Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Hutsuneak ikusi dizkio COP25ari, baina baita aurrerapenak ere. Urterik garrantzitsuena 2020a dela azpimarratu du Mezak, eta bultzatzeko eskatu die herritarrei, potentzia handiak erregai fosiletatik urruntzeko.
Mafalda Galdames Castro. Andreen Mundu Martxako Amerikako koordinatzailea
Kapitalismoak muturrera eraman ditu desberdintasun sozialak Txilen, eta, besteak beste, horrek eragin du sutan zegoen eltzea lehertzea. Mafalda Galdames Castroren ustez, gainera, prozesu soziala ez da geratuko konstituzio berri bat izan arte.
Guterresek ahalegin bat eskatu du CO2 murrizketa planak handitzeko. Isurketen merkatuari buruzko desadostasunak konpontzeko itxaropen gutxi dute negoziatzaileek
Klima krisiaren ondoriorik larrienak jasaten ari dira emakumeak, lurrari, familiari eta zaintza lanari atxikiak diren neurrian. Berotze globalak dakartzan muturreko fenomeno klimatikoen aurrean kalteberagoak badira ere, alternatibak ere ari dira sustatzen han eta hemen. COP25en azaldu dituzte haietako batzuk.
Torrents Monegalek azaldu du nola erabil daitekeen oinarri femeninoa motor gisa klima krisiari aurre egiteko. Azken finean, uste du porrot egin duela mundua krisira eraman duen sistema patriarkalak.
Thunberg isilik geratu da agerraldi batean, erakartzen duen arreta hegoalde globaleko gazteengana bideratzeko. Salatu dute isurketarik ia eragin ez arren krisiaren kalterik handienak jasaten ari direla
Valenzuelak Txileko herriaren altxamendua goraipatu du, eta ohartarazi amaitu egin behar direla jendearen aurkako «krimenak». Herritarrak «esnatu» izanaren itxaropena du.
Hausnarkariek klima aldaketan duten eraginari buruzko hainbat «mito» gezurtatu dituzte BC3-k antolatutako saio batean. Abeltzain asko karbono aztarna gutxitzeko egiten ari diren lana ere goraipatu dute.
COP25 bileraren hasieran, herrialderik kutsatzaileenei dei egin diete egoerari dagokion neurriko aldaketak martxan jar ditzaten, mundua denborarik gabe geratzen ari baita.