
Kobane bonbardatu eta gutxienez bost lagun hil ditu Turkiak
Hodei Iruretagoiena
Hamabi urteko haur bat dago hildakoen artean. YPGko miliziek jakinarazi dute sei soldadu turkiar hil dituztela borroketan.

Bost lagun hil dituzte Ekuadorren, lehergailu batekin egindako atentatuan
Hodei Iruretagoiena
Ekuadorko Gobernuak salbuespen egoera ezarri du Guayaquil hirian, 30 egunerako, «hiria babesteko eta kontrola berrezartzeko beharrezko neurri guztiak» hartzeko.

Jean-Jacques Sempe diseinatzailea hil da, Nikolas Txikiren sortzailea
Hodei Iruretagoiena
Etxe askotan irakurri izan dira Nikolas Txikiren abenturak. Atzo zendu zen haur jostariaren sortzaileetako bat, Jean-Jacques Sempe diseinatzaile eta marrazkilaria, 89 urterekin.

Kiroldegi eta igerilekuetako langileak greban dira Nafarroako hainbat herritan
Hodei Iruretagoiena
Piketeak eta elkarretaratzeak egin dituzte goizean, eta iluntzerako elkarretaratze bateratua antolatu dute, 19:00etan, Iruñeko udaletxe aurrean.

Kolonbiak «bigarren aukera» duela esanez hartu du presidentetza Petrok
Hodei Iruretagoiena
Mari Jose Pizarrok jantzi dio soinean banda presidentziala, M-19 gerrillan Petroren kide izan eta presidentegai zenean hil zuten Carlos Pizarroren alabak. Petrorekin batera, Francia Marquezek ere hartu du presidenteorde kargua.

Gaza bonbardatzen ari da Israelgo armada
Hodei Iruretagoiena
Operazioa hasi eta berehala Jihad Islamikoko buru bat hil dutela adierazi dute. Gazako Osasun Ministerioak jakinarazi du gutxienez bederatzi palestinar hil dituztela, tartean 5 urteko haur bat. Israelen arabera, «hamar eta hogei terrorista artean» hil dituzte.

Fiskaltzaren «blokeo» jarrera salatu du Sarek Gasteizen egindako manifestazioan
Hodei Iruretagoiena
Euskal presoei «oraindik aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak» bertan behera uzteko eskatu dute Etxera bidea gertu lelopean egindako protestan.

20.000 uso mezulari, bidean galduak
Hodei Iruretagoiena
20.000 uso desagertu dira Okzitaniatik Belgikara bidean, nazioarteko lasterketa batean, baldintza meteorologikoen eraginez. Milaka euro balio dezake uso bakoitzak.

1936an fusilatutako hamar lagunen gorpuzkiak aurkitu dituzte Baternainen
Hodei Iruretagoiena
Hiru hobitan zeuden hamar pertsona horien gorpuzkiak. Nafarroako Gobernuak azaldu du Ezkabako espetxetik fusilatzera eramandako presoak izan daitezkeela.
Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' bertsolaria hil da
Hodei Iruretagoiena
Plazarik gehien egin zuten bertsolarietako bat izan zen 1990eko hamarkadaren hasieran. Markinan jaio zen, eta 78 urte zituela zendu da. Bihar egingo diote hileta elizkizuna, 18:00etan, Larruskaingo elizan.