
Bisitariek bete dute hutsunea
Iker Tubia
Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, doan ireki dute Oteiza museoa. Jadanik joan dira batzuk Jorge Oteiza eskultorearen lanak eta pentsamendua ezagutzera.

«Umoreak digestioa errazten du»
Iker Tubia
Gurasoak txinatarrak ditu, eta Espainian sortua da. Zhouk bere bizipenak marrazten ditu binetetan, umorez; beraz, arrazakeriaren gaia askotan agertzen du. Hori «modu atseginean» egitea erabaki du.

«Independentziarik ezin da eraiki jendearen beharrak ase gabe»
Iker Tubia
Enpresa handientzat lan egiteari utzi, eta denda txiki batean ari da Moreno. Uste du ekologismo integralik gabe ez dela etorkizunik, eta burujabe izateko bidean Kurdistango sindikatu konfederala du eredu.

Hildakoen besta berpizten
Iker Tubia
Euskarari eta naturari lotutako eta kontsumotik aldendutako Gau Beltza herriz herri zabaldu nahi du Euskaltzaleen Topaguneak. Ikastaro bat abiatuko du asteazkenean.

«Nekaturik nago musika akademikoari etengabe begiratzeaz»
Iker Tubia
Txistu pieza bat idatzi du lehen aldiz, baina Megias ohituta dago tradiziozko musika tresnekin aritzera: «Instrumentu tradizionalak seriotzat har ditzaten borroka bat dago, eta maite dut hor aritzea».

«Kontatzeko nuena ulertu zuten hemen, New Yorketik etorri nintzen arren»
Iker Tubia
Dantza sortzen gozatzen du gehien Siegelek. Dantza garaikideari loturik egin du bere ibilbidea, eta dantzaren alor terapeutikoan sakondu du, muga fisikoak dituztenak oholtza gainera bultzatuz.

Lurra mugitzen den lekua
Iker Tubia
Abuztuaren 30etik zenbait lurrikara sumatu dira Nafarroan. Adituek diote ohikoa dela horrelakoak gertatzea Pirinio aurreko eremuan, baita Pirinioen beste aldean ere. Dena den, ingurua aztertzeko beharra aipatu dute, eta mugimendu sismikoei buruzko heziketaren garrantzia nabarmendu.

«Malkorrari Lekunberriko balkoia esaten diot nik»
Iker Tubia
Bizitzako etapa guzietan jo du Malkorrara: egotera, lasaitzera, kantatzera, parranda egitera edo alabekin ibiltzera. Urbizuk maite du Lekunberri, eta maite du kantua. Bere pasioez mintzatu da.

Batasunaren indarra
Iker Tubia
Batasunaren Pribilegioaren pergaminoa, hiriko giltzak, burguen eta gaur egungo hiriaren sorreraren historia eta udaletxeko aretoak bertatik bertara erakusten ari dira Iruñean egunotan.

Kalerik kale ihesi
Iker Tubia
Toki itxietan ez ezik, kalean ere egin daitezke ihes jokoak. Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean badira halakoak, baita herri batzuetan ere. Tokian tokiko historia, kultura eta ondarea dira asmakizunez beteriko joko horien oinarria.