<![CDATA[Gurutze Ezkurdia Arteaga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 25 Jan 2021 13:32:18 +0100 hourly 1 <![CDATA[Gurutze Ezkurdia Arteaga | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Publikoa ala pribatua, berriz matraka bera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/003/001/2021-01-13/publikoa_ala_pribatua_berriz_matraka_bera.htm Wed, 13 Jan 2021 00:00:00 +0100 Gurutze Ezkurdia Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1933/003/001/2021-01-13/publikoa_ala_pribatua_berriz_matraka_bera.htm
Ikastetxe Kontzertatuak, ekintza partikularretik sortutako ikastetxeak ditu oinarri. Ekimen pribatutik edaten duen hezkuntza eredua zaintzen eta partekatzen du. Oinarrizko irakaskuntza, hots, 6 eta 16urte bitartekoa derrigorrezkoa eta doakoa denez, gobernuak doakotasuna zaintzeko, kontzertuen bidez adostutako diru kopurua ematen die ikastetxe pribatuei.

Eskola Publikoa, Estatuari edo administrazioari lotua dago. Administrazioak, gure kasuan administrazio autonomikoak zuzenean kudeatutako eskola da, edonoren hezkuntza eskubidea bermatzen du anitza, inklusiboa, doakotasun osokoa.

Ikastolak sortu zirenetik euskal eskola nazionala izateko asmoarekin jaio ziren, non euskal curriculuma lantzen zen. Sorreran, beste publikotasun kontzeptutik jaioak ziren, pertsona batzuk bildu eta ekimen kolektiboa bultzatzearen ondoriozko ekimenak izanik. 1993ko Legearen arabera, aukera egin behar izan zuten eskola publiko izatera pasatzeko ala eskola kontzertatu gisa aritzeko. Banaketa honek eztabaida garratza sortu zuen, batez ere, kolokan jartzen zelako eskola nazional euskaldunaren egitasmoa. Ordutik hona, 28 urte hauetan, Ikastolen egitasmoa egonkortu egin da, eta Euskal Eskola Publikoaren egitasmoa indartu. Erabakiak hartzen direnean, ondorio luzeak izaten dituzte eta denbora nahiko pasa da honetaz jabetzeko.

LOMLOEK, Espainia mailan proposatzen duen eskola publikoaren indar berritzeak bere eraginak izango ditu, berriz ere, EAEko hezkuntza sisteman, neurri baten, barriro ere plazaratzen digulako eztabaida zaharra. Gatazka ez dago Eskola Publikoan ala Kontzertatuan, ezta Eskola Publikoan ala Ikastolan ere. Gaur egun, orduan bezala, eztabaida eskola ereduan dago, Euskal Eskolaren izaeran. Oraindik ere, nagusia Estatua dugu, eta gure ahalmen bakarra, herri ekimena da.

Denbora guzti honetan, gure ahultasun autonomikotik, ahaleginak egin dira hezkuntza eredu propioa eraikitzeko eta mantentzeko, non integrazioa eta euskalduntzea helburu izan diren. Bada garaia, orain arteko morrontzetatik ihes egiteko. Asmatu beharko dugu, gure historian ohi izan den bezala, egoera berriari, herri eta kultura modura bizirauteko behar ditugun erantzunak eta tresnak sortzen, elkarren arteko lanean, auzolanean. Eztabaidak ezin gaitu ahuldu gehiago, Eskola Publiko indartsu bat behar dugulako, eta, Euskal Eskola nazionala behar dugulako.]]>
<![CDATA[Askatasuna, zer da askatasuna?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1979/008/002/2020-12-16/askatasuna_zer_da_askatasuna.htm Wed, 16 Dec 2020 00:00:00 +0100 Gurutze Ezkurdia Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1979/008/002/2020-12-16/askatasuna_zer_da_askatasuna.htm
Norbanakoak ezinbestean behar du gizartearen zaintza eta naturaren oparotasuna, baina, azkenaldi honetan, honetaz ahaztu antzean dabilela dirudi. Zibilizazio krisi handi baten aurrean gaudela ematen du. Mendebaldeko kumeok, behintzat, Baumanek deskribatzen duen bizitza likidoaz nahasita, gure muturretatik haratago ikusteko gaitasunik ere ez dugu. Oraingotasunak agintzen digu, eta, bizitzaren zentzua topatu ezinik, egunerokotasuna modu oparoan bizitzea dugu helburu: dagoenean, bonbon, eta, ez dagoenean, hor konpon! Jakin badakigu etorkizunean ezin izango dela gizabanakoa horrela bizi, baina, diharduen artean, bizi! Ez da gure lehen ardura gure gazteen, seme alaben etorkizuna, gaur egungo ongizatea baino.

COVID-19ak naturak duen boterea erakutsi digu, eta gizabanakoaren ezjakintasuna, ahuldadea eta miopia agerian utzi. Testuinguru honetan kokatzen dira hainbat tokitan ospatu diren festa eta orgia ilegalak, Bruselan, Cordoban, Madrilen... Baita Euskal Herriko hirietan ere, Derio barne. Azken honetan deialdia egin zutenetako bat, telebistan agertu zena, gizarteari desafioa bota ziona, ez zen ez, gaztea, bizar urdinduna baino; bere berba moduetan zein esaten zizkion lotsagabekerietan gizartearen gehiengoari egin zion aurre. Bruselako orgian, eurodiputatua zen parte hartzaileetako bat, eta hau ere ez zen espresuki gaztea. Askatasuna eta festa egiteko eskubidea aldarrikatu zuten han egondakoek; holako kasu gehienetan askatasuna da aldarrikapenik zabalduena. Festa horietan sexu, burla eta besteenganako errespetu faltak nabariak dira.

Baina, noren eta zeinen askatasuna? Eta zertarako? Euren egoera pertsonalari erantzuteko, euren une oroko ongizate egoerari erantzuteko. Baina badakite zer egiten duten, ez dira ez ezjakinak ez inozoak ere, apropos egindako ekintzak dira. Eskuin muturreko pentsamendua eta interesa gordetzen dute, eta hori salatu egin behar dugu. Gizabanakoaren interesa ezin daiteke gizartearen edo komunitatearen interesen aurretik jarri, bestela gizakiarenak egin du. Kume sozialak gara, maitasuna, zaintza behar dugu, eta hori barik ez gara ezer. Eta gizartea elkar kidetza da.

Egoeraren irtenbidea nondik etorriko ote den ikusi behar, baina zibilizazio berria eraiki beharrean gaudela uste dut, atzoko zibilizazio likidoari agur esan, eta pentsamendu eta giza kidetasun berri baten oinarri sendoak jartzen hasi behar dugu. Bizitza orekatua eta duina, non gizabanakoak bere lekua komunitatean duen, ondasun nahiko baina ez soberakinekin bizi dena, eta jakinda norberaren ongizatea guztion ongizatearen barruan dagoela, eta horretarako naturaren parte garela onartu behar dugula. Hor ditugu hor, etorkizuneko askatasun haizeak.]]>
<![CDATA[Digitalizazioa dela eta]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/007/001/2020-12-02/digitalizazioa_dela_eta.htm Wed, 02 Dec 2020 00:00:00 +0100 Gurutze Ezkurdia Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1907/007/001/2020-12-02/digitalizazioa_dela_eta.htm ezkuntzari buruzko solasaldiak sarri askotan erabiltzen ditugu aho bazterretan, are gehiago izurrite madarikatu hau gure artean dabilenetik. Egoera berri honek gure txiki eta gazteen egoera azaleratu digu: nola jarraitu haien formakuntzarekin? Etxean ematen den hezkuntza garrantzitsua ez baledi moduan... eta nola geratuko dira instrukziorik jaso gabe? Ez, baliabide guztiak jarri behar dira heziketaren ibilbidea eten ez dadin. Zertarako dira ordenagailu, tablet eta horrelakoak, bada? Gaur egun, birus ziztrin batek ezin dezake gure bizimodua horrela eten! Pentsatzen dugu. Aldarrikatu egiten dugu. Gizarte teknokratiko eta hutsal honetan ez dugu bizitzako minutu bat ere alferrik galtzeko, Baumanek dion moduan, bizitza likidoa da, berez badoa.

Curriculumaren muinean dago zer eta nola irakatsi. Zer ikasi legeak arautzen du, curriculum legeak. Nola irakatsi, horretan maisu-maistra eta irakasleak dira jaun eta jabe. Baina lanak ezarritako eginbehar guztiei aurre egiteko duten profesionalek, ezinbestean ordezkatuko dute haien irakasteko baliabideak, merkatuak eskaintzen dien testuliburuen bidez. Testuliburua da ikas-irakas prozesuan ezinbesteko baliabide nagusia. Eta izurritearen ondorioz aurrez aurreko irakaskuntza bermatzeko teknologiaren atera jo dugu. Bertan aurkitu ditugu komunikazio enpresa handiak, testuliburuen, ikaslearen eta ezagutzaren tartekaritza bideratzen duten plataforma indartsuak. Bertan ezagutza jaso eta partekatu ere egin daiteke. Irakasleak bertan partekatzen du klasean egin nahi duena, materiala sortu eta partekatu.

Baina dohainik den edozer zeren truke da? Ezagutza metatzearen truke, irakaskuntzako profesionalek sortzen dutenaren truke, ezagutza beti geratzen baita enpresa handi hauen esku.

Funtsean, testuliburuen bidez garatu den ezagutza eta irakaskuntza ez da aldatu. Gaur egun, testuliburuak egiten dituzten argitaletxeak, gure ume eta gazteek ikasten dutena planifikatzen jarraitzen dute, eta plataforma digital berriei esker, ikasteko modua askoz erakargarriagoa egiten dute. Erabilera plataforma digitalek bideratzen dute, sarean partekatzeko aukera eskainiz, baina honek bere ordaina du: familiek eskola bakoitzak aukeratu eta ezarri duen sistema bideratzen duen ordenagailua erosi behar izan dute. Honek bideratzen du, ikasle horiek sistema zehatz batean heziko direla, eta ez besteetan.

Azken finean, nola ez da problema, zer irakasten den da arazoa, bai curriculuma diseinatzen duten politikoena, bai argitaletxe ezberdinak hautatzen duten ezagutzena. Digitalizazioa XXI mendearekin batera sartu den errealitate izanik, pixkanaka zabalduz joan da, eta izurrite honek autopista jarri dio, modu nabarmenean indartuz, bat bateko premiak areagotuz eta halabeharrezko digitalizazioa behartuz. Hadi egon beharko dugu norantza garoazen jakiteko.]]>
<![CDATA[Idatz eta Mintz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1978/003/001/2020-11-18/idatz_eta_mintz.htm Wed, 18 Nov 2020 00:00:00 +0100 Gurutze Ezkurdia Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1978/003/001/2020-11-18/idatz_eta_mintz.htm
Gogora etorri zait behinola Mikel Zarate zenak idatzitako alegia. Ekidazun jaio ziren biki-soinkideak, bikoitz-siamesak, Erranbideren haurrak ziren. Senar-emazteen arteko eztabaidaren ostean, erabaki zuten Idatz eta Mintz deitzea. Urteak pasa ahala, hazi egin ziren. Mintz handiagoa zen, irudimentsua, bizkorragoa eta argia, alaia eta herrikoia. Jaio zenetik Ekidazuko esakera, errefrau, kantu denak zekizkien, hitz jarioa zuen, bertsolaria, sentimenduzko hitz ederren sakona zeukan. Idatz, aldiz, pausatua zen, serioagoa, neurtua eta zehatza, lasaiagoa, jakintsu argia. Mintzen jariotik jakituria batu, zuzendu, edertu eta gorde egiten zuen. Mintz bertsolaria bazen, Idatz, olerkaria.

Baina biak desberdinak izan arren, bikiak ziren, biki-soinkideak eta bat ziruditen, ondo konponduz eta elkarri lagunduz. Emaginak esandakoari jarraiki, «Haserre edo adiskide, soinkideok soinkide!». Eta Erranbideri esan zion, «Idatz eta Mintz, batean bi, luzaro ezin banan bizi!». Beti elkarturik bizitzeko jaioak dira. «Ez banatu sekula, ez horrelakorik!», esan zion emaginak.

Baina hiriburuko jakitunak, merkatuaren onerako, nazioartekotasunean ezagunagoak izateko eta beste hainbat aitzakiatan, soinkideen banaketaren aldekoak ziren, eta bertan, atso zahar ezjakin batek esandakoari ez kasurik egiteko esan zioten aitari, Erranbideri. Askeak izanda, bakoitza bere aldetik ibilita, askoz errazago izango zuketen bizitzari eta etorkizun teknologikoari aurre egitea. Erranbidek zalantza handiak zituen, hain zoriontsu ikusten zituen bere bizkiak! Baina lagunek eta jakitunek esan eta esan zituen: «Bana itzazu! Zoriontsuagoak izango dira eta gainera, askeak!». «Idatzek bakea hartuko du Mintz zaratatsuarengandik urrunduta, eta Mintzek askatasunean irabaziko du, jario handiagoarekin ibiliko da, han eta hemen!».

Bikiek ez zuten banaketaren berririk entzuterik nahi, baina hiriburura eraman zituzten eta bertan, mediku eta jakitun ospetsuek banatu egin zituzten. Banatu, eta hasieran dena ondo joan zen arren, denbora pasa ahala, Mintz mututzen hasi zen eta usteldu egin zen. Idatz, zurbilduz joan zen, momia bihurtu eta museoan erakutsi zuten. Medikuek eta jakitunek, artega, ez zuten jakin nola bideratu egoera.

Beldur naiz gure gazte euskaldunak, eskolatuak, jantziak eta jakitunak ez ote diren Idatzen antzera museoetako bizikide bihurtuko, eta bitartean eurengan bizi den Mintzen mututze sakon hori ez ote den erdal sakoneko bizipenetan ustelduko. Eta gu? Gu, zer egin ezinean!]]>
<![CDATA[Irakaslearena, lanbide arriskutsua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/005/001/2020-10-21/irakaslearena_lanbide_arriskutsua.htm Wed, 21 Oct 2020 00:00:00 +0200 Gurutze Ezkurdia Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1880/005/001/2020-10-21/irakaslearena_lanbide_arriskutsua.htm
Aipatutako egoera bakoitzak erreakzioa sortu du, eta gizartea kexu agertu da; oraingoan Je suis prof kanpaina abiatu dute. Ferrer i Guardia fusilatu zuteneko hurrengo urtean, Espainiako Gorteetan haren errugabetasuna aldarrikatu zuten, ordurako hilik zegoen arren. Igualako maisugaien edo Caminoren gorpuak agertu ere ez dira egin. Guztiek dute amankomunean hezkuntzaren izaera politikoari erantzun ziotela, pertsona askeak eta zintzoak hezteko ahaleginak egin zituztela, eta mundu zein gizarte justuagoaren aldeko irakaskuntza egin zutela. Horrelako gertaerak, onartezinak izan arren, hezkuntzak eta alfabetatze unibertsalak ekarri dituen onurei emandako erantzuna dira, boteretsuek meneratu ezinekoari emandako erantzunak direlako gertatutakoak, ezin dutelako kontrako iritzirik jasan eta haien botere sistemak agerian uzterik onartu.

Egunotan, pandemiak eragindako halabeharrezko egokitze prozesuan murgilduta gaudela, eskolaren eta hezkuntzaren eredua kolokan jarri zaigu. Zein da helburua, ikasturterik ez galtzea —bestela, gure etorkizuneko gazteak ez dira ondo prestatuak izango sistema ekonomikoan langile fin eta trebeak izateko—, ala esperientziatik ikasita, eta curriculumeko ikasketekin batera, pertsona aske, kritiko eta kontzientziadunak heztea?

Krisi egoeretan da hausnarketa egiteko ordua, noren ezagutza lantzen dugun, nork kontrolatua, zertarako, zelango metodologiekin... Freirerekin sinetsi nahi dut gizakiak aparteko ahalmena duela ingurune historiko zehatzetan menerapen kultural, politiko eta ekonomikoari aurre egiteko, aske eta sortzaile izateko. Horretarako, ikasle eta gazteek euren etorkizuna eraiki dezaten, irakasleek Freireren «conscientizaçao»-a landu behar dute eskoletan, pertsona kritiko eta kontzientziadunak hezi behar dituzte, lehenik arazoak definituz, zerk eragiten dituen hausnartuz, eta azkenik, ekintza politikoa burutuz. Hala bedi!]]>
<![CDATA[Ikerketa eta euskara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/006/002/2020-10-07/ikerketa_eta_euskara.htm Wed, 07 Oct 2020 00:00:00 +0200 Gurutze Ezkurdia Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1876/006/002/2020-10-07/ikerketa_eta_euskara.htm
Ezagutza zientifikoa zientzia esperimentalekin, Zientzia puruak eta Zientzia Teknikoen ezagutzekin lotzen da gehienetan. Baina gizakiaren edo gizartearen ikerketarekin lotutako ezagutzak ere zientifikoak izan daitezke, Giza eta Gizarte Zientzien bidez egiten diren ikerketak, hain zuzen. Berez, ezagutza zientifikoa izateko, metodo zientifikoa erabili dela adierazi behar da, eta hori ziurtatzeko, aldizkari zientifikoek itsuen pareen azterketa erabiltzen dute lana zuzena dela eta zientziak bete behar dituen baldintzak betetzen dituela adierazteko.

Ikerketa zientifikoa burutzeko hiru ikuspegi edo paradigma erabiltzen dira, zeintzuen arabera ikerketa modu batera edo bestera bideratzen den: paradigma zientifiko teknikoa, interpretatzailea eta kritikoa dira. Azken horren bidez egiten diren ikerketak, beste ezaugarri batzuen artean, ezagutza elkarren arteko komunikazioaren bidez eraikitzen dela onartzen da. Eta eraikuntza horretan hizkuntzak zeresan handia du, itzulpenak agerian uzten baitu kultura-hizkuntza batek egoera askotan eraikitzen duen ezagutzaren desberdintasuna. Hizkuntza komunikazio sistema den heinean, ezagutza eraikitzeko baliabide bihurtzen da, eta kultura eraikitzaile.

Ezagutza zientifikoa aldizkari zehatzetan argitaratzen da, aldizkari indexatuak dira. Prestigioa duten aldizkariak, index edo zerrenda horretan goren daudenak dira preziatuenak ikerlarien artean, unibertsitateetan egin beharreko ibilbide akademikorako merituak direlako. Kasua da, baina, indexatuak diren aldizkariak gehienbat ingelesez edo gaztelaniaz argitaratzen direla, nazioarte mailako argitalpenak nazioarteko hizkuntza hegemonikoetan egin behar direla esanez. Salbuespenak salbuespen, euskararen gainean egiten diren ikerketak euskaraz onartu egiten dira, baina orokorrean beste arlo batzuetan euskaraz egiten direnak, pedagogian kasu baterako, meritu akademikoak lortzeko beste hizkuntzaren batean egiten dira, edo euskaraz eginez gero, itzuli egin behar dira, erdaratu. Euskara lokalegia, tokian tokikoegia da, eta ez du lekurik horrelako zerrendetan. Euskaraz argitaratzen duten aldizkariak ere badira, baina index-ean oso baxu daude, egon. Ondorioz, euskaraz eraikitzen den ikerketa ez da meritutzat hartzen, ez du prestigiorik. Euskarari ematen zaion tokia zientziaren zabalkundearena da, hau da, beste hizkuntza batzuetan ikertu, eta ondoren euskaratu egiten dira ikerketak Euskal Herriko medioetan zabaltzeko.

Beraz, euskaraz ikertzea ez da praktikoa, ezin baita ibilbide akademikorako erabili. Euskarak kristalezko sabaia du ikerketaren munduan. Noiz arte?]]>
<![CDATA[Biba zuek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2020-09-23/biba_zuek.htm Wed, 23 Sep 2020 00:00:00 +0200 Gurutze Ezkurdia Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2020-09-23/biba_zuek.htm
1989aren azaroaren 20an onartu zen Haurtzaroaren Eskubideen Hitzarmena. Eskubideen artean, haurrak gorputzez, buruz eta gizartean osasuntsu eta libre hazteko eskubidea duela aldarrikatzen da. Baita ere dio haurrak familian eta gizartean maitatua eta ulertua izateko eskubidea duela. Konfinamendu garaietan euren garapena gogoan izan ote dugun zalantza dut, parke eta jolastokiak itxita egon direnean. Gogoan hartu ote dugu gure haurtxoek bizi izan duten konfinamenduan izan duten ongizate maila? Eskubidea da arrisku-egoeretan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izatea. Alarma egoeran izan garenean, txakurrek kalera irteteko eskubidea izan duten bitartean, haurrak etxean sartuta izan ditugu: irtetea galarazia izan dute. Eskerrak balkoiei. Baina haur guztiek ez dituzte bizi-baldintza berdinak, eta askotan, kalea da haientzat arnasa hartzeko leku bakarra. Gogoan dut, irratian entzunda, zein luze egin zaion konfinamendua Bilboko kaleko emakume bati, hiru hilabete luzez, bere 3 urteko haurrarekin leiho gabeko logela baten pasatu duela kontatzean.

Eskolara joateko ordua heldu denean, bertan elkarrekin ikasteko, jolasteko, gizarteratzeko, lagunekin egoteko, eta, bizitzeko, azken batean, haurrek eta gaztetxoek, zehatz ikasi dituzte higiene arauak, eta zaindu ere zaintzen dituzte, egoeraren jabe direnean. Ez dira inozoak.

Eskoletan, maisu-maistren lehen eginbeharra higienearen inguruko ikasketa bideratzea izan da. Egun batzuk igaro ondoren, ikasleek ondo ikasitako protokoloa barneratuta daukate. Hor, ikusten ez den lan bat eta maitasun bat dago, irakaslearen lana. Erraza da kritika merkea egitea, maisu-maistren lana isilpekoa baita gehienetan, egunerokotasunaren poderioz, gutxitan konturatzen gara zenbat ikasi duten gure haurrek. Eskoletan, irakasle, maisu-maistren talde lanez egin den planifikazioa, komunikazioa eta antolaketa handia izan da, eta konfinamendu osoan hor egon dira, lehen egunetik hasita. Ahalegin izugarria egin dute, eta espero gabeko egoerari erantzuteko prest izan dira, esku luzez dena emateko prest. Egin den lana bikaina da, eta, esker ona adierazi beharko genieke, modu publiko eta ofizialean. Nire partetik hor duzue, bai haur, gazte zein maisu-maistra eta irakasle. Biba zuek!]]>
<![CDATA[XX. mendeko eskolatik XXI. mendeko hezkuntzara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2517/003/001/2016-09-16/xx_mendeko_eskolatik_xxi_mendeko_hezkuntzara.htm Fri, 16 Sep 2016 00:00:00 +0200 Gurutze Ezkurdia Arteaga https://www.berria.eus/paperekoa/2517/003/001/2016-09-16/xx_mendeko_eskolatik_xxi_mendeko_hezkuntzara.htm
Alfabetatze unibertsala lortzeko derrigorrezko eskolaratzea antolatu zen XX. mende hasieran, besteak beste, erdara ikasteko. Estatuak eskola nazionalak antolatu zituen; Udalek, hirietako udal eskolak, eta Aldundiek, auzo eskolak. Mende amaieran, Trantsizio garaian, euskararen berreskurapena eta euskalduntze prozesua eskolaren ardurapean jartzea erabaki zen, eta horrek ekarri zuen XX. mendeko azken bi hamarkadetan, EAEn batez ere, euskararen irakaskuntza denontzat zabaltzea. Ondorioz, eta aparteko ahalegina egin ondoren, euskararen ezagutza orokortu egin dugu gazte belaunaldien artean. Horretarako eragin zuzena izan dute Autonomia mailan onartu ziren legeek, eta herri mugimenduen ondorioz antolatu ziren Ikastolen sareek eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko mugimenduak; Euskal Curriculumaren aldarrikapena egin da, lurralde autonomiko eta iparraldeko eskoletan curriculumaren garapen desberdina lortuz, Hegoaldeko LOMCE legeari aurre egiteko Heziberri legea onartu da eta hemen aipatu ezin ditugun beste zenbait egintza egin dira. Asko egin dugu, hori ezin dugu ukatu. Baina ez da nahikoa, antza.

Egia dena da zatiketa administratiboak Euskal Herriko eskola eta ikastetxeetan curriculum desberdinak irakastea ahalbidetzen duela, curriculum estataletan oinarritua. Eta horrek dakarren ondorio zuzena da gure hizkuntza irakasten dugula, baina, hainbat ikerketak dioten bezala, ikasten den curriculumak ez duela gure kulturaren erreprodukzioa bermatzen. Euskaldunak bai, baina estatuetako edukietan heziak dira gure gazteak. Euskararen ezagutza zabaltzea lortu dugu, ez ordea erabilera.

Nondik gabiltza eta nora goaz?

Askorentzat ematen du gure topea lortu dugula. Euskaldunduta dago sare osoa, aukera dugu euskaraz ikasteko EAE guztian. Nafarroan eta Iparraldean oraindik ez, baina ari dira bidea egiten. Kasu guztietan pertsonen gogoan eta aukeran oinarritutako sistema bati erantzunez. Pertsonen eskubidea dago kolektiboen eskubideen gainetik, eta, kulturen kasuetan, eskubideak kolektiboak ere badira.

Egoera ez da erraza, asmoen arabera ebatziko bada egoera. Hainbat pertsona dago Espainian gauden moduan jarraitzeko asmoarekin. Erosoena da. Batzuentzat, Autonomiari esker LOMCEri aurre egiteko legeak egiterik izan dugu, eta Espainiako hurrengo legea etorri arte irauterik izan dugula defendatzen dute. Beste multzo bat dago haratago begiratzen duena eta salto egitearen premia nabarmentzen duena. Kasu horretan, Europari edo herrialde garatuei begira jartzen gaituzte, etorkizun berri eta zabal bati begira, ez erraza baina bai ilusioz betea.

Egin dugun ibilbidea ahaztu barik, hobera egin behar dugu. Eskolaren antolaketa berria eta gurea behar dugu, euskalduna eta gure antolaketa administratibo propioan oinarritua. Puntako ezagutzetan eta metodologietan oinarritutako irakaskuntza antolatu behar dugu, Frantziako eta Espainiako estatuetako eskolatik haratago dagoen errealitate aurrerakoi eta dinamikoa sortuz, XXI. mendeko belaunaldiak behar bezala hezteko. Horretarako:

? Hezkuntza Sistema propioa arautzen duen Lege orokorra osatu behar da, lurralde administratiboen gainetik gutxienekoak hitzartuz. Ezin dugu jarraitu Espainiako etengabeko lege aldaketen menpe; Europara eta herrialde garatuagoetara begiratu behar dugu, eta haiengandik ikasi.

? Curriculum bakarra eraiki behar dugu, zeinetan, haurraren eskubideak oinarri hartuta, pertsona bakoitzaren gaitasunak landu behar diren, modu pertsonalizatuan, neurozientziak azken aldiotan irakasten digun bideari jarraikiz. Curriculumak sakonki landu behar ditu arlo zientifikoa, humanista eta teknologikoa, etikoa eta filosofikoa, baita eskulanen mundua ere. Eta dantza musikarekin uztartu, zergatik ez curriculumean? Metodologiak aldatu eta gaurkotu behar ditugu, ikaste-irakaste prozesuari iraulketa emanaz.

? Euskara hizkuntza akademikotik euskara bizira: euskara curriculumaren ardatzean uztartu behar da. Baina euskara ez da bakarrik hizkuntza, unibertsoa baizik, eta horretan murgildu behar ditugu etorkizuneko herritarrak. Euskaldunak eta eleaniztunak izan behar dute etorkizuneko herritarrek.

? Hori guztia lortzeko, irakasleen eta maisu-maistren heziketa prozesua aldatu beharra daukagu, hobetu, metodologietan eta curriculumean sakonduz.

Oraindik lanak baditugun arren, bidean goaz. Hala bedi.]]>