Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Profila Hodei Iruretagoiena

Hodei Iruretagoiena

Hodei Iruretagoiena

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

Euskal presoak

Txus Martin askatzeko eskatu dute Txagorritxuko ospitalean

Hodei Iruretagoiena

Txagorritxuko ospitalean dago Martin atzotik, operazio bat egiteko. Larri dago euskal presoa, eta aske uzteko eskatu dute Sarek eta Martinen senide eta lagunek. "Kalean behar luke", esan du Inaxio Oiartzabal Sareko kideak Gasteizen, ospitale atarian.

'De Miguel auzia'

De Miguelek akusazioak ukatu ditu, eta epaiaren zain geratu da auzia

Hodei Iruretagoiena

Aitor Telleria eta Koldo Otxandiano EAJko goi kargudun ohiek ere errugabetzat jo dute beren burua. Auzipetuetako batzuek akordioa egin zuten fiskalarekin, eta aitortu zuten legez kanpoko komisioak eskatu izana. Gaur amaitu da epaiketa.

AZKEN ORDUKOA

Jorge Aldekoa ertzainburuak dimisioa eman du, 'Cabacas auziagatik'

Hodei Iruretagoiena

Ertzaintzak jakinarazi duenez, dimisioa eman du Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak. Cabacas auziko epaiak, "zuzenean ardura inoren gain" ezartzen ez badu ere, "Ertzaintzaren eta garaiko Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren antolakuntza interpelatzen" duela esan du Aldekoak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari aurkeztutako oharrean.

EAE-ko aurrekontuak

Jaurlaritza ostegun goiz honetan bilduko da, aurrekontuak luzatzeko

Hodei Iruretagoiena

Maddalen Iriarte bozeramaileak azaldu duenez, Jaurlaritzak egindako azken proposamena "ez da nahikoa". Gauerdian, Jaurlaritzak ohar bat zabaldu du, jakinaraziz ez duela EH Bilduren oharrik jaso, eta beraz ostegun goizean bilduko dela gobernu kontseilua, eta aurrekontu egitasmoa erretiratuko duela.

Katalunia

Quim Torrak 48 orduko baraualdia hasi du

Hodei Iruretagoiena

Esloveniara egindako bidaia ofizialean egin zuen iragarpena, eta gaur ekin dio gose grebari, 09:00etan. Preso daudenen "bozgorailu" izan nahi duela adierazi du.

Jaka Horiak

Erregaiaren zergaren igoera atzeratuko du Parisek

Hodei Iruretagoiena

Edouard Philippe lehen ministroak egingo du iragarpena. Alde askotatik eskatu diote keinu hori, Jaka Horien mugimenduak hartu duen indarraren ondoren. Hiru zerga izoztuko dituela iragarri du, eta elkarrizketarako deia egin die Jaka Horiei.

Krimea

Trumpek bertan behera utzi du Putinekin zuen bilkura

Hodei Iruretagoiena

Krimeako egoera "konpondu" arte ez dela Putinekin bilduko esan du AEBetako presidenteak. NATOri Itsaso Beltzera gerraontzi gehiago bidaltzeko eskatu dio Ukrainak, baina Aliantza Atlantikoak erantzun dio nahikoa presentzia baduela han dagoeneko.

  1 2 3 4 5 6 7 8 9