
«Garrantzitsua da jakitea gauzak nork egiten dituen»
Iker Tubia
Gazte literaturan beste ale bat eskaini du Arrietak: 'Txokolãtegia'. Txokolatearen historian murgildu da liburu berrian, eta agerian utzi du historian zergatik ez den txokolate maistrarik aipatzen.

«Belaunaldi bakoitzean izan da jendea aurrera jotzeko»
Iker Tubia
Oharkabean hasi zen mikrofonoen aurrean solasean eta kazetaritzaren munduan murgiltzen. Beti izan du non idatzi, eta horrek itzultzaile lanerako trebatzeko aukera eman dio. Etxean jasotako euskaltzaletasuna izan du ipar.

Puntako ikerketaren bermea
Iker Tubia
Elhuyar fundazioko I+G lantaldeak nazioarteko hiru sari jaso ditu biomedikuntzaren eta hizkuntzalaritzaren alorrean. Proiektuek itzulpengintzarekin, bilatzaileekin eta zuzentzaileekin dute zerikusia. Sariek haien ikerketa eta teknologiaren kalitatea berretsi dutela uste dute Elhuyarrekoek.


«Erantzun asko eman diezazkiguke Marik gaur ere»
Iker Tubia
Mari jainkoari buruzko dokumental bat egin du Mazkiaranek: «Euskaldunok odolean daramagun kontzeptu bat da, oraindik bizirik dagoena».

Geldirik ezin gelditu
Iker Tubia
Koronabirusak bete-betean jo du dantzaren mundua. Dantzaldiak bertan behera gelditu dira, euskal dantza taldeak noraezean dabiltza, eta estilo guztietako dantza eskolak moldatu behar izan dituzte. Baliteke konpainia txikiagoek aukera gehiago izatea.

Pandemia garaira moldatutako dantzak
Iker Tubia
Dantzaldiak bertan behera gelditu dira koronabirusaren ondorioz; beraz, eskoletara, entseguetara eta ikuskizunetara mugatu da dantza. Denek egokitu behar izan dute egoera berrira. Pandemiak dantzaren munduan nola eragin duen aztertzen duen erreportaje bat argitaratuko du bihar BERRIA-k 'Bizigiro' sailean.

«Ulertzeko errazagoa da arte garaikidea»
Iker Tubia
«Ateraldietatik» sortutako «obra hutsalak» jopuntuan jarri ditu Manzanosek, arte garaikideari kalte egiten diotelakoan. Merkatuari jarraitzen dion artearen ordez, jakintzari lotutakoa aldarrikatu du.

Kezkak astindu ditu lurrak
Iker Tubia
Lizoainibar-Arriasgoitin geroz eta kezkatuago daude lur mugimenduez, 4,6 graduko lurrikara bat eta eta 4,4ko beste bat izan ondoren. Espainiako Sare Sismikoa neurketak egiten hasiko da inguruan

«Kapitalaren kontra ez dago txerto unibertsal bat»
Iker Tubia
Krisi handien ondorioz, kapitalismoak, birusek bezala, mutatu egiten duela dio Ibarrondok, eta, orain, autoritarismo bihur daitekeela. Horren kontra, herri mugimenduen babesa aldarrikatu du.