
Fiskaltzak sei urteko zigorra eskatu du Kataluniako Parlamentuko presidentearentzat
Hodei Iruretagoiena
ILC Letra Katalanen Instituzioko zuzendari zela lehiaketa publikorik egin gabe hemezortzi kontratu lagun bati adjudikatzea egozten diote Laura Borrasi. Espetxe zigorraz gain, 21 hilabetez inhabilitatzeko ere eskatu du Kataluniako Fiskaltzak.

Podemosi buruz Poliziaren informazio faltsu batzuk zabaldu zituzten hainbat hedabidek, gezurra zirela jakinda
Hodei Iruretagoiena
Antonio Ferreras La Sextako zuzendariaren eta Jose Manuel Villarejo Espainiako Poliziako komisario ohiaren arteko elkarrizketa bat ezagutarazi du Crónica Libre hedabideak. Elkarrizketan agerian geratzen da Pablo Iglesias Podemoseko buruari buruz Poliziaren informazio bat zabaldu zutela, faltsua zela jakin arren.

Brasilgo Amazoniaren deforestazioa iaz baino %10 handiagoa izan da aurten
Hodei Iruretagoiena
Aurtengo lehen seihilekoan 3.987 kilometro karratu oihan desegin dituzte, iaz baino hamarren bat gehiago. INPE Ikerketa Espazialen Institutu Nazionalak ematen ditu datuak 2016tik.

Hitz berriak, Euskaltzaindiak hiztegira ekarriak
Hodei Iruretagoiena
Euskaltzaindiaren Hiztegia eguneratu dute, eta azken sei hilabeteotan bildutako 431 forma berri jaso dituzte. Adarrak jarri, ardi beltz, buruloka, gezurzale eta kafe huts daude berrikuntzen artean.

Osasungintzako langileei eta AEA dutenei eskaini die txupinazoa Unzuek
Hodei Iruretagoiena
Hiru urteren ondoren, zuria eta gorria itzuli dira Iruñeko kaleetara. Aurten ere ikurrina, Nafarroako bandera eta euskal presoen eskubideen aldeko bandera izan dira plazan, baita GKSko bat ere.

Kontxako bidegorria: aldrebeskeria ala zentzuzko neurria?
Hodei Iruretagoiena
Harridura eragin du sarean Donostiako Kontxako pasealekuan egin duten bidegorriaren argazki batek. Kurbatuegia iruditu zaio hainbat erabiltzaileri, baina, errepidearen alboan dagoenez, autoen abiadura murrizteko neurri aproposa dela argudiatu dute beste askok.

Frantziaren kontsuletxeetan sartu dira, euskarazko azterketak itzul ditzatela eskatzeko
Hodei Iruretagoiena
Bilboko eta Iruñeko egoitzetan egin du protesta Ehun mugimenduak: baxoan ikasleek euskaraz erantzundako azterketak itzultzeko exijitu diete hainbat irakaslek.
Zazpi protestari atxilotu zituzten igandean Silverstoneko zirkuitura sartzeagatik
Hodei Iruretagoiena
1 Formulako lasterketa jokatzen ari zirela egin zuten protesta Just Stop Oil taldeko kideek. Errepide erdian eseri ziren bost lagun, eta atera egin behar izan zituzten. Denera, zazpi ekintzaile atxilotu zituzten.

Txapelarekin dantzan
Hodei Iruretagoiena
Peru Abarrategik irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa, Manex Agirrerekin buruz burukoan aritu ondoren. Oihane Perea sailkatu da hirugarren, eta agur esan die txapelketei finalaren amaieran

Manex Agirrek irabazi du bigarren eta azken finalaurrekoa
Hodei Iruretagoiena
Harekin batera, Oihane Perea, Peru Abarrategi, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Paula Amilburu arituko dira ekainaren 11ko finalean, Gasteizko Europa jauregian.