
«Denek gaizki pasatuko genuke zortzikoa jo eta ezin dantzatuta»
Iker Tubia
Irakaslea eta abeslaria da Onsalo, eta musika beti du erdigunean. Erromeria taldea izanik, egoerara moldatu behar izan dute, baina ez da hain txarra izan 2020a: «Urtea gazi hasi zen, baina goxo akitu da».

Zientzia erakusteko artea
Iker Tubia
Zientzia azaltzeko, irudiak beharrezkotzat jotzen dituzte adituek. Zientziaren eta ilustrazioaren arteko lotura ez da berria, baina eskari mailak eta espezializazioak zientzia ilustratzaileen beharra sortu du, eta ikasketak ere arautu dira. Ikerlariarekin buruz buru aritzen dira ilustratzaileak.

Dantza eta osasuna eskutik helduta
Iker Tubia
Maialen Araolaza fisioterapeutaren ikerketak azaleratu du euskal dantzak onurak dituela zahartzaroan; arreta eta oreka lantzen dituenez, dantzatzea egokia da zahartzaroko narriaduraren prebentziorako. Osasunaren Mundu Erakundeak ere eskatu du artea osasun sisteman sartzeko.

Erriberatik iritsi da elurra
Iker Tubia
Bigarren mailako zenbait errepide itxi dituzte Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan 'Filomena' denboralearengatik. Elurra gozo bota du Euskal Herriko toki askotan, baita zuritu ere

Jose Ignacio Iruretagoiena omendu dute, ETAk hil eta 23 urtera
Iker Tubia
Zarauzko PPko zinegotzia zen Iruretagoiena, hil zutenean. Carlos Iturgaizek presoen eskubideen aldeko mobilizazioak salatzeko baliatu du ekitaldia

«Bizitza asko ditugu bizitzan, eta heriotza diferenteak»
Iker Tubia
Gorputza du ikertzeko, hausnartzeko eta adierazteko tresna. Erriberako landare batek piztu dio gogoeta bizitzaz, heriotzaz eta suntsipenaz.

Objektiboaren oztopo
Iker Tubia
Poliziaren gehiegikeriak babestu nahia sumatu diete askok Frantziako Segurtasun Orokorreko Legeari eta Espainiako 'mozal legeari'. Hegoaldean isunak jaso dituzte kazetari batzuek, gerora bertan behera gelditu direnak. Legea onartu aurretik ere, arazoak izan dituzte argazkilariek poliziak tarteko zirenean.

«Aralarko santutegiaren sustraiak kristautasunaren aurretik sakonduta daude»
Iker Tubia
Bertakoaren defentsa egin du Ustarrozek: berdin gaztaz, kulturaz edo herriaz ari dela. Grina horrek eraman du artzaintza eta gaztagintza bultzatzera. Idiazabal sor-markako lorpenez mintzatu da, eta, noski, Aralarri buruz, bere bigarren etxeaz.

«Nire aitatxi nor zen jakin zenezan nahi nuen»
Iker Tubia
Ezkabako gotorlekuan 1934. eta 1945. urteen artean preso izandakoak ikertzen eta dokumentatzen aritu da Herrero urte luzez. Nor ziren azaldu du liburu batean: «Orain biloben eskura daude».

«Gogoa dugu ikuslea zutik egon dadin»
Iker Tubia
'Plastic drama' diskoa aurkezten ari da Belako. «Ez dugu panfleto bat izan nahi», esan du Lizarragak. Drama errealei autokritikaz so egin nahi die, eta, bide horretan, aktibismoaren bidea ere baliatzen du.