<![CDATA[Iñaut Matauko Rada | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 30 Sep 2023 21:38:50 +0200 hourly 1 <![CDATA[Iñaut Matauko Rada | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Ostikada digitalaz kaleratuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/005/001/2023-09-24/ostikada_digitalaz_kaleratuak.htm Sun, 24 Sep 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1949/005/001/2023-09-24/ostikada_digitalaz_kaleratuak.htm
Ikusi gehiago: AURPEGIRIK GABEKO UGAZABA

Teknologiaren bilakaerak komunikatzeko modu berriak ekarri ditu lan harremanetara, eta horien bidezko kaleratzeek gora egin dute. Dena den, Juanjo Lopez CCOOko aholkulari laguntzaileak dio halako kasuak ez direla ohikoak. Enpresa gehienek aholkularitza legal handia dute, eta egin behar dituzten urratsak «ondo» egiten dituzte. Hala ere, halako kasu gehienak enpresa txikietan eta negozio familiarretan gertatzen direla azaldu du: «Arauz kontrako kaleratzeak, idatziz egiten ez direnak, beti gertatu dira. Enpresa txiki eta familiarretan batez ere, zeinetan familiakoa ez den langile bat dagoen, eta harremana gaiztotzen bada, ugazabak edozein astakeria esan eta despeditu zaitzakeen».

Antzeko iritzia du Irati Sienrak, LABeko Zerbitzu Pribatuetako kideak. Berretsi du halakoak ez direla ohikoak, eta, gertatzekotan, mezu bidez esaten dietela kaleratu egin dituztela, baina ondoren postaz entregatzen dietela jakinarazpena: «Izan dudan kasu batean, langile bati Whatsappez esan zioten bota egin zutela, eta ondoren kaleratze gutuna jaso zuen».

Ziurtasunaren beharra

Espainiako Langileen Estatutua irmoa da kaleratzeko moduen inguruan. Batez ere, argi geratu behar delako langileak badakiela despeditua izan dela. Izan ere, kontratua eteteko gutuna jasotzen duenetik, hogei egun baliodun ditu epaitegietara jotzeko eta erabakiaren aurkako helegitea jartzeko.

Ikusi gehiago: Deskonexio digitala, langileen eskubidea

Gauzak hala, bi modu daude langileak jakinarazpena jaso duela ziurtatzeko: eskura gutun bat ematea, edo burofax bat bidaltzea. Hori dela eta, whatsapp mezuak, deiak, bideodeiak, SMSak edo posta elektroniko bidezko mezuak ez dira nahikoa kaleratzearen berri emateko.

Gizarte Segurantzaren SMSa

Sindikatuetako abokatu biak bat datoz ez dela oso ohikoa langile bat Whatsapp edo posta elektroniko bidez kaleratzea. Halere, biek nabarmendu dute langile batzuek Gizarte Segurantzaren SMS mezu baten bidez jakin dutela kaleratuak izan direla.

«Askotan, Whatsapp edo posta elektronikoz esan beharrean, langileei ez diete jakinarazten kalera bota dituztela, eta gero izaten dute erabakiaren berri, Gizarte Segurantzaren SMS batek jakinarazten dienean baja eman dietela», azaldu du Sienrak.

Lopezek ere antzeko kasuak jorratu izan ditu: «Iritsi izan zaigu jendea esanez: 'Aizu, oporretan nago, eta baja eman didate Gizarte Segurantzan'. Enpresak aurrez jakinarazi gabe ematen du baja, eta kotizatzeari uzten dio langileak. Horrek esan nahi du enpresak kontratua eten duela, eta horrek bidea ematen digu guri salaketa bat jartzeko».

Ikusi gehiago: Whatsapp mezuak, lan harremanen erdigunean]]>
<![CDATA[Deskonexio digitala, langileen eskubidea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1963/006/002/2023-09-24/deskonexio_digitala_langileen_eskubidea.htm Sun, 24 Sep 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1963/006/002/2023-09-24/deskonexio_digitala_langileen_eskubidea.htm
Ikusi gehiago: AURPEGIRIK GABEKO UGAZABA

Edonoiz komunikatu ahal izateak alde onak badituen arren, desabantailak ere baditu; esaterako, pantailak eta etengabeko interakzioa atzean ezin uztea. Eta hori lan mundura ere iritsi da. Gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da lankideek edo ugazabek lanorduetatik kanpo langile bati idaztea, eta horrek asko zailtzen du lanalditik kanpo deskonektatzea. Komunikaziorako tresna berriek urteak badaramatzate ere, deskonexio digitalerako eskubidea ez zen 2018ra arte arautu Hego Euskal Herrian.

Datu pertsonalen babeserako eta eskubide digitalen bermerako legeak jaso du eskubide hori, haren 88. artikuluan. Dena den, Iratxe Ordorika ELA sindikatuko zerbitzu juridikoen koordinatzaileak dio ez dela funtsezko eskubide gisa hartzen: «Ez da oinarrizko eskubide bat, eta horrek esan nahi du eskubide horren urraketa jasan duenak ezin duela kalte ordainik eskatu. Hori ebatzi dute, behintzat, Asturiasko eta Kataluniako epaitegiek, baina oraindik jurisprudentzia gutxi dago. Espainiako Auzitegi Gorenak oraindik ez du gaia landu».

Hala ere, Ordorikak xehatu du horrek ez duela esan nahi eskubide hori urratu daitekeenik, ezta urratzaileak ondoriorik jasango ez duenik ere.

Lan itunen etorkizuna

Legea nahiko berria denez, hitzarmen gehienetan ez du lekurik deskonexio digitalak, eta hori etorkizuneko erronka dela uste du. Izan ere, aipatutako lege organikoaren 88. artikuluko bigarren puntuak dio eskubide hori negoziazio kolektiboaren bidez hitzartutakoan agertu beharko dela.

Artikulu bereko hirugarren puntuak dio enpresak barne neurriak arautu beharko dituela eskubide horretarako bidea emateko. «Gaur-gaurkoz, ez dakigu itunek nolako bilakaera izango duten, baina legeak garbi azaltzen du lanorduetatik kanpo langile batek ez duela zertan deirik eta mezurik jaso», azaldu du.

Ikusi gehiago: Ostikada digitalaz kaleratuak

Baina legeak dioenetik eguneroko errealitatera jauzi handia egoten da askotan. Ordorikak garbi du legeak deskonexio digitalerako eskubidea bermatzen badu ere askotan etengabe jasotzen direla mezuak eta deiak lanalditik kanpo. Eta uste du askotan langilea bera dela mugarik jartzen ez duena: «Batzuetan, bakoitzak bere buruari begiratu behar dio, eta zorrotza izan: 'Lanaldia amaitu da, eta orain beste egitekoak egingo ditut'».

Hori egoera jakin bat da, baina abokatuak salatu du beste kasu askotan enpresako arduradunen presioagatik erantzuten dituztela langileek lanalditik kanpoko dei edo mezuak: «Badago deskonektatzeko erabakia hartu dezakeen jendea, baina beste askok ezin dute, beren enpresan pentsatzen delako jendeak beti egon behar duela erantzuteko prest. Eta langile batek mugak jarri nahi baditu, badirudi nagia edo enpresako zelebrea dela».

Antsietate iturri

Aditu askok diote deskonektatzea beharrezkoa dela buru osasun ona izateko. Izan ere, hiperkonexioak estresa eta antsietatea areagotzen du, eta pantailen erabilera eta etengabeko estimuluekiko esposizioa mugatzea gomendatzen dute gehienek. Lan mundua bera, gainera, estresagarria da askotan, eta lanalditik at ez deskonektatzeak antsietatea areagotzen duela uste du Agnes Brossa psikologoak. Etengabeko estres hori fisikoki eta mentalki kaltegarria dela deritzo.

Ikusi gehiago: Whatsapp mezuak, lan harremanen erdigunean]]>
<![CDATA[Whatsapp mezuak, lan harremanen erdigunean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1948/006/001/2023-09-24/whatsapp_mezuak_lan_harremanen_erdigunean.htm Sun, 24 Sep 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1948/006/001/2023-09-24/whatsapp_mezuak_lan_harremanen_erdigunean.htm
Ikusi gehiago: AURPEGIRIK GABEKO UGAZABA

Lan askotan, une oro komunikazioa izatea beharrezkoa da, eta egungo teknologiek aise ematen dute horretarako bidea, nahikoa baita estaldura eta Interneterako konexio ona izatearekin. Horiek erabiltzeko, baina, gailu bat behar da, eta, epaitegiek ebatzi dutenaren arabera, lanerako tresna gisa hartzen da hori. Beraz, enpresa behartuta dago langileei komunikaziorako tresna horiek ematera. Hala, enpresari batek ezin du langile bat behartu bere sakelakoa lanean erabiltzera.

Sakelakoaren erabilera, baina, ez da komunikaziora mugatzen lanean. Beste erabilera batzuk ere baditu, sartzekoan eta irtetekoan fitxatzearena, esaterako. Baliabide horiek enpresak jarri behar dituela dioen lege zehatzik ez da oraindik Hegoaldean, baina, epaitegiek ebatzitakoa ikusita, ondoriozta daiteke enpresak betebehar hori duela. Hala ere, enpresariak eta langileak akordio batera iristen badira, erabil ditzakete sakelako pertsonalak lanerako.

Ezberdintasun handia dago lanean sakelako pertsonala edo lanekoa erabiltzearen artean. Izan ere, ugazabak ezin du enplegatu baten sakelako Whatsapp mezurik edo posta elektronikorik ikusi haren baimenik gabe, eta, hala eginez gero, intimitaterako eskubidea urratuko luke. Laneko sakelakoaren kasua, berriz, ezberdina da, arduradunek ikuskatu baitezakete bertan dagoena, langileak aurrez jakinda betiere.

Epaiketetan balizko froga?

Whatsapp mezuak epaitegietara iritsi dira, eta mezularitza forma berrietara moldatu behar izan du justiziak. Hasieran ez zegoen garbi ea Whatsapp mezu bat froga gisa erabil zitekeen edo ez, baina jurisprudentziak dio baietz, ez duelako Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluko intimitate eskubidea urratzen; betiere, indarkeriaz edo beldurrez lortu ez bada mezu hori.

Lan arloko epaiketa batean, beraz, Whatsapp elkarrizketak erabil daitezke froga gisa, baldin eta, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duen moduan, mezuak egiaztatuta eta legeztatuta badaude.]]>
<![CDATA[Abisua Japoniatik: garagardo eskasia 2050etik aurrera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/012/001/2023-09-24/abisua_japoniatik_garagardo_eskasia_2050etik_aurrera.htm Sun, 24 Sep 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1917/012/001/2023-09-24/abisua_japoniatik_garagardo_eskasia_2050etik_aurrera.htm
1. Nola liteke... garagardoa amaituko da? Ez, egoera ez da hain muturrekoa, baina munduko garagardozaleek badute arduratzeko arrazoirik. Izan ere, Japoniako garagardogilerik handienak, Asahik, ikerketa bat egin du, eta ondorioztatu du tenperaturen igoerak kalte handia egingo diola garagarraren eta otsaihenaren uztari. Kasurik dramatikoenean, Frantziako garagar bilketa %18 gutxituko litzateke, eta Poloniakoa, berriz, %15.

2. Hain garrantzitsuak al dira Frantzia eta Polonia munduko garagarraren horniduran? Bai, lehena bereziki. Errusiaren ostean, Frantzia da munduan garagar gehien ekoizten duen herrialdea, 11 milioi tona baino gehiago urtean. Alemania eta Australia dira haren atzetik.

3. Eta zenbat garagar ekoizten du, ba, Japoniak? Hain zuzen ere, horregatik daude hain larrituta Asahiko zuzendariak, Japonia 55.a baita garagar ekoizleen zerrendan, eta Moldavia eta Estonia bezalako herrialde txikiagoak ditu aurretik. Gauzak hala, munduko garagar inportatzaile handien artean laugarrena da Japonia.

4. Ez nuke esango. Ez al dira maisuak arrozezko likoreak egiten? Bai, baina asko aldatu dira ohiturak Japoniako gizartean. Gutxinaka sake-a albo batera uzten ari dira, eta gero eta whiski gehiago edan eta ekoizten dute. Garagardoak ere bata bestearen atzetik edaten dituzte lanetik atera ostean.

5. Gero eta uda beroagoak baditugu, garagardo gehiago edango du jendeak. Hala da, eta hori da, hain zuzen ere, Atsushi Katsuki Asahiren zuzendaria gehien larritzen duena. Financial Times-ek egindako elkarrizketan, esan du eskariaren eta eskaintzaren aldaketa horiek eskasia ekar dezaketela.

6. Eta hasi al dira mugitzen? Oraingoz, Microsoftekin eta beste teknologia enpresa batekin hasi dira lanean garagar uzten bolumena eta kalitatea monitorizatzeko.]]>
<![CDATA[Errepide zabala Txinako autoentzat]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/002/001/2023-09-16/errepide_zabala_txinako_autoentzatnbsp.htm Sat, 16 Sep 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1933/002/001/2023-09-16/errepide_zabala_txinako_autoentzatnbsp.htm
Ikusi gehiago: Auto elektrikoen prezio lehia abian da

Batez ere MG markak ekarri du hazkunde hori, Hego Euskal Herrian matrikulatu diren Txinako 720 autoetatik 692 baitziren MGrenak, %96. 2021eko azaroan hasi ziren Hego Euskal Herrian saltzen, eta jada bost kontzesionario dituzte. Gasteizen dago horietako bat, Armentian, eta bertako kudeatzaileak, Oscar Uzkianok, uste du Txinako markak azkar ari direla ezartzen Hegoaldean «kalitatea eta prezioa kontuan hartuta onenak» direlako.

Ekoizpen kostu txikiagoak

Amaierako prezioa da kontsumitzaileen erabakia gehien baldintzatzen duen aldagaia. Eta, horretan, merkatuko nagusiak dira Txinako markak, prezio merkeenak eskaintzen baitituzte. Uzkianoren arabera, Europan gehien saltzen diren marka gehienek 20.000 eurotik beherako auto bat saltzen zuten lehen, baina, dioenez, ia gehienek merkatu hori utzi dute, Daciak izan ezik.

MG hutsune hori betetzera etorri dela esan du Uzkianok: «Dacia baten antzeko prezioa duen produktu batekin etorri da MG, baina kalitate eta teknologia askoz hobeago batekin».

Bezeroen nahiak ere aldatu egin direla uste du Uzkianok. Haren hitzetan, erosteko garaian, lehen jendeak kontuan hartzen zuen zer irudi proiektatzen zuen auto bakoitzak gizartean, baina iritzi dio gaur egun garrantzia galdu duela alderdi horrek: «Ekonomian gertatzen ari diren aldaketak direla eta, jende askok eraman eta ekarriko duen auto bat nahi du, eta ez du nahi edo ezin du diru asko inbertitu horretan».

«Prezio merke» horien atzean ekoizten den lekua dago nagusiki: Txina. Autoaren pieza guztiak Txinan ekoizteak ekoizpen kostuak asko murrizten dituela uste du Uzkianok. Lehenik eta behin, eskulana merkeagoa delako Txinan oraindik; bestalde, pieza gehienen hornidura nahiko ziurtatua dutelako, txipena gehienbat. Prozesadoreen hornidura falta handia izan zen pandemiaren ostean autogintzaren industrian, eta inbutu efektu luzea sortu zuen horrek; baina fabrikak herrialdean bertan izanda, pieza horien hornidura ziurtatua du Txinak.

Irabazi marjinak murrizteak ere lagundu du prezioak merkatzen, Uzkianoren arabera: «Fabrikatzaileak hamar irabazi beharrean bat irabazten badu, eta kontzesionarioak hamar irabazi beharrean bat irabazten badu, oso produktu agresiboa lortu dezakezu. Hori jasangarria da ekoizpen bolumen handia baduzu».

Eta hori da, hain zuzen ere, lortzen ari direna, etengabe handitzen ari baitira salmentak eta saltokiak, eta «luzerako» etorri direla ziur da Uzkiano.

Elektrifikazioaren bidean

Hego Euskal Herriko merkatua ez da erraza auto elektrikoentzat. Europa ibilgailu pertsonalaren elektrifikazioan aurrerapausoak ematen ari bada ere, herrialdez herrialde asko aldatzen da guztiz elektrikoak diren autoen ehunekoa. Norvegia da, argi eta garbi, auto elektriko gehien saltzen den herrialdea. 2022an, esaterako, matrikulatutako autoen %80 elektrikoak ziren. Europa Iparraldeko herrialdeak ditu atzetik, eta zerrendaren amaieran periferiako herrialdeak daude, Espainia, Italia eta Polonia, adibidez.

Euskal Herria ere ez da guztiz merkatu ona auto elektrikoentzat, ez baitute matrikulazioen %7 gainditzen 2023an. Azpiegiturak dira arazo nagusia; izan ere, Europa Iparraldean ohikoa da garaje propioa duten familia bakarreko etxebizitzetan bizitzea, baina Euskal Herrian blokeetan bizi dira biztanle gehienak, eta gehienek ez du aparkaleku pribaturik. Horrek asko zailtzen du gauez autoa kargatzea.

Hego Euskal Herrian oraindik auto elektriko gutxi matrikulatzen badira ere, Uzkianok dio MGk merkatu horri gero eta garrantzi handiagoa eman nahi diola, eta ziurtatu du saltzen dituzten hamar autotik lau elektrikoak direla. Hala ere, ANFACen azken matrikulazio txostenak bestelako datu bat erakusten du: 2023ko urtarriletik abuztura Espainian matrikulatutako MGren autoen %15 izan dira guztiz elektrikoak.]]>
<![CDATA[Auto elektrikoen prezio lehia abian da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1963/003/002/2023-09-16/auto_elektrikoen_prezio_lehia_abian_da.htm Sat, 16 Sep 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1963/003/002/2023-09-16/auto_elektrikoen_prezio_lehia_abian_da.htm
Bada, konbustio autoekin gertatzen den moduan, Txinako autogileek auto elektriko merkeagoak ekarri dituzte Europako merkatura. Europan, oraindik ere, Volkswagenen eta Teslaren auto elektrikoak saltzen dira gehien, baina Txinako bi talde hamar saltzaile handienen zerrendan sartu dira aurten: Zhejiang Geely eta SAIC, azken hori MGren jabea. Jato Dynamicsen datuen arabera, 2020an Europan saldutako auto elektrikoen %1,1 ziren Txinako markenak, eta 2023ko lehen erdian, berriz, %5,6.

Prezioen balantza

Txinako marken auto elektrikoak, oro har, Europan gehien saltzen diren bertako markenak baino merkeagoak dira, baina Daciarena da oraindik merkatuko merkeenetarikoa, 20.000 eurotik behera balio baitu. Hala ere, elektriko gehien saltzen duten marken modeloak garestiagoak dira. Volkswagenen ID.3 autoak, esaterako, 42.000 euro baino gehiago balio du, eta BMWren iX1ak, berriz, 56.000 eurotik gora. Teslaren autorik merkeenak, Model 3ak, 46.000 euro baino gehiagoko prezioa du.

Kontrara, Txinako MGren ZS modeloak 22.500 euro balio du, eta BYDren Dolphinek, berriz, 35.000 euro.

Txinako auto elektrikoen merkatu kuotaren handitze horri aurrea hartu nahi diote Europako markek, eta modelo elektriko gero eta merkeagoak ari dira iragartzen, merkatuko posizioari eusteko. Citroenek urrian aurkeztuko du e-C3 auto berria, eta 22.000-23.000 euro balioko du. e-C4 autoa ere merkatu du Stellantis taldeko markak, eta egun 34.000 eurotik behera eskuratu daiteke.

Volkswagenek ere modelo merkeagoak aterako ditu laster, ID1a eta ID2a, esaterako: 20.000 eurotik behera lehena, eta 25.000 baino merkeago bigarrena.

Pekin, Bruselaren jopuntuan

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak gogor jo zuen asteazkenean Pekinen eta Txinako autogintza industriaren aurka, Europako Batasunaren Egoerari buruzko urteroko mintzaldian. Europa Txinako autoz «josita» dagoela adierazi zuen, eta iragarri zuen ikerketa bati ekingo diotela ebazteko ea Xi Jinpingen gobernuak industriari ematen dizkion diru laguntzak gehiegizkoak diren ala ez.

Von der Leyenen iritziz, Pekinek Txinako markei ematen dizkien diru laguntzek autoen prezioak merkatu dituzte, eta gehitu zuen Europako markei eragin diela horrek, «merkatua desitxuratzen» dutelako.

Ikerketarekin hasi aurretik, Von der Leyenek gaitzetsi du Txinako enpresek autoen prezioa «artifizialki» jaistea lortzen dutela estatuaren diru laguntza horiengatik, baina Pekinek baieztapen horiek gezurtatu ditu.

Txinako Merkataritza Ganberak Europako Batasunean duen ordezkaritzak adierazi du Txinako enpresek industrian abantaila badute «berrikuntzagatik» dutela, eta ez diru laguntzengatik. Europako Batzordeak egindako adierazpenekin «larrituta» eta «aurka» agertu da ganbera.

Ganberak adierazi du Txinako eta munduko merkatu «oso lehiakorrek» berrikuntzaren mugak «etengabe gaindiarazi» dituztela, eta ekoizpen kostuak murriztu: «Garrantzitsua da nabarmentzea gure abantaila ez dela, Europako Batzordeak esan duen moduan, 'izugarrizko estatu laguntzak' jasotzen ditugula».

Europako enpresek salaketarik jarri gabe erabaki du Bruselak ikerketarekin hastea, eta Pekinen eta Europako autogileen laguntza izango du bere hipotesia egiazkoa den ala ez ebazteko. Ondorioztatzen badute, Bruselak uste duen moduan, Pekinek emandako diru laguntzek lehia desitxuratu dutela, behin-behineko muga zergak kobratzen hasi ahalko dira ikerketa abiatu eta bederatzi hilabetera. Gehienez hamahiru hilabete iraun dezake ikerketak, eta orduan muga zerga horiek behin betiko bihurtzeko aukera dago.

Europako Batzordearen arabera, gaur egun Txinako autoek %8ko merkatu kuota dute EBn, eta gogorarazi dute hazkunde erritmoari eutsiz gero %15era irits daitekeela 2025ean. Txinako marken autoak %20 merkeagoak direla ere gehitu dute.

Von der Leyenen hitzen ostean, Valdis Dombrovskis Europako Batzordeko Merkataritza arduradunak iragarri zuen Txinara bidaiatuko duela: «Lehiarako prest gaude, baina ez jokaera desleialetarako», esan zuen.]]>
<![CDATA[Erregaien garestitzeak %2,7ra igoarazi du inflazioa Hego Euskal Herrian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/010/001/2023-09-13/erregaien_garestitzeak_27ra_igoarazi_du_inflazioa_hego_euskal_herrian.htm Wed, 13 Sep 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1872/010/001/2023-09-13/erregaien_garestitzeak_27ra_igoarazi_du_inflazioa_hego_euskal_herrian.htm
Egunetik egunera garestiago daude erregaiak. Uztailaren hasieratik, astez aste, garestitu egin dira gasolioa eta gasolina. 95 gasolinaren litroak batez beste 1,621 euro balio zuen ekainaren 26an, eta atzo 1,770 euroan zegoen. Dieselaren litroak, berriz, 1,462 euro balio zuen ekainaren amaieran, eta atzo 1,673 euro ziren. INEren datuen arabera, uztailetik abuztura %4,4 garestitu dira erregaiak.

Urte arteko bilakaeran ere ikus daiteke hori; izan ere, uztailean negatiboa zen erregaien indizea, -%14,4, eta abuztuan ere negatiboa izan bada ere, -%4ra hazi da. Hau da, uztailean erregaia 2022an baino %14,4 merkeago zegoen, eta abuztuan soilik %4 merkeago.

Oliba olioaren alarma

Gutxinaka bada ere, elikagaien garestitzea txikitzen ari da, nahiz eta inflazio orokorra baino handiagoa den oraindik: ia lau aldiz gehiago. Uztailean %10,1 zen elikagaien inflazioa, eta %9,8 da abuztuan. Hala ere, azken asteetan oliba olioaren prezioek goiburuak bete dituzte; izan ere, leku askotan 10 eurotik gora dago litroa. Supermerkatu batzuk botilei alarmak jartzen hasi dira, jendeak lapurtu ez ditzan.

Kontsumitzaileen hainbat elkartek gogor salatu dute oliba olioak prezio handiegia duela, OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak esaterako, eta Espainiako Nekazaritza Ministerioari ikuskapenak egiteko eskatu dio.

Urtarrilaren 1ean hainbat produkturen BEZa murriztu zuen Espainiako Gobernuak, oliba olioarena kasurako, %10etik %5era. Hala, urtarrilaren 2an Eroski supermerkatuetako marka zuriko litro bateko oliba-olio birjina estrako botila batek 5,63 euro balio zuen, eta atzo, berriz, 8,5 euro ziren. Facua kontsumitzaileen elkarteak egindako ikerketa baten arabera, supermerkatu batzuetatik besteetara %45 aldatzen da marka bereko oliba-olio botila baten prezioa.

Azpiko inflazioa %6,3an

Elikagaien eta erregaien prezioak oso aldakorrak direnez, azpiko inflazioa da EBZ Europako Banku Zentrala gehien kezkatzen duen aldagaia; bi ondasun horiek kontuan hartu gabe kalkulatzen da azpiko inflazioa. 2022ko uztailetik %6tik gora dago, eta ez dirudi hortik jaitsiko denik hemendik gutxira.

Azken hilabeteetan tarteka gora eta tarteka behera egin badu ere, %6tik gora dabil oraindik, %6,3an, hain zuzen. 2021eko abuztura egin behar da atzera (bi urte) %1etik beherako azpiko inflazioa ikusteko.

Etxeko ohiko gastuek ematen dute lasaitasuna orain ere. 2021ean, argindarra asko garestitu zen denbora gutxian, eta etxeko berokuntzaren, argiztapenaren eta bestelakoen gastuek izugarri egin zuten gora. Ukrainako inbasioak areagotu egin zuen hori, gasaren garestitzeagatik, baina azken hilabeteetan asko merkatu dira gastuok. Egun negatiboa da ondasun horien inflazioa, -%34,9.]]>
<![CDATA[Uztaren esperoan, indartsu dago txakolina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2016/009/001/2023-09-09/uztaren_esperoan_indartsu_dago_txakolina.htm Sat, 09 Sep 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/2016/009/001/2023-09-09/uztaren_esperoan_indartsu_dago_txakolina.htm
«Konplikatua izan da aurtengo uzta, baina azken asteetan hobera egin du, eta gustura gaude. Uste dut lehengo urtean adina mahats ez dugula izango, baina kantitate dezentea izango da», dio Eizmendik.

Hondarribi beltza biltzen hasiko dira lehenbizi, irailaren 18an edo 20an, eta, hori amaitzean, astebeteren buruan-edo, Eizmendiren aurreikuspenen arabera, hondarribi zuria biltzeari ekingo diote, dena biltzen amaitu arte.

Uztarako baldintzak

Uzta on batek sekretu gutxi dituela iritzi dio Lander Garrastazuk, Akarregi Txikiko beste bazkideetako batek, baina gertatzea zaila dela ere badaki: «Eguzkia eta euria behar dira, baina bietatik gehiegi egitea ere ez da ona. Hezetasun handiarekin, adibidez, neguan, sufrea oraindik bota ez duzunean, gaitz asko hartzen dituzte mahastiek, Getarian mildiua batez ere. Eta oraingoa bezalako giro bero heze honekin, non aleek azukre asko duten eta nahiko helduta dauden, usteltzeko joera izaten du mahatsak». Beraz, Garrastazurentzat, egunez lehorra egotea eta gauez «euri pixka bat» egitea da egoerarik «onena».

Aurreko urteko mahats bilketa izan zen horren adibide, eta zaila ikusten dute maila hori gainditzea, nahiz eta aurtengoa gertu ibiliko dela aurreikusi duten. Iazko urtea «oso lehor» joan zen, Garrastazuren hitzetan, baina bildu baino hilabete lehenago euria egin zuen, eta mahats mordoak gizendu egin ziren: «Kristoren mahats urtea izan zen».

Nekazaritzan ia ezinezkoa da, batetik, arazorik gabeko urtea izatea, eta, bestetik, arazoak aurreikustea; eta hori garbi du Garrastazuk. Aurtengo denboraldia «oso konplikatua» izan da hasieratik: «Goizez eguzkia egiten zuen, eta arratsaldean lainobera sartzen zen. Getariako behealdean nahiko ondo joan da, baina, zenbat eta gorago joan, orduan eta okerrago izan da».

Gaitzak ere eragin die, mildiua izan baitute mahastiek, eta, Eizmendiren hitzetan, «ohi baino goizago» sartu da aurten, fumigatu aurretik. Hala ere, hobera egin du egoerak udaberrian eta udan, eta arazorik gabeko uzta izango dela uste dute.

Aurtengo beste arazoetako bat langile falta da. Normalean, sasoikako 45-50 langile inguru hartzen dituzte irailean mahatsa biltzeko, baina Garrastazuk etsipenez adierazi du azken urteetan arazoak dituztela lanerako jendea topatzeko: «Oso zaila da jendea topatzea. Oraingo jendeak ez du lanik egin nahi, edo ez dakit... Segituan trabak jartzen dituzte».

Txakolinak badu merkatua

Getariako Txakolinaren salmenta goraka doa. Hala laburtu dute merkatuaren bilakaera Eizmendik eta Garrastazuk. Pandemia izan zen mugarria: «Garai zaila izan zen, baina kanpoko salmentak salbatu zuen. Hemen, tabernak eta bestelakoak itxita zeudenez, ez zen asko saldu, baina kanpoan, bai. Horrek salbatu zuen gehienbat», azaldu du Garrastazuk.

Ordutik, esportazioen joera mantendu eta, are gehiago, «handitu» egin da, Garrastazuren hitzetan. «Uste dut jendeak oraindik baduela txakolina edateko joera. Bodega gero eta gehiago gaude, eta litroak ere gehiago egiten dira, eta egindako horiek saldu egiten dira», azaldu du Eizmendik.

Nahiz eta joera hori goranzkoa izan, Akarregi Txikin goia jo dutela adierazi du Garrastazuk: «Goia jo dugu, eta, oraingoz, ez dugu gehiago landatzeko asmorik. Guk hamazazpi hektarea hauek ondo mantendu nahi ditugu: mahatsaren kalitatea ondo begiratu, ondo saldu, eta gure bezeroak zaindu».]]>
<![CDATA[Huaweik punta-puntako txip bat erabiltzeak AEBak sutu ditu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/010/001/2023-09-09/huaweik_punta_puntako_txip_bat_erabiltzeak_aebak_sutu_ditu.htm Sat, 09 Sep 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1944/010/001/2023-09-09/huaweik_punta_puntako_txip_bat_erabiltzeak_aebak_sutu_ditu.htm
Ez da dagoen mikrotxip aurreratuena, baina goiburu handirik gabe pasa beharko lukeen albiste horrek hautsak harrotu ditu AEBetan. Izan ere, azken urteetan Joe Biden AEBetako presidentearen administrazioa neurri bereziak ari da hartzen Txinaren aurka, txip aurreratuenak eta horiek egiteko tresnak eros ditzan eragozteko.

Haserrea eta zalantzak

Hala, haserrea eta harridura sortu du AEBetan Huaweiren prozesadore berriak, Bidenek aipatutako neurriak onartu zituenetik zalantzan jarri baita Txinak txip aurreratuenak egiteko duen ahalmena. Bada, sakelako berriak zalantzak uxatu ditu. Ondorioz, AEBetako Merkataritza Departamentuak adierazi du lanean dabilela «ustezko» prozesadore horri buruz informazio gehiago lortzeko.

AEBentzat berebizikoa da Txinako enpresek teknologia mota horiek lortzeko duten erraztasuna kontrolatzea, Txina «nazioaren segurtasunarentzat mehatxu» bat dela uste baitute. Jake Sullivan AEBetako Segurtasun Nazionalerako kontseilariak adierazi du teknologia alorreko murrizketekin jarraituko dutela. Huaweiren txip berriak, baina, iritzi publikoan ere harrabotsa sortu du, eta auzitan jarri du azken urteetan hartu dituzten neurrien eraginkortasuna.]]>
<![CDATA[Indarrean sartu da kaleak piztu zituen erretreten erreforma]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1899/009/001/2023-09-02/indarrean_sartu_da_kaleak_piztu_zituen_erretreten_erreforma.htm Sat, 02 Sep 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1899/009/001/2023-09-02/indarrean_sartu_da_kaleak_piztu_zituen_erretreten_erreforma.htm
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen bigarren agintaldiko lehen erreforma handia izan da hori, eta sindikatuak eta milioika herritar aurka izan ditu hainbat hilabetez, erreforma atzera botatzeko eskatuz. Frantziako Gobernuaren arabera, Gizarte Segurantzaren kontuak orekatzeko «ezinbesteko» erreforma izan da; izan ere, araudi aldaketa babesteko Macronek eta Elisabeth Borne lehen ministroak erabili duten argudio nagusia Gizarte Segurantzaren defizit maila izan da. Haien ustez, erretiro adina atzeratu ezean, Frantziako pentsio sistemak defizit eta presio «jasanezinak» izango lituzke.

Erretiro adina 62 urtetik 64ra gibelatzeaz gain, gehiengo pentsioa jasotzeko egin beharreko lan denbora ere handitu dute. Lehen, 42 urte kotizatu behar ziren pentsioa osorik jasotzeko, baina 2027tik aurrera 43 urtez kotizatu beharko dute langileek.

Erreformaren testuak hamaika buelta eman zituen. 2022ko abenduan azaldu zituen nondik norakoak Bornek, baina horren aurretik protestak iragarri zituzten sindikatuek. Asanbleako talde asko aurka zeuden, eta ehunka zuzenketa aurkeztu zituzten eztabaida zapuztu eta legea blokeatzeko. Hala, Macronek Frantziako Konstituzioko 49.3 artikuluari esker onartu zuen legea, eta bi zentsura mozio gainditu behar izan zituen ondorengo asteetan. Kasua Frantziako Kontseilu Konstituzionalera iritsi zen, baina horrek onartu egin zuen, eta erreferenduma ukatu zuen.

Pentsiodunak, etzi kalera

Hego Euskal Herriko pentsiodunek, berriz, datorren astelehenean ekingo diete berriro protestei, udaren ostean. 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldarria kalera atera nahi dute berriro, gogoraraziz Hegoaldean ia 220.000 pentsiodun daudela eskatzen duten gutxieneko horretatik beherako pentsioekin.]]>
<![CDATA[«Etorkizun ahula» iragarri du Europako Banku Zentralak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/009/002/2023-09-01/etorkizun_ahula_iragarri_du_europako_banku_zentralak.htm Fri, 01 Sep 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1892/009/002/2023-09-01/etorkizun_ahula_iragarri_du_europako_banku_zentralak.htm
Hala ere, Schnabelek adierazi du adierazleek erakusten dutela ez dela atzeraldi luze bat izango. Krisi handi bat baztertuta, interes tasak goian mantentzearen aldeko mezua zabaldu du, inflazioa %2ra itzultzeko.

Interes tasen igoera berriei buruz ere hitz egin zuen Schnabelek, eta EBZk uztailean adierazitakoa errepikatu zuen: ez dago argi EBZren hurrengo bileran —irailak 14— interes tasak igoko dituzten, baina horrek ez du esan nahi haren hurrengo bileran igoko ez dituztenik.«Ezin dugu jakin interesen gehienezko maila zenbatekoa izango den, ezta noiz arte iraungo duten politika murriztaileek», esan zuen.

Inflazioa, %5,3an

Apiriletik, euroguneko inflazioa apaldu egin da hilabetez hilabete, baina beheranzko joera hori abuztuan amaitu da, abuztuko inflazio tasa uztaileko bera izango dela aurreikusi baitu Eurostatek: %5,3. Hala ere, estatistika zentro horren kalkuluen arabera, azpiko inflazioak beheranzko joerari eutsiko dio, aurreikusi baitu %6,6tik %6,2ra murriztuko dela energia eta jaki freskoak kontuan hartu gabe neurtzen den adierazle hori.

Energia iazko abuztuan baino %3,3 merkeago dagoen arren, uztailarekin alderatuta garestitu egin da. Uztailean negatiboa izan zen energiaren inflazioa (-%6,1), baina abuztuan ia hiru puntu egin du gora (-%3,3). Jakien garestitzearen erritmoa, baina, moteldu egin da, elikagai freskoen inflazio tasa %9,2koa baitzen uztailean, eta abuztuan %7,8koa izan dela kalkulatu dute.

Eurostaten kalkuluen arabera, Espainia eta Belgika dira inflazio tasa txikiena duten herrialdeak, %2,4, eta EBZren %2ko helburutik gertu. Grezia, Herbehereak eta Finlandia dira hurrenak, %3,4ko inflazioarekin. Frantziako inflazioa, berriz, %5,7koa da Eurostaten arabera.

Eslovakiak du oraindik ere euroguneko inflazio tasarik handiena (%9,6), zazpi hamarren behera egin badu ere. Kroazia da bigarrena zerrendan (%8,5), eta Austria hurrena (%7,6).

Paris, prezioak izozten

Bi eguneko bilera eta eztabaiden ostean, Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroak France 2 telebista katean atzo iragarri zuen akordio bat egin dutela elikagaien ekoizle eta banatzaileekin, 5.000 produktu baino gehiagoren prezioak izozteko; supermerkatuetako produktuen laurdenak dira.

Prezioek gora ez egiteko helburua du Frantziako Gobernuaren eta elikadura industriaren arteko akordioak, eta ahal bada, behera egiteko; Le Mairek adierazi zuen inflazioaren erritmo bizia apaldu behar dela, eta jaki ekoizle eta banatzaile handiak kritikatu ditu, elikagaien prezioak merkatzeko «gehiago» egin dezaketela adieraziz.

Akordioa, baina, ez du elikagaien industriako enpresa guztiekin lortu, Unilever, Nestle eta Pepsico erraldoiak ez baitaude ados neurriarekin.

Elikagaien inflazioa adierazle orokorraren bikoitza baino gehiago da Frantzian, abuztuan behera egin badu ere. Insee Frantziako Estatistika Institutuaren arabera, Frantziako inflazio tasa %4,8koa da abuztuan, baina, elikagaiei dagokienez, tasa %11,1ekoa da —uztailean %12,7koa zen—.]]>
<![CDATA[Berlin, energia garestiak uxatutako enpresa inbertsioei eutsi nahian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/008/001/2023-08-31/berlin_energia_garestiak_uxatutako_enpresa_inbertsioei_eutsi_nahian.htm Thu, 31 Aug 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1877/008/001/2023-08-31/berlin_energia_garestiak_uxatutako_enpresa_inbertsioei_eutsi_nahian.htm
Energia asko kontsumitzen duten enpresak fakturak ordaintzeko diru laguntzak eskatzen ari zaizkio Olaf Scholzen gobernuari, baita Alemaniako hainbat estatu federali ere. Konpainiek diote ekoizpen kostuak apaltzeko eta lehiakor izateko beharrezkoa dela energia merkatzea, eta estatu federalik industrializatuenek ere (Bavaria, Hessen, Saxonia Beherea, Ipar Renania-Westfalia, Renania-Palatinatua, Saxonia eta Saxonia-Anhalt) gutun bat sinatu zuten elektrizitatea ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko.

Gobernua, zatituta

Energia ordaintzen laguntzeko neurririk ez du onartu Berlinek, barne eztabaida handia baitago koalizio gobernuko aldeen artean. Berdeak eta alderdi sozialdemokrataren parte bat enpresei fakturak ordaintzen laguntzearen aldekoak dira, uste baitute horrela enpresen ihesa eragotziko dela eta energia berriztagarrien igoerak laster elektrizitatearen prezioa merkatuko dutela. Hala ere, Alderdi Demokratiko Liberala eta Olaf Scholz kantziler sozialdemokrata diru laguntzen aurkakoak dira, irizten baitiote enpresa txiki eta handien arteko lehiakortasuna desitxuratzen dutela.

Scholzek, Robert Habeck Ekonomia ministroak eta Christian Lindner Finantza ministroak adierazi zuten lanean dabiltzala etorkizuneko energia hornidurarako estrategia «koherente eta indartsu» bat egiteko, baina baztertu egin zituzten laguntzak: «Garbi dago diru laguntza egonkor bat ez dela konponbidea».

Enpresa asko ekoizpena atzerrira eramaten ari dira, eta, hori eragozteko ,50 hobari fiskal onartu zituen atzo gobernuak, urtero 7.000 milioi euro aurrezteko. Hala ere, enpresak argindarra ordaintzeko laguntza eskatzen ari dira oraindik. Markus Steilemann VCI kimika enpresako buruak esan zuen industriak «SOS dei bat» egin duela, baina gobernua entzungor egiten ari zaiola enpresen «larrialdiari».]]>
<![CDATA[Autoen industria aldatu du kobaltoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1969/008/001/2023-08-18/autoen_industria_aldatu_du_kobaltoak.htm Fri, 18 Aug 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1969/008/001/2023-08-18/autoen_industria_aldatu_du_kobaltoak.htm <![CDATA[Shein, moda azkarra bizkortu duen enpresa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2012/011/001/2023-08-08/shein_moda_azkarra_bizkortu_duen_enpresa.htm Tue, 08 Aug 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/2012/011/001/2023-08-08/shein_moda_azkarra_bizkortu_duen_enpresa.htm
Duela gutxira arte ezezaguna zen, baina gero eta gehiago entzuten da saltzaile horren berri, gazteen artean batez ere. Tiktok, Instagram eta antzeko sare sozialetan egin da ezaguna Shein, eta gazte askoren plataforma gogokoena bihurtu da arropa erosteko. Izan ere, prezio merkeak dira Txinako enpresa ezagun bilakatu duen ezaugarri nagusia; horretan ez du lehiakiderik. Haren webgunean, bi eta hiru euroko elastikoak aurkitu daitezke, eta hiru euro baino merkeagoak diren galtzak ere badaude salgai.

Sare sozialetan moda artikuluei buruzko bideoak egin eta iritzia plazaratzen duten erabiltzaileek ere asko zabaldu dute Sheinen izena. Ospe on horri eta prezio merkeei esker, atzean utzi ditu Europako arropa saltzailerik handienak. Azken hilabeteetan inbertsio pribatuen bila dabil, eta, horretarako, enpresak zer balio izan dezakeen kalkulatu dute. Financial Times-en arabera, Abu Dhabiko eta Mubadalako inbertsio funts subiranoekin urtarrilean hasitako elkarrizketetan 58.000 milioi euroko balioa aitortu zioten Sheini, Amancio Ortegaren Inditex enpresaren pare.

AEBetako merkatuan izan du bilakaerarik harrigarriena. Bloomberg-en arabera, pandemiaren aurretik, 2020ko urtarrilean, AEBetako moda azkarreko sektoreko salmenten %12 egin zituen Sheinek. 2022ko azarorako, ordea, salmenten %50 bereganatuak zituen. Enpresak 10.000 langile inguru ditu, eta 150 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du.

Txikizkako merkataria

Sheinen negozio eredua oso ezberdina da moda azkarreko gainontzeko enpresenarekin konparatuz. Ez dute ia denda fisikorik, azken urteetan saltoki batzuk ireki badituzte ere; Bartzelonan, esaterako. Internet bidez saltzen du, Amazon eta Aliexpress plataformen antzeko aplikazio batekin. Funtsean, arropa Internet bidez saltzen duen txikizkako merkatari bat da, erraldoi bihurtua, eta Txinako milaka fabrika txikitan ekoizten ditu produktuak.

Datuak analizatzeko teknologiak erabiliz, azkar detektatzen ditu modaren munduko azken joerak, eta ekoizteko prozesua ahalik eta lasterren abiatu. Sheinek gertuko harremana du ekoizleekin, eta janzkiak azkar diseinatzeko eta produzitzeko ahalmena du. Gainera, ekoiztu eta berehala ordaintzen die, eta, hala, ekoizpen prozesua azkarra izan dadin bultzatu.

Arropa diseinatu eta ekoizteko hamar egun behar ditu gutxi gorabehera, baina, gainerako saltzaile handiek ez bezala, eskala txikian ekoizten du, diseinu bakoitzetik 100 bat ale bakarrik. Horiek salgai jartzen ditu, eta datuak analizatuz ondorioztatzen du produktu horrek arrakasta duen ala ez, ondoren erabakitzeko ale gehiago eskatu edo katalogotik kendu. Hala, produktu asko eskaintzen ditu, arrisku handirik hartu gabe. Egunero 1.000 diseinu berri jartzen ditu katalogoan; eta une oro 6.000 produktu berri ateratzeko gai dela dio Sheinek.

Bidalketa ereduak ere ezberdintzen du beste marketatik, eta hori izan da, hain zuzen, AEBetan hainbeste zabaltzeko gakoa. Izan ere, Txinako fabriketatik bertatik bidaltzen dira paketeak, eta 800 dolarretik beherako inportazioek ez dute muga zergarik ordaindu behar. Norbaitek online plataformaren bidez produktu bat erosten duenean munduko ia edozein txokotatik, Txinako fabriketatik bertatik bidaltzen diote, pakete txikietan. Zazpi eta hamabost egun artean behar dute iristeko.

Erosi, erabili eta bota

Sare sozialak dira Sheinen salmentak handitu dituzten tresnetako beste bat. Internet bidez detektatzen dituzte moda munduaren joerak, eta martxan jartzen dute berehala produktuok katalogoan salgai egoteko makineria. Sare sozialak dira marketinerako bide nagusia, eta haien bitartez ezagutarazten dituzte berritasunak. Are gehiago, milioika jarraitzaile dituzten pertsona ezagunekin kolaboratzen dute, eta joerak sortzen dituzte haien bitartez. Ondorioz, sare sozialak erosteko leku bihurtu dira gazte askorentzat, eta gehienek erosteko funtzioak aktibatu dituzte.

Baina Shein ez dago kritiketatik salbu. Ehungintzarena da munduko sektorerik kutsagarrietan bigarrena, energiarenaren atzetik. Herrialderik industrializatuenak dira arropa gehien kontsumitzen dutenak. Hain zuzen ere, horregatik egin dizkiote kritikak Sheini, sare sozialak baliatuta eta dituzten prezio merkeekin arropa erosteko beharra sortzen duelako. XXI. mendeko moda azkarra bizkortzea egotzi diote: erosi, erabili eta bota.]]>
<![CDATA[Langabezia igo egin da Hegoaldean, eta afiliazioak behera egin du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2023-08-03/langabezia_igo_egin_da_hegoaldean_eta_afiliazioak_behera_egin_du.htm Thu, 03 Aug 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2023-08-03/langabezia_igo_egin_da_hegoaldean_eta_afiliazioak_behera_egin_du.htm
Azken urteetan uztailean langabeziak behera egin badu ere, historikoki gora egin izan du hilabete horretan, 2008ko krisiaren aurretik bereziki. 2001etik 2009ra urtero egin zuen gora langabeziak, baina, ordutik hona, urte gehienetan behera egin du, udako lanen kontratazioagatik batez ere.

Lurraldeka, Bizkaian eta Gipuzkoan egin du gora langabeziak: 655 langabe gehiago Bizkaian, eta 211 Gipuzkoan. Nafarroan, 114 langabe gutxiago erregistratu dituzte, eta Araban, berriz, 70 gutxiago.

Sexu arrakalak bere horretan jarraitzen du, Hego Euskal Herriko 135.329 langabeetatik 79.967 emakumeak baitira: langabeen %59,1. Ekainetik, gora egin du ehunekoak, langabeen %58,9 baitziren orduan.

Mugagabe gutxiago

Kontratazioak behera egin du iazko uztailarekin alderatuta, orduan baino %8,4 kontratu gutxiago sinatu baitira 2023ko uztailean. Gainera, ekainarekin alderatuta, kontratu mugagabeek behera egin dute. Izan ere, ekainean sinatutako kontratuen %24,31 ziren mugagabeak, eta uztailean, berriz, %21,51.

2021aren amaieran Espainiako Diputatuen Kongresuak onartutako lan erreformak legez kanpo utzi zituen aldi baterako kontratu mota asko, eta, ordutik, gehitu egin dira kontratu mugagabeak. Hala ere, enpresek bi modu dituzte ohiko kontratu mugagabeak ez egiteko: etenak dituzten kontratu mugagabeak egin daitezke lehenik eta behin; bestalde, askok kontratu mugagabeak sinatzen dituzte, eta, handik gutxira, kaleratu egiten dituzte, ez zaielako garesti ateratzen kaleratzeagatik ordaindu behar duten kalte ordaina: lan egindako urte bakoitzeko 33 soldata egun.

Langabezian egoteagatik inolako dirurik jasotzen ez dutenen kopuruak behera egin du. Maiatzean, langabeen %53,64k ez zuten inolako diru sarrerarik, baina ekainean langabeen %51,22 dira. Sari arrunta jasotzen dute langabeen %28,2k, eta subsidioa, berriz, %18,54k.

Azken hilabeteetan goia jo du Gizarte Segurantzaren afiliazioak, baina hori ere behera egiten ari da gutxinaka. Ekainean 1.308.513 kotizatzaile zituen Gizarte Segurantzak Hego Euskal Herrian, baina uztailean 1.304.910era egin du behera, 3.603 gutxiago. Hala ere, iazko uztailarekin konparatuz gero, afiliatuen kopuruak 21.839an egin du gora.

Erregimen guztietan apaldu da afiliazioa: erregimen orokorrean, etxeko langileenean, autonomoetan, nekazarietan, itsasoko langileetan... 2023ko maiatza izan da Gizarte Segurantzak kotizatzaile gehien izan duen hilabetea Hego Euskal Herrian: 1.309.116.

Jaurlaritza, lasai

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gora egin du langabeziak, eta behera afiliazioak, baina Eusko Jaurlaritzarentzat datuak onak dira oraindik ere. Hala azaldu du Alfonso Gurpegi Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuordeak: «Uda ez da izaten garairik onena Euskadiko enplegurako. Baina datu guztiek jokalekurik onenean mantentzen gaituzte duela hamabost urtetik hona». Esan du urteko lehen sei hilabeteetako datuak «oso onak» izan direla, «apartekoak», eta gehitu du «zaila» dela erritmo horri eustea; hala azaldu du uztailean langabeen kopuruak gora egitea.

Azken bi urteetan egoera antzekoa izan dela adierazi du Gurpegik, eta orduan ere azkar suspertu zela gehitu du. Beraz, Jaurlaritzak uste du udazkenean «susperraldi ekonomiko» bat egongo dela. Hala, «enplegua galdu dutenak eta oraindik aukerarik aurkitu ez dutenak» gutxinaka lan merkatuan sartuz joango direla uste du Gurpegik.

Nafarroan, langabeziaren bilakaera hobea izan da, eta Mari Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak esan du datu horiek iradokitzen dutela lan merkatua «osasun onean» dagoela.

ELA sindikatuak adierazi du egoera joan den urtekoa baino hobea dela, baina nabarmendu du lau gaztetik bat langabezian dagoela. Bestalde, adierazi du biztanleria okupatuaren kopuruak 2008koaren azpitik jarraitzen duela.

LABen ustez, afiliazio datuek azaltzen dute ekonomiaren tertziarizazioa sakontzen ari dela, eraikuntzak eta industriak kotizatzaileak galdu dituztelako, eta zerbitzuek irabazi.

Bi sindikatuek nabarmendu dute langabezia handiagoa dela emakumeen artean, baita egoera «prekarioenean» daudela ere.

Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa ere pozik agertu da datuekin, eta adierazi du Pedro Sanchezen gobernuak onartutako erreformek eragin ona izan dutela lan merkatuan.]]>
<![CDATA[Krisiari aurre egiteko neurriak luzatzea onartu du Kongresuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1884/009/001/2023-07-27/krisiari_aurre_egiteko_neurriak_luzatzea_onartu_du_kongresuak.htm Thu, 27 Jul 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1884/009/001/2023-07-27/krisiari_aurre_egiteko_neurriak_luzatzea_onartu_du_kongresuak.htm
Uztailaren 23an egin ziren Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta hori dela-eta onartu zen dekretua Diputazio Iraunkorrean, eta ez Kongresuan; izan ere, Pedro Sanchezek gorteak desegin zituen hauteskundeen aurretik, eta, egoera horretan, botere legegileak martxan jarraitzeko organoa da hori. Bertan, PPk Espainiako Gobernuaren dekretuari babesa eman zion, baina Jaime Eduardo de Olano PPko diputatuak aukera aprobetxatu zuen PSOEri eskatzeko hauteskundeen ondoren PPren gobernu bat ez blokeatzeko: «Izan arduratsuak, jaunak, ez blokeatu gobernu baten sorrera, eta ez utzi espainiarren etorkizuna Espainiako gizartea etsaitzat daukatenen esku».

Laguntza luzatuak

Espainiako Kongresuko Diputazio Iraunkorrak onartutako dekretuaren bidez, abenduaren 31ra luzatu dute krisiari aurre egiteko bost neurriren indarraldia, baita La Palmako erupzioak eragindako txikizioari aurre egiteko neurriak ere.

Hala, hainbat elikagairen BEZaren jaitsiera mantendu egingo da: olioek eta pastek BEZa %10etik %5era murriztua izango dute aurrerantzean ere, eta beste hainbat oinarrizko elikagaik ez dute BEZik izango, lehen %5ekoa bazuten ere: horien artean daude azukrea, irina, fruta eta barazki freskoak.

Jabetza publikoko garraio enpresen deskontuek ere bere hartan iraungo dute. Espainiako Gobernuak deskontuaren %50 ordainduko du, eta eskumena duten erakundeek —izan udalak, foru aldundiak edo autonomia erkidegoak— deskontu hori osatzea erabaki beharko dute.

Garraiolariek erregaia merkeago izango dute aurrerantzean ere. Uztailetik irailera litroko hamar zentimoko deskontua izango dute, eta urritik abendura, berriz, litroko bost zentimokoa.

Familia zaurgarriak etxegabetzea ere debekatuta egongo dira, autonomia erkidegoek etxebizitzaren lege berriaren artikuluak aplikatu bitartean.

Horrez gain, diru laguntza publikoak jaso dituzten enpresek debekatua izango dute kaleratzeak egitea dekretuak indarrean jarraitzen duen bitartean.

Dekretuaren beste neurriak

Dekretu berriak, baina, krisiari aurre egiteko neurriak baino kontu gehiago arautzen ditu, eta hori da, hain zuzen ere, atzoko saioan eztabaidarik handiena piztu zuen kontua. Izan ere, Espainiako araudian Europako justiziak egindako gidalerroak sartu dituzte, dekretuaren lehen, bigarren eta hirugarren liburuetan xehatuta.

Oposizioko alderdi gehienek Espainiako Gobernuari eta, batez ere, PSOEko Felix Bolaños Presidentetza ministroari leporatu zioten pakete berean sartzea «gizartean eragin ona duten neurriak» eta bestelako neurriak. Mikel Legarda EAJko diputatuak adierazi zuen Pedro Sanchezen gobernuak hainbat gai nahastu dituela dekretu horretan, eta gehitu zuen jarduteko era hori ohitura bihurtu dela oraindik indarrean dagoen legealdian.

EAJren ustez, ohi legez tramitatu behar dira kontu horiek, Diputatuen Kongresuan eztabaidatuz: «Botere exekutiboak behin-behineko lege xedapenak egiteko duen ahalmen konstituzionala, salbuespenekoa dena, ohiko bihurtu da hamalaugarren legealdian». Hala, berez lege proiektuaren bideari jarraitu beharko lioketen gaiak dekretu bidez onartzea eta parlamentuko debatea saihestea leporatu zion diputatu jeltzaleak PSOEri.

Ciudadanosek, PPk eta Voxek ere gauza bera leporatu zioten PSOEri. Europako Batasuneko justiziak egindako gidalerroak afera hauen ingurukoak dira: merkataritza sozietateen egiturazko aldaketak, gurasoek bizitzaren eta lanaren arteko kontziliazioa hobetzeko neurriak, trafikoan eta zirkulazioan Europako Zuzenbidea aplikatzea...]]>
<![CDATA[NDFk diru erreserbak handitzeko gomendatu die herrialdeei]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/011/001/2023-07-26/ndfk_diru_erreserbak_handitzeko_gomendatu_die_herrialdeei.htm Wed, 26 Jul 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1907/011/001/2023-07-26/ndfk_diru_erreserbak_handitzeko_gomendatu_die_herrialdeei.htm
Gourinchasen arabera, apirilean aurreikusitakoa gehien hobetu dutenak ekonomikoki garatuta dauden herrialdeak dira, %1,3tik %1,5era igo baitute horien hazkundearen aurreikuspena. Garapen bidean dauden ekonomien hazkundea, berriz, espero baino %0,1 handiagoa izango da, %4. Hala ere, herrialde horien 2024ko hazkunde aurreikuspenak okertu dituzte: %4,2tik %4,1era.

Euroguneko ekonomia 2023an %0,9 haztea espero du NDFak, baina 2024an hazkundea azkartu egingo da, %1,5era. AEB Amerikako Estatu Batuetan, berriz, alderantzizkoa izango da joera: espero du aurten %1,8 haztea, baina 2024an %1era jaitsiko da.

Gourinchasek adierazi du herrialde garatuen hazkunde ekonomikoa ohiko mailaren azpitik egotea inflazioaren aurkako neurrien gogortasunagatik gertatu dela, interes tasen igoera azkarra batez ere; uste du hori dela motelaldiaren arrazoi handienetako bat.

Garapen bidean dauden herrialdeen artean, Txinako ekonomia da nagusia, eta aurten BPGa %5,2 haztea espero dute; 2024an, ordea, %4,5. NDFk uste du Txinak pandemiaren ostean ekonomia ireki izanak hazkundea bultzatu duela, baina adierazi du hainbat arazo direla-eta erritmoa apaltzen ari dela.

Arazo handienetako bat higiezinen merkatuaren «etengabeko ahultasuna» da. Horrez gain, kanpoko eskariak ahul jarraitzen duela adierazi du NDFk, eta gehitu du gazteen langabeziak —%20,8— lan merkatuaren «makaltasuna» adierazten duela.

Inflazioaren bilakaera

Gourinchasen arabera, energiaren eta jakien prezioek «espero baino azkarrago» egin dute behera, eta hori ari da bultzatzen batez ere inflazioaren jaitsiera. Hala, uste du 2022ko %8,7ko inflazioa %6,8ra jaitsiko dela aurten, eta 2024an, berriz, %5,2ra. Hala ere, Gourinchasek adierazi du inflazioaren aurkako borroka oraindik irabazi gabe dagoela.

NDFren beste buruhausteetako bat azpiko inflazioa da —energiaren eta elikagaien prezioak kontuan hartu gabe kalkulatzen da adierazle hori—. Izan ere, inflazio orokorrarekin alderatuta, azpiko inflazioak «motelago» egingo du behera: 2022an %6,5, 2023an %6 eta 2024an %4,7. Azpiko inflazioak oso goian jarraitzen duten ekonomietako banku zentralei gomendatu die politika murriztaileekin jarraitzea, interes tasak goian mantenduz.

Silicon Valley Banken eta Credit Suissen krisiak 2008tik piztu gabe zeuden alarmak piztu zituen, eta hedabideetako tituluak beste finantza krisi baten hipotesiekin bete ziren. Erreskate azkarren bidez, egoera zertxobait konpondu zuten AEBek eta Suitzak, baina NDFk adierazi du antzeko zerbait berriro gertatzeko aukera dagoela, eta herrialdeei eta ekonomiei prestatzeko gomendatu die.

NDFk ohartarazi du antzeko gauzak gertatuz gero inflazioak gora egin dezakeela, eta likidezia azkar handitu dezaketen tresnak garatzeko eskatu die herrialdeei. Bestalde, finantza erakundeen ikuskapena bankuen arrisku mailaren eta tamainaren arabera moldatzeko gomendatu die.

NDF eta Europa

Nazioarteko Diru Funtsa gogor jokatzen ari da Eurogunearekin eta Europako Batasunarekin, joan den astean diru politika gogortzeko eta defizit publikoak jaisteko eskatu baitzion. Bestalde, EBZ Europako Banku Zentralari ere beste eskari bat egin zion: interes tasak gehiago igotzea.

Hain zuzen ere, bihar, ostegunean, Frankfurten (Alemania) bilduko da berriro ere EBZ, eta ziurrenik interes tasak beste %0,25 igoko ditu, %4,25era. Maiatzean, interes tasak %3,75era igo zituztenean, Christine Lagarde EBZko presidenteak adierazi zuen ez zirela azkeneko igoerak; beraz, aurreikustekoa da datozen hilabeteetan tasek berriro gora egitea.]]>
<![CDATA[Europako gas naturalaren eskaria %10 apaldu da 2023aren lehen erdian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/013/001/2023-07-19/europako_gas_naturalaren_eskaria_10_apaldu_da_2023aren_lehen_erdian.htm Wed, 19 Jul 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1893/013/001/2023-07-19/europako_gas_naturalaren_eskaria_10_apaldu_da_2023aren_lehen_erdian.htm
Zehazki, eskariak 31 mila milioi metro kubo egin du behera urtearen lehen erdian, baina lehen hiruhilekoan egon da jaitsierarik handiena: 22 mila milioi metro kubo gutxiago. Bigarren hiruhilekoan, berriz, bederatzi mila milioi metro kubo apaldu da gas naturalaren eskaria.

Hala ere, eskariaren jaitsiera hori Europako Batasunak jarritako helburuaren azpitik dago. Ukrainako gerraren eta energia krisiaren ostean, Bruselak eta estatu kideek helburu komun bat adostu zuten iaz, eta aurtengo martxoan luzatu egin dute: gas kontsumoa %15 apaltzea. Datuek diote, baina, ez dela maila horretara iritsi, eta, IEAren aurreikuspenen arabera, 2024an gora egingo du gas kontsumoak Europan.

Elektrizitatea sortzeko gas gutxiago erabili delako murriztu da gehien eskaria; zehazki, jaitsieraren %70 motibo horregatik izan da. Esaterako, bigarren hiruhilekoan bederatzi mila milioi metro kubo txikitu da gas eskaria, eta horietatik zazpi, ziklo konbinatuko zentralengatik izan da. IEAren arabera, industriaren jarduera apaldu izana da elektrizitatearen produkzioa txikitzearen arrazoi nagusietako bat, bigarren hiruhilekoan %7 elektrizitate gutxiago kontsumitu baita kontinentean.

Iturri berriztagarrien eta nuklearraren bidez elektrizitate gehiago produzitu izana eta energia kontsumoa murrizteko politikak ezarri izana ere badaude elektrizitatearen kontsumoaren beherakadaren atzean.

IEAk espero du Europan gas eskaria %7 txikituko dela 2023an, baina uste du 2024an %1,5 egingo duela gora.

Amerikan eta Asian, behera

Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerikan %5 apaldu da gas naturalaren eskaria 2023ko lehen hiruhilekoan. IEAren ustez, energia hidroelektrikoaren igoeragatik jaitsi da gasaren erabilera eskualde horietan. Iaz ere behera egin zuen gas eskariak, %3, eta IEAk uste du 2023an %4 murriztuko dela; hala ere, 2024an %2 haztea espero du.

Ipar Amerikan, Ameriketako Estatu Batuak dira merkaturik handiena, alde handiz. Han, %0,5 murriztu da gas eskaria lehen sei hilabeteetan. Eraikinak berotzeko erabilitako gasa murriztu da gehien, baita industriakoa ere. Elektrizitatea sortzeko erabilitako gasak, baina, %8 egin du gora. Kanadan %1 egin du behera gas eskariak, eta Mexikon ez da aldaketa handirik egon.

Asian ere apaldu egin da gas eskaria urtarriletik martxora, Japonia, Hego Koreagatik eta Indiagatik batez ere, baina epe horretan txikitutakoa errekuperatu egin du eskualdeak bigarren hiruhilekoan, eta urte amaierara arte joera horri eustea espero du IEAk. Hala, 2023an Asiako gas kontsumoa %3 handituko dela aurreikusi du agentziak, eta 2024an are gehiago igoko dela kalkulatu du, %4.

Txina izango da aurtengo gas kontsumoaren igoera horren bultzatzaile nagusia, 2023an haren eskaria %6 haztea espero baitu IEAk. Hori, baina, ez da hor geratuko, 2024an %7 igoko dela iragarri baitu energiaren merkatua ikertzen duen agentziak. Japonia da txanponaren beste aurpegia, urtearen lehen lau hilabeteetan %12 apaldu baita hango gas eskaria; 2023an, berriz, %5 egingo du behera, eta 2024an, %1.]]>
<![CDATA['Kanal lehorra' Iraken eta Turkiaren artean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/015/001/2023-07-18/kanal_lehorra_iraken_eta_turkiaren_artean.htm Tue, 18 Jul 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1886/015/001/2023-07-18/kanal_lehorra_iraken_eta_turkiaren_artean.htm Garapenaren bidea izango du izena.

2029rako amaituta egotea espero dute, baina baliteke luzatzea. Izan ere, proiektuak Kurdistandik igaro behar zuen hasieran, baina bi arrazoirengatik ez du hala egingo, Irakeko lehen ministroaren bozeramaileak azaldu zuenez. Lehenik eta behin, inguru menditsua da Kurdistan, eta kostuak handitzeaz gain, proiektua atzeratuko luke. Bestalde, Kurdistango eskualde autonomoko agintariek aurrez esan zuten trena ez zela beren lurretatik igaroko.

17.000 milioi dolarreko kostua izango du proiektuak, eta 1.200 kilometro inguruko trenbide bat egingo dute hego-ekialdetik iparraldera. Abiadura handiko trena izango da, eta, merkantziak garraiatzeaz gain, pertsonak garraiatzeko trenak ere egongo dira, herrialdeko mugikortasuna bultzatzeko. Orduko 300 kilometro hartzeko moduko trenak izango dituzte.

Garapenaren bidea izena, hain zuzen ere, azpiegitura horrek izatea nahi duten eginkizun estrategikoagatik eman diote. Zetaren bidearen antzeko izen bat aukeratu dute, bide sare horrek iraganean izan zuen inportantzia berretsi nahian.

Suezko kanala

Herrialdea iparraldetik hego-ekialdera zeharkatuko du trenbide berriak, petrolio hobi ugari dituen eskualdeak Turkiarekin lotuz. Kanal lehorra ere izendatu dute, eta Ekialde Hurbilean garrantzi handia hartzea espero dute, Suezko kanalari lehia eginez. «Garapenaren bidea ez da merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko bide soil bat. Bide horrek garapenaren atea zabalduko die Irakeko eremu zabalei», adierazi zion maiatzean Reuters informazio agentziari Farhan Al-Fartousik, Irakeko Portuen Konpainiaren zuzendari nagusiak. Garapenari bultzada emateaz gain, bide komertzial berriarekin eskualdeko herrialdeen arteko kooperazioa ere bultzatu nahi du gobernuak.

Trenbidea, baina, ez da garapen horretan gobernuak bultzatu duen proiektu bakarra. Irakek kostalde murritza du, Persiar golkoan dagoen Faw penintsulan bakarrik baitu itsasorako sarbidea, baina ondo baliatzen ari dira, portu handi bat eraikitzen ari baitira han. Grand Paw Port izena du, eta Asiaren eta Europaren arteko merkantzia trukean puntu garrantzitsuenetariko bat izateko helburua du. Gutxinaka ari dira eraikitzen, baina olatu hormak amaituak dituzte. Munduko hormarik luzeena da: 14,5 kilometro luze da.

Merkataritzari bultzada emanez, ekonomia dibertsifikatzeko asmoa ere badu gobernuak. Izan ere, petrolioa da Irakeko ekonomia mugitzen duen lehengaia, BPG barne produktu gordinaren %42,8 izan baitzen 2021ean, Munduko Bankuaren arabera. Hori dela eta, erregai fosilen menpekotasuna apaldu nahi du gobernuak; herrialde garatu asko egiten ari diren trantsizio ekologikoak nahi hori handitzen du, gainera.

Ekialde Hurbileko arazoa

Trena ez da Iraken hedatuena dagoen garraiobidea; ezta Ekialde Hurbilean ere. Irakek 2.400 kilometro trenbide inguru ditu gaur egun, milioi bat biztanleko 52 kilometro. Ameriketako Estatu Batuetan, esaterako, 120 bider trenbide kilometro gehiago dituzte, 293.000 kilometro. Txinak 131.000 kilometro trenbide ditu, 87.000 Errusiak eta 78.000 Kanadak.

Trenbide kilometro gehien duten herrialdeen zerrendan 23. postura egin behar da behera Ekialde Hurbileko lehen herrialdea ikusteko : Turkia (10.000 km). Iran dago ondoren, 25. postuan, eta Saudi Arabia doa gero, 36. lekuan. Hala ere, eskualdeko hainbat herrialde gero eta trenbide gehiago egiten ari dira, Saudi Arabia batez ere: Meka eta Medina hiriak lotzen dituen abiadura handiko trena horren adibide da. ]]>
<![CDATA[Hainbat arropa denda ireki gabe geratu dira ELAk deitutako grebagatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1847/016/001/2023-07-18/hainbat_arropa_denda_ireki_gabe_geratu_dira_elak_deitutako_grebagatik.htm Tue, 18 Jul 2023 00:00:00 +0200 Iñaut Matauko Rada https://www.berria.eus/paperekoa/1847/016/001/2023-07-18/hainbat_arropa_denda_ireki_gabe_geratu_dira_elak_deitutako_grebagatik.htm
Sindikatuaren arabera, Araban izan du arrakastarik handiena greba deialdiak. Oysho, Bershka, Zara Home, Intimissimi, Woman's Secret, Mayoral, Tezenis, Cortf, Spf eta Pepe Jeans enpresen hainbat denda ezin izan dituzte ireki lurralde horretan. Gipuzkoan, Pepe Jeans, Parfois, Tramas, Mayoral, Txingudiko eta Garberako H&M, Massimo Dutti eta Woman's Secret dendek arazoak izan dituzte irekitzeko, eta Bizkaian, berriz, Decimas, Ikks, Alvaro Moreno eta Oyshok.

Patronal horretako enpresak eta sektorean ordezkaritza duten sindikatu nagusiek —ELA eta LAB tarteko— lehen bilera izan zuten atzo Madrilen, hitzarmen zentralizatu berri bat negoziatzeko. Galiziako CIG eta ELA sindikatuak ez daude ados patronalak proposatzen duen itun horrekin, eta atzoko bileraren aurretik biltzeko eskatu zieten sindikatu horiek patronalari, lurraldeetako hitzarmenei buruz hitz egiteko.

Madrilen atzo egin zuten bileraren aurretik elkarretaratzea egin zuten hiru sindikatuk batera: Aragoiko OSTAk, Galiziako CIGek eta Euskal Herriko ELAk.

Gatazkaren muina

Espainian ez dago arropagintzaren sektoreko hitzarmenik, eta lurralde gutxi batzuetan dute sektoreko ituna. Hitzarmenik ez duten lurraldeetan, Murtzian esaterako, lanbide arteko gutxieneko soldata irabazten dute sektoreko langileek. Azkenaldian, hainbat lan gatazka izan ditu Inditex taldeak, bai Galizian eta baita Madrilen ere, eta, hori dela eta, enpresako hitzarmen bat sinatu zuen Espainiako Estatu guztirako. Itun hori dela eta, konpetentziako enpresek baino kostu handiagoak ditu Inditexek, eta horregatik ari da bultzatzen Espainiako sektoreko hitzarmen bat, ELAren ustez.

Hego Euskal Herrian, baina, egoera ezberdina da, lurralde bakoitzean sektoreko hitzarmen propioak baitaude. ELAren ustez, ARTE patronalak proposatzen duen ituna baino hobeak dira Hego Euskal Herriko hitzarmenak, eta horregatik egin dute protesta.

Protesta eta greba egin duten sindikatuek nahi dute lehentasuna izatea Madrilen zentralizatutako itun horren baldintzak baino hobeak dituzten hitzarmenek.

Lurraldeetako hitzarmenak

Hego Euskal Herriko lurralde bakoitzean arropagintzaren sektoreko hitzarmen bat dago. Gipuzkoan urte hasieran berritu zuten hitzarmena, eta 2010eko soldata taulekin alderatuta, 2023 hasierarako %23,6 igo dituzte soldatak. Araban urtarrilaren 1ean iraungi zen 2021-2022 iraupena zuen ituna, baina berritzeko prozesuarekin hasi dira aurten.

Bizkaiko ituna da guztietatik berriena, ekainaren amaieran sinatu baitzuten akordioa; %12ko soldata igoera lortu dute 2015etik hona. Nafarroan, egoera ezberdina da. 2008an galdu zuen indarraldia itunak, eta orduko patronala ez da existitzen egun.]]>