<![CDATA[Iosu Alberdi - Irati Urdalleta | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 21 Jan 2020 01:46:40 +0100 hourly 1 <![CDATA[Iosu Alberdi - Irati Urdalleta | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Euskaltzaindiak eskatu du euskara ez «monopolizatu eta instrumentalizatzeko»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1856/012/001/2019-12-03/euskaltzaindiak_eskatu_du_euskara_ez_monopolizatu_eta_instrumentalizatzeko.htm Tue, 03 Dec 2019 00:00:00 +0100 Iosu Alberdi - Irati Urdalleta https://www.berria.eus/paperekoa/1856/012/001/2019-12-03/euskaltzaindiak_eskatu_du_euskara_ez_monopolizatu_eta_instrumentalizatzeko.htm
Euskaltzaindiak ez ezik, beste hainbat herritarrek ere jaso zuten atzo euskararen alde egindako lanaren errekonozimendua, Lauaxeta eta Abadia sarien bidez. Bizkaiko Foru Aldundiak hamabosgarren aldiz banatu ditu Lauaxeta sariak. Administrazioan euskararen erabilera bultzatzea helburu izan duen EraMiak programarentzat izan da ohorezko saria, lan munduan euskara gehiago egitea sustatzeagatik. Iñigo Astiz BERRIAko kazetariak, berriz, 35 urtetik beherakoentzako poesian lortu du irabaztea, Analfabetoa poema bildumarekin. 35 urtetik gorakoentzako poesiaren kategorian, Itsas Bizimina lanarekin, Pello Otxotekorentzat izan da saria. Azkenik, ikus-entzunezkoen mailan, Fermin Etxegoien saritu dute Euskaltzaindia: Egunak eta lanak dokumentalagatik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, Arantxa Urretabizkaiaren lana aitortu du, Abadia sariarekin. Euskararen biziberritze prozesuari egindako ekarpenarengatik jaso du saria. Urretabizkaiak lan ugari egin du idazle, kazetari eta itzulpengile gisa.]]>