<![CDATA[Gorka Julio | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 25 May 2020 12:35:46 +0200 hourly 1 <![CDATA[Gorka Julio | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Beharrak asetu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/031/003/2020-05-23/beharrak_asetu.htm Sat, 23 May 2020 00:00:00 +0200 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1879/031/003/2020-05-23/beharrak_asetu.htm
Ekonomiaz ariko garela dirudi eta hala da, baina horretarako meet.coop zerbitzua baliatuko dugu eredu moduan. Zerbitzu hori bideokonferentziak egiteko zerbitzu kooperatibo bat da. Hau da, software librea oinarri hartuta, bideokonferentzia zerbitzua ematen duen eta erabiltzaileek elkarrekin kudeatzen duten zerbitzu kooperatibo bat da.

Mota ezberdinetako kideak ditu. Parte hartzailea, doako kontu bat —dohaintza bat egitea estimatzen dute— egin eta erabiltzen duen erabiltzaile soila; erakunde kideak, komunen inguruan edota ekonomia sozial eraldatzailean kokatzen diren erakunde erabiltzaileak, 500-1.000 euro bitarteko hasierako ekarpen bat egingo dutenak eta plataformaren erabakietan parte hartuko dutenak batzarrean; saio antolatzaileak, zenbait grabaketa eskumen dituen erabiltzailea; Devops partaideak, plataformaren kudeaketa teknikoan parte hartu dezaketenak. Ezaugarrietan ere bereizten dira, eta kooperatibismoari eta ekonomia sozial eraldatzaileari lotutako oinarriak dituen eredu bat sustatzen dute; non zazpi oinarri kooperatiboak kontutan hartzen dituzten: atxikimendu librea eta erretiro librea; bazkideen kontrol demokratikoa; bazkideen partaidetza ekonomikoa; autonomia eta independentzia; hezkuntza, gaikuntza eta informazio eskubidea; kooperatiben arteko lankidetza; komunitatearekiko atxikimendua.

Labur esateko, beharra zuten zenbait erakunde sustatzaileek, beharra detektatu eta soluzio bat proposatzen dute, baina soluzio hori ez dute haientzako soilik egin nahi, eta ireki egiten dute. Horrela, behar bera duten beste batzuek ere parte hartu dezakete, konpromisoak hartuz, eta hasieratik erabakietan parte hartuz. Erakunde horietatik kanpoko norbanakoei, doako zerbitzu bat ere eskaintzen die plataformak, «zerbitzu publiko» moduko bat.

Beharrak asko ditugu jendartean; eredu horien bidez eta teknologia lagun, elkarrekin asetu nahi ditugun erabakitzea tokatzen zaigu orain. Baina egingarria da, beti izan da.]]>
<![CDATA[Elkar laguntza ekonomikoaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/031/002/2020-05-16/elkar_laguntza_ekonomikoaz.htm Sat, 16 May 2020 00:00:00 +0200 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1875/031/002/2020-05-16/elkar_laguntza_ekonomikoaz.htm
Auzolaguntza edo crowdfunding-a da ezagunenetakoa. Oso era ezberdinak daude hori egiteko, baina denek eskatzen dute lana. Jarri nahi duzun horri forma eman, komunikatu eta jendeak ordainetan jasoko dituen sariak antolatu eta banatu beharko dira, adibidez.

Plataforma asko dago horretarako. Verkami da ezagunenetakoa, sortzaileei bideratua, baina izaera guztiz pribatukoa. Goteo da beste bat, ekarpen komun bat bilatzen duten proiektuak oinarri dituena, fundazio bat atzean duena. Itsulapikoa.eus da, akaso, crowdfunding plataforma erreferentziazkoa Euskal Herrian. Elkarte bat dauka atzean eta oso ondo funtzionatzen du. Crowdfunding bat baino gehiago diren ekimenak ere badira, bere izaera sozialagatik. Adibidez: Gofundme.com/f/oarsoaldekoa-erresistentzia-kutxa edo bizihotsa.eus.

Beste tresna interesgarri bat txanpon sozial digitalena da. Kontutan hartu Ipar Euskal Herrian Euskoak daukan indarra. Europa mailako era horretako moneta handienetarikoa da, handiena ez bada. Tokiko moneta osagarri bat, zirkuitu itxi batean funtzionatzen duena, eta bazkideen artean itzultzen dena. Tokiko ekonomia suspertzeko eta berpizteko tresna erabilgarria. Zentzu horretan, ekimen berriak jaiotzen ari dira; ongi etorria eman diezaiogun Ekhilur.eus ekimenari ere.

Tresna horiek guztiek jendearen arteko sostengu sareak eraikitzeko balia daitezke. Askotan esperientzia zehatzak dira, txikiak, baina elkar laguntza handiagoetan pentsatzeko balio dute. Pentsa ditzakegu birbanaketarako zirkuitu handiagoak? Aurrekoan Andoni Mikelarenak idatzi zuen soldataren parte bat, oinarrizko beharrak asetzera bideratuta, bertako ekonomia burujabetzan lan egiten duten enpresetan inbertitzeko aukeraz. Lotu ditzakegu, teknologia, auzolaguntza, tokiko monetak eta herri proiektuak?]]>
<![CDATA[Tele-errealitate berria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/031/002/2020-05-09/tele_errealitate_berria.htm Sat, 09 May 2020 00:00:00 +0200 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1876/031/002/2020-05-09/tele_errealitate_berria.htm
Telelanera ohitzea ez da erraza, askok denbora errekorrean egin behar izan badute ere. Telelanarekin efizienteagoak izaten gara kasu askotan, bilera (ez beharrezko) asko desagertzen dira, baina baita espazio informaletako komunikazio bizkorra ere —hori posta elektronikoko edo Whatsappeko mezu batean bilakatzen da maiz—.

Telelanaren gako nagusia mugak jartzean dago: ordutegi zehatz bat finkatzean; posta elektronikoa etengabe ez irekitzean; distrakzioak, sakelako notifikazioak ondo antolatzean ezinbestekoak —bizitza ez da gelditzen— edota lanari lotutakoak jasotzeko; ahal dela, lan espazio berezitu bat definitzean; asteburuak eta jai egunak errespetatzean; errutina berriak diseinatzean...

Telelanean bizitza pasatu dugunok hori dena badakigu edo bagenekien. Bagenekien, telelangile olatu berriak ere sare efektu bat sortzen duelako. Mugak jarri behar direla ulertzen ez dutenek —edo jarri ezin dituztenek—, presioa sartzen dute guztiongan, eta horrek antsietate kate moduko bat sortzen du. Maiatzaren 1ean e-mailak erantzuten aritu zirenak milaka izango ziren.

Bideokonferentziak ere sozializatu ditugu. Horiekin batera, zenbait pertsonak nekea, zailtasunak, ezin egona... sentitzen dute. Bideokonferentzia bat ez da aurrez aurreko komunikazio arrunt bat. Askorentzat, egoera publikoan hitz egitearen parekoa da. Arreta asko eskatzen du ikusle bezala, eta hizlari bezala zer esan, jendearen erreakzioak interpretatzen saiatzea pantaila lau baten aurrean.

3D (+hitzik gabeko komunikazioa) komunikazio eredu batetik 2D komunikazio plano batera pasatu gara. Ez gaude erosotasun espazio batean; gure etxean gaude, bai, gure gotorleku espazioan, baina sozializaziorako erabiltzen ditugun maskarak jantzi behar ditugu —profesionalarena, lagunarena, maitalearena...—, horrek dakartzan arazoekin. Onar dezagun: harremanak errealitate berrira egokitzea oso zaila da, denborarekin egokitu bagaitezke ere; hori edo intsumiso deklaratu.]]>
<![CDATA[Piletan pentsatu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/031/002/2020-05-02/piletan_pentsatu.htm Sat, 02 May 2020 00:00:00 +0200 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1875/031/002/2020-05-02/piletan_pentsatu.htm
Pilaren metafora oso baliagarria da gauza askotarako. Ez naiz ari elektrizitatea metatzeko balio duten pilez, geruza ezberdinez osatutako egiturez baizik. Geruza bakoitza independentea da, baina goikoekin edo behekoekin erlazionatzeko era zehatz bat dauka.

Pila ezagunenetakoa TCP/IP da, baina ez trabatu izenean. Pentsatu Internet bidez gailu ezberdinak konektatzeko eta informazioa alde batetik bestera helarazteko tarteko pauso asko eman behar direla. Sare batera konektatuta egon behar du fisikoki, izan kablez edo uhinez; Internetera konektatuta egon beharko du gero; konexio bat ezarri beharko da puntu biren artean edo informazioa nola pasako den protokolo baten bidez definitu; eta, amaitzeko, aplikazio baten bidez egin nahi den hori egiteko aukera izango genuke, adibidez nabigatu.

Azken geruza horri begiratzen diogu maiz, zein aplikazio darabilgun, nolakoa den, zein ezaugarri dituen, baina beste guztiak ere garrantzitsuak dira. Azpiegitura oinarrizkoenetan, sareetan, kableak eta antenak zeinek jartzen ditu? Zeinek kontrolatzen? Zein ezaugarrirekin eta kosturekin konektatzen gara sarera? Zeinek dauka sarbidea?...

Pila horietan pentsatzeak ematen digu, nolabait, gure askatasunaren edo kontrolaren neurri bat. Aldi berean, abantaila bat ere badu horrela pentsatzeak: geruza bati bakarrik begiratuz gero, horretan zentratu gaitezke, baldin eta gero goiko edo beheko geruzekin nola lotuko den pentsatzen badugu. Kaleak zeharkatzen dituzten hodiak azpiegitura garrantzitsua dira, adibidez.

Pilaren metafora honek hausnarketarako balio du eta teknologiaz haratago erabili daiteke. Nola dago eraikia gure jendartea? Zein da oinarrian dagoena? Zer eta nola eraikitzen dira ondorengoak? Geruzak banaka azter daitezke eta bakoitzarentzat irtenbideak eta alternatibak proposatu. Gauzak aldatu ahal izateko, pila guztia aldatu daiteke, baina errazagoa da geruza horietako bakoitzean gauzak aldatzen hastea, horrek besteetan eragina baitu. Metafora urrunegi eraman dut akaso, baina Maiatzaren Lehenaren biharamuna da.]]>
<![CDATA[Asko dago jokoan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1884/031/001/2020-04-25/asko_dago_jokoan.htm Sat, 25 Apr 2020 00:00:00 +0200 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1884/031/001/2020-04-25/asko_dago_jokoan.htm
Aplikazio bat erabili beharko omen dugula ia inork ez du eztabaidan jartzen. Gai teknikoez hitz egiten da, geoposizioa vs bluetootha, zentralizatua vs deszentralizatua, multinazional handiak vs software libreko soluzioak... Asko dira aukerak, baita bakoitzak dakartzan ondorioak ere. Irakurleari utziko diot Interneten nabiga dezan —apustu interesgarrienetako bat DP-3T protokolo irekia erabiltzen dutenak direla aurreratzen dut—.

Behingoagatik, halere, markotik atera nahiko nuke, eta, erabaki teknologikoa garrantzitsua dela esan ondoren, erabaki horren atzera-buelta ezintasunean jarri nahi dut azpimarra.

Lehenik: nork erabakitzen du hori baliagarria dela? Esperientzia desberdinak daude munduan eta aplikazio bat epidemien kontrolerako baliagarria izan badaiteke ere, lanketa handia behar du horrek. Datuekin gero zer egin, baina bereziki zer erantzun eman, delako garrantzitsua. Datuak izan eta neurri desegokiak hartu daitezke. Jendartearen %60 inguruko erabilpen zabal bat behar du aplikazioak, efizientzia maila batera iristeko, adibidez.

Aukerazkoa izan beharko luke, eta horra hor lehenengo paradoxatako bat. Aplikazio bat instalatu behar izateak, jendarteko kapa batzuetara bakarrik iritsiko litzatekeela kontutan hartuz. Aurrekari garrantzitsu bat ezartzen du. Beharrezkoa balitz, pribatutasuna ziurtatzen ez duten ereduak erabiltzen baditu bereziki, kontrolean oinarritutako etorkizunerako ateak irekiko lituzke parez pare. Horregatik, aplikazio horien erabilera ez behartua eta epe batean soilik erabiltzea bakarrik ahalbidetu beharko litzateke.

Kontrol horiek hasieratik ezinezko bihurtu eta aldi berean helburua eskuratzea posible da. Ezinezkoa, dikotomia faltsu bat da. Teknologia mailan bezala, legedi mailan ere beste ezertarako aplikazio horiek erabiltzea debekatu daiteke; ziurtasunez funtzionatzen dutenak testak dira.

Egoera okerrenean, erabaki gogorrak hartu behar izaten dira; ziurgabetasunaren aurrean, behintzat, atzera bueltarako aukera izan dezatela.]]>
<![CDATA[Poltsikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1875/031/002/2020-04-18/poltsikoa.htm Sat, 18 Apr 2020 00:00:00 +0200 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1875/031/002/2020-04-18/poltsikoa.htm
Pocket, lehen Read It Later izenez ezaguna, aplikazio eta web-zerbitzu bat da. Erabiltzaileari Internetetik lortutako irakurketa-zerrendak administratzeko aukera ematen dio. Mahai gaineko bertsioa 2007an kaleratu zen, eta gaur egun erabilgarri dago macOS, Windows, iOS, Android... sistementzat ere. 2017an Mozillak erosi zuen Pocket, bere Firefox nabigatzaile ezagunarekin uztartzeko. Gaur egun, ezer instalatu beharrik izan gabe, helbide barraren ondoan azaltzen den ikono baten bidez erabil daiteke.

Pocket-ek aukera ematen dio erabiltzaileari web orri bateko edukia hodeian gordetzeko, gero irakurtzeko. Gordetako artikulua erabiltzailearen zerrenda batera bidaltzen du ondoren, Interneten beharrik gabe irakurtzeko (offline). Automatikoki sinkronizatzen du erabiltzailearen gailu guztietan, eta irakurgarritasuna hobetzeko beharrezkoak ez diren atalak sinplifikatzen ditu, testu karaktereak moldatuz eta pantailara egokituz.

Jasotako edukiak etiketatu, artxibatu eta gogoko bezala marka daitezke, horien bilaketa errazteko. Sakelako bertsioan beste erabiltzaile batzuekin ere parteka daitezke. Horrela, jasotzen goazen informazioak antolatzeaz gain, beste batzuekin partekatu eta Pocketek berak gomendatutakoekin irakurtzeko aukera dugu.

Bereziki interesgarria iruditu zait garai hauetan. Informazioaren kudeaketa oso zaila izaten ari den egunetan, artikulu interesgarriak gorde eta gero irakurtzeko aukera (hobetua) oso baliagarria bihurtu da niretzat informazio fluxua antolatzeko.

Orain arte komentatu ez dudan funtzio bat ere badu tresnak: artikuluak irakurtzen ditu. Noski, gazteleraz edo ingelesez badira soilik, katalanez edo euskaraz ez baitu hitz egin nahi oraindik. Era honetako teknologiek duten garrantzia azpimarratzeaz gain, teknologiak existitzeaz gain, ahots sintesia kasu, hauek tresnetan txertatzeak dauka garrantzia.]]>
<![CDATA['Wu-wei']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/029/002/2020-04-04/wu_wei.htm Sat, 04 Apr 2020 00:00:00 +0200 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1881/029/002/2020-04-04/wu_wei.htm scroll-a erretzen, informazio berri bila, aurrekoa ezin asimilatu oraindik.

Gauzak apuntatu beharra ez ahazteko, paragrafo bat mila aldiz irakurri beharra edota entzuten ari zaren irratsaioaren haria jarraitzeko ezintasuna. Fenomenoak denoi eragiten digu, eta teknologia inpaktu berezia izaten ari da horretan guztian.

Tresna teknologiko berri eta onuragarri asko ere ezagutu ditugu, eta batzuek informazioa ordenatzen lagunduko digute hemendik aurrera ere: Jitsi.org, bideokonferentziak egiteko; Nextcloud, fitxategiak trukatu eta elkarrekin lantzeko; Wordpress, egina ez zenuen webgune hori egiten hasteko; edo auskalo, norbaitek gauzak ikusita Woocommerce erabiliz, denda digital bat martxan jartzeko erabakia hartuko zuen.

Baina ez ginen prest, aitortu behar dugu; digitalizazioaz hitz egiten dugunean, jendarte bezala ez ginen honetarako ere prest. Eraiki dugun info esferak gure gorputzak lasaitu bainoago, larritu egiten ditu, militarrak kaleetan ikustea bezainbeste, akaso. Orain ari gara martxa hartzen eta konturatzen, horrek guztiak dituen inplikazioez. Argi daukagun bakarra da denak ez direla onak.

Efizientziaren eta lanaren alorrean, jende batek inoiz baino lan gehiago izango du telelana edo presentziala izan, beste batzuek inoiz baino gutxiago, baina egongo dira batzuk blokeo egoera batean. Shock kognitibo horren arrazoiak asko izan daitezke, baina adituek diotenez, horietako batzuk behintzat estres kognitibo edo emozional batekin egon daitezke lotuta.

Filosofia taoistan, bada printzipio interesgarri bat: Wu-wei. Egoera bati aurre egiteko modurik egokiena ez ekitea da, ez behartzea. «Esfortzurik gabe» eta «hazkuntza» ere esan nahi du. Ez jardute hori eta ezer ez egitea ez dira gauza bera; landareak Wu-wei bidez hazten dira, ez dute esfortzurik egiten hazteko. Ez dakit ez ote genukeen Wu-wei apur bat praktikatu behar. Ez dut gehiegi lortu, hobetzen ari banaiz ere. Leihotik bata besteari mokoka ikusi ditudan usoek eta balkoi batean jarri duten Mikel Laboaren kantak lasaitzen naute, soilik.]]>
<![CDATA[Pare(ta) artean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/031/002/2020-03-28/pareta_artean.htm Sat, 28 Mar 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1881/031/002/2020-03-28/pareta_artean.htm
Patenteen existentzia zentzuduna izan daiteke. Asmakizun bat egiteko eta gauzatzeko ezinbesteko inbertsioa ziurtatzeko, sormen horren inguruan ezartzen den ustiaketa monopolio bat da patentea. Horrela, inbertsio hori egin duenak denbora batean inbertsioa berreskuratu eta etekin bat izan dezake. Ez da ideia txarra akaso, baina osasuna edota pertsonen bizitzak jokoan daudenean, ez da zilegi; edo ez luke izan behar. Bereziki, horietako asko aurretik eraikitako eta publikoki ordaindutako oinarrizko ikerketak dituztelako oinarri. Botikekin ere, egoera bera da.

Jabetza intelektualean, ikerketaren eta ezagutzaren alorrean gauzak bizkor aldatzen ari dira. Koronabirusak ikertzaileen arteko truke bizkorragoa ekarri du. Publikazioak irekian egitea ere orokortzen ari da. Lehia oraindik hor dago, baina baita beste eredu baten aztarnak ere. Gauzak desberdin egin daitezkeela erakusten duen eredu bat.

Ez estatu liberalak ez merkatuak lortu ez duena, egiten ari da jendea. Zenbaitek gaixotasunaz defendatzeko maskarak eta pantailak; plano libreetan oinarritutako arnasgailuak besteek. Josteko makinez eta 3D inprimagailuez osatutako sare herritar banatu batek egin du posible beren etxeko pareta artetik eta estatu edo erakunde publikoen laguntzaz hobeto egingo luke oraindik.

Inoiz baino gehiago p2p (pareen arteko) ekoizpen molde bat posible da. Softwarea librea ekoizteko balio du, baina baita objektu fisikoak edota edonolako zerbitzuak ekoizteko ere. Oparotasuna metatzen du ezagutza komunaren formularen bidez, eta errentak xahutzen ditu kontrol zentralaren beharrik gabe, baita hierarkiarik edota eskala handiko erakundeen beharrik gabe. Eta garrantzitsuena, hemen dago, funtzionatzen du; ez da kontakizun moral bat, errezeta magiko bat edota intentzio onak dituen aktibismoa, soilik.]]>
<![CDATA[E-irakaskuntzaren garaia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/031/002/2020-03-21/e_irakaskuntzaren_garaia.htm Sat, 21 Mar 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1876/031/002/2020-03-21/e_irakaskuntzaren_garaia.htm e-learning plataforma hoberena. Berari esker, munduan milaka eskola, unibertsitatek eta hezkuntza zentrok egiten dute lan. Eztabaida foroak, jarduerak bidaltzeko aukerak, galdetegiak, ebaluazioa eta konpetentziak kudeatzeko aukera... Gure hezkuntza sistemaren oinarrietako bat da; gure datuekin trafikatzen duten enpresa multinazionalekin lehiatzen da.

Horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da horren alde apustu egitea. Administrazio publikotik, beharrezko azpiegiturak eskalatu behar dituzte dagoen eskarirako. Ikasgaiak prestatzen orduak pasatu dituzten irakasleak ezin ditugu utzi ezinbestekoa duten tresna hori gabe.

Aukera gehiago ere eskaintzen ditu tresnak, eta milaka dira gehitu ahal zaizkion funtzionalitateak. Horien artean bi nabarmendu nahi ditut: BigBlueButton eta Nextcloud integrazioa.

BigBlueButton, euskal komunitateak ahalegin askorekin itzulitako bideokonferentzia tresna bat da. Moodlerekin integratzean, bideokonferentziak egiteko, arbela eta moderazio aukerak eskaintzen ditu, ikasgela birtual baten moduan.

Nextcloud, berriz, hodei propio bat izateko aukera ematen duen sistema bat da. Fitxategiak trukatu, egutegi partekatuak, kontaktuen kudeaketa... Horretaz gain, horrek ere gehigarriak eskaintzen ditu, eta gehitu ahal zaizkio bideokonferentzia gela, fitxategien edizio partekatua egiteko baliabideak, proiektuen kudeaketa eramateko panelak... Moodlerekin integratuz gero, hodei horretan dauden fitxategiak zuzenean gehitu ditzakegu gure ikastaroetara.

Gure irakasleek milaka ordu pasatu dituzte beren ikasgaiak antolatzen, baita beren burua formatzen ere. Beste batzuk orain ari dira, ahalegin handiko auto-ikasketa prozesu batean, ahal dutena egiten. Esperientzia propioagatik dakit zenbat ahalegin eskaini behar izan dioten, adibidez, Irungo Eguzkitza BHIk, Oiartzungo Haurtzaro ikastolak, Trintxerpeko Karmengo Ama IPIak, Hondarribi Talaia BHIko irakasleek... eta beste askok.

Ikasleak eta familiak ere ahalegin bereziak egiten ari dira, beren etxeetako eskola txikietan. Horregatik, administrazioari une honetan baliabide egokiak ematea dagokio. Benetako apustua egiteko ordua da arlo honetan!]]>
<![CDATA[Beltxargak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/025/002/2020-03-14/beltxargak.htm Sat, 14 Mar 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1878/025/002/2020-03-14/beltxargak.htm
Terminoa Nassim Taleb filosofo libanoarrak garatu zuenetik gero eta gehiago erabiltzen da etorkizuneko ikerketetan, bereziki ekonomiaren eta teknologiaren alorretan. Egunotan, koronabirusak sortu duen egoeraren inguruan entzungo duzue gehien.

Etorkizunaren inguruko ikerketetan, aurretik definitutako eszenatikoekin jokatzen dugu, baina era honetako fenomeno bat gertatzean gauzak erabat aldatzen dira. Aurretik gerta zitezkeen eszenatokiak edota joeren proiekzioek ez dute balio. Gertaera hori zergatik gertatu den jakitea garrantzitsua bada, askoz ere garrantzitsuagoa da «normalitate» berri horretara bizkor eta ondo egokitzen jakitea. Aurretik planifikatutakoak ez badu balio, planifikatzen duenak irabazten du; normalean baliabide gehien dituenak.

Egokitze hori traumatikoa izan daiteke, eta trauma hori gehiengoaren interesen kontra eta gutxi batzuen alde bideratu daitekeela ere ondo deskribatu zuen Naomi Kleimek, Shockaren doktrina liburuan. Baina kasu honetan, zer gertatuko den ez dakigu. Beltxarga beltza agertu da, baina ahatetxo itsusia ere izan du alboan denbora askoan. Gure artean osasun publikoaren alde eta pribatizazioaren kontra, zaintzaren egituratzearen alde eta zaintzaren alorra merkantilizatzearen eta prekarizatzearen kontra, behar sozialak komunean eta ez bakandurik erantzun behar ditugula zion ahatetxo itsusiak.

Cyberpunkaren maxima zen: «Etorkizuna hemen da, baina ez dago ondo banatua». Etorkizun hoberik ezin dugu amestu ere, proiektatu ditugun etorkizunak distopikoak badira, etorkizun distopikoak izango ditugu. Kapitalismoa bera sistema bat baino, prozesu bat da, mugitzeari uzten dionean krisian sartzen dena.

Ahatetxo itsusi hori izan daiteke neoliberalismoak bere sistema gainbehera argian dela ikusita, prestatua diguten etorkizunari aurre egin diezaiokeena. Etorkizuna ez da existitzen, ekiten egiten da. Uko egin diezaiogun etorkizun prefabrikatuei eta ortzimuga berriak defini ditzagun elkarrekin, ahatetxo itsusia beltxarga zuri eder bihurtu arte.]]>
<![CDATA[Gauzen liburutegiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/035/002/2020-03-07/gauzen_liburutegiak.htm Sat, 07 Mar 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1878/035/002/2020-03-07/gauzen_liburutegiak.htm library of things eredu antzekoekin. Azkenetako bat, Bartzelonan sortu dute Sant Marti barrutian: bibliodecoses.cat/.

Liburutegi horiek irekiak dira, eta haietan liburuak maileguan hartu beharrean, bestelako objektuak daude. Horiek erabili ahal izateko, bazkide egin behar zara, eta sarrera kuota txiki bat edo diru-kopuru bat ordaindu beharko duzu akaso zerbitzua erabiltzen duzunean.

Kasu askotan tresnak mailegatzeko erabiltzen dira; objektu horiek, normalean, etxean izaten ditugu, baina oso gutxitan erabiltzen ditugu beren bizitza baliagarri osoan; zulatzeko makina adibide bikaina da. Baina horiez gain, noizbehinka behar dituzun beste produktu batzuk ere maileguan hartzeko aukera duzu hemen: proiektagailua, kanpin denda, termoak...

Herritarrek objektuak partekatu eta maileguan hartzeaz gain, haiek erabiltzen eta konpontzen ikasten dute, gauzen bizitza luzatzen eta hondakinak murrizten laguntzeko. Horietako batzuen garapen naturala hondakinen murrizketa eta komunitatearen indartzea sustatzen dituzten tailerrak eta jarduerak antolatzeko gune bat litzateke.

Batzuek ez dute pausoa inoiz emango, eta negozioa egin nahiko duenik ere egongo da. Garrantzitsua litzateke, baina, liburutegien izaera publikoaren antzekoak izatea. Batzuetan laguntza publikoarekin eraiki izanagatik, eta besteetan komunitate batek herritar talde antolatuek beren zenbait behar asetzeko helburuarekin eraikitzen direlako.

Gauzez ari gara oraindik, baina bizkor egin dit buruak salto beste behar batzuetara ere. Teknologiaren bitartekaritza, objektuen berrerabilera sustatzeko erabiltzeaz gain, izaera publiko berri bat indartzeko baliatzerik balego? Nolakoak lirateke horretarako gune fisikoak zein birtualak?

Jauzi handia dago objektuen truketik pertsona taldeek dituzten behar orokorretara; baina azken aldian Pirinioetako eskualdeetara egindako bidaiek teknologia horiek komunitateak egituratzeko erabil daitezkeela pentsatzera eraman naute. Gune urbanoan interesgarria dena, beharbada han komunitate batek bizirauteko aukerak biderkatzeko tresna izan daitekeelako.]]>
<![CDATA[Koronabirusapp]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/037/002/2020-02-29/koronabirusapp.htm Sat, 29 Feb 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1881/037/002/2020-02-29/koronabirusapp.htm
Internet beldurra zabaltzeko kanal anplifikatzaile moduan funtzionatzen ari da. Ez da bide bakarra, beharbada ezta okerrena ere, hedabide batzuen alarmismoarekin alderatuz gero. Aldiz, informazio okerrena eta hoberena bertan topa daiteke egunotan, baina hori ez da berria. Berria, akaso, orain arteko meme epidemiak hartu duen pandemia izaera da. Nolabait kutsagarri bihurtzen du beldurra, orain arte ez bezala, gertuko sentitzeraino.

Gaixotasunei errespetua eta beldurra izatea normala da, baina esango nuke piztu den beldur pandemian faktore teknologikoak eragin berezia izan duela. Farmazietan ilarak ikustera eta eskola umeak beldurtzera iritsi da fenomenoa. Arazo ekonomikoak sortu ditu eta sektore batzuen aurkako arrazismo jarrerak. Askatasunen aurkako neurriak hartzeko aitzakia ere izaten ari da.

Txinan, lehen kasuak hedatzen hasi ziren lurraldean, sakelako aplikazio bat ere garatzeari ekin diote. Aplikazio horren bidez, jende askoren informazio geografikoa kontuan hartuz, ikus dezakezu ea birusak kutsatutako pertsonaren batetik gertu egon zaren edo balizko kontaktua non izan den. Gertuko beste hiru pertsonaren informazioa eskuratzeko aukera ere ematen du aplikazioak.

Horrek erronka berriak jartzen ditu mahai gainean, ikusgarri egiten baitu lehen ikusezina zena. Alde batetik, kasu guztiak ez dira jasotzen; bestetik, zalantzagarria da ea norbanakoek datu horiek izateak lagun dezakeen; eta, azkenik, erabakiak hartzeko baliagarria bada, kutsadura kateak antzemateko balio badu ere, pertsonak estigmatizatzeko aukera handiak sortzen ditu. Irudika zenezakete horrelakorik hiesaren garai okerrenetan edota sinpleago, gripeari lotuta, kutsatutako paziente baten inguruan sor dezakeen erreakzio soziala?

Jendartearen erreakzioa statu quo-aren defentsaren eta sistemaren ezinbesteko aldaketaren artean mugituko da; baina bitartean umoreak ere badu bere tokia, inauteri giroan Twitterrera ere iritsi zaigu @CoronavirEUS-a.]]>
<![CDATA[Sinpletasunaren konplexutasuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/035/002/2020-02-22/sinpletasunaren_konplexutasuna.htm Sat, 22 Feb 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1880/035/002/2020-02-22/sinpletasunaren_konplexutasuna.htm ctrl+C eta ctrl+V komandoa sortzeko ideia izan zuela. Interesgarriagoak dira, aldiz, haren pentsamenduaren beste arlo batzuk: konplexutasunari buruz zuen ikusmoldea eta informatika jendarteari hurbiltzeko gogoa.

Hasieratik, informatika eta ordenagailuen jakintza sozializatzearen alde egin zuen. Informatika jendarteari hurbildu behar zitzaiola zuen buruan bere egitekoan. Beharbada horregatik, kopiatu eta itsatsi edota bilatu eta ordeztu komandoen jaiotza. Ordenagailuak ezberdinak izanik ere, tekla konbinazio horiek ikasiz, edozeinetan funtzionatzea eta erroreak saihestea zuen buruan bere diseinuan.

Begiratu zure teklatua, eta sinpletasunaren magiaz gozatu, Z (desegin),X (moztu), C (kopiatu), V (itsatsi), teklak bata bestearen ondoan daudela ikustean. Interpretazio asko izan ditzake, batzuk asmatuak; nire kasuan, adibidez, beti gogoratu ditut X tekla, guraize forma duelako, eta V gezi baten moduan, zerbait kurtsorea dagoen leku horretan itsastera zoazela markatzen duelako.

Sinpletasunak, baina, konplexutasuna dakar berarekin. Jende askok zerbait sinplea egiteko, askotan konplexutasuna kudeatuko duen beste norbait edo zerbait egon behar du atzetik. Larry Teslerrek erronka hori «konplexutasunaren mantentze legearekin» azaltzen zuen. Lege horren arabera, edozein aplikaziok dauka ken ezin daitekeen konplexutasun maila bat.

Horren aurrean, Teslerrek hala argudiatzen zuen: beharrezkoa balitz, ingeniari batek astebete gehiago pasatu behar zuela aplikazio baten konplexutasuna murriztuz, milioika erabiltzailek minutu bat gehiago gastatu baino.

Berriro ere, erabaki horren atzean zegoen logika informatikaren sozializazioari begirakoa zen, guztiz. Norbaitek pentsa dezake trebakuntza hori sozializatu nahian edo gehiegi sinplifikatzea ez ote den txarra. Ez da galdera erraza, baina sinplifikatutako aplikazioen aurrean, erabiltzaileak gauza konplexuagoak egiteari ekin diezaiokeela ere pentsa liteke; bestela hasiko ere ez zelako.

Teslerren asmakizunik ezagunenera bueltatuz, garaiko egunkarietan ohikoa zen testuak kopiatzeko eragiketa informatikara eraman zuen. Orain irakurriko dituzuen artikulu gehienek Wikipediatik kopiatutako informazioa dute oinarri, haren omenez.]]>
<![CDATA[Eguneroko eszenak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/029/003/2020-02-15/eguneroko_eszenak.htm Sat, 15 Feb 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1879/029/003/2020-02-15/eguneroko_eszenak.htm
Atari batean, ate bateko heldulekuan sakelakoan jarritako aplikazio batek markatzen zien koreografia dantzatzen ari ziren bi neska. Koreografia fintzen eta puntuak irabazten ari ziren bitartean, nik norbaitek barrutik atea ireki, eta sakelakoa apurtuko zitzaiela pentsatzen nuen soilik.

Parke baten ondoko taberna batean, 10 urte inguruko bost haur sakelakoekin jolasten ari ziren. Ondoan haien gurasoak, mahai baten bueltan, horietako bostek sakelakoa mahai gainean, eta noizbehinka begira ari dira. Beste bostek beren semeei utzi zizkieten edo haienak ziren ezin kendu burutik.

Agure bati oparitu berri zioten sakelakoaren konfigurazioa aldatu zitzaion. Bazarreko arduradunak sakelakoa begiratu, eta nahiz eta hiru pertsona itxaroten egon, dendaren atzera lagundu eta beste kide baten esku utzi zuen gizona. Hark bost minutuan egin eta azalpenak eman zizkion gizonari, lasai asko. Ordu laurden pasatu, zenbat ordaindu behar zuen galdetu, kobratu ez eta irribarre batekin erantzun zion bazarreko nagusiak. Mediamarkt dendan, konfigurazio zerbitzua euro batzuen truke edo sakelako berriarekin doan eskaintzen dizute; eta hori, nola promozionatuko dugu denok hori!

Meme gerra piztu da autobusean. Ze ona, ze txarra, hau zaharra da, begira beste hau. Son Gokuk Freezer akabatu zuen eguna edo Goenkaleko azkena patioan komentatzen genuen; ba antzeko. Bata bestearen ondoan, berotasuna sentitzen, konpainian, kanpoan gertatzen denari so sakelakoen bidez. Bata bestearen ondoan egoteak dakarrenaz jabetu gabe edo akaso jabetuta eta askitasun hori gozatuz. Edozein kasutan, ohera joateak beste zentzu bat hartu du; Kaixomaitia-ren inkesta irakurtzeko zain.

Kalean euria, tabernako mahai batean eserita eta merkantzia guztia mahaian jarrita dagoela, irribarrez bideokonferentziaz ari den kale saltzailea. Pozik? Familia ez kezkatzeko plantak egiten? Irribarrez, behintzat... Eguneroko eszenak.]]>
<![CDATA[Bideo jokoen 'streaming'-a]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/035/001/2020-02-08/bideo_jokoen_streaming_a.htm Sat, 08 Feb 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1881/035/001/2020-02-08/bideo_jokoen_streaming_a.htm streaming zerbitzuak gure sakelakotara iritsi ziren 3G-ari esker. 4G-arekin bideoa izan zen gure poltsikora sartu zena eta 5G-ari eta zuntz optikoari esker, etortzen hurrengoak streaming bidezko bideo joko plataformak izan daitezke.

Asko aldatu da bideo jokoen mundua, baita horrek jendartean duen ikuskera ere; gure inguruan akaso ez hainbeste, baina errealitatea da gero eta jende gehiagok eta adin ezberdinetakoak jolasten duela bideo jokoetara. Hasieran zuen estigma edo frikitasuna galtzen ari da edo frikitasuna orokortzen ari ote da?

Asko aldatu dela diogunean, azken urteetako ibilbideari begira ari gara. Kontsolak oraindik badira, eta Xbox, Playstation eta Nintendo marka garrantzitsuak dira oraindik; baina joko fisikoak saltzetik harago doan merkatu bat dago. Jendeak, kontsolatik bai, baina Internet bidez jolasten du, eta joko gehienek Internet bidezko eguneraketak behar izaten dituzte.

Hala ere, kontsolarik gabe jolasten duen jende asko dago, ordenagailuan bereziki. Hor Steam plataforma da nagusi. Haren bidez, jokoak erosteaz gain, haiek kudeatzeko aukera dago, eta baita jolasten ari den jendea jarraitzeko eta jolasten ari dela ikusteko ere.

Hori da, zehazki, mundu honek izan duen berrikuntzarik bereziena. Milaka dira egunero besteen partidak jolastu ez, baina ikusten dituztenak. Plataforma berezituak daude horretarako. Twitch da ezagunena, baina Youtube ezagunak ere badu horretarako aukera. Fenomenoaren dimentsioa ikusteko, ikuskizun forma hartu du, E-kirol izenarekin. Milaka pertsonak estadioak betetzen dituzte era horretako jokoetara jolasten ari diren taldeak ikusteko.

Orain, aldiz, aldaketa handiago baten aurrean gaude. Orain arte, Internetera konektatuta bai, baina jokoa zure ordenagailuan eduki behar zenuen, fisikoki edo deskargatuta bada ere. Baina hori bukatzear da. Bideoekin egiten dugun bezala, bideo jokoen streaming plataformen bidez posible izango da hemendik gutxira.

Abiadura handiko sareen azkartasunari eta latentzia txikiari esker, nabigatzaile baten laguntza soilaz, edozein jokotara jolasteko aukera izango dugu. Ia ia, norbait partida jolasten ikusi eta jokoa izan edo ez kezkatu gabe, jokoan murgiltzeko aukera izango genuke, adibidez. Pena bat da, baina, aldaketa horren muinean betikoak egongo dira berriro, Google Stadiarekin eta Microsoft xCloudekin.]]>
<![CDATA[Teknologiaren demokratizazioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/029/002/2020-02-01/teknologiaren_demokratizazioa.htm Sat, 01 Feb 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1942/029/002/2020-02-01/teknologiaren_demokratizazioa.htm Demokrazia hitzaren esanahia nahiko larrututa egonik ere, egunero bere esanahi «originaletik» aldentzen duten adiera berriak ematen gabiltza, horien benetako zentzuan erreparatu gabe, akaso.

Esaldi labur horrek gauza asko adierazten ditu hitz gutxi batzuetan. Lehenik eta behin, esaldiaren hitz garrantzitsuena, demokrazia hitzarekin batera, prezioa da. Ustez, prezioak, prezio apalak lortzen du teknologiaren demokratizazioa. Hau da, eros ahalmena izanik, pertsona askok erosteko gaitasuna izango balute, horrek teknologia bera bihurtzen du demokratiko. Teknologia jende askoren eskuetan egoteak demokratizatzen omen du teknologia, alegia.

Gauzak horrela, teknologia bat demokratizatzeko, derrigorrean, teknologia horrek merkatuan prezio bat izan behar duela ere irudikatzen du esaldiak. Apala izanik ere, prezio hori pagatu ezin dutenek ezingo dute teknologia horretara sarbidea eduki, beraz.

Ahal izanik ere, teknologia hori askok (edo denok) edukitzeagatik demokratikoa dela adierazten du, aldi berean, eta hori beldurgarria da. Demokratikoki denok eskura bagenezake arma bat edo teknologikoki aurreratuagoa den zerbait -armak dituen drone bat, demagun-, demokratikoa litzateke? Beste gai sakonago bat erabakitzeko ahalmenari lotutakoa da, hori baita demokrazia, ez? Zenek, zein demosek erabakitzen du hori horrela dela, argi dagoenean ez dela egokia jendartearentzat?

Bukatzeko, garrantzitsuena litzatekeena: zerbait demokratikoa izanik, merkatu batek bakarrik erregula dezake hori horrela dela? Teknologia bat demokratikoa balitz, berau eskuratzea edo bertara sarbidea izatea eskubide bat litzateke, akaso. Horrela erabakita, merkatu baten bidez, erregula badaiteke ere, kanpo gelditzen direnekin zer, nola egin pentsatu beharko genuke orduan.

Hausnarketa hau guztia aldizkari batean sentsorea duten kirol oinetako batzuk 25 eurotan ikusi ditudalako etorria da, eta norbaitek esan dezake: -Gorka, ez da hainbesterako, ulertzen da -Bai, ados. Eta gaineratuko nuke oso ohituta gaudela hitz hau edo beste batzuk pentsatu gabe erabiltzera; nik neuk ere seguru egingo nuen noizbait, baina atzean duten kargari erreparatzen diogunean, gauzak aldatzeko lehen pausoa ere ematen dugu.]]>
<![CDATA[Analisia, erantzun eta alternatibak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/003/2020-01-25/analisia_erantzun_eta_alternatibak.htm Sat, 25 Jan 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/003/2020-01-25/analisia_erantzun_eta_alternatibak.htm
Koopfabrikak antolatutako jardunaldi batzuetan, La Pajara, Montera34 eta Eragin proiektuak ezagutzeko aukera izan dugu. Guztien erdian, teknologiaren erabilera ezberdinak egiten dira, hirian sortzen ari diren arazo eta problematika horiei erantzuteko.

Montera34, datu analisian oinarrituz, AirBnB efektua gure hirietan aztertu, eta datu analisi eta burujabetzan sinisten duen ekimena da. Datuak eskuratzea zaila bada ere, haien bidez, herritarrak, politikariak eta teknikariak bildu, eta datuen azterketan ahalduntzen saiatzen den ekimena da. Teknologia horretarako erabiltzen dute zehazki, ikerketak egin eta bisualizazio bidez jendeari datuen azterketan ahalduntzeko.

Analisitik harago, Eraginek, Bilboko gazte prekarizatuen batzarrak, sindikalgintza sozial berri bat proposatu du. Hirian sortzen ziren gatazka ezberdinei modu kolektiboan erantzutea dute helburu, bereziki gazte sektoreari eragiten dioten dinamikak, baina baita sindikalgintza berrasmatu behar dela sinesten dutelako; gure eguneroko arazoei maila kolektiboan erantzuteko helburuarekin. Komunitate indartsu bat egituratzeaz gain, kapitalismoaren erasoak tresna teknologikoak erabiltzen dituenez, era irudimentsuan berauek ere bere kontra erabili behar direla uste dute, eta dinamikak hortik ere zuzentzen dituzte.

La Pajara kooperatibak, Coopcycle software librea oinarri, bizikleta bidezko mezularitza egiten duen proiektua da. Beste era batera oso zaila izango zen arren, software libreko aplikazio horri esker, Glovo eta Deliveroo bezalako enpresa prebarikatzaileei alternatiba bat izatea bilatzen dute; enpresa horiek sustatzen duten langileen arteko konpetentziari, elkarlanarekin eta duintasunarekin erantzuten dion eredu batez.

Hiru adibide desberdin dira, hiruko interesgarri bat osatzen dutenak: analisia, erantzuna eta alternatibak, baina denak teknologiaren erabilera irudimentsuak erabiliz.]]>
<![CDATA[Biobotak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/029/002/2020-01-18/biobotak.htm Sat, 18 Jan 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1881/029/002/2020-01-18/biobotak.htm
Ikertzaileek, AEBetako Defentsa Departamentuak finantzatuta, DARPA —Interneteko hastapenak izan ziren DARPANET finantzatu zuten berak—, eraman duten aurrera ikerketa. Aplikazio praktikotatik oso urrun egon badaitezke ere, etorkizunean aplikazio medikoetarako —tumoreen detekziorako, arterien plaka kentzeko eta giza gorputzaren barruan sendagaiak modu adimentsuan banatzeko— erabili ahal izango direla uste dute.

Afrikako igel baten bi zelula mota erabili dituzte adreilu gisa ikertzaileek: haren bihotzeko zelulak —uzkurkor— eta haien azalekoak —pasiboagoak—. Hainbat hilabetetan, zientzialariek superordenagailu bat erabili dute milaka agregatu zelular simulatzeko, eta haien portaera iragartzen saiatzeko. Emaitza milimetro erdiko makina biologiko bat da, ehunka zelula gutxi batzuekin, zientzialariek norabide jakin batean mugitzeko gai dena.

Aurkikuntzak edo sorkuntzak —nola deitu ahal zaion ere zalantzagarria da— erronka berriak jartzen ditu mahai gainean. Bi biologo eta beste bi robotika aditu behar izan dira ikerketa burutzeko. Emaitza milaka proba birtualen osteko emaitza onena eman duten esperimentu birtualen ondorioa da. Sortu direnak, aldiz, ez dira robotak, eta ez dira, hertsiki, organismoak. Biologoez eta ingeniariez gain, filosofoak lanean jarri beharko ditugula dirudi, bizitzaren eta makinen arteko harremana birpentsatzen hasteko. Medikuntzako adituak edo auskalo zein aditu, arituen faltan, ere beharko ditugu aurrean dauzkagun bioteknologiaren garapen horietan pentsatzeko.

Gizakiak ez du natura eraldatzen, bera eraldatzen da gizakiok sortzen ditugun aldaketetara. Nekazari batek lurra lantzen duen moduan, gauza bat edo bestea posible egiteko moldatzen du lurra, baina gero naturak berak erantzuten dio horri: barazki oparoak ematen edo hurrengo euri jasan lur horietan luizi bat eraginez. Gizakiok asmakizunekin zer egin erabaki dezakegu, tresnekin edo lanabesekin bezala, golde batekin bezala; horiek erabiltzean, naturak nola erantzungo duen ikusteko dago, baina lurra lantzen jarraitu behar da.]]>
<![CDATA['Scroll' belaunaldia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/002/2020-01-11/scroll_belaunaldia.htm Sat, 11 Jan 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/002/2020-01-11/scroll_belaunaldia.htm croll artean bizi gara: aurreko Internetekin batera sozializatzen joan zen belaunaldiak web orriko azal edo atari nagusian dena sartzea zuen helburu. Dena bilatu zitekeen atarian edo menu artean nabigatuz. Aldiz, berria ez bada ere, diseinu paradigma orokor bihurtu da scroll-a.

Twitter moduko sare sozialek indartu zuten aurretik jada martxan zegoen fenomenoa. Scroll infinituaren paradigma beraiekin etorri zen, eta sakelakoen nagusitasunarekin indartu. Ez zen fenomeno berria, baina orduan hasi zen sozializatzen.

Ordura arte, azal edo atari nagusi batetik, scroll gutxi batzuk eginez, informazio guztia eskuratzea zen helburua. Horretarako, kategoria zehatzak —edo ez hain zehatzak— zituzten menu kilometrikoen artea famatua zen orduan. Hierarkia argi bat erakusten zuten informazioaren antolakuntzan, non zer sartu daitekeen eta nola aurkitu.

Trantsizioan, beste kategorizazio mekanismo batzuk ere agertu ziren. Kategorien antzekoak, baina ez hain zurrunak. Web 2.0 garaia deitu genion horretan, folksonomiak deitu genituen. Edukiak sortzen ari zaren unean, aurretik definitutako kategoria batean —edo batzuetan— sailkatu beharrean, edukia gako-hitzez identifikatu, eta hortik ordenazio bat egituratzen zuten. Hainbat pertsonak zerbitzu berean eduki ezberdina etiketa berarekin etiketatuz gero, gainera, ordenamendu orokorrago bat jaiotzen zen espontaneoki.

Gaur arte, bi diseinu paradigma horiek gurekin daude oraindik. Kategoriak oraindik badira, eta etiketa bidezko antolaketak ere bai, baina scroll-a dagoenetik antolaketari beste garrantzi bat ematen zaio. Alde batetik, espero dugu bilaketa bidez behar dugun hori topatzea, edozein eratan antolatuta egonik ere. Eta, bestetik, sareko zerbitzuen erabilera kontzientea baino gehiago, inertziazko erabilera bat egiten dugu sarri. Fenomenoa ez da soilik ukigarria, Youtube edo Netflixen automatikoki erreproduzitzen diren bideo ilara amaigabeak sumisio aktibo horren sintoma dira.

Scroll-aren erabileraren kontrakoa bainoago, korritze —hala da euskaraz kontzientearen aldeko manifestua da hau. Xaguaren gurpila edo sakelako pantaila, hatzekin tiraka zer egiten ari zaren guztiz jakin gabe, eta amaieran hustasun handi batek inguratuta inoiz sentitu bazara, badakizu zertaz ari naizen.]]>
<![CDATA[Trovantak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2020-01-04/trovantak.htm Sat, 04 Jan 2020 00:00:00 +0100 Gorka Julio https://www.berria.eus/paperekoa/1881/028/002/2020-01-04/trovantak.htm @relatandohisto1 erabiltzaileak Errumanian hazten eta ugaltzen diren trovantak harri berezien inguruko pista eman zidan. Kasualitatez, Twiterretik jende asko Mastodon sare sozialetara joaten ari da, eta neure buruak bi gauzak lotu ditu.

Arroka horiek harri gogorreko nukleo batez osatuta daude. Gainerakoa nukleoaren inguruan sortzen den hareaz osatuta dago, maskor gisa. Oso porotsua den harearen metaketek baino ezin dituzte sortu, eta kaltzio karbonatoz aberatsak diren urek zimentatzen dituzte.

Leku batetik bestera ere mugi daitezke. Horrez gain, harria ebakitzean sustrai antzeko luzapenak eta eraztunen antzeko egiturak ikus daitezke. Urte asko behar dituzte hazteko, baina etengabeko prozesua da. Euri gogor bakoitzaren ondoren, trovantek euriaren mineralak xurgatzen dituzte, horiek harrian dauden produktu kimikoekin nahasten dira. Horren erreakzio eta berezko presioaren eraginez, arroka erditik ertzeraino hazten da: 1.000 urtean, 4-5 zentrimetro inguru.

Sare sozialen dinamika ulertzeko, askotan erabili izan da hazkunde errizomatikoaren ideia, baina trovanten metafora horrek nukleo indartsu baten beharra adierazten du. Hori gabe, nahiz eta euria erori, ez da harria haziko.

Euria egotea ere beharrezkoa da, beraz; komunitatea berritzen duen jendea egon behar du, alegia. Ezin dira beti berdinak izan: sareak irekitasuna eta aniztasunerako aukerak eman nahi baditu, behintzat.

Noizean behin, Twiterretik — beste edozein sare ere izan zitekeen— etortzen direnak euri langarra baino, enbata izaten dira. Kasu horretan ez dakit, komunitate txiki bati, izaera propioa duen horri, mesede egiten dion, baina gertatzen da eta gertatuko da etorkizunean. Unean-unean erantzun beharko zaio etortzen den horri.

Nukleoaren tamaina garrantzitsua da, bai, baina sare egituretan arriskutsua ere izan daiteke eta botere asko eskuratu. Euskaldunak urrun gaude horretatik, eta jada Mastodon erabiltzen duten bi instantzia ditugu —beste sareak utzi gabe ere erabil daitezke, behintzat, saiatzeko—. Horrela, euria egiten jarraitzen badu, hurrengoan nukleoa handiagoa izango da eta hazteko aukera handiagoak izango ditugu.]]>