<![CDATA[Iñaki Agirre Perez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 21 Oct 2021 20:14:53 +0200 hourly 1 <![CDATA[Iñaki Agirre Perez | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[«Teknologiak hartu duen bidea iraul dezakegu, eta bizitzaren alde jarri» ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/013/001/2021-10-14/teknologiak_hartu_duen_bidea_iraul_dezakegu_eta_bizitzaren_alde_jarri.htm Thu, 14 Oct 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1873/013/001/2021-10-14/teknologiak_hartu_duen_bidea_iraul_dezakegu_eta_bizitzaren_alde_jarri.htm <![CDATA[«Oztopoek arriskua errentagarri bilakatzen dute» ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1974/003/001/2021-10-13/laquooztopoek_arriskua_errentagarri_bilakatzen_duteraquo.htm Wed, 13 Oct 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1974/003/001/2021-10-13/laquooztopoek_arriskua_errentagarri_bilakatzen_duteraquo.htm Aljeriako hiru gizonezko hil dira Ziburun, tren batek harrapatuta ]]> Ziburun gertatutakoa ongi kokatzeko, testuinguruari erreparatzea ezinbestekoa dela dio. Ohikoa da migratzaileak trenbidearen inguruan ikustea? Ez da ohikoa trenbideetan ibiltzea, baina kontua da etengabe bide berriak topatu behar dituztela. Eta batzuk mendian zehar doaz, beste batzuk kamioietan ezkutatzen dira… Horrela ibili behar izaten dira. Eta bai, badira trenbideari jarraitzen diotenak ere. Gainera, munduan mugimenduan dagoen jendeak trenbideari jarraitzeko joera izaten du. Bistakoa dirudi hor zeudela ez zutelako lo egiteko beste lekurik, eta ezkutuan zebiltzalako. Ez dago zalantzarik. Arriskuan jartzen dira ezkutatu egin behar direlako, harrapatzen dituzten bakoitzean mugaren beste aldera itzultzen baitituzte. Astakeria bat da, eta etengabe egiten dute. Gogoratzen dut Bidasoan bere buruaz beste egin zuen gaztearen kasua. Hainbeste aldiz itzularazi zuten, azkenean ezin izan ziola gehiago eutsi. Eta beste guztiek ere izugarrizko arriskuak hartzen dituzte muga gurutzatzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da, beraz, atzoko istripua? Bai, jartzen dizkieten oztopo guztiek arriskua errentagarri bilakatzen dutelako. Higuingarria da. Zertarako balio du jazarpen honek? Hemen dira, eta etortzen jarraituko dute. Zergatik jazarriko diezu, orduan? Gertatu dena horren ondorio izan da. Ezbehar honen atzean erantzule politiko zuzenak daude? Hemendik igarotzen uzten ez dietenak dira pertsona migratzaileek hartzen dituzten arriskuen erantzuleak. Eta baita ezbehar honenak ere, bai. CIMADEk dioen modura, inor ez da atzerritarra lur honetan; beraz, nahikoa da. Pertsona hauek hemen daude, eta ez dira etorri inori kalte egitera. Bizitza beren etxeetan zailegia bilakatu delako etorri dira, eta lana egitea eta gizarteratzea besterik ez dute nahi. Gauza positiboak, azken finean. Baina gu harresiak eraikitzen ari gara Europaren inguruan. Zertan ari gara? Non daude Berlingo Harresia bota zutenean poztu ziren horiek guztiak orain? Kasu honetan, Schengen eremu barruko eta, ustez, zirkulazio librekoa den muga batez ari gara, ordea. Bai, baina mugan ez da ezer errespetatzen. Arau hausteak frogatzen dituzten lekukotza pila bat ditugu; jendea hartu eta beste aldera bueltatzen dute, bi aldiz pentsatu gabe eta inolako lege tramitaziorik egin gabe. Eta hori poliziek egiten dute, baina badakigu haiek beste batzuen aginduak betetzen ari direla. Eta hauteskundeak datozen honetan entzuten ari garen gauzekin, hori gertatzeak ez nau batere harritzen. Eta, mugari dagozkion akordioak beteko balira ere, zer? Nire ustez, bidegabeak diren arauak errespetatzeak ere ez du zentzurik. Izan ere, izatez legezkoak diren eskubideen urraketa ugari ikusten ditugu egunero hemen. Beharrezkoa da jendeak ulertzea bide honetatik ez dugula konponbiderik topatuko. Zentzugabekeria bat da: Baionan harrera zentro bat dago, baina ez diete iristen uzten. Beraz, zer pentsatu behar da, telegarraiatu egin behar direla hara iristeko? Dagoeneko sei dira azken hilabeteotan mugaren inguruan bizia galdu duten migratzaileak. Egoera gordintzen ari da? Bai, eta nork daki zer gerta daitekeen hemendik aurrera ere. Pertsona asko mendian eta ibaian barrena doaz, baita gauez ere, eta ez litzateke arraroa izango udazkenean eta neguan ezbehar gehiago izatea. Panorama beldurgarria da. ]]> <![CDATA[Datuen negozioa ikasgela barruan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/002/001/2021-10-12/datuen_negozioa_ikasgela_barruan.htm Tue, 12 Oct 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1886/002/001/2021-10-12/datuen_negozioa_ikasgela_barruan.htm
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sistemaren azken diagnostikoak agerian utzi du bi erraldoi teknologikoek ikasgeletan duten presentzia zabala: lehen eta bigarren hezkuntzan eginiko inkesten arabera, Windows (Microsoft) eta Chromebook (Google) sistemak ikastetxeen %41etan eta %46tan erabiltzen dira, hurrenez hurren, eta software askeko sistemen erabilera, berriz, soilik %8koa da. Eta, Hezkuntzan Librezale elkartearen arabera, errealitate hori bertsua da baita Nafarroan eta Iparraldean ere.

Gurasoz eta irakaslez osaturiko elkarte hau Euskal Herriko hezkuntza zentroetan emandako digitalizazio ereduarekiko kezkaren bueltan osatu zen, 2017an, eta, geroztik, gaiaren inguruko eztabaida publikoa eta software askearen erabilera sustatzeaz arduratu da. Haren aldarria berriki pasatu da Eusko Legebiltzarretik, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk ikasgeletan software eta hardware askea sustatzeko aurkeztu zuten proposamenarekin, baina ez zuten onartu, EAJren, PSEEEren eta PPC's-en aurkako bozekin.

«Aukera galdu bat»

Iratxe Esnaola informatika ingeniaria eta Hezkuntzako doktorea da, eta, haren ustetan, egun hartan «aukera handi bat galdu zen» Legebiltzarrean, hezkuntza sistema software askeetara migratzeko plan bat osatzeko abiapuntua izan zitekeelako. Haren iritziz, ikasgelen digitalizazioa multinazionalen esku uztea «jarraitu beharreko bidearen justu kontrakoa» da, besteak beste, adingabeen pribatutasuna, ikasleen alfabetatze digitala eta datuen burujabetza auzitan jartzen dituelako. Alde horretatik, teknologiaren neutraltasunik ezaz ohartarazi du: «Dituzun interesen arabera, teknologia bat edo beste hautatzen duzu». Hori dela eta, ezinbestekotzat jo du gaiaren inguruko benetako eztabaida publiko bat izatea eta «botere politikoa dutenek hezkuntzaren funtzio sozialari erantzungo dion estrategia digital bat garatzea».

Negozioa publizitatean oinarritzen duen enpresa bat izanik, bistakoa da Googlek interes bat dauka erabiltzaileen datuak eskuratzean, eta, horregatik, hezkuntza sisteman sartuta egoteak «ate berriak» ireki dizkiola nabarmendu du Esnaolak: «Hezkuntzan egin duen bidearekin, beste modu batera lortu ezin zitzakeen datuak eskuratzen ditu, 10 urtetik beherako ume askok bestela ez bailukete Google konturik izango».

Enpresek datu horien ustiapenetik atera dezaketen etekinetik harago, arriskurik handiena digitalizazio eredu horrek etorkizunera begira izan ditzakeen ondorioetan dagoela uste du, ordea, ingeniari eta doktoreak: «Pentsa 8 urte dituzunetik zure nabigazio esperientzia guztiak jasotzeko eta prozesatzeko gaitasuna izan duen enpresa batek zer-nolako eragina izan dezakeen zure erabakietan».

Hala, teknologia pedagogikoki integratzeko estrategia egoki baten faltan, Googleren eta Microsoften presentzia hegemonikoak «hezkuntzaren funtzio sozialaren aurka» doan menpekotasun eredu bat sortzen duela uste du Esnaolak, etorkizunerako «hiritar digital aske eta arduratsuak» heztea galarazten duena.

Software askea, alternatiba

Iñigo Gebara Hezkuntzan Librezale elkarteko kidea ere menpekotasunaz aritu da: «Haurrak eta nerabeak natibo digitalak dira, baina soilik erabiltzaile gisa. Google eta Windows erabiltzen dituzte, baina gehienetan ez dute ulertzen erabiltzen duten programaren atzean zer dagoen, eta produktu jakin batzuen kontsumitzaile modura hezten dira».

Gebara irakaslea da Irungo Hirubide institutuan, eta bere zentroan digitalizazio eredu alternatibo baten aldeko apustua egitea erabaki zutela azaldu du. Hala, ikasle eta irakasleek kode irekian oinarritutako Linux sistemaren banaketa bat erabiltzen dute, eta haien behar guztietara egokitutako tresnak eskaintzen dizkie. Irakasleak azaldu duenez, software askean oinarritutako sistema bat erabiltzeak aukera ematen die ikasleei beren formakuntza digitalean «beste pauso bat» emateko, programen erabiltzaileak izateaz gain horien iturburuak kontsultatu, ulertu eta aldatzeko aukera daukatelako, beren gaitasun digitaletan sakonduz.

Gainera, software askeko sistemek euskararen sustapena indartu dezaketela azpimarratu du Gebarak, programak editatu ahal izateak itzulpenetarako aukera errazten duelako, eta egungo ereduarekin euskararen presentzia enpresa pribatuen interes eta gidalerroen menpe geratzen delako.

Bestalde, kode irekia duten sistemek datuen kudeaketa «gardenago» bat egiteko aukera ematen dutela gogoratu du. Egun, Googlek eta Microsoftek, jasotzen dituzten datuekin, ikasgelaz ikasgelako, ikasturtez ikasturteko, zentroz zentroko eta auzoz auzoko erradiografiak egin ditzakete, baina haien programen kodeak ikuskaezinak dira, eta jasotako informazioa, pribatua. «Software askearekin, berriz, une oro ikuska daitezkeen sistemak izan ditzakegu, gureak, eta guk erabaki dezakegu horien erabilerarekin jasotako datuekin zer egin nahi dugun», zehaztu du Gebarak.

Horiek horrela, eskolak datuen «meategi» modura erabiltzen dituzten multinazionalei «lehiaketa publikorik gabeko esleipenak» egin beharrean, ikasgeletan «digitalizazio demokratikoago baten aldeko apustua» egiteko eskatu die erakundeei Hezkuntzan Librezale elkarteko kideak: «Onartuko al genuke McDonald'sek gure eskoletako jangelak kudeatzea? Ba, hemen antzeko zerbait gertatzen ari da. Hezkuntza sistema Googleren eta Microsoften esku uztea izugarrizko arduragabekeria da».]]>
<![CDATA[«Google erabat hedatuta dago hezkuntza sisteman»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1915/003/001/2021-10-12/google_erabat_hedatuta_dago_hezkuntza_sisteman.htm Tue, 12 Oct 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1915/003/001/2021-10-12/google_erabat_hedatuta_dago_hezkuntza_sisteman.htm
Zerk eraman zintuen gai honetaz kezkatzen hastera?

Guretzat, eskolatik bidali ziguten paper bat izan zen detonatzailea, haurrek Googleren tresna bat erabiltzeko baimena eskatzen ziguna. Hezkuntza Departamentuak ematen dituen paper estandar horietako bat zen, eskolek deskargatu, inprimatu eta familiei bidaltzen dizkienetakoa. Baina guri deigarria egin zitzaigun halako dokumentu batean Googleren izena aurkitzea.

Paperean ez zen inolako azalpenik ematen: zer tresna erabiliko zituzten, zer egingo zuten datuekin... Ez zuen ezer esaten. Eta galdetzea erabaki genuen. Zenbait familia elkartu ginen eta, pixka bat ikertuta, jakin genuen inguruko zentroetan ere gauza bera gertatzen ari zela. Hau da, Google erabat hedatuta zegoela hezkuntza sistema publikoan. Eta hori duela bi urte eta erdi izan zen, pandemiak ekarri zuen digitalizazio guztiaren aurretik. Orain, larriagoa da.

Eskolako zuzendaritzara jo zenuten lehenik. Zer esan zizuen?

Harritu egin ziren, zentroak bere buruari egin ez zizkion galderak genituelako. Are, esan ziguten Hezkuntza Departamentuak etengabe gonbidatzen zituela zerbitzu horiek erabiltzera, eta Googleren G Suite [orain Google Workspace izeneko] programa paketea ezagutzeko irakasleei formakuntzak eskaintzen zizkiela. Bada, horiek horrela, zenbait gurasok antolatzea erabaki genuen, eta digitalizazio demokratikoaren alde lan egiten duen Xnet kolektiboarekin elkarlanean hasi ginen.

Zein helbururekin?

Ikasgelen digitalizazio prozesuak berme batzuk bete behar dituela iruditzen zitzaigun; eskubide digitalen eta datu subiranotasunaren alorretan zein adingabeen pribatutasunean. Etxe barruko testuinguruan erabakitzen bada haurrak sakelakoa izan eta bere datuak entregatu ditzakeela, ados, baina hezkuntza sistema publikoak ezin du hori modu estruktural eta masiboan egin. Uste dugu ez dela egokia gure eskolen azpiegitura digitala bere negozioa publizitatean oinarritzen duten enpresa multinazionalen esku egotea, eta hori aldatzeko eskatu genion Hezkuntza Departamentuari.

Hainbat bilera izan zenituzten, baina jasotako erantzuna ez da izan espero zenuena, ezta?

Hasierako erreakzioa ona izan zen. Haiek ere harritu ziren gaiarekin, eta interesa zutela zirudien, edo behintzat antzeztu egiten zuten. Baina, Google seinalatzen genuela ikusi zutenean, alertan jarri ziren, Hezkuntza Departamentuak aurretik hitzarmen bat sinatu zuelako enpresarekin, eta aspalditik daudelako harremanetan. Dena den, iazko uztailean konpromiso bat hartu zuten, idatziz, datuen subiranotasunean eta adingabeen pribatutasunaren errespetuan oinarritutako digitalizazio ereduetan sakontzeko. Baina hortik gutxira aurkeztu zuten Hezkuntza Digitalerako Planak justu kontrakoa egin zuen. Eskolak Googleren besoetara bota zituen, eta guri geratu zitzaigun sentsazioa da entretenitu egin gintuztela, hura iritsi bitartean presio mediatikorik ez egiteko.

Zuek ez duzue amore emateko asmorik, ordea.

Guk lanean jarraitu dugu. Programa pilotu bat garatu dugu, eskoletan behar diren tresna guztiak kode irekian eta modu erabilgarrian eskaintzen dituena. Eta, Bartzelonako Udalaren laguntzarekin, dagoeneko hiru zentrotan martxan jartzea lortu dugu.]]>
<![CDATA[«Energia sortzaile izateko aukera eman nahi diegu herritarrei»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/007/001/2021-10-07/energia_sortzaile_izateko_aukera_eman_nahi_diegu_herritarrei.htm Thu, 07 Oct 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1857/007/001/2021-10-07/energia_sortzaile_izateko_aukera_eman_nahi_diegu_herritarrei.htm
Funtsean, bizilagunak elkartu eta denen artean eguzki parke bat sortzea da proposatzen duzuena. Nondik dator ideia?

Laburbilduz, hori da, bai. Zuk agian aukera duzu etxeko teilatuan plaka fotovoltaikoak jarri eta sorturiko energia kontsumitzeko, baina jende askok ez dauka horretarako aukerarik, eta teilatu guztiak ere ez dira egokiak horretarako. Nik, adibidez, nire eraikinean ezin ditut jarri, 117 bizilagun garelako eta goiko pisuetan atikoak, terrazak eta tximiniak daudelako.

Beraz, zer egin dezakete aukera hori ez duten herritarrek beren energiaren ekoizpenaren jabe bilakatu ahal izateko? Ba, komunitate energetiko baten parte egin eta plakak lurrean jarri ditzakete. Eta hori da guk proposatzen dieguna. Eta zein izan daiteke komunitate horren figura? Gu Mondragon taldekoak garenez, kooperatiben aldeko apustua egin genuen.

Herritarra bere herriko eguzki parkeko kooperatibista bilakatzen da, beraz.

Kooperatiba hori izango da planta fotovoltaikoa sortu eta operatuko duena, bazkide bakoitzak energia jaso dezan. Baina kooperatiba eratu aurretik beste pauso batzuk eman behar dira. Lehen fasean, Kreanek eta EEEk udalarekin lan egiten dugu, proiektu teknikoak, urbanistikoak eta ingurumen planak diseinatu eta lizentzia guztiak lortzeko, horren atzean arrisku handi bat baitago.

Edozein lurretan eta edozein orientaziorekin ezin da planta bat egin. Leku egokia topatzeko, azterketa pila bat egin behar dituzu, baina guk, sektoreko profesionalak garenez, badakigu partzela egokiak identifikatzen. Badakigu, oso gutxi inbertituta, leku batean planta bat egin daitekeen edo ez.

Ekiolaren ekarpena hasierako arriskua bere gain hartzea da, beraz?

Guk hasierako lan hori guztia egiten dugu, eta, eraikitzeko lizentzia lortzen denean, kontsumo kooperatiba osatzen da, irabazi asmorik gabekoa. Hortik aurrera, kooperatiba errealitate bat denean, herritarrek bat egin dezakete, xehetasun guztiak eskura izanik: eguzki parkea non jarriko den, zer dimentsio dituen, zer kostu, zer mantentze lan...

Eta nola hartu dezakete parte?

Azken hiru urteetako kontsumoa aurkezteko eskatzen diegu, plantara kontsumo maila horrekin lotu daitezen. Ez dugu onartzen errentagarritasuna lortzeko inbertsiorik; zure urteko kontsumoa asetzeko kopurua egokitzen zaizu, eta kito. Beraz, bakarrik bizi denarentzat, agian hiru plaka nahiko izango dira, eta seme-alabak dituen familia, berriz, agian sei plakarekin batuko da. Hori ezarrita, bazkide bakoitzak hasierako ekarpen ekonomiko bat egiten du, behar dituen plaken araberakoa, eta kooperatibak, bazkide guztien ekarpen horiekin, planta bat eraikitzen du. Parkea lau hilabeteren buruan martxan egon daiteke, eta bazkideak, funtsean, energia bere ekoizpen kostuan jasotzen du, gutxi gorabehera.

Argindarra errekorrak apurtzen ari dela hasi zarete honekin.

Lurralde batean eta bestean jasotzen diren eguzki izpien arabera energia gehiago lortzen da baliabide berberekin, baina, edozein kasutan, megawatt-ordua 40 eurotik behera ekoiztuko genuke, gure azterketen arabera. Eta hori hurrengo 25 edo 30 urteetarako prezioa da, gorabeherarik gabe.

Prezio hori energiaren merkatutik askoz beherago dago, bai, eta parkearen mantentze eta administrazio kostuak biltzen ditu. Nik ez dakit hemendik 15 urtera gobernuak energia erregalatuko duen. Hori ez dakigu, baina guk prezio jakin bat bermatzen dugu.

Hasieran inbertsio handi bat eska dezake, ordea. Zer gertatzen da hori ordaindu ezin duten herritarrekin?

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiekin kenkariak negoziatzen ari gara, bazkideek hasierako inbertsioan 2.000 euro baino gehiago jarri behar izan ez ditzaten. Zifra hori, 25 urtez energia sortzeko inbertsio gisa ikusita, ez da oso handia, baina mundu guztiak ez ditu baldintza ekonomiko berberak. Eta gure asmoa da espektro sozioekonomikoan zabaldu eta gaitasun ekonomiko txikiagoa dutenek ere parte izateko aukera izatea. Komunitatearen sozializazioa ahal bezain zabal egin nahi dugu, eta hori lortzeko bide ezberdinak aztertzen ari gara.

Non eraikiko dituzue parkeak?

Ekiolak behar duen lehen gauza lurra da, eta badakigu baliabide urria dela Euskal Herrian. Horregatik, saiatzen gara lur degradatuak erabiltzen, antropizatuak eta urbanizatuta dauden eremuetatik gertu daudenak, eta ez nekazaritzarako lurrak, ez beste gauza batzuetarako erabiltzen direnak.

Herri oso bat hornitzeko moduko komunitateak osatu daitezkeela uste duzu?

Gurekin lanean hasi diren herrietan orain arte planteatu ditugun parke guztiak bat eta bost megawatt bitartekoak dira. Megawatt bateko parke batek 450 familiarentzako adina energia sortzen du, hau da, 1.400 pertsona inguru, eta futbol zelai baten azalera hartzen du. Arrasate osoa hornitzeko, beraz, hamar futbol zelai beharko genituzke, eta hori da aintzat hartu beharrekoa.

Egun, Euskal Herriko energia kontsumoaren %10-15 inguru hornitzen da berriztagarrien bitartez, gutxi gorabehera. Hor lan asko dago egiteko, baina ezin dut esan noraino heldu gaitezkeen. Helburu txikiekin hasi gara, transformazio energetikoaren bidean pixkanaka aurrera egiten jarraitzeko asmoarekin.

Zer-nolako erantzuna espero duzue herritarren partetik?

Hau gauza berria da, baita guretzat ere. Egitasmo gisa interesgarria iruditu zaigu, eta saiatzea merezi du. Parke fotovoltaikoak ez dira gauza berria, teknologia nahiko garatuta dago, baina berritzailea dena guk diseinaturiko komunitate energetikoaren eredua da.

Uste dugu oso aukera ona dela herritarrentzat, orain arte soilik kontsumitzaile izateko aukera izan duelako. Komunitate energetikoen bitartez, guztiz berriztagarria den energia propioa sortzeko aukera izango dute, etxetik gertu duten planta fotovoltaiko bati esker. Oraindik ez dakigu zer-nolako erantzuna izango duen herritarren partetik, ekonomikoki ere garai zailak direlako, baina nik argi daukat aukera interesgarria dela, baita ekonomikoki ere.

Bada garaia rola aldatzeko: kontsumitzaile huts izateari utzi, gure energiaren sortzaile bihurtu, eta gure energia kontsumoaren ardura geure gain hartzeko, munduaren alde beti.]]>
<![CDATA[«Askatasunaz gabetzen ez duen eredu bat behar dugu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2012/003/001/2021-10-02/askatasunaz_gabetzen_ez_duen_eredu_bat_behar_dugu.htm Sat, 02 Oct 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/2012/003/001/2021-10-02/askatasunaz_gabetzen_ez_duen_eredu_bat_behar_dugu.htm espetxeen eskumen transferentziaren harira.]]>
Transferentzia gauzatu da. Zer espero duzue hemendik aurrera?

Hasteko, esan beharra dago 41 urte pasatu direla estatutua onartu zenetik. Hau da, lau hamarkada behar izan dituzte transferentzia gauzatzeko, eta hor eredu propioa lantzeko denbora pila bat galdu dugu, Euskal Herriko Unibertsitateak gaian sakontzeko azterketak egin izan dituen arren. Hori esanda, eta espero daitekeenari erreparatuz, azpimarratu behar da legediak eta espetxe erregelamenduak estatuaren esku jarraitzen dutela. Baina uste dugu euskal espetxe eredu berria izeneko honek mugimendu tarte bat uzten diola Jaurlaritzari, betiere aplikazio orokorreko legediak uzten dionaren arabera. Horrek, noski, benetako borondatea eta esfortzua eskatzen du, baina benetako apustu bat egin gabe gauzek orain arte bezala jarraituko dute.

Espetxeen kudeaketa transferituta ere presoek estatuaren menpe jarraitzen dutelako diozu?

Jaurlaritzak lekualdatzeak egin ahal izango ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeen artean, bai, baina Hego Euskal Herrian erroldatutako 800 preso baino gehiago daude Espainiako Estatuan, eta horiekin ezin du ezer egin. Ez da txantxetako zifra. Jaurlaritzak lan egin beharko luke estatuko espetxeetan dauden preso horiek guztiak hona ekartzeko eta haien egoera hemen kudeatzeko; eta berdin Europan eta Europatik kanpo daudenekin ere.

Hori gabe, ez diozue zentzurik ikusten eskumena jasotzeari?

Espetxe transferentziak badu zentzua guretzat, epe ertainerako helburu nagusiak egungo kartzelak ixteko plan estrategiko bati erantzuten badio. Gizarteratzea eta justizia berrezartzaile eta antipunitiboa oinarri dituen eredu bat behar dugu; makrokartzela eta espetxe zaharkituen ordez, tamaina txikiko gizarteratze zentro espezifikoak sortuta. Askatasunaz gabetzen ez duen eredu baten alde egin behar dugu, baina hori bateraezina da Zubietan [Gipuzkoa] eraikitzen ari diren espetxe berriarekin.

Zergatik?

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako presoen %60 baino gehiago jabetzaren eta osasun publikoaren aurkako delituengatik daude kartzelan, eta gehiengoak bestelako neurri batzuk behar ditu, askatasunaz gabetzearekin zerikusirik ez dutenak. Delituak normalean gizarte gatazkak dira, eta inor zigortu edo giltzapetu gabe konpon daitezke. Pobrezia da, funtsean, sakoneko arazoa, eta erantzuna ezin da espetxea izan. Gainera, delitu askok lotura zuzena dute kartzelarekin.

Espetxe zigor gutxiago eta gizarte laguntzako programa gehiago, beraz?

Hori da bidea, orain arteko ereduaren jarraipena huts egitera kondenatuta baitago. Ostegunean, legebiltzarrak Aukerak gizarteratze eta laneratze erakundearen sorrera onartu zuen, baina ikusi beharko da nola kudeatzen den hori. Izan ere, halako programek benetako esklabotza sistemak sortzen dituzte espetxeetan, eta hemendik dei egin nahi diet sindikatuei preso langileen kolektiboaren alde ere lan egin dezaten. Eta, horrekin batera, Salhaketan espetxeetan nazioarteko gomendioak betetzen direla ikuskatzeko behatoki baten sorrera ere proposatzen dugu. Kartzelak zulo ilunak izan baitira beti, barruan gertatzen dena ezkutuan gera dadin, eta bada garaia hori amaitzeko.]]>
<![CDATA[Aukerak euskal elkargoak kudeatuko du gizarteratzea espetxe sistema berrian ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/009/001/2021-10-01/aukerak_euskal_elkargoak_kudeatuko_du_gizarteratzea_espetxe_sistema_berrian.htm Fri, 01 Oct 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1857/009/001/2021-10-01/aukerak_euskal_elkargoak_kudeatuko_du_gizarteratzea_espetxe_sistema_berrian.htm <![CDATA[Erlijio aniztasuna kultu lekuak bermatuz ondu nahi du Jaurlaritzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2085/002/001/2021-09-30/erlijio_aniztasuna_kultu_lekuak_bermatuz_ondu_nahi_du_jaurlaritzak.htm Thu, 30 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/2085/002/001/2021-09-30/erlijio_aniztasuna_kultu_lekuak_bermatuz_ondu_nahi_du_jaurlaritzak.htm
Legearen lehen zirriborroaren osaketa gidatu duen Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren arabera, haren xedea da hiru lurraldeetako «aniztasun erlijiosoari estaldura juridikoa eskaintzea», bertan lekukoturiko konfesio guztien erlijio askatasuna «baldintza berberetan» bermatu dadin. Hala, bi neurri proposatzen ditu helburu hori betetzeko.

Batetik, erakundeen arteko eztabaida leku gisa funtzionatuko lukeen erlijioen arteko kontseilu baten sorrera ekarriko luke, izaera aholku-emailea izango lukeena. Bestetik, legearekin, ezarriko da udalek erabilera erlijiosorako ekipamenduentzako lur eremuak erreserbatu behar dituztela hirigintza planetan, udalerri bakoitzeko konfesio erlijioso guztiek kultu lekuak zabaltzeko aukera izan dezaten.

Kultu lekuak, udalen esku

Monika Hernando Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendariak udalei eragingo liekeen neurriari buruzko zehaztapenak eskaini dizkio BERRIAri: «Lege berriarekin, udalek aurrerantzean diseinaturiko hirigintza planek erlijio izaera duten ekipamendu kolektibo pribatuetarako erreserbak jaso beharko dituzte, lurzoruaren erabilgarritasunaren eta udalerri bakoitzean antzemandako beharren arabera».

Horiek horrela, udalen ardura izango litzateke udalerrietako konfesio erlijiosoen beharrak identifikatu eta, horien arabera, eskura dituzten lursailak kultu leku ezberdinentzako erreserbatzea, «zuzeneko edo zeharkako diskriminazioak eragin ditzaketen irizpideak erabili gabe». Beste modu batera azalduta, Jaurlaritzak aterki beraren azpian elkartuko lituzke Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerri guztiak, kultu lekuen irekieraren arloan udal bakoitzak bere irizpide propioen arabera joka ez dezan eta, horrela, diskriminazio kasuak izan ez daitezen.

Neurri horren beharra azpimarratuko luketen aurrekariengatik galdetuta, ordea, Hernandok adierazi du arlo horretan bere zuzenddaritzak ez duela konfesio erlijiosoen aurkako inolako diskriminazio kasurik ezagutu. Dena den, zehaztu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Biltzen zerbitzuak azken urteetan «konfesio erlijiosoen eta udalen arteko hainbat bitartekaritza» egin izan dituela «kultu lekuen irekieran eta funtzionamenduan elkarbizitzaren kudeaketa hobe bat lortzeko».

Erlijioen Arteko Kontseilua

Elkarbizitza sustatzeko tresna gisara ere aurkeztu du Jaurlaritzak Erlijio Aniztasunaren lege proiektuaren beste atala. Hernandoren ustetan, «aniztasun erlijiosoa modu positiboan kudeatzeko beharrezkoa da parte hartzea eta elkarrizketa sustatzea», eta, azaldu duenez, hori izango litzateke, hain zuzen, Erlijioen Arteko Kontseiluaren eginkizun nagusia: «Eragile dinamizatzaile bat izateaz gain, gure herrialdean erlijio eta kultu askatasuna babestu eta sustatzeko diagnostikoak partekatzeko eta jarduera koherenteak proposatzeko foro bat izango da kontseilua».

Aniztasun zuzendariak ez du zehaztu, ordea, zeintzuk izango diren batzorde horren eginkizun zerrenda eta funtzionamendua, horiek Jaurlaritzaren dekretu baten bidez ezarriko baitira legeak aurrera egiterakoan. Dagoeneko jakina da, baina, kontseiluak izaera aholku-emailea izango duela eta, beraz, haren ekarpen oro Jaurlaritzaren erabakien menpe geratuko dela finean.

Osaerari dagokionez, berriz, batzordeak Jaurlaritzako, foru aldundietako, udaletako, komunitate erlijiosoetako eta «interes kualifikatua» duten elkarteetako hainbat kide elkartuko ditu, «gaitasun aitortua» duten beste pertsona batzuekin batera. Halaber, legearen sustatzaileek nabarmendu dute «gaitasun eta prestakuntza egokia duten gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua» bermatuko dutela kontseiluan.

Botere publikoen ardura?

Erakunde publikoek izaera pribatu eta erlijiosoa duten guneen irekiera bermatu behar izatearen egokitasunagatik galdetuta, Hernandok ez dio arazorik ikusi lege proposamenak planteatzen duenari: «Erlijio askatasunaren eskubidea praktikan jartzeko funtsezko pieza da, eta, horregatik, bai, erakunde publikoek gure esku dagoen guztia egin behar dugu kultu leku normalizatuak bermatzeko».

Hain zuzen, haren ustetan, «erlijio aniztasuna gero eta garrantzitsuagoa da gizartean», eta horrek «aniztasun horren kudeaketa publiko egokia justifikatzen eta eskatzen du, gero eta neurri handiagoan». Horiek horrela, Jaurlaritzaren lege proiektuak «erlijio askatasuna bermatzeko, haren ezarpena galarazten duten oztopoak ezabatzeko eta batez ere gutxiengo diren taldeek jasaten dituzten diskriminazioak saihesteko» balioko duela nabarmendu du Aniztasun zuzendariak, eta, «oinarrizko eskubide baten erregulazio bat» izanik, proposamena «arazo handirik gabe» aurrera ateratzea espero du.]]>
<![CDATA[Añorga Txikiko Fires lantegi okupatua hustu dute, eraikina eraisteko ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1962/008/001/2021-09-29/antildeorga_txikiko_fires_lantegi_okupatua_hustu_dute_eraikina_eraisteko.htm Wed, 29 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1962/008/001/2021-09-29/antildeorga_txikiko_fires_lantegi_okupatua_hustu_dute_eraikina_eraisteko.htm Abandonaturiko lantegia 2015eko maiatzaren 1ean okupatu zuten: Eraldia mugimenduaren izenean 150 pertsona inguru eraikinera sartu ziren. Firesen okupazioak bi helburu nagusi zituen jatorrian: Donostialdeko herri mugimenduaren saretzea sustatzea eta ekoizpenerako bideak langileentzako berreskuratzea. Sei urteko ibilbidean hainbat erabilera izan ostean, berriz, Fires Donostian bizitzeko lekurik ez zutenentzako aterpe ere bilakatu zen duela zenbait hilabete. Ikusi gehiago: argazki bilduma 2018tik hona, ordea, gunea hustua izateko mehatxupean izan da, eraikinaren jabetza duen enpresak hura bota eta etxebizitzak eraikitzeko asmoa duelako. Hain zuzen, Donostiako Udalak Añorga Txikiko lantegiaren eremuan eta haren inguruetan 248 etxebizitza eraikitzeko plan berezia onartu du; horren harira, salatu izan dute Fires hustea «hiriaren gentrifikazioaren ondorio» dela. Atzo arratsaldean, dozenaka herritarrek elkarretaratze bat egin zuten Donostiako udaletxearen aurrean, Desalojorik ez eta Batzuen aberastasuna, besteon kale gorria zioten pankartekin, Añorga Txikiko gune autogestionatua hustu izana salatu eta lo egiteko lekurik gabe geratu diren pertsonentzako irtenbideak eskatzeko. Auzotarren kezka Larunbatean, Añorga Txikiko ehunka bizilagunek manifestazio bat egin zuten udalak onarturiko hirigintza planaren aurka. Izan ere, auzotarrek adierazi izan dute ez dela bertakoen iritzia kontuan hartu auzoan horrenbesteko eragina izango duen proiektu hori garatzeko 600 bizilagun inguru ekarriko lituzkeela uste da; ia bertako biztanleen herena, hain zuzen ere. Hala, azpimarratu dute azpiegitura publiko gehiago sortu beharko liratekeela auzoan, «masifikazioa» eragin dezaketen etxebizitza horiek eraiki beharrean. ]]> <![CDATA[Jaurlaritzak bi urtez eutsiko die kartzeletako langileen baldintzei]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/009/001/2021-09-28/jaurlaritzak_bi_urtez_eutsiko_die_kartzeletako_langileen_baldintzei.htm Tue, 28 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1881/009/001/2021-09-28/jaurlaritzak_bi_urtez_eutsiko_die_kartzeletako_langileen_baldintzei.htm
Jaurlaritzak azaldu duenez, ACAIP-UGT sindikatuarekin lorturiko akordioak aukera emango du 2023aren amaierara bitarte «negoziatzen jarraitzeko eta espetxeetako lanpostuak zehazteko», eta, era berean, «marko juridiko egonkor eta argi» bat eskainiko dio urriaren 1ean gauzatuko den espetxe eskumenen transferentziari. Halaber, sindikatuak adierazi du sinaturiko dokumentua ez dela negoziazioaren amaiera, «lan baldintzak ezartzeko hasiera baizik».

Hala, datozen bi urteetan espetxeetako langileen lanaldiak, ordutegiak eta baimenei dagozkien baldintzak berdinak izango direla iragarri du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak. Soldatei dagokienez ere, oro har berdin segituko dutela jakinarazi du, eta «beharrezkoa den kasuetan» erkidegoko administrazio publikoaren gutxiengoko baldintzetara egokituko direla, eta horrek zenbait langileri soldata igoera bat ekarriko diela. Gainera, administrazio berriarekiko parekatze horrek langileen antzinatasunaren arloan ere «zenbait aldaketa positibo» eragingo dituela nabarmendu du Jaurlaritzak, besteak beste.

Adosturiko baldintzek, ordea, ez dute lortu gehiengo sindikala osatzen duten gainerako sindikatuen onespena, eta ELAk eta CCOOk adierazi dute sektoreko ia 700 langileen baldintzak hobetuko dituen beste akordio bat lortzeko lanetan jarraitu nahi dutela.

«Estatuko ereduari jarraika»

Mahai sektorialaren bilera egiten ari ziren bitartean, ELAk protesta egin zuen atzo Lakuan, Jaurlaritzak ACAIP-UGTrekin itxitako akordioa gaitzetsi eta «euskal espetxe sistema propioa» aldarrikatzeko. Sindikatuaren arabera, sinaturiko dokumentuarekin, Jaurlaritzak «behin eta berriz aldarrikatu duen eredu aldaketa hipotekatzen du», eta azpimarratu du aurkezturiko dokumentuak ez duela administrazio sektorialaren ordezkaritzaren %15 ere lortu. Horiek horrela, akordioa «gutxiengoan» eta «printzipio demokratikoak eta langile publikoek legitimoki hautatutako gehiengoak errespetatu gabe» sinatu izana leporatu dio ELAk Jaurlaritzari.

Akordioaren edukiei dagokienez, «estatuko ereduari» bide ematen diotela adierazi du sindikatuak, eta eredu propio baten alde egiteko neurriak albo batera utzi direla nabarmendu du. Besteak beste, ELAk salatu du sinaturiko dokumentuan ez dela planteatu «jada eskasak diren lantaldeak» handitzeko lan eskaintza publikorik, pribatizazioari «atea are gehiago irekitzen» zaiola, ez direla kontuan hartu langileen kolektiboak egindako eskaerak, eta ez dela euskalduntze eta berdintasun planen hasiera txertatu.

Halaber, sindikatuak gaineratu du espetxe sistema propio baten alde «borrokan» jarraituko duela, «iraganeko hipotekarik gabekoa» izan eta «askatasunik gabeko pertsonen gizarteratzea» bilatuko duena, eta helburu hori soilik «kolektiboaren eskaerak kontuan hartuz» lortu ahalko dela ohartarazi du.]]>
<![CDATA[Espetxeetako langileen baldintzak airean dira transferentziaren atarian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/010/001/2021-09-25/espetxeetako_langileen_baldintzak_airean_dira_transferentziaren_atarian.htm Sat, 25 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1873/010/001/2021-09-25/espetxeetako_langileen_baldintzak_airean_dira_transferentziaren_atarian.htm
Eskumen transferentzia horrek kezkatuta dauzka Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru espetxeetako langileak. Izan ere, hemendik aurrera izango dituzten lan baldintzak zehazteko negoziazioek oraingoz ez dute fruiturik eman, eta beste lanpostu edo erkidego batzuetara lekualdatuak izatea eskatu duten langileen kopurua ohi baino handiagoa da.

Sindikatuek salatu dutenez, Jaurlaritza motz geratu da eginiko proposamenarekin, hiru espetxeetako ia 700 langileen baldintzak hobetu ez eta okertu egiten dituelako. Negoziazio mahaian eserita daude ELA, CCOO eta ACAIP-UGT sindikatuak, eta astelehenean bildu ziren azken aldiz Berdintasun, Justizia eta Gizarte Saileko ordezkariekin; geroztik, beste proposamen baten zain egon dira.

CCOOk, sektorean ordezkaritzarik zabalena duen sindikatuak, adierazi du jasotako azken proposamena «eskasa» izan dela, eta onartezintzat jo du «lortzea asko kostatu den enplegu baldintzak eskumen aldaketarekin galtzea». Bide beretik, ELAk langileen soldatak, ordutegiak eta lanaldiak hobetzeko beharra azpimarratu du, eta lantaldea handitzeko lan eskaintza publiko bat egiteko beharra seinalatu.

Horiek horrela, akordio bat lortzeko hurrengo aukera datorren astelehenean izango dute Jaurlaritzak eta sindikatuek, negoziazio alderdi guztiak elkartuko dituen Administrazio Orokorreko mahai sektorialean.

«Ereduaren jarraipena»

Artolazabalek atzo Zaballako espetxean eginiko bisita adibide gisa jarrita, Espainiako administrazioaren kudeaketa ereduari «jarraipena» eman nahi izatea leporatu dio ELAk Jaurlaritzari: «Espetxeen eskuduntza transferitzeko astebete falta dela, Beatriz Artolazabal Zaballako zentroan egin den ekitaldian izan da Espainiako espetxeetako zaindariaren eguna ospatzeko. Horrek, bada, estatuko ereduaren jarraipena besterik ez du irudikatzen».

Sindikatuaren arabera, orain arte erakutsi duen jarrerarekin, Jaurlaritza «eredu propioa garatzeko aukera hipotekatzen» ari da, eta «espetxe sistema eredu modernoago eta gizatiarrago baten aldeko propaganda instituzionala» egin beharrean, helburu hori betetzeko neurriak eskaintzeko eskatu dio, besteak beste lan baldintzen arloan. Izan ere, presoen gizarteratzea helburu izanik, espetxe sistemak «presoen eskubide guztiak zorrotz errespetatu» behar dituela gogoratu du ELAk, eta, horretarako, espetxeetako langileen baldintzak bermatzea «ezinbestekoa» dela adierazi du.

«Edozein ostiral bezalakoa»

Berdintasun, Justizia eta Gizarte sailburuak espetxeen kudeaketaren eskualdatze «lasaia» espero duela esan zuen atzoko agerraldian, urriaren 1a «espetxeen eguneroko bizitzan beste edozein ostiral bezalakoa» izango dela azpimarratuta. Bestalde, sailburuak «esker ona» adierazi die espetxeetako langileei beren lanarengatik, eta baita «zigor penalak betetzen dituzten pertsonei askatasuna berriro aurkitzen laguntzeko eginiko ahaleginagatik» ere.

Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkari Denis Itxaso ere Zaballan izan zen atzo, eta, Artolazabal bezala, itxaropentsu agertu zen datorren astean gauzatuko den transferentziari begira. Adierazi du «erabateko konfiantza» duela Jaurlaritzak egingo duen kudeaketan, eta ziur dagoela langileen baldintzak zehazteko sindikatuekin egiten ari diren bilerek irtenbide bat lortzeko balioko dutela.]]>
<![CDATA[«Infernuaren alde egitea denontzat etxea aldarrikatzea da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/006/001/2021-09-23/infernuaren_alde_egitea_denontzat_etxea_aldarrikatzea_da.htm Thu, 23 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1907/006/001/2021-09-23/infernuaren_alde_egitea_denontzat_etxea_aldarrikatzea_da.htm
Otsailaren 6an Ertzaintzak hiriko mendebaldeko auzune horretako hiru bloketan eginiko operazioan identifikatutako pertsonak dira auzipetuak; Infernua Bizirik-ek gaitzetsi egin du aldundiak haien aurka zigor auzibidea erabili izana, horrekin, eraikinaren jabetza berreskuratzea baino gehiago, «okupak zigortzea» bilatzen ari delakoan diputazioa.

Epaitegiaren aurreko protestan zehaztu zutenez, Infernuan okupaturiko eraikinak «80ko hamarkadatik abandonatuta daude», eta azpimarratu dute bertako kideek sei urte daramatzatela hor bizitzen. «Urte horietan guztietan diputazioa ez da bere jabetzaz arduratu», adierazi dute. Hala, Infernua Bizirik-ek nabarmendu du azken hilabeteetan Infernuan izan dituzten operazio polizialak eta iazko azaroan gune okupatuko eraikin handiena hustu izana «gentrifikazioaren ondorio» direla, eta gogora ekarri du Donostiako Udalak hirigintza proiektu bat abiatu duela eremu horretan.

Nabarmendu dute, ordea, jendeak urteak daramatzala Infernuko eraikinetan bizitzen: «Migratzaileek eta transmaribolloek ez daukate lekurik gaur egungo Donostian, eta horregatik elkartu gara periferian; horregatik egin dugu komunitatea eta hartu dugu konpromisoa elkar babesteko».

Hain zuzen, azaroko hustearen ondorioz, Infernuan bizi ziren 60 pertsona «kale gorrian» geratu zirela salatu dute, eta gogorarazi egoera horretan auzokideek «aterpe publikoek betetzen ez duten funtzioa» bete zutela: «Politika publikoen arduragabekeriaren aurrean, auzo moduan antolatu ginen, eta libre zegoen gunea txukundu genuen gertukoenen ongizate minimoa bermatzeko».

Hirigintza plana, aurrera

Udalaren hirigintza plana, berriz, aurrera egiten ari da, eta joan den astean Infernuko eraikinen eraisketa lanei ekin zieten berriz, neguan hasi nahi baitute eremurako aurreikusita dauden 540 etxeak eraikitzen. «Gu gauden lekuan urbanizazio bat egin nahi dute, hiritik kanporatzen ari diren klase ertainarentzat», adierazi du Infernua Bizirik-ek, eta gehitu du etxebizitza horiek «familia nuklear zurientzat» pentsatuta daudela: «Infernuan okupatzen bizi garenok ez ditugu betetzen hor sartzeko eskatzen dituzten baldintza sozial eta ekonomikoak».

Hala, Infernua Bizirik-ek ohartarazi du gunea «desalojo arriskuan» dagoela oraindik ere, eta haren alde antolatzera deitu du: «Infernuaren alde egitea ez da hiru eraikin defendatzea bakarrik: guztiontzat etxebizitza aldarrikatzea da; gentrifikazioaren aurka egitea da; ertzeko komunitateen alde egitea, Poliziaren erasoen aurka egitea, zapalkuntza ezberdinen arteko aliantzen alde egitea... Infernuaren alde egitea Donostia erradikalki aldatu nahi izatea da».]]>
<![CDATA[Jaurlaritzak etxebizitza publikoak erostea nahi du EH Bilduk]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/006/002/2021-09-23/jaurlaritzak_etxebizitza_publikoak_erostea_nahi_du_eh_bilduk.htm Thu, 23 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1942/006/002/2021-09-23/jaurlaritzak_etxebizitza_publikoak_erostea_nahi_du_eh_bilduk.htm
Egun, Jaurlaritzak aukera du salgai dauden etxebizitza publikoak erosteko, baina Fernandez de Betoñok nabarmendu du azken sei urteotan soilik 28 aldiz baliatu duela aukera hori: «Gure legearekin, gaur hautazkoa dena obligazioa litzateke gobernuarentzat». Dena den, derrigortasun hori soilik udalerri batzuetan ezarriko litzateke: alokairu babestuko eskaintza publikoak Etxebiden erregistratutako eskarien %80 asetzen ez duenetan.

Halaber, legeak kontu publikoetan izango lukeen inpaktu ekonomikoa kuantifikatu du EH Bilduko legebiltzarkideak: «Urtean babes publikoko 600 etxebizitza inguru saltzen direla kontuan hartuta, Jaurlaritzak 80-90 milioi euro beharko lituzke horiek guztiak erosteko: gutxi gorabehera orain etxebizitza prestazioetara bideratzen duena».

Baita merkatu librean ere

Proposaturiko legea, gainera, zenbait kasutan merkatu libreko etxebizitzei ere aplikatu ahalko litzaiekeela azaldu du Fernandez de Betoñok. Gogorarazi duenez, 2015az geroztik indarrean dagoen Etxebizitza Legearen arabera, Jaurlaritzak eskubidea du etxe libreen salerosketa batzuetan esku hartzeko eta lehentasunez erosteko, baina orain arte ez da inoiz baliatu aukera hori.

Bada, koalizioko legebiltzarkideak zehaztu du EH Bilduren proposamenarekin Jaurlaritzak lehentasunez jokatzeko aukera izango lukeela «putre funtsek egiten dituzten salerosketa handietan», orain arte izan dituen aukerak «zabalduz», baina kasu horietan derrigortasunera iritsi gabe.]]>
<![CDATA[Hendaiako atxikitze zentroa hustu dute, sute batengatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1956/007/001/2021-09-21/hendaiako_atxikitze_zentroa_hustu_dute_sute_batengatik.htm Tue, 21 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1956/007/001/2021-09-21/hendaiako_atxikitze_zentroa_hustu_dute_sute_batengatik.htm
Poliziak ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko, eta zentrotik ebakuaturiko pertsona guztiak Bordeleko eta Tolosako (Okzitania) atxikitze zentroetara eraman dituzte oraingoz. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak jakinarazi duenez, sutea nahita eragin du atxikitako pertsona batek, eta zentroko polizia sindikatu baten arabera, «ihes egiteko» asmoarekin egin du.

Cimade etorkinen laguntza juridikorako elkarteak Hendaiakoa bezalako atxikitze zentroetan dagoen «tentsio egoera» salatu du, askatasunik ezak eta etorkizunerako berme faltak bertan harrapatuta dauden pertsonei sortzen dieten ezinegona azpimarratuta. Izan ere, Marion Beaufils Cimadeko kideak azaldu duenez, «liskarrez eta krisiz jositako uda» baten ostean, «edozein unetan» halako gauza bat gertatzearen «beldur» ziren, eta, horregatik, atxikitze zentroen itxiera aldarrikatu du.

Arduragabekeria larriak

Sutearen ondorioz hildakorik egon ez den arren, gertatutakoaren larritasuna eta larrialdiaren kudeaketan izan diren arduragabekeriak seinalatu ditu Beaufilsek: «Sutea piztu den unean soilik lau agente ziren zentroan, eta ez dute egoera batere ondo kudeatu. Sutea sortu den ziega ireki dutenean, sugarrak leku guztietatik hedatu dira, eta, gainera, larrialdi irteera bat ez zen irekitzen».

Halaber, salatu du atxikituriko pertsona guztiak sutearen ostean leku berean elkartu dituztela gaua pasatzeko, aurretik COVID-19aren aurkako protokoloagatik isolatuta zeudenak beste guztiekin batera egotera behartuta. «Orain denak daude potentzialki kutsatuta», adierazi du. Bestalde, gertatutakoak zentroan zeudenei eragin dien kalte psikologikoa ere nabarmendu du Beaufilsek, Cimadeko kideekin hitz egin dutenetako batzuk «negarrez eta shock egoeran» zeudela gogoratuta: «Haietako askok bizipen gogorrak izan dituzte, heriotzari aurre eginez, eta hau oso zaila izan da haientzako, bertan hilko zirela uste zutelako».]]>
<![CDATA[«Biktimak eta giza eskubideak kontrajarri nahi izan dituzte»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/012/001/2021-09-19/biktimak_eta_giza_eskubideak_kontrajarri_nahi_izan_dituzte.htm Sun, 19 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1907/012/001/2021-09-19/biktimak_eta_giza_eskubideak_kontrajarri_nahi_izan_dituzte.htm
Atzoko protesten epizentroa, hala ere, Arrasaten mantentzea erabaki zuen presoen eskubideen aldeko mugimenduak, eta Bilbon, Donostian, Gasteizen eta dozenaka herritan eginiko elkarretaratzeekin batera, ehunka pertsonak bat egin zuten Monterron parkeko anfiteatroan antolaturiko ekitaldian ere. Bertan, Nahikari Iturbe Sareko bozeramaileak mugimenduaren irakurketa plazaratu zuen, batik bat Espainiako 7/2003 Legearekiko aurkakotasuna adierazteko, «euskal presoei bereziki aplikatzeko sortua» izanik, «bizi osorako kartzela zigorrak» ahalbidetzen dituela uste dutelako. «Bere burua demokratikotzat izendatzen duen estatu eta jendarte batek ere ez lukete halakorik onartu beharko» adierazi zuen Iturbek, eta 7/2003 Legea aplikatuz zigorra luzatu dieten presoak «legez» kalean egon beharko luketela azpimarratu.

Ekitaldiaren aurretik hedabideen aurrean eginiko agerraldian, Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak azaldu zuen lege horrek egun 60 euskal presori eragiten diela, eta zehaztu hamabostek «40 urteko espetxe zigorrak» dituztela. Horietako bat da 31 urtez preso egon den Unai Parot, eta hasiera batean antolaturik zegoen Sareren 31 kilometroko martxa haren omenezko ekitaldi bat zela argudiatuz, PPk, Voxek eta ETAren biktimen hainbat elkartek ekinaldi horren aurkako kanpaina bat abiatu zuten duela egun batzuk.

Oiartzabalek argi utzi nahi izan du, ordea, martxa hura «ez zela antolatu, inondik inora, ez omenaldirik ez ezeri gorazarre egiteko», eta salatu du «hori garbi edukita ere, talde politiko eta instituzio ezberdinek» ultraeskuinari «bidea ireki» diotela, «beraiek nahi zuten konfrontazio eremu hau sortzeko». Iturbek, berriz, adierazi du gertaturikoak «espetxe politikan edozein aldaketa errefusatzen duten horien jarrera indartu» duela, eta une historikotzat jo duen garai honetan, «arduraz jokatzeko» eta «etorkizunaren aldeko apustua» egiteko beharra aldarrikatu du.

Giza eskubideen defentsa

Presoen eskubideen alde antolaturiko ekinaldiaren aurka jasandako kanpainaren harira, Iturbek seinalatu du batzuek «indarkeriaren biktimak eta pertsona guztien giza eskubideen errespetua kontrajarri» nahi izan dituztela, eta horiei gogoratu die «giza eskubideak ezin direla partzelatan bereizi, ezta batzuk defendatu eta beste batzuk mespretxatu ere». Hala, Sarek «pertsona guztien giza eskubideak» defendatzen jarraituko duela adierazi du, «biktimekiko errespetua» eta mugimenduak«giza eskubideen edozein urraketaren aurrean» egin dituen salaketak «erabat bateragarriak» direla argudiatuta.

Alde horretatik, presoen eskubideen urraketak salatzeak «biktimei min handiagoa egiten diela dioen argudio faltsua» baliogabetzeko beharra nabarmendu du Iturbek, eta «elkar ulertzeko espazioak» aldarrikatu ditu: «Bizikidetzan aurrera egin ahal izateko, guztioi dagokigu ahaleginak egitea».

Helburu hori lortzeko, baina, «salbuespen legedia bertan behera gera dadin lanean jarraitzea» «ezinbestekoa» dela ohartarazi du Sareko bozeramaileak, nahiz eta onartu mugimenduak azken hilabeteetan urruntze politika desegiteko egin dituen «urratsen» inguruan «balorazio oso positiboa» egiten dutela: «Guztion artean, urratsez urrats, baina atzera begiratu gabe, euskal presoek eta bere senideek oraindik ere jasaten duten eta haien eskubideak urratzen dituen salbuespen legediaren amaierara eramateko bidea zabaltzea lortu dugu».

Horiek horrela, «isilarazi nahi izan duten [presoen eskubideen aldeko] aldarria» Euskal Herriko «plaza guztietan ozen adierazi» dela ospatu du Iturbek, eta herritarrei eskerrak eman dizkie eskainitako babesarengatik: «Aste zalapartatsu xamarra izan da guztiontzat, eta ez da batere erraza izan, baina jakin izan dugu honi guztiari aurre egin eta biderkatuta gure aldarria adierazten».]]>
<![CDATA[Sexu abusuen kondena bat baliogabetu dute biktimak deklaratu ez zuelako]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/006/001/2021-09-17/sexu_abusuen_kondena_bat_baliogabetu_dute_biktimak_deklaratu_ez_zuelako.htm Fri, 17 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1893/006/001/2021-09-17/sexu_abusuen_kondena_bat_baliogabetu_dute_biktimak_deklaratu_ez_zuelako.htm
Auzitegi Nagusiak azaldu duenez, salaketa jarri zen unean eta instrukzio epaitegian deklarazioa grabatu zenean, biktimak 14 urte zituen, baina aurtengo maiatzean epaiketa egin zenerako, berriz, adinduna zen. Hala, aurretik grabaturiko deklarazio bat eduki arren, salatzaileak ahozko auzi saioan deklaratu behar zuela ebatzi du orain Auzitegi Nagusiak, eta epaiketa berriro egitea agindu du horregatik, helegiteak aurkezteko aukerarik eman gabe.

Ahozko auzi saioan, akusatuaren defentsak eskatu zuen biktimak deklara zezan, eta akusazioa ez zen horren kontra agertu, baina Probintzia Auzitegiak uko egin zion eskaerari. Argudiatu zuenez, biktimaren babesaren ikuspuntutik, bere deklarazioa ez zen beharrezkoa: «Adin nagusitasunetik harago, ezerk ez zuen justifikatzen irizpidea aldatzea beharrik ez horren eta gertakariekin loturiko aurretiko probaren [grabaturiko deklarazioaren] nahikotasunaren inguruan».

Auzitegi Nagusiak, ordea, zehaztu du ahozko auzi saioetan biktimek deklaratzea «arau orokorra» dela, eta hori alde batera uztea eta ikus-entzunezko grabazio batekin ordezkatzea «justifikaezina» izan zela ebatzi du. Hain zuzen, hori egiteak «arauak eta berme prozesalak urratu» zituela argudiatu du, eta «akusatuaren defentsa galarazi» zuela.]]>
<![CDATA[«Gure lanak izan dezakeen emaitzarik onena hiztegia erabilia izatea da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/008/002/2021-09-16/gure_lanak_izan_dezakeen_emaitzarik_onena_hiztegia_erabilia_izatea_da.htm Thu, 16 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1886/008/002/2021-09-16/gure_lanak_izan_dezakeen_emaitzarik_onena_hiztegia_erabilia_izatea_da.htm
Zer behar du hiztegi batek ona izateko?

Elhuyarren kasuan, esango nuke haren arrakasta izan dela garaian garaiko egoera berrietara egokitzen jakitea. Batik bat, teknologietan murgildu delako. Lehen edizioaren atzetik iritsi ziren hurrengoak, esaterako, CD-ROM batekin batera zetozen, eta 2013an, berriz, webgunera jauzi egiteko prest egon ginen. Horrek jarrera bat islatzen du, eta, orain egin dugun berritzearekin, etengabeko aldaketa horri jarraipena eman nahi izan diogu. Diseinu erakargarriago bat eman diogu, baita hiztegiari loturiko beste zenbait zerbitzu txertatu ere, egungo errealitate eta erabileretara egokitzen jarraitu dezan.

Orain arteko ibilbidea teknologiaren eskutik egin du, beraz.

Urteurrenaren harira, lantaldean iraganera begira jarri gara, eta, besteak beste, ikusi dugu nola lehenengo edizioan zuzenketak paperean egiten ziren. Eta gogoratu dugu nola sortu genuen datu base bat hiztegia egituratu eta gero hortik abiatzeko. Beraz, teknologia hasieratik izan dugu lagun. Eta ez dugu ahaztu behar, gainera, Elhuyar hiztegia erabilia izan zela Euskal Herrian itzulpen automatikoarekin egin ziren lehen lanetarako; hizkuntza teknologietan ere erreferentziazkoa dela erakutsi du.

Eta hizkuntzari berari ere ekarpen handia egin dio, noski.

Zalantzarik gabe. Eta webgunea gehiago erabiltzen den urteotan ere oso argi ikusi dugu, hiztegia urtez urte gero eta gehiago erabiltzen delako. Egia da paperezko hiztegien salmenta jaitsiz joan dela, baina webgunekoaren erabilera izugarri handitu da. 2020an, 65 milioi kontsulta baino gehiago egin ziren hiztegian; guretzat, arrakasta ikaragarria da hori.

Batzuetan iruditzen zaigu egiten den lana ez dela ikusten, baina badakigu hiztegia erabiltzen duenak benetan estimatzen duela guk hiztegi hori egiten pasatzen dugun denbora eta hartu dugun lana. Eta gure lanak izan dezakeen emaitzarik onena hiztegia erabilia izatea da.

Mende laurdena beteta, zer erronka ditu hiztegiak etorkizunerako?

Erronka hiztegia mantentzea eta garai berrietara egokitzea izango da etorkizunean ere. Orain funtzionatzen duena baliorik gabe gera daiteke bost urte barru; beraz, horretarako prest egon behar dugu. Dena den, uste dugu oraindik ibilbide oparoa dugula aurretik, nahiz eta ez dakigun nolakoa izango den. Hizkuntza teknologietan sakontzen jarraituko dugu, Elhuyar hiztegiak egun daukan garrantzia eduki dezan aurrerantzean ere.]]>
<![CDATA[«Jendeak ulertu behar du datuak eskura dituela»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/008/001/2021-09-02/jendeak_ulertu_behar_du_datuak_eskura_dituela.htm Thu, 02 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1864/008/001/2021-09-02/jendeak_ulertu_behar_du_datuak_eskura_dituela.htm
Pandemiak ekarritako aldaketa hori aztergai izan dute Marina Landa (Donostia, 1993) eta Miren Gutierrez (Iruñea, 1966) Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek. Herritarrek datu irekiei ematen dieten erabilerari buruzko artikulu bat argitaratu dute Journal of Urban Technology aldizkari prestigiotsuan, besteak beste Open Data Euskadiren ideia lehiaketara azken urteetan aurkezturiko 78 proiektu aztertu eta gero.

Pandemiaren aurretik datu irekien berrerabilera txikia zela diozue. Zergatik?

MIREN GUTIERREZ: Irekiako [Eusko Jaurlaritzaren plataforma] funtzionarioekin eta datuen berrerabiltzaileekin eginiko elkarrizketen bitartez dakigu txikia zela. Langileak kezkatuta zeuden, iruditzen zitzaielako enpresa pribatuek datuak izan eta etekinak lortzeko erabiltzen dituztenez herritarrak ez direla jabetzen datuek eskaintzen dizkieten aukerez, ezta horiek erabiltzeko moduaz ere.

MARINA LANDA: Dena den, ezin da ziurtasun osoz jakin zein zen berrerabilera maila hori, Open Data Euskadik jakin dezakeen gauza bakarra baita zenbat aldiz deskargatu den datu serie bat. Ez du deskargaturiko datu horien bilakaera aztertzen, jakiteko zertarako erabiltzen diren edo herritarrek zein beste datu behar dituzten, eta hor komunikazio arazo bat dago.

Nondik dator komunikazio arazo hori? Zergatik ez zaie herritarrei galdetzen?

GUTIERREZ: Bi arazo nagusi daude. Batetik, datuak kontsultatu nahi dituen jendeari esaten badiozu inprimaki bat bete behar duela, oztopoak jartzen ari zara. Datu irekiak izateari uzten diote, datu truke batean sartzen garelako, eta formula hori ez da erabili horregatik.

Baina, bestetik, datuak dituen jendeak ez dauka erabilgarria izan daitekeenaren nozio bat, haiek ez direlako arduratzen datuak berrerabiltzeaz. Eta, Marinak aipatu duen herritarrekiko lotura hori ez daukatenez, modu arbitrarioan jokatzen dute. Eurei interesgarriak iruditzen zaizkien datuak irekitzen dituzte, benetan interesgarriak diren jakin gabe, haiek erabiliko ez dituztelako eta erabili ditzakeen jendearekin harremanik ez dutelako. Nolabaiteko ezjakintasun bat dago hor.

Borondate faltaz ala jabetze faltaz ari zarete?

LANDA: Guk ikusi dugunagatik, borondatea badago. Arazoa da administrazioaren eta herritarren artean ez dagoela komunikazio arin eta eraginkorrik. Hori errazteko mekanismo bat ezarriko balitz, askoz errazagoa izango litzateke pertsonentzat erabilgarriak izango diren datuak irekitzea. Sistemaren akatsa hor dago.

GUTIERREZ: Beste aukera da zuzenean datu guztiak irekitzea. Tentuzkoak diren datuak izan ezik beste guztiak irekiko bagenitu, ez genuke estrategia bat ere beharko. Formula egokiena izango litzateke.

Pandemiaren iritsierarekin grafikoak eta mapak ugaritu egin zirela diozue artikuluan.

GUTIERREZ: Hor aldaketa bat izan zen. Jendea sumindu egiten zen, datu serieak aldatzen zizkietelako. Noiz ikusi duzu zuk halakorik? Alde batetik, Open Datako jendea pozik zegoen herritarrak datuak eskatzen ari zirelako. Baina, bestetik, larrituta ere bazeuden, lanez gainezka. Pandemia egun batetik bestera iritsi zen, eta egokitu egin behar izan zuten. Adibidez, konturatu ziren herri txikietako datuak ematerakoan kontu handiz ibili behar zutela, herriren batean hileta bat bazegoen mundu guztiak jakingo zuelako pertsona hori COVID-19aren ondorioz hil zela. Hori informazio pribatua da, eta ezin da jakinarazi.

LANDA: Horregatik, momentu batetik aurrera datuak aurkezteko modua aldatu zuten, eta kritikatu egin zituzten horregatik, baina guk jaso genuen azalpena zen datu jakin batzuk emanez gero zenbait herritarren pribatutasuna arriskuan jar zitekeela.

Zergatik sortu zen datuekiko bat-bateko interes hori?

GUTIERREZ: Osasuna eta bizitza jokoan zeudelako. Argi eta garbi. Beste gai garrantzitsu batzuekiko ez dago hainbesteko sentiberatasunik, baina, kasu honetan, jendeak datuak behar zituen erabakiak eta neurriak hartzeko: erosketa ohiturak, kalera irteteko ordutegiak... Herritarrek datuak behar zituzten eguneroko bizi estrategiak antolatzeko, eta horrek eraman zituen grafikoak interpretatzeko edo eskala logaritmikoak ulertzeko beharra izatera.

LANDA: Nabarmentzekoa da, gainera, administrazioak eskaintzen ez zituen grafiko eta mapa asko herritarrek eurek egin dituztela. Hau da, aditu samarrak diren pertsonak edo elkarteak datuak ikusarazteaz arduratu dira gainerako herritarrek uler ditzaten, alde horretatik administrazioak ez duelako bere eginkizuna guztiz bete.

Datuekiko interesa pandemiari loturiko gaietara mugatu da?

GUTIERREZ: Fenomenoa orokorra den edo ez esateko daturik ez daukagu, baina uste dut ez dagoela atzera-bueltarik. COVID-19ak ez du atzera-bueltarik, eta datuekiko interesak ere ez. Eta normalena litzateke hortik jendeak beste arlo batzuetara jauzi egitea. Open Data Euskadiren lehiaketara aurkezturiko proiektuetan ikusi dugu badirela interesa sortzen duten beste hainbat gai: politikarien soldata, alokairuen prezioa... Interesatzen zaizkigu, eta orain jabetzen ari gara datuak hor ditugula.

LANDA: Jendeak ulertu behar du datuak zer diren, zertarako balio duten, eta eskura dituela. Botere publikoarekiko kontrola handitu dezakegu, eta datuak giltzarri dira horretarako.

Datu irekietatik datu eraldatzaileetara igarotzeaz hitz egiten duzue. Zer dira datu eraldatzaileak?

LANDA: Normalean datu publikoez, datu eskuragarriez eta datu irekiez hitz egiten dugu. Datu publikoak argitaratuta daudenak dira; eskuragarriak, berriz, eskuratu ditzakezunak; eta irekiak, azkenik, erabil ditzakezunak. Bada, horien ostean, datu eraldatzaileak ditugu: horretaz guztiaz gain, aldaketa soziala eragiteko gai direnak. Herritarrentzat eta erakundeentzat onurak ekar ditzakete, baina horretarako ezinbestekoa da datuen alfabetizazioa.

Datuen erabileraren pedagogia behar dela esan nahi duzu?

GUTIERREZ: Hori da. Herritarrentzako hezkuntza eta ahalduntze jarduerak behar dira, administrazioarekin batera erabaki dezaten zein datu ireki behar diren, zein formatutan eta zein arrazoirengatik, helburu komunak finkatuta. Alfabetizazioaren bidez, herritarrei datuak erabiltzeko gaitasunak, tresnak eta aukerak eskaini behar zaizkie.

LANDA: Herritarrek rol aktibo bat izan behar dute datuak irekitzeko prozesuan, dena administrazioaren esku ez uzteko.

GUTIERREZ: Eta hori benetan garrantzitsua da, jokoan herritarren giza eskubideak daudelako.

Zer zentzutan?

GUTIERREZ: Pentsa egun programa sozial ugari datu publikoak erabiltzen dituzten plataformen eta algoritmoen esku uzten direla. Gero eta gobernu gehiago ari dira algoritmoen esku uzten erabaki horiek hartzea, eta gure eskubide sozialak horien menpe geratzen ari dira. Nola ez da, ba, garrantzitsua izango horretaz jabetzea?

Adibidez: urte hasieran, Herbehereetako gobernu osoak dimisioa eman zuen, jakin zelako diru laguntzetan iruzurrak detektatzeko diseinaturiko algoritmo batek jatorri atzerritarreko milaka familia diskriminatu eta dirurik gabe utzi zituela. Norbaitek hori auzitegira eraman zuen, eta gobernuak dimisioa eman behar izan du. Diskriminazio hori mundu analogikokoa baino gogorragoa da, ikusezina delako. Zu, emakumea izanik, lan elkarrizketa batera bazoaz eta aurrez aurre duzun pertsonak galdetzen badizu ea ezkonduta zauden edo zeintzuk diren zure etorkizuneko planak, badakizu emakume izateagatik diskriminatua izaten ari zarela. Baina lana eskatu eta algoritmo batek zuzenean curriculum bera duen gizon bati baino postu okerragoa eskaintzen dizunean, zu ez zara konturatzen hor gertatzen ari denaz. Datuen eta algoritmoen bidezko diskriminazioa masiboagoa eta opakuagoa da.

Datuen erabilerarekin loturik, herritarrek aurkezturiko 78 proiektu proposamen aztertu dituzue. Zer topatu duzue?

LANDA: Txertoen historia kontsultatzeko kartilla elektroniko baten proposamena topatu dugu, pandemiaren aurrekoa. Eta turismoarekin, mugikortasunarekin eta beste gai askorekin loturiko proiektuak ere aurkitu ditugu. Eta gehienek arazo sozialei edo herritarren interesei erantzuteko helburua zuten: horrek agerian uzten du datu irekiak balioa eta onura soziala sortzeko erabil daitezkeela.

Herritarrak administrazioaren aurretik doazela uste duzue?

LANDA: Neurri batean, bai. Baina ikusi dugu, horrez gain, proiektu batzuei datu jakin batzuk falta zitzaizkiela bideragarriak izateko, eta egileek ez zutela datu horiek erakundeei eskatzeko pausoa eman. Horrek jabetze arazo bat islatzen du. Datu publikoak denonak dira. Hiltzen naizenean, nire heriotza heriotzen datu publikoetan agertuko da, eta elkarte bat sortzen dudanean, haren izena elkarteen zerrendara doa. Datuak guk sortzen ditugu, eta denonak dira. Has gaitezen horrekiko kontzientzia sortzen, ezta?]]>
<![CDATA[Morlans: artxibatutako tiroak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/004/001/2021-08-17/morlans_artxibatutako_tiroak.htm Tue, 17 Aug 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1925/004/001/2021-08-17/morlans_artxibatutako_tiroak.htm Donostia komandoaren eta Ipar Haizea talde laguntzailearen aurkako operazio batean. Ordu gutxian hamar lagun atxilotu zituzten, eta ordurako protestak antolatzen hasiak ziren herrietan. 1991ko abuztuaren 17 hartako gertakari entzutetsuenak, ordea, 9:45ak aldera piztu ziren, Guardia Zibilak Morlans auzoko Tolaretxe eraikineko etxebizitza bat inguratu zuenean. Barruan, Donostia komandoko Patxi Itziar, Jokin Leunda eta Iñaki Ormaetxea zeuden, Maria Eugenia Muñagorri pisuko jabearekin batera. Azken hura izan zen goiz horren amaieran etxebizitzatik bizirik atera zen bakarra.

30 urte geroago, egun hartan bizitakoak oroitu ditu Muñagorrik: «Etxeko txakurra zaunkaka hasi zen, eta ateko behatxulotik begiratu nuen nor zebilen ikusteko. Guardia Zibila ikusi nuen kaleko kotxe baten gainean subfusila zuela gure etxeko sarrerara apuntatzen». Jarraian, Muñagorri eta txakurra korridore amaierako komunean gotortu ziren, eta, etxeko atea lehertu zuen eztanda baten ostean, hiru ordu luze iraun zuen tiroketa hasi zen, Grupo de Accion Ruraleko (GAR) eliteko guardia zibilen eta ETAko hiru militanteen artean.

Tiroketa bortitza izan zen, baina barruko pistolen eta kanpoko metraileten arteko desoreka segituan nabaritu zen. Leunda izan zen erortzen lehena, eta Ormaetxea bigarrena, Guardia Zibilaren tiroen ondorioz. Agenteetako bi zaurituak izan ziren, eskuan bata eta sorbaldan bestea; azken hori paraplegiko geratu zen. Tiroketak jarraitu zuen, eta Muñagorrik gogoan du eguerdia gerturatu ahala Polizia pisuan bizirik geratzen zirenei gasa jaurtitzen hasi zela: «Hasieran negar gasa jaurti zuten, baina gero beste gas mota bat bota ziguten, oso mingarria, dena erretzen zuena». Harekin zuen txakurra gas hura arnastuta hil zela ikusita, guardia zibilei irteteko eskatu ziela azaldu du pisuaren jabea zenak, eta zehaztu du etxetik atera zenean Itziar oraindik bizirik zegoela alboko gelan. Handik minutu gutxira, buruan 25 zentimetro baino gutxiagotik jasotako tiro bakar batekin hil zen, ordea. Donostiako Lehen Instrukzio Epaitegiko txosten forentsearen arabera, hildako beste militanteen gorpuek ere halako tiro bana jaso zuten.

Garai hartako prentsak kontatu zuen poliziek elkar besarkatzen amaitu zutela operazioa. Hildakoen senideek eta ezker abertzaleak, berriz, sarraskitzat jo zuten gertaturikoa, helburua hiru militanteak «exekutatzea» izan zela argudiatuz. Gertaturikoaren berri eman zuten hainbat argazkilarik salatu zuten Poliziak karreteak eta bideo zintak kendu zizkiela.

Operazio hura Enrique Rodriguez Galindo teniente koronelak eta Luis Roldan Guardia Zibilaren zuzendariak gidatu zuten, eta handik zenbait urtera kondenatu egin zituzten biak, gerra zikinagatik bata eta ustelkeriagatik bestea, baina ez Morlansen gertatutakoagatik.

1991ko abuztuaren amaieran, Donostiako Lehen Instrukzio Epaitegiak ikerketa bat abiatu zuen Morlansko operazioan hildakoen heriotzak argitzeko, eta guztira zazpi agente auzipetu zituen. 1993an, Fernando Andreu epaileak eginbideak artxibatzeko agindu zuen, ordea, hiru heriotzetan kriminalitate zantzurik ez zegoela ondorioztatuta.

Muñagorrik gogora ekarri duenez, «garai gogorrak ziren, eta komando bat harrapatzen zutenean, [poliziek] kideak hil eta bakarren bat uzten zuten bizirik, hari informazioa ateratzeko». Donostia komandoko hiruren kasuan, berriz, ez zen horrela izan, eta esan du guardia zibilek soilik dakitela zergatik.

Muñagorri Antiguako eta Intxaurrondoko kuarteletara eraman zuten, egun hartan atxilotutako gainerakoekin batera Madrilera bidali aurretik. Tartean torturatuak izan zirela salatu du: «Bainuontzia, poltsa, kolpeak... Denetarik egin ziguten». Lau urte pasatu zituen atxiloaldi prebentiboan, ETArekin kolaboratzea egotzita kondenatu zuten arte. «Banekien harrapatua izanez gero etorriko zena oso gogorra izango zela, baina sekula ez nuen pentsatu hain gogorra izango zenik», gehitu du Muñagorrik, atxiloketaren ostean bizitakoari buruz.

Guardia zibilak, harro

Duela bi urte, 2018ko uztailean, El Español hedabide digitalak Morlansko operazioan parte hartu zuten GAReko bi guardia zibil elkarrizketatu zituen. Haietako batek kazetariari aitortu zion bere taldeak hiltzeko asmoz egin ohi zuela tiro, eta elkarrizketan, biak harrotasunez mintzatu ziren 1991ko abuztuko egun hartan eginikoaz.

Hala, aitortu zuten Itziar, Leunda eta Ormaetxea «zitalkeriaz balaz josi» zituztela, eta azpimarratu zuten etxebizitzako hormetan 600 bala inpaktu baino gehiago utzi zituztela. Gainera, hildakoen gorputzak zapaldu eta txistua jaurti zietela adierazi zuten guardia zibil izandakoek, eta, kazetariak zehaztu zuen moduan, hitz egin ahala, elkarrizketatuak «piztuz» joan ziren, panorama politiko garaikideari ere erreferentzia egiteraino: «Horiek [Itziar, Leunda eta Ormaetxea] Pedro Sanchezek ez ditu sekula beren etxera eramango».

Horiek horrela, duela 30 urteko operazio horren nondik norakoak oraindik argitzear daudela pentsatzen dutenak ez dira falta. Halaber, larunbatean oroimen ekitaldi bat egingo dute Morlansen, 12:00etan.]]>
<![CDATA[Sufrimendua besterik sortzen ez duen sistema]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1912/002/001/2021-08-14/sufrimendua_besterik_sortzen_ez_duen_sistema.htm Sat, 14 Aug 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Agirre Perez https://www.berria.eus/paperekoa/1912/002/001/2021-08-14/sufrimendua_besterik_sortzen_ez_duen_sistema.htm
4.100 lagun horietatik ia denak Afrikatik datoz, baina gehienak ez daude Irunen. Frantziako Gobernuak mugan ezarritako kontrol hertsiak ez du eragozten migratzaileak igarotzea, ezta tapoirik sortzen ere, baina igarobidea oztopatu eta arriskutsu bilakatzeko efektu gordina du. Horren adibide dira maiatzean eta joan den igandean, hurrenez hurren, Bidasoa ibaian itotako Yaya Karamokoren eta Abdoulaye Koulibalyren heriotzak. Bolikostarra zen bata, eta ginearra bestea, eta haien jatorrizko herrialdeetatik Frantziara iristeko bide luze eta arriskutsua egin zuten biek, baina, zoritxarrez, haien etorkizuna ustez zirkulazio librekoa den Europako barne muga batean hondoratu zen.

Irungo Harrera Sareko Jon Arangurenek salatu du igarobide seguruen faltan bi migratzaileak ibaira jotzera bultzatu zituen kontrol polizialak sufrimendua sortzeko besterik ez duela balio. Haren ustetan, migrazioaren jarioa eteteko gai ez dela ikusita, Frantziako Gobernuak mugan egiten duen kontrolaren izateko arrazoi bakarra «itxurakeria hutsa» da: «Migrazio ilegalaren eta mafien aurka zerbait egiten dutela erakutsi nahi dute, Fronte Nazionala bakarrik ez uzteko diskurtso horrekin». Hala, adierazi du «terrorismoaren aitzakiarekin» lehenik eta koronabirusarenarekin gero poliziak «kontrol arrazistak» egiten dituela muga gurutzatzeko bide nagusietan.

Gainera, Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak ohartarazi du Frantziak Schengengo Ituna betetzeari utzi diola, Europako hainbat herrialderen arteko mugetako kontrolak ezabatu zituen hitzarmena: «Frantzia ez da Schengengo Ituna betetzen ari; ez da susmo bat, ezta ateraldi bat ere, errealitate bat da». Hain zuzen, kontrol diskriminatzaileak egiteaz gain, Frantziako Poliziak legez kanpoko itzulketak ere egiten dituela onartu du Legarretak, eta jakinarazi du Jaurlaritzak dagoeneko «behar den lekura» helarazi duela gaiarekiko duen «kezka».

Iparraldera iritsitako pertsona migratzaileen eskubideen defentsan lan egiten duen Etorkinekin elkarteko Amaia Fontagneren arabera, itzultze horiek egunero gertatzen dira, baita mugatik urrun ere. Izan ere, Bordelen, Hendaiatik 200 kilometro baino gehiagora, agenteek atxiki eta auto batean sartuta Hegoaldera itzuli dituztenen kasuen berri ere izan dute. Eta baita hainbat aldiz itzuliak izan direnenak ere: «Pertsona bera modu ilegalean dozena bat aldiz itzularaztera heldu da Polizia. Haientzat errutina bilakatu da».

Alternatibak bilatu beharra

Muga oinez, autoz, autobusez, trenez edo barkuz igarotzeko zailtasun guztien aurrean, migratzaile ugarik Bidasoa ibaia uretatik zeharkatzeko apustua egiten dute, Harrera Sareko kideek hori ez egiteko eskatu arren. «Hona iritsi aurretik pasatu duten guztiarekin, muga hori gainditzea erraza dela iruditu daiteke, baina arriskutsua da oraindik ere, ibaiak korronte indartsuak dituelako», zehaztu du Arangurenek. Gainera, Harrera Sareko kideak gogorarazi du Irunera heldutako migratzaileei muga gurutzatzen laguntzeko zerbitzua eskaintzen dieten «oportunistak» hurbiltzen zaizkiela: «50 edo 100 euroren truke beste aldera pasatuko dituztela esaten diete, eta kasu batzuetan engainatu eta zubian bertan uzten dituzte, eta bestetan ibaira eramaten dituzte, horrek dakarrenarekin». Ertzaintzak eta Guardia Zibilak ibaiaren inguruko zainketa areagotu dute maiatzeko heriotzaz geroztik, baina Harrera Sarekoak eszeptikoak dira erabaki horrekin, eta azpimarratu dute migratzaileak ibaira eraman dituena, hain zuzen, kontrol poliziala dela, eta hura saihesteko bide arriskutsuak bilatzen jarraituko dutela.

Desesperazioak bultzatuta

Irungo Harrera Sarearen iritziz, Koulibalyren kasuan bezala igerian ez dakien pertsona bat ibaia gurutzatzera mugiarazteko erabakiaren atzean kontuan hartu beharreko hainbat aldagai daude, guztien artean desesperazioz beteriko koktel arriskutsu bat osatzen dutenak. Hala, mugako kontrol zorrotzaz, behin eta berriz itzularazia izanaz eta jasotako gomendio arriskutsuez gain, Irunen pasatzen duten denboran migratzaileek egoera latzak pairatu behar izaten dituztela ere nabarmendu du Arangurenek, hiriko aterpean lo egin ezinik geratzen direnei erreferentzia eginez: «Hiru edo lau egun pasatu eta gero, kalean uzten dituzte, eta beste askori ez diete sartzen ere uzten, lekua izan arren, baldintza jakin batzuk betetzen ez dituztelako. Horrek eragin zuzena du kalean dagoenaren desesperazioan, eta hori bertako erakundeen ardura ere bada».]]>