<![CDATA[Hedoi Etxarte | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 18 May 2022 21:27:45 +0200 hourly 1 <![CDATA[Hedoi Etxarte | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ilargia, ekografiak eta marrazkiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/025/002/2022-05-14/ilargia_ekografiak_eta_marrazkiak.htm Sat, 14 May 2022 00:00:00 +0200 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/025/002/2022-05-14/ilargia_ekografiak_eta_marrazkiak.htm Iconic turn esaten diote Gottfried Boehmek 1994an osatu zuen kontzeptu eztabaidatuari.

Ez nekien ezta ere Ilargia ez ezik tintarekin paperean paisaiak marraztu zituela Galileo Gaileik, XXI. mendeko edozein komikitan ager zitezkeen. Marrazkilari nabarmena izan zela dio Bredekampek; ibaiertzeko paisaia batzuetako irudia aztertu zuen, 1610ekoa, eta igarri daiteke nondik zetorren haizea belontzien oihaletan. Kontua da medikuntzako ikasketak eten eta gero Galileok Florentziako arte akademian ikasi zuela, Ilargiaren azalera irregularrak erregistratzen ikasi zuen; horri esker —alegia, marrazten jakiteari esker— asmatu zuen, orduko kosmologiako arauen kontra, gure planeta ez dela laua.

Itzalen sakontasuna marrazten lortu zuen Ilargiaren azaleraren kontzientzia izatea. Marrazteak begirada trebatzen du eta hala lortu zuten Ilargiko kraterren sakonera zein izango zen ikertzen hastea. Orduko marrazki horien aldean, garai berean mekanikoki egindako grabatuak puskaz okerragoak dira. Marrazkiekin eta ur-margoekin hasi zen ñabardura hori. Hala idatzi zuen Galileoren lagun Ludovico Cigolik: «Pentsatu dut sarritan, eta gauza bera pentsatzen jarraitzen dut, matematikari batek, nahiz eta oso matematikari handia izan, marrazten ez badaki matematikari erdia izango dela eta, gainera, begirik gabeko pertsona».

Cigolirentzat errealitatearen erregistroa ez zen soilik pertzepzio kontu bat, birsortzea ere ezinbestekoa zen, birsortzea eraikitzea delako eta eraikitzea delako ezagutzea.]]>
<![CDATA[Euskara klase ertainaren mugetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-05-07/euskara_klase_ertainaren_mugetan.htm Sat, 07 May 2022 00:00:00 +0200 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-05-07/euskara_klase_ertainaren_mugetan.htm
Baina bada beste eremu bat, misterioski ahaztua, euskaraz Nafarroa Garaian hitz egiten denean, eta da historia. Egiten da kontakizun hertsiki legalista bat, baina kontakizun horrek ez du Nafarroako kasuan ia ezer esplikatzen: euskarak jendearengatik egin du aurrera Nafarroan, ez legeengatik. XIX. mende hasieratik beheraldian zen euskarak bi hamarkadatan bereziki: 1920koan (kulturalki, izendegian) eta 1970ekoan (politikoki, hezkuntzan, euskaltegietan, administrazioetan), bi une erradikal eta eferbeszente. Aztertuko bagenu euskararen 70etako bultzadaren genealogia, gehiago zegoen langile mugimenduak frankismoaren kontra zuen antagonismoaren baitan. Eskolak, liburutegiak, emakumeen arreta zentroak, estolderia eta kaleetako argiontziak, mendigoizaletasuna, osasun etxeak, amnistia, armaden kontrako borroka, aberastasunaren banaketa, elkarteak: pack horretan zetorren euskara.

Ziklo kontserbadorean darama euskalgintzak bi hamarkada, tautologian, oso arduratuta medikuak euskara jakitearekin, baina ba ote daki zer zure lantokiko komuna garbitzen duenak, zahar etxekoak, landako sasi-esklaboak, muntaia katekoak. Historia ez da mito bat, baina euskarak aurrera egin duen bi garaietan behera begiratu du: Osasunara, Potasasera, Motor Ibericara, etxekoandreengana, Pamplonicara. Klase ertainaren aspirazioak aspirazio indibidualak (ala familiarrak) izaten dira baina bake sozialak ez ditu etorkinak, emakumeak edo bestelako langileak inoiz salbatu; euskaldunekin antzeko. Borroka pack batean ez badoa, ezagutzen ditugu euskaldunon mugak, honezkero ez direnak Arestirenak.]]>
<![CDATA[Maiatzaren Lehena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-04-30/maiatzaren_lehena.htm Sat, 30 Apr 2022 00:00:00 +0200 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-04-30/maiatzaren_lehena.htm La incompleta, verdadera y maravillosa historia del 1 de mayo) eta, ordutik, behintzat hastapena lotzen dut beste tonu batekin. Europan udaberriaren etorrera modu askotan ospatzen zen. Grezia zaharrean basoak sakratuak ziren, erromatarrek Flora jainkosari ohore egiten zioten, Eskoziako artzainak suaren inguruan dantzatzen ziren, Eskandinavian ere suak pizten zituzten. Gizonez janzten zen Joana Arc-ekoak bere epaileei esan zien zein zen maiatzeko makila ateratzen zuten «zuhaitz ederra», erritu animistei egin zien erreferentzia 1431ko maiatzean erre zuten arte. Maiatzaren Lehena ortu onean, golde-nabarrean eta laietan, udaberriaren hasiera 1886an Haymarketen, odolaren gorria berdeari gailendu zitzaion arte. Maiatzaren Lehen hartako aldarrikapena izan zen zortzi orduko laneguna, ekoizpen baliabideen jabe ez direnek berdeaz gozatzeko duten eskubidea. Baina 1886ko maiatzaren 4ko mobilizazioetan parte hartzeagatik epaitu zuten Albert Parsons tipografoak esan zuen: «Zer da sozialismoa eta anarkismoa? Funtsean, langile guztiek libre eta berdin dutela ekoizpen tresnak erabiltzeko eskubidea eta ekoizten dutenaren gaineko eskubidea». Maiatzaren 4 hartan hitz egiten azkena San Fielden apaiz eta sindikalista izan zen, haurtzaroan oihal fabriketan egin zuen lan Ingalaterran. Hitz-hartzea 22:30ean amaitu zuen eta 176 poliziak azken 200 manifestarien kontra egin zuten. Aurrenekoz erabili zen Nobelek asmatutako dinamita klase gatazka batean.

Odolez gainezka eta trabaz traba lortu zuten AEBetan maiatzaren 1a izatea May Day, maiatzeko eguna, Langileen Nazioartekoa izango zena 1917tik aurrera: Lehen Mundu Gerran, inperioetako langileen arteko odolustean, kapitalek kapitalen kontra hamar milioi lagun hil eta boltxebikeek Chicagorekin lotura egin zutenekoa, lanuztez lanuzte, Mexikotik Kenyara, Txinatik Frantziara, Bostonera iritsi arte 1919an: sozialistak, anarkistak, boltxebikeak, sindikalistak. Txirikorda gorriaren hari berde, more eta beltz guztien eguna, maitatu behar dugu lehen maiatza.]]>
<![CDATA[Liburuen kalteaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-04-23/liburuen_kalteaz.htm Sat, 23 Apr 2022 00:00:00 +0200 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-04-23/liburuen_kalteaz.htm
Gaztelerazko itzulpenean iritsi zitzaidan, Brumariak argitaratuta Pascal Gielen artearen soziologiako irakaslearen lana: Sorkuntza eta beste fundamentalismo batzuk (gazteleraz nahi ez izatera ingelesez eta nederlanderaz jatorrian argitaratua). Atsegin ditudan saiakera gehienetan bezala, liburua beste liburuetatik hartutakoen ordenaketa bat da, humilitas hutsa. Gielen-ek ikusten du egungo arte plastikoen mundua (ikus-entzunezkoena ere hor sar daiteke) zeharo dagoela makina neoliberalaren jokamolde diskurtsoak biderkatzen. Komisario independentearen figura aztertzen du, bira exhibizionistaren garaian atelierra, artistaren lantokia, estudioa, desagertzera bidean doala. Lehen han egiten zen ikerketa, gogoeta, han egiten zitzaion mundu materialari aurre, baina gaur egun zentralagoa da mugikortasuna, nomadismoa, bidaiak, sustraitze falta, kontaktuak, harremanak, loturak, komunikazioa, banaketa: «Komisarioek [...] aldi berean kapitalismo berantiarraren eskrezientziak kritikatzen dituzte artearen munduan jende gehiena neoliberalismoaren hari musikalarekin bikain dantzatzen den bitartean».

Mailukadaz mailukada sartzen zaitu zingiran Gielen-ek, nostalgikoki aski ulerkor eginez artearen diziplina askotan, salbuespenekin baina historia duela mendea ala mende erdia geratu zela. Ordutik ez dela zera nabarmenik egin ahal ala egin nahi izan.]]>
<![CDATA[Gerra, artaziak, zeloa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2022-04-09/gerra_artaziak_zeloa.htm Sat, 09 Apr 2022 00:00:00 +0200 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2022-04-09/gerra_artaziak_zeloa.htm
Eta gauza bat hain basikoa gure amonak egiten zuena: artaziak, zeloa, papera, data eta tokia idatzi, artxiboa egin. Dokumentatu jendearen alde, gerraren kontra, Gerraren abezedarioa osatzeko: hiltzen da jendea ez bankariak ez jeneralak. Ze «emozioak historikoak dira, ez dira inondik ere unibertsalak eta garairik gabekoak». «Liburu-dendetatik/ Hiltzaileak ateratzen dira. Ergel,/ Beren seme-alabak besoetan estutzen,/ Amek begirada zeruan jartzen dute/ Zientzialarien asmakizunen bila./ Ganduak biltzen ditu/ Errepidea,/ Zurzuria,/ Herrixka./ Artileria».

Jostailuzko pistolekin hasi, gerra jokoekin segi, historia ikasi eta irakasteko moduekin, ekonomia eta gizarte antolakuntza ulertzeko moduekin dago lotuta gerraren basakeria. Esaten dizuna hautatu behar duzula Putin ala Zelenski. Baina Brechten abezedarioak dakar eginkizuna: «Zehatzaren eta orokorraren ezagutza: errealitatearen inguruko jakintzatik soilik alda daiteke errealitatea».]]>
<![CDATA[Artelanen alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/024/002/2022-04-02/artelanen_alde.htm Sat, 02 Apr 2022 00:00:00 +0200 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/024/002/2022-04-02/artelanen_alde.htm
Ez da nire asmoa 500 orrialdetik gorako liburu bat 1.993 karakteretara ekartzea eta badakit asko landu dela, nahiz eta ez zentraltasunez, nola pasatu diren garaiko arte ederrak (ekoizpena) egungo erakustera bakarrik mugatzera. Alegia, museoa ez dela jada obrekin harremana duen zerbait baizik eta sarri ekoizpenaz ezer ere ez dakien norbaitek (hautatzaile batek) egiten duen exhibizio ariketa bat. Iristeraino une bat lehen munduaren eta gizartearen artean artelanekin mediazio artistikoa egiten zuenak orain norberaren hautu artistikoen eta publikoaren artean egiteraino.

Era berean, aski pertinentea da arte plastiko eta bisualek (literaturako azken hamarkadek ez bezala, baina hori beste meloi bat da) mundua irudikatzeari utzi diotela 1945etik, eta pasatu direla selfish system batera. Afera dela nork bere erakusketa egitea besteek ekoiztutakoarekin. Hermetismoa, autoerreferentzialtasuna, tautologia, «edozein sasierlijiok bezala, transzendentziarekin ere espekulatzen du, gogoan izanda une oro oso interes lurtarrekin mugitzen dela». Nietzscheren aipu bat dakar liburuak hasi aurretik: «Aurrenik eta lehenik lanak! Alegia ariketa, ariketa, ariketa! Dagokion fedea gero gehituko da, egon zaitezte ziur!».]]>
<![CDATA[Putinzaleak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2022-03-26/putinzaleak.htm Sat, 26 Mar 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2022-03-26/putinzaleak.htm
Aste batzuk lehenagotik, Heiligendamm-en 2007ko ekainaren 6-8an G8a elkartuko zen aitzakiarekin, Berlingo zentro sozialetan sarekadak egin zituen Alemaniako Poliziak. Arpilatzeak izan ziren funtsean, sistema informatiko mordoaren lapurreta, mendekua. Haiek barrez ari ziren: Romano Prodi, Angela Merkel, Shizo Abe, Tony Blair, Gorge Bush, Stephen Harper. Eta denen lagun Vladimir Putin. Helikopteroek komandatuta poliziek jendetza jo zutenean, hori jotzen ari ziren: autonomoak, okupak, komunistak, oinarriko kristauak, zuztarreko ekologistak, sindikalistak, feministak.

Hamarkada luzez Vladimir Putin eta SESBen desartikulazio eta arpilatzearen Errusiako arduradun politikoak salatu dituzten bakarrak Heiligendamm-en, Genovan eta G8aren kontrako topaketetan zeuden milaka laguneko gutxiengo horiek izan dira. Orain, gerra testuinguru batean, Ukrainako gatazka ulertzeko jatorria eta ziklo luzeagoak azaldu behar ditugunean, orain, bi inperio kapitalisten arteko bandoetako bat hautatzera behartu nahi gaituztenean, intuizio eta irakurketa zaharrak gogoratzeko unea da. Schroeder, Aznar, Zapatero eta Sarkozy Errusia sakeatu eta miserian mantentzen zuen Putinen alde zeuden; Txetxenia lurraren pare utzi zuenean, anarkistak eta komunista iraultzaileak atxilotzen zituenean, LGTBI+ jendea birrintzera dedikatzen zenean, zerbitzu publikoak desmastatu zituenean txalo egiten zioten munduan kapitalismoaren ordena segurtatzen zuelako.

Zero zilegitasun, beraz, ordena ekonomiko eta politiko beraren sistema eragilea duena gauetik egunera deabruaren pare jartzeko. Mendebaldearen ispilua da Putin, neoliberalismo autoritarioaren beste bertsio bat.]]>
<![CDATA[Nobela eta maitasun erromantikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-03-19/nobela_eta_maitasun_erromantikoa.htm Sat, 19 Mar 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-03-19/nobela_eta_maitasun_erromantikoa.htm Arimaren etorkizuna eta Estandar emozionalen sorrera euskaraz irakurgai daude).

Maitasunari buruz azken hamarkadetan egin diren irakurketa zorrotzenak Illouzek egin izan ditu. Eta Helioti aitortzen dio maitasuna soziologiatik aztertzea nerabezaroko irakurketekin dagoela lotuta. Maitasuna hor bertan zegoela, izan literatura legitimoan izan tren geltokietako kioskoetan saltzen ziren horietan. Illouzek nabarmentzen du Balzac, Proust edota Cohen bezalako idazleek soziologoek bezala idazten dutela. «Maitasunak bere baitan dauzka indar sozialak»; alegia, ez dela gizartetik kanpoko zerbait, bere baitako mekanismo bat dela.

Maitasuna aztertzerakoan bere langai nagusietako bat izan dira, aipatutakoez gain, Zola, Flaubert edota Austen. Genero psikologiko eta soziologikoa dela eleberria dio Illouzek. Afinitate bat dagoela eleberriaren eta maitasunaren gaiaren artean. Sekuentzia narratibo batetik bestera pasatzea, korapiloz korapilo, hori maitasunaren logika da eta eleberriarena ere bada. Baina, gainera, Illouzek dio eleberriak formalizatu zuela maitasunaren sentimentua. Eleberria sortu eta hazi zen, gizartean maitasuna bizitzeko aukera gisa zabaltzen hasi zenean, bikotekidearen hautua planteatzen hasi zenean.

Eta trukean eleberria eredu bilakatu zen, moldeak sortu zituen eredu bat, «aldi berean gizartearen isla baina baita eredu». Zer gertatzen da, baina, maitasuna bukatzen ari den ala bukatu den garai honetan? Bada, bi bukaera sinkronizatzen ditu Illouzek. Batetik generoarena, egun zinemak eta telesailek egiten dutela ispilu eta eredu lan hori, ez eleberriek; eta bestetik 1960-70eko iraultza feministari esker literatura gehiago ari dela jotzen ez aukerara (Madame Bovary eredu), baizik eta deskonposiziora, porrotera eta ezintasunera. Halakoetan geratzen naiz beti antzera: nahiago dudala sarritan irakurlea irakurri, jatorrizkoa baino, desplazamenduen kontzientzia handiagoa izateko.]]>
<![CDATA[Debekuen alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-03-12/debekuen_alde.htm Sat, 12 Mar 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2022-03-12/debekuen_alde.htm
Begiratzen dut etxeko apaletara eta daude Evgenia Ginzburg eta Andrei Kurkov, Céline eta Ezra Pound. Ez dezala nirekin kontatu idazle, ingeniari, diseinatzaile, okin edo jostun baten obra edo ekarpena azaleko argudioren batekin debekatu nahi duenak. Are gutxiago norbaitek hizkuntza batean artea ekoitzi duelako. Zeren, Bertolt Brechtek galdetu zuen bezala, «Zergatik ezin zuen Albert Einsteinek ulertu gerraren benetako arrazoiak interes materialak zirela?». Ala zergatik ezin dugu ulertu indar proto-faxisten hiruki hori (Ukraina-Errusia-NATO/EB) klase borrokaren enegarren adierazpena dela, ez dagoela bloke bakarrean inolako askapen aukera esturik? EB eta NATO direla azken hamarkadetan kontinente guztietan gerrak sustatu dituztenak eta Errusiako agintaritza G8 beraren parte dela.

Irudipena daukat ez ote diren zentzudunenak izaten ari Ukrainatik ihes egiten duten errefuxiatuak, desertoreak. Ulertu dutelako zuten guztia galtzea izan dela egunen batean zerbait eskuratzeko aukera bakarra. Akaso 1933ko Brechten erantzun hura osorik itzuli beharko nuke, hala amaitzen da: «Klase agintariek eraso harrapakariak egiten dituzte etengabe beren menpekoen kontra eta horrek azkenean haien artean nolabaiteko nihilismo bat sortzen du. Nihilismo horrek intelektualak erakartzen ditu, baina hori da ez dutelako nabaritzen etengabeko gerra». Gerrari gerra gure bakardadetik.]]>
<![CDATA[Gerra nuklearra eta eternitatea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2022-03-05/gerra_nuklearra_eta_eternitatea.htm Sat, 05 Mar 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/022/002/2022-03-05/gerra_nuklearra_eta_eternitatea.htm Giza baldintza-rekin, adibidez. Hasieran lanaren eta naturaren aferak erakarri ninduen bereziki. Azken garaian jotzen dut sarri eternitatearen eta hilezkortasunaren oharretara: «Hilezkortasunak esan nahi du denboraren iraupena, heriotzarik gabeko bizitza Lurrean», ez hiltzea, munduak jarraitzea eta gu ez hiltzea. Natura ez delako hiltzen, ezta Olinpoko jainkoak ere. Baina, halere, Olinpoko jainkoak ez dira eternalak. Asiako formek ekarri zuten Jainko ikusezina, eta batez ere denboraz, bizitzaz eta unibertsoaz haraindi zegoen Jainkoa. Alegia, Greziako jainkoak ziren anthropophyeis: gizakiaren natura eta formakoak.

Greziarrentzat hilezkortasuna zen gizakien bizitzaren aurrean zegoen kontrasterik handiena. Hilkorrak ikusten zuen natura eta jainkoak ez zirela hiltzen. Hilkorren «handitasuna» zen gauzak ekoizteko gaitasuna zutela (lana, ekintzak, hitzak) eta gauza horietako askok beren bizitzen ostean jarraitzen zutela. Azkenerako dena bihur zitekeen hilezkor gizakiak izan ezik. Greziako onenak ziren «ospe hilezkorra gauza hilkorren gainetik nahiago zutenak», horiek ziren benetan gizatiarrak.

Aldaketa jazo zen eternitatearen etorrerarekin, «politikoki hitz eginda, hiltzea baldin bada 'bizidunen artean egoteari uztea', eternitatearen esperientzia heriotza moduko bat da, ezberdintzen duen bakarra da benetako heriotzarik ez dela amaieran».

Datozkit pasarteok gerra parteen artean, «gerra oro jaiotzen baita bizitzaren gainetik dagoena kontsideratuz». Baina Derridaren kezka hura, gerra nuklearrarena, ez da gaur artisten kezka, denona behar du. Zeren gerra atomikoaren beldurra ez da heriotzaren beldurra. Da liburutegien amaieraren hipotesia.]]>
<![CDATA[Gerraren kontra guztiaren gainetik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2022-02-26/gerraren_kontra_guztiaren_gainetik.htm Sat, 26 Feb 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2022-02-26/gerraren_kontra_guztiaren_gainetik.htm
Gerrak ekartzen ditu berarekin, zorionez, nahiz eta aspaldiko, klasikoak. Gerra dira auzolanean eta Made in Euskadi armekin bonbardatutako atzerriak Malin, Sirian, Donbassen, Transnistrian, Kolonbian. Eta horregatik datoz Dalton Trumbo, Alexievitx, Jaroslav Jasek edota Xostakovitx. Gerra dator eta berarekin Brechten bertsoak: «Pertsona pertsona denez gero, ogia jan nahi du egunero. Hitz hanpaturik ez berari, jan nahi du eta ez berbarik». Ogia, bakea, lurra, boltxebikeen aldarri zaharra.

Zeren gerrari ezetz esatea gerra sortzen duen makina ez arbuiatuta da okela jan nahi izatea txahala hiltegitik pasa gabe. Gerraren kontrako aldarria ez da berria, gerra da betikoa historiarentzat eta iritsi berria etxea zartatu zaionarentzat, eta gerrari ere egin behar zaizkio, zalantzarik gabe, galdera klasikoak: galdetu behar zaio «nongoa zara?», ideiei galdetu behar zaien bezala «nori egiten diezue mesede?».

Etsaia, tankea, errebeldea, posizioa, aerodromoa, bateria, Macron, Putin, Biden, Zelenski. «Atzerritarrei eraso diegu eta errebeldeak bezala tratatu. Dakizunez ongi dago barbaroak barbaroki tratatzea. Barbaro izateko desira da gobernuek etsaiari barbaro deitzearen arrazoia», izango da Brechten garaia gerraren makina gainditu arte. Eta «Zahartu gara ehun urte ordu batean», 1914ko abuztuaren lehenean Anna Akhmatova bezala, Alemaniak Errusiari gerra deklaratu zion egunean.]]>
<![CDATA[2022a folkarena da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-02-19/2022a_folkarena_da.htm Sat, 19 Feb 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-02-19/2022a_folkarena_da.htm Katebegia-ren azken bi begiak, diskoaren seirena, 2022an ateratzeak eta aurreko hamarrak 2021ean. Kodea eta Mailua aurten argitaratzeak, esateko 2022a 2021etik datorrela, han hasi zela.

Baina bada korrelazio bat II. Mundu Gerraren osteko 30 loriatsuen zikloaren amaieraren eta folkaren sorreraren artean. Adibide nabarmena izan zen Stormy Six Italiako folk taldea, iraultzailea, kooperatiboa, jazzaren, abangoardiaren, abesti militante eta herrikoien intersekzioan. 1975ekoa da Un biblietto del tram, esaterako; abestien izenburuek esaten dute edukian dena: Stalingrado, La Fabbrica, Arrivano Gli Americani...

Urte berak dira, ez zehazki historikoki berdinak halere, baina Christine Martineau-ren biolinak eta Pantxoa eta Beñat Axiarik ardaztutako Urria taldeak (esan ze hilabete aldarrikatzen duzun eta esango dizut ze ekipotakoa zaren) gauza bera egiten zuten. Ezer nazional-herrikoia egin bada, Urriaren bi diskoak dira (ala Imanol 72-80 ala Oskorri 75-84, esaterako).

Eta ez dut uste esajerazioa denik 2022a ere hortik irakurtzen hastea. Biolina eta saxofoia dutelako (Urriaren Bruma altxatzean diskoak bezala) inori Ibil Bedi etorriko zaio aurrena burura, baina J Martinarekin egikaritu duten Ez daukat ezer, adi, eskala bat dago azken errepikaren aurretik, aski definitiboa da Jaio Naiz Baina album osoari beste esanahi bat ematen ahal zaiola. Camarada andaluz eta Azpeitiko kaletan bideko arin-arin.

Janzkeran ere itzuli dira 70ak, kalean eta ikus-entzunezkoetan (Hofe-ren Handia eta Merina Gris-en Ardi Latxen Herrian-en, feat. Cris Belako). Musika egiteaz eta beren buruaren enpresari izatera mugatzen ez diren musikariak. Alemanezko esaerak dioen bezala hobe delako amaiera terrible bat amaierarik gabeko terrore bat baino. Responsoriala da: Hautatu beharko duzu orduan, kanpoan ez bizi ala barnean hil.]]>
<![CDATA[Kontsentsuaren kultura]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-02-12/kontsentsuaren_kultura.htm Sat, 12 Feb 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-02-12/kontsentsuaren_kultura.htm La Base, Público). Halako batean Iglesiasek (54. minututik aurrera) esaten du kanpora begira arrakastatsu gisa saldu dela PPren lan erreforma orain PSOEk eta UPk babestea baina ez dela inolako panazearik. Urrutirago joaten da gero, eta esaten du Espainiako (eta horrek sarri balio du Hego EHn) ezkerra babesten dutenak diziplinatzeko tresna nagusia beldurra izan dela, eta onartu dituela kapitalaren baldintza guztiak, bestela zerbait okerragoa etorriko zelako aitzakiarekin.

Sara Serranok adierazten du ezker parlamentarioa triunfalista denean, funtsean dela, oso helburu baxuekin pozten delako. Sanchez Cedillok gehitzen du triunfalismo horrek «kakao mental» bat sortzen duela. Halako batean kritikoak erresuminduak bilakatzen dira, berria-aurrekoa-baina-hobe diotenek etsipena sortzen dute. Lehenago ere Serranok nabarmentzen du «kontsentsuaren kulturaren markoa» dela gaur egun saritzen den eztabaida publikorako eremua. Eta politika, politika askatzailea behintzat, ez dela «interesen kontziliazioaren» eremua, baizik eta kontrakoa: desberdintasunak identifikatu eta gatazkak sortzearena, indartsuenen interesak ahulenek eztabaidatu eta horiei eraso egiten dietenean, eta, jakina denez, politika ez dela parlamentuetan gertatzen dena, ezin delako ulertu hangoa ekonomian agintzen dituztenak ezagutu eta bien arteko zubiak identifikatu gabe. Ez «elkarrizketa», ez «akordioa», ez «enpatia». Serranok zuzenean aitortzen du bide hori «gezurra» dela. Sanchez Cedillok nabarmentzen du «akordioa» esaten denean beti ospatzen dela zapalduen «atzeraldia», Espainiako Trantsizioko kulturatik datorren ziklo honetako mantra neoliberaletako bat.

Hori izan da lan erreforma Madrilen, hezkuntza legea Gasteizen, euskararen legea Iruñean: ahulenei indartzeko hipotesia ixtea, porrotak ospatzea, iparrik gabe uztea.]]>
<![CDATA[Nostalgia kaltegarriaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-02-05/nostalgia_kaltegarriaz.htm Sat, 05 Feb 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-02-05/nostalgia_kaltegarriaz.htm Hogeita hamar loriatsuak 1945etik 1975erako ziklo politiko-ekonomikoari. Bigarren Mundu Gerraren osteko eraikitze fasetik 1973-79ko petrolioaren krisira, langile mugimendu indartsu batek inoiz kapitalari egin zaion ofentsiba handiena egin zion orduan, langabezia desagertu zen, bigarren sektorea indartu, jaiotzak disparatu eta jaioberrien eta haurren heriotzak nabarmen jaitsi, zerbitzu publikoen programa zabal bat jarri zen martxan, igogailu sozialaren ideia egonkortu.

Oso bestelako hamarkadez aritu da egunotan, bere azken liburuaren argitalpenaren kontura, Jacques Rancière Interdit d'interdire saioan. Azken urteetako irrati kronikekin osatutako lanari Hogeita hamar ez loriatsuak deitu dio, hain justu SESBen porrota eta Irakeko lehenengo gerratik (1990) gaur egunerako zikloari. Ziklo hau bi zutabetan oinarritu da: kapitalismo parlamentarioa (demokrazia liberala bere praktikan sinesten duten hitzetan) izan du sistema politiko eta kapitalismo neoliberala (merkatu librea bere defendatzaileen aburuz) ekonomiko. Eta ondorioz, aztertzen duena erakunde karitatibo kristau bat izan ala sindikatu iraultzaile bat, Mendebaldeko jende xehearen, gehiengo %80aren txirotze masiboa gertatu da ekonomikoki, eta langileen desartikulazioa politikoki. Ziklo honetan egon dira, noski, ordura arte egon ez ziren gerrak eta bonbardaketak Europan ere.

Rancièren argazkia hain da beltza, ñabarduretan gris ilunetik ez dela pasatzen ere. Eta horregatik da bitxia arau politiko eta ekonomiko hauei aldaketatxoak eginda mundu justu bat egin daitekeela aldarrikatzen duten indar politikoen jarduna. Ez ote den, besterik gabe, jardun horien bidez lortzen diren banakako soldata horien (enpresari, ordezkari, funtzionario) defentsa afera, gehiengo zabalen lepo. Inoiz bizi izan ez ditugun hamarkada loriatsuen inbokazioa delako izan genitzakeenen kontrako amarrurik nabarmenena.]]>
<![CDATA[Arga, Aramendia, Roch]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-01-29/arga_aramendia_roch.htm Sat, 29 Jan 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/019/002/2022-01-29/arga_aramendia_roch.htm
Azalpen asko egon daitezke makroekonomiari lotuak, kapitalismo basatiari, ezkerraren meme sorta bat. Baina bada zerbait larriagoa, etxekoagoa, aitortzen lotsagarriagoa, eta da XIX. mendean eratu eta Ekialdean bereziki 1960-70eko hamarkadan goia jo zuen langile mugimendu antolatuaren garaipenaren ostean (soldata igoera basatiak bigarren sektorean, zerbitzu publikoei lotutako lanpostu publikoen zabaltzea, auzoetako zerbitzu sozial eta hezkuntzazkoak) etorri den porrota: klase ertainekoen utopia indibiduala.

Zeren inork ez du nahi bere alabak larunbatetan lan egitea, eta nahi du izan ditzala hamar aste jai urtean, eta izan ditzala etxe bat eta erdi jabetzan eta bi ibilgailu. Baina gero klase ertaineko orok nahi du Rocheko frijitua, Aramendiako barboa eta pintxoa jan Argan egunkariko orriak pasa bitartean. Datuekin eta sofistikatuago esan dezakegu, baina klase ertainaren aliantza naturala klase altuarekin da, eta hala segituko du garagardo kupelak besteek garraiatu eta jartzen dituzten bitartean. Zaporeen eta elkarguneen desagertzea ere bada porrot berdinaren beste nota bat.]]>
<![CDATA[Antonio Gramsci mesanotxean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-01-22/antonio_gramsci_mesanotxean.htm Sat, 22 Jan 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-01-22/antonio_gramsci_mesanotxean.htm heriotzaren ubi-quando-a ere. Heriotza da izan den zerbaiten jarraipena ere. Baina bada ere mirari bat, baina ez da mirari bat salbuespenaren zentzuan, heriotza lege unibertsal bat da, heriotzaren magia zeharo naturala da, heriotza extraordinarioa da. Inoiz ez da bizidun bat heriotzatik libratu, beti hil da biziduna, inoiz ez da luzaroen bizi izan dena ere libre geratu. Baina gaur heriotzaren antitesietako bati heldu nahi nion berez, gaurko egunez jaio zelako, duela 131 urte, Antonio Gramsci Abasen (Sardinian).

Egia esan, nazioarteko egile bat euskarara ekartzen den arte presentzia fantasmatiko bat izaten du. Ez dago euskaldun kultu elebakarrik. Eta beraz zernahi inkietude duen euskal irakurle oro, zernahi gaitan murgiltzen denean euskara ez den hizkuntzetan hasiko da sakontzen. Euskaldun gehienak gazteleraz, batzuk frantsesez, gutxienak ingelesez ala beste erdaretan. Horregatik, Mont-de-Marsango kartzelatik Iruñeko Kale Nagusira gutun bat bidali zuen egunean, Gramsci euskaratzen ari zela adieraziz, mamu zena haragi izan zitekeela konturatu nintzen. Zeren haurrak ginenean L'albero del riccio-ren gaztelerazko edizioa irakurtzen zigun amak (Lolo Rico-k zuzentzen zuen Bruguerako bildumakoa). Helduarora arte, Gramsci hori zen niretzat, ostrukei, azeriei, elefanteei, tximinoei buruz idazten zuen aita preso bat. Baina, bereziki sagarrak biltzen zituzten trikuez aritzen zen idazlea.

Tranpa burokratiko batengatik dago oraindik preso Sirvent; ehunka dispositibo polizial beharko lirateke, ordea, berak itzulitako Gramsciren hitzak, mesanotxe guztietatik desagerrarazteko.]]>
<![CDATA[Falta den irudia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-01-15/falta_den_irudia.htm Sat, 15 Jan 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2022-01-15/falta_den_irudia.htm Sur l'image qui manque à nos jours (Falta den iruditik gaur egunera). Azaldu zuen liburuan irudi bat ikusten dugunean irudia ez dagoela bukatua, falta zaigula beti irudiaren aurreko irudia eta hurrengoa, irudia beti dela sekuentzia baten pasarte bat. Irudian ekintza bukatu gabe dago. Quignardek jasotzen du Zizeronek desiraz egiten duen definizioa: Desiderium est libido vivendi ejus qui nom adsit, alegia Desira da presente ez dagoen norbait ikustearen libidoa. Desideratio-k esan nahi omen du absente dagoena ikustearen poza, absentzia tarteko badago ere. Frantsesera desiderium itzuli ohi da souvenir gisa, oroitzapena, ala regret, mina izatea falta batengatik.

Desiderium banatzen du Quignardek: de-siderium, alegia falta den astroa, frantsesez sous-venir dena, azpitik datorrena. Eta horren kontura dakar Victor Hugok Guerneseyko hormetan egiten zuen pintaketa: absentes adsunt, absenteak presente daude, hildakoak hemen daude.

Quignard-en oharrak birpasatzen ari naiz eta gogoratu dut Xabier Erkiziaren gogoeta bat Oier Aranzabalek Barruan gaude-n egin zion solasaldian. Erkiziak esaten du soinu baten azpian beste bat dagoela beti. Are, zu zoazela propio artifizialki sortutako soinurik gabeko gela batera, eta gela horretan hasten zarela ordura arte entzun ez dituzun zeure gorputzaren soinuak entzuten. Entzuten dituzula noski zaratak estaltzen dizkizun tinnitusak, bihotza. Eta azkenerako entzuten duzula odolaren jarioa gorputzean. Isiltasuna abstrakzio bat dela, ez dagoela soinurik gabeko toki hori, zer esaten ote dugun irakurtzeko, kontzentratzeko isiltasuna behar dugula diogunean ez bada beste zarata bat hautatu behar dugula. Zer den oroitzapen bat, memoria bat, segida batetako hautaketaren hautaketa, desiratzen dugun hautaketa bat.]]>
<![CDATA[Gure aurretik egon diren bizitzengatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/012/002/2022-01-08/gure_aurretik_egon_diren_bizitzengatik.htm Sat, 08 Jan 2022 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/012/002/2022-01-08/gure_aurretik_egon_diren_bizitzengatik.htm Love abestia: ederraren eta kitscharen artean, nostalgiaren eta desiraren artean, arbelezko teilatu elurtuen eta udaberrikoen artean, Venezia, Paris, Portbou, Kubako hondartza bat. Nahi duzuna, behar duzuna, ikus dezakezu hor.

Abenduaren 16an Lea Salamek elkarrizketa egin zion France Interreko prime timean, Bercy (20.000 lagun) beteko zuen kontzertuaren bezperan, aurrenekoz musika klasikoak halako betekada sortzen zuela Accor Arenan. Betetzen ditu estadioak, eta jaso zuen Lilleko Kontserbatorioko urrezko domina. Langile klaseko auzo batetik dator, eta bere bidearen aurreneko pausoa izan zen bere ama jabetu zela Ennio Morriconeren melodia baten lehen notak zirrimarratzen ari zela jostailuzko hamabi teklako tresnatxo batean. Hamazazpi urte egingo zituen hainbesterako iruditu ez zitzaion kontserbatorioko diziplinaren pean, eta horri esker heldu zen goraino.

Pamarten aitona Marokotik Frantzia iparraldera iritsitako meatzari bat izan zen. Pamarten ama izango zen irakurri eta idazten jakiten aurrenekoa familian; letren irakasle izan zen, eta beti esaten zien Sofianeri eta bere anai-arrebei: «hemen zaudete sakrifizioak egin ditugulako». Salamek Pamarti galdetu zion ea zordun sentitzen ote zen bere gurasoek eta aitona-amonek egin zutenarekin. Pamartek erantzun: «Guretzat, familian, benetan garrantzitsua da egiten dugun guztian aurreko belaunaldiek egin duten sakrifizioa ikustea. Ni gaur musikaz bizi banaiteke da nire aitonak bere bizitza meategietan eman zuelako eta nire amak izugarrizko ahaleginak egin behar izan zituelako. Uste dut hortaz gogoratzea oso garrantzitsua dela, eta geure buruari esan behar diogula geuk lortzen duguna ez dela bakarrik guk bizi izan dugunarengatik, baizik eta gure aurretik egon diren bizitzengatik».

Urtea hasteko harmoniak daude Love-n, ala Rosa Luxemburgen maxima horretan: «Honekin guztiarekin bukatuko dugu, eta ez zaigu inoiz ahaztuko gauza eder txikienarekin eta onenarekin ahalik eta gehien gozatzea».]]>
<![CDATA[Urte bat gaur]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-12-18/urte_bat_gaur.htm Sat, 18 Dec 2021 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/018/002/2021-12-18/urte_bat_gaur.htm
Hala idatzi zuen Heidegerrek: «Pentsatzeak ez du jakintzarik ematen zientziek ematen duten bezala. Pentsatzeak ez du sortzen jakintza praktiko erabilgarririk. Pentsatzeak ez ditu unibertsoaren enigmak ebazten. Pentsatzeak ez gaitu, zuzenean, ekiteko gaitasunekin lotzen». Hannah Arendten Espirituaren bizitza-ko aurreneko aipua da. Ez nuen erpin hura ezagutzen eta ulertu nuen toki hori, hutsune hori W.B. Yeats-en belatzak ezagutzen zuela: «Bira eta biraka zabalduz doan biraketan/ Belatzak ezin entzun dezake ehiztaria;/ Gauzak anabasitzen dira; erdiguneak ezin dio eutsi» (itzulp.: Andolin Eguzkitza). Hutsunea da, Arendtek bere buruaz hitz egiten zuenean zioen bezala, heldulekurik gabe pentsatzea, norberarekin kontsentsua bilatzea. Munduarekin baketu, erdigunearekin adiskidetu.

Arendtek, bigarren senarra, bi maisuak eta bere lagun kuttunena hil zitzaizkionean aitortu zuen sentitzen zela «libre hosto bat haizean bezala». Jerome Kohnek adierazi zuen hostoaren konparazioa inpotentzia erabatekoaren irudia dela. Hosto hori menpeko da mugimenduaren, hauskorra da bere materialtasunarekiko.

Irlandaren independentziaren 1916ko ekintza hura gogoan, Yeats-en poema auzoz auzo behar da egokitu: «Aipa ditzadan neure bertsoan/ MacDonagh eta MacBride/ Eta Connolly eta Pearse/ Orain eta gerogarrenean./ Han non berdegarria dugun jantzi/ Aldatu egin gara, guztiz aldatu:/ Ikaratzeko edertasun bat sortu da» (itzulp.: Koldo Izagirre).

Ez da bakea, ez da lasaitasuna, ez da mina, ikaratzeko edertasun bat da: belatzaren eta ehiztariaren arteko betirako hutsunea.]]>
<![CDATA[Segi segan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2021-12-11/segi_segan.htm Sat, 11 Dec 2021 00:00:00 +0100 Hedoi Etxarte https://www.berria.eus/paperekoa/1892/020/002/2021-12-11/segi_segan.htm
Uste dut ia beti gaizki sentitzen dugula kapitalismoak eraikitzen duen munduaren kontra gaudenok. Sentitzen dugula gaizki gaizki pentsatzen dugulako funtsean. Diagnosi okerretik. Eraikin altu horien kontra erabili den argudio nagusia, azken urteotan izan da silueta aldatzen zuela. Eta zera, ba nik silueta guztiak berpentsatu beharko genituzkeela uste dut, Bilboaldeak metro bat behar zuen bezala eta Ibaizabalen azken kilometroak berregitea, baina ez horrela.

Silueta aldaketa horretan min berezia egin zidana izan zen orain Iruñeko Bigarren zabalgunean egiten ari diren eraikin mediokre baina garesti horien tokian lehen Salestarrak zirela. Salestar horien areto nagusian ikusi genituen haurtzaroan Hiru Truku, Ruper Ordorika, Amaia Zubiria eta beste hamaika legenda. Ikusi genituen bezala Eskolapioen soto hartan Imanol eta Txomin Artola. Gauza bat da nostalgiko ez jartzea eta beste bat diagnosi okerra egitea, masa kritiko handiagoa zuen 90etan eskala ertaineko zirkuitu hark Iruñerrian.

Halako poz bat ekarri dit Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren azkenak, Egon edo ez egon, joan zait gogoa Iruñeko Hizkuntza eskolara Intxorta ekarri zuten XXI. mendearen hasierako San Prudentzio egunera eta XX.aren 94ko Salestarrenera, han izan ginen: lanperna bezain libre, satorra bezain zangar, liztorra bezain handi, enara bezain zakar.]]>