<![CDATA[Iñigo Astiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 23 Nov 2017 00:40:48 +0100 hourly 1 <![CDATA[Iñigo Astiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Durangoko Azokak 400 nobedade eta 200 kultur ekitaldi baino gehiago izango ditu aurten]]> https://www.berria.eus/albisteak/147120/durangoko_azokak_400_nobedade_eta_200_kultur_ekitaldi_baino_gehiago_izango_ditu_aurten.htm Tue, 21 Nov 2017 12:56:44 +0100 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/147120/durangoko_azokak_400_nobedade_eta_200_kultur_ekitaldi_baino_gehiago_izango_ditu_aurten.htm Argizaiola saria jaso duten guztiak omenduko ditu azokak, eta ekitaldi horretan aurkeztuko dituzte bekaren nondik norako guztiak. Gerediaga elkarteko lehendakariak azaldu du aldaketaren zergatia: “Herri honetako sortzaile berriek asko dute guri emateko". Aurrekontuak, behera 646.000 eurokoa izango da aurtengo aurrekontua. Iazkoa baino %4 txikiagoa da. Erakunde publikoek eutsi egin diote azken urteetako diru babesari, eta, beraz, Gerediaga elkarteko lehendakariak zehaztu duenez, babesle pribatuen jaitsierak ekarri du beherakada. Azokaren eragin ekonomikoa nabarmendu du, halere, Mujikak. “Aurrekontu horrekin azokak egiten duen ekarpena handia da transmisio eta zabalkundeari dagokionez, eta handia da baita sektoreari eta Durangaldeari egiten dion ekarpena ere. Kalkulatzen dugunez, inbertitzen den euro bakoitzeko hamar etortzen dira bueltan". Ahotsenea guneak aurten hamargarren aldia izango du. Pozik azaldu da horregatik Lutxo Egia gunearen koordinatzailea, baina, azaldu duenez, hasierako filosofia berari eusten diote oraindik ere. “Ahotsenea gauza txiki baten moduan hasi zen, aurkezpen batzuk eta akustiko batzuk, eta zabalduz eta zabalduz joan da, baina, filosofiari dagokionez, berdin-berdin segitzen du. Plaza bat da, non sortzaileak urteko lana aurkeztu ahal duen". Zehaztu duenez, aurten, esaterako, 125 ekitaldi inguru izango dira. Solasaldiak, aurkezpenak, kontzertuak eta performanceak, tartean. Erakusleiho handiaren parte Plateruena guneak ere aurkeztu ditu aurten izango dituen kontzertuak. Iban Etxebarria koordinatzaileak eman ditu zehaztasunak: “Durangoko Azoka erakusleiho handi bat da sortzaileentzat, eta Plateruena da erakusleiho horren parte". Formatu handiko kontzertuak egongo dira. Gauero izango da euskal talde bat, eta guztiek aurkeztuko dituzte lan berriak. Governors izango da abenduaren 6an; Arcada Social 7an; Audience arituko da zuzenean 8an; Glaukoma arituko da 9an, Kalima diskoa aurkezten, eta, azkenik, 10ean emanaldi bikoitza izango da: 13:00etan Zeze taldea izango da, eta Jabier Muguruza izango da gauean. Azken bi emanaldi horiek doakoak izango direla zehaztu du Etxebarriak. Szenatokia gunean, antzezlanak ikusteko aukera izango da aurten ere. Urtero antolatu ohi duten antzerki maratoia moldatu egingo dute, ordea. Antzerki laginak eskaini beharrean, antzezlan laburrak eskainiko dituzte: lau pieza labur guztira. Goizez eta arratsaldez emanaldi bana izango dute. Eta, horrez gainera, hitzaldiak, antzerki ikuskizunak eta solasaldiak izango dira. Gogoetaren plaza Irudienea guneko programa “zabala eta orekatua" izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Kabi@ gunean, tailerrak, hitzaldiak eta mahai inguruak antolatu ditu. Saguganbaran, haur eta gazteei kultura gerturatzeko hitzaldiak, ekitaldiak eta aurkezpenak izango dira; Areto Nagusian ere, laugarren urtez antolatuko dute Gogoetaren plaza. Bertan izango dira, besteak beste, Miren Gaztañaga, Patxi Uharte Zaldieroa, Izaro, Jon Garaño eta Katixa Agirre hizlariak, eta Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugaz mahai ingurua ere antolatu dute. Azoka TBk ere programa egingo du azokatik bertatik. Euskarazko tokian tokiko telebistetan emitituko dute saioa, eta, horrez gainera, sarean ere jarriko dute ikusgai.]]> <![CDATA[Larri dauden presoak askatzeko eskatu dute Basaurin]]> https://www.berria.eus/albisteak/146897/larri_dauden_presoak_askatzeko_eskatu_dute_basaurin.htm Sat, 11 Nov 2017 09:31:54 +0100 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/146897/larri_dauden_presoak_askatzeko_eskatu_dute_basaurin.htm Sare plataformak antolatu du mobilizazioa, eta “preso gaixoak, bizirik etxera" izan da parte hartu dutenek gehien oihukatu duten leloetariko bat. Mezu hori zabaldu nahi zuen plataformak protestarekin, eta kartzelan diren preso larriak kaleratzeko beharra azpimarratu dute amaierako ekitaldian ere. “Gizatasunagatik, legeak hala dioelako eta duintasunagatik, larri diren presoek libre egon behar dute". Joseba Azkarraga Sare plataformako kideak irakurri du mobilizazio amaierako testua, eta egungo espetxe sistemaren “gizatasun falta" salatu du. Haren hitzetan, “mendekua" eta “gorrotoa" ditu oinarri. “Osasunerako eskubidea oinarrizko eskubide bat da, baina baita pertsona guztiei dagokien eskubide unibertsal bat ere, pertsona horiek preso egon zein ez. Eta larri dauden presoen kasuan, osasunerako eskubidea bateraezina da espetxearekin". Heriotza zigorra Osasun langileen talde batek ere egin du bat mobilizazioarekin. “Ikuspuntu profesional eta humano batetik, honek ez dauka ez hanka, ez buru". Amaia Txurruka medikuak hitz egin du mobilizazio amaierako ekitaldian osasun langileen izenean. Preso eriek kalean behar luketela nabarmendu du. “Larri dauden pertsonak preso edukitzea giza eskubideen urraketa larria da, eta, beraz, pertsona horiek etxean egon behar dute dagokien tratamendua modu duinean jaso ahal izateko". Osasunaren Mundu Erakundearen hitzak ere izan ditu gogoan. “Kartzela eta gaixotasuna bateraezinak dira". Ibon Iparragirre presoari aipamen zehatza egin diote. “Kartzelan dagoen egun bakoitza urrats bat gehiago da haren heriotza zigorrerantz", salatu du Azkarragak. Heriotzaren atarian deskribatu dute behin baino gehiagotan osasun profesionalek, baina kartzelan dago oraindik ere. Hura berehala askatzeko eskatu du horregatik Sare plataformak. Hurrengo protestak Mobilizatzen jarraitzeko beharra azpimarratu dute hizlariek. Presoen eskubideen aldeko hurrengo bi mobilizazio nagusietara joateko deia ere egin dute. Abenduaren 9an Parisera joateko beharra azpimarratu dute, eta urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deia ere egin dute.]]> <![CDATA[Hiria hartu du ardatz Rafa Ruedak bere bakarkako bosgarren diskoan]]> https://www.berria.eus/albisteak/146846/hiria_hartu_du_ardatz_rafa_ruedak_bere_bakarkako_bosgarren_diskoan.htm Thu, 09 Nov 2017 12:58:16 +0100 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/146846/hiria_hartu_du_ardatz_rafa_ruedak_bere_bakarkako_bosgarren_diskoan.htm Rafa Rueda musikariak bere bakarkako bosgarren diskoari. Hiria hartu du ardatz abesti guztiak sortzeko, eta hiri horren biztanle banaren izen propioa darama horregatik kanta bakoitzak: Angel, Jon, Nahikari, Ray Batty, Little Cowboy, Eleanora, Maryana, Ainara, Oroitz eta Irina. “Hiriari buruzko monografiko bat da", aitortu du musikariak. “Kantak sortzen ari nintzela lagun batzuei erakutsi nizkien, eta oso gertuko lagun batek esan zidan oso kutsu urbanoa zuela musikak, eta horrek eman zidan pista diskoa osatzeko". Badok.eus atarian sakon azaldu zituen proiektuaren nondik norakoak orain aste batzuk, eta Little Cowboy abestiaren bideoklipa aurkeztu du single modura. Gaur egingo du aurkezpena, Bilboko Zazpikaleetako Elkar dendan, Fermin Etxegoien kazetariaren laguntzarekin; bihar, Donostian izango da Leire Palacios kazetariarekin, eta kontzertu sorta aurreratu du hurrengo hilabeteetarako. Donostiako Victoria Eugenian izango da lehena, azaroaren 24an. Sei urte eman ditu bakarkako diskorik kaleratu gabe. Azaldu duenez, ordea, beharrezkoa izan du eten hori. “Nire ibilbideari buruz hausnartzeko denbora izan dut, eta argi ikusi nuen ez nuela beste disko bat soilik egin nahi". Jauzi estetiko bat eman nahi izan duela esan du, eta, horretarako, musikaren merkatuak maiz sortzen dituen “inertzien kontra" aritu dela. Intuizioari jarraitu, eta bere subkontzientean ezkutuan ziren musika eraginak azaleratu direla azaldu du, gainera, eta hortik 80ko hamarkada amaierako eta 90eko hamarkada hasierako musikaren oihartzuna. “Kantautorearen bakardadea, bakartasuna eta bakarkeria horretatik atera naiz". Ruedak azaldu duenez, argi izan du oraingoan “kanpoko begirada bat" ere behar zuela diskoa osatzeko. Eta horregatik hartu du produktore bat hartzeko erabakia, eta WAS taldeko Jon Agirrezabalak egin du lan hori. Oso esperientzia aberasgarria izan dela zehaztu du musikariak, eta “oso harro" dago emaitzarekin. Prozesua ere berezia izan dela aitortu du. Izan ere, Rueda maiz aritu da beste musikarientzako ekoizle lanetan, baina ekoizle batekin sekula lan egin gabea zen bera. “Normalean ni izan naiz beti agindu duena", azaldu du barrez, “baina oraingoan beste pertsona bati utzi diot aginte hori, eta horretarako konfiantza osoa izan dut berarengan". Idazleen hiri Kanpora jo du hitzak sortzeko ere. Hiriaren ideia bazuenean, biztanleak eskatu dizkie hainbat idazleri, eta, beraz, Harkaitz Canok, Leire Bilbaok, Gotzon Barandiaranek, Unai iturriagak, Miren Amurizak eta Arkaitz Estiballesek sortutakoak dira Ruedaren diskoko hitzak idatzi dituztenak. Ruedak berak idatzitakoak dira, halere, diskoa ixten duen Irina abestiko hitzak. “Gogoa nuen guztiari amaiera nik emateko, eta horregatik idatzi ditut hitz horiek". Taldearekin grabatu du diskoa, Elkar estudioan; El Tigre estudioan egin ditu nahasketak, eta Jonan Ordorikak egin ditu masterizazio lanak, Mamia estudioan. Jaime Nieto baxu jotzailea, Txus Aranburu teklatu jotzailea eta Ander Zulaika bateria jotzailea izan ditu lagun, Aitziber Omagogoaskoak grabatu ditu koruak, eta Jone Ibarretxek ere ahotsak sartu ditu Little Cowboy abestian. Lekuaren araberako formatuan Zuzenekoetan hainbat formatu frogatuko dituela ere aurreratu du Ruedak. Taldean arituko da batzuetan, bakarka besteetan, eta hirukote edo bikote modura ere bai tarteka. “Asmoa da kanta hauek ahalik eta leku gehienetara helaraztea". Autoprodukzioaren bidean aritu da Rueda aurreko bi diskoekin, baina Elkar diskoetxearekin kaleratu du oraingoan diskoa. Azaldu duenez, esparru artistikoan zentratu beharra zuela sentitzen zuen, eta hortik kanpoko lanak delegatzea erabaki du horregatik. Pozik azaldu da musikaria diskoetxearekin izandako orain arteko harremanarekin, eta pozik azaldu da Anjel Valdes diskoetxeko ordezkaria ere musikariarekin izandako hartu-emanarekin. “Iruditu zaigu oso disko ona", aitortu du Valdesek. ]]> <![CDATA[Arcimboldoren hiru lan erakutsiko ditu Bilboko Arte Ederren museoak]]> https://www.berria.eus/albisteak/146820/arcimboldoren_hiru_lan_erakutsiko_ditu_bilboko_arte_ederren_museoak.htm Wed, 08 Nov 2017 13:46:47 +0100 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/146820/arcimboldoren_hiru_lan_erakutsiko_ditu_bilboko_arte_ederren_museoak.htm Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren museoko zuzendariak. Loretan XVI. mendean, eta ximel hurrengo mendeetan. Halere, gaur egun ikono bilakatuak dira sortzailearen fruta, barazki eta animaliaz osatutako erretratu irudimentsuak, surrealisten eta dadaisten oihartzunari esker berpiztu baitziren. Orain, artista haren jatorrizko hiru lan abiapuntu hartuta, erakusketa osatu dute museoan: Arcimboldo. Florak eta Udaberria. Otsailaren 5era arte egongo da zabalik. Txikia da Arcimboldok utzitako artelanen kopurua, eta txikia da, ondorioz, artistari Bilbon eskainitako erakusketa ere. Hiru areto baino ez ditu hartzen, antzinako arteari eskainitako gunean, eta, Arcimboldoren jatorrizko hiru lanekin batera, beste 11 koadro biltzen ditu, guztira. Adituek Arcimboldoren jatorrizko 30 lan baino ez dituzte identifikatu, ordea, eta haietako hiru Bilbon ikusgai jartzearen garrantzia azpimarratu du Zugazak. “Artistaren lanaren %10 inguru da hemen ikus dezakeguna". Milanen jaio zen Giuseppe Arcimboldo, 1526an, Leonardo Da Vinciren inguruan ibilitako artista familia batean. Eta bere ibilbidea margolan errealistak egiten hasi bazuen ere, barazki, fruta eta bestelako elementuz osatutako erretratu irudimentsuek eman zioten sona. Oso estimu handitan ziren haren lanak, eta imitatzaile sorta izan zuen. Hura heltzerako jadanik hasia zegoen margolanak sortzeko modu hori, baina bikaintasuneraino eraman zuen teknika, eta lehen lerroko sortzaile bilakatu zuen horrek bere garaian. Gero etorri zen ximelaldia, eta XX. mendean berreskuratu zuen sona. Surrealismoaren aurrekari gisa hartu izan dute maiz, horregatik. Mitoaren aurka Baina, hain zuzen ere, mito hori eraisten saiatzea du helburu Bilboko Arte Ederren museoan jarri duten erakusketak. Izan ere, bere garaiko testuinguruari estuki lotutako artista izan zen Arcimboldo. Orduko zientzia aurrerapenen oihartzuna igar daiteke bere xehetasunarekiko zaletasunean, eta argia da orduko geopolitikaren eragina ere. Amerikara heldu berri ziren Europako inperioak sasoi hartan, eta lurralde hartatik ekarritako fruituak ere txertatu zituen artistak bere margolanetan. Eta bere garaikidetasun hori azpimarratzeko Arcimboldoren garaian argitaratutako hainbat botanikari eta arteari buruzko hainbat tratatu ere jarri dituzte ikusgai azken aretoan. Arcimboldoren hiru originalez aparte, haren beste bi lanen “maila handiko" bi kopia ere biltzen ditu erakusketak: Negua eta Udazkena. Eta horiez gainera, artistaren zeharkako eta zuzeneko babesle izan ziren Espainiako gorteko kideen lau erretratu ere bildu dituzte, eta baita loreak ardatz dituzten Arte Ederren Museoaren funtsetako beste bost artelan ere. 80 lore espezie Azken aretoan, pantaila ukigarri erraldoi bat ere jarri ute. Arcimboldoren artean sakontzeko aukera eskaini nahi izan dute harekin museoko arduradunek. Erakusketako artelanei buruz egindako ikerketa lana biltzen duen katalogoa ere argitaratu du museoak. Gazteleraz daude testu guztiak paperezko edizioan. Botanikari eta biologoekin elkarlanean aritu dira arte historialariak hainbatetan. “Koadro batean 80 landare espezie identifikatzera heldu gara", zehaztu du Jose Luis Merino proiektuaren zuzendariak.]]> <![CDATA[Jose Antonio Sistiagak egin du Durangoko Azokaren aurtengo kartela]]> https://www.berria.eus/albisteak/146248/jose_antonio_sistiagak_egin_du_durangoko_azokaren_aurtengo_kartela.htm Tue, 17 Oct 2017 12:19:23 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/146248/jose_antonio_sistiagak_egin_du_durangoko_azokaren_aurtengo_kartela.htm <![CDATA[Bilbon estreinatu ostean, Bartzelonara eta Europa erdialdera joango da 'Obabakoak']]> https://www.berria.eus/albisteak/146054/bilbon_estreinatu_ostean_bartzelonara_eta_europa_erdialdera_joango_da_039obabakoak039.htm Tue, 10 Oct 2017 13:02:16 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/146054/bilbon_estreinatu_ostean_bartzelonara_eta_europa_erdialdera_joango_da_039obabakoak039.htm Calixto Bieito Bilboko Arriaga antzokiko zuzendariak Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberria. Azaldu duenez, urte eta erdi eman du Atxagaren liburu horretan murgildurik, eta murgiltze horren ondorio da Obabakoak antzezlana. “Testu txatalez eta irudi txatalez osatutako ispilu bat da antzezlana, zeinetan norbere haurtzaroko bizikleta eramango baitu bakoitzak". Arriaga antzokiaren ekoizpen propioa izango da pieza; Bieitok egin du testuaren moldaketa, eta hura dabil 11 aktoreko lantaldea zuzentzen ere. Urriaren 18an egingo dute estreinaldia, Bilbon, eta Bartzelonako Teatre Lliuren ere izango da euskaraz gero katalaneko azpidatziekin, eta gero nazioartera joko dutela aurreratu du Bieitok: “Europa erdialdera ere joango gara euskararekin". Obaban egondakoak Atxaga ere izan da antzezlanaren aurkezpen ekitaldian. Zehaztu duenez, ordea, ez du antzezlanaren sormen prozesuaren nondik norakoen berririk jakin nahi izan. “Ikusle bat gehiago izan nahi dut", esan du. Esker ona azaldu du, halere, bere eleberria taularatzeko ekimenagatik, eta konfiantza osoa azaldu dio Bieitori. Kontatu duenez, hainbat solasaldi izan dituzte biek elkarrekin, eta elkarrizketa horietan “batasun espiritual" bat igarri du idazleak. “Obaban egon gara biok", borobildu du. Bieitok azaldu duenez, Atxagaren liburutik hartutakoak dira antzezlanaren pasarte guztiak, baina berak egin du hautaketa: “Ibai baten alboan egin dut moldaketa, eta hark eraman nindezan utzi doit testuari ere, batzuetan korronte kontra igeri, besteetan korrontearen alde. Baina korrontearen alde egiten saiatu naiz nagusiki". Testuaz gainera Europa erdialdeko tradizio bisuala ere txertatu nahi izan dio antzezlanari, eta, horregatik, antzezlanaren definizioa ere eman du: “Hamaika ahotsentzako sortutako poema sinfoniko bisuala". Gune aske bat Erabat bukatu gabe dago lana oraindik, Bieitok aurreratu duenez. Aste osoa lanean pasatzekoak direla ere azaldu du horregatik, eta aurkezpen ostean entseguetara jo du lantalde osoak. 11 aktoreak izan dira aurkezpen publikoan: Joseba Apaolaza, Ylenia Baglietto, Gurutze Beitia, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Karmele Larrinaga, Itziar Lazkano, Koldo Olabarri, Lander Otaola eta Eneko Sagardoi. Poza azaldu dute guztiek Obabakoak antzezlanaren parte izateagatik. “Oso prozesu gozoa izaten ari da", zehaztu du Apaolazak, esaterako. Eta plazerrarekin batera ardura ere aipatu du Bagliettok: “Oso ardura handia da Atxagaren lana oholtzara eramatea, eta badago beldur pixka bat ere". Sagardoik, berriz, zuzendariak aktoreengan izan duen konfiantza nabarmendu du: “Asko ari gara jolasten eszenan, eta ari da izaten gune aske bat".]]> <![CDATA[Zazpi lurraldeetara hedatuko da lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusia]]> https://www.berria.eus/albisteak/145090/zazpi_lurraldeetara_hedatuko_da_lehen_aldiz_bertsolari_txapelketa_nagusia.htm Tue, 12 Sep 2017 14:51:36 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/145090/zazpi_lurraldeetara_hedatuko_da_lehen_aldiz_bertsolari_txapelketa_nagusia.htm Hamalau saioen egutegi osoa ere zabaldu dute antolatzaileek, eta salgai izango dira gaurtik aurrera final laurdenetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian. Elkarteko bazkideek soilik izango dute oraingoz finalaurreko eta finaleko eta saio guztietarako bonua erosteko aukera, eta prezio murriztuak izango dituzte. Bertsozale elkartearen webgunean ikus daitezke saio bakoitzeko parte hartzaileak. Finaleko zortziak Ohi bezala, fasez fase joango da estutuz galbahea. 36 bertsolarik hasiko dute txapelketa lehen fasean. Sei saio jokatuko dira lehen galbahe horretan guztira, eta automatikoki pasatuko dira finalaurrekoetara saio horietako bakoitzeko lehen sailkatuak. Sei bertsolari horiez gainera, saio horietan ateratako sailkapen orokorreko lehen hamabi onenak ere pasatuko dira, eta finalaurrekoetan arituko dira horiek ere. 2013ko Txapelketa Nagusiko finalistak ere fase horretan sartuko dira txapelketara, eta, guztira, 24 bertsolari izango dira, beraz, finalaurrekoetako lehen itzulian kantuan. Hemezortzi pasatuko dira fase horren bigarren itzulira hortik, eta bigarren itzuli horretako sailkapenaren arabera aterako dira finalean Amets Arzallus azken txapelketako txapeldunarekin kantatuko duten beste zazpi bertsolarien izenak. 2013an finalean izan zen Unai Iturriaga, baina aurten ez du izenik eman txapelketan. Haren ordezkorik ez da sartuko finalaurrekoetan, beraz. Gipuzkoako txapelketaren bidez txapelketarako sailkatuta zegoen Iñaki Gurrutxaga bertsolariak ere uko egin dio parte hartzeko aukerari, eta Felix Zubiak abestuko du haren ordez. Lurralde osoa Zazpi lurraldeetara helduko den lehen txapelketa ere izango da aurtengoa. “Ez da kasualitatea, eta ezta kontu sinbolikoa ere", zehaztu du Jokin Castaños antolakuntza taldeko kideak. Euskal Herri osoan bertsolaritza sustatzeko egiten den lanaren fruitu da zabalpen hori, haren hitzetan. Lehenago ere pasatu izan da txapelketa lurralde guztietatik, baina sekula ez zen hori gertatu txapelketa bakarraren barruan. “Hori da bertsolaritza bizirik den seinale", esan du Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak. “Bertsozaletasuna lurralde osora iristen den seinale". Txapelketa lan zabalagoaren punta dela nabarmendu dute antolatzaileek. Eta eguneroko lan isil hori eskertu dute. “Mugimendu bizi eta dinamiko horren ondorio eta parte da txapelketa nagusia". Txapelketako irudia eta doinua ere aurkeztu dituzte. Paxkal Irigoienek egin du musika, eta Lanku kultur zerbitzuek egin dute irudia. Zelai zabal bat eta hor aulki batera igota kantuan ari den emakume bat ikus daitezke bertan. Irudi soila. Izan ere, bertsoari protagonismorik ez kentzea izan da helburua, antolatzaileek azaldu dutenez.]]> <![CDATA[18 urtetik gorako bizkaitarrak doan sartu ahalko dira urrian Guggenheimen]]> https://www.berria.eus/albisteak/144865/18_urtetik_gorako_bizkaitarrak_doan_sartu_ahalko_dira_urrian_guggenheimen.htm Mon, 04 Sep 2017 13:36:43 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/144865/18_urtetik_gorako_bizkaitarrak_doan_sartu_ahalko_dira_urrian_guggenheimen.htm <![CDATA[John Ashbery poeta hil da]]> https://www.berria.eus/albisteak/144863/john_ashbery_poeta_hil_da.htm Mon, 04 Sep 2017 12:24:22 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/144863/john_ashbery_poeta_hil_da.htm <![CDATA[Antoniak, Berneri, Finkiel, Libon eta Hinant, Popescu eta Schwentke ere, Zinemaldiko lehian]]> https://www.berria.eus/albisteak/143621/antoniak_berneri_finkiel_libon_eta_hinant_popescu_eta_schwentke_ere_zinemaldiko_lehian.htm Mon, 28 Aug 2017 12:46:34 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/143621/antoniak_berneri_finkiel_libon_eta_hinant_popescu_eta_schwentke_ere_zinemaldiko_lehian.htm Lehia ofizialean izango dira Urszula Antoniak poloniarra, Anahi Berneri argentinarra, Emmanuel Finkiel frantsesa, Jean Libon eta Yves Hinant belgikarrak, Constantin Popescu errumaniarra eta Robert Schwentke alemaniarra. Orotara, 18 film izango dira sail ofizialean, beste hiru lehiaketaz kanpo proiektatuko dira, eta beste lau emanaldi berezi izango dira. Aurrez beste bitan izan da Berneri Donostian, esaterako, eta epaimahaiko kide ere izan zen iaz. Encarnacion filmarekin izan zen 2007an, Aire libre lanarekin 2014an, eta aurten Alanis lana aurkeztuko du. Haur txiki bat duen prostituta baten zailtasunak kontatzen ditu filmak. ]]> <![CDATA[Koplowitz bildumako 90 artelan bildu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak]]> https://www.berria.eus/albisteak/137277/koplowitz_bildumako_90_artelan_bildu_ditu_bilboko_arte_ederren_museoak.htm Wed, 26 Jul 2017 08:16:19 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/137277/koplowitz_bildumako_90_artelan_bildu_ditu_bilboko_arte_ederren_museoak.htm Alicia Koplowitz-Grupo Omegarena. Eta haren parte garrantzitsu bat ikusi ahalko da Bilbon urriaren 23ra arte.]]> Francisco Calvo Serraller artearen historiako akademiko eta katedratikoak Bilboko Arte Ederren Museoak zabalduko duen erakusketa. Alicia Koplowitz-Grupo Omega bilduma partikularraren 90 pieza biltzen ditu guztira: Kristo aurreko II. mendeko eskultura klasikoekin hasi, eta gaur egungo artistenganaino. Europako bilduma artistikorik nabarmenetariko bat da Koplowitzena, baina iaz erakutsi zuten jendaurrean lehen aldiz Parisen. Eta handik heldu da Bilboko museora. Frantzian baino 38 pieza gehiago izango ditu erakusketak, ordea, Euskal Herrian. 30 urte eman ditu Alicia Koplowitz bildumagileak arte obrak erosten, eta lehen lerroko artisten lanak eskuratu ditu tarte horretan. Pisu handikoa da, horregatik, Bilboko erakusketak biltzen dituen artisten zerrenda: Francisco Zurbaran, Luis de Morales, Francisco de Goya, Vincent Van Gogh, Paul Gauguin, Pablo Picasso, Juan Gris, Antoni Tapies, Piet Mondrian, Egon Schiele, Mark Rothko, Andy Warhol, Donald Judd, Alberto Giacometti, Alexander Calder, Anselm Kiefer... Mundu osoan itzal handikoa Bildumaren "bikaintasuna" nabarmendu du Calvo Serraller adituak aurkezpenean, eta mendebaldeko artearen historiaren zati garrantzitsu bat erakusten duelako aipatu du artearen mikrokosmosarena. "Mundu osoan itzal handia du", zehaztu du. BBK areto osoa hartzen du erakusketak, baita arte garaikideari eskainitako solairuaren areto bat ere. Bederatzi multzotan ordenatu dituzte piezak, eta kronologikoki antolatu dute ibilbidea museoko arduradunek. Halere, piezen arteko elkarrizketak ere sortu nahi izan dituzte muntatzearekin. "Lan guztiak hari gidari sotil batek batzen ditu", azaldu du Almudena Ros komisarioak. Bilboko eskaintza indartzea Erakusketaren garrantzia nabarmendu du Miguel Zugaza Arte Ederren Museoko zuzendariak. "Artearen Europako hiriburu handietariko bat bilakatzen ari da Bilbo gaur egun. Horregatik, keinu horrekin, Aliciak [Koplowitzek] indartu egin du ez soilik museoko programazioa, baizik eta baita hiriaren kultur eskaintza ere". Javier Viar zuzendariaren lekukoa hartu duenetik, Zugazak antolatutako lehen erakusketa da Koplowitz bildumarena, eta, neurri handi batean, Bilbora heldu aurretik Madrilgo Prado museoko zuzendari zenean Koplowitzekin izandako tratu zuzenaren emaitza ere bada erakusketa. Eskerrak eman dizkio, horregatik, keinu horregatik ere Koplowitzi. Ostiralean zabalduko dute erakusketa ofizialki, eta egunero egongo da zabalik gero, urriaren 23ra arte. Izan ere, Petronor enpresaren babesarekin antolatu dute erakusketa, eta museoaren atseden egunean ere erakusketa zabalik jartzea ahalbidetu du babes horrek. Horregatik, asteartez ere bisitatu ahalko da bilduma.]]> <![CDATA[Zonbien maisua hil da]]> https://www.berria.eus/albisteak/136976/zonbien_maisua_hil_da.htm Mon, 17 Jul 2017 11:42:19 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/136976/zonbien_maisua_hil_da.htm George A Romero zinemagilea. 77 urterekin hil da.]]> George A Romero zinemagilearen azertu nagusia (New York,1940 - Toronto,2017). AEBetako gizartearen makur guztiak irudikatuko zituen ikurra sortu zuen 60ko hamarkada amaierako bere zonbi filmekin. Beste hainbat belaunaldikiderekin batera, zinema egiteko modu bat ere inauguratu izana aitortzen diote zinema adituek: aurrekontu txikiak, ekoizpen etxe handien bazterrean, eta halere aretoak betetzeko gai. Toronton hil zen, igandean, zonbien maisua. The Night of the Living Dead filmarekin hasi zuen bere ibilbidea, 1968an. 120.000 dolar eskaseko aurrekontua izan zuen hura filmatzeko, baina maisulan bat egin zuen zuzendariak. Izua eta umore tanta batzuk tartekatuz, AEBetako gizartearen kontsumismoaren eta inkomunikazioaren aurkako satira zorrotza egin zuen Romerok zonbi saldo baten bidez. Arrakasta izan zuen filmak, eta genero bereko hainbat lan sortu zituen hurrengo urteetan: Dawn of the Dead (1978) eta Day of the Dead (1986) tartean. Romerok ezarri zituen generoaren garapena ezarriko zuten arauak, eta milaka imitazio izan zituen urteekin. Egin zituen zonbien filmez bestelako lanak ere, baina bueltatu egiten zen gero generora. Industria handiarekin ere izan zituen hartu-emanak, eta 1982ko Creepshow eta 1987ko Monkey Shines lanak izan daitezke horren adibide. Zinemagintzarekin kritiko Ez zen guztiz eroso sentitzen maisu izendapenarekin, eta ez zuen genero bat sortu zuenik sentitzen ere. Hamasei film egin zituen guztira, baina gehiago egiteko gogoz gelditu zen. Zonbi film gehiago bazituen prest, baina ez zuen finantzaketarik lortu. Satira zorrotzez deskribatu zuen, esaterako, 2005ean filmatutako Land of the Dead filmak sortutako buruhausteak. “Hori da egin dudan zonbi filmik handiena, eta ez dut uste hain handia izan behar zuenik ere. Aktoreak kontratatzen joan zen dirurik gehiena. Oso onak ziren, baina ez dut uste hainbeste diru gastatu behar zenik. Dennis Hopperren puruen aurrekontua handiagoa zen Night of the Living Dead filmaren produkzio kostu osoa baino. Halaxe dira gauzak".]]> <![CDATA[Eako Poesia Egunek artea eta irudia izango dituzte ardatz aurten]]> https://www.berria.eus/albisteak/136675/eako_poesia_egunek_artea_eta_irudia_izango_dituzte_ardatz_aurten.htm Fri, 07 Jul 2017 13:07:55 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/136675/eako_poesia_egunek_artea_eta_irudia_izango_dituzte_ardatz_aurten.htm 20:00. Biba voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan. Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreen eskutik, Eskolondon.
20:40. Erori da, erori da Gernika libre hura! irakurketa, Eskolondon.
22:00. Izenak, sagutxo bat eta itsasontzia. Joseba Sarrionandiaren poemak galegoz, Isaac Xubin itzultzailearen eskutik, Eskolapen.
22:30. Errime taldea, Eskolapen. Uztailaren 15a
11:00. Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi. Xabier Gantzarain, Eskolondon.
13:00. Alfonsina eta itsasoa poesia errezitaldia, Uxue Alberdi, Iñaki Zabaleta eta Txakur Gorriaren eskutik, Moilan.
15:00. Herri bazkaria, Bedaronan.
17:30. Inun taldea eta Amaiur B. Blasco poeta. Bedaronako plazan.
20:30. Hariak. Ertza, Eskolondon.
23:00. Anticontinente taldea, Eskolapen. Uztailaren 16a
11:00. Artea literaturaren kontra. Ismael Manterola, Eskolondon.
13:00. Ele! Lauaxeta-Lorca. Karabansari konpainia, Eskolondon.
15:00. Herri-bazkaria. Natxituan.
17:30. Aho bete amets: haurrak, poesia eta gu. Yolanda Arrieta, Leire Bilbao, Ana Urkiza, Pello Ramirez, Sahatsa Ramirez eta Ainara Azpiazu Axpi.]]>
<![CDATA[Zientziarik gazteena sozializatzen]]> https://www.berria.eus/albisteak/134487/zientziarik_gazteena_sozializatzen.htm Sat, 06 May 2017 08:35:12 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/134487/zientziarik_gazteena_sozializatzen.htm <![CDATA[Gizarte zibilaren “lidergoa” sustatu nahi du bizikidetzan Foro Sozial Iraunkorrak]]> https://www.berria.eus/albisteak/134237/gizarte_zibilaren_lidergoa_sustatu_nahi_du_bizikidetzan_foro_sozial_iraunkorrak.htm Sat, 29 Apr 2017 01:01:18 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/134237/gizarte_zibilaren_lidergoa_sustatu_nahi_du_bizikidetzan_foro_sozial_iraunkorrak.htm <![CDATA[Maria Luisa Fernandezek, Sra. Polaroiska kolektiboak eta Azala egitasmoak jasoko dute Gure Artea saria]]> https://www.berria.eus/albisteak/134149/maria_luisa_fernandezek_sra_polaroiska_kolektiboak_eta_azala_egitasmoak_jasoko_dute_gure_artea_saria.htm Thu, 27 Apr 2017 11:10:34 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/134149/maria_luisa_fernandezek_sra_polaroiska_kolektiboak_eta_azala_egitasmoak_jasoko_dute_gure_artea_saria.htm Maria Luisa Fernandez artistaren lanari aurtengo Gure Artea sariak hautatu dituen epaimahaiak. Hark jaso du ibilbideari dagokion saria. Izen ezaguna da Fernandezena euskal arte garaikidean. Euskal Eskultura Berria izeneko mugimenduaren parte sailkatu zuten adituek Txomin Badiola, Angel Bados, Peio Irazu eta Juan Luis Morazarekin batera, eta erreferentziazkoa da sortzailea 80ko hamarkadatik aurreraEuskal Herriko arte sorkuntzak izandako bilakaera ulertzekoere. Isil antzean pasatu ditu azken urteak, halere, eta orain bi urte Azkuna zentroan eskaini zitzaion atzera begirako erakusketak lagundu zuen haren izena berriz ere mahai gainean jartzen. Sra Polaroiska kolektiboa eta Azala egitasmoa ere saritu ditu aurten epaimahaiak. 18.000 euro jasoko ditu bakoitzak. Ekainaren 15ean egingo da sariak banatzeko ekitaldia, Donostiako Tabakalera zentroan. Bilboko Arte Ederren Museoan egindako aurkezpenean jakinarazi dituzte sarituen izenak, eta bertan izan dira Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea eta epaimahaiko parteizan diren Manu Muniategiandikoetxea eta Mabi Revuelta artistak eta Ane Rodriguez kultur kudeatzailea. Sariek ematen duten ikusgarritasuna nabarmendu dute denek. Hain zuzen ere, Muñozek zehaztu duenez, hiru baitira sariaren helburuak: “Sortzaileen lana ageriko egitea, ezagutzera ematea, aitorpena egitea". Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe sortzaileek osatzen dute Sra. Polaroiska kolektiboa. Haiek jaso dute sortze lanari dagokion Gure Artea saria. 2002an jarri zuten abian proiektua, eta azken urteetako artegintzari egindako ekarpena nabarmendu du epaimahiak. “Performancea, zinema esperimentala eta koreografia baliatuz kontakizun konplexuak eraiki dituzte, nola edo hala zirrararen bidez harrapatzen gaituztenak". Nazioartean ibilbide oparoa egin dute, baina Euskal Herrian sustraitutako hainbat lan ere egin dituzte. Eta, hain zuzen ere, Hernaniko emakumezkoen historia berrazalaratzeko asmoz sortutakoAndrekale proiektua izan daiteke horren adibide. Artea eta feminismoa Azala zentroa Idoia Zabaleta sortzaileak koordinatzen du. Lasierra herrian dago berez zentroa, Gasteiztik 30 kilometrora. Bederatzi biztanle baino ez ditu herriak, baina erdigune bilakatu da zentroa, halere, arte sortzaileentzat. Ane Rodriguez epaimahaikideak eman du azalpena: “Azken urteetan, arte kontestuarentzako erreferente bat izan da Azala". Sortzaileentzako topagune izateaz gainera, etengabeko formaziorako gune bat ere bada Azala, epaimahaiak azaldu duenez. Sustatu egin ditu kanpoko eta bertako artisten arteko harremanak ere, eta lan hori ere laudatu diote. “Euskal Herriko testuinguru artistikoa mapan kokatu du". Hamar urte daramatza martxan zentroak, eta orain arte egindako lana aitortzeko modu bat da saria, epaimahaikideen hitzetan. “Bereziki sari ausartak dira", azaldu du Muñozek. “Artea ulertzeko hiru modu periferiko saritzen dituzte". Horrez gainera, saritu guztiak emakumezkoak izan direla ere nabarmendu dute aurkezpenean. “Kasualitatea" izan dela zehaztu dute epaimahaikideek, baina aitortu dute datua esanguratsua ere badela. Revueltak eman du azalpena: “Lan handia dago oraindik egiteko. Emakumezko artisten lanak ikusgarritasun handiagoa du azkenaldian, baina oraindik lan handia dago egiteko. Sari guztiak emakumeentzat izatea kasualitatea izan da, lanen kalitateari begiratu diogu soilik, baina sintomatikoa da. XXI. mendea feminista izango da, edo ez da izango. Agian sari hauek dira giroan dagoen sentsazio horren isla". Hemen ikus liteke Sra. Polaroiskaren Lur Away piezaren bideo bat. ]]> <![CDATA[Luis Mari Mujika idazle eta euskaltzalea hil da]]> https://www.berria.eus/albisteak/133370/luis_mari_mujika_idazle_eta_euskaltzalea_hil_da.htm Mon, 03 Apr 2017 18:53:58 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/133370/luis_mari_mujika_idazle_eta_euskaltzalea_hil_da.htm Egan aldizkariko zuzendari eta literatur ikerlaria.]]> Luis Mari Mujika (Lizartza, Gipuzkoa, 1939- Donostia, 2017). 77 urterekin hil da. Filologia ikasketak egin zituen, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eskolan aritu zen irakasle, baina, nagusiki, literaturan, toponimian, euskalgintzan eta hiztegigintzan eginiko lan nekaezinagatik izan da ezagun. Idazle, euskaltzain urgazle, literatur kritikari eta poeta. 1963an argitaratu zuen bere lehen literatur lana, eta 24 lan baino gehiago eman ditu argitara geroztik. Poesia landu zuen hasieran, nagusiki, eta horren lekuko dira, besteak beste, Bide giroak (Sendoa, 1963), Urdin eta burni (Auñamendi, 1965) eta Hitzak ebakitzean (Kriseilu, 1975) liburuak. Bere garaikideek landutako bidearen kontra, neurtitzetan aritu zen bera bere ibilbidearen zatirik handienean. Literatur sari gehien irabazi duen euskal idazleetariko bat ere izango zela kalkulatu zuen Felix Ibargutxi kazetariak Auñamendi entziklopedian. 1936ko gerra kokaleku Eleberriak, kronikak eta saiakera lanak ere eman zituen argitara. Memoria galduak (Hiria) eleberria argitaratu zuen, adibidez, 2000. urtean. Bilbon kokatu zuen kontakizuna, frankismoaren azken urteetan, eta azken unean EAJ alderdira afiliatutako gizon bat da protagonista. Bandoz aldatu zen burgesiari egindako kritika bat zen liburua, idazlearen hitzetan. 1936ko gerran kokatutakoak dira bere beste liburuetariko batzuk. 1990eko hamarkadan hartu zuen Egan aldizkariaren zuzendaritza, eta luzea da egindako literatura ikerketen zerrenda ere. Nabarmentzekoak dira, esaterako, euskal lirika tradizionalari eskainitakoa, Lizardiren poesiari buruz idatzitakoa, eta Txomin Agirreren nobelagintzari eskainitakoa ere. Hemezortzi liburu kaleratu zituen Gipuzkoako toponimiari buruz eta Arabako toponimia ere sakon ikertu zuen. “Araba euskararen lurraldea dela frogatzea izan da nire helburua", azaldu zion orduan BERRIA egunkariari. Euskal Herrian Euskaraz elkartea bultzatzen ere aritu zen, besteak beste. Bere lanean sinesturik Barne ibilerak II izendatu zuen bere azken literatur lana (Hiria). 2007an aurkeztu, eta paisaiak zuen garrantzia azpimarratu zuen ordukoan. “Ingurune fisikoak gure baitan oihartzun pertsonalista ukan du, eta poemak horren ispilu eta isla dira, guretzat ederdura edo esetika kanpoan ikusiaren barne oihartzuna baino ez baita". Liburu horren harira idatzitako kritikan galdera egin zion bere buruari Jon Kortazar literatur adituak: “Galdetu behar diot neure buruari, eta galdetu sistemari zer gertatzen den ibilbide luzeko idazleekin, berri-berri ez direnekin, puri-purian ez daudenekin, baina dena dela beren lanean sinistu eta lana kaleratzen dutenekin".]]> <![CDATA[Chucho Valdes, Bill Evans, Dean Brown eta Andrzej Olejniczak izango dira Getxoko Jazzaldian]]> https://www.berria.eus/albisteak/133171/chucho_valdes_bill_evans_dean_brown_eta_andrzej_olejniczak_izango_dira_getxoko_jazzaldian.htm Tue, 28 Mar 2017 12:03:22 +0200 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/133171/chucho_valdes_bill_evans_dean_brown_eta_andrzej_olejniczak_izango_dira_getxoko_jazzaldian.htm Chucho Valdes piano jotzaile kubatarraren itzala, eta, jakinarazi berri dutenez, haren kontzertuak amaituko du Getxoko 41. jazz jaialdia aurten. Bebo Valdes piano jotzaile ezagunaren seme eta jazz afro-kubatarraren erreferente nagusietariko bat da Chucho Valdes, eta Gaston Joya kontrabaxu jotzailearekin, Rodney Barreto bateria jotzailearekin eta Yaroldy Abreu perkusio jotzailearekin izango da Euskal Herrian. Uztailaren 2an arituko dira zuzenean, Biotz Alai plazako agertokian, baina izen handi gehiago ere jakinarazi dituzte antolatzaileek: Andrezj Olejniczak saxo jotzaile poloniarrak abiatuko du jaialdia, ekainaren 28an, eta hurrengo egunetarako Bill Evans saxo jotzailea eta Dean Brown gitarra jotzailea ere konfirmatu dituzte. Olejniczak-ek 60 disko inguruko ibilbidea du, eta Poloniako saxo jotzaile ezagunenetariko bat da, nahiz eta Bilbon bizi den 1984az geroztik. Gerry Mulligan eta Kenny Drew-rekin aritu izan da elkarlanean, eta nabarmentzekoa da pop, rock eta flamenko artistekin izandako hartu-emana ere. Besteak beste, oholtzan izan da Mecano, Miguel Rios eta Orquesta Mondragon taldeekin. Ekainaren 28an izango da jaialdian, eta Chopinen musika oinarri harturik inprobisatzen arituko da Michal Tokaj, Michal Baranski eta Jim Doxas musikariekin batera. Ekainaren 28an izango da haien kontzertua. Laukotean arituko da Bill Evans saxo jotzailea Getxon, ekainaren 30ean. Dean Brown gitarra jotzailea izango du alboan, eta baita Keitch Carlock eta Etieen Mbapp musikariak ere. Badu ibilbidea Evansek ere. Miles Davisen taldean aritu zen 80ko hamarkadan, eta Grammy sarietarako izendatu zuten Soulgrass diskoagatik, 22 urte baino ez zituenean. Sarrerak, maiatzetik aurrera Aurrez, John Abercrombie eta Dianne Reeves musikarien emanaldiak ere baieztatuak zituzten antolatzaileek. Ekainaren 29an arituko da Abercrombie, eta uztailaren 1ean Reeves. Guztira, hamazazpi emanaldi izango dira. Zehaztu dutenez, ordea, oraindik ez dago sarrerak erosteko aukerarik. Maiatzean hasiko dira saltzen, eta Kutxabanken webgunearen bidez erosi ahalko dira, baita Algortako kultur etxera deituta ere, 944-91 40 80 telefonoan.]]> <![CDATA[Lau biluzte ariketa oholtzaratuko ditu Loraldiak]]> https://www.berria.eus/albisteak/132926/lau_biluzte_ariketa_oholtzaratuko_ditu_loraldiak.htm Tue, 21 Mar 2017 13:53:42 +0100 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/132926/lau_biluzte_ariketa_oholtzaratuko_ditu_loraldiak.htm Loraldia jaialdiak striptease gaiaren inguruko 15 minutu inguruko antzerki pieza labur bana sortzeko enkargua Jokin Oregi, Mireia Gabilondo, Garbi Losada eta Fernando Bernues antzerki zuzendariei, eta bere kasa aritu da lanean bakoitza geroztik. Guztiak gai beraren bueltan, guztiak iraupen paretsuan, baina bakoitza bere kasa. Emanaldi bakarra sortzea izan zen hasieratik ideia, ordea, eta, horregatik, elkarrekin eskainiko dituzte orain lau piezak. Emanaldi bakarrean. Ostiralean eta larunbatean estreinatuko dute Strip-tease emanaldia, Bilboko Arriaga antzokian. “Erronka polita izan da", azaldu du Oregik. Bere titulua du pieza bakoitzak, eta erabat independentea izango da. Oregik, esaterako, striptease proba bat egitera joan diren lau aktore jarriko ditu oholtzan. Losadak aldarrikapenarekin uztartuko du biluztasuna, eta Lady Godivaren mitoa baliatuko du horretarako. Gabilondok Telmo Irureta aktore eta idazlearekin elkarlanean sortu du bere pieza, eta, hain zuzen ere, Irureta bera izango du protagonista. Garun paralisia du aktoreak, eta emanaldia nolabaiteko “striptease emozional bat" izango dela aurreratu du zuzendariak. Bernuesek aitona hil berri zaion mutil baten gogoetak eramango ditu oholtzara, hain zuzen ere, emakume biluzi baten argazkia topatu ziolako behin kaxoian aitonari. Erakustetik sortzerako trantsizioa Antzokiaren hormez harago eraman du gogoeta Bernuesek hedabideen aurrean egindako aurkezpenean. Pozik azaldu da Loraldiak eskainitako aukerarekin, hark ekoitzi baitu emanaldia, eta halako ekoizpenak gehiagotan egin behar liratekeela adierazi du. “Herrialde honetan batez ere exhibizioan dugu fedea, eta ez hainbeste sorkuntzan. Eta uste dut halako ekimenek batetik besterako bidean laguntzen dutela". ]]> <![CDATA[Alfonso Alonso berretsi dute EAEko PPren buru]]> https://www.berria.eus/albisteak/132829/alfonso_alonso_berretsi_dute_eaeko_ppren_buru.htm Sat, 18 Mar 2017 11:25:40 +0100 Iñigo Astiz https://www.berria.eus/albisteak/132829/alfonso_alonso_berretsi_dute_eaeko_ppren_buru.htm