<![CDATA[Ibai Maruri Bilbao | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 22 Apr 2019 06:16:21 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ibai Maruri Bilbao | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Pentsiodunen gogoeta eguna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/020/001/2019-04-14/pentsiodunen_gogoeta_eguna.htm Sun, 14 Apr 2019 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1943/020/001/2019-04-14/pentsiodunen_gogoeta_eguna.htm
Manifestaziorik jendetsuena Bilbon egin zuten. 18:00etan abiatu ziren Jesusen Bihotzetik. «Batak zein besteak gobernatu, pentsioak beti defendatuko ditugu», azpimarratu zuen Pilar Agirre mungiarrak. Berak irakurri zuen manifestazio bukaerako agiria. Besteak beste, mugimenduaren aldarrikapen nagusiak irakurri zituen. Agirreren esanetan bi dira ezinbestean lortu beharrekoak: «Gutxieneko pentsioa 1.080 eurora igotzea eta pentsioen urteko igoera gutxienez KPIaren bestekoa izatea». Ohartarazi zuten ez dutela etsiko eskatzen dutena lortu arte, «oraingo eta etorkizuneko pentsiodunak duintasunez bizi ahal izateko».

Euren proposamenen eraginkortasuna azpimarratu zuen Fanok. Azaldu zuen Espainiako Gizarte Segurantzak diru sarrerak handitzea lortu duela azkenaldian. «Nola egin duen? Gutxieneko soldata 900 eurora igo duelako gobernuak, eta soldata altuenak dituzten langileak lehen baino gehiago kotizatzen hasi direlako. Guk proposatzen ditugun neurriak indarrean jarriz gero, badago dirua pentsioetarako».

Kalera irteteko deia

Manifestarien artean ezkorrak eta baikorrak zeuden. Karmele Bilbao zornotzarrak kasu egingo dietela uste du. «Agian kanpainan ez dute zuzenean hitz egingo. Baina gu entzuten ari dira; ez izan zalantzarik. Begira zenbat boto duten hemen». Izan ere, milaka lagun elkartu ziren Bilboko kaleetan, baina aurreko manifestazioetan baino gutxiago ziren. Jesus Lozano sestaoarrak mugimendua «epeltzen» ari den kezka agertu zuen.

Hain zuzen ere, pentsiodunen mugimenduak berak apirileko eta maiatzeko hauteskunde kanpainak «indar gehiago» egiteko garaia direla eta deialdietara hutsik ez egiteko eskatu zuen. Maiatzaren 11n beste manifestazio bat egingo dutela iragarri zuten. Astelehenetako elkarretaratzeetan parte hartzeko ere eskatu zuen. «Ez gara lehen beste lagun elkartzen, eta hedabideetan gutxiago agertzen zara. Ez ote dira gutaz ahaztuko!», esan zuen Lozanok. Pentsioen borroka gizarte osoarena dela ohartarazi zuen. ]]>
<![CDATA[Etxegabe bat zendu da Barakaldon]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/008/001/2019-04-12/etxegabe_bat_zendu_da_barakaldon.htm Fri, 12 Apr 2019 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1872/008/001/2019-04-12/etxegabe_bat_zendu_da_barakaldon.htm
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, guztira, 2.000 lagun daude etxerik gabe. Eta horietatik 200 kalean bizi dira. BesteBi etxegabeen eta etxebizitza eskubidearen Bilboko plataformak ekarri ditu gogora datuak. Izan ere, atzo manifestazioa egin zuten Bizkaiko hiriburuan, neguko denboraldia bukatu den arren gizon-emakume askok kalean lo egiten dutela gogorarazteko. Era berean, apiril eta maiatzeko hauteskundeen atarian, etxegabeen auzia kanpainan sartu nahi izan dute. «Urtero, negua datorrenean, etxegabeek kalean lo egin ez dezaten leku gehiago irekitzen dira. Baina gaur, 90 plaza itxi direla ohartarazi nahi dizuegu», salatu zuten manifestazio amaieran irakurritako agirian. Izan ere, Bilboko Udalak neguko aterpetxea zarratu du. «Arazoa ez da negukoa. Etxegabeen bidea luzea da, neketsua eta mingarria, eta urte dezente iraun dezake. Gainontzekook bezala, etxegabeek ere beharrizanak dituzte urteko egun guztietan», ohartarazi dute.

Eskaerak, kanpainarako

Bozetara begira, bederatzi eskaera egin dizkiete alderdi politikoei. «Ez dezala inork kalean lo egin bere premia eta aurreikuspenei egokitutako kalitatezko zerbitzurik ez egoteagatik». Gizarte zerbitzuen legea garatzea eta betetzea eskatu dute. Baita Eusko Jaurlaritzak, diputazioek, Bilbok, Donostiak, Gasteizek eta Eudelek sinatutako etxegabeen estrategiari bultzada ematea ere. Etxebizitza eskubide subjektiboa bermatzea nahi dute. Emakumeen zaurgarritasun egoerari arreta eta sentsibilitate berezia jartzeko eskatu dute, berariazko erantzunak emanda. Gizarte bazterketari buruzko diskurtsoak aldatu beharra ere ikusi dute: etxegabeen duintasunari eta bazterketaren arrazoi eta ondorioei buruz hitz egin behar dela nabarmendu dute.]]>
<![CDATA[Einsteinek irudikatu gisakoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2019-04-11/einsteinek_irudikatu_gisakoak.htm Thu, 11 Apr 2019 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2019-04-11/einsteinek_irudikatu_gisakoak.htm
Zehatz esateko, argazkian ikusten dena ez da zulo beltza bera. Ezin dira ikusi. Sortzen duten eremu grabitatorioa hain da indartsua, argiak ere ezin baitu eremu horretatik ihes egin. Zulo beltzaren inguruan dagoen gasak ahalbidetzen du, ordea, haren silueta atzematea. Irensten duen gasa milioika gradu berotzen da, eta distiratsu bihurtzen da. Hori da argazkian ikusten den eraztuna. Eta argitasun hori da EHT Gertakizunen Ortzimuga Teleskopio taldeko zortzi irrati teleskopioek bost egunetan etengabe hartu dutena, atzo ikusitako argazkia sortzeko. Erdigunean silueta ilun bat ikusten da: zulo beltzaren itzala da.

Ikertzaileak «harrituta» agertu dira benetako argazkian ikusitakoak «izugarrizko antza» duelako eurek orain arte irudikatu dutenarekin. Albert Einsteinek iragarri zuen unibertsoan bazirela zulo beltzak, eta horien formak eta tamainak nolakoa behar zuen ere aurreratu zuen, erlatibitatearen teoria erabilita. Zulo beltz bat lehenengoz ikusi ahal izateak, hain zuzen, Einsteinek egindako ekuazioak eta iragarpenak berresteko balio izan du. Duela mende bat egindako ekuazio horien arabera, grabitate indarrak espazio-denbora distortsionatu dezake, eta zulo beltzak gertakari ortzimuga batean ezkutatzen dira. Muga horretatik aurrera, zulo beltzaren erakarpen indarra saihetsezina da. Gertakarien ortzimuga hori ikus daiteke argazkian; hau da, eraztun distiratsua. EHTko zuzendari zientifiko Heino Galckek azaldu zuen itzal horrek zulo beltzaren masa neurtzeko aukera eman diela: eguzkiak baino 6.500 milioi aldiz masa handiagoa dauka.

Zortzi teleskopio batera

Bi urteko ikerketa lanaren emaitza izan da argazki historiko hori, eta, hari esker, posible izan da muturreko dentsitate altua duten objektu kosmiko horiei estreinakoz zuzenean behatzea. Zulo beltz bat ikusteko, Lurraren tamainako teleskopio bat behar litzateke. Ezinezkoa da hori lortzea. Beraz, hori ordezkatzen duena da EHT: planetako zortzi lekutan dauden beste hainbeste teleskopio koordinatu. Zortziek batera, planetaren tamaina izango lukeen bakar baten lana egiten dute. Erloju atomiko bidez sinkronizatzen dituzte. Elkarrekin, Parisko kafetegi batetik New Yorken dagoen egunkari bat irakurtzeko behar den besteko bereizmena lortzen dute. Dena den, ez dute hartzen planetaren eremu osoa. Hala, adimen artifiziala erabilita, argazki ahalik eta egiazkoena osatzeko falta ziren datuak sortu behar izan dituzte. Beraz, ez da guztiz argazki bat.

EHTko teleskopio horiek bi zulo beltzi behatzen hasi ziren 2017an: bata, Sagitario A* galaxian dago, eta bestea, haren ondoko M87 galaxian. Atzo bigarren horren argazkia erakutsi zuten. Bi urte behar izan dituzte lortutako datuak —lau milioi gigabyte— prozesatu eta argazkia sortzeko. 200 zientzialari ibili dira horretan. Beste zulo beltzaren kasuan, zailtasun teknikoak izan dituzte.]]>
<![CDATA[Herritarrak itsas kutsaduratik babestu nahi ditu Jaurlaritzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1869/009/001/2019-04-10/herritarrak_itsas_kutsaduratik_babestu_nahi_ditu_jaurlaritzak.htm Wed, 10 Apr 2019 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1869/009/001/2019-04-10/herritarrak_itsas_kutsaduratik_babestu_nahi_ditu_jaurlaritzak.htm Itsasertza ipini diote izena.

Sailburuak esan du ez duela loturarik Grande America ontziaren istripuak Frantziako kostalde Atlantikoan eragindako hondamendiarekin. «Lehenagotik ibili gara lantzen». Joan den urrian eman zion oniritzia EAEko Babes Zibilerako Batzordeak, herenegun Espainiakoak, eta atzo onartu zuen Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak.

Plan horren bidez itsasoko kutsadurak eragin ditzakeen larrialdiei aurre egiteko prest egongo da gobernua. Baina baita Jaurlaritzak Bizkaian eta Gipuzkoan kudeatzen dituen hamabost portuetan edo Espainiako Estatuak dituen bietan izan daitezkeen istripuetarako ere. Bermeoko gas plataforma ere kontuan hartu dute. Eta ibaietan egoten diren isuriek ere larrialdi egoerak sor ditzaketela ohartarazi dute.

Planak bi jarduera eremutan banatu du kostaldea: Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa. Arriskuen analisia egin dute; besteak beste, baldintza meteorologikoen, ozeanografikoen eta ingurumenekoen araberako kutsadura arriskuak hartu dira kontuan horretarako. Horrez gainera, kostaldeko azpiegituren ezaugarriak eta horien baldintza operatiboak ere aztertu dira, eta eremurik kalteberenak identifikatu dira. Arriskuaren arabera, planaren zein fase ipiniko den martxan ere zehaztu dute.

Sailburuak aitortu du ez direla ohikoak plan hau martxan jarri beharra eragingo luketen egoerak. «Baina komeni da badaezpada prest edukitzea; zein baliabide ditugun jakitea; larrialdi egoera sortzen bada, aurre nola egingo zaion zehaztuta edukitzea; komunikazioa eta koordinazioa nola egingo den definituta izatea; eta sor daitezkeen kalteak nola kudeatuko liratekeen jakitea». Planak diputazioei eta kostaldeko udalei ere eragingo die. Horregatik, datorren ostiralean guztiekin bilduko da Jaurlaritza, zehaztasunak emateko.]]>
<![CDATA[Gizonezko bat espetxeratu dute, martxoan gizon bat hil zuen sutea piztea egotzita]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/016/001/2019-04-09/gizonezko_bat_espetxeratu_dute_martxoan_gizon_bat_hil_zuen_sutea_piztea_egotzita.htm Tue, 09 Apr 2019 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1878/016/001/2019-04-09/gizonezko_bat_espetxeratu_dute_martxoan_gizon_bat_hil_zuen_sutea_piztea_egotzita.htm
Donostiako Zubiberri Bidea kalean dago erretako eraikina. Urteak zeramatzan hutsik, eta hainbat etxegabek aterpe modura erabiltzen zuten. Sutea piztu zenean, emakumea ez zegoen eraikinean, baina han egiten zuen lo sarritan. Atxilotutako gizonak urruntze agindua zuen. Gau hartan, hiru pertsona zeuden barruan: hildakoa eta beste bi, ospitalera zaurituta eroan zituztenak.

Martxoaren 1eko 05:30 aldera piztu zen sua. «Azkar» zabaldu zen, eta «nabarmen» hondatu zuen eraikina. Beheko solairuan lo zeuden bi gizonak zaurituta eroan zituzten Donostiako ospitalera; batek hanka apurtu zuen garretatik ihesi zihoala, eta besteak kea arnastu zuen. Hirugarren gizona, hildakoa, goragoko solairu batean lo zegoen. Sutea itzali eta barrura sartzea lortu zutenean, suhiltzaileek haren gorpua topatu zuten, erreta.

Susmagarria, hasieratik

Ertzaintzak hasieratik esan zuen suteak nahita piztua izan zen zantzuak zituela. Segurtasun Sailak orain azaldu duenez, joan den astean atxilotutako gizona susmagarri nagusia izan da ikerketaren hasieratik. Sasoi batean eraikinean bizi izan zen, bikotekide zuen emakumearekin. Harrezkero, gizon horrek sutearen egunean Gipuzkoako hiriburuan egin zituen mugimenduak ikertzen aritu da Ertzaintza. Hala, jakin dute martxoaren 1ean Donostian trena hartuta alde egin zuela, sutea piztu eta minutu gutxira.

Sua pizteko erregaia zelan lortu zuen ere ikertu dute. Izan ere, Ertzaintzaren ikerketa zientifikoko kideek suteak utzitako hondakinak ere aztertu zituzten, eta erregaiaren aztarnak topatu zituzten: zehatzago, adierazi dute gasolina erabili zuela sua azkarrago hedatzeko. Ikerketan jakin dute atxilotuak ustez beste baten bidez eskuratu zuela gasolina; hala ere, Ertzaintzak argi utzi du beste pertsona horrek ez zekiela zertarako nahi zuen erregaia.]]>
<![CDATA[Amamaren titulazio festan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/048/001/2019-04-06/amamaren_titulazio_festan.htm Sat, 06 Apr 2019 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1887/048/001/2019-04-06/amamaren_titulazio_festan.htm
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko esperientzia geletako ikasleei diplomak banatu zizkieten atzo. Giza Zientzietako ikasketak egin dituzte. 16. promozioko ikasleak dira: 53 emakume eta 32 gizon. 55 urtetik gora dituzte guztiek. «Ez zaizue titulurik oparitzen; zuen lanarekin lortu duzuen arrakasta da», esan zien esperientzia geletako zuzendari Alfonso Unzetak. «Klaseetara etortze hutsarekin gainditu dugu. Gero, norberaren lanaren arabera lor dezakezu hortik gorako nota. Ohorezko matrikula lortu nahi duzula? Ba, badakizu zer egin: lan eta lan», azaldu zuen Karmele Maguregik. «Baina ez dago azterketarik, eta hori oso garrantzitsua da», gehitu zuen Victoria Lantaronek.

Euren ikaskide Karmele Lejona, Begoña Perurena eta Txema Ingunzarekin egon ziren atzoko ekitaldian. Oso pozik zeuden bostak, graduazioagatik. Baina penatuta ere bai, aurki ikasteko aukera bukatuko zaielako. «Lau urte hauek ohartu ere egin gabe pasatu zaizkigu. Eta hain gaude gustura, gero ikastaro osagarrietan eman dugu izena. Eta gero ikasle ohien taldean sar zaitezke. Azkenean, hau bizi guztirako bihurtzen da», nabarmendu zuen Ingunzak. Izan ere, berez, aurreko ikasturtean amaitu zituzten Giza Zientzietako ikasketak, baina ikasten jarraitzea erabaki zuten. «Oso ondo pasatzen dugu. Gure artean oso giro ona daukagu. Ikastea baino gehiago da. Txangoak ere egiten ditugu, eta gure arteko harremanak gehiago estutzen dira».

Gazte hartu zuen erretiroa Inguzak, eta bidaiatzeari ekin zion. Baina hara eta hona ibiltzeaz «aspertu», eta esperientzia geletan izena ematea erabaki zuen. Maguregi, berriz, langabe geratu zen 56 urterekin. «Banekien erretiroa hartutakoan ikasi egingo nuela; beraz, izena eman nuen lana galdu nuenean».

Euskara, faltan

Gaztelaniaz ikasi dute. Perurena izan da salbuespena: Biologia ikasgaia euskaraz ikasi zuen, eskaini zuten azken urtean. «Guk ikasketak erdaraz egin ditugu, eta bat-batean unibertsitatera etorri eta euskaraz hasi beharra, zaila da. Baina irakaslea ona zen, oso ondo azaltzen zuen». Bostak dira euskaldunak, eta euskaraz ikasteko aukeraren falta sumatu dute. Lantaronek beste eskaera bat ere egin du: «Jende gehiagori eskaini behar zaio ikasteko aukera. Gehiegi dira kanpoan geratzen direnak».

«Tituluak ez du lana bilatzeko balio», ohartarazi zuen Ingunzak. Baina bai euren jakin-mina eta ikasteko gogoa asetzeko. Eta Lejonaren arabera, hori nabaritu da eskoletan. «Irakasleek esaten digute nahiago dutela gurekin 18-20 urteko gaztetxoekin baino. Gurekin atseginagoa da haientzat, interes handiagoa dugulako, ikasteko gogo gehiago eta lanerako borondate gehiago».]]>
<![CDATA[Itunpekoetako gatazka, datorren ikasturtera luzatzeko zorian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2019-04-05/itunpekoetako_gatazka_datorren_ikasturtera_luzatzeko_zorian.htm Fri, 05 Apr 2019 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2019-04-05/itunpekoetako_gatazka_datorren_ikasturtera_luzatzeko_zorian.htm
Martxoan Manu Lezertua EAEko arartekoaren babesa ere bazuten sindikatuek. Langileen aldarrikapenak bidezko jo zituen, eta patronal eta sindikatuen artean bitartekari lanak egiteko prest agertu zen. Herenegun, ordea, gatazka «pribatua» dela esan zuen, eta, horregatik, patronalek eta sindikatuek konpondu behar dutela, ez arartekoaren ez Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarik gabe. Zubizarretak erantzun dio Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeen ia erdia dagoela gatazkan. 120.000 bat neska-mutilek ikasten dute zentro horietan. Jaurlaritzak itunpeko sarea «azpikontrata merketzat» duela salatu du: «Hezkuntzan egindako murrizketak itunpekoetan ere aplikatu ditu. Orain ezin du bere erantzukizuna ukatu». Cristina Uriarte sailburuak greba «itunpeko sarearen aurkakotzat» jo du, eta sindikatuak haserrearazi.

Langileen artean nabaritu da nekea. Sindikatuek eurek emandako datuak dira: urtarrileko deialdian langileen %65ek egin zuten bat grebarekin; apirilekoan, berriz, %55ek. Kristau Eskolak urtarrilean irakasleen herenak greba egin zuela esan zuen; atzo, %16k. Dena den, Zubizarretak uste du parte hartzea «handia» izan dela orain ere. Salatu du langileek nekea ez ezik zentroen «presioa» ere sentitu dutela.]]>
<![CDATA[Ikasle faltan daude irakasleak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1959/010/001/2019-04-03/ikasle_faltan_daude_irakasleak.htm Wed, 03 Apr 2019 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1959/010/001/2019-04-03/ikasle_faltan_daude_irakasleak.htm ikastola hitza eroan arren, ez da Ikastolen Elkarteko kide, baizik eta Elizbarrutiko Ikastetxeetakoa; baita EIB Eusko Ikastola Batzakoa ere. Duela lau urte iritsi zen zentroko zuzendaritzara Alaine Solabarrieta. «Ez da fenomeno berria. Gure ikastetxean duela 30 urte hasi ginen ikasleak galtzen». Eginahalak egin dituzte aurrera jarraitu ahal izateko, baina jadanik eskola ez da «bideragarria». Maila ezberdinetako ikasleak ikasgela berean bildu dituzte azken urteetan, «metodologia berritzaileak» erabilita. Baina kasu askotan ez dira iristen ikasgela bat zabalik edukitzeko behar den gutxieneko ikasle kopurura —hamazazpi—.

«Ondarroan urtean ez dira 50 haur ere jaiotzen; oso gutxi dira hiru zentrorentzat. Ez dago umerik», ohartarazi du. Baina irakasleak, bai. Familiek ez ezik, irakasleek eta gainontzeko langileek ere osatzen dute Txomin Agirreko komunitatea. Batzuek erretiratu ahala, berriak sartu dira. Gaur egun 28 behargin dira. Zer gertatuko da eurekin? Bildu dira sindikatuekin eta abokatuekin. Baina oraindik ez da erabakirik hartu. «Lehenengo, ikasleena konpondu nahi izan dugu, eta hurrengoa izango da irakasleena. Maiatzean izango da». Langileei Elizbarrutiko Ikastetxeetan beste lan bat eman dietela esan du.

Bilboko Elizbarrutia da eskola horien jabea. Markina-Xemeingo Bera Kruz ikastola da gertuen duen zentroa. «Ondarroa leku guztietatik aparte dago. Irakasle gehienak hemen bizi gara. Markinan ez dago gehiagorentzako lekurik. Eta guretzat urruti geratzen dira Bilboko ikastetxeak, hara egunero joateko. Ikusiko da zer gertatzen den. Bakoitzak ikusiko du zer komeni zaion». Esan du hainbatek sare publikoko oposizioetan izena eman dutela, gertuago lana topatuko duten itxaropenez. Aitortu du badakitela Elizbarrutiko Ikastetxeetan ez dela denentzat lekua egongo. «Ez gara matrikulazioan behera egin dugun bakarrak, eta Ondarroa ez da jaiotza tasa gero eta txikiagoa duen bakarra».

Abenduan iragarri zuen Donostiako Claret ikastolak 91 urteko ibilbideari amaiera emango diola —Mariaren Bihotza zen 2016ra arte—. Kristau Eskolako kide da, baita EIBkoa ere. 200 ikasle ditu, eta hurrengo ikasturtean maila jakin batzuetan baino ez ditu emango eskolak. Seguruenik 2019-2020koa izango dute azken ikasturtea claretarren ordenako ikastetxean; Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen ari da ikasgela horientzako ituna.

Ondarroako eskolak 3 eta 16 urte arteko 160 ikasle ditu egun. Datorren ikasturterako ia denek egina dute matrikula: edo Ondarroan dauden beste bi zentroetako batean, edo Markina-Xemeingo Bera Kruz ikastolan. Gaur egun, sei ume geratzen dira Txomin Agirren matrikulatuta. Horietatik hiru neba-arrebak dira, eta udan atzerrira joango dira. Beste hirurak uztailean sartuko dira Ondarroako eskolaren batean. «Zorionez, familia guztiek nahi izan duten ikastetxean matrikulatu dituzte umeak; alde horretatik, oso pozik gaude».

Azken bost urteetan %8 jaitsi da matrikulazioa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletan. Adituek uste dute datozen urteetan antzeko joera izango dela. Biztanleriaren piramideak hautsi egingo du eskaintzaren eta eskariaren arteko oreka. Eskola gehiegi egongo da aurki. Eta sindikatuek ez dute enplegua suntsitzerik nahi. Hain zuzen, hori da Kristau Eskolako lan gatazkan konpondu ezinik dabiltzan arazoetako bat. «Afiliatuek argi esaten digute: soldatan baino indar handiagoa egin enpleguari eusteko neurrietan», aitortu du Aitor Nuñez LAB sindikatuko Hezkuntza arduradunak. Haren esanetan, Ikastolen Elkartean lortu dute nolabaiteko konponbidea ematea: ikastola batean «sobera» egon daitezkeen irakasleak beste batean jartzen dituzte. «Hori hitzartu genuenetik, ez da enplegurik suntsitu».

Bermeen premia

Kristau Eskolako gatazkan ere hori da sindikatuen helburua: enpleguari eusteko plan bat. Joan den asteko negoziazio mahaiaren bileran, patronalak lan itun berrian txertatuko litzatekeen plan bat adosteko «konpromisoa» proposatu zuen. «Lanpostuen %100 mantentzea» da helburua, patronaleko zuzendari Mikel Ormazabal esanetan. Baina sindikatuek gehiago nahi zuten. «Konpromisoa baino gehiago behar dugu lan itun bat sinatzeko. Egutegi bat behar da, plangintza bat, noiz hasiko den, nola egingo den, eta, batez ere, adostuko den hori beteko den bermea». Segurtasun falta hori egotzi zioten Eusko Jaurlaritzari ere.

Kristau Eskolako eta IZEAko lan gatazka «konpontzen laguntzeko», itunpeko sare osoan enplegua mantentzeko neurri bi proposatu zituen Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak martxoaren 21ean: batetik, patronal bakoitzean lan poltsa bat sortu gura du, eta, bestetik, errelebo kontratuak sustatu nahi ditu, lantaldeak gaztetzeko. Miren Zubizarreta ELAko Hezkuntza arloko arduradunak uste du horrek ez duela enplegua bermatzen. Gainera, kalitatea «okertuko» dela ohartarazi du. «Errelebo kontratuetan lanaldi erdiak eskaintzen dira, eta ez da bermatzen kontratu finkoak izango direnik».

Lekualdatzeak patronal bereko zentroen artean egitea da aldarrikapena. Baina nahikoa izango al da? Matrikulazioak jaisten jarraituz gero, eskola guztiek izan ditzakete behar baino irakasle gehiago. «Ikastoletan oraingoz baliagarria da, baina ez dakigu noiz arte», aitortu du Nuñezek. «Arazo itzela datorkigu aurretik, eta, era berean, erronka polita».]]>
<![CDATA[Azidoak salatu du isuria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/012/001/2019-04-03/azidoak_salatu_du_isuria.htm Wed, 03 Apr 2019 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1925/012/001/2019-04-03/azidoak_salatu_du_isuria.htm
Ozeanoek atmosferara isuritako CO2 karbono dioxidoaren parte bat xurgatzen dute. Nazioarteko hainbat ikerketak erakutsi dute gero eta azidotuago daudela, gero eta CO2 gehiago xurgatzen dutelako, atmosferara gehiago isurtzen delako. Estuarioetan, ordea, ez da hala gertatzen: hartu ordez, apur bat bada ere, estuarioek eurek isurtzen dute airera. «CO2-a azido bat da, eta, uretan disolbatzen denean, protoiak hedatzen ditu; ura azidotu egiten da, eta uraren pH-a jaisten da», zehaztu du. Oro har, Bilboko itsasadar osoan, ibaian hasi eta Abraraino, pH maila «normalak» neurtu dituzte hiru urteotan. Baita Galindo inguruan ere, batzuetan izan ezik. Horregatik uste dute desoreka horiek inguruan izandako isurien ondorio direla. «Galindo fabrika askotatik igarotzen da itsasadarrera iritsi arte. Edonon egon daiteke isuri hori». Galindok berak beste erreka batzuen ura jasotzen du. Horietara joateko asmoa dute orain, kutsadura zeinetatik datorkion topatzeko asmoz.

Kortazarren tesiaren asmoa, berez, ez zen isuriak bilatzea. Estuarioetako azidotasuna neurtzeko formulak sortu nahi izan ditu. Ozeanoetan, itsasoan, gazitasuna beti da bertsua: ur litro bakoitzeko 35-36 gramokoa. Eta itsasoaren pH-a neurtzeko formulak zehatzak dira. Ibaietan, berriz, 0,2 gramokoa da; geza da ura. Beraz, estuarioetan oso aldakorra izaten da gazitasuna, hainbat faktorek eragiten dutelako: mareek, uraldiek, tenperaturak... Hala, gazitasuna aldatuz joaten da. Aldakortasun horrek eragindako zailtasunak direla eta, ikerketa gutxi egin dira estuarioen azidotasuna neurtzeko. «Gure helburua izan da ibaietako 0,2 gramoko gazitasunetik itsaso zabaleko 35 gramoetara, estuario osoan baliagarri izango zaizkigun formula matematikoak sortzea». Eta lortu du. Horretan ibili dira azken hiru urteotan.

Hiru hilean behin joan izan dira laginak hartzera, urtaroen eragina ere kontuan hartu ahal izateko. Ez bakarrik Bilboko itsasadarrera; baita Plentziakora eta Urdaibaira ere. Bizkaiko hiru estuario nagusiak izan ditu ikerketarako leku. Guztira 57 lagin hartzen zituzten neurketak egitera joaten ziren aldiro. «Urdaibai hautatu genuen, biosferaren erreserba delako. Beraz, argi geneukan hango urak garbi topatuko genituela. Bilbokoa hautatu genuen, historikoki kutsadura itzela izan duelako; gaur egun zelan dagoen ikusi nahi genuen. Pentsatu genuen Plentziakoa bien arteko egoera batean egongo zela, baina ikusi dugu Urdaibaiko itsasadarraren pareko dagoela».

Berez, neurketa gehienetan, baita Bilbokoan ere, Urdaibain eta Plentziako itsasadarrean besteko azidotasuna topatu dute. «Galindoko salbuespen hori kenduta, hartu ditugun datuek ez digute atentzioa eman. Oraindik ez ditugu sakon aztertu; hori hurrengo hil eta urteetako lana izango da». Izan ere, Kortazarren esanetan, uraren azidotasunaren bilakaera aztertzeko urte askotan jarraian egin behar dira neurketak. Gutxienez hogei urteko azterketak behar direla uste du. Orain arte, bada, horretarako metodologia sortu eta finkatu du; aurrerantzean azterketak egitea izango da erronka.

Metal astunak

Azidotasunak badauzka arriskuak. Besteak beste, esan nahi du normala den baino CO2 gehiago isurtzen duela ur horrek. Horrenbestez, berotegi efektuari aurre egiteko beste oztopo bat izango da. Beste alde batetik, eragina du bioaniztasunean, arriskutsua delako muskuiluentzat. Karbonatoa behar dute oskolak sortzeko, baina, azidoarekin, karbonatoa bikarbonato bihurtzen da uretan. Beraz, deformazioak sortzen zaizkie muskuiluei, eta hilkortasun tasa «nabarmen» hazten da.

Bilboko itsasadarraren kasuan badu beste arrisku bat. XIX. mendeko industrializaziotik, inguruko industriaren zabortegia izan da ibaia. Kutsadura handia izan du. 1990eko hamarkadatik erruz aldatu da egoera: dagoeneko ez dago ia isurketarik eta ur zikinen sistemari eta araztegiei esker urak garbitzea lortu da. Azken urteetan oxigeno gehiago du urak, eta azterketaz azterketa espezie berri gehiago topatu dira. Baina oraindik ere hainbat hamarkadatan isuritako metal astunak han daude, hondoan pilatuta, gogortuta.

Ezin daiteke dragatu, material horiek urarekin nahastuko lirateke eta. Baina kontuz, bestela ere badago arrisku hori: «Azidotzeak berak ere elementu horiek uretan disolbatzea eragingo luke. Itsasadarrean hedatuko lirateke, eta itsasora ere iritsiko lirateke. Kate trofikoan sartuko lirateke, eta geure gorputzera helduko lirateke jaten ditugun arrainen bitartez». Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaio Galindok dituen isuri horiek non gertatzen diren identifikatzea, metal astun horiek askatzea saihesteko.]]>
<![CDATA[Bitartekari bat tarteko bilduko dira asteartean itunpekoetakoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/009/001/2019-03-30/bitartekari_bat_tarteko_bilduko_dira_asteartean_itunpekoetakoak.htm Sat, 30 Mar 2019 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1878/009/001/2019-03-30/bitartekari_bat_tarteko_bilduko_dira_asteartean_itunpekoetakoak.htm
Sindikatuek eta patronalek banakako hainbat bilera izan dituzte urtarriletik. Sindikatuen arabera, «adostasunera gerturatzeko aukerak zeudela ikusarazten zuten planteamenduak» egin zituen patronalak. Joan den astelehenean izan zuten negoziazio mahaiaren bilera. Sindikatuek uste zuten neurri berriak jasoko zituztela idatziz. Baina bilkuratik «etsita» atera ziren. «Patronalek atzera egin dute». Uste dute proposatutako edukiek ez dutela adosteko aukerarik ematen. Horregatik erabaki dute bitartekaritzara jotzea. Salatu dute patronalek izandako jarrera «erabat itxia» izan zela. Akordioa lortzeko «giltzarriak» jasotzen dituen dokumentua bidali zioten ostegunean patronalari. Ez dute erantzunik jaso. Baina ondoren iritsi dira Ormazabalen hitzak, proposamen berriak egiteko aukerak agortu zaizkiela esan duenekoak.

Dagoeneko 21 greba egun egin dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 215 ikastetxe hauetan. Datorren astean beste lau izango dira. 120.000 ikasleri eragiten die. Gurasoak «oso kezkatuta» daude, umeen heziketan izan ditzakeen ondorioengatik. Horregatik, negoziazioa eskatzeko manifestazioa egingo dute gaur Bilbon: 18:00etan abiatuko dira Jesusen Bihotzetik. Azken agerraldietan gogor egin dute sindikatuen aurka: «eskaera onartezinak» egitea egotzi diete. Irakasleen artean aldaketak hasi dira: Durangoko (Bizkaia) jesuitetan ez dute bat egin deialdiarekin, eta Bilboko batzuetan «malgutu» egingo dute.]]>
<![CDATA[Kirola, euskara eskolatik kalera igarotzeko zubia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/002/001/2019-03-28/kirola_euskara_eskolatik_kalera_igarotzeko_zubia.htm Thu, 28 Mar 2019 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1886/002/001/2019-03-28/kirola_euskara_eskolatik_kalera_igarotzeko_zubia.htm D ereduko kirola izeneko ikerketa egin dute. Atzo aurkeztu zituzten emaitzak, Zubietan (Donosrtia, Gipuzkoa) egindako jardunaldian.

«Gaur [atzo] bertan, Bilboko errugbi talde bateko kideek esan digute nahiz eta entrenatzaileekin saiatu diren euskararen erabilera indartzen, euskara eskolako hizkuntza den iritzia urteetan barneratu dutenez urratsa egiten ahalegindu direnean erantzuna hori izan dela: 'Euskaraz ari zara? Ez gaude eskolan eta!'». Ohartarazi du lan egin beharko dela halako aurreiritzien kontra. «Uste dugu euskal soziolinguistika berritu daitekeela eremu horretatik ere. Beste eremu batzuetan ari dira gauzak egiten, eta iruditzen zaigu honetatik ere etor daitezkeela berrikuntza interesgarriak», azaldu du Jone Miren Hernandez EHUko irakasleak.

Ikerketarako bost kirol talde hautatu zituzten: Gasteizko Zaramaga pilota elkartea, Getxoko Aixerrota boleibol taldea, Arrigorriagako (Bizkaia) Padura saskibaloi kluba, Donostiako Reala eta Zarauzko (Gipuzkoa) Zarautz eskubaloi taldea. «Kirola aisialdia da, baina bada arautua dagoen esparru formalagoa ere. Nolabait, kirolak badu eskolaren eta kalearen artean hirugarren esparru izateko ezaugarriak», azaldu du Suberbiolak. Bost talde horiek badute ezaugarri komun bat: euskara nahi dute euren taldeetan, eta horretarako lan egiten dute. Eta bide horretan oztopoak gainditu behar izaten dituzte etengabe. Horretan laguntzen ere ahalegindu dira ikertzaileak. Adibidez, ohartu dira gazteek ez dutela berdin jokatzen entrenatzailearekin daudenean edo euren artean berba egitean. Lehen kasuan baino euskara gehiago erabiltzen dute bigarrenean.

Ikerketaren lehen urtean entrenatzaileekin egin zuten lan. Lehen azterketa egin ondoren, entrenatzaile eta jokalariekin lan egiteko modu berri baten bila hasi, eta horretarako materiala sortu zuten: unitate didaktiko bat. «Bereziki komunikazio lanketa bat egin da, modu esperimentalean; talde mailako komunikazioarena, betiere taldetasunetik eta eurek adostutakoan oinarrituta». Ikerketaren bigarren parte horretan, besteak beste, kirolean aritzen diren gaztetxoekin elkarrizketak izan dituzte. Entrenatzaileekin abiatuta, jokalari taldeetara igaro dira prozesuak aurrera egin ahala.

Horri lotuta, ohar bat egin du Suberbiolak: «Askotan entrenatzaileengan jartzen da arreta, baina ikusi dugu jokalariek eta entrenatzaileek berehala nabaritzen dutela klubean euskara erabiltzeak garrantzia daukan edo ez. Gazteei begira gaudenean, lehen lana helduek egin behar dute. Kasu honetan, kirol taldeetako arduradunek dute, neurri handian, euskararen erabilera benetan gerta dadin baldintza egokiak sortzeko aukera eta erantzukizuna». Hala ere, gero protagonismoa gazteek hartu behar dute. «Haiek gabe espazio honek ez luke zentzurik izango». Uste dute oinarrizko banaketa hori errespetatu egin behar dela: ardurak eta eginbeharrak onartu; baita eskubideak bermatu ere.

Taldearen indarra

Hernandezen esanetan, «ezinbestekoa» da kirola eragile gisa hartzea. «Beste aukera bat da». Beste horri bi adiera eman dizkio. «Beste esaten dugu, kirolaz gain hor daudelako beste batzuk: familia, eskola, lagun taldea... Eta guztiak hartu behar dira kontuan. Eta beste esaten dugu, kirola berezia delako, beste era batekoa, arreta berezia merezi duena eta aukera asko eskaintzen dituena». Ez da euskara eta kirola lotu dituen lehen proiektua. «Baina orain bereziki kirolari erreparatzeko garaia dela iruditzen zaigu».

Hernandezek nabarmendu du kirolaren potentzialitate handiena taldearen garrantzia dela. «Kirol batzuk taldean egiten dira; beste batzuk, banaka; baina guztietan taldea presente dago. Pilotan, adibidez, taldean entrenatzen dira, nahiz eta banaka jokatu». Uste du talde nortasun horrek berebiziko indarra duela. «Eskolan gazteak hizkuntzarekin daukan lotura norbanakotik abiatzen da: 'ikasi behar dut', 'azterketa egin behar dut', 'idazlan hau daukat idazteko'... Taldean, berriz, ez da bakarrik norberak euskararekiko duen ardura, baizik eta talde moduan daukagun ardura. Ardura konpartitu gisa aurkeztuko badugu, errazagoa izango da gazteengana iristea». Eta galdera bota die: «Talde moduan zer nahi dugu?».

Hernandezek kontatu du klub batzuek esan dietela esperientzia horrek taldea trinkotzeko balio izan diela. Esan du eurentzat talde trinkoak edukitzea oso garrantzitsua dela. «Talde trinkoa lurra da. Eta guk lurra behar dugu haren gainean beste gauza batzuk eraikitzeko. Talde trinko eta sendo batetik abiatuta, gauza asko lor daitezke. Gure kasuan, euskararen erabilera. Baina beste helburu batzuk ere izan daitezke. Taldea ez bada trinkoa, askoz ere zailagoa da edozein lan egitea, eta helburu batzuk lortzea».

Estrategia berezia

Errealitatearen parte bat aztertu dute. Baina Suberbiolak azpimarratu du ez daudela berdinak diren bi klub. «Kirol motaren, testuinguru soziolinguistikoaren edo taldearen tamainaren arabera, egoera asko aldatzen da». Horregatik, ez dute aurkitu guztientzat balio duen formula bakar bat. «Ezin dugu esan: 'Hau eginez gero, dena hobetuko da'», aitortu du Hernandezek. Baina gogoetarako eta eztabaidarako oinarri bat utzi nahi izan dute, lanerako proposamen orokor batzuk egin.

Besteak beste, kirolaren birdefinizio baten beharra azpimarratu dute, hizkuntzaren eta euskararen begiradatik egina. «Hiztun gaztetxoen begirada eta hizkuntza errealitate askotarikoa ere oso aintzat hartu behar dira birdefinizio horretan». Uste dute kirolak ez duela zertan eskolak egindakoa errepikatu. «Eremu bakoitzaren izaera eta helburuak ezberdinak dira». Hirugarren esparru gisa aurkeztu dute kirola, eta, horregatik, iruditzen zaie estrategia bereziak behar dituela. Ildo horretan, bakoitzaren betebeharrak definitzearen alde egin dute: federazioak, klubek, tutoreek eta familiek. Nabarmendu dute kirola dela gazte askorentzat eskolatik kanpo euskararekin harremana mantentzeko aukera bakarra. D eredua, jalgi hadi plazara ]]>
<![CDATA[Kirola, gazteen artean euskararen erabilera indartzeko aukera]]> https://www.berria.eus/albisteak/164470/kirola_gazteen_artean_euskararen_erabilera_indartzeko_aukera.htm Wed, 27 Mar 2019 07:12:35 +0100 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/albisteak/164470/kirola_gazteen_artean_euskararen_erabilera_indartzeko_aukera.htm Ikerketa egiteko hautatu dituzten klubei, gazteei, entrenamenduei eta entrenatzaileei erreparatuta hainbat ondorio atera dituzte. 1. Klubak. Euskararen sustapenaren aldeko jarrera dute. Horrek lagundu egiten die gazteei euskaraz hitz egiten. Klubek ez dute hizkuntza plangintza zehatzik, baina zenbait erabaki euskararen baitan hartzen dituzte. 2. Hizkuntza praktikak. Gazteak jabetzen dira klubak euskararen biziberritzearen alde daudela, eta, beraz, euskarak garrantzia duela eremu horretan. Askok entrenamenduak euskararekin lotzen dute, eskolarekin batera. 3. Entrenatzaileak erreferente. Gazte kirolarientzat erreferenteak dira entrenatzaileak, baita hizkuntza erabilerari dagokionean ere. Giroa zaintzen dute, eta gazteekin hurbiltasuna garatzen dute. 4. Entrenatzaile hiztunak. Entrenatzaileak jakitun dira euren papera oso garrantzitsua dela taldeen Euskararen erabilerak eragina du jokalariengan, eta gazteek gehiago hitz egiten dute euskaraz haiek ere hala egiten badute. 5. Entrenatzaileak, euskaraz. Oro har, entrenatzaile gehienak euskaraz aritzen dira ia beti taldeko gazteekin, baita jokalarien arteko jarduna gaztelaniaz denean ere. 6. Gazteen hizkuntza praktikak. Jokalari gazteen artean gehiago entzun dute gaztelaniaz euskaraz baino. Alde nabarmenak daude talde batetik bestera. Halere, orokorrean gehiago erabiltzen dute euskara entrenatzailearekin hitz egiten ari direnean. 7. Gazteen hizkuntza gaitasuna. Gazte jokalari gehienek maila antzekoa dute euskaraz eta gaztelaniaz. Oso gutxik esan dute hobeto moldatzen direla erdaraz euskaraz baino. Euskaraz hobeto moldatzen direla esan dutenak eremu euskaldunetakoak izan ohi dira. 8. Hizkuntza aldaketa. Gazte askok azaldu dute nerabezaroan utzi diotela euskaraz hitz egiteari, eta gaztelaniaz hasi direla. 9. Komunikazioaren garrantzia. Komunikazioa entrenamenduetan lantzen den arlo garrantzitsua izaten da, eta taldea indartzeko lagungarria izan daiteke. 10. Esaldi laburrak eta emozioak. Behatutako partida eta entrenamenduetan ez dira elkarrizketa luzeak izaten. Kirol hizkeran bi alderdi daude: emozioen adierazpena eta kiroleko terminologia edota aginduen adierazpenak. Gehiago egiten da euskaraz aginduak emateko emozioak adierazteko baino. 11. Entrenamenduetako giroa. Giroa lasaia eta erlaxatua da, oro har, entrenamenduetan, baina aldi berean, formaltasuna eta diziplina handia dute. Egoera horrek aukera asko eskaini ditzake gazteen artean euskararen erabilera handitzeko ariketak egiteko. 12. Hizkuntza lanketa. Entrenatzaileak azalpenak ematen dituen unean ez ezik, partidetako eta entrenamenduetako une ezberdinak erabili daitezke hizkuntza lantzeko. Esaterako, entrenamenduetako jolasak emozio uneak dira. 13. Gazteen iritziak eta bizipenak. Gazteen artean ez dute ikusi euskararekiko sentimendu ezkorrik. Euskaraz hitz egin behar den galdetu dietenean baietz erantzun dute. Euskara desagertzearen arriskuaren inguruko kezka azaldu dute. Halere, zenbaitek esan dute ‘askatasunez’ erabaki dezakeela norberak zein hizkuntzatan hitz egin. 14. Hizkera ez formala. Gazte gehienei kosta egiten zaie hizkera ez formala erabiltzea euskaraz egiten dutenean. Askotan sentitzen dute ez dutela horretarako gaitasun nahikorik. 15. Kode nahasketa. Oso ohikoa da esaldi berean euskara eta gaztelania erabiltzea. Dena den, gehienetan gaztelaniatik euskarara egiten dute hizkuntza aldaketa, eta oso gutxitan alderantziz. 16. Bizipen positiboak. Kirola gazteengan eragiteko gune estrategiko bat izan daiteke. Izan ere, gazteek ikus dezakete euskara hizkera ez formalean ere eroso erabili dezaketela.]]> <![CDATA[Ez dute Bilbon nahi Eurokopa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/021/001/2019-03-27/ez_dute_bilbon_nahi_eurokopa.htm Wed, 27 Mar 2019 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1879/021/001/2019-03-27/ez_dute_bilbon_nahi_eurokopa.htm Eurokopa honi ez! izeneko dinamika ipini dute martxan. Atzo aurkeztu zuten, San Mameseko zelaiaren parean. Dinamika osatzen dutenek adostu duten agiria irakurri zuten: azaldu zuten zergatik dauden Eurokoparen aurka, eta protestak egingo dituztela iragarri zuten, egutegirik zehaztu gabe.

«G7koekin eta Espainiako Vueltarekin egin duten bezala, Espainia eta Frantziako estatuek aukera guztiak baliatuko dituzte euskal langileriaren proiektu nazionala berriz ukatzeko», ohartarazi zuten. Salatu zuten Eurokopa «euskal-espainiar burgesiak» Bilbora ekarriko duen hurrengo «makroekintza» izango dela. Europako errugbi txapelketako finalak Bizkaian jokatu ziren iaz, eta MTV sarien banaketa jaia Barakaldon egin zen. «Oraingoan, futbola izango da negozioa egiteko aitzakia. Baina ezin dugu analisia futbolera mugatu. Hau guztia estrategia konplexuago baten barruan dago: burgesiak bere klase interesen neurrira eraikitako hiri bihurtu nahi du Bilbo».

Haien iritziz, Eurokopak ez die aberastasunik ekarriko langileei. «Haien argi distiratsu, irribarre hipokrita eta lelo hutsen atzean langile klasearen esplotazioa, gure bizitzen prekarizazioa eta espazio publikoaren merkantilizazioa eta pribatizazioa baino ez da egongo». Nabarmendu zuten «kapitalismo patriarkal eta bitarrak» emakumeen irudia erabiltzen duela «gizonezkoen kontsumorako». Eta uste dute Eurokopan hori indartuko dela.

Andre prekarizatuen egoera «larriagotu» egingo dela ere iruditzen zaie: besteak beste, halako ekitaldietan lan baldintzak okertzen zaizkiela eta egiten duten beharra gehiago gutxiesten dela esan zuten. Garbitzaileak, ostalariak eta prostitutak aipatu zituzten. Salatu zuten Eurokopak ustiatuko dituen espazioen erabilerak «maskulinizazioa eta lan prekaritatea» sustatuko dituela; eta, horrekin batera, indarkeria eta eraso matxistak «areagotzeko arriskua nabarmen» haziko dela.

Kaleak poliziaz «beteta»

Argi utzi zuten Eurokoparen eta Bilbon jokatzearen aurka daudela, eta haren aurka egingo dutela. Eta uste dute horregatik «zigortu» egingo dituztela: «Inposizio honen aurka sortuko diren mugimenduak errepresiboki kolpatzeko tresna guztiez baliatuko dira, Euskal Herria, beste behin, estatu polizial bilakatuz». Kaleak ertzainez, guardia zibilez eta indar polizialez «beteko» direla ohartarazi zuten: «Boteredunen interesak eta Euskal Herrira etorriko diren faxistak babestea izango da haien eginkizuna».]]>
<![CDATA[2020ko Eurokopa Bilbon jokatzearen aurkako dinamika aurkeztu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/164430/2020ko_eurokopa_bilbon_jokatzearen_aurkako_dinamika_aurkeztu_dute.htm Tue, 26 Mar 2019 07:33:36 +0100 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/albisteak/164430/2020ko_eurokopa_bilbon_jokatzearen_aurkako_dinamika_aurkeztu_dute.htm <![CDATA[«Urrun» dago akordioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2019-03-26/urrun_dago_akordioa.htm Tue, 26 Mar 2019 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2019-03-26/urrun_dago_akordioa.htm
Urtarrilaren 11n bildu zen azkenekoz negoziazio mahaia. Harrezkero, patronalak banakako bilerak egin ditu sindikatuekin. Tartean bi greba deialdi izan dituzte, urtarrilean bertan eta martxoan. Zubizarretaren esanetan, atzoko mahaian banakako bilera horietan aipatutakoa idatziz aurkeztu zieten. Aurreko egunetan, sindikatuek aitortu izan dute «urrats» batzuk egin izan dituela patronalak, baina «eskasak» zirela; ez zietela erantzuten langileen eskariei. Hala, atzokoari ere ezezkoa eman zioten bost sindikatuetako ordezkariek.

Erabateko adostasuna agertu dute bostek. Patronalak esan die ez duela proposamena hobetzeko aukera handirik, «muga-mugan» dagoela. Atzo aurkeztutakoari ikusten dizkioten hutsuneak idatziz bidaltzeko eskatu diete sindikatuei. Elkarrekin egingo dute idatzia, eta osteguna baino lehen bidaliko diote. Baina, seguruenik, berandu izango da datorren asteleheneko greba saihestuko duen akordio bat lortzeko.

Bereziki soldatei dagokien proposamenak eragin du sindikatuen haserrea. «Onartezintzat» jo dute. Baina ez diru kopuruagatik, nahiz eta salatu duten patronalak egindako proposamenarekin ez dutela erosahalmena berreskuratuko. Azken urteetan langileekin hartutako zorra kitatzeko, aparteko ordainsari bat proposatu du Kristau Eskolak: behin ordainduko litzateke, eta ez lukete langile guztiek jasoko; irakasleentzat litzateke. Sindikatuek uste dute soldataren parte izan beharko lukeela, eta guztientzat.

Hainbat sindikatuk esana dute soldaten zenbatekoa ez dela negoziazioko ardatzetan garrantzitsuena. «Patronalak Eusko Jaurlaritzaren finantzaketari lotu nahi dizkio soldatak, eta, gainera, epe luzerako izatea nahi du, 2023ra bitartean»; horrela azaldu du Zubizarretak gatazkaren oinarria. Ohartarazi du soldatak negoziazio mahaian eztabaidatu behar direla, bestela sindikatuei negoziatzeko eskubidea urratzen zaiela. «Negoziazio kolektiboa erabat suntsitzen du», salatu du LABeko ordezkari Aitor Nuñezek.

Bereziki, datozen urteetan etor daitekeen matrikulazio jaitsierak kezkatzen ditu langileak. Enpleguak ez kentzea da haien aldarrikapen nagusienetakoa, lan kargekin batera. Kristau Eskolak «sobran egon daitezkeen langileen %100» beste postu batean jartzeko konpromisoa hartu du, baina atzoko proposamenean ez du zehazten nola. «Konpromisoak oso ondo daude, baina neurri zehatzak falta dira, hitzartutakoa beteko den berme mekanismoak eta kronograma bat behar dira».

«Birformulazio» premia

Nuñezek baikor begiratu nahi izan dio bilerari: «Edukiak egon dira, eta egon daitezke, baina badira birformulazio bat behar duten puntu batzuk. Datozen asteetan berri hobeak jasotzea espero dugu». Kristau Eskolako zuzendari nagusi Mikel Ormazabal, ordea, ezkorragoa da. Ohartarazi du ez dela bideragarri atzoko proposamenari hobekuntzak gehitzea. Beraz, proposamen horretan egin beharko dira akordioa ahalbidetu dezaketen aldaketak. Gurasoen kezkarekin bat egin du; esan die euren «esku dagoen guztia» egin dutela greba saihesteko.]]>
<![CDATA[Itunpekoetako sindikatuak "dezepzionatuta" atera dira negoziazio mahaitik]]> https://www.berria.eus/albisteak/164373/itunpekoetako_sindikatuak_dezepzionatuta_atera_dira_negoziazio_mahaitik.htm Mon, 25 Mar 2019 19:46:56 +0100 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/albisteak/164373/itunpekoetako_sindikatuak_dezepzionatuta_atera_dira_negoziazio_mahaitik.htm <![CDATA[Natura eta hiria, berbetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1956/048/001/2019-03-24/natura_eta_hiria_berbetan.htm Sun, 24 Mar 2019 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1956/048/001/2019-03-24/natura_eta_hiria_berbetan.htm Etxeak. Hala du izena hirurek osatutako multzoak. Natura, hiriari berbetan, Bilboko Arriaga plazaren erdian. Mikel Lertxundi eskultore bizkaitarraren lana da. Beste sei daude Bilbon: Erribera kalean, Isozaki Atean, Abandoko Errepublikaren parkean, Euskadi plazan, Azkuna zentroaren kanpoko aldean eta Ertzilla kalean. Hilabetez egongo dira bilbotarrekin eta bisitariekin komunikazioan, Loraldia jaialdiaren egunetan. Atzo eguerdian ekin zioten berbaldiari. Eta lehen hitzak arteari esan zizkioten: musikari, bertsoari eta dantzari. Edo, zuzenago: Gorka Benitez saxofoi jotzailea, Oihana Bartra bertsolaria eta Garazi Etxaburu dantzaria hiru piezako eskulturarekin komunikatu ziren, euren diziplinak tresna modura erabilita. Elkarketak du izena erakusketak.

«Mikel Lertxundi berritxuarra/eta bere obra biba/ orain artean irten izan da/ horrekin mundu erdira/gaur berriz Bilbon daukagu lana/ ze polita den begira/ lehengoz kale erakusketa/euskal artisten neurrira/ orain arte Bilbon soilik kanpoko/ batzuek zuten kabida/ ta zorionez gaurko egunean/ arteak ireki dira». Bartraren lehen bertsoak ireki zuen ikuskizuna. Lertxundik aitortu zuen bere lana Bilboko kaleetan erakutsi ahal izatea umetako amets baten parekoa dela. «Ez da hain erraza izan hau lortzea, baina pozik nago. Tamaina honetako eskulturek, plaza publikoan ez bada, ez dute beste aukerarik publikoarekin egoteko. Eta lortu dut».

Umetako Bilbo gogoan

Non eta Bilbon, Lertxundiren ume sasoiko hiri handian, industriaren ikurrean. Gogoratu zuen izeko-osaba batzuk zituela Bizkaiko hiriburuan, eta haienera joaten zirela. «Burdin usaineko Bilbo zen hura. Etxera bueltan opariak eroaten genituen, olgetan egiteko jostailuak: itsasontzi bat, tranbia bat eta koloretako arkatzak, Bilbon ikusitakoa marrazteko». Industria eman zion Bilbok Lertxundiri, burdinarekiko miresmena. Eta Lertxundik natura ekarri dio bueltan: bilbotarrak naturara gerturatu nahi ditu. «Pozik egongo naiz Bilbok merezi duen neurrikoa baldin bada nire obra».

«Burdina mugitzen den/ a zelako zalantza/ egurrarekin berriz/ badugu esperantza/ harria altxatzen dugu/ euskaldunok gorantza/ hiru elementu ezberdin/ ta elkarrekin antza/ gaur batuko zaizkigu, noski/ elkarrenganantza/ gurekin eta guretzat/ egingo dute dantza». Harrizko piezatik hasi zuen dantza Etxaburuk. Ikusminez begiratu zuen. Laztandu zuen. Atetik so egin zuen barrura. Burdinazkoan barrura sartu zen. Eta zurezkoan eserita entzun zuen tarte batez Benitezek jotako bigarren pieza.

Harriak ura zuen ezkutuan barruan; burdinak, sua; eta zurak, haizea. Ikuskizuna bukatutakoan, ikusleek eskulturetara sartzeko aukera izan zuten. «Esan dutenean, zentzu metaforikoan ari zirela pentsatu dut. Baina ez, egia da. Artista hauek nahi dutena egiten dakite», azaldu zuen Iñaki Goienetxea bilbotarrak.]]>
<![CDATA[Basauriko abusuen biktima: "Baskoniak lehenagotik zekien entrenatzailea ikertzen ari zirela"]]> https://www.berria.eus/albisteak/164192/basauriko_abusuen_biktima_baskoniak_lehenagotik_zekien_entrenatzailea_ikertzen_ari_zirela.htm Wed, 20 Mar 2019 07:17:33 +0100 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/albisteak/164192/basauriko_abusuen_biktima_baskoniak_lehenagotik_zekien_entrenatzailea_ikertzen_ari_zirela.htm <![CDATA[Zeladore batek egindako erasoa salatu du andre batek]]> https://www.berria.eus/albisteak/164162/zeladore_batek_egindako_erasoa_salatu_du_andre_batek.htm Tue, 19 Mar 2019 07:16:49 +0100 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/albisteak/164162/zeladore_batek_egindako_erasoa_salatu_du_andre_batek.htm <![CDATA[Eskola kristauek beti fiskaltzan salatuko dituzte sexu abusuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1874/008/001/2019-03-19/eskola_kristauek_beti_fiskaltzan_salatuko_dituzte_sexu_abusuak.htm Tue, 19 Mar 2019 00:00:00 +0100 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1874/008/001/2019-03-19/eskola_kristauek_beti_fiskaltzan_salatuko_dituzte_sexu_abusuak.htm
Ikastetxe guztiek krisi batzorde bat osatuko dute, eta abusu kasuak dauden aldiro aktibatuko dira. Eskolako zuzendaritza, abokatuak eta psikologoak izango dira batzordeko kide. Kasu batzuetan, ikastetxea dagoen elizbarrutiko gotzaina edo jabe den ordena erlijiosoko burua ere egongo da. Haiek hartuko dituzte erabakiak. Aurretik, abusuaren berri izan duenak zentroko zuzendaritza ohartaraziko du. Umearekin eta senideekin harremanetan jarriko da ikastetxea, haiek entzun, babestu eta laguntzeko. Orduan hasiko da batzordea beharrean. Besteak beste, barne ikerketa irekiko du, eta fiskaltzara joko du. Abusatzailea abadea edo fraidea denean, Elizan ere salaketa jarri beharko da. Abusuak aspaldikoak izan eta preskribatuta daudenean edo ustezko erasotzailea hilda dagoenean, orduan ere ikertu, biktima babestu eta neurriak hartu beharko direla dio protokolo berriak.

Jarrera aldaketa

Azken hilabeteetan jakin diren kasuen ondoren dator protokolo berria. Urtea hasi denetik, Euskal Herrian hiru ikastetxetan salatu dira. Biktimek hainbatetan egotzi izan diete Eliza katolikoari eta haren inguruko erakundeei abusatzaileak babestu eta errua eurei egotzi izana. Protokolo berriak jokabide horiek aldatu nahi ditu, eta esplizituki debekatzen ditu: «Ezin da erantzule egin biktima izan den umea, nerabea edo heldua. Salaketei ezin zaie garrantzirik kendu, eta ezingo dira inoiz zalantzan jarri». Era berean, ikastetxeetako arduradunek adierazpen publikoak egin behar dituztela dio testuak, eta komunikabideei albisteen zuzenketak eskatzea ere debekatu egiten die.

Ikastetxe erlijiosoen federazioak osatutako protokoloak dio eskola bakoitzak berea osatzea komeni dela. Vatikanoak datozen asteetan aurkeztuko duen protokolo berriaren zain ere badaude: otsailaren 21etik 24ra mundu osoko gotzainen biltzarretako presidenteak Erroman bildu ziren abusuei buruzko bilkuran, eta haren emaitza izango da.]]>