDUA, @bizimugi Macronen erretratuak erakunde publikoen eraikinetatik kentzeko protesta ekintza Frantziako Estatu mailan sustatu denetik, Poliziak 23 lagun atxilotu ditu eta 43 deitu ditu deklaratzera.]]> <![CDATA[Urkullu gustura agertu da Gernikako Estatutua betetzeko "lau urrats gehiago" emango direlako]]> https://www.berria.eus/albisteak/164792/urkullu_gustura_agertu_da_gernikako_estatutua_betetzeko_lau_urrats_gehiago_emango_direlako.htm Thu, 04 Apr 2019 09:11:39 +0200 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164792/urkullu_gustura_agertu_da_gernikako_estatutua_betetzeko_lau_urrats_gehiago_emango_direlako.htm Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari helarazi zion egutegiko lehen atalean daude jasota, beste lau eskumenekin batera. Gobernuen hasierako asmoa zen zazpi eskumen horiek apirilerako transferitzea, baina oraindik ez da bat bera ere eskualdatu. Urkulluk adierazi du nahiko lukeela apirilaren 28ko hauteskundeen aurretik zazpi eskumen horiek eta AP-68 autobidekoa Jaurlaritzaren esku uzteko tarte nahikoa izatea. "Guk lanean jarraituko dugu", aurreratu du. Hala ere, lehendakariak aitortu du prozesu "luzeak eta konplexuak" izan ohi direla, hainbat ministeriorekin negoziatzea eskatzen dutelako. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak asteartean salatu zuen zortzi eskumen horietatik bakar baten balorazio ekonomikoa helarazi diola Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari: "Arlo juridikoan jarrerak hurbildu ditugu, baina arlo ekonomikoari ekin ere ez diote egin ia". EFE berri agentziak Jaurlaritzako iturriak aipatuz adierazi duenez, eskumenen gaineko balorazio ekonomikoa negoziatzen jarraitzen dute bi gobernuek, baita dagozkien testu juridikoak ere. Arlo juridikoan, aurrerapausoak eman dituzte eskumen guztietan, eta akordioa ia itxita dago AP-68 autobideari dagokionez. Atzo eman zen jakitera Batzorde Mistoa datorren astean bilduko dela. Bileraren berri jakin zen Espainiako Kongresuko Diputazio Iraunkorrak PSOEren gobernuak aurkeztutako sei dekretu onartu ostean. Besteren artean, EAJren eta EH Bilduren botoei esker onartu zituzten dekretuak. EAJk onartu du Espainiako Gobernuarekin harremanak areagotu dituela atzoko bozketaren aurreko egunetan. Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak nabarmendu du Pedro Sanchez Espainiako presidentea estatutuaren betetzearekin konprometituta dagoela. "Presidentearen borondatea da bere agintaldiaren azken egunera arte lanean jarraitzea". "Harreman toxikoa" EH Bilduko legebiltzarkide Maddalen Iriartek adierazi du "martxoan zortzi eskualdatze zirenak eta orain lau izango direnak" ezin direla lorpen gisa aurkeztu. "40 urte eta gero, honek erakusten du Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta estatuaren artean harreman toxiko bat dagoela eta harreman hori aldatu behar dugu, azkar gainera, berdinetik berdinerako harreman bat egikaritzeko". Iriartek gaineratu du eskumenen transferentzien negoziazioek "merkealdia" diruditela. "Duintasuna eta legea betetzea eskatu behar dugu". ]]> <![CDATA[Jendetzaren babesean abiatu da 21. Korrika Garesen]]> https://www.berria.eus/albisteak/164793/jendetzaren_babesean_abiatu_da_21_korrika_garesen.htm Thu, 04 Apr 2019 06:57:58 +0200 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164793/jendetzaren_babesean_abiatu_da_21_korrika_garesen.htm Izarbeibar eta Mañeruibarko ordezkarien ondoren, Garesko Udalak hartu du lekukoa, eta Zabaltzagain guraso elkartearen txanda izan da hirugarren kilometroan. Horien ostean, eremu erdaldunetik eremu mistora pasatu diren Nafarroako herrietako ordezkariena. Gero, hurrenez hurren, Garesko ezker abertzaleak, Garesko Gazte Asanbladak, Artazu herriak, Izarbeibarko mankomunitateak, Garesko eskolako irakasleak eta Emunek hartu dute lekukoa.

Garestik Lizarra aldera jo du Korrikak, eta Lizarratik Lodosara arteko bidea egingo du gaur. Korrikari ekin aurretik, urduritasuna, ikusmina eta ilusioa izan dira Garesen. Prestaketa lanetara jende ugari gerturatu da goizetik. Korrikari lasterketa barrutik jarraipena egingo dion BERRIAko taldea ere datozen egunetarako prestatzen aritu da. Garikotz Goikoetxea kazetariak eta Julen Aperribai bideogileak Korrikaren furgonetatik emango dute lasterketaren berri.
Korrikako lasterketa buruan joango diren furgonetak. AEK Gurean, gaur arratsaldean hasi da Korrika, baina ozeanoaren beste aldean aurre hartu diote Euskal Herriko lasterketari eta euren Korrika txikia abiatu dute lehenago. Boiseko ikaskolako haur talde batek eskolako atarian egin du lasterka, Korrikaren pankarta bat eskuetan hartuta. Bideoa sare sozialetan zabaldu da. Bruselan ere lasterka aritu da euskaltzale talde bat, Korrikarekin bat eginez. 'Klika': euskararen hautua Klikaizango du lelo gisa aurtengo Korrikak, euskararen aldeko jokabideak hartzeko deia. "Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea". Euskararen aldeko ekintza masiboa da Korrika, baina aldekotasun hori ekimen bihurtzea jarri du erronkatzat AEK-k: hitzetatik ekintzetara pasatzea. "Konpromisoak hartzeko garaia da". Hori izango da aurtengo ardatza. Lekukoak 2.560 kilometroko bidea egingo du, eskuz esku. Nafarroan ibiliko da larunbatera arte: Iruñera etzi arratsaldean iritsiko da. Igandean Zuberoatik, Nafarroa Beheretik eta Lapurditik igaroko da -Baionatik, igande arratsaldean-. Astelehenean Nafarroan izango da berriro, iparraldean; asteartean, Araban; asteazkenean, Bizkaian, Txorierrin eta Uribe Kostan. Ostegun-ostiralean, bi hiriburu: ostegunean, Bilbo, bazkalondoan; ostiralean, Donostia, arratsaldean. Larunbatean Gipuzkoa barnealdea eta Durangaldea igaroko ditu Korrikak. Igandean, apirilaren 14an iritsiko da helmugara: Gasteizera.]]>
<![CDATA[Buteflikak presidente kargua utzi du]]> https://www.berria.eus/albisteak/164703/buteflikak_presidente_kargua_utzi_du.htm Tue, 02 Apr 2019 07:42:40 +0200 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164703/buteflikak_presidente_kargua_utzi_du.htm dimisioa emango zuela iragarri zuen. Dimisioa aurkeztu artean, baina, hainbat neurri hartuko zituela aurreratu zuen, trantsizio epean estatu mailako erakundeen funtzionamendua bermatzeko. Azkenean ezin izan du nahi zuen tartea agortu, eta herritarren nahiz armadaren presioak dimititzera behartu dute. Buteflika azken hogei urteetan izan da Aljeriako presidente. Kalean protesta jendetsuak izan dira azken sei asteetan, Buteflikaren dimisioa exijitzeko. Joan den asteburuan, milioi bat manifestari bildu ziren Aljer hiriburuan. Manifestarien leloetan garapen bat gertatu denaren adierazgarri izan zen: Buteflika presidentea baino gehiago, aginteko FLN Nazio Askapenerako Frontea eta "erregimena" aipatu baitzituzten. Armadak joan den astean babesa kendu zion Buteflikari. Konstituzioaren 102. artukula ezarri eta presidentea inhabilitatzeko eskatu zuen armadako buruak. Baina manifestariek asteburuko mobilizazioetan zalantzan jarri zuten armadaren jarrera, eta sistema politikoaren erreforma sakona eskatu zuten. Presidenteak bere dimisioaren berri eman dio gaur Kontseilu Konstituzionaleko presidenteari. Ordu batzuk lehenago, Ahmed Gaid Salah Estatu Nagusiko buruak irtenbide "konstituzionala" berehala ezartzera deitu du, herrialdeak bizi duen krisi politikoa gainditzeko. Alegia, Buteflikaren berehalako dimisioa eskatu du, eta hark aintzat hartu du armadaren eskaria. Buteflika 1999tik dago presidentetzan. Herrialdeak independentzia eskuratu zuenetik agintean egon den erregimen militarraren ordezkaria izan da. Askapen Nazionalerako Frontea 1962an iritsi zen boterera.

Martxoaren 11n iragarri zuen presidenteak ez zela hauteskundeetara aurkeztuko, eta apirilaren 18an egitekoak ziren hauteskundeak atzeratuko zituela, erreforma politiko bat egiteko konferentzia nazional "independente eta inklusibo" batera deitzeko. ]]>
<![CDATA[Eliza katolikoa lehenengoz zigortu du Txilek sexu abusuak ezkutatzeagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/164502/eliza_katolikoa_lehenengoz_zigortu_du_txilek_sexu_abusuak_ezkutatzeagatik.htm Thu, 28 Mar 2019 14:23:34 +0100 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164502/eliza_katolikoa_lehenengoz_zigortu_du_txilek_sexu_abusuak_ezkutatzeagatik.htm <![CDATA[Buteflikaren dimisioa eskatu du gobernuko alderdiko buruak ere]]> https://www.berria.eus/albisteak/164461/buteflikaren_dimisioa_eskatu_du_gobernuko_alderdiko_buruak_ere.htm Wed, 27 Mar 2019 14:24:17 +0100 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164461/buteflikaren_dimisioa_eskatu_du_gobernuko_alderdiko_buruak_ere.htm presidentea ezgaitu izendatzeko eta herrialdeko krisi politikoari irtenbidea emateko. Buteflikak 82 urte ditu, eta osasunez ahul dago. Hala ere, erabaki zuen bosgarrenez presidente hautatua izateko aurkeztea bozetara. Martxoaren 11n, atzera egin, eta iragarri zuen ez zela hauteskundeetara aurkeztuko. Apirilaren 18an egitekoak ziren hauteskundeak atzeratzea erabaki zuen, eta konferentzia nazional "independente eta inklusibo" batera deitzea, erreforma politiko bat egiteko. Aljeria garai berri baten atarian da. Duela hilabete inguru hasi zen agintariaren aurkako protesta, eta etengabe hazi da, eta herrialde osora hedatu. Buteflikaren azken maniobrak ere ez ditu protestak eten, eta atzo ere kalera irten ziren herritarrak.]]> <![CDATA[EBk ez du erreskaterako ontzirik bidaliko Mediterraneora, "behin-behinean"]]> https://www.berria.eus/albisteak/164467/ebk_ez_du_erreskaterako_ontzirik_bidaliko_mediterraneora_behin_behinean.htm Wed, 27 Mar 2019 07:11:09 +0100 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164467/ebk_ez_du_erreskaterako_ontzirik_bidaliko_mediterraneora_behin_behinean.htm <![CDATA[Mexikoko herri indigenei barkamena eskatzea galdegin dio Lopez Obradorrek Espainiako erregeari]]> https://www.berria.eus/albisteak/164417/mexikoko_herri_indigenei_barkamena_eskatzea_galdegin_dio_lopez_obradorrek_espainiako_erregeari.htm Tue, 26 Mar 2019 15:07:14 +0100 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164417/mexikoko_herri_indigenei_barkamena_eskatzea_galdegin_dio_lopez_obradorrek_espainiako_erregeari.htm <![CDATA[Komunen Ganberak 'brexit'-aren gaineko kontrola kendu dio Mayri]]> https://www.berria.eus/albisteak/164413/komunen_ganberak_039brexit039_aren_gaineko_kontrola_kendu_dio_mayri.htm Tue, 26 Mar 2019 10:32:37 +0100 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164413/komunen_ganberak_039brexit039_aren_gaineko_kontrola_kendu_dio_mayri.htm ohartarazi du adostasun faltak brexit-a atzeratuko duela. Euroeszeptikoak eta DUPeko diputatuak konbentzitzeko ahaleginek ez dute uztarik eman. DUPek ezetz dio, eta tory euroeszeptikoenek ere urtarrilaren 15ean eta martxoaren 12an bozkatutakoari eusten diote. Mayk nabarmendu zuen, halere, hori aurrera ateratzeko behar duen babesa lortzen ahaleginduko dela datozen orduetan. Denbora kontra dauka, ordea. "Dibortziorako akordioa aldatzea ez da aukera bat", zehaztu zuen, badaezpada ere. Bruselak behin baino gehiagotan errepikatu du, gainera, ez duela akordioa berriro negoziatzeko intentziorik. Reuters berri agentziak Bruselako funtzionarioak aipatuz kaleratutakoaren arabera, EBrentzat geroz eta gertagarriagoa da akordiorik gabeko brexit-a. ]]> <![CDATA["Estatu indarkeriaren" bost biktimaren testigantzak bildu ditu Egiari Zor fundazioak]]> https://www.berria.eus/albisteak/164361/estatu_indarkeriaren_bost_biktimaren_testigantzak_bildu_ditu_egiari_zor_fundazioak.htm Sun, 24 Mar 2019 15:42:38 +0100 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164361/estatu_indarkeriaren_bost_biktimaren_testigantzak_bildu_ditu_egiari_zor_fundazioak.htm <![CDATA[Gerra eta gastu militarra gaitzetsi dituzte Getxon, Espainiako armadako gerraontziaren parean]]> https://www.berria.eus/albisteak/164326/gerra_eta_gastu_militarra_gaitzetsi_dituzte_getxon_espainiako_armadako_gerraontziaren_parean.htm Sat, 23 Mar 2019 08:12:46 +0100 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164326/gerra_eta_gastu_militarra_gaitzetsi_dituzte_getxon_espainiako_armadako_gerraontziaren_parean.htm ariketa militarrak egiten aritu ostean. Gerraontziaren porturatzeak kritika ugari eragin ditu. Besteak beste, Getxo Udalak adierazpen instituzional bat onartu du ontziaren porturatzearekin ados ez dagoela jakinarazteko. Asteburuan, "ate irekien jardunaldiak" antolatu ditu Espainiako armadak Getxon, eta gerraontzia bisitatzeko aukera eskaini du. Ikusmina piztu du gerraontziak eta ilara luzeak sortu dira goizean, ontzia barrutik ikusi ahal izateko. Portuan, protestak ere izan dira. Gerrak sortzen duen hondamendia eta gastu militarra salatu dituzte hainbat eragile antimilitaristek eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak. Mobilizazioekin bat egin dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak nabarmendu du gerrak direla herritarrak beren jaioterrietatik alde egitera behartzen dituen arrazoi nagusia. Salatu duenez, Getxon porturatu den ontzia gerra horietan parte hartzeko egina dago. "Bake operazioetan arituko balira, Mediterraneoan egongo lirateke iheslariak erreskatatzen", adierazi dute. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ere protestetan parte hartu dute. Nerea Gijarrubia EH Bilduren Getxoko alkategaiak adierazi du "gerra, miseria eta heriotza zabaltzen duen gerraontzia ez dela ongietorria, ez Getxon, ezta Euskal Herrian ere". Getxoko Udalari eta gainerako euskal erakundeei dei egin die neurriak hartzera, horrelako egoerak errepikatu ez daitezen. Azaldu du eskari hori jasotzen duen mozioa aurkeztu duela EH Bilduk Getxoko Udalean. Koalzioak herritarrak animatu ditu gaurko mobilizazioetan parte hartzera. Elkarrekin Podemosek ere gastu militarra eta gerra negozioa salatu ditu. Tinixara Guantxe legebiltzarkideak gaitzetsi egin ditu "merkatua pertsonen gainetik jartzen dituzten politikak". Ernai gazte erakundeak martxa bat egin du Getxoko portura. ]]> <![CDATA['Brexit'-a maiatzaren 22ra atzeratzeko prest dago EB, Erresuma Batuak akordioa onartzen badu]]> https://www.berria.eus/albisteak/164281/039brexit039_a_maiatzaren_22ra_atzeratzeko_prest_dago_eb_erresuma_batuak_akordioa_onartzen_badu.htm Fri, 22 Mar 2019 12:02:30 +0100 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164281/039brexit039_a_maiatzaren_22ra_atzeratzeko_prest_dago_eb_erresuma_batuak_akordioa_onartzen_badu.htm <![CDATA[Polizia indarkeriaren lege berria onartu du Nafarroako Parlamentuak]]> https://www.berria.eus/albisteak/164244/polizia_indarkeriaren_lege_berria_onartu_du_nafarroako_parlamentuak.htm Thu, 21 Mar 2019 07:09:18 +0100 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164244/polizia_indarkeriaren_lege_berria_onartu_du_nafarroako_parlamentuak.htm "egia estaltzeko nahia" izatea leporatu zioten Espainiako Estatuari. Nafarroako Gobernuak ere erabakia kritikatu zuen, biktimak "babesgabe" uzten zituela iritzita. Gaur onartutako legeak 2015ean onartutako hura ordezkatuko du. Lege berriak helburu du "eskuin muturreko eta funtzionario publikoen indarkeria ekintzek eragindako biktimen aitortza sustatzea eta, dagokionean, ordaina ematea". Horretako, prozedura administratibo bat jasotzen du, epai judizialak kontuan hartuz, "biktimen gaineko legezko hutsunea" beteko duena. Legeak argitzen du aitortu gabeko biktimei ordain administratiboa eman nahi zaiela, zigor asmorik gabe. Ardura hori izango du Aitortza eta Ordain Batzordeak. Urtebeteko epea izango du hari aurkezten zaizkion txostenei buruzko azterketa egin eta salatzaileei aitortza eta ordaina dagozkien ala ez ebazteko. ]]> <![CDATA[Euskal herritarren berezitasun genetikoa duela 2.000 urtekoa dela ondorioztatu du ikerketa batek]]> https://www.berria.eus/albisteak/164027/euskal_herritarren_berezitasun_genetikoa_duela_2000_urtekoa_dela_ondorioztatu_du_ikerketa_batek.htm Fri, 15 Mar 2019 12:49:56 +0100 Gorka Berasategi Otamendi https://www.berria.eus/albisteak/164027/euskal_herritarren_berezitasun_genetikoa_duela_2000_urtekoa_dela_ondorioztatu_du_ikerketa_batek.htm Elhuyar aldizkarian, Aitziber Agirre Ruiz de Arkautek jaso ditu Iñigo Olalde Bostongo Harvad Medical Schooleko ikertzailearen azalpenak. Lanaren egile nagusietako bat da Olalde. Haren esanetan, Europa erdialdetik etorritakoak Iberiar penintsulan bizi ziren biztanleekin nahastu ziren, eta populazio genetikoki homogeneoa sortu zuten, "kanpoko populazioen %40ko arbasotasuna zutenak". Daturik deigarriena, ordea, gizonezkoen DNA laginei erreparatuta lortu dute. "Kristo aurreko 2000. urtea baino lehenago penintsulan bizi zen lerro maskulino osoa kanpotik etorritako populazioez ordezkatu zen". 500 urteko tartean gertatu zen aldaketa hori. Ordezkapen hori zergatik gertatu zen ezin izan dute argitu ikertzaileek. Hainbat hipotesi dituzte. Olalderen arabera, aukeretako bat da kanpotik iritsitako gizonek bertako gizonak hil eta penintsulan bizi ziren emakumeekin ugaltzea. Hipotesi hori ez dator bat, baina, erregistro arkeologikoarekin. "Ez dira jaso hemengo gizonak hiltzeko beharko litzatekeen indarkeria orokortuaren zantzuak". Beste aukera bat da kanpotik iritsitakoek gizarte estratifikazio oso zurruna ezarri izana penintsulan eta gizarte egitura horren goialdean izatea Europa erdialdetik heldutakoak. Bestalde,ikerketak argitu nahi izan du hizkuntza berezitasunek biztanleen arbasotasunarekin harremanik ba ote zuen. Burdin Aroko garaikoak dira Iberiar penintsulako antzinako hizkuntzen aztarnarik zaharrenak. Iberoa hitz egiten zen Mediterraneoko isurialdean, hizkuntza indoeuroparrak penintsularen erdialdean eta mendebaldean, eta antzinako euskara Euskal Herriko eremuan. Ikerketak ondorioztatu du oso jatorri desberdinetako hizkuntzak hitz egin arren antzeko arbasotasuna zutela penintsulako biztanleek. Bestelakoa da Burdin Arotik gaur arteko migrazioen eragina. Penintsulako mapa genetikoan eragin handia izan zuten erromatarrek eta musulmanek. Euskal Herriko eremuetan, ordea, ez zuten apenas eraginik izan. "Ikusi dugu egungo euskal herritarrek antz genetiko handia dutela Burdin Aroko populazioekin", azaldu du Olaldek. "Gainerako populazioetan, geroago iritsitako populazioen arrasto genetiko handiak dituzte". Olaldek adierazi du garai horretan kokatzen dela, beraz, euskal herritarren berezitasun genetikoaren antzinatasuna. "Lehen esaten zen euskaldunak Mesolitoko populazioaren jarraipena izan zitezkeela, duela 8.000 urtekoa. Gero neolitikoko jarraipena zirela esan zen. Baina gure datuek erakusten dute duela 4.500 urteko migrazioek gurean ere eragina izan zutela, eta azken 2.000 urteetakoa dela desberdintasun nagusia". ]]>