<![CDATA[Iñaki Etxeleku | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 20 Mar 2023 23:41:10 +0100 hourly 1 <![CDATA[Iñaki Etxeleku | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA['Bañolet' filma estreinatu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/023/001/2023-03-18/bantildeolet_filma_estreinatu_dute.htm Sat, 18 Mar 2023 00:00:00 +0100 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1873/023/001/2023-03-18/bantildeolet_filma_estreinatu_dute.htm Bañolet fikziozko filma aurkeztu zuten atzo, Donibane Garaziko zinema gelan. Gaur ere jarriko dute ikusgai. 2020an Durangoko Azokak banatzen duen beka saria ukan zuen lana bukatu berri dute garaztarrek. Filmaren aurkezpen batzuetan, zenbait kantu emanen dituzte bi egileek. 2021ean, filmerako bereziki sortu kantuekin Bloñ diskoa atera zuten.

Bañolet Frantziako menekotasunetik askatu den herria da, zeinetan nerabe gazteak heldutasunera iragateko erritu bat egiten baita. Umoretik badu izen bereko filmak, baina dramatikotik ere bai. Hastapeneko ideietatik bide egin duela esplikatu du Paxkal Irigoienek, bi zuzendarietarik batek: «Bagenekien berriz hunkiko genuela gibeletik. Eta, gero, denbora hartuta, ohartu gara paperetik filmera ez dutela gauza guziek funtzionatzen; beraz, batzuk kendu egin ditugu».

Herri zapalduek elkarturik sortu gizarte berri eleaniztunak eta lehen gidoiko ideia batzuek beste bide bat hartu dute: «Zentratu gara gehiago haurtzarotik heldutasunerat doan bide horretan». Grabaketa ondoko muntaketa saioek ere beste idazketa batera eraman dituela erran du Irigoienek. «Funtzionatzen zuten eszenak aitzinean jarri ditugu; filmari erritmoa emateko ere bai».

Hondarrean, oren baten petiko konposizioa da. «50 minutuko film aski motza da. Entseatu gara kondentsatzera, gauza arinagoa ateratzera».

Grabaketa saioak

«Grabaketa intentsoa izan da», aitortu du Irigoienek. «Hogei bat egun pasatu ditugu, kasik pausarik gabe, giro biziki eder eta sanoan. Izan aktoreak, izan teknikariak, izan sukaldariak, denak kontent ginen elkarrekin bildurik gure leku horretan. Bazen halako poz amankomun bat».

Eiheralarreko herriak barne eta baliabide franko utzi zizkien grabaketarako, eta Bañolet-eko taldea biziki esker onekoa da Erramun Minondo auzapez zenaren aldera. «Gure esku utzi zizkigun eskola, jantegia, eta dena tresna». Gainera, pandemia denboran zen, osasun ziurtagiria denetan erakutsi behar zelarik. Irigoienek dio filmekoak beren ingurugiroan murgildurik bizi zirela: «Mundua beste gauza batean zen, eta gu hortik kanpo bezala sentitzen ginen; lanpetuak ginen».

Joko zuzendaritzan naturalki aritu direla esplikatu du. «Uste dut bagenekiela zer xerkatzen genuen. Zuzentzea ez da egun guziz egiten dugun lan bat; beraz, entseatzen ginen, manera batez; eta ez bazen martxan, beste batez». Jakinik haurrak edota gazteak bazirela arizaleetan. «Jostatu gara usu, eta aski fite sartu dira unibertso horretan», dio arizale gazteez, sortu zuten unibertsoan errotik sartuak zirela: «Haiek Bañoleten ziren».

Argi naturala lortzen saiatu dira grabatzekoan, Irigoienek adierazi duenez. «Entseatu gara eginahala argi naturalarekin ibiltzera. Eszena anitz kanpoan dira; beraz, kanpoko argiarekin egin ditugu». Barneko agerraldientzat, Ninon Lacroix filmegilea etorri zitzaien laguntzera. Maia Irabarneren ikaskidea izan da Lacroix.

Beñat Iturrioz film zuzendari hernaniarrak ere anitz lagundu dituela erran du Irigoienek: «Problema bat bazelarik, izan argian, izan jokoan, izan antolakuntzan, Beñaten esperientzia zabala beti hartu dugu. Beti bazuen arrapostu bat». Grabaketako oroitzapen adierazgarria kontatu du: gau batez egin beharreko irudi hartzea ezeztatu behar izan zuten euriagatik. «Biharamun arrastirian hasi ginen grabatzen, halako gau amerikar bat eginez, eta hori Beñatek baitzekien egiten».

Allande Etxeberrik kudeatu du soinua. Donostiako Irusoin etxeko Santi Salvadorren laguntza ukan dute horretan. «Biziki aditua da filmetako soinu nahasketan eta soinu gehitzen». Salvadorrekin franko ikasi dutela dio Irigoienek: «Eszena huts batzuetatik nola gehitzen diren soinuak».

Muntaketa

Muntaketaren aldia hasi zuten Iribarnek eta Irigoienek: «Zati handi bat Maiak eta biok egin dugu. Baina momentu batez gure saltsan ginen sobera, eta kanpoko begiradak galdegin ditugu, objektibotasun handiagoa izateko».

Muntaketan filma aldatu da, ohi den bezala. «Bertsio anitz egin ditugu», erran du Irigoienek. Formatua trinkotzerat ere ekarri ditu: «Hastapenean, serie bat ikusten genuen, eta film batekin bukatu dugu». Bidea luzea izan bada ere, azkenean emaitzarekin kontent atera dira egileak.

Musikari dagokionez, filma bera bukatu baino lehen filmerako sortu musikekin Bloñ diskoa plazaratu zuten. «Filmak berak musika anitz badu barnean: kantu, batukada, joko kantu. Hatsarretik, nahi genuen eduki bisual bat sortu musika batekin».

Iribarne eta Irigoien elkarrekin ibiliko dira filma aurkezteko gaualdietan, ikus-entzuleekin mintzatzeko eta, noiztenka, kantu batzuk egiteko.

'BAÑOLET'-EN EMANALDIAK
Gaur, 20:30. Donibane Garazin. Frantsesezko azpitituluekin.
Martxoak 21. Donostian.
Martxoak 28. Hendaian (Lapurdi).
Apirilak 2. Iruñean.
Apirilak 3. Zuian (Araba).
Apirilak 6. Donapaleun (Nafarroa Beherea).
Apirilak 27. Baiona Atalanten. ]]>
<![CDATA[ETAko lau belaunalditako lekukotasunak bildu ditu Guibet Lafayek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2023-02-18/etako_lau_belaunalditako_lekukotasunak_bildu_ditu_guibet_lafayek.htm Sat, 18 Feb 2023 00:00:00 +0100 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2023-02-18/etako_lau_belaunalditako_lekukotasunak_bildu_ditu_guibet_lafayek.htm Euskadi Ta Askatasuna Temoignages de quatre generations de militantes et militants (Les Editions Libertaires, 2022) liburua aurkeztuko du Caroline Guibet Lafaye egileak, heldu den ostegunean, Ortzaizeko (Nafarroa Behera) Menta liburu dendan, 18:30ean. Liburuak ETA erakundeko lau belaunalditako zortzi kide ohiren kontakizunak biltzen ditu. 2016tik 2022ra 61 etakide ohirekin egin elkarrizketetarik atera bilduma da.

Guibet Lafaye CNRSko ikerketa zuzendaria da Okzitania Tolosako Jean-Jaures Unibertsitatean. Aurretik gisa berean bezala, Alexandra Frenod lankidearekin plazaratu du idazlana. Guibet Lafayek esplikatu du lau belaunaldi hautatu dituela, lau garai politikori lotzen baitzaizkie. Lau garai desberdini: «Ez da ukatzen ahal frankismoa eta monarkia konstituzionala ez direla gauza bera». «Espainiako Estatuko» eta nazioarteko testuinguru politikoak kontuan hartzeak munta bazuen egilearentzat; baita errealitate akademikoarenak ere. «Akademiako literaturan, ulertezina zaie demokrazia formala plantan eman ondoan ETAk oraino irautea». Aldi berean, ikusi du Espainiako trantsizio garai hori biziki adierazgarria dela gertakizun politiko batzuen ulertzeko.

CNRSko ikerlariak denbora hartu du, «anitz jende ikusi» nahi baitzituen, ahal bezain «egokia» gerta zedin azterketa. Interpretazio soziologiako metodoa izateak modua eman dio azterketarako anitz lekukotasun eta kontakizun lortzeko. Bai eta elkarrizketatuek, zigorrak beterik, auzibide arriskurik ez izateak ere. Soziologian oso zabaldua den elkarrizketa metodoa erabili du. «Interpretazio soziologia egin-molde aski zedarritua da, baita elkarrizketa erdi zuzenduarena ere». Oro har, mugimendu sozialen ikertzeko, eta estatu batek mugimendu sozial horiei nola erantzuten dien aztertzeko metodoa da. Izatekotan, Guibet Lafayeren lana berezia da metodo hori, hain zuzen, «terroristatzat ekarria den» talde armatu baten aztertzeko erabili duelako. «Usaiaz kanpokoa dena da erratea antolakunde klandestino bat beste edozein objektu soziologiko bezalakoa dela», esplikatu du, «helburua baita ulertzea taldeko kideek zergatik erabaki zuten ekintza molde horren baliatzea».

Ondorio batzuk

Egin eta aztertu dituen elkarrizketa horietarik zenbait irakaspen atera ditu. «Adibidez: nola demokratikotzat dauzkagun estatu batzuk parean halako engaiamenduak agertzeko baldintzak sortzera heltzen diren. Nola umiliatzearen bortxaz, ezagupena ukatuz, zure herrialdean herritar batzuk guziz bazterrekoak direla kontsideratzearen bortxaz, baldintzak sortzen dituzun halako erantzunak ukaiteko».

Gainera, azterketa hau dela medio, Guibet Lafayek ikusi du zer egin-molde erabiltzera hel daitekeen estatu bat. «Batetik, terrorismoa salatzen da, baina, bestetik, estatuaren antiterrorismo klandestinoa plantan ematen». Halaber, Europa erdian tortura erabiltzen uzten dela ikusi du. «Europan, torturatzea ez da hain larria herrientzat; auzoan berean torturatzen ahal zuten 2010. urte arte, problemarik gabe».

Elkarrizketatu dituenen erranetarik, halako talde politiko armatu bateko militanteei buruzko beste ezaugarri bat ondorioztatu du: esan du ikusi duela ekintzaile horiek ez zirela «jende bortitzak, kazetetan errana zenaren kontra. Legez kanpoko moldeak erabiltzera behartuak zirelako konbentzimenduak ez du erran nahi bortitzak direla patologiaz».

Akademia munduan zabaldua den uste bat desegiteko bidea eman du azterketak, Guibet Lafayeren arabera: hein horretako ekintzetara gazte-gazterik sartzen dela jendea, bortizkeriak gazterik hunki dituelako. «Ez da batere hala; kontrakoa da. Jendea geroago engaiatzen da [borroka armatuan], formakuntza politiko osatuago baten ondotik». Ikerlaria estatistika lan bat prestatzen ari da, horixe erakusten duena, eta laster aterako du.

Gisa bereko beste liburu bat plazaratu dute Guibet Lafayek eta Frenodek: On ne va pas y aller avec des fleurs (Ez gara loreak eskutan abiatuko Hors d'Atteinte, 2022). ETAri buruzkoan agertzen den Isee izengoitiko pertsona agertzen da horretan ere; baita PKKn, FARCen, Action Directen eta Armada Gorriaren Frakzioan aritu diren emazte batzuk ere.

Nahiz eta borroka armatua erabiltzeari buruz gizonen ideia politiko bertsuak aipatzen dituzten, emazteek beste ikuspegi batzuk ekartzen dituztela dio ikerlariak. «Zenbait talde armatutan, gizon batzuek ele militaristak izan ditzakete —ez naiz baitezpada Euskal Herriaz mintzo—, armen erabilpena azpimarratzen dutenak. Bizi ditugun gizarte patriarkalekin badu loturarik. Haatik, emazteen artean ez da batere armekiko harreman hori, argiki».

Talde armatu politikoez gizonak dira nagusiki entzuten, eta, horregatik, emazteak mintzarazi dituzte. «Italian, emazte ekintzaileek sentimenduak adierazten dituzte gehiago. Latinoamerikan, Ipar Irlandan eta Euskal Herrian, erranen dute: 'Zer egin ukanak ditugun edo ukan ditzakegun haurrekin?'. Haurren galdea gizonek ere badute, baina ez dute aipatzen. Gero, kasurako, ez ditut emazteak genero estereotipo batzuekin lotu nahi».]]>
<![CDATA[Borroka molde bat, 40 urtez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1925/008/001/2022-09-10/borroka_molde_bat_40_urtez.htm Sat, 10 Sep 2022 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1925/008/001/2022-09-10/borroka_molde_bat_40_urtez.htm
Ikusi gehiago: Panpi Sainte-Marie, ELB sindikatuko idazkari nagusia: «Laborariarentzat hobe da auzoak izatea, lurrak izatea baino»

Euskaldunon Egunkaria-ren artxiboak begiratuz, argi da ELBren ezaugarria zein izan zen lehenbiziko bi hamarkadetarik: ekintzak, manifestaldiak, pedagogia. 1990eko hamarkadako urteak behi eta ardi esneen kuota eta prezio zuzenagoen aldekoak izan ziren. Esnetegi okupazioak, Frantziako Estatuko laborantza administrazioaren ordezkaritzen okupazioak Baionan edota Pauen (Okzitania), esne saileko arduradunen eta esne kamioien atxikitzeak, manifestaldi biziak, eta abar.

Urtez urte bere bidea egin zuen Paueko laborantza ganberako hauteskundeetan, FDSEA aitzintzeraino Ipar Euskal Herrian. 1995eko otsailaren 2ko Euskaldunon Egunkaria-ko izenburuak hala dio: «ELBk Ipar Euskal Herriko laborarien lehenengo indarra izaten erdietsi du» (%47, 09 egin zuen; FDSEAk %46, 7). Sei urte berantago, gehiengoa lortu zuen. 2005eko urtarrilean etorri zen Euskal Herriko laborantza ganbera alternatiboaren sortzea.

Laborantza lurraren defentsak ez du etenik izan gaur arte. 2008an, Ainharbeko Kako etxaldean Fred Larrañagak bere bizibidea egiten jarrai zezan, gogoak markatu dituen mobilizazioa gertatu zen Donapaleun, SAFER erakundeak Larrañagari ukatu ziolarik lan egiten zuen etxaldea. Gero, mobilizazio hartan ziren militante batzuen kontrako auziak, berdin.

Azken urteetan, hegazti gripearekin ahate eta oilo hazkuntza ttipiek pairatu hilketa neurriei buru egiteak du ELBren ibilbidea markatu, herritarrek lauzkaturik. Halaber, Arbonako laborantza lurren defentsan.

Bernadette Oillarburu (Irisarri, 1950), ELBren sortzaileen artean zen. Entzuna zuen CDJA bazela Garazin «biziki dinamikoa» - FDSEA sindikatuko gazteen adarra zen-. Harremanetan sartu zen Peio Iralur donazahartarrarekin halako taldea sortzeko Iholdi-Oztibarre aldean. «Ordukoz, CDJA hori ez zen CNJAren pentsamenduetan» [CNJA, Frantzia mailako FNSEAko gazte adarra].

«Pindarra»

Ipar Euskal Herriko CDJAkoak hasiak ziren ekintzetan. «Sentitzen genuen gure ekintzak ez zirela Pauekoetarik sustengatuak», erran du Oillarburuk. 1980ko apirilean, Aveyrongo (Okzitania) Roquefort enpresak Larzabalen zuen esnetegiaren aitzinean egin elkarretaratzea lekuko. «Aveyronekoekin prezioen berdintasuna galdegiten genuen». FNSEAko Paueko buruzagiek ez zuten batere preziatu. Emeki-emeki hazi zen euskal laborari gazte horien baitan sindikatu nagusitik atera eta beste baten sortzeko ideia.

Hiru urtetarik egiten ziren FDSEAko -FNSEAko departamendu maila- herrietako ordezkarien hautatzeko bozkak. 1978an ukan zuten eztabaida handia jada euskal herritarrek. Ordezkaritzak bereganatu eta barnetik eragin, edo beste sindikatua sortu? «Ez ginen oraino prest».

1981ean berriz jin ziren barne bozkak, eta berriz ere eztabaida: egon ala joan? «Baina, ezin trenka». Oillarburuk FDSEAko emazte batzordean parte hartzen zuen. Batzorde bakarra izan zen erantzun argi bat eman zuena, idatziz. Besteak beste, zioten «FDSEAn izatea eskuindarra izatea» zela. «Uste dugu momentu egokia dela zerbaiten egiteko», erranez bukatu zuten gutuna. ELBren sortzeko «pindarra» izan zela uste du Jutsiko laborariak.

ELB sortu ondoko hilabeteetan, ofizialki. Lehenbiziko urtean bilkuraz bilkura ibili zirela gogoan du Oillarburuk. Aldaketa handia zen; beraz, ez hain erraza: «Haustura bat izan zen». Batzuek zioten Enbatakoak zirela sortzaileak. «Sufrikario zerbait izan zen; ez baita sekula goxo auzoarekin moztea ideiengatik», baina «emeki-emeki leundu zen». Mezua argi zuten: «laborantza produktibista» ez zuten defendatuko. «Beste sindikalismo molde bat» nahi zuten. Hala zioten Laborari aldizkariaren 1. zenbakitik.

Beste laborantza mota bat helburu, formakuntza bat antolatu zuten 1985ean, ardi hazkuntzan Pochon deitu pentzeei buruz. Formakuntzak FDSEAri lotu formakuntza kutxa batek ordaintzen zituen, komunzki. Baina errefusa ukan zuten. Formakuntza kutxako ordezkariak Lur Berriren egoitzan ziren egunean, ezetza ukanik, lurrean etzan ziren ELBkoak eta formakuntza kutxakoak -bat salbu-; «jalgi ziren gelatik gure gainean kurrituz». Sinboloa ez zen ttipia.

Esperientzia humano azkarra izan zaio ELBrena Oillarbururi. «Familia handi bat izan da; alimaleko elkartasuna sortu da gure artean». Uste du dinamika bat sortu duela, gazteek segitzen dutena. Orduko helburuak berak direla dio: «Laborari bakar batek ez duela desagertu behar genioen. Hori, hain segur, ez dugu lortu, baina uste dut ELBri esker dela hainbeste laborari gazte plantatzen Euskal Herrian».

Enbor beretik

ELBn sartu azken belaunaldikoa da Julen Perez (Ostankoa, 1989). Ahate hazle da Lohitzüne-Oihergin, eta erdiz erdi jo dute hegazti gripearen ondorioz Frantziako administrazioak hartu erabakiek. Osagarriz sano diren berea bezalako hazkuntza ttipien hilketa. 2017an bizi izan zuen, jendarmeek lagundurik, osasun zerbitzuen hilketa saioa, langile zela Donaixti-Ibarren. «Orduan nuen lehentze zinezko sartzea egin ELBren talde eta borroka horretan», gogoratu du Perezek. Herritarren laguntzaz, laborariek lortu zuten estatuko ordezkariek ez zitzaten sano ziren ahateak hil.

Geroztik, ELBren barneko hegaztien Luma batzordeko ordezkaria da Perez. Argi du Ipar Euskal Herriko etxaldeen defendatzeko molderik hoberena dela ELBrena: «Defendatzeko manera bakarrenetariko bat kolektiboki borrokak eramatea da». Gazteetan sentitzen ditu ildo beretik jarraitzeko hor direnak. «Sail guziak nahasiz, bagara zenbaitzuk engaiatzeko eta bazterrak mugitzeko prest garenak».

Atzo bezala, gaur ere, «sekula laborari baten bizitzeko manera lanjerean emana bada, laborari sindikatu batek behar du beti gaitasuna ukan oposatzeko». Geroari begira baikor da, tokiko laborantza xumeak laborantza intentsibo eta industriala haize kontra badu ere: «ELBk jendea federatuko du, eta beti laborarien nahia aitzinerat emanen du».]]>
<![CDATA[90. urtea besta giroan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1965/030/001/2022-07-27/90_urtea_besta_giroan.htm Wed, 27 Jul 2022 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1965/030/001/2022-07-27/90_urtea_besta_giroan.htm
1936ko uztailaren 13an hasi zituzten, ofizialki, lehen aldikoz Baionako bestak. Herriko Etxearen kontakizunak hala dio: «Iruñeko sanferminetan ibiltzeko usaia zuen lagun talde batek -Aviron Bayonnais errugbi taldeko jokalariak zirenak-, izpiritu bereko besten antolatzea pentsatu zuten». Besta batzorde bat sortu omen zuten, Benjamin Gomez zuela buru. «Joseph Garat orduko auzapezaren herriko kontseiluak baimena eman zion» ideiari.

Egitarau bat ere aipatzen du kontakizunak: «Euskal egun handi bat musikarekin goizetik, karrikaldiak, kontzertuak, pilota partidak, baina, oroz gainetik, behi lasterketak Baiona ttipian». Auto lorestatuen corso delakoa egin zuten, bestalde, lehen urte hartarik. Benjamin Gomezek berak asmatu ziganteak ere atera zituzten.

Aitzinetik, «Besta Batzordeak eta herriko kontseiluak ikaragarriko komunikazio lana» egin omen zuten besten berri jakinarazteko: «Auto karabanak, Paueko [Okzitania] hegaldi zentroko hegazkinak afixa eta eskuorriz bete zituzten eskualde guzian, besten berri zabaltzeko». Kausitu zuketeen, orduko Le Courrier de Bayonne kazetak hala kontatu baitzuen besten ondotik: «Ezin kontatuzko alimaleko jendaldea etorri zen inguruko herrietarik gertakari desberdinetan parte hartzeko. Tren, auto, autobusek milaka eta milaka jende utzi zituzten gure plaza eta karriketan».

Gertakari ohargarrietan, kazeta berak Baionako harmoniaren emanaldia, Okzitania Tolosatik jin txirrindola lasterketa eta Wig Bill soka dantzariaren balentriak azpimarratu zituen. Wig Bill horrek, iduriz, «bi aldiz Errobia zeharkatu zuen Reduit plazatik Askatasun plazara soka baten gainean».

'Eskualduna'-ren kronika

Ez zen lehen bestez aritu zen kazeta bakarra izan. Besten ondoko asteko orduko Eskualduna kazetak ere egin zuen kronika. Domingo Soubelet apez hazpandarrak zuzentzen zuen garaian, besteak beste, Petain Marechale Frantziaren aintzindaria, Philippe Petainen ohoretan, haren biziari buruzko liburua idatzi zuena, 1941ean. Eskualduna-k egunka egin zuen izenpetua ez zen bere kronika. «Ortzegunetik igande arrats arte jin da nonahitik jendea, ederki; sosa xuhur delako estakuruak lotsatu gabe» zioen kronikariak. «Aroak du guthi lagundu phesta. Halere, arratsaldeak onak joan dire hain batez». Herriko etxearen kontakizunak ere aipatzen du aro txarra.

Bizikleta lasterketa aipu du euskal kazetak: «Bazen ba pirripita laster prima Tolosatik Baionarat heldu zela arratsald'erditan. Eta zer mundua Santispiritan heien jiteari beha». Ortziraleko eguna kontatu zuen, gero: «Ortziralean Eskualdunen aldi zen. Mugaz hainditik jin dire 160 txistulari beren xirulekin, bonet gorriak buruan. Espainiako portale ezkinan egin diote ongi ethorri hiriko buruzagiek». Hortik, herriko etxera joan zirela. «Eskualdun aire emaiten arizanik herriko etxeko aitzinean, joan dire denak musikan Musee basque deitu etxerat. Edari goxo batez han barnea phizturik, karriketan itzuli bat eginez bethi musikan joan dire Place d'Armesko atherberat eta arizan, oren bat ondo arte, eskualdun aire emaiten. Azkenik, berak buru hasturik eta behariak ere berdin, Gernikako Arbola». Ez zen horretan gelditu Hego Euskal Herriko musikari eta dantzarien gomiten itzulia. «Ez dire ixilik egon arratsaldean ere, meriako theatrian. Ezpata dantza eta holako batzu ere eman dituzte, behariak xoratuak baitzauden. Dantzariez aiphatzeaz, dezagun erran athharraztar dantzari multxo batek ere izan duela behari eta esku zarta hiru egunez».

Baionako ziganteak aipatzen ditu, gero, «itzul eta jauzi eta dantza athera baitire hiru egunez. Mañaña eta Mari Ttipi eta holako izen batzu zaizkoten emanak». Vig-Bill soka dantzariaren hari gaineko trebeziak aipatzen Eskualduna-k ere.

Larunbateko saltegien merkealdia edo «Botigako puska zaharren saltzeko eguna» kontatzen du segidan; Victor Hugo, Salie eta Gambetta karrikak izendatuz. «Karrika guzia bethia zaukaten, oihuka, garraxiaka, bakotxak bere saltzekoen eskaintzen, zoinek solasa ederrago sinetsarazteko kasik kitorik zituztela denak». Autoen primakaz ari da, bestalde. «Beribil lorestatuen prima» eta «ez dakit zer Miss» hautatu behar zutela «behariek».

Larunbat gaueko Baiona ttipiko karriketan egin «behi lasterra edo kursa» dator ondotik. «Irri frango egin omen dute hemen ere. Irririk etzuen, zolatik gaineraino galtzak adar ukhaldiaz urraturik joan denak bixtatik. Neska gazte batek izan du kolpe bat kopetan; gerokorik ez».

Bilakaera

Mende batez kasik, aldatu dira bestak. Aise jende gutiagorekin, eta guziz herrikoiak egon ziren 1980ko hamarkadara arte. Hiri jantziz eta portuko langileen urdin koloreko arropetan heldu ziren bestara ordura arte. Gauazko besta haiek joka partiden giro beroko famatu atxiki dute.

1990eko hamarkadan gertatu zen aldaketa, jantzi zuria sarrarazi nahi izan baitzuten batzuek. Henri Lauque gaur egungo Baionako besta batzordeko buruak aldaketa hori du azpimarratzen bilakaeran. 90. urtemugarako Herriko Etxe aitzinean muntatu duten artxiboko argazki erakusketan ageri dela dio, eta «jantzi urdinetik -eta lehenago, hiriko jantzia-, jantzi zurira iragatea» dela gehien markatu duena. «Beste itxura bat eman die gure bestei. Edukiaren hobetzearekin batera joan zen bilakaera izan da».

Gatazka politikoaren lekuko eta aldarrikapenen gune bilakatu ziren Baionako bestak 1980ko hamarkadan. 1979. urtean, agorrilaren 3an, Batallon Vasco Españolek Juan Jose Lopetegi Carrasco Pantu euskal errefuxiatua hil zuen, Angelun. Baionako bestak zirela, Poliziak inguruko bide guziak moztu zituen. Ekaitz Etxamendi BERRIAko kazetariak duela bi urte egin artikuluan, momentu bereko beste gertakari bat kontatu zuen. Seaskak Bordele (Okzitania) eta Donostia arteko zangobaloi partida antolatu zuen, baina Frantziako agintariek debekatu zioten. Erabakia salatzeko manifestaldia antolatu zuten ikastolek, eta kalapitak piztu ziren. «Ostatuak hustu ziren, negar gasengatik» oroitu zuen Etxamendik, Sud Ouest egunkariaren orduko aipu bat gehituz: «Manifestariak harri, botila, molotov koktel eta habailekin bost orduz, pausarik gabe» aritu ziren karriketan.

Patxa mugimenduak 1987an Patxoki ireki zuen garaia ere gogoratu zuen, Patxako Jano Forcaden lekukotasunarekin: «Presoen aldeko manifestazio bat antolatzen genuen besten asteazken guziz. GAL garaiaren bukaera zen, eta Frantziako eskuinak gobernua lortu zuen. [Charles] Pasqua Frantziako ministroak estradizioak hasi zituen. Errepresioa eta torturaren aurka, Baiona Errepresioaren Kontra taldea sortu genuen». Besten giroa baliatzen zuten, bestalde, Bourgneuf karrikan eraikin bat okupatzeko. Euskal presoen aldeko bazkariak ordutik gaur arte iraun du.]]>
<![CDATA[Diskurtso argi baten bila]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2012/012/001/2022-07-16/diskurtso_argi_baten_bila.htm Sat, 16 Jul 2022 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/2012/012/001/2022-07-16/diskurtso_argi_baten_bila.htm
Duela urte bat egin ikastaroan, Jon Sarasua ikerlariak lagundurik, euskararen aldeko kontakizun berri baten beharraz aritu ziren jada, ilusioak berriz piztea xede. Ipar Euskal Herrian zentratu dira geroztik, erakundeetan, hezkuntzan, elkarteetan, diskurtso berria lantzeko asmoz. Mintzalasairen karietara, Baionan bildu ziren lehenik. Gero, Bidarrain, Euskararen Urtaroa egin zelarik; eta, azkenik, Hendaian. Gogoetaldi horietarik atera ondorioak partekatu zituzten UEUren ikastaroan. Parte hartzaile berrien oharrak bilduz, bestalde.

«Zaku huste» batetik abiatu ziren parte hartzaileak. Barneko minak ateratzeko. Hortik, zeri lot aztertzeko. Lehen saioa, euskararen prestigio ezari buruzkoa izan zuten, bakoitzak erranez zerk aspertzen zuen entzuten zituenetan. Halakoak atera ziren: «Euskara Frantziako Errepublikaren hizkuntza da, erregionala»; «euskara ez da beharrezkoa, denek baitakite frantsesa edo gaztelera»; «euskara ikastea zaila da, ez da denborarik, ez dirurik, aukera guti da erabiltzeko».

Hortik, gauza batzuk erran behar zirela ondorioztatu zuten, hala nola: «Euskarak ez du babesik estatuaren, erakundeen partetik. Deusek ez du euskarara behartzen; beraz, jendeak ez badu nahi, ez du hartzen». Eta jendeari argiki erran behar zaiola euskararen egoera ez dela «naturala, normala; bada historia bat eta politika bat egoera horretara ekarri gaituena». Hortik diskurtso bat eraikitzen hasi ziren: «Eguneroko bizitzan euskarak tokia behar du; sare bat agerian eman»; «euskara ez da zaila, ez beste hizkuntza bat baino gehiago»; «gehiago erabilia balitz, errazago litzateke».

Plaza publikoak duen garrantzia azpimarratu zuten. Plaza zein izan daitekeen zehaztu: «Plaza izaten ahal da bestarena: bestetan, erdaldunak ere badira. Gazteak euskaraz bizitzen segitzeko, bestak badu inportantzia». Ondorioz, «irautetik, espazioak irabaztera joan behar» da, euskarari galarazi zaizkion guneak «birkonkistatu».

Hizkuntza politikak

Hizkuntza politiken norabideei buruzko oharrak zerrendatu zituzten. «Euskararen alde neurri asko eta aski hartzen» dela entzuteaz aseak dira anitz. Aseak ere euskararen «alde direla erraten dutenak» entzuteaz, «baina fitsik ez egiten». Hiri edota herri batzuen borondate politiko eskas argia deitoratu zuten.

Asperdura adierazi zuten «euskararen egoera beti positiboki irakurtzeaz». Halaber, «euskara gure gain dela, gure ardura dela» entzun beharraz. «Ofizialtasunik gabe blokeatuak garela» ere bai.

Hortik, nolako erantzunak bilatu? Ondoko ideiak atera ziren: «Herritarrok hobeki antolatu behar dugu»; «instituzioek motor» izateko ordez, «babesle» izan behar dute. Galdera etorri da: euskal elkarteen eta erakundeen artean, «nork nor du instrumentalizatzen?». Hizkuntza politikak argitzea aipatu zuten UEUko saioan: «Gure hizkuntza politikek zedarri argiagoak behar dituzte».

Euskaldunek pairatu diskriminazioez mintzatzeko parada izan zuten, baita euskaldunen arteko gatazkez ere. Hortik, jasan beharreko oharrak atera zituzten, besteak beste: «Euskaraz akatsak egiten ditut; beraz, nahiago dut erdaraz egin»; «euskaldunak hetsiak dira, eta euskaraz aritzea baztergarria da erdaldunentzat».

Egoera batzuk aldatu eta urrunago joateko tenorea ikusi dute. «Kontsentsu soziopolitikoaz aparte beste diskurtsorik ez da entzuten», zioten. «Beti euskaldunberri izatea euskaldun zaharren behakoan» gainditu behar dela. «Euskalki lokalismoek aspertzen naute» ere bazioen batek.

Diskurtso posible batzuk atera ziren hortik: «Posible da euskaraz bizitzea (ikastea)»; «gure autoestimua landu behar dugu»; «gure espazio propioak behar ditugu». Euskararekin egin «mudaren aitormena» azpimarratu behar da: «Euskara ikasiz gauza batzuk berriak izanen zaizkizu, eta zu ere aldatuko zara».

Erabilek hasi lana irailean bukatu nahi du, Mintzalasairen kariaz.]]>
<![CDATA[Laborariak kezkatu ditu prezioen goititzeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1898/012/001/2022-06-25/laborariak_kezkatu_ditu_prezioen_goititzeak.htm Sat, 25 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1898/012/001/2022-06-25/laborariak_kezkatu_ditu_prezioen_goititzeak.htm
Kaiet Barberarena Daniel aitarekin plantatua da Iholdi Landaian. Ardiak, zerriak eta behiak hazten dituzte. Ardientzat eta behientzat eginahala etxean ekoitzi bazkekin ari dira, baina besterik da zerrientzat. Urde hazkuntzarako kanpoan erosi zaldalea 150 euroz emendatuko zaie.

Kinto zerria hazten duten ekoizleek elkarte bat muntatua dute, eta horri esker entseatuko dira prezio emendatzeari buru egiten, Kaiet Barberarenak esplikatu duenez: «Badu urte pare bat egin genuela elkartasun kutxa bat. Zaldalea elkarrekin erostean, parte bat joaten da kutxa horretara. Aurten kutxa horretatik hartu dugu ekoizleen laguntzeko». Kinto haragiaren prezioa ere iganen dute zaldale gastuen goititzeari buru egiteko.

Etxekoa hobetsi

Beste batzuen aldean ez dute alimaleko etxaldea Landaiakoek, eta oreka bilatzen dute kanpoko lehengaien meneko ez izateko. «Ardi eta behietan aski autonomoak gara», erran du Barberarenak. Etxeko pentzeak erabiltzen dituzte kabalen alhatzeko, belarren eta soroen egiteko. Bihiarentzat, artoa eta tritikalea ere etxaldeko lurretan ekoizten dituzte. «Ez gara produktibistak; orduan, ez dugu zaldalerik erosten esne gehiago egiteko. Dena etxekoarekin egiten dugu ardientzat». Antxuentzat salbu. Luzerna ere kanpoan erosten dute: hogei tona. Behiak pentzetan alharazten dituzte, baina saldoa gutitu dute.

Urde hazkuntzan dute gehien sentitzen prezioen emendatzea, behartuak baitira arto, ogi, turto nahasketa kanpoan erostera. Taldean erosten diete lekuko bazka banatzaileei, erosketa deialdien karietara. Kinto zerri motaren sor-markan direnez, erosi zituak nagusiki tokikoa behar du: Ipar Euskal Herria, eta Biarno eta Landak (Okzitania)—. Aitzineko erosketa kontratuaren bidez, lehengo prezioa bermatua dute 2023ko uztaila arte. «Hortik landa izanen da oraingo prezioetan; emendatze handia izanen da».

Gizentzeko zerrietan, zerrika 112 euroko gastu emendatzea aitzinikusi dute. «Jakinez orain arte, zerria gizendurik, ehun euro irabazten genituela zerrika. Hor, negatiboan sartuko gara, segidan». Hortik zerrikia karioago saltzea eta elkartasun kutxa.

Prezioen goititzea ikusirik, laborari batzuk berriz hasi dira etxeko zuhain edo bihia ekoizten. Bizkitartean, horretarako ongailua erosten dutenez, hor ere prezio emendatzea pairatu behar dute.

Landaian ez dute ongailu anitzik erabiltzen alorretan. Den guti horretan sentituko dute, «hirukoiztu baitira ongailu batzuk». Horri gehi traktoreetako erregaiaren prezio goititzea. Zailtasun handiagoak dituzketen beste etxalde batzuk ditu gogoan Barberarenak: «Guk ukanen ditugu kalteak, baina mendian direnek izugarriko kalteak izanen dituzte, dena erosten baitute». Mendialdeko patarretan nekez ekoitz baitezakete zaldale handirik.

Barberarenak kalkulatu du zenbateko gastu handitzea izanen duten Landaian. «Kargu zuzenak %30-40 emendatuko dira. Landaian 24.000 euro kargu zuzen ditugu, eta 7.000 euro gehiago izanen dira guti gorabehera; bereziki, zerealetan». Horri gehitu zaio udaberri honetako idortea. Laborari gehienek belarrak aski goiz hasi zituzten, bizpahiru motzaldiren egiteko menturan soroetan. «Jada, belar guti egin genuen, ongailu arras guti erabili dugulako, baina hor soroarentzat aski arranguratuak gara», aitortu du. Jakin gabe erein artoak nola jinen diren.

Konpentsaziotik kanpo?

Orain, erresilientzia planerako Frantziako Gobernuak jarri arauengatik, laguntzetarik kanpo utziak dira Landaian. «Gu Afogen gara, zeren eta horretan ere autonomian izateko hautua egin dugu: gure kontuak guhaurek kudeatzea». Alta, Afog ezagutua da, eta ehunka etxalde kide ditu kontularitzan. «Kontuak Afogekin egiteak usaian, zergentzat, MSArentzat balio du; orduan, zerendako holako diru laguntzarentzat ez du balio?».

Landaiaren gisako etxaldearentzat mila euroko laguntza litzateke. ELB laborari sindikatuak eta EHLGk bide bat jorratuko dute bazter utziak diren etxaldeek ere eskura dezaten. Kaiet Barberarenarentzat ere ongi etorria litzateke: «Hartuko dugu; beti den hori da. Ez da aterabide iraunkorra, baina aurten lagunduko gaitu».]]>
<![CDATA[ELBk atzeman duen alternatiba]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/013/001/2022-06-25/elbk_atzeman_duen_alternatiba.htm Sat, 25 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1891/013/001/2022-06-25/elbk_atzeman_duen_alternatiba.htm
Micro BA sisteman diren etxaldeak laborarika 80.000 euroko negozio zenbakiaren petik direnak dira. Ipar Euskal Herrian ehunka, beraz. «Micro BA sisteman zarelarik, ez duzu zure kontuen egiaztatzerik kontu aditu baten etxean. Zure kontuak egiten dituzu, bazoaz zerga etxerat, eta hara», oroitarazi du Panpi Sainte-Marie ELBko bozeramaileak. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako etxalde andana Afog elkartearen laguntzarekin ibiltzen da kontuen pikoan ematen, edo EHLGrekin. Laguntza eskaera berri horretarik «normalki, ez zen nehor ere kanpoan gelditu behar», erran du Sainte-Mariek. Zentzugabekeria zaio bat-batean laguntza horrentzat kontu aditu baten bidetik pasatzea: «Gurea bezalako etxalde ttipietan, mila euroko laguntza hunkiko da, eta kontu aditu batek, berdin, mila euro galdeginen ditu kontu egiaztatzeko. Ez du buru-buztanik istorio horrek».

ELBk eta EHLGk aterabide bat atzemana lukete eskaera egiten duten etxalde guziak kontuan hartuak izateko. Estatuak Paueko (Okzitania) Laborantza Ganberari eta Solidarite Paysans egiturari onartu die egiaztatzaile kargua. «Solidarite Paysans horren Ipar Euskal Herriko adarra SOS Indartu da». ELBko laborari «historiko» erretiratu batzuk dira adar horren arduradunak. Horien bidez muntatuko dituzte diru laguntza eskaera txostenak. «Gure sare alternatibokoek ez badugu joan nahi Chambrerat [Paueko Laborantza Ganbera], egitura horren bitartez eginen dugu», erran du Sainte-Mariek. Astearte eta asteazkenean hazleak errezibitu zituzten Ainhize-Monjolosen, EHLGren txostenak egin eta SOS Indartuk izenpetzeko. Jakinez ekainaren 29ra arte dutela hazleek galdea igortzeko.

Espekulazio joko

Sainte-Mariek berak zerriak eta oilaskoak hazten ditu. Pertsonalki bizi dute etxaldean semeak eta biek bihien prezio goratzea. Zaldalea ekoizten ez den eremuan izanki, behartuak dira kanpotik sarraraztera. «Zerriarekin edo puralleriarekin, behar duzu bihia. Arrunt jasaten dugu kolpea».

Ekoizpena zuzenki saltzen dutenez tokiko erosleari, ezin izan dute araberan emendatu salgaiaren prezioa. «Guk prezioak ez ditugu hola bat-batean emendatzen ahal. Oilaskoa 50 zentimo emendatu dugu: %5». Arte horretan, arto tona 351 euro zen lehen, eta 430 euro da orain: +%22,5. «Arteka hori gure errebeniotik kendua da».

Asaldatzekoa dela uste du Sainte-Mariek. Ukrainako gerla estakurua dela dio, bihiarekin diru egiteko. «Espekulazio hutsa da zerealena. Orain jasaten ditugun emendatzeak ez dira gerlari lotuak. Bihi horiek denak siloetan ziren; joan den urtekoak dira». Heldu den urtean, haatik, bai gerlak eta bai idortearen ondorioek kinka gaiztotu dezaketen beldur da.]]>
<![CDATA[Frantziak ez ditu lan egitera uzten paperik gabeko etorkinak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1871/010/001/2022-06-11/frantziak_ez_ditu_lan_egitera_uzten_paperik_gabeko_etorkinak.htm Sat, 11 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1871/010/001/2022-06-11/frantziak_ez_ditu_lan_egitera_uzten_paperik_gabeko_etorkinak.htm
«Etorkin asko, asko, asko bada hemen», dio Helene Ducarre Cimade elkarteko kideak. «Zenbat? Ez dakigu. Dakien bakarra osasun asurantza da». Osasun asurantzak ematen dizkie EMLak, estatuko medikuntza laguntza txartelak. Hiru hilabete bederen lurraldean dagoela eta egoitza helbide bat duela erakusten badu etorkin orok, osasun asurantzako agiriaren zuzena du. Elikadura, aterpe, laguntza orotako elkartasun elkarteek anitz ikusten dituztela dio Ducarrek. «Guk badakigu ehunka direla, eta gorderik bizi direla», beldur baitira Poliziak atzeman eta kanporatze manua ukaitea.

Lan sail batzuk dira bereziki langile bila dabiltzanak: garbiketa enpresak, etxe laguntzako enpresak eta ostalaritza. Etorkinen laguntza elkarteek Pole Emploi erakundeak eman zenbakiak aztertu dituzte. Enplegu horietarako «tokiko» hautagai kopuruak eta betetzekoak diren lanpostuak alderatu dituzte. Ondorioa argi da: «Langile eskasia handia bada», Ducarrek erran duenez. LAB sindikatuak ohartarazi du lan baldintzak hobeak balira sail horietan egoera besterik litzatekeela. Bizkitartean, ikusiz lanpostu kopurua, denen beharra balitzatekeela uste du Ducarrek.

Tunisiarren bila

Etorkinak kukuturik bizi dira, eta enplegatzaileak laster uzkurtzen estatuaren mehatxuaren aitzinean: «Enplegatzaileei erraten zaielarik 15.000 euroko isuna eta bost urteko presondegia arriskatzen dutela, bistan da, gibel egiten dute».

Egoera «zentzugabea» dela iduritzen zaio Ducarreri, ezen UMI ostalaritza enpresen sindikatuak jakinarazi baitu langile xerka joan direla Tunisiara. «UMIk 300.000 tunisiar enplegatzea proposatu du uda garaiko bost hilabeteetarako». Elkarteek jakin dutenez, Turkiako Frantziaren enbaxadarekin harremanak egin dituzte enpresek langile turkiarrak Frantziako Estatura jinarazteko. «Jendea jin dadin lan egitera ez zaigu arazo bat, baina, lehenik, bertan ditugun etorkinak miseriatik eta kukutzetik jalgi ditzagun», erran du Ducarrek.

Berriki arte oraino, estatuaren ordezkaria den prefetak salbuespenak egin zitzakeen paperik gabeko etorkinekin, lan egiten uzteko. «Gauzak aldatu dituzte, eta orain Barne Ministerioko Internet plataforma batetik pasatu behar duzu, eta martxan da bakarrik jada egonaldi baimena baldin baduzu». Horra arte Valls zirkularra erabiltzen zen. Horren arabera, frogatzen bazen bost urte hauetan estatuan bizi eta zortzi hilabetez lan egin dela —legez kanpoa bada ere— edo, hiru urtez herrialdean bizi eta 24 hilabetez lan egin, paperak lor zitezkeen.«Izan ditugu erregularizatu direnak», dio Ducarrek. Prefetak badu zirkular horren baliatzeko ahala, «baina gaur egun ez da gehiago lanaren bidezko erregularizaziorik».

Badira, halere, enpresa batzuk paperik gabe den langilea hartzen dutenak. Beste egoera «zuzenkontrakoa» gertatzen da halakoetan. Bai langileak, bai enpresak kotizazio sozialak pagatzen dizkiote estatuari; bizkitartean, langilea gerizarik gabe gelditzen da. «Egonaldi baimenik ez duenez, ez du lan istripuetarako asurantzarik. Osasun asurantzari deklaratzen badio lanean ari dela, EML agiria galtzen du; erran nahi du osasun asurantza gabe gelditzen dela. Eta, alabaina, ez du etxebizitza laguntzarik, ez du langabezia sarirako eskubiderik, ez du formakuntzarako eskubiderik». Halere, batere babesik gabe gelditurik ere, batzuek lan egin nahiago dute, «diru sartze ttipi bat delako, eta, sustut, duintasun zerbait berreskuratzen dutelako».

Adingabeak

Duela zenbait denbora adingabe gisa heldu ziren etorkinen egoera ere aipatu du Ducarrek. Anitzek, eskolak eginik, diplomak erdietsi dituzte, baina administrazioak ez zituelako adingabe gisa ezagutu, ez dira lanean aritzen ahal.

Ez dira guti duela zenbait urte Ipar Euskal Herrira heldu eta elkartasun familietan aterpetuak izan zirenak. «Familiek eskolatu, eta CAP edo lanbide baxoa eskuratu dute; administrazioari galdegin diogularik aprendiz kontratu bat egin dezaketen, ezetz, ezetz eta ezetz erran digu».

Ezinegon horri guziari aterabidea bilatzeko, prefetari bilkura bat eskatuko diote Cimade eta Etorkinekin elkarteek, gutun bidez. Enplegatzaileak, langile sindikatuak eta etorkinez arduratzen diren elkartasun elkarteak bilduko lituzkeen bilkura bat nahi lukete egin prefeturarekin.]]>
<![CDATA[Berhokoirigoin omenduko dute EHLGn]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/005/001/2022-04-23/berhokoirigoin_omenduko_dute_ehlgn.htm Sat, 23 Apr 2022 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1872/005/001/2022-04-23/berhokoirigoin_omenduko_dute_ehlgn.htm
EHLGko arduradunek Berhokoirigoinen familiarekin apailatu dute omenaldia. «Haren ibilbide guzia kontatuko da: gazte denboratik -MRJC garaia, Euskaldun Gazteria-; sindikatu mailan, FDSEAtik ELB/Confederation Paysannera pasatzea; laborantza ganberaren sortzea, duela hamazazpi urte. Gero, haren azken engaiamenduak bake artisau gisa», kontatu du Bixente Eiherabidek, egunaren antolakuntza bere gain duenak. Berhokoirigoin ezagutu duten dozena bat lagunek lekukotasuna emanen dute, Txomin Hegi antzerkilariaren eta Marie-Agnes Gorostiaga irratilariaren gidaritzapean. Horrez gain, haren bideo artxiboko hitzaldi batzuk erakutsiko dituzte, besteak beste. «Tarteka, zenbait bertso ere kantatuko dira», erran du Eiherabidek.

Haren esanetan, omenaldiarekin Berhokoirigoin gogoratzeaz gain, bada historia baten transmititzeko xedea ere. «Gazteek jakin dezaten nor zen Mixel, zer egin duen, nondik heldu garen. Bada memoria eta transmisio istorio bat». Eiherabidek berak ongi ezagutu du Berhokoirigoin EHLGko langile gisa. «Profeta bat zen denendako. Orain, aita izpirituala erran nezake. Hamabost urtez ari izan naiz haren itzalean. Ikusi dut gizon hori hitza hartzen ehunka jenderen aitzinean; denak bezala liluratua nintzen, zein ele eder eta sinpleak zituen». Artxiboko irudiekin eta maiatzaren 7ko lekukotasunekin dokumental baten egiteko asmoa dute.

Laborari, sindikalista, ekintzaile eta bakegilea Gamarten (Nafarroa Beherea) jaio zen, 1952an, eta 69 urte zituela hil zen, gaixotasun baten ondorioz.

Azken aldia gelan

Bi urtez egon da EHLG urtemuga besta egin gabe. Maiatzaren 7koa parada izanen da berriz biltzeko. Berezitasun honekin: kontzertu gaualdiko besta azken aldikoz eginen da egoitzaren gela handian, ondoko urteetan hain segur xapito pean eginen baita.

Egitura 22 langiletara heldua da, eta barneak hertsi aire ditu. Ondorioz, ekitaldien gela handian bulegoak eginen dituzte. «Azken parada» izanen da, beraz, besta barne horretan gozatzeko. Giro bereziak sortu baitira urtez urte kontzertu gaualdian. «Beti plazer hartu dut: goizean biltzar nagusirako gela bat da, eta gauez gaztetxe bat bilakatzen da», dio, irriñoarekin, Eiherabidek. Euskal Herriko talde andanak jo du barnean. «Kalitatezko tokiko taldeak programatu ditugu, beti. Laborantza ganberaren gauza hori da».

MAIATZAREN 7KO EGUNA
10:00. Omenaldia Mixel Berhokoirigoini.
12:30. Herri bazkaria (Tokiendako: 0559-37 18 82).
18:00. Kontzertuak: Bokale Brass Band, Pelax, Kurtney Barnetx, Fusible, Willis Drummond. DJ XA2 & Bixtuk.]]>
<![CDATA[«Oraino ez naiz ohartzen Jokoetan gertatutakoaz; harrigarria izan da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1985/020/001/2021-09-22/oraino_ez_naiz_ohartzen_jokoetan_gertatutakoaz_harrigarria_izan_da.htm Wed, 22 Sep 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1985/020/001/2021-09-22/oraino_ez_naiz_ohartzen_jokoetan_gertatutakoaz_harrigarria_izan_da.htm
20 urterekin bost aldiz munduko txapeldun izan zara, eta orain olinpiar txapeldun zara. Nola bizi duzu?

Aski ongi bizi dut. Harroputza bilaka nintekeen, baina ez da hala gertatu. Naizen bezalakoa naiz, nahiz batzuek besterik uste duten. Baina berdin du, jendeak pentsa beza nahi duena; ni betikoa naiz, eta hori da garrantzitsuena. Adiskideekin egona naiz, eta uste dut ez naizela oraino ohartzen Jokoetan gertatu denaz. Harrigarria da.

Eskuineko aldea ez duzunez kasik batere erabiltzen ahal, zer ondorio du holako indar egiteak gorputzarentzat?

Eskuineko zangoan %95 indar gutxiago dudala neurtu du makina isozinetikoak. Eta alde bereko besoan ere ez dut indarrik; ur botila bat ezin dut altxatu, pisuegia zait. Ondorioz, ez dut sentsaziorik: beroa eta hotza ez ditut sentitzen. Beraz, egia da ez dudala batere orekarik; bizikleta gainean etengabe ari naiz oreka bilatzen. Tropel erdian ezin dut urik edan, bestela badakit eroriko naizela.

Eta akidura aldetik?

Energia xahutzearen aldetik, aztertu dugunez, zangomotz batek nik baino energia gutiago xahutzen du; zango hori hor baitut, eta, guti erabilirik ere, energia behar du. Ondorioz, ene ustez, zango osoa izatea, besteei konparatuz, traba handiagoa da. Errateko maneran, besteek motor bakarra dutelarik bazkatzeko, nik bi baditut.

Ahalmen urriko goi kirolariek oharrak jasaten ote dituzue, eta behartzen ote zaituztete zuen elbarritasuna justifikatzera?

Ez, batere. Trufak jasan ditut kolegioan nintzelarik, baina haur trufak dira. Egia erran, Olinpiar Jokoez geroztik iduritzen zait jendeak errespetua erakusten duela. Aipatu dira hedabideetan, eta ohar baikor franko izan da. Naski jendeak desberdiniki ikusiko gaituela, ahalmen urrikoen kirolak aitzina eginen duela, eta jendearen heldutasunak ere.

COVID-19 garaian egin ziren Paralinpiar Jokoak. Nola iragan dituzue ikusita osasun neurri zorrotzak zirela, kutsatzeak saihesteko?

Guk suertea izan dugu. ez baikinen olinpiar hirian. Txirrindulariak kanpoaldean ginen beti. Doi bat giltzapean bezala ginen, baina opor-gune gisako batean izanez, kanpora ateratzen ahal ginen. Bista ederrarekin, gainera: Fuji mendia parean genuen. Azken egunetan, berriz, olinpiar hirian ginen, eta zinez preso bezala sentitu naiz. Kirolarien artean izanik ere, atxikiak ginen, ateratzeko baimenik gabe.

Ikuslerik gabe aritu zarete, gainera.

Ez zen ikuslerik, ez. Ikusle bakarrak belodromoko boluntarioak ziren. Ez nau biziki trabatu, nahiz nahiagoko nuen jarraitzaileak izan balira, indar egiterakoan bultzatzeko. Baina, gure mekanikaren gainean garelarik, kontzentraturik, ez da hainbeste entzuten ere.

Ez ote da desoreka handi bat hedabideek egin jarraipenean Paralinpiar eta Olinpiar Jokoen artean?

Segur, aitzineko urteetan elbarrituen kirola aise gutiago aipatua zen. Aurten, jarraipen handiagoa izan dela iduritzen zait. France television kate publikoak aise zuzeneko gehiago egin ditu: L'Equipe 21 komunikabideak ere telebista eskubideak erosi zituen. Aurten zerbait plantan eman da elbarrituen kirol mailan. Araiz ez da Jokoetara mugatuko, eta bide horretarik segituko dute elbarrituen kirol jarraipena garatzeko.

Zer harreman duzu aurkari nagusi zenituen lehiakideekin?

Biziki harreman ona dugu. Hotel berean ginen, eta jantegi berean jaten egunero. Bizikleta gainean aurkariak gara, baina egun guzitako bizian hurbilak gure emaitzez mintzatzeko eta besteari ekarpenak egiteko.

Zerk egin du zure ustez hainbeste domina irabazi dituzula?

Uste dut lehen dominak, urrezkoak, askatu nauela. Helburu nagusitzat neukan ordulariaren kontrako lasterketa hori. Banekien Jokoak kausituak nituela ordukoz, eta presio gutiagorekin nintzen. Buruz askeago nintzen, eta, horri esker, domina gehiagoren bila joan ahal izan naiz.

Zuhaurren munduko marka hautsi eta hobetu duzu, bestalde.

Azken marka haustea 2021ekoa nuen, baina ez zen gure helburua. Urrezko domina genuen helburu. Munduko errekorrak gaindituak izateko dira, eta espero dut norbaitek eginen duela. Nihaurrek egiten ahal banu, zinez zoragarri litzateke.

Zerbait aldatuko dute domina horiek zure ibilbidean?

Ezinbestez, olinpiar txapeldun izateak kirolari baten ibilbidea aldatzen du. Espero dut babesle gehiago ekarriko dizkidala, txirrindularitza biziki garestia den kirola delako.

Nola hasi zinen bizikletan?

Aitari esker hasi nintzen bizikletan ibiltzen. Hark 19 urte zituenetik egiten zuen, eta ikusiz haren lasterketa guzietan segitzen nuela asteburuz asteburu, pasioa transmititu dit, eta horrela naiz hasi.

Eta goi mailako kirolari izatera noiz eta nola heldu zinen?

17 urterekin, elbarrituen arteko kirola ezagutu nuelarik gertatu zen. Frantziako Kopako lasterketa egiten hasi nintzen ahalmen urrikoen kirolean. Christophe Dizy trebatzaile duen Ahurtiko paraziklismoko esperantzen gunekoek berehala begiztatu ninduten. 2018ko irailean sartu nintzen Ahurtiko gunean, eta horra sartuz geroztik goi mailako kirolari bilakatzen gara.

Ahurtin segituko duzu hemendik aurrera ere?

Etxera itzuliko naiz iraila honetatik, Bretainiara. Baina Ahurtiko trebatzailea eta lantaldea atxikiko ditut. Ahal diren ikastaro guztiak egitera etorriko naiz Ahurtira.

Ahurtiko gunea baita ahalmen urriko pertsonen goi mailako kirol formakuntza gunea, ezta?

Bai, bai. Frantzian, halako zinezko gune bakarra da; horretarako ezagutua da.

Zer ekarri dizu Ahurtiko kirol guneak?

Lehenik, ikusmolde bikaina; ez baitzaigu iduri klub batean garela, baizik eta familia batean. Ez da elbarrituak garelako ezberdinki tratatzen gaituztela. Beste edonor bezala tratatzen gaituzte, eta zinez zoragarri da. Kirol gunea etxe batean da, familia giroan: goizetan jaiki, eta denak elkarrekin gara; arratsetan, filmak so egiten ditugu denek elkarrekin, denen artean egiten dugu jatekoa.

Zaudeten kirolarien baitan badu eragina giro horrek?

Nolaz ez; buruan ez bagara ongi, ezin dugu aitzina egin.

Zer aholku emanen zenioke ahalmen urriko kirolari gazte hasiberri bati?

Amorerik ez emateko. Bizia, artetan, gogorra bada ere, trufa pairatzen badu ere. Nik uste trufek azkarrago egin nautela, buruan indarra urrunago eramateko. Ez dezala amore eman aholkatuko nioke, eta egun batez argia ikusiko duela.]]>
<![CDATA[Besta eredua, auzitan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1916/046/001/2021-07-31/besta_eredua_auzitan.htm Sat, 31 Jul 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1916/046/001/2021-07-31/besta_eredua_auzitan.htm
Zizpa gaztetxearen inguruan dabilen gazte asanbladak duela hamabost bat urte sortu zituen Baionako besta alternatiboak. «Hasieratik erraten genuen Patxa plaza horrek izan beharko zuela urte osoan gaztetxean egiten ditugun adierazpen ezberdinen erakusleiho bat», azaldu du Baionako Gazte Asanbladako kide Unai Arkauzek. Adierazpen horien ezaugarri nagusiak aipatu ditu: besta «parte hartzaileak» izatea, eta «herritik eta herriarentzat pentsatuak», Baionako eta inguruko gazteak antolakuntzan inplikatuz.

Herriko kultur eskaintza bilatu dute urtez urte. Adin ororentzat apailatu dute egitaraua, hala nola haurren eguna eginez ostegunarekin. Nolaz ez, Patxa plazan jarri oholtza gaineko kontzertuek dute toki nagusia. Mota anitzetako musikak, bertsoak, dantzaldiak proposatzea da xedea. «Kulturalki herri gisa existitzeko, saiatzen gara Hego eta Ipar Euskal Herritik musika taldeak etorrarazten».

Kontsumo arduratsua

Alimaleko kontsumo aldi masiboa dira Baionako bestak, industria handien probetxuko horniduren aldetik. Badu zenbait urte gazte asanbladak bestelako bidea erdietsi nahi duela: «Entseatzen gara tokiko ekoizpenak saltzen, hori baita alternatiba osatzea Baionako besten aitzinean».

Bortizkeria gune bilakatzen dira maiz hiriko besta masiboak. Patxa plazan nahi dute «hor den jendea aktore sentiarazi, eta ez soilik kontsumitzaile». Kasu eman dezan gehiegikeriarik ez dadin gerta, hots. «Horrek ardura hartze bat dakar, eta, ondorioz, askoz gatazka gutxiago», erran du Arkauzek.

Eraso sexisten kontrako eginahalak garatzea dute helburu, halaber, azken urteetan: «Baionako bestak alimalekeria bat dira; hor agertzen da gizarte ultrasexista bat areagotzen dena besten bitartean. Badu urteak eragile feministekin lanean ari garela, eta azken bi aldietan lortu dugu protokolo bat plantan ematen». Beste zapalkuntza mota ororen gisan, sexu zapalkuntzari buru egitera heldu nahi diote. «Ideia da zinez borrokatzea edozein jarrera diskriminatzaile; berezikiago, emakumeek pairatzen dituzten erasoak ez ditugu ikusi nahi Patxa plazan». Antolatzaileari berari ardura emanez, eraso bat gertatzen denean besta geldituz.

Irekidura alternatiboa

Nahiz eta jakin bestarik ez zela izanen aurten, gazte asanbladak irekidura alternatiboa egin nahi zuen berriki arte, prefeturak osasun egoera dela-eta neurri hertsatzaileak ezarri aitzin.

Testuinguruari egokiturik, San Andresko Pyrenees ostatuan egitekoa zuten ekitaldia, eta hitzaldiekin —Kasu, Ostalariak Kexu eta Diakite kolektiboei hitza ematekoa zieten—, pare bat bertsorekin eta tradizio bilakatu den aurresku parte hartzailearekin, eta Bilaka dantza konpainiaren emanaldi batekin bururatzekoa zuten. Kanaldude telebistak ere zuzeneko saioa egitekoa zuen. Baina azken debekuak dena ezeztarazi die. «Prefeturak egin prentsaurrekoaren ondotik, herriko etxeak neurri bereziak plantan eman ditu, eta debekatua da edozein kultur animazio eta jende metaketa Baionako besten eremuan». Atsekabe handia izan da gazteentzat, Arkauzek dioenez: «Kolpe handia da asanbladarentzat. Besta alternatibo horiek inoiz antolatu ez dituzten gazte berriak etorri zaizkigu aurten, gainera». Kolpe ekonomikoa ere bada.

Brigada Ubelaren bidea

Eraso sexisten borrokatzeko eginahal bat baino gehiago egin dituzte talde feministek Baionako besten denboran: ostatu eta elkarteetan afixak ezarri, telefono zenbakia zabaldu, herriko etxea prebentzio kanpainak egitera akuilatu. Bere aldetik, EHZ jaialdiko Brigada Ubelak jada entseatu protokoloa hozka bat urrunago eraman du aurten, Irisarrin (Nafarroa Beherea). Irakaspen zenbait atera daitezke, eta Baionarako ere balio izan dezakete.

Laguntzaile multzo batek antolatu hiru eguneko besta izaki EHZ, Brigada Ubelari eman beharreko funtzioa zehaztu dute azken urtean eramaileek. Brigada Ubeleko kide Andrea Pebetek oroitarazi du Laguntzaile taldetik beretik hasi direla, eraso sexistei buruzko azterketa zabalduz: «Nola ulertzen ditugu eraso matxistak orokorki gizartean? Zendako errepikatzen dira?». Jakina denez eraso sexista franko hurbileko jendeen artean gertatzen direla, EHZ jaialdiko laguntzaileen artean kontzientzia hartzea garatzea dute helburu. «Bi saio egin ditugu urte osoko laguntzaileekin. Galdera sakon ugari iratzarri ditu». Mutikoak ere sarrarazi bide dituzte Brigada Ubelan. «Jende guziei ardura emateko perspektiban gara; manera eraikitzaile batean, ez moralistan», dio Pebetek.

Horrez gain, kanpoko protokolo berria adostua zuten EHZra zihoan publikoari begira. Brigada Ubelaren guneak berriz jarri dituzte; brigadaren taldea indartu dute, eta jaka ubelarekin ibili dira hiru egunez. «Biziki interesgarria izan da prebentziorako, taldea zinez identifikatzeko. Telefono zenbakiarena ez da ibili; jendea zuzenki gureganat etorri da».

Jaialdiko lanpostu guzietako arduradunekin egin lanak ere munta berezia izan du, bakoitzari esplikaturik zer rol izan zezakeen erasoen aitzinean. «Festibal denboran ere, txanda hasi aitzin laguntzaile guziengana joaten ginen protokoloa zer den azaltzera».

Erasoa, erantzuna

Hiru eraso mota definitu zituzten. Lehen mailakoa, egunerokoan ikus daitekeena oraino: «Begirada, esaldi, ohar bat ezegokia. Normalak diren gauza horiek ez-normalak bilakaraztea, momentuan berean deseraikitzeko», erran du Pebetek. «Anitz izan dira eraso horiek, eta salatu dira». Bigarren mailako erasoak hauek ziren: «Hunkitzeak, xantaiak, kontrol saiakerak». Halakoetan, kontzertua, ostatua eta janari guneak bost minutuz gelditu zituzten, eta EHZtik kanporatzen zuten erasotzailea. Hirugarren mailako erasoa: bortxaketa; gertatu izan balitz, jaialdia bera geldituko zuten.

Protokolo berriak ondorioak izan ditu aurten. Lehenik, erasoak jasan dituztenen artean. Lehen mailako erasoetan aitzinamendua ikusi dute EHZkoek. «Erasoa jasan duenak kontzientzia hartu behar du gertatu dena ez dela normala eta badela talde bat horren kudeatzeko. Anitz eskertuak izan gara alde horretatik». Erasotzailearekin, haatik, zailago izan da: «Gehienetan, erasotzailea ukapenean zen; gutxietsi egiten zuen Brigada Ubelak egindakoa, eta zioen elkarrizketa pribatuetan sartzen zela brigada». Bizkitartean, onik ekarri duela uste du Pebetek, erasotzaile gehienei ez baitzitzaien sekula gertatu halakorik. «Orain badakite jarrera hori ez dela egokia».

Bigarren mailako erasoak gertatu direlarik, dena gelditu dute bost minutuz, eta alarma batekin zihoan mezua zabaldu. «Erreakzio orotarik izan da. Batzuentzat, izua, beldurra, jendeek ez baitzekiten zer gertatu zen, eta frankok larrienari pentsatu dute: bortxaketari. Ondorioa da gehiago komunikatu behar dela zer motako erasoa den». Baina ohartu dira kontzientzia kolektibo baten pizteko balio duela, eta koadro bat ematen diola bestari.

Argi dute, halere, EHZk EHZrako eta besta denborarako pentsatu protokoloa dela. Pebet: «Mugatua da, eta badakigu horrek ez duela gaindiaraziko erasoen afera».

EHZko esperientziak Baionako bestetarako balioko luke, baina urrunagotik hasi behar da: «Alimaleko lana egin behar da aitzinetik elkarteekin, ostatuekin. Denek jakitea brigadako jendea nor den, zertarako diren hor».

Oro har, eztabaida urrunago doala uste du Pebetek. Gaur egungo gizartearen araberako besta ereduan dakusa auzia: «Entseatzen gara besta eredua aldatzen, baina gizartea aldatu gabe besta eredua nekez aldatuko da. Gaur egun bestak ez du gehiago ospakizunaren zentzua. Egunerokotik pixka bat ateratzeko da gehiago. Egunerokoa gero eta bortitzagoa da; ondorioz, bestan ere agertzen dira gauza bortitzak, alkoholarekin, drogarekin azkartuagoak. Protokoloek mugatzen ahal dituzte gauza batzuk, baina ez dute errotik aldatzen dena. Premiazko gauza bat da».]]>
<![CDATA[Mundu hobea asmatu, euskaraz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/006/001/2021-07-20/mundu_hobea_asmatu_euskaraz.htm Tue, 20 Jul 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1907/006/001/2021-07-20/mundu_hobea_asmatu_euskaraz.htm
Bederatzi hilabete iraunen duen gogoeta zikloa abiatu zen gisa horretan. Ziklo horren abiapuntua hiru urte lehenago kokatu du Eneko Gorrik, Mintzalasai elkarteko eta euskara teknikariak. 2018an, Ikastetxetik plazara hitzaldi ziklotik. «Ideia zen elkarrekin gogoetatzea aditu batzuen ekarpenei esker: nola ateratzen ahal dugu euskara ikastetxetik eta plaza erdira ekarri?». UEUko ikastarotik abiatu ziklo berriaren erronkak zehaztu ditu: «Helburua da gibeltasuna hartzea jakiteko nor garen, zer garen; gero, elkarrekin definitzea gai bat. Gaiak izan daitezke: erdaldunak nola erakarri euskarara; hiztun komunitatea nola trinkotu; diskurtsoak nola arralandu; ezagutzatik erabilerara nola pasatu; gazteriari nola pasatu euskararen aldeko borrokaren lekukoa».

Euskalgintzaren mapa

Garikoitz Goikoetxeak Euskal Herri guziko euskalgintzaren mapa bat proposatu zuen. Gizarte eragileena, alde batetik, eta instituzioena, bestetik. Nafarroako eta Euskal Autonomia erkidegoetakoak, eta Ipar Euskal Herrikoa.

Erakundeak, akademiak, elkarteak. Mapa zabala egin zuen Goikoetxeak, arlo bakoitzeko egiturak zerrendatuz. Gogoeta gisa, denen arteko elkarlanaren beharra azpimarratu zuen. «Uste dut azken urte hauetan bereziki oso agerian geratu dela erakundeen eta eragile sozialen arteko lankidetzaren premia; eta bien arteko lankidetza benetakoa dagoenean fruitu handiagoak lortzen ditugula». Halaber, euskalgintza osatzen duten egituren artean harreman gehiagoren beharra ikusi du, ez dadin bakoitza bere alorrean berearena egitearekin geldi. «Euskalgintzan falta zaigu elkar ezagutzea bi ikuspegitatik: batetik, ez dakigu besteak nor diren eta zer egiten duten; besteak zer egiten duen ez jakiteak ekartzen du askotan besteen lana gutxiestea». Ondorioz, UEUko foroaren gisakoen beharra azpimarratu du Goikoetxeak.

Amets berria idatzi

Bertsolaria izateaz gain, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da Jon Sarasua. Euskalgintzaren iragan hurbilari eta etorkizuneko erronkei buruz dituen gogoetak jada bildu zituen Hiztunpolisa. Euskaltasunaren norabideaz apunteak (Pamiela, 2013) saiakeran. Gogoeta horiei segida eman die geroztik.

Baionan, euskararen biziberritzeko aitzineko belaunaldiak egin lana aipatu zuen, lehenik. Euskararen biziberritze prozesu garaikidearen umeak garen puntutik —duela 60 urtetik honako aldia—, biziberritze horren iturburuko ezaugarrien ulertzeak duen munta azpimarratu zuen. «60 urteko ibilbide honek badu amets bat bere bihotzean. Amets batek zuen loratze hau sortu». Sarasuak bere gurasoen belaunaldikoen buruetan hazi zen ametsa du aipu; euskaraz oraino alfabetatua ez zen belaunaldi euskalduna, zapalkuntza bati iharduki nahi ziona. «Sumatzen zuten mundu moderno bat bazetorrela, telebista bazetorrela, unibertsitatea. Bazekiten haur ikasi, urbano eta pantailadunak izango zituztela». Intuizio bat bezala izan zutela dio, lausoki asmo bati loturik: «Gure haurrak mundu garaikide horretan euskaraz biziko dira. Euskara, nolabait, bestelako gizarte hobeago baten ametsaren garraio izanen da; mundu eta Euskal Herri justuago bat, euskaraz».

Amets horretatik sortu zituzten horren egikaritzeko tresnak: euskararen corpusa —euskara batua eta garapen terminologikoa—, ikastolak eta hezkuntza, hedabideak, kulturgintza, administrazioa eta lan eremuaren euskalduntzea... Egitura oso bat; Sarasuak zuhaitz bat marraztuz itxuratzen duena. Zuhaitz horren hazkundean bi aro ikusten ditu: «Instituzio publikoen babes ofizialik gabe egindako tartea: lehen 25 urteak»; eta diru publikoak lagundurik egin den ondotikoa. «Ohartzen gara euskararen garabide nagusiak sortu zirela inolako babes publikorik gabe». Gaur, euskalgintza bi oin instituzional desberdinen artekoa da: erakunde publikoak eta hastapeneko eragile sozialak.

Zuhaitz horrek lehenagotik heldu ziren erro sanoak bazituen. «Alde motibazionala» da erro horietarik bat: «Euskaldun izatearen harrotasun, autokonfiantza; nolabait, zuntz emozional indartsuak». Kolonizazio suntsitzaile bati ihardukitzeko bezala. «Denok dakigu herri baten kolonizazioaren azken etapa dela herri horren izateko gogoaren zuntz motibazionala apurtzea, eta joera dugula autogutxiesteko kolonizazio prozesu luze baten azpian garelarik». Horren ez onartzeko duintasun aski azkarrak ahalbidetu zuen antolatzea. Baita zatikatua zen eta den herrian konbergentziarako gaitasunak ere.

Motibazioa elikatzeko

Egungo egoerari so egiteko moldean desadostasunak badira euskalgintzan. Botila erdi hutsa ala erdi betea ikusteak irudikatzen duena. Egin den bidearen ekarpen handia azpimarratu eta egoera guziz hobetu dela aitortzeaz gain, hiztun komunitate eri bat garela aitortu behar dela dio Sarasuak. «Gaixorik gaude. Gaixotasun hori minbizia da. Minbizia duen komunitate bat, terminala izaten ahal dena, ez bada tratamendu serio bat egiten». Bestaldetik, 60 urteko ibilbidean egin den ekarpen guzia aitortu behar dela dio: «Mundu mailatik begiratuta, komunitate batek egin duen ibilbide hori ikaragarria da».

Botilari so egitean ez da itsu izan behar, ikerlariaren ustez. Botila betetzen dugun artean, begi bistakoa da zulo dela eta ari dela likidoa galtzen. Ondorioz, zer egin, geroan, botila ez dadin alde bat hustu? Horretarako, belaunaldi berriari, besteak beste, euskararekiko gogo sakona pizteko moldeak bilatzeari lotzeko tenorea dela ikusten dute anitzek. Ilusio horretatik urrun sentitzen ditu Sarasuak egun guziz ikusten dituen ikasleak. «Unibertsitatean nabil eta urtero datoz gazte berriak. Hor, zaporea hartzen duzu zer gertatzen ari den jendearen barrunbeetan». Euskararekin atxikimendurik ez izatearen arrazoiak bilatzerakoan, Sarasuak dio «sakonean, garaiaren marea nagusia beste bat» dela: «Kapitalismoaren azken faseak ekarri duen hiper-indibidualismoari lotutako bertsio progresista bat. Erdigunean jartzen duena pertsona deseantea; 'ni eta nire desioak, nire hautuak'». Ni horretatik, etengabe aukera berriak izatearen parean euskarari atxikimendua pizteko kontakizun bihotz-altxagarri eta azkarra pentsatzea da erronketarik bat, haren ustez. «Edota lortzen dugu ezagutzarekin batera erabilerarako motibazio kontakizunean aurrera egitea, edo prozesua lokaztu egingo zaigu. Motibazioa elikatzea izango da ondoko urteetako giltza».

Amets edo bisio hori litzateke berriz idaztekoa ekintza eta estrategien hazkurri izan dadin. «Oso ekintzaileak gara, baina ekintzak estrategiaren alaba izan behar du. Eta estrategiak ere bisioaren alabak izan behar dira». Dena da bisio hori nola berpiztu eta bazkatu. «Zer da ondo bizitzea mundu honetan? Ondo bizitze horren baitan egon behar du euskarak. Ondo bizitze proposamen horren parte eta garraio baldin bada euskara, belaunaldi berrien oso parte interesgarria eskura dezake».]]>
<![CDATA[Elkartasun politiken erronka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1923/006/001/2021-06-19/elkartasun_politiken_erronka.htm Sat, 19 Jun 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1923/006/001/2021-06-19/elkartasun_politiken_erronka.htm
Atherbeako zuzendaritza duela bi urte utzi zuen Jean-Daniel Elixirik, erretretara joanik, eta erakundeetako elkartasun politikak ongi ezagutzen ditu, kasik alor guzietarik iragan baita. Osasun artatzean, Elixiri ohartu da bilakaera bat izan dela: denboran, gizarte araututik bestela bizi ziren jendeak gero eta gutiago lagundu dira sozialki. «Gizarte jokamolde batzuk —edo araua hausten dutenak— medikuntzaren bidez tratatzen dira». Adibide bat eman du. Hamar urtez ari izan zen karrika hezitzaile, besteak beste toxikomanoekin. Gaur egun, kasik beti ordezko erremedioen bidez segituak direla dio. Halaber, ustez buru nahasmenduak dituztenak. «Gero eta sintoma sozial gehiago interpretatzen dira buruko arazo bat balira bezala, eta, bistan dena, farmazia industriak beti aurkituko du molde bat molekularen edo erremedioaren bidez erantzuteko, nahiz eta menturaz biziko nekezia edo nahasmendu bat baizik ez izan, sinpleki».

Medikuntza eta gizarte alorrean milaka langile ari dira Ipar Euskal Herrian. Haur eta gazte harreran, mota orotako egiturak badira: harrera familiak, haur eta gazte egoitzak, elkarteak. Departamenduak zerbitzu gotorra dauka gazteen sailean: Haurtzaroaren Gizarte Laguntza. Denetarik kudeatzen du: etxeko tratu txarretarik babestea, nerabe eta emazte haurdun bakartuak, migrante gazteak, eta abar, eta abar.

Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenean, gizarte saileko elkarte andana elkartu zen diagnostiko baten egiteko. Elixiri oraino Atherbeako zuzendaria zen. «Mobilizatu ginen hautetsiei erakusteko zein zen gaur egungo Ipar Euskal Herriko errealitate soziala. Sail horrek zuen pisua ekonomian; deslokaliza ez daitezkeen enpleguak baitira». Ondoriotzat ukan du Euskal Elkargoak gizarte ekintzaren hautuzko eskumena hartu zuela hastetik.

Ez zen, iduriz, Paueko Departamenduaren (Okzitania) gustukoa izan. «Tentsioak sortu zituen Departamendu Kontseiluarekin». Elixirik, Jean-Jacques Lasserre departamendu buruarengandik ukan zuen telefono deia lekuko elkarteek dudan ezarri zutelarik departamenduak migranteekin zeraman politika. «Sendi zen Elkargoaren eta Departamenduaren arteko tentsio hori zela gibelean». Elixiri segur da goiz ala berant departamenduak desagertuko direla. «Departamenduen eskalak ez du gehiago zentzurik. Hiru dira, ene ustez, zentzuzko eskalak: herri eta hirigune elkargoak, eskualdeak eta Europa». Haatik, argi du Elkargoak ahal arras guti dituela gizarte politiketan. Bizkitartean, lorpen gisa ikusi du Ipar Euskal Herriko elkartasun politiken behatokiaren sortzea.

Pobrezia

Egoeraren kontzientzia hartu beharra sendi du Elixirik. Pobrezia heina hilabetean 1.063 euro garbiko sarian finkatzen du administrazioak. SMICa, berriz, 1.219 euroan da. Ipar Euskal Herrian, 2018an, biztanleriaren %12 pobrezia heinaren petik bizi zen: 23.740 familia. «Emendatu daiteke geroztik». Argiki, lur eta etxebizitzen prezioen emendatze biziki zaluak eragin zuzena du. Horri gehi Ipar Euskal herritarren %20 SMICaz beheitiko sariarekin bizi dela; «bost herritarretik bat». Biztanleen %18k beren sariaren %39 baino gehiago baliatzen dute bizitegiaren pagatzeko. Horiei gehi 300 bat etxegabe.

Elixirik argi du elkartasun politiken eskumena Euskal Elkargorat ekarri behar dela araberako ahalekin. «Haurren babesa eta gizarte bazterketa ororen kontrako eskumenen transferentzia osoa behar lirateke». Haatik, uste du migrante gazteen babesa departamenduetatik estatu mailara itzuli behar litzatekeela. «Departamendu batetik bestera gazte horiei buruzko hautu politikoak ez baitira berdinak. Departamendu honetan migrante gazteei buruz egin diren hautu batzuk kritikagarriak zaizkit».

Eskumenen transferentziarako beste arrazoia Pirinio Atlantikoetan Biarnoren eta Ipar Euskal Herriaren artean mantentzen den desoreka da. 2002an, Atherbeako buruzagitza hartu zuelarik, Elixirik ikusi zuen bi eremuen arteko desoreka hori gizarte laguntzetan. Bi heren joaten ziren Biarnorat, heren bat Ipar Euskal Herrirat. «Gaur egun, guti edo aski banaketa berdintsua da». Zergatiaren aztertzen entseatu da, eta bi ondorio atera ditu. Bata, beren egoitza nagusia Prefeturaren hirian —Pauen— duten erakundeek uste dutela Ipar Euskal Herrian arazo sozial gutiago badela: «Zergatik? Pobreek, hemen, diskretu egoteko finezia dutelako», dio, ironiaz; «ez dira ageri. Alabaina, dirdiratzen duenari so egiten badiozu bakarrik, pobrezia ez duzu ikusten». Beste arrazoia: «Bekatu originalaren zigiluaz markatuak gara. Bekatu originala da: [euskal] gatazka. Horregatik, erakunde publikoek ez dute estimu handirik guretzat. Susmagarriak gatzaizkie gardentasunik aski ez genukeelako».

Gizarte politiketan elkargoaren heineko hurbiltasuna beharrezkoa ikusteaz gain, beste erronka bat azpimarratu du Elixirik: «Gizarte politikak lurralde proiektu orokor batean sarturik» landu behar lirateke, «azterketa transbertsal batean, lurraldeko gaitasunekin, ekonomiarekin, bizi eremuekin loturik». Eta ez sailkatuz. «Ez ditzagun bakarrik organo tutu edo siloka ikus politika horiek». Gizartearen ezaugarri guzietan —lana, bizitegia, garraioa, soziala, kultura—, funtsezkotzat dauka Ipar Euskal Herri mailako ikuspegia, itsasaldearen eta barnealdearen arteko desoreka eta hozka are gehiago handitzera ez uzteko. «Oroz gain, lurralde mailako proiektu bat behar dugu. Bestela, gure haurrek pairatuko dituzte ondorioak».

Autonomiarako laguntzak

Milaka pertsonak autonomiarako laguntza zuzena dute, izan adinekoak, izan ahalmen urrikoak. Sail horretan ere egitura publiko eta pribatuetara heltzen da departamendutik datorren dirua.

Adin Ederra elkarte eta etxeko laguntza zerbitzua Donapaleun finkatua da, eta Amikuze, Oztibarre, Iholdiko eremuetako 41 herritan ari da. 50 bat langile ditu; 75-80 garaien arabera. Zerbitzua hartzen dutenen %85 baino gehiago adinekoak dira, APA autonomiarako diru laguntza pertsonalizatua eta PCH ahalmen urrintasunaren ordainsari laguntzak eskuratzen dituztenak.

Chantal Massondok, Adin Ederrako zuzendariak esplikatu du zer den elkartearen lana: «Egun guzietako biziko eginbeharretan laguntzen dugu: neke handienak dituztenentzat ohetik jaikitzen laguntzea, garbitzea, beztitzea, askaltzea, etxe garbitzea, apairu egitea, erosketen egitea, askaziekiko harremana». Ahalmen urritasun fisikoa edo psikikoa dutenak ere zaintzen dituzte.

Adin Ederra Departamendu Kontseiluak eman ezagupen batekin ari da, zerbitzuaren prezio arautuen pean. Laguntza horien zuzena lagunduak direnek banaka badute; horri esker pagatzen ahal diote zerbitzua Adin Ederrari. Itunak baditu, bestalde, erretreta kutxekin eta osagarri asurantza etxeekin.

Behar handiko alorra

Biziki garatu den zerbitzu bat da etxez etxekoa. «Hamar-hamabost urtez, gure lana bikoiztu da. Duela 20 urte hasi nintzelarik, 20 langile ginen», erran du Massondok. «Lotua da departamenduen politikari, lehenesten baitute pertsonak etxean egotea». Eskaera guziz handia dute Adin Ederraren gisako egiturek.

Hainbestetaraino, non langile eskasa baitute. Besteak beste, lan dorpea delako. Lan geldialdi anitz baditu urte guzi Adin Ederrak. «Gihar-hezurretako arazo franko badira: sorbalda minak, ziatikoak eta abar. Lan nekea da fisikoki, eta psikologikoki ere hala izan daiteke». Ofizio lanjerosenen artean sailkatua da. «Azken urteetan eraikuntzako lan istripuen heina gainditu du gure sektoreak», dio Massondok. «Eraikuntza munduan, aspaldi abiatu zuten arriskuen prebentzio lana; gurean, orain hasi gara».

Gerorako ez dituzte erronka ttipiak. Ofizioaren erakargarritasuna landu nahi dute. Massondo: «Beti eta handiagoak diren beharrei buru egin behar diegu. Nola eginen dugu hori, ez badugu langilerik?». Ofizioaren irudia hobetuz egin daiteke, baina, bereziki, ordainsarien emendatuz. «Beste sektoreetarik oraino urrun diren sariak dira. Sektoreko hitzarmen kolektiboaren arabera, diplomarik gabeko etxeko laguntzaile bat, gaur egun, 16 urtez SMICaren heinean egon daiteke. Ez dut uste beste ofiziorik baden horrela». Gehiago dena, langileek bere autoa baliatu behar dute lanerako. Laneko ibilgailuen ukaitea aitzinamendua litzaioke Massondori. Lanaren dorpetasunari ihardukitzeko, lan baldintzen hobetzea ere funtsezkoa da.

Etxeko laguntza eragileen federazioak negoziazioak daramatza Lan Ministerioarekin itun kolektiboa hobetzeko. Departamendu Kontseiluekin ere bai, diren beharrei erantzuteko.]]>
<![CDATA[Historia eta dantza muinean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1858/032/001/2021-06-17/historia_eta_dantza_muinean.htm Thu, 17 Jun 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1858/032/001/2021-06-17/historia_eta_dantza_muinean.htm Izan baita ikuskizuna. Pandemiagatik ez zen eman, eta hetsialdia bururatzeaz baliatuko da Baigorriko Kulturaldiaren karietara aurkezteko, ekainaren 20an, Baigorriko (Nafarroa Beherea) ezkerparetan, 16:00etan.

Arrola eta Garaztarrak taldeetako 33 dantzarik, hamahiru musikarik eta bi antzerkilarik parte hartzen dute. Nafarroako konkistaren eta Etxauzia jauregiaren historian girotu dute gidoia. Eñaut Zaldunbide dantzari eta musikariak zuzendu du Izan baita. «Duela lau urte abiatu zen ideia», gogorarazi du Zaldunbidek: «Arrolaren azken ikusgarri handia Mihimena izan zen, duela hamabi urte. Nahi genuen ikusgarri berri batez zerbait markatu gure belaunaldiarekin». Ordu berean hasia zen Etxauzia herritar ekimenez erosteko diru bilketa.

Zenbait denbora iragan zen argi bat ukan arte: «Gilen [Zaldunbide] anaiarekin Argia dantza taldearen Martin Zalakain ikusi genuelarik, pizgailua izan zen. Formatua maitatu genuen: antzerkilari batek hari gorria atxikitzen zuen istorio bat kontatuz. Ez ziren dantzak justu dantzan aritzeko publiko aitzinean».

Buruan zituen dantza ideiak Etxauziarekin lotuz zerbait muntatzea proposatu zion taldeari.

Loralditik histera

Antton Kurutxarri historia irakaslearengana joan ziren, Nafarroako Erresumaren historiari lotu nahiz Etxauziarena. «Nahi genuen Etxauzia aipatu Nafarroako konkistan», erran du Zaldunbidek.

Bi parte jalgi dituzte emanaldirako: garai joriak eta gainbehera. «Lehen partean, pertsonaia nagusietan bada Etxauzeko Joan —Nafarroako pertsona inportantea, erregeren lehen zaldunetan—. Urte ederren parte uros bat». Garai ilunagoak jorratzen dituzte bestean.

«Baxenabarren agaramontarren eta beaumontarren artean izan zen gerla zibila, hor hasi baitziren urte txarrak». Katalina erregina ere agertu dute pertsonaietan, makurtuen arteko harremanak berriz josi zituena. Harekin, Etxauzeko Gexan eta Gaztelako erregina Isabela. «Hortik goiti, borroka dantzak dira gehienbat, non espainolak sartzen diren Nafarroan. Gainbehera segitzen da».

Bukaera lazgarria izan zen bezala atxiki nahi izan dute, eta ez dena airos eta handios, ikuslea biltzeko: «Ez dut nahi ikusgarri bat non denek sokadantza alai batekin bukatzen duten».

Asmakuntzarik ez zuen nahi Zaldunbidek, eta tokiko dantzen oinarrira jo du estetikaren bila. «Ez da sorkuntza; ez dut batere maite sorkuntza hitza. Dantzetan, nahi izan dut atxiki estetika bat gurea dena, non lasai garen: lurrean dantzan. Ez gara joan dantza bizkaitar edo gipuzkoarren bila, harrigarri edo ikusgarriagoak liratekeelakoan». Dantza jauzi, mazurka edo soken tokiko urratsen egiteko moldea bilatu du: «Gure urratsetarik partitu gara; dantzek zerbait konta dezaten. Ez dugu egiten fandangorik publikoaren parean, lehiaketa batean bezala».

Aski kontent da emaitzarekin Zaldunbide. Dantzen soiltasuna azpimarratu du: «Duen indarra da dantzari guziak ari direla estilo batean non goxoan diren, ezenez eta teknika ikaragarri baten erakustaldian».

Ekhi Lambert musikagile eta kantariak ditu moldatu dantza eta kantu zatiak, eta orkestra zuzendu du. Oholtzan izanen da gitarra jotzeko eta kantatzeko. Dantza eta kantu batzuk bazituen jadanik, besteak beste, Oskorrirenak. Musikariak Arrola dantza taldekoak dira, bai ere profesional batzuk. Denetarat, hamabost bat. «Horren arabera idatzi ditut moldaketak», esplikatu du Lambertek: «Estetika tradizionala da, baina hautaketan banuen askatasun osoa. Egia erran, izugarri plazer hartu dut».

Musikaren dantza

Tradiziozko dantzak eta kantuak izan ditu oinarri Lambertek, eta horien lerro nagusiari jarraikiz egin ditu moldaketak: «Dantza tradizionalean, baduzu partitura bat eta instrumentu nagusi bat: txistua edo gaita, adibidez. Demagun jota bat bi gaitak jotzen dutena; beraz, bi bozetan idatzia. Boz nagusia da errespetatu behar».

Dantzatua izateko egina da; beraz, dantzariek aise markatzeko erritmoan: «Erritmoa dantzak inposatzen du. Musika idaztean, behar da beti dantzari pentsatu; erritmo azkarretan, gauzak ontsa markatu dantzarientzat. Gauza argi eta ozenak behar dira tarteka, indarra emateko dantzariei».

Zaldunbiderekin mintzatuz, Nafarroako eta Etxauziako historiari lotu giroak bilatu dituzte: «Eñautek eman dizkit jarraibideak: 'Hor da pertsonaia gaiztoen sartzea', edo 'ezkontza da'. Musika idaztean, laguntzen du jakiteko zer intentzio eman».

Bi hilabetez idatzi zituen musikak Lambertek, eta errepikatzen hasi ziren. Beste urrats bat. Idatzi guzia igorri zien musikariei: bakoitzari bere tresnaren araberako partitura; partiturak tresna guziekin; eta ordenagailuz egin grabaketak. «Ene ustez, idazketa lana osoki pentsatu eta bukatu behar da, eta gero errepikak hasi; nahiz gero gauzak alda daitezkeen koherentzia aurkitzeko».

Soinu tresna andana ukan du harmonizatzeko: «Ukan ditudan sorpresen artean, txistuaren, txirularen eta kobreen arteko jokoa izan da. Berridazketa batzuk egin ditut». Batasun bat bilatu du, baina instrumentu bakoitzari bere lekua bermatuz. Nahiz eta soinu anplifikazioa ukanen duten emanaldian, Lambertek entzumen akustikoari pentsatu dio lehenik: «Entseatua naiz anplifikatu gabe ozenaraztera».

Emanaldian, orkestrak zuzenean joko du. Xendarineko ahizpak ariko dira kantuz, Lambert eta Jokin Irungaraiz gain. Argi eta soinu muntadurak izanen dituzte.

Buxet gotorra dute: 30.000 euro. Horretarako diru laguntzak eskuratu ditu Arrolak.]]>
<![CDATA[Boz giroa berriro ere Arbonan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/006/001/2021-06-12/boz_giroa_berriro_ere_arbonan.htm Sat, 12 Jun 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1893/006/001/2021-06-12/boz_giroa_berriro_ere_arbonan.htm
Hats Berri Bat Arbonari zerrendakoak ez dira harritu. Izan ere, «gertatu den irregulartasunak zerrenda horretako bozkatzaileei beren boza balioski adierazteko parada kendu die», zioen Paueko auzitegiaren epaiak. 416 boz —emaileen %44— auzapezak bere baitarik baliogabetzat ekarri zituen martxoaren 15eko kontaketan. Hats Berri Bat Arbonari zerrendako Zigor Goieaskoetxeak erran du lasterregi nahi izan zituela baztertu: «Beldur zen ez zituela hauteskundeak irabaziko, eta beldurrak bultzaturik hartu ditu sobera deblauki erabakiak. Nahi izan gaitu tranpa batean sartu, eta, azkenean, bera erori da».

«Gezurra»

Bozak baliogabetzeko auzapez ohiak eman izan duen arrazoia izan da Beñat Arlaren zerrendako boto paperetan ez zela ekarria Goieaskoetxea espainiar nazionalitatekoa dela, eta horri ohartu zitzaiola bozen eguneko 18:00etan. Arlak dio Mialocq «gezurretan» ari izan dela. «Paueko auzian erran zuen Arbonan nehork ez zekiela Zigor espainola dela. Gero, Parisko auzitegian erran du arbonar guziek bazekitela».

Goieskaoetxeak salatu du, epaile batzuekin mintzaturik, nazionalitatea zehaztea Europako itunaren izpirituaren kontrakoa dela. «Europako itunean erraten dute Europako herritarrak aurkezten ahal direla herri bozetan. Nazionalitatea ematearena, normalean, Europako eskubideetarik kanpo dago, diskriminatzailea dela jota, baina Frantziako Estatuak ez du sekula bururaino eraman nahi izan eztabaida hori». Mialocqekin mintzatzen entseatu da Ipar Euskal Herriko Hitza, baina ez die arraposturik eman. Sud Ouest-i ekainaren 1ean erran zion epaitegiaren erabakia «zuzenkontrakoa» zitzaiola.

Iazko bozak koronabirusaren testuinguruan iragan ziren, eta anitz ez ziren joan bozkatzerat. 2014ko bozekin konparatuta, iazko martxoaren 15ean 400 bat bozkatzaile gutiago joan ziren. Ikusita 114 bozen aldea izan zela bi zerrenden artean, uztaileko bozetan irabazteko parada ikusten dute Arlaren zerrendakoek.

Bozkatzera joan ez zirenak aldi honetan joan daitezkeela uste du Goieaskoetxeak. Jakinez Etxetako eremuko laborantza lurren auzia ere galdu duela Lurzaindiaren parean. «Jadanik bi epaiketa galdu ditu. Hor ere sinesgarritasuna galdu du». Hori, gehi Euskal Elkargoko Hego Lapurdiko poloan izan zen auzapez eta hautetsien bozketa. Poloko ordezkariak elkargora igortzeko momentuan, parekidetasunaren argudioa aitzinera eman zuen Mialocqek hautatua izateko; aurkeztu ziren hamar hautagaietarik azken utzi zuten hautetsiek, arras boz gutirekin. «Ez da estonatzeko», esplikatu du Arlak, «hori gertatuta gure herrian —416 bozen baliogabetzeko moldea—, beste auzapezek ez baitute ontsa ikusi horren egitea. Demokrazian ez da egiten holakorik».

Kanpaina berriaren karietara, auzapez ohiaren jokamoldeak jakinarazi nahi dizkiete arbonarrei. «Autokratatzat» daukate. Erabaki oro berak hartu nahi dituela diote, nehork kontra egin gabe. Arla: «2020ko martxoko bozen egunean beha egoten ahal zen gutun guziak ireki arte. Ikusiko zuen irabazten zuela: emanen zuen hamabost hautetsi harendako, eta guretzat lau. Baina ez zuen nehor aitzinean ukan nahi».

Mialocqek bere zerrenda araberan osatzen duela dio duela bi kargualdi haren zerrendako hautetsi izan zen Arlak. «Berekin du zerbait zor dion jendea. Obligatuak dira beti isilik egotera». Urrunago doa Goieaskoetxea: «Badira profitatu dutenak izugarri lur eremu batzuk eraikigarri bilakatzeko. Klientelismo hutsa da».

Lurra eta etxebizitza

Euskal Herriko metro koadrorik karioena dauka Biarritzek. Auzoko Arbona ere prezioen gorakadak erdiz erdi jotzen du. Kanpainako gai nagusietarik izanen da. Goieaskoetxeak esplikatu du herriko etxeko giderrak eskuetan ukanez gero helburua izanen dela legearen tresna guzien baliatzea espekulazioa mugatzeko. «Zerbait eraikitzen bada, ikusiko dugu zer baldintza eman, luzaroan herrian lan eta bizi nahi duten jendeentzat etxebizitza duinak izateko».

Bizkitartean, Etxeta moduko gunean etxe batzuk eraiki dituzte jada, eta jujeen erabakia jin ondotik ere segitu dute beste batzuek obren egiten, prefeturatik ez baita jin jujamenduaren betetzeko manurik. Eraikuntza berriak hor izanen dira bozen ondotik, eta irabazten balute egoera zaila luketela erran du Goieaskoetxeak: «Kaka kudeatu beharko dugu. Eremu hori kondenatua da; mina egina dago, eta beharko dira gauzak legeztatu». Halakorik berriz gerta ez dadin nahi du Arlak.

Lurzaindiak irabazi auziari esker salbatu da peza bat, hatsarreko egitasmoan 80 bizitegiren egitera abiatuak baitziren. «Nahi dugu Lurzaindiarekin gehien lan egiten duen kostaldeko herria izan», erran du Arlak. Herri guziek Lurzaindia laguntzea nahi du: «Arbonan 2.300 jende bizi dira; Arbonak behar lituzke urte guziz 2.300 euro eman Lurzaindiari. Herri guziek behar lukete eman Euskal Herria atxikitzeko laborariekin; bestenaz, hemendik 10-15 urtera dena etxe izanen da».]]>
<![CDATA[«Lobbyek beren saltsa egiten dute nahi duten bezala, maleruski»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1894/003/001/2021-05-25/lobbyek_beren_saltsa_egiten_dute_nahi_duten_bezala_maleruski.htm Tue, 25 May 2021 00:00:00 +0200 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1894/003/001/2021-05-25/lobbyek_beren_saltsa_egiten_dute_nahi_duten_bezala_maleruski.htm
Nondik jin da lehengaien prezio emendatzea?

Badakigu Kanadako egurraren prezioa goratu dela. Prezioak kasik doblatu dira. Badira arrazoi ezberdinak: Kanadako egur zinez arrakastatsua AEBek eta Txinak blokeatzen dute, zinezko galdeak baitira bi erresuma horietan eta horiek dute gehienik ordaintzen -orduan, lehentasuna haiek dute-; gero, egur mota batean intsektu egur-jale arrangura bat izan da, barbalot eli batek atakatu baitute. Eritasunak izan dira Alemanian eta Kanadako eskualde batzuetan, eta horiek dira hornitzaile gehienak Frantziarako. Suezko kanalean izan den arrangurak blokeatu ditu beste kontainer itsasontzi andana bat. Erran nahi du aste baten barnean genituen gauza eli batzuk, orain, kasik zortzi-hamar aste behar direla iguriki.

Prezioen emendatze azkarra eragin du?

Egurren prezioa igan da, eta burdinarena ere bai, %20-30. PVC edo polipropilenoena, %15-20; hor ere AEBek eta Txinak lehentasuna dutelako.

COVID-19ak ez du eraginik izan?

Hori aparte da. AEBek beren ekonomiaren arrabultzatzeko hartu dituzten neurriak badira gehiago.

Ez ote du agerian uzten eraikuntzak urrunetik jinarazi lehengaiekin duen menpekotasuna?

Bai, bai. Horrek frogatzen du badela lan alimalea egiteko; sobera gauza kanporatu dugula eta ez dugula gehiago hemen produzitzen. Ez dakigu gehiago lan egiten hemengo gauzekin. Agian, xendra berri batzuk irekiko ditu. Berrikuntza sailean balitzateke ikerlan bat egiteko.

Hargintzan ere hala bizi duzue?

Guk ez dugu gehiago barreiatzerik egiten, baizik eta deseraikuntza; erran nahi baita arrabaliatzen ditugula gai eli batzuk. 60 urtez sobera gauza trauka-trebes baliatu ditugula agertzen da sekula baino gehiago.

Lehengaien arazoek zer eragin dute engaiatu obretan?

Gibelatzen ditu obra eli bat. Jakitez langile eskasa badugula gure ofizioetan.

Ofizialeek, eskastearen beldurrez, material anitz sarrarazi dute; ez ote du are gehiago tiran ezarriko hornikuntza?

Bistan dena! Audela, ez dute denek ahala ekonomikorik erreserba horien biltzeko. Enpresa gotor batzuek ahalak ukanen dituzte, baina txipiek komunzki hartzen dute beharraren arabera, zintzoki. Konfinamendu denboran, ikusi ziren jendeak saltegietara joaten eta jatekoa hartzen kasik hiru hilabeterendako, usaian zortzi egunendako hartzen zutelarik. Orduan, merkatu oro kordokarazten da, faltsutzen.

Ofizioko ordezkari bezala zerbait abiatu duzue?

[Pirinio Atlantikoetako] Departamenduan 650 bat enpresa badira federazioan, eta, denen artean, 15.000 enplegu. Gutunak joan zaizkie departamendu, herri elkargo, herriko etxeetara, erranez beharko zutela kontuan hartu materialaren beranta, eta, ber denboran, prezio gorakada.

Zer egin dezakete?

[Merkatu publikoetan] Kontuan hartzen ahal dute prezioen gorakada eta gehiago ordaintzen ahal; ez daitezela lehen aitzinkontuarekin egon. Epeetan ere, materiala ez baldin bada heldu, kontuan har dezatela berantze eta gibelatze hori. Adibidez, deliberatu bagenu zahar etxe bat iraileko egitea, materiala ez ukaitez, heldu den abenduko izan dadin.

Partikularrei ere emendatuko zaizkie obretako prezioak?

Eginen diren aitzinkontu berrietan bai, baina jadanik eginik direnetan zaila izanen da gorakada hori ezartzea. Eginahala egiten dugu arlo pribatuan prezioen errespetatzeko; baina hein batetik harat, gorakada badelarik, erraten dugu: «Ezin dugu beste maneraz egin».

Estatuek ez dute eskurik prezioen hein bat menperatzeko?

Ez, hor lobbyek dute egiten beren merkatua. Saint Gobain bezalako egitura handiak hartzen baldin badituzu, munduko merkatua erregulatzen dute. Horretan ohartzen zara ez dutela indar handirik botere publikoek. Burdinan, badira bizpalau saltzaile handi munduan, eta horiek dute oro arautzen; isolamendu materialetan berdin.

Lehengaien ekoizpena birtokiratzeko gogoetarik badea?

Ez da ekoizpen sail bat gauetik biharamunera lekuan ezartzen. Ikusten delarik etxegintzan zenbat egur baliatzen den… Lehen baziren segeria txipiak herrietan, baina oro desagertuak dira. Orain kanpotik sarrarazten da, merkeago da, tratatua; eta erraten dute hemengo egurra ez dela kalitatezkoa. Hain gara lotuak munduko merkatuari, hor baikara ohartzen kristoren dependentzia badela; den mendreneko aldaketa gertatzen bada munduko merkatuan, segidan sentitzen dugu gure enpresa txipietan ere. Ez da gauza handirik egiten ahal; non ez diren gauza eli batzuk hemen sorrarazten eta arrapartiarazten hurbileko merkatuak, baina hori ez da urte batetik bestera egiten, hamarkada bat behar da bederen.]]>
<![CDATA[EKEk Suhasen 1917ko gutuna plazaratu du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2021-02-20/ekek_suhasen_1917ko_gutuna_plazaratu_du.htm Sat, 20 Feb 2021 00:00:00 +0100 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1872/026/001/2021-02-20/ekek_suhasen_1917ko_gutuna_plazaratu_du.htm Alemaniako 1914-1918ko Euskal presoen grabaketak bilduma, Gerla Handiaren denboran Prusiako Komisio Fonografikoak egin grabaketa elemeniaren artean eginak. Bost lapurtar, bi baxenabartar eta hiru zuberotar dira entzuten, I. Mundu Gerlan preso altxatuak izan zirenak Alemanian. Haien artean ziren Suhas anaia arrangoiztarrak: Jean-Baptiste eta Antoine Suhas. Antoine izan zen orduan gehien grabatuetarik, baina beste altxor bat utzi zuen: Eskualdun baten letra mila bederatzi ehun eta hamazazpian. Hamalau orriko gutun luze eta autobiografikoa, eskuz idatzia. Hastapena baizik ez zioten grabarazi bilketa egin zuten zientzialari alemanek: Hermann Urtel erromanista eta euskara hizkuntzan aditua (1873-1926) eta Wilhelm Doegen aleman hizkuntzalaria (1877-1967).

Berlingo Etnologia Museoak eta Humbold Unibertsitateak dituzte orain arte atxiki grabaketak eta dokumentu historiko horiek. Bost urteren buruan, osoki argitaratu du gutunaren transkripzioa EKEk bere Internet atarian, eta deskargatu daiteke ordenagailura. Stolbergeko (Alemania) presoner eremuan idatzi zuen Suhasek, 1917ko agorrilaren 1ean. Gutunetik baino gehiago, literatura kutsua duen idazki autobiografikotik badu, azterketa bide anitz uzten dituena lantzeko: hizkera, lexikoa, estiloa, testuinguru historikoa, soziologikoa.

Aita bardoztarra eta ama uztariztarra zituen Antoine Suhasek; hura Arrangoitzen sortu zen. Han ezkondu ere errotazain zela, Errota Handian. Gutuna irakurtzearekin, bistakoa da alfabetatua zela: bazekiela irakurtzen eta idazten. Euskara eta bere herria maite zituela agerian uzten du, izenburutik beretik: euskaldun batek idatzia dela dio, nahiz Frantziak zuen gerla erreketara igorria. «Euskarazkoak dire ene gogo, sendimendu eta izaite guziak», dio gutun hastapenean.

Euskaltzaletasun horrek ekarri zukeen ordukoz euskaraz idatzia izan zen liburu eta prentsaren irakurtzerat, ageri baita erranaldien itzulikatzeko moldetik bazuela eredu bat. Esaldi luze eta egituratu hau lekuko: «Mila bederatzi ehun eta hamalauean, nahiz delako urthea zen lazgarria, eta mintzatu nahi naizen orena izan den enetzat lastimagarriena, ene bizia baderamat halarikan ere hirur urthez gibelerat, eta ene gogoa ohiko eta orhoitgarrizko memento dohakabe hartarat».

Gerla hasi aitzineko Arrangoitzeko laborantza giroa deskribatzen du lehenik, eta emaztearekiko bizia. «Deskantsuz eta zorionez bethea bizi nintzela ene familiaren arthean eztitasunez inguratua, ene egoitza maitearen atherbearen pean. Banuen duda gabe sobera bozkario atsegin horien erdian hola junpatua bizitzeko». Janbattitt Elizanbururen Ikusten duzu goizean bertsoetarik baduke deskripzio horrek: Euskal Herri lasai, baketsu, idilikotik, gerla handiaren bezperan. Estilizatu zuen Suhasek kontakizuna: «Egun hartan iguzkia jalgi zen ederrik, eta distirentik, xoratzen zituela bere menean hatxeman ahalako gauza suerte guziak. Iguzki begian aurkitzen ziren etxiek iduri zuten urhe kolorez emokatuak zirela, eta teila gorrizko hegatsek berek hartzen zuten kobre zaharraren egite guzia».

Dena dirdira, urre eta kobre kolore den garaiak kontrastea egiten du kontakizunak ondotik dakarrenarekin: «Deskantsuak eta bakeak lekhu egin zuten zorigaitzari eta gerlari. Gerla. Duda mudan zagon galerna beltz hori. Izen goibel eta ilhun hori zapartatu zen ortzi karraskaren pare herri alde orotan». Eguzki ederra gibelean utzi du gerlaren ekaitz beltzak, bazterrak eta gogoa ilun uzteko. Baina gerlara joateko manua bete zuen Suhasek, beste anitzek bezala, herriko apaizak ere hala manatzen zielarik: «Apeiku azpian jaun erretorak juan behar ginen gizoneri egin zaukun eksorta bat hunkigarria [...] eta denbora berean othoiztu harmetarakoan ginoatzila elizako ordren bethetzerat».

«Hauk ere gizonak dira»

Lubakietan bizi izanaz deus guti aipu duelarik, gerla denboran eskuin-ezker ibili diren herriak zerrendatzen ditu. Gerla horri buruzko pentsamendu bat salatzen du, gutunean, beste euskaldun baten ahoan ezartzen duena. «Lagun eskualdun batek erran zautan axeria eta otsoa elgarrekin bizi ziren denboran tzarkeria merke zutela batak ala bertzeak. Zoinek gehiago egin zuten beren laphurtasuna eta gero, elgarren artean guduka. 'Hik egina duk' zion otsoak. 'Ez, hire lana duk', ihardesten zuen bethi axeriak. Eta uste dut hola hola izanen den oraiko gerla hunen auzia».

Ageri da preso hartu zuten ordutik hobeki zegokeela Suhas, erreketan eta obusen pean baino. Hainbestetaraino, non ele gozoak dituen preso atxikitzen zutenen aldera. «Etzazuela uste izan hargatik, zeren preso garen dohakabe garela eta borthizki erabiliak. Ez huna! Badu hirur urte Alemanian naizela. Behin ere orainon ez aintzindari, ez soldado batek ez dautet erran hitz bat gaizki plazaturik. Ongi kontrarioa, uste dut intelegatzen ahal bagine arras lagunak gintezkeen elgarrekin. Hauk ere gizonak dira gu bezala, eta aita familiakoak, gerla izigarri hunen akhabantzaren aiduru dagotzinak». Artetik errateko, Suhasek paperean etzan euskarak erakusten duelarik euskalki desberdinak ezagutzen zituela.

Erregistro zaindua

Jasone Salaberria Euskal Ikasketetako doktoreak parte hartu du Antoine Suhasen gutunaren transkripzioan. Hizkuntzalaritzatik, haren azterketa bat ere egin zuen duela hiru urte.

Henri Gavel hizkuntzalariak 1935eko Euskal Museoko aldizkarian Antoine Suhasi buruz idatzi zuena oroitarazi du Salaberriak. Gavelek zioen Suhasek erabili euskara hori ez zela bere euskalkia, tokikoa, baina apezei kopiatua. Ikuspegi hertsiegia zaio Salaberriari, uste baitu Suhasen gisakoek bazituztela erregistro ezberdinak, izan etxean, izan kanpoan. Ahozkoan eta idatzian. «Orain arteko dialektologiako lanetan guti edo ezer aipatuak izan dira hizkera erregistroak», dio. Fenomeno anitz «ez dira izan aztertuak erregistro desberdinen adierazle bezala, baizik eta tokiko ezaugarri bezala. Erregistro bat eta bakarraren jabe izango balira bezala. Eta 'tokiko' erraten dugunean, lagunartekoa, familiako hizkera erran nahi du. Ez ote da izango lekukoak badituela erregistro desberdinak, bat arrotzekin erabiltzekoa, eta bestea etxekoekin? Lagun arteko erregistroa eta erregistro zaindu edo gurbila?», galdegiten du Salaberriak. Hots, baldintza guziz berezietan idatzi eta grabatu zuela Suhasek bere gutuna, eta euskara zaindu bat erabili zuela.

Hiztegi eta hizkeratik hasiz, ikerbide franko uzten ditu dilindan dokumentu historiko horrek hala nola literatura arloan eta historian.

Gutuna deskargatu eta grabaketen entzuteko: www.eke.eus www.mintzoak.eus]]>
<![CDATA[«Ez ditut ahantzi nahi bizian markatu nautenak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1874/027/001/2021-02-13/ez_ditut_ahantzi_nahi_bizian_markatu_nautenak.htm Sat, 13 Feb 2021 00:00:00 +0100 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1874/027/001/2021-02-13/ez_ditut_ahantzi_nahi_bizian_markatu_nautenak.htm Domingo Garat pastorala izkiriatu zuen Frantxoa Caset herriko semeak (Pagola, Zuberoa, 1949). «Aita-amak Pagolakoak nituen; hemengo xoria naiz, eta atxikia» dio. Pastoral denboran, Maiatz argitaletxeko Luzien Etxezaharretak proposatu zion beste olerkirik baldin bazuen argitaratzea. Sandrine Caset iloba margolariak ere, halaber, egin zuen osabaren testuak familiakoek eta hurbilekoek irakurtzeko parada izan zezaten. Solas horietarik etorri da Esperantxak erran deit bertso eta olerki bilduma (2021, Maiatz). Ilobak egin dizkio, margoz, ilustrazioak.

Amari, aitari, herritar eta auzo batzuei idatzi olerkiak badituzu. Atxikimenduaren erakusteko gisan?

Atxikimendua familiari, bai. Gero, maluruski, izugarri atxiki nintzaion auzo bat galdu nuen, eta haren alarguntsak galdegin zidan ehorzketentzat zerbait eginen nuenez; eta nik gogotik. Haur denboratik adiskide ginen Maties Zaldunbide ere maluruski eritasun zikin batek eraman zuen duela bi urte. Anaiak bezala ginen.

Horiez oroitzeko idatzi duzu?

Bai, ez ahanzteko. Uste dut zenbaitek markatu duten ene bizia, eta ez ditut ahantzi nahi.

Pagola, Euskal Herria, euskara ere atxikiak zaitzaizkien gaiak dira liburuan.

Ttipi-ttipitik euskara entzun diet aitari eta amari. Aitak izugarri maite zituen kantuak, pastoralak eta maskaradak; haurretik eraman gintuen horietara. Amak ere bai. Amak anitz irakurtzen zuen, eta bere manerarat idazten ere bai. Gero, goizik ezarri ninduten Mauleko kolegioan, pentsioan —hori ez nuen sobera preziatu, baina aitzina joan—. Han, errekontru izugarri aberatsa egin nuen: Orabe apezarena. Eskuilako sortzez, euskarari eta Xiberoko kulturari biziki atxikia zen. Erran zigun: «Nahi duzuea euskara amiñi bat ikasi; gramatika eta holako?». Aparte hartzen gintuen, eta esplikatzen zigun euskara nola moldatua zen. Izugarriko gustua hartu nuen han.

Ordutik duzu euskaraz idazteko gustua?

Bai. Banketxe batean lan egiten nuen, eta, lanetik landa, beti irakurtzen ari nintzen, besteei so egiten, sustut Jean-Louis Davant; haren liburuak maite ditut arras. Baita Pierre-Paul Berzaitz, Jean Bordaxahar, [Mixel] Labegerie. Ene gisan hasi nintzen ikusten olerkiak nola sortzen zituzten, zangoak-eta kontatuz. Emeki-emeki hasi nintzen, eta gustua hartu. Zahartzearekin, orain, aizina badut.

Jendarteko zenbait gai ere aipu dituzu bertsoetan, hala nola Jinko sosa olerkian.

Bai, lanetik hartan bizi izan naiz, eta harritu nau nola sosak lehentasuna hartzen ahal zuen jendeetan, nola familietan aharra sartzen ahal zen sosa dela kausa; hori bizitu dut zuzenka, eta izugarritan hunkitu nau. Enetako, sosa egina da partekatzeko, ez baztertzeko. Lur honetarik nehor ez da partitzen sakelak sosez beterik.

Migranteak ere gogoan dituzu.

Ikusi behar baita gero eta gehiago nola tratatuak diren, eta nola Fronte Nazionala bezalako alderdi batek bere plazera hartzen duen jendeen nahasteko oraino gehiago eta arrazakeriaren sarrarazteko. Hori behar da azkarki salatu.

Solange Ximitx-Caset arrebak idatzi dizun aitzin solasean dio haurride anitzeko etxalde xume batean sortu zinela.

Hamahiru haurride baginen. Erroek inportantzia handia dute. Beti nahi dut umil egon eta oroitu gure haur denboran nola gaitz zen, nola gehienek beti lagundu gaituzten batere kontatu gabe —ni hamaikagarrena naiz—. Etxekoek ez zuten errebeniorik aski egiten laborantzatik, eta gehienek behar izan dute kanporat lanean. Haiek ez bagintuzte lagundu, gu ez ginen sekula eskolarat joaten ahalko. Horrek umiltasun handia ematen dit.

Zertan dira Sandrine Caset ilobaren margoak olerkien osagarri?

Atzeman dut haren marrazkiek ere bazutela ene sentimendutik. Hartan izugarri hurbildu gara. Maite dut haren tindatzeko manera; iduri zait haren koloreek azkartzen dutela. Egon da sinple; sinpletasun hori izugarri maite dut.

Beste idazlanik baduzu bidean?

Badut Donazaharreri buruzko komedia musikal bat idatzia, eta nahi nuke hobeki landu. Beste komedia pastoral bat ere, menturaz: Pagolako herria nola moldatua izan den.]]>
<![CDATA[5G hedagailu andana ipini dituzte Ipar Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/008/001/2021-02-09/5g_hedagailu_andana_ipini_dituzte_ipar_euskal_herrian.htm Tue, 09 Feb 2021 00:00:00 +0100 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1872/008/001/2021-02-09/5g_hedagailu_andana_ipini_dituzte_ipar_euskal_herrian.htm
Joan den martxoko dekretuak badu beste erranaldi adierazgarri bat lehen artikuluan, beti: «Lehenago aipatu informazio txostena auzapezari eta herriarteko lankidetza erakundearen lehendakariari helaraziko zaio osasun larrialdia bururatu eta hilabetera». Hots, konpainiak ez dira behartuak tokiko hautetsien abisatzerat. Ekainera arte luzatu den larrialdi egoerak irauten dueno hala segi dezakete.

Moratoria eske

Ez dira denak ados horrekin. Zenbait herriko etxek bozkatua dute 5G hedagailuen baimentzeen gibelatzeko eskaera, Cade eta Hendaiako ACE elkarteek egin lanaren ondorioz.

Hendaiako herriko kontseilua izan zen lehena luzamen eskaera bozkatzen, joan den agorrilaren 26an. Zenbait egun berantago, Biriatuk eta Uztaritzek (irailaren 25ean) eta Azkainek (irailaren 29an) erabaki bera bozkatu zuten kasik hitzez hitz, argudio berekin. Laurek Klimaren Aldeko Herritar Itunak egin galdea aipatzen dute: «Itunak eskatzen du 5Garen kalteak neurtzea zuntz optikoari konparatuz baimenak eman baino lehen, eta ez ondotik». Itunak aholkatu du, halaber, ingurumenarentzat eragin gutien duen teknikaren lehenestea, eta eztabaidaren luzamena gomendatu.

Cade elkarteak, 5Garen geldiarazteko landu duen manifestuan, esplikatu du teknologia berri horrek energia xahutzea emendatuko duela. Hori baliatu dute Hendaiak, Biriatuk, Uztaritzek eta Azkainek ere. Senperek urriaren 8an bozkatu zuen, erranez «eginahala herriko etxe mobilizatzeko ez dela berantegi» eta «Euskal Elkargoari gomit» egiten ziotela «berdin egitera». Maule-Lextarreko kontseiluak abenduaren 7an bozkatu zuen. Energia xahutze handiagoa aipatzen du bere deliberoan, baita sakelako tresneria guziaren osoki berritzerat behartuak izatea ere 5Garekin.

Baina Telefonia konpainiak hasiak dira 5G hedagailuak ezartzen. Ipar Euskal Herrian laurogei gunetan baino gehiagotan erdietsi dituzte baimenak. Oraintxe, Free konpainiak ditu gehien, erdiak pasa. Ondotik datoz Orange eta SFR konpainiak. Bouyguesek bakarra du, maparen arabera. Baimendu hedagailu horiek lehenagotik hedagailuak zituzten guneetan dira, haga, teilatu eta mendi tontorretan. Lapurdi itsasaldean dira gehien-gehienak ageri.

Cade elkarteak luzamen eskaera bozkatzea galdegina dio Euskal Elkargoari, lehendakari eta gaiak hunki lehendakariordeei gutuna idatziz. «Osasun, ingurumen eta gizarte arrazoiengatik, bizimolde arrazoiengatik, hots, 5Garen hedapena gibelatzearen alde agertzea» eskatu dute. Ez da deus deliberorik jin oraino elkargotik.]]>
<![CDATA[Belaunaldi berria, ber erronkak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1920/008/001/2021-01-12/belaunaldi_berria_ber_erronkak.htm Tue, 12 Jan 2021 00:00:00 +0100 Iñaki Etxeleku https://www.berria.eus/paperekoa/1920/008/001/2021-01-12/belaunaldi_berria_ber_erronkak.htm Trantsiziotik metamorfosira deitu duen dokumentuan, 2024. arteko bide orria finkatu du trantsizio sozial eta ekologikorako mugimenduak. Arlo horretan Euskal Herrian ibilbide nabarmena du Bizik, eta, orain arte egindakoa azterturik, erronka berriak jarri dizkio bere buruari; belaunaldi aldaketa zerbait gertaturik, bestalde, buruzagitzan.

Azken lau urteetako bilduma egitean, Bizik dio errotu dela mugimendu gisa, eta hegaldatu. 2016ko txostenari erreferentzia egin dio, Erroak eta hegalak deitu zutelako. Egin kanpainek eta lortu garaipenek erakusten dute errotzea, Romain Dussault Biziko bozeramaileak dioenez. «Indar harremana emendatu dugu. Adibidez, Michel Veunaci [Miarritzeko auzapez ohia] ezarri genion presioa, bizikleta bideetan ez baitzuen batere aitzinamendurik egin». Halaber trantsizio ekologikoari begira neurrien hartzeko engaiatu diren herriko etxeekiko harremanean. Biziko Hitza Hitz batzordeak egiten du udalek hartu engaiamenduen jarraipena. Azken herrietako bozetarako hautagaiei proposatu ituna zorrotzagoa egina zuten nahitara, ikusirik aitzinekoarekin anitzek hitza jan zutela. Horiek hala, 83 hautagai zerrendek izenpetu zuten. «Ikusirik ez dela aski fite aitzinatzen, berotegi efektuko gasak erdira ttipitu behar liratekeela 2030erako, urrun heldu nahi duen ituna egin genuen; ikusi dugu zinez jokoan zen gaia bilakatu zela bozetan». Hortik ere errotzearen ondorioztatzea.

Bizik badaki ez dela aski. «Politikarien aldetik erantzuna ez da nahikoa. Herriko etxeei begira estrategia aldatu dugu: entseatuko gara egunez egun segitzera Itunaren betetzea, eta ez agintaldi bururatzean bilduma eginez». Hala egin zuten nolabait abenduaren 15ean, Miarritzeko bide bat margotuz, Maider Aroztegi auzapezak eman zuen hitzari uko egitea salatzeko. Jarraipen horretan sartu dituzte hautetsiei eman formakuntzak. «Engaiatu diren hautetsi batzuek informazioak eskatzen dizkigute ikusteko gauzak nola ongi egin».

Euskal Herria Burujabe txostena plazaratu zuen Bizik duela bi urte, eta ardatz gisa atxiki nahi du tokian toki, lurraldearen «metamorfosi sozial eta ekologikoa» bidean emateko. Ardatz horretan sartzen du udalekiko harremana ere. Herriekin eta beste elkarte edo gizarte ekinaldiekin, berdin. «Sarean lan egiten dugu, adibidez, Enargia eta Otsokop bezalakoekin, haien kooperatibetako partzuer bilakatuz».

700 kide

Eragiteko gaitasun indarra bere kideetan du Bizik. 700 kide inguru lotuak zaizkio mugimenduari. 2016tik %60ko emendatzea izan du. Hots, kide berri anitz egin ditu. Larrialdi klimatiko eta sozialaren kontzientzia hartzearen hedapena, Biziren egin-moldea, ekintza irrigarri eta ikusgarriak zaizkio arrakastaren arrazoietarik batzuk Dussaulti.

Ez du erran nahi, urrundik ere, 700 kideak sutsuki ari direla egunerokoan. Kide horietan, badira diru emaile soilak, alde batetik, eta kide aktiboak, bestetik. Kide aktiboak 500 bat direla dio Bizikoak, eta 200ek jarraituki parte hartzen dute lantaldeetan. Gaikako lan batzordeetan parte hartzen dute, edota tokiko taldeetan. Baiona-Angelu-Miarritzeko Bizi, Bizi Larrun (Donibane Lohizune-Ziburu), Bizi Barnekalde (Baxenabarre) eta Bizi Xiberoa dira tokiko multzoak.

Kide sare inportantea izanagatik, Bizik badaki eragiteko indar gehiago beharko dela. Dussault: «Gizarte helburu berarekin bat egiten duen jende gehiago, politika hautuetan eragin handiagoa. Ez da aski oraino, baina emeki eta urraska saiatzen gara handitzen». Urraskako molde horren adibideetarik bat garraioen inguruko gogoeta da. Bizikletaren lekua indartzeko ekintza anitz eraman ditu Bizik hautetsien hertsatzeko. Oihana Driollet mugimenduko bozeramaileak esplikatu du indar harreman horrez gain itzaleko beste lan bat egiten dutela: «Garraio taldeak sail pedagogiko bat du herritarrei begira. Garraioetan plantan eman nahi genukeena egingarri izanen da mentalitateak aldatzearekin. Oinarrizko informazio kanpainak baditugu, menturaz ekintzak bezain ikusgarriak ez direnak; alta, baitezpadakoak dira». Horietarik bat izan da, berriki, hiriko jendeei erakustea bizikleta erabiliz autoz baino lasterrago hel daitezkeela helmugara.

Etxebizitzen auzia

Gaikako batzordeen artean aktiboena garraioena da, gaur egun; oro autoz egiteari alternatiben bultzatzeko. Bi lan talde berriren sortzea erabaki du mugimenduak ondoko urteei begira: etxebizitza batzordea eta alor digitalari buruzko batzordea. «Helburu zehatzak definitzekoak ditugu oraino bi lan ardatz horientzat», aitortu du Dussaultek, baina digitalari dagokionez, «etengabe emendatzen diren berotegi efektuko emisioak» dituzte jomugan, baita «teknologien gibelean den gizarte eredua» ere; «beti eta teknika gehiagorena, beraz, beti energia gehiago xahuturik». Nolaz ez, 5G teknologiaren eztabaida sartzen da horretan; Cade elkarteko kide gisa segitzen du Bizik.

Bizitegien ardatza ardatz egituratzaile bezala ikusten dute, nahiz hor ere ez duten oraino argi nola lotu erronkari. «Lurraldea itxuraldatu» xedearen barnean ikusten du auzia Bizik. Bizitegiena garraioari loturik delako, besteak beste: «Lurren gaineko presioa, bizitegien kalitatea, turismoaren eragina, eta horiei lotu gas emisioak aztertu ditugu». Euskal Elkargoak xedetan duen Bizitegien Planak iragartzen duenak ere arranguratu du Bizi. Bereziki, bigarren etxebizitzen arazoa. «Bizitegi Plan horretan aurreikusi dituzte 20.000 bigarren egoitza berri pasa egitea hemendik eta 2050 artean. Lurren eta alokairuen prezioan eragingo du, lurren artifizializazioan. Egoera jada zaila delarik bertan bizi nahi dutenentzat». Ondoko hilabeteetan zehaztuko dute Bizikoek nolako kanpainak eraman nahi dituzten gaiarekin.

Antolaketa hobetu

Trantsiziotik metamorfosira txosteneko laugarren atala mugimenduaren antolaketari buruzkoa du osoki taldeak. «Biziren antolakuntza eta funtzionamendua hobetzea» deitu duena. Betekizun gisa jarri ditu kide berriak egitea, horien harrera ona, jarraipena eta formazioa bermatzea, gobernantza hobetzea, eta lantaldeak indartzea eta egonkortzea.

Kide edo boluntarioen segipena egiteko batzordea bazuen jadanik Bizik, Driolletek esplikatu duenez, eta talde horretakoen lauzkatzearen beharra azpimarratu du: «Boluntarioen animazioa transbertsala da eta eraman beharreko funtsezko lan bat». Alde batetik, parte hartzeak kudeatu: «Nork zer egiten duen, zer gaitasun dituen, zer gogo duen». Mugimenduari atxikimendua ere landu nahi dute, «Bizi komunitatekoa izatearen» sentimendua. Lagun arteko giroko momentuak garatu nahi dituzte horretarako. «Horrek loturak azkartzen baititu, eta egiazko indar militantea ahalbidetzen Bizi barnean». Ideien artean atera da «klima aperitifak» egitea bi hilabetetarik. «Edo boluntario arteko apairuak. Lan egin gabe, elkarrekin iragan momentu goxoak izateko», Driolletek dioenez.

Azpimarratzekoa da, bestalde, belaunaldi aldaketa bat gertatu dela Biziren buruzagitzan azken bi urteetan. Arduradun ohi batzuek utzi egin dute, arrazoiak bakoitzak bereak izanik. «Trantsizio bat gertatu da», dio Dussaultek; «batzuek beren lekua nahi izan diete utzi arduradun berriei eta ez dute gehiago Biziko koordinazioan parte hartzen».

Alda, jin berria

Alda mugimendu politikoa aurkeztu zuten joan den larrazkenean, Baionan, jende xehea bizi den auzoetan eraldaketa klimatiko eta sozialaren gaiak garatzeko. Sortzaileetan agertzen dira, besteak beste, Biziko arduradun ohi eta gaur egungo kide batzuk. Belaunaldi berriko arduradun berriek begi onez ikusi dute. Ez dute uste indarren aldetik batak bestea ahul dezakeenik. «Ez, batere», dio Dussaultek, «dinamika berriak beste dinamika bat sortuko duelako, beraz, jende eta militantzia berriak ekarriko. Eusko-rekin gertatu zen bezala; Bizikoek parte hartu zuten abiarazten».]]>