
Petrolioa, atzeraldiaren usainean
Imanol Magro Eizmendi
Upelak bi aste daramatza 100 dolarretik behera, eta Ukrainako gerra hasi zeneko prezioan dago

Bi langile hil dira lan istripuz Errenterian eta Elgoibarren
Imanol Magro Eizmendi
Eraikuntzako langile bat eta garraiolari bat dira. Garraiolariaren albokoa larri zauritua eraman dute ospitalera

«Egoera honetan enpresek ez lituzkete dibidenduak banatu beharko»
Imanol Magro Eizmendi
Energia krisia eta haren arrazoiak estrukturalak direla uste du Otxandianok, eta sakoneko neurriak proposatu ditu hari aurre egiteko. Euskal Herriak eraginkortasun energetikoaren aldeko 'Marshall plan bat' behar dela uste du, etxeetan zein industrian.
Afrikako gasaren lastotxoa
Imanol Magro Eizmendi
Aljeriak, Nigerrek eta Nigeriak Saharan zeharreko gasbideari ekiteko akordioa lortu dute. Europaren energia beharrak berpiztu egin du hainbatetan bertan behera gelditu den egitasmo erraldoia.

Industria ekoizpena %7,9 igo da lehen sei hilabeteetan
Imanol Magro Eizmendi
Eustaten datuek joera ona berretsi dute. Energiaren (%13,5) eta ekipamendu ondasunen (%14,6) sektoreek izan dute bilakaerarik onena.

«Ez gara gai izaten ari ondo ordainduriko lanpostuak sortzeko»
Imanol Magro Eizmendi
Baikorra da Corres, eta zuhurtziaz egin die aurre mundu guztian zabaltzen ari diren iragarpen ilunei. Udazkenera begira, ez du larritzen kontsumoak; bai, ordea, lan gatazkek.

Auto berrien salmentak %34,2 egin du behera Hegoaldean
Imanol Magro Eizmendi
Uztailean 2.222 auto matrikulatu dira, iaz hilabete berean baino 1.159 gutxiago. Urteko lehen zazpi hilabeteko datuei erreparatuz gero, iaz baino %17,5 gutxiago dira.

Errenta zergaren taulak %4 deflatatuko dituzte aldundietako ogasunek
Imanol Magro Eizmendi
Horren ondorioz, zergapekoek orain arte baino tasa txikiagoa ordaindu beharko dute errenta zergan. Jaurlaritzak eta aldundiek inflazioaren aurkako neurritzat aurkeztu dute, nahiz eta ez duen prezio igoera osoa aintzat hartzen.

Iberdrolak %36 gehiago irabazi du
Imanol Magro Eizmendi
2.075 milioi euroren mozkinak izan ditu aurtengo lehen sei hilabeteetan, iaz baino heren bat gehiago. Sanchez Galanek ukatu egin du ezohiko irabaziak izan dituztela

Iberdrolak %36 handitu ditu irabaziak
Imanol Magro Eizmendi
2.075 milioi euroren mozkinak izan ditu aurtengo lehen sei hiletan, iaz baino heren bat gehiago. Sanchez Galanek ukatu egin du ezohiko irabaziak direla.