<![CDATA[Iker Aranburu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 23 Jan 2022 01:44:06 +0100 hourly 1 <![CDATA[Iker Aranburu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Beti negatibo; orain positibo]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2022-01-23/beti_negatibo_orain_positibo.htm Sun, 23 Jan 2022 00:00:00 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1922/017/002/2022-01-23/beti_negatibo_orain_positibo.htm
Negatiboak izan dira azken urteetan estatu kide batzuek beren zorraren truke ordaindu behar izan dituzten interes tasak. Hau da, dirua utzi dietenei interesak pagatu beharrean, mailegua eman dietenek ordaindu dietela kopuru bat diru hori erabil dezaten. Logikaren aurkako zerbait da, baina azken urteetan asko zabaldu da Europan, inflazio apaleko edo negatiboko garaietan, inbertitzeko dirua zuenak horrela neur zezakeelako zenbat galduko zuen.

Baina aro hori amaitzen ari da, edo amaitu egin da, merkatuek uste dutelako banku zentralek neurriak hartuko dituztela aurki inflazioa kate motzean lotzeko. AEBetako Erreserba Federalak eta Ingalaterrako Bankuak interes tasak handituko dituzte aurten; EBZk ezetz dio, baina martxoan etengo du pandemiari lotutako zor erosketa masiboa, eta bizkorrago jokatzeko presioa handituz doakio astez aste.

Giro horretan, ez da harritzekoa negatiboan luzeen egin duen zor bonuak, hamar urterako Alemaniako bund-ak, positiborako jauzia egitea azken astean, lehen aldiz 2019ko maiatzaz geroztik. Bonu horren kotizazioa %0,013ra iritsi zen inbertitzaileen arteko salerosketan. Interes gisa, %0,013 huskeria bat da, are gehiago kontuan hartuta inflazioa hori baino askoz handiagoa dela: %3,1 Alemanian eta %5,5 eurogunean. Hau da, praktikan dirua galtzen arituko dela Berlingo gobernuari dirua utziko dionak.

Baina negatibo izatetik positibo izateko urratsak badu bere garrantzia, eta ez soilik sinbolikoa. Esan nahi du bukatzen ari dela interes tasa oso txikien garaia eta orain goranzko joera bat izango dela, betiere koronabirusaren beste aldaera batek, gerra batek (Ukrainan?), edo beste gertaera handi batek ez badu eteten mendebaldeko ekonomien suspertzea.

Berri ona bankuentzat eta inbertitzaileentzat, baina ez hain ona azken bi urteetan zorra zorraren gainean pilatu duten erakunde publikoentzat. Interes tasen igoera txikienak milioi euro askoko kostua du kutxa publikoetan, eta zergen bitartez ordaintzen dira. Are gehiago orain, zorra puztu denean.

Zorra asko handitu da

Ostiralean Eurostatek kaleratutako datuen arabera, 2019ko azken hiruhilekotik 2021eko hirugarrenera eurogunean hamalau puntu igo da zor publikoaren pisua, BPGaren %83,6tik %97,7ra. Dirutan okerrago da: 11,73 bilioi euro zor dituzte euroguneko erakundeek, pandemiaren aurretik baino 1,72 bilioi gehiago (+%17). Dirutza da hori, ikusita erraza dela zorrak hartzea, baina ez hainbeste zorrak kitatzea.

Gainera, aurretik zor handiena zutenak dira gehien zorpetu direnak, besteak beste, haien zerga sistemen ezintasunak nabarmenago geratzen direlako krisi garaietan. Horregatik ez da inor harrituko jakitean portzentualki zorra gehien handitu duena Espainia izan dela, %95,5etik %121,8ra igaro baita, hau da, 26,3 puntu. Italiarena 21 puntu igo da, %155,3raino, eta Frantziarena, berriz, 19,3, %116,8raino. Konparazioak egiteko ongi dago jakitea Alemaniaren zorra hamar puntu eskas hazi dela (%69,4raino), eta Herbehereena, lau puntu besterik ez (%52,6).

Kopuru horiek kontuan hartzea interesgarria izango da merkatuetan bihurguneak baldin badatoz, eta euroaren krisiaren aktore nagusi bat itzultzen bada: arrisku saria. Oraingoz, nahiko bare dago piztia —70 puntuan Espainiarena, 39 puntuan Frantziarena, baina 142 Italiarena—, EBZren zor erosketa programak otzandua duelako merkatuaren instintu suntsitzailea. Noiz arte?]]>
<![CDATA[Neguriko familien bi funtsek Bizkaia dorrea erosi dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/208529/neguriko_familien_bi_funtsek_bizkaia_dorrea_erosi_dute.htm Wed, 19 Jan 2022 16:09:20 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/208529/neguriko_familien_bi_funtsek_bizkaia_dorrea_erosi_dute.htm EQT inbertsio taldeari saldu berri diote Solarpack, 881 milioi euroren truke. Galindeztarrek eta Ibarra Kareagatarrek 445 milioi euro patrikaratu dituzte operazio horren bitartez. Dorre handiena, 2011 arte Bizkaia dorrea Bilboko erdiguneko Plaza Biribilean dago, eta Banco Vizcayak eraikiarazi zuen, 1969. urtean. 88 metroko altuera du, eta 21 solairu, eta hainbat urtez Euskal Herriko eraikinik garaiena izan zen, Donostiako Atotxako dorrearen gainetik (76 metro). Bizkaian sortutako beste enpresa baten egoitza berriak hartu zuen eraikin garaienaren titulua, Iberdrola dorreak: 2011. urtean amaitu zuten, eta 165 metro garai da. Banco de Vizcaya lehenik BBV eta gero BBVA bilakatu zenean, garrantzia galdu zuen Bilboko erdiguneko dorreak, gero eta zerbitzu gehiago Madrilera eraman zituelako entitate berriak. BBVAk 2018 saldu zuen dorrea, 40 milioi euroren truke, baina oraindik baditu han bulego batzuk. Jabe berriak hainbat moldaketa egin ditu; horietako handiena, Irlandako Primark saltoki handiari lekua egiteko beheko solairuetan. 30 urterako alokairua sinatuta dauka Primarkek Bizkaia dorrearekin. Bizkaiko Foru Aldundia, berriz, dorrean biltzen ari da Bilbon sakabanatuta dauzkan hainbat bulego. Gainera, proiektu handinahi bat dauka dorrerako, han kokatu nahi baitu ekintzailetza sustatzeko zentroa, BAT B Accelerator Tower izenekoa. Astelehenean bertan aurkeztu zuen, eta han azaldu zuen lau solairu betetzeko asmoa duela. ]]> <![CDATA[Jose Maria Aristrain enpresaburua errugabetzat jo dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/208493/jose_maria_aristrain_enpresaburua_errugabetzat_jo_dute.htm Tue, 18 Jan 2022 09:42:14 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/208493/jose_maria_aristrain_enpresaburua_errugabetzat_jo_dute.htm 64 urteko espetxe zigorra eskatu zuen haren aurka -epaiketan 52 urtera gutxitu zuen-, 2006 eta 2009 artean Suitzan bizi zen itxurak egin eta Espainiako Ogasunari -aspaldi joan zen Madrilera bizitzera- 211 milioi euroko zerga iruzurra egin ziolakoan. Epaileek, ordea, errugabetzat jo dute; besteak beste, fiskalak ez duelako frogatu Aristrain ez zela Suitzan bizi izan legeak zerga helbiderako finkatzen duen gutxieneko kopurua: 183 egun. Akusazioak zioen Aristrainek sozietate multzo bat sortu zuela ogasunari ez ordaintzeko, baina epaileek nabarmendu dute haren gastu gehienak Arcelor Mittalek emandako dirutik ordaindu zirela eta ez dagoela deliturik horretan. Aristrain familia da izen bereko Olaberriko altzairutegiaren sortzailea, eta, fabrika Arcelor Mittalen esku geratu zenetik, altzairuaren multinazionalaren akzioen %2ren jabea. Gainera, Tubacexen %11 ere Aristrainena da.]]> <![CDATA[2020an galdu zuen erdia eskas berreskuratu du EAEko BPGak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/011/001/2022-01-18/2020an_galdu_zuen_erdia_eskas_berreskuratu_du_eaeko_bpgak.htm Tue, 18 Jan 2022 00:00:00 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1879/011/001/2022-01-18/2020an_galdu_zuen_erdia_eskas_berreskuratu_du_eaeko_bpgak.htm
2020ko datuaren ispilua izan da 2021ekoa, orduko eroriko historikoaren errebotea izan baita oraingo hazkundea. Baina ez da, inondik ere, ispilu perfektua izan, orduan galdutakoaren (%9.9) erdia eskas berreskuratu baitu ekonomiak. Iragarpenek diote litekeena dela aurtengo lehen erdiaren amaieran iristea ekonomia pandemiaren aurreko mailara.

Aurreikuspenak ez dira bete

Urtearen joanean hazkunde iragarpena apalduz joan da Eusko Jaurlaritza, ikusita iaz egindako iragarpen oso baikorrak (+%8,7) ez zirela beteko. Lehenik, urte hasierako bi olatuek jarduerari kalte egin ziotelako —joan-etorriak mugatzeko neurriek turismoa geratu zuten, eta ostalaritzak baldintza gogorrak izan zituen—, eta, gero, txertoak orokortu ahala, industria ez zelako gai izan eskaria handitu izanak hornidura katean sortutako inbutuak gainditzeko eta energia neurrigabe garestitu zelako. Horrela, martxoan hazkunde iragarpena %6,7ra murriztu zuen Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak, eta %5,6ra, berriz, abenduan.

Eustatek dioenez, bi izan dira 2020tik gehien berreskuratu diren sektoreak: industria eta merkataritza, eta ostalaritza eta garraioa izan dira. Hain zuzen ere, koronabirusaren agerraldia gehien sufritu zuten sektoreak dira, eta, beraz, erreboterako aukera gehien zutenak. Estatistika erakundeak aurreratu du kanpo eskariaren ekarpena positiboa izan dela 2021. urtean, oro har, eta barne eskarian kapital finkoaren eraketa gordina nabarmendu dela, hau da, inbertsioa.

Enpleguari dagokionez, denbora osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, %5,2 egin du gora, aurreko urtearekin alderatuta.

Eustatek martxoaren 4an emango ditu datu osoagoak.]]>
<![CDATA[2020an galdu zuen erdia eskas berreskuratu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiak]]> https://www.berria.eus/albisteak/208423/2020an_galdu_zuen_erdia_eskas_berreskuratu_du_araba_bizkai_eta_gipuzkoako_ekonomiak.htm Mon, 17 Jan 2022 17:40:08 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/208423/2020an_galdu_zuen_erdia_eskas_berreskuratu_du_araba_bizkai_eta_gipuzkoako_ekonomiak.htm martxoan hazkunde iragarpena %6,7ra murriztu zuen Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak, eta %5,6ra, berriz, abenduan. Eustatek dioenez, bi izan dira 2020tik gehien berreskuratu diren sektoreak: industria eta merkataritza, ostalaritza eta garraioa izan dira. Hain zuzen ere, koronabirusaren agerraldia gehien sufritu zuten sektoreak dira, eta, beraz, erreboterako aukera gehien zutenak. Estatistika erakundeak aurreratu du kanpo eskariaren ekarpena positiboa izan dela 2021. urtean, oro har, eta barne eskarian kapital finkoaren eraketa gordina nabarmendu dela, hau da, inbertsioa. Enpleguari dagokionez, denbora osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, %5,2 egin du gora, aurreko urtearekin alderatuta. Martxoaren 4ean emango ditu datu Eustatek osoagoak.]]> <![CDATA[Inflazioa %6,5 dela amaitu da urtea, euroaren aroko mailarik garaienean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/002/001/2022-01-15/inflazioa_65_dela_amaitu_da_urtea_euroaren_aroko_mailarik_garaienean.htm Sat, 15 Jan 2022 00:00:00 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1877/002/001/2022-01-15/inflazioa_65_dela_amaitu_da_urtea_euroaren_aroko_mailarik_garaienean.htm
Energia izan da urte eskas baten buruan Hegoaldeko inflazioa negatibotik (-%0,5) mendeko kopururik handienera eraman duen elementua, eta, horren barruan, argindarra nabarmendu da. 2021a garestitze handi batekin hasi zuen, Filomena ekaitza zela medio, eta urtea modu berean bukatu du, gas garestiak sortutako ekaitzaren tarterik latzenean.

Udan hasi zen gasa neurriz kanpo garestitzen, eta, haren eskutik, ia hilero markak hautsi ditu argindarraren prezioak, abenduan goia jo arte: uztailean, batez beste 90 euroan saldu zen megawatt-ordua handizkako merkatuan, eta abenduan 239 eurora iritsi zen. Urtarrilean, oraingoz, horren azpitik dago, gasaren igoera eten delako, besteak beste.

Petrolioa ere, gora

Espainiako Gobernuak argindarraren azken prezioa jaisteko hartutako neurriek —zergak jaisteak, bonu soziala handitzeak eta kargu finko batzuk bere gain hartzeak— apaldu egin dute nolabait argindarraren garestitzea. OCU kontsumitzaileen elkarteak kalkulatu du batez besteko kontsumitzaileak %41 gehiago ordaindu duela argindarraren truke. INEk ere antzeko kopuru bat eman du: Hego Euskal Herrian, %40 igo da produktu energetikoen prezioa, eta %6,5 azarotik abendura.

Argindarraren neurrigabeko garestitzeak hein batean ezkutatu egin du petrolioa ere asko garestitu zela 2021ean, ekoizle nagusiek ekoizpenaren iturria erdizka baizik ez dutelako ireki 2020an izan zuten urte beltza ez errepikatzeko. Gasolina udazkenean iritsi zen inoizko preziorik handienera, eta marka horiek hausten ari da azken asteetan ere. Egia da, hori bai, abenduan pixka bat apaldu zela prezioa, omikronak kontsumoa jaitsiko zuela uste izan zuelako merkatuak. INEren arabera, abenduan %2 merkatu ziren erregaiak, baina, hala ere, 2020ko abenduan baino %25,5 garestiago daude.

Energiaren garestitzea jada hedatu da beste adar batzuetara, ekoizpen kostuak handitzen baititu. Horrela, elikagaiak %4,6 garestitu ziren iaz, eta %3 tabernak eta jatetxeak. Izan dira, ordea, inflazio apalagoko arloak, hala nola jantziak eta oinetakoak (%1,1), eta, azken urteetan ohikoa den moduan, komunikazioak merkatu egin dira (-%0,3).

Erosteko ahalmena, behera

2019 eta 2020 ez ziren urte txarrak izan erosteko ahalmenari dagokionez, batez beste soldatak eta pentsioak prezioen gainetik igo zirelako. 2021ean kontrakoa gertatu da, eta aurten izan daitezkeen igoerek ere nekez konpentsatuko dute halako igoera bat.

Pentsio publikoak %2,5 handitu dira urtarrilean, hori izan baita batez besteko inflazioa Espainian 2020ko abendutik 2021eko azarora arte. Pentsiodunek, gaur kalera atera, eta salatuko dute batez besteko inflazioa erabilita erosteko ahalmena %3 txikituko zaiela, baina sistema horrek berak ekar dezake datorren urtean berreskuratzea aurten galdutakoaren zati bat, aurreikuspenak betez gero aurtengo batez besteko inflazioa abendukoaren oso gainetik izango delako.

Egoera zailagoa izango da langile gehienentzat. Iaz, indarrean zeuden lan hitzarmenetan %1era ez zen iritsi soldata igoera, eta aurten negoziazio gogorrak espero dira soldatak KPIra lotuak ez dituzten sektoreetan: galdutako ahalmena berreskuratzeko asmoa dute sindikatuek, baina patronalek adierazi dute inflazioaren araberako igoera batek ekoizpen kostuak asko igoko lituzkeela. Igoerak hainbat urtez banatzea eskaini dute .]]>
<![CDATA[Inflazioa %6,5era iritsi da 2021 amaieran]]> https://www.berria.eus/albisteak/208330/inflazioa_65era_iritsi_da_2021_amaieran.htm Fri, 14 Jan 2022 10:05:33 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/208330/inflazioa_65era_iritsi_da_2021_amaieran.htm pentsio publikoak %2,5 handitu dira urtarrilean, hori izan baita batez besteko inflazioa Espainian 2020ko abendutik 2021eko azarora arte. Erosteko ahalmenaren jaitsiera izango da, hain zuzen ere, pentsiodunak bihar kalera aterako dituen arrazoietako bat. Edonola ere, baliteke pentsiodunek datorren urtean berreskuratzea aurten galdutakoaren zati bat: Europako Banku Zentralaren aurreikuspenak betetzen badira, 2022. urtearen amaieran inflazioa %2tik gertuago izango delako, baina batez besteko inflazioa hortik oso gorakoa izan daiteke, urtearen hasieran hortik oso gora egongo delako. Egoera zailagoa izango da langile gehienentzat. Iaz, indarrean zeuden lan hitzarmenetan %1era ez zen iritsi soldata igoera, eta aurten negoziazio gogorrak espero dira soldatak KPIra lotuak ez dituzten sektoreetan: galdutako ahalmena berreskuratzeko asmoa dute sindikatuek, baina patronalek ohartu dute inflazioaren araberako igoera batek ekoizpen kostuak asko igoko lituzkeela, eta enpresa batzuk estu hartu. Adegik, esaterako, igoerak urte batzuetan banatzea proposatu die Gipuzkoako enpresei.]]> <![CDATA[Langile bat hil da erorita, aurten modu horretan hildako bigarrena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1983/013/001/2022-01-13/langile_bat_hil_da_erorita_aurten_modu_horretan_hildako_bigarrena.htm Thu, 13 Jan 2022 00:00:00 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1983/013/001/2022-01-13/langile_bat_hil_da_erorita_aurten_modu_horretan_hildako_bigarrena.htm
LABek eman zuen Ikaztegietako istripuaren berri. Hertell fabrikan gertatu zen, aire ponpak, balbulak eta antzeko aparailuak egiten dituen Mondragon taldeko kooperatiba batean. UGTk zehaztu zuenez, J.E.U. Hertellen eta haren ondoan dagoen Epak S.A. enpresaren fabrika hustuak partekatzen duten sailean zegoen, kutxatilak garbitzen. Une batean, «zabaldu ez dituzten arrazoiak direla medio», gaztea pabiloi hustuaren fibrozementuzko teilatura igo zen, eta handik erori.

Asteartean mota horretako beste istripu bat izan zen, El Buston (Nafarroa). Garabi baten saskian zeuden bi langile hamar metroko altueratik erori ziren, eta bizkarra eta hankak zauritu zitzaizkien.

«Kasualitatea izan da?»

LABek erorikoen larritasunaz ohartarazi du: «Norbaitek sinets al dezake kasualitatea izan dela? Lan istripuei eta lanbide gaixotasunei aurre egiteko berehalako neurriak, kontrol handiagoa eta politika zehatzak eskatzen dizkiegu administrazioei». Zehazki, altuerako lanetarako plan espezifiko bat eskatu die sindikatuak erakundeei, «neurri egokiekin eta benetako prebentzio politikekin, eraikuntzarako eta industria nabeen eta pabiloien berritze eta mantentze lanetarako. Datuak oso gogorrak dira, eta zifra bakoitzaren atzean izenak, familiak eta lagunak daude. Lanetik etxera itzultzen ez diren langileez ari gara».

ELAk ere antzeko deia egin du, «egoera larria» dela uste baitu. Eusko Jaurlaritzari eta patronalari exijitu die berehala ezar ditzatela prebentzio legeriaren ez-betetzeak kontrolatzeko eta jarraipena egiteko neurriak. «Ezinbestekoa da osasuna eta bizitza erdigunean jarriko dituzten erabakiak hartzea, urtero 50 langile baino gehiago hil ez daitezen».

UGTk, berriz, enpresei dei egin die, langileei tresnak eman diezazkieten segurtasunez lan egiteko eta jarduera bakoitzaren arriskua «modu sakonean» neurtzeko. UGT eta CCOO, bakoitza bere aldetik, Gasteizen batu ziren atzo, asteleheneko istripu hilgarria salatzeko. ELA, LAB, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuek gauza bera egingo dute gaur, Arabako hiriburuan. Ikaztegietako istripua, berriz, Hertellen egoitzaren aurrean salatuko dute, bihar.

Iaz laneko 62 heriotza zenbatu zituen LABek, eta 63 ELAk.]]>
<![CDATA[Langile bat hil da Ikaztegietan, fabrika batean erorita]]> https://www.berria.eus/albisteak/208244/langile_bat_hil_da_ikaztegietan_fabrika_batean_erorita.htm Wed, 12 Jan 2022 19:41:24 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/208244/langile_bat_hil_da_ikaztegietan_fabrika_batean_erorita.htm 47 urteko J.V.S.F. hil zen, Olarizu auzoan eraikitzen ari zen etxe batetik erori eta berehala; Ikaztegietan izandakoan (Gipuzkoa), berriz, asteartean hil zen J.E.U. 23 urteko gaztea, bezperan jasotako zaurien ondorioz. Sindikatuek erorikoen aurkako neurri eraginkorrak lantzeko eta betearazteko eskatu dizkiete erakundeei. LABek eman du Ikaztegietako istripuaren berri. Hertell fabrikan gertatu zen, aire ponpak, balbulak eta antzeko aparailuak egiten dituen Mondragon taldeko kooperatiba batean. UGTk zehaztu zuenez, J.E.U. Hertellen eta haren ondoan dagoen Epak S.A. enpresaren fabrika hustuak partekatzen duten sailean zegoen, kutxatilak garbitzen. Une batean, «zabaldu ez dituzten arrazoiak direla medio», gaztea pabilioi hustuaren fibrozementuzko teilatura igo zen, eta handik erori. Asteartean beste eroriko bat izan zen, El Buston (Nafarroa). Garabi baten saskian zeuden bi langile hamar metroko altueratik erori ziren, eta zauriak jasan zituzten bizkarrean eta hanketan. «Kasualitatea izan da?» Erorikoen larritasunaz ohartarazi du LABek: «Norbaitek sinets al dezake kasualitatea izan dela? Lan istripuei eta lanbide gaixotasunei aurre egiteko berehalako neurriak, kontrol handiagoa eta politika zehatzak eskatzen dizkiegu administrazioei». Zehazki, altuerako lanetarako plan espezifiko bat eskatu die sindikatuak erakundeei, «neurri egokiekin eta benetako prebentzio politikekin, eraikuntzarako zein industri nabeen eta pabiloien birgaitze eta mantentze lanetarako. Datuak oso gogorrak dira, eta zifra bakoitzaren atzetik izenak, familiak eta lagunak daude. Lanetik etxera itzultzen ez diren langileez ari gara». Antzeko deia egin du ELAk ere, «egoera larria» dela uste duelako. Eusko Jaurlaritzari eta patronalari exijitu die berehala ezar ditzatela prebentzio legeriaren ez-betetzeak kontrolatzeko eta jarraipena egiteko neurriak. «Ezinbestekoa da osasuna eta bizitza erdigunean jarriko dituzten erabakiak hartzea, urtero 50 langile baino gehiago hil ez daitezen». UGTk, bere aldetik, enpresei dei egin die haien langileei eman diezaieten segurtasunez lan egiteko tresnak, eta jarduera bakoitzaren arriskua «modu sakonean» neurtzeko. UGTk eta CCOOk, bakoitza bere aldetik, Gasteizen batu dira gaur asteleheneko istripu hilgarria salatzeko. Bihar gauza bera egingo dute Arabako hiriburuan ELA, LAB, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuek. Ikaztegietako istripua, berriz, Hertellen egoitzaren aurrean bertan salatuko dute, ostiralean. Iaz, berriz, laneko 62 heriotza zenbatu zituen LABek, eta 63 ELAk. ]]> <![CDATA[Aernnovak bi lantegi erosi dizkio Embraerri, Portugalen]]> https://www.berria.eus/albisteak/208258/aernnovak_bi_lantegi_erosi_dizkio_embraerri_portugalen.htm Wed, 12 Jan 2022 18:42:52 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/208258/aernnovak_bi_lantegi_erosi_dizkio_embraerri_portugalen.htm <![CDATA[Aireportuek galdutako trafikoaren laurdena berreskuratu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/012/001/2022-01-12/aireportuek_galdutako_trafikoaren_laurdena_berreskuratu_dute.htm Wed, 12 Jan 2022 00:00:00 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1891/012/001/2022-01-12/aireportuek_galdutako_trafikoaren_laurdena_berreskuratu_dute.htm
AENAk atzo eta Miarritzeko aireportuak joan den astean zabaldutako datuen arabera, iaz 3.585.116 bidaiari izan zituzten Euskal Herriko bost aireportuek. 2020an baino ia 1,3 milioi gehiago dira (+%56,8), baina oso urrun dituzte 2019ko kopuruak, inoizko handienak, orduko horretan 7,7 milioi bidaiari igaro baitziren aireportuetatik.

Hamar bidaiaritik zazpik, ia 2,6 milioi lagunek, Loiuko aireportua erabili zuten Euskal Herritik ateratzeko edo hara iristeko. Iaz %52,7 handitu zen bidaiarien trafikoa Loiun, baina 2019koa baino %56 txikiagoa da oraindik. Miarritzeko aireportua, berriz, milioi bat bidaiarien bueltan izan da 2008az geroztik, baina kostatuko zaio berriro maila horretara iristea, nahiz eta iaz trafikoak %59 gora egin.

Igoerarik ikusgarriena Forondakoak izan du, aurtengo kopurua 2020koa halako hiru baita ia; hura da 2019ko kopuruetatik gertuen dagoena (-%26,2). Gainera, inoiz baino merkantzia gehiago garraiatu ditu: 72,52 tona, iaz baino %12,7 gehiago.]]>
<![CDATA[Aireportuek 2020an galdutako bidaiarien laurdenak berreskuratu dituzte]]> https://www.berria.eus/albisteak/208213/aireportuek_2020an_galdutako_bidaiarien_laurdenak_berreskuratu_dituzte.htm Tue, 11 Jan 2022 09:31:56 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/208213/aireportuek_2020an_galdutako_bidaiarien_laurdenak_berreskuratu_dituzte.htm <![CDATA[Eraikuntzako langile bat hil da Gasteizen]]> https://www.berria.eus/albisteak/208160/eraikuntzako_langile_bat_hil_da_gasteizen.htm Mon, 10 Jan 2022 18:26:29 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/208160/eraikuntzako_langile_bat_hil_da_gasteizen.htm 2021ean gutxienez 62 lagun hil ziren beharrean ari zirela, 2020an baino hamabost gutxiago, baina pandemia aurreko urteetan baino gehiago. LABek doluminak adierazi dizkie Gasteizko istripuan hildakoaren gertukoei, eta nabarmendu du eraikuntzan gertatzen diren heriotzen «oinarrizko arrazoiei» begiratu behar zaiela. «Izan ere, 2021ean laneko zazpi heriotza izan ziren Euskal Herrian altueratik erortzearen ondorioz, eta, 2020an, modu berean hil zen langile bat Olarizu auzoan bertan». Sindikatuak uste du arazoaren erroa «prekarizazioa, azpikontratazioa eta sektore honetako lan baldintzak» direla, eta salatu du «gaizki deitutako elkarrizketa sozialean» adostutako «publizitate kanpainak» ez direla eraginkorrak. «Beharrezkoa da erakundeen inplikazioa eta sektore honetarako plan espezifiko bat, neurri egokiekin, benetako prebentzio politikekin. Datuek erakusten digute gaur egun arte hartutakoak ez direla eraginkorrak izan, hainbat aldiz salatu dugun bezala. Gure aldetik, borrokan jarraituko dugu langileek osasuna eta bizitza gal ez ditzaten lan egite hutsagatik». Antzeko mezua zabaldu du ELAk ere: «Eusko Jaurlaritzak eta ugazabek berehala ezarri behar dituzte prebentzio legeak ez betetzeak kontrolatzeko eta jarraipena egiteko neurriak. Ezinbestekoa da osasuna eta bizitza erdigunean jartzen dituzten erabakiak hartzea». Heriotza salatzeko, SEA patronalaren alde batuko da etzi CCOO, hildakoaren senideak eta lankideak han direla. Etziko lotu dira ELA, LAB, ESK, Steilas eta EHNE, Olarizun. ]]> <![CDATA[Kolorea galdu duen billetea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2046/006/001/2021-12-26/kolorea_galdu_duen_billetea.htm Sun, 26 Dec 2021 00:00:00 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/2046/006/001/2021-12-26/kolorea_galdu_duen_billetea.htm
Galdera horri erantzutea ez da hain sinplea, ez bederen Euskal Herrian. Inseek ez du daturik ematen Ipar Euskal Herriari buruz, eta INE Espainiako estatistika erakundearen serie historikoak 2002ko urtarrileraino egiten du atzera; hau da, euroa euskal herritarren eguneroko dirua bilakatu zen hilabetera arte -1999an sortu zen, baina birtualki-. Hau da, 2001eko abenduaren 31tik urtarrilaren 1era gertatu ziren aldaketak ez direla azaltzen, baina bai 2002ko urtarriletik 2021eko azaro arte prezioek zer bilakaera izan duten Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Tarte horretan inflazioa %48,4 handitu dela dio INEk. Hau da, lehen ehun pezeta balio zuenak gaur egun 148 pezeta balio beharko lukeela.

Egia da, ordea, herritarren begietara garestitzea handiagoa izan dela edo hori dirudiela. Eta hori da, neurri batean, begi horrek gehiago ikusten dituelako prezio batzuk eta gutxiago beste batzuk. Hots, gehiago erreparatzen diela egunero edo astero erosten diren produktuei -elikagaiak edo erregaia- eta gutxiago aldian-aldian egiten diren erosketek dituztenei -altzariak, gailu elektronikoak...-. Eta horretan ez dago zalantzarik: INEren datuek berek esaten dute eguneroko jardunarekin lotutako produktu asko eta asko %48,4 horretatik gora garestitu direla.

Horrela, INEren sailkapen nagusiari erreparatuta, ikusten da elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak %56,2 garestiago direla euroa estreinatu zen garaiarekin alderatuz gero. Janarien artean, noski, bada alderik.

Txerrikia, ez hainbeste

Haragiei dagokienez, %65en bueltan garestitu dira behikia eta ardikia, eta %37 txerrikia. Azken hori da, hain zuzen ere, azken urteetan kontsumoa handitu duen haragi bakarra.

Haragiarekin batera saskian sartzen diren beste elikagai batzuk ere asko garestitu dira. Prezioa bikoiztu baino gehiago egin du frutak (+%118), eta ez doaz urrun arrautzak (+%92,4), olioa (+%86,4) eta barazkiak (+%83,2).

Ogia ere neurriz kanpo garestitu dela dio herri jakituriak, baina ez diote halakorik estatistika ofizialek: %48,3 igo da haren prezioa, inflazioaren indize orokorra bezainbat. Arrazoia supermerkatuetako ogi merkean aurki daiteke, okindegietan saltzen den ogi landuagoaren igoera konpentsatu baitu.

Esnea, berriz, batezbestekotik behera garestitu da, %28,7 hain zuzen ere. Berri ona kontsumitzaileentzat, baina ez hainbeste Euskal Herriko esne ekoizleentzat. Aspaldi ari dira salatzen industria ontziratzaileak ez diela nahikoa ordaintzen, eta askotan kostu azpiko prezioak onartu behar dituztela. Kexu dira banaketa kate handiek esne merkea erabiltzen dutela bezeroak beren supermerkatuetara erakartzeko, praktika hori sektorea hondoratzen ari dela, eta ustiapenen galera bizkortzen ari dela. Datorren aste honetan protesta bateratuak egitera deitu dute Hego Euskal Herriko nekazari sindikatu guztiek, sektorea «itotzen» ari dela uste baitute, eta bereziki latza dela egoera esnetarako behiak dituztenentzat.

Azukrea, merkeago

Izan da azken hogei urteotan merkatu den elikagai bat: azukrea. 2002ko urtarrilean baino %16,2 gutxiago balio zuen 2021eko azaroan. Munduan, azukre ekoizpena asko handitu da azken urteetan.

Bizioei dagokienez, INEk legezkoak diren biren bi drogei buruzko datuak ematen ditu: alkohola eta tabakoa. Baten zein bestearen bilakaera oso desberdina izan da. Gehien garestitu den produktua tabakoa da, azken hogei urteetan %158,1 garestitu baita haren prezioa, hau da, prezioa ia 2,6 aldiz biderkatu dela. Tabako ekoizleen patrikara baino gehiago, ogasunen kutxetara joan da diru hori, tabakoaren gaineko zerga berezia askotan igo baita azken urteetan. Gaur egun, zigarreten prezioaren %79 dira zergak, tabakoaren gaineko zergari batzen baitzaio %21eko BEZa.

Zerga bereziak ordaintzen dituzte edari alkoholdunek ere, ardoak izan ezik -elikagai gisa hartzen dute Espainiako eta Frantziako legediek-, baina haien prezioa ez da asko handitu euroa patriketan dagoenetik: %25,9.

Elikagai eta edari ez diren produktuetan eta zerbitzuetan, denetarik izan da. Inflazio orokorraren azpitik igo da jantziena eta oinetakoena ere, neurri handi batean merkatuaren zati gero eta handiagoa dutelako nazioarteko kateek, eta horiek batez ere Asian egiten dutelako ekoizpena, soldata oso apaleko herrialdeetan: lehen Txina, orain Vietnam eta Bangladesh, adibidez.

Elektronika, merkeago

Txinaren eragina ere ukaezina da Komunikazioak izeneko atalean, %22,9 merkatu baitira. Hor sartzen dira sakelako telefonoak, ordenagailuak eta beste gailu elektronikoak. Haien prezioa jaitsi baizik ez da egin 2002az geroztik, eta orduan baino bost aldiz gutxiago balio dute orain. Egia da, hori bai, merkatzearen zatirik handiena 2002-2015 epean gertatu zela, baina orduz gero beste %20 inguru jaitsi da haien prezioa.

Neurri apalagoan bada ere, merkatu egin dira etxeko tresnak ere, %8,3 hain zuzen.

Kontrakoa gertatu da energiarekin. INEren arabera, %115 garestitu da euro billeteek zirkulatzen dutenetik. Baina egia da igoera ez dela etengabea izan, izan direla gorabehera batzuk, eta 2021ean koska handi bat egin duela gora: %26 urte bakar batean.

Energia garestiagoaren ondorioz, etxea berotzea, argiztatzea eta urez hornitzea duela hogei urte halako bi baino gehiago kostatzen da orain (+%110,7), eta nabarmen garestitu da garraioa ere: %57,8 garraio pertsonala, eta %88,2 garraio publikoa.

Soldatak, ez hainbeste

Eta prezioak zenbat handitu diren ikusita, galdera logikoena izango litzateke nola handitu diren prezio handiago horiei aurre egin behar dieten diru sarrerak; soldatak, langile gehienentzat. Soldaten egiturari buruzko INEren inkestak ez du atzera egiten 2001 amaierara edo 2002 hasierara. Bai, ordea, soldaten kostuei buruzko inkestak, eta horretan ikusten da inflazioaren nabarmen azpitik apaldu dela enpresek soldatetan egiten duten gastua. Zehazki, %35 handitu da, inflazioa baino hamahiru puntu gutxiago. 2001eko azken hiruhilekoan, hileko 1.707 euroko kostua zuten soldatek, eta 2022ko hirugarren hiruhilekoan -joan den astean zabaldutako datua-, berriz, 2.303 euro.

Baina datu horrek beste bat ezkutatzen du: soldata txikiagoak asko hedatu direla 2008ko krisiaz geroztik, gero eta langile gehiago daudela soldata oso txikiekin, zerbitzuetan batez ere, eta zabaldu egin direla lanaldi partzialak.]]>
<![CDATA[«Sektorerik gabe geratzen ari gara Euskal Herrian», ohartarazi dute nekazariek]]> https://www.berria.eus/albisteak/207567/laquosektorerik_gabe_geratzen_ari_gara_euskal_herrianraquo_ohartarazi_dute_nekazariek.htm Wed, 22 Dec 2021 09:23:42 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/207567/laquosektorerik_gabe_geratzen_ari_gara_euskal_herrianraquo_ohartarazi_dute_nekazariek.htm <![CDATA[«Sektorerik gabe geratzen ari gara», ohartarazi dute nekazariek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/014/001/2021-12-22/sektorerik_gabe_geratzen_ari_gara_ohartarazi_dute_nekazariek.htm Wed, 22 Dec 2021 00:00:00 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1881/014/001/2021-12-22/sektorerik_gabe_geratzen_ari_gara_ohartarazi_dute_nekazariek.htm
Nazabalen eta Arteagaren hitzak, ordea, Hego Euskal Herriko sektore osoarenak dira. Ez da batere ohikoa, baina lau lurraldeetako nekazarien eta abeltzainen sindikatu guztiek dei bateratua egin dute protestarako: EHNE konfederazioko hiru kideek ez ezik (Nafarroako eta Gipuzkoako EHNE, eta Arabako UAGA), egitura horretatik aspaldi ateratako talde batek ere bat egin du deialdiarekin, Bizkaiko EHNEk alegia, eta gauza bera egin dute ENBAk eta Nafarroako UAGNk ere. «Desberdintasunak desberdintasun», sektorea «itota» dagoela salatu dute.

Ez dira berriak nekazarien salaketak; «urteak daramatzagu esaten otsoa datorrela», onartu zuen Nazabalek. Baina orain otsoa bertan dagoela ohartarazi zuen, egoerak «goia jo» duela: «Sektorerik gabe geratzen ari gara Euskal Herrian». Lehen sektoreak aspaldi dio ez dutela behar besteko saririk jasotzen beren lanaren truke, banatzaileek (supermerkatuak) duela 30 urteko prezioetan ordaintzen dizkiela produktuak. «Inflazioa igo bada, ba, guri ere igo diezagutela», azaldu zuen Arteagak: «Ez gara ari irabaziak handitzeari buruz, galerak eteteaz eta parean geratzeaz baizik».

Aziendak saldu beharra

Azken urteak egoera are gehiago okertu duela diote Hego Euskal Herriko nekazarien sindikatuek, ekoizpen kostuak «neurri gabe» handitu direlako, eta haiek ez direlako gai izan kostu gehigarri horiek «katearen hurrengo begiari» pasatzeko, hau da, bitartekariei eta banatzaileei. «Baserritarrak inputak ezin ordainduta dabiltza; likidezia lortzeko, azienda saldu beharra dute askok, beste batzuek baserriko aseguruak kendu...».

Lehen sektoreko atal guztiek modu batera edo bestera kostuen igoera jasan badute ere, egoerarik okerrena abeltzainena dela ziurtatu dute, argindarra eta gasolioa ez ezik pentsuak ere asko garestitu zaizkielako: %30 inguru azken urtean.

Adibide bat eman zuten, esne sektorearena: ekoizpen kostua litroko 0,005 euro igo da, eta litroko kostua 0,40 eta 0,42 euroan dago, baina abeltzainek 0,35-0,37 bitartean jasotzen dute. Espainiako Nekazaritza Ministerioaren Katearen Behatokiak egindako azterketaren arabera, ekoizpen kostuak estali ahal izateko, kontsumitzaileak gutxienez 0,70 euro ordaindu beharko luke litroa, baina supermerkatuetan hortik beherako prezioak ikusten dira, banaketa kateak produktu horrekin eskaintzak egiten dituztelako, bezeroak erakartzeko.

Hain zuzen ere, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak atzo arratsaldean iragarri zuen legea moldatuko dutela esne ekoizleek eta industriak sinatutako kontratuak aldatu ahal izateko, nekazarien ardura ez diren kostuetara (pentsuak, esaterako) egokitzeko. Orain arte ez zen posible kontratuak aldatzea, eta horrek kalte egin die abeltzainei.

Kostu azpiko salmenta debekatzeko helburua dauka Espainiako Gorteek onartu berri duten Elikadura Katearen Legeak. Baina nekazarien sindikatuek ohartarazi dute legea garatu egin behar dela eta betearazteko bitartekoak jarri behar direla. Nekazaritza Ministerioari, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu diete legea osatzeko, prezioen behatokiak abian jartzeko, eta beren ekoizpen sistemen araberako azterketak egiteko. «Niri ez etorri Kordobako prezioekin», nabarmendu zuen Nazabalek, eta Arteagak gogorarazi zuen Euskal Herriko zati handi batekoa mendiko abeltzaintza dela, eta horrek beste kostu bat duela lurralde lauen aldean.

Nekazaritza Ministerioari espresuki galdegin diote ikuskaritzak handitu ditzala, egiaztatzeko dendetan ez dela kostu azpiko produkturik saltzen. «Bizkortu ditzala isun prozedurak, eguneratu ditzala katearen azterketak [....], eta egin dezala ekoizpen kostuak estaltzen ez dituzten kontratuen aurka».

Industriari eta banaketa enpresei ere eskatu diete legea betetzeko, eta ohar garbi bat egin die Nazabalek: «Beren negozio helburuak, beti epe laburrekoak, ekoizpen sektorea suntsitzen ari dira». Horrela jarraituz gero herritarren hornidura bera arriskuan egon daitekeela ohartarazi diete. Horregatik, beren mobilizazio gehienak banatzaileen aurrean egingo dituzte.]]>
<![CDATA[Dragoiaren bolak zikoinen aurka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/020/001/2021-12-19/dragoiaren_bolak_zikoinen_aurka.htm Sun, 19 Dec 2021 00:00:00 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1917/020/001/2021-12-19/dragoiaren_bolak_zikoinen_aurka.htm
2. Orduan, dragoia Txina izango da, baina zikoina? Zikoina Lituania da, zehatzago esateko, zikoina zuria, hura baita Baltikoko herrialde horretako animalia nazionala.

3. Ez nekien herrialdeek animalia nazionalak zituztenik, baina tira, ez al da gatazka desorekatua? Dragoi bat zikoina baten aurka? Horixe baietz, baina Txinako dragoiari ez dio asko axola arerioaren neurriak, azken finean beste guztiak baino handiagoa baita, eta haren neurrikoekin ere gatazkak hasteko arazo handirik ez du izan. Kasu honetan, Txina Lituania halako 147 da azaleran, halako 500 biztanlerian, eta halako 301 BPGaren neurrian.

4. Eta zer arazo du Txina handiak Lituania txikiarekin? Lituaniako Gobernuak merkataritza harremanak sakondu nahi ditu Taiwanekin, eta, horregatik, taiwandarrek negozioak errazteko bulego bat ireki dute Vilniusen, eta lituaniarrek Taipein. Bekatu mortala da hori Pekingo agintarien begietara, ez baitute onartzen Taiwan beste estatu bat denik, haien probintzia bat baizik.

5. Dragoiaren irudia berreskuratuta, nolako bolak bota dizkio zikoinari? Lituaniako produktuei Txinako merkatua itxita. Baina modu sasi ezkutuan egin du, atzeko atetik. Lehenik, abenduaren 1ean, Lituaniaren izena desagertu zen Txinaren aduanetako zerrendetatik, eta horren ondorioz konpainia esportatzaileek ezin zituzten bete sarrera agiriak. Handik astebetera, izena berriro agertu zen zerrendan, baina, programa informatikoek «akats bat» zegoela esaten zutenez, ondorioa bera da: ezin dute esportatu. Lituaniako konpainiek ez ezik, hango osagaiak dituzten Alemaniako, Frantziako eta Europako Batasuneko beste herrialde batzuetako enpresek ere zailtasunak izan dituzte Txinara iristeko. Eta Txinako enpresa batzuk hasi dira Lituaniako produktuak erosteari uzten.

6. Europako Batasunak zerbait egin beharko du, ezta? Protesta egin du, baina, badakizu, hortz kamutseko animalia da Europa zaharra. Iragarri du MME Munduko Merkataritza Erakundera joko duela.

7. Ez dirudi horrek Pekin asko beldurtuko duenik. Ez. Batetik, bere kasua aurkezteko denbora beharko du EBk, eta, gainera, epaia iristerako hainbat urte igaro daitezke. Gainera, bada beste arazo bat: Txinako Gobernuak ez du onartzen Lituaniaren aurkako boikot bat hasi duenik. Baltikoko herrialdearen aurkako borroka oraingoz bere menpeko hedabideen esku utzi du. Esaterako, China Daily egunkari ofizialistak interesa azaldu berri du Lituania eta Bielorrusiako mugan dauden migratzaileen inguruan, eta egunkari horrek berak zera esan du Lituaniari buruz: «Sagu bat da, agian arkakuso bat borrokan ari diren elefanteen hanken azpian». Ikusten denez, animalia asko daude gatazka honetan...]]>
<![CDATA[Jaurlaritzak Calviñori egotzi dio ez diela erantzun bere proiektu kutunei]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2227/013/001/2021-12-18/jaurlaritzak_calviori_egotzi_dio_ez_diela_erantzun_bere_proiektu_kutunei.htm Sat, 18 Dec 2021 00:00:00 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/2227/013/001/2021-12-18/jaurlaritzak_calviori_egotzi_dio_ez_diela_erantzun_bere_proiektu_kutunei.htm
Urriaren 19an bidali zion Jaurlaritzak bere hiru proiektu kutunen zerrenda Espainiako Gobernuari, Nadia Calviño Ekonomia ministroaren eskaera bati erantzunez. «Ez da onargarria» erantzunik jaso ez izana, Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuaren arabera. «Jakin behar dugu zer proiektutarako izango ditugun Europako funtsak, jasoko dugunaren arabera jarri behar baitugu gure funtsak».

Euskadi Next planean agertzen diren beste proiektuak alde batera utzi gabe, Gasteizko gobernuak hiru arlori eman die lehentasuna: mugikortasun elektrikoa eta digitalizatua, trantsizio digitala, eta osasun terapia berritzaileak. Hiru proiektu estrategikoetarako 1.854 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu Jaurlaritzak, eta horietarako 648 milioi eskatu ditu Europako funtsetatik.

Espainiako Gobernuak abuztuan jaso zituen lehen 9.000 milioi euroak, eta hezkuntzarako, osasunerako eta trantsizio ekologikorako baliatu zituen.

Abendu hasieran jaso zuen 10.000 milioi euroko bigarren ordainketa baterako oniritzia, baina dirua ez da artean iritsi, Europako Batasuneko beste kideen oniritzia falta delako. Diru hori proiektu zehatzetarako da.]]>
<![CDATA[Azpiazu haserre Calviñorekin, ez diolako erantzun funts eskaerari]]> https://www.berria.eus/albisteak/207415/azpiazu_haserre_calvinorekin_ez_diolako_erantzun_funts_eskaerari.htm Fri, 17 Dec 2021 12:54:23 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/207415/azpiazu_haserre_calvinorekin_ez_diolako_erantzun_funts_eskaerari.htm bere hiru proiektu kutunen zerrenda Espainiako Gobernuari, Nadia Calviño Ekonomia ministroaren eskaera bati erantzunez. «Ez da onargarria» erantzunik jaso ez izana, Azpiazuren arabera. «Jakin behar dugu zer proiektutarako izango ditugun Europako funtsak, jasoko dugunaren arabera gure funts propioak jarri behar ditugu eta». Euskadi Next planean agertzen diren beste proiektuak alde batera utzi gabe, Gasteizko gobernuak hiru arlori eman die lehentasuna: mugikortasun elektrikoa eta digitalizatua, trantsizio digitala, eta osasun terapia berritzaileak. Hiru proiektu estrategikoetarako 1.854 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu Jaurlaritzak, eta horietarako 648 milioi eskatu ditu Europako funtsetatik. Azpiazuk ziurtatu du asko dagoela jokoan, eta Jaurlaritzak «proposamen eraikitzaileak» egin dituela. Madrildik, ordea, «inposizioz eta segurtasun juridikorik ezaz betetako kudeaketa» jaso du. Espainiako Gobernuak abuztuan jaso zituen lehen 9.000 milioi euroak, eta hezkuntzarako, osasunerako eta trantsizio ekologikorako baliatu zituen. Abendu hasieran jaso zuen 10.000 milioi euroren bigarren ordainketa baterako oniritzia, baina dirua ez da artean iritsi, Europako Batasuneko beste kideen oniritzia falta delako.]]> <![CDATA[EBZ ekonomiaren pizgarriak gutxitzen hasiko da, baina poliki, hazkundea ez eteteko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2021-12-17/ebz_ekonomiaren_pizgarriak_gutxitzen_hasiko_da_baina_poliki_hazkundea_ez_eteteko.htm Fri, 17 Dec 2021 00:00:00 +0100 Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1877/014/001/2021-12-17/ebz_ekonomiaren_pizgarriak_gutxitzen_hasiko_da_baina_poliki_hazkundea_ez_eteteko.htm
Aurretik iragarritakoa baieztatu zuen EBZk atzoko bileran: martxoaren amaieran etengo du pandemiari lotutako aktiboen erosketa programa, PEPP izenekoa. Haren bidez, iazko martxotik 1,85 bilioi euro zor publiko eta pribatu erosiko ditu finantza merkatuetan. Horri esker, interes tasa errealak oso txikiak izan dira, eta estatukideek merke eta erraz finantzatu ahal izan dituzte koronabirusak eragindako gastu gehigarriak.

EBZren ekarpenera ohitu den ekonomia egokitu dadin, EBZk handitu egingo du beste alde batetik ematen dion dopina. 2014aren erdialdetik, APP programaren bidez zorra erosten du hilero. Pandemiaren atarian, programa hori noiz bukatuko aztertzen ari zen EBZ, baina COVID-19ak plan horiek zapuztu zituen. Azken hilabeteotan hilero 20.000 milioi euroren zorra erosi du EBZk APPren bidez, eta hilero 40.000 milioi izango dira 2022ko bigarren hiruhilekoan, eta 30.000 milioi hirugarrenean. Hortik aurrera zer egingo duen ez du zehaztu EBZk, baina berretsi egin du aurretik iragarritakoa: zorra erosten jarraituko du interes tasak igotzeko garaia iritsi arte. Horretarako datarik ez dago, baina «nekez» izango da 2023. urtea baino lehen, Christine Lagarde EBZko presidenteak berretsi duenez. Hala ere, Lagardek ohartarazi du «datuek» baldintzatuko dutela azken erabakia. Are gehiago, Lagardek azaldu du banku zentrala prest dagoela berriro PEPP indarrean jartzeko eta haren bitartez zor gehiago erosteko.

Dopatzea, 2024 arte

Gainera, PEPP eta APP programen bidez, EBZk finantza merkatuetan sartutako diruak zirkulatzen jarraituko du. Izan ere, behin EBZk erositako zorra iraungitzen denean, diru hori berriro inbertituko du beste aktibo batzuetan. PEPPen diruen kasuan, EBZk zehaztu du gutxienez 2024 arte izango dela. Hau da, ekonomiaren dopatzeak gutxienez beste hiru urtez iraungo duela.

Lagardek onartu du azken hiruhilekoetan moteldu egin dela suspertzea, hornidura katea ez delako gai izan industriaren eskaria betetzeko eta energia gastuak kontsumoa murriztu duelako. Moteltzeak jarraitu egin beharko luke 2022 hasieran, batez ere COVID-19aren olatuei aurre egiteko neurriak zabaltzen badira, baina EBZk espero du urteak aurrera egin ahala hornidura kateak konpontzea, energiak garestitzeari uztea eta horren bidez inflazioa apaltzea. Azaroan %4,9ra heldu zen inflazioa, eta 2022 osoan %2tik gora egotea espero du Lagardek. Batez beste, %2,6 izango da 2021ean; %3,2 2022an; %1,8 2023an, eta %1,8 2024an.]]>