
Mondarrain Itsasutik
Gorka Lopez
Igoera atsegingarria: hasi Itsasutik, Atharriko lepotik barrena iragan, eta, gailurrez gailur, Atharri tontorreraino eta haren inguruko Urrezti haitzetaraino heldu arteko ibili ederra.

Otsogorrigañara, Larrainetik abiaturik
Gorka Lopez
Ibilaldi luzea egin behar da Larraine eta Otsogorrigaña lotzeko, eta desnibel handikoa, gainera; baina merezi du, gogoangarria baita, bai gogortasunagatik, bai inguruko paisaiengatik.

Baigurako gailurreria, San Bizente ermitatik
Gorka Lopez
Lapurdiko eta Nafarroa Behereko berdeguneen gainean hegaldaka bezala ageri da Baigurako mendigune mardula; gailurreria horretako lau tontor kateatuko ditugu bata bestearen ondoren.

Buztanzelhai eta Astate, Izpegiko mendatetik
Gorka Lopez
Iparla mendiguneko gailurra bat dator Baztango eta Baigorriko lur eremuen arteko banalerroarekin. Izpegitik jo, eta, itzelezko ibilbide panoramiko bat eginez, gailurreko hegoaldeko bi gainetara iritsiko gara.

Soporro, Pinodietako lepotik
Gorka Lopez
Ainhoa herriaren gainean dagoen Soporro muinora joko dugu, Lapurdiko lanzadazabalaren bista ikusgarriaz gozatzeko, Larhungo magaletik hasi eta Atlantikoaren itsasertzeraino.

Auñamendi Santa Grazitik
Gorka Lopez
Euskaldunek eta Biarnokoek miretsia den mendia, zeinaren gailurra Biarnoko lurraldean ageri baita, oso-osorik. Erronka gaitza da Zuberoaren ekialdeko mugatik igotzea haraino.

Kaskoa eta Urrizpilota artean
Gorka Lopez
Izpegiko mendatean ibiliko gara, Baigorri eta Baztan isurialdeak bereizten dituen banalerrotik, eta Hauza mendi puska alderantz; baina desbideratu egingo gara, beste bi mendi txikiagotara joateko, eta Baigorriko ibarraren ikusmira zoragarria izango dugu haietatik.

Munhogain eta Nethe, Hoztatik
Gorka Lopez
Arbaila inguruko mendietan dauden bi izurdura txiki horiek elkarrekin lotzeko, paseo lasaigarri bat egingo dugu, Hoztan eta haren ingurumarian gailen den paraje berdean barrena.

Belhigaña Ahüzkitik
Gorka Lopez
Panoramika ikusgarria, Arbailako basoen eta Zuberoa eta Biarno arteko mugan dauden mendien gainetikoa. Auzoko hiru gailur lotuko ditugu: besteak beste, Belhigaña.

Mondarrain Itsasutik
Gorka Lopez
Igoera atsegingarria: hasi Itsasutik, Atharriko lepotik barrena iragan, eta, gailurrez gailur, Atharri tontorreraino eta haren inguruko Urrezti haitzetaraino heldu arteko ibili ederra.