<![CDATA[Iker Aranburu - Irune Lasa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 12 Aug 2020 23:11:45 +0200 hourly 1 <![CDATA[Iker Aranburu - Irune Lasa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Tapiaren arabera, «ez da berri ona» Iberdrola Gamesatik atera izana]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2117/008/001/2020-02-06/tapiaren_arabera_ez_da_berri_ona_iberdrola_gamesatik_atera_izana.htm Thu, 06 Feb 2020 00:00:00 +0100 Iker Aranburu - Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/2117/008/001/2020-02-06/tapiaren_arabera_ez_da_berri_ona_iberdrola_gamesatik_atera_izana.htm
Izan ere, Jaurlaritzak berak onartu du Siemens Gamesaren erabakiguneak Euskal Herritik joateko «arriskua» dagoela. Ildo horretan, Iberdrolak Siemensekin lortutako akordioak berak bertan behera utzi du konpainia eolikoaren egoitza Zamudion (Bizkaia) uzteko konpromisoa.

Egoitzan aldaketarik egiteko asmorik ez dutela esan izan du Marcus Tacke Siemens Gamesako buruak. Baina, hala izanda ere, egoitza hori sinbolikoa besterik ez izateko aukerak gero eta indar handiagoa du, Siemensen planak zeintzuk diren ikusita. Multinazional alemaniarra Siemens Energy adarrean biltzen ari da energiarekin lotutako bere aktibo guztiak, eta hor sartuko du Siemens Gamesan duen zatia —%67 da orain—. Adar hori burtsaratzeko asmoa du Alemaniako konpainiak.

Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean, Tapiak azaldu du Siemenseko buruzagiek «Euskadiren aldeko apustua» berretsi diotela. «Benetan ari direla sinistu nahi dut». Siemens Gamesaren garrantzia nabarmendu du sailburuak: «Berriztagarrien sektorean erreferentziazko enpresa izan da, eta hala da oraindik ere; trakzio lana egiten du, eta funtsezko elementua da energia berriztagarriak eta bereziki eolikoa Euskadin garatu ahal izateko».

Hiru mila lanpostu inguru ditu Siemens Gamesak Euskal Herrian. Egoitza nagusia Zamudioko parte teknologikoan du (Bizkaia), eta handik eta Sarrigurengo bulegoetatik (Eguesibar, Nafarroa) gidatzen du lurreko energia eolikoaren negozioa. Gainera, hiru ekoizpen fabrika ditu —Agoitzen (Nafarroa), Asteasun (Gipuzkoa) eta Mungia (Bizkaia)—, eta beste lantoki txiki batzuk ere bai.

Siemens Gamesako oraingo buruekin «konfiantzazko harremana» duela azaldu du Tapiak. Baina, zeharka bada ere, onartu du konfiantza hori ez dela erabatekoa: «Konfiantza ekintzekin erakusten da, eta hori da etorkizun hurbilean ikusi nahi duguna». Enpresaren errotzea Euskal Herrian sendotzeko akzioak erosteko aukera baztertu du Tapiak, diru gehiegi delako.

Iberdrolaren erabakia

Harreman gatazkatsuak izan dituzte Iberdrolak eta Siemensek, Siemensek Gamesaren kontrola hartu zuenetik. Bilboko konpainia ez zegoen ados alemaniarrek egindako kudeaketarekin, uste baitzuen ez ziola uzten erabaki garrantzitsuetan esku hartzen. Gainera, Siemensek bere orbitako gizon-emakumeekin ordezkatu ditu Gamesan ardura- dun zirenetako asko, eta horrek ez du lagundu giroa baretzen. Auzitara ere iritsi da Iberdrolaren eta Siemens Gamesako oraingo buruen arteko desadostasuna. Salaketa guztiak bertan behera uztea adostu dute orain.

Bien arteko harremana, ordea, ez da erabat hautsiko, Iberdrolak jarraitu egingo baitu Siemens Gamesaren haize errotak erabiltzen.

Berez, konpainiaren bezerorik onenetakoa da Iberdrola, energia eolikoaren aldeko apustua egin baitu.

Emaitza gazi gozoak

Iberdrolaren eta Siemens Gamesaren arteko norgehiagokak gehiago zaildu du berez zaila zen abagunea. Lehia zorrotzak sektore eolikoaren errentagarritasuna txikitu du, eta konpainiaren kontuei kalte egin die. Iaz, 140 milioi euroren irabazi bat aurkeztu zuen Siemens Gamesak, baina ingeniaritza fiskala usain daiteke emaitza horien atzetik.

2019ko azken hiruhilekoan, berriz, gorriz tindatu dira. «Ez da hiruhileko erraza izan Siemens Gamesarentzat», onartu zuen asteartean Markus Tackek, konpainiako kontseilari ordezkariak, 174 milioi euroren galeren berri ematean.

2.001 milioi euroren salmentak egin zituen, aurreko urtekoak baino %12 txikiagoak. Indiako merkatuaren pattalaldia, Txinara saldutako haize errota merkeagoak, eta haize errota handiagoetarako fabrikak egokitu beharrak izan dute eraginik horretan. Hala ere, galerak beste faktore baten ondori direla azaldu zuen Tackek: negua uste baino lehenago iristeak 150 milioi euroren zuloa eragin die Europa iparraldeko bost proiektutan.

Datu gozo bat ere eman ahal izan zuen Tackek: eskari poltsa inoizko handiena da, 28.089 milioirena, hiruhilekoan %82 hazita.]]>
<![CDATA[Tapiak esan du ez dela «berri ona» Iberdrola Gamesatik ateratzea]]> https://www.berria.eus/albisteak/177080/tapiak_esan_du_ez_dela_laquoberri_onaraquo_iberdrola_gamesatik_ateratzea.htm Wed, 05 Feb 2020 13:02:02 +0100 Iker Aranburu - Irune Lasa https://www.berria.eus/albisteak/177080/tapiak_esan_du_ez_dela_laquoberri_onaraquo_iberdrola_gamesatik_ateratzea.htm Harreman gatazkatsuak izan dituzte Iberdrolak eta Siemensek, azken horrek Gamesaren kontrola hartu zuenetik -konpainia eolikoaren %59 du-. Bilboko konpainia ez zegoen ados alemaniarrek egindako kudeaketarekin, eta auzitara ere iritsi da haien arteko desadostasuna. Azkenean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak erabaki du ezin zuela borrokarekin jarraitu, eta bere parte hartzea (%8,07) Siemensi saltzea erabaki zuen atzo. 1.100 milioi euro jasoko ditu. Siemens Gamesa 2017. urtearen apirilean sortu zen ofizialki, multinazional alemaniarraren eta Gamesa bizkaitarraren bat egitea gauzatu zenean. Hasieran berdinen arteko fusio gisa saldu zuten arren, argi geratu zen Siemens handiak Gamesa txikia irentsi zuela. Egoitzak Zamudion (Bizkaia) jarraitu du, eta konpainiaren lurreko negozioa (onshore) handik eta Sarrigurendik (Eguesibar, Nafarroa) gidatu izan dute, baina hilabetetik hilabetera antzeman da akziodun nagusiaren pisua, bere gizon-emakumeak kolokatzen hasi zelako aurretik Gamesakoak zeuden ardura postuetan. Emaitza gazi gozoak Atzo eman zituen Siemens Gamesak 2019ko azken hiruhilekoko datuak. Ez dira onak izan, nahiz eta badiren elementu positiboak ere: inoizko eskari zorrorik beteena dauka. «Ez da hiruhileko erraza izan Siemens Gamesarentzat», onartu zuen atzo Markus Tackek, konpainiako kontseilari ordezkariak, 174 milioi euroren galeren berri ematean. «Aitortu behar dugu gure emaitza finantzarioa ez dela izan urterako helburuak ezartzean espero genuena. Eragin puntuala izanagatik ere, ez dugu espero halakorik berriro gertatzea hiruhileko gehiagotan, neurriak hartzen ari baikara». Neurri horiek arrisku kudeaketan eta gobernantza korporatiboan hartzen ari omen dira.

Garratza izan zen atzoko eguna Tackerentzat. Siemens Gamesak, bere urte fiskaleko lehen hiruhilekoan -2019ko urritik abendura artean-, 2.001 milioi euroren salmentak egin zituen, aurreko urtekoak baino %12 txikiagoak. Indiako merkatuaren pattalaldia, Txinara saldutako haize errota merkeagoak, eta haize errota handiagoetarako fabrikak egokitu beharrak izan dute eraginik horretan. Hala ere, haize erroten egilearen arabera, beste batzuk izan dira hiruhilekoko galeraren arrazoi nagusiak. Joan den astean egindako profit-warning-ean -galera ohartarazpena burtsarentzat eta inbertsiogileentzat- azaldu zuenez, bere kontuei 150 milioi euroko kaltea eragin diete aurreikusi baino kostu handiagoa izan duten zenbait proiektuk. Ohartarazpenak Siemens Gamesaren akzioak ia %10 amiltzea eragin zuen burtsan.

Arazo guztiak bost onshore proiektutan izan ditu Siemens Gamesak, Europa iparraldean, eta, gehienbat, Norvegian. Ibilbideen egoera txarrak eta neguaren etorrera goiztiarrak atzerapen nabarmena eragin dute proiektuetan, eta instalazio leihoari erasan dio. Offshore alorrean -itsasoko haize erroten negozioan-, berriz, aurreikusitako jarduerari eutsi diola jakinarazi du konpainiak.

Datu kaskar batzuen garraztasuna beste zenbaki batzuekin gozatzen saiatu zen Tacke; eskari kopuruaren eztiarekin. Siemens Gamesaren eskari poltsa inoizko handiena da, 28.089 milioirena, hiruhilekoan %82 hazita. Konpainiako presidentearen aburuz, energia eolikoak eta Siemens Gamesak berak epe luzerako dituzten aukeren adierazle da kopuru hori. Alde horretatik, Tackek uste du Senvionen aktiboen erosketak bultzada emango diola zerbitzuen negozioari, «zeinak marjina askoz handiagoak dituen».

Dena den, kopuru guztiei begira, Siemens Gamesak beheratu egin behar izan ditu 2020. urterako bere hazkunde aurreikuspenak. Lehen, ustiapeneko emaitzaren %5,5 eta %7 arteko hazkundea aurreikusi zuen; orain, %4,5 eta %6 artekoa da. Aurten 10.200-10.600 milioi euroren salmentak espero ditu multinazionalak.
]]>
<![CDATA[Zubiaurrek ukatu egin du langile gazteei gutxi ordaintzen dietela]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1867/016/001/2019-11-08/zubiaurrek_ukatu_egin_du_langile_gazteei_gutxi_ordaintzen_dietela.htm Fri, 08 Nov 2019 00:00:00 +0100 Iker Aranburu - Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1867/016/001/2019-11-08/zubiaurrek_ukatu_egin_du_langile_gazteei_gutxi_ordaintzen_dietela.htm
Adierazpen horiek harriduraz hartu zituen Confebaskek, eta behin baino gehiagotan izan dute erantzuna, patronaleko buruek egindako agerraldietan. Atzo segida izan zuen gaiak, Confebaskek antolatutako Talentuaren erronka Euskadin ekitaldiaren hasieran. Parte hartzaileei harrera egiteko hitzaldian, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak ziurtatu zuen lanpostu batzuk betetzeko arazoak «gero eta nabariagoak» direla. «2016an, arazo bat zen Euskadiko enpresen erdientzat (%45), eta bi urte geroago, 2018an, jada %70ek zuten arazo hori erantsita. Ez dute denek, ez dute sektore guztietan, ezta indar berarekin ere... baina, eurek jakinarazi digutenez, hiru euskal enpresatik bik zailtasun handiak dituzte nahi dituzten langileak kontratatzeko», esan zuen.

Bi arrazoi ikusten ditu horretarako: demografia, eta langileek duten formakuntza eta esperientzia ez datozela beti bat enpresek behar dutenarekin. Enpresek eskaintzen dituzten soldatak, ordea, ez dira hainbesteko arazo, Zubiaurreren arabera. «Hautagaiek eskatzen duten soldata edo lanpostu bat onartzeko exijitzen dutena ez daude kontratatzeko zailtasunak azaltzen dituzten lehen hiru arrazoien artean».

Lanbidek EHUko, Deustuko eta Mondragon unibertsitateetan graduatutako gazteen artean egindako inkesta bat aipatu du patronaleko buruak azaltzeko langile gazteen soldatak ez direla hain txikiak. «Enpresa batera sartu berri den langile baten soldata garbia 1.500 euro da hilean, eta hamalau ordainketarekin. Eta ikasketa teknikoetan eta ingeniaritzan, ia 1.700 eurora igotzen da soldata: berriro esango dut, soldata garbiak dira, eta ibilbide profesionala hasi berri dutenentzat».

Adibide horrek erakusten du, Zubiaurreren ustez, arazoa zein den: «Gure ekonomiaren sektore estrategikoetan pertsonak falta direla; eta hasierako soldatak eta baldintzak garrantzitsuak badira ere, ez direla erronka honetan pisua duten gauza bakarrak».

Hori bai, euskal enpresen talentu eskari errealean sakontzeko eta haiek eskaintzen dituzten baldintzak ezagutzeko inkesta berri bat abiatzen ari direla azaldu zuen Confebaskeko presidenteak. «Datorren urtearen hasieran aurkeztea espero dugu».

Hezkuntza duala

Talentua erakarri eta eusteko erronka, dena den, «guztiena da», Zubiaurreren aburuz, «ez soilik enpresena». Hezkuntza sektoreak eskaintza formatiboaren eta «egiaz fabrikan behar denaren artean zenbaitetan sortzen den desoreka» zuzendu behar duela uste du.

Bide horretan, lanbide hezkuntzako formakuntza duala goraipatu zuen Zubiaurrek. Eredu hori unibertsitatera ere zabaltzea nahi luke Confebaskek, ikasleari lan kontratu ordaindu bat eskainiz. «Urteak daramatzagu Espainiako Gobernuarekin bilerak egiten, unibertsitate dualerako kontratu hori sar dezan kontratuen katalogo ofizialean».]]>
<![CDATA[Siemens Gamesak dozenaka langile kaleratuko ditu Zamudion eta Sarrigurenen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2019-11-06/siemens_gamesak_dozenaka_langile_kaleratuko_ditu_zamudion_eta_sarrigurenen.htm Wed, 06 Nov 2019 00:00:00 +0100 Iker Aranburu - Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2019-11-06/siemens_gamesak_dozenaka_langile_kaleratuko_ditu_zamudion_eta_sarrigurenen.htm eragin handia izango dute Siemens Gamesak iragarritako kaleratzeek. Multinazional eolikoak seiehun langile botako dituela iragarri du, kostuak jaisteko eta enpresaren errentagarritasuna handitzeko, haize erroten prezioa apal dabilen honetan. Kaleratzeak bulegoko lanetan gertatuko dira, eta horretatik asko dauka Siemens Gamesak Euskal Herrian: Zamudion (Bizkaia) du egoitza nagusia, eta handik eta Sarrigurendik (Eguesibar, Nafarroa) gidatzen dute onshore negozioa, lurreko haize errotena. Euskal Herriko zentroen eta Madrilen artean 109 kaleratze izango direla azaldu diete sindikatuek berri agentziei.

Langileek informazio zehatzagorik ez dutela azaldu dio Puy Remirez ELAko ordezkariak BERRIAri. Oso haserre azaldu da enpresarekin. «Zuekin batera [kaze- tariekin] jakin dugu kaleratzeena. Langileei eta haien ordezkariei egindako mespretxu sekulakoa da». Formekin ez da harrituta azaldu, baina bai, ordea, mamiarekin. «Harritzen gaituzte kaleratzeek. Sarrigurenen, behinik behin, lan karga ikaragarriak dituzte; langileak lanez gainezka daude, eta estres arazoak dituzte». Azken berregituraketan gertatutakoa gogoratu du: Zamudion, Sarrigurenen eta beste bulego txikiagoetan 142 lagunek onartu zuten enpresa uzteko eskaintza, «eta handik gutxira jende gehiago hartu behar izan zuten; soldata txikiagoekin, noski».

Marcus Tacke kontseilari ordezkariak atzo Madrilen azaldu zuenez, berehala hasi nahi dituzte negoziazioak sindikatuekin. «Helburua da errentagarritasuna handitzea, epe luzerako hazkunde errentagarria eta lidergoa ziurtatzeko». Lantaldea «neurri bigunen bidez» murrizten saiatuko dira, hau da, erretiro aurreratuen bidez, langile batzuk beste postu batzuetan jarriz, eta diruz lagundutako kaleratzeak eginez.

Kaleratzeak izango dira Alemanian (99), Erresuma Batuan (11), baita Italian, AEBetan, Polonian, Indian, Txinan eta Belgikan ere. Kaleratze gehien Danimarkan izango da, 201 langile kendu nahi baititu hango bulegoetatik. Irailean, herrialde horretan beste 600 kaleratze egingo zituela iragarri zituen Siemens Gamesak, baina oraingo «doikuntzak» ez du zerikusirik ordukoarekin, orain ez baitute txikituko ekoizpen gaitasuna.

Horregatik, Tackek argitu zuen kaleratzerik ez dela izango Euskal Herriko ekoizpen plantetan: Agoitzen (Nafarroa), Asteasun (Gipuzkoa) eta Mungian (Bizkaia). Duela bi aste, beren lanpostuekiko kezka azaldu zuten Agoitzen (250 langile), haiek bezala haize errotetarako palak egiten dituen beste lantegi bat erosi diolako Siemens Gamesak Senvion lehiakideari, Vagosen (Portugal).

Fabrika hori «Asiako hornitzaileekiko menpekotasuna txikitzeko» izango dela berretsi du Tackek, ez diola Agoizkoari lehiarik egingo. Baina argi esan zuen Agoizko eta As Somozasko (Galizia) lantegiak Espainiako merkatuaren eskaria betetzeko direla. Hau da, eskaririk ez badago, arriskuan leudekeela.

Tackek espero du Espainian «aurki» gobernua osatzea, eta energia eolikoari bultzada ematea. Euskal Herrian ere izan daitezke berritasunak arlo horretan. Jaurlaritzak bi urte barru jarri nahi du martxan parke eoliko bat, eta Iberdrola du bazkide, Siemens Gamesaren akziodunetan bigarrena (%8). Anbizio handiagoa du Nafarroako Gobernuak: uneotan beste 650 MW gehitzeko hamasei proiektu daude bidean. Gainera, Nafarroako parke gehienek hogei urte bete dituzte, eta haize errota handiagoak jartzeko unea iristen ari zaiela onartu du Iruñeak.

Tackek ziurtatu du Siemens Gamesa enpresa «independentea» izango dela aurrerantzean ere, nahiz eta 2020ko apirilean akziodun nagusiak -Siemens, akzioen %59ekin- Siemens Energy adarrean bilduko dituen energiarekin dituen interes guztiak. Egoitzak Zamudion segituko du, baina han gero eta pisu handiagoa dute zuzendari alemaniarrek, Gamesatik iritsitakoen kaltetan.]]>
<![CDATA[Siemens Gamesak dozenaka langile kaleratuko ditu Zamudion eta Sarrigurenen]]> https://www.berria.eus/albisteak/173324/siemens_gamesak_dozenaka_langile_kaleratuko_ditu_zamudion_eta_sarrigurenen.htm Tue, 05 Nov 2019 07:11:54 +0100 Iker Aranburu - Irune Lasa https://www.berria.eus/albisteak/173324/siemens_gamesak_dozenaka_langile_kaleratuko_ditu_zamudion_eta_sarrigurenen.htm beren lanpostuekiko kezka azaldu zuten Agoitzen (250 langile), haiek bezala haize errotetarako palak egiten dituen beste lantegi bat erosi diolako Siemens Gamesak Senvion lehiakideari, Vagosen (Portugal). Fabrika hori «Asiako hornitzaileekiko menpekotasuna txikitzeko» izango dela berretsi du Tackek, ez diola Agoizkoari lehiarik egingo. Baina argi esan zuen Agoizko eta As Somozasko (Galizia) lantegiak Espainiako merkatuaren eskaria betetzeko direla. Hau da, eskaririk ez badago, arriskuan leudekeela. Proiektu berriak Tackek espero du Espainian «aurki» gobernua osatzea, eta energia eolikoari bultzada ematea. Euskal Herrian ere izan daitezke berritasunak arlo horretan. Jaurlaritzak bi urte barru jarri nahi du martxan parke eoliko bat, eta Iberdrola du bazkide, Siemens Gamesaren akziodunetan bigarrena (%8). Anbizio handiagoa du Nafarroako Gobernuak: uneotan beste 650 MW gehitzeko hamasei proiektu daude bidean. Gainera, Nafarroako parke gehienek hogei urte bete dituzte, eta haize errota handiagoak jartzeko une iristen ari zaiela onartu du Iruñeak. Tackek ziurtatu du Siemens Gamesak enpresa «independente» bat izaten jarraituko duela, nahiz eta 2020ko apirilean akziodun nagusiak -Siemens, akzioen %59ekin- Siemens Energy adarrean bilduko dituen energiarekin dituen interes guztiak. Egoitzak Zamudion segituko du, baina han gero eta pisu handiagoa dute zuzendari alemaniarrek, Gamesatik iritsitakoen kaltetan.]]> <![CDATA[Kamioientzako N-1eko bidesaria urtarrilaren 9an jarriko da indarrean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/010/001/2017-12-29/kamioientzako_n_1eko_bidesaria_urtarrilaren_9an_jarriko_da_indarrean.htm Fri, 29 Dec 2017 00:00:00 +0100 Iker Aranburu - Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1736/010/001/2017-12-29/kamioientzako_n_1eko_bidesaria_urtarrilaren_9an_jarriko_da_indarrean.htm free flow sistemarekin bateragarria den pagatzeko modu bat izan beharko dute. Modu horietako bat ViaT gailua da: garraiolari gehienek (%92k aldundiaren arabera) erabiltzen dute, eta, AT sistemarekin erabat bateragarria denez, kamioi horientzat ez da inolako tramiterik egin beharko. Bidesari berria automatikoki kobratuko zaie.

AT sistemarekin bateragarria den beste ordainketa modua, kamioia (hots, matrikula) kontu korronte bati dagokion banku txartel bati lotuta izatea da. Sistema hori daukaten ibilgailuek erregistratu egin beharko dute urtarriletik 3tik aurrera Bidegiren orrian edo zerbitzuguneetan jarriko dituzten kiosko berezi batzuetan.

Ez ViaTrik ez txartelik ez duten ibilgailuek eskudiruz ordainduko dute bidesaria Irungo ordainlekuan, baina soilik hilabete batez. Garraiolari horiei ohartaraziko zaie otsailaren 9tik aurrera kamioiek jada ezingo dutela Irungo ordainlekuan eskudiruz ordaindu, eta, beraz, sistemarekin bat egiten duten gailu edo txartelak izatera behartuta daudela.

Gipuzkoa ipar-ekialdetik hegoaldera zeharkatzen du N-1 autobiak, Irundik Etzegaratera, eta Iberiar penintsula eta Europa kontinentearekin lotzen duen bi bide nagusietako bat da. Egunero 12.000 kamioik erabiltzen dute, eta horietatik erdiek baino gehiagok ez dute Espainiako matrikula. Bidesariaren bitartez, Gipuzkoako Aldundiak nahi du garraiolari horiek errepidea mantentzen ere laguntzea, haiek direlakoan gehien hondatzen dutenak. Aldundiak urtero bederatzi milioi euro inguru jasotzea espero du.

Garraio sektoreak oso gaizki hartu du erabakia, eta CNTC Espainiako sektoreko patronalak Gipuzkoako errepideak trabatzera deitu ditu bere jarraitzaileak. Erakunde horretako kide den arren, Guitrans Gipuzkoako garraio enpresen elkarteak erabaki du greba ez egitea. «Ez gaude ados protesta soilik gure lurraldean egitearekin», azaldu zuten.

Mario Palacios Guitranseko presidenteak duela aste gutxi BERRIAri esan zion N-1eko bidesariak kalte egingo diela Gipuzkoako garraio enpresei, eta lagundu, berriz, ekialdeko kamioilariak kontratatzen dituztenei. «Oso kezkaturik gaude, sektorearen krisia are gehiago handituko duelako».

Hiruk ere, paso

Joan den larunbatean, Hiruk ere azaldu zuen ez zuela grebarekin bat egingo. Garraiolari autonomoen sindikatuaren arabera, beranduegi dator protesta, Gipuzkoako Aldundiak dena prest duelako. Bidesariaren aurkako protesta ugari egin ditu azken urteetan Hiruk, eta ziurtatu du euskal garraiolariei egingo diela kalte gehien, haiek direlako errepide horretatik aldi gehiagotan igarotzen direnak. Kalkulatu duenez, garraiolari batzuek hilean 250-300 euro ordaindu beharko dituzte. Horregatik, sindikatuak eskatu du kargatzaileek beren kargu hartzea bidesaria, eta ez garraiolariek beraiek.]]>
<![CDATA[Sozietate zerga «nahiko apala» dela erantzun dio Azpiazuk Bizkaiari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1794/016/001/2017-05-11/sozietate_zerga_nahiko_apala_dela_erantzun_dio_azpiazuk_bizkaiari.htm Thu, 11 May 2017 00:00:00 +0200 Iker Aranburu - Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1794/016/001/2017-05-11/sozietate_zerga_nahiko_apala_dela_erantzun_dio_azpiazuk_bizkaiari.htm
Adype enpresa zuzendarien elkarteak antolatutako gosari bat baliatu zuen Ogasun kontseilariak bezperan Bizkaian abiatutako kanpainari erantzuteko. Rementeria bera baino gehiago, Cebek patronalaren argudioak zituen buruan. Izan ere, Bizkaiko enpresaburuen elkarteak «inguruaren pareko» baldintzak eskatu zituen bere lurraldeko enpresentzat ere.

Zehatzago, Iñaki Garcinuñok Cebekeko buruak eskatu zuen begiratzeko Espainiara —%25eko sozietate zerga— eta Madrilera —ondare zergarik ez du—. Baina hegoaldera begiratu beharrean, Azpiazuk nahiago du iparraldera begiratu: «Beste maila batekoak diren herrialdeetatik gertuago egon gaitezke, eta guk lehen mailan egon nahi dugu». Are gehiago, gogorarazi zien enpresaburuei zerga politika ez dela «lehiakortasun elementu bakarra».

Zergen «txapela»

Baina hegoaldera begiratuta ere, Cebekek ahaztutako datu bat ere gogorarazi zuen Azpiazuk: «2016an, estatuan, sozietate zergak bilketa osoaren %12 hartu zuen; Euskadin %7 inguru hartu du. Hori da kotoiaren proba». Zehatzago izateko, %7,7 izan zen. Are txikiagoa da Nafarroan, iaz zergetan bildutakoaren %6,6 baizik ez zelako enpresen irabazietatik etorri.

Datuak eskuan, Ogasun sailburuak ukatu egin zuen euskal erakundeak «zerga bilketarekin jarduera ekonomikoa ahitzeko asmoa duten ogro batzuk» direla. Baina zerga sistema berritu behar dela berretsi zuen, eta «erantzukizun kolektiboaren» aldeko deia egin zuen, «aztertu egin behar delako nola pasatu txapela nahikotasun finantzarioa izateko». Izan ere, Azpiazuk gogoratu zuenez, 2018. urterako defizit publikoa hiru hamarren murriztu behar da, 210 milioi euro hain zuzen ere. Hori lortzeko, ohartarazi duenez, «gastua murriztu behar da, horrek dakarren tentsio eta arazoekin»

Egoera ekonomikoaren hobetzea zerga bilketa handitzen ari den arren, oraindik «gastuen aldetik tentsio handiak» daudela nabarmendu zuen. Gogoratu zuen langile publikoei oraindik ez zaiela osorik itzuli 2012an kendutako aparteko saria, funtzionarioei ez dizkietela «hainbat urtez» soldatak igo, inbertsio publikoa jaitsi dela, berrikuntzarako dirua «aurten baizik» ez dutela igo eta zerbitzu publikoak «gutxika hondatzen» ari direla nahikoa ez gastatzeagatik.

«Ez diogu ezer lapurtu inori»

Kupoa ere hizpide izan zuen Azpiazuk Adyperen gosarian. «Ez diogu ezer lapurtu inori», aldarrikatu zuen. Negoziazioak «errespetuan, zintzotasunean eta irekitzean» oinarritu dira, «indar posizio bat baliarazi gabe». Ondorio «bikaina» izan dela esan, eta datu teknikoetan oinarrituta dagoela gaineratu zuen: «Duela urte batzuk egin behar ziren zenbaki batzuk egin dira, eta zenbaki horiek teknikaririk prestuenek egin dituzte, legearen barruan».

Espainia aldean Euskal Autonomia Erkidegoak pribilegioak dituela zabaldu den mezuaren aurka, kontzertu ekonomikoa eta kupoa Espainiako Konstituzioan agertzen direla gogorarazi zuen, eta sistema ez doala inoren aurka. «Ni ez naiz sartzen erregimen komuneko akordioekin, eta ez dut pentsatzen akordio horietan norbaiten alde egiten dutenik».

Azpiazuk ukatu egin zuen Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak «neoliberalismoaren eskuliburua» direla, «ahots batzuek dioten moduan». Are gehiago, gezurtatu egin zuen EAJk inoiz politika neoliberalak egin dituela. «Neoliberalismoa da dena merkatuaren esku uzten duen ideologia bat, eta horrek hondamena ekar dezake pertsonentzat eta gizartearentzat». Horregatik, Eusko Jaurlaritza «gizartea merkatuen menpe jartzen duen eredu baten antipodetan dago».]]>