<![CDATA[Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 06 Dec 2022 16:03:21 +0100 hourly 1 <![CDATA[Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Gura baino gutxiago]]> https://www.berria.eus/albisteak/221498/gura_baino_gutxiago.htm Sun, 04 Dec 2022 09:33:12 +0100 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/221498/gura_baino_gutxiago.htm
Dimako Errotazar zentral hidroelektrikoa
Erakundeen parte hartzea 1932ko zentral txiki bat da Arratzukoa, Gandarias-Urkijo familiarena. Unamunoren aitita ibili zen muntatzen; lan istripuz hil zen. Ondoren, Unamunoren osabak hasi ziren beharrean. Zentrala zarratu zuten, eta, hainbat urte itxita egon ondoren, Unamunok erosi zuen. 30 bat urtez izan du martxan. Kontatu du Arratzuko Udalak interesa agertu duela: bideragarri izan daitekeen begiratzen ibili da. «Uraren jauzia ona da. 60ko eta 30eko zaldi potentzia dute turbinek. Neguan, batera erabiltzen ditut biak. 40-45 kilowatt eman ditzakete etengabe. Hogei bat etxetarako beste? Uarkako auzoa osorik ondo hornitzeko beste sortzen da hemen: urtean 85.000 eta 100.000 kilowatt artean». Herrian argindarra bermatzeko aukera bat izan daitekeela uste du; kooperatiba bat sortuta, berbarako. «Teknologia hau eolikoarekin edo fotovoltaikoarekin uztartzen baduzu, ekoizpena handitzea lortuko duzu, bai, baina berriztagarriekin bakarrik ezinezkoa da arazoa konpontzea», ohartarazi du Peñalvak. Ekoizpen hidraulikoa errentagarria izateko, argindarraren prezioa da gakoa. Gutxienez megawatt-ordu bakoitza ehun euroan ordaintzea beharko lukete, zentrala bideragarria izateko. «Azken urteetan gorabehera askogaz gabiltza. Orain, esaterako, oso altu dago, baina pandemia urteetan hondoa jota egon da prezioa, eta orduan ez zen errentagarria. Halako zentral batek mantenu kostu handiak ditu, eta, prezio batetik behera ordaintzen bada, ez da bideragarria», esan du Egiluzek. Azaldu du Madrilen ipintzen dela argindarraren prezioa, eta horrek enpresa handiei egiten diela mesede. Horregatik, uste du erakunde publikoek zentral hidroelektriko txikiei laguntzeko zerbait egin beharko luketela. Gogoratu du 1980ko hamarkadan energia berriztagarrien aprobetxamendurako lege hura onartu zenean argindar konpainia handiek ez zutela halako zentralekiko batere interesik agertu: «Esaten zuten Frantziatik energia nuklearra merke baino merkeago ekar zezaketela. Bai, baina hauek hemen daude, eginda daude, erabiltzeko moduan daude; aprobetxa ditzagun, ez? Batez ere orain, energiarekin dugun arazoa izanda». Lege hark prima batzuk jasotzen zituela esan du, eta orain ere lege aldetik moduren bat topa daitekeela zentral hauei laguntzeko.

Egiluzen esanetan, 1970eko hamarkadan zarratu ziren gehienak zabaldu ziren 1980ko hamarkadan. EEEk Bizkaiko Hitza-ri esan dionez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan energia iturri hau gehiago garatzeko aukera «txikia» da. Uraren Agentziako Arrate ere ados dago: «Halako zentral bat martxan jartzeko egin behar diren inbertsioak kalkulatzen badituzu, eta ikusten baduzu zenbateko ekoizpena lor dezakezun, gure arro gehienetan ez da bideragarria». Inbertsio garestiak Gainera, klima aldaketa ere kontuan hartzeko aldagaia dela iruditzen zaio Uraren Euskal Agentziako Hidrologia Plangintzako arduradunari. «Badirudi sikateak gero eta ugariagoak eta luzeagoak izango direla». Zentral hauek badute onura bat: ez dute ura kontsumitzen; turbinatik igaro ondoren, berriro itzultzen dute. Baina ibaiaren emari ekologikoa mantendu behar da. Beraz, sikateetan zarratu egin beharko lukete zentralek. Era berean, ura erabili ahal izateko, bildu egin behar da, eta horretarako ezinbestekoa da presa bat eraikitzea, handiagoa edo txikiagoa dela ere. «Arrainei eta bestelako faunari ibilguan gora egiten utziko dioten elementuak behar ditu presa horrek; ezin dira oztopo izan, eta ez da inbertsio merkea», ohartarazi du Arratek. Legediak argi zehazten ditu baldintzak. Zentral berriei hori eskatzen zaie, eta dagoeneko zaharrei eskatzen ere hasi dira. «Bermatu behar dugu ibaietan egiten diren aprobetxamenduek ingurunean eta ekosisteman ahalik eta inpaktu txikiena izan dezatela». Halako inbertsioak egin beharrak behartu zuen Unamuno Arratzuko Uarka zentrala zarratzera. Egiluzek esan du Bizkaiko hainbat errotak ere nahi luketela turbina bat ipini argindarra sortzeko, edo lehendik dutena berriro martxan jarri, baina Urak ipintzen dizkien baldintzengatik ez zaiela errentagarri. Zeanuriko Ibargutxi errota da horietako bat. Satur Larrazabalena eta haren familiarena izan zen. Errotatik gertu turbina bat ipini zuten 1950eko hamarkadan, inguruko bizilagunek adostuta. Horretarako, aparteko etxola bat egin zuten. «Orduan ez zegoen argindarrik etxeetan, eta, modu horretan, inguruko zortzi bat baserritarako ekoizten genuen. Hamabost kilowatt sortzeko gaitasuna baino ez zuen; bonbillak piztuta edukitzeko, eta justu-justu. Orduan, etxeetan ez zen tresna elektrikorik erabiltzen, eta nahikoa zen».

Arratzuko Uarkako zentral hidroelektrikoa.
Bizilagunek ordaindu egiten zieten, argindar konpainia balira legez. Kontatu du errota askotan funtzionatzen zutela horrela, euren etxera eta inguruko baserrietara argindarra eroateko. 30 bat urtez ibili ziren horrela Ibargutxi errotan. Gero, Iberduerok bere sarea hedatu zuen, eta etxeetan tresna elektrikoak erabiltzen hasi ziren. Ez zuen zentzurik errotan sortutako potentzia txikiko argindarrarekin ibiltzeak, ez zituelako beharrak asetzen, eta jarduera baimenari uko egin zioten. Duela hiru urte, errota saldu zuen Larrazabalek. Haren arabera, oraingo jabeak, Pedro Elexpek, turbina martxan ipini nahi du berriro, bere kontsumorako argindarra sortzeko, baina Ur Agentziak ipintzen dizkion baldintzak betetzeak inbertsio «handiegia» egitea eskatzen dio. Errotak, ostera, arazo barik funtzionatzen du.

3.000 etxe hornitzeko plakak Galdakaoko Udalak bederatzi hektareako industria orubea erosi du Gorozibain (Usansolo, Bizkaia), plaka fotovoltaikoak ipini eta energia kooperatiba bat sustatzeko asmoz. Orubearen kokapena eta orientazioa aproposak direla esan du Asier Egiraun Galdakaoko Hirigintza zinegotziak: «Hegoaldera begira dago, eta egun osoan jotzen dio eguzkiak. Horregatik, hektareako sor daitekeen energia maila oso altua da: megawatt bat baino gehiago». Bederatzi hektareetatik bospasei erabilita, sei bat megawatt sortzeko aukera izango lukete. «Horrek esan nahi du 3.000 familia edo etxebizitza hornitzeko gaitasuna izango genukeela». Bizkaiko plata fotovoltaikoen parkerik handiena litzateke Gorozibaikoa. Nahi duten herritarrek osatutako kooperatiba batek kudeatuko luke parkea, eta udalak berak ere bazkide izan nahi luke. Energia «demokratizatzeko» bidean sustatuko duten proiektua dela azpimarratu du zinegotziak: «Oso garesti kobratzen da megawatt bakoitza merkatu librean. Herritar gehienek ezin dute hainbeste ordaindu. Horrelako kooperatiba energetikoekin argindarra demokratizatzearen aldekoa da Galdakaoko Udala». Orube hori Maderas Basañez enpresarena izan zen. Hartzekodunen konkurtsora deitu zuen, eta beste enpresa batek erosi zuen. Bigarren honen helburua zen hondakinak tratatzeko planta bat martxan jartzea. «Guri eta inguruan bizi diren herritarrei ez zitzaigun proiektu hori gustatzen, eta erabaki genuen enpresarekin hitzarmen bat egitea», gogoratu du Egiraunek. Enpresak orubeagatik ordaindu zuena eta ondoren han egindako deskutsatze, garbitze eta hesitze lanetan inbertitutakoa, guztira, 1,6 milioi euro izan ziren. Udalak hori ordainduko dio enpresari, itundutako desjabetze batean. Zinegotziak azaldu duenez, orain kooperatiba sustatuko duen enpresa hautatu behar dute. Horretarako lehiaketara aterako dute proiektua. Aukeratuko duten enpresa horrek egin nahi dena azalduko du herrian; modu horretan lortu nahi dituzte bazkideak Galdakaon eta inguruko herrietan. Ez da izango soilik galdakoztarrentzako kooperatiba. Izan ere, ordubea Galdakaoko Udalak erosi duen arren, orain, Bizkaiko Batzar Nagusietan desanexioa onartu denetik, Usansolon dago. Beraz, usansolotarren eta galdakoztarren kooperatiba izango da. Oraindik Usansolok ez du udalik. Behin erakunde berria sortzen denean, hari dagokion gainontzeko ondarearekin hori ere jasoko du Usansoloko udal berriak. Galdakaoko Udalak ez du galduko egindako inbertsioa, ondare horretatik deskontatuko diolako Usansolokoari. «Galdakaoko Udaleko Usansolo Herriako zinegotziak ados egon dira proiektu honekin hasieratik», zehaztu du Egiraunek. Hori gertatu bitartean, bada, sortuko den kooperatibako bazkideek Galdakaoko Udalari kanon bat ordaindu beharko diote lursailagatik. Kalkulatu dute bazkide bihurtzeko egin beharreko inbertsioa zazpi urtean amortizatuko dutela bazkideek. Plaka fotovoltaikoen parke honetan sortutako argindarra ez dute bazkideek zuzenean kontsumituko; argindar konpainiari salduko diote. «Enpresak bazkideei ordainduko die bere ustez argindarra sortzea kostatu zaiena: 50 euro kilowatt bakoitzeko». Autohornidura Energiari dagokionez, Galdakaoko Udalak baditu beste proiektu batzuk ere esku artean. Besteak beste, udal eraikin guztietan panel fotovoltaikoak jartzeko asmoa dute, autohornidura bermatzeko. Momentuz, zazpi proiektu eskatu dituzte, zazpi eraikinetan jartzeko. Datorren urtean zehar lizitatuko dituzte. Kasu horietan plaka horiek sortuko duten argindarra udal eraikinak eta bostehun metroko erradioan dauden inguruko eraikinek kontsumitu ahal izango dute. Aparkaleku publikoetan elektrolinerak jartzen ere badabil udala: Galdakaoko bitan eta Usansoloko batean egongo dira.]]> <![CDATA[«Aldea dago familiek zer egin nahi duten eta zer egiten duten»]]> https://www.berria.eus/albisteak/221492/aldea_dago_familiek_zer_egin_nahi_duten_eta_zer_egiten_duten.htm Sat, 03 Dec 2022 07:46:57 +0100 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/221492/aldea_dago_familiek_zer_egin_nahi_duten_eta_zer_egiten_duten.htm <![CDATA[«Lehengo futbolariak naturalak ziren; oraingoak itxurak kezkatuta bizi dira»]]> https://www.berria.eus/albisteak/221195/laquolehengo_futbolariak_naturalak_ziren_oraingoak_itxurak_kezkatuta_bizi_diraraquo.htm Mon, 28 Nov 2022 11:47:33 +0100 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/221195/laquolehengo_futbolariak_naturalak_ziren_oraingoak_itxurak_kezkatuta_bizi_diraraquo.htm <![CDATA[Bigarren aldian, biogasa]]> https://www.berria.eus/albisteak/220051/bigarren_aldian_biogasa.htm Sun, 30 Oct 2022 19:45:23 +0100 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/220051/bigarren_aldian_biogasa.htm <![CDATA[Sikateetarako egokitzen]]> https://www.berria.eus/albisteak/216563/sikateetarako_egokitzen.htm Mon, 01 Aug 2022 09:07:26 +0200 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/216563/sikateetarako_egokitzen.htm <![CDATA[Eskubideak merkataritzaren oinarrian]]> https://www.berria.eus/albisteak/216298/eskubideak_merkataritzaren_oinarrian.htm Mon, 25 Jul 2022 15:37:47 +0200 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/216298/eskubideak_merkataritzaren_oinarrian.htm <![CDATA[Proiektua eta kablea, biak doaz ezkutuan]]> https://www.berria.eus/albisteak/213348/proiektua_eta_kablea_biak_doaz_ezkutuan.htm Mon, 16 May 2022 09:26:18 +0200 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/213348/proiektua_eta_kablea_biak_doaz_ezkutuan.htm <![CDATA[«Zaplada itzelak jaso ditut bakea lortzen laguntzeko egindakoagatik»]]> https://www.berria.eus/albisteak/209776/zaplada_itzelak_jaso_ditut_bakea_lortzen_laguntzeko_egindakoagatik.htm Sat, 19 Feb 2022 15:27:30 +0100 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/209776/zaplada_itzelak_jaso_ditut_bakea_lortzen_laguntzeko_egindakoagatik.htm <![CDATA[Bandera bat, barakaldarrak ordezkatzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/209497/bandera_bat_barakaldarrak_ordezkatzeko.htm Sun, 13 Feb 2022 09:54:42 +0100 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/209497/bandera_bat_barakaldarrak_ordezkatzeko.htm Zubiaurrek kontatu du herritarrek esan izan dietela Barakaldok bandera baten beharra duela: “Behin baino gehiagotan etorri zaizkigu galdetzera ea gure herriak zergatik ez duen banderarik. Beraz, uste dugu herritarrentzat ere badela Barakaldon dugun behar bat". Prozesua luzea izango dela azaldu du. Joan den urtearen bukaeran abiatu zuten, eta espero dute datorren urterako bandera ofiziala izango dutela. Lehen pausoa Espainiako Elkarte Bexilologikoarekin harremanetan jartzea izan zen. Banderen ikerketaz arduratzen den erakundea da. Elkarteak txosten bat egin die, eta kolore beltza eta horia dituen bandera bat proposatu dio udalari. Udalak aukera gehiago eskatu dizkio elkarteari, eta beste lau jaso ditu. Bost horien artean hautatu behar dute herritarrek. “Barakaldo ondoen ordezkatzen duten koloreak direla esan digute txostenean. Batez ere, diotenez, herriko futbol klubaren koloreak direlako, baina guk gehiago ere uste dugu: futbol klubaren koloreak ez ezik, herriko kirol elkarte gehienen koloreak ere badira, eta herriko jaietako kartel irabazleek beti izaten dituzte kolore horiek", azaldu du Zubiaurre zinegotziak. 1917an sortu zen futbol kluba, eta, beraz, ehun urtetik gora ditu barakaldarrek bi kolore horiekin duten harremanak. Horia eta beltza erabilita osatu dituzte bost banderak. Ez dakite zer lotura duten kolore horiek futbol klubarekin. “Ikertzen ibili gara, bati eta besteari galdetuz; ez dugu topatu azalpen ofizialik. Norbaitek esan dit taldearentzako kamisetak erostera joan zirenean, kolore horiek zituztenak topatu zituztela, eta horrela bihurtu zirela klubaren koloreak". Barakaldarrek hautatuko duten bandera udalaren osoko bilkurara eramango dute, han gehiengoaren oniritzia jaso dezan. Ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusietara bidaliko dute erabakia. “Batzar Nagusiek hainbat txosten tekniko egin behar dituzte, eta, haiek prest dituztenean, behin betiko onartuko du osoko bilkurak Barakaldoko bandera", adierazi du Zubiaurrek. Auzoen batasuna Behin ofizial bihurtuta, udaletxeko balkoian ipiniko dute, eta herriko toki ofizial guztietan. Horrez gainera, herritarrek ere erabiliko dutela espero dute; besteak beste, jaietan. Zubiaurrek esan du Barakaldon auzo nortasun handia dutela. “Jendeari galtzen badiozu nongoa den, beti erantzungo dizu bere auzokoa: Gurutzetakoa, Lutxanakoa, San Bizentekoa… Ni neu, adibidez, Kastrexanakoa naiz, eta harro esaten dut. Hori oso polita da. Baina, aldi berean, barakaldarrak gara guztiok, eta nahi dugu banderak auzo guztietakoak batzea eta ordezkatzea". Nahiz eta bandera ereduetan ez dagoen halakorik, behin betikoak armarria izango du erdian. Han daude, besteak beste, herriko dorretxeak ordezkatzen dituzten hamabi kanoiak irudikatuta: Aiara, Aranguren, Bengolea, Beurko, Retuerto, Irauregi, Susunaga, Zuhatzu, Larrea, Llano, Lutxana eta Lurkizaga. Auzo horien bat egitetik eratu zen Barakaldoko San Bizente elizatea. Hartara, armarriak ez ezik, banderak ere ordezkatuko du udalerria osatzen duten auzoen arteko batasuna.]]> <![CDATA[«Irratian zerbait kontatzen duzuenean, irudimenaren magia martxan jartzen da»]]> https://www.berria.eus/albisteak/209219/laquoirratian_zerbait_kontatzen_duzuenean_irudimenaren_magia_martxan_jartzen_daraquo.htm Mon, 07 Feb 2022 11:33:20 +0100 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/209219/laquoirratian_zerbait_kontatzen_duzuenean_irudimenaren_magia_martxan_jartzen_daraquo.htm <![CDATA[«Orain arte ez naiz konturatu zer galdu dudan»]]> https://www.berria.eus/albisteak/208639/orain_arte_ez_naiz_konturatu_zer_galdu_dudan.htm Mon, 24 Jan 2022 09:20:13 +0100 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/208639/orain_arte_ez_naiz_konturatu_zer_galdu_dudan.htm <![CDATA[«Pandemiak loa galarazi dit niri ere»]]> https://www.berria.eus/albisteak/206828/pandemiak_loa_galarazi_dit_niri_ere.htm Sun, 05 Dec 2021 13:47:33 +0100 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/206828/pandemiak_loa_galarazi_dit_niri_ere.htm <![CDATA[Motel doa abiadura jaitsiera]]> https://www.berria.eus/albisteak/203652/motel_doa_abiadura_jaitsiera.htm Sun, 26 Sep 2021 09:28:32 +0200 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/203652/motel_doa_abiadura_jaitsiera.htm <![CDATA[«Etxegabetzeagatik ez naiz eztabaidan sartuko; berba egiten jarraituko dugu»]]> https://www.berria.eus/albisteak/201325/etxegabetzeagatik_ez_naiz_eztabaidan_sartuko_berba_egiten_jarraituko_dugu.htm Sat, 31 Jul 2021 12:11:28 +0200 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/201325/etxegabetzeagatik_ez_naiz_eztabaidan_sartuko_berba_egiten_jarraituko_dugu.htm <![CDATA[Hedatzeko bigarren saioa]]> https://www.berria.eus/albisteak/199430/hedatzeko_bigarren_saioa.htm Mon, 21 Jun 2021 09:35:37 +0200 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/199430/hedatzeko_bigarren_saioa.htm <![CDATA[Erriberako merkatutik hornidura polo izatera]]> https://www.berria.eus/albisteak/197790/erriberako_merkatutik_hornidura_polo_izatera.htm Sun, 16 May 2021 09:45:51 +0200 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/197790/erriberako_merkatutik_hornidura_polo_izatera.htm <![CDATA[Gazte etorkinen «familia»]]> https://www.berria.eus/albisteak/197046/gazte_etorkinen_familia.htm Sun, 02 May 2021 15:37:34 +0200 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/197046/gazte_etorkinen_familia.htm <![CDATA[Erosteko aukera gutxi Enkarterrin]]> https://www.berria.eus/albisteak/196029/erosteko_aukera_gutxi_enkarterrin.htm Sat, 10 Apr 2021 15:30:05 +0200 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/196029/erosteko_aukera_gutxi_enkarterrin.htm Santibaez Etxeak garrantzia hartu du Villanos bezala, erosle gehienak Bilbokoak eta metropolikoak direla esan dute langile biek. “Etxean egon behar, irten ezinik. Lan egin behar, umeak ere etxean daudela. Zoramena izan zen gurean. Orain, behintzat, umeak lorategian egon daitezke jolasean", esan du Villanosek. Pisuetan ere igarri dituzte konfinamenduaren ondorioak: balkoiak dituztenak erraz saltzen direla esan dute. Leizagaren esanetan, etxebizitzak garrantzia hartu du: “Kalean bizi den gizarte bat da gurea. Baina ia hiru hilabete egin genituen etxetik irten gabe, eta etxeak ere erosoa izan behar duela ohartu gara". Kontrakoa ere gertatu da: aspaldion jende gutxiago joan da haienera etxea saldu guran, eta horrek eskaintza ez haztea ere ekarri du: “Ezinbestean etxea utzi behar ez duenak baztertu egin du etxea saltzeko asmoa. Itxialdian eroso egon dira txaletean, eta orain ez dute pentsatu ere egin nahi pisura joatea". Erosleek garrantzia ematen diote etxea ondo komunikatuta egoteari. Mungialdearen kasuan, esaterako, Mungian bertan edo alboko herrietan bilatzen dituzte. “Zenbat eta gehiago urrundu, orduan eta gehiago kostatzen da saltzea", adierazi du Bustinzak. Villanosi dagokionez, Bilbotik gertu egoteari garrantzia eman dio etxea aukeratzerakoan: “Oraindik ere, egun batzuetan telelanean gabiltza, baina besteetan bulegora joan behar dugu. Noizbait pandemia bukatu beharko da, eta ez genuen lanetik urrun egon nahi". Internet konexioa ere garrantzitsua da erosleentzat: etxetik lan egiteko eta eskolako lanak egin ahal izateko. “Guk bagenuen saldu ezin izan dugun etxe bat, sareko konexio txarra zuelako", aitortu du Leizagak. Uste zuen erosleentzat garrantzitsua izango dela seme-alabek eskolarako autobusa izatea etxetik edo gertutik. “Baina ez da hala izan: haiek egunero autoz eroan eta ekartzeko prest daude. Horrek asko harritu nau". Baserriak ere erraz saldu direla aipatu du Bustinzak. “Mungian lursail gutxi daude salgai urbanizazioetatik kanpo. Hiru ditugu herrian: La Bilbainakoa, Elorduiganekoa eta Larrabizkerkoa. Horietan lor dezakezu, baina bizilagunak izango dituzu ondoan, eta erosle askok lasaitasun handiagoa gura du. Baserriek ematen dizute hori". Leizagak askotariko erosleak daudela nabarmendu du. Batzuek gurago dute urbanizazio bateko txalet bat, 500-700 metroko lorategiduna. “Ez dute lan askorik nahi ingurua zaintzen". Besteek lursail handiagoak nahi dituzte, 5.000-8.000 metro koadrokoak. “Horretarako aukera bakarra baserria erostea da". Salgai egon diren gehienak saldu dituzte eskualde bietan. Bustinzak esan du hipoteketan ere nabaritu dela. Bankuetako langileek esaten diete “lanez lepo" dabiltzala, eta eskatzen diren maileguak “handiak" direla. Ez daki erritmo honi luzaroan eutsiko dioten. “Aurreikuspen ekonomikoak ezkorrak dira. Baina iaz ere ez genuen hau gertatuko zen susmorik: konfinamendua bukatuta bulegora itzultzean uste genuen ez genuela lanik izango, eta hara gero zer etorri den". Bizkaiko Hitza-k eskualde biotako hainbat herri txikitako udaletan galdetu du ea populazioan nabaritu duten. Erantzun dute igarri dutela euren herrietan etxeen salmentak susperraldia izan duela azken urtean, baina ez da izan biztanle kopuruan nabarmen eragiteko bestekoa.]]> <![CDATA[Geltokia, auzoan bertan]]> https://www.berria.eus/albisteak/195561/geltokia_auzoan_bertan.htm Sun, 28 Mar 2021 09:40:10 +0200 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/195561/geltokia_auzoan_bertan.htm <![CDATA[Muga ipini diote eskubideari]]> https://www.berria.eus/albisteak/192647/muga_ipini_diote_eskubideari.htm Mon, 25 Jan 2021 09:08:17 +0100 Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza https://www.berria.eus/albisteak/192647/muga_ipini_diote_eskubideari.htm Bizkaia, Araba eta Burgos (Gaztela eta Leon, Espainia) arteko mugan dago Gorobel mendilerroa, eta, neurri batean, muga hori desegin egiten du. Hiru herrialdeentzat batasunerako leku izan da historikoki: herrialde bateko eta besteko herritarrek erabili izan dituzte hango herri lurrak, mugaren alde batekoek eta bestekoek izan dutelako horiek erabiltzeko eskubidea. Baina joan den mendearen erdialdetik, mendilerroak zatiketa eta haserrea eragin ditu: Urduña eta Burgosko Villalva de Losa herria gatazkan daude, Gorobelgo 2.000 hektarearen erabilera eskubideagatik. Villalva de Losan daude, baina, gutxienez, IX. mendetik dute urduñarrek erabilera partekatua burgostarrekin: 1959ra arte erabili dituzte, Villalba de Losako abeltzainek handik bota zituzten arte. Epaitegietan ibili dira 1980ko hamarkadatik, eta, Espainiakoetan babesik lortu ez dutenez, Europakoetara jotzea aztertzen ari dira Urduñako Udala eta udalerriko abeltzainak batzen dituen Bedarbide elkartea.

Udalerria Urduñako hiriak eta Ruzabalko Batzak -Belandia, Mendeika, Lendoñogoiti eta Lendoñobeiti herriak- osatzen dute, eta guztiak dira eskubide horren jabe. «Urduña hiriko eta Ruzabal Batzako artxiboetan ez ezik, Valladolideko Kantzelaritzakoan, Alcala de Henaresekoan, Gaztela eta Leongoan eta Burgoskoan [Espainia] ere badaude eskubide historiko hori frogatzen duten agiriak. Guztiek esaten dute inguruko biztanleek gatazkan dagoen eremu hori aprobetxatzeko eskubidea dutela», adierazi du Urduñako Obra eta Zerbitzu zinegotzi Juanjo Sanzek.

Hori baieztatzeko erabili duten azken agiria 1943koa da. Baina urte gutxiren buruan iritsi zen gatazka: 1959ko ekainaren 8an, Urduñako gazte batzuek Villalba de Losako beste batzuekin borrokatu ziren, burgostarrek bizkaitarren ganadua hartu eta Villalba de Losara eroan zutelako. Harrezkero, ezin izan dute lursail horietan bazkatu. «Saiatzen ziren bakoitzean, Villalba de Losakoek ganadua kentzen ziguten urduñarroi, eta gero, ordaindu egin behar izaten zuten berreskuratzeko», azaldu du Mikel Kormenzanak, Bedarbide elkarteko kide den abeltzainak. «[Francisco] Francoren diktadura garaia zen, eta orduko Urduñako Udalak ez zuen ezer egin. 1980ko hamarkadan hasi zen Urduñako Udala herriarenak diren eskubideak eskatzen». Lehenengo saioetan, udalak bakarrik jo zuen epaitegietara. Baina herri lurrak direnez, herriarena da eskubidea, ez udalarena. Horregatik, gerora, Bedarbide elkartearekin batera jo dute auzitara.

Bide luzea epaitegietan

2015ean iritsi zen Burgosko Lehen Instantziako 2. Auzitegiaren epaia: eskubidea ukatu zieten, «Urduña hiriak eta Ruzabal Batzak ez dutelako silvoartzaintza [basoa eta artzaintza uztartzen dituen sistema] jarduerarik egin, erabilera egiteari utzi zatzaion egunetik hogei urtez jarraian, nahiz eta antzinako denboretako eskubidea duten». «Ez da sinestekoa: nola erabiliko genuen eskubide hori Villalba de Losakoek galarazten baziguten? Ez genion nahita utzi eskubide hori erabiltzeari; bortxaz eragotzi digute hamarkada hauetan guztietan», esan du Kormenzanak. «Historialariek egindako txostena aurkeztu genuen, artxibo guztietako agiriekin osatuta, baina ez zuten irakurri ere egin. Epaiak erabat politikoak izan dira», salatu du Sanzek. Burgosko Auzitegi Probintzialak berretsi egin zuen Burgosko epailearen erabakia, 2018ko maiatzean. Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea ipini zuten urduñarrek, baina ez diete onartu.

Villalva de Losako Udalak, berriz, 1901eko agiri bat erabili du epaiketan: Burgosko Erabilera Publikoko Mendien Katalogoa. Hartan, ez da dokumentu historikoek aipatzen duten Gorobel mendilerroaz berba egiten. Haren ordez, Anzalon, Los Valles eta Dehesa del Agua mendiak aipatzen dira. Agiriak dio lehena Villalba eta Muritarena dela; bigarrena, Villalbarena, eta hirugarrena, Villalba eta «beste batzuena». 1943an, «beste» horiek Mijara Murita, Zaballa eta Urduñako udalerria zirela zehaztu nahi izan zuten, baina Villalba de Losak uko egin zion horri 1959tik aurrera. Are gehiago, 1998an Burgosko Diputazioak osatutako katalogoan hiru mendiak Villalba de Losarenak zirela zehaztu zen.

«Ez da bakarrik abeltzainoi lursail haiek ez erabiltzeak eragiten digun kaltea. Herriari kendu dioten eskubide bat defendatzen ari gara», esan du Kormenzanak. Epaiketan ohartarazi zuten sei milioi euroren galerak eragin dituela bazkatzeko eskubidea ukatu izanak. «Egungo abeltzainok herriko lurretan bazkatzen ditugu gure abereak betidanik, baina garai hartakoentzat sekulako kolpea izan zen. Abere asko kendu ziren, eta abeltzain askok utzi zuten ogibidea». Kormenzanak emandako datuen arabera, ehun abeltzainetik gora eta mila burutik gora buru daude udalerrian. Sanzen esanetan, abeltzainak ez dira kaltetu bakarrak: Urduña hiriko eta Ruzabal Batzako herritarrek lursail haietatik hartzen zituzten zura eta ura.

Kormenzanak ez du uste gatazkaren oinarrian Villalba de Losako abeltzainak daudenik. «Egoerak onura eragiten die, baina ez dut uste haiek sustatutakoa denik. Gehiago da gatazka politiko bat». Esan du epaiketan abeltzainak aholkatzen eta laguntzen Burgosko Basogintza Batzordea ibili dela. «Eurek kudeatu nahi dituzte lursailak, gu han egon barik». Sanzek ere gogoratu du 1950eko hamarkadan lursailetan arbolak landatzeko erabaki baten ondoren etorri sortu zela gatazka. «Bizkaian, berriz, bakarrik gaude: hasieran Bizkaiko Foru Aldundiaren babes juridikoa izan genuen, baina gero, antza, nekatu egin ziren. Esango nuke traba egiten dien gatazka bat dela eurentzat». Bizkaiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Babesteko Sailari auziaren inguruan galdetu dio Bizkaiko Hitza-k, baina ez du erantzunik jaso.]]>