<![CDATA[Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 20 May 2022 22:28:54 +0200 hourly 1 <![CDATA[Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Gerrak hazkunde iragarpena okertuko du Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/006/001/2022-03-05/gerrak_hazkunde_iragarpena_okertuko_du_euskal_herrian.htm Sat, 05 Mar 2022 00:00:00 +0100 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/paperekoa/1892/006/001/2022-03-05/gerrak_hazkunde_iragarpena_okertuko_du_euskal_herrian.htm
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako klusterrek ohartarazi zioten ostegunean Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko sailburuari lehen ondorioak jada igartzen ari direla. Lehengaiak eta energia gehiago garestituko dira, hornidura konplikatu egingo da, eta merkatuen ziurgabetasunak finantzaketa garestituko duela. Ohartarazpen horri berehala erantzun dio Jaurlaritzak. Abenduan egindako iragarpen ekonomikoa zaharkituta geratu dela dio, «gatazka horrek ezinbestean eragina baitu euskal ekonomiaren bilakaeran». Abenduan, esan zuen 2022an hiru lurraldeeetako barne produktu gordina %6,7 haziko zela, irailean aurreratu zuen baino hiru hamarren gehiago.

Berrikuspena zehazki noiz egingo duen ez du jakinarazi Gasteizko gobernuak, baina baliteke aste batzuk behar izatea, Ukrainako gerra nola doan ikusteko. Europako Batzordeak, esaterako, maiatzean berrikusiko ditu bereak, eta azaldu du horien arabera proposatuko duela gastua kontrolatzeko neurriak 2023an edo 2024an hartzea.

2021eko datuak

Testuinguru horretan kaleratu ditu Eustatek iazko kontu makroekonomikoak. Orain dioenez, urtarrilean aurreratutakoa baino hamarren bat gehiago hazi zen iaz BPG barne produktu gordina, %5,6. Eustatek nabarmendu duenez, Espainiakoa sei hamarren gutxiago hazi da (%5), eta lau hamarren gutxiago Europako Batasunekoa. BPGaren suspertzea %6,1ekoa izan da Araban, %5,7koa Gipuzkoan, eta %5,3koa Bizkaian.

Hazkunde hori ez da nahikoa izan 2020an galdutakoa berreskuratzeko, urte horretan %9,9ko kolpea jaso baitzuen. 2020. urtean industria jaitsi zen gehien (-%11,2), eta sektore horrek izan du orain erreboterik handiena (+%9,5). Edonola ere, udaz geroztik hornidura arazoak izan dituela antzematen da, eta 2021eko azken hiruhilekoan %4,3ra apaldu da urte arteko tasa.

Sektorerik inportanteenak, zerbitzuak, %5 berreskuratu zuen iaz, baina haren barruan alde nabarmenak daude. Horrela, herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak hazkunde apalagoa izan du (+%2,5), merkataritza, ostalaritza eta garraioarekin alderatuz gero (+%8,9). Arrazoia nahiko sinplea da: lehenengoak eutsi zion ekonomiari 2020an (+%1,6), eta bigarrengoa amildu egin zen (-%18,1).

Enpleguari dagokionez, Eustatek azaldu du 49.120 enplegu garbi sortu zirela, denbora osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, 2020an baino %5,5 gehiago. Zenbaki osoetan, berriz, lehen sektorean 128 lanpostu sortu dira; industrian, 7.153; eraikuntzan, 3.060; eta zerbitzuetan, 38.780.

Kezka Nafarroan

Nafarroako Gobernuak ere aldatuko ditu bere aurreikuspenak. Elma Saiz foru gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak adierazi du «agerikoa» dela Ukrainako gerrak «zeharkako ondorioak» izango dituela lurraldeko ekonomian, baina azpimarratu du oraindik goiz dela nola eragingo duen zehazteko. «Duela gutxi arte, susperraldi ekonomiko bat irudikatzen genuen, zailtasunak izango zituena energiaren prezioengatik, baina osasun krisiaren tuneletik irteten ari ginen itxaropena genuen; orain, zalantzaz betetako etorkizun bat dugu aurrean», adierazi du kontseilariak ostiral honetan eginiko gosari informatibo batean.

Saizek azaldu duenez, tentsio geopolitikoak «mehatxu nabarmena» dira munduko ekonomiarentzat eta sektore guztientzat, baina Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerraren ondorioak bereziki elikagaien prezioetan islatuko direla uste du. «Europan, erregai fosilen kantitate handiak ekartzen ditugu gatazkan dauden herrialdeetatik, baina baita ongarriak, garia eta artoa ere».

Saizek azpimarratu du Nafarroak ez duela Errusiarekiko eta Ukrainarekiko menpekotasun handirik. Ondorioak, baina, «zeharka» nabarituko direla uste du, eta bereziki industrian, sektore horrek azken bi urteetan izan dituen hornidura arazoak «larriagotuz». Energia garestitzeak, halaber, inflazioan eragina izango duela azpimarratu du, eta horrek «kontsumoa eta inbertsioak geldituko» dituela ohartarazi.]]>
<![CDATA[Gerrak hazkunde iragarpena okertuko du Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/albisteak/210367/gerrak_hazkunde_iragarpena_okertuko_du_euskal_herrian.htm Fri, 04 Mar 2022 09:16:16 +0100 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/albisteak/210367/gerrak_hazkunde_iragarpena_okertuko_du_euskal_herrian.htm Gauza bera espero dute euskal gobernuek ere: Eusko Jaurlaritzak iragarri du hazkunde iragarpena berritu egingo duela, uler daitekeenez, zenbaki txikiago bat iragartzeko, eta Nafarroako Gobernuak adierazi du gerrak «ageriko» eragina izango duela. Ostegunean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako klusterrek ohartarazi zioten ostegunean Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko sailburuari lehen ondorioak igartzen hasiak direla. Lehengaiak eta energia gehiago garestituko dira, hornidura zaildu egingo da, eta merkatuen ziurgabetasunak finantzaketa garestituko du. Jaurlaritzak berehala erantzun dio ohartarazpen horri. Abenduan egindako iragarpen ekonomikoa zaharkituta geratu dela azaldu du, «gatazka horrek ezinbestean eragina baitu euskal ekonomiaren bilakaeran». Abenduan, esan zuen 2022an hiru lurraldeeetako barne produktu gordina %6,7 handituko zela, irailean aurreratu baino hiru hamarren gehiago. Berrikuspena zehazki noiz egingo duen ez du jakinarazi Gasteizko gobernuak, baina baliteke aste batzuk behar izatea, Ukrainako gerra nola doan ikusteko. Europako Batzordeak, esaterako, maiatzean berrikusiko ditu bereak, eta azaldu du horien arabera proposatuko duela gastua kontrolatzeko neurriak 2023an edo 2024an hartzea. 2021eko datuak Testuinguru horretan kaleratu ditu Eustatek iazko kontu makroekonomikoak. Orain dioenez, urtarrilean aurreratu baino hamarren bat gehiago handitu zen iaz BPG barne produktu gordina, %5,6. Eustatek nabarmendu duenez, Espainiakoa sei hamarren gutxiago igo da (%5), eta Europako Batasunekoa, lau hamarren gutxiago. BPGaren suspertzea %6,1ekoa izan da Araban, %5,7koa Gipuzkoan, eta %5,3koa Bizkaian. Hazkunde hori ez da nahikoa izan 2020an galdutakoa berreskuratzeko, urte horretan %9,9ko kolpea hartu baitzuen. 2020. urtean industria erori zen gehien (-%11,2), eta sektore horrek izan du orain erreboterik handiena (+%9,5). Edonola ere, udaz geroztik hornidura arazoak izan dituela antzematen da, eta 2021eko azken hiruhilekoan %4,3ra apaldu da urte arteko tasa. Sektorerik inportanteenak, zerbitzuenak, %5 berreskuratu zuen iaz, baina haren barruan alde nabarmenak daude. Horrela, herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak hazkunde apalagoa izan du (+%2,5), merkataritza, ostalaritza eta garraioarekin alderatuz gero (+%8,9). Arrazoia nahiko sinplea da: lehenengoak eutsi zion ekonomiari 2020an (+%1,6), eta bigarrena amildu egin zen (-%18,1). Enpleguari dagokionez, Eustatek azaldu du 49.120 enplegu garbi sortu zirela, denbora osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, 2020an baino %5,5 gehiago. Zenbaki osoetan, berriz, lehen sektorean 128 lanpostu sortu dira; industrian, 7.153; eraikuntzan, 3.060; eta zerbitzuetan, 38.780. Kezka Nafarroan Nafarroako Gobernuak ere aldatuko ditu bere aurreikuspenak. Elma Saiz foru gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak adierazi du «agerikoa» dela Ukrainako gerrak «zeharkako ondorioak» izango dituela lurraldeko ekonomian, baina azpimarratu du oraindik goiz dela nola eragingo duen zehazteko. «Duela gutxi arte, susperraldi ekonomiko bat irudikatzen genuen, zailtasunak izango zituena energiaren prezioengatik, baina osasun krisiaren tuneletik irteten ari ginen itxaropena genuen; orain, zalantzaz betetako etorkizun bat dugu aurrean», adierazi kontseilariak ostiral honetan eginiko gosari informatibo batean. Saizek azaldu duenez, tentsio geopolitikoak «mehatxu nabarmena» dira munduko ekonomiarentzat eta sektore guztientzat, baina Errusiaren eta Ukrainiaren arteko gerraren ondorioak bereziki elikagaien prezioetan islatuko direla uste du. «Europan, erregai fosilen kantitate handiak ekartzen ditugu gatazkan dauden herrialdeetatik, baina baita ongarriak, garia eta artoa ere». Saizek azpimarratu du Nafarroak ez duela Errusiarekiko eta Ukrainarekiko menpekotasun handirik. Ondorioak, baina, «zeharka» nabarituko direla uste du, eta bereziki industrian, sektore horrek azken bi urteetan izan dituen hornidura arazoak «larriagotuz». Energia garestitzeak, halaber, inflazioan eragina izango duela azpimarratu du, eta horrek «kontsumoa eta inbertsioak geldituko» dituela ohartarazi.]]> <![CDATA[Inoiz baino langile gehiago daude Hego Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/017/001/2021-12-03/inoiz_baino_langile_gehiago_daude_hego_euskal_herrian.htm Fri, 03 Dec 2021 00:00:00 +0100 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/paperekoa/1879/017/001/2021-12-03/inoiz_baino_langile_gehiago_daude_hego_euskal_herrian.htm
Langabezia ere COVID-19aren aurreko datuetara itzuli da. 2020ko abuztuan jo zuen goia. Osasun krisiaren hasieratik abuztura bitarte, 34.206 lagunek galdu zuten enplegua, eta ordutik aurtengo azarora arte 35.939 lanpostu sortu dira. Hortaz, pandemian suntsitutako enplegua berreskuratu da. Langabezia tasa 2019ko azaroan erregistratutakoaren oso antzekoa da: %10,97koa zen orduan, eta %10,98koa da orain.

Langabezia txikituz joan da azkenengo hamabost hilabeteetan, hiruretan izan ezik: iazko abuztuan, eta aurtengo urtarrilean eta martxoan. Egun 149.481 lagun daude erregistratuta Lanbideren eta Nafar Lansareren bulegoetan. Duela urtebete baino 22.482 gutxiago dira, eta urrian baino 1.076 gutxiago. Gipuzkoan salbu —53 langabe gehiago daude—, behera egin du beste lurraldeetan: Nafarroan (-426), Bizkaian (-401) eta Araban (-302).

Zerbitzuetan jaitsi da gehien (-873). Azaroa hilabete ona izan ohi da sektore horretan, Gabonetako kanpainarako langile batzuk kontratatzen direlako, baina egia da lanpostu horietako asko galdu egiten direla urtarrilean. Beste datu batean ere ikusten da merkataritzak azaroko emaitzetan izan ohi duen eragina: alor horretan emakume gehiago aritu ohi dira lanean, eta haien artean gehiago txikitu da langabezia. Dena dela, emakumeak dira langabe erregistratuen %56,9.

Beste sektoreetan, industrian apurka gutxitzen ari dira langabeak (-217 azken hilean), eta behera egin du aurretik lanik ez zutenen artean ere (-74). Hilabete okerragoa izan da, berriz, lehen sektorean: 55 langabe gehiago daude; eta hiru gehiago eraikuntzan.

Azaroko kontratazioei dagokienez, datu bat nabarmentzen da SEPEren txostenean: mugagabeak dira egindako kontratu berrien %11,83. Azken urteetako batez bestekoen gainetik dago kopuru hori, eta hilabete batean inoiz egindako kontratu finko kopururik handiena da: guztira, 14.385. 2006aren amaierara eta 2007aren hasierara egin behar da atzera antzeko datuak ikusteko, kopuru osoetan eta ehunekoetan. Aurtengo otsailean kontratu berrien %12,81 izan ziren finkoak. Azken hilabeteetan Lan Ikuskaritzak kanpaina bat egin du aldi baterakoak erregularizatzeko.

Badago kezkatzeko datu bat: handitzen ari da langabezia saririk ez dutenen kopurua: %55,5ek ez dute eurorik jasotzen; urtebete lehenago baino bi puntu gehiago.

Aldi baterakoak, jopuntuan

Gobernuek eta sindikatuek azpimarratu dute oraindik ere aldi baterako kontratu gehiegi egiten direla. «Emaitza onek ezin dute errealitate hori ezkutatu», adierazi du Jaurlaritzak. Hala ere, nabarmendu du positiboa dela energiarekin eta hornikuntzarekin loturiko «ziurgabetasun egoera batean» lana sortzen jarraitzea. Horixe azpimarratu du Nafarroako Gobernuak ere.

Sindikatuentzat, «prekarioa» da sortzen den lan gehiena, eta azaroko datuetako hobekuntzak sendotu daitezen, ezinbestekoa da lan erreforma indargabetzea.]]>
<![CDATA[Parisek ehun euroko laguntza bat emango du energiarako]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/016/001/2021-11-26/parisek_ehun_euroko_laguntza_bat_emango_du_energiarako.htm Fri, 26 Nov 2021 00:00:00 +0100 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/paperekoa/1879/016/001/2021-11-26/parisek_ehun_euroko_laguntza_bat_emango_du_energiarako.htm
Parisko gobernuak urriaren amaieran aipatu zuen laguntza hori emateko aukera, eta asteazken gauean onartu zuen Frantziako Asanbleak. Ezkerreko eta eskuineko oposizioak kritikatu du laguntza norbanakoen diru sarreren araberakoa izatea, eta ez familiarena. Adibide batekin azaldu dute «injustizia»: 2.050 euroko soldata duen pertsona batek ez du laguntza jasoko seme-alabak bai baina bikotekiderik ez badu, baina 1.900 eurokoa duen batek bai, jasoko du, bikotekideak soldata izanda ere.

Dirua abenduan jasoko dute, enpresak emango die eta hari gero estatuak. Ez dago argi hori nola egingo den mugaz gaindi lan egiten dutenen kasuan; adibidez, Ipar Euskal Herrian bizi baina Hegoaldean lan egiten dutenen kasuan. Langile autonomoek, erretiratuek, langabeek eta gizarte laguntzak jasotzen dituztenek, berriz, 2022. urtearen hasieran eskuratuko dute laguntza.

Etekinei kosk

Hego Euskal Herrian eragina izango duten laguntzak, berriz, atzo onartu zituen Espainiako Kongresuak. Bonu soziala dutenen artean, orain arte %25eko deskontua zutenek %60koa izango dute martxora arte, eta gainerakoek, %70ekoa. Horrekin batera, gasa ordaintzeko 35 eta 124 euro arteko txeke bat jasoko dute, urtero legez —25 eurotik 35era igo dute gutxienekoa—. Horrez gain, fakturak ordaintzen ez dituztenei ezingo zaie argi edota gas loturak moztu, martxora arte.

Laguntza horiekin batera, beste neurri batzuk ere babestu ditu Kongresuak, tartean, argindar konpainien etekinei eragingo dien bat. Gobernuari eman beharko diote gasa eta CO2a isurtzen ez duten teknologien bidez ekoiztutako argindarraren prezioaren gainbalioaren parte bat —zerutik eroritako mozkinak ere deiturikoak—. Baina ez guztia, eta martxora arte soilik. Diru horrekin bonu sozialetarako eta berriztagarrietarako funtsak hornituko ditu gobernuak.

Bigarrenean egin du aurrera neurriak. Irailaren 16an helburu bera zuen dekretu bat onartu zuen Kongresuak, baina konpainia handien kritiken aurrean neurria aldatu du gobernuak. Kontratu guztietan ezarri nahi zuen penalizazioa; orain, libre geratuko dira epe luzeko kontratuetako mozkinen parte bat itzultzetik. Hala, hasierako dekretuan aurreikusi baino nabarmen txikiagoa izango da itzuli beharrekoa, epe luzeko kontratuak dituztelako hiru kontsumitzailetik bik eta enpresa gehien-gehienak.

Legeak, dena den, gobernuari modua ematen dio horietatik ere dirua jasotzeko. Hain zuzen ere merkatuaren aldaketei loturiko zati bat dago horietan, eta horren gainean modu proportzionatuan ezarriko dizkie murrizketak konpainiei. Dena den, penalizazioak irailaren 16az geroztiko kontratuetan baino ez dira ezarriko, eta aldi baterako izango da, martxora arte.

Horrekin Madrilek «arrazoizko prezioak» dituzten prezio finkoko epe luzeko kontratuak bultzatu nahi ditu, fakturak merkatuaren aldakortasunaren mende egon ez daitezen. Baina zer dira arrazoizko prezioak? Horretarako, kontratuei buruzko kontrol handiagoak ezarriko ditu, CNMC Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren bidez. Besteak beste, konpainiek bezeroei aldez aurretik,hilabeteko epearekin gutxienez, jakinarazi beharko diete epe luzeko kontratuetan egindako edozein aldaketa —orain arte ez zeuden behartuta—; merkaturatzen dituzten kontratu mota guztiei buruzko informazio garden eta berritua eman beharko diote CNMCri; eta erakunde horrek handizkako merkatuko prezioak gainbegiratzeko gaitasun handiagoa izango du.]]>
<![CDATA[Pentsioak, urrats batera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2021-06-24/pentsioak_urrats_batera.htm Thu, 24 Jun 2021 00:00:00 +0200 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2021-06-24/pentsioak_urrats_batera.htm
Ser irratiak aurreratu eta beste hedabide batzuek baieztatu dutenez, dagoeneko gainditu dute akordiorako azken oztopo nagusia: zer egin jasangarritasun faktorearekin? Sindikatuek lehenbailehen utzi nahi zuten bertan behera, baina gobernuak nahiago zuen hurrengo negoziaziorako gaia izatea. Azkenean, ezabatzea adostu dute, baina haren ordez beste sistema bat negoziatuko dute orain, pentsioen gastuak kontrolpetik ihes egin ez dezan, eta «belaunaldien arteko berdintasuna» bermatuta geratu dadin. Negoziazioetan akordiorik ez badago, Espainiako Gobernuak bere proposamena ezarriko du.

Jasangarritasun faktorea PPren garaiko azken erreformak sisteman txertatutako atal bat da, bizi itxaropena handitu ahala pentsioen zenbatekoa txikitzeko tresna bat -%30 jaistea ere gerta zitekeen, eta horregatik zeuden aurka sindikatuak-. 2019an zen indarrean sartzekoa, baina ez da inoiz ezarri, pentsiodunen protestek eta gobernu aldaketak tiraderan sartu zutelako, 2023 arte bederen. Ez da tiradera horretatik aterako.

EGUNERATZEA

Behin betiko lurperatuko da PPren garaiko erreformaren eguneratze sistema. Haren bidez, sistema defizitean zegoenez, pentsioak %0,25 baizik ez ziren igo urte batzuetan. Oraingo sistemak, berriz, erosteko ahalmena ez galtzea bermatuko du, aurreko urteko batez besteko KPIan oinarrituta eguneratuko baitira. Urte batean inflazioa negatiboa bada, hurrengo urtean pentsioak ez dira hein horretan jaitsiko, baizik eta zeuden bezala geratuko dira.

ERRETIRO AURRERATUA

Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroak ez du inoiz ezkutatu bere lehentasuna: erretiroaren benetako adina -64 urte inguru, baina igotzen ari da-, adin ofizialera gerturatu behar da -66 urte orain, 67 urte 2027an-. Horretarako bidea da pentsioak txikitzea adin ofizialaren aurretik erretiroa hartzen dutenei. Egun, gehienez %16 txikitzen diote pentsioa erretiroa bi urtez aurreratzen duenari, eta %1,6, berriz, hiruhileko bat atzeratzen duenari. Murrizketa horiek handitu egingo dira.

Horrela, Gizarte Segurantzan 38 urte eta sei hilabete baino gutxiago kotizatu dutenei %21 txikituko diete hileroko pentsioa, adin ofiziala baino bi urte lehenago erretiratuz gero. Hiletik hilera jaitsi egingo da zigorra, eta %3,21ekoa izango da hilabete lehenago erretiratuz gero.

Zigorrak txikitu egingo dira kotizazio epea handituz gero: %19 eta %3,11 artekoa izango da 38,5-41,5 urteko kotizazioa dutenentzat; %17 eta %2,96 artekoa 41,5-44 urteko kotizazioa dutenentzat; eta %13 eta %2,81 artekoa 44 urtetik gora kotizatu dutenentzat.

Zigor horiek handitzea borrokatu dute sindikatuek, haien ustez kontuan hartu beharko litzatekeelako langile askok egoera pertsonalak behartuta (osasunagatik, zaintza lanak egiteko...) hartzen dutela erretiroa. Gogorarazi dute, halaber, beste askok enpresek derrigortuta hartzen dutela, eta adin horiekin ia ezinezkoa dutela beste lan bat bilatzea. Sindikatuen arabera, erretiroa aurreratzen dutenen %85 langabeziatik datoz.

Horregatik, baldintza desberdinak daude behartutako erretiro aurreratuentzat. Lau urte aurreratu ahal izango dute erretiroa, baina, kasu horretan, %30 txikituko dizkiete pentsioak 38 urte eta erdi baino gutxiago kotizatu dutenei, eta gutxiago gehiago kotizatuz gero.

Behartutako erretiro aurreratua hartzeko eskubidea izango dute haien enplegatzaileak lan baldintzetan aldaketa esanguratsuak jasan dituzten enpresetako langileek, baita lantokiz aldatzeari uko egin diotenek ere. Kaleratze indibiduala eta kolektiboa jasan dutenak ere lau urte lehenago erretiratu ahal izango dira, betiere kalte ordaina jaso dutela erakusterik badute.

ERRETIRO ATZERATUA

Erretiro adina gaindituta ere langileek lanean jarraitzea sustatu nahi du gobernuak. Gaur egun, hori egiteak %2-4ko hobaria du pentsioetan. Gobernuak hiru pizgarri proposatu ditu: lanean jarraitutako urte bakoitzean 4.786 eta 12.060 euro arteko ordainketa bat egitea, kotizazio oinarrien eta kotizatutako urteen arabera; pentsioak %4 handitzea; edo bi formulen arteko konbinazio bat.

Sindikatuek ez dute ongi ikusten erretiroa atzeratzea, lan merkatuan erreleboa egotea zaildu dezakeelako. Patronalek, berriz, ez dute gaizki hartu, baina erretiro adinean dauden langileak mantentzen dituzten enpresentzako hobariak eskatu dituzte, edota lan kostuak murrizteko neurriak.

NAHITAEZKO ERRETIROA

Erreformak debekatu egingo du hitzarmen kolektiboetan nahitaezko erretiroa finkatzea 68 urte bete dituztenentzat. Indarrean egon eta klausula hori duten hitzarmenetan, berriz, hiru urtez soilik iraun ahal izango du.

LOTZEKO DAUDENAK

Bigarren negoziazio baterako geratu da gai arantzatsuetako bat: nola ordainduko dira pentsioak? Bruselak Espainiari egindako aspaldiko eskaera da pentsioen sistematik ateratzea harekin lotura zuzena ez duten gastu asko. Sistemaren diru iturri nagusia kotizazioak izatea nahi du gobernuak, baina ez du baztertzen zergen bitartez ere finantzatzea. Oraingo zergez gain, teknologia berriei (Google tasa...) eta energia kutsakorrei (dieselaren zerga, bidesariak...) jarritakoak izan daitezke sistemaren parte.

Lotu gabe dago beste gai eztabaidatsu bat: pentsioa kalkulatzeko zenbat urtetako kotizazioa aintzat hartuko den. Azken 25ak hartu beharrean lan bizitza osoa kontuan hartzea zen PSOEren asmoa, baina Unidas Podemosekoak eta sindikatuak ez daude ados.]]>
<![CDATA[Sanchez Galan inputatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak]]> https://www.berria.eus/albisteak/199554/sanchez_galan_inputatu_du_espainiako_auzitegi_nazionalak.htm Wed, 23 Jun 2021 14:25:51 +0200 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/albisteak/199554/sanchez_galan_inputatu_du_espainiako_auzitegi_nazionalak.htm <![CDATA[Pentsioen erreforma astelehenean itxi nahi dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/199552/pentsioen_erreforma_astelehenean_itxi_nahi_dute.htm Wed, 23 Jun 2021 14:11:28 +0200 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/albisteak/199552/pentsioen_erreforma_astelehenean_itxi_nahi_dute.htm <![CDATA[Jaurlaritzak bi puntu jaitsi du 2021erako hazkunde iragarpena, %6,7raino]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/001/2021-03-27/jaurlaritzak_bi_puntu_jaitsi_du_2021erako_hazkunde_iragarpena_67raino.htm Sat, 27 Mar 2021 00:00:00 +0100 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/001/2021-03-27/jaurlaritzak_bi_puntu_jaitsi_du_2021erako_hazkunde_iragarpena_67raino.htm
Urtearen hasiera iaz iragarritakoa baino gogorragoa izaten ari da, eta eurogunean atzeraldiak jarraituko duela uste du Europako Batzordeak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan halakorik ez duela espero esan du Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak, baina ez du hiruhileko arteko tasarik aurreratu nahi izan. Berez, 2020ko azkena uste baino positiboagoa izan zen, industriaren eta eraikuntzaren bultzadari esker %0,5eko tasa positiboa izan baitzuen ekonomiak.

Urte arteko tasei dagokienez, hobekuntza nabaria izango da amaitzen ari den hiruhilekotik bertatik: negatiboan jarraituko du, -%2,5ean, baina 2020ko azkeneko hiruhileko -%7,6tik urrun.

Hortik aurrera, tasa positiboetara itzultzea espero du Azpiazuk, batez ere txertaketaren eskutik jarduera ekonomikoa suspertzen bada. Bigarren hiruhileko hazkundea ikusgarria izango dela iragarri du Jaurlaritzak (%17,8), baina hori izango da iazko hiruhileko okerrenarekin alderatuko delako (-%19,5).

Industria izango da hazkunde horren motor nagusia, 2021ean beste sektoreak baino gehiago baita haztekoa, %8,3. Azpisektore batzuk jada krisi aurreko mailan daude, baina badira horretara itzultzea kostatuko zaienak ere, hala nola aeronautika eta energia.

Eskariaren aldetik, kontsumo publikoak (+%3,4) lekua egingo dio kontsumo pribatuari (+%6,9), nahiz eta Jaurlaritzak espero duen familiek zuhur jokatuko dutela eta krisiaren aurretik baino diru gehiago aurreztuko dutela. Enpresek, ordea, inbertsio handiak egingo dituztelakoan da gobernua: inbertsioa %8,4 da haztekoa aurten. «Berri ona da, hurrengo urteetan hazkunde orekatuagoa eta iraunkorragoa erraztuko duelako».

Enplegua aurten %1,5 handituko dela kalkulatu du Jaurlaritzak. Horrenbestez, langabezia tasa poliki hasiko da behera egiten: 2020ko %10,5etik %10,1era jaitsiko da aurten, eta %9,5era datorren urtean.

Nafarroako datuak

Nafarroan ere egingarria dirudi BPGa 2022 erdialdera heltzea 2019ko mailara, batez ere kontuan hartuta zatirik handiena aurten berreskuratuko duela Nafarroako Gobernuaren iragarpena betetzen bada (+%6,5). Izan ere, Nastatek berretsi du 2020an BPGa %8,3 txikitu zela, jaitsiera handiena 36ko gerraz geroztik, eta oso gainetik 2009ko krisi gogorrean ikusitakotik ( -%2,9).

Ostalaritzak, garraioek, merkataritzak eta kulturak izandako mugek asko jaitsi zuten zerbitzuen ekarpena (-%9,3). Portaera txarra izan zuten beste sektoreek, baina ez hainbestekoa: -%5,8 industriak, -%3,9 eraikuntzak eta -%3,2 nekazaritzak.

Enpleguari dagokionez,% 4,3 jaitsi zen, batez ere industrian (-%4,4) eta zerbitzuetan (-%7).]]>
<![CDATA[Argindarrak eta elikagaiek %0,5era igo dute inflazioa]]> https://www.berria.eus/albisteak/193554/argindarrak_eta_elikagaiek_05era_igo_dute_inflazioa.htm Fri, 12 Feb 2021 12:00:56 +0100 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/albisteak/193554/argindarrak_eta_elikagaiek_05era_igo_dute_inflazioa.htm <![CDATA[Prezioak %0,5 jaitsi ziren iaz Hegoaldean, baina elikagaiak garestitu egin ziren]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/012/001/2021-01-16/prezioak_05_jaitsi_ziren_iaz_hegoaldean_baina_elikagaiak_garestitu_egin_ziren.htm Sat, 16 Jan 2021 00:00:00 +0100 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/paperekoa/1872/012/001/2021-01-16/prezioak_05_jaitsi_ziren_iaz_hegoaldean_baina_elikagaiak_garestitu_egin_ziren.htm
COVID-19aren eta atzeraldi ekonomikoaren eragina oso nabaria izan da prezioen bilakaeran ere. Mugikortasunaren debekuak eta mugek ekarri dute garraioen arloa izatea 2020. urtean gehien merkatu zena: %4,1 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %5, berriz, Nafarroan.

Inflazioaren kalkuluan pisu handia du garraioaren atalak, eta horren barruan erregaien prezioak, herritar askoren hileroko fakturan pisu handia duen atala baita. Erregaiek eragin dute, hain zuzen ere, garraio atala merkatzea. Gasolinaren, gasolioaren eta beste erregaien prezioa amildu egin zen pandemiaren hasieran, Saudi Arabiak Errusiarekin zuen borrokaren ondorioz, ekoizpena ez baitzen eskaria bezainbeste jaitsi. Bakea sinatu zuten Riadek eta Moskuk, baina ordurako kontsumoa hondoratuta zegoen, eta oso poliki baizik ez da handitu. Ondorioz, aurtengo abenduan erregaiak iaz baino %13,8 merkeagoak ziren Nafarroan, eta %11,1 beste hiru lurraldeetan.

Horrek eragin nabaria izan du beste sektore batzuetan ere. Komunikazioetan eta aisialdiarekin eta kulturarekin loturiko jardueren prezioetan, %4 eta %2,2 jaitsi dira, hurrenez hurren, lau lurraldeetan.

Urte hasieran eztabaida iturri bihurtu da etxeko energien prezioak garestitu izana, eta bereziki gasa eta argindarra. Gasaren prezioa izugarri igo da azken asteetani, baina 2020 osoan beheranzko joera nabarmena izan du, eta urtea %11,8ko merkatzearekin amaitu zuen Espainian —INEk ez du atal zehatz horretako daturik ematen Hegoalderako—. Argindarra ere 2019an baino merkeagoa izan da urte osoan zehar, eta %20 merkeagoa izatera iritsi zen apirilean, eskaria askoz txikiagoa izan zelako eta zati handi bat energia berriztagarri merkeekin betetzeko modua izan zelako. Abenduan, ordea, joera aldatu du, eta %5,9ko garestitzearekin amaitu. Urtea %30eko garestitzearekin hasi du aargindarrak, baina azken hiru egunotan merkatu egin da: gaur atzo baino %13,6 gutxiago ordainduko dute tarifa arautua dutenek —bitik batek—.

Erosteko ahalmena, gora

Inflazio negatiboak badu alde arriskutsu bat, luzaroan iraunez gero deflazioa eragin dezakeelako, eta harekin batera bere burua elikatzen duen atzeraldi bat. Baina alde positibo bat ere badu: herritarren poltsikoak polikiago husten ditu. Horrela, 2020an erosteko ahalmena irabazi dute soldatei edo beste sariei eusteko gai izan direnek. Adibide gisa, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dauden lan hitzarmenek %1,82ko soldata igoera finkatuta dute —Lan Harremanen Kontseiluaren azken datua—, eta %1,98 aurten sinatutakoek. Langile publikoei %2 handitu zieten soldata 2020ko urtarrilean, eta %0,9, berriz, pentsioak.]]>
<![CDATA[Pentsioak %0,9 igotzeko asmoa agertu du Madrilek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/001/2020-10-16/pentsioak_09_igotzeko_asmoa_agertu_du_madrilek.htm Fri, 16 Oct 2020 00:00:00 +0200 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/001/2020-10-16/pentsioak_09_igotzeko_asmoa_agertu_du_madrilek.htm
Bruselari kopuru bat aipatzeak ez du derrigorrez esan nahi hori izango denik azkenean aplikatuko dena, Espainiako Gobernuan dauden bi talde politikoek, PSOEk eta Unidas Podemosek, ez dutelako gehiengorik Espainiako Gorteetan, eta talde txikiagoen babesa beharko dutelako aurrekontu proiektua onartzeko. Baina kopuru horrek erakusten du Madrilek ez duela pentsioak eguneratzeko egungo legeak dioena zorrotz betetzeko asmorik. Izan ere, PP agintean zegoen garaian indarrean jarritako lege horrek dio pentsioak %0,25 handitu behar direla Gizarte Segurantzak defizita badu. Defizit hori handitu egingo da aurten, langabeziaren hazkundea kotizazioetan bildutakoa murrizten ari delako.

Eguneratzeko indizea oraindik indarrean dago, baina 2017tik ez da bete; eta pentsioen erreforma aztertzen ari den diputatuen taldean, Toledoko Itunean, indizea bertan behera uzteko adostasuna dago, eta KPIari lotutako indize berri bat ezartzeko.

Hain zuzen ere, pentsio sistemaren erreforma lantzen ari den Espainiako Kongresuko lantaldeak aurki amaituko ditu bere egitekoak, eta bere gomendioak Pedro Sanchezen gobernuari igorriko dizkio. Era berean, aste honetan bertan, exekutiboak bilerak hasi ditu Espainiako sindikatu eta patronal nagusiekin (CCOO, UGT eta CEOE), erreformari heltzeko. Pentsioak eguneratzeko indize berria zehazteaz gain, erretiro adina atzeratzeko pizgarriak, eta aurreratuentzako zigorrak jarri ditu gobernuak mahai gainean, sindikatuek jakinarazi dutenez.

2011ko erreformaren arabera, erretirorako legezko adina 65 urtetik 67ra igoko da 2027an, eta bere asmoa da benetako adina legezkora ahalik eta gehien hurbiltzea. UGTk salatu duenez, horretarako beste %8ko murrizketarekin zigortu nahi ditu erretiro aurreratuak. Atzo kaleratutako ohar batean, sindikatuak gogorarazi zuen pentsiodun askok jada %40rainoko beherapena jasaten ari direla horregatik, eta salatu du kopuru hori are gehiago handitzea «astakeria» bat litzatekeela. UGTk nabarmendu du egoera horretan daudenen %80k enpresek behartuta hartu duela erretiroa, eta ohartarazi du kolektibo hori nabarmen haziko dela datozen urteetan: langabezian daudenen 55 urtetik gorakoen kopurua 2007an zeudenen halako hiru direla azpimarratu du.

Langile publikoak

Langile publikoen soldatari dagokionez, berriz, ikusteko dago zer erabakiko duen Espainiako Gobernuak. Soldata horiek izozteko aukera zegoela aipatu zuten gobernutik gertuko hainbat iturrik, baina neurri horren defendatzaileetako batek, Nadia Calviño Ekonomia ministroak, azken asteetan iradoki du inflazioa adina igotzeko asmoa dutela, erosteko ahalmena gal ez dezaten. Aurten %2 handitu dira soldata publikoak, eta %2,5, berriz, 2019. urtean.]]>
<![CDATA[Sagardotegiak itxi dituzte Gipuzkoan]]> https://www.berria.eus/albisteak/178802/sagardotegiak_itxi_dituzte_gipuzkoan.htm Fri, 13 Mar 2020 16:16:33 +0100 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/albisteak/178802/sagardotegiak_itxi_dituzte_gipuzkoan.htm <![CDATA[Jaurlaritzak parke eoliko bat jarri nahi du aurten, Iturrietako mendietan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2020-01-23/jaurlaritzak_parke_eoliko_bat_jarri_nahi_du_aurten_iturrietako_mendietan.htm Thu, 23 Jan 2020 00:00:00 +0100 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2020-01-23/jaurlaritzak_parke_eoliko_bat_jarri_nahi_du_aurten_iturrietako_mendietan.htm
Aixeindarren aurkezpen publikoa atzo egin zuten, EEEren Bilboko egoitzan. Han, Iñigo Ansola EEEko zuzendariak eta Julio Castro Iberdrola Renovablesko kontseilari ordezkariak azaldu zuten zortzi kokaleku aztertzen ari direla haize errotak jartzeko, eta, esan zutenez, horietatik «bost-edo atera daitezke». 500 milioi euroko gastua aurreikusten dute 2030era bitartean. Ansolak azaldu zuenez, ekoizten den energiaren araberakoa da aurrekontua: bere kalkuluen arabera, azpiegiturak produzituko duen megawatt (MW) bakoitzeko milioi bat euroko inbertsioa egin behar da obretan. Egungo produkzioa bost bider handituko luke Jaurlaritzak.

Atzoko aurkezpenean, leku bakar bat aipatu zuten izenez: Iturrietako mendiena. Han haizea neurtzeko dorre bat jarri zuten, baina gaur egun ez dabil lanean, norbaitek txikitu egin duelako. Egitasmoaren sustatzaileen arabera, azpiegitura konpontzen ari dira. Erroetako lurretan dago estazioa, eta hango udal agintarien «babes osoa» jaso dutela azaldu zuen Ansolak.

Beraz, aurten nonbait parke bat jartzekotan, han jarriko dute, haizearen indarra eta norabidea neurtzeko saioek urtebete inguru irauten baitute. Eta beste horrenbeste ingurumen eta administrazio baimenek. Emaitza positiboak izanez gero, Iturrietako mendietako haize errotak 2020 amaiera edo 2021aren hasierarako egon daitezke argindarra produzitzen.

Nafarroan, aurreratuago

Ez da lehen aldia EEEk eta Iberdrolak elkarrekin lan egiten dutela energia eolikoa sustatzeko. Eolicas de Euskadi erdibana sortu zuten, eta haren bitartez egin zituzten bost parke eoliko: 1994an, Elgean (Araba-Gipuzkoa); 2003an, Oiz mendian (Bizkaia); 2005ean, Badaian (Araba); eta 2006an, Luzuero-Bilboko portuan. 2007. urtean, ordea, behin parkeak martxan zeudela, EEEk bere zatia saldu zion Iberdrolari, eta hark Renovables adarrean sartu zituen.

Orduz gero, ez da haize errotarik jarri Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aurreko parke sektorialak hamabost parke gehiago egitea aurreikusten zuen, baina, herritarren eta ekologisten protesten ondorioz, proiektuak etetea erabaki zuten Jaurlaritzak eta hiru aldundiek. Espainiako Gobernuak 2012an energia berriztagarrien aldeko laguntzak kendu izanak eragina izan zuen asmo guztiek bazter batean jarrai zezaten.

Horren ondorioz, gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan argindar kontsumoaren %14 besterik ez da energia berriztagarrien bidezkoa, eta Parisko Hitzarmenak ezartzen du %32koa izatea 2030. urtean. Eusko Jaurlaritzak eolikoaren zein fotovoltaikoaren instalazioak bikoizteko xedea du, eta helburu gisa jarri du 2030erako kontsumoaren %21 izatea bi energia iturri horietatik. Eolikoari dagokionez, apustua bost bider indartzeko gertu dago Jaurlaritza: 153 MWetik 783 MWera. Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektorialean jasoko dituzte proiektuak.

Gauzak askoz aurreratuago daude Nafarroan. Euskal Herrian ezarritako 45 parkeetatik 41 lurralde horretan daude, eta uneotan beste 650 MW gehitzeko hamasei proiektu daude bidean: horietatik hamarri jada baimena eman die Nafarroako Gobernuak, eta, ondorioz, 224 MW ezartzeko lehen urrats erabakigarria egin dute jada. Ipar Euskal Herrian ez dago haize errotarik, ezta jartzeko proiektu sendorik ere.

Azken hamar urte luzeetan haize errota gehiago instalatu ez diren arren, energia eolikoari buruzko industria sendo bat dago Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iñigo Ansola EEEko zuzendariak azpimarratu duenez, lurralde horiek «teknologiaren abangoardian» daude energia eolikoaren eremuan. Hark emandako datuen arabera, 105 enpresak baino gehiagok dihardute, 15.000 pertsonari lana ematen die, eta 7.322 milioi euro fakturatzen dituzte urtean.]]>
<![CDATA[Gutxieneko soldata 950 eurora igoko du aurten Espainiako Gobernuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1906/013/001/2020-01-23/gutxieneko_soldata_950_eurora_igoko_du_aurten_espainiako_gobernuak.htm Thu, 23 Jan 2020 00:00:00 +0100 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/paperekoa/1906/013/001/2020-01-23/gutxieneko_soldata_950_eurora_igoko_du_aurten_espainiako_gobernuak.htm
Madrilek 2018an igo zuen azkenekoz gutxieneko soldata; orain bezala, Pedro Sanchez (PSOE) zegoen gobernuan eta Unidas Podemosekin hitzartu zuen igoera, aurrekontuak babestearen truke. 900 eurotan jarri zuten, %23,3 igota -1977tik izandako igoerarik handiena-. Oraingo gobernu akordioaren negoziazioetan 1.000 eurora igotzeari buruz hitz egin zuten bi aldeek, baina, azkenean, 950ekoa izango da. Hori bai, gobernu itunean jasota dago legealdi amaierako igotzea batez besteko soldataren %60ra: 1.166 euro.

Atzoko akordioaren arabera, aldeak konprometitu dira gutxieneko soldata gehiago igotzeko aukera aztertzeko legealdian zehar, baina CEOE patronaleko presidente Antonio Garamendik jada ohartarazi du ez duela zertan izan gobernuan dauden bi alderdiek zehaztutako kopuruetan eta denboretan, eta egoera ekonomikoak baldintzatuko dituela negoziazioak. «Hori bi alderdien arteko akordio bat da; gu egunean egunekoan gaude».

Garamendik azaldu duenez, patronalak akordioa onartu du gobernuak hitza eman diolako kontratu publikoen legean enpresarien elkarteen eskaerak aintzat hartuko dituela. «Negoziazio batean denok utzi behar dugu zerbait». Aitortu du igoera txikiagoa proposatu zutela haiek. «1.000 euroko soldatak gehiago kezkatzen gintuen oraingoak baino».

Akordioa egin aurretik, Carmen Calvo Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak zehaztu zuen hazkundea «progresiboa» izan behar dela eta enpresen tamaina kontuan hartu behar dela. Sindikatuek ez dute baztertzen igoera mailakatua izatea. Aitortu dute kopurua 1.000 eurora igotzeak arazoak sortuko lituzkeela hitzarmen kolektibo batzuen negoziazioetan, itun batzuetan ez direlako kopuru horretara iristen. Dena den, gogoratu dute PSOEk eta Unidas Podemosek euren gobernu akordioan jaso dutela legealdi amaierako batez besteko soldataren %60aren parekoa izatea -1.166 euro-, eta azpimarratu dute helburu horri eutsiko diotela

Jaurlaritzaren eskaerak

Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburu Pedro Azpiazu ere mintzatu zen gaiari buruz, atzo, akordioa ezagutarazi aurretik. Gutxieneko soldaten igoerak «arretaz» aztertu behar direla ohartarazi zuen. «Soldatak igo behar dira, baina tentuz egin behar da, eta baldintzak ondo aztertuz».

Azpiazuk hitzaldi bat eman zuen Madrilen, eta hainbat gai jorratu zituen. Lan erreformari buruz, bat egin zuen Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroak asteartean adierazitakoarekin; hark esan zuen ezin dela osorik bertan behera utzi, eta iritzi hori bera azaldu zuen Azpiazuk. «Ez da dena hankaz gora jarri behar eta marko berria osatu, baizik eta erreforma batzuk egin behar dira prekaritatea gutxitzeko. Garrantzitsua da ikustea zerk funtzionatu duen eta zerk ez».

Horrekin batera, Espainiako Gobernuari eskatu zion superabita duten erkidegoei aukera emateko diru hori inbertsioetarako erabiltzeko. Azpiazuk gogoratu zuenez, Badira urte batzuk uste baino diru gehiago sartu dela Eusko Jaurlaritzaren kutxetan, dela kupoari buruzko gatazka konpondu delako, dela zerga bilketa uste baino handiagoa izan delako. Iaz, esaterako, 488 milioi euro handitu zen aldundiek zergetan bildutakoa, eta horretatik %70 sartuko da Jaurlaritzaren kontuetan (340 milioi inguru). Baina diru gehigarri horren zati handi bat ezin du erabili, Espainiako Gobernuaren Egonkortasun Legeak jartzen dizkion mugen ondorioz.]]>
<![CDATA[Bi garraiolari hil dira, bata Olaberrian eta bestea Sunbillan]]> https://www.berria.eus/albisteak/176507/bi_garraiolari_hil_dira_bata_olaberrian_eta_bestea_sunbillan.htm Wed, 22 Jan 2020 21:39:15 +0100 Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu https://www.berria.eus/albisteak/176507/bi_garraiolari_hil_dira_bata_olaberrian_eta_bestea_sunbillan.htm 44 hil ziren, aurreko urtean baino heren bat gutxiago. «Sarraskiak» geldiarazteko neurriak eskatu ditu LABek, eta erakundeen jarrera salatu. «Non daude gobernuetako arduradunak heriotza horiek salatzeko? Zer aldaketa egiteko eta zer pauso emateko prest daude egoera eta eredu kriminal hau geldiarazteko?», galdetu du. Iragarri duenez, datozen orduotan «erantzun zabal bat» ematen saiatuko dira sindikatuak.]]>