<![CDATA[Iosu Alberdi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 27 Jun 2022 20:22:29 +0200 hourly 1 <![CDATA[Iosu Alberdi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Estatuaren biktimak aitortzeko «urrats instituzional garrantzitsuak» nabarmendu ditu Foro Sozialak]]> https://www.berria.eus/albisteak/215179/estatuaren_biktimak_aitortzeko_urrats_instituzional_garrantzitsuak_nabarmendu_ditu_foro_sozialak.htm Mon, 27 Jun 2022 15:28:32 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/albisteak/215179/estatuaren_biktimak_aitortzeko_urrats_instituzional_garrantzitsuak_nabarmendu_ditu_foro_sozialak.htm <![CDATA[Presoak eztabaidagai]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/007/001/2022-06-26/presoak_eztabaidagai.htm Sun, 26 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1944/007/001/2022-06-26/presoak_eztabaidagai.htm
1990eko hamarkadan martxan jarritako dinamiken bidetik, 1996ko urtarrilean txandakako gose greba bat hasi zuten EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek, kartzeletako baldintzak salatzeko eta sakabanaketaren amaiera exijitzeko. Egitasmo harekin batera, «kartzeletako frontearen» ekintza ezagunenetako bat egin zuen ETAk: Jose Antonio Ortega Lara Logroñoko espetxeko funtzionarioa bahitu zuen, 1996ko urtarrilaren 17an.

ETAk sakabanaketa amaitzeko exijitu zion Espainiako Gobernuari, funtzionarioa askatzearen truke. Hala zioen Egunkaria-ri bidalitako agiriak: «Gobernu espainiarrak Espetxe Erakunde delakoaren bidez eta gartzeleroak buru dituelarik bideratzen duen estrategia errepresiboa bertan behera utziz gero ETAk neurri bereko keinua egingo luke, gartzela funtzionarioak ez liratekeelarik gehiago bere ekintzen helburu izango».

Espainiako Gobernuak, ordea, ez zien erantzun ETAren mehatxuei. Felipe Gonzalez azkenetan zen Moncloan, eta Jose Maria Aznar popularraren ailegaerak ez zuen elkarrizketaren bidea ireki. PPko buruak Jaime Mayor Oreja izendatu zuen Barne ministro, eta, espetxe politika berri bat ezartzearen aldeko adierazpenak egin arren, ez zen gainerako alderdiek esperotako urratsik iritsi.

Pauso bakanetako bat 32 euskal preso mugitu izana izan zen, ETAk ekainaren 23an astebeteko su etena iragarri ostean. Moncloak azaldu zuen, ordea, horren arrazoia Eusko Legebiltzarraren erabakia zela, eta ez ETAren iragarpena. Izan ere, legebiltzarrak espetxe politikaren inguruko eztabaida hasi zuen 1995ean, eta presoak hurbiltzearen alde egin zuen ganbera hartako Giza Eskubideen Batzordeak.

Batzordeko buru Jose Antonio Rubalkabak euskal preso guztiak hamalau espetxetan batzeko plan bat aurkeztu zion Mayor Orejari, eta, ministroaren urrats falta zela medio, afera Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Batzordera eramateko prest ere agertu zen.

Artean, Ortega Lara bahituta zegoen, eta hura askatzeko urratsak eta presoen sakabanaketa atzean uzteko eskaerak ugaritzen ari ziren. Bahiketa amaitzeko «mugimenduak» eskatu zizkion Eusko Jaurlaritzako lehendakari Jose Antonio Ardanzak Mayor Orejari, eta antzeko mezuak zuzendu zizkioten EAko, PSE-EEko eta Ezker Batuko hautetsiek eta Elkarriko kideek ere. Herri Batasuneko Mahai Nazionalak, berriz, elkarrizketaren bidea jorratzeko eskatu zion Madrili, Ortega Lararen bahiketa «epe laburrean» amaitzeko.

Une hartan, baina, bestelakoa zen Mayor Orejaren jarrera: ez zuen «gizatasun arrazoiengatik ere» presorik gerturatuko. Beraz, gobernuak ez zuen pausorik eman, eta ETAk ez zuen funtzionarioa askatu. Kontrara, kartzeletako langileen aurkako kanpainari eutsi zion, eta, besteak beste, Javier Gomez Elosegi Martuteneko espetxeko psikologoa hil zuen 1997ko martxoaren 11n.

Kanpaina haren parte izan zen Blancoren hilketa ere, uztailaren 12an. «Eskuetan dituen borrokalariak suntsitzeko estrategiari utzi diezaion Gobernuari egindako presio neurri» gisa definitu zuen ETAk. Ekintza hark, baina, aurkako eragina izan zuen une hartan. Ajuriaeneko Ituneko alderdiek erabaki zuten espetxe politika beren arteko negoziazioetan tratatzea, Giza Eskubideen Batzordearen lana geldiarazita eta, ondorioz, Herri Batasuna elkarrizketatik kanpo utzita.

Itunaren amaiera

Urtea amaitu aurretik berriz aldatu zen panorama. Azaroan, «kartzeletako fronteko» ekintzak eten zituen ETAk, eta erabaki hartan espetxe politika aldatzeko abagune berri bat ikusi zuten EAJk, HBk, EAk eta EBk. Urratsak eskatu zizkioten Madrili.

Handik hemezortzi egunera, Aznarrek «bana-banako politikaren» alde hitz egin zuen, eta hamasei euskal preso lekualdatuko zituztela adierazi. «Haietako bat Euskal Herritik aterako du, beste sei Euskal Herriratu egingo ditu, hiru Madrildik Logroñora eramango ditu eta beste sei penintsulatik kanpoko espetxeetatik Espainia hegoaldeko kartzeletara eramango ditu», argitaratu zuen Egunkaria-k. Urtea amaitzerako, 26 lekualdatze agindu zituzten.

Mayor Orejak iragarritako espetxe politika «aktiboagoa», baina, ez zen urrutirago iritsi, eta EAJk, EAk eta EBk berriz ekin zioten espetxe politikaren afera Europara eramateko prozesuari, Giza Eskubideen Europako Auzitegira irits zedin. Erabaki hark Ajuriaeneko Itunaren haustura irudikatu zuen, aurka agertu baitziren PP, PSE-EE eta UA, akordioaren «oinarrizko kontsentsuak» hautsi zituztelakoan.

Horrek bestelako bide bat ireki zuen Euskal Herriko politikagintzan. 1998ko martxoan, Ardanzak Amaiera Elkarrizketatu baterako Proposamena aurkeztu zuen, ezker abertzalearekin elkarrizketak sustatzeko asmoz, eta ETAri su eten mugagabe bat eskatuta. Bide hartatik iritsiko zen Lizarrako Akordioa, irailaren 12an. Hartan, gatazkari amaiera emateko elkarrizketa prozesu bat babestu zuten eragile ugarik, eta estatuei negoziatzeko deia egin zieten. ETAk su eten mugagabe batekin erantzun zuen hilaren 16an.

Testuinguru hura baliatu zuen Aznarrek ere «euskal askapen mugimenduaren inguruarekin» harremanetan hasteko; Espainiako Gobernua abenduan bildu zen HBrekin, eta 1999ko maiatzean ETArekin. Aurrez, lau euskal preso gaixo Euskal Herriratu zituen urrian, eta 21 penintsulara mugitu abenduan. Estrategia horrekin bat egin zuen Espainiako Kongresuak ere, espetxe politika aldatzea ebatzita.

Elkarrizketak abiatzearekin batera, urrats gehiago ere iragarri zituen PPren gobernuak: 304 erbesteraturen itzulera maiatzean eta sei presoren Euskal Herriratzea ekainean. Azken pausoa, berriz, 105 preso Euskal Herriko eta inguruko espetxeetara mugitzeko agindua izan zen, irailean. Hala, 1999ko azaroan ETAk su etenaren amaiera iragarri zuenerako, preso gehien lekualdatu zituen presidentea zen Aznar.]]>
<![CDATA[Itzalak argiztatzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/008/001/2022-06-26/itzalak_argiztatzeko.htm Sun, 26 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1944/008/001/2022-06-26/itzalak_argiztatzeko.htm egasus auziak eragindako harrabotsari erantzun nahian, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek bi proposamenen berri eman zien bere bazkide izan daitezkeenei: prest agertu zen Sekretu Ofizialen Legea eta CNIren Kontrol Judiziala Arautzeko Lege Organikoa aldatzeko. Gainerako alderdiek, baina, ez diete sinesgarritasun handirik eman hitz horiei. «Benetako borondatea balu, jada aurkeztuta dagoenaren gainean egingo luke bere proposamena», aurpegiratu dio EAJko diputatu Mikel Legardak. Izan ere, jeltzaleek lege horiek aldatzeko bi erreforma proposamen aurkeztu dituzte Kongresuan. Oraingoz, arrakastarik gabe.

Aldaketak egiteko arrazoiak badaude, Legardaren hitzetan. Ez du hain garbi, ordea, Espainiako Gobernuaren eskutik iritsiko ote diren. Izan ere, Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko lehen proposamena 2016an egin zuen EAJk, eta PSOEk, «aldeko adierazpen publikoak egin bai», baina hura «hiltzen utzi» du. Horren adibide da 2020an aurkeztutako bigarren proposamenari —aurreko legealdia amaitzearekin hil zen lehena— zuzenketak aurkezteko epea oraindik ere irekita egotea.

CNI Espainiako zerbitzu sekretuen kontrolerako legea aldatzeko proposamena, berriz, Sanchezen adierazpenak baino astebete lehenago aurkeztu zuten. Hark ere ez zuen gobernuaren erantzunik jaso. Beraz, Legarda «eszeptikoa» da Sanchezek esandakoekin, eta zalantzan jarri du legealdia amaitu aurretik urratsik egingo ote duten.

«Esaten dute proposamen hobea egingo dutela, eta horregatik ez dutela tramitatuko [EAJren erreforma proposamena]. Guk beti esan dugu benetan hobetu nahi badute nahi adina zuzenketa aurkezteko», argudiatu du Legardak. Izan ere, Sanchezek ez zuen argibiderik eman egiteko prest dagoenaren inguruan; ez proiektu edo proposamen gisa aurkeztuko dituen, ezta zer-nolako aldaketak eragingo dituzten ere. «Badakigu estatuak nola funtzionatzen duen. Eskandalu bat gertatzean, makillaje txiki bat egiten du», kritikatu du EAJkoak.

Beharrak eta oztopoak

1968ko Sekretu Ofizialen Legearen erreformari dagokionez, jeltzaleen asmo nagusia da dokumentuak desklasifikatzeko neurriak egokitzea: «Funtsa da Mendebaldeko herrialde garatuekin parekatzea; epeak amaitzean, sekretuak azaleratzea». Epea 25 urtekoa litzateke sekretu gisa klasifikatuta daudenentzat, eta hamar urtekoa ezkutukoentzat.

Halere, informazioa sekretupean mantentzeko epeei luzapenak ezartzeko aukera jasotzen du proposamenak, Legardaren esanetan: «Gauzaren bat ezingo litzateke argitaratu; instalazio militar delikatuenen eta aginte kontrolen kokapena, edo biziak arriskuan jarri ditzaketenak».

Aldaketa aurrera eramateko, ordea, oztopo bat dago. Erreforma onartzeak eragingo luke, besteak beste, frankismoaren, trantsizioaren, 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpearen eta gerra zikinaren inguruko informazioa argitaratzea. «Hori da benetako eragozpena, iragana argitzea dakarrela».

CNIren kontrolerako lege erreformaren gakoa, berriz, egungo «kontrol kosmetikoa» atzean uztea litzateke, jeltzalearen hitzetan. Horretarako, zerbitzu sekretuen ekinbideen gaineko kontrol handiagoa eskatu du, batez ere herritarren oinarrizko eskubideei eragiten badiete. Bidea litzateke CNIk auzitegiei adieraztea «zein metodo erabilita» gauzatuko dituzten euren lanak; hau da, baliabideak zehaztea.

Legardaren ustez, independentisten aurkako espioitzak baimendu zituen epaileak ez zuen Pegasusen moduko tresna baten gaitasunaren berri: «Ziur naiz epaileak ezetz esango lukeela oinarrizko eskubideetan hala sartzen den neurri bat eskatuz gero. Estatu diktatorial bateko neurria baita». Gogoratu du entzuketa bat egitetik harago doala Pegasusen moduko malware baten gaitasuna: «[Ikertuaren] bizitza pribatuan sartzen zara egunean 24 orduz. Oso gogorra da».

Beraz, halako tresnak erabiltzearen aurka agertu da Legarda: «Ez da zilegi. Demokrazia liberaletan, helburuek ez dituzte metodo guztiak justifikatzen».

Kontrol judizialak huts egin ez dezan, beste bi neurri ere proposatu dituzte. Batetik, erabaki hori hiru epailek aho batez hartu beharra, «exijenteagoa» izateko. Bestetik, kontrola luzatzea. Hau da, baimendutako epeak amaitzen diren bakoitzean —hiru hilabetekoak izan ohi dira—, CNIk eginiko lanaren eta erabilitako metodoen gaineko txosten bat aurkeztu beharko luke.

Kontrol politikoa

Kontrola ez da judiziala soilik, baita politikoa ere. Espainiako gobernuburua da zerbitzu sekretuen ekintzen azken erantzulea, Sanchezek adierazi arren ez zuela independentisten aurkako espioitzaren berririk. «Ez bazuen [informaziorik], larriagoa da. Larriena ez bailitzateke arma bat izatea, baizik eta arma hori azken arduradunak jakin gabe erabiltzea», azaldu du Legardak. Halere, hark «zalantzan» jarri ditu presidentearen hitzak, eta, berriz halako argudioak ematea eragozteko, CNI presidentetzaren ardurapean jartzea proposatu du.

«CNI dena zipriztindu duen olio orban bat da. Ukitzen duen oro sekretu bilakatzen da», kritikatu du Legardak. Jeltzaleek, ordea, ez dute kolokan jarri dokumentuak sekretu gisa klasifikatzeko prozedura, gaia aztertzen ari diren arren. Hala, Kongresuaren kontrol politikoa indartzeko, sekretu ofizialen batzordearen gaitasunetan jarri dute arreta. Batzordeak, CNIren ikerketen berri izateaz gain, erabilitako baliabideen gaineko informazioa izatea ere nahi dute. Egun, zerbitzu sekretuek aukera dute informazio hori sekretupean mantentzeko.]]>
<![CDATA[Torturaren biktimen aitortza eskatuko dute Iruñean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1954/009/001/2022-06-25/torturaren_biktimen_aitortza_eskatuko_dute_iruean.htm Sat, 25 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1954/009/001/2022-06-25/torturaren_biktimen_aitortza_eskatuko_dute_iruean.htm
Sarea otsailean jarri zen martxan, erakunde publikoei eskatzeko biktimak «ofizialki aitortzeko urrats sendoak» egin ditzatela: 1960tik 1978ra arteko torturekin egin bezala, ikertu ditzatela ordutik gaur egun arte egindakoak ere, «hainbeste hamarkadatako inpunitatea amaitzeko». Nafarroako Gobernuaren Bake eta Bizikidetza Zuzendaritzak hilabete hasieran adjudikatu zuen lan hori, eta EHUko Euskal Kriminologia Institutuak egingo du ikerketa, Paco Etxeberriaren gidaritzapean.

Torturak jasandako nafarren errolda bat egiten ere hasi da sarea, eta maiatzean aurkeztu zituen lehen datuak, Nafarroako Parlamentuan. 1960tik 2014ra bitarte torturak jasandako 822 lagunen testigantzak bildu zituzten ordurako, eta 990 tortura kasu egiaztatu. Kopuruak gora egingo duela abisatu zuten, ordea: «Zoritxarrez, datu hori handituz joango da datozen asteetan».

Aurkezpenean, gogora ekarri zituzten Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiaren aurka ezarritako zigorrak. Batetik, Mattin Sarasola eta Igor Portu torturatzeagatik; bestetik, lau herritarren kasuak ez ikertzeagatik. Torturen eraginez bi lagun hil direla ere nabarmendu dute: Mikel Zabalza eta Antonio Goñi Igoa.

Sareak deitutako manifestazioan parte hartzera deituz, Tortura, demagun epe hori amaitu dela manifestua sinatu dute, besteak beste, Sarai Robles, Montxo Armendariz, Aitor eta Amaia Merino, Garazi Arrula eta Dora Salazar artistek. Nazioartean, berriz, Noam Chomsky eta Slavoj Zizek pentsalarien atxikimendua jaso dute. Norbanakoak soilik ez, alor ugaritako eragileak ere batu dira protestara: tartean, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Batua eta Batzarre indar politikoak eta gehiengo sindikala.]]>
<![CDATA[Gorenak atzera bota du Kubatiren eta Latasaren absoluzioa]]> https://www.berria.eus/albisteak/215094/gorenak_atzera_bota_du_kubatiren_eta_latasaren_absoluzioa.htm Fri, 24 Jun 2022 14:11:34 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/albisteak/215094/gorenak_atzera_bota_du_kubatiren_eta_latasaren_absoluzioa.htm absolbitu egin zituen 2020ko urrian. Auzitegi Goreneko Zigor Salak ebatzi du «benetako babes judizialerako oinarrizko eskubidea» urratu zuela Auzitegi Nazionalaren ebazpenak, ez zuelako «azalpen nahiko» eman absoluzioen alde egiteko. Auzitegiak uste du ez dela argudio nahiko adieraztea Lopezek eta Latasak ezin izan zituztela «hain epe motzean» bi atentatu egin. Izan ere, ordu gutxi batzuk lehenago Ordizian (Gipuzkoa) egindako beste ekintza bategatik epaitu eta zigortu zituzten biak. Gorena urrunago ere joan da, eta adierazi du Aretxabaletan erabilitako materialean bien hatz markak topatu izana haren «kokapenean edo garraioan parte hartu izanaren zantzua» dela. Hala, kritikatu du Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak ez zuela «arrazoizko» argudiorik eman zantzu hori baztertzeko. Azaldu du ez dela «koherentea» biek atentatuan parte hartu izana aztertu ez izana, ezta biak egile izana baztertu izana ere, Aretxabaleta eta Ordizia artean zer distantzia dagoen kontuan hartuta. Hildako guardia zibiletako baten familiak aurkeztu zuen ebazpenaren aurkako helegitea, eta, Gorenaren ebazpenaren ostean, Auzitegi Nazionaleko epaimahai berak berridatzi beharko du sententzia.]]> <![CDATA[Torturaren biktimak aitortzeko eskatuko dute bihar Iruñean]]> https://www.berria.eus/albisteak/215088/torturaren_biktimak_aitortzeko_eskatuko_dute_bihar_irunean.htm Fri, 24 Jun 2022 12:52:37 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/albisteak/215088/torturaren_biktimak_aitortzeko_eskatuko_dute_bihar_irunean.htm otsailean jarri zen martxan, «torturatuen sarea ehuntzen hasteko», eta erakunde publikoei eskatzeko biktimak «ofizialki aitortzeko urrats sendoak» egin ditzatela: 1960tik 1978ra arteko torturekin egin bezala, ikertu ditzatela ordutik gaur egun arte egindakoak ere, «hainbeste hamarkadatako inpunitatea amaitzeko». Nafarroako Gobernuaren Bake eta Bizikidetza Zuzendaritzak hilabete hasieran adjudikatu zuen lan hori, eta EHUko Euskal Kriminologia Institutuak egingo du ikerketa, Pako Etxeberriaren gidaritzapean. Torturak jasandako nafarren errolda bat egiten ere hasi da sarea, eta maiatzean aurkeztu zituen lehen datuak, Nafarroako Parlamentuan. 1960tik 2014ra bitarte torturak jasandako 822 lagunen testigantzak bildu zituzten ordurako, eta 990 tortura kasu egiaztatu. Kopuruak gora egingo duela abisatu zuten, ordea: «Zoritxarrez, datu hori handituz joango da datozen asteetan». Aurkezpenean, gogora ekarri zituzten Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiaren aurka ezarritako zigorrak. Batetik, Mattin Sarasola eta Igor Portu torturatzeagatik; bestetik, Oihan Ataun, Jon Patxi Arratibel, Xabier Beortegi eta Iñigo Gonzalezen kasuak ez ikertzeagatik. Era berean, torturen eraginez bi lagun hil direla ere nabarmendu dute: Mikel Zabalza eta Antonio Goñi Igoa. Nafarroako Torturatuen Sareak deitutako manifestazioan parte hartzera deituz, Tortura, demagun epe hori amaitu dela manifestua sinatu dute, beteak beste, Sarai Robles, Montxo Armendariz, Aitor eta Amaia Merino, Garazi Arrula, Abel Azcona Dora Salazar eta Kutxi Romero artistek. Nazioarteko zenbait sortzailek ere babestu dute mobilizazioa; tartean, Noam Chomsky eta Slavoj Zizek pentsalariek. Mobilizazioari atxikimendua eman dietenen artean daude arlo ugaritako dozenaka eragile ere. Tartean, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Batua eta Batzarre indar politikoak eta gehiengo sindikala daude.]]> <![CDATA[Etxebizitza legea berritu du Nafarroako Parlamentuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/007/001/2022-06-24/etxebizitza_legea_berritu_du_nafarroako_parlamentuak.htm Fri, 24 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1892/007/001/2022-06-24/etxebizitza_legea_berritu_du_nafarroako_parlamentuak.htm
Legearen xedea da alokairuen prezioei buruzko «diagnosi erreal» batetik abiatu eta tresna berriak ezartzea herritarrentzat «eskuragarria» izango den etxebizitza babestuen parke bat sustatzeko, «tentsio bereziki handiko» eremuak arautzeko. Batetik, babes ofizialeko etxebizitzen izaera mugagabea ezarriko da. Bestetik, jabe handien etxebizitzak hutsik dauden etxebizitzen Nafarroako Gobernuaren erregistroan gehitzeko epeak bizkortuko dira.

«Tentsio handiko eremuetan» alokairuen prezioak erregulatzeko neurriak ere jasotzen ditu legeak, eta horretarako jasangarritasun indize bat zehaztuko da. Legearen arabera, «tentsio handiko eremutzat» hartzeko beharrezkoa izango da eremuko etxebizitzen salmenta edo alokairu prezioak Nafarroako KPI kontsumorako prezioen indizea baino gutxienez %5 gehiago handitu izana azken bost urteetan. Horrez gain, hipoteken edo alokairuen kostuak —gastuak eta oinarrizko hornidura barne— etxebizitzen batez besteko errentaren %30 baino handiagoa izan beharko du.

Etxebizitza eskubidea

PSNko Arantza Biurrunen esanetan, «lehentasunezkoa» da «arrazoizko prezioak dituzten etxebizitzak» eskuratzeko beharrari erantzutea, eta lege berriak etxebizitza merkatuaren «oinarrizko arazoei» erantzungo die. Geroa Baiko Ana Ansak, berriz, babes ofizialeko etxebizitzen mugagabetasuna nabarmendu du, haiekin «aberasteko» aukerari ateak itxi dizkiolakoan. Antzera mintzatu dira Podemoseko eta Ezkerrako kideak. Biek ere legearen adostasun maila eta alderdiek eginiko lana txalotu dituzte.

EH Bilduko Maiorga Ramirezek bat egin du «etxebizitzarako eskubidea bermatzeko» deiarekin, baina ez du «ase» legeak: «Pauso bat izan daiteke, baina bide luzea dago egiteko». Izan ere, uste du legeak ez duela konpontzen arazoa; «beste behin, etxebizitza negozio edo espekulazio gisako kontzeptuekin lotzea». Navarra Sumako Juan Luis Sanchezek, berriz, «xantaiatzat» jo du legea, alokairuak erregulatzea «porrot egin duen neurri bat» delakoan.]]>
<![CDATA[Erabakitzeko eskubidea lege egiteko eskatu du Gure Esku-k ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/010/001/2022-06-23/erabakitzeko_eskubidea_lege_egiteko_eskatu_du_gure_esku_k.htm Thu, 23 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1879/010/001/2022-06-23/erabakitzeko_eskubidea_lege_egiteko_eskatu_du_gure_esku_k.htm Bideoa: Pirinioek batutako aldarria Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu bozeramaileek erabakitzeko eskubidea betetzeko «konpromisoak» eskatu dizkiete legebiltzarkideei; tartean, aferaren inguruko eztabaida bat abiatzeko, udazkenean. «Herritarren parte hartzean oinarritutako» prozesu bat zehaztea litzateke helburua, horretarako beharrezko mekanismoak ezarrita; «herritarron borondatea berresteko galdeketa bat barne». Gure Esku-ko kideek Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriarekin bildu ostean egin dituzte adierazpenak. Aurrez, Hamaika Gara kanpainan jasotako sinadurak aurkeztu dizkiote Tejeriari berari. Bildutako 21.389 sinadurekin eta atzoko adierazpenekin gauza bera nahi du plataformak: «Erreferendum bidez erabaki nahi dugu, eta erabakitzera goaz». Horretarako, baina, instituzioek herritarren borondatea arautzeko pausoak ematea nahi dute, «erreferendumak egiteko ahalmen osoa bere gain hartu, arautu eta gara dezaten». Alvarezen eta Etxabururen esanetan, «burujabetza gabeziak» ondorio larriak izan ditu Euskal Herrian, eta COVID-19ak eragindako osasun egoeraren kudeaketa da horren adibide: «Gure erakundeei herritarrok zaintzeko tresnak falta zaizkie; beharrezko neurriak hartzeko gaitasuna falta zaie». Hala, «burujabetzan sakontzeko determinazioa» eskatu dute, besteak beste Ipar Euskal Herriko ikasle eta irakasleak brebeta euskaraz egitearen alde mobilizatu diren moduan. «Euskal Elkargoak aldarrikapen hori jaso eta bideratzeko konpromisoa bere gain hartzea lortu dute», gogoratu dute. «Uste dugu gizartea nekatuta dagoela une egokia ez dela entzuteaz. Herri honek anbizio handiagoa merezi du», adierazi dute eledunek, eta nabarmendu ordezkari politikoak hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia dela. Izan ere, Gure Esku-ko kideek azaldu dutenez, 2018an lortutako akordio politikoak erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengoari erantzun arren, ordutik alderdiak herritarrengandik «urrundu» dira. «Nola liteke parlamentu honek, legealdiz legealdi, gaia atzeratzen segitzea?», galdetu dute, eta gehitu ezin dela eskubide bat «ibilbide laburreko adierazpen eta titularretara» mugatu: «Erabakitzeko eskubideak herri eztabaida serio bat merezi du». Hala, abisu bat ere eman die erakundeei, eta nabarmendu haiek interpelatzeak ez duela esan nahi erantzunaren zain geratzea: «Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko gure konpromisoa sendoa da, atzeraezina, eta ez dugu onartuko ez blokeorik, ez gehiengoaren borondatearen betorik, ez delako demokratikoa». Kontrara, Gure Esku-ko eledunek azaldu dute parlamentuetatik kanpo ere bidea egin daitekeela. Eledunek gogoratu dute uztailaren 2an Pirinioetako 400 tontor piztuko dituztela, «burujabetza nahiak» bultzatuta, eta egitasmoan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Hiru helburu ditu, antolatzaileen esanetan: nazioartearen arreta bereganatzea, euskal herritarren eta katalanen arteko elkartasuna islatzea, eta «herri gogoa berpiztea». Aztertu eta sakondu EAJk Gure Esku-ren egitasmoa «aztertzeko» konpromisoa adierazi du, eta mugimenduko ordezkariek Eusko Legebiltzarreko «mahaiak zehazten duen legebiltzarreko batzordean» agerraldi bat egitea eskatuko du, «dagokion balorazio politikoa egin ahal izateko eta sortu daitezkeen egitasmoak aztertzeko». EH Bilduk, berriz, mahaiari eskatu dio «herritarren borondatea» kontuan hartzeko. Koalizioak irailetik aurrera eskakizunari erantzuteko «konpromisoa» ere hartu du: «Gure Esku-k egindako ahaleginari zor diogun erantzunagatik eta herritarren borondateari diogun errespetuaz arituko gara». Koalizio subiranistak uztailaren 2ko mobilizazioa ere babestu du, eta parte hartzeko deia egin die herritarrei: «Herri honek duen erabakitzeko eskubide demokratikoaren aldeko aldarria ozen entzun dadin». Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, adierazi du «herritarren egitasmo guztiak izapidetzearen alde» dagoela, «giza eskubideen errespetua muga bakarra izanik». Beraz, Gure Esku-ren egitasmoari bide emateko prest agertu da: «Elkarrekin Podemos-IUk jarrera berbera du oraindik ere, zuzenean eragiten dieten gai guztien inguruan jendearen erabakitzeko eskubidea babestearena, alegia». ]]> <![CDATA[Erabakitzeko eskubidea lege bihurtzeko konpromisoak eskatu ditu Gure Esku-k]]> https://www.berria.eus/albisteak/215003/erabakitzeko_eskubidea_lege_bihurtzeko_konpromisoak_eskatu_ditu_gure_esku_k.htm Wed, 22 Jun 2022 17:12:30 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/albisteak/215003/erabakitzeko_eskubidea_lege_bihurtzeko_konpromisoak_eskatu_ditu_gure_esku_k.htm <![CDATA[Gorpu kopurua, zehazteke]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1915/004/001/2022-06-16/gorpu_kopurua_zehazteke.htm Thu, 16 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1915/004/001/2022-06-16/gorpu_kopurua_zehazteke.htm Euren idealak, Jainkoa eta Espainia defendatzeagatik hildakoen oroimenera egindako mausoleoan. Gurutze frankistaren azpian dagoen errepublikano kopurua, ordea, baliteke dezente handiagoa izatea. Batetik, Aranzadik zalantza adierazi du hobian dauden beste hamalau lagunen kidetza politikoaren inguruan. Bestetik, identifikatu gabeko laurogei gorpu ere lurperatu zituzten mausoleoan, Polloeko ehorzketen liburuaren arabera.

Ikusi gehiago: 36ko gerratik erbestera joandako Gipuzkoako 6.819 ume identifikatu dituzte

Pedro Arriola, Narciso de Santos, Lorenzo Etxarri, Marcos Galluralde, Camilo Ibañez... Hamazazpi izeneko zerrenda bat osatu arte. Guztiak ere PCEko, CNTko, UGTko eta herri milizietako kideak, Aranzadiren arabera. Zalantzazkotzat jo dituztenen izen zerrendari erreparatuz gero ere, badira Euskal Memoriak eta Gogora institutuak erakunde berberekin lotu dituzten beste zazpi izen: Manuel Arconilla, Fernando San Saturnino, Cesareo San Sebastian, Juan Ortiz de Zarate... Gainerakoen daturik ez dute argitaratu.

Guztiak zerrenda bakar batean ere topa daitezke: Donostiako Udal Agiritegian. Zehazki, 1958an Gipuzkoako gobernadore zibilak agindu eta Polloeko hilerriko arduradunak osatutako zerrenda bat da, ustez «gurutzadako heroi eta martiriena». Hark matxinoen gorpuzkiak Erorien Haranera eramateko Madrilen asmoei erantzun zien. Horietatik 121 -bada 132 izeneko beste zerrenda bat ere- mausoleoan ehortzita zeudela dio testuak, eta, zerrenda hartatik tiraka identifikatu ditu Aranzadik aurrez aipatutako 31 lagunak. Haietako inor ez zuten Erorien Haranera lekualdatu, argudiatuta gorpuak «taldean» lurperatuta zeudela, eta «zaila» zela haiek «indibidualizatzea».

Miliziano gehienek ezaugarri komunak dituzte: 1936ko uztailaren amaieran edo abuztuaren hasieran hil zituzten Donostian, matxinoak hirian altxa berri zirela. Hala, Ambrosio Narbaiza, Benito Uranga, Camilo Ibañez... ageri dira 1936ko uztailaren 25ean Polloen lurperatutakoen artean. Egun hartan, denera 74 lagun hobiratu zituztela dio ehorzketen liburuak, aipatutako milizianoekin eta bando nazionalaren alde egindakoekin, baina beste 47 «identifikatu gabe» ere ageri dira. Eta zerrendaren alboan, esaldi bat: «Bakearen etorbideko 94tik 104ra bitarte dauden gorpuzki hauek guztiak 1940ko ekainaren 24an eta 25ean mugitu dira Martirien Mausoleora». Obra urtebete lehenago hasi ziren eraikitzen, 1939ko otsailean.

Alvaro Izurza, Eloy Zufiaurre, Lorenzo Etxarri, Etura... Horiek, berriz, uztailaren 27tik abuztuaren 3ra bitarte linbo hobi komunean ehortzitakoen zerrendan ageri dira. Haiekin batera, matxinoen aldean hildako zenbait kideren izenak eta «identifikatu gabeko 33 gorpu». Zerrendaren aldamenean, antzeko mezua: «Linboko gorpuzki guztiak 1940ko uztailaren 8an eta 9an mugitu ziren Martirien Mausoleora».

Gurutze frankistaren azpian egon daitekeenaren erakusgarri da sei urte geroago Polloeko arduradunak Gipuzkoako Gobernaziora bidalitako gutuna ere. 1946ko irailaren 24ko data du: «Komenigarria litzateke aipatutako gorpuzkiak Martirien Mausoleora mugitzea, horietako batzuk gorrien biktima izan baitziren. Eta ez denez posible horiek identifikatzea, iradokitzen dut hemezortzi hilotzen gorpuzkiak partikularki hala eskatu dutenekin batera mugitzea». Beste hitz batzuetan, arduradunak baimena eskatu zuen 1936ko uztailaren 26an Polloen ehortzitako hemezortzi gorpu mausoleora mugitzeko, haien kidetza politikoak kontuan izan gabe. Izan ere, horietatik gutxienez seik Aranzadik argitaratutako zerrendetan ageri direnen ezaugarri berdinak dituzte. Santiago Legorburu, Manuel Rebollo, Antonio Aranzasti... uztailaren amaieran hil zituzten, herri milizietako eta bestelako erakunde antifaxistetako kide zirela, Gogora institutuaren eta Euskal Memoriaren arabera.

Mugimendu horien gaineko hipotesi bat bota zuen Aranzadiko ikertzaile Javier Bucesek lehen aurkikuntzaren berri eman zutenean: baliteke, praktikotasunaren mesedetan, gorpu guztiak batera lurperatzea, haien kidetza politikoa kontuan hartu gabe. Izan ere, gorpuak batetik bestera mugitzea ere hilerrietako ohiko prozedura bat zen, Donostiako Udal Agiritegiko arduradun Belen Martinezen hitzetan. Kasu horretan, baina, mausoleo frankista batera lekualdatu zituzten.

Zabal eta sakon

Zerrendetan ageri dira 1936ko uztailaren amaieran hil ez zituztenak ere. Horietako bat da Pedro Aramendia, Aranzadik «zalantzazkoen» zerrendan jarri zuena. Hura abuztuaren 29an hil zuten, Gogora institutuaren datuen arabera. Eta Euskal Memoriaren zerrendetan PCEko militante gisa ageri da. Hala, Donostiako Elkarrekin Podemos-IUko zinegotzi Haizea Garaik azterketa sakonago bat egiteko eskatu du. Zehazki, Aramendiaren heriotzaren data kontuan hartuta, azterketa zabaltzeko eskatu du, «mausoleo frankistara eraman ziren gorpu guztiak berresteko».

Garaik uste du Donostiako Udala presaka aritu dela informazioa argitaratzeko orduan, eta «denbora gehiagorekin eta inplikatutako agente guztiekin kontrastatuz lan egin izan balitz», hamazazpiko zerrenda hori luzatzeko modua egongo litzatekeela, «zalantzak» alde batera utzita.

Zinegotziak, baina, urrats bat gehiago ere egin nahi du, eta Gogora institutuari «senideen bilaketa aktiboa egiteko erantzukizuna» exijitu dio, eta, haiek topatu ezean, hildakoak parte ziren erakundeekin harremanetan jartzeko. Azken helburua litzateke haiek hobi komunetik ateratzea: «85 urte baino gehiago eman dituzte mausoleo frankista batean, eta faxismoa goraipatzeko omenaldiak jaso dituzte. Horregatik, ezinbestekoa da gorputzak, haien memoria eta duintasuna berreskuratzeko lan osoa eta zorrotza egitea». Izan ere, mausoleoa frankismoari gorazarre egiteko topalekuetako bat izan da urte luzez.

Gurutzearen azpian zer egon daitekeen ez dago argi. Polloeko arduradun Gorka Ruedaren hitzetan, hilerriko langileek ere ez dakite nolakoa den mausoleoa barrutik. Beraz, hura ireki eta gorpuak deshobiratzea da han lurperatuta egon daitezkeen miliziano antifaxistak identifikatzeko modu bakarra. Nahiz eta hura ere prozedura «zaila» izango litzatekeen, Ruedaren ustez, gorpuak nola dauden ikusteko dago eta.

Arduradun politikoek izango dute azken hitza. Orain arte haiek hartutako neurri bakarra maiatzaren 25ean iritsi zen. Memoria Historikoaren Legeari men eginda, Donostiako Udalak agindu zuen gurutzean iltzatutako plaka kentzeko, frankismoari gorazarri egiten ziolako.]]>
<![CDATA[«Garrantzitsuena ez da norekin, baizik eta zertarako»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/004/001/2022-06-15/garrantzitsuena_ez_da_norekin_baizik_eta_zertarako.htm Wed, 15 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1857/004/001/2022-06-15/garrantzitsuena_ez_da_norekin_baizik_eta_zertarako.htm
Hiru urte igaro dira Andoaingo alkate izendatu zintuztenetik. Zer-nolako balantzea egiten duzu orain artekoaz?

Bizia izan da, pandemiagatik batez ere. Horrek baldintzatu gaitu. Lehentasunak aldatu egin ziren, eta proiektu batzuk atzeratu. Egoerak erantzun azkarrak eskatzen zituen. Zaurgarrienak erdigunean jarri genituen, baliabide guztiak haien esku jartzeko. Halere, saiatu gara gobernu akordioan adostutako programa ahal den neurrian betetzen: eguneko harrera egoitza martxan jarri dugu, Rikardo Arregi eta Agustin Leitza kaleen arteko biribilgunea prest dago... Normaltasunera bueltatzen ari gara pixkanaka, eta gauza asko martxan jartzen saiatzen.

Gobernu akordioa aipatu duzu. Izan ere, koalizio gobernu bat adostu zenuten 2019an. Nola funtzionatu du?

Oso ondo. Bakoitzak bere programa zuen, eta biak bateratu eta lehentasun batzuk jarri genituen. Alde horretatik, bakoitzaren eskumeneko sailetan ekintzak martxan jartzen ari da, eta saiatzen gara aniztasun hori jorratzen. Oso aberasgarria da.

Eta zer moduzko harremanak dituzue oposizioko alderdiekin?

Esango nuke ondo joan direla. Haien proposamenak entzuten saiatu gara; batez ere, aurrekontuen eta tasen inguruan. Horiek dira gairik garrantzitsuenak. 2022ko aurrekontuei begira, EH Bilduk eskatu zigun inbertsioen eta planifikazioaren berri emateko, eta gardentasunez begiratzeko pasatu genien. Ez genuen lortu adostasun batera iristea, baina halako ariketak oso onak dira. Gu prest gaude horretarako.

Urtebete baino gutxiago falta da hurrengo udal hauteskundeetarako.

Hiru urte igaro dira, baina oraindik beste bat falta zaigu. Ez gaude hauteskundeei begira: herritarren beharrei begira gaude. Lehen momentutik egin dugu hori.

Baina berriz ere alkategai izango zara hurrengo urteko hauteskundeetan?

Alderdikideek eta herritarrek esango dute hori. Baina, nire aldetik, prest nago erabat: gogotsu eta ilusioz. Lehen aldiz aurkeztean, esan nuen lan eta lan egingo nuela, eta horretan saiatzen naiz. Uste dut ondo ari garela.

EITB Focusen azken inkestaren arabera, PSE-EE bere horretan mantenduko litzateke Gipuzkoan; %0,6 egingo luke behera. Zer espektatiba dituzue zuek?

Beti hoberenak. Andoainen zentratuta, proiektu asko ari gara aurrera ateratzen, eta emaitzak hobetu nahi ditugu. Gipuzkoa mailan, Jose Ignacio Asensio [Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi eta Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatua] oso lan ona egiten ari dela uste dut, Harkaitzekin [Millan, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua] eta Rafaelarekin batera [Romero, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatua]. Saiatzen ari gara gure programak lantzen eta betetzen. Hori da herritarrekin dugun akordioa. Gero, haiek erabakiko dute.

Zenbakiek errepikatzeko aukera emango balute, prest zeundeke EAJrekin beste gobernu akordio bat egiteko?

Noski, aberasgarria izaten ari da. Gu beti egongo gara prest beste alderdiekin hitz egiteko. Niretzat, garrantzitsuena ez da norekin, baizik eta zertarako. Hori da 2019an adostu genuena: zer egingo genuen elkarrekin egonda.

EH Bilduren eta PSE-EEren arteko akordioak ikusi dira legealdi honetan. Haiek gobernu akordioetara eramateko aukerarik badago? Andoainen lehen bi indarrak zarete.

Ez da norekin begiratzeko momentua. Garrantzitsuena da herritarrek bozkatzea, eta, haiek erabakitakoaren arabera, joango gara hitz egiten. Oraintxe ez gaude puntu horretan.

Akordio zabalagoak ere ikusi dira. Eusko Jaurlaritzak EH Bildurekin aldaketa batzuk adostu zituen kontuetan, eta hezkuntza akordioa lautara itxi zen.

Besteekin hitz egitea, gauzak adostea eta proiektua aurrera ateratzea da bidea. Gure kasuan, denok nahi dugu Andoain hobeago bat. Alderdi gehienek gurekin akordioak aurrera ateratzea nahi dugu. Hori da herritarrek eskatzen digutena.

Asensio aipatu duzu lehen. Iazko urrian iritsi zen kargura. Baita Eneko Andueza PSE-EEko idazkaritza nagusira ere. Nolakoa izan da haien ailegaera?

Bakoitzak bere programa eta ideiak dakartza. Izugarrizko lana egiten ari dira, eta pozik gaude.

Aldaketa nabari da egungo zuzendaritzaren eta Idoia Mendiak gidatutakoaren artean?

Ez dakit aldaketarik izan den. Pertsona bakoitzak bere izaera du. Idoiak modu batean egiten zuen lan, eta uste dut bere garaian oso lan ona egin zuela. Orain, garai berri bat da, eta ondo ari dira.

Datorren urtean hauteskundeak izango dira Espainiako Kongresurako ere, eta PSOEk gobernua galdu dezake. Baduzue kezka alderdian?

Voxen igoerak kezkatzen nau. Pedro [Sanchez Espainiako gobernuburua] izugarrizko lana egiten ari da, egoera kontuan izanda: pandemia, La Palmako sumendia, Errusiaren inbasioa... Inkestetan ez dut asko sinesten. Gustatzen zait emaitzak dauzkagunean akordioak norekin egin ditzakegun ikustea. Ahalik eta zabalen.

Bada, inbestidurako blokea garai zailean dago.

Egun batean goian zaude, eta hurrengoan dena zailtzen da. Askotan, den baino handiagoa egiten dugu bola. Garrantzitsuena da egunero zer egiten ari garen: lan erreforma, diru sarrerak bermatzeko errentaren igoera, langabeziaren beherakada... Horiek dira herritarren kezkak.

Baina bi bide daude: inbestidurako blokea edo PPren eta Ciudadanosen babesa bilatzea. Nora jo behar du PSOEk?

Herritarrek nahi duten lekura. Gauzak aurrera eramatea nahi dute haiek. Egun batean honekin eta gero bestearekin bada ere, guretzat garrantzitsuena da proiektuak aurrera ateratzea; herritarren beharrei erantzutea.]]>
<![CDATA[Aldaketa bultzatzeko heldulekua eman du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2016/010/001/2022-06-10/aldaketa_bultzatzeko_heldulekua_eman_du.htm Fri, 10 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/2016/010/001/2022-06-10/aldaketa_bultzatzeko_heldulekua_eman_du.htm
«Beti ezberdindu da legediaren aplikazioan jarraibide logiko eta normalei jarraitzeagatik, baita espetxe legediari dagokionez ere», adierazi du Azkarragak. Hala, uste du bere ailegaerak «gauzak bere lekuan» jartzeko balio dezakeela, eta orain arteko giza eskubideen urraketen aurrean egoera «normalizatuz» joan daitekeela, nahiz eta aferak nola «eboluzionatzen» duen ikusi nahi duen lehenik.

Amaia Izko abokatuak ere adierazi du De Pradak «ibilbide oso sendoa» duela atzean, «zuzenbidearen aplikaziorako ikuspegi humanista batekin». Hala, azaldu du Gorka Loran euskal presoaren espetxe baimenaren inguruko autoa «orain arte egin diren interpretazioak baino logikoagoa eta errealagoa» dela. Halere, Izkok uste du zain egon behar dela oraindik ere, aldaketak iritsi direla «gehiegi» esatea baita; batez ere, «epaileen eta fiskalen artean dauden erresistentziak ikaragarriak» direlako: «Eskaini dezake helduleku bat mekanismo legalekin aurrera egiteko, baina oraindik goiz da ezer esateko».

Auzitegi Nazionaleko Lehen Zigor Salan irizpide aldaketa bat antzeman da Loranen kasuan. Auzitegi bereko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren eta fiskaltzaren argudioen aurka, ebatzi du biktimei barkamena eskatu ez izana ez dela nahikoa arrazoi Arabako espetxeko Tratamendu Batzordearen erabakia atzera botatzeko. Zehazki, autoak dio barkamena eta damua adierazteko idatzi bat presoen espetxe ebaluazio positibo baten «adierazgarri» izan daitekeela, baina badaudela eboluzio hori baiezta dezaketen beste zenbait adierazle ere; Loranen kasuan, «balorazio positibo hori espetxeak egin du, bere progresio eta portaeraren eguneroko behaketaren bidez».

Autoa «pauso kualitatibo garrantzitsu bat» da, Azkarragaren arabera. Hark adierazi du gauza bat dela presoek hala egin nahi izatea, eta beste bat «legea aplikatzeko betebehar gisa ezartzea». Izan ere, Sare Herritarreko bozeramaileak azaldu du irizpideen artean egon daitekeela barkamen eskaerarena, baina «bat gehiago» izan behar duela, eta inondik inora ere ez exijentzia bat, legeak ez baitu halakorik esaten: «De Prada epaileak adierazi du, eta guk irizpide horrekin bat egiten dugu. Ez du logikarik preso bati barkamena exijitzeak legea aplikatzeko».

Azken auto hori ez doa Foro Sozialak salatutako espetxe politikaren «inboluzioaren» bidetik. Izan ere, iazko otsailetik aurtengo martxora bitarte 76 baimen bota zituen atzera Auzitegi Nazionalak, euskal presoek horretarako baldintzak bete arren: bigarren graduan egotea eta zigorraren laurdena betea izatea. Horretarako, Espainiako Espetxe Lege Organikoko 72.6 artikuluan oinarritu izan dira. Haren arabera, «helburu terroristak utzi izana» frogatu behar dute presoek. Baina Foro Sozialak kritikatu du artikulu hori hirugarren graduari buruzkoa dela, eta ez irteera baimenen ingurukoa.

Estrasburgori men

Espetxe legedian soilik ez, De Pradaren eragina Auzitegi Nazionaleko Bigarren Zigor Salaren azken erabakietan ere antzeman da. Epaimahaiko txostengilea izan zen Gorka Palaciosen eta Juan Carlos Iglesias Chouzasen absoluzioaren aldeko ebazpenetan; martxoan eta maiatzean, hurrenez hurren. Bi kasuetan, auzitegiak Xabier Atristainen aferan Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako ebazpenak ezarritako jurisprudentzian oinarritu zen auzitegia.

Izkoren esanetan, Estrasburgoko auzitegiaren ebazpena argia da, eta etorkizunean horrek izan behar du epaileek «derrigorrez» aplikatu beharreko neurria: «Doktrinak dio inkomunikazio mota horrek urratu egiten dituela giza eskubideak, eta epaileek hori aplikatu beharko dute».

Halere, Madrilen ageri diren «erresistentziak» aipatu ditu berriz ere abokatuak, gogorarazita Auzitegi Gorenak Atristain berriz espetxeratzeko agindu zuela. «Gorenak egin duena ikusita, edozer gerta liteke aurrerantzean», gehitu du Azkarragak. Hark adierazi du arau hauste «oso larria» dela, eta «erabateko babesgabetasun egoeran» utzi dituela antzeko egoera batean dauden presoak: «Espero dugu guzti hau epe laburrean onbideratzea, De Pradak ezarritako bidetik».

De Prada otsailean iritsi zen Auzitegi Nazionaleko lehen zigor salara, Ramon Saez eta Concepcion Espejel magistratuak Auzitegi Konstituzionalerako izendatu ostean. Haren profila, baina, ez da ohikoa han. Besteak beste, torturez mintzatu izan da, eta adierazpen horiengatik ikertu zuen Auzitegi Nazionalak berak, ETAri buruzko auzietan bere inpartzialtasuna bermatu ote zitekeen zehazteko. Azkenean, ebatzi zuten «hizlari gisa emandako iritziak» izan zirela eta horrek ez zuela auzitan jartzen epaile gisa duen zeregina.]]>
<![CDATA[Sanchezek uko egin dio GALen biktimei ukatutako kalteordainak aztertzeari]]> https://www.berria.eus/albisteak/214373/sanchezek_uko_egin_dio_galen_biktimei_ukatutako_kalteordainak_aztertzeari.htm Tue, 07 Jun 2022 17:55:19 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/albisteak/214373/sanchezek_uko_egin_dio_galen_biktimei_ukatutako_kalteordainak_aztertzeari.htm Felipa Artano Sagastumeri ezarritako zigor ekonomiko «neurrigabea» aipatu du: «Badirudi erabaki hauekin familiak bi aldiz zigortu nahi direla, edo errekurtsoak jartzeko estimuluak kendu nahi zaizkiela». Artanori, GALek 1983an bahitu, torturatu eta hildako Joxi Zabalaren amari, 9.256 euro pagatzeko beharra ezarri zion Auzitegi Nazionalak. Barne Ministerioak erabaki zuen Zabalaren eta Joxean Lasaren familiek ez zutela «terrorismoaren biktima izateagatik» zegokien kalte ordaina jasoko, eta erabaki hura berretsi zuen Auzitegi Konstituzionalak 2017an. Horretarako, argudiatu zuten Lasa-Zabala auzian Auzitegi Nazionalak emandako zigor epaian ETAko kidetzat jotzen zituztela biak; nahiz eta haien aurkako epairik sekula egon ez. Artanok helegitea aurkeztu zuen, «errugabetasun presuntzioa urratzen» zuelakoan, baina Auzitegi Nazionalak atzera bota zuen hura, eta epaiketaren kostuak ordainarazi nahi dizkio. Sanchezen esanetan, baina, kasu hark erakusten du auzitegiek Barne Ministerioaren erabakia berretsi dutela. Hala, babestu du estatuko segurtasun indarrek txostenetan baieztatzea nahikoa dela haiei «biktimagile» izaera ere emateko.]]> <![CDATA[«Gerra maila makroan egiten den bezala, bakea maila mikroan egiten da»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2023/003/003/2022-06-07/gerra_maila_makroan_egiten_den_bezala_bakea_maila_mikroan_egiten_da.htm Tue, 07 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/2023/003/003/2022-06-07/gerra_maila_makroan_egiten_den_bezala_bakea_maila_mikroan_egiten_da.htm
Ikusi gehiago: Presoek prozesu errestauratiboetan izandako zailtasunak salatu dituzte

2012an eratu ziren elkarrizketarako lehen guneak. ETAk hilabete batzuk lehenago iragarri zuen behin betiko su etena.

2011n iragarri zuen behin betiko su etena, eta ondoren alderdi guztiak legeztatu ziren. Orduan, motibazio politikoko indarkeria oso gertukoa zen, eta bazeuden bi aldagai kontraesanezko. Batetik, dena zegoen egiteko, eta horrek motibazio handia eragin zuen askorengan. Sortu zen espazio bat non, lehen aldiz, gatazkaz hitz egin ahal izango zen. Gizarte mailan zein maila politikoan bazeuden baldintzak gertatu zenaz hitz egiteko. Baina, aldi berean, beldurra ere bazegoen. Jendeak mesfidantza handia zuen; etsaiaren irudia eta sufrimendua puri-purian zeuden. Orduan, uste dut asko ez zirela prest sentitzen oraindik gai honi heltzeko.

Hamar urte geroago, testuingurua bestelakoa da.

Orain, batzuek uste dute bidea eginda dagoela; bakoitzak atera diola bere etekina egindako lanari, eta gizartearen arazoak beste batzuk direla. Horrek, baina, ez du esan nahi gatazka politikoa amaitu denik. Belaunaldi berriei zor diegu gertatutakoaren inguruan autokritika egitea, hausnartzea eta ikaskuntza batzuk ateratzea berriz gertatu ez dadin. Hori egiteko dago.

Beraz, badago behar bat gatazkaz hitz egiteko?

Errezelo handia nabari da, eta askok diote alde batera utzi nahi dutela. Baina, sakonduz zoazen heinean, konturatzen zara isiltasuna oso handia izan dela, eta hala dela oraindik ere. Gune seguru eta konfidentzialei bide ematen badiezu, konturatzen zara behar handia dagoela.

Gerra maila makroan egiten den bezala, bakea maila mikroan egiten da, herri mailan. Prozesu bat den heinean, pazientzia handia izan behar duzu. Denbora eman behar duzu halakoak martxan jartzeko. Eta, batzuetan, egia da pausoak nahi baino txikiagoak izaten direla.

Udalek mugitu behar dute erraztaileek lanari ekiteko. Nola ematen da lehen pauso hori?

Ezinbestekoa da adostasun politiko bat. Beharrezkoa da udalean ordezkaritza duten alderdi guztien onespena. Hori gabe, prozesua ezin da martxan jarri.

Zer arazo topatzen dituzue prozesu bat martxan jarri denean?

Prozesuak bezainbeste dira arazoak. Horietako bat da hauteskundeak lau urtean behin egiten direla, eta horrek mahaia lau urtean behin aldatzea dakarrela. Bestalde, batzuetan mahaian dauden pertsonak biktimak dira. Horrelakoek eragin dezakete prozesuak biziagoak izatea, eta pausoak emateko denbora gehiago behar izaten da.

Beste mahai bat osatuko lukete herritarrek. Nola osatzen da halako mahai zabal bat?

Mahai politikoak pertsonak proposatzen ditu, sentsibilitate ezberdinak ordezkatzen dituztenak, eta herrian esanguratsuak izan daitezkeenak. Mahai hauek askeagoak dira. Kideek ez dute ordezkatu beharreko alderdi politiko bat, eta askotan mahai politikoa bera bultzatzen dute egitasmoak gauzatzera.

Hirugarren pausoa litzateke biktimengana iristea.

Urrats horretan, alderdiek interpelatuak izateko beldurra dute askotan, edo ez dute jakiten gune horietan nola egon. Prestatu egin behar dituzu. Herritarrei dagokienez, berriz, haiek etortzen dira. Ez dute halako muga edo beldurrik; irekiagoak dira. Askotan, herritar foro horiek lortu dute biktimak mahai politikoarekin biltzea ere. Batzuetan haiek ere ez baitute nahi izaten politikariekin biltzerik, erabiliak edo ahaztuak sentitu direlako.

Prozesu horretan eragingo du erraztaileen rolak ere.

Konfiantza prozesu bat izan behar dugu biktimekin. Erakutsi behar diegu ez dugula erabilera politiko bat egingo, entzute prozesua benetakoa eta zintzoa izango dela. Konfiantza eraikitzen da.

Ikerketen bidez errealitate objektiboa eta errelatoak bereizteko beharra ere adierazi duzue.

Oso garrantzitsua da ikerketa lanak egitea. Sufrimendua ordenatzea, eta adostea zein diren biktimak eta zeintzuk ez. Ez bata bestearen gainetik jartzeko, baina bai ordenatzeko. Adostea minimo batzuk biktimei aitortza egiteko. Hor, giza eskubideak erabili behar dira marko gisa, prozesua legitimatzeko.

Eta nola kontatu gertatu dena?

Oso garrantzitsua da ikuspuntu komun bat izatea. Egiak ez du aurpegi bakarra; egia poliedrikoa da, eta hainbat ikuspuntutatik uler daiteke. Ikuspuntu horiek guztiak bildu behar dira gertatutakoa kontatzerakoan. Kontakizun guztiak baliagarriak dira.

Instituzioetan zein gizarte zibilean gabiltzanok kontuz ibili behar dugu kontakizuna kapitalizatzearekin. Horrek sufrimendu handiagoa eragiten du, eta sufritzen duten pertsona asko kanpoan uzten ditu.]]>
<![CDATA[Jaurlaritzak ekainaren 15ean aurkeztuko du berdintasunaren aldeko herri ituna]]> https://www.berria.eus/albisteak/214222/jaurlaritzak_ekainaren_15ean_aurkeztuko_du_berdintasunaren_aldeko_herri_ituna.htm Fri, 03 Jun 2022 16:01:30 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/albisteak/214222/jaurlaritzak_ekainaren_15ean_aurkeztuko_du_berdintasunaren_aldeko_herri_ituna.htm <![CDATA[Madrili «beto» eskubidea eman izana leporatu dio Iriartek Urkulluri]]> https://www.berria.eus/albisteak/214232/madrili_beto_eskubidea_eman_izana_leporatu_dio_iriartek_urkulluri.htm Fri, 03 Jun 2022 15:31:02 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/albisteak/214232/madrili_beto_eskubidea_eman_izana_leporatu_dio_iriartek_urkulluri.htm alka eragin du subiranotasunaren inguruko aferak. Jeltzaleek Urkulluren proposamena defendatu dute, EAJk eta PSOEk Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezen inbestidurarako egindako akordioak hura babesten duelakoan. Sozialistek, baina, uko egin diote bide horretan urratsak egiteari, argudiatuta Eusko Jaurlaritzako gobernu itunak ez duela halakorik jasotzen. Aukera gehiago Urkulluren esanetan, helburua da mekanismoak ezartzea bermatzeko Europako Batasuneko estatu kideetako eta haien barruko «komunitate politikoetako» parlamentuek hartutako erabakiak errespetatuko direla, haiek «parte diren estatu kideko subiranotasun, subiranotasun partekatu edo interdependentzia estatusaren gainean erabakitzeko asmoa» adierazten dutenean. Horretarako, argitasun zuzentaraua tresna posibleetako bat da, lehendakariaren hitzetan, baina ez bakarra: «Kontua ez da ateak ixtea eta aukera bakar batera mugatzea». Horrek, baina, ez du bat egiten EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek aurrez esandakoekin. Hark espresuki adierazi zuen jeltzaleek eskatzen dutela «Europako Batasunaren araudiaren barruan argitasun zuzentarau bat jasotzea»: «Europako Batasunarekiko duten estatusari buruz erabakitzeko borondatea argi eta garbi eta zalantzarik gabe adierazten duten erkidego politikoek beren etorkizunari buruz herritarrei galdetzea ahalbidetzen duten mekanismoak izan ditzaten». Hala adierazi zuten jeltzaleek Europaren Etorkizunari Buruzko Konferentzian ere.]]> <![CDATA[Autogobernua da tentsiogunea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2022-06-03/autogobernua_da_tentsiogunea.htm Fri, 03 Jun 2022 00:00:00 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2022-06-03/autogobernua_da_tentsiogunea.htm
«Estatus berriaren afera programatik kanpo utzi zuen gobernu bateko lehendakariordea naiz». Argi mintzatu zen atzo Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan sailburua. Bide horretan, sozialistek defendatu dute gobernu itunaren mugak zurrunak direla: ez «estatus berririk», ez «subiranotasunaren birbanaketarik». Kontrara, akordioa «belaunaldi berri batentzat itun estatutario berri bat» bilatzeko asmoa adieraztera mugatzen da.

Mendiaren hitzak ez ziren ezerezetik iritsi. Aurrez, PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak altxa zuen ahotsa. Estatus berri baterako bidea ekitearen alde eginiko adierazpenak Urkulluk «bere izenean» eginak zirela adierazi zuen Anduezak; hau da, haiek ez zituela lehendakari gisa esan. Hark, gainera, argiki adierazi zuen bere alderdiak ez duela bide hori jorratzeko asmorik. Zehazki, azaldu zuen «zentzugabea» litzatekeela «zatiketa eta konfrontazioa soilik ekarriko lituzkeen bide subiranisten» aldeko apustu bat egitea: «Bide subiranistak alde batera utzita, uste dut aukera dugula tentsio soziala eta klima politikoa askoz lasaiagoa diren bide bat jarraitzeko».

Bestela mintzatu zen Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria, Onda Vasca irrati katean egindako elkarrizketan. Adierazi zuen Eusko Jaurlaritzaren konpromiso nagusietako bat dela autogobernu «gehiago eta hobea» lortzea, eta gehitu zuen Espainiako Gobernuak ere adierazi duela urratsak egiteko asmoa. Izan ere, eztabaidari heltzeko, Madrilera begiratu du Zupiriak, Urkulluk Korsikan egin bezala.

Horren arrazoia da jeltzaleek eta sozialistek Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetzeko itxitako ituna. Orduan, besteak beste, bi aldeek adostu zuten «Estatuaren egituran tokian tokiko identitateak aitortzeko beharko diren erreformak bultzatzea» eta «Estatutu berriaren negoziazioari eta akordioari irtenbide egokia aurkitzea». Itun hark Jaurlaritzan ere eragina duela uste du Zupiriak, hura EAJko eta PSE-EEko kideek osatzen duten heinean. Are gehiago, astearteko Gobernu Kontseiluaren ostean adierazi zuen Urkulluk bilera hartan eman zizkiela hitzartzeen inguruko xehetasunak sailburuei, eta PSE-EEko hiru kideek ez zutela azalpenik eskatu.

«Krisiari» erantzun

Korsikara egindako bidaian, Urkulluk adierazi zuen Jaurlaritzaren helburua dela «autogobernuan sakontzea», eta azaldu zuen eredu horrek «lurralde desadostasunari» eta «estatu ereduaren krisiari» erantzutea duela asmo. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kasua soilik ez, Kataluniako gatazka politikoa ere izan zuen hizketagai, eta Espainiako Gobernuaren gain jarri zuen «lurralde desadostasunei irtenbide politiko bat» emateko erantzukizuna.

Hitz horiekin, Urkulluk «nazio aniztasuna» onartzeko eskatu zion Madrili, «errealitate nazionalen onarpen juridiko-politikoan, zein sozialean eta kulturalean» aurrera egiteko. Finean, «subiranotasunaren birbanaketa bat» planteatu zuen lehendakariak, eta hari forma emateko urratsak eskatu zizkion Madrili: «Estatuari dagokio garai berri hau behar bezala irakurtzea, bere aniztasuna onartzea, eta Estatuaren eredu berri bat planteatzea».]]>
<![CDATA[EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko]]> https://www.berria.eus/albisteak/214173/eh_bilduk_maria_del_rio_proposatu_du_bilboko_alkategai_izateko.htm Thu, 02 Jun 2022 12:34:04 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/albisteak/214173/eh_bilduk_maria_del_rio_proposatu_du_bilboko_alkategai_izateko.htm <![CDATA[Euskara polinizatzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1942/012/001/2022-05-29/euskara_polinizatzeko.htm Sun, 29 May 2022 00:00:00 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/paperekoa/1942/012/001/2022-05-29/euskara_polinizatzeko.htm Irutxuloko Hitza-ko kazetaria. Donostiako San Telmo museoan izan da topaketa, Bagera elkarteak antolatutako Kulturgintza komunitatetik eta euskaltzaletasunetik jardunaldietan.

Hiru hizlariak bat etorri dira hiriak eskaintzen duen kultur eskaintza zabala dela; izan instituzioek antolatutako egitasmoak, izan espazio alternatiboetatik sustatuak. Arazoa, baina, beste nonbait kokatu dute: euskal komunitate sendo bat falta da. «Nire sentsazioa da ez dugula agenda konpartiturik», adierazi du Retolazak.

Kultur kritikariaren esanetan, ezberdinen arteko harreman faltak «euskal kulturgintzaren eskaintzaren aurka» egiten du, eta horren adibidetzat jo du sarri gertatu ohi den fenomeno bat: «Askotan gertatzen da egun berean bi lekutan komunitate berari zuzendutako antzeko bi gauza egotea, eta horrek badakar energia galtze bat, lana ugaritzea». Hala, «kultur egoeraren gaineko diagnosi bat» egiteko denbora hartu beharra defendatu du, «non eta nola eragin» zehazteko. Finean, programatzera mugatzeari utzi, eta «kultur bizitzan eragiteko kultur politika bat» sustatzeko.

Ramirezek ere uste du instituzioek eta herri mugimenduek «programazio» gisa ulertu dutela kultura, hura «eraldaketarako tresna» gisa tratatu beharrean: «Programatzen da, baina horrek ez du eraldaketarik sustatzen». Gehitu du kulturaren helburuetako batek kodeak sortzea izan behar duela: «Hitz egiteko moduak eta bizitzeko moduak sustatzea». Hala, «komunitateari tresnak eskaintzen dizkion sistema» moduan irudikatu du kultura.

«Komunitatea eraikitzeko tresna oso garrantzitsua da, baina baita barne mundua elikatzeko ere», azaldu du Retolazak. Kulturak pentsamendua «sortzen» du. Hala, kulturan espazioak sortzeak norberaren «minez eta pozez» aritzeko espazioak eratzea dakarrela adierazi du, «euskaraz egiteko espazioak».

Euskal komunitate horren existentzia nabarmena dela uste du Otamendik, eta gehitu du hori agerian geratzen dela hirian antolatutako ekitaldietan: «Komunitate izaera handiagoa sortzen da euskarazko emanaldietan». Halere, beste bi hizlariek bezala, hark ere iritzi dio hura «oso barreiatua» dagoela.

Euskara «zehar lerro»

Sakabanaketari aurre egiteko, kulturak propio bere dituen lekuetan euskal kultura «zehar lerro» gisa kokatzeko «estrategia konpartituen» beharra ikusten du Retolazak; besteak beste, espazio gutxi daudelako hainbat belaunaldi eta profiletako kideak batzeko. Horrek, era berean, kultur paisaian ere isla du, eta euskal produkzio kulturalerako bidea ixten die hainbati, kritikariaren aburuz: «Gu iristen gara bila goazelako, baina bila ez doanak ez du inoiz topatuko».

Ez dira euskal komunitateak elkarrekin harremanetan egon beharreko bakarrak, Otamendiren esanetan. Uste du gauza bera egin beharko litzatekeela euskarazko eta gaztelaniazko errealitateen artean ere, horiek ere euskal kulturaren esparrura gerturatzeko. Ramirezen hitzetan, baina, kultur komunitatearen barruan dauden «bi mundu» dira. Musika horren isla dela azaldu du, Donostiako eszenaren alde banatan kokatzen diren taldeen arteko harreman falta azalduta.

«Langa bat dago», Otamendiren arabera. Eta horren atzean «errealitate aberats eta indartsuei lehen eskutik erreparatzeko gaitasunik eza» dago: «Erdal munduak konplexuz betetako jarrera batekin jokatzen du».

Zubien beharra

Arrakalak, ordea, askotarikoak dira, eta horrek erantzunak bilatzea eskatzen du; esaterako, emankizunak norentzat programatzen diren zehazteko. «Erdi mailako-goiko klasearentzat egiten dugu, auzo jakin batekoentzat, kultur eredu bat dugunontzat», azaldu du Retolazak, eta gehitu du begirada horrek komunitateen arteko zubiak eraikitzea zailtzen duela.

Erantzunaren bila, Otamendik «zulo beltz» baten moduan definitu duenaren gaineko eztabaida iritsi da: gazteentzako emankizunak. Retolazak esan du eskaintza falta dagoela 12 eta 18 urte arteko gazteentzako programazioan, eta Donostia Kulturako zuzendariak erantzun dio «zailtasunak» dituztela haiengana iristeko. «Ziur aski kultur egiturek ez dituzte gazteak behar bezala entzuten, eta askotan pentsatzen dugu badakigula zer kontsumitu behar duten», adierazi du hark, eta gehitu du ez dela erraza izaten haiei zer eskaini asmatzea: «Sisteman daudenak eta antisistemak daude. Baina badaude euren bizitza propioa dutenak, eta haiek erakartzea asko kostatzen zaigu».

Hartzaileak izateko, baina, igorleak ere behar dira: kasu honetan, sortzaileak. Eta hor ere bada zer hobetu. «Sorkuntzari bide ematea falta da», Otamendiren hitzetan: «Gure sortzaileak zaindu eta mimatu behar ditugu». Horretarako, hanka sartzeko aukera ere eman behar zaiela azaldu du, eta haientzako guneak sortu.

Ez da afera erraza mundu globalizatu baten uberan. Izan ere, egungo joera nagusiei aurre egitea eta euskara lehenestea zaila dela azaldu du Ramirezek. Beraz, «zenbakietatik haratago» pentsatzearen alde egin du: «Merkatu logiketatik aterata, aukera gehiago daude».

Retolazak, berriz, zero kilometro filosofiaren oinarriak kulturgintzan txertatuko lituzke: «Zer dugu eskaintzeko? Errotzeko aukera bat, geure burua ordezkatzen duen kultura bat, tokian tokikoa, sortzaileekiko harremana, komunitate izaera».

Otamendik ere bat egiten du ideia horrekin: «Gure kultura lantzen duten sortzaileei balioa eman behar diegu». Horretarako, euskal komunitateak bere sortzaileak babestu behar dituela azaldu du: «Komunitateak egiten du horretarako ahalegina».]]>
<![CDATA[Pantailak Euskaraz taldeak uste du aukera bat galdu dela Ikus-entzunezkoen Legearekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/213949/pantailak_euskaraz_taldeak_uste_du_aukera_bat_galdu_dela_ikus_entzunezkoen_legearekin.htm Fri, 27 May 2022 15:31:42 +0200 Iosu Alberdi https://www.berria.eus/albisteak/213949/pantailak_euskaraz_taldeak_uste_du_aukera_bat_galdu_dela_ikus_entzunezkoen_legearekin.htm Ikus-entzunezkoen Lege Orokorrerako Proiektua, ez baitu uste «hizkuntza gutxituen berdintasuna» bermatuko duenik. Halere, adierazi du afera ez dela amaitu, eta bestelako urratsak eskatu ditu euskara ikus-entzunezkoetan sustatzeko. Pantailak Euskaraz-ek «positibotzat» jo du euskarazko lanen finantzaketarako eta haiek plataformetan izan beharreko eduki kuotetarako gutxieneko batzuk ezartzea, baina horiek «nahiko anekdotikoak» direla kritikatu du. Euskarazko lanen finantzaketari dagokionez, plataforma handiek beren diru sarreren gutxienez %0,35 bideratu beharko dituzte horiek ekoizteko. Kuoten kasuan, berriz, edukien %15 gorde beharko dute estatuan egindako lanentzat, eta horren %10 hizkuntza koofizialetako bakoitzean -euskara, katalana eta galegoa- egindako telesail eta filmentzat. Kuoten kasuan, baina, legeak egoitza nagusia estatuan duten enpresei soilik eragingo die. Hau da, betebehar horretatik kanpo geratuko dira «merkatuan nagusi diren» plataformak; besteak beste, Netflix, HBO, Prime Video eta Disney+. Erabaki horrek, beraz, kuotak ezartzearen eragina murriztuko duela uste du Pantailak Euskaraz taldeak, ezarriko zaien «erantzukizun konpromisoa» nahikoa ez delakoan. «Aurrerapauso txikitzat» jo du, berriz, TVEn hizkuntza koofizialei emango zaien presentzia: zenbait eduki euskaraz, katalanez eta galegoz eskaini beharko dituzte, eta Clan haurrentzako kateak edukiak bikoiztu beharko ditu hizkuntza horietara. Plataforma pribatuen kasuan, berriz, kritikatu dute «oso mugatua» dela diru publikoz hizkuntza koofizialetan eginda dauden bikoizketak eta azpidatziak txertatzeko ezarritako betebeharra. Izan ere, lege proiektuak «teknikoki posible denean eta kosturik ez duenean» egiteko derrigortasuna besterik ez du ezartzen. Kongresuko eztabaida ardaztu zuen gaietako bat ere tratatu du taldeak: ekoizle independente izaera definitzeko modua. Izan ere, PSOEk azken orduan txertatu zuen aferaren inguruko zuzenketa bat, eta horrek kontrako botoa ematera bultzatu zituen EH Bildu eta ERC, eta abstentziora Unidas Podemos. Pantailak Euskaraz-ek ere bat egin du kritikekin, eta ekoizle independenteak «kinka larrian» utziko dituela salatu: «Berez haiei bideratutako laguntzak enpresa handiek ere eskuratzea ahalbidetuko du. Hori oso larria da; izan ere, ekoizle independenteak izan dira orain arte euskaraz eta beste hizkuntza gutxituetan edukiak sortzeko apustua egin izan dutenak». Espainiako Gobernuak PPren abstentzioari esker lortu zuen Ikus-entzunezkoen Lege Orokorrerako Proposamenak urrats bat gehiago egitea, gehiengo soila eskuratzeko bidea eman baitzion. Legearen alde egin zuen EAJk ere, aurreko astean gobernuarekin hainbat zuzenketa adostu ostean. Orain, Senatura igaroko da proiektua. Han, gehiengo zabala dute PPk eta PSOEk, eta, aldaketarik ezean, popularren abstentzioarekin bihurtuko da lege. Ez da amaiera Lege proiektuaren onarpena, baina, ez da ezeren amaiera, Pantailak Euskaraz-en esanetan, eta pauso gehiagoren beharra adierazi du. Besteak beste, streaming plataformekin zuzenean negoziatzeko deia egin du, euskarazko edukiak zein azpidatzi eta bikoiztutakoak katalogoetara gehitu ditzaten, baita euskarazko bikoizketarako diru laguntza lerroak sortzeko eskatu ere. Era berean, beharrezko jotzen du «euskal hiztun komunitatearentzat erreferente» izango den euskarazko plataforma bat sustatzea. EITBri, berriz, bere bigarren katean euskararen presentzia areagotzeko exijitu dio. Izan ere, ikus-entzunezkoen eremua «hizkuntzaren eta kulturaren garapenerako estrategikoa» dela adierazi du Pantailak Euskaraz-ek, hark euskararen erabileran duen garrantzia nabarmenduta. Soziolinguistika Klusterraren azken neurketak gogora ekarrita, taldeak uste du litekeena dela azken urteetako joerek lotura izatea, besteak beste, streaming plataformen zabalkundearekin.]]>