<![CDATA[Imanol Magro | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Fri, 19 Jul 2019 08:28:46 +0200 hourly 1 <![CDATA[Imanol Magro | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Baiona azken segundoan igo da Top 14ra]]> https://www.berria.eus/albisteak/166883/baiona_azken_segundoan_igo_da_top_14ra.htm Sun, 26 May 2019 16:00:53 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/albisteak/166883/baiona_azken_segundoan_igo_da_top_14ra.htm <![CDATA['Obrigado' Rio de Janeiro]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2290/003/001/2016-08-23/obrigado_rio_de_janeiro.htm Tue, 23 Aug 2016 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/2290/003/001/2016-08-23/obrigado_rio_de_janeiro.htm brigado Rio de Janeiro. Eskerrak eman behar dizkizut. Eskerrak, duela lau urteko min bat sendatzen lagundu didazulako. Duela lau urte Londresen egon nintzen Olinpiar Jokoetan, eta handik are kazetariago itzuli nintzela sentitu nuen. Kazetariago, Jokoen ingurua eta kanpoko aldea ezagutu eta kontatu ahal izan nuelako. Askotan, pixka bat urrundu beharra dago zerbaiten benetako tamaina ikusteko. Kirol kazetari moduan, baina, Jokoak barnetik ezagutu ez izanaren atsekabez gelditu nintzen. Kreditazioa eduki edo ez, bi mundu dira, festara gonbidatua izan edo ez. Min hori Rion sendatu dut, eta, berriz ere, are kazetariago itzuli naiz. Urrezko kaiolan sartuta egon naiz, baina hausten jakin dut, eta jadanik bi Olinpiar Joko ezagutu ditut, kanpotik eta barrutik.

Kazetaritzan amets hitza gehiegitan erabiltzen dela esan ohi dut, baina, nire kasuan, hori bizi izan dut Rion. Ametsak, paradisuak bezala, oso gauza pertsonal eta intimoak dira, eta, nik esperientzia honekin gozatu badut, jende askori esker izan da. Hasteko, eskerrak Telle zutabekide eta etxekide apartari, harekin partekatutako garagardo, zabor janari eta konfesioengatik. Noski, Andoainen testuak jaso, atondu, eta artelan bilakatu dituzten lagunei, baita 6. Uztaiko lantaldeari ere. Biba zuek! Laster naiz bueltan. Etxekoak ezin ahaztu: whatsapp ahots mezuen beste aldean zeudenei eta gau itxian aireportura eraman ninduenari. Skypeko beste pantailan agertu zaren horri ere, eskerrik asko. Eta, noski, zuri, irakurle, euskararen aldeko apustua egin eta informazioa euskaraz jasotzea aukeratzeagatik. Honek guztiak zuregatik eta zuri esker du zentzua. Zugana iritsi nahi izan dugu, hori da irismenik garrantzitsuena. Besarkada bat, Rio; Konnichiwa, Tokio.]]>
<![CDATA[Bi Aste Nagusi jarraian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2386/009/002/2016-08-21/bi_aste_nagusi_jarraian.htm Sun, 21 Aug 2016 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/2386/009/002/2016-08-21/bi_aste_nagusi_jarraian.htm
Marijaiaren abestiak dio Aste Nagusi bakarra dagoela munduan, eta hamar egun dituen bakarra dela. Nor naiz ni bilbotarkeriak ezbaian jartzeko? Baina Olinpiar Jokoak ere kontuan hartzekoak dira alde horretatik. Jokoak bi Aste Nagusi kateatzea bezala da, hamazazpi egun dituzten munduko bi aste bakarrak baitira. Bilbon Marijaia dute, eta Rion, Corcovadokoa, paralelismo gehiago. Zorionez, baina, bi Aste Nagusien elkarketa lau urtean behin bakarrik gertatzen da.

Bada, gaupasero maitea, izan ezazu nire elkartasun guztia, ni ere zu bezala bainago orain. Leher eginda, baina jaiekin gozatu izanaren sentsazio atseginarekin. Eta, egia esan, pena dut Bilboko jaiak zapalduko ez ditudalako, eta ez dudalako Hordago Abanteko txosnako kazetarien txanda egingo. Gurasoek ere gustuko zituzten Bilboko jaiak eta geneetan zetorkidan maitasun hori. Aurten, baina, kale egingo diet. Tira, baina, justifikatua dago. Olinpiar Jokoek ondo merezi zuten, hau ere parranda latza delako. Esan bezala, orain ni naiz azken txanpan sartuta dagoena azken lerro eta bideoak bidaltzen. Aurki ni izango naiz busean jota joango dena. Hori bai, Ipanemako hondartzara bidean, tripaz gora egotera.]]>
<![CDATA[Zerrenda beltza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2529/009/002/2016-08-17/zerrenda_beltza.htm Wed, 17 Aug 2016 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/2529/009/002/2016-08-17/zerrenda_beltza.htm
Hasierako maiteminduaren lilura joaten ari da, sumatzen dut, eta gustatzen ez zaizkidanen zerrenda egin diot hiriari. Agian, fribolitatea irudituko zaizue; zer egingo diot, bada. Ez dut gustuko hiria polizia eta militarrez josita egotea. Ez ditut gustuko taxi gidari eta txofer suizidak. Ernegatu egiten nau papera ezin komunetik botatzeak. Etsigarria da eguzkitako krema emanda etxetik irtetea eta euritan blai eginda itzultzea. Ez dut gustuko eguna goizeko seietan argitzea eta arratsaldeko seietan iluntzea. Langile batzuen erritmo tropikalak nire pazientzia agorrezinaren mugak esploratu ditu. Gorroto dut gizarte mugimenduek jasaten duten jazarpena. Ez zait gustatzen Barra de Tijuca aberaskume frustratuen auzoa. Gizarte desorekak. Musika anglosaxoi gehiegi dago. Caipirinha gehiegi kargatzen dute. Ez zaizkit gustatzen ilara kilometrikoak. Copacabanak Europako edozein hondartza dirudi. Olinpiar eremua urrezko kaiola bat da. Ia ez da ezer birziklatzen, eta plastikozko poltsa pila bat erabiltzen dituzte. Maracuya kenduta, fruta ez da dioten bezain ona. Hortzetako pasta garestia da. Distantziak oso handiak dira. Maskota zer demontre da?

Eta, hala ere, zalantzarik gabe, itzuliko nintzateke.]]>
<![CDATA['Mozal legea', olinpiar erara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2484/009/002/2016-08-14/mozal_legea_olinpiar_erara.htm Sun, 14 Aug 2016 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/2484/009/002/2016-08-14/mozal_legea_olinpiar_erara.htm
Ez dago protestarik, hein handi batean, legez kanpokoak direlako. Olinpiar Jokoen Lege Orokorrak (2016ko 13.284 Legea) debekatu egiten ditu. Olinpiar mozal legea dela esatea da hura laburbiltzeko modurik errazena. Hainbat eragilek, eta sindikatuk-eta, helegiteak jarri dizkiote, eta baita zirrikituak aurkitu ere. Hala ere, olinpiar guneetan ez dago pankartarik. Legeak, besteak beste, manifestazioak debekatzen ditu, eta egin daitezkeenak «jai kutsu eta abegitsukoak» izatera behartu. Era berean, hiritarrek olinpiar sinboloak erabil ditzatela galarazten du, baita haiekin parodiak egitea ere. Nabarmendu behar da olinpiar uztaiak babesturiko irudi marka komertzial bat direla.

Zorrotzenak, dena den, mugikortasun legeak dira. Olinpiar guneetan ez dago eskalerik, ez kaleko saltzailerik, ez kaleko umerik, ezta oso txiro izatearen itxura duen inor ere. Legezkoa da jendea kalean gelditu eta pasatzen ez uztea. Rio de Janeiron eskale asko daude, baina Poliziak zorrotz egiten du bere lana, eta ez dira pasatzen. Gero eta garbiago dut guneen militarizazioaren helburua ez dela terrorismoa eragoztea, pobreziaren biktimak urrezko kaiolatik urruntzea baizik.]]>
<![CDATA[Xanpaina hegazkinean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2548/009/002/2016-08-13/xanpaina_hegazkinean.htm Sat, 13 Aug 2016 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/2548/009/002/2016-08-13/xanpaina_hegazkinean.htm
Ez zien grazia handirik egin, ez baitute gustuko irabazi gabe ospakizunik egitea. Kirolari baten guraso izatea ez da erraza. «Irabazten duen kirolari bakoitzeko galtzen duten asko daude. Eta zuek hori ez duzue ikusten», zioen atzo Txelok, zentzu handiz, anekdota oroitzean. 22 ordu eta hiru hegazkineko bidaia egin genuen elkarrekin, gutako bakoitzaren biziak kontatzeko nahi beste denbora. Eurek alabaren atzetik eginiko milaka kilometroak azaldu zizkiguten, pozak, atsekabeak, bidaiak... Bizitzeko modu bat, azken finean. Kirolari batek arrakasta izan dezan, ezinbestekoa da haren ingurukoen babesa, eta hark ere helburuaren alde apustu egin dezala.

Maialen Chourrautek domina irabazi zuenean, parez pare egin nuen topo Txelo eta Iñakirekin, eta musu handi bana eman nien, eta haiek gustura hartu. Poz ikaragarria hartu nuen, haiei entzunikoen ondoren garbi nuelako familia horrek merezi zuela domina. «Askok merezi dute, baina irabazi egin behar da», Txelok, berriz ere, zentzua jarri zion egoerari. Merezi eta irabazi. Gaur, itzulerako hegazkinean, egin ezazue topa berriz ere.]]>
<![CDATA[Zer Kristo?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2310/009/002/2016-08-12/zer_kristo.htm Fri, 12 Aug 2016 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/2310/009/002/2016-08-12/zer_kristo.htm
Goiko argazkian agertzen den horrek bere bizitzako azken hiru hilabeteetan gehien entzun dituen esaldiak hauek izan dira: «Brasilera lanera? Bai, bai, lanera...», «Esango duk bai eskriman hagoela, eta egongo haiz nonbait dantzan», eta «kontuz caipirinha-rekin». Bada, ez dut dastatu oraindik. Hamar egun dagoeneko Rion, eta ez dut musikarik entzun zuzenean, ezta dantza saiorik ikusi edo inprobisatu ere. Ia ez dut hondartza hondarrik pilatu, ez dut bainujantzi minuskulorik ikusi, ezta rodizio goxorik probatu ere. A, eta bederatzi egun eguzkitako kreman plisti-plasta igaro ondoren, herenegun, euri zaparradaren azpian, ia hotza eta guzti pasatu nuen.

Egin barre irakurle, deitu koitadu, baina hala da. Nire egun gehienak olinpiar gunean eta Deodoroko kirol eremuan pasatu ditut. Imajinatu Deodoro: base militar batean eta hilerri baten alboan dagoen kirol eremua, eta, alboan, indarkeriagatik hildako gehien pilatu dituzten faveletako bi. Onena, han ikusi nuen kapibara, hogei kilo inguruko arratoi belarjale bat. Mmmmm, txundigarria... Horregatik, irakurle, eta kazetaritzaren izenean, laster Rioren beste aldea ikertzeari ekin beharko diot. Ea nolakoa den hondartza inguruko Rio hori. Ez iezadazu eskertu, nire lana da, zer kristo! Zuengatik, dena. «Tu, tu, tu, tu, ru, tu...». Musika diozu? Zer musika?... Bihar arte!]]>
<![CDATA[Rodrigo ez da isilduko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2310/009/002/2016-08-11/rodrigo_ez_da_isilduko.htm Thu, 11 Aug 2016 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/2310/009/002/2016-08-11/rodrigo_ez_da_isilduko.htm
Garrasika jarraitu du, halere, bere kideak lasaitzeko esan dion arren. Kazetari seinalatuak presa duela esan dio, eta Rodrigok, besteek ere badutela. Salaketak eragina izan du, eta atzera jo du besteak. 40 minutu beharko ditu sartzeko. «Zu bezalako morroiengatik da herrialde hau desastre bat!», oihukatu dio. Rodrigo da Brasil duinaren eredu. Brasildar askorekin hitz egin, eta ustelkeria aipatzen dute. Bero sapari edo euriari buruz bezala mintzo dira, baina eragotzi ez daitekeen zerbait bezala. Ilarako beste kazetariek injustiziaren aurrean izan duten jarrera bera.

Brasilen Rodrigo asko daude herrialdea aldatu nahi dutenak. Nire usterako, gehiago behar dira, baina ezta milioika ere, Brasilek ez lukeelako beste muturrera ere jo behar. Oraindik, halere, urrun dago erdikoa. Gauza batzuetan desastre samarra izateak xarma du, baina oinarrizko eremuetan zorroztasunak pikarokeriaren eta errazkeriaren gainetik behar du.

Zutabea irakurri dut goitik behera hutsak zuzentzeko, eta Mendebaldeko kirats paternalista dario. Baita itsutasuna ere, Brasilera joan gabe Euskal Herrian ere ez al ditugu ba Rodrigo gehiago behar?

P. D.: Zorionak, Desi!]]>
<![CDATA[Baita munduaren aurka ere]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1770/024/001/2015-06-13/baita_munduaren_aurka_ere.htm Sat, 13 Jun 2015 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/1770/024/001/2015-06-13/baita_munduaren_aurka_ere.htm
Polemika giroan bizitzen ikasi du Eun Sun Parkek. 15 urte bete zituenetik pasatu ditu sexu azterketak. Haren gorpuzkera sendoa arrotz egiten zaie aurkariei. 1,82 metro luze da, 72 kilo ditu eta bizkar zabala du. Gorpuzkera hori, nonbait, ez dator bat aurkarien zuzendari eta entrenatzaileek duten emakumezkoen itxurarekin. «Maiz pasatu ditut sexu azterketak, Munduko Kopa batean, Olinpiar Jokoetan, beste txapelketa batzuetan... Eta inoiz ez dut izan arazorik». 2010ean egin zituen adierazpen horiek, Asiako Koparen aurretik Txinak espresuki azterketa egiteko eskatu zuenean. Txapelketa hartan, baina, deialditik kanpo gelditu zen, federazioaren ustez «mentalki prestatuta ez zegoelako».

FIFAk jokalariei sexu azterketak egiteko eskubidea duela dio arautegiak. Dena den, ez da ezagutu gizonezkoei azterketarik egin izan dieten kasurik. Parken kasua da ezagunena, baina Bilguisa eta Salimata Simpore Ekuatore Gineako selekzioko ahizpek ere jasan zuten aurkarien jazarpena. Afrikako Kopako beste aurkariek salaketa jarri zieten, eta azterketa egin behar izan zuten lehiatzen jarraitzeko. Are gehiago, 2008an, Hegoafrikan jokaturiko lagunarteko baten ondoren, eta etxeko taldearen protesten ondorioz, epaileak biluzarazi egin zituen aldagelan.

2013an iritsi zen korearraren kirol ibilbideko garai gogorrena. Koreako ligan jokatzen zuen orduan, eta golegile nagusia izan zen, hemeretzi gol sartuta. Ligako bozeramaileak eman zuen albistea: beste taldeetako kirol zuzendariak ligarekin harremanetan jarri ziren, eta liga bertan behera uzteko mehatxua egin zuten Parkek jokatzen jarraitzen bazuen. Hauts asko harrotu zuen auziak Korean, eta Seulgo alkateak babesa eman zion jokalariari Twitter bidez: «Nire esku dagoen guztia egingo dut Parken eskubideak errespeta daitezen». Hiriburuko taldean jokatzen zuen aurrelariak.

Hego Koreako liga uztea erabaki zuen Parkek. Taldeen presioak eragina izan zuen. Bolada bat egin zuen futboletik kanpo, gaizki ordainduriko lanetan, eta horrek gogortu egin zuen. Beste izaera bat eraiki zuen, eta azalean marraztea erabaki zuen: «2013ko maiatzaren 12a, aro berri baten hasiera» du tatuatua besoan. Haren sonak Europako talde ahaltsuen arreta piztu zuen, eta Rossiyankak fitxatu zuen, Mosku kanpoaldeko talde batek.

Bere mailak asko egin du gora Errusian, han ez duelako aski ahal fisikoarekin. Lehiakorragoa bilakatu da. «Hobetu egin nau Errusian jokatzeak. Jokalari garai eta indartsu asko dago han. Euren aurka lehiatzen ikasi dut». Txapeldunen Ligan, esaterako, final-hamaseirenetara iritsi zen, baina selekzioarekin lortu ditu estatistikarik onenak. Asiako sailkapen multzoko golegile onena izan zen. Sei gol sartu zituen; Japonia eta Australiako jokalaririk ezagunenek baino gehiago.

Park oso garai onean iritsi da bere bigarren Munduko Kopara. 2000n jokatu zuen lehenengoa, 16 urte eskasekin —Hego Koreak alde handiarekin galdu zituen lehen faseko hiru partidak—. Orain, baina, jokalari oso ezberdina da, eta erasoko bikote oso arriskutsua eratu du Soyun Ji Chelseako aurrelariarekin. Hego Koreako futbolak garaipen handiak lortu ditu behe mailetan. 2010ean munduko txapeldun izan zen 17 urtez azpiko txapelketan, eta egun nagusien mailako taldean daude orduko jokalari asko. Bigarren fasera iristea da selekzioaren helburua, eta Espainiako selekzioa izango du aurkari nagusi borroka horretan, bertan parte hartzen duten bost euskal herritarrekin. «Munduko Kopa da, eta maila honetan ez dago talde errazik», aztertu du multzoa Parkek.]]>
<![CDATA[Bonboneran]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1599/022/002/2014-05-28/bonboneran.htm Wed, 28 May 2014 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/1599/022/002/2014-05-28/bonboneran.htm
Elastiko falta hori ume askok pairatu zuten, garai haietan ez baitzen erraza lortzea, eta agian horregatik gerturatu izan ginen Athletic edo Realera. Beti bi talde aipatu behar, Eibarrekoa eta Realekoa, edo Eibarrekoa eta Athleticekoa. Hor ere diglosiara kondenatuak. Oraindik ere norbaitek Eibartik kanpo eibarzalea dela dioenean, ea herrena Anoeta edo San Mameserantz duen galdetzea izaten da hurrena. Paternalismo zantzuak dira. «Ez, ez, Eibarzalea bakarrik». Ipuruan ez zaie ezer txarrik opa bi handiei, baina urteekin ezinbestean besteengana gerturatu behar izanaren joera amaitzen doala iruditzen zait. Alegia, ume gehiago ikusten ditudala Eibarren elastikoekin marra txuridun baten batekin baino. Futbolariak estralurtarrak ez izateak ere lagunduko du, okindegian haiekin topo egiteak, kalean... ikustekoa iragan igandeko ordu txikietan zaleekin izandako gertutasuna. Itxaropena dut Lehen Mailara igotzea pauso erabakigarria izan daitekeela hiriburuetako tentazioetan ez erortzeko.

Eibarrek duen amurik handiena, dena den, Ipurua da, zelai berezi hori. Xarma du. Aldaparen goi aldean. Benetako futbola ikusteko —Eibarren foball-a deitzen diogu futbolari—, eta bizitzeko, tokirik onena. Umeek plazetan golak sartzean Ipuruan irudikatzen dute euren burua. Eta harmailetan, zaleak, beti sufritzaileak, tribuneroak eta Bonboneran, builosoak. Ni umetan jartzen nintzen tokian dago orain Eskozia la Brava, orain ezagunak. 1980ko hamarkadan aitak egiten zuen bezala, orain eurak dira Noja, La Muela, edo Alcoira joan izan direnak. Tartean, Yerai, Maite, Joseba eta besteak, animoso beti; orain, arrakastan, eta baita Ipuruan 1.200 ikusle bakarrik joan ziren egunean ere. Eurengatik pozten naiz gehien. Esan nien, eta esaten diet. Eurengatik ere, «Eibarzale bakarrik». ]]>
<![CDATA[Eta bat-batean, Andoni]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1629/020/001/2014-04-30/eta_bat_batean_andoni.htm Wed, 30 Apr 2014 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/1629/020/001/2014-04-30/eta_bat_batean_andoni.htm Markineku morroskoa —1,92 metro da luze—. Lehen pilotakadak Zumarragako sendiarekin jo bazituen ere (Gipuzkoa), haren euskalkiaren musika entzun bezain laster asma daiteke non jaiotakoa den. Herrian kafea hartzeko tokiaren bila osteratxoa egin, eta makina bat jende agurtu du. «Herri txikia da, eta denok ezagutzen dugu elkar. Ni ondo moldatzen naiz denekin, eta jendea atsegina da. 'Hau edo beste; hura egin behar duzu', esaten dizute. Hemen afizio handia dago, izan zesta-punta, izan esku pilota. Jende asko joaten da beti pilotalekura. Eta nik asko eskertzen dut babes hori». Finalera ere Markina-Xemeindik jendetza joatea espero da.

Garai gozoan da Aretxabaleta. Ez du ezkutatzen. Hilabete gutxian bere bizimoldea erabat aldatu da; «bat-batean», aitortu du. «Txapelketan sartzeko aukera eman zidaten, eta dena kolpetik etorri zen: kazetariak, prestaketa berezia… Baina gustura hartzen da. Duela sei hilabete ezinezko ikusten nuen txapelketan egotea, eta begira non nagoen. Aimarrekin [Olaizola] jokatzeak sekulako ilusioa egin dit. Ohorea da; nik ezagutu dudan pilotaririk onena da. Enpresari zer eskertua badut, eta aukera baliatu nahi dut».

Azken hilabeteek zerikusi gutxi izan dute atzelariak profesionaletan eginiko lehen bi urteekin. «Bi urte txar izan ziren. Konfiantzarik gabe nengoen. Entrenatu egiten nintzen, baina ez nuen emaitza onik lortzen. Ez aurrera, ez atzera, geldi; hala nengoen. Buruari bueltak ematen hasi nintzen, gertatzen zitzaidanarekin arduratuta. Eskuekin ere arazoak nituen… Zerbait aldatu behar nuen».

Eta zer aldatu zuen? «Prestatzeko modua». Josetxo Areitio prestatzailearekin eta Iurretako multzoarekin hasi zen entrenatzen duela urte eta erdi, Asegarceko pilotari bizkaitarrekin: Pablo Berasaluze, Mikel Urrutikoetxea... «Hobekuntza hortik datorrela uste dut. Lehen gimnasio asko egiten genuen, eta orain, ezer gutxi. Jauziak, mugimenduak, lasterraldiak… Arinago nago, sasoi oso onean. Gehiago ere zaintzen naiz, goserik pasatu gabe. Etxean jarritakoa jaten dut, eta noizean behin txerrikeriaren bat ere bai, baina tentuz». Ezaguna da Logroñoko jaialdi baten aurretik arkumea bazkaldu eta frontoira lepo joan zeneko pasadizoa. Gorputzean ere nabari zaio aldaketa; giharreriak behera egin dio, baina gorpuzkera findu zaio. Eskatutako kafe ebakiari ere ez dio azukre askorik bota. Tako berri batzuekin asmatzeak ere lagundu dio. Hala ere, ez da oilartzen. «Badakit zer maila dudan, non nagoen, zein tankeratako partidak joka ditzakedan eta txapelketan zergatik ari naizen». Umorearekin batera zentzua ere ikusten zaio.

Pilota zainetan sartu ziona osaba izan zen, Eitza Zumarragako auzoko elizako portikoan. Han hasi zen jokatzen, 6-7 urterekin, Markinako klubera jauzia eman aurretik. Amaren sustraiak gipuzkoarrak dira, eta aitarenak bizkaitarrak. «Familia erdia Realekoa da, baina ni Athleticen zalea naiz. Baina amorraziorik gabe». Txapela irabazten badu, presta dezatela ohorezko sakea San Mames berrian. «Ez naiz horrenbestera helduko», erantzun du umil. Gurasoek pilotarako afizioa dute, eta alde horretatik asko zor die. «Haiek gabe ez nintzen pilotari izango». Baina esker zerrenda luzea du: «Familia, Unai Iglesias umetatik hartu gintuen Markinako elkarteko entrenatzailea, Serafin Ibarra presidentea, Xabi Urberuaga, Tolosakoak: Galarraga, Lazkano, kide guztiak… Eta Arrieta, beti bikote eginez ibili gara». Planta sendokoak ziren biak, eta beheko mailetan makina bat txapela irabazitakoak dira.

'Txato'-rekin gora eta behera

Finalera iritsiz gero, pilota aukeraketara zaldi gainean joango zela esan zuen telebistan. «Zaldia ni baino ezagunagoa da dagoeneko!». Txato du izena, eta dardarka zegoen, baina amnistiatu egin du zeregin horretaz. «Asto itxurako zaldi zahar bat da, eta egunero joaten natzaio bisitan: jaten ematera, kasu egitera… Final egunean ere joango naiz, baina ez da erritual bat. Nik ezin dudanean aita joaten da, eta hango baserritarra. Animaliak gustatu eta erdi debalde ematen zizkigutenez, zaldia hartu nuen. Hark ez du ezer esaten, jan eta lerdea bota soilik. Kuadrillan ere beste asto bat zaintzen dugu, baserritar batek du. Ni ez naiz koadrilako astoena».

25 laguneko kuadrilla du, tartean AEBetan ari diren bi puntista: Azpitarte eta Salegi. Lagun multzo mundiala dirudi. «Lokala badugu, partidak ikusteko-eta, mahai tenisean jarduten dugu, musean… Dena den, eguraldi onarekin, nik nahiago dut kanpoan ibili. Ez dakit pankartarik prestatu duten, baina parranda antolatzen badute, nahikoa. Galdu edo irabazi badago zer ospatua. Hor 22ra ziur iritsiko garela».

Sakelakoan euskal musika darama, trikitia, Gozategi eta klasiko batzuk, «plaza musika, oro har», dantza taldean ere luze jardundakoa baita: «Debutatzean utzi nuen. Gustatzen zitzaidan; kanpora eta irtendakoa naiz. Jende premia balego eta deituko banindute, ni berriz prest nengoke plazara irteteko». Afizioak azaltzean, baina, kirola azaleratzen da, zaldiaz gain: «Mendia, zesta-punta, oso gustuko dut, txirrindularitza… eta rallysprintak. Hemen, Markinan, afizio harrigarria dago motor kontuekin». Legenda urbanoak dio Markinako jendeak autoak alokatzeko arazoak izaten dituela bertako gidariek duten ospearengatik. «Hori hala da», dio. Bere ezagun bati pasatu omen zitzaion.

Kuadrillan aurkitu du egun hauetarako aterpea, finala ia solasaldi guztietako gai bakar bilakatu baita. Ahalko balu, bihar bertan jokatuko luke, baina patxadaz darama itxaronaldia, umoreko. «Nik ez dut presiorik sumatzen. Nire lehen urtea da, finalean naiz…». Patxada harrigarria du, eta galtzen duenean seko lo egiten du. Bere enpresakide eta aurkariek ere hori nabarmentzen dute. Berezko graziarekin deskribatu du: «Pozik bizitzeko ez dut askorik behar: lagunekin egon, pilotan… Ni ez naiz pertsona serioa. Adar jotzailea naiz, eta niri jo diezadaten ere onartzen dut. Baina, tira, aldagelan asko dira isilik gelditzen ez direnak, Ekaitz Saralegi, bizkaitarrak... Eta Aimar bera ere bai, ez pentsa».

Olaizola II.a aipatu eta lore zerrenda hastea, biak bat dira. «Dena du: dohainak, jokoa, ahal fisikoa… eta burua. Une bakoitzean zer egin behar duen ondo daki, eta horregatik da onena. Beste mundu batekoa dirudi. Harekin lasai jokatzen duzu, pilota txarrak kentzen ditu, eta onak utzi, eta, gainera, tantoa bukatu egiten du». Harreman pertsonal ona josi dute azken hilabeteetan. Aretxabaletak kasu egiten dio. «Trankil egoteko esaten dit, entrenatzeko, masajea hartzeko… harreman on hori igarri egiten da kantxan». Euskara batuak batzen ditu, eta gaztea pragmatikoa da hizkuntz kontuetan. «Markinarrez egiten badiot, ez dit ulertuko, kar, kar… Badaezpada ere, ni moldatuko naiz haren euskarara».

Solasaldi hasieran eskatutako kafea hoztu egin da, eta gai serioa jorratzeko ordua iritsi da. Kazetariaren galdera: Andoni, ba al dakizu zenbat urte diren pilotari bizkaitar batek ez duela Lehen Mailako txapela bat irabazten? «Askotan irakurri dut data azken astean, eta badakit Roberto Garcia Ariño izan zela azken txapelduna». 1981ean izan zen; «33 urte, lekutan dago hori», esan du boteprontoan. «Tira, hor dagoen gauza bat da. Pablitok [Pablo Berasaluze] iaz ez zuen zorterik izan, ezta Oier Zearrak ere duela urte batzuk. Baina, tira, nik ez badut irabazten, hor beste asko daude: Urrutikoetxea, Berasaluze...]]>
<![CDATA[Irujok zail du larunbatean jokatzea]]> https://www.berria.eus/albisteak/90216/irujok_zail_du_larunbatean_jokatzea.htm Wed, 26 Mar 2014 17:16:17 +0100 Imanol Magro https://www.berria.eus/albisteak/90216/irujok_zail_du_larunbatean_jokatzea.htm <![CDATA[Bengoetxea VI.aren orkatilako ebakuntza ondo irten da]]> https://www.berria.eus/albisteak/89647/bengoetxea_viaren_orkatilako_ebakuntza_ondo_irten_da.htm Tue, 11 Mar 2014 14:10:45 +0100 Imanol Magro https://www.berria.eus/albisteak/89647/bengoetxea_viaren_orkatilako_ebakuntza_ondo_irten_da.htm orkatilako ebakuntza. Gasteizko klinika batean egin diote ebakuntza, eta behin orkatila irekita ikusi dute lotailua bat era hautsita zuela. Lotailua josteaz gain, hezurrak ere lotu dizkiote metalezko xafla batekin. Ebakuntzak ordu eta erdi iraun du eta dena ondo irten da. Pilotariak bi egun egin beharko ditu klinikan eta hilabeteak beharko ditu berriz jokatzeko. Hilabete egin beharko ditu igeltsuarekin eta gero berrindartze prozesua hasi. Buruz buruko txapelketa ezingo du jokatu eta ikusteko dago udako egutegiko lehen zatia galtzen duen.]]> <![CDATA[Azkenean, bi aste]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1484/026/001/2014-01-24/azkenean_bi_aste.htm Fri, 24 Jan 2014 00:00:00 +0100 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/1484/026/001/2014-01-24/azkenean_bi_aste.htm
Aretxabaletak ez, baina Ladis Galarzak bai. Baraibarkoaren eskuko minak hobera egin du, eta atzo baieztatu zion enpresari jokatzeko moduan zegoela. Herenegun pilotaleku entrenamendua egin zuen, eta nola esnatzen zen ikusi nahi izan zuen. Tolosan da jokatzekoa, astelehenean.

Ezkurdia-Zabaleta, oso estu

Binakako txapelketako ligaxkako 6. jardunaldia gaur hasiko da, Hendaian, Daniel Ugarte pilotalekuan (20:30). Xalak eta Zubietak, Ezkurdia eta Zabaletaren aurka jokatuko dute. Ezkurdia eta Zabaletarentzat partida oso garrantzitsua da, galduz gero ia ezinezko izango dutelako finalerdietan sartzea. Aurretik, 2. Mailako txapelketako partida jokatuko da.]]>
<![CDATA[Jolasean, jokatu beharrean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1574/020/001/2013-12-29/jolasean_jokatu_beharrean.htm Sun, 29 Dec 2013 00:00:00 +0100 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/1574/020/001/2013-12-29/jolasean_jokatu_beharrean.htm
San Mameseko harmailen hiru laurdenak bete dira, eta giroa ez da bereziki beroa izan]]>

Peru. Delgado, Vilchez, Balbin, Advincula, Cruzado, Benavente, Bazan, Yotum, Ramos, Chavez eta O. Vilchez. Geroago zelairatu ziren: Penny, Gambetta, Cespedes, Farfan eta Aparicio.

Golak. 1-0: Adurizek (13. min); 2-0: Torresek (21. min); 3-0: Adurizek (39. min); 4-0: Agirretxek (48. min); 5-0: Agirretxek (51. min); 6-0: Susaetak (80. min.).

Epailea. Delgado Ferreiro.

Bestelakoak. San Mameseko harmailak ez ziren bete, 25.000 ikusle inguru. Partidaren aurretik, megafonia arazoen erruz, ereserkiak ez ziren entzun, ezta ere Maialen Lujanbiok abestu zuen bertsoa. Amets Arzallusena ez zen bere osotasunean entzun.

Amets Arzalluz euskal herritar askoren bozgorailu bilakatu zen Euskal Selekzioak atzo jokaturiko partidaren aurretik abesturiko bertsoan: «Urte dezente dira jolasean gabiltzala / eta guk jokatu egin nahi dugu beste guztiek bezala». Lagunartekoek sortzen duten frustrazioa aldarrikatu nahi zuen, eta partidak beste arrazoi bat eman zion bere ustean sakontzeko. Euskal Selekzioak eroso irabazi zion Perukoari. Gol asko eta ikuskizun urriko partida izan zen. Ikusleek, gainera, ez zuten beste partida batzuetan bezala erantzun, San Mameseko harmailen bi heren eta hiru laurdenen artean bete baitziren. 25.000 ikusle asko jota. Hori du jolasteak, ez duela jokoak adinako ikusminik sortzen.

Ofizialtasuna da jolastu eta jokatzearen arteko aldea. Partida serio eta lagunartekoaren artekoa. Euskal Selekzioko kideek hala aldarrikatu zuten zelairatu zirenean: «Ofizialtasuna nahi dugu», zioen eskuetan hartu zuten pankartak, eta sinadura ere deigarria zen: «Euskal jokalariak». Selekzioak 28 lagunarteko jolastu, edo jokatu, ditu aro modernoan, eta Gabonetako hitzordu bereziaren magia higatzen doa. Aurkaria punta-puntakoa izan ezean, ez da erraza ilusioa piztea. Hala ere, babes polita jaso zuen partidak, eta gol festak harmailak girotu zituen. Zale gazte asko bildu ziren, eta horiek izaten dira sutsuenak. Ikuskizuna txarra izan zen halere, Peruk ez ziolako aurre egin Euskal Selekzioari.

Garrantzitsuena partida jokatzea dena argudio zabaldua da. Beste ezeren gainetik, festa. Egon daiteke ados edo ez, baina hori defendatzen duenak ondo zaindu behar du lagunartekoaren kalitatea. Iazko Boliviaren aurkako 6-1ekoa ez zen izan uste horren aldeko pausoa, ezta atzoko norgehiagoka ere. Peruko hautatzaileak beraientzat lagunarteko partida ez zela esan zuen bezperetan, bada jokalariek ez zuten halakorik erakutsi. Ez zen partidarik egon, eta Euskal Selekzioa goitik behera gailendu zen.

Partidak hasiera txarra izan zuen, megafonia arazoen erruz berandu hasi baitzen eta Maialen Lujanbioren bertsoa ez zen entzun. Epaileak partidari hasiera eman zionean ikuskizunak ez zuen hobera egin. Peruk erraztasun asko eman zituen atzean eta Euskal Selekzioak gol aukera asko izan zituen lehen zatian.

Euskal Selekzioak huts horietako hiru baliatu zituen atsedenaldiaren aurretik. Bi Adurizek, eta dagoeneko selekzioko goleatzaile nagusia da. Guztira bederatzi gol sartu ditu elastiko berdearekin. Adierazgarria izan zen aurrenekoa (13. min). Xabi Prietok boleaz zutoinera bidali zuen Roberto Torresen erdiraketa, eta Adurizek, bakar bakarrik ate aurrean, baloia sarera bidali zuen. Peruko atzelariak begira gelditu ziren, eta ikustekoa izan zen kanpokoen hautatzailearen errieta.

Roberro Torresek sartu zuen 2-0ekoa (21. min), area ertzetik, beste behin aldaratze bat baliatuta. Osasunako erdilariak selekzioarekin jokatzeko gogoa zuela aitortu zuen herenegun BERRIA-n Oier Sanjurjok, bada bere debutean lehen gola sartu zuen. Oroitzapen polita eraman zuen etxera. Bigarren golean ere Peruko atzeko lerroa lo egon zen. Orduan ikusi zen partidak ez zuela orekarik izango. Kanpoko jokalarien ezina agerian gelditu zen. Etxekoan nahieran zebiltzan eta Adurizek arazo handirik gabe erabaki zuen partida 43. minutuan.

Ereserkiak atsedenaldian

Atsedenaldiak esperpento itxura izan zuen, megafonia konpondu eta orduan entzun baitziren ereserkiak. Entzun gabe ere pasa zitekeen. Orduan ikusi zen aldaketa dantza hasia zela, Euskal Selekzioak zortzi jokalari aldatu baitzituen kolpetik. Aldaketek ez zuten partida irauli, eta Agirretxek bi gol sartu zituen bigarren zatiko lehen sei minutuetan.

Bigarren zatia aspergarria izan zen. Etxekoek baloia alde batetik bestera mugitu zuten eta Peruk ez zuen hozka egin. Zaleek olatuarena egin zuten eta oihu batzuk entzun ziren. Beste partida batzuetan baino gutxiago agian, giroa hotzagoa izan zen. «Independentzia» oihukatu zuten aho batez une batzuetan, baina gutxi. Bukaerako txalo zaparrada izan zen nabarmenena, harmailetatik zelaira, eta aurkako norabidean. Dena den, ikuskizunak eta bizitako giroak hausnarketa eragin beharko lukete selekzioaren ofizialtasunaren auziaren inguruan jolasean dabiltzan eragile guztiei.]]>
<![CDATA[Pauso bakarra falta da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1501/028/001/2013-11-30/pauso_bakarra_falta_da.htm Sat, 30 Nov 2013 00:00:00 +0100 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/1501/028/001/2013-11-30/pauso_bakarra_falta_da.htm
Panathinaikos. Ukic (14), Giankovits, Maciulis (19), Gist (6) eta Mavrokefalides (6)—hasierako bostekoa— Pappas (4), Diamantidis (19), Lasme (1), Bramos, Curry Fotsis (6) eta Batiste (2).

Markagailua. 42-21, 55-44 (atsedenaldian); 65-62 eta 79-77.

Epaileak. Ryzhyk, Latisevs eta Cmikiewicz. Kanporaturikorik ez.

Bestelakoak. 14.196 ikusle Buesa Arenan. Sasoiko sarrera onena.

Top 16an sartzea da Euroligako helburua, garbi esan zuen Sergio Scariolok liga hasi aurretik, eta hurrengo astean Lietuvosi Buesa Arenan irabazten badio, Laboral Kutxak langa hori pasea izango du. Panathinaikosen aurka atzo ondo sufrituta lorturiko garaipenaren ondorio da hanka bat hurrengo fasean edukitzea. Kostata irabazi zuen halere, lehen laurden liluragarri batean lorturiko errenta ez zuelako gorde, baina Diamantidisek azken jabetzan botariko hiruko jaurtiketa ona ez zen sartu. Zortea lagun izan zuen etxeko taldeak.

Laboral Kutxaren lehen laurdena bideoan gorde eta egun txarretan aldagelan jartzeko modukoa izan zen. Erasoan bereziki. Sasoiko hamar minuturik onenak izan ziren. 34 puntu sartu eta hamabosteko aldea ireki zuen (34-19). Laboral Kutxak bikain mugitu zuen baloia eta jokalari guztien artean hamabi asistentzia banatu zituzten. Horren fruitu izan sarturiko zazpi hirukoak, lau San Emeteriorenak, eta Pleissek saskipean jokatuz sarturiko bederatzi puntuak. Panathinaikos, bitartean, galduta zirudien: bigun —falta bakarra egin zuen— eta erraztasunak ematen. Diamantidisen puntuengatik ez balitz, partziala lotsagarria zatekeen.

Hamar minutu berandu iritsi zen Panathinaikos partidara, baina hortik aurrera bete betean murgildu zen. Laurdenaren hasieran Laboral Kutxa 21 puntuko aldea izatera iritsi bazen ere (42-21), baina Panathinaikos apurka murrizten joan zen. Maciulis erasoko jokora gehitu zen eta defentsa gogortu zuen, besteak beste Euroliga sei aldiz irabazi izanak epaileen garunean landatzen duen errespetua baliatuz.

Atzean estu hartu zuen Baskonia, saskirako bidea itxi eta egurra banatuz. Erasoan, aldiz, Diamantidis izan zen erpina. Antolatzailea agortezina da, haren talentua bezala. Hiruko marra jarri eta blokeoa eta jarraipena jokatzen maisua dela erakutsi zuen beste behin. Atsedenaldirako 11 puntura zegoen Panathinaikos (55-44) eta hirugarren laurdenean erritmo berean jarraitu zuen.

Laboral Kutxan, aldiz, denak kale egin zuen. Jaurtiketen jarioa eten egin zen eta Pleissen laugarren faltak gauzak zaildu zituen. Alarma gorria piztu zen, Panathinaikosek 22-2ko partziala lortu eta aurretik jarri zen (57-58, 27. min). Krisia sakona zen, Laboral Kutxak partida hasieran pilaturiko kreditua xahutua zuen eta sentsazioak txarrak ziren. Ikusleak urduri zeuden eta jokalarien ezpala zein den auzitan zegoen.

Defentsaren aldeko apustua egin zuen Scariolok, eta ondo irten zitzaion. Kaukenasek bere azken partidan Diamantidis ondo zaindu zuen azken laurdenean, eta Bjelicak konfiantzaz bilatu zuen saskia. Beste behin, baina, Heurtel izan zen gehien erretzen zuenean baloia bahitu zuena, eta asmatu egin zuen, azken jaurtiketan ezik. Errebotea Diamantidisek hartu zuen, eta pista gurutzatu ondoren hirukoa bota zuen. Aukera ona zen, baina jeinuak, behingoagatik, kale egin zuen.]]>
<![CDATA[Sinesteko arrazoiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1609/024/001/2013-10-18/sinesteko_arrazoiak.htm Fri, 18 Oct 2013 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/1609/024/001/2013-10-18/sinesteko_arrazoiak.htm
Azken txanpan, gauzak okerren zeudenean, Heurtelek zazpi puntu sartu ditu jarraian]]>

Maccabi Tel Aviv. Rice (8), Ingles (17), Blu, Hickman, Schortsanitis (2)-hasierako bostekoa-Ohayon (9), Smith (6), Pnini, James (8), Tyus (4) eta Landesberg (6).

Markagailua. 24-18, 48-38 (atsedenaldian); 62-61 eta 84-80.

Epaileak. Belosevic, Lopes eta Bissang. Ezuten inor kanporatu faltenagtik

Bestelakoak. 8.500 ikusle Gasteizko Buesa Arena pabiloian.

Sinesteko arrazoiak dira. Sasoi honetako Laboral Kutxa izan daitekeenaren lehen argi printzak ikusi ziren atzo. Sergio Scariolok talde bat du buruan eta lehen zirriborroa kantxaratu zen, batez ere lehen zatian. Gogor defendatu, oso gogor, eta ziztu bizian jokatu. Planak, baina, bi laurden bakarrik eutsi zion, Maccabik matrikula hartu eta joko hori oztopatu zuelako. Kanpokoek gora egin zuten eta partida eskura izan zuten azken txanpan, baina orduan Heurtel jeinua agertu zen. Heurtelkeria ausartak egin eta zazpi puntu jarraian sartuz taldea erreskatatu zuen.

Sasoiko lehen garaipena lortu zuen, baina era berean beste albiste on bat jaso zuen Laboral Kutxak. Tibor Pleiss eta Lamont Hamilton Euroligako pibotak dira. Andres Nocionirena jakina zen. Bakoitzak zati bikain bat egin zuen Maccabiko uztaipeko jokoaren aurka. Hamiltonek bigarrena eta Pleissek lehena. Bayern Munichek eskaintza bikaina egin omen du harengatik, Kerejetak hobe du ez onartzea.

Laboral Kutxak lehen minututik erakutsi zion Maccabiri egun gogorra izango zela. Etxekoak hozka hasi ziren, Buesa Arenan aspaldi ikusi ez bezala hozka egiten. Pase eta saskiratze errazik ametitu gabe, eta errebotea ehizatu bezain laster korrika eginez. Trantsizio jokoa nahi du Scariolok eta atzo jokalariak arnas-estuka ikusi zituen aurrera eta atzera eginiko lasterraldiengatik. Defentsak fruitua ematen zuela ikusita jokalariak hazi egin ziren eta lehen laurdenean Nocioni, Hodge eta Pleiss izan ziren uztairako bidea aurkitu zutenak.

Pibot alemaniarrak Gasteizera iritsi zenetik jokaturiko minutu onenak eskaini zizkien zaleei bigarren laurdenean. Taldeak berdin jarraitu zuen, atzean Maccabi estu zaindu eta kontraerasoan., Hori, baina, beti ez da posible, eta jokoa gelditu zenean Pleiss izan zen itsasargia. Hura bilatu zuten uztaitik gertu eta gaina hartu zien Maccabiren pibotei. Ezker zein eskuin kakoz, asistentziak, erreboteak... Haren eskutik, eta San Emeteriok azken segundoan sarturiko hirukoari esker etxekoak aurretik iritsi ziren atsedenaldira (48-38). Zerbait zuzentzekotan, galduriko baloiak.

Lehen zatiko zirrara apurka urtu egin zen hirugarren laurdenean. Maccabi ere serio jarri zen zaintza lanetan. Partida moteldu egin zuen, bere erritmora egokitu eta apurka gerturatzen joan zen. Pleissek ez zuen jokatu laurdeneko azken minutura arte eta nekeak Laboral Kutxaren grina zamatu zuen. Nocionik ahalegin handia egin zuen, baina arnasarekin batera zentzua galdu eta baloi asko eman zituen. Maccabi, aldiz, bere saltsan ari zen, etxeko taldea urduritzen. Laurdenaren bukaeran puntu bakarragatik zen atzetik (62-61).

Laboral Kutxari hegoak moztu zizkion Maccabik, eta jada ezin zuen korrika egin. Hamilton Schortsanitisekin borrokan ari zen eta ez zegoen saskiratze errazik. Israelgo taldeak partida osoan sartu gabeko hirukoak pilatu zituen eta aurretik iritsi zen azken txanpara (73-75, 36. min). Laboral Kutxak jota zirudien, galduta, baina ezusteko gonbidatu bat iritsi zen orduan: Thomas Heurtel. Hiru buruz buruko jokaldi egin eta zazpi puntu sartu zituen. Haren ausardiak eta meritu handiko bi defentsak, irribarrez bidali zituzten zaleak etxera.]]>
<![CDATA[Argirik ezean, kemena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1606/020/001/2013-09-29/argirik_ezean_kemena.htm Sun, 29 Sep 2013 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/1606/020/001/2013-09-29/argirik_ezean_kemena.htm
Irailean jokaturiko sei partidetatik hiru galdu egin ditu eta hiru berdindu]]>

Berdinketa guztiak ez dira berdinak. Berdin balio dute, baina ez dute gorputzaldi berdina uzten. Partidaren bukaeran ikusleak isilik gelditu ziren, ez zekiten txalo egiteko moduko partida ikusi berri zuten, edota lehen txistuak egitea zilegi zen. Iragan astean Realak berdinketa zozoa lortu zuen Malagaren aurka; atzo, aldiz, bizi eta urduria Sevillaren kontra. Agian 0-1 galtzen hasi zelako, eta bigarren zatian itxura ona eman zuelako, atzokoak aho zapore pixka bat hobea utzi zuen.

Reala Sevilla baino hobea izan zen, eta fede gehiagoz bilatu zuen atea. Baloia kontrolpean izan zuen halaber, eta aukera gehiago sortu zituen. Baina ez zituen baliatu, eta, esan bezala, berdinketa guztiek berdin balio dute: puntu bat. Puntu urria da, Realak irailean jokaturiko sei partidetatik —Ligako bost eta Txapeldunen Ligako bat— hiru galdu eta hiru berdindu dituelako. Duela justu hilabete dena zen euforia Lyon kanporatu ondoren, eta lau aste aski izan dira lehen itzalak agertzeko. Uzta eskasaren erruz txuri-urdinak jaitsiera postuetatik gertuago daude Europatik bainoago, eta egutegia urduritasuna sortzeko modukoa da: hurrengo lau partidak etxetik kanpo jokatuko ditu, bina ligan eta Europan.

Zaleak liga hasiera lasaituko zuen garaipena ikusteko asmoz joan ziren Anoetara, eta ez zen hala izan. Sevilla konforme joan zen etxera, balio handiko puntua eskuratuta. Aurkariek dagoeneko ezagutzen dute Reala eta ez diote erraztasunik ematen. Bukatu dira Anoetan libre jokatzeko aukerak, partida bakoitzean harresi bat bota beharko du. Sevillak atzean sartuta itxaron zion eta Emeryk ahal fisiko handiko erdilariak zelairatu zituen Realaren sormena oztopatzeko. Itogarria Trochowskik lehen zatian Velari eginiko zaintza.

Realak lehen zati iluna egin zuen. Sevillak oparituriko baloia alde batetik bestera mugitu zuen baina sakontasunik gabe. Kanpokoek, aldiz, izandako lehen aukera baliatu zuten. Rakiticek pase neurtua eman zion Jaiori, eta erdilari biziak bikain kontrolatu zuen area barruan Iñigo eta Bravoren gainetik loratzeko (17. min). Golak ez zuen Reala jota utzi, baina partida ez zen gehiegi aldatu. Griezmannek aukera ona huts egin zuen area barruan labaindu zenean (29. min), baina erasoko jarioa ez zen handia. Sevillak, aldiz, oparia egin zuen (39. min). Pase pare bat aski izan ziren Trochowski ate hutsaren aurrean bakarrik gelditu zedin. Baina ez. Huts egitea sartzea baino zailagoa zen.

Bigarren zatian Realak irudi askoz hobea eman zuen. Arrasatek aldaketa taktikoekin asmatu zuen: Griezmnann ezkerrera, Castro eskuinera eta Vela pixka bat gorago. Izaera ere aldatu zen, oldarkorrago zelairatu baitzen, eta gola bi aldagai horien fruitu izan zen (65. min). Velaren erdiraketa Griezmannek jo zuen buruz, eta berak ehizatu zuen Beto atezainaren aldaratzea gola sartzeko. Aurrelari frantziarra Diogo baino aztiagoa ibili zen.

Hortik aurrera Realak jokatu zuen bakarrik, Sevillak muzin egin ziolako partidari. Are zekenago jokatu zuen, eta bide batez, oso serio. Emeryk defentsa mugimenduak ondo lantzen ditu eta jokalariek diziplina handiz bete zituzten aginduak. Puntua altxorra zen eurentzat. Seferovicen irteeran mesede egin zien etxekoei, baina ez zuten golik lortu. Reala ez da iragan sasoikoa eta presek ez zuten lagundu. Egoera deserosoa da eta jokalariek badakite, zelai gainean nabaritzen zaie.]]>
<![CDATA[Ez da erraza agur esatea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1624/026/002/2013-09-19/ez_da_erraza_agur_esatea.htm Thu, 19 Sep 2013 00:00:00 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/paperekoa/1624/026/002/2013-09-19/ez_da_erraza_agur_esatea.htm
Azken egunetan, Titinek Retegi erara agur esango zuela zabaldu da, hainbat pilotalekutan agur jaialdiak egiten. Azkenean, ez da hala izango, baina egingo balitz, niri ez litzaidake lekuz kanpokoa irudiko. Agur horrek, nolabait, Retegi II.a handiaren parean jarriko luke Titin, eta bat nator alderaketa horrekin. Txapel kopuruan ez, baina Titinek pilota munduan eta pilotaren modernizaziorako bilakaeran izandako eragina kalkulaezina delako.

Hariari jarraiki, komeni da beste pilotari handi batzuen agurrei begiratu bat ematea. Azkenekoa Ruben Beloki izan zen, lau aldiz buruz buruko txapeldun izan eta hamarkada batean menderatzaile izan zenak partida bateko omenaldia izan zuen. Harekin ez zen zirkuiturik planteatu. Patxi Eugi eta Ladis Galarzaren agurrak ere ia egun batetik besterako kontuak izan ziren. Omenaldi dotore bat, eta aski. Enpresaren estimua neurtzea, beraz, zilegi al da?

Alderaketa mingarrienak, baina, izar ez zirenak agurtzean iristen dira. Profesionaletan sei urte egin eta ia jenderik gabeko hirugarren partida baten ondoren erretiroa hartzen dutenak. Ezagutu dut baten bat kontratu amaieraren albistearen berri ematerik nahi izan ez zuenik. Hain zegoen minduta enpresarekin, ez zuela nahi herrikoek azken sarrera horiek eros zitzaten. Eta ezagutu ditut, halaber, agur apalak ulertu dituztenak. Dena den, agurrak hobeto zaindu beharko lituzkete enpresek. Okerrena da, baina, nik ere ulertzen dudala zaila dela pilotari guztiei agur arranditsuak egitea. Zerbaitegatik diot agur esatea ez dela inoiz erraza.]]>
<![CDATA[Aimar Olaizola: "Oso gutxitan jokatu dut finalean bezain ondo"]]> https://www.berria.eus/albisteak/80985/aimar_olaizola_oso_gutxitan_jokatu_dut_finalean_bezain_ondo.htm Mon, 24 Jun 2013 19:38:49 +0200 Imanol Magro https://www.berria.eus/albisteak/80985/aimar_olaizola_oso_gutxitan_jokatu_dut_finalean_bezain_ondo.htm