<![CDATA[Iban Zaldua | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 07 Oct 2022 14:06:47 +0200 hourly 1 <![CDATA[Iban Zaldua | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ipuina engainua da —Eskola segregazioa—]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1869/026/001/2022-09-10/ipuina_engainua_da_8212eskola_segregazioa8212.htm Sat, 10 Sep 2022 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/1869/026/001/2022-09-10/ipuina_engainua_da_8212eskola_segregazioa8212.htm
Haren parean dagoen aulki librean eseri da June, eta, berehala, norberaren aulkitik pixka bat altxatuz, muxu arin bat eman diote elkarri masailean.

Luze daramazu itxaroten?

Ez, duela gutxi iritsi naiz.

Zer moduz bidaia?

Ondo. Forondan taxi bat topatzea kostatu zait, baina.

Bai, beti berdin, neska. Pasatu al zara...?

Ez, ez dit astirik eman; zuzenean etorri naiz hona —Mireiak aulki ondoan daukan Samsonite distiratsua seinalatu du—. Denbora nahikoa izango genuela pentsatu dut...

Zerbitzariak moztu du elkarrizketa; irribarre ederra zuzendu die biei, zer hartuko duten galdetu bitartean. Mireiak latte machiatto bat eskatu dio, eta June Jameson kopa bat eskatzeko zorian egon da, jelarik gabe, baina gero orduaz oroitu eta lotsa pixka bat eman dio; azkenean kafe amerikano bat izan da bere aukera, gaurko hirugarrena. Berehala damutu da, lehenengo hurrupa edan bezain laster.

Ez diozu ezer esan, June. Zu, beti bezain antipatika dio Mireiak burlaizez, koilaratxoarekin aparra hartu bitartean.

Esan? Zer? Nori?

Yusefi, emakumea. Ez didazu esango ez duzula ezagutu, ezta?

Zerbitzaria? Yusef?

Bai, institutukoa. Zure gelakoa. 3. DBHn.

Joder, ba ez dut ezagutu.

Berak zu bai, ordea.

Geldi hor, Mireia: badakit zer egiten saiatzen ari zaren. Ez nauzu errudun sentiaraziko: ez dut ezagutu, eta kito. Gainera, ez ginen adiskideak ere, soilik gelakideak. Eta batxilergoan ez zuen institutuan jarraitu.

Ya.

Zuk ere agurtu zenezakeen.

Bera ez zen sekula egon nire gelan. Gogoratu zu baino kurtso bat beherago nindoala.

Hasieran: gero bi beherago —murduskatu du Junek.

Berehala atsekabetu da Mireiari errepikatzailea izan zela gogorarazi izanaz. Zorionez, ez dio gaiari heldu, eta zerbitzariaz hitz egiten jarraitu du.

Goapo dago.

Ez naiz fijatu —erantzun du Junek, eta egia da, zerbitzariaren irribarre zuri zabalaz baino ez da gogoratzen, Yusef goapo egon daitekeenik burutik pasatzen ez bazaio ere, institutuan zebiltzanean itsusi mortala iruditzen bai- tzitzaion.

Zerbait esan beharko zenioke kobratzera itzultzen denean.

Junek sekula ez daki Mireiak halakoak fede txarrez botatzen dituen ala besterik gabe. Orain urduri egongo da Yusef bueltatu arte, zer esan asmatzeko ezgai. Izan ere, institutu hura gorroto zuen: eraikin itsusia, altzari zaharkituak, irakasle urtetsuak, ikaskide zalapartatsuegiak. Be- rak ikastolara joan nahi zuen, Kontserbatorioko hari-laukoteko bere adiskide Sofia bezala, baina gurasoek, hippie alproja haiek, eskola publikoaren aldeko beren erretolika guztiarekin, ez zioketen sekula utziko. Ezta inoiz bere desioa haiei adieraztera iritsi izan balitz ere. Egin ez zuena, etxeko neska esaneko eta ikastunari zegokion bezala.

Protestatu ez zuen bezala, aita hil eta amak proposatu zienean, testamentuaren arabera oinordetzan zegozkien haren diruak ez banatzea —erdiaren erdia Junerentzat eta beste erdia Mireiarentzat— eta guztia amari berari uztea, baita Beato Tomas de Zumarraga kaleko etxebizitzaren usufruktua ere. Mireiari oso ondo iruditu zitzaion amaren proposamena, premiarik ez baitzuen batere. Berari, ondorioz, ondo iruditu behar izan zitzaion, orobat.

Zer moduz lana? galdetu dio, denbora egitearren, Mireiari.

Topera. Leku batetik bestera, gelditu gabe. Chamberi?ko etxea ez dut zapaltzen ia. Jope, badakizu nor aurkitu nuen aurrekoan Shanghain? Iker Urbistondo. Pudong aldeko kokteleria batean nengoen ordezkaritzakoekin, eta hara non agertu zen bera; beste bilera batetik zetorren bezeroekin batera. Ez al zaizu kasualitate galanta iruditzen? Shanghain, neska: hiri hura erraldoia da... Halako zerbaiten probabilitateak ikaragarri txikia izan behar du...

Izenaren aditzea badu, nahiz eta aurpegirik ez dion jartzen morroi hari. Olabideko Mireiaren ikaskide bat izango da, zalantzarik gabe. Aberaskume haietako bat. Mireia bai joan zelako Olabide ikastolara, kurtsoa errepikatzeagatik hain zuzen ere: gurasoek beren diskurtso progre guztia irentsi eta, «Mireia gajoaren hobe beharrez», hara bidali zuten DBHko 4. kurtsoa errepikatzera; «ikasleen martxa hobeto zaintzen dute han, gainean dauzkate irakasleak». Oztopo handiekin gainditu zuen ikasturte hura, baita batxilergoko biak ere, baina ez zuen berriro errepikatu, eta, etxeko guztion harridurarako, bikain moldatu zen karreran zehar, Deustun, eta, ondoren, ESADEn egin zuen masterrean.

Urbistondo hori bezala, bidean etengabe gurutzatzen zaizkio Mireiari Olabiden ezagutu zituen ikaskide haiek, bera baino urtebete gazteagoak denak. Eta haien senideak, eta haien adiskideak, eta haien sozioak. Lehenengo lanpostua haietako baten bitartez lortu zuen, maiz gogorarazten zuen bezala, kontuari garrantzi handirik eman gabe baina.

Horretan pentsatzen ari dela, Junek ez du entzun bere ahizparen galdera. Errepikatu egin behar izan dio:

Ea zu zer moduz lanean...

Ondo —ez da guztiz egia: aurten talde bereziki zail baten tutorea da, eta oraindik ez daki nola moldatuko den hamahiru urteko piztia horiekin guztiekin. Batez ere Janet eta Valentinarekin: ziur dago haiek ez baleude gelako gi- roa ezberdina izango litzatekeela. Izan ere, beste taldeekin ez du hainbeste arazo. Nahiz eta, azkenean, beti moldatzen den. Behintzat, kontsolatzen du bere burua, sekula ez zaio egokitu bere institutu zaharrean eskolak ematea. Oraingoz behintzat. Seguru han daudela oraindik altzari zaharkitu haiek guztiak. Nekez jasango luke patuaren ironia hori.

Nahi duzunean joan gaitezke ospitalera —gehitu du Junek, bere kafe kikara hustu ondoren—. Lehenbailehen amaitu nahi nuke.

Gaur bertan izan behar du? —galdetu du Mireiak—. Nik pentsatzen nuen... Azken finean, egun batzuk gehiago gera naiteke...

Lanean baimen gehiegi eskatu ditut honezkero «Zu kanpoan bizi zarelako» gehitzeko gogoa izan du Junek, baina garaiz eutsi dio mingainari—. Gainera, horrela genuen adostuta, ezta? Ondo baino hobeto dakizu zein den egoera.

Hala ere, tira, pixka bat itxaron genezake. Esan dizut, niri ez zait inporta... Beste egun bat edo birengatik... Haren ondoan pixka bat egotearren...

Amaren bizi-testamentuaren baldintzak argiak dira, Mireia: honetara iritsiz gero, deskonektatu eta kito. Nahikoa atzeratu dugu jada unea, zu garaiz irits zintezen.

Mireia isilik geratu da, zerbait esatera doala dirudien arren.

Une horretan iritsi da kontuarekin, lehengoa baino irribarre are zabalagoarekin, Yusef. Eta June ohartu da oraindik ez duela pentsatu zer demontre esango dion.]]>
<![CDATA[Hipotesiak (alfabato-ordenan)]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/017/001/2022-08-28/hipotesiak_alfabato_ordenan.htm Sun, 28 Aug 2022 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2003/017/001/2022-08-28/hipotesiak_alfabato_ordenan.htm
Generazionala: «Aldi bertsuan abiatu zen ETAren desagerpenaren hasiera hartu behar da kontuan: belaunaldi batek umezurtz geratu izanaren sentsazioa dauka, eta hortxe bilatu du babesa».

Konspiratzailea: «Galdera hemen Qui prodest? klasikoa da. Kasualitatea ote ezker abertzalea boterea behingoz ukitzera doan unean, hura ahul dezakeen mugimendu bat sortzea alboan?».

Optimista: «Auskalo, baina gazteak antolatzen ikustea beti da poz-iturri».

Politikoa: «Gakoa ezker abertzale ofizialaren instituzionalizazioa da. Azken batean, zer bihurtu da EH Bildu, are Sortu, Euskadiko Ezkerra berria ez bada? Politikak ez ditu hutsuneak maite, eta zerbaitek bete behar zuen espazio hori. Izan ere, erabiltzen dituzten bideek (erakundeen biderkatzea, gizarte-mugimenduen bereganatze ahaleginak…) garai bateko ENAMen marka daramate…».

Sexista: «Feminismoaren azken uhinaren kontrako erreakzio bat da. Kito. Gainontzekoa, apaingarri hutsa».

Soziala: «Klase ertainaren desegite programatuaren ondorio bat dugu, hark zekarren promesa historikoaren (gurasoak baino hobeto biziko zarete) apurtzearena alegia. Izan ere, egungo langileria immigratu eta arrazializatuaren zenbat kide aurki daitezke haien lerroetan? Ba horixe».

Halakoak bota, eta oturuntza osteko premium gin-tonicen hirugarren erronda eskatu dute guzti-guztiek elkartean: Joxe Marik primeran prestatzen ditu, ipuru eta kardamomo baiekin.]]>
<![CDATA[Mitogintzaren aurka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/019/001/2022-08-21/mitogintzaren_aurka.htm Sun, 21 Aug 2022 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2003/019/001/2022-08-21/mitogintzaren_aurka.htm OMG, badago eusten dionik...). Etab. Euskal Herria ote, XXI. mendearen une hauetan, mito nazionalak sortzeko edo biziberritzeko ahalmen miresgarriena daukan lekua (independentzia lortu berri samar duten herrialdeak albo utzita, noski)? Batzuetan inpresio hori daukat.

Mito nazionalena ez da bereziki axola zaidan gai bat. Bai kezkatzen nau, ordea, mito horien eraikuntzan historialariari gero eta maizago esleitu nahi zaion rolak (dela lehengaien hornitzaile soil gisa, dela, zuzenean, perpetratzaile gisa). Historialari akademikoak, izatekotan, kontrakoa beharko lukeenean hain zuzen: mitoen kritikatzaile eta, are, beharrezkoa denean, suntsitzailea.

Badakit Historia, diziplina bezala, ez dela jarduera objektibo bat, historialari bakoitzak bere motxila ideologiko-epistemologikoa daramala gainean, formulatzen dituen galderak eta, batzuetan, baita erantzunak ere baldintzatzen dituena.

Baina horrek ez du esan nahi objektibotasunerako jitea izan behar ez duenik. Historialaria ezin da guztiz objektiboa izan, ados, baina izango balitz bezala jokatu beharko luke: dokumentazioak ezartzen dizkion mugak onartuz, bere hipotesiekin bat ez datozen datuak aintzat hartuz, cherry picking delakoa ekidinez...

Eta, batez ere, mito-ekoizpenean parte hartzeko edozein gonbidapen, are borondate onenarekin egindakoak, arbuiatuz.]]>
<![CDATA[Behin-behineko txostena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/020/001/2022-08-14/behin_behineko_txostena.htm Sun, 14 Aug 2022 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2003/020/001/2022-08-14/behin_behineko_txostena.htm
Espezie dominantea, itxura guztien arabera, bipedoa zen, 30 xengiun altuerakoa (batez beste), esku oratzaileduna, eta kaltzio-fosforoan oinarritutako eskeleto-egitura batekin. Ez zirudien bereziki indartsua, baina bizi zen hirigune handietako indusketek islatzen dutenez, makulu teknologiko ugariren laguntza izan zuen, aipatu ahulezia erlatiboa konpentsatu zuen zerbait, ziurrenik.

Ebidentzia guztiek seinalatzen dute planetak bizitza-forma konplexuak sostengatzeko gaitasunaren galera izaki horren ingurumenarekiko elkarrekintzaren ondorio izan zela, agian hark eragindako klimaren aldaketa prozesu batena: garai batean atmosfera lodiago bat izatera iritsi zen, baina klima aldaketa horrek ikaragarri mehetu zuen, eta egun ezagutzen dugun bola biluzi basamortuzkoa bihurtu. Nabarmenena zera da: milaka urteetako aro biologiko jori hura planetaren transformazio artifizial baten ondorio izan zela, eta bertako espezie guztiak, dominantea barne, izar-sistemaren hirugarren planetatik laugarren honetara aldatu zirela, hirugarren hura, beste hondamendi klimatiko baten ondorioz, ezin bizizkoa bihurtu zitzaienean.

Hirugarren planeta orobat suntsitu horren ikerketa hastapenetan dago oraindik, baina ziur gaude hipotesia konfirmatu ahal izango dugula laster.]]>
<![CDATA[Baserritarkeriaz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/021/001/2022-08-07/baserritarkeriaz.htm Sun, 07 Aug 2022 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2003/021/001/2022-08-07/baserritarkeriaz.htm aldarrikatu zuelarik. Halako batzuek aurkitutako zirrikitua idazleak erabili zuen «baserritarkeria» hitza izan zen. Talka egin dugu euskal esentzien gordelekuarekin! Anatema, anatema!

Baina Saizarbitoria ez zen baserria edo baserritarrak erasotzen ari, ezta gutxiago ere. «Baserritarkeria» badago, seinale «baserritartasuna» ere badagoela. Baserritarkeria, izan ere, ez dagokio baserritarrari edo Euskal Herri nekazariari, baizik eta, batez ere, hiriari: hiri munduak euskal landaz luzaroan eraiki duen irudi estereotipatu, museistiko, «basati» eta «indigenistari». Kostunbrismoa ez zen landatik etorritako literatura, hiriak hiriaren sektore jakin batek ekoizten zuena baizik.

Gasteizko jaiak hasi diren egunotan ekidinezina suertatu zait kontu horretaz gogoratzea, hiria blusen saldoen mende dagoela. Oraindik gogoan dut, Andre Maria Zuriaren festetara lehenbiziko aldiz etorri nintzelarik, Dato kale peatonalizatu berrian ikusi nuen eszena: baserritarrez mozorrotutako blusa kuadrilla bat, algaren artean, landatutako magnolia gazteetako bat behartzen eta, azkenik, enborretik apurtzen. Baserritar gutxik egingo zuketen zerbait, alegia.

Jatorri kontuak albo utzita, blusa garaikideak hori direlako, neurri batean: landako jendeari modu paternalistan egotzitako astakirtenkeria, hiritarren libertimendu «askatzaile» eta bai oro har oso maskulino baterako aitzakia bihurtuta.

Ondo dakit Gasteizko jaiak ez direla hori bakarrik zorionez, eta gauzak aldatzen joan direla. Baina hori ere badira, ez gutxitan.]]>
<![CDATA[Udal liburutegien alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1896/020/001/2022-03-08/udal_liburutegien_alde.htm Tue, 08 Mar 2022 00:00:00 +0100 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/1896/020/001/2022-03-08/udal_liburutegien_alde.htm
Zerbitzu horien artean, gehien erabili ditudanetako bat liburutegietakoa izan da. Lehenik eta behin, Floridako kultur etxekoa, ikasle gisa eman nituen urteetan sarritan erabili izan nuena, baita udal liburutegietakoa ere, gizarte-etxeekin batera hazten ikusi izan ditudanak —hiri honentzat harrotasun motiboa izan beharko luke gizarte-etxeen sareak—. Nirea Aldabeko biblioteka da, eta han beti sentitu izan naiz oso ondo hartua, langileei alamen handia ematen diedan arren. Nahiz eta, ondo pentsatuta, hiriko liburutegi guztien onuraduna naizen, funtsean, sarean lan egiten dutelako —adibidez, edukien maileguan—, eta antolatzen dituzten kultura-jardueren —hitzaldiak, irakurketak, errezitaldiak...— eskaintza zabalari ere etekina ateratzen diodalako. Bibliotekak liburu eta DVDen gordailu eta mailegu-emaileak baino askoz gehiago dira, aspalditik.

Denborarekin, eta tamalez, liburutegiekiko harreman horretan, udalaren irudia —kudeatzaile gisa alegia— apur bat lausotzen duten kontuen berri izan dut. Adibidez, harritu egin ninduen jakiteak liburutegietako langileak ez zirela udal langileak, udalak azpikontratatutako enpresa batekoak baizik. Hau da, udal-aurrekontuaren eta erabiltzailearentzako zerbitzuaren artean enpresa bitartekari bat dagoela, keynesianismo estraktibista neoliberala dei genezakeenaren joerei jarraiki. Enpresa horren helburua, jakina, ez da onura publikoa, mozkina baizik, eta, ondorioz, ez dizkie kategoria bereko udal-langileen soldata berak ordaintzen bibliotekariei. Kategoria bat, bide batez, liburutegiko teknikariena, azken hitzarmen kolektibora arte aitortu ez zaiena: duela gutxira arte liburutegiko laguntzaileak ziren, nahiz eta hori ez zetorren bat betetzen zituzten funtzio gehienekin.

Oraintsu liburutegi askoren ordutegia laburtuko duela iragarri du Gasteizko Udalak, eta zerbitzuaren murrizketa hori liburutegietako langileek planteatzen zituzten eskakizunekin lotu du: barneko lanerako denbora gehiago izatea. Izan ere, biblioteketako langileen lana ez da mostradorean arreta ematera eta liburuak apaletan kokatzera mugatzen: erosketak kudeatu behar dituzte, berritasunen eskaintza aztertu, erakusmahaietan nabarmenduko diren izenburuak aukeratu, funtsak nola erabiltzen ditugun aztertu eta estatistikak atera, kultura-jarduerak programatu, eta liburutegi bakoitzari nortasun propioa ematen dioten lanak aurrera atera —eta nortasun horrek, zalantzarik gabe, auzoaren errealitate sozialarekin lotuta egon behar du—. Besteak beste. Izan ere, hiriko bibliotekek zerbait egin beharko balute, kontrakoa da, ordutegiak luzatzea: eguerdira, asteburuetara, udan zehar —beti iruditu zait kontraesana urte sasoi horretan, herritar gehienok kulturarako eta aisialdirako denbora libre gehiago dugunean, gizarte-etxeak hilabete oso batez itxita edukitzea—.

Badakit baliabideak mugatuak direla. Baina udalen gaur egungo ohiko politikek inbertsio ikusgarriak eta ekitaldi jendetsuak hobesten badituzte ere, uste dut ez dagoela soberan hurbileko, eguneroko inbertsio sozialen aldeko apustua egitea. Esate baterako, liburutegietan eta liburutegietako langileengan; izan ere, kulturarako sarbide plurala eta eskuragarria eskaintzeaz gain, komunitatea egiten laguntzen dute, kontsumismoaren logikaz eta merkatu librearen lehiaz bestelako espazio-denbora batean alegia. Neil Gaiman-ek behin esan zuen bezala, «Biblioteka bat informazio-gordailu bat da eta herritar guztiei sarbide bera ematen die. [...] Espazio komunitario bat da. Leku segurua da, munduarekiko babeslekua».

Liburutegiek hobeto egingo dute lan hori, zenbat eta bertako langilea hobeto babesten dugun. Horixe eskatuko nioke udalari, gehiago zaintzeko bere bibliotekariak. Ez ditzala erabili, bederen, murrizketa sozial gehiago justifikatzeko. Eta ez gaitzala utzi gu, herritarrak, munduarekiko aterpe eskasagoekin. ]]>
<![CDATA[Herenegunerako]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/020/001/2021-08-29/herenegunerako.htm Sun, 29 Aug 2021 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2003/020/001/2021-08-29/herenegunerako.htm
Eta, noizko beharko duzu txostena? galdetu dio.

Herenegunerako, noski erantzun dio ugazabak, gailenki.

Nahiz eta biek ondo dakiten Jonek zer erantzungo dion horri:

Herenegun utzi nizun, bada, zure mahaiaren gainean.

Ugazabak hitza ahoskatu behar izan du, edonola ere, kontua abian jartzeko. Jonek, entzun bezain laster, translazio-makinaren gelara jo, eta egun batzuk egin baititu atzera denboran, txostena lantzeko nahikoa margena izan dezan herenegunerako entregatzeko, hain zuzen.

Bere iraganeko niarekin ez gurutzatzeko kontuz ibili, bulegoan kubikulo libre bat topatu, eta lanean hasi zen ahalik eta bizkorren. Teknikari informatikoa ondora etorri eta, beldur zen bezala, esan zion arte:

Datuak kudeatzeko erabiltzen ari zaren plataforma zaharkituta geratuko da aurki, eta aurrerantzean txostenak GammaPlus.12-n egituratzeko aginduko digute.

Eta noiz...? galdetu zuen Jonek.

Sei hilabete barru jarriko dute martxan. Ikastaroa orduan emango dute.

Jonek, beraz, sei hilabete egingo ditu aurrera, 36 orduko ikastaroa burutu, eta iraganera itzuliko da, txostena plataforma berriarekin osatu eta garaiz entregatu ahal izateko, herenegun.

Ugazabaren bulegora bidean, herenegungo Jone zeharretik bistaratu, eta hain presaka nora zihoan galdetu zion bere buruari. A, bai, estresaren kontrako langileentzako mindfulness mintegira, urte eta erdi atzera, edo aurrera, ez zen ondo oroitzen jada.]]>
<![CDATA[Kapitalismoa eta erantzukizunak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/019/001/2021-08-22/kapitalismoa_eta_erantzukizunak.htm Sun, 22 Aug 2021 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2003/019/001/2021-08-22/kapitalismoa_eta_erantzukizunak.htm
Ez soilik argi uzten zuelako, ingurugiroak dauzkan erronken aurrean, marko kapitalista gainditu beharraren (Lopez Uralde) eta «egokitzeko» estrategiaren (Lopez de Guereñu) arteko talka konponezina. Baita kapitalismoaren ezaugarri batzuk ere, ustekabean pasatu ohi zaizkigunak, azaleratzen zituelako elkarrizketak. Adibidez, Lopez de Guereñuk bota zuenean: «Ez dakit errua norena den, baina gauzak ez dira ongi egin» (energia berriztagarrien auziaz ari zen, baina beste edozertaz izan zitekeen). Sistemaren tasun indartsuenetako bat islatzen ari zen: erantzukizunen barreiatze infiniturako joera. Denok parte hartzen dugunez, esku ikusezin dontsuak gidatuta, sistemaren koordinazio gune nagusi den merkatuan, denok gara erantzule. Nahiz eta batzuk neurri handiagoan diren beste batzuk baino (hori, normalean, ez da hainbeste azpimarratzen, esanguratsuki).

Hori abantaila ikaragarria da kapitalismoarentzat, beste sistema ekonomiko batzuen aurrean. Kubako egungo krisi ekonomikoan, adibidez, jokoan dauden faktoreak askotarikoak dira, baina oso erraza da, sistemaren izaera bertikalaren kariaz, erruak norabide jakin batean zuzentzea.

Paradoxikoki, abantaila zaiona, kapitalismoak ahulgune du era berean: erantzukizunen etengabeko atomizazioak sistema koordinazio akats kaotikoetara eramateko joera du, jasaten dituen krisiek ziklikoki erakutsi duten bezala.

Eta parean daukagun krisi ekologikoaren, hots, behin betikoaren aurrean, oker horiek erabatekoak izango dira. Izaten ari dira.]]>
<![CDATA[Informazioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/018/001/2021-08-15/informazioa.htm Sun, 15 Aug 2021 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2003/018/001/2021-08-15/informazioa.htm
Halako eztabaida bat EAEra mentalki ekartzeko aukera baztertu nuen hasieran: azken batean, gure gobernua ez da ezkerrekotzat aldarrikatzen, eta, ondorioz, normala litzateke, kasik derrigorrezkoa (filosofikoki) hezkuntza sailburu batek (edo lehendakari batek) bere ondorengoak pribatura eramatea. Ez dakit hala den; edonola, jatorri profesionalari dagokionez, gure hezkuntza saileko kupularen zati handi bat, esanguratsuki, hezkuntza pribatuarekin dago lotuta.

Baina gero pentsatu nuen baietz, informazio hori ere eman beharko liguketela politikariek, hauteskunde garaian. Edo kazetariek atera beharko lieketela, elkarrizketetan. Ea umeak zein saretan dauzkaten eskolatuta. Auzoko anbulatoriora joaten diren, ala aseguru mediku pribatua duten kontratatua. Pentsio-planak dauzkaten, ala ez. Garraio publikoaren erabiltzaile ohikoak diren. Etab. Labainkorra da, ados. Baina bizitza pribatua publiko bihurtu dugun Instagram aroan ez dut uste hainbeste eskatzea denik.

Niri, susmoa dut, lagungarria gertatuko litzaidake, botoa ematean. Eta, batik bat, agintarien erabaki batzuk ulertzeko orduan.]]>
<![CDATA[El Prat-en hedapenaren hedapena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/014/001/2021-08-08/el_prat_en_hedapenaren_hedapena.htm Sun, 08 Aug 2021 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2003/014/001/2021-08-08/el_prat_en_hedapenaren_hedapena.htm <![CDATA[Lezioak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2003/019/001/2021-08-01/lezioak.htm Sun, 01 Aug 2021 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2003/019/001/2021-08-01/lezioak.htm
1- Eskuak ondo garbitzen. Nik, argibideak jasotzean, pentsatu nuen ez nintzela gai izango mugimenduak neureganatzeko (psikomotrizitatea ez da sekula nire indarguneetako bat izan). Baina azkenean automatizatu dut kontua, eta pri-me-ran ateratzen zait: zirujau kardiobaskular bat sentitzen naiz kaletik iritsi eta konketara joaten naizen bakoitzean.

2- Gure desindustrializazioaren kontzientzia eguneratu ahal izan dugu: bat-batean ohartu gara, hasierako eskasiei esker, inportatutako zenbat produktuekiko garen mendeko (musukoak, txertoak…). Eta globalizazioa zer den dastatu dugu (hamaikagarrenez).

3- Horrekin lotuta, hauteman dugu zein inportantea den, baita gurean ere, turismoa-ostalaritza binomioa: euskal botere faktiko berritzat hartzea beste erremediorik ez daukagu, kuadrillaren erakundearekin, 1. mailako (gizonezkoen) gure futbol klubekin, bertsolaritzarekin eta eraikuntza enpresekin batera.

4- Barruan daramagun polizia zein erraz azaleratu dezakegun deskubritu dugu, auzoa arrotz bihurtzeko erakutsi dugun aiseria dela medio. Eta kultura ez dela gure salbazioa izan, ezta gutxiago ere.

5- Konspiranoia zenbat heda daitekeen konprobatu dugu. Benetako konspirazioa, maiz, konspirazioen teoriak direla ahaztuta.

6- Jakin dugu oso errebeldeak izan gaitezkeela (murrizketa txikien aitzinean), eta, aldi berean, oso otzanak (injustizia gorien kontra). Eta, ondorioz, nekez egingo diegula aurre sakrifizio handiagoak eskatu ahal dizkiguten egoerei.

Aldaketa klimatikoak ezarriko dizkigunei, adibidez. Edo, gure Herriari buruz genituen itxaropen haien despit, Iraultzaren antzeko edozeri.]]>
<![CDATA[Intsumisioaren nostalgia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2058/018/002/2020-08-30/intsumisioaren_nostalgia.htm Sun, 30 Aug 2020 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2058/018/002/2020-08-30/intsumisioaren_nostalgia.htm
Orain, ordea, 90eko hamarkadaren txanda da: target berria helduaro betera iritsitako publikoa litzateke. Eta intsumisioa, 80ko hamarkadaren amaieran hasi arren, kontu noventero bat da, batez ere.

Desobedientzia zibila erabiliz, intsumisioaren aldeko kanpainak garaipen ikusgarri bat lortu zuen, noski, halakotzat hartzen badugu Aznarrek 2001ean dekretatutako soldaduskaren suspentsioa. Baina hori al zen mugimendu antimilitaristaren zio nagusia? Ez nago guztiz ziur: soldaduskaren aurkako borrokak jendea aktibatzeko abiapuntu izan nahi zuen, baina helburua armadarik gabeko gizarte bat zen. Eta ez dirudi lortu denik: Espainia eta mundua sekula baino militarizatuago daude. Baita Euskal Herria ere: zaintzen gaituzten polizia guztiei eta gure arma-industriari begiratu bat ematea nahikoa da.

Ba al dago, ordea, nostalgiarako euskarri sendoagorik, hamarkada hartan, egungo adin bateko euskal progreontzat? Leitzarango autobiaren aurkako mobilizazioa? Lizarra-Garaziko hitzarmena? Kale borroka delakoa? «Minaren sozializazioaren» bidean amildutako ETA?

Nekez.]]>
<![CDATA[Estatuak bota]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2058/021/002/2020-08-23/estatuak_bota.htm Sun, 23 Aug 2020 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2058/021/002/2020-08-23/estatuak_bota.htm
«Badakit —esan du Ekik, garaile—, Miramar jauregiko lorategiko Katalina Erausoren bustoa! Egingarriagoa da, eta sinbolikoki...». Ane, asaldatuta: «Kasualitatea! Emakume batena izan behar...». Bea, bileretara berandu heldu ohi dena, orduan sartu da, jendea agurtuz; eztabaidak segitu du, ordea. «Ja, konta egiezu hori moja alferezak masakratu zituen maputxe guztiei». «Beti berdin, jode. Queer ikono historiko bat eduki, eta horixe eraitsi behar».

Beak susto aurpegia du ordurako: «Baina... benetan ari zarete estatuak botatzeaz?». Besteen barreak. «Ez zenekien gaur Ezagutu etsaia: Erradikalen ika-mikak rol jokoa tokatzen zitzaigula?». «Ez jarri horrela, neska: zergatik uste duzu irabazten ditugula beti hauteskundeak? Alderdiak egoerak aurreikusteko sekulako ahalmena duelako».Beak ez du ezer esan, baina, afiliatu zenean, EGI zerbait serioagoa izango zela espero zuen.]]>
<![CDATA[Fiskalitatea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2058/020/002/2020-08-16/fiskalitatea.htm Sun, 16 Aug 2020 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2058/020/002/2020-08-16/fiskalitatea.htm
Ikasleak asko kexatzen zaizkit historia ekonomikoko eskoletan ogasun kontuei ematen diedan garrantziagatik. Oso aspergarriak iruditzen zaizkie, eta, izan ere, badakit zutabe honen izenburuaren beraren aurreneko efektua irakurleak uxatzea izango dela.

Baina oker daude: fiskalitatea borroka politiko-sozialaren erdigune nagusietako bat da.

Covid-19ak ekarritako atzeraldiak, dudarik gabe, eragin itzela izan(go) du zergen jaitsieran. Baina ez da egia osoa: gure agintariek ez dute asko zabalduko, adibidez, erorketaren gehiengoa zeharkako zergen hondoratzeari dagokiola, eta, ondorioz, sistema progresiboagoa izango balitz, eta ondarearen, enpresen mozkinen eta soldata altuenen gaineko zergetan oinarrituago egongo balitz, ez litzatekeela horren larria izango.

Eta Kontzertu Ekonomikoa, gure autogobernuaren harribitxi hori, apenas erabili dela, ahalmena hor egonda ere, progresibitatean aurrera egiteko. Kontrakoa: historikoki, gehienetan, gure eliteen interesak babesteko baliatu dute.

Beste kontu bat da gobernu autonomiko batzuek, Madrilekoak bezala, ikasi dutela, azken urteotan, beren eskumen fiskalak erabiltzen politika are atzerakoiagoak egiteko. Eta globalizazioa hor dagoela, eta paradisu fiskalak, eta kapital ihesen arriskua. Eta horrek guztiak mugatu duela Kontzertuaren eta Nafarroako Hitzarmenaren ahalmena.

Agian ez direla horren harribitxi, alegia.]]>
<![CDATA[Desindustrializazioaren ostean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2058/017/002/2020-08-09/desindustrializazioaren_ostean.htm Sun, 09 Aug 2020 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2058/017/002/2020-08-09/desindustrializazioaren_ostean.htm Gamesa, Tubacex, Aernnova, kaleratzerik ez!, Desindustrializazioaren kontra!. Ertzaintzaren istiluen aurkako unitateak parean zabaldu dira. Halako batean, harri bat erori da beltzen artera. Talde-buruak lasaitasuna eskatu die kideei, baina manifestariek beste bizpahiru harri bota, eta kargatzeko agindu du.

Une horretan, ordea, ertzainetako batek aurrera egin eta, besoak zabalduz, polizien eta manifestarien artean paratu da. «Geldi dezagun fartsa hau! Zenbat astetako soldata zor dizue tourren antolatzaileak? Ni kokoteraino nago». Manifestarien artetik beste zenbait atera dira, beren epokazko buzoekin, eta zerura seinalatu dute, zaintza-dronetarantz: «Bai, etsaia hor dago!». Eta harri batzuk jaurti dizkiete dronei, ertzainek jaurtigailuekin pilota batzuk botatzen dizkieten bitartean. Haien arteko beste batzuk, ertzainak eta manifestariak, nahastuta, paskinak banatzen hasi dira, bizkor, ikuskizun historikorako bildutako turisten artean. Dronek, edonola, alde egin dute, lurreko unitateei deitu ostean. Polizia-robotak laster agertu dira, guztiak, antzezleak nahiz turistak, sakabanaraziz.

Gauean, aldirietarako tranbian, «ertzainetako» batek jazotakoa kontatzen dio zaldunaz mozorrotutako lankide bati, Erdi Aroan girotutako espektakulua auzoko beste puntan zeukanez, ezertaz jabetu ez dena. «Eskerrak pisu turistikoetako batean atea zabaldu diguten, babesteko. Korearrak ziren. Oso majoak».

Tranbia hamaikagarren lantegi abandonatuaren ondotik igaro da.]]>
<![CDATA[Zerbitzu publikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2058/020/002/2020-08-02/zerbitzu_publikoa.htm Sun, 02 Aug 2020 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/2058/020/002/2020-08-02/zerbitzu_publikoa.htm
Kaleko afixa batek eman zigun atentzioa. Zerbitzu publikoen defentsan, elkarrekin!, zioen goiburuak. Bat egiteko modukoa. Adiskideak, baina: «Bitxia: ez dago hezkuntza publikoaren aipamenik...». Egia: kartelak osasun eta zaintza sistema publikoak aldarrikatzen zituen, pentsio duinak, etxebizitza eskubidea... Baina hezkuntzaren arrastorik ez. Deitzaileen zerrenda seinalatu nuen, hatza ELA eta LAB siglen gainean ipiniz. Ondo baitakigu zenbat kontraesan sortzen dien hezkuntza publikoa eta, aldi berean, ikastolak defendatu beharrak.

Ez gaizki ulertu: oso eskertuta natzaie ikastolei. Euskara ikastola bati zor diot. Eta Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan, gauzak dauden bezala, ezinbestekoak iruditzen zaizkit. Baina batxilergoa publikoan egin nuen, eta badakit, orobat, zein den horren balioa, batez ere berdintasunean aurrera egiteko bidean: institutura joan nintzenean izan nituen, aurrenekoz, harremanak nire klase sozial berekoak ez ziren ikaskideekin, adibidez.

Eta egun, gurean, sentitzen dut, eskola kontzertatua da -kristau eskola barne-segregazioaren auziaren faktore nagusietako bat -ez bakarra, noski-.

Berdin dio nor egon den Jaurlaritzan, EAJ edo PSE: ezin izan dugu eskola publikoarentzako «patronal» arduragabeagorik izan. Historikoki hobeto zaindu duelako, klase arrazoiengatik, kontzertatua.

Eta gauzak konplikatzen dira parean gaudenok publikotasunaren inguruan zalantzak eta kontraesanak badauzkagu.]]>
<![CDATA[Pintadak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/030/001/2019-07-07/pintadak.htm Sun, 07 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/1918/030/001/2019-07-07/pintadak.htm Volgako batelariak bloga elikatu ere. Narrazioak, nobelak eta saiakerak idatzi izan ditu, baina ipuingintzan nabarmendu da batez ere. Zalduaren lanen artean daude, besteak beste, Ipuin euskaldunak (1999); Itzalak (2004); Etorkizuna (2005); Biodiskografiak (2011); Inon ez, inoiz ez (2014) eta Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (2018).]]>
Orain ez dute ezer irauten: berehala iristen da udalak bidalitako garbiketa brigada bat, eta kito. Batzuetan egun berean: pintada batzuek orduak baino ez dituzte egiten paretan. Eta lan fina egingo balute sikiera... Dela erabili duten garbitzeko produktuak marka itsusiak uzten dituelako, dela pinturaren kolorea ez delako hormak jatorrian zeukan bera -ia inoiz ez da izaten kolore bera, egia esan-, kontua da pilo bat nabaritzen dela eta, batzuetan, zer esango dizuet, okerrago geratzen dela pintadarekin baino. Joder, ez dut esaten norberaren ezizena edo dena delakoa ezartzera mugatzen diren graffiti horiek ez dutenik ahalik eta bizkorren desagertzea merezi. Kaka hutsa dira. Baina batzuk artelanak dira kasik, ez didazue hori ukatuko. Intsumisioaren aldeko bat zegoen, super-handia, autobiderako irteeran, tanke-irudi eder batzuekin. Horrek ere urteak egin zituen han. Klaro, zuek gazteegiak zarete. Adiskide batzuek pintatu zuten hura; nik pixka bat lagundu nien. Intsumisoa izan nintzen, jakina. Garai hartan denok ginen intsumiso.

Eta, bestalde, interes informatiboa hor dago. Batzuetan ez daukagu ezta argazki bat ateratzeko astirik ere: erredakzioan testigantza hartzeko manatu, eta, iristen garenerako, arrastorik ez. Edo, hobe esanda, badago, baina garbitzaileena soilik: pintadarena batere ez. ETAren aldekoak bezala; bale, geroz eta gutxiago agertzen dira, baina horietako baten berri ematen dutenean, eta argazkia ateratzeko eskatzen badizute, hobe bizkor ibiltzen bazara. Sinetsi egidazue. Ijitoen kontrako beste horiek, trenbidearen beste aldeko auzoan agertu zirenek, gehiago iraun zuten, begira, pare bat aste edo. Horiei ere argazkiak atera nizkien, baina gero egunkariak ez zituen erabili erreportajean. Tira, lana kobratu nuen, behintzat: ez da gutxi. Urteak han, haientzat jo eta ke, eta kontratu iraunkorra egin behar zidatenean, kabroi horiek berritu ez. Autonomo hartu ninduten ondoren, lan berdina egiteko. Bueno, okerragoa izan zitekeen.

Ja. Tira, bi kopa besterik ez dira izan. Hiru, asko jota. Eta duela denbora dezente. Berdin zait alkoholemia probak zer dioen, orain berehala ematen duzu positibo hutsaren hurrengoa edanda. Joder, auto bat gidatzen ibili izan banintz, edo motor bat sikiera, baina, mutilak, patinete elektriko bat besterik ez da. Gehien jota nire buruari egingo nioke kalte, istripu bat edukitzekotan. Bai, bai, irakurri nuen, nola ez, egunkari puta horrentzako egiten dut lan: atsoak eta aldakak, zer esango dizuet ba. Gure amak ere, goian bego, apurtu egin zuen, erresidentzian sartu berria genuela, gaixoa, eta ikaragarri kostatu zitzaion sendatzea, orduan. Baina asko aurreratu da alor horretan, orain berehala konpontzen diete aberia, ezta? Dena den, benetan diotsuet, kontu handiz ibiltzen naiz, sekula ez naiz espaloitik joaten, errepidetik edo bidegorritik beti. Oso goapoa da, bai horixe, eta behar dudanerako, hirian hara eta hona ibiltzeko, primerakoa. Di-da batean edozein lekutan, pilaketak saihestuz, eta aparkatzeko arazoa gainetik kenduta, ze hiri honetan aparkatzea... Bizikleta baino hobeto, a ze aldea; ni lehen bizikletaz mugitzen nintzen leku guztietara eta ondo dakit zer diodan. Baina neuzkan bietatik, bata, ona, lapurtu zidaten, badakizue lapurrak nola dabiltzan hiri honetan; zerbait egin beharko duzue, behingoz. Eta bestearekin Nekane geratu zen, urdanga hori. Nik erosi nuen arren. Baina berak erabiltzen zuenez... Decathloneko merke horietako bat zen, baina hala ere amorrua ematen dit.

Bai, Nekane Martinez, horixe. Gezurra, dena. Gehienez bultzadatxo bat, kontua berotu zen hartan. Ni baino gehiago sumintzen zen baina! Haren garrasiak entzun beharko zenituzketen. Teatro hutsa. Eztabaidetan normala da halakoak gertatzea, ziur nago zuei ere... Ikusten? Horixe diot nik, gehiegi esajeratzen ari dira kontua. Gainera, ikusiko bazenute: ni baino dezente altuagoa da-eta! Baina guardiako epailea emakumea tokatu behar, eta urrutiratze-agindua eman. Gero kontuak ez zuen aurrera egin epaitegietan; esaten dizuet, txorrada bat izan zen. Baina orbana hor dago, hortxe agertzen da fitxa begiratzen duzuen bakoitzean. Sumintzeko modukoa, ezta? Bai, badakit, zer egingo diogu...

Esaten nizuena ba: ez garela garaiz iristen, batzuetan. Ezta patinete elektrikoarekin ere. Begira aurrekoan zer gertatu zitzaidan zinegotzi horren kontrako pintadekin: horiek ezabatzeko bai, presaz ibili ziren, alajaina. Sare sozialetan zabaldu zituen norbaitek, eta erredakziotik deitu zidaten ea argazki batzuk egin niezazkiokeen. Iritsi nintzenerako, ba horixe, ezertxo ere ez. Auzo osoa korritu nuen ea besterik topatzen nuen, baina kia. Twitterren aritu nintzen bila, eta bizpahiru aurkitu, nahiko kalitate txarrekoak. Jendeak ez daki argazkiak egiten. Txukunena aukeratu -hitz egiteko modu bat da-, Photoshoparekin pixka bat zuzendu, eta egunkarikoei bidali nien. Dena ondo. Baina, nonbait, jatorrizkoa egin zuena ohartu, eta Twitterren hasi zen protestaka. Eta niri sekulako errieta egin zidaten, noski. Morroiaren nicknamea ipini behar izan zuten argazkiaren oinean, atontze lan guztia nik egin arren. Ez, hura ez nuen kobratu, alproja halakoak. Ezta txiolariak ere: ziur nago bere izenordetxoa hor ikustearekin kontent baino kontentago geratu zela. Alu halakoa.

Ulertzen zergatik egin dudan? Hortxe zegoen pintada, hortxe bertan. Ez ni margotzen aritu naizen hormaren puntu berean, badakit, pixka bat ezkerrerago baizik. Hor garbitzaileek utzitako markak baitaude. Ikusten? Fresko daude oraindik: ez dakit horren gainean pintatzeko gai izango nintzatekeen ere. Baina hor zegoen, begira Twitterren duela sei ordu argitaratutako argazkia. Letra mota eta guzti imitatzen saiatu naiz. Bai, «ESKERRIK ASKO, ETA». Atzoko komunikatuagatik, badakit, nola ez dut jakingo ba. Baina ni ez naiz ETAren aldekoa, ezta gutxiago ere. Argazkia atera nahi nion, egunkaritik eskatu didate. Eta badakizue nolakoak diren nire egunkarikoak: horiek baino ETAren aurkakoagorik... Artikulu zorrotz bat ilustratzeko nahiko dute, seguru. Joder. Badakit. Baina txorakeria bat da, zer nahi duzue esatea. Total, berehala etorriko dira ezabatzera garbiketa zerbitzukoak. Eta hortxe bertan zegoen, zin dagizuet. Begira berriro Twitterreko argazkia, begira. Berdin-berdina atera zait...]]>
<![CDATA[Pareko tabernan]]> https://www.berria.eus/albisteak/151770/pareko_tabernan.htm Wed, 09 May 2018 10:47:01 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/albisteak/151770/pareko_tabernan.htm Neskak telebista seinalatu du une horretan. –Ai, barkatu: jaitsi dezakezu musika pixka bat, eta bolumena igo? Eguraldiaren partea eman behar dute-eta… –Oraintxe bertan, Liliana –erantzun dio, irribarre batez, tabernariak–. Zuri zer jarriko dizut, aita? Betikoa? ]]> <![CDATA[Pareko tabernan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1863/024/002/2018-05-09/pareko_tabernan.htm Wed, 09 May 2018 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/1863/024/002/2018-05-09/pareko_tabernan.htm
Zerbeza bat, mesedez.

Horia, tostatua, beltza, alkoholgabea…?

E...? orduan erreparatu dio, harritu samar, barra gaineko kañeroen oparotasunari. Keler bat.

Ez daukagu.

San Miguel bat orduan.

Tabernariak errukior begiratu diola iruditu zaio, botilatxoari tapa kendu eta berarengana bultzatu bitartean. Ez dio galdetu edalontzirik behar duen.

Zaila du erabakitzea lehenengo tragoa gustatu zaion ala ez.

Tabernaren izkina batean kokatutako telebistako koloreen argitasunak eman dio atentzioa: irudiak izugarri gardenak dira. Albistegi bat dirudi, baina soinua kenduta dago; salsaren antzeko musika batek betetzen du lokala. Goizegi iruditu zaio, hala telebistan albistegia egoteko nola bezeroen entzumena horrelako musika ozenarekin zauritzeko, baina eskumuturreko erlojuari begiratu bat eman dionean ohartu da pantaila hutsik dagoela; pila ahituko zitzaion. Barra gainekoan berretsi du, egiazki, goizegi dela halako edozertarako.

Bigarren hurrupak zapore hobea dauka. Bere onera itzultzen ari dela sentitu du.

Bezero bakarra da, neska sartu den arte; tabernariak pozik agurtu du, elkarren arteko tratua ohikoa duten seinale. Kafesne bat eskatu du, eta -bitxia begitandu zaio- tostada bat tomate eta olioarekin. Ez dio azentua ezagutu: hegoamerikarra edo? Aurpegia oso pintatuta dauka, zilborra airean uzten dion tixerta estu-estu batekin, eta izter mardulak apenas estaltzen dizkion minigonarekin. Puta bat ote? Barra gaineko ordulariari so egin dio berriro, badaezpada. Goizegi da, bai.

Berehala damutu da halakorik pentsatu izanaz, Senpereko etxean Begorekin eta Mattinekin izandako eztabaidez oroituta. Bego asko haserretzen zen Mattinek prostituten zerbitzuen erabilera defendatzen zuenean. Berak, gehienetan, Begoren alde egiten zuen, apal, baina gustura joango zen Mattinekin Baionara egiten zituen eskapadetan. Batzuetan, eztabaida haien erdian, «Hogeita bi urte dauzkat, eta birjina naiz oraindik» esateko gogoa edukitzen zuen. Baina lotsa ematen zion, eta ez zuen ikusten aitorpena txertatzeko abagunerik, ez bazen Mattinen argudioei, zuzenean edo zeharka, arrazoia emanez.

Hirugarren tragoa eman dio San Miguelari. Kamamila eskatu behar zuen, baiki.

Orduan gogoratu da. Dei bat egin beharko luke lehenbailehen.

Non daukazue telefono-aparatua?

Tabernariak harrituta erantzun dio:

Ez daukagu telefonorik... jope, aspaldidanik... Gure aitak taberna pasatu zidanean ez zegoen jada, pentsa -azken ohar hori, berarentzat baino, neska hegoamerikarrarentzat dela uste du.

Erakusleihotik so egin du, alde batera eta bestera. Ezkerraldeko izkinan, pareko espaloian, kabina bat zegoela gogoratu du, baina ez dago haren arrastorik. Ezta ondoan zegoen Citroënen kontzesionarioarena ere, bide batez esanda.

Berriro galdetu du, urduriago.

Kabina bat? Inguruotan? -tabernariak are zurtuago ematen du-. Ez dut uste... Tren geltoki ondoan bat geratzen dela uste dut, baina...

Behar baduzu nirea utziko dizut esan dio neskak, barra gainean zeukan eta noizean behin ukitzen aritu den aparatu beltz zapal bat erakusten diola. Ezetz esan dio, eta, isiltasun une agian luzeegi baten ondoren, bere jendetasun ezaz ohartuta, eskerrak eman dizkio.

Telebistako albisteei egin die kasu orduan. Egiazki, denbora bat zeraman esatarien eta irudien azpian agertzen eta desagertzen zihoazen azpitituluak begi-bazterraz irakurtzen, baina ez ditu orain arte prozesatu. «ETAren behin betiko amaiera». «Lehendakariaren adierazpenak». «Biktimen elkarteek ez dute nahikotzat jotzen barkamen eskaera». «Gobernuak kartzela-politikari eutsiko dio».

Eta areago. «Albisteak konfirmatzen ari dira». «La Cepa tabernan bart orientazioa galduta agertutako gizona Gregorio Ordoñez da». «'Yoyes bera da, zalantzarik gabe', adierazi dute familiaren bozeramaileek». «Heriotzaren unean zeukaten adin berarekin». «Datozen egunetan berpizkunde gehiago espero izateko motiboak daude, adituen arabera». «Konfirmatuta: lehenengo itzulera, M.A. Blancorena, ETAk desegitea ofizialdu zuen unean bertan jazo zen».

Zein urtetan dagoen galdetzeko tentazioa eduki du. Back To The Future filmaz oroitu da; ikusi zuen azkenekoa dela esango luke. Begorekin eta Mattinekin batera, Biarritzeko areto hartan; Mattini txorakeria galanta iruditu zitzaion. Baina ez du galdetu behar izan, botilen apalategiaren artean dakusalako Kutxabankeko egutegi bat, 2018. urtea tamaina handian aurkezten diona.

Kutxabank. Maiatza. 2018.

Barra gainean txanpon batzuk utzi, aulkitik altxatu eta aterantz jiratu da; ia-ia estropezu egin du tabernara sartu berri den agurearekin. Barkamena eskatu dio, labur, eta harridura moduko keinu bat sumatu du haren aurpegian. Gero tabernatik irten da, ziztu bizian. Kalea zeharkatu du, baina, espero zuen bezala, bere Ford Fiesta ez dago bertan. Ezkerrera egin du orduan, kabina zegoen lekurantz.

Tabernan geratu direnek bistaz galdu dute hortik aurrera. Orduantxe ohartu da tabernaria pezetekin ordaindu duela mutilak. Hogeita bosteko bi eta bi ogerleko. Gizon zaharrari begirada esanguratsu bat bota dio, txanponak erakustearekin batera.

Aita, zuk uste duzu morroi hori ere…?

Joder, horregatik egin zait ezaguna! Aurpegi hori... Ni izan nintzen hurbildu nintzen aurrenetarikoa; berehala jaitsi nintzen etxetik. Bonba batek egin zion eztanda eskuetan, hortxe bertan, gau batez, duela... ufa... Erakusleiho erdia aldatu behar izan genuen.

Bonba batek? galdetu du neskak.

Bai. Hor ondoan zegoen auto-saltzaile baten aurka ipini asmo zeukan, ezta, aita? Nik ere gogoan dut gau hura. Gero lekuz aldatu zuten denda...

Ze izen zeukan mutilak? Koldo? Juankar? Garai batean plaka bat egon zen hor parean, horman; egunero ikusten nuen. Baina hura ere aspaldi kenarazi zuten.

Neskak telebista seinalatu du une horretan.

Ai, barkatu: jaitsi dezakezu musika pixka bat, eta bolumena igo? Eguraldiaren partea eman behar dute-eta...

Oraintxe bertan, Liliana erantzun dio, irribarre batez, tabernariak. Zuri zer jarriko dizut, aita? Betikoa?]]>
<![CDATA[Nobelagile britainiar bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1961/029/002/2017-10-06/nobelagile_britainiar_bat.htm Fri, 06 Oct 2017 00:00:00 +0200 Iban Zaldua https://www.berria.eus/paperekoa/1961/029/002/2017-10-06/nobelagile_britainiar_bat.htm Idazlea

Badaude pozten zaituzten sari-emateen albisteak, are Nobela bezalako sarien kasuan, hots, berez mainatsuak, politikoak, edo mainatsuak eta politikoak izan ohi diren horien artean -horrek ezartzen duen zama eta aurreiritzi guztiekin-. Kazuo Ishigurorena eguna alaitzen dizuten horietakoa izan da, niretzat behintzat.

Ishiguro, izen eta abizen horiek izanda ere, oso idazle britainiarra da. Izan ere, agian horregatik beragatik, bere kide batzuk baino are da britainiarrago: soilik idazle oso britainiar batek idatz dezake The Remains of the Day (Egunaren hondarrak, 1989) bezalako lan hiperbritainiarra, hots, landa-etxalde handiko azpigeneroaren erakusle ilunabarreko samar hori, jende askok izenburu bereko filmagatik ezagutuko duena (James Ivory, 1993; Anthony Hopkins eta Emma Thompsonekin), eta, legendak dioenez, lau asteko itxialdi batean idatzi zuena, 32 urte zituela, Tom Waitsen abesti baten inspiraziopean -musikak, bide batez esanda, garrantzi handia izan du Ishiguroren bizitzan eta literaturan-.

1960 eta 1970eko hamarraldietako esperimentalismoa -neurri batean- albo batera utzi eta narratibitaterako gustu klasikoagorantz itzuli zen belaunaldi arrakastatsu horretako partaide dugu Ishiguro, Salman Rushdie, Ian McEwan, Martin Amis, Julian Barnes, Graham Swift, Jeanette Winterson edo Hanif Kureishi bezalakoekin batera -ezagunenetako batzuk aipatzearren-. Izan ere, ziurrenik lehen buruko talde horretako kiderik apal eta ezkutuenetakoa da Ishiguro, eta alde horretatik ere poztu nau albisteak: Nobel sariak izaten du, batzuetan, justizia poetikorako nahikunderik.

Ipuingintzan aritu bada ere -Nocturnes 2009ko liburuan, musika mota ezberdinek harilkatutako narrazioek osatua-, nobelagile sena da nagusi Ishigurorengan. Nik bi lan azpimarratuko nituzke, bere ekoizpenetik, aipaturiko Egunaren hondarrak horretaz gain: batetik, Never Let Me Go (Ez nazazu sekula joaten utzi, 2005), zientzia-fikzioa eta literatura serioa bateragarriak direla erakusten duen enegarren adibidea -belaunaldi horren ezaugarri bat dena, bestalde: haientzat, oro har, generoa ez da jada, aurrekoentzat bezala, azpiliteratura-, eta, bestetik, The Unconsoled (Kontsolaezinak, 1995), estilo-ariketa kafkatar petoa, tour de force latza, lehenago aipatu dudan esperimentalismoaren ustezko bazterrera uzte hura zalantzan jarriko lukeena -hau bezalako urgentziazko artikulu orokortzaileei ez zaie kasu handirik egin behar-. Euskarara lan bakar bat itzuli beharko balitz, eta komertzialtasunari begiratu behar balitzaio -halakorik existitzen bada euskarazko literatura itzuliaren alorrean-, Ez nazazu sekula joaten utzi aukeratuko nuke -horrek ere bere filma dauka, 2010ekoa-; goi-literaturaren izpiritu fantasmatikoaren deiadarrei kasu egingo beharko balitzaie, ordea, Kontsolaezinak.

(Zerbaitek gehiagok ere poztu nau sari honetan, maltzurki bada ere -gogoratuz, esaterako, zenbat herrialdek aldarrikatu zuten Elias Canettiren aspaldiko Nobel saria: Espainiak, Bulgariak, Turkiak, Britainia Handiak, Alemaniak eta Austriak, gutxienez, segun eta bere txikitako hizkuntzari, jaioterriari, pasaporteari, bizilekuari edo literatura-hizkuntzari erreparatzen zioten...-: idazlearen jatorriari begiratzen dionik egongo denez, baita Akademia Suediar txit gorenean bertan ere, Haruki Murakamiren aukerak murriztu direlako, poxi bat bada ere, saria eskuratzeko orduan. Urte batzuetarako, behintzat).

Edonola ere: congratulations, Mr. Ishiguro.]]>