<![CDATA[Iraitz Mateo Gogorza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 20 Jul 2019 03:05:49 +0200 hourly 1 <![CDATA[Iraitz Mateo Gogorza | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Kataluniako eta Euskal Herriko egutegi politikoak batzera deitu du EH Bilduk]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1935/005/001/2018-09-01/kataluniako_eta_euskal_herriko_egutegi_politikoak_batzera_deitu_du_eh_bilduk.htm Sat, 01 Sep 2018 00:00:00 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/paperekoa/1935/005/001/2018-09-01/kataluniako_eta_euskal_herriko_egutegi_politikoak_batzera_deitu_du_eh_bilduk.htm
Otegiren esanetan, euskal herritar gehienek subiranotasunaren alde egitea da EH Bilduren lehentasunezko erronketako bat, gehiengo horrek Espainiako Gobernuaren «autoritarismoari» aurre egin diezaion. Horretarako, bertako eta Kataluniako egutegi politikoak «sinkronizatu» behar direlakoan dago. Izan ere, haren ustez, «Espainiako Estatuak ez du 78ko erregimena demokratizatzeko asmorik».

Estatutu berrirako adostutako oinarriak defendatzen jarraituko dutela azpimarratu du Otegik, eta erantsi oinarri horiek «subiranotasun, konfederazio eta erabakitze eskubidearen» terminoei eutsi behar dietela. EAJrekin adostutako oinarrietan hori jasotzen dela-eta, hori defendatzen jarraituko dutela berretsi du. Halere, EH Bildurena «estrategia nazionala» dela gaineratu du, eta Nafarroa eta Ipar Euskal Herria ere kontuan hartzen dituztela.

Espainiako Gobernuari, berriz, eskatu dio euskal preso «guztiak» gerturatzeko eta gaixo dauden presoak eta 70 urtetik gorakoak aske uzteko. Madrilek «legea bete besterik» ez duenez egin behar, «berehala» egiteko eskatu zion. Preso katalanen kaleratzea ere exijitu zuen Otegik, bere iritziz, Espainiak bere «autoritarismoa» bermatzen baitu politikari katalanak espetxeratuz.

Otegiren arabera, EH Bildun «berebiziko garrantzia» dute gai sozialek, eta bide orri bat prest dute herritarren «eguneroko arazoei» aurre egiteko. Instituzioetan egoteaz gain, kalean egon behar dutela uste dute, eta «Euskal Herriak bere burua gobernatu» behar duela. Emakumeen aurkako indarkeria gaitzetsi dute, besteak beste.

Bozetan, «asko jokoan»

Epe luzeko helburua independentzia dela esan zuen Otegik, eta euskal errepublika lortzeko «bide orri bat» badutela. Horretarako, ordea, ezinbesteko deritoz ezker independentista indartzeari. Hauteskundeak garrantzitsutzat jo zituen, eta azpimarratu zuen «asko» dagoela jokoan. EH Bilduk ordezkari gehiago lortuko dituela uste du, eta «demokraziaren eta autoritarismoaren arteko borroka »izango direla bozak.]]>
<![CDATA[Gobernantza eredu kolaboratiboa aztertuko dute EHUko udako ikastaroan]]> https://www.berria.eus/albisteak/156154/gobernantza_eredu_kolaboratiboa_aztertuko_dute_ehuko_udako_ikastaroan.htm Fri, 31 Aug 2018 15:16:14 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/albisteak/156154/gobernantza_eredu_kolaboratiboa_aztertuko_dute_ehuko_udako_ikastaroan.htm <![CDATA[Alonsok Urkulluri eskatu dio EH Bildurekin adostutako oinarriak atzera botatzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/156077/alonsok_urkulluri_eskatu_dio_eh_bildurekin_adostutako_oinarriak_atzera_botatzeko.htm Wed, 29 Aug 2018 17:00:45 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/albisteak/156077/alonsok_urkulluri_eskatu_dio_eh_bildurekin_adostutako_oinarriak_atzera_botatzeko.htm datorren urte politikoaren inguruko azalpenak. EAEko PPko buru Alfonso Alonso eta EH Bilduko parlamentari Unai Urruzunok gaur erantzun diote. Alonsok esan duenez, Urkulluk uste badu EAJk eta EH Bilduk adostutako testuak "ez duela balio", eskatu dio atzera botatzeko, estatutuak "legezkoa eta adostua" izan behar duelako. Eta azpimarratu du, orainartean EAJk eta EH Bilduk adostutakoa ez dela legezkoa. Gaineratu du bere alderdia Gernikako Estatutua erreformatzearekin ados dagoela, baina ez egindako proposamena onartzearekin. 2019ko aurrekontuak ere izan ditu hizpide, eta azaldu du "zaila" izango dela aurrekontu berriak onartzea. Izan ere, Espainiako Gobernutik PP kanporatzeko "beste gehiengo alternatibo" bat sortzea egotzi dio EAJri eta orain gutxiengoa izango direla esan du. Salatu du Urkulluk erreformak egingo zituela esan zuela legegintzaldi hasieran eta oraindik ez dituela bete; eta beraz, aurrekontuetan adostasun batera iritsi nahi badu EAJren proiektu politikoa berriro aurkeztu beharko duela. PSE-EEri ere egin dio kritika Alonsok. Esan du oso "otzan" dagoela EAJren aurrean eta horrela Eusko Jaurlaritza jeltzaleen esku geratu dela. Urkulluri koherentea izateko eskatu dio, Jaurlaritzak eta bere alderdiak gauza ezberdinak esaten dituztela leporatuz, estutu berriaren eztabaidan kasu. EH Bilduko legebiltzarkide Unai Urruzunok ere erantzun du atzoko agerraldiaren ostean. Estatutu berrirako adostutako testua "zabaltzea" nahiko zaila dela pentsatzen du, eztabaida eta egoera "lasai" bidez adostutakoa izan zelako. Estatutuaren inguruko eztabaida zabaltzearen alde agertu bada ere, PSEri eta Elkarrekin Podemosi beren betoa kentzeko eskatu die Urruzunok. Azaldu du egungo marko politikoari subiranotasuna falta zaiola eta ondorioz beren helburu politikoak ezin dituztela bete. "Joko zelai demokratiko" bat sortzearen beharra azpimarratu du alderdi politiko guztien helburuak bete ahal izateko. "Termino demokratikoez eta ez alderdikoiez" eztabaidatu eta lan egitea proposatu du Urruzunok. Jaurlaritzaren egungo egoera "ahula" dela uste du "legegintzaldiaren lau urteak kudeatzera mugatzen" delako. Gogorarazi du Urkulluk bi legegintzaldi daramatzala "erabakitze eskubidearen aldeko erreferenduma iragartzen" baina gai horren inguruan ez duela aurrerapausorik eman. Azaldu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak "gobernu indartsu" bat behar dutela, "sakonera handiko" erabakiak hartuko dituena. Elkarrekin Podemoseko Andeka Larrea komunikazio arduradunak Urkulluri eskatu dio darabilen "joku bikoitzarekin" amaitzeko. EAJ barnean iritzi eta jarrera ezberdinak daudela esan du Larreak; batzuetan "zeharkako adostasunak" bilatzen dituelako eta beste batzuetan, alderdiei "beraiek gabe" ez dutela aurrera egingo esaten diela. Hori dela eta. Larreak uste du "ziaboga bete-betean" dagoela EAJ eta Urkuluri bere alderdi barneko eztabaidak argitzeko eskatu dio. Larreak azaldu du estatutu berria dela eta, EAJ arazoak sortzen ari dela: "Estatutu berriaren oinarrien eztabaidan Egibar sartu aurretik, alderdi guztiek ikusten genuen adostasunerako bidea; Egibar sartu ostean, nekezagoa izaten ari da". ]]> <![CDATA[Eskumenak eskualdatzeko egutegi bat eskatuko dio Urkulluk Sanchezi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1932/002/001/2018-08-29/eskumenak_eskualdatzeko_egutegi_bat_eskatuko_dio_urkulluk_sanchezi.htm Wed, 29 Aug 2018 00:00:00 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/paperekoa/1932/002/001/2018-08-29/eskumenak_eskualdatzeko_egutegi_bat_eskatuko_dio_urkulluk_sanchezi.htm
Baina Urkullu bereziki mintzatu da Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin duen harremanaz. Azaldu du jarrera aldaketa sumatu duela sozialistekin, eta bi gobernuek aldebiko harremana daukatela ziurtatu du. Aldaketa horren adibide gisa jarri ditu PSOEkoak gobernuan daudenetik trenbide sareko bi zati eskuratu izana eta Auzitegi Konstituzionalean PPkoak polizia indarkeriaren biktimen legearen aurka jarritako helegite kentzea.

Baina hori ez da aski lehendakariarentzat, eta adierazi du Madrilekin Gernikako Estatutuak jasotzen dituen transferentzien egutegi bat adostea izango duela urte politikorako erronka nagusia. Azaldu du horretarako «laster» bilduko dela Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin.

EAJ eta PSE-EEren 2016-2020 urteetarako gobernu programaren 173. konpromisoa da eskuratzeke dauden Gernikako Estatutuko 37 eskumenen transferentziena. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeen kudeaketarena eta Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoarena dira zerrenda horretan Urkulluren gobernuak lehenetsi dituen bi eskumenak.

Gernikako Estatutua betetzeaz gain, «esparru juridiko politiko berri baten alde» lan egitea ere izango du xede Jaurlaritzak. Lehendakariaren arabera, estatutu horrek aitortu beharko luke euskal autogobernuaren berezitasuna, EAEren eta Espainiaren artean aldebikotasun harremanak sustatzeko balio beharko luke, eta bi gobernuen arteko itunak betetzeko bermeen sistema eraginkor bat jaso beharko luke.

Urkulluk gogoratu du estatutu hori sortzeko autogobernu lantalde bat osatu dela Eusko Legebiltzarrean, eta hori horrela egin izana babestu du. Hortik abiatuta, lehendakariak nahi du «ahalik eta pluralena» izatea akordioa. Hala, azpimarratu du EH Bilduk eta EAJk urte politikoaren amaieran adostu zuten testua «zirriborro» bat baino ez dela, eta legebiltzarreko taldeek asko duela egiteko oraindik. Halere, pozik agertu da negoziazioetan alderdirik ez delako «mahaitik altxatu». Hori horrela, uste du gutxieneko adostasunak lot ditzaketela, «elkarrizketa lehenetsiz gero».

Bizikidetza eta giza eskubideak ere mahai gainean izan zituzten atzoko bilkuran. Urkulluk azaldu duenez, Nafarroako Gobernuarekin maiatzaren 4an Bertizen (Nafarroa) adostutako adierazpena jarraituko du, «espetxe politika berri baten alde». Baikor azaldu da Pedro Sanchezek orain arte egindakoarekin. Presoen gerturatzearen asmoa gauzatzen ari dela uste du, baina esan du epeak errespetatu behar direla eta ohartarazi du gerturatzeak ez direla «egun batetik bestera» gauzatuko. Gaineratu du euskal presoek ere urratsak egin beharko dituztela; bereziki, iraganaren analisi kritikoaren alorrean.

Migratzaileak eta ekonomia

Uda honetan migratzaileen auziak izandako oihartzuna dela eta, Urkulluk azaldu du zein izan den Eusko Jaurlaritzaren jarduna. Euskal instituzioek eta gizarte taldeek migratzaile eta asilo eskatzaileei laguntza «oso ona» eman diete, lehendakariaren ustez: «Ez da perfektua izan, ez dago amaituta, baina laguntza integrala izan da». Bestalde, Jaurlaritzak bi batzorde sektorialetan parte hartu du Madrilen, erakundeekin sortutako mahai batean. Horrek emaitzak emango ditu, haren ustez. Urkulluk azaldu duenez, artatu beharreko kasuak eta baliabideak «nork eta nola» jarri behar dituen ari da aztertzen batzorde hori.

Ekonomiaz ere balorazio positiboa egin du. Azken urteko bilakaera ona izan dela azaldu du, eta hazkundea sustatzea dela beraien helburua; industrian eta zerbitzu aurreratuetan oinarritzen dela indar hori. Kanpora begira ere EAE geroz eta eraginkorragoa dela esan du, esportazioak eta turismoa direla eta.

]]>
<![CDATA[Ateak noiz eta nori zabaldu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1874/006/001/2018-08-29/ateak_noiz_eta_nori_zabaldu.htm Wed, 29 Aug 2018 00:00:00 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/paperekoa/1874/006/001/2018-08-29/ateak_noiz_eta_nori_zabaldu.htm
Uda osterako espero zen Biktimen Oroimenezkoa zabaltzea, baina Rajoyren aurkako zentsura mozioak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izendatzeak «atzerapenak» eragin ditu epeetan, gobernuaren arabera. Halere, Sanchezek esan du Gasteizko oroimenezkoaren irekiera «bultzatuko» duela eta espero dutela 2019ko ekainerako ateak zabaltzea. Adierazi duenez, zentroa martxan jartzeko lanei helduko die gobernuak, duen «garrantziagatik»; izan ere, gune hori «terrorismoarekin gertatutakoaren kontakizuna» egiteko erabili nahi duela azaldu du.

Biktimen Oroimenezko Zentroko Komunikazio arduradun Gorka Angulok BERRIAri azaldu dionez, Espainiako Gobernuaren aldaketarekin zentroaren egoera eta funtzionamendua «korapilatsuagoa» bihurtuko da. Izan ere, kide gehienak Espainiako Gobernuak izendatzen ditu, patronatuko 22 kideetatik 11 Espainiako ministroak dira, eta bost dira Hego Euskal Herriko kargua dutenak —Jaurlaritzako hiru ordezkari, Nafarroako Gobernuko bat eta Gasteizko alkatea—, eta sozialisten gobernuarekin aldaketak gerta daitezke. Hori dela eta, guztiak noiz bilduko zain daude Biktimen Oroimenezkoan, eta bilkura horretan berriro definitu edo egokitu beharko dute funtzionamendu berria. Irekitzeko data berria dela eta, adierazi du zentroko arduradunek ez dutela egun zehatzik esku artean, oraindik ez dakitela Madrilek zer erabaki duen eta zentroan eta zabaltze egunean zein eragin izango duen.

Artxibategiak herri baten kontakizunari lotuta egon ohi dira, eta Gasteizkoak ere izango du bere pisua azken hamarkadetako indarkeriari buruzko kontakizunaren eraikuntzan. Izan ere, Sanchezek eraikin hori hautatu du Emmanuel Macron Frantziako presidentearekin batera urriaren 1ean egingo duen ekitaldirako, nahiz eta ordurako zentroa ez den zabalik egongo. Ekitaldi sinboliko baten bidez, zentrora gehituko dituzte Frantziako Estatuak Espainiakoari emandako ETAri buruzko zenbait dokumentu. Horrela, ETAren inguruan espezializatutako artxibategi bat eratuko dute, eta zentroaren zuzendaritzaren esku geratuko da informazio hori kudeatzea; Espainiako Gobernuak izendatu zuen zuzendaritza, eta hark erabakiko du agiri horiek nola eta norentzat jarri eskuragarri.

Biktimen Oroimenezkoaren kudeaketa dela eta, eztabaida piztu zen joan den otsailean Mariano Rajoy orduko gobernuburuaren eta Jokin Bildarratz EAJko senatariaren artean. Zentroaren «norabide ideologikoa» zuzentzeko eskatu zion Bildarratzek, eta Rajoyk erantzun zion oroimenezkoaren ideologia eta norabidea hainbat alderdiren «adostasunarekin» erabaki zirela. Bildarratzek salatu zuen «pluraltasuna» ez zela kontuan hartu, ezta euskal instituzioak ere.

Pluraltasun falta hori biktima guztiak aintzat ez hartzearekin lotu zuen Bildarratzek, baina ez da izan kritika hori egin duen bakarra. Arrazoi horregatik, protesta artean egin zuten lehen harria jartzeko ekitaldia, eta salaketa horri eusten diote gaur egun hainbat elkartek; Martxoak 3 elkarteak eta Argentinako Kereilaren Aldeko Plataformak, esaterako, mobilizazioak antolatu izan ditu, eta EH Bilduk eta Ahal Dugu-k babesa eman diete kexei.

Irizpide kontrajarriak

Edozein gisara, horiek ez ziren izan Biktimen Oroimenezkoaren harira izandako lehen tirabirak, proiektua proposatu zenerako ika-mikak hasiak baitziren Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean, baten eta bestearen ideiek ez zutelako bat egiten. Madrilek jarritako helburua zen «terrorismoaren biktimen balio demokratikoak babestu eta zabaltzea, biktimen memoria kolektiboa osatzea eta gizartea askatasunaren alde eta terrorismoaren aurka kontzientziatzea». Jaurlaritza helburu horrekin ados bazegoen ere, 1936tik ordura arteko biktima guztiak kontuan hartzea nahi zuen. Espainiako Gobernuak, berriz, ez zituen aintzat hartu nahi eta ez zituen hartu; ondoren, Jaurlaritzari jakinarazi zion ez zuela izango zentroaren «gidaritza». Jaurlaritzak azaldu zuen oroimenezkoa sortzea Madrilen esku dagoela ulertzen bazuen ere aktiboki hartu nahi zuela parte.

Liskarrak apur bat baretuta, 2015ean, Eusko Jaurlaritzak txalotu egin zuen egitasmoa martxan jartzea. Joan den astean jakinarazi zuten ETAren biktimak, GALenak, GRAPOrenak eta jihadismoarenak biltzea erabaki dutela, Madrilen jihadismoaren biktimentzat aparteko zentro bat egin arte.

Biktimen Oroimenezkoa eratzeko ideiak 2012ko urtarrilean du jatorria; zehazki, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak sinatutako hitzarmen batean. PPren agintaldian proiektua «geldirik» egon da, zentroko patronatua hiru urtez egon baita bildu gabe, baina PSOE gobernura iristean, martxan jarri nahi du egitasmoa. Lau ataletan banatu dute eraikina: «Espainiako eta munduko terrorismoaren historia», «erakunde terroristak eta haien jarduna», «erantzun polizial, judizial, politiko eta soziala» eta «biktimen testigantzak». Batez ere, ETAren inguruko informazioa jasoko da, eta argitu gabeko kasuak argitzen saiatzeko erabiliko da.]]>
<![CDATA[Jaurlaritzak 28 legegaitatik hiru atera ditu aurrera legegintzaldi erdian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2018-08-28/jaurlaritzak_28_legegaitatik_hiru_atera_ditu_aurrera_legegintzaldi_erdian.htm Tue, 28 Aug 2018 00:00:00 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2018-08-28/jaurlaritzak_28_legegaitatik_hiru_atera_ditu_aurrera_legegintzaldi_erdian.htm
EAJk eta PSE-EEk babestutako gobernuak gutxiengoan ekingo dio hastear den urte politikoari. Boto bakarra falta du Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoa eskuratzeko, eta aritmetika parlamentario horrek zuzeneko eragina izan du Jaurlaritzaren lege egutegia betetzeko. XI. Legegintzaldiaren (2016-2020) lehenengo erdia igaro da, eta Eusko Legebiltzarrak ez du onartu Eusko Jaurlaritzak agintaldiaren hasieran aurreikusitako legeen %11 ere. Urtero aurrera atera diren aurrekontuen legeak albo batera utzita, Eusko Legebiltzarrak hiru legeri eman die baiezkoa orain arte, eta 25 geratzen dira eztabaidatu eta onartzeko (%89).

Hortaz, lege egutegian jasotako lege proiektuak onartu, ganberara lehenbailehen bidali eta aurrera atera nahi baditu, Urkulluren gobernuak azeleragailua zapaldu beharko du. Horretarako, oposizioko alderdiren baten babesa beharko du ziurrenik. Ekainean onartu ziren Euskadiko Portuen eta Itsas Garraioaren Legea, Lanbide Heziketarena eta Dopinaren aurkako Legearen aldaketa. Hirurak onartu ahal izateko, Jaurlaritzak PPren baiezkoa izan zuen. Lanbide Heziketaren legea EAJk eta PSE-EEk sustatu zuten, eta ez Jaurlaritzak, nahiz eta lege hori aurrera ateratzea jasota duen lege egutegian. Gainera, hasieran EH Bilduren ekimenez eraman zuten lege egitasmoa osoko bilkurara, baina ez zuen aurrera egin, babes faltagatik. Handik gutxira, jeltzaleek eta sozialistek berea erregistratu zuten, eta PPren aldeko botoekin onartu zuten.

Datorren urte politikoan, baina, Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiek bide estuagoa izango dute adostasuna lortzeko. Izan ere, EAJk zentsura mozioarekin bat egin ostean Mariano Rajoy Espainiako presidente ohia kargugabetzeko, PP gero eta urrutiago dute. Bi alderdien arteko desadostasuna agerian geratu zen joan den ekainean, eta litekeena da ondorioen eraginak jasatea datorren irailean. Horrek ez du esan nahi ezinezkoa izango zaienik, baina arreta berezia jarri beharko diete EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen taldeei.

Joan den urte politikoko azken eztabaidan, DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren erreforma izan zuten hizpide, eta, orduan, agerian geratu zen Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiek orain ez dutela PPren lehengo babesa. EAJk eta PSE-EEk prozesua abiatu nahi zuten lege proposamen baten bidez Eusko Jaurlaritzaren lege proiektu gisa aurkeztu ordez, horrek behar dituen txosten juridiko eta ekonomiko guztiekin-, baina, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos ez ezik, PP ere kritiko izan zen estrategia horrekin. Hala, jeltzaleek eta sozialistek ez zutenez gehiengorik bermatu osoko bilkuran aurrera ateratzeko, tramitea etetea erabaki zuten.

Hauteskundeen atarian

Udazkenean eztabaidatuko dira 2019ko aurrekontuak, eta hori izango da Eusko Jaurlaritzak gainditu beharko duen lehen mugarria. Izan ere, EAJk eta PSEk oposizioko alderdiren baten babesa lortu beharko dute kontu publikoak aurrera atera ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak agiri baten bidez adierazi zuen 2018an «aurrekontu estrategikoen bidea» hasi zuela, eta 2019a «emaitzetara zuzentzekoa» izango zela.

Aurrekontuen eztabaidaz gain, hauteskundeak izango dira udaberrian, eta hitzordu hori ere oztopo izan liteke Jaurlaritzarentzat adostasunak lortzeko. Izan ere, foru eta udal bozetan egungo oposizioa gogortu liteke, eta, ondorioz, lege proiektuen eztabaida atzeratu. Hala bada, Jaurlaritza estu ibiliko da lege proiektu guztiak 2019aren bigarren zatian eta 2020an aurrera ateratzeko.

Gobernuaren lege ekoizpena ez ezik, oposizioarena ere ez da oso emankorra izan legealdia hasi zenetik. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk proposatutako lege egitasmo oso gutxi onartu dira, eta onartu direnak ez dira izan munta handikoak. PPren ekimenez aurrera atera dira, besteak beste, EAEko Eskola Kontseiluei eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketari buruzko legeen aldaketak. ]]>
<![CDATA[EH Bildu prest dago «bide orri» baten truke kontuak onesteko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/007/001/2018-08-28/eh_bildu_prest_dago_bide_orri_baten_truke_kontuak_onesteko.htm Tue, 28 Aug 2018 00:00:00 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/paperekoa/1857/007/001/2018-08-28/eh_bildu_prest_dago_bide_orri_baten_truke_kontuak_onesteko.htm
Radio Euskadin, Otegik adierazi du koalizioa prest dagoela Jaurlaritza babesteko eta «estatu politikak» gauzatzeko «ezkerreko eta eskuineko euskaldunekin», eta erantsi du hori egiten dutela beste zenbait herrialdetan. Halaber, autogobernuaren arloan ituna zabaltzearen alde agertu da, baina ohartarazi du legebiltzarreko lantaldean eginiko akordioak «minimoak» ezartzen dituela.

Izan ere, Aitor Esteban Espainiako Kongresuko EAJko bozeramaileak esan du EAJren eta EH Bilduren adostasunarekin soilik ez dutela lortuko estatutua aldatzea. Horregatik, «ideologia desberdina dutenen artean» adosten saiatuko dira, eta horretarako «borondate zintzoa» agertu du Estebanek. Uste du ez dela «dogmatikoa» izan behar, eta nabarmendu du EH Bildurekin adostutako testuan ez dagoela «mugitu ezin den ezer». Estebanen iritziz, EH Bildu EAJren jarreretara gerturatu da, eta horregatik lortu dute elkar ulertzea. Bestetik, Elkarrekin Podemosi egotzi dio hitzarmenera batzeko ausardiarik ez izatea, eta PSE-EEri, berriz, «erabakitzeko» eskatu dio, beti Madrilera begira egoteari utzita.

Bestalde, ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz Txiki-k esan du ELAren eta LABen batasunak «enbarazu» egiten diola EH Bilduri EAJrekin akordioak lortzeko orduan.]]>
<![CDATA[Erkorekak lantalde bat eskatu du espetxeen transferentzia egiteko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1907/007/001/2018-08-22/erkorekak_lantalde_bat_eskatu_du_espetxeen_transferentzia_egiteko.htm Wed, 22 Aug 2018 00:00:00 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/paperekoa/1907/007/001/2018-08-22/erkorekak_lantalde_bat_eskatu_du_espetxeen_transferentzia_egiteko.htm
Berri agentzia bati eginiko adierazpenetan, Erkorekak jakinarazi du bi administrazioek hasi dituztela elkarrizketak -irailean trenbideen eta autobideen eskumenen transferentzia jorratuko dute batzorde mistoan-, baina azpimarratu du Jaurlaritzak ez duela Madrilen erantzunik jaso espetxeen eskumenari buruz: «Oraingoz, ez dugu ez aldeko eta ez kontrako erantzun sendorik». Erkorekak berretsi du PSOEren gobernuak badakiela gai hori «premiazkoa» dela Urkulluren gobernuarentzat , Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoaren eskumenarekin batera. Gogoratu du bi alor horien transferentzia EAJren eta PSE-EEren gobernu itunean jaso zutela.

Aitor Fernandez aske

Hiru urteko espetxe zigorra bete ondoren, aske geratu zen atzo Aitor Fernandez euskal presoa. 2015ean espetxeratu zuten, Aingeru Cardañorekin batera, hamalau urte lehenago egindako kale eraso bat leporatuta -2001ean Bilboko Santutxu auzoko kutxazain automatiko bat erretzea-. Ertzaintzak 2003an atxilotu zituen, eta Arkautiko polizia etxean (Araba) eginiko deklarazioetan oinarrituta zigortu zituzten. Atxiloaldian tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten.]]>
<![CDATA[Gizarte Segurantza eta espetxe eskumena eskualdatzeko lantaldea eskatu dio Erkorekak Sanchezi]]> https://www.berria.eus/albisteak/155814/gizarte_segurantza_eta_espetxe_eskumena_eskualdatzeko_lantaldea_eskatu_dio_erkorekak_sanchezi.htm Tue, 21 Aug 2018 07:21:44 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/albisteak/155814/gizarte_segurantza_eta_espetxe_eskumena_eskualdatzeko_lantaldea_eskatu_dio_erkorekak_sanchezi.htm <![CDATA[Bilboko Konpartsek bat egin dute Orain Presoak dinamikarekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/155666/bilboko_konpartsek_bat_egin_dute_orain_presoak_dinamikarekin.htm Thu, 16 Aug 2018 15:49:28 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/albisteak/155666/bilboko_konpartsek_bat_egin_dute_orain_presoak_dinamikarekin.htm <![CDATA[Bi kontrol egunean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2018-08-15/bi_kontrol_egunean.htm Wed, 15 Aug 2018 00:00:00 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2018-08-15/bi_kontrol_egunean.htm
Hala ere, Madrilek berak bestelako datuak eman izan ditu Poliziak Euskal Herrian egindako kontrolen inguruan. Aurtengo martxoan, Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak galdera bera egin zion Eusko Jaurlaritzari, eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak plazaratu zituen Espainiako Gobernuak helarazi zizkion datuak: 2017. urtean, Espainiako segurtasun indarrek 1.650 kontrol egin zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan -ia denak Guardia Zibilak eginak-. Galdera berak bi erantzun ezberdin izan ditu, beraz, nahiz eta bi datuak Espainiako Gobernuarenak izan.

Azken urteetan, errepideetako kontrolen kopuruak behera egin du. 943 izan ziren iaz Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta 2016an, berriz, 2.410; ia 1.500 kontrol gutxiago egin zituzten, beraz, 2017. urtean. Espainiako Kongresuan aurreko urteetako datuez galdetu ondoren, PPren gobernuak ez zuen eman xehetasunik kontrolen kopuruari buruz. Hala ere, Mariano Rajoyren gobernuak Jaurlaritzari eman zion 2015ean eta 2014an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eginiko kontrolen berri: 2015ean, 1.910; eta 2014an, 3.214.

2017ko datuak eskuan, aldea dago hilabetetik hilabetera. Urtearen lehen hilabeteetan dezente gehiago egin zituzten, eta gutxituz joan ziren hilabetez hilabete. Urtarrilean 196 egin zituzten, urteko guztien %20 baino gehiago. Lehenengo hiruhilekoan, 484 kontrol jarri zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan; azken hiruhilekoan, berriz, 30. Esanguratsua da askoz kontrol gutxiago egin zituztela irailean eta urrian: hamar eta batere ez, hurrenez hurren; hots, urte osoan jarritakoen %1.

Loza eta EAJ, eztabaidan

Iazko datuak badira ere, azken egunetan eztabaida piztu da Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Hego Euskal Herrian duten presentziaren inguruan. Izan ere, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkari Jesus Lozak esan du ez duela gutxituko Espainiako segurtasun indarren agente kopurua. Azaldu du egiten duten lana «oso garrantzitsua» dela, eta eskatu du alde batera uzteko «irainak». Datorren irailean bilkura bat egiteko asmoa duela azaldu du, Ertzaintzak eta Espainiako Segurtasun Indarrek duten koordinazioa «hobetzeko». Gaineratu du «atentzioa eman» diola EAJk polizia kopurua gutxitzeko eskatzeak.

Lozak esandakoei erantzunez, EAJko Espainiako Senatuko bozeramaile Jokin Bildarratzek gogorarazi dio Euskal Autonomia Erkidegoa dela «pertsonako polizia gehien» dituen Europako Batasuneko «lurraldeetako bat», eta azpimarratu du kopuru horiek «birmoldatu» beharra dagoela. Bildarratzek adierazi du «gai korapilatsua» dela, eta «ezinbestekoa» dela gutxieneko adostasunak lortzea.

Bildarratzen ustez, kopuru horiek egokiak izan zitezkeen «ETA bazegoenean», baina azaldu du ezin duela polizia kopuru berak jarraitu «ETAren mehatxua desagertu denean». Loza ez dago ados polizia kopurua gutxitzeko proposamenarekin, eta agenteek egindako lana goraipatu du. Gogora ekarri du Espainiako Poliziak «nazioarteko terrorismoa» gelditzeko egindako lana, baita «mafia taldeak desegiteko» egindakoa ere; gaineratu du horiek «gertakari errealak» izan direla.

Polizia gehien, Nafarroan

Hain justu, Espainiako Gobernuak iazko urrian eman zuen Hego Euskal Herrian dagoen polizia eta militar kopuruaren berri, EH Bilduk Kongresuan eginiko galdera bati erantzunez. Datu horien arabera, 7.967 polizia eta militar daude Hegoaldean: Nafarroan 1.496 guardia zibil daude, Araban 485, Gipuzkoan 802 eta Bizkaian 1.082. Espainiako Poliziari dagokionez, berriz, Nafarroan 612 daude, Araban 266, Gipuzkoan 270 eta Bizkaian 581. Kopuru horiei gehitu behar zaizkie EAEn dauden gutxi gorabehera 8.000 ertzainak eta milatik gora foruzainak. Eurostat Europako Batzordearen Estatistika Bulegoaren arabera, Euskal Herria da biztanleko polizia gehien duen lurraldea.

Bildarratz ez da polizia kopuruari erreparatu eta hura moldatu beharra ikusten duen bakarra. Guardia Zibilaren Elkarte Independenteak ere interpretazio hori egin du: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jardunean dagoen agente kopurua gutxitzeko eskatu du. Zehazki, langile kopurua «birmoldatzea» proposatu dute. Azpimarratu dute eskakizun hori «ETArik gabeko garaia» delako egin dutela, eta gutun bat bidali diote Eusko Jaurlaritzari bilera bat egin eta gai horri buruzko informazioa «lehen eskutik» jaso nahi dutelako. Guardia Zibilaren ordezkari gisa, azaldu dute beren «betebeharra» dela «eraginkorra den edonolako egitasmotan parte hartzea», interes profesional, sozial edo ekonomikoei lotuta badaude. ]]>
<![CDATA[Kalera Kalera-k manifestaziora deitu du presoak kaleratzeko bide orri bateratu baten alde]]> https://www.berria.eus/albisteak/155546/kalera_kalera_k_manifestaziora_deitu_du_presoak_kaleratzeko_bide_orri_bateratu_baten_alde.htm Mon, 13 Aug 2018 07:27:22 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/albisteak/155546/kalera_kalera_k_manifestaziora_deitu_du_presoak_kaleratzeko_bide_orri_bateratu_baten_alde.htm <![CDATA[PP eta biktimak aurrez aurre]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/009/001/2018-08-12/pp_eta_biktimak_aurrez_aurre.htm Sun, 12 Aug 2018 00:00:00 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/paperekoa/1943/009/001/2018-08-12/pp_eta_biktimak_aurrez_aurre.htm
Eusko Jaurlaritzak ez du egin balorazio ofizialik gerturatze horiei buruz. Gobernuko iturriek asteartean esandakoaren arabera, «begi onez» ikusten ditu gerturatzeak, eta «bide beretik jotzeko» aholkatu dio Espainiako Gobernuari, presoak EPPK-koak diren ala ez kontuan hartu gabe. Antzera mintzatu da Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria. Artikulu bat argitaratu zuen herenegun sare sozialetan, eta, euskal presoak berariaz aipatu gabe, nabarmendu zuen preso guztiek eskubide berberak dituztela. Eztabaida «alderdien borrokatik» atera eta «zuzenbidearen alorrera» eramatea galdegin zuen.

Espainiako Gobernuaren partetik mintzatu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkari Jesus Loza. Hark jakinarazi duenez, uda amaitu aurretik gerturatze gehiago egon daitezke. Sanchezek iragarri zuen gaixo dauden presoekin eta 70 urtetik gora dituztenekin hasiko zirela, baina prozesua abiatu du PPko Mariano Rajoyren agintaldian Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara lekualdatu zituzten bi presorekin. Lozak esan du Sanzek eta Morenok «eskakizun guztiak» betetzen dituztela. Sareko Joseba Azkarragak, baina, gogorarazi du presoak hurbiltzeko ez dela baldintzarik bete behar —beste kontu bat da graduz aldatzeko—, gerturatzea erabaki politikoa dela eta ez dela bereizketarik egin behar presoen artean. PSOEri eskatu dio ez elikatzeko PPren eta Ciudadanosen «nahasmena».

Espainian eta PPn izandako buruzagitza aldaketarekin, alderdi horretako presidente Pablo Casadok presoen hurbilketa erabiltzen ari da Sanchezi oposizio gogorra egiteko, gaur egun lehiakide zuzena duen Ciudadanosekin aurre aurre. Baina jarrera hori ez dator bat ETAren biktimen elkarteenarekin. Covitek PPri egotzi dio «oposizioko politika» egitea, eta gogoratu du «zuzenbidera egokituak» direla bi presoen gerturatzeak. Elkarteko presidente Consuelo Ordoñezek gogoratu du Sanzi Villabonan zegoenean eman ziotela hirugarren gradua; hain justu, Espainiako Gobernuan Mariano Rajoy zegoenean. AVTk ere esan du Sanzek eta Morenok «legezko baldintzak» betetzen dituztela, baina ohartarazi du hurrengo aste eta hilabeteetan «adi» egongo direla egin daitezkeen gerturatzeekin.

Iturgaitzen itzulera

Biktimen jarrera ikusita, Casadok albo batera utzi behar izan du, «oraingoz», haiekin batera mobilizazio handi bat antolatzeko duela aste batzuk iradoki zuen proposamena. Sanchezi leporatu dio euskal presoen alorrean zituzten estatu itunak apurtzea. Eskatu dio «koherente» izateko «Espainiako gizarteak» eskatzen dionarekin eta «xantaietan» ez erortzeko. Casadok azaldu du euskal presoek «garaitu eta garaile» kontakizuna ez dutela onartu, eta uste du «garaituak» izan direla onartu ezean ez lituzketela gerturatu behar. EAEtik, PPren kongresuan Casado babestu zutenak mintzatu dira gaiari buruz —EAEko zuzendaritzak Soraya Saenz de Santamariak alde egin zuen—. Hainbat urtez euskal politikaren lehen lerrotik aldenduta egon den Carlos Iturgaitz eurodiputatua nabarmendu da horretan.]]>
<![CDATA[Sarek txalotu egin du biktimen taldeek PPri emandako erantzuna]]> https://www.berria.eus/albisteak/155468/sarek_txalotu_egin_du_biktimen_taldeek_ppri_emandako_erantzuna.htm Fri, 10 Aug 2018 08:16:27 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/albisteak/155468/sarek_txalotu_egin_du_biktimen_taldeek_ppri_emandako_erantzuna.htm Olga Sanz eta Xabier Moreno euskal presoen gerturatzea dela eta. Joseba Azkarraga bozeramaileak legea betetzeko "baldintzarik" ez dela bete behar azaldu du. PPk egindako kritiken aurrean biktimen taldeek emandako "erantzuna" azpimarratu du, eta gogorarazi Alderdi Popularra Espainiako Gobernuan Jose Maria Aznarren gidaritzapean zegoenean (1996-2004), hainbat euskal preso hurbildu zituztela. Espainiako Gobernuari PPren soka askatzeko esan dio, eta esandakoa betetzeko. Gerturaketa dela eta sortutako "kontraesanak" kritikatu ditu, eta duela gutxi Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak esandakoak gogora ekarri: "Hurbilketa ez da espetxe onura, legea betetzea da". Azkarragak Pedro Sanchezi eskatu dio espetxe politika aldatzeko hartu zuen "konpromisoa" betetzeko. Espainiako presidenteari esan dio "nahikoa dela" presoen gerturatzeak egingo dituela esan eta ondoren ez egiterarekin, "orain" egin behar dituela espetxe politikako aldaketak. Azaldu du ados dagoela euskal presoen gerturatzeen berri biktimen taldeei ematearekin, baina ohartarazi du espetxe politika ezin dutela biktimen taldeek "diktatu" behar, ezta PPk ere. Euskal gizarteari parte hartze aktiboa eskatu dio Azkarragak, eta urriaren 20an Bilbon egingo den mobilizaziorako dei egin du. Biktimen iritzia Hitz egin duen azken biktima Maria Jauregi, ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alaba izan da. Maria Jauregik Alderdi Popularrari eskatu dio biktimekin "demagogiarik ez egiteko" eta "biktima guztien izenean" hitz egiteari uzteko. PPk biktimak interes elektoralerako erabiltzen dituela salatu du Jauregik eta gaineratu du hurbiltzeak ez direla "espetxe onurak". ]]> <![CDATA[Lozak esan du uda amaitu aurretik preso gehiago gerturatu litzaketela]]> https://www.berria.eus/albisteak/155384/lozak_esan_du_uda_amaitu_aurretik_preso_gehiago_gerturatu_litzaketela.htm Wed, 08 Aug 2018 09:32:19 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/albisteak/155384/lozak_esan_du_uda_amaitu_aurretik_preso_gehiago_gerturatu_litzaketela.htm <![CDATA[PPk lege bat aurkeztuko du presoei harrera egitea debekatzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1859/008/001/2018-08-07/ppk_lege_bat_aurkeztuko_du_presoei_harrera_egitea_debekatzeko.htm Tue, 07 Aug 2018 00:00:00 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/paperekoa/1859/008/001/2018-08-07/ppk_lege_bat_aurkeztuko_du_presoei_harrera_egitea_debekatzeko.htm
Marotok telebista kate batean atzo eginiko elkarrizketan izan zuen hizpide presoen auzia. Haren iritziz, gertatutakoa ez da berdinen arteko gatazka bat izan: «Ez da biren arteko gatazka bat; biktimak eta borreroak daude». Ikuspuntu hori kontuan hartu beharrekoa iruditzen zaio, eta salatu du presoei egindako harrerek ez dutela hala egiten. Presoen gerturatzeko aukeraren inguruan, Marotok uste du Sanchezek espetxe politika aldatuko duela EAJri eta EH Bilduri «zor dien mesedearengatik»; PP Espainiako Gobernutik kanporatzearen alde bozkatzeagatik.

Raquel Gonzalez PPko Bizkaiko arduraduna ere presoak gerturatzearen aurka azaldu da. Esan du EAJk espetxe politika berri bat proposatu duela, eta PSOE hura betetzeko prest dagoela, «biktimen umilazioa kontuan hartu gabe». Gonzalezen iritziz, presoek «justiziarekin elkarlanean» aritu behar dute «benetan gizarteratu nahi badute».

Pablo Casado PPko presidenteak Gasteiz bisitatu zuen joan den asteburuan. Datorren urte politikorako proiektuaz hitz egitekoak ziren, eta presoen gaiak izan zuen tarterik. Casadok adierazi zuen PPk ez duela onartuko presoen aldeko harrerarik. Haren esanetan, «300 atentatu argitzen lagundu nahi izan ez duten hiltzaileek» ez dute merezi inolako «onurarik». Sanchezen gobernuari ohartarazi dio «kontu handiz ibiltzeko» kontu horrekin. Arabako hiriburura egindako bisitan herritarren txistuak jaso izana salatu du PPk.

Gainera, Casado kritiko agertu zen PSOEren gobernuak kendu egin duelako PPren gobernuak jarritako helegite bat, Poliziaren indarkeriaren bikitmen Euskal Autonomia Erkidegoko legeari jarri ziona: «Espainian ez da egon abusu polizialik, baizik eta ETAk hildako poliziak eta guardia zibilak». ETAk hildako Juan Maria Jauregiren alaba Maria Jauregik erantzun zion sare sozialetan: «Nor engainatu nahi duzu? Nola egin ditzakezu halako adierazpenak?».

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburua Casadoren jokabidearen kontra agertu da, eta leporatu dio «interesa» izatea «ezegonkortasun politikoa» sortzeko: «Ez dezala hainbeste berotu giro politikoa legearen ezarpena era alderdikoian erabiliz».

«Balizko» 4.000 «biktima»

Igandean, Santiago Arrospide euskal presoa irten zen Topaseko espetxetik (Salamanca, Espainia), kartzelan 30 urte igaro ostean, guztiak lehen graduan. Hori dela eta, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak agindu zuen Arrospideren herriratzea zelatatzeko, jakiteko ea «deliturik» egiten zen. Arrospideri, ordea, ez zioten harrera publikorik egin. Egun hartan bertan zenbait mobilizazio egin zituzten Euskal Herriko zenbait hondartzatan, Etxerat euskal preso eta senideen elkarteak deituta. Urrunketa politikaren amaiera exijitu eta euskal preso eta iheslariak «etxean eta bizirik» nahi dituztela aldarrikatu zuten. Azaldu zuten presoen senide eta lagunak —4.000 baino gehiago— «balizko biktimak» direla, eta asteburuero bizia «arriskuan» jartzen dutela. Hortaz, premiazkotzat jo zuen presoen auzia konponbidean jartzea.]]>
<![CDATA[Kritikoen izena hartuko du Ahal Dugu-ko talde parlamentarioak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1890/006/001/2018-08-04/kritikoen_izena_hartuko_du_ahal_dugu_ko_talde_parlamentarioak.htm Sat, 04 Aug 2018 00:00:00 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/paperekoa/1890/006/001/2018-08-04/kritikoen_izena_hartuko_du_ahal_dugu_ko_talde_parlamentarioak.htm
Izen aldaketa onartzeak «ezustean» harrapatu du Perez, ez baitzuen halakorik «espero». Halere, uste du aldaketa «bereziki garrantzitsua» dela ikuspegi sinbolikotik. Izan ere, «nahasketak» saihesteko baliagarria izango da, Perezen iritziz. Gaineratu duenez, izena aldatuta, talde kritikoak ez du ibili beharko bat egiten ez duen alderdi baten «izenpean», eta erantsi du egungo zuzendaritzak ez dituela ordezkatzen eta «antolakunde bertikal» bat bihurtu dela. Bestalde, adierazi du izen berriak proiektu politiko berri bat sortzea ezkutatu nahiko balu «aspaldi egina» izango luketela, eta ez dela horrela izan.

Dani Lopez Ahal Dugu-ko Antolakuntza idazkaria, ordea, kritiko azaldu da izen aldaketarekin, eta «iruzur demokratikotzat» jo du; zehazki, «Orain Bai ez, Ahal Dugu bozkatu zuten 46.000 herritarrei eginiko iruzurra» da, Lopezen esanetan. Gainera, arbuiatu du «Europako alderdi ustelenaren babesarekin» gauzatu izana izen aldaketa. Edozein gisatara, uste du «positiboa» dela jendeak aurrerantzean «bereizi ahal izatea zer den eta zer ez den Ahal Dugu».

Kargugabetzea

Bestalde, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak atzoko bileran erabaki zuen Idoia Tajadura legelari nagusia kargugabetzea. Legebiltzarreko presidente Ainhoa Aznarezek proposatu zuen neurria, harengan «konfiantza» galdu zuela eta. Aznarezek berak, Unai Hualdek (Geroa Bai) eta Maiorga Ramirezek (EH Bildu) bozkatu zuten kargugabetzearen alde. Kontra egin zuten, berriz, Alberto Catalan eta Maribel Garcia Malo UPNko parlamentariek.]]>
<![CDATA['Ahal Dugu-Orain Bai' izena hartuko dute Ahal Dugu-ko kritikoek Nafarroako Parlamentuan]]> https://www.berria.eus/albisteak/155234/039ahal_dugu_orain_bai039_izena_hartuko_dute_ahal_dugu_ko_kritikoek_nafarroako_parlamentuan.htm Fri, 03 Aug 2018 14:57:57 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/albisteak/155234/039ahal_dugu_orain_bai039_izena_hartuko_dute_ahal_dugu_ko_kritikoek_nafarroako_parlamentuan.htm <![CDATA[Gonzalezek adierazi du EAEko PPren eta Casadoren arteko lotura "estua" dela]]> https://www.berria.eus/albisteak/155196/gonzalezek_adierazi_du_eaeko_ppren_eta_casadoren_arteko_lotura_estua_dela.htm Thu, 02 Aug 2018 07:35:15 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/albisteak/155196/gonzalezek_adierazi_du_eaeko_ppren_eta_casadoren_arteko_lotura_estua_dela.htm <![CDATA[Presoen senide eta lagunen «ilusioarekin ez jolasteko» eskatu du Etxerat elkarteak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2018-08-02/presoen_senide_eta_lagunen_ilusioarekin_ez_jolasteko_eskatu_du_etxerat_elkarteak.htm Thu, 02 Aug 2018 00:00:00 +0200 Iraitz Mateo Gogorza https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2018-08-02/presoen_senide_eta_lagunen_ilusioarekin_ez_jolasteko_eskatu_du_etxerat_elkarteak.htm
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri eman nahi zioten azken urteko balorazioarekin Etxerat-ek osatutako dokumentua, baina beste konpromiso batzuk zirela medio, Urkullu ez zen Loiolan egon. Haren ordez, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak jaso zuten. Naike Diez Etxerat-eko kideak salatu zuen presoen senide eta lagunen «bizitzarekin eta esperantzarekin jolasean» ari direla, eta euskal preso eta iheslariak etxean eta bizirik nahi dituztela «berehala».

Hain justu, beste istripu baten berri eman zuen arratsaldean Etxerat-ek. Kepa Arronategi presoaren senideak Almeriatik Euskal Herrira zeramatzan furgonetaren gurpil bat lehertu egin zen, baina gidariak ez zuen ibilgailuaren kontrola galdu, eta barruan zihoazen guztiak onik irten ziren.

Diezen esanetan, giza eskubideak urratzen ditu politika horrek, eta senide eta lagunek «sufritzen» jarraitzen dute bisita egin ahal izateko. Diezek azaldu zuen asteburuero beren bizitza «arriskuan» jartzen dutela eta hori amaitu beharra dagoela: «Ez dugu berriz harrikatuak izan nahi, ez dugu Andaluziako espetxeetara bidaiarik egin nahi, ez dugu istripurik gertatzerik nahi». Gogorarazi zuen, halaber, presoen urrunketa jasaten duten senide eta lagunak «balizko biktimak» direla.

Tejeriari eta Olanori Diezek eta Fermina Villanueva Etxerat-eko lehendakariakeman zieten elkartearen dokumentua eta hari atxikitako eskutitza. Gutuna ematearekin batera, Diezek esan zien gustatuko litzaiekeela «datorren urtean elkartu behar ez izatea», horrek esan nahiko lukeelako presoen auzian «aurrerapausoak» izan direla. Etxerat-ek ez du ezagutarazi dokumentuaren edukia. Azaldu zuen Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzari zor zaion «errespetuagatik» eta elkarren arteko «lan zuzena eta isila» sustatzeko erabaki dutela agiriaren edukia ez plazaratzea.

Bestalde, Espainiako Gobernuak bestelako espetxe politika bat ezartzeko aukeraz esandakoekin mesfidati agertu ziren Etxerat-eko kideak: «Asko ari da hitz egiten, egiten ari direnerako». Adierazpenez gain «mugimendu errealik» ez dela egiten ari salatu zuen Diezek, eta senide eta lagunen ilusioarekin jolasean ez ibiltzeko eskatu zuen, uste baitu hala egiten dutela azken egunetako albisteek. Erantsi zuenez, ekintzarik ikusi ezean, ezin dute baloraziorik egin Pedro Sanchezen gobernuaren inguruan.

Diezek hizpide izan zuen joan den asteburuan Algecirasen (Espainia) presoen senide eta lagunak bisitetara eramaten dituen autobusak jasandako erasoa ere. Algeciras espetxetik itzultzeko bidaian kanpoko harrikadek autobuseko kristala hautsi zuten. Diezek esan zuen «onartezina» dela eta errepide nahiz bidaia horiek «iragana» izan beharko luketeela: «Salbuespenezko politikaren berehalako amaiera eskatzen dugu, gu balizko biktimak izan ez gaitezen, ez dakigulako hurrengo asteburuan zer gertatuko zaigun urruneko errepide horietan».

EH Bilduren eskaria

Euskal presoen auzian «aurrerapausoak» emateko eskatu dio Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak ere PSOEren gobernuari. Europa Press agentziari eginiko adierazpenetan, presoen senideak eta lagunak zeramatzan autobusaren aurkako erasoa gaitzetsi du, eta gaineratu «horrelako gertakariek» adierazten dutela sakabanaketa politikarekin eten beharra dagoela. Hasieran Sanchezen gobernuak espetxe politika aldatzeko asmoarekin «baikor» azaldu baziren ere, pausorik ez dutela ikusi azaldu du Urruzunok.]]>