<![CDATA[Iñaki Martinez Azpiroz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 29 Jan 2020 12:00:53 +0100 hourly 1 <![CDATA[Iñaki Martinez Azpiroz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Erdizko harrobiaren proiektua gelditu nahi du Sustrai Erakuntzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/007/001/2019-08-21/erdizko_harrobiaren_proiektua_gelditu_nahi_du_sustrai_erakuntzak.htm Wed, 21 Aug 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1879/007/001/2019-08-21/erdizko_harrobiaren_proiektua_gelditu_nahi_du_sustrai_erakuntzak.htm
Nafarroako Gobernuak uztailaren 5ean —sanferminak hasi baino egun bat lehenago— ireki zuen proiektu horren eraginak aztertzeko epea, eta hilabete baten buruan itxi. Proiektuak ingurumenean duen eragina azaltzen duen txostena tarte horretan idatzi zuten, Sustrai Erakuntzak salatu duenez: «Kontsulta oporretan irekitzea jarrera deitoragarria da, herritarrei eta mugimendu sozialei halako proiektuen ondorio suntsitzaileak ezagutzeko trabak jartzen dizkielako». Era berean, fundazioak nabarmendu du txostenean jasotako ingurumen analisia «oso azalekoa» dela, eta meategiak ekosisteman izan ditzakeen kalteak ezkutatzen dituela.

Izan ere, Sustrai Erakuntzaren ohartarazpena bere ikerketa baten ondorioen harira dator. Fundazioak azaldu duenez, harrobiko hautsek eta agregakinek Baztango abeltzainen bazkalekurik garrantzitsuenetako batzuk kutsa ditzakete, eta bertako eredu sozioekonomikoari eragin. «Ezinezkoa da proposatutako harrobiaren eta artzaintzaren arteko elkarbizitza», ohartarazi du fundazioak. Horrela, bada, Sustrai Erakuntzako kide Martin Zelaiak adierazi du lanean jarriko direla proiektua geldiarazteko, eta prest daudela horretarako auzitegietara jotzeko.

Magna enpresa ez da berria Baztan inguruan. Erdizko naturagunean ere meategi bat egiteko proiektua aurkeztu zuen 2003an, baina 2008an bertan behera geratu zen, besteak beste, herritarren protesten eraginez Baztango Udala aurka azaldu baitzen. Magnak, halere, meategi bat du jada, Baztanekin muga egiten duten Esteribar haraneko Zubiri herrian; zabaltze prozesuan dago. Aldiz, auzitegiek geldiarazi egin zuten 2011. urtean Erro haraneko Zilbetin abiarazi nahi zuen meategia, arrazoia emanez horren kontra egin zuen SEO/BirdLife elkarte ekologistari. Zelaiaren ustez, Zilbetiko kasua aurrekari garrantzitsua da Erdizko proiektua ere geldiarazten saiatzeko.

Baztango Udala kexu

Orain arte, Nafarroako Gobernuak tramitatu du meategi berriaren prozesua. Proiektuak Baztango lurrei zuzenean eragiten die: bai lur komunak direnei, baita Esteribarko udalerrian Baztanen jabetza diren lurrei ere. Horregatik, Joseba Otondo Baztango alkateak gogor kritikatu du ingurumenaren eragin txostena Baztango Udaletik pasatu gabe tramitatu izana: «Gure etorkizuna aldatu dezakeen proiektu bat da, eta Nafarroako Gobernuak ez du tokiko administrazioarekin hitz egin; antzerki demokratikoa da», salatu du Otondok BERRIAri eginiko adierazpenetan.

Bestalde, berriz eratu da Erdiz Bizirik plataforma, harrobiaren garapen ereduaren kontrakoa, eta jakinarazi dute mobilizazioak hasi dituztela.]]>
<![CDATA[«Herritarrek bertan parte hartzen duten jai eredu bat nahi dugu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/033/001/2019-08-17/herritarrek_bertan_parte_hartzen_duten_jai_eredu_bat_nahi_dugu.htm Sat, 17 Aug 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1857/033/001/2019-08-17/herritarrek_bertan_parte_hartzen_duten_jai_eredu_bat_nahi_dugu.htm
Urte asko daramatzate txosnek Tafallan. Aurten badute berezitasunik?

Aurtengoa mugarria izan da. Iaz ere antolatu ziren txosnak; musika eskaintza ausarta zuten, eta jende asko joan zen. Alde horretatik oso balorazio ona egin genuen. Baina gunea herritik kanpo zegoen, eta, beraz, jaietan parte hartzen zuten gainerako eragileetatik urrun ere bai. Aurten, ordea, esparru berria izango dugu. Alde zaharrean dagoen Kolasa izeneko plazatxo batera mugitu ditugu txosnak. Lekua ez da iazkoa bezain handia, baina, alde zaharrean dagoenez, herrian jaia dagoen tokietatik gertuago dago.

Lekua aldatzeak baldintzatu egin du txosnetako eskaintza?

Aldaketa ez da soilik espazio aldaketa bat. Jaietan egunez dauden eragileekin harremana izateko abagunea izatea ere nahi dugu, eguneko eskaintza handiagoa ematen hasteko, herrian bertan presentzia izateko. Nolabait, Iruñeko jaiguneak izan zuen prozesuarekin aldera daiteke orain Tafallakoa. Gora Iruñea gunea Arrotxapean muntatzen zen, eta, azkenean, Iruñeko bihotzera aldatzea lortu dute. Gauza bera egin dugu guk aurten: herrira hurbildu.

Zenbat eragilek osatzen dute Tafallako Jai Herrikoiak plataforma?

Asko gaude. Adibidez, Tafallako Gaztetxea, Garrasika talde feminista, Ernai...

Zein da Tafallan txosnak muntatzearen helburua?

Bestelako jai eredu bati erantzun nahi diogu guk; ez diogu jarraitu nahi gaur egun inposatzen zaigun eredu pasibo eta kontsumistari. Hortik abiatuta, txosnetan jai eredu alternatibo bat sortzea da helburua: euskalduna, feminista, antikapitalista, ekologista, herrikoia, solidarioa, eta herri gisa jaietan ditugun beharrei erantzungo diena. Eta herriak bere jaietan parte hartzen duen eredu bat nahi dugu. Horregatik diogu txosnetan jaiak herritik herriarentzat egiten direla. Eta, aurten, herrian ere izango dira: herritik herriarentzat, eta herrian!

Lekualdatzeak bere prozesua izanen du. Zer harreman duzue udalarekin?

Txosnek hainbat kokaleku izan dituzte; aurtengoa laugarrena da. Noski, txosnen gunea muntatzeko behartuta gaude udalarekin harreman bat izatera, baimenak lortzeko, adibidez. Badago lotura hori, baina beti ez da berdina izan. Aurreko legealdira arte, UPN eta PSN egon dira gobernuan. Elkarren arteko gatazkak izan ditugu hainbatetan udalarekin, edo zuzeneko erasoak jasan ditugu. Baina, udalean EH Bildu dagoenetik, harremana hobetu egin da; lekua aldatzean, adibidez, udalak asko lagundu du. Prestutasun handiagoa hartu du gure arrazoiak ulertzeko eta entzuteko. Demokratikoagoa egin da gure arteko harremana.

Duela hilabete izan ziren uholdeak. Zer-nolako animoekin hartu ditu Tafallak jaiak?

Nire aburuz, Tafallako jendeak nahi du uholdeek utzitako auzolanak eta elkartasunak jarrai dezaten jaietan eta jaien ostean. Uholdeek hankaz gora utzi zuten herria; baina, bestalde, herriak eta, batez ere, gazteek erantzun izugarria eman zuten. Jaiek horren ispilu izan behar dutela uste du jende askok.

Inplikazio berezia sumatu duzu hurbileko jenderengan?

Erabat. Tafallako jende gehienak lagundu du, baita inguruko herrietatik, Nafarroatik eta Euskal Herri osotik etorritakoek ere.

Nolakoa da txosnak prestatzeko prozesua?

Berez, uste baino luzeagoa da antolaketaren bide osoa. Jaien ondoren, balorazio bat egiten dugu, eta, gero, otsailean antolatzen ditugu eragileen arteko lehen bilkurak. Abuztuaren 14an hasten dira jaiak, eta, beraz, 12an eta 13an antolatzen dugu auzolana; zerbitzatzeko txandak ere auzolanean betetzen ditugu. Oso erantzun ona izan ohi dute deialdi guzti horiek. Azkenik, jaien ostean, txosnak desmuntatzera ere deitzen ditugu herritarrak.

Egin duzue eraso matxisten kontrako lanketarik?

Urte batzuk daramatzagu horretan lanean. Udalarekin elkarlanean, protokolo bat egiten dugu, eta, herriko tabernak eta bestelako espazioak bezala, gu ere protokolo horren barnean gaude. Kontuan hartzekoa da txosnetan parte hartzen duen Garrasika talde feministak egun oso bat antolatzen duela: egun feminista.]]>
<![CDATA[Urak ez dira baretu Uharten]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/007/001/2019-08-13/urak_ez_dira_baretu_uharten.htm Tue, 13 Aug 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1872/007/001/2019-08-13/urak_ez_dira_baretu_uharten.htm
Goizeko zortzi eta erdietan hasi zen osoko bilkura. Bi hutsune nabarmen egon ziren bilkuran: ekainaren 15ean Lopezen hautagaitza bozkatu arren, Navarra Sumako zinegotziak ez ziren agertu. Uharteko Geroa Baik hutsegite hori kritikatu du: «Absentzia horrek islatzen du Navarra Sumak Uharte herriarekiko duen errespetu falta».

Uharteko Udalaren egoera berezia da Nafarroan. PSNk hainbat alkatetza eman zizkion Navarra Sumari ekainaren 15eko inbestidura saioetan, eskuineko alderdien koalizioa lehen indarra den udalerri askotan, alegia. Bi kasutan, ordea —Uharten eta Sartagudan—, EH Bildu izan zen lehen indarra; horietan, eskuineko alderdiek sozialistei eman zieten babesa, azken indarra izanagatik.

Maiatzeko hauteskundeetan, EH Bildu izan zen Uharteko lehen alderdia, bost zinegotzi lortuta. Ondoren, GIH taldeak lau lortu zituen, eta Navarra Sumak, bi. Azkenik, zinegotzi bakarra lortu zuten Geroa Baik eta PSNk. Aurreko legealdian alderdi abertzaleek udal gobernua osatu zuten, baina oraingoan, gehiengo osoa galduta, ez zuten euren esku agintaldia errepikatzea.

Inbestidurara begira, bi bloke nabarmendu ziren: batetik, EH Bilduren bost zinegotziek Geroa Bairen ordezkariaren babesa zuten; bestetik, GIHren lauek, Navarra Sumarena. Beraz, PSNren zinegotziak zuen alkatetza erabakitzeko ahalmena. Inbestidura aurreko egunean, bazirudien sozialistek GIHren hautagaitzaren alde bozkatuko zutela; hala baieztatu zuen independenteen alderdiak, prentsa ohar batean. Osoko bilkurarako 45 minutu falta zirela, ordea, sozialistek jakinarazi zuten bere hautagaitza propioa aurkeztuko zutela. Ondorioz, araudiaren arabera, EH Bilduk lor zezakeen alkatetza. Horren aurrean, GIHk eta Navarra Sumak boza sozialisten zinegotziari ematea erabaki zuten azken unean. Abertzaleak gobernutik aterarazteko helburua zuen mugimendu horrek, baina, gero, ez zuten PSNren gobernuan sartu nahi izan, Lopezek nahi bezala. Uharteko udal gobernua zinegotzi bakarraren esku geratu zen.

Egoera horrek zaildu egin du udaleko lana. Josean Beloki Geroa Baiko zinegotziaren esanetan, «gobernurik gabeko gobernua» izan da. «Akordiorik gabe jabetu zen karguaz Amparo Lopez, arduragabekerian eta mendekuan oinarrituz», adierazi du Belokik. Bide beretik jo du EH Bilduren zerrendaburuak, Alfredo Arruiz alkate ohiak: «Gobernu batek zor duen minimoaren azpitik geratu da Lopez: ez du eduki ez gobernu talderik, ez planifikaziorik».

Legediaren arabera, abuztuaren 22an izango da alkate berria aukeratzeko osoko bilkura. Berriz ere, PSNren zinegotzi berriak izango du giltza, Manuel Lopezek, Amparo Lopezen ordezkoak. Geroa Bai izan da aliantzak azaltzen lehena: EH Bilduri emango diote babesa. «Udal gobernu aurrerakoi eta egonkor bat nahi dugu», adierazi du Belokik. Bide horretan, EH Bilduko hautagaiak GIH eta Navarra Sumaren gobernu bat eragozteko eskatu dio PSNri: «Sozialisten abstentzioa besterik ez dugu eskatzen, baina akordioak egiteko erabateko prestasuna dugu». Alderdien arteko elkarrizketak, baina, ez dira hasi oraindik.

Txibite, EH Bildu eta opariak

Abuztuaren 5ean zabaldutako ohar batean, Navarra Sumak salatu zuen Uharteko alkatetza abertzaleentzako oparia zela, Txibitek behar zuen EH Bilduren abstentzioaren trukean eskainia. Horregatik, Txibite «nazionalismoaren txotxongiloa» izatea aurpegiratu dio Navarra Sumak.

Horren aurrean, Alfredo Arruizek ukatu egin du Uharteko Udala halako akordio baten parte izan denik: «Navarra Sumaren beste azpikeria bat da, PSNri zuzendutako presioaren parte besterik ez». Arruizen ustez, Navarra Sumarentzat gogorregia izan daiteke oposizioan beste lau urte egotea, boteretik kanpo.]]>
<![CDATA[Parte hartzetik eraikitako jaiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2025/027/001/2019-08-09/parte_hartzetik_eraikitako_jaiak.htm Fri, 09 Aug 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/2025/027/001/2019-08-09/parte_hartzetik_eraikitako_jaiak.htm Plazaola aldizkaria da. Prest dagoenean, arratsalde batean, lau kalejira ateratzen dira aldi berean, eta etxez etxe ibiltzen dira aleak banatzen. Jaien muina erakusten du horrek: parte hartzea.

Bihar arratsaldean, seietan, suziria prest egongo da udaletxeko balkoian. Iñaki Perurena izango da sua emango dion leitzarra. «Perurenak inoiz ez du herriko txupinazoa bota, nahiz eta lan handia egin duen Leitzaren izena mundura zabaltzen; gizon esanguratsua da!», esan du Julian Zabaletak, Leitzako Udaleko Kultura saileko arduradunak. Leitzarrek bozen bidez eman zioten Iñaki Perurenari suziria botatzeko ardura; bozketa festa batzordeko eragileek proposatutako hiru hautagairen artean egin da.

Izan ere, batzorde horretatik bultzatzen da jaietako parte hartzea. Udalak badu esku hartzea festa batzordean, Kultura saileko ordezkariarekin, baina gainerakoak herriko eragileen ordezkariak dira: Institutu Elkartea, gurasoen elkartea, Atekabeltz herrigunea, Leitzako Kultur Taldea, eta Aurrera Kirol Elkartea. Denen artean osatu eta antolatu dute jaien egitaraua. Baina jaien prestatze lanetan batzordetik kanpoko jendeak parte hartzea ere nahi dute batzordekoek. Horretarako, txupinazoa botako duen pertsona bozen bidez aukeratzen dute, esaterako, edota Plazaola aldizkarian herritarrek bidalitako edukiak sartzen dituzte.

Urte osoa jaien zain

Leitzako festak astebetekoak dira. Egun handia txupinazo ondorengoa da, Tiburtzio Eguna; egun horretan egiten dira jaietako ekitaldi nagusietako bi: herri kirolak eta ezpata dantza. Zabaletaren ustez, azken hori oso berezia da leitzarrentzat: «Herriko plaza betetzen da; herritar guztiok egoten gara urte osoan goiz hori noiz ailegatuko zain». Jendetza bildu ohi da abuztuaren 13ko bertso saioan eta pilotari profesionalen partidetan ere.

Denek dute zer egin Leitzako festetan. Badaude familian edo lagunekin joateko ekitaldiak, baita umeentzako ekitaldiak ere: zezensuzkoa, jolasak, ur txirrista eta beste hainbat. Gazteek ere badute euren eguna: abuztuaren 14a. Goizeko poteo luzearekin ekingo diote; gero, gazte bazkaria, Skabidean & The Black Birds eta KOP musika taldeen kontzertuak, Reimy DJrekin gaupasa eta goizaldeko txaranga ere izango dituzte.

Herriko hainbat tokitan egingo dituzte festetarako antolatutako jarduerak. Haietako batzuek tradizioa izango dute ardatz; beste zenbaitek, berriz, kultura edota aisialdi eredu berriak. Baina guztiek abiapuntu bera dute: herritarren lanaren fruitu dira. Eta lan horren erakusleiho izango dira jaietako zazpi egunak: eragileen, Plazaola aldizkaria osatzen duten leitzarren, eta ekitaldietara joaten direnen topagune bihurtuko da herria.]]>
<![CDATA[Luze joko du hiria leheneratzeak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/002/001/2019-08-08/luze_joko_du_hiria_leheneratzeak.htm Thu, 08 Aug 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1907/002/001/2019-08-08/luze_joko_du_hiria_leheneratzeak.htm
Udalak hondeatzeko makinak kontratatu ditu, ibaiko hondakinak kentzeko. Goitik behera, errekaren magalak garbitu dituzte, ahalik eta azkarrena. Sega erraldoi bat pasatu dutela dirudi. Baina oraindik ere ikus daitezke ibaiertzetan hondoratu edo irauli ziren paretak, baita autoren bat ere.

Kaleek berezko itxura hartzen dihardute. Bizilagunen lanari esker lortu du Tafalla bizimodu normalera itzultzea. Ezinbesteko beharrei erantzun diete lehenik, nahiz eta lan asko falta den. Hirira sartzean, errepide eta espaloiek kolore ezohikoa dutela ikus daiteke. Duela lau aste, lohiak estali zuen guztia. Orain, bada hauts fin bat, garbitu eta berriz itzultzen dena. Lurrak berezko kolorea galdu du; marroixka dago dena.

Etxeetan ere ikus daiteke hondamendiaren arrastoa. Lehenengo begiradan ez da nabari: tabernak hasi dira martxan, atariak garbi daude, eta ordena da nagusi. Hala ere, garajeetako ate guztiak irekita daude; ezin dira erabili, egunero ateratzen baitute ura horietatik. Hezetasunak ez du garajeen paretetatik alde egiten. Detaileak. Zidakos errekaren parean dagoen txalet batek ondo dagoela dirudi. Hesiak zutik ditu, lorategia apain... Txirrinak, baina, ohar bat du itsatsia: «Ez du funtzionatzen». Detaileak.

Halako txalet batean bizi da Ana Armendariz. Etxera ez zen urik sartu, lehen pisua kaleko mailatik metro bat gorago baitu. Sotoan, ordea, sabairaino iritsi zen ura: «Dena botatzeko zegoen, lohiz betea». Uztailaren 8an, Armendarizek bigarren pisuko balkoitik ikusi zuen ibaia igotzen. Aurrean aparkaleku bat du. «Begira, azken autoa ateratzera dator auto garabia», dio, pozik. Aparkatuta dagoen 4x4 auto bat da; erabilgarri dagoela dirudi, baina ihes hodia estalia omen du. Hilabete bat pasatu da. Detaileak.
Erretiratzeko zailak diren hondakinak ikus daitezke: eroritako paretak, kasurako. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Gune kolpatuenak isilik

Uholdearen okerrena Martinez de Espronceda kalearen inguruan izan zen; Zidakosen meandro batean eraikitako etxebizitzak dira. Urak alderik alde gurutzatu zuen kalea, ibaiaren bide naturalari jarraituz. Denda guztiak itxiak daude, taberna bat izan ezik: zortea izan zuten, urak ez baitzuen topatu sartzeko lekurik. Lokal askotan ez da mugimendurik ageri. Martinez de Espronceda kalean dago erortzeko arriskuan dagoen eraikin bakarra ere. Guardia Zibilaren auto bat dago ondoan, atari zigilatua behatzen.

Kalteak kalte, galdutakoa lehengoratzean datza buruhaustea orain. Jesus Arrizubieta Tafallako alkatea bereziki kezkatua dago horrekin: «Jakin badakigu Tafallako bizilagunek orokorrean dirua galduko dutela, baina ez dakigu zenbat». Asegurua duten jabe askok ia bere osotasunean berreskuratu ahalko dute galdutakoa. Arazoa, ordea, asegurua ez dutenek izango dute, Arrizubietaren ustez. Diru laguntza bereziak lortu nahi ditu horretarako, gainerako administrazioekin hitz eginez.

23 udalerritan eragin zituen kalteak Zidakosek, baina Tafallan izan ziren handienak. Hirian soilik, 22 milioi eurotik gorako galerak kalkulatu ditu Tafallako Udalak. Horregatik izan zuen udal gobernuak zonaldea hondamendi eremu izendatzeko presa. Laguntza gehiago ekar ditzake horrek, bai udal administrazioarentzako eta baita norbanakoentzako ere. Nafarroako Gobernuak egina zuen jada tramitea; Espainiako Gobernutik, ordea, ez da deklaraziorik iritsi, eta horrek Madrilek eskain ditzakeen laguntzak oztopatzen ditu. «Gobernu berrien eraketak tramite guztiak atzeratu ditu, bai Nafarroan eta bai Espainian», dio Tafallako alkateak.

Jesus Arrizubietak ere auto galduen afera du buruan: «Aseguruek matrikulak balio duena ordaintzen dute bakarrik; hau da, norbaitek autoa lanerako behar badu, baina hamar urteko autoa baldin bazuen, orain ez diote itzuliko ibilgailu berria erosteko adina diru». 430 auto baino gehiago eraman zituen uholdeak ibaian behera, edo erabat matxuratu.
Puiun ireki dute jada N-121a; beraz, AP-15ak doakoa izateari utziko dio. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Etorkizunera begirada orain

Udalak protokolo berriak nahi ditu etorkizunean antzeko egoera bati aurre egiteko. Lehenik, ingeniari zibil bat kontratatu du txosten bat idatz dezan, galdera honi erantzun bat emateko asmoz: nondik iritsi zen ura uztailaren 8an, eta zergatik atera zen ibilbidetik? Bigarrenik, udalak, Nafarroako Gobernuarekin batera, alerta sistema bat abiarazi nahi du, ibaian gora kontrol estazioak eraikiz. «Ezustean harrapatu gintuen euriak», azaldu du Arrizubietak. «Pare bat ordu lehenago halako uholdea zetorrela jakin izan bagenu, kalte asko saihestuko ziratekeen».

Oraindik goiz da kopuru ekonomikoez gain uholdeek zer-nolako eragina izan duten jakiteko, baina pixkanaka bizimodu normalera itzultzen ari da. Puiun, adibidez, amaitu dituzte urak desegin zuen N-121 errepideko galtzadaren berreraikitze lanak; herenegun ireki zuten trafikoa. Eta AP-15 autobideko Imarkoaingo bidesaria ordainpekoa izango da berriz.

Abuztuaren 14an Tafallako jaiak hasiko dira. Jesus Arrizubietaren ustez, uholdeek izan dute onura bat:«Hiri osoak lagundu du; batu egin gaitu». Txupinazoa zortzi eskuk botako dute: udaleko zazpi alderdietako bakoitzak, eta konpartsako kide batek, taldearen 100. urtemugaren omenez. Elkartasunak batu egin ditu Tafallarrak; txupinazoa izango da horren isla. ]]>
<![CDATA[«Lizarran euskaraz ere hitz egiten dela erakutsi nahi dugu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/035/001/2019-08-04/lizarran_euskaraz_ere_hitz_egiten_dela_erakutsi_nahi_dugu.htm Sun, 04 Aug 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1857/035/001/2019-08-04/lizarran_euskaraz_ere_hitz_egiten_dela_erakutsi_nahi_dugu.htm
Ikastolakoek jaigune bat prestatzen duzue urtero. Noiz hasi zineten?

Ikastola 50. urteurrenean sartuko da hurrengo urtean, eta ia hasieran antolatu zen lehen barraka; duela 40 urte baino gehiago antolatuko zen lehena. Gure gurasoek hasi zuten dena, eta guk tradizioari jarraitu diogu. Gaur, hiru eragilek antolatzen dugu. Dena dela, Garean eta La Bota peñarekin duela urte gutxi hasi ginen elkarlanean. Santiago plazan dago aurten gunea; agertoki bat du, eta bi barra, ikastolarena eta La Botarena.

Zer helbururekin antolatzen duzue gunea?

Bi arrazoirekin: lehena, dirua lortzeko; bigarrena eta garrantzitsuena, esparru euskaldun bat antolatu nahi dugulako. Lizarran ere euskaraz hitz egiten dela erakutsi nahi dugu, gure seme-alabek hori suma dezaten. Jaiak ez dira kanpoko musikara mugatzen. Hori da gaur egungo helburu nagusia: jaietan euskal giroa sortzea.

Gunearen antolaketan jende askok parte hartzen du?

Esparrua antolatzen duten hiru eragileetako kideak gara gehienak. Baina prest gaude edonork parte har dezan: guri norbaitek barra egin nahi duela esaten badigu, adibidez, azkar egingo diogu lekua! Hori bai, dena auzolanean egiten dugu; lan guztiak boluntarioak dira.

Zer garrantzi du euskara kalera eramateak, zuen ustez?

Guk seme-alabak euskaraz ikastera daramatzagu ikastolara, baina, gero, ez dute euskara askotan erabiltzen lagunartean. Gainera, guraso euskaldunak dituztenek bakarrik dute egunero etxean euskaraz hitz egiteko zortea.

Nik, adibidez, ez dut alabarekin euskaraz aritzeko izan beharko nukeen maila. Lagunartean daudenean gure seme-alaben lehen pentsamendua euskaraz izatea nahiko genuke gurasook.

Ikastolaz gain, beste euskal eragileak ere badaude Lizarran; Garean, adibidez. Nolakoa da eragileen arteko harremana?

Uste dut denok ditugula helburu berak: euskara Lizarrako kaleetan entzutea nahi dugu, azken batean. Guk, ikastolatik, hezkuntzan lantzen dugu helburu hori, eta Gareanek, beste modu batez: kantuz kantukoak antolatzen dituzte, Pirritx eta Porrotxen emanaldiren bat...

Elkarlana erabatekoa da. Lizarra hiri txikia da, eta denok ezagutzen dugu elkar, euskal munduan batez ere. Ni neu Garean elkartean nago, bertan egiten den lana gustuko dudalako; ikastolako beste guraso askok ere parte hartzen dute bertan.

Udalak ere sinatzen du zuen egitaraua. Zer harreman duzue Lizarrako Udalarekin?

Orain arte, azken agintaldian, ona; EH Bildu egon da alkatetzan. Azken hauteskundeen ondoren, UPN sartu da berriz. Oraindik ez dugu aukerarik izan haiekin hitz egiteko, baina espero dut arazorik ez izatea. Jaietako barraka, adibidez, oso integratua dago jendartean. Elkarlanak aurrera jarraituko duela uste dut.

Esaterako, jaietan, ikastolak patioa irekitzen du aparkaleku gisa erabiltzeko, hirian lekua falta izaten baita; udalak eskatzen digun zerbait da, eta ez dugu arazorik horrekin. Ikastolak Lizarrako herritarrei zor dien keinu bat da.

Nolakoa zen harreman hori azken agintaldiaren aurretik?

Harremana ona zen gehienetan, Lizarra ikastola ez baita inoiz alderdi batekin lerrokatu. Ikastola ezin da neutroa izan: badugu joera politiko bat, baina ez gaude alderdi politiko batekin lerrokatuta, gure berezko ildoari jarraitzen baitiogu.

Euskalgintzan daramatzazun urteetan, nabaritu duzu aldaketarik euskararen egoeran Lizarran?

Bai, noski. Aurrerapausoak eman dira. Hala ere, uste dut hirian euskaraz dakitenak askoz gehiago direla hitz egiten dutenak baino. Ikastola dagoela jakinda, eta orain D eredua... badirudi jende gazte askok ez duela hitz egiteko ohitura hartu. Lotsagatik, agian. Egia da hainbat esparrutan, taberna batzuetan, euskara entzuten dela, baina eguneroko bizimoduko lekuetan ez: zaila da erosketa egitera joan eta euskaraz entzutea. Baina lehen baino gehiago erabiltzen dela esan behar da.]]>
<![CDATA[Navarra Suma. «PSNk etika eta morala gainditu ditu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1910/005/002/2019-08-02/navarra_suma_psnk_etika_eta_morala_gainditu_ditu.htm Fri, 02 Aug 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1910/005/002/2019-08-02/navarra_suma_psnk_etika_eta_morala_gainditu_ditu.htm
EH Bildu izan da Esparzaren argudioa: «Gobernu berriaren sostengu nagusi bilakatuko da EH Bildu». Ohartarazi du «akats larria» dela ezkerreko abertzaleekin hitz egitea, hasieratik esan zutelako ez zutela gobernua «dohainik» emango: «Sozialistek esan zenuten EH Bildu mehatxua zela Nafarroarentzat, eta, orain, haren botoei esker lortuko duzue lehendakaritza». Esparzak Espainiako panoramarekin alderatu du Nafarroako egoera: «Sanchez ez da fio nazionalistekin; hemen, baina, independentista biolentoenekin egin duzue akordioa».

ETA ere askotan erabili du Esparzak EH Bilduren kontra egiteko, eta, hala, PSNren aurka. UPNren zinegotzi Tomas Caballero eta Jose Javier Mujika hartu ditu gogoan, ETAk hildakoak biak; hilketa horiek egin zituztenean ezker abertzaleak izandako «isiltasuna» gaitzetsi du, eta indarkeria hori gobernu berriarekin lotu du: «Orain, gobernu berriak [Arnaldo] Otegiren onespena du».

Txibitek bultzatu nahi duen gobernu programaren aurka ere gogor aritu da Navarra Sumaren ordezkaria: ohartarazi du azken legealdiaren «jarraipen hutsa» dela. Geroa Bairi, EH Bilduri, Ahal Dugu-ri eta Ezkerrari zuzendu zaie bereziki: «Nork esan zezakeen, gaur arte, hauteskundeetan lortutako emaitzei erreparatuta, laukoteak bere programari eutsiko zionik». UPNko buruaren arabera, Navarra Sumak eta PSNk, «konstituzionalistek», gehiengo zabala osa dezakete: 50 parlamentaritik 31. Horren alde egin du, aurrerapen soziala «konstituzionalisten eskutik» iritsi delakoan Nafarroara: ohartarazi du, ordea, gobernu berriko alderdiak horren aurka daudela.

Navarra Sumako parlamentariak txaloka lehertu dira Esparzak bere diskurtsoa amaitu duenean: denak zutitu dira. Unai Hualde parlamentuko presidentea giroa baretzen saiatu da: «Eutsi bozkarioari, mesedez».]]>
<![CDATA[Eztandak askatuko ditu gogo metatuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1910/029/001/2019-08-02/eztandak_askatuko_ditu_gogo_metatuak.htm Fri, 02 Aug 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1910/029/001/2019-08-02/eztandak_askatuko_ditu_gogo_metatuak.htm
Jaien hasierako suziria jada ez dute udaleko politikariek botatzen. Ohitura hori aldatu egin zuen EH Bilduko azken gobernuak. Alkate berriak - Navarra Sumakoak- berdin jarraitu du: Lizarrako Dendari eta Ostalarien Elkarteko lehendakariak botako du aurtengo txupinazoa, hau da, Jose Flamariquek. «Jaien hasieran pentsatzean zirrara izugarria sortzen zait, tximeletak sabelean barna izango banitu bezala», esan du Flamariquek. Elkarteak 30 urte pasatxo ditu, eta saltoki txikiak hauspotzeko sortu zen. Sektorea sustatzeko kanpainak antolatzen ditu, eta baita urteroko Lizarrako Erdi Aroko Astea ere, parte hartze handikoa.

Txupinazoak jaien hasiera markatuko du, eta zazpi eguneko festa dator ondoren, jardueraz betea: 190 ekitaldi ofizial antolatu dituzte. Udal gobernu berriak egina jaso zuen egitaraua, baina aldaketa txiki batzuk egin ditu. Atzoko, adibidez, euskalgintzan lan egiten duen Garean elkarteak umeentzako jolasak zituen antolatuak Foruen plazan; udalak, ordea, Los Llanos parkera mugiarazi zituen abisurik gabe, erdigunetik at.

Gaur, bonba japoniarrak botako dituzte: jostailu arinez betetako suziriak dira. Jostailuak zerutik etortzea ametsa ote? Lizarran ez. Dantzek hartuko dute gero lekukoa, eta bazkariek, erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejirak, meza nagusiak, kontzertuek...

Musikazaleek eskaintza bereziki handia edukiko dute zazpi jaiegunetan. Alde batetik, Lizarrako ikastolak jaigune bat antolatu du Santiago plazan, euskal gunea izateko helburuarekin; afariak, eguneko giroa eta gaueko kontzertuak egingo dituzte han. Bestalde, Lizarrako Festagiro taldeak txosnak prestatu ditu; kontzertuak dira apustu nagusia. Udalak ere antolatu ditu gaitero eta txistularien kalejirak, eta musika mota anitzetako kontzertuak.

Egun bereziak

Herritar talde edo jaietako pertsonaiei eskainitako egun bereziak egingo dituzte. Gaurkoa erraldoien eguna da; astelehena, berriz, adinduen eguna izango da; eta asteartea, umeen eguna.

Azken hori umeen txupinazoarekin hasiko da. Goizean, erraldoien kalejira eta antzerki emanaldi bat egingo dituzte; arratsaldean, jolasak; eta, gauean, En Tol Sarmiento, Hesian eta DJ Ohian Vegaren ikuskizunak.

Hemendik aste batera, ostiralean, aste osoko festaren ondorengo egunean jaikiko da Lizarra, egunerokora itzultzeko zailtasunekin, agian. Orain, baina, udaletxeko balkoiko mugimenduei erreparatu behar zaie. Suziria prest da; egitaraua, abiatzear; jendea, urte osoko itxaronaldia amaitzeko gogoz. Eztanda batek emango die bide.]]>
<![CDATA[Dantzarako, suziriari ezin itxoin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1996/026/001/2019-08-01/dantzarako_suziriari_ezin_itxoin.htm Thu, 01 Aug 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1996/026/001/2019-08-01/dantzarako_suziriari_ezin_itxoin.htm
Bihar 12:00etan piztuko da jaien hasierako suziria. Gaur, baina, Beran ez dituzte jaiak geldi itxarongo. VI. Gau Krosa hasiko da 22:15ean, eta, aurretik, dantza jaialdia egingo dute. Ondoren, bost egun bete-bete. Askotariko giroak egongo dira, baina musikak ireki eta itxiko ditu egun guztiak: goizez, trikitilari edo gaiteroek; gauez, kontzertuek.

Kasualitateak alboratuta, gustu guztientzako eskaintza izanen da jaietan. Egunez, dantzak, kalejirak eta txarangak nagusituko dira; ilargipeko orduak pasatzeko lekua, berriz, txosnagunea izango da. Altzateko plazan jarri dituzte txosnak, eta musika taldeen eskaintza zabala izango da gauero: Eskean Kristo, Zopilotes Txirriaos eta El Diluvi, kasurako.

Ez dago inor jaietatik at

Lagunarteko otorduak nahiago dituenak ere badu zer aukeratu. Nabarmentzekoak dira, adibidez, igandeko bazkari feminista eta astearteko herri afaria.

Haurrak ez dira kanpoan geldituko. Erraldoi eta buruhandiak hiru egunez aterako dira, ostiralean, astelehenean eta asteartean; eta, igandean, igeriketa txapelketa egingo dute haurrek eta gazteek.

Gainera, gaueko giroaz disfrutatzeko autoa hartu nahi ez duenak baditu bidaia egiteko alternatibak. Autobus zerbitzuak antolatu dituzte Bera eta Bortzirietako gainerako herrien artean, larunbat eta igandean; bost euro da joan-etorria.

Bera esnatzear da, bihartik hasi eta asteartera arte.]]>
<![CDATA[Urre zuriaren festa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/028/003/2019-07-27/urre_zuriaren_festa.htm Sat, 27 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1890/028/003/2019-07-27/urre_zuriaren_festa.htm
Gaurko egitaraua batez ere herriari buruzkoa izango da. Goizean, 10:00etatik hasita, udalerriko ondare historikoaz disfrutatzeko ibilaldi gidatua egingo dute; beste alde batetik, gatz, ardo eta gazta dastatzeak izango dira. Igandean, aldiz, gatzagek hartuko dute lekukoa. Goizeko jardunaldia izango da ere, eta eskainiko dituzte, besteak beste, iturburu gazietako uretan bainatzeko aukera, haurrentzako ikastaroak, edota Nafarroako jatorrizko arkume dastatzea. Antolatzaileak Jaitzeko Udala eta Irantzuko Lurrak turismo erakundea dira.

Historia luzeko gatzak

Bi mila urte baino gehiago dute Jaitzeko gatzagek. Erromatarrek abiarazi zituzten; oraindik ere ikus daiteke garai hartako galtzada. Gaur egun, produkzio prozesu antzekoa mantendu dute Girones anaiek, jabeek. Hamabost zentimetroko sakonera duten igerilekuetan botatzen da ur gazia; lurruntzen utzi, eta, azkenik, gatza eskuz biltzen dute.

Mineralen purutasuna da Jaitzeko gatzagen berezitasuna. Duela 200 milioi urteko sedimentu batzuetik dator iturburuko uren gatza, bestelako elementu gehigarririk gabekoa. Gainera, artisau teknikak mantentzen dira, eta eguraldi baldintza ezberdinek hainbat gatz mota produzitzeko bidea ematen dute horrela.

Gatzaren Jaialdia



Gaur eta bihar, Jaitzeko (Nafarroa) gatzagetan.]]>
<![CDATA[Bakearen bidelagun]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1991/008/001/2019-07-25/bakearen_bidelagun.htm Thu, 25 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1991/008/001/2019-07-25/bakearen_bidelagun.htm
Foro Sozial Iraunkorrak 2016. urtean egin zuen Altsasuko auziari buruzko azkeneko balorazioa. Geroztik, ez dute gaia espresuki landu. Epaiketa euskal gatazkatik kanpo uztea erabaki zuten. Iriarteren eta Perezen ustetan, ordea, gaiak hartu duen norabideak behartu egin ditu iritzia aldatzera: «Nafarroan eta Madrilen gatazka bat egon dela ukatzen duten sektoreak eta epaitegiak izan dira Altsasuko gertaerak iraganeko indarkeria zikloarekin lotu nahi izan dutenak».

2016ko balorazioan, Foro Sozialak kezka azaldu zuen auziak hartu zuen dimentsioagatik, baina uste zuen zuhurtasuna nagusituko zela. Orain, ordea, auzipetutako gazteekiko «diskriminazioa» salatu dute Iriartek eta Perezek: «Irizpide ideologiko politikoen araberako zigor ereduaren erabilera zabaltzeari ate handia ireki zaio». Aldi berean, salatu dute auzia ez dela tokiko epaitegietara itzuli, nahiz eta Espainiako Auzitegi Nazionalak «terrorismoaren» delitua atzera bota. Hiru eta hamabi urteko zigorrak ezarri zituen epaitegiak.

Nafarroako Gobernurako negoziaketetan PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak bakegintzan erabakitakoa ere nabarmendu dute Nafarroako Foro Sozialeko bozeramaileek, azkeneko lau urteetan egindako bideari «jarraipena» eman diotelakoan. Gainera, adierazi dute herrialdeko jendartearen gehiengoak elkarbizitzan oinarritutako etorkizun bat nahi duela.

Labirinto judizialean gora

Altsasuko Gurasoak taldeak babes osoa helarazi dio Foro Sozialaren adierazpenari. Edurne Goikoetxea eta Antxon Ramirezek hitz egin dute gurasoen izenean, eta nabarmendu dute epaiketaren amaiera elkarbizitzarako ekarpen handia izan daitekeela. Hala ere, auzi osoaren helburua «sufrimendua, mendekua eta beldurra» direla kritikatu dute.

Auzitegi Gorenak irailaren 18an aztertuko du Altsasuko familiek Auzitegi Nazionalaren erabakiari ezarritako helegitea. Nahiz eta azkenean terrorismo frogarik ez ikusi, epaimahaiak ebatzi zuen «motibazio ideologikoak» zeudela 2016ko Altsasuko liskarretan, eta, ondorioz, gogortu egin zituen kartzela zigorrak.

Goreneko auzi saioaren aurretik, abuztuaren 10ean, auzipetutako gazteetako hiruk kartzelan mila egun beteko dituztenean, mobilizazioak antolatuko dituztela jakinarazi dute Altsasuko auzioko gurasoek; oraindik ez dituzte zehaztu ekinbideok.]]>
<![CDATA[Auzolana arau bihurtuko duten bozkatuko dute gaur Bakaikun]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1912/009/001/2019-07-21/auzolana_arau_bihurtuko_duten_bozkatuko_dute_gaur_bakaikun.htm Sun, 21 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1912/009/001/2019-07-21/auzolana_arau_bihurtuko_duten_bozkatuko_dute_gaur_bakaikun.htm
Erroldatutako herritarrak lanera agertu ez, edo ordezkatuko dituen inor topatzen ez badute, udalak 60 euroko isuna ezartzen ahal die. Herritar bakoitzak gehienez auzolan bakarra egin ahalko du urtean, baina betebehar horretatik kanpo geratuko dira adingabeak, 55 urtetik gorakoak, eta lanarekin bateraezinak diren gaixotasunak dituztenak.

Udalak 2028. urtera begira bultzatu duen plan estrategikoan biltzen da auzolana garatzeko ideia; iaz eztabaidatu ziren horren edukiak. Hainbat bilera ireki egin ziren, eta 90 herritarrek baino gehiagok parte hartu zuten; prozesuaren kudeatzaileak izan ziren Bakaikuko Udala, Sakana Garapen Agentzia eta Emun, parte hartze zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa.

Plan estrategikoan, auzolana da ardatz nagusietako bat, eta hori izan da landu duten lehen puntua. Maiatzean bilera gehiago antolatu zituzten, auzolanaren eredu berri bat sortzeko helburu zehatzarekin; horietatik ateratako proposamena bozkatuko da gaurko galdeketan.

Eztabaida piztu da

«Udalak ez du herriko behar guztiei aurre egiteko baliabiderik; horregatik da beharrezkoa auzolana», azaldu du Lander Urritzak. Plan estrategikoaren jarraipen taldeko kidea da, eta baita gaurko galdeketaren antolatzaileetako bat ere. Urritzaren ustez, herritarrek beraiek auzolanean herriko baliabideak eratzeaz gain, auzolana hedatzeak «herri eredu berri bat sortzeko» ere balioko du. Baina derrigorrezko lanek kontrako iritziak sortu dituzte, batez ere isunen harira.

Galdeketan baietza ateratzen bada, udalak baimena izango du auzolanaren proiektua martxan jartzeko. Udaleko osoko bilkurara eramango litzateke maiatzeko bileretan ateratako akordioa; 297 pertsona daude deituta auzolanaren inguruko galdeketara: 18 eta 55 urte bitarteko bakaikuar erroldatuak. Udaletxean jarriko da bozkatzeko mahaia, 09:00etatik 20:00etara. Epea amaitu eta «ordu erdi eskasean» jakingo da emaitza. Auzolana udalak kudeatuko duen argituko da.]]>
<![CDATA[«Txabolismoa desobedientzia zibil gisa ikus daiteke»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/040/001/2019-07-19/txabolismoa_desobedientzia_zibil_gisa_ikus_daiteke.htm Fri, 19 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1888/040/001/2019-07-19/txabolismoa_desobedientzia_zibil_gisa_ikus_daiteke.htm
Nondik artera zen irrati ibiltariaren ideia?

Eguesibar udalerriak badu zerbait berezia: Sarrigurenen moduko hiri esparruak ditu, baina baita herrietako zonak ere, Ibiriku edo Egues kasu. Bi guneak lotu nahi nituen. Konturatu nintzen irratia zela zuzeneko batean basoko zerbait hirira eramateko bidea, edo alderantziz, eta ibiltaria izan behar zuela herri guztiak konektatzeko.

Zergatik Irrintzi izena?

Lehen esaten zen irrintziak mendi batetik bestera komunikatzeko modua zirela. Halako zerbait egiten dugu guk ere, leku batean egin eta beste batera iristen den zerbait sortzen ariko bagina bezala. Komunikazio ikurra da guretzat irrintzia.

Diziplina artistiko asko landu dituzu. Zergatik zeharkakotasun hau?

10 urte nituenean hasi nintzen pinturarekin, estudio batean, baina gaztetan musikan ere sartu nintzen. Unibertsitatean, diseinu grafikoa ikasi bitartean, paraleloki musika ere landu nuen; elkar elikatzen diren bi mundu izan dira niretzako musika eta arlo plastikoak.

Zer erlazio izan du musika ikasteak gerora soinuak uztartzearekin?

Uste dut nire lan guztiak izan duela interesa soinuarekiko. Erritmoa garrantzitsua da. Pintura bat egitea, adibidez, bi orduko zerbait izan daiteke, edo egunero hiru ordu eskaintzen diozun zerbait. Erritmoaren indarraz konturatzen bazara, emaitza erabat aldatzen da.

Mexikon, Txabola nomada proiektua landu zenuen hiru urtez, galeria ibiltari bat. Zer da?

Nire lanean arkitektura prekarioen ideia garatu nuen. Henry Thoreau XIX. mendeko estatubatuarra desobedientzia zibilaz idatzi zuen lehenetarikoa da; hark Walden lakuan txabola bat eraiki zuen, protesta moduan, desobedientzia zibila balitz bezala. Haren irakurketak ezagutzean, azkar ekarri nituen gogora ijitoak. Beti estigmatizatu egin dugu kolektiboa, baina, Thoreauk egin bezala, txabolismoa desobedientzia zibil gisa ikus daiteke.

Hortik dator arkitektura prekarioak garatzearena?

Bai; horren harira, autoeraikuntza duindu nahi izan nuen. Iruñean hasi nintzen lehen txabolak egiten, baina horiei erabilgarritasun bat ematea pentsatu nuen: arkitektura prekarioa ere arte galeria bat izan daiteke. Horrela, orga gaineko txabola bat sortu nuen; Mexikoko hiriburuan zehar nindoan, hirian bizi ziren hainbat artistaren erakusketak barnean hartuz.

Naturak garrantzi handia du zure lanetan. Zergatik?

Esparru abandonatuetan, azkar hasten dira lehen landareak hazten. Giller Clement paisajista frantziarrak horri «hirugarren paisaia» deitzen zion. Belar txar gisa hartzen dira, baina edozein testuingurutara egokitzeko ahalmena dute benetan, orokorrean prekaritatean edo estigmatizatuak bizi diren kulturak bezala, ijitoak kasu. Landareen antzera, prekaritatean bizi diren pertsonak ezagutzen dituzunean, benetan haiek duten adoreaz jabetzen zara; kontsumismotik at bizirik irauteko ahalmen izugarria dute.

Ibiltari kontzeptua ezberdina da Euskal Herrian edo Mexikon?

Erabat. Hemen, ibiltari izatera joka dezakegu, baina, Mexikon, benetan jende asko bizi da horrela; adibidez, kaleko janarien postu ibiltarien bidez. Mexiko ibiltaria da berez.

Zer balio ditu naturak?

Bizi garen gizarteak ematen dizkionak baino gehiago. Gure sistemak ez ditu naturaren berezko balioak kontuan hartzen, eta natura bere zerbitzura jartzen du; alderantziz izan beharko luke.

Zer dira periferiak zuretzat?

Gure gizartearen aniztasuna gehiago islatzen duten guneak, hirietako erdialdeak ez bezala.]]>
<![CDATA[Hiriko erroetara atzera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/037/003/2019-07-16/hiriko_erroetara_atzera.htm Tue, 16 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1890/037/003/2019-07-16/hiriko_erroetara_atzera.htm
Atzo hasi zen festa, Antso I.aren gortea hirira sartu zeneko ibilbide antzeztuarekin. Gainerako egunetan, haurrei eta familiei zuzendutako jarduerak antolatu dituzte; besteak beste, antzerkia, musika eta txotxongiloen teknikak uztartzen dituzten emanaldiak.

Adibidez, Titiriteros de Binefar konpainia sarituaren antzezlan ibiltaria izango da, gaur arratsaldean; eta Más allá del bosque obra, txotxongilo erraldoi misteriotsuekin antzeztua, bihar, 18:00etan.

Jatekoak ere, Erdi Arokoak

Baina, programa ofizialaz aparte, Lizarra bera ere ez da ohi bezala egongo. Dendak eta kaleak Erdi Aroko ikurrekin eta banderekin apaindu dituzte, eta gauetan lastargiek argiztatuko dute hiria, giro berezia sortuz. Erdi Aroa Lizarrara itzuliko da.

Gastronomia gustuko dutenek ere izango dute lekua jaialdian. Jatetxe askok garai hartako platerak imitatuko dituzte, baina menu berezi bat nahiago dutenek uztailaren 20ko Erdi Aroko afaria ere badute; Florida jatetxean egingo da. Azkenik, larunbateko eta igandeko artisauen azokan, gazta, eztia eta txokolatezko ezohiko produktuak ere izango dira salgai, bestelako gutiziez gain.

Erdi Aroko astea

Gaurtik igandera arte, Lizarran (Nafarroa)]]>
<![CDATA[«Gurekin, jendeak modu ezberdinean bizi ditu sanferminak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2013/043/002/2019-07-14/gurekin_jendeak_modu_ezberdinean_bizi_ditu_sanferminak.htm Sun, 14 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/2013/043/002/2019-07-14/gurekin_jendeak_modu_ezberdinean_bizi_ditu_sanferminak.htm
Zer dira sanferminak zuretzat?

Ikasturtea amaitzeko modu berezi, gogor eta ederra. Irakaslea naiz, eta lankide gehienek ekainean amaitzen dute kurtsoa; nik uztailaren 14ra arte luzatzen dut.

Zer lirateke sanferminak Pamplonesa gabe?

Jendeari galdetu beharko litzaioke hori. Bandaren barnetik, nabaritzen da jendea gurekin dagoela, eta berea bezala sentitzen gaituela. Gurekin, jendeak modu ezberdinez bizi ditu sanferminak.

Pamplonesarekin bizitzen duzun momenturik bereziena?

Txupinazoa. Alaitasuna nabaritzen da. Jendea saltoka, ondorengo kalejira... Urte osoan ez dago Iruñean halako girorik.

Nolakoa da jaietan jendearekin sortzen den harremana?

Badira beti gurekin etortzen direnak; berezia da nola urtetik urtera aurpegi berberak dauden. Eta pentsa: dianetan adibidez, mozkor batzuk egoten dira, denak ez dira Iruñekoak... Hala ere, asko zaintzen gaituzte.

Momentu berezirik?

Oso ongi pasatu izan dut zezen plazan, eguzkitan, eguerdian jaia peñekin hasten den egunetan.

Txoko bat?

Jarauta kaleko peñen giroa.

Zer gehitu eta zer kenduko zenieke jaiei?

Egun bat kenduko nieke. Eta gehitu... Jendeak sortzen du kaleko giroa; sanferminak joango dira gauzak gehitzen, baina jendeak egingo du hori.]]>
<![CDATA[Izutik barrea sortu dute barrakek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1957/034/002/2019-07-13/izutik_barrea_sortu_dute_barrakek.htm Sat, 13 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1957/034/002/2019-07-13/izutik_barrea_sortu_dute_barrakek.htm mega, super eta saria hitzak nonahi idatziak. Sanferminetako barrakak gazteenen desira dira, jaietan bakarrik disfrutatzen diren makina erraldoietan sartzeko aukera.

Arga ibai ondoko Runako parkean daude barrakak, Alde Zaharreko etxeak harresi gainetik begira dituztela. Aurten badaude berrikuntzak; adibidez, bada bat metalezko zutabe handi baten inguruan bira egiten duten zabuz osatua, armiarma itxurako besoak balira bezala. Eta itzuli dira betikoak ere, talketarako autoak, kasu. Eta ura dutenak asko dira, eta eguerdiko beroari aurre egiteko balio dute.

Familiak dira barraketan gehien ikusten direnak. Leticia Perez bere bi alabekin etorri da. Ez da barrakan sartu: «Nik haiek ikusten disfrutatzen dut», dio Perezek, izotzez betetako hiru botila eskuetan dituela. Bigarren aldia da barraketan aurten, «garestiegia» baita beraientzat gehiagotan etortzea.

Prezioak dira askoren muga. Ia urtero igotzen dira barraka batzuen edo besteen prezioak. Aurten, 3,5 eurokoak dira gehienak, baina 4 euroko kartelak ere ikus daitezke. Ume askorentzat, ordea, ilusio kontua da barraketan sartzea. Hori ikusirik, udalak doako sarrerak banatzen ditu gizarte zerbitzuetan, ordaindu ezin duten horiek ere gutxienez egun batean joan daitezen.

Handitasunak erakarriak

Barraketan ibiltzean, noizbehinka, itzal azkar batek sustoak eragiten ditu. Gora begiratu, eta barku bat ikusten da. Janari postu baten aurrean ez da espero halakorik. Bikingoen barkua da, kulunkan bide gainetik pasatzen dena. Iruñeko barrakak handiak dira, eta asko daude.

Janari eskaintza ere zabala da: betikoak, txurro dendak edota oilasko postuak; eta berriak, patata egosi beteak, edo gofreak. Ferietako bekatuak dira, bai eta giroaren berezkoak ere. Nork ez du ezagutzen txurroen olioaren usaina, azukrezko hodei arrosenarekin nahastutakoa? Barraken bizipenen parte dira.

Ferien eremuko sarreran, guztien artean itxuraz bereziena den barraka dago: beldurraren etxea. Hiru pisuko tramankulua da. Errailen gaineko gurdietan hainbat tunel eta balkoi gurutzatzen dira, barneko misterioak ezkutatuz. Kanpotik irudi ilunak ikus daitezke: deabruak, burezurrak, saguzarrak, Drakula, odola, sua eta zonbiak. «Berrikuntzarik beldurgarrienak», dio pantaila batek. Ume bat bere amarekin atera da «izuaren etxetik», eskutik helduta; barrezka dator, atzeko beldur irudiak kontrajarriz. Beldurra? Barraketan ez dago ume baten poza lapurtuko duen munstrorik.]]>
<![CDATA[«Pamplonesak antzokiak betetzea lortu du, maila igo duen heinean»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2013/035/002/2019-07-13/pamplonesak_antzokiak_betetzea_lortu_du_maila_igo_duen_heinean.htm Sat, 13 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/2013/035/002/2019-07-13/pamplonesak_antzokiak_betetzea_lortu_du_maila_igo_duen_heinean.htm
Nola aldatu zen banda zu egon zinen urteetan?

Lehen, ez genuen arrakasta handirik kontzertuetan. Baina Pamplonesak antzokiak betetzea lortu du, maila igo duen heinean.

Zer lirateke sanferminak Pamplonesarik gabe?

Porrot hutsa. Adibidez, nire garaian, behin edo beste ez genuen dianetan jo, eta ekitaldia bertan behera geratu zen zuzenean.

Nolakoa zen publikoarekiko erlazioa?

Oso ona. Behin bakarrik txistukatu gintuzten. Zuzendariak pasodoble bat egin nahi izan zuen txupinazoan, oso ederra. Baina publikoak ez zuen onartu; betikoa nahi zuen.

Eta hiriarekiko erlazioa?

Artistikoki, bandak maila handia hartu du. Baina 1970eko hamarkadatik aurrera erakarri da publikoa. Ricardo Garcia zuzendariak lortu zuen hori, edonon joz, baita kartzelan ere.

Anekdota berezirik?

Baiona eta Iruñea senidetuak daude. 1970eko hamarkadan, urte batez, bi udalen arteko bazkaria prest zegoela, Baionakoak uko egin zion etortzeari, Iruñean gobernu demokratikorik ez zegoelako. Iruñeko Udalak, orduan, guri eskaini zigun bazkaria. A zer otarrainak!]]>
<![CDATA[Euskal sanferminen babesleku]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/034/001/2019-07-12/euskal_sanferminen_babesleku.htm Fri, 12 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1872/034/001/2019-07-12/euskal_sanferminen_babesleku.htm
Errekoleten plazan eta O plazan bi giro ezberdin daude: gaueko kontzerturik handienen erakusleihoa lehenean, eta bazkari, arratsaldeko bermut eta musika eskaintza lasaiagoa bigarrenean.

Sanferminak bizitzeko hainbat modu daude. Batzuek nahiago dituzte eguzkiaren izpiek lagundutako orduak. Besteek, aldiz, arratsaldeko peñen kalejirekin batera irekitzen dituzte logelako pertsianak. Eta denek dute lekua jaietan, baita Herri Sanferminetan ere.

Goizean goiz, Euskalerria Irratiak eta Xaloa Telebistak eguneroko emisioak abiatzeko agertoki aukeratu dituzte Herri Sanferminetako guneak. «Egunon Iruñea», euskal sanferminen erdigunetik.

Baina bazkaltzeko orduan, giroa berotzen hasten da. Iruñeko hainbat eragilek bazkari propioa antolatzen dute. Pasatuak dira talde feministak, ikasleak, gazteak... Denak O plazatik.

Arratsaldeko musika eskaintzaren agertokia ere bada plaza hori. Afu, Liher eta beste hainbat taldek han jo dute, taberna askotan udan gehien entzuten diren abesti moldeetatik at.

O plazak ere baditu berezko gauzak. Aurten ireki dute, adibidez, Gune ekologikoa. Edariak kontsumitzeko barra berezia dute, etxeko markak probatu nahi dituenarentzako leiho aproposa. Alboan, sukaldea: pizzak, taloak, pintxoak... Bermuterako prestatua dago, gauean ohea dastatzen duten horientzako.

Iruindar askok, baina, zail izaten dute goiz esnatu eta eguerdian Alde Zaharrera hurbiltzeko erabakia hartzea. Peñak zezen plazatik ateratzen direnean aztoratzen da giroa, arratsaldean. Txarangak, mozorro deigarriak, dantza inprobisatuak... Errekoleten plaza piztu egiten da gaueko musika eskaintzarekin. Orduan zailtzen da Herri Sanferminetako boluntarioen lana. Errekoleten plazan kontzertu handiagoak egiten dira, gau batzuetan plaza punta batetik bestera betetzen dutenak.

Barran jendea biltzen hasten da; edalontziak iritsi ahala pilatzen, edariaren esperoan; eta diru kutxak betetzen, sanferminen lan amaigabearen seinale. Hala ere, aurreikuspenen barnean doaz salmentak. Iker Leon arduraduna izan da uztailaren 9an, eta normaltasuna nabarmentzen du. Uztailaren 6an izan zuten gorakada bakarra. «Larunbata zen, eta, agian, horrek jende gehiago erakarri zuen», dio Leonek. Bestalde, txandak ere ia beteak dituztela esan du, naiz eta uztailaren 14an oraindik hutsune batzuk gelditu.

Udalaren enbataren zain

Enrique Maia Iruñeko alkateak ekainean jendaurrean esan zuen ez dituela Herri Sanferminak gustuko. Alde Zaharrean berriak dira gune hauek. 2016ra arte, Arga ibai ondoko Runa parkean kokatzen zen Gora Iruñea gunea. Iruñeko erdigunetik urrun zeuden, zentrora mugitzeko aukera izan zuten arte.

Herri Sanferminen antolakuntzaren barnean oraindik ez dute hurrengo urterako erabaki garbirik hartu. Iker Leonen esanetan, «berri gehiagoren zain» daude. Ikusteko dago 2020an sanfermin alternatibo euskaldunak Alde Zaharrera itzuliko diren edo ez.]]>
<![CDATA[«Pamplonesa desagertuko balitz, ordezko bat sortuko litzateke»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2013/035/002/2019-07-12/pamplonesa_desagertuko_balitz_ordezko_bat_sortuko_litzateke.htm Fri, 12 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/2013/035/002/2019-07-12/pamplonesa_desagertuko_balitz_ordezko_bat_sortuko_litzateke.htm
Zer dira sanferminak zuretzat?

Lanarekin eta festarekin zerikusia duen zerbait.

Pamplonesa barruan desberdin bizitzen dira sanferminak?

Guk jo egiten dugu, eta hori lana da, baina giro ona sortzen da bandako kideen artean. Hala ere, kide batzuentzat sanferminak gogorrak dira; ez da gauza bera agertoki batean jotzea, edo kalean.

Zer izango lirateke sanferminak Pamplonesarik gabe?

Jaietan, ekitaldi asko betetzen ditugu. Pamplonesa desagertuko balitz, ordezko bat sortuko litzateke.

Eta zer ematen diote festek Pamplonesari?

Lan egiteko beste modu bat, kalera ateratzearena.

Txoko bat?

Peñen lokalak, soilik sanferminetan irekitzen direnak.

Unetxo bat?

Txupinazoa. Udaletxeko atari atzean egoten gara; ez dugu ezer ikusten, baina bai entzuten. Bat- batean, ateak ireki, eta zirrara sortzen da jendea ikustean.

Zer kendu eta zer gehituko zenieke sanferminei?

Kentzekotan, egunen bat. Eta gehitzeko, errespetua. Urte osoan lantzen ditugu zaintza lanak, baina badirudi sanferminetan guztia erabat ahazten zaigula.

Zer eskaini dizu Pamplonesak?

Nik klarinetearen goi mailako ikasketak ditut. Irakaslea naiz, baina Pamplonesak klarinetea jotzeko aukera eman dit.]]>
<![CDATA[Erraldoiei oparitutako begirada]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/034/001/2019-07-11/erraldoiei_oparitutako_begirada.htm Thu, 11 Jul 2019 00:00:00 +0200 Iñaki Martinez Azpiroz https://www.berria.eus/paperekoa/1891/034/001/2019-07-11/erraldoiei_oparitutako_begirada.htm
Konpartsak hamaiketakorako duen atsedenaldian, Errekoleten plazan utzi dituzte erraldoi eta buruhandiak. Kale Nagusian helioz betetako globoak eta haurrentzako aulkiak nonahi daude; Umeen Eguneko ekitaldirik magikoena hastear dela sumatzen da. Noizbehinka, txaranga batek Kale Nagusia gurutzatzen du Eslava kaletik. Peña baten banderolak lagunduta, txarangen zurrunbiloa gehitu zaie umeen ezinegonari. Kaleko izkina batetik sartu da lehen erraldoia, dantzan, haurren itxaronaldia hautsiz. Amaren besoetan den neska gaztetxo batek bira eman, eta hara oihua: «Begira, badator!».

Buruhandi eta zaldikoak doaz lehenak. Konpartsa osoa atzean dutela, erraldoien bidea irekitzen ari direla dirudi. Maskuri faltsuen kolpeak entzuten dira. Dinbi-danba! Sentsazio gazi-gozoak umeengan: batzuk erabat aztoratuta dabiltza, pozik, saltoka; eta besteak izuz jota, babes bila, gurasoen hankak besarkatuz. Baten batek lehen aldia ere badu; urtebete eskaseko neska batek begiak irekita ditu erabat, harrituta, aurrean duen figura ezohikoaren buru erraldoiarekin harrituta.

Erraldoiak dantzan doaz atzetik, txistularien konpasetan. Azkar batean pasatu da konpartsa kaletik. Lehenak, bi erraldoi. Txistulariak dituzte atzean, tente-tente, instrumentuetan kontzentratuak. Ume askok erraldoiei begiratzen diete, aldi berean, agian kontziente izan gabe, danbor jotzaileen besoen mugimendu hipnotikoak errepikatzen dituztela. Eta txistulariei jarraikiz, sorbaldan seme-alabak dituzten gurasoen prozesioa dator.

Konpartsarekiko goresmena, ordea, ez dago haurrengan soilik. Guraso edo aitona-amonek ere badute euren lekua. Alberto Martinez Zaragozakoa da (Espainia), baina bilobak Uhartekoak ditu. Egunero joaten dira sanferminetan erraldoi eta buruhandien bila; baina jaietatik kanpo ere ikusten dituzte. «Pentsa, entretenitzeko erraldoien irudiak jartzen dizkiegu tabletan!», esan du Martinezek, hemezortzi hilabeteko biloba sorbaldan duela.

Barnetik ere, gustura

Kalejira barnetik ere badira erraldoi eta buruhandiak bizitzeko moduak. Txistularia da Aitor Huarte, eta azken erraldoiari doinua jartzen dabil. Hamaiketakoaren atsedenaldiak deskantsatzeko aprobetxatuta, irribarretsu nabari da: «Kale estuetako aglomerazioak kenduta, asko disfrutatzen dugu konpartsarekin».

Iruñeko erraldoiek badute euren esanahia: Afrika, Amerika, Asia eta Europa kontinente bakoitzetik bikote bana. Baina konpartsaren kalejiran sortutako giroak beste zentzu bat ematen die. Musika eta buruhandiekiko sentsazio gazi-gozoa batzean, mistika berezia sortzen da, umeengan batez ere. Hori da konpartsaren magia: buruhandi bat amaren besoetatatik lehen aldiz ikusi duen neska gaztetxo baten begiradan sortzen den miresmena.]]>