<![CDATA[Ihintza Orbegozo | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 28 Nov 2022 16:15:07 +0100 hourly 1 <![CDATA[Ihintza Orbegozo | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA['Brand New Rain']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/037/003/2022-11-27/brand_new_rain.htm Sun, 27 Nov 2022 00:00:00 +0100 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1933/037/003/2022-11-27/brand_new_rain.htm <![CDATA['Lur hezea']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/032/003/2022-11-20/lur_hezea.htm Sun, 20 Nov 2022 00:00:00 +0100 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1933/032/003/2022-11-20/lur_hezea.htm Lur hezea, ongi landuriko melodia eta hitzekin, mimoz eta gustuz ondua izan den seinale. Ederra, zinez.]]> <![CDATA[Aldarrikapenaren garrantzia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/038/005/2022-11-13/aldarrikapenaren_garrantzia.htm Sun, 13 Nov 2022 00:00:00 +0100 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1949/038/005/2022-11-13/aldarrikapenaren_garrantzia.htm Maya Arulpragasamek, M.I.A. izen artistikoaz ezagunagoa denak, duela bi hamarkada egin zuen famara jauzi, eta bere ibilbidea goratua bezain polemikoa izan da hasieratik. Geopolitikaz, biolentziaz, Mendebaldeko inperialismoaz, nazioen arteko botereaz eta errefuxiatuen istorioez jarduten du nagusiki, eta, horregatik, eztabaida iturri izan da behin baino gehiagotan ibilbide profesionala hasi zuenetik.

2005ean argitaratu zuen Arular izeneko lehen lan luzea, baina musikariaren sona 2007an plazaraturiko Kala diskoarekin hasi zen, eta guztiz ezaguna egin zen hiru urte beranduagoko Maya lanarekin.

Honako honetan duela sei urte argitaraturiko Aim-en ondorengoa dakar, Mata, eta aurrekoaren bide beretik jarraitzen du, erritmo itsaskor, melodia bizi, hasiera-hasieratik engantxatzen zaituzten abesti, eta nola ez, hitz sakonez eta polemikoz beteriko rap kantekin. 40 minutu baino gutxiagoko iraupena duen diskoan, hamahiru abestitan mundu osoko doinuak nahasten ditu M.I.A.-k, ohikoa duen ideologia politikoa beti presente izanik. Bertan aurkitu daiteke haurren abesbatza baten, Asia hegoaldeko perkusioen eta tamil filmen soinu banden arteko collage bezalako bat.

Diskoa bi abesti bizirekin hasten da, F.I.A.S.O.M. Pt. 1 (Freedom Is a State of Mind) eta F.I.A.S.O.M. Pt.2-ekin, metal instrumentuen eta ahotsen nahasketarekin, abeslariak bere ikuspegi morala eta balioak hasieratik argi uzten dituztenak. Nahiz eta disko osoan bere buruarengan konfiantza handia erakusten duen, badira kontraesankorrak gerta daitezkeen kantak ere. Beep-en «guztien gogoko ezin dela izan» dioenean, «nahi duzun guztia izaten saiatu eta gero»; edo Zoo Girl-en oraindik faltan duen talentuaz ari dela dirudienean — «oraindik ikusmena daukat, oraindik nire garuna ez da bikaina»—. Bestalde, Mata diskoaren alde onenetakoa Energy Freq kantan aurkitzen dugu, lehen aipaturiko tamil film baten ahots sentsuala buklean eskainiz, eta aurreko diskoko Bird Flu-ren soinura gerturatuz. Time Traveller ere beste harribitxi bat da, bertan kontatzen duen istorioari eskerrak. Sri Lankatik errefuxiaturiko haur tamil baten esperientzia azaltzen du, eta iraganarekin nahasten den etorkizunean jartzen du fokua, testu hindu eta sanskritoen artean.

Mata honek M.I.A.-ren abesteko trebetasuna berresten du, eta musikariak oraindik kontatzeko asko duela erakusten digu. Egoak eta nortasun gogorrak espiritualtasunarekin topo egiten dute behin baino gehiagotan, eta funka zein rapa elkarrekin uztartzen dira, batzuetan eztanda ere egiteraino. Disko baikorra da, oro har, baina betiere horren bereak dituen ideal politikoak eta sozialak aldarrikatzeari utzi gabe. Artista bikaina da, eta berarengandik gutxiago espero ez bagenuen ere, lan bikaina egin du seigarren honekin ere.]]>
<![CDATA['Lautada']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/040/001/2022-10-30/lautada.htm Sun, 30 Oct 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1922/040/001/2022-10-30/lautada.htm <![CDATA['Basoaren ilunean dantza']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/040/003/2022-10-23/basoaren_ilunean_dantza.htm Sun, 23 Oct 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1933/040/003/2022-10-23/basoaren_ilunean_dantza.htm <![CDATA[Dantza akelarrean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/033/005/2022-10-16/dantza_akelarrean.htm Sun, 16 Oct 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1949/033/005/2022-10-16/dantza_akelarrean.htm Ilargi Berriak abestia. Askok badakite ez naizela bereziki aditua trikiti eta pandero kontuetan, eta agian horregatik harritu ninduten pandero ezberdinekin lortzen zituzten soinuek eta taula gainean ageri ziren bost nesken —geroago jakin nuen zazpi zirela— jarrerak transmititzen zuen energiak —sorginen akelarre baterako gonbita luzatzen zuen kasik—.

Izan ere, aspalditik izan dira Sorginak, hainbat taulagain konpartitu baitzituzten, ziurrenik bat baino gehiagorentzat ezagun eginez. Dena den, hel diezaiogun azken akelarre haietako garretatik eta errautsetan gelditu ziren txinpartetatik sorturiko talde berri honek dakarrenari, merezi du eta.

«Ilargi berriak lagun zaharren ondoan» abesten aurkeztu zuten euren burua aurrerapen kantan, taldearen izenari keinu eginez, neomak grezieraz ilargi berriak baitira. Eta hortxe bertan egin ziguten akelarre berri baterako gonbita. Udazken honetan argitaratu dute lehen lan osoa, zazpi abestik osatzen dutena, erroturik dituzten trikiti eta pandero doinuak gaur egun entzuten duten musika dantzagarriagoarekin nahastuz sortua. Base elektronikoek berebiziko garrantzia dute, trikiti, pandero eta ahotsen organikotasunarekin kontrastatuz eta lehen aipatu akelarrean dantza eginez. Zazpi neska gazte dira, nondik datozen ahaztu gabe, eta ertzetan baztertuak izan direnak erdigunera ekarriz, nahi dutena egiten dute, inongo aurreiritzi eta lotsarik gabe. Ilargi berriak abestian nortzuk diren, nondik datozen eta zer dakarten azaltzen digute; Kontu zaharrak-en gure aurrekoek kontatzeko gordeta dituztenak azpimarratu nahi izan dute; Hamen-en koplaz kopla, amorrutik, emakumeek beren burua maitatzea den bekatuaz aritu dira; eta Biluzik tangoan, munduko dantzarik sentsualenean, erotismoz beteriko hitzak sartu dituzte «bi gorputz daude lehertzear, bagoaz azaletik haragira». XXI. mendekua-k ere mezu benetan indartsua dauka, emakumeen ahalduntze eta zaintzearen ingurukoa «kolektiboa ez den ahalduntzea ez delako ahalduntzea» aldarrikatuz, guztia aldakak mugiarazteko doinuetan. Letrarik gabeko bi abestiak ez dira gutxiagorako, Hego haizea Pello Herizek jotako gitarra flamenko batekin hasten da, eta trikitiak sartzean erritmo flamenkoa mantentzen duten txaloekin nahasten da, bi estiloak fusionatuz; eta M.U.X jaialdi elektroniko batean entzutekoa izan liteke, baina hemen ere base elektronikoa arin-arin batekin fusionatzen dute, oso txukun gainera.

Aldarrikapena, zaintza eta errespetua akelarrean dantzatu daitekeela erakutsi du Neomakek. Bidea hasi besterik ez dute egin, baina bide zuzenetik doaz.]]>
<![CDATA['Bizi bagina bezala']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/035/001/2022-10-02/bizi_bagina_bezala.htm Sun, 02 Oct 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1922/035/001/2022-10-02/bizi_bagina_bezala.htm Bizi bagina bezala honetan ere pop doinu goxoak eta funka dira nagusi, ohikoak ditugun gitarra, baxu eta bateriaz gain, piano, tronboi eta saxofoiarekin osotasun bat lotuta. Bederatzi abestiko disko honetan badu lekua bluesak ere, Ahaztu baino lehen abestian nabaritzen den bezala; eta rock nahiz jazz printzak aurki ditzakegu handik eta hemendik. Lan ederra egin du seikoteak honakoan, eta aurrekoa baino osoagoa eta helduagoa den diskoa sortu du, eguraldi txarrarekin etxean gustura entzutekoa. Ez da agian top salmentetan azalduko, baina ezagutzea merezi duen horietakoa da.]]> <![CDATA['Ginger']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/033/002/2022-06-26/ginger.htm Sun, 26 Jun 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1933/033/002/2022-06-26/ginger.htm <![CDATA[Itzulera sustraietara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/004/2022-06-19/itzulera_sustraietara.htm Sun, 19 Jun 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1949/035/004/2022-06-19/itzulera_sustraietara.htm Cruel Country disko berri honetan. Hala diote askok, eta, nork esango luke, azken urteetan sorturiko lanik borobilena egin dute horri esker. Batzuetan gertatzen da erantzuna aurrean daukazula, baina errazegia iruditu, eta kasurik ez egitea erabakitzen duzula, bide zailago bat hobea izango den ustetan. Horrela aritu dira Jeff Tweddy eta bereak, oraingoan errazera, sinplera, purura eta gardenera jo duten arte. Liderrak berak esandakoa da inoiz ez direla eroso sentitu musika countrya egiten ari diren ideiarekin, baina orain, buelta asko eman ondoren, konplexuak gainetik kendu, eta egiten duten musikari sinpleki country deitzeak askatu egin dituela.

21 abestiko lana argitaratu dute, garai honetan batere ohikoa ez den arren, eta, ederretan eder, ertz guztietatik klasiko izango den itxura daukala esatera ere ausartu da bat baino gehiago. Batzuetan soinu arin eta goxoarekin, All Across The World eta Hearts Hard To Find bezalakoetan, beste batzuetan ia murritz ere, The Empty Condor edo The Universe kasurako, abesti guztiak dira gehiegizko apaindura eta gehigarririk gabekoak. Diskoa talde osoak batera grabatu du estudioan, eta, hori ere nabaritu ohi denez, hemen ere hala gertatu da. Garrantzitsuena Tweddyren ahotsaren inguruan sorturikoa izan da, batzuetan, Darkness In Cheap eta Falling Apart-en bezala, apurtuta dagoela dirudienean ere, arnasa hartzeko espazioa emanez. Jakina da bera dela taldearen arima, guztia dagoela bere eta bere abestien inguruan, eta taldekideek dioten errespetu eta miresmena abesti bakoitzeko nota bakoitzean nabari da.

Ziurrenik zale asko izango dira Cruel Country Wilcoren lanik gogokoena bezala izendatuko ez luketenak, eta egia da hobeak badituztela, baina esan beharra dago azken bi hamarkadetan hortik gertuen egotera eraman dituen diskoa hauxe dela. Entzunaldi bakoitzean indar eta zintzotasun handiagoa irabaziz doa, eta, aurreko batzuk ez bezala, ez dut uste ahanzturan erori eta apalategi batean hautsa hartzen gelditzen den horietakoa denik. Entzuleak ez du disko osoa entzuteko gehiegizko esfortzurik egin beharrik, belarritik erraz sartu eta disfrutatzen den horietakoa baita, 77 minutu pasa irauten badu ere.

Tweddyk horrenbeste miresten dituen The Band, Neil Young, Gram Parsons edo Johnny Cash bezalakoen ondarea gaur egunera ekarri dute Cruel Country-n, klasikoenen zantzu hori erakutsiz, eta, era berean, nostalgia puntu bat ere transmitituz, Ipar Amerikako historiaren errepasoa egiten duen diskoan. Arriskatua bezain ederra da ordubete baino gehiago irauten duen 21 abestiko diskoa argitaratzea, sustraietara itzuli eta doinu klasikoekin jolastea, zaleon gusturako.]]>
<![CDATA['Mäirü']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/041/001/2022-06-05/mir.htm Sun, 05 Jun 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1922/041/001/2022-06-05/mir.htm <![CDATA['Bel3zidorrean Hör']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/036/003/2022-05-29/bel3zidorrean_hr.htm Sun, 29 May 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1933/036/003/2022-05-29/bel3zidorrean_hr.htm Bel3zidorrean Hör diskoak dakartzan sei abestietan. Pixkanaka bidea egiten ari dira, eta lan honetan hori ere nabari da, kideen arteko talde izaera sendotzen doala transmititzen baitu, ziurrenik zuzenekoetan are argiago ikusiko dena. Bide horri jarraituz, rock eta stoner zaleen artean bere lekua irabaziko duen taldea izango da, zalantzarik gabe.]]> <![CDATA[Argazkien isla]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/040/004/2022-05-22/argazkien_isla.htm Sun, 22 May 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1949/040/004/2022-05-22/argazkien_isla.htm
Lanaren hastapena ere azaldu du musikariak, eta benetan kuriosoa da. Familia afari batean aitaren gaztetako argazki zaharrak ikusten egon ondoren, hari bihotzeko batek eman zion eta ospitalean bukatu zuten. Horrela, aita errekuperatze bidean zela hasi zuen konposizio lana, Memphisera bidaiatuz goiz hil ziren bere idoloen berri izateko (Buckley, Jay Reatard eta Elvis tarteko). Han grabatu zituen azken abestiak, eta diskoaren sortze prozesuko egoeraren ondorioz hartutako tonu triste, ilun eta sakona lan osoan zehar nabari da. Texastarrak erraz jakin izan du galdutako aitaren argazki bateko emozioei forma eman eta This Is a Photograph-en txertatzen. Aitari eskainitako omenaldi sentikorra da, abestietan hauskortasunetik idatzitako hausnarketak eta bere barneko oroitzapen ezkutuenak azaltzen dituena.

Horrenbeste nostalgiaren artean bada rock-and-roll klasikorako lekurik ere, Rock Bottom abestian nabari dezakegun bezala; soinu zoro eta itsaskor batekin, diskoak duen karga emozionala pixka bat arintzen du. Hala ere, eta lehen aipatu bezala, lan honetan bihotzetik eta erraietatik datozenak gailentzen dira beste guztien gainetik, ezkortasunetik datozenak, eta Morbyren ezpainetan bizitza propioa hartzen dutenak, ahanzturarik gabe betiere, «And here, we live forever, inside a picture» abesten duenean kasu, metaforarik gabeko pasarteak oparituz, leku, jende eta momentuez ederturik. Bizitza eta haren joateari buruzko elegia izanik, olerki ederrak eskaintzen dizkigu A Coat of Butterflies-en, eta Five Easy Pieces-en, pianoarekin maisuki jolastuz, delikatu hasi eta bikaintasuneraino iristen da. Bikotekidea eskertzeko pasiozko mezuak azaltzen dira Stop Before I Cry-n, eta, ikustea kostatu egiten den arren, beti hor dagoen esperantza zantzua ere ageri da Goodbye to Good Times-en.

Musikariak instrumentuetan aberats jokatu du lan honetan, pianoa, saxoak, banjoa, harpa, hariak, melodika, koruak, eta abar sartuta. Lagun izan dituen musikari bikainek eta Ipar Amerikako musika popular eta tradizionala berpizten maisua den Sam Cohen ingeniariak ere berebiziko garrantzia dute; izan ere, bluesetik gospelera, edota souletik countryra salto eginez, doinu guztiek soinu ona dute, ezerk ez du bortxatu itxura, eta erraietatik ateratakoak direla ohartuko da entzulea.

Kevin Morbyk ez digu This Is a Photograph hau errepiderako bidaide bezala bakarrik oparitzen. Bere bizitzaren intimitatea ikusi eta miresteko aukera ere ematen du diskoarekin, eta garai batean izan zenaren eta gaur egun denaren izaera modu gardenean erakusten digu. Bere ibilbide guztian gorantz joan da, eta lan honekin goia jo duen ez badakit ere, guztietan osoena da.]]>
<![CDATA['Hauskor']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/033/001/2022-05-08/hauskor.htm Sun, 08 May 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1922/033/001/2022-05-08/hauskor.htm Hauskor hau arretaz onduriko lan sendo bat bilakatu dute.]]> <![CDATA['Basa']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/038/001/2022-05-01/basa.htm Sun, 01 May 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1922/038/001/2022-05-01/basa.htm Basa da azken lan hori, eta diskoaren izenak berak iradoki dezake lanaren beraren basakeria, hasieratik arnasa hartzen uzten ez digun horietakoa baita Irungo taldea. Hitzek ere sentsazio bera transmititzen dute, ezinegona eta estutasuna beste ezeren gainetik, eta emaitza, atmosfera ilun, astun eta gogorra da askotan. Eta nahiz eta badiren atseden une batzuk, tarteka apalago ageri baitzaizkigu, oro har, digeritzen kostatzen dien horietakoa da diskoa, baina aukera emateak merezi du.]]> <![CDATA[Rock-and-rolla dut maiteago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/031/005/2022-04-24/rock_and_rolla_dut_maiteago.htm Sun, 24 Apr 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1949/031/005/2022-04-24/rock_and_rolla_dut_maiteago.htm
2008. urtean taldea banatu zenetik, 20. urteurreneko bira eta hainbat kontzertu eskaini dituzte 2016. urtetik hona, baina disko berri baten albisterik ez genuen izan 2020an estudioan zeudela iragarri zuten arte. Horren emaitza dugu argitaratu berri duten Eyes Of Oblivion, taldearen zortzigarren lan luzea. Jarraikortasuna dakarten hamar abesti berri ditu diskoak; sorpresarik eta alferrikako esperimentaziorik gabekoak, estilo ezberdinetako zipriztinak sartzeko arriskurik hartu gabe, soilik eta esklusiboki rock-and-roll-ean oinarrituriko abesti eskukada bat. Ez du inor aho bete hortz utziko, baina The Hellacopters zenbat gustatzen zaigun gogorarazteko balio digu zaleoi, hasierako lanetako garage eta punk doinuak ageri ez badira ere, azken lanak —arrakastatsuenetakoak agian— gogora dakarzkigu eta. Taldekideen proiektu paraleloek ez dute The Hellacoptersen esentzia xurgatu, eta Imperial State Electricen printza batzuk izan baditzake ere, nabari da, oro har, entzuten ari garena Eskandinaviarrako rockaren talde esanguratsuenetakoarena dela. Eyes Of Oblivion osoa konturatu gabe pasatzen diren horietakoa da. So Sorry I Could Die blues tankera duen baladak, Positively Not Knowing gitarrak eta The Hellacoptersek horren berezkoa duen soinua duen piezak, Beguiled dantzagarriak eta The Pressure's On nostalgiko eta melodikoak erakusten digute taldeak magia eta izaera bere horretan mantendu dituela urte hauetan guztietan. Hamar abesti indartsu, itsaskor eta melodikoak dira, erritmo bizkorreko gitarrek lagunduak batzuetan, eta Nicke Anderssonek ahots bereziarekin abestuak.

Azken batean, Eyes Of Oblivion-ek ez du galdu The Hellacopters mitikoen funtsa, eta taldearen lanik onena ez bada ere — 2002an argitaratu zuten By The Grace Of God maisulana gainditzea kostako zaie—, bere betebeharra ongi kunplitzen du, zintzoki eta behartu gabe, urte hauetan guztietan The Hellacopters izan den horren errepaso eta jarraipena egiten baitu. Berriz abestuko dugu, haurrak ginenean egin bezala, «trulalai trulalai trulalai! Rock-and-rolla dut maiteago!».]]>
<![CDATA['Shibari']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2022-04-10/shibari.htm Sun, 10 Apr 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2022-04-10/shibari.htm zarata gisa izendatuko luketen lau abestiz osatu dute lana. Doinu pisutsuak, azkarrekin eta melodikoagoekin tartekatzen dira, eta orroak dira nagusi ahotsetan, hitzetan islatzen den iluntasunarekin bat etorriz. Estreinakoa da, baina indarrez betea, inor epel uzten ez duten horietakoa.]]> <![CDATA['Lo zena']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/047/003/2022-04-03/lo_zena.htm Sun, 03 Apr 2022 00:00:00 +0200 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1933/047/003/2022-04-03/lo_zena.htm <![CDATA[Landua bezain freskoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/033/005/2022-03-27/landua_bezain_freskoa.htm Sun, 27 Mar 2022 00:00:00 +0100 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1949/033/005/2022-03-27/landua_bezain_freskoa.htm spoiler-rik nahi baduzue, izugarri gustatu zait lan osoa. Bihoakie, bada, oraindik diskoa entzun ez dutenei edo zertxobait entzun baina oraindik barrura sartu ez zaienei: entzun ezazue berriro, engantxatu egiten du eta.

Misterioz beterik hasi zen hirukote donostiarraren ibilbidea: izenik eman eta aurpegirik erakutsi gabe. Bati baino gehiagori Daft Punkek egiten duena gogoraraziko zion. Taldekideek aitortu dute, beste proiektu batzuetan aritutakoak izanik, euren identitatea ezkutuan mantentzea nahiago dutela, alderaketak ekidin eta balorazio osoa edukiaren gain jartzeko, norengandik datorren axola izan gabe, eta, era berean, horrek dakarren arriskuarekin. Izan ere, askotan edukia ulertzen laguntzen du eduki hori nork sortu duen jakiteak. Baina misterioa mantentzeak, haiek esan bezala, baditu bere alde onak ere. Ezagun edo ezezagun izanagatik ere, argi dago ikusmin handia sortu duen lana dela taldearen debut hau, eta, publikoaren artean izaten ari den harrera ikusita, badirudi jendearen espektatibak bete dituela.

Aspaldi joanak dira diskoteketako makina musika elektronikoarekin eta bakailaoarekin bakarrik lotzen ziren garaiak, eta oraindik ikasteko asko badugu ere, gero eta gehiago ari da errotzen, bere aldaera ezberdinetan, Euskal Herrian. Horren eragina nabaria da belaunaldi berrietako sorkuntzetan, eta Merina Grisen kasuan ere funtsezkoa dela esango nuke. Pop zakarra egiten dutela irakurri dut leku batean baino gehiagotan, eta guztiz ados egon arren, ezingo nintzateke gelditu hori elektronikarekin konbinatzen dutela esan gabe.

Ordu erdi eskas irauten duen zortzi abestitan banaturiko lanak badu zer konta; askok dauka lekua bertan, abesti ilun eta malenkoniatsuetatik hasi, eta salto eta dantzan jarriko gaituztenetaraino. Gure herriarekiko keinu bat edo beste ageri da, baina, batez ere, gaur egungo gizartean ageri zaizkigun arazo eta hausnarketak plazaratzen dizkigute hitzen bitartez, horiek ere, melodiak bezala, hamaika aldiz errepasatu eta landu dituztela erakutsiz.

Pop eta elektronika doinu ilun ugari biltzen ditu, dantzagarriak zenbaitetan, eta zakarrak askotan; kapa ezberdinez osatua eta ezin hobeki ekoiztua; eta hitzekin hausnarketarako bidea irekitzen duena: landua bezain freskoa da Zerua orain. Ez naiz gehiago luzatuko, hemen esandako guztiarekin, jada entzungailuan play botoia sakatzen egon beharko zenukete.]]>
<![CDATA['#2']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/037/001/2022-03-13/2.htm Sun, 13 Mar 2022 00:00:00 +0100 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1922/037/001/2022-03-13/2.htm <![CDATA['Live at Montreux Jazz Festival']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/034/003/2022-03-06/live_at_montreux_jazz_festival.htm Sun, 06 Mar 2022 00:00:00 +0100 Ihintza Orbegozo https://www.berria.eus/paperekoa/1933/034/003/2022-03-06/live_at_montreux_jazz_festival.htm Live at Montreux Jazz Festival, eta izugarria da nola harrapatzen zaituen, diskoan bertan sartu eta bertan egongo bazina bezala sentiaraziz. Popa, klasikoa, doom zantzuak eta rocka nahasten ditu, ahots xuxurlaria oihuekin tartekatuz, eta, entzuteko erraza ez den lan bat izanagatik, maisuki jo eta grabaturiko zuzenekoa da, borobila.]]>