<![CDATA[Iker Aranburu - Paulo Ostolaza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 18 Sep 2019 09:18:26 +0200 hourly 1 <![CDATA[Iker Aranburu - Paulo Ostolaza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ryanairrek ziurtatu du ez duela kenduko Foronda eta Tenerife arteko hegaldia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/011/001/2019-08-13/ryanairrek_ziurtatu_du_ez_duela_kenduko_foronda_eta_tenerife_arteko_hegaldia.htm Tue, 13 Aug 2019 00:00:00 +0200 Iker Aranburu - Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/paperekoa/1891/011/001/2019-08-13/ryanairrek_ziurtatu_du_ez_duela_kenduko_foronda_eta_tenerife_arteko_hegaldia.htm
LSB-USO sindikatuak auzitan jarri du azalpen hori, esan baitu egoitza galtzen duten aireportuek langileak eta hegaldiak ere galtzen dituztela. Haren ustez, diru laguntza publiko gehiago jasotzeko estrategia da Ryanairrena. Forondaren kasuan, Arabako Aldundiaren, Arabako Merkataritza Ganberaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du konpainiak. Horregatik, EH Bilduko batzarkide taldeak Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren agerraldia eskatu du. Talde horrek salatu duenez, behin baino gehiagotan eskatu du laguntzei buruzko informazioa, baina beti ukatu diote, enpresa pribatu batekin egindako kontratua dela argudiatuta.

Trafikoa gora

Urtea hasi denetik, 100.067 bidaiarik erabili dute Forondako aireportua, iaz baino %22,3 gehiago. Charter hegaldien erabiltzaileak dira horietako batzuk, baina gehienek Ryanairren hegazkinak erabili dituzte Tenerifera, Sevillara (Espainia), Bergamora (Italia) eta Koloniara (Alemania) joateko. Tenerifekoak izan ditu aurten erabiltzaile gehien.

Apirilaz geroztik, egun osoan irekita dago Gasteizko aireportua, eta, horri esker, merkantzien garraioa gorantz doa oraindik: 37,8 milioi tona salgai iritsi dira Forondara edo handik atera, iaz uztailera arte baino %2,3 gehiago.

Euskal aireportuek 4,3 milioi bidaiaritik gora izan dituzte aurten urtarriletik uztailera, iaz baino %7,5 gehiago. Lau bidaiaritik hiruk Loiu erabili dute. Goranzko joera etengabeari eusten dio Bilboko aireportuak, iaz hautsitako markari %9ko hazkundea gehitu baitio. Gainera, lehen aldiz, hilabete bakar batean 600.000 bidaiariren muga gainditu du uztailean (603.319).

Erabiltzaile gehiago izan dituzte bai Hondarribiko aireportuak (186.000, +%9,1), bai Noaingoak (139.000, +%12,6).

Salbuespen bakarra Miarritzeko aireportua da: 603.000 bidaiari izan ditu urteko lehen zazpi hilabeteetan, iaz baino 60.000 gutxiago (-%9,2). Jaitsieraren arrazoi nagusia da otsailean itxi egin zutela hilabetez, pistan berrikuntzak egiteko.]]>
<![CDATA[Auto berrien salmenta %7,4 txikitu da Hegoaldean urtearen lehen erdian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/010/001/2019-07-02/auto_berrien_salmenta_74_txikitu_da_hegoaldean_urtearen_lehen_erdian.htm Tue, 02 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iker Aranburu - Paulo Ostolaza https://www.berria.eus/paperekoa/1877/010/001/2019-07-02/auto_berrien_salmenta_74_txikitu_da_hegoaldean_urtearen_lehen_erdian.htm
Renove plana indarrean jarri zutenean, auto saltzaile batzuek ziurtatu zuten jarritako dirua motz geratuko zela eta ez zuela eragin erabakigarririk izan. Zenbakiek erakusten dute eragina mugatua izan dela. Guztira 2.411 autok baliatu zuten Jaurlaritzaren 2.000 eta 3.000 euro arteko laguntza: urte osoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan saldutako autoen %11,5. Badira diru publikoz lagundutako autorik saldu ez duten kontzesionarioak ere, beren ibilgailuak ez baitziren agertzen Jaurlaritzaren zerrendan.

Merkatuaren erorialdia oso-osorik lotuta dago dieselaren amiltzearekin. Urtarrilaren 1etik ekainaren 30era gasolioa erretzen duten 6.344 auto saldu dituzte, iragan urtean baino %35,8 gutxiago. Dieselaren kuota %34tik %23,6ra jaitsi da urtebetean. Beste mende batekoa dirudi lau autotik hiru diesel ziren garaia, baina 2010ean izan zen, eta 2017ra arte merkatuaren erditik gorakoa izan zen haren kuota.

Gora doa, berriz, gasolina autoen merkatu kuota: %59,6 izan zen iazko lehen sei hilabeteetan, eta %65,8ra iritsi da. Kopuru osoetan, igoera txikiagoa da: 17.648 saldu dituzte, iaz baino %2,3 gehiago.

«Etorkizuna elektrikoa da»

Merkatu kuota gehien handitu dute gasolina eta gasolioa ez beste sistemak darabiltzaten autoek: %6,2 ziren iaz, eta dagoeneko %10,4 dira. Urtarriletik ekainera 2.808 matrikulatu dira, iaz epe horretan baino %55 gehiago. Alternatiboen artean, hibridoak dira nagusi, hau da, motor elektriko batez gain gasolioa eta gasolina erretzen duen beste bat dutenak.

Auto elektriko hutsak, oraindik, salmenten zati txiki bat dira. Hego Euskal Herriko daturik ez dago oraindik, baina Espainian, aurten salmentak bikoiztu egin diren arren, %0,7 baizik ez dira (5.459).

Autowag auto saltokiko iturriek baieztatu dute salmentak oraindik txikiak direla atal horretan. «Prezioen diferentziak oso handiak dira. Asko hitz egiten da ekologiaz, baina poltsikoak agintzen du. Gasolina autoenekin berdindu arte, jendea ez da erosten hasiko. Jendea ez dago prest ingurumenarengatik hamar edo hogei mila euro gehiago ordaintzeko».

Edonola ere, sektoreak uste du etorkizuna elektrikoa dela. «Une jakin bat iristen denean, asko handituko da auto elektrikoen kopurua, motor elektriko bat egitea diesel bat egitea baino merkeagoa baita fabrikatzailearentzat. Hemendik hamar urtera baino gutxiagora, autoen %95 elektrikoak izango dira», adierazi dute Autowageko iturriek.

Eusko Jaurlaritzaren Renove planak, esate baterako, soilik lau auto elektrikoren salmenta lagundu du, harentzat izan arren laguntzarik handienak, 3.000 eurorenak. Kontua da aldi berean jarri dela martxan Espainiako Gobernuak emandako 6.500 euro arteko diru laguntza ematen duen plan bat (Moves), eta hara jo dute auto elektrikoetan interesa zeukatenek.]]>