<![CDATA[Inaxio Esnaola Aranzadi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 12 May 2021 14:03:17 +0200 hourly 1 <![CDATA[Inaxio Esnaola Aranzadi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA['Succumb']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2021-05-02/succumb.htm Sun, 02 May 2021 00:00:00 +0200 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2021-05-02/succumb.htm Succumb laugarren diskoa elkarrekin argitaratu duten hirugarrena da, eta zuri-beltzetik atera badira ere, iluntasunak bere horretan dirau. Magno Evento abestiak ondo islatzen du hirukoaren proposamen basatia. Black, death eta doom metal disonanteak burmuinak leher ditzake. Gordintasunaren espiralak askotariko erritmoak ditu. Batzuk azkarrak eta latzak, eta beste batzuk geldoak eta pisutsuak. Anonimotasunean eta aurpegia estalita jarraitzen dute musikariek. Zurrumurruen arabera, Horn of the Rhino eta Wormed bandekin lotura izan zuten iraganean.]]> <![CDATA['A Pale Blue Dot']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/041/003/2021-04-25/a_pale_blue_dot.htm Sun, 25 Apr 2021 00:00:00 +0200 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1933/041/003/2021-04-25/a_pale_blue_dot.htm Voyager 1 espazio zundak 6.000 milioi kilometrotik ateratako argazkiak. Suitzako Dreamshade taldeak argazki horren jatorrizko izena jarri dio laugarren diskoari: A Pale Blue Dot. Musikagintza zabalean puntu ñimiño bat direla uste dute? Egia esan, espaziontzira aspaldi igo ziren, eta bidaia horretan ateratako argazkiek eboluzio nabarmena erakusten dute. Hasieran jorratzen zuten death metal melodikoaren arrasto batzuk baino ez dira geratzen. Metalcore melodikoarekin egin dute aurrera, erosoago eta errepika gogoangarriak fabrikatuz. Autoekoizpenaren bidetik, inoiz baino ausartago jokatu dute metal, rap metal eta dubstep pasarteak barneratuz.]]> <![CDATA[Bizitzaren labirintoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/029/004/2021-04-18/bizitzaren_labirintoa.htm Sun, 18 Apr 2021 00:00:00 +0200 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1949/029/004/2021-04-18/bizitzaren_labirintoa.htm Omega diskoaren azalean ageri da labirintoa, beste hainbat sinbolorekin batera. Hasiera batean, The Omega Point izenburua jarri zioten lanari, espekulazio zientifiko zein espiritual hori delako oinarria. Teoria jakin baten arabera, Big Bang delakoa izan zen unibertsoaren jatorria, eta omega puntua litzateke bukaera.

Urteetan landuriko metal sinfoniko dotorearekin batera, askotariko gai interesgarrien soinu bandak konposatu dituzte. Batez ere, Mark Jansen musikari apartak. Berak sortu zuen Epica duela bi hamarkada inguru, eta ordutik bilaketa etengabea mantendu du alor guztietan. Musikalki, oinarriak hasieratik zehaztu zituen: orkestrazioaren eta koroen garrantzia, eta ahots liriko, melodiko zein urratuen arteko nahasketa. Jansenek hitzak eta kontzeptuak maila berean jarri zituen, eta bere intereseko gaiak zeintzuk diren jakin dugu. Besteak beste, maien kultura eta jakinduria, erlijioak, bizitza eta heriotza, eta fisika kuantikoa.

Simone Simons abeslaria du hasieratik bidelagun. Mezzo-sopranoaren opera ahots zoragarriak dotoreziaz janzten ditu Jansenen konposizioak. Omega zortzigarren diskoari dagokionez, Simonsek adierazi du beraien ibilbideko konplexuena eta dinamikoena dela. Gainera, zortzi zenbakia beraientzat berezia dela aitortu du, irauliz gero infinituaren sinboloa irudikatzen duelako. Beraz, alfabeto grekoaren azken hizkiak ez du iragartzen Herbehereetako seikotearen bukaera. Nahiago dute infinituari begira bizi.

Alpha da diskoaren hasiera, eta omega bukaera. Ezustekorik ez, beraz. Ordea, hizki batetik bestera iristeko labirintoa zirraragarria da. Epicaren metal sinfoniko aberatsaren ezaugarri guztiak ditu. Orkestrazioen bidez eraiki duten soinu banda klasikoa, melodikoa, gordina, modernoa, progresiboa eta tarteka arabiar kutsukoa da. Inoizko oinarri sendoena dute horretarako; Pragako Orkestra Sinfonikoak grabatu du Jansen maisuak idatzitakoa. Horrekin batera, bi koro erabili dituzte, bat helduena eta beste bat haurrena. Aipaturiko elementuak ondoen jasotzen dituzten piezak dira Abyss of Time, Seal of Solomon, Freedom-The Wolves Within eta Code of Life.

Sartu orduko kosta egiten da irteera aurkitzea. Epicaren unibertsoa ezagutzen duenak ez du labirintotik atera nahiko, eta probatu nahi duenak ez du denbora alferrik galduko. Omega entzule berri askorentzat bukaeraren hasiera izan daiteke.]]>
<![CDATA['Collapse']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/038/003/2021-03-28/collapse.htm Sun, 28 Mar 2021 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1933/038/003/2021-03-28/collapse.htm Collapse diskoa. Peter abeslariarekin plazaratzen duten aurrenekoa da, eta berarekin batera banda suspertu dute. Karrantzako BlackStorm estudio zein baserritik zazpi kantu makur lapurtu dituzte. Muturreko proposamenak ez du arnasteko aukerarik ematen, eta barrenak gupidarik gabe astintzen ditu. Distortsio zakarrak, bateria erritmo biziak eta mingain zorrotza: «Akabo, eten, bukatu/ botere berriaren gezurra hedatu/ ahulak eta antzuak akatu».]]> <![CDATA['Elikatuz']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2021-03-21/elikatuz.htm Sun, 21 Mar 2021 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2021-03-21/elikatuz.htm Elikatuz estreinako diskoa, eta hasiberrien freskotasuna du. Izan ere, duela bi urte elkartu ziren Malen Azpiazu abeslaria, Aritz Zabaleta gitarrista, Jon Mikel Azpiazu baxua eta Enara Eizagirre bateria. Musika zaletasunak eta herriko gazte dinamikek emandako bultzadari esker hasi ziren. Egia esan, etxeko rock sustraia ondo ezagutzen dute, eta Liher bandaren jarraitzaileak dira. Dena dela, bestelako doinuei ere tartea egiten diete. Pop melodiak, rap pasarteak, distortsio sendoak, soul ahotsak eta bossa nova pixka bat ere topa daiteke zazpi abestiko bilduma bizian.]]> <![CDATA[Orbelaren usaina]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/045/005/2021-03-14/orbelaren_usaina.htm Sun, 14 Mar 2021 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1949/045/005/2021-03-14/orbelaren_usaina.htm Curse of Autumn hirugarren diskoa plazaratu du. Joseph Michael eta Jake Dreyer musikari apartek azken bi urtetan landurikoaren emaitza da: heavy metal progresibo iluna. Aurreko lanak ildo berekoak izanik ere, hirugarrenean lortu dute kritikariaren belarriak tentetzea. Gainera, erakargarria da hainbat pertsona esanguratsuk estatubatuarren diskoarekin duten lotura.

John Schaffer musikari ezagunak ekoitzi du lana. Kapitolioaren erasoan parte hartzeagatik atxilotu zuten, eta, beraz, orain ezagunagoa da muturreko pentsaera izateagatik. Iced Earth taldeko buruak bere etorkizun hurbila hipotekatu du, eta gainerako kideek ospa egitea erabaki dute. Esaterako, Dreyer berak, orain gutxi arte bandako gitarrista zenak. Politika albo batera utzita, ekoizpen lan ona egin du Schafferrek, eta nabari da bere esentzia.

Marco Minnemann bateria jotzaileak aberastu ditu kantuak. The Aristocrats talde instrumentaleko kidea da, besteak beste, eta musika progresiboa ulertzeko modu propioa du. Bere erritmo sinpleenak hamaika ñabardura ditu. Hamabost minutuko ...And They All Blew Away piezan luzitzen da gehien, geruza guztietan ekarpenak eginez. Michael eta Dreyer gidariek bateria aproposena lortu dute beraien proposamena biribiltzeko. The Last Scar, As I Lie Awake eta The Other Side of Fear abestiak dira diskoko harribitxiak.

Kristian Wahlin artistak egindako azalak dituzte bidelagun. Nocturnes and Requiems estreinakoa horixka da, A Prelude to Sorrow bigarrena urdina, Vintage lan laburra berdea eta Curse of Autumn hirugarrena marroia. Ederrak dira guztiak, eta agerian uzten dute Necrolord ezizenez ere ezaguna den suediarraren artea. Marrazten hasi zenetik muturreko metal disko esanguratsu askoren azala egin du. Hala nola, Emperor, Atheist, At The Gates, Dark Tranquillity eta Dissection taldeena.

Zev Deans bideoklipen zuzendariak harrapatu du estatubatuarren esentzia. B serieko beldurrezko zinemaren estetika dagokion neurrian landu du As I Lie Awake kantuan. Gaua, basoa, banpiroak eta sexua. Osagai horiek nahastuta egin duen bideoa ikusteko modukoa da. Kaliforniakoek musikalki landu duten iluntasunarekin bat egiten du Deansen estiloak. Ghost eta Behemoth taldeekin egindako bideoklipengatik da ezaguna.

Erraz antzematen da orbelaren usaina. Hezetasun atsegin horren parekoa da Witherfallen diskoa. Azaletik mamira arnastu daiteke, sakon eta belarriak betetzeraino. Horrelako esperientziez gozatzeko garaia bizi dugu.]]>
<![CDATA['Heriotza ala Hil']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2021-02-28/heriotza_ala_hil.htm Sun, 28 Feb 2021 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2021-02-28/heriotza_ala_hil.htm Heriotza ala Hil lehen laneko hamar hozkadak. Paul Urkijo zinemagilea da abeslaria, David Zabala gitarrista, Asier Gabiola bateria eta Txomin Laka bateria. Elkarrekin izerditu dutenak rock eta metal pisutsuaren usaina du. Doom, sludge eta death'n'roll zikinarekin harrotzen dira. Kantuen hatsa, berriz, lehorra eta zakarra da. Beldurrezko istorioak kontatzen eta oihukatzen dituzte, alegiazkoak bezain errealak. Entzunaldian bizirik irauten duenak gorrotoak, putzuak, jainkoak, aingurak, printzeak, otsoak eta beste topatuko ditu. Azaleko piztia Urkijok berak marraztu du, eta berarekin topo egiten baduzue, aurre egin eta hortzak erakutsi.]]> <![CDATA['La Excavadora']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/041/001/2021-02-21/la_excavadora.htm Sun, 21 Feb 2021 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1922/041/001/2021-02-21/la_excavadora.htm si que yo mismo arranque la excavadora». Agurainen izan zen, punk-rockaren lursail batean. La Polla eta Gatillazo taldeetako bi beteranok jarri zuten martxan La Excavadora. Hau da, Txiki eta Angelillo gitarristek. Gasolinaz, berriz, Buton baxua (Gatillazo) eta Mikel (Vicepresidentes) bateria arduratzen dira. Eta zein da makinaren gidaria? Pela abeslaria (Obligaciones, Sumision City Blues). Lurrak harrotzeko ohiko teknikak erabili dituzte estreinakoan, eta mezuak gizartearen argazki dekadenteak dira: etorkizun eza, errautsak, askotariko gezurrak eta animaliak, besteak beste. Kaleko rocka da kalea bizi eta zapaltzen dutenentzat. Mugimenduan jarri duten hondeatzaileak ez du balaztarik, eta ez dirudi erabiliko dutenik. Kontuz parean agertzen badira.]]> <![CDATA[Azal latza eta leuna]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/039/005/2021-02-14/azal_latza_eta_leuna.htm Sun, 14 Feb 2021 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1949/039/005/2021-02-14/azal_latza_eta_leuna.htm Imperial bosgarren diskora.

Martin Lopez bateria jotzaileak atzean utzi zuen Opeth miretsiekin egindako sormen aro paregabea. Osasun arazoak gaindituta itzuli zen musikagintzara, eta Soen proiektua eraiki zuen Joel Ekelöf abeslari zein bidelagun fidelarekin. Elkarrekin egin dute aurrera, alboko musikariak aldatu badira ere. Rock eta metal progresiboa ulertzeko modu bereizgarria lortu dute, eta agerikoa da disko batetik bestera egin duten urratsa. Kritikariak eta entzuleak asaldatu dira, iraultza handirik gabe, estiloa azalberritzea lortu dutelako. Baliteke Imperial izatea urteetako bilaketa horren gailurra, erabateko heldutasuna eta izaera propio baten heldulekua.

Aurreiritziak irensten ditu Soen taldeak. Izan ere, rock progresiboa konplexua eta aspergarria izan ohi da gustuko ez dutenentzat, eta diskoak zein abestiak luzeegiak iruditzen zaizkie. Horrelakorik ez dugu topatuko suediarren bosgarren lanean. Zortzi pieza eta 40 minutu pasa ditu. Kantuak ez dira motzak, baina ezta oso luzeak ere. Erraz entzun daitezke, eta baita lehen unetik gozatu ere. Egitura aldakorren arteko trantsizio arinek melodiak indartzen dituzte. Egia esan, Ekelöfen ahotsarekin dena da posible.

Lehen kolpean bateriak eta riffak dira nagusi, baina berehala dator pasarte malenkoniatsua. Lumerian abiapuntuak erakusten du Soenen azala; latza eta leuna. Biak batera. Ordena horretan, alderantziz, edo etengabe txandakatuz. Horrela bermatzen dute irisgarritasuna. Zirrara ere eragiten dute Monarch eta Illusion altxorrekin. Lehenak, aipatu formula biribiltzen du erritmo aldaketa bakoitzarekin gorputza astinduz. Bigarrenak, psikodelia lauso eta eroso batekin denboran atzera garamatza. Gordinenak bi dira; Antagonist eta Dissident. Suediarrek metal sustrai latzena azaleratzen dute. Aldiz, malenkonia eta alternatiboa ondoen uztartzen dituena Modesty da, une batzuetan Katatonia gogora ekar dezakeena.

Munduaren autosuntsiketa eta enpatia falta dituzte hizpide, musikaren pare jarrita hitzez adierazi nahi dutena. Iragartzen dutena gertatu baino lehen, hainbatetan entzun beharreko soinu banda da eskura jarri dutena.]]>
<![CDATA['Algo que contar']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/039/003/2021-01-31/algo_que_contar.htm Sun, 31 Jan 2021 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1933/039/003/2021-01-31/algo_que_contar.htm Algo que contar estreinako lana. Baxuarekin konposaturiko hamar piezak Pedro J. Monge gitarrista apartarekin eta Leire Tejadaren ahotsarekin aberastu ditu. AEBetako eta Europako hard'n'heavy bizia da barrenetik askatu duena, entzuleari belarrira kontatuz esateko duena. Ez dira falta koroak, riffak eta rock zuzenaren jarrera. Banda osatzen ari da diskoa taula gainera eramateko. Renunciar, Hasta el final eta Viento a favor kantuak zuzenekoetarako eginak daude.]]> <![CDATA['Su itzaletan']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/033/001/2021-01-24/su_itzaletan.htm Sun, 24 Jan 2021 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1922/033/001/2021-01-24/su_itzaletan.htm Su itzaletan lehen diskoa iritsi zen. Urtarrilean, Donostiako laukotearen rock alternatiboari tartea eskaintzeko unea da. Azal ederrean dauden eskaileretatik gora eginda barneratuko gara lanean. Peru Arregiren kantaera da hasieratik erreferentzien kutxa dantzan jartzen duena. Kerobia desagertuen esentzia nabari da. Dena dela, musikalki eremu zabalagoa jorratzen dute. Pop eta folk erroak bateragarriak dira gitarren erauntsiekin zein pasarte esperimentalagoekin. Orroa eta Ihintza dira adierazgarrienak. Hori gutxi balitz, keinu polita egin diote Mikel Laboari Gauerako aterpea abestiaren moldaketa libre eta laburrarekin.]]> <![CDATA[Ausardia klasikoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/041/005/2021-01-17/ausardia_klasikoa.htm Sun, 17 Jan 2021 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1949/041/005/2021-01-17/ausardia_klasikoa.htm Theory of Fear bigarren diskoarekin estiloaren indarguneak azpimarratu dituzte, beldurrik gabe.

Hamar urte luze pasatu dira estreinako lana plazaratu zutenetik, eta iragan urrunean geratu dira lehen pauso eta aro hura. Ahaztuta, nolabait. Izan ere, taldeko hiru kidek uztea erabaki zutenean, desagertzear izan ziren. Asier Roma abeslariak eta orduko gitarra solistak eutsi zioten apustuari, eta errautsetatik birsortu behar izan zuten banda.

Bigarren aroan kokatu behar da 2016ko From the Abyss lan labur bezain bikaina. Gaur egun direna ulertzeko aurrekari egokiagoa da. Horrela ere, taldekide aldaketak izan zituzten, eta Roma bera da hasieratik jarraitzen duen bakarra. Evil Seedsen bereizgarria ere bada.

Agerikoak dira beraien nazioarteko erreferentzia zahar eta berriak, Ingalaterrako, Alemaniako eta AEBetako heavy metal eskolak dastatu daitezke beraien kantuetan. Bi izen: Judas Priest eta Accept. Noski, ez dira bakarrak, baina bai adierazgarrienak. Ahotsaren goi-erregistroa, gitarra zorrotzak eta egiturak sobera ezagunak dira. Mila bider jorratu denarekin belarriak zutitzea da gakoa, eta Evil Seeds gai da horretarako.

Beldurraren teoriak bederatzi pieza ditu, eta aipaturiko ezaugarriak partekatzen dituzte soinu ekoizpen profesionalarekin. Boxeolarien lekuan jarri dira lehen kolpea emateko (King of the Ring), eta entzulea K.O. bidez irabazteko. Indar erakustaldiak bata bestearen atzetik datoz, eta horren eredu latzena da Stronger lehen singlea. Apropos aukeratu zuten, eta diskoko ereserki gogoangarriena da. Baita hurrengoa ere: Inside the Vipers' Nest. Baxuak ezartzen duen erritmoa gorputzean sentitzen da. Bideoklip gisa aurkeztu zuten, merezi duen ikusgarritasuna emateko.

Lehen herena paregabea bada ere, tamalez, gainerakoa ez da maila berekoa. Heavy metal klasiko eta zuzenarekin zeresana emateko ereserkiak fabrikatu behar dira, eta hori oso zaila da. Evil Seedsek hein batean lortu du bigarren diskoarekin, baina emaitza desorekatua da. Horrela ere, doinu hauen zale sutsuek asko gozatuko dute bizkaitarren errepertorioarekin.]]>
<![CDATA['… y en paz la oscuridad']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2020-12-20/hellip_y_en_paz_la_oscuridad.htm Sun, 20 Dec 2020 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1922/039/001/2020-12-20/hellip_y_en_paz_la_oscuridad.htm ...y en paz la ocuridad. Bartzelonan finkaturiko Ànteros bandak argi-ilunen arteko oreka ekargarria jaso du bigarren diskoan. Toundra, Syberia, Viva Belgrado eta Erroma taldeetako kideek sortu zuten, eta Euskal Herriarekin lotura du. Endika Pikabea gipuzkoarra gitarra eta abeslarietako bat da. Krilin bandarekin bereziki trebatu zen gurean, eta Bartzelonan nabarmen hazi da. Ànterosek post aurrizkia eta hardcore, rock zein metal atzizkia darama soinean, eta askotariko intentsitate zein istantekin lortzen dute entzulea besarkatzea. Gozagarria da zortzi kantuen lan instrumentala, esperimentala eta zuzena. Gitarren jolasak, efektuak, garrasiak, bihurrikeriak eta une lasaiak. Ultravioleta azken piezak ondo laburbiltzen du boskotearen ekarpena.]]> <![CDATA['Glow']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/041/001/2020-12-13/glow.htm Sun, 13 Dec 2020 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1922/041/001/2020-12-13/glow.htm Glow bigarren diskoaren azal koloretsu eta ederrean islatu dute Countless Skies ingelesek. Konposizioak azalaren maila berean daude. Izan ere, urteko altxorretako bat da death metal melodiko eta progresiboaren alorrean. Australiako Be'lakor taldeari zor diote izena, eta, musikalki antzekotasunak badituzte ere, bestelako ñabardurak ageri dira bigarren urratsean. Insomnium, Omnium Gatherum, Dark Tranquillity, Amorphis eta Opeth oso presente dituzte, baina marrazki propioak egiteko gaitasuna badutela erakutsi dute. Batez ere, Glow trilogiarekin. Aldiz, Tempest eta Zephyr zoragarriek dituzte ahaztezinak diren pasarteak.]]> <![CDATA[Galdu ala irabazi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/049/005/2020-12-06/galdu_ala_irabazi.htm Sun, 06 Dec 2020 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1949/049/005/2020-12-06/galdu_ala_irabazi.htm El Hombre Bolígrafo estreinako disko aparta. Sintetizadoreen eta gainerako elementuen arteko dema hasi zuten orduan, lan batetik bestera balantza orekatu eta desorekatu duena. Pilula melodiko itsaskorrekin eutsi diote bideari, eta ez dira erraz konformatu. Horrela iritsi dira Talisman seigarren diskora. Urtebeteko etenaren osteko freskagarria da, pandemiak irents dezan merezi ez duena. Grises osatzen duten musikarien talentua da talismana. Gaztañaga anai-arreben artea musikaz haragokoa da. Amancay aktorea eta antzerki zuzendaria ere bada, eta Eñautek soinu oneko ekoizpenak egiten daki. Alejo Orbegozo sintetizadoreen maisuarekin konpartitzen dute gidaritza, eta musikarekin jantzi duten historia. Gaston Etxeberria eta Gartxot Unsain dira batu ziren azkenak. Etxeberria bateriak dagoeneko denbora darama erritmoa jartzen, eta Unsainen azken fitxaketak aberastu du boskotea. Dena ondo egiten du mutil honek. Ordu erdira ez da iristen talismana, eta denbora tarte horretan dastatu daiteke gipuzkoarren lanik borobilena. Gozoa da, baina baita mikatza ere. Sintetizadoreek ez dute erabat amore eman, baina gitarrek irabazi dute oraingoan. Rock eta punk izaera zuzena bezain bizia azaleratu dute. Letrak amorruz idatzitakoak dira, belarrira leun iristen badira ere. Esaterako, Amazonia arde tropikala, Veneno basatia eta argi-ilunez beteriko Azul maitagarria. No estoy a salvo aquí profeziak bizi dugun gatibutasuna arindu dezake, Parte de mí apokaliptikoa iristen den arte. Eta urteko kanturik onenaren saria Galdu arte pilula irabazleak merezi du. Zestoarren euskarazko lehen kantua da, eta ez dadila izan azkena. Willis Drummond taldeko Jurgi Ekizaren parte hartzeak gertakari paranormal hura mila zatitan txikitu du, eta gipuzkoarren ibilbideko abesti handienen artean kokatu da. Elektronika ez dute orain aurkitu, eta denbora galdu gabe landu dute urtetan. Etxeko bozgorailua ez dute hasieratik alboan izan, eta horrela ere garaipen txikiak zein handiak eskuratu dituzte. Irabazten jarrai dezatela. ]]> <![CDATA['Ezer sentitzeko']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/038/003/2020-11-22/ezer_sentitzeko.htm Sun, 22 Nov 2020 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1933/038/003/2020-11-22/ezer_sentitzeko.htm Ezer sentitzeko estreinakoa. Hasi berri direnen freskotasuna eta bat-batekotasuna du. Bidea egin ahala musikari askok nekez mantentzen dutena. Horregatik, oso interesgarria da Dena hirukoaren lehen pausoa. Esanguratsua da rockaren eta hardcorearen askotariko ertz lehor eta melodikoekin eraiki dutena. Entzunaldiak aurrera egitean, hazten doaz instrumentalki eta hitzez hitz. Sentimenduak dira azpimarratzekoak: desagerturiko hiruko erreferentearen eragina barneratzeko era (, Ohitzea da kontua, ...), menos hardcore mas folklore hitz jolasa irauli izana, euskarazko post-hardcore bereizgarriari omenaldia (Zerbait), eta saiakera elektronikoa (P&C). Ez dadila den-dena izan.]]> <![CDATA[Amorruz ehunduak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/041/005/2020-11-08/amorruz_ehunduak.htm Sun, 08 Nov 2020 00:00:00 +0100 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1949/041/005/2020-11-08/amorruz_ehunduak.htm
Taldearen lehen bi diskoak dira estimatuenak, baina beste bost argitaratu dituzte. Vredesvävd dute zazpigarren lana, irailean aurkeztu zuten, eta aipatu lehen bi diskoen esentzia berreskuratu dutela azpimarratu dute zaleek zein kritikariek. Egia esan, lan haien freskotasuna eta amorrua du berrienak ere. Muturreko metala eta folka nahasteko duten era bereizgarria azpimarratu dute. Errudun nagusia Henri Sorvali Trollhorn ehulea da, taldeko teklatu jotzailea eta konpositorea. Amorruz beteriko melodia eta erritmo zirraragarriekin ehundu ditu abestiak.

Finntroll bandaren arabera, diskoa ankerra, basatia eta itsaskorra da. Rock alferrari aurre egiteko eta entzule gizajoa kolpatzeko sorturikoa dela gaineratu dute kideek. Zerbait zaharra, zerbait berria eta bereziki beltza den zerbait uztartu dituzte. Taldeko zazpi musikarien belarri zorrotzak eta aurpegi makurrak ikustea nahikoa da beraien adierazpenak ulertzeko. Benetako trolak dira, eta ez sare sozialetan perretxikoen antzera ugaritu direnak. Perretxikoak aipatuta, horien nahiko zaleak direla esan daiteke.

Diskoan ehunduriko maltzurkeria sarrera instrumental atsegin batekin abiatzen da. Lokatzetan sartu aurreko amarrua da. Att döda med en sten kantuarekin arbolen artetik ateratzen dira trol finlandiarrak, saltoka eta oldarkor. Black metalaren gordintasuna teklatuen folk melodia paregabeekin orekatzen dute. Ordurako, ihes egiteko modurik ez dago, lohiak galarazten duelako. Errepertorio guztia bukatu arte, ez da posible. Ormfolk abesti bikainarekin, zirena eta oraindik ere badirena aldarrikatzen dute. Alegia, humppa doinuekin dantzan jartzeko duten gaitasuna.

Arnasgunerik bada, tarte laburrak badira ere. Grenars väg eta Vid häxans härd ederren hasiera akustikoa da eredu, nahiz eta pixkanaka abiadura gaiztoa hartzen duten. Forsen pausatu eta iluna arriskutsuagoa da, darabilten melodia liluragarriak hipnotizatzen duelako. Myren eta Mask bihurriekin antzera gertatzen da, baina humppa erritmora. Dibertigarria, beldurgarria eta entretenigarria da finlandiarren azken lana.

]]>
<![CDATA['Egun Ilunak']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/037/001/2020-10-25/egun_ilunak.htm Sun, 25 Oct 2020 00:00:00 +0200 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1922/037/001/2020-10-25/egun_ilunak.htm Egun Ilunak disko laburra osorik entzutea. Lau pauso sakon eman behar dira. Lohiak ez du erritmoa azkartzen uzten, harrapatzen zaitu. Gainera, oztopo guztiak gainditu arren, argitasuna ez dago ziurtatuta. Gordintasuna eta melodia. Groove metala eta metalcorea dute oinarri, eta bi erreferente aipatu dituzte: Machine Head eta Sepultura. Eztarria Hodei abeslariak urratzen du, eta pasarte melodikoak Oiñaz gitarrak egiten ditu. Bi ahotsen bateragarritasuna da lau abestien bereizgarria. Antzekoa da formula; muturreko doinuek talka egiten dute errepika melodikoarekin. Amodioaren Zuloa eta Ametsen Taupadak dira kantu argitsuenak.]]> <![CDATA[Ahotsa berreskuratu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1949/038/005/2020-10-11/ahotsa_berreskuratu_dute.htm Sun, 11 Oct 2020 00:00:00 +0200 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1949/038/005/2020-10-11/ahotsa_berreskuratu_dute.htm Kezia estreinako lan luzea argitaratu zutenean. Zeresana eman zuten underground mailan proposamen bizkor, birtuoso, progresibo eta erakargarriarekin. Punkaren eta metalaren artean sailkatu zituzten, post-hardcore eta metalcore doinuak nahasten zituztela esanez. Beraiek ez zioten erreparatu horri. Aldiz, estudioan ezinezko egiturak grabatu zituzten erronka bakarrarekin: zuzenekoetara eramatea. Eta lortu zuten.

Urteak pasa dira ahotsa goratu zutenetik, eta beste lau disko argitaratu dituzte. Bereziki txalotuak izan ziren Fortress bigarrena eta Scurrilous hirugarrena. Metal progresibo ireki bezain aberatsera lerratuta, proposamen propioa lortu zuten. Volition iraupen luzeko laugarren lana 2013an kaleratu zuten, eta, urteurren bira luze baten ostean, atseden hartzea erabaki zuten. Batez ere, Rody Walker abeslari paregabeak ahotsa galdu zuelako. Gogorra izan zen taldearentzat, eta Walkerrek berak berriki aitortu du uztear izan zirela.

Erritmoa jaisteko baliatu zuten, eta familiei merezi zuten tartea eskaintzeko. Pixkanaka, medikuen aholkuei jarraituz, ahotsa berreskuratzea lortu zuen Walkerrek. Behartu gabe, pazientziarekin. Bitarte horretan, Luke Hoskin gitarra jotzaileak sormenari eutsi zion. Horrela, 2015etik 2016ra Pacific Myth EP digitala sareratu zuten jarraitzaileen babes ekonomikoarekin. Altxorrez beteriko lana izanik ere, ez zuen aparteko oihartzunik izan.

Zortzi urte luzeren ondoren lau, aipatu lan laburra aintzat hartuta, bosgarren diskoa aurkeztu zuten pasa den ekainean: Palimpsest. Pandemiak ez die mesederik egin promozio aldetik, baina lortu dute iraganeko zeresan hori pixka bat berreskuratzea. Harrera beroa izan du laukote berrituaren lanik helduenak. Walker, Hoskin eta Tim Millar gitarra jotzailearen oinarria sendotu du Mike Ieradi bateria apartak, eta Cam McLellan baxu jotzailearen laguntza izan dute.

Apalagoa da konplexutasuna, nahiz eta ezinezko egitura horiek agerikoak diren abestietan. Entzuteko errazagoa da, melodikoagoa, baina talde honek betidanik transmititu duen indar hori galdu gabe. Egia esan, oldarkorragoa da azala, non zezen bat AEBetako bandera adarkatuta ziztu batean daraman. Txoriak ditu alboan, eta horiek izango dira diskoko kantuak. The Canary izan zen lehen singlea, taldearen egungo erretratu paregabea, From the Sky eta Reverie esanguratsuekin batera. Dena dela, pieza preziatuena Harborside interludioak eta All Hands kantu zoragarriak osaturikoa da. Hardcorea, metala eta progresiboaren arteko artelana da.]]>
<![CDATA['Thalassic']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1933/038/003/2020-09-27/thalassic.htm Sun, 27 Sep 2020 00:00:00 +0200 Inaxio Esnaola Aranzadi https://www.berria.eus/paperekoa/1933/038/003/2020-09-27/thalassic.htm Thalassic lan zoragarria euren diskografiako onenetakoa dela esan daiteke. Proposamena biziberritu dute melodien lanketa paregabearekin. Pekka Montin abeslari eta teklatu jotzaile berriarekin freskotasuna berreskuratu dute. Hiru ahotsetara kontatzen dituzte abentura epiko eta ahaztezinak, death metal melodikoa, folka, heavya eta viking metala nahastuta. Rum, Women, Victory, Andromeda eta For Sirens dira horren eredu. Dena dela, One with the Sea balada da altxor preziatuena. Diskoaren gehigarritako bat suomieraz da, eta ederra izango litzateke jatorrizko hizkuntzan abestea erabakiko balute.]]>