<![CDATA[Imanol Mercero | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 15 Aug 2022 20:43:41 +0200 hourly 1 <![CDATA[Imanol Mercero | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Hitz gutxitan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2029/039/002/2022-06-19/hitz_gutxitan.htm Sun, 19 Jun 2022 00:00:00 +0200 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2029/039/002/2022-06-19/hitz_gutxitan.htm
Ehun eta hirurogei orrialde dituen liburu luzanga da, tradizio klasikotik jasotako hogeita hamasei ipuinen egokitzapenak eskaintzen dituena. Zuri-beltzean agertzen dira ilustrazioak, bana ipuineko.

Izenburuaren haritik, ipuinok irakaspenezkoak izateko bokazioarekin eskaintzen dira. Guztiak ere laburrak dira, jatorrizkoaren moldapen sinplifikatuak, eta hizkuntza arazorik ez sortzeko moduan josiak. Eta, hala ere, proposamen aberatsa iruditzen zait. Ipuinok badute hausnarketa sustatzeko ahalmen nahikoa beren biluztasuna barkatzeko eta, are, goraipatzeko.

Aurkitzen diodan eragozpena estetikoa da, zeren ilustrazioek bi joera antagonista erakusten baitituzte: badira gozotik gutxi duten Tim Burtonen antzekoak, eta badira erabat dultzeak diren bestetzuk. Azken horiek distortsioa sortzen dutela iruditzen zait, beste irakurle prototipo batentzat egokiak.]]>
<![CDATA[Ikus-entzunezko bilduma zabalena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2038/039/003/2022-06-19/ikus_entzunezko_bilduma_zabalena.htm Sun, 19 Jun 2022 00:00:00 +0200 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2038/039/003/2022-06-19/ikus_entzunezko_bilduma_zabalena.htm 174 bideo esaerak inguratuta.

Barruan dakarren guztia ez dago antzematerik, ordea. Zeren ikaragarria da liburuxka honek eskaintzen diguna. Ikaragarria, kopuruz eta kalitatez. Aspaldi ez zela halako bilduma mardula argitaratzen. Eta orduantxe akordatzen gara QRaren ondoko zenbakiak liburuko piezekin grabatutako bideo kopurua adierazten duela, 174 ikusgarri praktiko eredu-emaile. Ezin sinistuzkoa.

Alde batera utzita beste helburu batzuen araberakoa den Ahotsak.eus egitasmoa, esango nuke, okertzeko beldurrik gabe, gaur-gaurkoz Din dilin dan dela eskura eta dohainik dugun ahozko euskal literaturaren bilduma audiobisual zabalena.]]>
<![CDATA[Historianautak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2107/037/002/2022-06-05/historianautak.htm Sun, 05 Jun 2022 00:00:00 +0200 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2107/037/002/2022-06-05/historianautak.htm
Zorionez, garai berriotan edizio ausartagoak eskaintzen dira, askotariko gaiak proposatzen dituztenak, adin tarte zabalagoarentzat.

Pena da, ordea, eskaintza gero eta interesgarriago honetan euskal ekoizpenen urritasuna, urtearen bueltan, maizegi, hutsaren pareko izaten dena.

Itzulpenak batik bat ingeles eta frantses egileen lanetatik egiten dira, hain gertukoak izanik, gaitz erdi esatera eraman gaitzakeen datua, batik bat naturari dagozkion lanetan. Kulturalki ere ez daude erabat aparte, eta horregatik Grezia klasikoa edota bikingoak gaitzat dituzten liburuak aski interesgarriak zaizkigu, Historianautak bilduma honen kasuan bezalaxe.

Hiru haur eta katu bat bitartekari lanak egiten ditugularik, herritar xeheak garai haietan bizi ziren moduak ezagutzeko aukera dugu, eguneroko ohiturak, kultur ezaugarri nagusiak eta ezinbesteko topikoak ezagutzeko. Kontakizuna komiki estilokoa da gehienetan, azalpen koadro eta jolas arigarriekin tartekatuta.]]>
<![CDATA[Asaba zaharren baratzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2116/037/003/2022-06-05/asaba_zaharren_baratzea.htm Sun, 05 Jun 2022 00:00:00 +0200 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2116/037/003/2022-06-05/asaba_zaharren_baratzea.htm
XX. mende osoa altxor etnografiko hura miresten pasatu dugu, antigoaleko argazkiak balira bezala begiratzen. Akordatu gabe haiek liburuetatik atera eta bizi berria eman behar geniela.

Zorionez, azken hamarraldi hauetan irakasleen artean lan handiak egin dira, altxor haiek gozatzeko gehiago (Anje Duhalde gogoan) hainbeste maitatzen aritu gabe.

Fruituak nonahi, idazleek ere ekarpen handiak egin dituzte, hala Lertxundi eta Zubizarretak euren 80 hamarraldiko testuliburuetan nola ondorengo Igerabidez Etxaniz eta Olasoren ekarpen berriagoetan.

Testuinguru honetan kokatzen da Hanka, moko eta buztan. Ahotik belarrira gozatzeko piezaz beteriko liburua, asmakizun, aho-korapilo eta ipuininiekin. Asko-askotan asaba zaharren mintzo eta gogoa islatzen duten perlatxo hauekin.]]>
<![CDATA[Atsegina helburu denean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1987/035/002/2022-05-22/atsegina_helburu_denean.htm Sun, 22 May 2022 00:00:00 +0200 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/1987/035/002/2022-05-22/atsegina_helburu_denean.htm
Horra liburu honen funts nagusia (barka iezadazu irakurketa zapuztu badizut, bereziki haurra bazara). Irakurleak, jakina, ipuina ia amaieraraino irakurri beharko du misterioa argitzeko, zeren liburu honek irakurtzen segitzeko eskaintzen duen amua baita Naroaren obsesio hau zergatik ote den, zergatik hiru alditan oihukatzen digun letra larriz liburuek planeta hondatzen dutela!

Ez da hemen amaitzen testuan aurkituko duguna. Tramaren ia hasieratik, zakur galdu baten bilaketa, topaketa, eta ondorengo pasadizoek ematen diote mugimendua kontakizunari; besteak beste topatutakoa ez delako zakur galdua, kaleko zakurra baizik.

Pikotxean bildumako parte izanik (hau bosgarrena, eta dagoeneko zazpi titulu plazaratu dituzte), ez du harritzen kontakizunak duen logika falta, fantasiara hurbiltzeko grina eta absurdo umoretsuaren xaramela.]]>
<![CDATA[Atzerrian eskolaratzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1996/035/003/2022-05-22/atzerrian_eskolaratzea.htm Sun, 22 May 2022 00:00:00 +0200 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/1996/035/003/2022-05-22/atzerrian_eskolaratzea.htm
13 urteko Maia da protagonista, hasieratik bukaerara pertsona zintzoa izango dena, esanekoa, lagunen laguna. Gurasoak eta neba tarteka baino ez ditugu antzemango, Maiaren gertakizunetan rolen bat jokatzen dutenean.

Kapitulu laburrez osatutako kontakizuna da, lauzpabost orrialde, batez beste. Kapituluen izenburuak narratzailea izango den pertsonaiaren izenak dira.

Maiaren eskolaratzea eta bertako adiskidetzeak dira trama osatzeko erabili den osagai nagusia. Batik bat Ayla, lagun min izango duena, baina baita Nathan eta Hannah ere, bakoitza bere rolean.

Korapiloa gelako neska liderrak tenkatuko du, Maiaren presentziak bere interesak arriskuan jar ditzakeela iruditzen zaionetik, manipulazio ariketak egiten hasten baita, Maia baztertzeko.

Ez harritu haurrentzako telesail estatubatuarrak burura badatozkizu.]]>
<![CDATA[Behar dugu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2214/030/004/2022-05-08/behar_dugu.htm Sun, 08 May 2022 00:00:00 +0200 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2214/030/004/2022-05-08/behar_dugu.htm
Baina beti ezin gara halako trantzean bizi. Orduan komeni zaigu Errota zaharreko kluba bezalako eleberritxoak eskura izatea.

Hamar ataletan banatutako letra txikiko 72 orrialde hauetan pausaldia eginez, paradisu hartan senti gaitezke.

Bost neska-mutikoko kuadrilla baten bizipenak aurkituko ditugu bertan. Animalia zauritu eta baztertuen defentsan egingo dituzte ahaleginak, jendez hustutako herri mamuari egingo diote bisita, eguzkitan erreko dira, lertxunaren irla bisitatuko dute ibaian, neskato elbarria paseatuko astotxoan, masustak bilduko marmelada egiteko... eta dena denbora infinituan, atzo eta bihar baino urrunago ezer ez dagoen garai mitikoan.

Ilustrazioek narrazioa ederki janzten dute, giroa eta gertakariak nolakatzean.]]>
<![CDATA[Bakea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2223/030/005/2022-05-08/bakea.htm Sun, 08 May 2022 00:00:00 +0200 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2223/030/005/2022-05-08/bakea.htm
Kontakizunak dituen hogeita bi ataletatik, lehen zortzietan aitonak bere unibertsoa erakusten dio Krispini, ingurunearekin bat eginda bizi delako aitona: atearen karranka biolin hotsa da harentzat, leiho bazterreko Xilbestre armiarma eta Clementina sagua dituen adiskide ugarietatik bi baino ez dira, eta zuhaitzen hosto artetik txistuka ari den haizea naturaren mintzoa.

Krispini hura aitonaren erresuma iruditzen zaio, eta miraz dago.

Hemendik aurrera, ordea, aitonaren makalaldia pasatu beharko dute, eta amak eta izebak ulertu beharko dute ezin dutela aitona etxezulo batean sartu, bihotzekoak berriz jotzeko arriskua izanda ere.

Narrazio lineal eta irakurterraza da, lehen irakurraldi luzeak egiteko aproposa.]]>
<![CDATA[Ez horregatik!]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/029/001/2022-04-24/ez_horregatik.htm Sun, 24 Apr 2022 00:00:00 +0200 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/1951/029/001/2022-04-24/ez_horregatik.htm
Oinarrizko koloreekin margotutako irudiak dira, tonu minetan emanak, berde eta urdinak oinarri bisualak ezartzeko eta gorriak zein horiak nabarmentze lanetarako. Irudien formak ere oinarrizkoak (ikonikoak) dira, eta ingerada lausoekin emanak.

Guztiak bat, ilustrazio difuminatuak sortzen dira, lausotasun (edota lainotasun) estetiko baten jabe direnak, narratzailearen ahotsa fokuan jartzeko asmoarekin eginak baleude bezala.

Testuak egitura errepikatuarekin egiten du lana, protagonista narratzaile duela. Irudi bakoitzeko haurra norbaitekin agertzen da, eta delako horrek zer irakatsi dion adierazten digu testuak: aitak pazientzia, amak itxarotea beti ez dela ona... Hamaika irakaspen, haurrak ontzat hartuak guztiak. Amaieran, eskerrak ematen dizkigu «denoi», «bihotzaren barru-barrutik», eta ni zain gelditu naiz, ea mutikoari malezia nork irakatsiko.]]>
<![CDATA[Huts egin gabe]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/029/002/2022-04-24/huts_egin_gabe.htm Sun, 24 Apr 2022 00:00:00 +0200 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/1960/029/002/2022-04-24/huts_egin_gabe.htm Benetan Identifikatu Gabeko Animalia-ren 22 pasarte ditu liburuak, eta, beti bezala, denbora- pasa sorta bat azken bi orrialdeetan.

Formatua eta ezaugarriak errepikatzen dira: barrea eta ezustea bilatzen dituzten irakurgaiak dira, bi orrialde luzatzen direnak -orri bakarreko salbuespena salbu-, gertakari xumeak guztiak, eskolan edota etxean gertatzen direnak, aurreko liburuetako pertsonaiekin. Umore eta ezusteko gag hauek garatzeko, Bigaren ahalmen bereziak izaten dira motor nagusia, orain tamainaz aldatzen, orain formaz edo kolorez, baina ahalmen guztien gainetik bere irudimena eta jarrera dira giltza.

Arketipoen banaketak hor jarraitzen du: Leoi kameleoia Bigaren ifrentzu gisa portatzen, Biff idia eta Kyle krokodiloa ahulen jazarle, Kara dortoka Bigarekin maiteminduta, Banbu panda-hartza lagun min gisa.

Familia giroko abenturak ugaritu egin dira aurreko zenbakiekin alderatuta, eta, gainera, familiako bi kide berri agertzen dira: birramona eta osaba altxor-bilatzailea.]]>
<![CDATA[Kuxkuxero!]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2134/037/003/2022-04-10/kuxkuxero.htm Sun, 10 Apr 2022 00:00:00 +0200 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2134/037/003/2022-04-10/kuxkuxero.htm Begiratu leihotik! ere aukeratu zuen Ilustratzaileen Erakusketa ibiltarirako.

Liburu trokelatua da, handia (29x24 cm), eta 60 orrialde dituena.

Azaletik bertatik erakusten du zein den lan honen helburua eta mekanika: azal gogorraren erdi-erdian etxe bateko leiho bat dago, trokelatuta, erakusten diguna otso bat, behera begira, eta miazkatzen. Edonork esango luke etxe hartan badela norbait aurki otsoak irentsiko duena. Baina, azala biratzean, otsoa besaulkian eserita agertzen zaigu, (Txanogorritxuren) liburua irakurtzen, emozioak dantzan dituelako edo, ahozabalik, mihia kanpoan, begiak piztuta.

Bada, holakoa da barruko gainerako orrialdeetan aurkituko dugun jolasa.

Egileak badaki tentazioari ezingo diogula eutsi, ongi jakin ere hamalau aldiz erakutsiko digula etxe bateko leiho bat, eta guk hamalau aldiz galdetuko diogula gure buruari zer gertatzen ari den han barruan, nola litekeen gure begiek leiho artetik dakusatena ez izatea barruan benetan gertatzen ari dena.

Dirudiena eta benetan dena oso desberdinak izaten direla erakustea delako album honen jolasaren funtsa. Lezioa ematea, ohart gaitezen ez dela komeni iritzia aurreratzea, gauzak benetan zertan diren ongi argitu arte.

Istorioa itxuraz oso lasaia den auzoan gertatzen da. Etxe horietan ipuinetako pertsonaiak bizi dira nagusiki. Adineko andre «xarmanta», opilak kiskalita gosaltzea maite duen herensugea, Txanogorritxuren amonaren etxeko leihotik ikusten dugun otso ahozabala, eskeletoak agerian dituen botika etxea, zerrama gozogilea (zerekin egingo ote du orea?!)... Bakoitzaren ohiturak ezagutzen ditugu leihoa irekitzen denean bakarrik. Eta halaxe gertatzen da, hain zuzen ere, maizter beldurgarri bat zirudiena telebistako thriller baten aurrean makurtutako katu talde bat dela, dinosauro anker bat zirudiena pinguinoaren bainurako panpina preziatuena izatea...

Ezer ez da hasieran dirudiena! Irakurketa jolas bihurtzen da, eta orrialde-bira bakoitzarekin emozioa berritzen da.

Ilustrazioak arrosa zikin natural batean oinarritzen dira, marroiarekin eta zuri-beltzarekin lagunduta, kontrasterako gris urdinkara eta berde zikinarekin jokatuz. Iruditeriak Europa ipar eta ekialdeko marrazketa gogorarazten du, retro kutsu nabarmenarekin.

Azken hitz bat erabiliko dugu gogorarazteko Ibaizabal argitaletxeak tradizio handia duela mugimendua duten liburuen argitalpenean. Aipatzearren: pop-up erakoen artean, Kroko eta lagunak eta Lurra pop-up nabarmenduko ditut; azal hegalei dagokienez narrazio forma berriak bilatzen duten Katuntxia, Handia naiz bilduma eta Musuen etxea; irakurle kozkorragoentzako Madama butterfly zabalgarria, eta Maitagarrien belarrak sailkaezina.

Azkenik, guztien gainetik beti, Tomaxitaren etxe koxkorra dago, jolasaren, narrazio teknika berrien eta hizkuntz ahalmenaren neurgailu eta plazer iturri agorrezina.]]>
<![CDATA[Kronika beltza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2083/037/002/2022-03-27/kronika_beltza.htm Sun, 27 Mar 2022 00:00:00 +0100 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2083/037/002/2022-03-27/kronika_beltza.htm
Hain zuzen, gazte horien bidaia harrigarria erretratatu nahi izan da Muga guzien gainetik eleberrian, fikzioaren eta anekdotaren artean mugitzen den kontakizunarekin.

Egiturari jarraiki aztertuko dugu liburua:

Lehenik, pertsonaia nagusien aurkezpena egiten da, taula batean. Izenaren azpian adina ematen da, eta, segidan, futbol zaletasuna zenbatekoa duten, eta estereotipo zurrun batzuen araberako adjektibo bat-bi esleitzen zaie. Gerora deus gutirako balioko duen informazioa.

Bigarren atala Malitik Tripolira arteko bidaia da, bost bat mila kilometrokoa, autobusez lehenik eta pick up-etan ondoren osatuko dutena. Narratzailea ibilbideko mugarrietan aritzen da, pertsonaien gogo-bizipenetan arakatu gabe. Zertzelada batzuk baino ez, futbolaz eta erlijioaz.

Hirugarren atala Tripoli hiriko egonaldia da. Sorlekutik urrun, Afrika beltzeko anaitasuna topatu ezinik, gero eta gertaera desatsegin gehiago bizi dituztelarik. Deskribapenetik adierazpenetik baino gehiago duen kronikan emana, jakiten dugu lan egiten jartzen direla, diru beharrak akuilatuta. Eta patu oso desberdinak bizi arren, emozioen agerpenik kasik ez dago. Hona pare bat adibide: bidaide neskaren bortxaketa bi lerro dira, ez gainera bere aho-pentsamendutik emanak; lan on bat lortzen duen kidearen kontakizunak eta esklabotzan ari denarenak, biak ere berdin agertzen dira, axaletik.

Laugarren atala ildo beretik doa: itsas zeharkaldiko gertaeren kronika da, narratzaile orojakileak emana, intentsitate berean adierazten duelarik azantza amaitu zaiela, eta kareletik erorita bost kide hil direla.

Azken atala Lanpedusako eta Palermoko migratzaile guneetan garatzen da. Jada bi kide baino ez dira, Jalil eta Nura, narratzaileak ez digularik deus erraten beste bien patuaz. Hirugarren kide berri bat elkartzen zaie, Kiran afganiarra, eta kontakizuna amaitzen da manifa arrazista baten karietarat Jalilen pentsamendu honekin: «Amak etxetik igorri nau hona, bidea izugarri zaila eta luzea izan da, lagunak bidean galdu ditut hain segur, eta orain, ohartzen naiz sekula ikusi ez ditudan gazte batzuek jo nahi nautela, eta berriz Afrikara igorri».

Liburua eskolako gaztetxoek lantzeko sortu dela jakinik, agian ez du inporta literatur balioetan eskas dagoela adierazteak. Onartu behar zaio eztabaida eta hausnarketa motibo nahikoa ematen duela. Niri behintzat epilogotzat erantsi den Jalilen amarentzako gutunak zer pentsatua eman dit, amets europarraren iraunaraztea afrikarrentzat zein etxekalte den agerikoa denean, zein kontrakoa Patrice Lubumba eta enparau Afrikazaleek amesten zuten Afrikar batasunaren ideiarekin.]]>
<![CDATA[Buru askea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2051/039/002/2022-03-13/buru_askea.htm Sun, 13 Mar 2022 00:00:00 +0100 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2051/039/002/2022-03-13/buru_askea.htm
Ipuina da, pertsona errealak eta hegazti basatiak agertzen dituena, ezohiko interakzioan.

Istorio aldarrikatzailea da, haurtzaro zoriontsua jomuga duena, baita giza kondizio buru-askeagoa ere. Asmoa gauzatzeko txoriburu adjektiboaren esanahiarekin jolasten dute.

Protagonista Simona da, 8 urteko neskato nekaezina. Bere ezaugarririk bitxiena burua txoriz betea izatea da. Ez nolanahi, ordea: benetako txoriak ditu ile artean.

Simona pozik bizi da adiskide lumadunak buruan dituela, baina ingurukoek ez dute berdin bizi. Gurasoek ezin dute eraman, hainbeste kantu buru nahasle, hainbeste luma-zirin nonahi. Hartara, bide gogorretik jotzea erabaki, eta ornitologo bat ekartzen dute, neskatoaren burua txoriz garbitzeko. Simonak ez du batere ongi hartzen buru garbitze hori eta, txoriek airean hartuta, ihes egiten du leihotik barrena. Itzultzean gurasoek gozo hartzen dute, eta irtenbide asegarri bat hitzartzen.

Ilustrazioek kontakizunaren tonua ezartzen laguntzen dute, eta hainbat pasarte azpimarratzeaz arduratzen dira.]]>
<![CDATA[Zazpiko bilduma]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2060/039/003/2022-03-13/zazpiko_bilduma.htm Sun, 13 Mar 2022 00:00:00 +0100 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2060/039/003/2022-03-13/zazpiko_bilduma.htm Rotia eta Rensu izenpean.

Lehen lan honetan herensugeen iragana eta oraina aurkezten zaizkigu. Esaten zaigunez, garai batean lurbira osoan arruntak ziren herensugeak, baina halako batean gizakiak beldur hartu zien, eta ia desagertzeraino akabatu zituen. Bakarrak iraun zuen bizirik: Rensuk. Liburuaren amaiera aldera aurkezten zaigun izen bitxiko neskato protagonista Rotia da, arbola baten puntatik izarrei begira ari zela, Rensurekin topatu dena.

Titulu bakoitzak mezu berezitu bat adierazten du: lehenak aurkezpenak; bigarrenak neskatoa herensugearekin babestuta dagoela; hirugarrenak emozioak adierazteko beharra; laugarrenak hizkuntza eta kultura ugaritasuna; bosgarrenak haserrea eta berradiskidetzea; seigarrenak adiskidetasun bahitzaileak saihestea; zazpigarrenak enpatia eta zintzotasuna.

Irudiak ordenagailu bidez egindakoak dira, oinarrizko formak erabiliz, kolore biziko paleta oso zabalarekin, irudi eta konposizio ulerterrazak eskainiz.]]>
<![CDATA[Banoa, baina nora?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1951/030/001/2022-02-27/banoa_baina_nora.htm Sun, 27 Feb 2022 00:00:00 +0100 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/1951/030/001/2022-02-27/banoa_baina_nora.htm
Bi egileren artean egiten diren album ilustratuen ezaugarriak topatuko ditugu bertan: idatzizkoaren jardunak gidatzen du diskurtsoa, eta ilustrazioek haren interpretazio librea egiten dute, batzuetan testuarekin kontraesanean. Gainerakoan, album ilustratuez arestian esandakoa eskaintzen da: oro betetzaile diren irudien gainean, han-hemenka ezarritako testua. Kasu honetan testuari garrantzi estetikoa ematen zaio, tipografia berezi batekin, lerroak okerka emanez hainbatetan, eta letra larri-xehe konbinaketak erakutsiz.

Kontakizunak ez du istoriorik eskaintzen. Horren ordez, narratzaile orojakile ikusezin batek haurra («galaxien umea») adoretzeko-edo botatako hainbat baieztapenen sorta dugu, ideien arteko hari batean eskainita, liburua hasi eta buka.

Errimatu beharrak asko markatu du esaldien osaera eta hitzen aukeraketa, ale oso ederrak eskainiz, baina baita behartu xamarrak iruditu zaizkidanak ere.

Eskuz egindako ilustrazioek xalotasuna iradokitzen dute. Retro kutsua dute, kolore paleta zabalarekin, eskuzkoak erakusten dituen inperfekzioekin.]]>
<![CDATA[Kariñoa emateko aukera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/030/002/2022-02-27/karioa_emateko_aukera.htm Sun, 27 Feb 2022 00:00:00 +0100 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/1960/030/002/2022-02-27/karioa_emateko_aukera.htm
Barruan ez dugu istoriorik topatuko. Horren ordez aita baten ahotsa agertzen zaigu, alabari zuzendua, etorkizuna elkarrekin eraikitzeko aldarrikapena egiten.

Berez, aita eta alaba direla nik diot, liburuan ez delako inon adierazten hala direnik. Izan, elkarrekin bizitzea amesten ari diren bi pertsona dira, bata gizonezko heldua, bestea neskatoa. Guztia kariño eta atsegin giroan eskainia.

Hizketa metaforaz betea dago, interpretazioa eskatzen dutena.

Lehen orri-bikoan «Zer eraikiko dugu zuk eta biok?» abiapuntu hartuta, esaldi iradokitzaileekin datoz hurrengoak («Bildu dezagun tresna oro, hasteko», «Gauzak elkarri lotu eta askatzeko», «Eraikiko dugu ate bat ezerezaren erdian»...), azken orrialderaino («Hori guztia dugu eraikiko, zuk eta biok»).

Interpretazioa irudiek egiten dute, testuaren aieruei nolabaiteko materialtasuna ematen eta, aldi berean, kutsu ameslaria azpimarratzen.]]>
<![CDATA[Bakoitza bere haizeak darabil]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2059/029/001/2022-02-13/bakoitza_bere_haizeak_darabil.htm Sun, 13 Feb 2022 00:00:00 +0100 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2059/029/001/2022-02-13/bakoitza_bere_haizeak_darabil.htm
Komikietakoa dei daitekeen ilustrazio mota erakusten du, sekuentziaziorako joera duena.

Kontakizun tranpatia da, irakurlearen arreta Telmo izeneko protagonistarengan jartzeko ahalegin betea egiten duen bitartean, benetako gertakariak begien aurrean -baina isilka- agertzen dizkigulako. Egitura errepikapenezkoa da, aldiko familiakide bat jardunean erakusten duena Telmoren aitzakiatan. Denak ariko dira, Telmo izan ezik, zeren Telmo guztien sintesia baita.

Testua telegrafikoa da, esaldi biluziekin, elkarren arteko juntadurarik gabe. Bere bizkar hartzen du kontakizuna egituratzea eta erritmoa ezartzea. Baina isilka bezala, kasik ematen du bere kezka nagusia irudiek agertuko dutenari bidea ematea dela.

Testuak egituratzen duen bezala kontakizuna, ilustrazioek ezinbesteko informazioa ematen dute pertsonaien karakterizazio eta ekintzen nolakotasunei buruz. Irudietan eskaintzen zaizkigu umore pasarteak, eta kontakizuna haragiztatzen duten gainerakoak. Arestian aipatutako tranpa ere, irudien bidez askatuko da.]]>
<![CDATA[Nortasun dudak euskal ipuinetan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2068/029/002/2022-02-13/nortasun_dudak_euskal_ipuinetan.htm Sun, 13 Feb 2022 00:00:00 +0100 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2068/029/002/2022-02-13/nortasun_dudak_euskal_ipuinetan.htm
Ipuin modernoa da, irakurleari erakusten diona protagonistak nola kudeatzen dituen nortasun zalantzak. Azken bolada luzean euskal idazleek hartu duten narrazio moldea dena, bestalde: ipuinen betiko egituran eraikita (aurkezpena-korapiloa-askatzea), lehenik, pertsonaiaren hurbileko erretratua erakusten da, gorabehera psikologikoaren jatorria zirriborratzeko; ondoren, nahasmen-prozesua ezagutzera ematen da, ipuinetan hain ohikoa den ekintza errepikapena erabiliz; azkenik, oreka (osasuna) berreskuratzeko pausoak erakusten dira. Kasu, hau ez da ipuin garaikideak gutxiesteko ariketa. Lanabes hauekin Añorgak eta Mitxelenak zer egin duten da aztertu beharrekoa.

Ilustrazioek orrialde guztiak betetzen dituzte, eta halere testuak darama kontaketaren zama; irudiek fokua hartzen dute ezinbestekoa zaienean soilik. Testua boz gora irakurtzeko aproposa da, kontaketa baten transkripzioa dirudi.

Protagonista zein gertakariak ulerterrazak dira, oinarrizko kontzeptuetan eraikiak.

Funtsean, irakurle hasiberrientzako neurriko kontakizuna da. Letraz zein belarriz.]]>
<![CDATA[Konposizio poesia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2063/029/001/2022-01-30/konposizio_poesia.htm Sun, 30 Jan 2022 00:00:00 +0100 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2063/029/001/2022-01-30/konposizio_poesia.htm Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk izenekoa.

Azal gogorreko liburu luzanga da (25x16 cm), ehun eta hogei orrialdekoa, hamar ataletan banatuta dagoena.

Obran azaltzen diren poema guztiak egituratuta daude egun baten bueltan: jaiki, garbitu, gosaldu, eskolako bidea hartu, hango zereginak egin, etxera buelta, afaldu eta lotara. Gutxi-asko, eskola ume batek errutinaren erritmoan egunero bizi dituenak.

Hasierako atalak seina poemarekin garatzen dira, etxetik abiatu artekoak deskribatzen. Hurrengo atalak olerki gehiagokoak dira -hamabi aleko pare bat atal daude liburuaren erdiko gontz lana egiten-, eta amaierakoek, etxerako itzuleran, seiko poemen erritmoa berreskuratzen dute.

Liburua hasi eta buka, ni poetiko garbi bat hizketan bezalaxe ari zaio irakurleari, unerik une egiten dituenak azaltzen, obra osoa zeharkatzen duen tonu naif batean. Esaterako, liburuko lehen olerkia hau da: «Nire barruko animaliak/ nirekin esnatzen dira./ Kukurrukuuuuuuuuuuuuu!/ Iratzargailuan zortziak dira./ Buru gaineko kalparra/ harrotzen hasi da».

Bereziki poesiaren alde bisuala, fonikoa eta espaziala lantzen da. Sarri-sarri onomatopeiak erabiltzen dira lantegi honetarako. Ugarienak klin-klin, glu-glu, tik-tok, sshsshss... bezalakoak dira; olerkiaren barruan dagokien lekuan agertzen dira, grafikoki testutik apartatzen bai tamainaren, bai kokapenaren, bai bestelako baliabideen bidez (difuminatuak, tipografia aldaketak...). Soinuaren eta esanahiaren jolas honetan dena ez da onomatopeia ordea, tarteka agertzen dira-eta ezaugarri bereko hitz eta esaldiak ere: «txiiiiiiiii......za!» (txiza zarrastara baten irudia osatzen letrekin), «erratza pasatzen» (letrak elkarren kontra).

Hasierakoetan irriari lotutako olerkiak aurkituko ditu irakurleak. Esnea bero dagoela, zerealen zarata dela... irribarretxo konplizea atera nahian. Eskolako olerkietan tonua hunkiberagoa da, beste emozio batzuetara pasata, introspektiboagoak («Burua apurtzen nabil/ krik krak, krik krak/ intxaur oskola bezala./ Beti ez da erraz bereizten/ mamia eta azala»), edota maitasunezkoak («Musu guztiek ez dute kolore bera/ puxika gorri baten eztanda/ izan behar zurea»), besteak beste.

Ezaugarri komuna dute poema guztiek: ni poetikoak apenas du interakziorik inguruarekin, irakurleari ari zaio barne mundua erakusten.

Promoziorako iragarkietan Leire Bilbao - Maite Mutuberria tandemaren Xomorropoemak eta beste piztia batzuk sariduna aipatzen da aurrekari bezala, baina egiletzak ekar lezakeen parekotasunetik aparte, beste obra batzuk gertuago daude. Batetik, boz gora irakurri ezin diren olerkiak direlako, saridunaren kontrara, eta alde honetatik Iñigo Astizen Joemak eta polasak askoz gertuago dagoelako, esaterako. Baina antzekotasun bila aritu nahi balu norbaitek aurrekari zintzoago du Joxantonio Ormazabal handiaren Hitzak jostailu, hots eta grafia jolasetan, zein naiftasunean.]]>
<![CDATA[Birziklatzearen onurak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2038/029/002/2022-01-16/birziklatzearen_onurak.htm Sun, 16 Jan 2022 00:00:00 +0100 Imanol Mercero https://www.berria.eus/paperekoa/2038/029/002/2022-01-16/birziklatzearen_onurak.htm
Album ilustratua, pertsona errealak eta kotxe humanizatu bat agertzen dituena, Ingalaterra hegoaldean eta Calais-Paris inguruetan jazo gertakarietan.

Ian Fleming zenaren izen bereko eleberrian oinarrituta dago, eta ez urte batzuk geroago pantailaratu zen filmaren gidoian (Roald Dahlen eta Ken Hughes zuzendariaren artean idatzia), memoria egitean aintzat hartzekoa da hau, eleberriaren eta filmaren gidoiak desberdinak baitira, bai pertsonaien karakterizazioan, bai gertaera katean.

Albumak familiako haurrak, Jemima eta Jeremy, ezartzen ditu protagonista paperean, auto magikoarekin batera, eta eleberriaren ekintza nagusiak erakusten ditu: kotxearen eraikuntza; Frantziarainoko bidaia; lapurren kobazuloa, jazarpena eta atxiloketa.

Ilustrazio lanak duela hamarkada batzuetakoa dirudi, marrazketa teknika klasikoarekin egina. Kolore apalekin margotu da, paleta zabala erabiliz. Kotxearen diseinuak 1920an Louis Zborowskik diseinatu eta eraiki zuen Chitty Bang Bang 1 lasterketa bolidoa gogorarazten du, Fleminen eleberriaren ernamuina izan zen huraxe.]]>