<![CDATA[Iraia Vieira Gil | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 02 Feb 2023 08:58:18 +0100 hourly 1 <![CDATA[Iraia Vieira Gil | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Moral bikoitzak kondenatuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2023-02-01/moral_bikoitzak_kondenatuak.htm Wed, 01 Feb 2023 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2023-02-01/moral_bikoitzak_kondenatuak.htm Alferrak, gaizkileak eta arriskugarritasun soziala (1933-1995). Jazarpen baten historia grafikoa erakusketaren antolatzaileak. Arabako Foru Aldundiarekin eraman du aurrera proiektua, eta urte horietan Alferren eta Gaizkileen Legeak zigortu zituen gizon eta emakumeei ikusgaitasuna ematea izan dute helburu nagusi. Atxilotutakoen fitxen azterketan oinarritutako 24 panelek osatzen dute erakusketa, eta Gasteizko Probintzia plazan izango dira ikusgai otsailaren 2ra arte.

1933an ezarri zuten Alferren eta Gaizkileen Legea, eta 1995era arte iraun zuen indarrean. «1971n, izena aldatu zioten: Arriskugarritasun eta Errehabilitazio Sozialaren Legea», baina, funtsean, arau bera zen. «Askotariko jendeari jazartzen zitzaion: karta jokalariei -jokoa ilegala zen orduan-, prostitutei, eskaleei... Txiroei, oro har». 1954tik aurrera, homosexualei eta trabestiei ere bai. «Aurretik, legeak ez zituen homosexualak alfer eta gaizkiletzat hartzen, baina, hala ere, ohikoa zen haiek atxilotzea».

Euskal Herrian, Langraiz Okako espetxeak (Araba) izan zuen preso homosexual gehien. Atxilotutako homosexual gehienak gizonak ziren. «1970eko hamarkada aldera arte, ez zuten lesbianismoa esplizituki aipatu», azaldu du Gomezek. «Mari-mutil hitza erabiltzen zuten liburu batzuetan, baina inon ez dugu ikusi emakumeen lekukotzen arrastorik».

Ia ezinezkoa da Langraiz Okako espetxean egondako gizonen lekukotzak aurkitzea ere. «Juan Soto Puente zen kartzela horretan homosexual izateagatik preso egon zen lekuko bakarra, eta duela urte batzuk hil zen». Hil aurretik, bere bizipenak biltzen zituen liburua idatzi zuen Sotok. «1930eko hamarkadan atxilotu zuten. Espetxera iritsi zenean, homosexualei pauso bat emateko eskatu zien ofizialak». Sotok agindua bete zuen. «Garai hartan emakumeek egin behar zituzten lanak ematen zizkieten homosexualei: joskintza, garbiketa...». Gainerako presoak lan astunak egiteaz arduratzen ziren:errepideak asfaltatzeaz edo baratzea lantzeaz, gehienetan.

Espetxeko ofizialek etxera eramaten zituzten homosexualak, garbitzaile lanak eta erosketak egiteko. «Neskame hartzen zituzten, baina ez zieten ordaintzen». Hori gertatu zitzaion Sotori «Emagizon moduan ikusten zituztenez, emakume izenak ere jartzen zizkieten, eta, ofizialen etxean garbitzen zeudenean, ezizen hori erabiltzen zuten haiei deitzeko». Katy, ezizen hori jarri zioten Sotori. «Katy izeneko gizon bat [Un hombre llamado Katy] izenburua jarri zion idatzi zuen liburuari».

1978an, homosexualei jazartzea debekatzeko erreforma egin zuten politikariek Alferren eta Gaizkileen Legean, «ez baitzetorren bat Espainiako Konstituzioan bildu zutenarekin». Kartzelan zeuden homosexual guztiak, beraz, karguetatik libre geratu ziren. «Gainerako kolektiboak atxilotzea, ordea, legezkoa izan zen aurrerantzean ere».

Prostitutak eta ijitoak

«Erregimenarentzat, zer zen benetan amorala?», galdetu du Gomezek. Eta erantzun: «Kalean bizitzea. Are gehiago borondatez bazen». Hala, prostitutak eta ijitoak ere Alferren eta Gaizkileen Legearen menpe geratu ziren. Prostituzioaren kasua bereziki ironikoa izan zen. «Erregimenean erabat onarturik eta antolaturik zegoen prostituzioa. Goi kargudunek ere kontsumitzen zuten, eta maila handikoa zen». Erregimenak onartzen ez zuena, berriz, bestelako zerbait zen. «1960ko hamarkadan abolitu egin zuten prostituzioa, baina legeak ghettoetan lan egiten zuten prostitutei eragiten zien, gehienbat». Hau da, prostituzioa kontsumitu nahi zuten, baina ez zuten nahi prostituzio hori ikusgai egon zedin. Hala, leku publikoetan lan egiten zuten prostitutak eta proxenetak atxilotzen zituen Poliziak, baita han sexua izaten zuten bezeroak ere. «Hori zen, hain zuzen, diktaduraren moral bikoitza».

Ijitoei kalean bizitzeagatik eta nomadak izateagatik jazartzen zitzaizkien. «Bereziki ezaguna da Eleuterio Sanchezen kasua». Oilo bat lapurtzeagatik atxilotu zuten Sanchez lehen aldiz, eta, ordutik, bizitza osoa eman zuen gaizkile lanetan. «Kartzelako sartu-irten etengabean ibiltzen zen, jendeak beldur handiagoa zielako oiloak eta untxiak lapurtzen zituztenei delitugile handiei baino». Jesus Gil Espainiako enpresari ezagunak, esaterako, etxebizitza eraikin bat egin zuen 1960ko hamarkadan. Jendea hara bizitzera joan eta denbora gutxira, eraikina erori egin zen, eta 80 bat pertsona hil ziren. «Urte eta erdiko zigorra besterik ez zuen jaso Gilek, ez zutelako haren inguruko aurreiritzirik».

Espetxealdiak sei eta zortzi hilabete artekoak izan ohi ziren. «Ez ziren kondena luzeak, baina bizimodu normala izateko aukera kentzen zien kartzelatutakoei». Behin alfer eta gaizkile izateagatik kartzelan egonda, oso zaila zen gero lana lortzea, eta, ondorioz, lapurretan hasi edo jarraitu behar zuten askok. «Delitugileak sortzen zituen makina bat zen erregimena».

1995ean indargabetu zuten Alferren eta Gaizkileen Legea. Gomez: «Garai hartan atxilotutakoek fitxa eskatzen badute, agian aurrekari horiek izango dituzte oraindik». Homosexualen kasua bestelakoa da. 2009an, kalte ordaina eskatzeko atea ireki zieten homosexualei, eta, 2018an, aurrekariak zituztenei kargu horiek ezabatzea onartu zuten.]]>
<![CDATA[«Kontsumo ereduak kaleratzen den musika baldintzatzen du»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/023/001/2023-01-31/kontsumo_ereduak_kaleratzen_den_musika_baldintzatzen_du.htm Tue, 31 Jan 2023 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1857/023/001/2023-01-31/kontsumo_ereduak_kaleratzen_den_musika_baldintzatzen_du.htm (K)ito diskoa kaleratu du, zeinetan melodia ilunen bitartez bere bizitzako garai latz bateko sentimenduak azalarazi dituen.

Uztailean kaleratu zenuen diskoa. Nolako harrera izan du?

Harrera positiboa izan da, eta horrek asko pozten nau. Jende askok aurretik egindako musikagatik ezagutzen ninduen, eta ez zuen espero disko kontzeptual bat ateratzerik. Disko iluna da; detaile asko ditu, eta ahotsarekin jolasten da. Lagun musikari asko ere harrituta geratu dira sonoritatearekin. Desberdina dela esan didate, nahiko pertsonala. Nola ez da pertsonala izango, ba! Nik egin dut guztia.

Zuk bizi izandako garai gogor baten inguruan ari da, ezta?

Bai, eta gogorra izan da orduko sentimendu batzuk gogora ekartzea. Ikasketa prozesua izugarria izan da. Beste prisma batetik ikusi ahal izan ditut gauzak, heldutasunaren ikuspuntutik. Garai hartan bizi izan nuenaren eta neure buruaren onarpena izan da diskoa. Bizitza aldatu zidan hori azaldu nahi nuen, besterik ez. Oso gaizki pasatze horretatik ikasi, eta aurrera egitea lortu nuen. Etapa hori ixteko pausoa izan da.

Nola jaio zen disko kontzeptuala egiteko ideia?

Abesti zirriborro batzuk neuzkan aspalditik gordeta, baina ez nago abestera ohituta. Konposatu bai, beste taldekide batzuekin konposatu dut, baina abestu ez. Duela hamabi urte edo, adaptazio nahasmendu bat garatu nuen, eta prozesu zail batean murgildu. Hortik sortu da disko kontzeptuala: neure buruarekiko sentsazioetatik.

Nola lortu zenuen, azkenean, mikrofonoaren aurrean jartzea?

Oso zaila izan zen. Diskoa nire istorioaren onarpen bat izan da. Kantu eskola batzuk hasi nintzen jasotzen, eta irakasleak hobetzeko laguntza handia eskaini zidan. Bestalde, diskoaren zati gehiena etxean grabatu nuenez, lasaiago sentitzen nintzen. Egun batean, mikrofonoaren aurrean jartzeko prest nengoen; hurrengoan, ez. Nire buruarekin borrokan aritu naiz, baina asko ikasi dut.

Musikalki, zeintzuk izan dira zure erreferenteak?

Melodia eta sorkuntza aldetik, ez dut erreferentziarik izan, baina banekien disko ilun bat egin nahi nuela. Oro har, ez dut horrelako musikarik egiten. Nick Caveren Skeleton Tree entzun nuen, bere semea hil zenean kaleratu zuen diskoa; Ainara LeGardon ere entzun nuen... Nire musikak, orokorrean, ez du haienaren antzik; disko honek, bai.

Hitzek kutsu poetikoa daukatela azaldu duzu. Zer zentzutan?

Idazleak diren pare bat lagun dauzkat, eta haiek ere diskoan parte hartzea nahi nuen. Gaia azaldu nien, eta hitz eta melodia batzuk eman nizkien. Haien estiloa poetikoagoa da; Goizane Aizpurua eta Unai Villenarena, kasurako. Nik itsasoaren irudia erabili nahi nuen, adibidez, eta hortxe diskoaren izenburua: (K)ito. Diskoaren hasieran, itotzearen arnasestu bat entzuten da, bukaeran beste bat. Hor doa kutsu poetikoa.

Ilunetik argira doan bidaia gisa definitu duzu diskoa. Zergatik?

Nire bizitzako garai horretan, beheraino erori nintzen, hondoraino. Izugarrizko insomnioa izan nuen, oso lo gutxi egiten nuen, lanera nekatuta nindoan, eta bueltan ere nekaturik nengoen. Terapiari esker, amaiera jarri nion arazoari, eta horri buruzkoa da azken abestia. Norberak nor den onartu behar du. Bosgarren abestiak, adibidez, negar egiten hasi nintzenekoa azaltzen du, denbora luzea eman bainuen negarrik egin gabe.

Garai ilunei buruzko musika gehiago behar al du industriak?

Musikaren industria beste ildo batetik doa orain. Nire helburua diskoa amaitzea besterik ez zen, garrantzitsua iruditzen zitzaidalako astiro entzuteko musika egitea. Orain modan dagoena zera da, abesti eta bideoklip azkarrak kaleratzea, baina bakarrik egoteko eta lasaitasunez disko oso bat entzuteko beharra daukat nik. 1970eko hamarkadan, Pink Floyd eta antzeko taldeek kaleratu zituzten orduko disko kontzeptualak. Kontsumo ereduak kaleratzen den musika baldintzatzen du, eta orain beste garai batean gaude. Orain asko kontsumitzen dugu; asko eta azkar.

Zenbat denbora eman zenuen diskoa grabatzen?

Urtebete edo. Pandemia ostean hasi nintzen grabatzen, baina ideia nagusiak aurrekoak dira. Buruan nituen, baina ez nekien errealitatera nola ekarri. Grabatu bitartean ere, sortuz joan naiz. Oso prozesu lasaia eta esperimentala izan da, introspektiboa. Ez nekien kaleratuko nuen ala ez.

Zein izan da bidean aurkitu duzun zailtasunik handiena?

Kantatzean autoexijentzia orekatzea. Instrumentu berri bat da niretzat ahotsa, eta ez nengoen ohituta hori entzutera. Zerbait gustatzen ez zitzaidanean, beti zalantza nuen: hala utzi, ala hurrengo egunean jarraitu? Era jakin batean egin nahi nituen gauzak, baina etxean ez zen posible.

Bakarkako lehen lana da hau; taldeak izan dituzu aurretik: Hiri Asko Bere Baitan, Zisma, HHD...

Bai, baina gutxi iraun dute. Gauzak grabatu ditugu, kontzertuak eman ditugu, eta ni musikarekin topera egon naiz beti, baina zaila da hori guztia mantentzea. Disko berriarekin oso pozik nago; nik grabatu dut diskoa, eta nik eramaten ditut kontzertuak. Lan handia da. Asmoa ez da honetaz bizitzea, baina beteta sentiarazten gaitu.

Islabatek aurrera jarraituko du?

Ez dakit. Behar pertsonal batetik jaio zen, eta ez dakit oraindik badudan behar hori. Zuzenekoak ematen jarraituko dugu; ordea, beste proiektu batzuk hasteko gogoa dut. Baliteke beste egoera zail bat bizitzea eta Islabatekin beste disko bat ateratzea. Nork daki!]]>
<![CDATA[Autobus gidariak, asteburuen beldur]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1964/009/001/2023-01-25/autobus_gidariak_asteburuen_beldur.htm Wed, 25 Jan 2023 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1964/009/001/2023-01-25/autobus_gidariak_asteburuen_beldur.htm
Orain dela 30 urte hasi zen Bizkaibusen gidari lanak egiten, eta duela 25 egin zioten eraso lehenbizikoz. «Larunbat goiza zen, eta ibilbidea amaitzear nengoen, baina erabiltzaile batek lotan jarraitzen zuen», kontatu du. Erabiltzailea esnatzea erabaki zuen Anzolak: «Erantzun moduan, kolpe bat eman zidan buruarekin». Ordutik, beldurra ematen dio autobusean lo doan erabiltzaileren batekin bakarrik geratzeak: «Edozein zaratak deseroso sentiarazten nau».

Asteburuetako ordu txikiak dira, Anzolaren ustez, autobusa gidatzeko ordurik txarrenak: «Festa egitetik dator jendea, eta alkoholak eta hartutako guztiak urduritu egiten ditu». Edozein kontu gidariari erasotzeko arrazoi bihurtzen dute: «Eguneko edozein ordutan eta tokitan gerta daiteke, baina asteburuetan gertatzen da gehienbat». Erasoak, gainera, hitzezkoak dira askotan. «Eraso fisikoak ez dira hain ugariak; hitzen bidez erasotzen digute gehienetan, eta halakoak bai, ia egunero gertatzen zaizkigu».

Protokoloa eta trebakuntza

Gidariren bati erasotzen dioten bakoitzean salaketa jartzen dutela azaldu du Anzolak, bai eta enpresako eta instituzioetako buruekin hitz egiten dutela ere: «Ez gara isilik geratzen; beharrezkoak diren neurriak behingoz ezartzeko eskatzen diegu, eta, askotan, eraso egin diotenaren aldeko elkarretaratzeak ere antolatzen ditugu». Bizkaiko Foru Aldundiarekin zenbait elkarrizketa izan dituzte jada, «baina orain arte ez digute inolako konponbiderik eman».

Mungiatik Bilborako autobuseko gidariaren erasoaren ostean, begirale bat jarri dute ibilbide hori egiten duen autobusean. Gainerakoetan ez dute aparteko neurririk hartu, eta, beraz, salatu dute konponbidea ez dela nahikoa: «Autobus guztietan hobetu beharko lituzkete segurtasun neurriak, eta gidari guztiek jaso beharko genituzke formakuntza saioak». Egoera jakin batzuetan zer egin jakiteko protokoloa izatea beharrezkoa ere badela adierazi du Anzolak. «Lo doan erabiltzaile hori esnatu beharko nukeen ala ez jakiteko, adibidez».

Benetako erantzun bat eman dezala eskatu dio Anzolak Bizkaiko Foru Aldundiari. «Babes neurriak hartuko dituztela esaten digute, baina ez dute ezer egiten». Gidariren bati beste erasoren bat egiten dioten arte: «Orduan bai. Orduan hitzaldi politikoak ematen dituzte, eta egoera lotsagarria dela esaten dute». Komunikabideek berdin jokatzen dutela salatu du. «Erasoaren albistea ateratzen dute, eta berehala ahazten dute gertatutakoa».

Erabiltzaileentzat ere badu mezua: errespetua baino ez diete eskatzen.]]>
<![CDATA[Bihotzetik sorturiko doinuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/023/001/2023-01-24/bihotzetik_sorturiko_doinuak.htm Tue, 24 Jan 2023 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1877/023/001/2023-01-24/bihotzetik_sorturiko_doinuak.htm
Jarraibiderik ez zuen hasieran, ezta taldea norekin osatuko zuen ideiarik ere. «Ez nekien zer egin nahi nuen, ez nekien norekin, eta ez nekien nola, baina zeozer egin nahi nuen», azaldu du. «Herriko tabernetan jotzea ere otu zitzaidan, baina, azkenean, beste norabide bat hartu nuen». Taldea sortzeko, Ane Bastida baxu jolearekin eta Iñaki Bastida haren neba eta bateria jolearekin elkartu zen lehenengo; Lander Anton teklatu jolea eta Iker Toral gitarrista batu zitzaizkien ondoren.

Pop-rocka da lantzen duten estilo nagusia, punk ukituak gehituz zenbaitetan. «Ez dugu ezer berririk asmatu; dakiguna egiten dugu. Entzun eta jaso dugun hori». Aurretik egindako musikarekin konparatuz, ordea, Uriasek uste du Zelandak egiten duena ez dela hain dantzagarria. «Jai giroan hainbeste entzuten ez den musika mota bat da. Lasaiago zaudenean, etxean edo autoan entzuteko disko bat da». Lan berrian, gainera, Eñaut Gaztañagak ekoitzi ditu abestiak, eta horrek ukitu modernoa eman die abestiei. «Sintetizadoreak eta teklatuak ere erabili ditugu».

Abesti nostalgikoak

Emozioek osatu duten disko bat da Zelandarena. Uriasek berak idatzi eta sortu ditu kanta guztiak, «bihotzetik». «Beti sinetsi izan dut buruari ez zaiola utzi behar hitzetan leku gehiegirik hartzen». Kontzientziak, askotan, idatzi nahi duena baino gehiago, idatzi behar duena esaten dio. «Jendeak zer nahi duen, eta zerk saltzen duen edo zerk ez duen saltzen esaten dizu buruak». Berak ere aitortu du batzuetan zaila egiten zaiola kontzientzia isilaraztea. «Saihestezina da. Ahalik eta gehien bihotzetik idatzi behar dugu, ordea».

Bide horri jarraituz kantak sortzen dituenean, bere «aurpegi iluna» erakusten du Uriasek. Zelanda diskoaren kasuan ere hala izan da hein handi batean, eta, ondorioz, nostalgiaren sentsazioa da entzuleari sortzen diona. «Ehuneko handi batean estilo tristea da nirea», onartu du abeslariak. «Momenturik apal eta ahulenetan eskatzen dit gorputzak idaztea, ondo nagoenean beste behar batzuk ditut eta». Familia eta lagunekin egotea, esaterako. «Beti ez naiz horren iluna, baina, momentu txarrenetan, idaztea terapia bat da niretzat».

Sentiberatasunarekin batera, abestietako errepikak handiak izatea nahi du Uriasek. «Musika ulertzeko nire modua da», adierazi du. «Errepika kantaren momentu gorena izatea gustatzen zait». Orduan hartzen du oinarriak indar handiena eta orduan irekitzen da melodia aurretik ez bezala. Baliabide erraza edota tipikoa izan daitekeela aitortu du abeslariak, baina, finean, berak bereizten duen zerbait ere badela. «Ez dut ezer berririk asmatu, ez naiz originala, baina nire konposatzeko era da».

Melodien sormen prozesuari dagokionez, pandemia garaiko itxialdian sortu zituzten diskoko abesti guztiak, entsegurik egin gabe. «Pandemia etorri zen, eta entseguak debekatu zituzten. Ni neu gaixotu egin nintzen, eta hilabete pila eman nituen bajan». Orduan, buruan zituen ideiei forma emateko aprobetxatu zuen denbora. «Estudioetan erabiltzen dituzten edizio programak hartu eta abestiak sortzen nituen». Baxuaren soinua gehitzen zien, adibidez, eta ahotsa eta gitarra grabatzen zituen. «In situ ikusten nuen abestiak ze itxura izan zezakeen, eta, egia esan, oso pozik nago emaitzarekin».

Kantak etxean landu ondoren eta behin itxialdiari amaiera emanda, entseguak egiten saiatu ziren kide guztiak, baina hain ekoitzita geratu ziren kantak, non Gaztañagari bidali zizkioten zuzenean. Berak moldatu egiten zituen, eta abestiak kaleratzeko prest geratu ziren. «Zuzenekoetan beste modu batean egiten dugu», zehaztu du Uriasek. «Produktiboak izaten saiatzen gara. Zer behar du benetan kantak? Horren arabera egiten ditugu moldaketak». Instrumentu nabarmenenak hartzen dituzte, eta teklatuekin nota jokoak egiten dituzte. «Jaso dugun feedbacka ona izan da».

Kolaborazioak

Bi kolaborazio izan dituzte diskoan. Batetik, Olatz Salvadorrena Non geratu dira kantan, eta, bestetik, Ainhoa Arroitajauregirena Nire errua abestian. «Haien ahotsek izugarri hobetu dituzte kantak». Ahots biak desberdinak dira oso, eta bakoitzak zerbait desberdina gehitu dio kolaborazioari. «Olatzek goxotasun itzela eman zion. Ainhoak beste estilo bat dauka, indar handiagoa ahotsean». Uriasen ustetan, biek ala biek buelta eman diete egindako abestiei.

Ez dute esan zehazki noiz, baina martxotik aurrera hasiko dira emanaldiekin. «Udara begira ikusiko dugu. Gu hortxe egongo gara», esan du.]]>
<![CDATA[Eusko Jaurlaritzaren ereduak «naturaren suntsipena» dakarrela salatu du Arabako Mendiak Aske elkarteak]]> https://www.berria.eus/albisteak/223323/eusko_jaurlaritzaren_ereduak_naturaren_suntsipena_dakarrela_salatu_du_arabako_mendiak_aske_elkarteak.htm Thu, 19 Jan 2023 13:13:26 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/albisteak/223323/eusko_jaurlaritzaren_ereduak_naturaren_suntsipena_dakarrela_salatu_du_arabako_mendiak_aske_elkarteak.htm <![CDATA[Ezin ahaztuzko minaren lekuko ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1913/006/001/2023-01-13/ezin_ahaztuzko_minaren_lekuko.htm Fri, 13 Jan 2023 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1913/006/001/2023-01-13/ezin_ahaztuzko_minaren_lekuko.htm «Gerrikoengatik zekiten nor zen beren senarra» Izagak ez zion utzi udaletxearen aurrean jartzeari. «Ostiralero joaten nintzen, gaueko bederatzietan. Azaroaren 22an, aitona desagerrarazi zutenean, han izan nintzen ere». Omenaldiaren eguna pozez eta nostalgiaz hartu zuen familiak. «Amak nahi zuen guztia lortu genuen, baina berak ezin izan zuen ikusi. Berak hau guztia ikustea nahiko nuen». San German ez zen izan frankistek jazarri zioten herritar bakarra; 1936ko kolpe militarrak odolaren aztarna utzi zuen Bastidan. Javier Gomez EHUko historialari eta Matar, purgar, sanar. La represión franquista en Álava liburuaren idazleak (Hil, purgatu, sendatu. Errepresio frankista Araban) berretsi du hemeretzi gizon hil zituztela. «Hamazazpi uztail eta azaro bitartean hil zituzten, baina batzuen heriotza data ez da zehatza». 1937an eta 1938an gertatu ziren azken bi hilketak: heriotza zigorra zuen gizon baten exekuzioa, eta ezkutaturik zegoen gizon baten hilketa. Errepresioa ez zen izan kolpe militarraren fruitua soilik. Bigarren Errepublikan (1931-1936) jazotako gatazkek eragina izan zuten egoera politikoaren polarizazioan. «Izaera politikorik gabeko hamalau liskar egon ziren». Alderdiren bat aukeratu behar izan zutenean, gatazketan oinarritu eta karlismoa hautatu zuten batzuek, eta anarkismoa besteek. Anarkismoak harrera izugarri ona izan zuen bereziki Bastidan, eta inguruko herrietan baino azkarrago zabaldu zen. «1920an CNT sindikatua abiarazi zuten; 1931n, EAJk ez zuen hauteskundeetan bozkarik lortu». Banaketa politikoa nabaria bihurtu zenean, ordea, abertzaleak indartu egin ziren berriz, eta bederatzi zinegotzi lortu zituzten. «Anarkistak, beren filosofiari jarraituz, ez ziren hauteskundeetara aurkeztu». Hori bai, establishment-arekin apurtzeko ekintzak egin zituzten; 1933ko matxinada, kasurako. Guardia Zibilaren kuartelari eraso zioten, eta artxiboko jabetza agiriak erre. Matxinadak hiru ordu iraun zuen, eta ez zuen ondorio politikorik izan, baina, kuartela hartzeko borrokan, guardia zibil bat tirokatu zuten anarkistek. Errepresioa areagotzeko aitzakia bihurtu zuten karlistek heriotza hori. Frankismoaren lehenengo etaparen funtsa, hain zuzen, etsaiak hiltzea izan zen. Bastidan 1938ra arte luzatu zen etapa hori, eta karlistek «odol autonomia» izan zuten. «Zazpi anarkista hil zituzten lehenengo, eta, behin horiek akabatuta, errepublikanoei jazartzeari ekin zioten», azaldu du Gomezek. «Nire aitona musika banda errepublikanoan bonboa jotzeagatik espetxeratu zuten», kontatu du Izagak. «Eleuterio Rojas bere ilobarekin batera sartu zuten kartzelan, 1936ko abuztuaren 4an». Lau hilabete eman zituzten bertan elkarrekin, San German desagerrarazi zuten arte. «Kontatzen zuten komisariatik atera eta herrestan ibili zutela taxi batera loturik». Rojasi bestelako zigorra ezarri zioten: «Frontera bidali zuten, kanoi bazka moduan». Ezin izan zuten hil, eta, gerra amaitu bezain laster, Gasteizera joan zen bizitzera. «Ez zuen herrira bueltatu nahi izan. Ez zituen ikusi nahi bere familia suntsitu zutenen aurpegiak». Nagusitan hil zen, garai hartako mina ahaztu ezinik. Beste askok ez zuten sorterria utzi. Eduardo Manzanosen aitona, esaterako, bi urte egon zen Bastidan ezkutaturik. «CNTko militantea eta anarkista zen. Estatu kolpea eman zutenean, anarkistek bazekiten zerbait egin behar zutela bizirik irauteko, eta, bakoitzaren erabakia jakiteko, bilera bat antolatu zuten», kontatu du. Frantziara joan ziren batzuk, miliziarekin borrokatzera besteak, eta hamar bat herrian ezkutatu ziren. Hirutan banatu ziren: Manzanos anaiak, Quintana anaiak eta Barrios anaiak. Barriotarrak Nicolas Ortegorekin batera izan ziren gordelekuan. «Ez zen anarkista, baina Quintana anaien koinatua eta CNTko idazkariaren arrebaren senarra zen», esan du Gomezek. Gordelekutik atera ahal izatea besterik ez zuten nahi, eta ezin izan zuten. «Arrastorik utzi gabe desagertu zirenak ezagutzen zituzten karlistek, eta ezinbestean aurkitu nahi zituzten». Ikusezinen rola Emakumeek berebiziko garrantzia izan zuten gizonak babesteko orduan. «Matxismoa oso erroturik zegoen gizartean, eta emakumeak ikusezinak ziren», azaldu du Gomezek. Familia aurrera eramateko helburuarekin, ikusezintasun horretaz baliatu ziren emakumeak, ingurukoak engainatzeko. «Ogia erostera joaten zirenean, adibidez, barra bakarra eskatzen zuten, eta, batzuetan, beldurrak eraginda, gutxiago». Esteban Manzanosen arrebari informazioa lortzeko gezurrak kontatzen zizkioten. «Bilbon lan egiten zuen gizon bat etorri zen behin herrira, eta aitona hirian ikusi zuela esan zion», azaldu du Manzanosek. Rosak neba zelan zegoen galdetu, eta goraintziak emateko eskatu zion gizonari. «Plantak egin behar zituen». Helburu berarekin atxilotu zituen Guardia Zibilak bost emakume 1936 eta 1938 artean. «Espetxerako bidean, Argantzonen geldialdia egin eta mehatxu egin zieten», esan du Manzanosek. «Senarrak non zeuden esateko, edo hilko zituztela». Andreek ez zuten ezer esan, eta Gasteizko kartzelara eraman zituzten. Zigor gisa, ilea moztu zieten. «Herriko kaleetatik paseatu nahi zituzten, baina alkateak ez zien utzi». 1938an aurkitu zituzten, azkenik, lehenengo satorrak, Quintana anaietako batek elgorria hartu eta familiak herriko medikuari deitu zioenean. «Ez zuten uste salatuko zituenik. Etxetik atera bezain laster, ordea, Guardia Zibilarenera joan zen», kontatu du Manzanosek. Gaixoturiko anaia gau horretan bertan hil zen; bere bi anaiak eta koinatua Frantziara ihes egiten saiatu ziren, baina Elizondo aldean atxilotu zituzten. 1938ko uztailaren 25ean, Quintana anaiak aurkitu eta bi astera, auzokide batek, Barrios familiaren etxean mugimendu arraroak ikusi, eta herriko karlistei abisatu zien. Karlistek, etxean sartu, eta Ortego aurkitu zuten. «Bertan hil zuten, tiroz». Orduan atxilotu zituzten Barrios anaiak. Gomezen arabera, «Quintana anaien etxean jazotakoa Bastidako azken gertakari odoltsua izan zen». Horren ostean, gainerako satorrek ezkutatzeari utzi zioten. 84 urte igaro dira, eta, Gomezen hitzetan, «indarkeria sufritu zuen belaunaldi osoa hilik dago». Gaur egun, Bastidak banaturik jarraitu arren, egoera bestelakoa dela uste du Manzanosek. «Kontatu ez dizkiguten gauza asko daude». ]]> <![CDATA[Bihar estreinatuko dute 'Hobe ixilik!' antzezlana, Hondarribian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/022/001/2023-01-12/bihar_estreinatuko_dute_hobe_ixilik_antzezlana_hondarribian.htm Thu, 12 Jan 2023 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1877/022/001/2023-01-12/bihar_estreinatuko_dute_hobe_ixilik_antzezlana_hondarribian.htm Fallait pas le dire! antzezlana idazteko. Eta obra horren euskarazko bertsioa taularatuko dute bihar Ramon Agirre eta Itziar Ituño aktoreek, Hobe ixilik! izenburupean eta Txalo Produkzioak konpainiaren bultzadarekin. Gizon baten eta emakume baten arteko bikote eztabaidak ditu ardatz istorioak, izan eguneroko kontuei lotuak, izan bestelako gaiei buruzkoak. «Garrantzirik gabeko edozein gauza izan daiteke haien arteko eztabaidagai, gazta tarta bat, esaterako, baina gai potoloagoak ere bai», azaldu du Agirrek. Hala, umoretik abiatuta eta komedia formatuan, amatasun subrogatuaz, klima aldaketaz, Me Too mugimenduaz eta musulmanen buruko zapiaz ariko da bikotea. Gaia edozein dela ere, batak zerbait esaten badu, kontrakoa erantzungo dio besteak. «Bakoitzak pentsatzen duena esaten du, astakeriak badira ere», gehitu du Agirrek. Bihar estreinatuko dute antzezlana, Hondarribiko (Gipuzkoa) Itsas Etxea auditoriumean, 19:00etan.

Agirre bera izan da obra euskaratzeaz eta moldatzeaz arduratu dena, eta jatorrizkoa «lan originala» dela uste du. «Oso ondo josita dagoen komedia bat da, bereziki ausarta, eta gai delikatuak taburik gabe lantzen dituena». Frantzian, esaterako, antzerki arloko hainbat sari jaso ditu. Euskarazko bertsioan, zenbait aldaketa egin dizkiote: «Euskal Herrira ekarri dugu istorioa». Bere burua ezkertiartzat jotzen duen Parisko bikote burges bat da obra originalean protagonista; baina, kontakizuna sinesgarriagoa egiteko, bilbotarrak bihurtu dituzte biak.

Bikote xelebre bat

Begoña Bilbaok zuzendu du Hobe ixilik!, eta ez du uste kokalekuak hainbesteko garrantzia duenik antzezlanean; pertsonaiei egin dizkieten aldaketak azpimarratu ditu hark. «Lanbideak aldatu dizkiegu biei. Gizona aktore langabetua zen Lelouchen obran, eta gurean unibertsitate irakaslea da, adibidez». Emakumeari ere buelta eman diote: «Militante feminista bat zen lehen; taxilaria da orain». Agirrek egiten du irakaslearena, eta Ituñok taxilariarena.

Nabari da adin aldea ez ezik izaera desberdina ere badutela bikotekideek. «Arrazionala» da gizona, eta naturaltasuna gailentzen zaio andreari. Hala deskribatu du azken hori Agirrek: «Nortasun handiko emakumea da, gizonen munduan ondo konpontzen da, eta badaki bere burua errespetarazten». Haren pertsonaiak ez bezala, Ituñorenak burura etortzen zaizkion gauzak esaten ditu beti. «Gizonak isilik egoteko eskatzen dio orduan, gauzak edonon, edonola eta edonori ezin zaizkiolako esan».

Gidoian ere berrikuntzak gehitu dizkiote jatorrizko obrari. «Elkarrekin dantzatu, eta koreografia txikiak egiten dituzte, dantza klaseetara joaten direlako», kontatu du Bilbaok. Tangoa, lindy-hopa, saltsa... Nahiago dituzte bikoteka dantzatzen diren erritmoak, eta ez da kasualitatea. «Dantzan hasten direnean bukatzen dira eztabaidak», azaldu du Agirrek. «Itziarrek ikusten duenean ni berotzen ari naizela, dantza egitea proposatzen dit, eta ez dago eztabaida gehiagorik».

Eszenografia minimalista

Hamahiru eszena ditu obrak, denak «laburrak», Bilbaoren hitzetan. Mugimenduen eta argiztapenaren bidez adierazten da bikotea non ari den eztabaidan. «Dekoratua oso minimalista da, bi bloketan banatua: leiho moduko bat eta sofa bat». Hezurdura horrek hainbat gune sortzeko aukera eman die: taberna, taxia, etxea...

Asier Sancho eszenografo madrildarrak sortu du diseinua, eta Bilbao oso pozik dago haren lanarekin. «Aurrez ere lan egin dugu harekin, eta oso ona da». Izan ere, eszenografia minimalista horrek erraztasunak ematen dizkie aktoreei eszenen arteko trantsizio azkarrak egiteko.

Bihar estreinatuko dute obra, nahiz eta entseguak egiteko asti handirik ez duten izan. «Aktoreen agendak galarazi digu entseguetan lehenago hastea», azaldu du Bilbaok. Agirrek, berriz, uste du obra prest dagoela martxan jartzeko. «Antzeztean ikusiko dugu zer aldatu behar dugun, zer azpimarratu, eta zer kendu». Oraingoz, obra ikustera joateko deia egin die ikusleei, eta oso ondo pasatuko dutela ziurtatu.]]>
<![CDATA[Unibertsitate sistema «publiko eta burujabea» aldarrikatu du LABek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1856/010/001/2022-12-27/unibertsitate_sistema_publiko_eta_burujabea_aldarrikatu_du_labek.htm Tue, 27 Dec 2022 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1856/010/001/2022-12-27/unibertsitate_sistema_publiko_eta_burujabea_aldarrikatu_du_labek.htm
Bestalde, sindikatuak uste du lege horrek «atzerapausoak» eragingo dituela unibertsitateetako gobernantzaren demokratizazioan eta unibertsitate komunitatearen parte hartzean.

Lan baldintzetan ere aldaketak egongo dira. Doktore laguntzaileek 18 kredituko irakaskuntza betekizuna izango dute, ez 24 kreditukoa; epaimahaiak izendatzeko aukera unibertsitatearen eta sailaren esku utziko dute; aldi baterako irakasle eta ikertzaileen kontratu gehienak %40tik %8ra murriztuko dituzte; eta ordezkapenak egingo dituzten irakasleei ez zaie aitortuko ikerketa egiteko aukerarik. Azken neurri horrek «prekarizazioa areagotuko» duela salatu du LABek.

Legeak jasotzen duenez, gainera, BPGaren %1 unibertsitateei bideratuko zaie. Ordea, ez du zehazten funts horiek nola jasoko dituzten, ezta unibertsitate publikoei bideratuak izango diren ere. «Doakotasunerako ibilbidea aurreikusten badute ere, argi dago legeak ez duela unibertsitate publikoen aldeko hautua egiten», salatu du LABek.

EHUko zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak legearen zenbait kontu argitzeko eskaera egin badute ere, sindikatuak ondorioztatu du LOSUk ez dituela «behar besteko» hobekuntzak ekarriko unibertsitateetako funtzionamenduan, lan baldintzetan eta kalitatean. Hala, argi utzi nahi izan dute unibertsitateetako langileen eskubideen eta euskal unibertsitate sistema «publiko, propio eta burujabearen» alde egiten jarraituko dutela.]]>
<![CDATA[Unibertsitate sistema «publiko, propio eta burujabea» aldarrikatu du LABek]]> https://www.berria.eus/albisteak/222491/unibertsitate_sistema_publiko_propio_eta_burujabea_aldarrikatu_du_labek.htm Mon, 26 Dec 2022 14:56:19 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/albisteak/222491/unibertsitate_sistema_publiko_propio_eta_burujabea_aldarrikatu_du_labek.htm Unibertsitate eredu berri baten zutoinak jarriko ditu gaur Espainiako Kongresuak Sindikatuaren ustez, eta «aldarrikapen historikoa» den aldetik, errektore izateko aukera irakasle doktore iraunkorrei, funtzionarioei eta laboralei zabaltzea izan da unibertsitateen gobernantzan neurririk nabarmenena. Hala eta guztiz ere, klaustroa eta errektorea aukeratzeko prozesuetan %51ko ordezkaritza izango dute aurrerantzean ere irakasle iraunkorrek. Bestalde, sindikatuak nabarmendu duenez, lege berri horrek atzerapausoak eragingo ditu unibertsitateetako gobernantzaren demokratizazioan eta unibertsitate komunitatearen parte hartzean. Hain zuzen ere, Gobernu Kontseiluaren heren bat aukeratzeko ahalmena emango dio errektoreari, «organo horren kontrola askoz gehiago areagotzeko». Lan baldintzei dagokienez ere, aldaketak egongo dira. Doktore laguntzaileek 18 kredituko irakaskuntza betekizuna izango dute, ez 24 kreditukoa; epaimahaiak izendatzeko aukera unibertsitatearen eta sailaren esku utziko dute; aldi baterako irakasle eta ikertzaileen kontratuen gehiengoa %40tik %8ra murriztuko dute; eta ordezkapenak egingo dituzten irakasleei ez zaie aitortuko ikerketa egiteko aukerarik. Azken neurri horrek «prekarizazioa areagotuko» duela salatu du LABek. Legeak jasotzen duenez, gainera, BPGaren %1 unibertsitateei bideratuko zaie. Ordea, ez du zehazten funts horiek nola jasoko dituzten, ezta unibertsitate publikoei bideratuak izango diren ere. «Doakotasunerako ibilbidea aurreikusten badute ere, argi dago legeak ez duela unibertsitate publikoen aldeko hautua egiten», salatu du LABek. EHUko zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak legearen zenbait kontu argitzeko eskaera egin badute ere, sindikatuak ondorioztatu du LOSUk ez dituela «behar besteko» hobekuntzak ekarriko unibertsitateetako funtzionamenduan, lan baldintzetan eta kalitatean. Hala, argi utzi nahi izan dute unibertsitateetako langileen eskubideen eta euskal unibertsitate sistema «publiko, propio eta burujabearen» alde egiten jarraituko dutela.]]> <![CDATA[«Oinarrizko premia delako sortzen digu estresa lo ez egiteak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1855/012/001/2022-12-23/oinarrizko_premia_delako_sortzen_digu_estresa_lo_ez_egiteak.htm Fri, 23 Dec 2022 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1855/012/001/2022-12-23/oinarrizko_premia_delako_sortzen_digu_estresa_lo_ez_egiteak.htm
Zerk eragiten du lo eza?

Txarto lo egitea ez da gaixotasun bat berez, norberaren nolabaiteko erabakia baizik. Gauza asko ditugu egunean egiteko, eta, ondorioz, beranduago sartzen gara ohera, eta nekatuago jaiki. Galdutako lo orduak asteburuetan berreskuratzen saiatzen gara, baina erabat lortzea ezinezkoa da. Lo egiteak elikatzearen antza du: lau egun ematen badituzu ezer jan gabe, ezin izango duzu egun bakar batean behar baino gehiago jan. Loarekin berdin gertatzen da.

Pandemia ostean handitu egin da arazoa?

Pandemiaren ostean insomnioa handitu dela ikusi dugu zenbait medikuk. Insomnioa eta txarto lo egitea, baina, desberdinak dira. Insomnioa bada gaixotasun bat. Pazienteek lo egin nahi dute, eta denbora luzea ematen dute ohean etzanda, ezer lortu gabe. Pandemia garaian, txarto lo egiten zuen jende gehiago zegoen, kezkak ere handitu zirelako: senideei zer gertatuko zitzaien, etxean eman beharreko denbora... Normaltasunera bueltatu gara orain, baina batzuek insomnioa garatu dute txarto lo egite horretatik.

Nola bereiz daitezke txarto lo egitea eta insomnioa?

Badago kontuan izan beharreko datu garrantzitsu bat: lo egiten duzun moduak hurrengo egunean zugan duen eragina. Gutxi egin baduzu lo, baina ondo, baliteke nahikoa egin izana. Aldiz, txarto egin baduzu lo, eta hurrengo egunean gaizki baldin bazaude, arazoren bat egotea da ohikoena. Hain zuzen ere, loarekin zerikusia duten gaixotasunak 24 ordukoak dira: gauez gertatzen denak egunean zehar du eragina, eta alderantziz.

Zer eragin du loan adinak?

Umeak garenean, lo gehiago egiten dugu, hazkunde hormona sortzen dugulako bitartean. REM fasea ere luzeagoa da. Heltzen garenean, sei eta hamar ordu artean egiten dugu lo, eta REM fasearen %20 baino ez dugu mantentzen. 65 urtetik gora, berriz, gauean lo gutxiago egiten hasten gara, eta REM fasea galduz goaz. Egunean zehar egiten ditugun siestekin berreskuratzen dugu gauean egin ez dugun loa.

Lo egiteko pilulen kontsumoa areagotzen ari da. Zergatik?

Loaren heziketari eta higieneari buruzko informazio eskasa dugu. Oinarrizko premia delako sortzen digu estresa lo ez egiteak, eta, beraz, konponbide azkarra aurkitu nahi dugu: pilula. Pazienteak bere kabuz bilatzen ditu askotan, edo, bestela, bost minutu besterik ez duen familia medikuarenera joaten da horren eske. Medikuak pilula ematen dio, eta pazienteak urteetan hartzen jarraitzen du.

Aipagarria da melatoninaren kasua.

Bai. Lo egiteko gure burmuinak 24 orduro sortzen duen hormona da melatonina. Bi formatutan saltzen dute. Bi miligramo baino gutxiagokoa baldin bada, orduan osagarri dietetiko bezala saldu dezakete; bi miligramo baino gehiagokoa baldin bada, lo egiteko pilula bezala. Horrek ez du esan nahi bien artean desberdintasunak daudenik, ezta naturalak direnik ere. Dena den, naturala den guztia ez da ona.

Zer ondorio izan ditzake melatonina hartzeak?

Zenbait ikerketak adierazi dutenez, albo ondorio askorik ez du. Ordea, gehiegizko kontsumoak kontrako efektua izan dezake, eta lorik ez egitea eragin. Melatoninaren gakoa hartzen duzun orduan dago. Egokia ez den ordu batean hartuz gero, gorputzak berak sortzen duen melatonina altera dezake. Gure gorputzak iluntzean sortzen du hormona hori, ohera joan baino bi ordu lehenago zehazki. Ordu horretan hartu beharko luke pazienteak. Ez goizago, ez beranduago.

Nola berreskuratu daiteke loa pilularik hartu gabe?

Ohea lo egiteko besterik ez da; ez musika entzuteko, ez irakurtzeko, ez telebista ikusteko ere. Gure burmuinak hori ikasi behar du. Hasteko, ordutegi erregularrak izan beharko genituzke. Arratsaldeko bostetatik aurrera edari esnagarririk ez hartu, lo egitera joan baino bi ordu lehenago pantailarik ez begiratu eta kirolik ez egin, logela ordenatua izan, alkoholik ez edan, gehiegi ez afaldu... Ondo lo egiteko, erlaxatzea lortu behar dugu.

Zein da insomnioa izan dezakeen pertsonaren profila?

Autoexijenteak, perfekzionistak eta ideiei bueltak ematen dizkietenak dira, batez ere, lo arazoak dituztenak. Terapia kognitibo-konduktuala da haientzat hoberena, baina osasun publikoko zentroetan ez da eskaintzen. Bi atal ditu: ohea lo egitearekin lotzeko ariketak eta pentsamendu negatiboak kontrolatzeko ariketak. Aurretik aipatu ditudan gomendioekin osatu daiteke terapia, bai eta erlaxatzeko teknika zenbaitekin ere. Hala nola meditazioa edota mindfulness-a.

Umeek ere insomioa izan dezakete?

Bai. Oro har, beti gurasoekin lo egitera ohituta dauden umeei gertatzen zaie. Esnatzen diren bakoitzean, gurasoak behar dituzte berriz ere lokartzeko. Normala da gauean, lo egiten dugun bitartean, esnatzea. Lau eta bost aldiz ere esna gaitezke, eta askotan ez gara konturatzen, buelta eman eta lokartu egiten garelako. Umeek lortu behar dutena da gurasoen presentziarik gabe lo egitea. Horrek ez du esan nahi iluntasunean bakarrik utzi behar ditugunik, baina bai sehaskan sartu, adibidez, eta eskua ez eman. Ikasketa prozesu bat da, bakarrik jaten ikastea bezala.

Horrelako kasurik ba al dago helduen artean?

Irratiarekin gertatzen zaio askori. Denok dauzkagu lo egiteko erritualak, eta erritual horiek lagungarriak dira. Helduak, baina, ez gara umeak bezain menpeko. Denborarekin galtzen dute haurrek menpekotasun hori, hazten diren heinean. Ordea, urteetan galdutako logurak familiarteko erlazioak zaildu ditzake. Haurrak lo egin ezin duenez, gurasoek ere ez dutelako lo egiten.

Zeintzuk dira lo ez egitearen ondorioak?

Lo ez egiteak bi ondorio sorrarazten ditu bereziki; bata fisikoa, eta bestea mentala. Alde batetik, ondo lo ez egiteak arazo kardiobaskularrak ekar ditzake; bestetik, memoria, kontzentrazio eta arreta arazoak.

Loaren ohitura aldaketek herritarrak ere aldatuko al ditu?

Burmuina beste era batera lo egitera ohitu behar dugu, baina urteetako prozesua izango da hori. Ez diogu utziko lo egiteari, oinarrizko premia baita guretzat. Eboluzio kontua izango da gehiago. Hatzak aldatu zaizkigun moduan, loan ere aldaketak nabarituko ditugu.]]>
<![CDATA[«Benetako musikaren» alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/023/001/2022-12-22/benetako_musikaren_alde.htm Thu, 22 Dec 2022 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1877/023/001/2022-12-22/benetako_musikaren_alde.htm Harizko zubiak da Hibai Etxebarria musikari eta pedagogoak (Gernika, Bizkaia, 1980) kaleratutako album berriaren izenburua, gaur egungo «ingurune ziurgabea» baita diskoak lantzen dituen gaietako bat. «Arkitektonikoki ahulenak dira harizko zubiak: asko mugitzen dira, eta ez dira batere egonkorrak». Egungo gizartearen itxura hartzen dute, nolabait. «Gizartea harizko zubi bat gurutzatzen ari da, eta horrek beldurra ematen du». Hala, guda, ekologia, energia eta ekonomiaren egoera azaltzen dira disko berriko abestietan.

Artistaren aldarri nagusia, baina, ez da hitzen bidez egiten duena. «Benetako musikaren erreibindikazioa egiten dut nire disko guztietan». Azaldu duenez, egungo musikari askok ez dituzte «benetako» instrumentuak erabiltzen lanak ekoizteko orduan. Esaterako, orkestrak imitatzeko programak daude. «Auto-Tunearen erabilera ez da soilik ahotsetara mugatzen». Etxebarriak ez du erabiltzen. Nahiago du modu «klasikoan» lan egin. «Abestiak grabatzeko, hartualdi osoak egiten ditut, talde handitan jotzen dut, kopiatu eta itsatsi gabe...». Arrazoia? «Gaur egungo musikak gizatasuna galdu du; makinek interpretatu eta zuzentzen dute musika. Pertsonek egindako musika sortzea da nire helburua. Gure inperfekzioan baitago perfekzioa».

Miresmen kontua

Disko berrian, zehazki, Xabier Zeberio eta Ivan Carmona Alos Quartet taldeko kideekin, Ukrainako hari boskote batekin eta Eñaut Zubizarreta biolontxelo jolearekin kolaboratu du. «Euskal Herriko eta Ukrainako harizko instrumentuen artean zubi bat egitea izan da helburua». Hori izan da diskorako titulu hori hautatzeko beste arrazoietako bat. «Metafora polita iruditzen zitzaidan».

Horrez gain, nazioarteko eta Euskal Herriko hiru talde eta musikariren bertsioak egin ditu Etxebarriak. U2ren With or Without You, Bruce Springsteenen Streets of Philadelphia eta Berri Txarrak-en Katedral bat moldatu ditu, zehazki. «Artista horiek asko maite ditudalako».

Springsteenen Streets of Philadelphia-ri dagokionez, bertsioa egin baino gehiago, kantaren «kontzeptua» hartu du. «Donostiako kaleetan izenburua jarri diot nire moldaketari». Etxebarriak urteak eman ditu Donostian, ikasle hasieran, eta musika irakasle gero. «Abestia hiri horri eginiko omenaldi bat izan da, Donostia asko maite dudalako».

Katedral bat abestiari dagokionez, bestelakoak izan dira Etxebarriak egin dituen aldaketak. «Titulua hartu, eta katedral fisiko batean entzuteko bertsioa egin nahi nuen», azaldu du. «Akustika eta estilo aldetik oso barrokoa da moldaketa». Beste abesti batzuekin ere horretarako probak egin zituen, baina, azkenean, maketak ez zituen amaitu.

Etxebarriaren abesti oso gutxi daude Interneten, disko bakoitzetik bizpahiru. Gainerakoak formatu fisikoan baino ez daude. «Musikarion sormen prozesua gogorra da, eta denbora asko eskatzen digu». Prozesu horretatik, gero, fruitua sortzea lortzen dute. «Fruitu hori streaming plataformei ematen diezu, eta plataforma horien jabeak eskuin muturrekoak dira», salatu du artistak. «Koherentzia kontua da. Nik musikaren kontsumoan zero kilometrokoa aldarrikatzen dut, euskal kulturgintzan batez ere».

Aitortu du kazetariek askotan galdetzen diotela horri buruz, eta galderari buelta ematera gonbidatu ditu. «Agian, gainerako artistei galdetu beharko genieke plataforma horiek zergatik erabiltzen dituzten; bereziki, Euskal Herrian eta ezkerreko testuinguruan mugitzen direnei». Etxebarriak uste du kontraesankorra dela oholtza gainean feminismoa, ekologia eta errefuxiatuak defendatzea eta mozkinak jabe horiei ematea. «Eta hor dago gakoa».

Arrazoi pedagogikoa ere badu erabaki horrek. «Ikasleei irudi hori bidaltzen saiatzen naiz, ikus dezaten musika industriak nola funtzionatzen duen». Hala, laguntza ekonomikorik eskatu gabe eta industriako zigiluekin lanik egin gabe jarraituko du, horrek sormen askatasuna ere bermatzen diolako. «Nahi dudana egiteko independentzia daukat».

Etxebarriaren «ogibidea» irakaskuntza bada ere, argi du musika ekoizten jarraituko duela. Egun, Eibarko (Gipuzkoa) bi abesbatza zuzentzen ditu: Eibarko Koro Gaztea eta Sostoa abesbatza. «Badaukat gogoa haiekin disko bat ateratzeko. Bai nire abestiekin, bai beste batzuen abestiekin».]]>
<![CDATA[Kurdistan Hala Bediko leihoan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1944/041/001/2022-12-18/kurdistan_hala_bediko_leihoan.htm Sun, 18 Dec 2022 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1944/041/001/2022-12-18/kurdistan_hala_bediko_leihoan.htm Kurdistan uhinetan irratsaioa estreinatu du udazken honetan Hala Bedi Gasteizko irrati libreak. Kurduenganako elkartasun sentimendua zabaltzea eta gatazkaren nondik norakoak jendeari helaraztea da programaren helburua. Larunbatero ematen dute, 16:00etatik 17:00etara, eta euskara eta gaztelania tartekatzen dituzte.

Bost esatarik osatzen dute irratsaioko taldea, eta gehienek aurretik ezagutzen zuten elkar. «Kurdistango mugimenduaren elkartasunaren aldeko plataforma batetik gatoz», azaldu du Hirune Tobajas saioko esatariak. «Gutxi ginenez, irratsaio bat egitea erabaki genuen. Kurduei ahotsa emateko, batez ere».

Bi atal eman dituzte, oraingoz: gatazkaren inguruko azalpen orokorrak eman dituzte lehenengoan, eta mugimenduko kide bati elkarrizketa egin diote bigarrenean. «Beste bat ere grabatuta daukagu», aurreratu du Ilazki Zabaleta esatariak. «Emakumezko kide bat elkarrizketatu genuen, emakumearen zientziaren inguruan». Emakumearen askapena oinarrizkoa baita kurduen aldarrikapenen artean.

Kurdistan, zergatik?

Duela 40 urte hasi zen, gutxi gorabehera, Kurdistango gatazka, baina, Zabaletak azaldu duenez, «ez da kasu bakana». Palestina aipatu du adibidetzat. Zergatik eman, orduan, Kurdistani garrantzi berezia? «Azkenaldian, gutxinaka, Europara iristen ari delako gatazka hori», azaldu du Tobajasek. «Milioi bat kurdu bizi dira erbestean». Alemanian daude errefuxiatu kurdu gehienak, baina gertuko kasuren bat ere badago. «Hemen, Euskal Herrian, errefuxiatu bat dago. Bizkaian bizi da».

Gerrak uxatuta egiten dute ihes, baina bestelako arrazoiak ere badituzte. «Gosete arazoak, batik bat». Kurdu gehienak mendietan bizi dira, eta mendietan dituzte Turkiaren erasoei aurre egiteko gerrillak. «Mendi horietako landareak eta lurzorua hiltzen dituzten arma kimikoak erabiltzen ditu Turkiak», salatu du Zabaletak. Bizirik irauteko aukerak, beraz, askoz ere gutxiago dira. «Eta, hori gutxi balitz bezala, uraren gerra hasi du Turkiak», adierazi du Tobajasek: «Ura desbideratu, eta urtegiak eraikitzen dituzte turkiarrek. Jatekorik ez dute, eta edateko urik ere ez».

Eraso horien harira, Europako erakunderik boteretsuenek isiltasunaren alde egiten dute. Tobajasen arabera, konfederalismo demokratikoan dago gakoa. «Etnia pila bat bizi dira han, eta kurduen artean ere, kultura asko daude. Etnia guztiek berdintasunean bizitzeko aukera izatea nahi dute kurduek».

Etorkizunari begira

Kurdistango herrialderako pentsatuta dagoen sistema izan arren, mundu osora zabaldu daitezkeen ideiak dituela adierazi du saioko esatariak. «Kapitalismoaren eta mundu zabaleko potentzien aurkako erakustaldi bat da kurduen autogobernantza modu hori. Kolokan jartzen du gure bizimodua. Horregatik, ez dute halakorik nahi».

Kurdistango gatazkak, baina, luzerako emango du. 2023an, hain zuzen, herriaren etorkizuna baldintzatuko duten bi gertakari izango dira. Batetik, Turkiako mugak zehazteko egindako Lausanako Hitzarmenaren mendeurrena da; bestetik, hauteskundeak izango dituzte Turkian.

«Turkia krisi ekonomiko larri batean murgilduta dago», azaldu du Zabaletak. Egoerari buelta emateko, kurduen aurkako kanpaina bat abiarazi nahi du Turkiako presidenteak, eta haien aurkako garaipena lortu. «Kurduak terroristak dira harentzat, eta terroristei eraso egin behar zaie». Estrategia martxan jarri dute. Turkiak lurreko artilleria eta borrokarako hegazkinak bidali ditu kurduen lurraldeei eraso egitera. Azaroaren 20an izan ziren lehenengo erasoak, eta, ordutik, ez da etenik egon.]]>
<![CDATA[Gorputza, ahotsa eta testua, artista hasiberrien obretako lokarri]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1835/031/001/2022-12-15/gorputza_ahotsa_eta_testua_artista_hasiberrien_obretako_lokarri.htm Thu, 15 Dec 2022 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1835/031/001/2022-12-15/gorputza_ahotsa_eta_testua_artista_hasiberrien_obretako_lokarri.htm Inmersiones Euskal Herriko artista berrien biltzarrean bizitako esperientzia. Duela hamar urte parte hartu zuen lehen aldiz, artista moduan, eta, aurten, biltzarraren XV. aldian, antolatzaile aritu da. «Proposamena egin zidatenetik, banekien Inmersiones-en parte hartuko nuela».

Askotariko diziplinak bateratzea eta artista berriak ezagutaraztea dira biltzarraren helburu nagusiak. Aurten, «testua, gorputza eta ahotsa» izango dituzte artistek gogoetarako abiapuntu, bakoitzak ematen dizkien narrazio ahalmenak landuta. Topaketa Gasteizko ZAS kultur espazioan izango da, etzi, larunbatean; gaur eta bihar, berriz, irekiera egunak izango dira. Maria Bastoros arte historialari eta idazlearen hitzaldiak emango dio hasiera biltzarrari, bihar, Tracey Emin arroka batekin ezkondu zen izenburuko saioarekin. Antolatzaileek nabarmendu dute publiko zabalarentzat prestatu dutela egitaraua, ez soilik artistentzat. Streaming bidez ere emango dituzte hitzaldi eta ekintza guztiak.

Artistak eta txokolatea

Aldi honen bereizgarri modura, «hibridazioari» helduko diote aurten. Parte hartzaileak ez dira soilik artista berriak izango; askotariko arloetan jada ezagunak diren egileak ere gonbidatu dituzte, lehen aldiz. Guztira, hogei lagunetik gora ageri dira egitarauan, eta horien artean daude Alexia Sayago, Miriam Inza, Ane Berganza, Gari Aranbarri eta Izaro Ieregi, besteak beste. «Ponentzia guztiak ez dira ohikoak izango», zehaztu du Fidalgok. «Hitzaren bitartez osatutako saioez gain, performatiboak ere izango ditugu».

Horietako bat Maria Salgado artista madrildarraren erakustaldia izango da. Gertrude Stein eta Helmut Heissenbuettel poeten testuetan oinarrituko du bere proposamena; hala iradokitzen du izenburuak ere: Steinera lerratua. Fidalgok berak poza adierazi du artista horren kolaborazioagatik. «Aukera paregabea da Salgadoren arteaz gozatu ahal izatea».

Kulturgunetik kanpo, eta artea kalera plazaratzeko asmoz, bestelako ekintzak ere antolatu dituzte. Bilboko Urretabizkaia Txarangak, esaterako, haize instrumentuz eta mozorro dotorez jantziko du ekitaldia larunbatean, arratsaldeko seietan. Ez da eguneko azken ekintza izango, ordea. Herri txokolatadak emango dio amaiera egunari, 18:45ean.

Arte ikasleen erakusleiho

ZAS gunearen erakusleihoa ere izango da arte biltzarraren adarretako bat egun horietan. Ivan Gomez artistak zuzendu duen Educaciones proiektuaren lehen emaitza jarri dute han, Lehendabiziko karta obra, Inmersiones elkarteko zuzendariak azaldu duenez. «Bost urteko proiektua izan da, eta obra propioak sortzera bultzatu nahi izan ditu ikasleak».

Gomezen artelana bitan banatuta dago. «Zentro guztietako ikasleak osatuz joan diren eskultura eta ikasleekin egin dugun lana islatzen duen bideoa», zehaztu du Gomezek berak. Ikasleek askotariko arlo artistikoak landu ahal izan dituzte harekin, eta, guztira, 194 eskolak parte hartu dute proiektuan. Teknikaren ikuspuntutik ez ezik, adierazgarritasunetik sortzera bultzatu ditu Gomezek. «Nire helburua ez zen teknika erakustea. Materialtasuna eta sinbolismoa erabiltzen erakutsi nahi nien».]]>
<![CDATA[Aniztasunerako zubigintza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1966/006/001/2022-11-29/aniztasunerako_zubigintza.htm Tue, 29 Nov 2022 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1966/006/001/2022-11-29/aniztasunerako_zubigintza.htm Zubi bat euskaratik lelopean, euskara ez dakitenei hizkuntzak eman diezazkien aukerak ezagutaraztea izan dute xede. Horrez gain, euskarari dagokionez harrera egokia eskaintzeak sortzen duen arduraz kontzientziatu nahi izan dituzte euskal hiztunak, eta trebatu ere bai.

Euskaltzaleen Topagunearen arabera, ehun hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira Euskal Herrian, eta horri begiratu diote. Alabaina, oraindik ere ugariak dira jatorriarekin, hizkuntzarekin eta bestelako aldagaiekin loturiko bereizkeria eta bazterketa egoerak. Horiei aurre egiteko «neurri eraginkorrak» aurkitzea da topaketen helburua.

Aniztasuna jorratzen duten jardunaldiak izanik, gainontzeko hizkuntzei ere beren «aitortza eta lekua» emateko aldarrikapena egin dute. Guztira, zortzi hizlarik hitz egin dute bizikidetza hizkuntzetatik abiatuz eraikitzeari buruz.

Euskaltzaleen Topaguneak, berriz, elkarbizitzarako pausotzat hartu ditu jardunaldiak. «Denon artean pentsatu eta hausnartzen jarraitzeko bide bat da hau». Haietako biren aleak jaso ditu BERRIAk, lagin gisa: Margaret Bullenenak eta Amaia Nausiarenak.

Praktikotasuna akuilu

«Beti izan behar dugu askotarikoak?», galdetu du Margaret Bullen antropologoak (Nedging, Erresuma Batua, 1964). Orain dela 30 urte heldu zen Euskal Herrira, eta hura izan da jardunaldietan parte hartu duten hizlarietako bat. Hitzanitza, euskara etorkizun anitzean ikerketa aurkeztu du. Euskaraz, aniztasunaz eta migrazioaz aritu da, eta euskarara zerk ekarri zuen eta euskaraz zergatik mintzo den azaldu du.

2016. urtean garatu zuen ikerketa hori Bullenek, eta bi helburu ditu: aniztasunaren eta euskararen normalizazioaren inguruko kezken eta iritzien berri izatea, lehenik, eta etorkizunerako azterketa bideak proposatzea, bigarrenik. Gizarte mugimenduen arteko aliantzak ere ikertu ditu. Aztergaiak desberdinak diren arren, abiapuntu bera izan dute: euskal gizartearen aniztasunean ardaztu dira.

Euskal Herrira heldu zenean, ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez zekien Bullenek. «Euskal Herrira eta euskarara nire bikotekidearen eskutik iritsi nintzen, baina ez nuke esango euskararekin dudan harremana sentimentala denik, praktikoa eta politikoa baizik, zentzu zabalean». Praktikoa, euskara bide bat izan delako euskal herritarrekin erlazionatzeko eta gizartea ezagutzeko, eta egun duen lanbidea lortzeko. «Eta politikoa, ez politizatua. Uste dut gure betebeharra dela gauden lekuan tokiko hizkuntza eta bizimodua ikastea eta erabiltzea. Ez du esan nahi beste hizkuntzak edo beste bizimoduak erabili ezin ditugunik, gure gizarteak, gure bizitzak askotarikoak dira eta».

Eta zertarako ikasiko du euskara; hemen ez da erabiltzen; zertarako balio du? Hori diotenei hauxe erantzun die Bullenek: «Hizkuntza bakoitzak komunitate baten ateak irekitzen dizkizu. Hizkuntza gutxituek badute handiek ez duten abantaila bat». Haren ustez, komunitaterako sarbidea errazten du euskarak.

Hizkuntza eta identitatea

Amaia Nausia NUPeko Historia Modernoko irakasleak (Iruñea, 1982) bestelako erpin batetik heldu dio gogoetari. Herritartasunarekin bainoago, nazio identitatearen atzean ezkutatzen den hizkuntzarekin lotzen dute maiz Nafarroan euskara. Horren harira, eta gatazkaren egungo egoera aztertzeko, ikerketa hau egin zuen: Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan: Bizikidetza.

Ikerketaren helburuak zeintzuk diren azaldu du: «Nafar gizarteak lurralde modura aurrera egiteko kontsentsu zabalak bilatzea, eta identitate ideologiko, politiko eta kultural askotako herritarrak elkarlanean aritu ahal izateko markorik egokiena aurkitzea». Hau da, gatazkak modu demokratikoan kudeatzeko bideak lantzea.

«Gizarte modernoa den neurrian, Nafarroak izateko, pentsatzeko, sentitzeko eta bizitzeko modu asko ditu», azaldu du. Eta nazio identitatearen polarizazioa eta euskara aipatu ditu adibide gisa. «Nazio identitateen arteko talkarekin nahasi da askotan euskara, baina euskara ez da gatazka, berez». Haren ustez, nazio identitateen arteko talka ezkutatzen du horrek, baina auziaren eragilea, berez, ez da euskara.

Horregatik, garrantzitsua da bizikidetza bermatuko duen komunikazio eta ulertze prozesu bat egitea, eta polarizazio horren barnean konfiantza sortzea. Haren ustetan, «Nafarroan dagoen aniztasunaren isla da euskara». Askok bat egiten dute baieztapen horrekin, baina: «Uste dute euskararen zabalpenak borondatean oinarrituta egon behar duela, nazio identitatearekin lotu gabe».]]>
<![CDATA[Udaltzainek ez dute euskara maila egiaztatu beharko lan poltsarako]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1955/008/001/2022-11-17/udaltzainek_ez_dute_euskara_maila_egiaztatu_beharko_lan_poltsarako.htm Thu, 17 Nov 2022 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1955/008/001/2022-11-17/udaltzainek_ez_dute_euskara_maila_egiaztatu_beharko_lan_poltsarako.htm
Gatazkak denbora darama mahai gainean. Irailean, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegiak baliorik gabe utzi zuen euskara gaitasuna egiaztatzeko betebeharra. Jaurlaritzak errekurtsoa jarri zion orduan epaitegiari, eta, kontrara, betebehar hori ezabatzea erabaki dute udaltzainen lan poltsarako azken deialdi horretan.

Behatokiak salatu du ebazpenak herritarren eskubideak urratzen dituela. Are gehiago kontuan hartuta ez dela behin betiko neurria. «Lan poltsan euskaraz harremanak izateko gai ez diren hautagaiak edukitzea esan nahiko du». Horrek zailtasunak ekarriko dituela esan dute: «Telefonoz eta presentzialki euskaraz komunikatu ezin izatea, euskaraz dakien agente batek artatzeko itxaron behar izatea...».

Elkartearen iritziz, Udaltzaingorako hautagaiek euskarazko zerbitzuak emateko gai izango beharko lukete, eta administrazioak eman beharko luke horretarako bermea. Eta ez bakarrik azken deialdi horri dagokionez: «Lan poltsen deialdiez gaindi, plazak ateratzean ere derrigortasun data iraungi gabe duten lanpostuak ateratzen dira oraindik ere».]]>
<![CDATA[Udaltzainek ez dute gutxieneko euskara maila egiaztatu beharko]]> https://www.berria.eus/albisteak/220788/udaltzainek_ez_dute_gutxieneko_euskara_maila_egiaztatu_beharko.htm Wed, 16 Nov 2022 15:19:58 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/albisteak/220788/udaltzainek_ez_dute_gutxieneko_euskara_maila_egiaztatu_beharko.htm <![CDATA[Gizonak interpelatuko dituzte Azaroaren 25ean ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1922/009/001/2022-11-15/gizonak_interpelatuko_dituzte_azaroaren_25ean.htm Tue, 15 Nov 2022 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1922/009/001/2022-11-15/gizonak_interpelatuko_dituzte_azaroaren_25ean.htm Zer ez duzu ulertzen? Bai bakarrik baietz lelopean. Gizonak gizonei mintzatuko zaizkie, emakumeen hitza errespetatu behar dela gogorarazteko. «Ezetz esateko modu asko daude, baina modu bakarra dago hori ulertzeko». Ikusi gehiago: 'Lur gainean, itzal azpian' liburua kaleratu du Leire Milikua Larramendik Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi duenez, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko beharrezkoa da «elkarrekin lan egitea, herri gisa, taldeka eta jarraibide berberekin». Gizonak gizonei mintzatzearen garrantzia azpimarratu du, «emakumeen aurkako indarkeria gizarte osoaren arazoa delako» eta, bereziki, «gizarte matxista batean hezitako gizonena». Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariaren ustetan, kanpaina honek instituzioen arteko lankidetza erraztuko du etorkizunean. Bereziki, biktima izan diren emakumeak artatzeko Instituzioen III. Akordioari eta biktima izan diren emakumeak integratzeko egiten ari diren lanari dagokienez. «Lan horiek koordinazio handia behar dute». ]]> <![CDATA[Gizonei zuzenduta egongo da Emakundek eta instituzioek azaroaren 25erako landutako kanpaina]]> https://www.berria.eus/albisteak/220693/gizonei_zuzenduta_egongo_da_emakundek_eta_instituzioek_azaroaren_25erako_landutako_kanpaina.htm Mon, 14 Nov 2022 16:35:31 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/albisteak/220693/gizonei_zuzenduta_egongo_da_emakundek_eta_instituzioek_azaroaren_25erako_landutako_kanpaina.htm <![CDATA[Zientzia inoiz baino gertuago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/048/001/2022-11-12/zientzia_inoiz_baino_gertuago.htm Sat, 12 Nov 2022 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1890/048/001/2022-11-12/zientzia_inoiz_baino_gertuago.htm
Gasteizko Udal Laborategiak atzo ireki zizkien ateak lehen aldiz herritarrei, ate irekien jardunaldietan. Bisitariek laborategiaren nondik norakoak ezagutu ahal izan zituzten, eta bertako zientzialari, tekniko eta langileen egitekoak nolakoak diren ikusi. «Egunerokoan dena kontrolpean izatea da gure helburua», azaldu zuen Nerea Cabo jardunaldietako gidariak.

Zer da kontrolpean izan beharrekoa? «Elikagaiak», «ingurunea» eta «mikroorganismoak», gehienbat. Ikerketa arlo bakoitzak, gainera, zientzia fikziozko pelikuletan agertzen diren tresnaz beteriko laborategi bana du. Pipeta, lagin, neurgailu eta izen ahoskaezinak dituzten bestelako instrumentuek laborategi guztietako mahaiak estaltzen dituzte.

Indabak eta odolosteak

Elikagaien analisi fisiko-kimikorako laborategia da bisitaren lehenengo geltokia. «Janariak segurtasun araudia betetzen duela egiaztatzea da gure lana», argitu zuen Salome Ortiz de Landaluze bromatologiako zuzendari teknikoak. Jatekoek beren etiketaren ezaugarriak betetzen dituztela eta gehiegizko aditiborik ez dutela frogatzeko, elikagaiak homogeneizatu eta kodifikatu behar dituzte bertan. Hitz lauz esanda: janak birrindu eta aztertu.

Ortizek berak bertan egin zuen proba, eta, ondoren, birrindutako janaria zein zen usaintzera eta asmatzera gonbidatu zituen bisitariak —gehienak, ikasleak—. «Zer da?». «Zerealak!», erantzun zuen batek. «Inoiz jan ez dudan zerbait!», gehitu zuen besteak. Ortizek erantzuna esan zuenean, inork ez zion sinetsi: «Indabak? Nola izango dira indabak, ba?».

CSI Miami telesaileko laborategia zirudien hurrengoak. Makina batzuek askotariko laginetatik ateratako grafikoak bidaltzen dizkiete ordenagailuei.«Ez da botoi bati ematea bezain erraza: langile kualifikatuak behar ditugu», ohartarazi zien bisitariei Mikel Martinez ingurune analisirako laborategiko zuzendari teknikoak.

Ura eta hondakinak aztertzen dituzte batez ere. «Gardelegiko zabortegitik [Gasteiz] heltzen zaizkigu sarri laginak». Ikerketa lanak hasi aurretik, lortu nahi duten informazioaren arabera banatu behar dituzte likidoak. «Ur beltz honetatik [ontzi bat zuen Martinezek eskuetan] lagin horixka hau lortu dugu». Behar dituzten elementuak laginetan detektatzea da hurrengo pausoa.

Mikrobiologiako laborategia da hirugarrena. Elikagaietako mikroorganismoak aztertzea dute xede. Ez da erraza, Nuria Lopez mikrobiologiako zuzendari teknikoaren arabera. «Ezin ditugu laginak kutsatu, eta ezin gara gu haiekin kutsatu». Salmonella-eta ikertzen baitituzte maiz.

Londresko zenbait lagin dauzkate orain ikertzeko. «Europako laborategi guztietara bidali dituzte laginak, laborategi bakoitzaren gaitasun teknikoa neurtzeko». Joan den astean, berriz, odolosteak izan zituzten aztergai. «Odolosteek aukera asko eskaintzen dizkigute, kozinatu gabeko janariak baitira».]]>
<![CDATA['Ekin' izango da 2023ko Araba Euskaraz jaiaren ikurra eta leloa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1977/008/001/2022-11-11/ekin_izango_da_2023ko_araba_euskaraz_jaiaren_ikurra_eta_leloa.htm Fri, 11 Nov 2022 00:00:00 +0100 Iraia Vieira Gil https://www.berria.eus/paperekoa/1977/008/001/2022-11-11/ekin_izango_da_2023ko_araba_euskaraz_jaiaren_ikurra_eta_leloa.htm
Ardatzak aurtengo ereduari jarraituko dio, eta, auzolanaren eta elkarlanaren bidez, elkarren arteko harremanak aberastuko dituzte. Batzordeak antolatuko dituzte ikastoletan, eta haien artean koordinatuko dira ekitaldia aurrera eramateko.

Aurtengo ikurra eta leloa Ekin hitzak osatuko ditu: «Ekinaren ekinez iritsi garelako ikastolak honaino, ekinaren ekinez iritsi delako Araba Euskaraz honaino». Bestalde, «elkarrekin» egin duten bidea izan denez, aditza deklinabide atzizki bihurtuko dute ikurrean.

Iaz bezala, urte osoko jaialdi bihurtuko dute aurten ere, eta egitasmoak antolatuko dituzte Arabako eskualde bakoitzean.

Elkarlana lanabes

Oraingoz, bi ekitaldiren berri eman dute: «Kalejira erraldoi bat» eta «Goazenen kontzertua». Agurainen izango da lehena, azaroaren 18an, eta abenduaren 4an bigarrena. Goazen taldeak bi emanaldi egingo ditu: 17:00etan eta 19:00etan.

Jaiarekin lortuko duten dirua Lautada ikastolaren proiektua laguntzeko erabiliko dute. 2008. urtean sortu zuten, Arabako Lautadan «kalitatezko hezkuntza euskalduna» eskaintzeko xedez. Elkarlana eta auzolana dituzte «lanabes nagusi».]]>