<![CDATA[Iñaki Berastegi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sun, 17 Oct 2021 02:44:53 +0200 hourly 1 <![CDATA[Iñaki Berastegi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Dirua edonondik eta edonola]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2021-10-14/dirua_edonondik_eta_edonola.htm Thu, 14 Oct 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2021-10-14/dirua_edonondik_eta_edonola.htm The Athletic agerkari digitalean duen zutabean idatzitako esaldia da.

Badira egun batzuk Saudi Arabiako Erresumaren PIF estatuko inbertsio funtsak Tyne and Wear konderriko kluba erosi zionetik Mike Ashley enpresaburu britainiarrari. 354 milioi eurorengatik egin zuen. Sports Direct kirol arropa kate ezaguneko nagusiak hamalau urte eman ditu Ingalaterrako talde historikoetako bat nahieran zuzentzen, ia batere inbertsiorik egin gabe, erdipurdiko talde bihurtu duen arte. Bada, nazkatuta zeuden zaleak, eta gogotik ospatu dute jabea aldatzea. Salmenta horren ostean, Premier Leaguen ari diren lau talde baino ez daude, erabat, jabe britainiarren esku: Tottenham, Brighton & Hove Albion, Brentford eta Norwich.

Beste hamasei taldeetan, britainiarrekin batera edo bakarka, mundu osoko hamar herrialdetako inbertsiogile edo jabeak daude. Amerikako Estatu Batuetakoak dira nagusiki, baina baita Asiakoak ere, eta, nola ez, Ekialde Hurbilekoak. Alvaro Romeo kirol kazetaria (Bilbo, 1983) 2008az geroztik Londresen bizi da, eta TalkSport, DAZN, BBC eta The Athletic hedabideentzat egiten du lan. Kluben jabeak direla-eta hainbatetan «erroak» gal daitezkeela aitortu arren, uste du zaleek oraindik ere «identifikazio handia» dutela klubekin: «Hori ez da galdu. Ikusiko dugu etorkizunean gertatzen den edo ez, baina zaleek sentitzen dute euren klubaren norabidean asko dutela esateko. Superligaren berri eman eta biharamunean, adibidez, Stamford Bridge [Chelsearen zelaia] inguruan, egitasmoaren aurkako manifestazio jendetsua egin zuten. Roman Abramovitx jabea errusiarra da, zerikusi gutxi du kultura ingelesarekin. Baina jabearekin ez bada, klubarekin bai, klubarekin identifikatuta sentitzen jarraitzen dute zaleek».

Horri lotuta, Romeok nabarmendu nahi izan du beste liga batzuetan ez bezala Ingalaterran klubak erosi dituzten kanpotarrek, orokorrean, ez dituztela «zor handiak» sortu: «Malagarekin Espainian gertatu zen, besteak beste. Ingalaterran ez da horrelakorik izan. Kluba ondo kudeatuta badago, kanpotarren esku uztearen errezeloak desagertu egiten dira». Izan ere, bertako jabe batzuek askotan klub asko galbidera eraman dituzte: «Portsmouth eta Blackpoolen kasuak hor daude, besteak beste. Kanpoko diruari inolako muzinik egiten ez dion liga da; liga liberalizatua. Beraz, dirua inbertitu nahi duenarentzat oso erakargarria da. Brexit-a egon bada ere, kanpoko diruari ongietorria ematen jarraitzen zaio».

Hiru urte atzera, 5.014 milioi eurorengatik saldu ziren 2019. eta 2022. urteetarako ligako telebista eskubideak. Hala, ligak propioki sortu, telebista eskubideengatik jasota edo kanpotik lortzen duen dirua dela eta, Europako gainontzeko liga guztiak ezin dira Premier Leaguerekin ia lehiatu.

Newcastleren salmenta orain sinatu bada ere, 2020ko udaberrian hasi zituzten negoziazioak. Ashleyk eta PIF funtsak akordioa itxi zuten, baina Premier Leaguek ez zuen onartu. «Ligak 2020an mila traba jarri zituen. Orain, aldiz, berehala itxi da akordioa. Niri iruditzen zait 2020ko maiatzean dena lotuta utzi zutela. Baina Saudi Arabia auzitan zegoen BeinSports plataformarekin, haien seinalea Ekialde Hurbilean modu ilegalean banatzen zelako», azaldu du Romeok. Hori ez ezik, Premier Leaguek akordioa onartu zezan, Saudi Arabiako Koroak klubaren erabakietan zuzenean esku hartuko ez duela ere bermatu da.

Baina zaila izango da esku hartze hori ekiditea. «Zuzendaritza berriaren organigrama aztertzen bada, ikusten da Ekialde Hurbileko izen asko daudela. Erabat menperatuko dute kluba. Kanpokoa den jabetzari tokiko itxura eman nahi izan diote Amanda Staveley PCP funtseko buru britainiarraren parte hartzearekin».

Etorkizuneko kezkak

Eta zergatik aukeratu dute Newcastle? «Klub erakargarria delako. Masa sozial handia eta oso fidela dauka, baita zelai handi bat ere. Kontua da egun ez jaisteko borrokan ari den talde bat dela». Eta zertarako nahi du Saudi Arabiak horrelako klub bat? «Ez dut uste atzerrian herrialdeak duen irudia zuritzeko denik, herrialdean bertan dutena hobetzeko baizik. Saudi Arabiaren egoeraz orain bezainbeste eta hain modu sakonean ez da sekula hitz egin».

The Athletic agerkari digitalak jabe berriaren harira egindako inkestaren arabera, botoa eman duten %83 kezkatuta daude Saudi Arabian urratzen diren giza eskubideekin. «Ashleyren agurrak sortutako bozkarioa amaitu eta klubaren errealitatea benetan nolakoa den ikusten dugunean jakingo dugu zaleek jabe berriekiko zer jarrera duten alde horretatik». Romeori bi galdera nagusi sortu zaizkio: «Batetik, futbolariak noizbait hasiko al dira horrelako klubei uko egiten? Eta, bestetik, PIF funtsa emaitzak ez lortzeaz nekatzen bada, zer egingo du klubarekin? Oso zaila egingo zaie Manchester Cityren, Manchester Uniteden, Chelsearen edo Liverpoolen pare jartzea. Pazientzia galtzen badute erabaki drastikoak hartzen hasiko dira?». Beldurra sortu dute, behintzat, merkatuan egin dezaketenarekin.]]>
<![CDATA[«Pilotari handiei aurre egiteko gai naizela erakusteko aukera da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/025/001/2021-10-07/pilotari_handiei_aurre_egiteko_gai_naizela_erakusteko_aukera_da.htm Thu, 07 Oct 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1855/025/001/2021-10-07/pilotari_handiei_aurre_egiteko_gai_naizela_erakusteko_aukera_da.htm
Maila nagusiko txapelketa bateko final-laurdenetara iritsi zara. Ez da gutxi, ezta?

Ez, noski. Txapelketan ofizialki sartzeko, Irribarriaren aurkako atarikoa gainditu behar nuen. Tentsio handiko partida izan zen niretzat, baina, zorionez, garaipena lortu nuen. Ondoren, txapelketako lehen kanporaketan, Artola gainditu izanak konfiantza handia eman dit. Orain, beste hiru partida bermatuta dauzkat; disfrutatzera aterako naiz, eta ea gerra apur bat ematen ahal dudan.

Zure ibilbideko momenturik garrantzitsuena da?

Bai, hala esango nuke. Lehenengo mailako txapelketa batean estreinakoz ari naiz, eta maila honetako pilotarien aurka jokatzen dudan lehendabiziko aldia da.

Promozioko lau eta erdikoa irabazi izanak eman dizu maila nagusikoa jokatzeko aukera. Zein da sari hobea, txapelketa irabazi izana edo maila nagusikoan parte hartzeko aukera lortzea?

Bigarrena, duda barik. Bigarren Mailan asko jokatu duen pilotari orok are gehiago baloratzen du maila nagusikoekin jokatzeko aukera. Promozio mailako bi txapel irabazi arren, horrelako pilotarien aurka jokatu eta garaipenak lortzea txapela baino gehiago estimatzen da. Pilotari hauen kontra aritzea sari handia da niretzat.

Galtzeko gutxi duzula esan daiteke. Baina, aldi berean, demostratzeko nahia ere izango duzu barruan. Zer sentipen da nagusi?

Txapelketa honetan dauden pilotari guztiek izen eta maila handia dute. Alde horretatik, ezer galtzeko ez dudala aterako naiz kantxara. Demostratzeko grina hori badaukat. Pentsatzen dut hauxe izan daitekeela nire aukera horrelako pilotari handiei aurre egiteko gai naizela erakusteko. Orain arteko bi partidetan, aste barruan egiten dudan lan guztia ondo erakutsi dut; tentsioa eta urduritasuna ere ondo kudeatu ditut, eta ea hurrengo hiru partidetan ere horrela egiten dudan.

A multzoan zaude, Jokin Altunarekin, Oinatz Bengoetxearekin eta Peio Etxeberriarekin batera. Nola ikusten duzu multzoa?

Gogorra. Txapelketa honetan dauden pilotari guztiak, nire aldean, izen handikoak dira. Beraz, multzo bat zein bestea gogorra zatekeen. Dena den, multzoei erreparatuta, uste dut A multzoa errazagoa izan daitekeela. Lehenengo partida izar handienaren kontra daukat, Altunaren kontra. Ez dut ezer galtzeko. Beste bi partidetan Artolaren aurka erakutsi nuen maila ematen badut sailkatzeko aukera izango dudala iruditzen zait.

Multzo bakoitzetik bi pilotari sailkatzen dira finalerdietarako. Altuna segurutzat ikusten duzunez, beste hiruren artean egongo da bigarren postua?

Hala ematen du. Altuna egungo izar handienetakoa da, eta, Ezkurdiarekin batera, azken urteetako lau eta erdiko dominatzaile nagusia da. Multzo honetan esan genezake bera dela lehenengo posturako faborito nagusia, eta gero bigarren posturako beste hirurak gaude.

Finalerdietarako sailkatzeko helburua jarri diozu zeure buruari?

Bai, dudarik gabe. Pilotari guztiek helburuak jartzen dizkiogu geure buruari, eta bat betetzean, beste bat jartzen diogu. Lehendabiziko helburuak Irribarria eta Artola menderatzea ziren, eta hirugarrena finalaurrekoetarako sailkatzea da. Hori lortuko banu, ikaragarria litzateke. Dena den, gustura nago orain arte egindako lanarekin.

Aurkariak kontuan hartuta, txukun arituta kanpoan geratuko bazina ere ez litzateke porrot handia, ezta?

Ez litzateke porrot handia izango, ez. Nire jokoa erakutsi nahi dut. Aurkariak irabazten badit, behintzat pilotan hobeto jokatu duelako izan dadila, eta ez nik partida oparitu diodalako. Sailkatu gabe ere, hiru partidak ondo jokatzen baditut, egindakoarekin konforme izango naiz.

Lehenengo aldiz ariko zara Jokin Altunaren aurka.

Bai. Profesionaletan ez ezik, afizionatu garaian ere uste dut ez genuela sekula buruz buru elkarren kontra jokatu. Partida oso berezia izango da, kantxatik kanpora lagun handia delako. Kantxan, ordea, bakoitzak berea nahi du.

Zer bertute lapurtuko zenioke Altunari?

Nahiz eta pilota jokatzeko trebezia handia duen, daukan mentalitatea lapurtuko nioke: burua. Mentalitate hori ezinbestekoa da kirolean sortzen diren egoerei aurre egiteko. Jokinen bertute onena hori da, burua.

Ahulgunerik badu?

Baten bat izango du, denok dauzkagun bezala. Baina, egia da dauzkan ahulgune horiek oso ondo ezkutatzen dakiela, ez zaizkio ia ikusi ere egiten eta. Orain arte egin dudan joko berari eutsiko diot: ondo sakatu, eta, nahiz eta sakez zuzenean tanto ez egin, sake bueltan, bigarren pilotakada horretan, min handia egitea gakoa da. Horrelako pilotarien aurka, opariak garesti ordaintzen dira, eta hori ere zaindu beharko dut. Partida osoan arreta ez galdu, eta ahal dudanetan tantoa azkar amaitu.

Maila nagusiko pilotarien artean bat gehiago izatea, edo promozio mailan dominatzaile izatea: zer nahiago duzu?

Oraindik ez dakit zer den maila nagusikoen artean bat gehiago izatea. Dakidana da oraindik Bigarren Mailako pilotaria naizela, eta txapelketa hau bukatzen denean nire mailako partidak jokatzen segituko dudala. Bost urte daramatzat profesionaletan, eta, gutxi-asko, beste pilotari batzuekin gertatu dena ikusita, badakit nola funtzionatzen duen mundu honek. Hori jakinda, momentua are eta gehiago disfrutatu behar dut. Txapelketa txukun bat egiten ahaleginduko naiz. Hori dut buruan.]]>
<![CDATA[Nola sortu bizimodu berri bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1928/024/001/2021-10-05/nola_sortu_bizimodu_berri_bat.htm Tue, 05 Oct 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1928/024/001/2021-10-05/nola_sortu_bizimodu_berri_bat.htm
Ane Bergara futbolari ohiak (Bera, Nafarroa, 1987) eta Iñaki Otxandorena pilotari ohiak (Oronoz-Mugairi, Nafarroa, 1977) hamabost urte eman zituzten goi mailako kirolean. Berako Labiaga ikastolako irakaslea da Bergara, eta Iruñean taxi gidaria Otxandorena. Biak ala biak «gustura» daide beren ogibidearekin eta bizimoduarekin.

Bergarak ikasketekin uztartu du beti futbola. Irakasle Ikasketetan eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da, eta fisioterapia ikasketak ere abiatu zituen. «Beti oso kontziente izan naiz futbola gaurko ogia eta biharko gosea zela. Banekien futbola amaitutakoan nire bizitza berrantolatu beharko nuela. Horregatik, kirol ibilbide guztian prestatu nintzen momentu horretarako», azpimarratu du futbolari ohiak. 2019ra arte Athleticekin kontratua bazuen ere, 2018an, kontratua eten, eta bere ibilbidea amaitzea erabaki zuen. Aurrez, Lagunak-en, Realean, Espanyolen eta Bartzelonan aritu zen.

Prestakuntzari eta ikasketei dagokienez, Otxandorenak bestelako bidea hartu zuen: «Gaztetatik pilota bakarrik egiten nuen. Damutzen naiz ikasketekin jarraitu ez izanaz, baina ez nituen pilota profesionalagatik utzi, bestelako kontuengatik baizik». Pilotan jarraitzeko «gosea»bazuen ere, Asegarcek (gaur egungo Baiko) ez zion kontratua berritzea eskaini. Baztandarrak 35 urte zituen orduan. «Anbulantziak gidatzeko eta bestelako ikastaro batzuk egin nituen arren, zer egin nahi nuen ere ez neukan batere garbi». Halere, erretiroa hartzea ez zen «trauma» bat izan: «Pixkanaka ikusten nuen bukaera iristear zela».

Exijentzia eta higadura handiko ibilbideari amaiera emanda, bi kirolarien lehen asmoa atseden hartzea zen. Lehengusuarekin Irungo Mariño taldera jokatzera joan zen Bergara, eta, beste maila batzuetan bada ere, pilotan jokatzen jarraitu zuen Otxandorenak. Hasieran, ez batak ez besteak ez zuten presa handirik lana aurkitzeko. «Pilotan irabazitako diruarekin ezin zara luzaroan bizi, figura handi bat ez bazara behintzat. Jokatzen zaudenean, irabazten duzunarekin ondo bizi zara, baina hori ez da betiko. Taxiaren plaza erosi, eta autoan erabili nuen diru hori», azaldu du Otxandorenak. Futbola utzitakoan, Bergararen egoera ekonomikoa ez zen «etxafuegoak botatzeko modukoa». Gurasoen etxean bizi zen. «Momentua bizi nezakeen, baina banekien ezingo nuela denbora aunitzez horrela jarraitu». Horri lotuta, emakumezkoen futbolean indarrean sartzear den lan hitzarmena «nahitaez» bete behar dela uste du: «Bere alde txarrak ere badituen arren, aurrerapauso handia izango da. Gehiegi luzatzen ari da, eta klub batzuetako jokalarien baldintzak ez dira batere onak».

Mariñon jokatzen hasi eta berehala orpazurda apurtu zuen. Errehabilitazioan zegoela eman zioten bere ikastola izandakoan irakasle hasteko aukera: «Arriskatu egin genuen, haiek eta nik, baina ordutik ikastolan jarraitzen dut». Arriskatu, ikasketak egin bai baina irakaskuntzan sekula lan egin gabekoa zelako. «Zure etorkizuneko ogibidea izango den horretan ez duzu inolako esperientziarik. Futbolean hobea izateko prestatzen zaituzte, baina kirolaren osteko bizitza horretarako ez zaituzte laguntzen. Horretaz kontziente ez izatea arriskutsua da».

Urtebete etxeko zereginetan eman ondoren erabaki zuen taxia gidatzen hastea Otxandorenak: «Pilotariak asko ibili gara autoan, eta ohituta gaude ordu asko gidatzera». Erretiroa hartu aurretik, ideia hori buruan zuen, Arturo Arbizu pilotari ohi eta lagunari esker. «Pilotari izatea luxua izan zen. Halere, argi neukan ez nuela jarraitu nahi pilotaren munduarekin lotura zuen lanpostu batean. Pilota ikusten jarraitzen dut, baina ez dut bertan egoteko asmorik». Futbolarekin ate hori erabat itxi gabe dauka Bergarak: «Gipuzkoako Futbol Federazioan lehendakariordea naiz, eta Euskadi Irratian futbol partidetan aditu lanak egiten ere hasi naiz. Irakaskuntzan nire lekua aurkitu dut, baina bizitza luzea da. Batek daki non amaituko dudan».

Askatasun handiagoa

Zerbaitetan erabat ados badaude Otxandorena eta Bergara, euren egunerokoa antolatzeko duten askatasunean daude ados. «Lehen, asteburu guztiak beteta neuzkan, derrigorrez. Orain, federazioan nagoenez, partida asko ikusten ditut, baina nik hala erabaki dudalako. Zer egin nik aukeratzea da gakoa».

Iritzi berekoa da Otxandorena: «Taxiak bere gauza txarrak ditu, noski. Lehen baino ordu gehiago sartu behar ditut. Baina, aldi berean, gure ordutegia moldatzeko aukera daukagu. Askatasun hori badaukat. Ez da fabrika batean lan egitea bezala». Kirolak asko eman bazien ere, kendu ere gauza asko kendu zizkien eta.]]>
<![CDATA[«Finalerdietara iritsi nahi dugu gutxienez»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1864/020/001/2021-09-30/finalerdietara_iritsi_nahi_dugu_gutxienez.htm Thu, 30 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1864/020/001/2021-09-30/finalerdietara_iritsi_nahi_dugu_gutxienez.htm
Nolako taldea osatu duzue Ohorezko Mailan jokatuko duzuen bigarren denboraldirako?

Iragan denboraldiko taldearen antzekoa izango da: txikia eta oso dinamikoa. Aurreko lerroa apur bat hankamotz geratu zaigu, eta, beraz, ikusi beharko dugu postu horretako etxeko jokalariek bigarren denboraldi honetan aurrerapauso bat ematen duten. Beste postu batzuetan maila handiko jokalariak ditugu, nahiz eta egia den Espainiako selekzioarekin aritzen diren jokalariek, duten egutegiarekin, gutxi jokatuko dutela gurekin.

Amaia Erbina eta Barbara Pla jokalari garrantzitsuek ez dute taldean jarraituko, besteak beste. Baja garrantzitsuak dirudite.

Bai, hala da. Ikusi beharko dugu ekarri ditugun jokalariekin hobera edo okerrera egin dugun. Iera Etxebarria, Joana Murray, Ageda Pis, Nut Mora, Lauren Roberts eta Jessi Courtman fitxatu ditugu. Iera Etxebarria da egin dugun fitxaketarik garrantzitsuena; ilusioa egiten digu gure elastikoarekin ikusteak. Courtman eta Robertsi dagokienez, gurekin lan egiten duen Jobs Sports LLC jokalarien bitartekari agentziari esker sinatu ditugu. Gustura lan egiten dugu agentzia horrekin.

Mailari eusteko helburua izanagatik ere, finala jokatzeko zorian izan zineten. Denboraldi berrirako, helburuak eguneratzea beharrezkoa izango zen, ezta?

Ez dut beste erremediorik izan [kar, kar, kar]. Ezin dugu urte batean finalerdia jokatu eta hurrengoan zortzigarren amaitu. Porrot handia litzateke hori, argi eta garbi. Finalerdietara iritsi nahi dugu, gutxienez. Ez diot nik soilik, jokalariek ere uste berbera dute.

Majadahondaren aurka azken segundoetan galdu zenuten finalerdia. Ikasgai ona izan da?

Lehen zati oso ona jokatu genuen. Baina bero handia egiten zuen, eta nire jokalariek beroarekin ez dute gustura jokatzen. Atsedenaldian, jokalari batzuk leher eginda zeuden, zorabiatuta eta botaka egiteko gogoarekin. Esan genuen ezin genuela partida galdu, baina ez genuen bigarren zati ona jokatu. Porrot horrek mila entrenamenduk baino gehiago irakasten du.

Liga erregularra luzeagoa izango da aurten. Aldaketa handia da?

Hamalau jardunaldi dira, eta jokalariak ez daude ohituta hainbeste neurketa jokatzera. Niretzat aldaketa handia da, bai. Partida horiei jokalariek beren selekzioekin jokatu behar dituztenak gehitu behar zaizkie. Hortaz, maila handiko talderik luzeena duenak abantaila izango du. Maila handiko hamabost jokalarirekin ezin da horrelako liga bat ondo jokatu.

Alde horretatik, nola ikusten duzu taldea?

Ez gaude nahiko nukeen tokian. Are gehiago, urrun gaudela esango nuke. Gustatuko litzaidake goi mailako 30 jokalari izatea lehen taldean, eta beste 30 bigarren taldean, Erregional mailakoak.

Urrun zaudetela diozu. Goi mailako zenbat jokalari dituzu zure aginduetara?

Goi mailan jokatzeko moduan dauden 27 jokalari izango nituzke, lana ondo egiten jarraitzen badugu. Denera, 42 jokalarirekin ari gara lanean. Harrobian neska asko ditugu, baina, kluba ez denez heldutasunera iritsi, oraindik ezin ditugu lan horren fruituak jaso.

Denboraldiaurrean egindako lanarekin gustura amaitu duzu?

Oso luzea egin zaigu. Abuztuaren 15ean hasi ginen lanean, eta iruditzen zaigu denbora asko igaro dugula prestaketan. Lehiatzea gogoko duen taldea daukat, eta lehiatzen ez duenean urduritu egiten da. Egiari zor, entrenamenduetan hobekuntza handia nabari dut. Ea sistema landuagoak aplikatu eta gauza ezberdinak egiteko gai garen aurrerantzean.

Sanse Scrum taldearen aurka abiatuko duzue denboraldia. Nolako aurkaria da?

Denboraldi batetik hurrengora taldeak asko aldatu ohi dira, eta, beraz, zaila egiten zait zer-nolako aurkaria izango den aurreikustea. Argi daukadana da partida zaila izango dela, eta, gainera, belar artifizialean jokatu beharko dugu; ez gaude ohituta. Azkenaldian taldea aldatzen ari da: ikasle izateari utzi, eta langile bilakatu dira jokalari batzuk. Jokalari batzuek ezingo dute lehen partida jokatu. Horregatik, berriro diot, talde luzea izatea ezinbestekoa da, hutsuneak hutsune, partida guztiak bermeekin lehiatzeko.]]>
<![CDATA[Asmo desberdinekin hasiko dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2102/021/001/2021-09-30/asmo_desberdinekin_hasiko_dira.htm Thu, 30 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/2102/021/001/2021-09-30/asmo_desberdinekin_hasiko_dira.htm
JULEN GOIA
Ordizia errugbi taldeko jokalaria


«Ligako edo Kopako finala jokatzea da helburua»

Ligako talde guztiak «asko» indartu direnez, denboraldi «oso lehiatua» espero du Julen Goia (Idiazabal, Gipuzkoa, 1991) Ordiziako jokalari eta kapitainak. Iñigo Marotiasek zuzentzen duen taldeak oinarria mantendu du: «Lau jokalari fitxatu ditugu, eta beste lau jokalarik utzi dute taldea. Etorri direnak zein joandakoak, guztiak, kanpoko jokalariak ziren. Horrez gain, aurreko denboraldiaren bigarren zatian atzerrian egin zuen Alain Araña berreskuratu dugu».

Taldea ez da asko aldatu, eta gauza bera esan daiteke helburuei buruz. «Ligako edo Kopako finala jokatzea da helburua. Partida batera edozer gerta daiteke. Jokalariengandik ateratako helburu eta asmoa da hori». Joan den denboraldian, Bartzelonak kanporatu zuen Ordizia ligako final- laurdenetan. «Demostratu dugu talderik indartsuenei irabazteko gai garela. Halere, egia da momentu gakoetan gauzak hobeto egiteko heldutasun apur bat falta izan zaiola taldeari. Uste dut egin ditugun hutsetatik ikasi dugula».

Beste behin, Altamirako gotorlekua denboraldiko arrakasten oinarria izango da, Goiaren ustez: «Iaz partida bakarra galdu genuen. Guretzat, mentalki, oso faktore garrantzitsua da. Funtsezkoa izango da Altamira jendez betetzea, etxean dugun indar eta maila hori mantentzeko».

Aurreko denboraldiko borreroari, Bartzelonari, egin beharko diote bisita asteburuan: «Barruan dugun arantza hori kentzeko aukera ederra da. Guk egin bezala, eurek ere taldearen oinarria mantendu dute. Ikusiko dugu bi taldeak zein mailatan dauden».

PEIO URRUTIA
Gernika errugbi taldeko jokalaria

«Aurkarientzat zelai gogorra izango da Urbieta»

«Kezkatuta» abiatuko du Gernikak denboraldia, Peio Urrutia (Gernika, Bizkaia, 2000) jokalariak dioenez. Izan ere, Bizkaiko bi fitxaketa baino ez ditu ofizial egin, beste batzuk itxiak dituen arren: «Burokrazia arazoak direla eta, Hegoafrikako jokalari batzuk oraindik ez dira Gernikara iritsi, eta ez dakigu noiz helduko diren». Gauzak hala, oraindik ez dakite zehazki zer talde izango duten lehen jardunaldian. «Ez da liga hasteko modurik onena, taldea eginda izateak lasaitasuna ematen dizulako».

Etxeko jokalarien maila izan zen igoera lortzeko gakoa, baina Ohorezko Mailan, atzerritarrek ematen duten kalitate jauzia ere «beharrezkoa» ikusten du Urrutiak: «Atzerritarrik gabe oso zaila da mailari eusteko helburua lortzea. Oinarria etxeko jokalariak dira, baina momentu erabakigarrietan, kanpoko jokalarien maila eta esperientzia beharrezkoak dira». Talde gaztea dute basurdeek, eta esperientzia falta hori lehen partidetan nabarituko dutela uste du Urrutiak: «Gazte gehienek ez dute Ohorezko Mailan jokatu. Aldaketa oso handia izango da».

Mailari eutsi, edo azken bi postuak ekiditeko borroka horretan, etxeko partidak izango dira «gako nagusia»: «Jokatzeko modua bera baino garrantzitsuagoa izango da. Urbietan lokatz asko sortzen da, eta talde asko ez daude baldintza horietara ohituta. Aurkarientzako zelai gogorra izango da». Gainera, zaleak itzuliko dira harmailetara: «Gogo handiz daude. Haien babesa erabakigarria izango da».

Hasi, baina, etxetik kanpo hasiko dute liga. «Santboiana oso talde ona da. Orain, belar artifizialean jokatzen dute, eta horrek are gehiago zailduko du partida guretzat. Bidaia ere luzea da, eta, beraz, partida gogorra izango dugu».]]>
<![CDATA[Etxean uso segitzen du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1936/022/001/2021-09-24/etxean_uso_segitzen_du.htm Fri, 24 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1936/022/001/2021-09-24/etxean_uso_segitzen_du.htm
Etxean lehendabiziko garaipena lortu ezinda jarraitzen du Osasunak. Lau partidatan bi berdinketa eta bi porrot, hori da balantzea. Lehenengo bi partidak hutsean amaitu ziren, baina ondorengo bietan zazpi gol sartu dizkiote. Gehiegi, gauza onerako. Aldiz, Sadarretik kanpo jokatu dituen bi neurketak irabazi egin ditu. Kalean otso ari da, etxean uso.

Partida irekia espero zuen Jagoba Arrasatek, eta baita asmatu ere. Alavesen aurka garaipena lortu zuen hamaikako bera atera zuen, baina Mendizorrotzan izan zuen atzealdeko sendotasuna eta azken metroetako zehaztasuna falta izan zitzaion etxeko taldeari. Kontraerasoetan zuzen eta azkar jokatuta irabazi zuen neurketa Manuel Pellegriniren taldeak.

Ondo ekin zion lehiari Osasunak. Presioa goian eginez eta baloiak azken metroetan lapurtuz, Betis bere area inguruan setiatu zuen. Gorritxoen erritmo itogarri horri aurre egiteko, baloi jabetza luzeak baliatuta, partida lokartu zuen Sevillako taldeak (Espainia). Halako batean, 21. minutuan, falta jaurtiketa bat motzean aterata, bisitariek lo harrapatu zituzten etxekoak; azpitik egindako erdiraketa ez zuen David Garciak nahi bezala urrundu, eta Kike Hermoso debutariak aldaratzea aprobetxatu zuen baloia sarera bidaltzeko: 0-1.

Kontraerasoan beste gol bat sartzeko bi aukera on ere izan zituen Betisek, baina barkatu egin zuen. Osasunak, ez. Taldeko jokaldi on batean, Torresek Claudio Bravoren aurrean bakarrik utzi zuen Kike Garcia, eta aurrelari espainiarrak ez zuen huts egin: jaurtiketa dotore batekin gainditu zuen txiletarra, neurketako 38. minutuan.

Bigarren zatiaren hasieran, lehengo lepotik burua: Osasuna nagusi, eta bigarren gola egiteko zorian. Gutxi falta izan zitzaien Kike Garciari eta Darko Brasanaci gorritxoak aurreratzeko. Betisek ere izan zuen berea, Guido Rodriguezen oinetan. Hortik aurrera, partida erabat hautsi zen. Bigarren golaren bila gora egin zuen nabarmen Osasunak, eta Betisek arrisku handia sortzen zuen kontraerasoetan. Gorritxoen bigarrena gertuago zegoela zirudienean iritsi zen espainiarren gola: Guardadok luze jokatu zuen Montoyarekin, eta haren erdiraketa buruz errematatu zuen Juanmik, sarera. Hasieran, marrazainak baliorik gabe utzi zuen jokaldia, baina, azkenerako, gola balekoa zela erabaki zuten epaileek. Ahalegindu ziren etxekoak neurketa berdintzen, baina etxetik kanpo hobeto ari dira. Luzapenean, Willian Josek biribildu zuen Betisen garaipena.]]>
<![CDATA[«Denboraldia motza egin zaigu; orain gaude sasoirik onenean»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2128/016/001/2021-09-21/denboraldia_motza_egin_zaigu_orain_gaude_sasoirik_onenean.htm Tue, 21 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/2128/016/001/2021-09-21/denboraldia_motza_egin_zaigu_orain_gaude_sasoirik_onenean.htm
Nola definituko zenuke amaitu berri den denboraldia?

Santurtzirentzat eta guretzat denboraldi historikoa izan da, Liga, Kontxa eta makina bat bandera irabazita. Gutxi gehiago eska dakioke denboraldi bati. Negu-negutik txapelketa guztiak irabazita, eta lehen asteburuan lehen bandera eta ligako lidergoa lortuta, denboraldi zoragarria izan da.

Orio utzi eta Santurtzira joatea erabaki zenuen iaz. Asmatu zenuela esan daiteke?

Inork ez dizu baieztatzen aldaketa baten ostean horrelako denboraldi bat egingo duzunik. Arriskatu egin nuen, familiaren babesarekin, eta arrakasta izan dut. Denboraldi arraro baten ostean, Orion apur bat saturatuta amaitu nuen, eta gorputzak aldaketa bat eskatzen zidan. Iker Zabala Bermeoko taldetik dudan laguna da, eta denboraldi amaiera bakoitzean hitz egiten nuen, brometan edo serioago, Santurtzira joateko aukeraz.

Bigarren urtez jarraian irabazi du Santurtzik Eusko Label liga. Irabaztea ez ezik, nola irabazi ere garrantzitsua da, ezta?

Denboraldia luzea da, gorabeherak egoten dira, eta ezin zara uda osoan sasoi onenean egon. Maila aparta eman dugu, estropada guztiak irabazteko aukerekin uretaratu gara, baina helburu nagusia denboraldi amaierara sasoiko iristean zen, eta lortu dugu.

Oso talde erregularra izan zarete. Hori izan da liga irabazteko gakoa?

Erregulartasunak ematen dizu lanean segitzeko konfiantza. Iazkoaren antzera, erregularrak izaten hasi genuen denboraldia, baina irabazleak ere izan gara. Egun txarrei berehala buelta emateko gai izan gara, eta irabazteko beharra zegoenean garaipenak lortu ditugu.

Ligako azken lau estropadak irabazi dituzue. Bikain amaitu duzue denboraldia.

Denboraldia motza egin zaigula esatera ausartuko nintzateke. Orain dago trainerua sasoirik onenean. Ez dakit noiz arte mantendu genezakeen sasoi hau, baina konfiantzaz gainezka gaude, eta estropada guztiak irabazteko grinarekin jarraitzen dugu.

Hondarribia izan da aurkaririk indartsuena. Ama Guadalupekoa-ren mailak meritu handiagoa ematen dio zuen garaipenari?

Bai, noski. Hondarribia handi bat ikusi dugu, azken urteetako indartsuena, nire ustez. Egia da beti puntu sorta aldeko izan dugula, eta horrek konfiantza ematen dizu, baina Areseko estropadaren aurretik asko gerturatu zitzaizkigun. Gakoa izan zen Areseko estropada irabaztea, odol jario hura eteteko.

Galiziako hiru asteburuetan irabazi da aurtengo liga?

Oso emaitza onak lortu ditugu, bai. Sei jardunalditatik hiru irabazi ditugu, eta bost banderatik lau astindu: Rianxon ehunenekoetara geratu ginen. Gustura joango gara berriz ere Galiziara emaitza horiek errepikatzen badira.

Hiru liga eta sei Kontxa irabazi dituzu. Denboraldi hau berezia izan da?

Orio uzteko erabakia hartu nuenean, arraunarekin berriro ere disfrutatzea zen nire helburua, eta lortu dut. Jendeak esango du Kontxa eta liga irabazita errazagoa dela disfrutatzea; baina nik, bereziki, egin dugun bidearekin eta urte osoko lanarekin disfrutatu dut. Bete egin nau denboraldiak. Emaitzek ere zeresana dute, Kontxa eta liga urte berean irabaztea gutxiren esku dago eta.

Liga bigarrenez jarraian, eta, 36 urteren ostean, Kontxa ere irabazi du Santurtzik. Ligako azken asteburura begira, gakoa izan zen Kontxako bigarren igandean lortutako garaipena?

Bandera irabazteko grina geneukan, baina zortea ere behar da. Lehendabiziko igandean, kale zozketan ez genuen zorte hori izan, baina Hondarribiaren zigorrak apur bat ateak ireki zizkigun. Bigarren igandean parez pare aritu ostean, azken bi minutuetan traineru baten aldea atera genion Hondarribiari. Hori kolpe handia izan zen, positiboa guretzat, negatiboa haientzat. Nahiz eta liga bideratuta geneukan, gugan are gehiago sinesteko balio izan zigun.

Hiru talderekin lortu duzu TKE liga eta Kontxa irabaztea. Palmaresa betetzen jarraitzeko gogoz jarraitzen duzu?

Pribilegiatua sentitzen naiz; taldez aldatu dudanean beste maila handiko talde batera joateko aukera izan dut. Ezin da jakin berriz ere liga eta Kontxa irabazteko aukera noizbait izango ote duzun.

Zarautzen bizi zara, eta udan kilometro asko egingo zenituen Santurtzira. Garaipenek arindu dute joan-etorri hori?

Gogorra egiten da. Neguan ni arraunlari moduan entrenatzen naiz, baina nire lana ere badaukat, eta etxean, bi alabekin, nahikoa lan ere badugu. Hiru hilabete dira lehiaketan, baina dedikazioa erabatekoa da urte osoan. Garaipenek leundu egiten dute sakrifizio hori.

Izen propio asko ditu Santurtziren denboraldiak, baina, agian, guztien gainetik, Iker Zabalarena dago. Nolakoa da?

Arraunlaria zenetik beti izan da oso irabazlea; ez zitzaion galtzea batere gustatzen. Arraunlari zeneko izaera bera du orain, eta asko transmititzen du: arraunlariari haren hitzak iritsi egiten zaizkio. Bidea egiten ari da, eta oraingo esperientziak askorako balioko dio.

Ez dago argi Santurtzin jarraituko ote duen. Bermeoren deia ere jaso omen du. Zer asmo du?

Berarentzat egokiena dena aukeratuko du. Etxekoekin eta bikotekidearekin hitz egin beharko du, baina hartzen duen erabakia hartzen duela, bearentzat onena dena hartu dezala.

Zuk ere ez zenuen batere garbi utzi zure etorkizuna. Santurtzin jarraitzeko asmoa duzu?

Nik beti uzten dut nire etorkizuna airean. Denboraldia amaitutakoan, atseden hartu nahi dut, etxekoekin disfrutatu. Erabakia hartzeko denbora izango dut. Argi daukat Santurtzin oso gustura egon naizela, eta ez daukadala arazorik bertan jarraitzeko.

Erabakia hartuta daukazu dagoeneko?

Egia esan, inoiz baino lasaiago nago. Egin dugun denboraldia ikusita, seguru han edo hemen tokia izango dudala. Egon naizen toki guztietan gustura egon naiz, eta ziur ate horiek ere zabalik ditudala. Ilusioa sortzen didan zerbait eta familiarentzat ere egokia den zerbait izan beharko du. Erabakia ez daukat hartuta, baina, horrelako denboraldia egin ostean, arrauna urtebeterako utzi behar badut ere ez zait inporta.

Iker Zabalak Santurtzin jarraituko balu, zure erabakian eragina izan lezake?

Bai, hori ziur. Ikerrek Santurtzin jarraitzeak proiektu irabazlea egongo dela esan nahi baitu. Seguru aurtengo arraunlari gehienek taldean jarraitzea erabakiko luketela. Apustu segurua litzateke Ikerrentzat, baina ikusiko dugu zer erabakitzen duen. Aurrena guri, arraunlariei, emango digu azken erabakiaren berri.]]>
<![CDATA[Kaikuren itzulera, eta Getariaren eta Tolosaldearen lehen aldia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2142/017/001/2021-09-21/kaikuren_itzulera_eta_getariaren_eta_tolosaldearen_lehen_aldia.htm Tue, 21 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/2142/017/001/2021-09-21/kaikuren_itzulera_eta_getariaren_eta_tolosaldearen_lehen_aldia.htm Enbata zuzenean mailaz jaitsi zen ligako azken postuan sailkatuta, eta Tiranek ere ezin izan dio mailari eutsi, azken-aurreko postuan sailkatu ostean kanporaketa jokatu behar izan eta gero. Hala, KAE1 ligako txapelduna eta txapeldunordea ariko dira datorren sasoian gorengo mailan bi horien ordez: Getaria eta Kaiku. Getariako Esperantza lehen aldiz ariko da maila nagusian, jokatu duen laugarren kanporaketan igoera lortuta. Kaiku talde historikoa, berriz, Jose Luis Kortaren gidaritzapean, mailaz jaitsi eta urtebetera itzuli da Eusko Label ligara.

Getaria izan da kanporaketetako onena bederatzi punturekin eta zortzi punturekin Kaiku sailkatu da bigarren, bi segundora. Euskal traineruek atzetik izan dituzte hiru traineru galiziarrak, Meira, Tiran eta Bueu, hurrenez hurren. Galiziako ligan ariko dira datorren denboraldian.

Emakumezkoetan, berriz, Kontxako banderan gertatu bezala, Tolosaldeak Hondarribia eta Deustu menderatu ditu. Bi egunetako puntuak eta denborak batuta, Patxi Francesek prestatutako traineruak aise menderatu ditu aurkariak. Deustuk eta Hondarribiak baino hiru puntu gehiago lortu dituzte tolosarrek, eta 20 segundoren aldea atera die bi traineru hauei. Laugarren sailkatu da Cabo, bi punturekin.

Beraz, Hondarribia mailaz jaitsiko da, azken hiru urteetan kanporaketen bitartez mailari eutsi eta gero. Datorren urtean ETE ligan arituko dira, beraz, Gipuzkoarrak. Era berean, azken bi ETE ligak nagusitasunez irabazi eta iaz igoerako kanporaketan hirugarren amaitu eta gero, Tolosaldeko Arraun Klubak helburua bete du, eta datorren denboraldian lehenengo aldiz ariko da Euskotren Ligan, Arraun Lagunak, Orio eta Donostiarrarekin batera. Esan beharrik ez dago igotzea lortu duten hiru traineru horien hurrengo urteko helburua mailari eustea izango dela, baina herenegun ederki ospatu zuen lorpena.]]>
<![CDATA[«Baliteke nire ibilbideko sasoirik onenean egotea»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/019/001/2021-09-15/baliteke_nire_ibilbideko_sasoirik_onenean_egotea.htm Wed, 15 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1857/019/001/2021-09-15/baliteke_nire_ibilbideko_sasoirik_onenean_egotea.htm
Finalerako lau egun falta direla, zer gorputzaldirekin zaude?

Txapelketa osoan zehar sentipen onak izan ditut. Azken partida, finalerdietakoa, borobila izan zen guretzat, eta aurreko partidetan ere lan ona egin genuela iruditzen zait. Finala jokatzeko saria lortu genuen, eta ea gozatzerik dugun.

Masterseko lehenengo bi partidak galdu ostean, azken jardunaldian lortu zenuten kanporaketetarako sailkatzea. Zein da lehen fase honi buruz egiten duzun balantzea?

Lehenengo partidan izan ezik, beste guztietan nahiko ongi aritu garela uste dut. Arazo fisikoak direla eta, Elezkanok ezin izan ditu partida guztiak jokatu. Zorionez, ondo osatu da, eta bikote gisa ondo elkar ulertzen dugu. Hasiera ez zen ona izan, baina egoera iraultzea lortu genuen.

Bikotearen eta, bereziki, zure partidarik onena finalerdietakoa izan da, ezta?

Peña eta Rezustari irabazteko bagenekien bikaintasunetik gertu aritu beharko genuela. Ligaxkan ez genuen partida txarra jokatu, eta, horrenbestez, pentsatzen genuen ahalik eta ongiena jokatuta, gutxienez, aukera izango genuela. Peñari aukerarik apenas ematea zen gure estrategia nagusia, eta hori atzetik lortu nuen. Gainera, partidaren erditik aurrera, Danelek oso ondo amaitu zituen tantoak.

Zu izan zinen lau pilotarien artean onena.

Kanporaketako partidarekin alderatuta, hanketatik fresko ikusten nintzen, azkar mugituz, eta eskutik pilota oso ongi ateratzen zitzaidan. Rezusta ez zegoen eroso, eta ikusi nuen partidaren gakoa hor zegoela. Partida borobila izan zen, eta asko gozatu nuen.

Zuen antzera, Olaizola II.a-Zabaletak gaizki hasi zuten txapelketa, baina oso sasoi onean iritsi dira finalera. Partida zaila izango da, ezta?

Partida askotan oso nagusi izan dira. Askotan esan dut Zabaleta egungo pilotari onena dela: beste guztiak baino bi koxka gorago dago. Biak ondo daudenean oso zaila da haiei irabaztea. Mastersa hasi aurretik faborito ziren;ondoren, lehen partidak galdu ostean, jendeak esaten zuen ez zutela ezer lortuko, baina Olaizola eta Zabaleta tartean direnean, komentario horiekin kontuz ibili behar da. Ez daukagu ezer galtzeko, eta ea finalerdietan bezain partida borobila jokatzen dugun. Final handi bat da niretzat.

Final berezia da zuretzat?

Bai, niretzat oso final handia da. Udako txapelketa bat izan arren, zortzi bikote onenak daude, eta, beraz, lorpen handia da finala jokatzea. Partida on bat bat jokatuta, agian, ezustea emango dugu.

Finalerdian erakutsi zenuen sasoiko zaudela. Zure ibilbideko garairik onenean zaude?

Momentuak eta momentuak izaten dira. Fisikoki eta eskuetatik ezin hobeto nago, baina ez gara urte osoan horrela egoten. Zorte hori dut orain. Jokoz ere oso ongi nago: bai, baliteke nire ibilbideko sasoirik onenean egotea.

Badirudi Unai Laso eta zu lehen baino maila hobearekin bueltatu zaretela profesionaletara. Zein izan daiteke arrazoia?

Oso momentu gogorrak bizitzea egokitu zaigu bioi, eta, horri esker, aurrerapauso bat eman dugu, arlo mentalean, gehienbat. Nik, gutxienez, binakakoa jokatu nuen, baina Laso zortzi hilabete egon zen pilota profesionaletik kanpo. Egoera horiek bizi izan dituzunean arlo mentala indartzea garrantzitsua da.

Binakakoa Asperekin jokatu ostean, bi urterako kontratua sinatu zenuen Baikorekin. Hitzarmen horri esker, beste lasaitasun batekin ari zara lanean? Lasaitasun horrek zure jokoan eragina duela esan daiteke?

Binakakoa amaitutakoan nire etorkizuna ez zegoen batere argi. Pentsatzen nuen aukeraren bat izango nuela, baina sinatuta ez neukan ezer. Bi hilabeteren ostean Baikoren aukera izan nuen, eta oso eskertuta nago; lasaitu ederra hartu nuen. Bi urte dira, eta horrek beste modu batera lan egiteko aukera ematen dizu. Etxean momentu txarrak pasatu genituen. Bi urterako kontratuak ematen duen lasaitasun horri esker norberaren onena ematea errazagoa da.

Aipatu duzu igandeko finala berezia dela zuretzat. Litekeena da are bereziagoa izatea Aimar Olaizolak gaur hartzen duen erabakiaren ostean?

Ez dakigu ziur zer esango duen, baina zerbait aurreratu daiteke. Pertsonaia publiko eta pilotari oso garrantzitsua da. Ea zer esaten duen.

Erretiroa hartuko du?

Urte hasi zenetik hori esan izan da. Aurten 42 urte beteko ditu, eta esan ohi da kirolarientzat, aproposena, goi mailan ari direnean erretiratzea dela. Nire ustez, Aimar oso maila bikainean ari da, eta ez dakigu; agian, bi urterako kontratua berrituko du. Edozer gerta daiteke.]]>
<![CDATA[Hiru hautagai, oinordeko bat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2044/022/001/2021-09-08/hiru_hautagai_oinordeko_bat.htm Wed, 08 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/2044/022/001/2021-09-08/hiru_hautagai_oinordeko_bat.htm Zelai III.a eta Lucia Orbe, hain zuzen ere.

Gauzak hala, Azpeitiko final handian ikusle bat gehiago izango da Xabier Zaldua (Zumarraga, Gipuzkoa, 1977). «Julen Gabirondorekin apustua lotu nuenean banekien oso zaila izango zela pentatloian parte hartzea. Apustua jokatu eta bi egunera hartu nuen ez parte hartzeko erabakia. Urtea amaitu arte segan eta aizkoran jarraitzea erabaki nuen», azaldu du Zalduak. Arrazoiak hiru izan dira: pentatloia ondo prestatzeko astirik ez izatea, gorputza ondo egokitzeko denbora falta eta Gabirondoren aurkakoa galdu osteko karga emozionala. «Ekaineko lana prestatzeko zortzi hilabeteak oso gogorrak izan ziren, fisikoki zein psikologikoki. Bi hilabete neuzkan pentatloia prestatzeko, eta ikusi genuen ez nintzela nahi bezala aritzeko moduan izango. Hartu zitekeen erabakirik onena zen. Urtea presiorik gabe amaitu nahi nuen».

Azken txapelduna ez ezik, iazkoan hirugarren izan zen Xabier Orbegozo Arria V.a ere ez da arituko oraingo honetan, herri kiroletatik erretiroa hartu baitu. Halere, Zalduak ez du uste Julen Gabirondo iazko txapeldunordea denik pentatloia irabazteko hautagai nagusia: «Ez, ez. Karga handiko urtea darama, eta nabaritzen hasi zaio. Ohorezko txandan eta podiumean bai sartuko nuke, baina uste dut Joseba Otaegi eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a direla bi faborito nagusiak». Hiru horiekin batera, finalera beste hiru sailkatuko lirateke, eta lau edo bost kirolari «tarte txikian» arituko direla uste du Zumarragakoak: «Irazabalek sorpresa eman zuen lehen kanporaketan, eta hautagaietako bat izan daiteke. Banuen fedea mutiko honengan. Mugertza ere barruan ikusten dut, eta Errazkin eta Kañamares ere borroka horretan egongo dira».

Urtetik urtera aurrerapausoak ematen ari da pentatloia, banakakoa zein binakakoa, eta azken emaitzetan eta denboretan ere ikusten da hori. Kirol ezberdinetatik etorritako kirolariak buru-belarri dabiltza proba prestatzen, eta iazko eguraldi petralik ez bada, Zalduaren iritziz, haren marka —36.06— hobetzeko gai izango dira: «Asko hobetu dezaketela iruditzen zait; minutu eta erdi edo bi minutu, agian. Eguraldia ez ezik, egurraren menpe ere egongo dira azken denborak. Lehendabiziko aldian, bukatzeko beldur ginen, baina bukatu genuen. Bigarrengoan, markak hobetzeko prestatzen hasi ginen, eta orain, kirolaria proba mota honetara egokitu da, eta horrek marka horietan eragina izango du».

Ehun kiloko bola 25 aldiz jaso, giza proban bi plaza egin, hiru kana-erdiko ebaki, txingekin sei plaza egin, eta, azkenik, zezen plazari bueltaka, hiru kilometroko korrika saioa egin beharko dute kirolariek finalean. Horrelako proba bat irabazteko «kirolari osoa» izan behar da: «Norberaren gabeziatan lan egitea da gako nagusietako bat. Ni, aizkolaria izanik, harriarekin aritzen naiz gehien. Modalitate guztiak ondo menperatu behar dira. Azkeneko finalean jendeak esaten zidan ez nintzela kirol bakar batean ere onena izan, baina, hala ere, txapela lortu nuela. Erregularrena eta osoena izan behar da». Horrez gain, kirol batetik besterako aldaketen, trantsizioen, garrantziaz ohartarazi du Zalduak: «Nik asko entrenatzen nituen. Bost minutu zaude gihar batzuk lantzen, eta bat-batean, kolpetik, beste batzuk bat lantzen hasi behar duzu. Ez du ezertarako balio proba bat oso azkar egin eta gero denbora hori trantsizioan galtzen baduzu».

Erronka berriak

Aurten parte hartuko ez badu ere, pentatloira bueltatzeko asmoa du Zalduak. Hiru txapela irabazita, Joxemari Olasagastirekin berdinduta dago, eta, «oraindik», badauka denbora laugarren bat irabazteko. «Gabirondoren aurkako apustua itxi nuenean banekien zaila izango zela pentatloian parte hartzea. Irabazi izan banu, agian, beste erabaki bat hartuko nuen». Euskadiko sega txapelketan Gabirondo txapeldunaren atzetik sailkatu eta gero, aizkorarekin amaituko du urtea. «Gauza arrarorik suertatzen ez bada behintzat. Izan ere, egun batetik bestera gauzak aldatzen dira. Printzipioz, lehenengo mailako aizkolari txapelketa eta Egursporten kopa prestatuko ditut, eta abenduan edo urtarrilean harriarekin hasiko naiz lanean». Urtea amaitu bitartean ez du desafiorik, ez antzekorik egingo, eta Gabirondoren aurkako errebantxa epe luzera baztertzen ez badu ere, epe motzera ez du egingo.]]>
<![CDATA[Maila berria, antzeko Miarritze]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/016/001/2021-09-04/maila_berria_antzeko_miarritze.htm Sat, 04 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1893/016/001/2021-09-04/maila_berria_antzeko_miarritze.htm
«Helburu bakarra mantentzea da. Aurrekonturik baxuena duen taldea izango gara, maila ez dugu ezagutzen, eta hamabi partidako blokeak ez ditugu sekula egin. Klubeko edozeinek sinatuko luke mailari eustea», esan du Roger Ripolek (Bartzelona, 1978), taldeko entrenatzaile laguntzaileetako batek. Shaun Sowerby eta Barry Maddocks entrenatzaile nagusien aginduetara ariko da kataluniarra, klubean emango duen laugarren denboraldian.

Nicolas Nadau iazko entrenatzaile nagusiaren agurraz gain, hamar jokalari joan ziren sasoi amaieran, eta, taldea osatzeko, bederatzi jokalariri kontratua berritu eta hamalau fitxaketa egin ditu klubak. Mugimendu asko diruditen arren, Ripolek dio taldea ez dutela «eraberritu», eta aurreko denboraldikoaren «antzekoa» izango dela azpimarratu du: «Jokatzeko modua eta sistema ez dira aldatuko, eta taldearen oinarria iazko jokalariak izango dira. Fitxaketa berriak ondo egokitzen badira, agian, ditugun jokalari batzuk baino eraginkorragoak izango dira, baina besterik ez».

Egindako hamalau fitxaketen artean «denetarik» dago: «Gazteak, Frantziako goi mailako jokalariak, eta baita nazioartean aritutakoak ere. Top14ra igotzeak klubari indar handiagoa eman dio negoziazioetan, baina urtarriletik zebilen kluba haiekin hitz egiten. ProD2an egonda ere, horrelako taldea izatea zen asmoa. Taldetik alde egin duten jokalariei dagokienez, urtarrilean erabaki genuen ez zutela jarraituko. Proiektuak aurrera egin eta taldea berritzeko hartutako erabakiak dira». Talde teknikoan egindako aldaketei buruz gauza bera esan daiteke.

Hori kontuan hartuta, erronka handia dauka talde lapurtarrak, adituen iritziz asteburuero final bat jokatzea bezala baita Top14an aritzea. Hasiera, gainera, ez da batere erraza. Izan ere, lehenengo bost jardunaldietan iazko ligako aurreneko lau sailkatuen aurka jokatu beharko dute: Bordele, Racing 92, La Rochele eta Tolosa, eta, tartean, Perpinya ProD2 ligako txapelduna.

Top14ko talde gehienek pisuaren eta indarraren aldeko apustua egiten badute ere, abiadura izan da Miarritzeren azken urteetako bertute nagusia. Hala, Ripolek uste du maila berrian «sufritu» egingo dutela, baina, aldi berean, argi dauka ezin diotela uko egin euren «bertuterik onenari»: «Hirugarren urtez, taldearen abiadura izango da gure baliabiderik onena. Top14ra igo eta jokatzeko modua aldatuko duten fitxaketak egiten badituzu, hiru urte modu berean jokatzen daramatenek agian urtebete beharko dute sistema berria barneratzeko».

Jaitsierako borrokan

Lapurtarren helburu berarekin, beste hainbat talde ariko dira. «Paue, Perpinya, Brive eta gure artetik aterako dira, nire ustez, mailaz jaitsiko diren bi taldeak», zerrendatu ditu entrenatzaile kataluniarrak. Aurrekontuetan dauden alde handiak, bereziki, taldearen osaeran nabaritzen dira gehien, eta hori gakoa izango da mailari eutsi ahal izateko: «Abendura arte, ia ez dugu atsedenik izango. Goi mailako berrogei jokalari dituztenek atseden eman diezaiokete hainbat jokalariri, baina guk ez, maila horretako 25 jokalari baino ez ditugulako, agian». Gutxi-asko, 45 jokalari ditu taldeko teknikariak bere aginduetara, eta horietatik 32k dute kontratu profesionala: gainontzekoak bigarren taldeko jokalariak dira.

Bordele izango dute lehen aurkaria gaur, eta, hiru aste atzera jokatu zuten lagunartekoan, 28-7 galdu zuen Miarritzek. Dena den, Ripolek «sinatuko» luke ligakoa «antzekoa» izatea: «Bost minuturen faltan, 7-14 atzetik gindoazen. 60 minutuan gertu bagaude, uste dut irabazteko aukera izan dezakegula». Agilera estadioan jokatuko dute estreinako partida (14.00).]]>
<![CDATA[Demostratzeko beharrik gabe]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1996/018/001/2021-09-03/demostratzeko_beharrik_gabe.htm Fri, 03 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1996/018/001/2021-09-03/demostratzeko_beharrik_gabe.htm
Zazpi hilabete igaro dira Aramakoa azkenekoz zuriz jantzi zenetik. Arazo fisikoengatik jokatzeari utzi behar izan zion, eta martxoan egin zioten ebakuntza Gasteizen, eskuin belauneko errotula hezurrean zuen lesioa konpontzeko. Ebakuntza arrakastatsua izan zen, eta, errehabilitazioa luzea izan bada ere, dena «ondo» joan da. Astebete atzera egin zioten azken mediku azterketa. «Medikuek esan didate dena ondo dagoela. Herenegun egin nuen azken pilota entrenamendua, eta sentsazioak onak dira. Entrenamenduetan gustura sentitzeak asko esan nahi du. Haatik, oraindik sentitzen dut lehiaketako erritmoa hartzeko zertxobait falta zaidala». Argi dauka lehen emaitzek ez dutela kezkatuko: «Lasai hartu behar dut; ezin naiz larritu hasierako joko faltarengatik. Enpresak lasai hartzeko eskatu zidan, eta hala egin dut. Jokin Etxanizek asko lagundu nau». Frontoietatik kanpo egon den hilabete hauetan, ez du pilota alde batera utzi, eta ez du «deskonektatzeko beharra» sentitu ere: «Sofan egon behar izan nuen lehen hilabetean,telebistaz partida guztiak ikusi nituen».

Bere ibilbideko bigarren lesio larria da, eskuetan ebakuntza bat ere egin ziotelako. «Ez daukate zerikusirik. Artikulazioetako lesioak konplikatuak dira, bizi guztirako lanabesa baita belauna. Eskuetako lesioarekin ezin nuen pilotan aritu, baina, bestela, ez zen larria». Buruz buruko txapelketatik kanpo zela egin behar izan zioten ebakuntza, eta uste du bestelako erabakiengatik baino «zailagoa» dela lesio batengatik ezin jokatuta egotea: «Gogorra da, baina, binakakotik kanpo geratu arren, entrenatzen eta jokatzen jarraitzen duzu. Lesio batekin, egoera oso bestelakoa da; geldi zaude».

Eibarko Astelena pilotalekuan 2015ean debuta egin zuenetik, maila nagusiko hiru txapel jantzi ditu: buruz buruko bi eta binakako bat, eta inoiz banakakoa irabazi duen pilotari gazteena da: 19 zituen. Azken txapela 2019an lortutako buruz burukoa izan zen. Alta, azken urteak ez dira errazak izan, emaitzei eta bestelako erabakiei dagokionez, bederen. Hiru aldiz txapeldun izan eta gero, zerbait demostratzeko beharra sentitzen al du Iker Irribarriak?: «Zeozer demostratu dut, ezta? Lortutako hiru txapelak ahaztu egiten zaizkigu askotan. Hilabete honetan dexente akordatu naiz horiekin. Nahiko nuke berriz ere maila horretan aritzea, baina ez dut uste demostratzea soilik txapel bat janztea denik».

Defentsa hobetu beharra

Bi urte baino ez baitira igaro azken txapela irabazi zuenetik. «Mundu guztiak 2016ko txapela dauka buruan, baina nik balio handiagoa ematen diot bigarrenari. Koxka bat behera egin, eta eskuetako arazoekin gaizki ibili ostean berriz ere txapela lortu nuen. Ematen du denbora asko pasatu dela, baina... Ez dut uste posible denik urtero pilotari berberak irabaztea». Orduko maila berreskuratu asmoz, uste du defentsa hobetzea gakoa izango dela: «Hori da gehien kostatzen zaidana, zabaleko pilotak bildu eta horiekin min egitea. Hori da hobetu behar dudan ahulezia nagusia». Arlo psikologikoan egiten ari den lana ere «garrantzitsua» da: «Emaitzetan bakarrik arreta jarrita gehiago sufritzen da. Orain bizi izan dudan bezalako egoera gogor batek asko irakasten dizu».

Udako torneoak amaitutakoan, lau eta erdikoa izango da lehen txapelketa nagusia: «Jokatu eta maila onean aritzea nahi nuke. Eskuak eta belauna nola dauden ikusi beharko dugu, entrenatzetik jokatzera jauzi bat dagoelako». Gaur emango du lehen pausua.]]>
<![CDATA[«Kontxa aurretik egin beharko litzateke igoerako kanporaketa»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/016/001/2021-08-26/kontxa_aurretik_egin_beharko_litzateke_igoerako_kanporaketa.htm Thu, 26 Aug 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1857/016/001/2021-08-26/kontxa_aurretik_egin_beharko_litzateke_igoerako_kanporaketa.htm Bizkaitarra datorren denboraldian Eusko Label ligan aritzea. Ligako azken estropadan hiru aste barru jokatuko den igoerako kanporaketarako sailkatu eta gero, mailaz igotzea «zaila» baina «erronka polita» izango dela uste du taldeko prestatzaileak: «Tiran da faboritoa. Haren atzetik Getaria eta gu gaudela uste dut». Aurrez, Kontxako sailkatze estropadan parte hartuko dute, gaur zortzi.

Ligako azken estropadan lortu zenuten kanporaketarako sailkatzea, Pedreña gainditu eta bandera irabazita. Lehendabiziko helburua bete duzue?

Aste polita izan da. Castroko lehen estropadan kale egin eta gero, zaila geneukan, baina sailkapena iraultzea lortu dugu azkenerako. Lehenengo helburua, sailkatzea, bete dugu, eta, orain, ea kanporaketan zer gertatzen den.

Liga Getariaren atzetik amaitu arren, azken hiru banderak irabazi dituzue. Oso ondo amaitu duzue liga.

Bai, azken zazpi estropadetatik bost irabazi ditugu. Banderak irabazteak morala ematen du, eta mutilak jabetu dira ez direla besteak baino gutxiago. Horrez gain, egin ditugun aldaketekin ere asmatu dugu. Getaria izan da erregularrena; hasieran eta amaieran ondo moldatu da, eta ez da erraza izango haiek menderatzea: erregularrak dira, ondo egiten dute arraunean eta talde ona dute, etxekoa. Ahaleginduko gara, baina TKE ligakoek ere maila handia dute. Urtero talde batek galtzen du, gutxienez; maila galtzea Zarautzi tokatu zaio, baina esango nuke, egun, Enbata gure aurretik legokeela. Tiran da faborito, eta haren atzetik Getaria eta gu gaude bigarren postuaren borrokarako. Meira eta Bueu gure atzetik daudela iruditzen zait.

Dena den, kanporaketaren aurretik, Kontxako sailkapen estropada duzue. Entrenamendu gisa baliatuko duzue ala sailkatzeko aukerekin ikusten duzu taldea?

Iruditzen zait aukera gutxi dugula sailkatzeko, eta, beraz, entrenamendu gisa erabiliko dugu. Ahaleginduko gara ahalik eta estropada onena egiten, eta, bide batez, ikusiko dugu Tiranekin eta galiziarrekin alderatuta non gauden. Galtzeko gutxi eta irabazteko asko daukagu.

Meira eta Bueu galiziarrak ikusteko aukera ona izango da. Jada ikuskatzaile lanak egin dituzu bi ontzi hauekin?

Ez, nire lanean buru-belarri jarrita nagoelako. Gure onena ematen badugu, gertu ibiliko gara. Datorren osteguneko estropadak balioko digu tarteak txikiak edo handiak diren jakiteko, eta noren aurretik edo noren atzetik gauden ikusteko. Ligako azken estropadan, Bilbon, denbora ona egin genuen, eta iruditzen zait TKEko traineru batzuek ere lanak izango lituzketela denbora hori hobetzeko.

Iaz, maila zuzenean galdu zuen Kaikuk. Klubaren tokia Eusko Label ligan dago?

Bai, iruditzen zait Kaikuk hor egon behar duela. Ez da erraza. Pentsa KAE 1 ligan zenbat talde dauden gorengo mailan aritutakoak: Kaiku, San Juan, San Pedro, Zumaia, kantabriarrak... TKEko mailak gora egin du, baina azpiko mailetakoak ere bai. Iritsi garen tokira iritsita, helburua maila nagusira itzultzea da. Klubaren asmo nagusia ere hori da.

Denboraldiaren bigarren erdian ikusi da Kaikurik onena. Zergatik?

Maila galdu eta gero, jende berri asko ekarri zen. Ez da erraza puska horiekin guztiekin talde bat osatzea. Onenak ekarrita ere ez da erraza maila galdu eta berehala igoera lortzea. Zuzendaritza eta entrenatzailea ziur saiatu zirela, zituzten aukeren barruan, ahalik eta talde indartsuena osatzen. Hasieran kosta egin zen, baina orain, kanporaketarako sailkatuta, lehen pausoa eman dugu, eta igoerarekin ea ginga jartzen diogun denboraldiari. Ez da erraza izango.

Hilabete atzera sartu zinen Ruiz Camus entrenatzailearen talde teknikoan, eta egun gutxiren buruan entrenatzaile nagusi izendatu zintuen zuzendaritzak. Nola baloratzen duzu aste hauetako zure lana?

Banderak irabazita eta lehen helburua lortu dugula jakinda, gustura nago orain arte egindakoarekin. Baina arraunlariek egiten dute arraunean; gu, kanpotik, saiatzen gara gauzak mantentzen edo aldaketak egiten, traineruak ondo funtzionatzen jarrai dezan.

Zertan aldatu da Kaiku zu entrenatzaile gisa hasi zarenetik?

Etorri eta berehala, artean Ruiz Camus entrenatzaile zela, Pedreñako bandera irabazi genuen. Horren ostean izendatu ninduten lehen entrenatzaile, eta hasieran denbora gutxi izan genuen aldaketak egiteko. Nire arraunkera hartzeko, gauza batzuk aldatu nituen: postu aldaketa batzuk egin eta pisuaren banaketa ere egokitu nuen, besteak beste. Orain esan dezakegu hobera egin dugula, eta nire lana hori da. Traineru zaharrarekin lan egingo dugu asteon, eta igandetik aurrera jarriko gara Kontxa prestatzen, sailkatzeko estropadan ariko diren mutilekin. Atseden apur bat hartzeko ere baliatuko dugu, karga gutxitzeko, azken estropadetan aldaketa gutxi egin ditugulako.

Nola amaitu duzuen ikusita, kalte egiten dizue kanporaketa hiru aste barru jokatzeak? Kontxa aurretik jokatzea logikoagoa litzateke?

Arraun munduan ez dugu aurrera egiten, atzera baizik. Ni hasi nintzenetik ez dugu hobera egin. Gainera, erabakiak ez dituzte arraunaz dakitenek hartzen, dirua dutenek baizik. Nire ustez, Kontxa aurretik jokatu beharko litzateke kanporaketa. Gauza asko daude gustatzen ez zaizkidanak, baina, zerbait esaten badut... Nire zain daude. Halere, ez dut uste eten honek kalte egingo digunik.

Bermeon eta Portugaleten, eta erlojuaren aurka lehiatuko zarete maila nagusian aritzeko eskubidea ematen duten bi postuengatik. Baldintza eta eremu aproposak dira Kaikurentzat?

Aukeratu beharko banu, nahiago nuke itsasotik kanpo izatea bi estropadak. Behintzat, erlojuaren aurka izanda, kaleen artean ez da diferentziarik izango, eta ondoen egiten duten bi ontziak igoko dira.]]>
<![CDATA[«Jokalari langilea naiz; hala diote zenbakiek»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1954/020/001/2021-08-14/jokalari_langilea_naiz_hala_diote_zenbakiek.htm Sat, 14 Aug 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1954/020/001/2021-08-14/jokalari_langilea_naiz_hala_diote_zenbakiek.htm
Denboraldi-aurrea amaituta, nola dago taldea?

Sentsazioak onak dira. Azken urteotan, taldea denboraldi batetik bestera ez da asko aldatu. Fitxaketa batzuk egin dira, eta udako sasoia aprobetxatu dugu elkar ezagutzeko eta denboraldi berrirako oinarri sendoak jartzeko. Gaur-gaurkoz, ikusi dugunak itxura ona dauka. Talde oso lehiakorra daukagula iruditzen zait, baina denboraldiak baieztatuko digu, edo ez, pentsatzen dugun hori.

Liverpoolen aurkakoa ez beste lagunarteko guztiak irabazi dituzue. Partida ofizialak ez badira ere, beti da ona irabaztea, ezta?

Prestaketarako partidak izanagatik ere, beti da ona irabaztea, bai. Dena den, argi geneukan emaitza txarrek ezin zutela estali lan ona, eta, aldi berean, emaitza onak izateak ez duela esan nahi ez dagoela ezer hobetzeko. Zaleengan ilusioa sortzeko balio dezakete garaipen horiek, baina denboraldi-aurrean garaipenak ez dira garrantzitsuena.

Oraingoz, datorren denboraldirako bost jokalari fitxatu ditu klubak, nahiz eta horietako bi aurreko denboraldian taldekide izan zenituen. Taldea gutxi aldatzea seinale ona da?

Bai, aukera ematen duelako berriak direnek moduaren oinarriak azkar barneratu ditzaten. Alde horretatik, beste hainbat talden aldean, abantaila txiki bat izan dezakegu. Kontratu berritzeekin eta fitxaketekin egonkortasuna eman zaio proiektuari.

Ante Budimir fitxatzeko, zortzi milioi euro ordaindu ditu klubak, eta Jon Moncayola hamar urterako berritu du, besteak beste. Kasu esanguratsuak dira?

Taldea mantentzea garrantzitsua da. Moncayolaren kasua oso adierazgarria da, ez baita ohikoa hamar urterako kontratua berritzea. Klubak erakutsi du konfiantza baduela harengan, eta luzerako apustua dela. Beti pentsatu izan dut zenbat eta etxeko jokalari gehiago izan orduan eta hobe dela, nahiz eta azken urteetan kanpotik etorri diren jokalari asko izan ditugun etxekoen konpromiso berberarekin. Budimirri dagokionez, ordaindutako kantitateagatik gehienbat, ez da ohikoa Osasuna bezalako klub txiki batek horrelako fitxaketa bat egitea. Ondo aritu zen, eta gol asko sartu zituen. Ea datorren denboraldiaren atarikoan esan dezakegun fitxaketa arrakastatsua izan dela.

Chimy Avila, Kike Garcia, Budimir eta Barbero dira taldeko aurrelariak. Azken urteetako aurreko lerrorik indartsuena du taldeak orain?

Ez dakit taldean nagoenetik horren aurreko lerro indartsua izan ote dugun: ez dut uste. Gauzak oso ondo egin dira. Budimirrekin batera, Kike Garcia fitxatuz bete-betean asmatu dela uste dut. Jokatzeko modua oso ondo datorkio, eta aldagelan ere oso ondo sartu da: oso langilea eta umila da. Chimyri dagokionez, espero izan dezagun berriz ere haren onena ikustea. Ez da erraza, egoera zaila bizitzea egokitu baitzaio bi lotailu gurutzatuak apurtu eta gero.

Lagunartekoak ikusita, pentsa daiteke Budimirrek jokatzen duenean taldeak aurrelari bakarrarekin jokatuko duela, eta, bestela, Chimy Avila eta Kike Garcia batera ariko direla?

Denboraldi-aurrea probak egiteko baliatzen da. Ez dut uste Jagobak taldea erabat itxia duenik oraindik, oso maila onean ari garelako guztiok lanean. Seguru nago lehenengo deialdia eta hamaikakoa egiteko buelta asko eman dizkiola buruari: albiste oso ona da hori.

Hirugarren denboraldia jarraian du taldeak Lehen Mailan. Egonkortuta ikusten duzu? Helburua mailari eustea da, edo anbizio handiagoa izan behar du taldeak?

Helburua mailari eustea da, zalantzarik gabe. Gauzak ondo egin ditugu azken bi denboraldietan, baina erlaxatzea hanka sartze galanta litzateke: mailari eustea baino helburu handiago bat jartzea hanka sartzea da. Egun, liga hasi gabe dela, helburu handiagoez hitz egitea absurdoa da. Nondik gatozen eta nor garen jakitea oso garrantzitsua da.

Beraz, hobe ez galdetzea Europako lehiaketetarako sailkatzeko aukerei buruz.

Inork ezin digu amets egitea galarazi, baina... Pixkanaka joan behar dugu, eta denboraldia aurrera joan ahala ikusiko dugu noraino hel gaitezkeen, baina garrantzitsuena mailari eustea da. Osasunaren elastikoarekin Europako partidak jokatzearekin amesten duen lehendabizikoa naizen arren, ez da horri buruz hitz egiteko garaia.

Udako lansaioekin hasi eta berehala, COVID-19arekin kutsatu zinen. Erabat osatu zara?

Zaila izaten ari da. Hirugarren egunean positibo emateak hankaz gora jarri zidan dena. Sintoma asko izan nituen, eta nahiko izorratuta egon nintzen: hamabi egun eman nituen batere kirolik egin gabe. Orain, geldialdi hori nabaritzen ari naiz. Kostako zait nire sasoirik onena berreskuratzea. Orain urruti nago, baina lasai egon behar dut. Badakit nolakoa naizen, eta seguru nago nire onena emateko gai izango naizela laster.

Atsedena, elikadura eta bakarkako entrenamenduak asko zaintzen dituzu?

Oso barneratua dudan zerbait da, goi mailako kirolari izateko funtsezkoa baita. Badakit fisikoa ez dela nire bertuterik onena, eta, sasoiko ez banago, beste gabeziak are gehiago ikusten zaizkidala. Oso profesionala eta zorrotza naiz atsedenari, elikadurari eta entrenamenduari dagokienez. Denoi gustatzen zaigu gure lanean dena ematea eta disfrutatzea. Ez bazaude sasoiko, ez duzu gozatzen.

Lehenengo taldearekin jokatuko duzun bederatzigarren denboraldia izango da, eta, guztietan, 30 partidatik gora jokatu dituzu, gutxienez. Zaila da ia beti jokatzeko prest egotea?

Zaila ez: oso zaila da. Jokatzeko prest egotea da gure lana, eta gero entrenatzaileak erabaki behar du. Hori betidanik oso argi izan dut, eta entrenatzaile izan dudan edozeinek esango dizu hori. Enrique Martin Monrealek esan ohi zigun jokalarioi entrenatzeagatik ordaintzen digutela, eta ondoren entrenatzaileek erabakitzen duela nork jokatzen duen eta nork ez.

Azken bi denboraldietan hamalau gol sartu dituzu, eta bederatzi asistentzia eman. Nola ikusten dituzu zure bi azken sasoi horiek?

Oso pozik nago, eta ez bakarrik estatistikek diotenagatik. Erasoko jokalarien betebeharretako bat da golak sartzea eta asistentziak ematea. Halere, taldeari defentsan eta presioan ematen diodan lanarekin are harroago nago. Askotan leporatu didate jokalari mota bat izatea, baina ni oso lasai nago alde horretatik, zenbakiek nire alde egiten dutelako. Jokalari langilea naiz, eta hala diote zenbakiek; taktikoki ere azkarra naizela uste dut.

Hari horri tira eginez, Oier Sanjurjori eta zuri kritikak egin dizkizuete askotan. Pertsona, jokalari eta kapitain gisa maitatua eta errespetatua sentitzen zara?

Jendeak erantzun beharko luke hori. Denetarik entzun behar izaten dugu. Zelaian gaudenean, giroa edo zalaparta egonagatik ere, gauza asko entzuten dira. Beti ahal dudan guztia eman dut, eta, hobeto edo okerrago jokatu dena ematen baduzu, uste dut ezin dizutela ezer aurpegiratu. Beti esan izan dut entrenatzaile guztiekin jokatu dudala, eta gutxi-asko, titular izan naiz gehienekin. Osasunaren elastikoarekin partida gehien jokatu dituzten hamar jokalarien artean nago: hori ez da kasualitateari edo zorteari esker lortzen.

Iaz 2023ra arte berritu zenuen kontratua. Europan aritzeaz gain, beste zer amets bete nahiko zenuke elastiko gorritxoa soinean duzula?

Pausoz pauso joan nahi dut, urte bakoitza oso desberdina delako. Baina ez naiz tontoa, eta, estatistikak errepasatzen hasten naizenean, ikusten dut denboraldi honetan bertan marka pare bat ondu ditzakedala. Azken urteetako zenbakiak mantenduz gero, Patxi Puñalen atzetik, Osasunarekin partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria izan naiteke. Horrez gain, golei dagokienez, goiko postuetan amaitu dezaket. Baina helburu nagusia, berriro diot, Lehen Mailan jarraitzea dela, maila horretan disfrutatzen baita futbolaz gehien. Klubarentzat, zaleentzat, hiriarentzat eta guretzat hori da garrantzitsuena.

Espanyolen aurka hasiko duzue gaur denboraldia. Nolako partida espero duzu?

Bigarren Mailako txapeldunak dira, eta, guk bere garaian egin bezala, joera positibo hori baliatu nahiko dute. Futbolean oso ongi jokatzen dakien talde bat da, baina guk ere oso argi dauzkagu gure jokatzeko ideia eta modua. Partida zaila izango da.

Gaurtik aurrera, zaleak Sadarrera itzuliko dira. Denboraldiari begira, garrantzitsua izango da?

Bai, dudarik gabe. Gainontzekoen aldean, gure zaleak oso desberdinak dira: oso zale leialak ditugu, eta babesa ematen digute egoera txarretan zein onetan. Anfielden zale askoren aurrean jokatzea apur bat arraroa izan zen, eta, Sadarrera oraingoz horrenbeste jende sartuko ez den arren, giroa izango dugu, ziur. Oso garrantzitsua izango da guretzat harmailetan jendea ikustea.

Zein postutan bukatuko duzue Liga?

Gustatuko litzaidake hamargarren eta hamabigarren postu artean amaitzea. Ondo baino hobeto legoke hori.]]>
<![CDATA[KIPCHOGEK AUKERA EMATEN BADU]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1981/023/001/2021-08-07/kipchogek_aukera_ematen_badu.htm Sat, 07 Aug 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1981/023/001/2021-08-07/kipchogek_aukera_ematen_badu.htm
Beste behin, afrikarrak dira maratoia irabazteko hautagai nagusiak, baina ez bakarrak. «Hasiera batean, kenyarrak eta etiopiarrak dira azkarrenak. Kipchogerekin batera, Shura Kitata eta Lelisa Desisa etiopiarrak aipatuko nituzke. Afrikarretatik kanpo, Suguru Osako japoniarrak etxean lan ona egin dezakeela uste dut: distantzia motzetan oso azkarra da». Beste bi atleten izenak ere gehitu ditu: «Galen Rupp estatubatuarra kontuan hartzeko atleta da [brontzea irabazi zuen Rion] eta Callum Hawkins britainiarrak erakutsi du txapelketa garrantzitsuetan maila ona ematen dakiela. Afrikarrei itzala egiteko gai izan daitezke».

Hutsune handi bat ere badu Tokioko maratoiak: Kenenisa Bekele. Azken urteetan Kipchogek izan duen aurkari indartsuena izan da: «Pena da Bekele Tokion ez egotea. Kipchoge baino irregularragoa den arren, erakutsi du maila horretan egon daitekeela. Gogotsu geunden bi hauen arteko beste borroka bat ikusteko, baina ez da posible izango».

Berlin eta Londres izan ohi dira marka ahaleginak egiteko plazarik onenak. Hain zuzen, Kipchogek Alemaniako hiriburuan ezarri zuen 2018an indarrean dagoen munduko marka. Rioko Jokoetan, urrea lortzeko, Berlinen baino zazpi minutu eta 25 segundo gehiago behar izan zituen. Arrospidek dio txapelketako maratoiak, normalean, Berlingoarekin edo Londresekoarekin alderatuta, «motelak» direla: «Maratoi horietan helburua ahalik eta markarik onena egitea da, eta erbiak erabiltzen dituzte. Erbi horiei esker, lasterketak, hasieratik, oso bizkorrak dira. Txapelketetan, aldiz, ez daude erbi lanak egiten dituzten atletak, eta korrikalariek ez dute hasieratik erantzukizuna hartu nahi izaten. Motelagoak izan ohi dira, eta aldi berean, lehiatuagoak».

Lehen erdi mantsoa eta bigarren zati azkarra aurreikusi du: «Irabazleak 2.05.00 eta 2.08.00 arteko denbora egin lezake. Atleta hauentzat nahiko erraza da marka horietan aritzea. Zenbat eta lasterketa motelagoa, orduan eta lehiatuagoa. Azken hamar kilometroetan sartuta lasterketa buruan taldetxo bat baldin badago, edozeinek izan dezake irabazteko aukera. Kipchogeri justu kontrakoa komeni zaio: lasterketa hasieratik gogortzea, beste atletaren batek erbi lanak egitea, multzo handi bat ez egoteko. Izan ere, azken kilometroak taldean egiten badituzte, erritmo aldaketa guztiak kontrolatzeko ardura nagusia bere gain hartu beharko du».

Sapporoko parkean

Muturreko tenperaturak saihestu asmoz, Tokio hiriburutik Japonia iparraldean dagoen Sapporo hirira lekualdatu zuten antolatzaileek maratoia. Sapporoko Odori parkean hiru itzuliko zirkuitua izango dute korrikalariek: «Txapelketa izanik, eta markak hain garrantzitsuak ez direla jakinda, zirkuituak garrantzia apur bat galtzen du. Ez dut uste gogorregia izango denik. Ikusiko dugu baldintza meteorologikoek ere zenbateraino baldintza dezaketen lasterketa; zirkuitua bera baino garrantzitsuagoa izan daitezke».

Baldintza batzuetan edo besteetan, aurreratzean ere Kipchoge izango da hautagai nagusi. Hala ere, urte batzuk atzera ez bezala, kenyarrak erakutsi du ez dela menderaezina: «2020ko Londresko maratoian hala gertatu zen. Egia da, aurkariek aurrerapauso bat eman baino gehiago, berak huts egin zuela. Hori gertatu aurretik, bazirudien robot bat zela, ez zuelako egun txarrik izaten. Lasterketa lehiatua izango dela uste dut, eta iruditzen zait ez duela erraz irabaziko. Agian, ez dago bere ibilbideko momenturik onenean, baina sasoi onean iristen bada, eta hala izango dela iruditzen zait, oso zaila izango da hari irabaztea».

Sentsazioek ez ezik, emaitzek ere hori erakusten dute. Azken zortzi urteetan bi maratoitan baino ez du kale egin: 2013an bigarren izan zen Berlinen, eta iaz, Londresen, zortzigarren. Guztiak Kipchogeren aurka. Bihar, 07:00etatik aurrera, Japoniako orduan (gauerdia Euskal Herrian).]]>
<![CDATA[Mancinik berpiztu du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/021/001/2021-07-13/mancinik_berpiztu_du.htm Tue, 13 Jul 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1872/021/001/2021-07-13/mancinik_berpiztu_du.htm
ITALIA TXAPELDUN
Beste estilo batekin

Azken Munduko Kopa jokatu gabe geratu ostean, Italia esnatu ez ezik berpiztu egin zuen Roberto Mancini entrenatzaileak. Egun, 34 partida daramatzate galdu gabe, 2018ko irailean Portugalek mendean hartu zituenetik, zehazki. Ez zeuden Eurokopa irabazteko hautagai nagusien zakuan, baina hasi eta buka, txapelketa bikaina jokatu dute, euren historiako bigarren Eurokopa irabazteko: 1968an irabazi zuten lehendabizikoa. Aurrena, multzoen faseko neurketa guztiak irabazi zituzten. Ondoren, kanporaketetan, Austria, Belgika eta Espainia menderatu zituzten. Eta, amaitzeko, finalean, Ingalaterraren aurka nagusitu ziren, Wembleyn, etxeko taldea faborito baldin bazen ere.

Betiko izaera erakutsi badu ere, jokatzeko modua, aurreko txapelketekin alderatuta, bestelakoa izan da. Catenaccio moldeari erabat uko egin ez badio ere, presioa egiteko gaitasuna, baloia edukitzeko gogoa, eta aurreko lerroko jokalarien kalitatea izan dira txapeldunen ezaugarri nabarmenenak. Txapelketako aldiren batean, behartuta zeudenean, Catenaccio moldea baliabide gisa erabili behar izan dute, eta oraindik ere horretan maisuak direla erakutsi dute. Kalitatea, gaztetasuna eta betiko sendotasuna. Horretarako dituzte Chiellini, Bonucci eta halako atzelariak.

Txapeldunordeari dagokionez, Ingalaterrak ere txapelketa bikaina jokatu du, baina, hamaikagarrenez, penaltietan huts egin du. 55 urte daramatza titulurik irabazi gabe. Azkena, 1966ko Munduko Kopa izan zen: Alemaniak 4-2 menderatu zuen Wembleyn.

LEHIA ESTUAK
Nahi adina emozio

Emozioa goitik izan du Eurokopak. Multzoen fasean ezustekorik izan ez bazen, guztiz kontrakoa gertatu da hurrengo kanporaketetan. Behin aurreneko fasea amaituta, kanporaketak eta finala kontuan hartuta, hamabost neurketa jokatu dira. Horietatik lau luzapenean erabaki dira, eta beste lau, tartean finala, penalti jaurtiketetan. Beraz, zaleek gozatzeko zein sufritzeko aukera mordoa izan dute txapelketa honetan. Aspaldiko futbol txapelketa interesgarriena izan da.

AURREIKUSPENAK
>Hautagai nagusiek kale

Eurokopa irabazteko hautagaien zerrenda egiterakoan, Frantzia jartzen zuten aditu eta zale guztiek txapelketa irabazteko faborito nagusi gisa. Etxean jokatzen zuenez, Ingalaterra ere zerrenda horretan zegoen, Belgika, Alemania, Portugal eta Kroaziarekin batera. Txapelketa aurrera joan ahala, Italia eta Herbehereak batu zitzaizkien. Baina, final-zortzirenetan etxerako bidea hartu zuten gehienek, ezustean: Frantziak, Alemaniak, Portugalek, Herbehereek eta Kroaziak ez zuten lehendabiziko kanporaketa gainditu. Izarretatik haratago, talde itxura ona eman zuten Ukrainak, Danimarkak, Suitzak eta Txekiako Errepublikak, eta haiek sailkatu ziren euren tokian. Beraz, behin lehen kanporaketa jokatuta, ezinbestekoa izan zen hautagaien zerrenda berregitea: Italia, Belgika eta Espainia, adar batean, eta Ingalaterra, bestean, bilakatu ziren faborito.

EGOITZAK
Etxekoentzako abantaila

Hamaika herrialdetan jokatu da lehendabiziko aldiz Eurokopa. Hala, selekzio askok aukera izan dute multzoen faseko eta kanporaketetako hainbat partida euren herrialdeetan jokatzeko, horrek ematen duen abantailarekin. Alde horretatik, Ingalaterrak izan du laguntzarik handiena, jokatu dituen zortzi partidetatik bakarra jokatu duelako Wembley estadiotik kanpo. Gainera, Budapesteko Puskas Arenarekin batera, Ingalaterrako zelai nagusiak izan du futbolzale gehien: 60.000 zale inguru bildu dira bertan.

Ingalaterrak bezala, Italiak, Espainiak, Herbehereek, Danimarkak eta Alemaniak ere multzoen faseko partida guztiak etxean jokatu dituzte, eta euren herrialdetan jokatu ez duten selekzio askok kilometro mordoa egin dituzte batera eta bestera. Hain zuzen ere, herrialde askotan jokatzearen harira, Aleksander Ceferin UEFAko presidenteak finalaren atarian jakinarazi zuen formatua ez zitzaiola «justua» iruditzen, eta ez zuela «berriro babestuko» horrelako proposamen bat.

IZAR DISTIRATSUENAK
Donnarummarentzat MVPa

Gianluigi, eta ez Buffon, baizik eta Donnarumma, izan da Eurokopa honetako jokalari onenaren saria jaso duen jokalaria. Finalerdietan eta finalean izan diren penalti jaurtiketetan erabakigarria izan da, aurrez, txapelketan, ondo aritu eta gero. Hamaikako onena egiten hasita, atezain italiarraren aurrean 70 urteko harresia izango genuke, Bonucci eta Chiellini italiarrek osatua, Dumfries herbeheretarrarekin eta Luke Shaw edo Spinazzolarekin batera. Taldearen motorra Busquetsek, Verratik eta Damsgaardek osatu lezakete, eta gola sartzeko Chiesa, Sterling eta Kane lirateke jokalari aurreratuenak. Zernahi ere, badira aipamena merezi duten beste hainbat jokalari: Sommer, De Bruyne, Kalvin Philips, Pedri, Schick, Lukaku eta Eurokopako golegile nagusia izan den Cristiano Ronaldo, besteak beste.

COVID-19a
Kasu gutxi izan dira

Pandemia bete-betean jokatu bada ere, selekzio bakoitzak euren herrialdetan ezarritako burbuilek emaitza ona izan dute. Atzeman dira bai kasu positiboak, txapelketa aurretik zein jokoan zela, baina ez dute aparteko eraginik izan taldeen jardunean. Esaterako, txapelketaren bezperan Espainiako Busquetsek eta Suediako Kulusevskik eman zuten positibo, eta, txapelketa jokoan zela, Billy Gilmour Eskoziako erdilariaren kasua ere agertu zen. Edonola ere, selekzio batzuetako jokalariak bakartu behar izan bazituzten ere, kasu horiek ez ziren askorik zabaldu, eta selekzioek eta txapelketak bere horretan inolako arazorik gabe aurrera jarraitzeko aukera izan zuten.]]>
<![CDATA[Hilerria bete faborito]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/024/001/2021-07-01/hilerria_bete_faborito.htm Thu, 01 Jul 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1872/024/001/2021-07-01/hilerria_bete_faborito.htm
Ezustekoetan handiena Frantziak eman du: batetik, munduko txapelduna izanik, Didier Deschamps baionarrak entrenatutako selekzioa Eurokopa irabazteko hautagaien artean nagusiena zelako, eta, bestetik, galtzeko moduak ere zeresana eman duelako: penaltietan kanporatu du Suitzak, partida amaitzeko ordu laurden falta zenean, 3-1 atzetik egon eta gero. Larraitz Lucas futbol jokalari ohiaren ustez (Donostia, 1982), taldea kudeatzeko zailtasuna izan daiteke kanporatzeko arrazoi nagusia: «Kanpotik ikusita argi geratu da izarrez betetako talde batean lehiakortasuna mantentzea oso zaila dela. Taldea ondo ari denean, izar horien egoak kudeatzea erraza da, baina gauzak gaizki doazenean...».

Ligaxka bikaina egin ostean, Herbehereetako selekzioak ere agur esan dio Eurokopa irabazteko ametsari. Frantziarekin alderatuta, baina, modua oso bestelakoa izan da. «Taldea izatea falta izan zaio. Lehenengo hiru partidak oso erraz irabazi zituzten, baina kanporaketetan, kale edo bale denean, ez dute beren maila eman. Partidaren hasieratik nabaritu zitzaien ez zirela gai beren jokoa egiteko. Orokorrean, Txekiako Errepublikak partida hobea egin zuen». Jokatzeko moduagatik, erabilitako sistemagatik eta emaitzagatik kritika asko jaso ostean, Frank De Boer hautatzaileak dimisioa aurkeztu du.

Azken Munduko Kopan, ligaxkan kanporatu zuten Alemania, eta Eurokopan ere espero baino lehenago hartu du etxerako bidea. Lucasek uste du Joachim Loewek zuzendutako taldeak azken bi txapelketetan izandako beherakada selekzio indartsu guztiei gertatzen zaien zerbait dela: «Goi mailan horrenbeste urtez jarraian aritzea oso zaila da. Espainiari ere antzeko zerbait gertatu zitzaion. Era berean, egia da Frantziaren aurka galdu izanak min handia egin ziela». Karguan hamabost urte eman ostean, amaitu da Loewen aroa. Bide batez, nabarmentzekoa da F multzoko edo heriotzaren multzoko lau taldeak kanporatuak izan direla: Frantzia, Alemania, Portugal eta Hungaria. Izena ondo jarrita zeukan.

Lehenengo kanporaketako galtzaile nagusiak horiek dira, baina badira ligaxkarekin alderatuta arrazoi batzuengatik edo besteengatik irabazle sentitzen direnak ere: «Danimarka aipatuko nuke, bizi izan zuten egoerari buelta emateko izan duten gaitasunagatik. Ondoren, Txekia eta Suitza, izan dituzten aurkariengatik. Eta, azkenik, Espainia». Ukrainaren lana ere azpimarratzekoa da, kanporaketetarako sailkatzen azkena izan zelako.

Dena den, 2021eko Eurokopa gogoratzeko orduan, futbolzaleari ziur ekainaren 28an jokatutako bi kanporaketak etorriko zaizkiola burura: Espainiak 3-5 mendean hartu zuen Kroazia, eta Suitzak penaltietan menderatu zuen Frantzia, hiruna berdindu eta gero. Egun «zoragarria» izan zela azpimarratu du Lucasek: «Arratsalde eta gau puskak izan ziren. Arratsaldeko seietan hasi, eta gauerdian amaitu zen maratoia. Teknikoki eta taktikoki ere oso partida aberatsak izan ziren. Ez dut uste sekula final-laurdenetan halakorik ikusi denik».

Ingalaterrak du errazen

Hortaz, esan daiteke hiru direla ligaxkan eta kanporaketetan aurreikuspenak bete dituzten selekzioak: Belgika, Italia eta Ingalaterra. Realeko kapitain izandakoak iritzi dio Alemaniaren aurka mendekua hartu ostean Gareth Southgaten selekzioak daukala finalerako «biderik errazena»: «Gainera, Ukraina menderatuko balu, finalerdiak eta finala etxean jokatuko lituzke, horrek emango dion abantailarekin. Dudarik gabe, koadroaren alde honetan, Ingalaterra beste hirurak baino askoz hobea da: Ukraina, Danimarka eta Txekiako Errepublika».

Horiek horrela, final-laurdenetako kanporaketarik erakargarriena beste aldean legoke: Belgika eta Italiaren artekoa, hain zuzen ere. «Lehia parekatua» izango dela uste du futbolari ohiak: «Hobea zein den esatea oso zaila iruditzen zait. Gako nagusia Belgikan zalantzan diren jokalariak izan daitezke: De Bruynek edo Hazardek ez jokatzeak sekulako mina egingo lioke. Italiak berezkoa duen nortasunarekin, eta Mancinik eman dion kalitateari esker, agian zertxobait faboritoago dira italiarrak».

Kontuak kontu, final-zortzirenen ostean, hautagai nagusien zerrenda eguneratzea ezinbestekoa da. Lucasek egina du bere zerrenda: «Espainia, Ingalaterra eta Italia, ordena horretan»]]>
<![CDATA[Lozorrotik esnatu dira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1916/018/001/2021-06-25/lozorrotik_esnatu_dira.htm Fri, 25 Jun 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1916/018/001/2021-06-25/lozorrotik_esnatu_dira.htm
GORA
Hautagai berriak

Emaitzei erreparatuz gero, hiru selekzio nabarmendu dira ligaxkako aurreneko hiru neurketetan: Belgika, Italia eta Herbehereak. Hiru horiek izan baitira multzoen faseko neurketa guztiak irabazi dituzten bakarrak. Txapelketa hasi aurretik, Frantzia, Portugal, Belgika eta Ingalaterra ziren Eurokopa irabazteko faborito nagusiak. Frantziak gainontzekoak baino «koxka bat gorago» jarraitzen badu ere, multzoen fasea aztertuta, Barandiaranek uste du bai Italia, baita Herbehereak ere hautagai nagusien zerrendan sartzeko moduko selekzioak direla: «Aurrerapauso handia eman dute bi selekzioek. Zalantza askorekin iristen ziren txapelketara, batik bat Herbehereak, baina demostratu dute merezi dutela hautagai izatea. Herbehereen kasuan, kalitatezko jokalariak dituzte, abiadurarekin jokatzen badakite, eta atzean defendatzeko gai ere ikusten dut taldea». Beraz, argi dago, Italia eta Herbehereak izan dira multzoen fasetik bereziki indartuta atera diren selekzioak. Eta estatistikek hori berresten dute. Izan ere, Ingalaterrak bezala, Italiak ez du gol bakar bat ere jaso hiru neurketetan. Eta Roberto Manciniren taldea bada gol gutxien jaso duenetako bat, Frank De Boerren selekzioa da gol gehien egin duena: zortzi sartu ditu, hain zuzen ere.

Biak ala biak azken Munduko Koparako sailkatu gabe geratu ostean. Kolpe handia izan zen hori, baina txapelketa bikain abiatu dute. Esnatu dira, eta irabaztearekin amesten dute. Hautagai nagusien zerrendatik kanpo, Danimarkaren maila «ezusteko handia» izan da Barandiaranentzat.

AURREIKUSPENAK BETEZ
Frantzia, faborito nagusi

Aparteko distirarik egin gabe sailkatu dira beste asko, besteak beste, txapelketa irabazteko hautagai nagusietako batzuk: Frantzia, Portugal, Belgika eta Alemania, adibidez. Sufritzea ere tokatu zaie batzuei. «Argi dago Frantzia hautagai nagusien artean dagoela. Talde bikaina dauka, lerro guztietan. Hala ere, uste dut anbizio apur bat falta zaiola, eta horrek, agian, arazoak sortuko dizkio». Belgikaren kasuan, atzeko lerroak kezkatzen du: «Zelai erditik aurrera kalitate handiko taldea da, baina atzealdea, Courtois atezaina kenduta, ez da hain indartsua».

Portugalek eta Alemaniak sufrituta lortu dute final-zortzirenetarako sailkatzea. Barandiaranek azpimarratu du Cristiano Ronaldo izar duen selekzioak bere aurreikuspenak bete dituela: «Taldearengandik bainoago, jokalari batzuengandik gehiago espero nuen. Adibidez, Bruno Fernandesek maila hobea emango zuela uste nuen». Alemaniari dagokionez, «denetarik» egin du lehendabiziko hiru partidetan: «Joko momentu oso onak txarrekin tartekatu ditu. Defentsan talde eskasa izan da».

BEHERA
Espero baino okerrago

Sailkatzea lortu badute ere, Kroaziak, Ingalaterrak eta Espainiak espero baino maila apalagoa eman dutela uste du Barandiaranek: «Ingalaterra asko aipatzen da, baina oraingoz nahiko hotz utzi nau. Egia da emaitzak lortu dituela, baina, talde moduan, ez dut ezer berezirik ikusi». Oso bestelako egoera da Espainiarena: «Luis Enriquek taldea goitik behera aldatu nahi izan du. Iruditzen zait Eurokopa hau proba modura erabiliko duela, etorkizunean zer talde izan nahi duten erabakitzeko. Inork ez daki». Kroazia, berriz, Errusiako Munduko Koparen ostean «maldan behera» datorrela iritzi dio.

IZARRAK
De Bruyne onena

Lehendabiziko hiru jardunaldi hauetan, jokalari askok maila bikaina eman dute. Atezainen artean, Finlandiako Lukas Hradeckyren lana nabarmentzeko modukoa da, besteak beste. Lehendabiziko hiru partida hauetako atzelari onenetako bat Denzel Dumfries Herbeheretako hegaleko atzelaria izan da, bi gol sartuta. Eta, aurrelariak aipatuta, Cristiano Ronaldo bost gol daramatza eta Romelu Lukaku izan dira onenetariko batzuk. Barandiaranek beste hiru jarri ditu horien gainetik, erdilariak hirurak ere: «Kevin De Bruyne sekulako jokalaria da. Belgikaren jokoari zentzua ematen dion pieza da. Luka Modric ere ez nuke ahaztu nahi: beteranoa da oso, baina Kroaziaren maila igotzen du. Azkenik, partida bakarra jokatu duen arren, Sergio Busquets aipatuko nuke». Bat aukeratzekotan, ez du zalantzarik: «De Bruyne litzateke onena».

ARBELA
Bosteko defentsaren alde

Eurokopan parte hartzen ari diren taldeetako askok hiru erdiko atzelari eta bi hegaleko sistemaren aldeko apustua egin dute lehendabiziko neurketa hauetan. Esaterako, Alemaniak, Herbehereek eta Belgikak jokatu dute bost atzelarirekin, besteak beste. Trantsizioetatik babestea eta hegaleko jokalariei askatasun gehiago emateko gogoa daude erabaki horren atzean: «Egungo futbolean trantsizioek berebiziko garrantzia dute. Lauko defentsarekin ari zarela baloia galtzen baduzu, min handia egiten dizute. Beraz, babesteko neurri bat da. Baina, aldi berean, hegaletako jokalariei askatasun handiagoa emateko baliatzen da. Izan ere, postu horietan ari diren jokalariak gero eta erasokorragoak dira», nabarmendu du.

Hala ere, badira arrakasta duten beste jokatzeko modu batzuk ere: «Frantziaren helburua golik ez jasotzea da. Hori lortzen badu, badaki aurreko jokalariek duten kalitatearekin golak egingo dituela. Espainia ere zurruna da bere sistema aldatzeari dagokionez».

LEHIA ALDE BATERA UTZITA
Eriksen, osatzeko bidean

Berdegunetik kanpo, Christian Eriksen izan da, eta izango da, Eurokopa honetako protagonista nagusietako bat. Lehendabiziko jardunaldian, Finlandiaren aurkako neurketan, Danimarkako jokalariak konortea galdu eta ospitalera eraman behar izan zuten. Egoera larria gaindituta, eta jokatzeko ez badago ere, zorionez, etxean osatzen ari da Milango Interreko erdilaria.

Espero zen moduan, COVID-19ak ere zeresana eman du. Txapelketa hasi aurretik ez ezik, txapelketa abiatuta ere atzeman dituzte kasu positiboak jokalarien artean. Azkenetako bat Billy Gilmour Eskoziako erdilaria izan da: Ingalaterraren aurkako partidan neurketako jokalaririk onenaren izendapena jaso eta biharamunean, positibo eman zuen.

Gainera, Hungariako Gobernuaren jarrera homofoboaren aurkako protesta egiteko asmoz, Municheko Udalak ostadarraren koloreekin argiztatu nahi zuen Allianz Arena estadioa Alemania eta Hungariaren arteko partidarako, baina UEFAk debekatu egin zuen. Azkenerako, Alemaniako beste zelai asko ostadarraren koloreekin argiztatu zituzten. Manuel Neuer Alemaniako selekzioko kapitainak, ordea, UEFAren baimena izan du ostadarraren besokoa janzteko.

Bihartik aurrera ekingo zaie Eurokopako final-zortzirenei, eta hor ere izango da zer kontatua, bai kirol arloan, eta baita hortik kanpo ere.]]>
<![CDATA[Kolore zuri-gorriak ordezkari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2102/021/001/2021-06-16/kolore_zuri_gorriak_ordezkari.htm Wed, 16 Jun 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/2102/021/001/2021-06-16/kolore_zuri_gorriak_ordezkari.htm
«Orain arte ikusi ditudan errugbi partidarik arraroenetako bat da larunbatean Aguileran jokatu zena. Oso partida eroa, lehiatua eta tentsio handikoa. Baiona ez zen partidara ondo egokitu, eta Miarritzek irabazteko gogo handia erakutsi zuen. Hala ere, partida berbera hamar aldiz jokatzen baduzu, behin baino ez duzu irabazten». Federico Martin Aranburu (La Plata, Argentina, 1980) Miarritzeko jokalari ohiaren lehendabiziko hausnarketa da. Bi denboraldi egin zituen taldean, 2004tik 2006ra, Miarritzek bere azken bi Frantziako ligak irabazi eta Txapeldunen Kopako txapeldunorde izan zen urrezko garaian. Beste hainbat taldetan ibili eta errugbi profesionala utzi ostean, Miarritzera itzuli zen, bizitzera.

Patrick Polidori Hernani errugbi taldeko entrenatzaileak partidaren atarikoan aurreikusi zuen moduan, puntu gutxiko partida itxia izan zen Aguileran jokatutakoa. Hala ere, Martin Aranbururen ustez, ikuslearentzat partida «ikaragarria» izan zen: «Egia da errugbi maila ez zela oso handia izan, baina ikuskizun aparta izan zen. Ikusleak emozioak nahi ditu, jokalariak gorputz eta arima aritzea, eta hori, zalantzarik gabe, ikusi egin genuen larunbatean ».

Partida erabaki zuten gakoak aztertzen hasita, urduritasuna eta presioa kudeatzeko ahalmena nabarmenduko luke argentinarrak: «Baionak asko nabaritu zuen presioaren zama: galtzeko gehiago zeukan. Horrez gain, ikusi zen ezen, talde txiki bat, lan egiteko gogoarekin eta grinarekin, gai dela indartsuago bati irabazteko. Futbolean ere askotan gertatzen da, eta kirolaren alderik politenetako bat da hori».

Taldea egokitu

Behin igotzea lortuta, datorren sasoiko exijentziari aurre egingo dion taldea osatzeko lana dauka orain Jean Baptiste Aldigek zuzentzen duen klubak. Taldearen «diziplina, batasuna eta izpiritua» dira Martin Aranbururen ustez Miarritzen lehengairik onenak, baina, maila berrira egokitzeko, fitxaketak «beharrezkoak» direla dio: «Ezin dugu geure burua engainatu. Baionari irabazi arren, Top14an ari diren taldeen mailatik urrun dago egun Miarritze. Taldean eragin handia izango duten hiru edo lau jokalari on fitxatu behar dira». Hasteko, aurreko lerroa indartuko luke: «Indar eta pisu handiagoa behar dute. Top14an jende sendoagoa behar da postu horietan».

Baina ez hori bakarrik: denboraldia luzea denez, ordezkoen maila hobetzea ere «funtsezkoa» dela gaineratu du: «Ia 11 hilabeteko denboraldi batean, nekea eta lesioak asko nabaritzen dira. Asteburuero final bat jokatzea bezala izango da Miarritzerentzat Top14an aritzea. Beraz, ordezkoen maila oso garrantzitsua izango da».

Berriki lortutako igoerarekin kirol arloan egoera «oso ona» bada ere, beste arlo batzuetan klubak daraman bidearekin kezka badu argentinarrak. Taldeko jokalari ez ezik, administrazio kontseiluko kide ere izan zen, 2015etik 2018ra, akziodunen ordezkari gisa. «Top14ra igo ostean, kirol arloan oso ondo dago kluba, baina gainontzeko arloetan asko hobetu behar du. Ez nago oso lerrokatuta egungo zuzendaritzaren lan egiteko moduarekin».

Klubean jokalari moduan egin zituen bi denboraldiekin alderatuta, Miarritze «oso bestelako baldintzetan» bueltatuko da gorengo mailara: «Kluba egoera ekonomiko zailean dago, eta tristea izan da kirol arlotik kanpoko gertakariengatik albiste izatea. Baina Top14ra itzultzea oso ona da, eta disfrutatu egin behar da».]]>
<![CDATA[Derbiak erabakiko du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/021/001/2021-06-12/derbiak_erabakiko_du.htm Sat, 12 Jun 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Berastegi https://www.berria.eus/paperekoa/1877/021/001/2021-06-12/derbiak_erabakiko_du.htm
Patrick Polidori Hernani errugbi taldeko entrenatzaileak (Kanbo, Lapurdi, 1972) «intentsitate eta pasio handiko partida itsusia» espero du. Neurketa Aguileran jokatuko dela kontuan hartuta, ez du inor faboritotzat jo, nahiz eta zehaztu duen hainbat arlotan Baiona gainetik dagoela. Haren ustez, zigor kolpeak eta erritmoa izan daitezke partidaren nondik norakoa erabakiko duten gako nagusietako batzuk.

ZIGOR KOLPEAK

Finaletan ohikoa den bezala, galtzeko beldur handia izaten dute bi taldeek. Hori horrela, Hernaniko entrenatzaileak uste du bi taldeek «gutxi» arriskatuko dutela, eta, horrenbestez, partida «itxia» izango dela aurreikusi du. Baliteke zigor kolpeen bitartez lortutako puntuek erabakitzea markagailua: «Diziplina oso garrantzitsua izango da, ez baitut uste joko irekiaren aldeko apustua egingo dutenik bi taldeek. Aurrelari onak dituztenez, haien esku egongo da jokoaren pisu guztia, eta garrantzitsua izango da lehia horretatik sortzen diren zigor kolpeak aprobetxatzea. Zentzu horretan, Baionak abantaila du, Gaetan Germain maisua delako ostikoetan». Horrekin batera, funtsezkoa izango da jokoan metroak irabaztea: «Oinekin edo eskuekin jokatuta, lor daiteke hori, baina ez dut uste baloia eskuetan dutela metro asko egitera ausartuko direnik».

ERRITMOA

Bakoitzari komeni zaion erritmoa ezartzeak ere eragin handia izan dezake neurketan. Polidorik dio Baionari ez zaiola erritmo oso handia komeni, intentsitate handia baizik: «Erritmo eta intentsitateari dagokionez, aldea dago Top 14ko eta Bigarren Mailako taldeen artean. Miarritzerentzat zaila izango da intentsitatean Baionaren pare jartzea, eta denboraldian baino erritmo handiagoan jokatu beharko du aurkariari min egin nahi badio». Beraz, Nicolas Nadauren taldeak beste bide bat bilatu beharko du neurketan nagusitu nahi badu: «Hegaletako jokalariek duten abiadura eta atzeko lerroan dituzten jokalarien kalitatea erabili behar dute. Iruditzen zait Miarritzek galtzeko gutxiago duela, eta, irabazi nahi badu, ezinbestekoa izango da gehiago arriskatzea». Minutuen zama eta kontaktuen sendotasuna ere aztergai izan ditu: «Uztartzeak, ohi bezala, oso garrantzitsuak izango dira. Partidaren hasieran borroka fisiko hori parekatua izan daitekeela uste dut, baina ikusiko dugu Miarritzek 80 minutu irauteko gaitasunik ba ote duen».

ORDEZKOEN GARRANTZIA

Kalitate handiko zenbat eta jokalari gehiago, orduan eta hobeto. Neurketaren bigarren zatian, bereziki, aulkitik sartzen diren jokalariek partida aldatzeko edo dagoenari eusteko gaitasuna izan behar dute. Bada, Polidoriren ustez, Baionak Miarritzek baino hasierako hamabosteko hobea izanagatik ere, aldea ez da «handia»: «Ordezkoetan alde handiagoa ikusten dut, fisikoki behintzat. Gaur egungo errugbian pisua eta abiadura oso garrantzitsuak dira. Partidan, 60. minututik aurrera, adibidez, nekatu gabe dagoen pisu eta abiadura bereko jokalari bat zelairatzeak gauzak alda ditzake. Desoreka horietan lortzen dira faltak eta zigor kolpeak».

DERBIEN BEREZITASUNA

Ezohiko partida honek sortzen duen tentsioa eta urduritasuna kudeatzea ere kontuan hartzeko zerbait da. Etxeko jokalari gehiago dituenez, Polidorik uste du litekeena dela Baionak presioa gehiago nabaritzea: «Ez dakit onerako edo txarrerako den etxeko jokalari gehiago izatea. Miarritzek kanpoko gehiago ditu, baina giroak derbian murgiltzera bultzatzen zaitu». Gainera, Baiona maila defendatzen ari da, eta «galtzeko gehiago» duela esan daiteke: «Tentsio handiko partidak bereziak dira».

Zaleen bultzada ere kontuan hartzekoa izango da. 5.000 lagun espero dituzte Aguileran, eta 4.000tik gora etxeko taldeko jarraitzaileak izango dira. Beraz, arlo horretan abantaila du Miarritzek. «Alde txikia da etxeko taldearentzat. Baionaren grina eta intentsitatea oreka dezake horrek».

Aldagai horiek guztiak aztertuta, azken hausnarketa egin du: «Partida on bat ikusiko dugula uste duenak ken dezala burutik ideia hori. Asko dago jokoan. Baloia gehien duenak irabaz dezake».]]>