<![CDATA[Ion Orzaiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 24 Jul 2019 07:21:10 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ion Orzaiz | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[PSNk etena eskatu du, Madrilgo egoerari so]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/004/001/2019-07-19/psnk_etena_eskatu_du_madrilgo_egoerari_so.htm Fri, 19 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1873/004/001/2019-07-19/psnk_etena_eskatu_du_madrilgo_egoerari_so.htm
Iragan astearteko saioan, PSNk gobernu egituraren gaineko proposamen bat aurkeztu zuen negoziazio mahaian, eta atzo eguerdian batzartzekoak ziren berriz lau taldeak, laneko dokumentu horren gainean ekarpenak egin eta eztabaidatzeko. PSNk hasieratik onartu zuen kolore bakarreko gobernua nahi zuela: «gobernu sozialista bat», alderdiko Antolakuntza idazkari Ramon Alzorrizen esanetan, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerraren sostengua izanen zuena. Proposamen horren arabera, gobernu berriak 11 kontseilaritza izanen lituzke, Uxue Barkosen egungo gobernuak baino bi gehiago.

Geroa Baik berehala erantzun zion ezetz PSNren esku egonen litzatekeen gobernu bati, eta «ardura partekatuen gobernu» baten aukera jarri zuen mahai gainean. PSNk ez zuen baztertu proposamen hori, eta Alzorrizek berak esan zuen, hasierako asmoak edozein izanda ere, prest zeudela «malgu» jokatzeko eta «zenbait puntutan amore emateko». Atea ireki zioten, hortaz, PSNren eta Geroa Bairen arteko koalizio gobernu bati.

Asteazkenean, ordea, taula gaineko piezak mugiarazi zituen beste faktore batek: Ahal Dugu-k. Astearteko bileraren ostean, Eduardo Santosen alderdiak ez zuen adierazpenik egin nahi izan —gainerako talde guztiak azaldu ziren hedabideen aurrera—, baina, hurrengo egunean, «koalizio gobernu baten aldeko apustu argi eta irmoa» agertu zuen. Are: ardura politikoak eduki nahi ditu Ahal Dugu-k balizko koalizio gobernu horretan, eta baldintza hori «ezinbestekotzat» jo du alderdiaren Koordinazio Kontseiluak, aho batez. Ahal Dugu-k bi parlamentari dauzka Nafarroako Legebiltzarrean.

Espainian PSOEren eta Podemosen artean tentsioa dagoen une batean heldu da Nafarroako Ahal Dugu-ren proposamena: Madrilen, ez aurrera ez atzera daude Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioak, eta Errioxan, berriz, elkarrizketak bertan behera utzi dituzte, Podemosen parlamentari bakarrak PSOEren gobernua galarazi ostean.

PSNko eta Ahal Dugu-ko eledunek, baina, ukatu egin dute Espainiako ika-mikak Nafarroan eragina izanen duenik. «Oso errealitate ezberdinak dira», azaldu du Mikel Builek, Ahal Dugu-ko bozeramaileak. Gaineratu du bilera atzeratu izana ez dela ez beren errua, ez inorena: «Ez dago errurik, egoerak ez baitu txarretik ezer. Gogoeta egiteko denbora eskatu digu Maria Txibitek, eta eman egin zaio». PSNko Ramon Alzorrizek ere «normaltzat» jo du negoziazioen etenaldia: «Gauzak ongi egitea, hori da garrantzitsuena». Ez du argitu, hala ere, noiz helduko dieten berriz elkarrizketei.

EH Bilduk, barne galdeketa

Gobernu organigramaren korapiloa askatuta ere, PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerraren arteko gobernu batek ez luke gehiengorik izanen Nafarroako Legebiltzarrean, eta, aurrera egiteko, beharrezko izanen luke, gutxienez, EH Bilduko edo Navarra Sumako lau legebiltzarkideren abstentzioa. PSNk, ordea, behin baino gehiagotan esana du ez duela asmorik EH Bildurekin ezer negoziatzeko. Aste honetan, Navarra Suma ere kokatu dute negoziazio mahaitik kanpo.

PSNk ezarritako «bazterketa» txarretsi zuen Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariak, atzo. «Ez da egungo egoera politikoari dagokiona», esan zuen.

EH Bilduk ez du oraindik erabaki zehazki zer erantzunen dion Txibiteren balizko hautagaitzari, baina Araizek argi du gauza bat: ez diote aldeko botorik emanen. «Inbestidura saioa antolatu arte itxarongo dugu erabaki bat hartzeko; edonola ere, gure hautua bi aukeren artekoa izanen da: ezezko botoa ala abstentzioa».

Parlamentariaren aburuz, «argudio politiko ugari» darabiltzate aukera baten zein bestearen alde egiteko, baina azken erabakia koalizioko militante nafarrek hartuko dute. Araizek uste du aintzat hartu beharko dutela, inbestidura saioaz harago, legealdi osoko gobernabidea: «EH Bilduk arduraz jokatuko du, Nafarroako interes orokorrak aintzat hartuta. Erronka ez da inbestidura prozesu bat gainditzea. Arazorik handienak geroago etorriko dira».

PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak sinatutako akordio programatikoa aztertzen ari direla ere esan zuen Araizek, «nahiz eta lau taldeetatik inork ez digun agiriaren kopia bat helarazi». Orain arte ikusitakotik, badira EH Bilduko eledunak «gustuko ez» dituen hainbat puntu: «Besteak beste, toki administrazioaren erreforma. Zentzurik gabe eman diote ostikoa, eta zenbait epe urtebetez atzeratu dituzte; finantzaketari dagokiona, kasurako».]]>
<![CDATA[Geroa Baik «ardura partekatuak» nahi ditu PSNren gobernuan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1878/007/001/2019-07-17/geroa_baik_ardura_partekatuak_nahi_ditu_psnren_gobernuan.htm Wed, 17 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1878/007/001/2019-07-17/geroa_baik_ardura_partekatuak_nahi_ditu_psnren_gobernuan.htm
Atzo, PSNk «antolaketa proposamen bat» helarazi zien Geroa Bairi, Ahal Dugu-ri eta Ezkerrari, datozen egunetan aztertu, eztabaidatu eta ekarpenak egin ditzaten. Taldeok ez zuten dokumentuaren gaineko xehetasunik jendaurrean eman nahi izan, PSNko Antolakuntza idazkari Ramon Alzorrizen arabera, «konfidentzialtasuna bermatzeko konpromisoa» hartua dutelako. Bihar batzartuko dira berriz, 12:00etan, zirriborroaren gainean eztabaidatzeko.

Edonola ere, talde bakoitzaren lehentasunak eta marra gorriak azaleratu ziren atzoko bilkuraren ostean: PSNk, esaterako, «gobernu sozialista» bat nahi du, kolore bakarrekoa eta Maria Txibite buru duena, baina prest azaldu da «malgu» jokatzeko: «Gure asmoa argi dago hasieratik, baina beste hiru indarrekin negoziatzera esertzen zarenean, prest egon behar duzu bestelako aukerak onartzeko».

Itziar Gomez Geroa Baiko negoziazio taldeko kide eta Iruñeko Udaleko zinegotzia, berriz, zorrotz mintzatu zen PSNren bakarkako gobernu baten aukeraz: «Ez». Gobernua antolatzeko formula zehatzik ez zuen eman, baina aurreratu zuen koalizio abertzaleak ez duela onartuko kolore bakarreko gobernurik: «PSNk gobernu sozialista bat lor zezakeen, baldin eta hauteskundeetan gehiengo politiko garbi eta erabakigarria lortu izan balu. Egungo egoera, baina, ez da hori, eta negoziatzera behartua dago». Gomezen esanetan, bestalde, Geroa Baik ez luke begi onez ikusiko «kuoten gobernu bat»; bai, ordea, «ardura partekatuen» gobernu bat, «barnean jasoko duena Geroa Bairen esperientzia».

Ardura partekatuen gobernu bat koalizio gobernu bat ote den galdetuta, Gomezek erantzun zuen hori izan daitekeela «aukeretako bat». Ez zuen zehaztu, ordea, koalizio horretan alderdietako kideak egonen liratekeen, ala independenteak: «Pertsonez harago, aintzat hartu behar ditugu azken lau urteotan eginiko lana eta lortutako esperientzia, eta hor, Geroa Baik ekarpen handia egin dezake».

Ezkerrako eledun Marisa de Simonek, berriz, ez zuen formula jakin baten alde egin, eta lehentasun gisa jarri zuen uztailaren 5ean adostutako hitzarmen programatikoa: «Oinarrizko akordio hori da garrantzitsuena, gobernu berriak garatu beharko dituen politikak zehazten dituelako».

«Navarra Sumarekin, ez»

Iragan uztailaren 9an, Navarra Sumaren abstentzioa negoziatzeko prest azaldu zen Maria Txibite, RNE irratian emandako elkarrizketan: «Ez dugu baztertzen Navarra Sumarekin elkartzea eta akordioetan sinatu duguna azaltzea», esan zuen. Atzo, Txibite ez zen azaldu PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerraren arteko bilkurara, baina PSNren lehendakarigaiak esandakoak argitu nahi izan zituen Ramon Alzorrizek: «Ez dugu Navarra Sumarekin ezer negoziatuko. Ez dute merezi. PSN iraintzen ari dira etengabe, eta horretarako arma gisa erabiltzen dute hainbestetan sufritu dugun terrorismoa. Hori ez da onargarria».

Koalizio espainiazalea baztertzeaz gain, baina, EH Bilduri jarritako betoari eutsi dio PSNk: «Ez dugu hitz eginen, ez batzuekin eta ez besteekin». Hortaz, Txibiteren gobernu batek 23 parlamentariren babesa izanen luke, 50 eserleku dituen Nafarroako Legebiltzarrean. Alzorrizentzat, ordea, gobernu hori ez litzateke gutxiengoan egonen: aitzitik, «gehiengo posibilista» gisa definitu zituen 23 boto horiek: «Nahikoa izan daitezke legealdi egonkor bat bermatze aldera».

Azkenik, atzoko bileraren oso bestelako interpretazioa egin zuen Javier Esparzak (Navarra Suma). Haren ustez, «Bilduren babesa» bilatuko du PSNk, «Uxue Barkosen nahiei men eginda».]]>
<![CDATA[PSNk aurreratu du ez dela bilduko Navarra Sumarekin eta EH Bildurekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/168940/psnk_aurreratu_du_ez_dela_bilduko_navarra_sumarekin_eta_eh_bildurekin.htm Tue, 16 Jul 2019 07:33:02 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/albisteak/168940/psnk_aurreratu_du_ez_dela_bilduko_navarra_sumarekin_eta_eh_bildurekin.htm uztailaren 5ean adostutako gutxieneko hitzarmena, non zehazten diren gobernu berriak garatu beharko dituen politikak". Datorren ostegunean bilduko dira berriz alderdi guztiak, PSNren proposamenari buruz hitz egiteko.]]> <![CDATA[Maia: «Sexu erasoek ezin dute belztu sanferminetako giro ona»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/010/001/2019-07-16/maia_sexu_erasoek_ezin_dute_belztu_sanferminetako_giro_ona.htm Tue, 16 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1872/010/001/2019-07-16/maia_sexu_erasoek_ezin_dute_belztu_sanferminetako_giro_ona.htm
Bi sexu eraso horien ikerketa prozesuaren barruan, Poliziak ez du inor atxilotu, eta, horretaz galdetuta, Maiak ez du informazio gehiago eman nahi izan, «gai labaina delako». Erasoak gaitzetsi ditu, nolanahi ere: «2016ko sanferminetako talde bortxaketaren auziak zauri sakona utzi zigun denoi, eta lanean segituko dugu halakoak berriro gerta ez daitezen». Azpimarratu du, bestalde, erasook ezin dutela lohitu sanferminen irudia, «orokorrean giro ona izan baita nagusi».

Udaltzaingoak, Foruzaingoak, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak sanferminetan egindako lana ere goraipatu du Maiak; batez ere, kalean saltzen aritzen diren migratzaile papergabeen aurkakoa. «Aurreko urteetan, ezinezkoa zen kale batzuetatik igarotzea, legez kanpoko salmentagatik; aurten, aurre egin diogu horri, eta material konfiskatzeek %25 egin dute gora».

Txupinazoko eta uztailaren 7ko prozesioko gertaeren harira, berriz, alkateak iragarri du «neurriak» hartuko dituztela «legea une oro bete dadin», eta iragarri du «epaileen eta Poliziaren bidetik» joko dutela. «Ez da normala zinegotziok erradikalen irainak, presioa eta eraso saialdiak pairatu behar izatea. Prozesioan gertatutako guztia grabatuta dago; hortaz, hurrengo urteetan istiluak sortzeko asmotan dabiltzanei aholkatuko nieke halakoak burutik kentzeko».

Ikurrinari buruz, Maiak esan du «legez kanpokoa» dela «beste autonomia erkidego baten bandera» zintzilikatu nahi izatea: «Ez dut onartuko inork esatea ikurrina euskaltasunaren ikurra denik. Euskal sentimendua ordezkatua dago Nafarroako banderan».

Uztailaren 6an, Udaltzaingoak kolpeka eta arrastaka aterarazi zituen EH Bilduko eta Geroa Baiko zenbait zinegotzi udaletxeko balkoietako batetik, ikurrina ateratzeko asmoa zutelakoan. Maider Beloki EH Bilduko zinegotziak salaketa aurkeztu zuen epaitegian, eta kritikatu egin zuen udaltzainen «jokabide bortitza». Handik astebetera, Carmen Albak, Navarra Sumako zinegotzi eta Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiak, beste salaketa bat jarri zuen, EH Bilduko zinegotzi batek «ostikoak» eman zizkiola argudiatuta. Atzo, Maiak berak azaldu zuen hiru udaltzainek ere auzitara jo dutela: «Batek dio hozka egin ziotela, eta beste biek, kolpeak jaso zituztela». Alkateak horren guztiaren erantzule egin ditu EH Bilduko eta Geroa Baiko zinegotziak, ikurrina ateratzeagatik: «Istilu bila zebiltzan».

«Desinformazioa» auzitan

Iruñeko Udaleko gainerako udal taldeek kritikatu egin dituzte Maiaren hitzak, eta sexu erasoak «estali» nahi izatea egotzi diote. Alkatearen adierazpenetan «informazio eta gardentasun falta erabatekoa» antzeman du EH Bilduk, eta salatu du Navarra Sumak urratu egin duela sexu erasoen gaineko udal protokoloa. «Lotsagarria da sanferminetako azken egunera arte gertakari horien berri ez izatea; alkateak urratu egin du protestarako eta mobilizaziorako eskubidea». Geroa Baik ere txarretsi egin ditu Maiaren «isiltasuna eta desinformazioa», eta gaineratu du sexu erasoen kontrako borrokan ez duela atzerako urratsik onartuko, «ezta isiltasun instituzionalik ere». Kritika apalagoa egin du PSNk: Maite Esporrinen taldeak uste du Maia alkateak «bizkortasun falta handiarekin» eman duela sexu erasoen inguruko informazioa, eta gogorarazi dio informazioa «oinarrizko eskubidea» dela.]]>
<![CDATA[Tokia egin diote elkartasunari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/042/001/2019-07-14/tokia_egin_diote_elkartasunari.htm Sun, 14 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1872/042/001/2019-07-14/tokia_egin_diote_elkartasunari.htm
Ikurrinez eta Nafarroako banderez gain, Galiziako banderak eta Kataluniako esteladak ikus zitezkeen jende oldearen artean dantzan. Agertokiaren aurrean, berriz, Altsasukoak aske leloa idatzia zuen pankarta, eta apur bat atzerago, zortzi gazteen argazkiak eta Justizia hitza, letra erraldoiekin osatua. Deialdiarekin bat egin zuten Iruñeko peñek ere, eta jai giroan bertaratu ziren Herri Sanferminen guneraino, txarangen doinuan dantzan.

Jendetzak harrera beroa egin zien atxilotutako gazteen gurasoei eta Altsasukoak Aske plataformako kideei, eta txalo zaparrada batekin agurtu zituzten Errekoleten plazako oholtza gainera igo ziren unean. Hunkituta, senideek esker ona adierazi zieten bertaratutako guztiei: «Hemen gaude, berriz ere, bidegabekeria hau gogora ekartzeko, eta zuek gurekin zaudetela sentitzeko».

Plataformako kideen esanetan, gizarteak «ezin du onartu gazte batzuei, haien familiari eta herriari» ezarri dieten zigorra. «Injustizia ikaragarri hau gogorarazi eta salatu behar dugu». Prozesu osoa auzitan jarri zuten atxilotuen senide eta lagunek: besteak beste, salatu zuten gazteei bi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkietela, behin-behineko espetxealdia «abusuzkoa» izan dela, eta, finean, «epaiketaren hasieratik giza eskubideak zalantzan jarri dituen dinamika politiko-judiziala» jarri duela indarrean Espainiak.

Une honetan, Gorenaren epaiaren zain dago auzia, baina Altsasuko gurasoek ez dute esperantza handirik: «Ideien, hautetsontzien eta boto-paperen aurkako epaiketa gauzatu berri duen auzitegi berbera da». Horren aurrean, «erabaki onargarri bakarra» auzipetu guztien askatasuna dela azpimarratu zuten atzo.

Prozesuak iraun duen hiru urteotan, Altsasuko gurasoei harrera beroa egin diete Iruñeko sanferminetan. Iaz, esaterako, Herri Sanferminen txupinazo alternatiboa bota zuten. Hori gogoratu eta eskertu zuten atzo ere, eta laguntza ematen segitzea galdegin zieten elkarte, norbanako eta eragile guztiei: «Edonon zaretela ere, zuen ahotsa behar dugu, aipatzen ez dena ahaztu egiten delako. Ez dezagun gure seme-alaben auzia ahanzturan erortzen utzi».

Jasotako sostengu hori gogora ekarrita, Altsasuko gurasoek elkartasuna helarazi nahi izan zieten 11/13 sumarioko 47 auzipetuei ere. Irailaren 14an Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egingo dutela adierazi zuten.

Arazoa baimenekin

Iaz, Altsasuko gurasoek Gazteluko plazan egin zuten sanferminetako urteroko elkarretaratzea, eta hala egin nahi zuten aurten ere. Aurrekoan bezala, Espainiako Gobernuko Ordezkaritzari eskatu zioten baimena, baina ezezkoa jaso zuten. Iruñeko Udalarekin kontsultatu ostean ukatu zieten Gazteluko plaza erabiltzeko baimena, eta elkarretaratzea egin nahi izanez gero Errekoleten plazan egin beharko zutela erantzun zieten.]]>
<![CDATA['Normaltasun' kontzeptu higatu hori]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1899/042/002/2019-07-14/normaltasun_kontzeptu_higatu_hori.htm Sun, 14 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1899/042/002/2019-07-14/normaltasun_kontzeptu_higatu_hori.htm
Entzierroko zenbait lasterkarik eserialdia egin dute egunotan, protesta gisara, sanferminak «desnaturalizatzen» ari direla salatzeko. Garai bateko entzierroen mira dute: horiek bai entzierroak, eta ez oraingo lasterketa modernoak! Argudiatzen dute duela 30 edo 40 urteko entzierroen xarma berreskuratu nahi dutela: joan daitezela idiak mantsoago, udalak ez ditzala hainbeste segurtasun neurri jarri, eta zezenak eror daitezela Mercaderes karrikako bihurgunean. Izan dadila dena orain arte bezala, arriskutsuago eta odoltsuago. Areagotu dezagun animalien sufrimendua, ikuskizunaren mesedetan.

Enrique Maiak, bere burua normaltasunaren alkate izendatu zuen horrek, «entzierroari buruz hitz egiteko» konpromisoa hartu du, kexak isilarazteko asmoz. Ez da ukitu nahi duen gai bakarra: buelta bat eman nahi dio uztailaren 7ko prozesioari, jendeak alkateari txistu eta oihu egiteak «tradizioa normaltasunez egitea eragozten duelako». Lekuz aldatu nahi du Herri Sanferminen gunea ere, auzokoen bizimodu «normala» aitzakia gisa hartuta -gainerako ekitaldiek ez dute eragozpenik sortzen, antza-. Eta, agian, gogoeta behar dutenak ez dira azken urteotako aldaketak, normaltasun kontzeptua baizik; eta zerbaiti buelta ematekotan, ez al diogu buelta eman beharko festaren ereduari berari?]]>
<![CDATA[Saria, dantzara atera ziren lehen andreei]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/033/001/2019-07-12/saria_dantzara_atera_ziren_lehen_andreei.htm Fri, 12 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1879/033/001/2019-07-12/saria_dantzara_atera_ziren_lehen_andreei.htm
Maria Sagrario Aranburu, Teresa Paños Baztan, Camino Paris Aristu, Fefa Paris Aristu, Conchi Paris Aristu, Maribel Olazaran Aristu, Camino Zamarbide Valles, Sagrario Zuazu Jauregi, Ainara Ibañez Lusarreta eta Aniana Alfaro Nicolas izan dira aurtengo omenduak.

Saria emateko ekitaldian, Bronce peñako lehendakariorde eta Festa sariaren antolatzaile Iranzu Bayok esan zuen Iruñeko gizartea «zorretan» dagoela emakume horiekin: «Zuei zor dizuegu sanferminetako espazio publiko eta instituzionalak emakumeontzat berreskuratzen hasi izana; zuei zor dizuegu andreon ikusgaitasuna Iruñea festaz janzten denean; eta zuei zor dizuegu, azkenik, gizarteak inoiz baino argiago antzematea genero arrakala, besteak beste, kalean eta plazetan ongi pasatu nahi dugun bakoitzean».

Muthiko Alaiak peñako abesbatzak eta Marta Sola jota kantariak girotu zuten ekitaldia, eta dantzari batek aurreskua egin zien emakume omenduei. Ekitaldi ofiziala bukatuta, hamar saridunak Kondestablearen jauregiko balkoi nagusira atera ziren, Kale Nagusian bildutako jendetza agurtzeko eta taldeko argazkia egiteko. Han zirela, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ere batu zen omenaldira: konpartsako zortzi emakumezkok dantzarazi zituzten erraldoiak -normalean gizonezkoak izaten dira figuren barruan sartzen direnak-, saridunei gorazarre egiteko.

«Gogoeta falta da oraindik»

Festa saria jaso ostean, «pozik eta hunkituta» azaldu zen Duguna dantza taldeko Aniana Alfaro, baina nabarmendu zuen dantzaren munduan «lan asko» dagoela oraindik egiteko: «Emakumeoi dagozkigun espazioak berreskuratzeko bidea ez da hemen amaitzen, inondik inora».

Dantza talde berekoa da Ainara Ibañez ere, eta 18 urte zituen sanferminetako prozesioan dantzara lehen aldiz atera zenean. «Guk naturaltasun osoz egin genuen urrats hura, eta jendeak era berean hartu zuen. Dena den, garai hartan, hedabideek ez zuten auzia haizatu, ezta polemika puztu ere, beste udalerri batzuetan ikusi dugun bezala. Horrek ere izanen zuen eraginik».

Hala ere, Ibañezek gogorarazi du emakumeek dantzaren munduan duten presentziaren auziak «ertz gehiago» dituela: «Kontua ez da bakarrik esparru publikoa berreskuratzea. Badira beste eztabaidagai gehiago ere: zer espazio dute emakumezkoek elkarte eta dantza taldeetan? Ardura postuetan al daude? Nolakoa da funtzioen banaketa? Horrek guztiak ere gogoeta eskatzen du».]]>
<![CDATA[Herri osoa makulu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2019-07-11/herri_osoa_makulu.htm Thu, 11 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2019-07-11/herri_osoa_makulu.htm
Makirriain eta Olleta kaleen artean, udal beharginak uraz ari dira espaloiak garbitzen, eta suhiltzaileak, mahuka luzeekin estoldak libratzen. Kalte handiagoa pairatu zuten, ordea, Martinez Espronceda kaleko bizilagunek eta merkatariek. Han, indar handiz sartu zen ura etxabeetan, saltokietan eta garajeetan, eta kale erdian botata gelditu ziren hainbat auto, txiki-txiki eginda. Garabiek bide erditik erretiratu dituzte jada auto eta edukiontzi gehienak, eta herritarrek alimaleko lana egin dute lokatza espaloietatik eta etxeetatik kentzeko.

Gomazko botak eta eskularruak jantzita, ezkaratze batetik lokatza ateratzen ari da Yolanda Remirez tafallarra. Ez da kale horretan bizi, baina Martinez Esproncedako lanetara elkartu da, auzo horretan laguntza «beharrezkoagoa» dela iritzita: «Gure ezkaratzean belaunetaraino sartu zitzaigun ura, baina garbitu dugu jadanik, eta etxebizitzetan ez du kalterik eragin. Kale honetako egoera, berriz, izugarria da».

Handik metro gutxira, Cortes plazan, hankaz gora dago ELA sindikatuaren egoitza. Uraren arrastoa antzeman daiteke bulegoko paretetan. «Metro eta erdiko altuera hartu zuen urak, eta dena suntsitu zuen», azaldu du sindikatuko kide Iñaki Irisarrik. Hori dela eta, garbiketa enpresa bat kontratatu dute bulegoa barrutik garbitzeko. Kanpoaldea, berriz, auzolanean txukundu dute bizilagunek: «Izugarria da jendearen elkartasuna. Astearte arratsaldean bertan etorri zen jendea, Tafallakoa nahiz inguruko herrietakoa, eta ezer galdetu gabe hasi ziren dena garbitzen. Hunkituta gaude».

Etorkizuna, perituen menpe

Herriko sarbideetako batean, traktoreak Zidakos ibaitik ateratzen ari dira zenbait boluntario, garabi baten laguntzaz. Rufino Ojer enpresako traktoreak dira. Hango arduradunak, Juan Carlos Ojerrek, etsipenez begiratzen dio belarrez eta lokatzez mukuru atera berri duten traktoreari. «Halako bost dauzkagu oraindik ur azpian, eta 100.000 eurotik gora balio du bakoitzak. Negozio osoa suntsitu du uholdeak, eta ez dakit aurrera egin ahalko dugun. Milioika eta milioika euro eraman ditu urak». Perituen zain dago, asegurua kobratuko duen jakiteko. «Ez didate esan noiz etorriko diren, eta ezin dugu ezer egin».

Ezbeharraren ostean, bizilagunen elkartasunean aurkitu du kontsolamendua. Nekazaritza arloan ezaguna da Ojer traktore saltzailea, eta Nafarroa osoko hainbat nekazari joan zaizkio laguntzera. «Erretiratuta daudenak ere etorri dira erratza hartu eta garbitzera. Jendea izugarria da», dio, negarrari eutsi ezinik. «Tristea da hondamendi bat gertatu behar izatea, halakoez ohartzeko». Tafalla hondamen eremu izendatzea eskatuko du gaur gobernuak.]]>
<![CDATA[Lokazpetik zutitzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1959/002/001/2019-07-10/lokazpetik_zutitzen.htm Wed, 10 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1959/002/001/2019-07-10/lokazpetik_zutitzen.htm
Helduek beste nonbait dute begirada, eta burua, bakoitza bere ezbehar txiki nahiz handietan galduta. Astelehen gaueko uholdeen biharamunean, kalteak neurtzeko garaia iritsi zaie Tafallako eta inguruko herrietako bizilagunei (Nafarroa). Oraingoz, kalte material zenbatezinak utzi ditu ezbeharrak, eta 25 urteko gizon baten bizia ere eraman du.

Tafallako Martinez de Espronceda kaleko Urvaca burdindegiko langileak palakadaka ari dira lokatza dendatik ateratzen. «Nire bizitza osoa eman dut hemen lanean, eta orain horrela ikusteak barrua apurtzen dit», esan du Puy Ainzuak, negar malkoei eutsi ezinik. «Ordu gutxitan, dena suntsituta gelditu zen». Astelehen iluntzean bertan jakin zuen Ainzuak ura burdindegian sartu zela, Whatsapp mezuen bidez: «Sakelakoan jaso nituen lehen bideoetan jada ikusten zen urak nola leherrarazi zuen dendako erakusleihoa; zuzenean ari ginen ikusten, baina ezin genuen ezer egin. Ezintasun handia sentitu nuen».

Burdindegian pilatutako lokatza kiloka atera eta oraindik erabilgarri den materiala gordetzeaz gain, argazkiak ateratzen hasi da Anzua, galderei erantzuten dien bitartean. «Aseguru etxeari emateko dira», azaldu du. «Ez dakigu zer ordainduko diguten eta zer ez, hona ez baita periturik etorri, baina badaezpada... Oraintxe bertan, ez dakigu ezertxo ere».

Urvaca burdindegitik metro gutxira bizi da Silvia Partida. Haren etxean ez da ura sartu -lehen solairuan bizi da-; bai, ordea, ezkaratze ondoan duen etxabean. Martinez de Espronceda kalean, ibaiak ia hiru metroko garaiera hartu zuen, eta etxabe guztiak irentsi zituen. «Oso azkar gertatu zen dena», gogoratu du Partidak. «Une horietan ezin duzu erreakzionatu. Blokeatuta gelditzen zara, zer egin ere ez dakizula». Autoa, Citroen C4 Picasso urdin bat, etxe ondoan aparkatuta utzi zuen, eta konturatu zenerako, ez zegoen han: «Ibaiari so eman genuen arratsalde osoa, eta, bat-batean, autoak ikusi genituen ur gainean dantzan, zuhaitzetako hostoak balira bezala». Zegoen tokitik hamar metrora azaldu zen berea, txiki-txiki eginda eta beste etxe bateko garajean sartuta.

Behe solairuko etxebizitzek izan dute kalte larriena. Bizilagunek orduak eman dituzte altzariak kalera ateratzen eta sukalderaino sartutako lokatza garbitzen. Atzo, etxebizitza horietako bat hutsarazi zuen Guardia Zibilak, uholdeek eragindako kalteen ondorioz, erortzeko arriskuan zegoelakoan. Oraingoz, ingurua hondamendi eremu izendatzeko galdea egin dute Tafallako Udalak eta Nafarroako Gobernuak.

Bizilagun asko kexu azaldu dira, astelehenean ez zutelako izan «ezertarako astirik». Horren inguruan mintzatu da Tafallako alkate Jesus Arrizubieta ere: «Gustatuko zitzaigukeen ibaiaren ertzean dauden auzoetako bizilagunak ohartaraztea, autoak atera eta kalte materialak ahalik eta gehien murrizte aldera, baina dena gertatu zen aitaren batean». Zidakos ibaiaren ur maila 11 zentimetrotik 5,75 metrora igo zen sei orduan. Alkatearen esanetan, udalak abisua jaso zuenerako, ibaia gainezka egiten ari zen.

Atarrabiako gazte bat, hilik

Dei hori jaso eta berehala, lanean jarri ziren Nafarroako Suhiltzaileak, Babes Zibila eta Foruzaingoko erreskate taldeak. Baita eskualde osoko boluntarioak ere. Horien guztien lana ezinbestekoa izan zen, batez ere, uholdeek harrapatutako pertsonak erreskatatzeko. Urak bakartuta utzi zituen, adibidez, Mercadona saltokiko beharginak eta baratzeetan lanean ari ziren hainbat. Batzuek txabolen gainera igota egon behar izan zuten laguntzaren zain. Bizilagunak eta boluntarioak joan zitzaizkien erreskatera, 4x4 autoekin. Laguntza, baina, ez zen denengana garaiz iritsi. Ezporogin, Atarrabiako gazte baten gorpua aurkitu zuen atzo Foruzaingoak.

Autoan zihoan 25 urteko gaztea, uholdeak harrapatu zuenean. Gazteak larrialdietara deitu zuen 20:30ean, bere autoa urak zeramala eta barruan harrapatuta zegoela jakinarazteko, baina foruzainak bertaratu zirenerako, beranduegi zen. Ehun bat metrora aurkitu zuten haren gorpua. Moriones eta Gardelain artean gertatu zen ezbeharra, Ezporogi udalerritik gertu.

Antza, autotik irtetea lortu zuen, baina uraren indarrak eraman zuen, eta hil egin zen. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, foruzainak ezin izan ziren lehenago joan, inguru horretan ur handia pilatu zelako. Atzo goizean erreskatatu zuten gorpua, helikoptero bidez.

Auzolanerako deia

Garbitze lanak bizkortze aldera, auzolanean jarraitzeko deia egin die Tafallako Udalak herritarrei. «Ekarri palak, erratzak, eskorgak, eskularruak eta abar», adierazi dute, sare sozialen bidez zabaldu duten ohar batean. Uholdeen ondorioei aurre egiteko, «laguntza oro ongi etorria» izango dela nabarmendu dute.

Hala ere, bada udalaren deiari zain egon gabe auzolanari ekin dionik ere. Ezbeharrak Tafalla inguruko eskualdea jo zuenetik, elkartasun keinuek ez dute etenik izan. «Astelehen arratsaldetik jo eta jo ari zait sakelakoa», dio Luis Usozek, Mairagako Mankomunitateko beharginak. Tafallan, Erriberrin, Beiren eta Pitillasen, urak eramandako edukiontziak jasotzea eta bidea garbitzen laguntzea egokitu zaio. Lanean ari zen atzo, baina jaieguna izan balitz ere laguntzera «berdin-berdin» joanen zela esan du: «Ezbeharraren berri izan eta berehala, lantalde osoa prest azaldu da lanera etortzeko. Oporretan zeudenek ere izena eman dute».

Gogo bertsuekin hitz egin du Jaione Amilibia Tafallako bizilagun eta AEK-ko euskaltegiko irakasleak ere. «Panorama latza dugu herrian, urak sekulako kalteak eragin dituelako. Guri ez zaigu ezer gertatu, baina laguntzera etorri gara, erratzekin. Espaloiak garbituko ditugu sikiera. Guri gertatu izan balitzaigu, gustatuko litzaiguke norbaiten laguntza jasotzea». Laguntza fisikoaz gain, jendeak «sostengu animikoa» behar duela uste du: «Besterik ezean, hurbildu eta jendea besarkatu. Eskertzen dira halakoak». ]]>
<![CDATA[«Irratiari esker, beste era batera bizi dut festa»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/040/001/2019-07-10/irratiari_esker_beste_era_batera_bizi_dut_festa.htm Wed, 10 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1886/040/001/2019-07-10/irratiari_esker_beste_era_batera_bizi_dut_festa.htm
Egunero Alde Zaharretik egiten duzue irrati saioa, zuzenean. Lurrikararen epizentroan zaudete...

Bai, O plazan gaude, Herri Sanferminen agertokian, baina beldur gara ez ote den gure azken urtea hemen...

Enrique Maia alkateak esana du gune hori auzotik kanpora aterako duela. Ordutik aurrera, zer?

Auskalo. Maiarengatik balitz, aurten ere ez genuke gune hau edukiko, baina kontratua sinatua zegoen aurretik, eta ez zegoen atzera egiteko modurik. Heldu den urtean izanen dugu arazoa. Arrotxapeko orubera bidali nahi du espazio hau, eta horrek behartuko gaitu irrati saioa moldatzera. Eta ez gara gu bakarrik: gure saioa Herri Sanferminen gunean egiten da, eta, horretan, eragile askok parte hartzen dute. Horiek guztiek sanferminetan duten presentzia da kolokan dagoena. Dena den, ez du zentzurik horretaz orain kezkatzeak, ez baitakigu zer gertatuko den. Oraingoz, duguna baliatuko dugu, eta gero gerokoak.

Festaren zatitxo bat mikrofono aurrera eramaten duzue goizero.

Saiatzen gara, bai. Festaren alde guztiak islatzen ditugu 12:00ak eta 14:00ak arteko tartetxo horretan. Aipatzen ditugu egitarau ofizialeko protagonistak eta ekitaldiak, eta Herri Sanferminek ere toki berezia dute gurean. Horrez gain, baina, kalean edo festaren edozein txokotan gertatzen diren pasadizoak ere interesatzen zaizkigu. Aurten, badugu unitate mugikor bat ere, eta horrek askatasuna ematen digu, kazetari bat agertokian dagoen bitartean beste batek zuzeneko konexioa egin ahal izateko edonondik. Hortaz, festaren protagonistak gure oholtzatik pasatzen dira, beti bezala, baina, horrez gain, gu ere murgiltzen gara sanferminetako giroan.

Zure lehenbiziko sanferminak dira Euskalerria Irratian. Ezagutzen zenuen Sanfermintza magazina?

Ezagutu bai, baina aitortu behar dut ez nuela entzuten, sanferminetan ez nengoelako irratia entzuteko aldartean, kar-kar!

Oso sanferminzalea zara?

Nik ez nuke neure burua oso sanferminzale gisa definituko. Bi motatako iruindarrak daude: sanferminak sutsuki maite dituztenak, eta sanferminetan Iruñetik ihes egiten dutenak. Ni bigarren multzokoa naiz. Lagun kuadrillarekin parrandan ibilitakoa naiz, noski, baina gaueko sanferminak ezagutzen nituen batez ere. Azken urteetan, kazetaritza lanak aukera eman dit festaren beste irudi bat ezagutzeko, eta, aurten, sanferminen beste alde horretan sakontzeko aukera dut irratiari esker. Hortaz, oso pozik nago.

Zaila da lan egitea gainontzeko guztiak parrandan dauden bitartean?

Bai, baina ohitu egiten zara. Gainera, pasadizo bitxiak atera daitezke horretatik. Iaz, adibidez, Hamaika telebistarako prozesioaren inguruko erreportaje bat grabatzen ari ginela, kiliki bat atzetik hurbildu eta sekulako kolpea eman zidan. Azkenean, kamerak jasotako unetxo hori gordetzea erabaki, eta telebistan eman genuen.

Lanaz gain, izanen duzu sanferminetako une kutun bat, ezta?

Txikitan, nire unetxorik kutunena zen aitonarekin txokolatea eta txurroak gosaltzea. Oroitzapen polita dut horretaz. Nerabezaroan, lehenago aipatu dudan bezala, gaueko sanferminak gozatzen nituen. Uztailaren 6a, batez ere. Orain, asko maite dut su festak ikustea, ogitarteko bat afaltzen dugun bitartean, eta parrandarik egin gabe ere etxera joatea.]]>
<![CDATA[Aldaketa desmastatzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1898/005/001/2019-07-09/aldaketa_desmastatzen.htm Tue, 09 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1898/005/001/2019-07-09/aldaketa_desmastatzen.htm statu quo-aren ikurrak -monarkia, armada eta Eliza- lehen zuten ohorezko tokira itzuli. Hasi da desaldaketa.

EUSKARA
Ordenantza berriari iraungitze data jarri diote

Kostata, baina Euskararen Ordenantza onartu zuen Iruñeko Udalak, legealdiaren bukaeran. Arauaren helburua zen administrazioarekiko harremanetan euskara eta gaztelania «berdintasunean» erabiltzea, eta bi hizkuntzei aitortzen zitzaien «Iruñeko berezko hizkuntza» izaera. Enrique Maiak hasieratik kritikatu zuen ordenantza, eta aginte makila eskuratu bezain pronto iragarri du indargabetu egingo duela. PSNri eskua luzatu dio horretarako.

Asmoez harago, baina, euskararen kontrako hainbat neurri zehatz ere hartu ditu Navarra Sumak azken asteotan. Besteak beste, bertan behera utzi ditu lau udal teknikari kontratatzeko prozesuak -Gazteria alorreko bi lanpostu, eta Berdintasun alorreko beste bi-, deialdi horietan euskarak zuen pisua «handiegia» zela iritzita. Auziaz galdetuta, alkateak emandako argudioa, hona: «Teknikari onenak nahi baditugu, onenak bilatu beharko ditugu, ez euskaraz dakitenak».

BERDINTASUNA
'Berdintasun' alorrak autonomia galdu du

Joseba Asironen gobernuak ezarritako udal egiturak murriztu behar zirela argudiatuta, Berdintasun alorraren egitura aldatu du Enrique Maiak, Kultura eta Berdintasuna izeneko zinegotzitzaren barnean txertatuta. Arduradun berrien lehen erabakiak hautsak harrotu ditu, gainera: berdintasun teknikari berriak kontratatzeko lan deialdia etetea. Zeresana eman du, bestalde, Kultura eta Berdintasun zinegotzi Maria Garcia-Barberenak Diario de Navarra egunkarian hezkidetzaz idatzitakoak: eskoletan Skolae programa ezartzea «doktrinatzea» dela esan, eta Hitlerrek Alemaniako haurrei eginiko «garun garbitzearekin» alderatu zuen hezkidetza bera.

IKURRAK
'King size' tamainako erretratu bat Felipe VI.ari

Ikurren gaineko eztabaidak berebiziko pisua izan du beti UPNren diskurtsoan, eta Navarra Suma koalizioak ez ditu joera horiek baztertu. Horren adibide da Sanferminetako txupinazoan ikurrinari jarritako debekua, plazan nahiz udaletxeko balkoietan. Debeku hori dela eta, larunbatean istiluak izan ziren udaletxean.

Baina badira ikurrekin lotutako kasu gehiago ere. Oposizioan zegoenean, Enrique Maiak «errespetu faltatzat» jo zuen EH Bilduk Felipe Borboikoaren erretratua udaletxeko bilkura aretotik kendu eta askoz tamaina txikiagoko bat paratu izana. Agintera iritsita, hori izan da alkate berriak hartu duen lehen erabakietako bat: Felipe VI.aren tamaina handiko erretratu bat jarri du Maiak udaletxean, «zegokion ohorezko tokian».

Aurreko udal gobernuak eginiko beste aldaketa batzuk ere atzera bota ditu Navarra Sumak; besteak beste, Katalina Foixkoaren etorbideari izena aldatu dio, atzera ere Espainiako armadari gorazarre egin diezaion. Bestalde, alkateak agerian utzi nahi izan du udalak Elizari eta «betiko tradizioei» zor dien errespetua, Corpus Christiren prozesioari aurreko legealdian kendutako diru laguntza berrezarrita: 2.000 euro, lore orriak eta bestelako belarrak erosteko. Aurreko urteetan ez bezala, alkateak berak prozesioan parte hartu zuen ekainaren 23an, haren hitzetan, «Iruñeko herritarrek hala eskatzen zutelako».

HEZKUNTZA
Haur eskolen eredu berria jopuntuan

Udal haur eskolen eskaintza zabaldu egin zuen laukoak aurreko legealdian, baina alor horretan ere lema birarazi nahi du Enrique Maiak. Haur eskolen eskaintzak «errealitate linguistikoaren araberakoa» izan beharko lukeela esana du alkateak, eta aldaketak iragarri ditu. Oraingoz, ez du urratsik egin euskarazko eskolak murriztu edo lekualdatzeko; bai, ordea, lan deialdi publikoen baldintzak aldatzeko. Iragan astean, bertan behera utzi zuen 91 lanpostuko lan deialdia, hizkuntza eskakizun berriek gaur egun gaztelania-ingelesa ereduko eskoletan lanean diren hezitzaileak «desabantailazko egoeran» jartzen dituztelako. Navarra Sumako agintarien ustez, ingelesezko Hello eskoletan lan egiteko ingelesezko C1 maila eskatzea «gehiegizkoa» da, egungo behin-behineko langileei zaildu egiten baitie lanpostu horiek eskuratzea.

MUGIKORTASUNA
Auto gehiago Pio XII.ean eta zabalguneetan

Aurreko gobernu taldeak mugikortasun alorrean eginiko aldaketak ere atzera bota nahi ditu alkateak. Pio XII.aren etorbidea lehengoratzea, adibidez, «lehentasuna» da Maiarentzat, eta dagoeneko iragarri du «aparkatzeko 66 toki gehiago» jarriko dituela etorbide horretan, «inguruko merkataritza elkarteekin adostuta».

Pio XII.ekoak ez ezik, Alde Zaharrean eta inguruko kaleetan eginikoak ere desegin nahi ditu udal berriak: Zabalgunean, esaterako, hainbat neurri ezarri zituen laukoak, oinez ibiltzea atseginagoa eta seguruagoa izan zedin. Lanak martxan ziren -oinezkoentzako eta bizikletentzako espaloiak zabaldu, autoentzako espazioa murriztu...-, baina horiek eteteko agindua eman du alkateak.

POLIZIA EREDUA
Borra luzagarriak itzuli dira udaltzainen eskuetara

Yolanda Barcinaren eta Simon Santamariaren garaiko Udaltzaingo militarizatuaren ereduari berriz heltzeko asmoa igarri zaio Enrique Maiari. Lehen urratsa izan da Patxi Fernandez Hiritar Segurtasuneko alorreko zuzendari izendatzea, Xabier Ibañez Sagardoiren ordez. Fernandezek kargu hori bera izan zuen Barcinaren agintaldian, 2003 eta 2012. urteen artean. Bere lehen erabakia izan da bizikletadun udaltzainen taldea desegitea. Bestalde, Joseba Asironek 2016an agindu bidez kendutako borra luzagarriak erabiltzen hasi da Udaltzaingoa, atzera ere. Txupinazoaren egunean erabili zituzten, Udaletxe plazan, hainbat gaztek ikurrina erraldoi bat atera ez zezaten.]]>
<![CDATA[Eredu talka oholtza gainean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1901/034/001/2019-07-09/eredu_talka_oholtza_gainean.htm Tue, 09 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1901/034/001/2019-07-09/eredu_talka_oholtza_gainean.htm
Udalaren musika eskaintzari dagokionez, trantsizio kutsua igartzen zaio aurtengo egitarauari: aurreko udal gobernu taldeak lotuta utzi zituen sanferminetako kontzertu eta emanaldi gehienak, baina gobernu berriak estilo propioa ezarri nahi izan du, eta aldaketa batzuk egin ditu, festaren bezperan. Nabari da ereduen arteko talka.

2015era arte, Espainiako irrati formulen neurrira diseinatutako programazioa ezarri zuen UPNk. Laukoak, berriz, espezializazioaren bidea urratu zuen, eta musika estiloen arabera banatu zituzten hiriko agertokiak: gazteentzako kontzertuak, Foruen plazan; orkestrak, mariatxiak eta DJak, Gazteluko plazan; munduko musikak, Antoniuttin; jazz musika, Konpainia plazan...

Foruen plazan, «kantitatearen gainetik, kalitatea» lehenetsiko zutela iragarri zuen Iruñeko Udalak; hortaz, kontzertu eskaintza osoa sei egunetan bildu zuten -uztailak 6, 7, 11, 12, 13 eta 14-, egitarau «trinko eta erakargarria» osatze aldera. Bestalde, pluraltasuna eta oreka bermatu nahi izan dituzte: tokiko artisten eta kanpokoen artean, emakumezko eta gizonezko musikarien artean, artista gazteen eta beteranoen artean, estiloen eta hizkuntzen artean...

Navarra Suma alkatetzara iritsita, ordea, eredua aldatzeko asmoa agertu zuen udalak, eta kontzertu gehiago txertatu zituen egitarau ofizialean. Besteak beste, Carolina Durante pop talde madrildarraren emanaldia gehitu zion Foruen plazako eskaintzari -bihar joko dute-.

Azken egunetako kontzertuei dagokionez ere, nabari da estilo eta doinu kontrajarrien arteko talka: sanferminen lehen egunean, adibidez, Efecto Mariposa eta Soraya pop artista espainiarrak igo ziren oholtza gainera, baina ez zuten Foruen plaza betetzea lortu. Aurtengo festetako kontzertu jendetsuena, oraingoz, Koma metal talde nafarrarena izan da. Igande gauean jo zuten, Mafalda rock talde valentziarrak lagunduta, eta jendetza erakarri zuten.

Sei urteko etenaldiaren ostean, 2018an itzuli zen Burlatako taldea agertokietara. Igandean, emanaldi indartsua eman zuen Brigi Duque, Natxo Zabala, Juan Carlos Aizpun eta Rafa Redinen taldeak; hogei urteko ibilbide osoko kantuak eskaini zituen.

Musikak ez du etenik

Datozen egunetan, Carolina Duranterenaz gain, kontzertu hauek hartuko ditu Foruen plazak: Hagoan eta Huntza (osteguna), Ayax & Prok eta La Furia (ostirala), Gatibu eta La Ira (larunbata) eta Javier Erro (igandea).

Herri Sanferminen gune alternatiboetan ere eskaintza zabala prestatu dute. Gaur, esaterako, Odolkiak Ordainetan, Kaleko Urdangak, Marianitoz Blai eta DJungle taldeen doinuekin blaituko dute Errekoleten plaza. Bihar, berriz, reggae gaua eginen dute, eta, datozen egunetan, Leihotikan (osteguna) eta Trikidantz (igandea) talde ezagunek joko dute agertoki horretan.]]>
<![CDATA[Poliziaren alarde tradizionala]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2026/038/001/2019-07-07/poliziaren_alarde_tradizionala.htm Sun, 07 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/2026/038/001/2019-07-07/poliziaren_alarde_tradizionala.htm
Eta nabari da (des)aldaketa. Lehen egunetik sumatu dugu, aurten bai, honako hauek direla pertsona normalentzako festa normalak: Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak, Foruzaingoak eta Udaltzaingoak, esaterako, normaltasun osoz okupatu dituzte aldirietako errepideak eta erdiguneko karrikak, eta jada ahaztua genuen normaltasunez oldartu zaizkie herritarrei. Garai batean oso ohikoak ziren borra luzagarriak ere erabili dituzte, normal-normal, jendea kolpekatzeko. Eta herritar soilak bakarrik ez: ikurrina balkoira atera nahi duten zinegotzi abertzaleei ere egurra eman die Normaltasunaren Poliziak, garai batean HBko hautetsiekin egiten zuten legez.

Finean, nostalgiko hutsak baitira Iruñeko agintari berri-zaharrak: atzera egin nahi dute, Barcinaren garaiko -edo, are, Alfredo Jaimeren urteetako- revival bat egiteko. Ahaztu Stranger Things, ikuskizun nostalgikorik onena egunotan ikusiko baitugu, Iruñean. Itzuli da 90eko hamarkada, eta, horrekin batera, baita pertsona normalen sanferminak ere.]]>
<![CDATA[Debekuak eztanda egin dio Maiari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/042/001/2019-07-07/debekuak_eztanda_egin_dio_maiari.htm Sun, 07 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1960/042/001/2019-07-07/debekuak_eztanda_egin_dio_maiari.htm
Irudi hori kosta ahala kosta saihestu nahi zuen alkateak, eta gogotik ahalegindu zen: foruzainak bidali zituen udaletxe inguruko teilatuak zaintzera, 2013an ikurrin erraldoi bat alderik alde zintzilikatu zuten arrantzale bizardunekin gertatutakoa errepika ez zedin. Aurten, baina, arrantzaleak ez zeuden eraikinen gainean, behean baizik: bi kanabera erabiliz, presoen aldeko pankarta handi bat zabaldu zuten plazaren erdian. Maite zaituztegu. Dispertsiorik ez, irakur zitekeen.

Aurreko egunetan, oihal handiei ezarritako debekua «segurtasun neurri bat besterik ez» zela esan zuen Maia alkateak: «Ez da ikurrinaren kontrako jazarpenik ikusiko, baina pentsa oihal handi horietako batek su hartzen duela. Arrisku handiko egoera sor daiteke». Hori dela eta, ikur eta oihal txikiak baimenduko zituela esan zuen. Udaltzainek eta foruzainek, baina, ez zuten hori betetzeko asmorik agertu: Txapitela eta Mercaderes kaleetan, Gure ikurren alde lelopean antolatutako kalejiran parte hartzen ari zen lagun talde bat geldiarazi, eta ikurrinak konfiskatu zizkieten. 150 bat ikurrin atxiki zituen Foruzaingoak. Hala ere, gazteetako batzuek lortu zuten polizia hesia gainditu eta Udaletxe plazaraino ikurrinekin sartzea. Ez ziren bakarrak izan.

11:56an agertu ziren ikurrik handienak, suziriak eztanda egiteko lau minutu falta zirela. Plaza inguruko arkupeetan dauden lokaletako batetik atera zituzten bi bandera handi -ikurrin bat eta Nafarroako bandera bat-, segurtasun indarren kolpe eta bultzaden artean. Kaleko jantzita zihoazen hainbat polizia saiatu ziren banderei bidea ixten, eta borra luzagarriekin oldartu zitzaizkien gazteei -defentsa mota hori ez erabiltzeko agindua eman zion Joseba Asiron alkate ohiak Iruñeko Udaltzaingoari 2016an-.

Kaleko jantzitako poliziek, azkenik, ezin izan zioten jende oldeari eutsi, eta bandera erraldoiak berehala zabaldu ziren plazan. Horiekin batera, Gaztetxeak bizirik idatzirik zuen pankarta beltz handi bat ere atera zuten zenbait gaztek.

Kolpeak zinegotziei ere

Poliziaren bortizkeria ez zen plazara mugatu. Udaletxe barruan ere, udaltzainak bortxaz oldartu ziren ikurrina erakutsi nahi izan zuten zinegotzien kontra: iletik tiraka, bultzaka eta kolpeka. EH Bilduko Maider Beloki, Amaia Izko eta Eva Aranguren arrastaka irtenarazi zituzten udaletxeko balkoitik, eta baita Geroa Baiko Itziar Gomez ere. Udaltzain eta foruzainen jokabideak Yolanda Barcinaren agintaldia ekarri zien gogora zenbait eleduni.

Joseba Asironek eta Itziar Gomezek salatu zuten gertatutakoa, eta gogorarazi zuten 1977tik ateratzen dutela zinegotziek ikurrina balkoi horretara. Asironek azaldu zuenez, iritsi berritan ohartu ziren EH Bilduko zinegotzien balkoian soilik zeudela udaltzainak uniformez, eta galdetu ere egin omen zieten zergatik zeuden han, baina ez ei zuten erantzunik jaso: «Gu zertan ari ginen begiratzen zuten etengabe. Aldiz, UPNko bi zinegotziak arazorik gabe irten dira balkoira».

Geroa Bai eta EH Bildukoen kasuan, ordea, udaltzainek ikusi zutenean Maider Belokik ikurrin bat ateratzeko asmoa zuela, indarrez eta bultzaka sarrarazi zituen berriz udaletxe barrura. «Une gogorrak eta tristeak» izan zirela salatu zuen Gomezek. «Lotsagarria eta kezkagarria da zinegotziok jasotako tratua. Dena den, badakit udaltzainak aginduak betetzen ari direla. Kezkagarria da Navarra Sumak hiri honetan inposatu nahi duen ikuspegi bakarra».

Navarra Sumako hautetsiek, aitzitik, oso bestelako ikuspegia eman zuten. Maia alkateak Navarra Television katean aitortu zuen ez zela «gertatutakoaz jabetu ere egin», baina zinegotzi abertzaleen jarrera txarretsi zuen: «Asiron alkate ohia nigana etorri da, errieta egitera, eta horrek agerian uzten ditu jende honen jokamolde zakarrak. Tentsioa sortu nahi izan dute, Nafarroakoak ez diren ikurrak inposatuz». Alkateak gaineratu zuen Udaltzaingoaren egitekoa dela «legea betearaztea», eta bide horri eutsiko diotela: «Inposizio horrekin tematzen badira, ez diegu utziko». Navarra Sumako zinegotzi Fermin Alonso harago joan zen, eta «udaltzainei eraso egin izana» leporatu zien EH Bilduko eta Geroa Baiko zinegotziei.

La Pamplonesaren suziria

Alkatearen debekuak eta Poliziaren oldarraldiek eragindako tentsio uneek amatatu egin zuten La Pamplonesa udal musika bandaren protagonismoa. Jesus Garisoainek eta Jose Andres Palaciosek, La Pamplonesaren zuzendariordeak eta presidenteak hurrenez-hurren, ohiko agurra egin zioten festari, gaztelaniaz lehenbizi, eta euskaraz gero: «Iruindarrok, gora San Fermin!».

Ehun urte bete berri ditu La Pamplonesak, eta horren karira, musika bandarekin lotura duten hainbat pertsonari ere aukera eman zieten txupinazo nagusiaren osteko suziriak botatzeko; besteak beste, Jose Vicent Egea zuzendariari eta Carmen Barasoain, Luis Sanmartin eta Mikel Juaniz musikari beteranoei.]]>
<![CDATA[«Asko dira zezenketez paso egiten duten peñakideak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1958/044/001/2019-07-07/asko_dira_zezenketez_paso_egiten_duten_peakideak.htm Sun, 07 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1958/044/001/2019-07-07/asko_dira_zezenketez_paso_egiten_duten_peakideak.htm
Protesta eginen duzue gaur iluntzean, zezen plazan sei animalia hiltzen dituzten une berean...

Bai, horixe azaleratu nahi izan dugu. Zezen plazan dagoen jendetzak hilketa bat txalotzen duen bitartean, gu dibertitu eginen gara. Horregatik, festa giroan eginen dugu kalejira, Udaletxe plazatik Errekoleten plazara: Zaldieroak diseinatutako pankarta atera, eta elektrotxarangaren erritmora dantza eginen dugu. Deialdia erraza da, jendeak gogoan izan dezan: 7-7-7, zazpigarren hilabetearen zazpigarren egunean, 19:00etan.

Zezenketak debekatu nahi dituzue, baina entzierroez ez duzue ezer esan. Zergatik?

Lehentasun kontua da. Krudelkeria handieneko jardueretan jarri dugu indarrik handiena. Entzierroetan ere tratu txarra jasotzen dute animaliek, jakina, baina ez da gauza bera: Zezen plazakoa sarraski bat da. Erromatar Inperioaren garaiko koliseoa dirudi. Halako ikuskizun bat anakronikoa da gaur egun. Entzierroak, berriz, eztabaida propioa eskatzen du, eta helduko da hori ere, baina gure lehentasuna da zezenketak bukatzea.

Baina animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak oso errotuta daude Iruñean. Urrun ikusten duzue helburua?

Ez hainbeste, ez. Azken batean, gure leloan argi diogu: Iruñea ez da zezenketazalea, festazalea baizik. Jende asko dago zezenketen aurka, entzierroen kontrakoak hainbeste ez badira ere. Ostalaritzaren, merkataritzaren eta turismoaren sektoreek ere argi dute hori: Iruñean, hobekien saltzen dena entzierroa da. Zezenketen joera, aldiz, beheranzkoa da. Dekadentzia betean dago. Peñek ere kontraesan ugari dituzte: askok ez dituzte zezenketak maite, baina plazara joaten dira merendua egitera, mozkortzera eta abestera. Noiz arte jarraituko dute kontraesan horiei eusten? Ez dakit, baina ez dirudi luze joko duenik. Lizarrako La Bota peña, adibidez, aitzindaria izan da hango jaietan, zezenketei uko eginda.

Iruñeko peñekin hitz egin duzue, zuen aldarrikapenak azaltzeko?

Bai, bilerak egin ditugu, eta txosten bat helarazi genien. Peñaz peña auzia azaltzen joateko aukera ere eman ziguten. Hortaz, jarrera ona erakutsi dute. Peñetako arduradunek onartu digute, orain edo gero, heldu beharko diotela eztabaida horri, gero eta gehiago direlako peñakide antitaurinoak. Asko dira zezenketez paso egiten duten peñakideak. Aurreko batean, peña bateko presidenteak kontatu zigun 450 bazkide direla, eta horietatik 60 besterik ez doazela zezenketak ikustera.

Festaren eredua berriz planteatu behar dela uste duzue?

Erabat. Torturak eta tratu txarrek ezin dute ezein jaialdiren oinarrian egon, eta horrek eskatzen du planteamendua berritzea, egitarauari dagokionez, alternatibak planteatuz, bai eta eredu ekonomikoari dagokionez ere. Azken urteetan, turismoak behera egin du nabarmen, eta agentzia batzuk hasiak dira sanferminei boikota egiten, animalen aurkako krudelkeriagatik. Horri guztiari buruz gogoeta egin beharko du hiriak, sanferminak hondoratzerik nahi ez badu.

Orain arte, antitaurinoei egiten zitzaien kritika zen «kanpotarrak» zirela. Azken urteetan sortutako taldeek frogatu duzue hori gezurra dela, ezta?

Bai. Aspaldi, atzerriko ekintzaileak etortzen ziren animalien aurkako tratu txarren kontra protesta egitera, eta askok horri esker ireki genituen begiak. Hemengo jende asko konturatu zen zerbait egin beharra zegoela eta batera lan egin behar genuela. Iruñean, hainbat talde sortu dira azken urteetan, eta ikuspegi propioa eman diote borroka horri. Hori ezinbestekoa da tokiko jendearekin konektatzeko. Zezenketei eta entzierroari buruzko eztabaidak desberdintzea, adibidez, lorpen handia izan da. Askok eskertu digute auzia horrela planteatu izana.]]>
<![CDATA[Zubi gainean, berdintasunez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1891/005/001/2019-07-04/zubi_gainean_berdintasunez.htm Thu, 04 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1891/005/001/2019-07-04/zubi_gainean_berdintasunez.htm
Zubi gainean dantzatzeko, ohiko prozedurari eutsi diote ezpata dantzari gazteek: 18 urte ingururekin hasten dira entseguetara joaten, eta, ezpata dantzari beterano batek erabakitzen duenean bere postua uztea, entseguetan denbora luzeena daraman dantzari gazteak betetzen du hutsune hori.

Aurten, zehazki, bost ezpata dantzarik erretiroa hartu dute, eta horrek bide eman die beste horrenbeste dantzariri jendaurrean estreinakoz dantzatzeko. Ekainean hasi ziren elkartzen, taldea antolatzen eta aurtengo sanferminetako dantzaldia prestatzen, baina dantzari berriek hiru urte daramatzate jada taldearen entseguetan parte hartzen. Orain heldu zaie aukera.

Guztira, hamabost ezpata dantzari izanen dira Onin ibaiaren ertzetan arituko direnak. Unai Gurrutxaga, Igor Gurrutxaga, Fernando Etxegarai, Martin Etxegarai, Mikel Arriola, Andoni Arriola, Xabier Arriola, Bittor Etxabide, Jon Erro, Alaitz Etxabide, Maddi Taberna, Mikel Maia, Xuban Larretxea, Fred Ramos eta Leire Pastor izanen dira aurtengoak. Dantza taldeko iturriek BERRIAri jakinarazi diotenez, dantzari berri guztiek, gizonezko nahiz emakumezko, «naturaltasun osoz» egin dute zubi gainean dantzatzeko urratsa. Berdintasunaren bideak atzerakorik ez duela frogatuko dute.

Egun handia, igandean

Uztailaren 6an abiatuko dira sanferminak Lesakan -nahiz eta txosnetako egitarau alternatiboak bihar duen lehen eguna-; edonola ere, festen egun handia igandekoa izanen da. Dantzariek 08:00etan ekinen diote egun osoko lanari: goizean, gurutzeak eginez ibiliko dira prozesioan. Horren ostean, zeharkakoa dantzatuko dute, plazan, eta zubigainekoa, erreka ertzean.

XV. mendean Lesakako auzoek sinaturiko bake itunaren oroigarria da zubigaineko dantza. Hori dantzatu ostean, eta dantzariak zubi gainean dauden bitartean, bandera airean ibiltzen dute. Gero, dantza bera eskaintzen dute plaza zaharrean, ikurra udaletxera eraman aurretik. Arratsaldean, ostera, beste dantza batzuk egingo dituzte: zantzo-monona, esku dantza, aurreskua, jota eta arin-arina, besteak beste.

]]>
<![CDATA[Lehen aldiz, emakumezkoek ere dantzatuko dute Lesakako zubigainekoa]]> https://www.berria.eus/albisteak/168420/lehen_aldiz_emakumezkoek_ere_dantzatuko_dute_lesakako_zubigainekoa.htm Wed, 03 Jul 2019 07:16:17 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/albisteak/168420/lehen_aldiz_emakumezkoek_ere_dantzatuko_dute_lesakako_zubigainekoa.htm <![CDATA[Pribatutasun digitala, biluzik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1901/006/001/2019-07-02/pribatutasun_digitala_biluzik.htm Tue, 02 Jul 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1901/006/001/2019-07-02/pribatutasun_digitala_biluzik.htm
Arrietarena ez da kasu bakarra. Azken hilabeteetan, Euskal Herriko ehunka Internet erabiltzailek jaso dituzte antzeko eskutitzak. Denek dute ezaugarri komun bat: wifi zerbitzua Euskaltel enpresarekin kontratatua dute. Guztiei leporatzen diete pelikularen bat edota telesailen bat deskargatu eta P2P programen bidez partekatu izana —Bittorrent, Ares, Utorrent eta horrelako programak, artxiboak jaitsi eta partekatzeko erabiltzen direnak—.

Oraingoz, bi abokatu bulegotatik heldu dira gutunak: Bilboko bat eta Alacanteko (Herrialde Katalanak) beste bat. Pelikulen eta telesailen ekoiztetxeen izenean ari direla diote, eta hamar bat film eta pare bat serie dira ustez legez kanpo deskargatu eta zabaldu direnak: Once Upon A Time In Venice, Lady Bloodfight, A Family Man, I Feel Pretty, Colossal, Status Update, Singularity, Beast Of Burden, The Titan eta Wind River, besteak beste. «Ez dira sona edo arrakasta handiko pelikulak, inondik inora», dio Arrietak: «Deskargatu dudala dioten film hori bera, The Titan, ez nuen inoiz aditua, abokatu horren gutuna jaso nuen arte».

Gutunez gain, salaketak ere jarri dituzte film ekoiztetxeek, eta batzuek bidea egin dute auzitegietan. Ekainaren 28an, esaterako, Bilboko Merkataritza arloko 2. epaitegiak atzera bota zuen Euskaltelen erabiltzaile baten kontrako salaketa. Ekoiztetxeak leporatu zion Lady Bloodfight pelikula deskargatu eta partekatu izana Euskalteleko router gailu baten bidez. Epailearen aburuz, ordea, salatzaileak ez zuen «ahalegin txikiena ere egin erreklamatzen duen diru kopurua [150 euro] justifikatzeko». Hortaz, erabiltzailea absolbitu egin zuen.

Ekoiztetxeek Euskaltelen router gailuen IP helbidea erabiltzen dute froga modura. Zenbaki hori erregistratuta gelditzen da, baina informazio konfidentziala da, eta konpainiek ezin dituzte datu horiek eman, epaile baten aginduz ez bada.

Kasu honetan, Euskaltelek bere erabiltzaileen IP helbideak Bilboko 2. Merkataritza epaitegiari eman zizkion, epaileak hala aginduta.

Abokatuen eskutitza jasota, erabiltzaile ugarik nahiago izaten dute auzia errotik moztu, xantaiari men eginez, auzitara ez iristeko: «Askok nahiago izan dute dirua ordaindu, korapilo juridikoa saiheste aldera, baina guk ez dugu estortsio mota hori onartu nahi», azaldu du Arrietak. Ekoiztetxe eta abokatuei egozten die «teknika mafiosoak» erabili izana: «Eskutitza bidali ostean ere, behin eta berriro deitzen dute telefonoz, pagatu behar dugula esanez».

Indarrak batu eta erantzun kolektiboa emateko, plataforma bat sortu dute Euskaltelen erabiltzaileek. Helbide elektroniko bat ere badute, gutuna jaso dutenak haiekin harremanetan jartzeko: defensaeuskaltel@gmail.com. David Maeztu abokatu errioxarrak, zeina pribatutasun digitalaren esparruan aditua baita, doan eskaini dizkie aholkularitza eta defentsa juridikoa. Argi dute lehen urratsa: «Ez dugu ordainduko. Finean, haiei interesatzen zaiena ez da epaiketara iristea, jendeak aurretik pagatzea baizik».

Euskaltelen jarrera, auzitan

Euskaltelek ere esku hartu du auzian: gutunak igorri dituzten ekoiztetxeetako baten aurkako salaketa jarri du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, pribatutasunari buruzko araudia urratu duelakoan. Zehazki, Venice PI enpresa salatu du: «Erabiltzaileen datuak epailearen esku egonda ere, ekoiztetxea ez da libre datu horiekin zer egin erabakitzeko».

Euskaltelek ohar batean gaineratu du ez dituela bezeroen datuak bere borondatez eman: «Informazioa entregatu dugu soilik auzitegiek hala eskatutakoan. Ez dugu baloraziorik egiten erabiltzaileek egindako deskargen zilegitasunari buruz».

Plataformako kideek, ordea, gogor kritikatu dute Euskaltelen jokabidea, uste baitute «xantaiaren aurrean babesgabe» utzi dituela. «Beste konpainia batzuek, antzeko salaketen aurrean, uko egin diote informazio hori emateari; behar bezala defenditu dituzte bezeroen eskubideak, eta auzia Europako Batasuneko Justizia Auzitegira eraman dute», azaldu du Arrietak. Euskaltelek jarritako salaketa, berriz, «aurpegia zuritzeko estrategia bat» dela uste du: «Polemika piztu denean jo dute Datuak Babesteko Espainiako Agentziara, baina horrek ez du eraginik izango. Laguntza eman nahi badute, jar daitezela gurekin harremanetan, eta lagundu gaitzatela auzitegietan».]]>
<![CDATA[«Irabazleen historia», auzitan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1946/012/001/2019-06-30/irabazleen_historia_auzitan.htm Sun, 30 Jun 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1946/012/001/2019-06-30/irabazleen_historia_auzitan.htm
2022an bosgarren mendeurrena beteko da, eta horren karira, ekitaldi ugari antolatu dituzte bai Espainiako Gobernuak eta bai Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat erakunde publikok. Instituziook prest dute jada datozen hiru urteetako ospakizunen egitaraua; besteak beste, erakusketak, musika emanaldiak, antzezlanak eta omenaldiak antolatu dituzte. Baita 25 milioi euroren aurrekontua duen pelikula bat ere.

Elkano eta Magallaesena lorpen handia izan zela azpimarratu dute batzuek eta besteek: Madrilentzat, «Elkanorena da Espainiako armadak inoiz egindako balentriarik handiena»; Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Getariako Udalak sortutako Elkano fundazioaren arabera, berriz, «euskaldunak bereizten gaituen indarraren, ausardiaren eta itsas teknologia aurreratuenari buruzko ezagutzaren ikurra da». Hainbat ikerlari, irakasle eta eragile sozialen ustez, ordea, getariarraren «balentria» goratu bainoago, «historia eurozentristaren inguruan gogoeta» egiteko aukera ematen du bosgarren mendeurrenak.

Hori dela eta, Elkanori Bira herri ekinbidea sortu dute hainbat sektoretako ehun bat eragilek, «orain arte historiak isilarazitakoak» lehen lerrora ekartzeko: «emakumeak, herri indigenak, eta inperialismoaren kalteak zuzenean sufritu eta sufritzen dituztenak».

Manifestu bat eta egitasmoarekin bat egin dutenen zerrenda ere argitara eman dituzte elkanoribira.eus webgunean. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Santiago Alba Rico filosofoa, Uxue Alberdi eta Miren Artetxe bertsolariak, Amelia Barquin eta Asier Blas EHUko irakasleak, Eñaut Elorrieta eta Patxi Saiz musikariak, June Fernandez eta Edurne Elizondo kazetariak, Kattalin Miner, Hedoi Etxarte eta Iban Zaldua idazleak, eta Gorka Arrese eta Joxemari Esparza editore ohiak.

Elkarteei dagokienez, berriz, ekinbideari atxikimendua adierazi diote, besteak beste, LAB eta ELA sindikatuek —azken horrek, Manu Robles Arangiz fundazioaren bidez—, Euskal Herriko Bilgune Feministak, Euskadi-Cuba elkarteak, Askapenak, Komite Internazionalistek, Euskal Herrian Euskarazek, KEM-MOC talde antimilitaristak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeek.

Sinatzaileek salatu dute erakunde publikoek Magallaes eta Elkanoren espedizioaren bosgarren mendeurrena erabiltzen ari direla «historia moldatzeko, gaur egungo interes politiko eta ekonomikoen arabera». Hori guztia «Euskal Herriaren izenean» ez egitea galdegin dute: «Joan Sebastian Elkano heroi gisa aurkezteak eta saltzeak, boterearekiko eta interes politikoekiko loturetatik aparte, gure historiaren jabe ez izatera zigortzen gaitu».

Ekinbideko arduradunen arabera, Elkano ez zen izan «erakutsi zaigun itsasgizon eta merkatari eredugarria»: «Oran hiriaren konkistan aritu zen, Cisneros inkisidore handiarekin batera, eta 1519. eta 1522. urteen arteko bidaia hartan ere, hildakoak eta bortxatuak utzi zituen batean eta bestean, bidaide izan zituen Antonio Pigafettaren eta Francisco Alboren egunerokoek erakusten duten moduan». Hori dela eta, uste dute Elkano eredu gisa aurkeztea «zentzugabekeria» dela.

Historiografia berri bat

Espainiako Gobernuak Defentsa Ministerioaren esku utzi ditu Elkanoren espedizioaren V. mendeurrenaren antolaketa lanetako asko. Hartara, efemeride kulturalaz harago, Espainiako armada goraipatzeko aitzakia bihurtu da ospakizuna. Eusko Jaurlaritzak eta diputazioek sustatutako ekitaldiei dagokienez, berriz, Elkanori Bira ekinbideak uste du erakundeek «Euskal Herriaren enbaxadore» bihurtu nahi dutela esploratzaile getariarra, «Basque Country around the world leloa saltzeko».

Horren aurrean, «historiari begiratzeko beste modu bat» planteatzen dute ekinbideko kideek: «Historia ezin da nazionalismo neokoloniala sustatzen duten interes enpresarial edo politikoen menpe jarri, europar konkistatzaileek 'aurkitutako' lurrak eta menperatu zituzten pertsonak ez baitira abentura epikoak edertzeko apaingarriak».

Horregatik, bestelako politika kultural baten aldeko aldarria egin dute: «Mezenasgo zehatzek sustatutako politika kulturalen eredu hau arbuiatzen dugu; lobby turistikoen, promotoreen, kontsultarien, enpresa taldeen, fundazioen eta iritzi korronteen esku baitaude». Are: egungo kultur ereduak «merkatuaren logika» sustatu eta «pentsamendu kritikoa» alboratzen duela azpimarratu dute.

Finean, Elkanori Bira ekinbidearekin bat egin dutenek baztertu nahi dute «irabazleek idatzitako historia»: kontakizun hori «ikuspegi kritikoarekin» aztertzea galdegin diote gizarte osoari, «zapaltzailerik eta zapaldurik gabeko etorkizun berri bati ateak irekitzeko».]]>
<![CDATA[«Niri erdaraz egidazu»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/009/001/2019-06-27/niri_erdaraz_egidazu.htm Thu, 27 Jun 2019 00:00:00 +0200 Ion Orzaiz https://www.berria.eus/paperekoa/1877/009/001/2019-06-27/niri_erdaraz_egidazu.htm
Euskararen Telefonoa zerbitzuaren eta Akuilari sakelako aplikazioaren bitartez iaz jasotako bizipenekin osatu dute bilduma, eta ondorioztatu dute eskubide urratzeek administrazioaren esparru guztiak blaitzen dituztela: «Diskriminazio kasuak jaso ditugu osasun zerbitzuetan, segurtasun arloan, justiziaren eremuan, administrazio jarduera orokorretan, hezkuntzan, aisialdian, hedabideetan, eta kontsumo harremanetan ere bai».

Txostena taxutzeko garaian, bestalde, bost administrazio hartu dituzte ardatz gisa: Frantziako eta Espainiako gobernuak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta udalak. Frantziari dagokionez, «hezkuntza sistemari jarritako trabak» nabarmendu ditu Behatokiko zuzendariak: «Brebeta eta baxoa euskaraz egiteko oztopoak, ikastoletan lanpostuen murrizketak... Adibide ugari ditugu». Espainiaren kasuan, berriz, «gaztelania ezagutzeko derrigortasuna, konstituzioan ezarria, herritarren eskubideen gainetik» jarraitzen duela.

Nafarroari dagokionez, berriz, Behatokiko arduradunek salatu dute azken urteetan lauko gobernuak ez duela «aurrerapauso nabarmenik» eman lan deialdi publikoen auzian: «Are okerrago, sistematikoki ez da puntuatu euskara eremu ez-euskalduna deiturikoan: alemana, frantsesa eta ingelesa balioetsi dituzte, baina euskara, ez».

Petriatiren esanetan, Eusko Jaurlaritzak eta haren mende dauden erakundeek ere ez dute herritar guztien «aukera berdintasuna» bermatu: «Osasun arretan, Ertzaintzarekiko tratuan eta enplegu zerbitzuetan antzeman dituzte hutsuneak herritarrek».

Administrazio zerbitzuetatik kanpo, berriz, kezka azaldu du Behatokiko arduradunak, ingelesak eta atzerriko beste hizkuntzek «gero eta presentzia handiagoa dutelako» merkataritzan, ostalaritzan eta aisialdirako eskaintzan, eta, horren ondorioz, euskara «ikusezin» bihurtzen ari delako: «Hedatzen ari da ingelesa erabiltzeko ohitura, bai proiektu edo egitasmoei izena jartzeko orduan, bai eta turismoa erakartzeko unean ere».

Protokoloa, udaletara

Egoera onbideratze aldera, administrazio guztien inplikazioa galdegin du Petriatik, baina hizkuntza eskubideen esparruan udalek duten garrantzia nabarmenduta. «Hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko, administrazio guzti-guztiek hartu beharko dituzte neurriak, baina auziak dimentsio garrantzitsua hartzen du udalen eremuan: erakunde horiek dira herritarrek jotzen duten lehenengo atea, eta hurbilen duten erakundea».

Hain zuzen ere, tokiko administrazioetan antzemandako bazterketa kasuak konpontzeko helburuarekin, Kontseiluak neurri sorta aurkeztuko du Euskal Herriko udaletan udazkenean, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aintzat hartuta.]]>