<![CDATA[Iker Tubia - Nafarroako Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 03 Feb 2023 14:14:46 +0100 hourly 1 <![CDATA[Iker Tubia - Nafarroako Hitza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[‘Drag’-a karrikan da]]> https://www.berria.eus/albisteak/197048/drag_a_karrikan_da.htm Mon, 03 May 2021 09:40:06 +0200 Iker Tubia - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/197048/drag_a_karrikan_da.htm Sussie Pussie eta Albina Stardust drag queen nafarrak, asteazkenean, Uharteko karriketan. IÑIGO URIZ / FOKU Gazteak dira, eta mezu politiko bat dute zabaltzeko. Eneko Gartzia (Burlata, 1997), Miguel Biurrun (Iruñea, 1999) eta Odei Alkazar (Iruñea, 1998), adiskideak ez ezik, gremioko kideak ere badira. Hirurak dira drag queen: Albina Stardust, Donatella Mani eta Sussie Pussie, hurrenez hurren. Argi dute drag-a tresna politikoa dela, genero bitasuna gainditzeko, norbera den modukoa eta aske izateko aldarria zabaltzen baitute lau haizeetara. Hori da trabestismoak ematen diena: askatasuna. Txikitatik dira drag queen; hala uste dute hirurek. “Haurra nintzenean, banuen trabesti alderdi hori ezkutuan: amatxiri ezpainetakoa eta izebari takoiak kendu, eta aitatxiren irratiarekin playback egiten nuen", kontatu du Sussie Pussiek: “Hau egiten nuenean, haurren tontakeriak ziren, baina, bat-batean, haurrak 15 urte ditu, eta ohartzen da jantzi horiek, ileordeak eta makillajea maite dituela. Behin, nire bikotekideak bere arropa utzi zidan; ispiluari begiratu, eta Sussie Pussie ikusi nuen".
Donatella Mani, Iruñean egindako argazki saio batean. LUKENE SANCHEZ
Donatella Manik uste du drag-a “izaeran" dagoela. Disneyren filmak ikusten zituenean, emakumeetan paratzen zuen arreta. Are, emakume gaiztoetan edo errebeldeetan: Grimhilde erregina, Maleficent eta Esmeralda ziren haren erreferenteak: “Beti janzten nintzen Maleficent bezala". Barrutik ateratzen da norberaren drag-a: “Hasten zara ohartzen zure baitan badela zerbait beste sexukoa izatea eskatzen dizuna; nik modu femeninoan adierazten nuen nire burua". Nerabezaroan “txundituta" utzi zuen La Prohibidak: “Hasieran, baztertu egin nuen, emakume itxura izan arren gizon ahotsa zuelako". Baina gero ezagutu zituen beste batzuk, eta zaletu. 2017ko Aste Santuan Madrilera joan zen: diru guzia xahutu zuen bidaia hartan, besteak beste, 180 euroko ileorde bat erosita. Iruñeko Gurutzeko Plazako institutuan, batxilergoko galan, drag zela erakutsi zuen lehenbiziko aldiz. “Denek oso ongi hartu zuten, eta hori egiten jarraitzea erabaki nuen". Antzekoa da Albina Stardusten sorrera: “Ni trabesti jaio nintzen. Txikitan amaren takoiak eta ahizparen gonak jantzita familiakoei Lady Marmalade abestiaren ikuskizuna egiten nien". Nerabezaroan alderdi hori ezkutatu bazuen ere, Gasteizera ikastera joan zenean hasi zen berriz ere: “Nire burua ezagutzen hasi nintzen, eta horrela ezagutu nuen drag-a. Eta drag-a ezagutuz nire burua are gehiago ezagutu nuen. Azkenean, nire identitatearen garapena izan da". Hasieran argazkiak egiten zituen. Iruñeko LGTBI besta batean sortu zen Albina Stardust, Donatella Manik bultzatuta. Askatu egiten ditu drag-ak: “Enekok Albinari asko erakutsi dio, baina baita Albinak Enekori ere. Azkenean, pertsona bera gara, eta Albinak askatasuna ematen dit nahi dudan bezalakoa izateko, hitz egiteko eta nire artea erakusteko", kontatu du Albina Stardustek. “Berdin zait jendeak pentsatzea maritxu hutsa naizela, berdin zait; Mirame (begira nazazu) da nire singlea, eta horixe: begira nazazu, sekulakoa naiz eta". Ez da mozorro bat; argi utzi du Sussie Pussiek: “Beste pertsona bat bilakatzen naiz, baina ez naiz mozorrotutako gizon bat; nire izaera da, eta oso terapeutikoa da". Lagundu dio genero estereotipoak gainditzen, eta bere izaeran “oreka" lortzen. Donatella Manik uste du gizartearen “beste ikuspegi bat" ematen diola drag-ak. “Jendeak jarraitzen nauela eta egiten dudana maite duela ikusteak gogobetetzen nau".
Albina Stardust, larunbatean, Txantrean. MARTA HERNANDEZ
Azken urteetan drag arteak ikusgaitasuna eta indarra lortu du Iruñerrian, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Basamortu batean sortu zen Donatella Mani: ez zuen erreferenterik, ez zuen inor ezagutzen, baina berak aurrera egin zuen drag-arekin. “Bost urte daramatzat, eta gero eta gehiago garela ikustea pozgarria da". Lehenbizikoa izan zen Iruñeko harrotasunaren manifestazioan drag jantzita agertzen, baina gero eta gehiago dira han ere, Albina Stardustek azaldu duenez: “Harrotasun eguna trabestien fashion week-a bihurtu da Iruñean. Denak elkarrekin joaten gara, apain eta zoragarri". Sussie Pussiek uste du Iruñea nahiko hiri beatoa dela, eta ikusgaitasuna falta izan dela: “Ezkontza aurreko agur bestetarako kanpoko drag queen-ak ekartzen zituzten. Uste dut gu hasi garela ikusgaitasuna lortzen". Gizartearen begien aurrean Erreferenteen beharra azpimarratu dute hiru drag nafarrek, karrikara ateratzeko bultzada baita. “Iruñean drag asko izanen ziren, baina etxearen itzalpean. Ederra da hori ere, baina ez genituen ezagutzen", esan du Sussie Pussiek. Bide beretik jo du Albina Stardustek: “Iruñean drag-a beti egon dela uste dut, asko horrela jaiotzen baikara. Baina gero traba asko daude. Azkenean, drag izatea ausarta izatea da". Gainera, drag ikuskizunak ez dira ohikoak izan: “Telebista saio batzuei eta LGBT komunitatearen garapenari esker, ikusgaitasun handiagoa eta erraztasun gehiago lortu ditugu". Aukera gutxi izaten direla salatu du Donatella Manik, LGTBI giroko ostatu gutxi daudela Iruñerrian, eta daudenak ere ez daudela “haien onenean". “Serio hartu behar gaituzte; batzuek uste dute margotutako maritxu batzuk garela; aizu, hain erraza bada, egizu zuk". Hirurek eskaintzen dituzte ikuskizunak. Musika eta umorea erabiltzen dituzte jendeak ongi pasatu dezan, baina baita haiengan eragiteko ere. “Drag-a arma politiko bat da", argitu du Donatella Manik: “Aktibismo politiko eta soziala egiten ari gara gure mezuarekin; mezu ezkutu asko daude gure ikuskizunetan. Lan garrantzitsua egiten dugu: asko esatera ausartzen ez diren gauzez hitz egiten dugulako, eta mendeetan zokoratu diren identitateak erakutsi eta normalizatzen ditugulako".
Sussie Pussie, 2020an, Huarten. / KAOSPELIRROJO
Albina Stardust kontent da handik eta hemendik deitzen dietelako hitzaldiak eta tailerrak emateko. Hala ere, oraindik lumafobia asko dagoela salatu du, eta aurreiritziei aurre egin behar zaiela. Gizartea irekitzen hasia da, hala ere, Donatella Maniren aburuz: “Trabestia gauza ilunekin lotzen zen lehen. Orain, homosexualitatearekin nahasten dute askok, baina, behintzat, ausartzen dira galdetzera. Gehiago onartzen da". Azken eskari bat ere egin du Albina Stardustek: haien lanari balioa ematea. “Iruñerrian ez dago ikuskizunak egiteko taberna asko, eta daudenek ez gaituzte kontuan hartzen. Ez dute drag-a artetzat hartzen, eta bada".]]>
<![CDATA[Esan bai, baina erantzun ez]]> https://www.berria.eus/albisteak/197043/esan_bai_baina_erantzun_ez.htm Sun, 02 May 2021 09:03:49 +0200 Iker Tubia - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/197043/esan_bai_baina_erantzun_ez.htm <![CDATA[Itxaropen izpi bat Pirinioetan]]> https://www.berria.eus/albisteak/196733/itxaropen_izpi_bat_pirinioetan.htm Sat, 24 Apr 2021 09:47:02 +0200 Iker Tubia - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/196733/itxaropen_izpi_bat_pirinioetan.htm Herriak odolusten ikusi ordez, despopulazioari aurre egitea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Aspaldikoa da arazoa, baina larrituz joan da, eta nekez egin liteke ez ikusiarena. Pirinioetako herriak husten ari dira gelditu gabe, eta horregatik jarri dute martxan Pirinioetako Plana. Lau milioi euro inguruko inbertsioa eskatuko du. Jendea han bertan bizi dadin nahi dute, baina horretarako zerbitzuak, etxebizitza eta lana segurtatu behar dira, gutxienez.

Aurreko legealditik heldu da plana, eta gobernu berriak ez du asmoa bazter geratzerik nahi izan, Ruben Goñi Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren arabera. «Helburua da lan zehatza egitea Pirinioak bizirik mantentzeko, indartzeko, despopulazioari aurre egiteko eta garapen jasangarriari begira». Izan ere, orain arte hirietara edo biztanle anitz dituzten herrietara bideratu dituzte politika publikoak, nagusiki. Horri itzulia ematen hasteko abiapuntua izan daiteke plana.

Bide horretan, martxan paratu dute Gu Pirinioa egitasmoa. Cederna Garalur, Lursarea eta bertako erakundeekin batera, bulego bana ireki dute Burgin eta Ariben. Han teknikariak ari dira lanean, plana aurrera eramateko eta parte hartzea sustatzeko. Teknikari horiek arduratzen dira eskualdea biziberritzeko sortu dituzten 11 lantaldeez ekintzailetza, etxebizitza, mugikortasuna, kultura, hezkuntza, osasuna..., baina talde horietan nahi duenak parte hartu dezake.

Aurretik egin izan dira bestelako planak, baina honek badu berezitasun bat, Goñiren arabera: «Lurraldetik bertatik sortutakoa da». Horrek lan egiteko manera «berria» eskatu du, «kogobernantzan» oinarritutakoa, eta Pirinioetako Mahaiaren bidez gauzatzen da Pirinioen eta hiriburuaren arteko lotura. Mahai horretan hamabost lagun daude, Pirinioetako ibarretako eta udalerrietako ordezkariak, eta Ana Sagardoi Zaraitzuko batzordekidea da lehendakaria. Erakundeen arteko koordinazioa «estua» dela onartu du, nahiz eta baden zer hobetu.

Lantaldeetan sortutako proiektuak Pirinioetako Mahaira igarotzen dira, eta organo hori arduratzen da Nafarroako Gobernuarekin eta Parlamentuarekin batera erabakiak hartu eta aurrekontuak zehazteaz, hiru erakundeak biltzen dituen Pirinioetako Batzordean.

Proiektu nagusiak

Planak esku hartzeko lau alor nagusi bereizi ditu: turismoa, komertzio iraunkorra eta zerbitzuak biltzen ditu lehenbizikoak, eta, besteak beste, Pirinioen marka errotzeko helburua izanen du. Bigarrenak, abeltzaintza, nekazaritza eta basoetako zerbitzuak, belaunaldi aldaketaren erronka handia izanen duena. Hirugarrena etxebizitzarena, garraioarena eta azpiegiturena da, eta dagoeneko hasi da erabiltzen ez diren etxebizitza eta eraikin publikoen memoria egiten. Laugarren hanka industriarena, lanarena eta garapen iraunkorrarena da; multzo horretan daude Aribeko coworking gunea eta Pirinioetako lan poltsa.

Aurrekontuaren parte handi bat Internet konexioa hobetzeko izanen da: bi milioi euro inguru inbertituko dute banda zabala paratzeko. Enpresa pribatuek ez dutenez egiten, Nafarroako Gobernua arduratuko da. Beste inbertsio batzuen berri ere emana dute: proiektuak eta azpiegiturak finantzatzeko deialdiak 600.000 euro izanen ditu; Erronkariko eskola berriko bidea egiteko, 263.000 euro; bizikletan ibiltzeko turismo iraunkorra bultzatuko duen Bizimugi proiektua garatzeko, 117.000 euro; ekintzaile proiektuetarako, 65.000 euro; Garaioako udaletxea berritzeko, 50.000 euro; eta Erremendian esku hartzeak egiteko, 40.000 euro.

Goñik argi esan du: ez da proiektu handien afera. Soilik horrelakoekin ez da lortzen eskualde bat biziberritzea, haren aburuz. Pirinioetako Plana proiektu txiki askoz osatua izanen da, hala baizik ezin dutelako lortu despopulazioari aurre egitea: «Egitasmo guztiek ekarpen txikiak egingo dituzte, baina denbora pasatuta eragin handikoak izatea espero dugu». Batzuk nabarmendu ditu. Adibidez, etxebizitzari lotutakoa. Dagoeneko 56 etxebizitza identifikatu dituzte: «Helburua da ahalik eta azkarren alokairurako etxebizitzak eskaintzea». Aribeko coworking-a ere estrategikotzat daukate, eta antzeko bi egitasmo eginen dituzte Otsagabian eta Abaurregainan.

Hiru ardatz nagusi nabarmendu ditu Goñik herri bat biziberritzeko: zerbitzuak, etxebizitza eta lana. Baina ez da aski hala ere. «Badaude beste kontu batzuk ere: eskaintza kulturala bizirik egotea, kohesioa ematea... Bizitza sozialarekin eta gai sozialekin euskara, berdintasuna... osatu behar da plana».

Pirinioetan begi onez ikusi dute plana martxan jartzea, eta eskualdean «ilusioa» eta «itxaropena» piztu dituela nabarmendu dute, esaterako, Ana Sagardoi Pirinioetako Mahaiko lehendakariak eta Karlos Bueno Aezkoako Batzarreko lehendakariak. «Behingoz, Pirinioak agendan daude», esan du bigarrenak. Baina ez du kezka ezkutatu Buenok: «Egoera hau larri bizi dugu. Azken 20 urteetan biztanle asko galdu ditugu, baina lehenagotik ginen aldapa behera». Duela 25 urte, haren belaunaldiko zenbaitek herrian geratzea erabaki zuten, eta horrek zertxobait apaldu zuen beherakada. «Baina baldintzak ez dira hobetu: zerbitzuak handitu ordez, galdu egin ditugu; etxebizitzaren eta lan duinak izateko arazoak ditugu... Eta horrek ez du lagundu jende gaztea hemen bizitzen gera dadin».

Pirinioak agendan

Azken bi legegintzaldietan erakundeek beste jarrera bat hartu dutela uste du Sagardoik, eta lurralde kohesioari garrantzia ematen hasi direla. Alde horretatik, mahaian «lan handia» egiten ari direla nabarmendu du: «Batzuetan lan hori guzia ez da agertzen, oraindik emaitzak ez direlako ikusten. Denak bere denbora behar du, eta kostatu da dena martxan jartzea. Egia esan, azkarxeago joan nahiko genuke, baina, tira, hor gaude».

Biek azaldu dutenez, Pirinioetan aurretik egindako lanari esker ailegatu dira oraingo egoerara. «UPNk Nafarroako Lurralde Estrategia onartu zuenean, Pirinioak batu ziren horri aurre egiteko. Hori izan zen ernamuina, eta orduan hasi ginen elkartzen eta lanean. Azken hamar urteetako lanak ekarri du prozesu hau martxan jartzea», kontatu du Buenok. «Azpimarratuko nuke talde sozialak hasi zirela elkarlanean; une batez denak batera jarri gara martxan, eta, ezberdintasunen gainetik, adostasunak jarri ditugu mahai gainean».

Sagardoik gogora ekarri du Bost minutu Pirinioen alde mugimendua: «Parlamentariei eskatzen zitzaien legeak egitean bost minutuz pentsa zezaten Pirinioetan». Eta joan ziren parlamentura, Pirinioetako komisioetara. «Ponentziak egin ziren. Guretzat hasiera izan zen: zer nahi genuen esan genuen; arloz arlo diagnostikoa egiten genuen, baina baita egoera hobetzeko proposamen batzuk ere». Horregatik, argi ikusten du plana Pirinioetatik sortu dela, herri mugimenduak bultzatuta.

Aurrera begira

Itxaropentsu daude, baina zuhur. «Aurtengoa gakoa da, lehenbiziko urtea delako inbertsio bereziak izanen ditugula aurretik landutako proiektuak garatzeko», esan du Buenok. Arazoa larria da, eta esku hartzea beharrezkoa, erabat hustu baino lehen. Argi dituzte lehentasunak: etxebizitza eta lana. «Etxebizitzak behar ditugu gazteak independizatu daitezen. Udalek eta batzarrek etxe hutsak ditugu, baina ez dugu ahalmen ekonomikorik berritzeko», azaldu du Buenok. Horri lotuta, beste eskari bat du aetzak: «Galdu ditugun zerbitzuak berreskuratu, eta inoiz izan ez ditugunak eskuratu». Sagardoik beste afera bat gehitu dio: «Pirinioetako marka ar i da lantzen, gure identitateari lotuta, eta ongi dago guri balioa eman eta gure autoestimua pixka bat hobetzeko».

Martxan da, beraz, Pirinioetako Plana. Lantaldeak lanean ari dira, proiektu batzuk martxan jarri dituzte, eta beste batzuk etorriko dira. Denbora behar da, hala ere, proiektuaren emaitzak ikusi eta balorazioa egiteko. Oraingoz, itxaropen izpi horrek argitzen ditu geroz eta hustuago dauden Pirinioak.

]]> <![CDATA[Ikasmahaia bizkarrean hartuta]]> https://www.berria.eus/albisteak/196032/ikasmahaia_bizkarrean_hartuta.htm Mon, 12 Apr 2021 09:49:30 +0200 Iker Tubia - Nafarroako Hitza https://www.berria.eus/albisteak/196032/ikasmahaia_bizkarrean_hartuta.htm Aitor Etxarte zena, Iruñeko Udal Ikastolako bultzatzaile eta Hegoalde ikastolako zuzendari ohia, artxiboko irudi batean. Artxiboan denetariko dokumentuak daude; tartean, metodologiak eta ikasleen lanak. “Haurren materialak ikusi ditudanean konturatu naiz tresneria urriarekin-eta zer-nolako maila eta kalitatea zuen egiten zuten lanak", aipatu du Perez-Iltzarbek. Besteak beste, hor dira Kaixo aldizkaria edota Truke. Har eta eman barne aldizkaria ere. Ikastolen eta gurasoen arteko komunikaziorako zen lehenbizikoa, eta edozeinek idatz zezakeen bertan. Bigarrengoa irakasleentzat, haien artean informazioa trukatzeko. Historia hura guzia artxiboan gordeta geratuko da orain, baina ez soilik artxiboan: garai hartako urratsak eta lanak badu segidarik. Artolaren arabera, orduan egindako urratsei jarraikiz ailegatu dira oraingo egoerara: “Garai hartan egin zena egin izan ez balitz, ez zen hau izango". Eta lekukoa pasatuta, proiektuak jarraitzen duela gogorarazi du Egurenek: “Orain Amaiur, Hegoalde eta Bernart Etxepare [Axular eta Arturo Campion batuta] dira gure garai hartako oinordekoak. Hondoan hor dago gure hasierako indarra, baina gaur egungo baldintzekin, noski: tableta ugariz beterik, arbel digitalak alde guztietan, eta halakoekin". ]]>