<![CDATA[Irati Urdalleta Lete | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Wed, 11 Dec 2019 04:30:56 +0100 hourly 1 <![CDATA[Irati Urdalleta Lete | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Poliziaren indarkeriaren eta ETAren biktimak omendu dituzte Bilbon]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2029/005/001/2019-12-11/poliziaren_indarkeriaren_eta_etaren_biktimak_omendu_dituzte_bilbon.htm Wed, 11 Dec 2019 00:00:00 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/paperekoa/2029/005/001/2019-12-11/poliziaren_indarkeriaren_eta_etaren_biktimak_omendu_dituzte_bilbon.htm
Bilboko Udalak antolatutako omenaldian, lore eskaintza bat egin zuten biktimak omentzen dituen Casilda Iturrizar parkeko monolitoan. Bitartean, senitartekoek Bilboko biktimen 89 guztira izenak irakurri zituzten. Urtero azaroaren 10ean Memoriaren Egunean egin ohi da ekitaldia, baina, aurten, egun horretan Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak izaki, hilabete atzeratu zuten, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunera, hain zuzen.

Parte hartze zabala eta askotarikoa izan zuen ekitaldiak. Bertan izan ziren ETAk hildako taxilari baten eta bi ertzainen senideak, baita poliziak hildako hainbaten senideak ere; 2012an Ertzaintzaren gomazko pilota baten kolpea jaso ondoren hil zen Iñigo Cababacasen gurasoak ere izan ziren. Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topaguneko kideak dira. Bertako partaideak dira Bilboko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak ere, PP izan ezik. Senideekin batera egon ziren EAJko, EH Bilduko, PSE-EEko eta Elkarrekin Podemoseko Bilboko Udaleko zinegotziak; Jesus Loza Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkaria eta Vicente Reyes Bizkaiko ordezkariordea; eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria.

Bernardo Atxagaren poema bat irakurriz amaitu zuten ekitaldia, eta honako ideia hau azpimarratu zuten: «Bizitza bizitza da, eta handiena da; kentzen duenak dena kentzen du».]]>
<![CDATA[Sarek nazioarteko komunitatearen esku hartzea eskatu du, «salbuespen politikak» amaitzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/174918/sarek_nazioarteko_komunitatearen_esku_hartzea_eskatu_du_salbuespen_politikak_amaitzeko.htm Tue, 10 Dec 2019 18:43:19 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/albisteak/174918/sarek_nazioarteko_komunitatearen_esku_hartzea_eskatu_du_salbuespen_politikak_amaitzeko.htm <![CDATA[Poliziaren indarkeriaren eta ETAren biktimak omendu dituzte PPk ez beste alderdi guztiek Bilbon]]> https://www.berria.eus/albisteak/174915/poliziaren_indarkeriaren_eta_etaren_biktimak_omendu_dituzte_ppk_ez_beste_alderdi_guztiek_bilbon.htm Tue, 10 Dec 2019 18:16:18 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/albisteak/174915/poliziaren_indarkeriaren_eta_etaren_biktimak_omendu_dituzte_ppk_ez_beste_alderdi_guztiek_bilbon.htm <![CDATA[Arrazakeriarik gabe, sexu aniztasunean, feminismoz eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/174902/arrazakeriarik_gabe_sexu_aniztasunean_feminismoz_eta_euskaraz_bizitzeko_eskubidea_aldarrikatu_dute.htm Tue, 10 Dec 2019 15:41:32 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/albisteak/174902/arrazakeriarik_gabe_sexu_aniztasunean_feminismoz_eta_euskaraz_bizitzeko_eskubidea_aldarrikatu_dute.htm <![CDATA[Jaurlaritzak 96 eskola jazarpen atzeman ditu iazko ikasturtean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/007/001/2019-12-06/jaurlaritzak_96_eskola_jazarpen_atzeman_ditu_iazko_ikasturtean.htm Fri, 06 Dec 2019 00:00:00 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/paperekoa/1879/007/001/2019-12-06/jaurlaritzak_96_eskola_jazarpen_atzeman_ditu_iazko_ikasturtean.htm
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak aurkeztu zituen datuak, atzo, Donostian, Jose Angel Ayucar Hezkuntza Ikuskaritza zerbitzuko ikuskatzaile nagusiarekin eta Xabier Aizpurua Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko (Isei) zuzendariarekin batera. Uriartek esan du gizarteak «sentsibilizazio handiagoa» duelako identifikatzen direla eskola-jazarpen kasu gehiago, eta ez hainbeste jazarpen kasuak gehitu direlako. Gehienak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gertatu dira: 50, hau da, kasu guztien %53. Lehen Hezkuntzan, 39 (%41) atzeman dituzte, eta Haur Hezkuntzan, zazpi (%6). Bazterketa eta marjinazio soziala jasan dute horietako gehienek: zehazki, 44k (%46). Hitzezko erasoak izan dira 30 kasu (%31); eraso fisiko zuzenak sei pertsonari egin dizkiete (%6), eta beldurra eragin, xantaia edo mehatxuak egin dizkiete beste seiri (%6); jazarpen edo abusu sexuala edo jazarpen sexista egon da lau kasutan (%4); eta bestelako erasoak jasan dituzte sei pertsonak (%6). Identifikatutako kasu horien %23tan jazarpena nagusiki Internet, sare sozialak edo bestelako bitarteko zibernetikoren bat erabiliz egin da.

Kasu guztiak ikastetxean konpontzen saiatzen dira. Hala ere, larrienak fiskaltzara eraman behar izan dituzte; iazko ikasturtean, lau eta sei artean.

Datu objektiboetatik harago, LHko ikasleen %18,9ri eta DBHko ikasleen %15,7ri iruditzen zaie eskola jazarpena jasan dutela.]]>
<![CDATA[96 eskola-jazarpen kasu identifikatu ditu Jaurlaritzak iazko ikasturtean]]> https://www.berria.eus/albisteak/174718/96_eskola_jazarpen_kasu_identifikatu_ditu_jaurlaritzak_iazko_ikasturtean.htm Thu, 05 Dec 2019 16:22:18 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/albisteak/174718/96_eskola_jazarpen_kasu_identifikatu_ditu_jaurlaritzak_iazko_ikasturtean.htm <![CDATA[«Ile apaintzaile bat har daiteke enplegu lagunduko teknikari»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1874/008/001/2019-12-05/ile_apaintzaile_bat_har_daiteke_enplegu_lagunduko_teknikari.htm Thu, 05 Dec 2019 00:00:00 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/paperekoa/1874/008/001/2019-12-05/ile_apaintzaile_bat_har_daiteke_enplegu_lagunduko_teknikari.htm
Zer egoeratan zaudete gizarte integratzaileak?

Lana bilatzeko eta arreta egokia emateko zailtasun handiak dauzkagu. Harrera egoitzetan, adin txikikoekin eta hezkuntza bereziko langile gisa ari gara. Diziplina anitzetako langileekin —gizarte hezitzaileekin, gizarte langileekin eta psikologoekin— egin beharko genuke lana, baina gure lekua eduki behar dugu, eta oraindik askoz atzerago gaude. Izan ere, gure lan batzuetarako nahikoa da erdi mailako ziklo bat edukitzea.

Judizializazioaren bidea ere hartu duzue.

Lau bat urtean aritu gara Jaurlaritzako Gizarte eta Enplegu Saileko taldearekin hizketan. Pentsatzen genuen dekretu berrian gure profila behar den lekuan jarriko zela, baina aurkakoa gertatu da. Lan munduratzaile aritzeko, goi mailako edozein ziklok balio du, eta enplegu zentro berezietarako, erdi mailako edozeinek.

Zein da zuen helburua?

Lanean dagoen jendea mantentzearen aldekoak gara: haiei esperientzia aitortu edo egiaztatzeko prozesu bat eginda. Aldi berean, eskatzen dugu kontratazio berriak egoterakoan gizarte integratzaile titulua eskatzea. Indarrean dagoen dekretuarekin, kalitatea falta da talde kaltebera bateko kideentzako zerbitzuan. Edozein ematen baldin badugu lan horiek egiteko kualifikatutzat, arrisku batzuk hartzen ari gara. Oraintxe, ezer egiten ez duen gobernu baten aurrean gaude.

Nola eragingo dizue zuei eta ezintasunen bat dutenei?

Judizializatuko ditugun bi dekretuak —adineko egoitza zentroena eta menpekotasunen bat dutenen laneratzearekin lotutakoa— guganako errekonozimendu falta argiak dira. Onartzen dute ez dagoela gizarte integratzaile bat bera ere lanpostu horietan lanean. Ezintasunen bat daukatenek nabarituko dituzte ondorioak. Badirudi denok garela gai autobus bat hartzeko, baina menpekotasun egoeran dagoen pertsona bat egon daiteke edo ez, eta, gai ez bada, jakin behar da zer protokolori jarraitu behar zaien. Ezintasun auditiboa daukan pertsona bat jartzen badugu arreta publikoan lanean, integratzaileok badakigu alternatiba bat ezartzen, edo, zenbakiak identifikatzen ez badaki, jakin behar dugu nola lan egin. Ez gara hitz egiten ari gure lan baldintzez, baizik eta ezintasuna dutenak lan merkatura sartzeaz.

Orain, ez zaudete adineko egoitza zentroetan?

Begirale egon behar genuke, eta ez gaude. Gainera, diru-laguntza deialdietan, gure ikasketa planean agertzen diren funtzioak finantzatzen dira. Adibidez, Jaurlaritzak urtean 1.000.000 euro ematen ditu enpresak aurkeztu eta lan-munduratze teknikariak finantzatzeko. Adineko egoitza zentroetan, berriz, ez dituzte gure ratioak ezarri ere egiten, eta bidelaguna izateko boluntariotzari ematen zaio ardura zuzenean. Hori derrigorrezko zerbitzu bat da. Gauza bat da boluntariotza egitea momentu jakin batzuetan eta beste bat da EAEn adineko harrera egoitza zentro guztietan 365 egunean 24 orduan ez egotea bidelagun zerbitzu bat gutxieneko profesionaltasuna duena. Ikaragarria da.

Zein izaten da horien lana?

Mendekotasunen bat daukan pertsona bat ospitalean badago, gaua harekin pasatzea; edo irteera batean zailtasunak daudenean, babesa ematea. Menpekotasun egoeran daudenentzat ondoan segurtasun bat edukitzea da. Errespetu osoz, askotan pentsatzen dugu Jaurlaritzakoak ez direla jabetzen zer ari diren erregulatzen, eta, jabetzen badira, gauza batzuk ez ditugu ulertzen.

Askotan, Gureak eta halako enpresek ematen diete lana menpekotasun egoeran daudenei. Nola erantzun diote zuen arazoari?

Eusko Jaurlaritzaren bi deialdiak bost milioi euro baino gehiagokoak dira. Administrazioak oinarri batzuk ezartzen ditu, eta Gureak, Katealegaia, Sutargi, Fundacion Sindrome de Down eta halako enpresak aurkezten dira. Gizarte alorreko jardunaldietan elkartu garenean, harreman ona izan dugu. Hala ere, Katealegaiaren gisako enpresa batek EAEn hiru gizarte integratzaile dauzka, eta ez titulu eskaerarekin. Gureak, azkenaldian, ari da gizarte integratzaileen lan eskaintzaren bat ateratzen, baina gainean egon garelako. Hala ere, haiek erosoago daude gizarte integratzailearen funtziorako edozein kontratatu dezaketenean. Enplegu lagunduko teknikari gisa ile apaintzaile bat kontratatu nahi badute, kontrata dezakete, eta, gainera, Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du lanpostua. Ez dago borondate politikorik titulazio egokiak ezartzeko.

Eusko Legebiltzarrera ere jo duzue. Zer erantzun dizuete?

PP, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu ados daude. Ez dauzkagu gure lanbide kualifikazioak zerutik erortzen direlako, eta hori dekretuan islatu beharko litzatekeela uste dute. Bi edo hiru aldiz bildu gara, eta ez dute baztertzen legez besteko proposamen bat aurkeztea. EAJk eta PSE-EEk, berriz, ez digute erantzun.]]>
<![CDATA[Klima larrialdira egokitzeko 40 proiektu iragarri ditu Jaurlaritzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/010/001/2019-12-05/klima_larrialdira_egokitzeko_40_proiektu_iragarri_ditu_jaurlaritzak.htm Thu, 05 Dec 2019 00:00:00 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/paperekoa/1879/010/001/2019-12-05/klima_larrialdira_egokitzeko_40_proiektu_iragarri_ditu_jaurlaritzak.htm
Ekintza zehatzak egingo dituzte, eta hiru eremutan egongo dira zentratuta: kostaldean, ibaien arroetan eta hiri inguruetan. Bertan, kaltetuta dauden eremuak berreskuratuko dituzte. Horretarako, bizikleta elektrikoen sare publikoak martxan jarriko dituzte Araban eta Urdaibain; mahastien inausketaren hondakinak erabiliko dituzte Arabako Errioxan biomasa modura; «naturan oinarritutako irtenbideak» bilatuko dituzte Bilboko, Gasteizko eta Donostiako hiriguneetarako; eraztun berde bat egingo dute Debabarrenean: sistema hidrotermal bat jarriko dute Urdaibain (Bizkaia); autokontsumoa sustatuko dute Donostian; uholdeak eragozteko neurriak ezarriko dituzte Bakion (Bizkaia), Donostian eta Araban; eta Lagako (Ibarrangelu, Bizkaia) hondartzaren leheneratze integrala bilatuko dute. Gainera, zentro bat eraikiko dute, klima larrialdiarekin zerikusia duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datu guztiak eta informazioa koordinatzeko. Proiektu horietarako 19,8 milioi euroko inbertsioa egingo dute, eta egitasmoan parte hartzen duten hogei erakundeek beste 625 milioi euroko ekarpena egingo dute.

Arriolak azpimarratu du Europako Batasunak horrelako proiektu bakarra onartzen duela deialdi, arlo eta herrialde bakoitzeko, baina salbuespen bat egin duela: «Espainia mailan Life integratu bat badagoen arren, klima aldaketa mugatzeko eta horretara egokitzeko, hain zuzen Nafarroan, salbuespen moduan Euskadik egindako proposamena ere onartu egin du».

Ihobe enpresa publikoak gidatuko du proiektua, eta hogei erakundek parte hartuko dute: hiru lurraldeetako foru aldundiek; Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Bakioko, Bermeoko, Gernikako (Bizkaia) eta Zarauzko (Gipuzkoa) udalek; Eusko Jaurlaritzako eta udaletako hainbat sozietate publikok Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila; Osasun Saila; Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila; Ingurugiro Gaietarako Ikastegia; Uraren Euskal Agentzia; Energiaren Euskal Erakundea; eta Euskalmet; ikerketako eta teknologiako zentro batzuek Azti, Bc3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun; eta NaturKlima fundazioak.

Sei erronka

Proiektuak Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari klima larrialdiaren ondorioak arintzen lagunduko dieten neurriak proposatzen ditu. Horiek lortzeko, hainbat erronka ezarri dituzte: zeharkako ekintzak eraikitzea, erresilientzia tresnak hirietan eta herrietan sartzeko; administrazioa eredugarri izatea lortzea klima larrialdiaren aurkako borrokan; ekintza berritzaileak egitea, interesatzen den eremuetan ezartzeko; ezagutza sortzea, erabakiak hartzeko orduan erabiltzeko; parte hartze prozesuak egitea, funtsezkoak diren eragileekin eta herritarrekin konponbideak diseinatzeko; eta herritarrak ahalduntzea lortzea, ingurumenarekin konpromiso iraunkorra izan dezaten.]]>
<![CDATA[Eusko Jaurlaritzak eta EPk lortu dute aurrekontuak onartzeko aurreakordioa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2108/005/001/2019-12-04/eusko_jaurlaritzak_eta_epk_lortu_dute_aurrekontuak_onartzeko_aurreakordioa.htm Wed, 04 Dec 2019 00:00:00 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/paperekoa/2108/005/001/2019-12-04/eusko_jaurlaritzak_eta_epk_lortu_dute_aurrekontuak_onartzeko_aurreakordioa.htm
Lander Martinez eta bere taldea Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuarekin elkartu ziren atzo, Gasteizen. Bilera amaitutakoan, Martinezek esan zuen aurrekontuen aurreakordioak ahalbidetuko duela negoziatzen jarraitzea gizarte zerbitzuen, hezkuntza publikoaren, lanaren eta osasunaren inguruan, eta «Euskadi bi abiaduratan joatea» murriztuko duela.

Bihar amaituko da talde parlamentarioek aurrekontu proiektuari zuzenketak aurkezteko epea. Elkarrekin Podemosek adierazi du tartea dagoela negoziatzen jarraitzeko abenduaren 16ra arte, orduan bozkatuko baitira osoko zuzenketak Eusko Legebiltzarrean. EPk ziurtatu du ez duela osoko zuzenketarik aurkeztuko. «Horrek ahalbidetuko du, konfiantza giro batean, akordio bat lortzea, etorkizuneko krisiaren aurrean familiak babestuko dituena», nabarmendu du Martinezek. Gaineratu du gaurko prentsaurrekoan azalduko dutela ados dauden puntuak zein diren.

Ez du zehaztu zer akordio lortu diren, baina gaiak ordenan landu dituztela esan du: «Berdintasunetik eta klima aldaketatik hasi gara, eta gero hezkuntza publikoaz eta lanaz hitz egin dugu. Azken horretan izan ditugu desberdintasun gehien, baina lortu dugu bideratzea». Beraz, gizarte babeserako neurriez eta diru sarrerak bermatzeko errentaz aritzea geratzen da, baina, Martinezek nabarmendu duenez, horietan ere «oinarri eta ikuspegi ona» dago negoziazioetarako.

Aurrekontuen bozketa hilaren 27an egingo da, eta Martinezek ez du esan aurrekontuak baiezko botoarekin edo abstentzioarekin babestuko dituzten. Gaineratu du hori erabakitzea Elkarrekin Podemosi soilik dagokiola.

Negoziazio giroa aurretik

Eusko Jaurlaritzak ere balorazio positiboa egin du, aurreakordioa lortu dutelako eta «negoziazioan aurrerapen handiak» egon direlako. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak goizean eman zituen arratsaldean gerta zitekeenaren pistak. Esan zuen akordioa «gero eta gertuago» zegoela eta «esperantza» zeukala akordio bat ixteko.

Hirugarren aldiz bildu ziren atzo bi aldeak. Lehenengoan, EPk aurrekontuetan 350 milioi euroko aldaketak egitea proposatu zuen. Bigarren bileran, feminismoaren eta klima larrialdiaren inguruko hurbilketa bat egon zen. Hirugarrenean, berriz, hezkuntza publikoaren eta lanaren inguruan hitz egin dute, eta aurreakordio baten berri ematen dute bileraren amaieran.

Hala eta guztiz ere, koalizio moreko alderdi guztiek ez dituzte babestuko kontuak. Azpiazurekin lehenengoz bildu ondoren, Ezker Anitza-IUk erabaki baitzuen bat ez egitea. Hori ez da eragozpena izango Eusko Jaurlaritzarentzat, nahikoa baitute oposizioko bi kideren abstentzioa.]]>
<![CDATA[Aurrekontuetarako aurreakordioa lortu dute Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek]]> https://www.berria.eus/albisteak/174634/aurrekontuetarako_aurreakordioa_lortu_dute_jaurlaritzak_eta_elkarrekin_podemosek.htm Tue, 03 Dec 2019 22:59:24 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/albisteak/174634/aurrekontuetarako_aurreakordioa_lortu_dute_jaurlaritzak_eta_elkarrekin_podemosek.htm 350 milioi euroren aldaketak egitea proposatu zuen. Bigarren bileran, feminismoaren eta klima larrialdiaren inguruko iritzi antzekoagoak izan zituzten. Hirugarrenean, berriz, hezkuntza publikoaren eta lanaren inguruan hitz egin dute, baita aurreakordioa lortu ere. Hala ere, aurrekontuen aurreakordioa ez dute babestu koalizio moreko alderdi guztiek. Izan ere, Azpiazurekin egindako lehen bileraren ondoren, Ezker Anitzak erabaki zuen bat ez egitea. Hori ez da, ordea, eragozpena izango, Eusko Jaurlaritzarentzat nahikoa delako oposizioko bi kideren abstentzioa. Iaz ez zuten lortu aurrekontuetarako akordiorik, eta, Eusko Legebiltzarrean gehiengorik ez dutenez, aurrekontuen luzapenarekin gobernatu behar izan dute EAJk eta PSE-EEk. Legealdiko lehen bi urteetan, berriz, PPren abstentzioarekin lortu zuten kontuak aurrera ateratzea. Aurtengoan, berriz, osoko zuzenketa aurkeztuko duela iragarri du PPk, eta EH Bilduk ere ez du baztertu gauza bera egitea. Ezker Anitzak zuzenketa horiek babestuko ote dituen galdetuta, Martinezek aitortu du aukera badagoela eta boto askatasuna errespetatuko duela. Hala ere, osoko zuzenketek ez lukete aurrera egingo, Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek behin betiko akordioa lortuz gero, koalizio moreak baztertu egingo lituzkeelako.]]> <![CDATA['EraMiak', Iñigo Astiz, Pello Otxoteko eta Fermin Etxegoien izan dira Lauaxeta sarien irabazleak]]> https://www.berria.eus/albisteak/174586/039eramiak039_inigo_astiz_pello_otxoteko_eta_fermin_etxegoien_izan_dira_lauaxeta_sarien_irabazleak.htm Mon, 02 Dec 2019 22:12:30 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/albisteak/174586/039eramiak039_inigo_astiz_pello_otxoteko_eta_fermin_etxegoien_izan_dira_lauaxeta_sarien_irabazleak.htm <![CDATA[Lau lagun epaituko dituzte, iaz Zubietako erraustegira egindako martxa batean parte hartzea egotzita]]> https://www.berria.eus/albisteak/174460/lau_lagun_epaituko_dituzte_iaz_zubietako_erraustegira_egindako_martxa_batean_parte_hartzea_egotzita.htm Fri, 29 Nov 2019 12:59:09 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/albisteak/174460/lau_lagun_epaituko_dituzte_iaz_zubietako_erraustegira_egindako_martxa_batean_parte_hartzea_egotzita.htm Ertzaintzak indarkeria erabili zuen egun hartan, era «baketsuan» protestan ari ziren herritarren aurka. «Erraustegien aurka mundu osoko 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak ere Ertzaintzaren bortizkeria salatu zuen», gaineratu dute. Lau pertsona horiek epaitegietara deituz, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrak «beldurtu» nahi dituztela nabarmendu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak: «Protesta sozial erabat zilegia kriminalizatzeko ahalegina da». Borrokan jarraitzeko konpromisoa ere hartu dute, indarkeriarik gabe, baina «ereduen talka» eraginez: «Etsita eta etxean nahi gaituzten arren, protestan jarraituko dugu». Epaiketarako zitazioa jaso duten herritarrei elkartasuna adierazteko mobilizazioak egingo dituzte. Hain zuzen, Donostiako, epaitegiaren aurrean elkartuko dira, abenduaren 4an, 11:00etan eta abenduaren 9an eta urtarrilaren 9an, 10:30ean, Egian. Albiste hau Zubietako erraustegian suzko proben hasieraren biharamunean dator. Izan ere, atzo hasi ziren lehenengo aldiz zaborra erretzen, probetan. Erraustegiarekin «zaborraren arazoa» konpondu beharrean, «beste arazo larri bat» sortu dela sentitzen dute, eta hurrengo belaunaldiei eta inguruan bizi diren milaka eta milaka herritarrei «modu larrian» eragingo diela. «Protesta sozialen aurkako epaiketen gainetik, guk argi dugu: erraustegirik ez!», gaineratu dute.]]> <![CDATA[Ikasleek greba egin dute hezkuntza sistema propio baten alde]]> https://www.berria.eus/albisteak/174413/ikasleek_greba_egin_dute_hezkuntza_sistema_propio_baten_alde.htm Thu, 28 Nov 2019 16:27:57 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/albisteak/174413/ikasleek_greba_egin_dute_hezkuntza_sistema_propio_baten_alde.htm <![CDATA[Bi bortxa bat eginda]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/005/001/2019-11-26/bi_bortxa_bat_eginda.htm Tue, 26 Nov 2019 00:00:00 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/paperekoa/1872/005/001/2019-11-26/bi_bortxa_bat_eginda.htm Jakin aldizkariko zuzendariak, atzo Donostian aurkeztu zuten liburuan: Trikua esnatu da.

Emakumea eta euskalduna euskaraz bizitzeko hautua egiten duen pertsona moduan ulertuta izateagatik jasan beharreko menderakuntzak dira liburuaren oinarria. «Euskaraz bizitzea eta emakumea izatea badira bazterrean jartzen gaituzten bi ezaugarri», ziurtatu du Agirrek. Bizipenetatik abiatu dira liburua idazteko, emakume eta euskaldun izatetik.

Orain arte paraleloan zihoazen bi bide moduan ikusi izan badira ere, elkarren arteko antzekotasunak hautematen zituzten egileek. «'Izan gaitezke euskaltzale feminista izan gabe?', galdetu ziguten hitzaldi batean, eta galdera horiek erabat egokiak dira», esan du Agirrek. Azken urteetan bien arteko erlazioaren inguruko eztabaida areagotzen ari dela nabarmendu dute. «Hor daukagu bertsolari feministek egindako bidea, emakume musikarien saretzea...».

Indarkeriaz ere aritu dira Lisipe bildumako zazpigarren liburuan. Eskisabelek azaldu duenez, indarkeriaren presentzia oso sendoa da emakumeen azpiratzearen oinarrian, eta euskararen zapalkuntzan ere bortxa dago, bi estaturen aldetik etorri dena. «Euskararen historia sozialari begiratzen badiogu, bortxa etengabekoa da». Menderakuntzarako beste tresna bat ere aipatu du: bortxa sinbolikoa. Horren barruan, naturalizazioan zentratu nahi izan dute. «Esaten digute guk baditugula ezaugarri batzuk, gaitasun eta ezgaitasun batzuk, eta horregatik gizarteko sarean leku jakin bat dagokigula», azaldu du. Naturalizazioaren alderdi batek bereziki kezkatzen dituela nabarmendu dute: inposizioak. Horren bidez, pribilegiodunek zapalduei egozten diete beren gainetik egotea, feministei feminazi eta euskaldunei taliban deituz, esaterako. Datuek gezurtatzen dituzten arren, feminismoaren eta euskararen inguruan iritzi asko zabalduta daudela uste du Eskisabelek. Esaterako, adierazi du ustezko sexu erasoa esateko joera hedatu dela kazetaritzan azken urteetan, ustezkoa egilea dela esan beharrean. Hori gizartean salaketa faltsuei buruz zabalduta dagoen ideiagatik egiten dela uste du. Euskararekin ere jarri du adibidea: «Lanpostu batzuetan euskara inposatu dela esaten da, datuek hori ez dioten arren». Gaineratu du askotan euskaldunak direla inposatzaile sentitzen direnak. «Eremu euskalduna dela seguru gauden lekuetatik kanpo euskaraz egiten dugunean, deseroso gaude, inposatzaile sentitzen garelako».

Intersekzionalitatea ere aipagarria iruditzen zaie. Izan ere, idazleen hitzetan, generoa ez da feminismoaren ezaugarri bakarra: arraza, klasea, kolonizatua izatea edo ez, kultura eta hizkuntza ere biltzen ditu barnean. Menderakuntza batek bestea indartzen duela nabarmendu du Agirrek, adibide hau emanez: munduko biztanleen hiru laurdenak pobreak dira. Pobreenen artean, %80 emakumeak dira, eta emakume pobre horien %90ek hizkuntza gutxitu ez-ofizial bat darabilte. «Menderakuntza bat ez da bestea baino garrantzitsuagoa», gaineratu du.

Euskara eta emakumeak lotzen dituzten datuei erreparatzeko ere baliatu dute liburua. Hain zuzen, emakumeei atxikitzen zaizkien ezaugarrien eta horiek euskara gehiago erabiltzearen arteko lotura ezarri du Agirrek: «Emakumeak goxotasuna eta maitasuna nagusi diren eremuetara kondenatzen gaituzte, eta euskara zaintzara eraman den hizkuntza da». Datuek ere hori erakusten dute: Euskaraldian izena eman zuten hamar pertsonatik ia zazpi emakumeak ziren, euskaltegietan emakume gehiago daude, gehiago erabiltzen dute, eta haurrak amaren hizkuntzarekiko leialagoak dira. «Hizkuntza eta generoa nahasita daudelako gertatzen da hori, ez da zerbait genetikoa», adierazi du Agirrek. Bereizketa hori txarra dela aitortzen duen arren, alderdi positiboa ere bilatu dio idazleak: «Zaintza erdigunean jarriko duen gizarte bat antolatu behar dela diogu. Hori lortzen denean, guztion artean banatuko da euskararen ardura ere».

Euskararen gaitasunak azpimarratu ditu Eskisabelek: «Euskararen aldeko borroka hizkuntza aniztasunaren eta bestelako tasunen aldeko borroka da, baita homogeneizazioari, kolonizazioari eta kapitalismoari aurka egiteko tresna ere». Izan ere, hizkuntza komunikaziorako tresna baino gehiago dela dio, nortasun indibidualaren eta kolektiboen eraikitzailea ere badelako.

Konponbidea elkarrekin

Liburuak bigarren atala ere badu, lehen zatian menderakuntza horiek identifikatu ostean «askapen bideak» jasotzen dituena. «Gure ideia nagusia da euskarak eta feminismoak aliantzan joan behar dutela». Liburuaren azalean bertan ere presente dago ideia hori, «euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara» esaldiaren bidez. Iruditzen zaie feminismoak askatzeko bidean egin dituen pausoek lagundu dezaketela euskara eta euskaltzaletasuna askatzen ere. «Feminismoak lortu du emakumeen arazoa soilik zena justizia sozialaren eta demokraziaren arlora ekartzea», adierazi du Eskisabelek. Uste du euskara oraindik urrun dagoela, baina «interesgarria» litzatekeela demokrazian sakontzeko.]]>
<![CDATA[Suzko probekin hasiko dira ostegunean Zubietako erraustegian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2019-11-23/suzko_probekin_hasiko_dira_ostegunean_zubietako_erraustegian.htm Sat, 23 Nov 2019 00:00:00 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/paperekoa/1872/009/001/2019-11-23/suzko_probekin_hasiko_dira_ostegunean_zubietako_erraustegian.htm erraustegia hasieran espero zuten baino lau hilabete geroago jarriko da martxan, transformadore baten matxuraren ondorioz. Asensiok onartu du arazo batzuk egon direla, eta horiek eragin dutela atzerapena. Hala ere, atzerapena txikia iruditzen zaio. «Obra publiko gutxi daude hain atzerapen txikiarekin. Garrantzitsuena gauzak ondo egitea da». ]]> <![CDATA[Zubietako erraustegian zaborra erretzen hasiko dira, probetan, ostegunean]]> https://www.berria.eus/albisteak/174125/zubietako_erraustegian_zaborra_erretzen_hasiko_dira_probetan_ostegunean.htm Fri, 22 Nov 2019 22:21:05 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/albisteak/174125/zubietako_erraustegian_zaborra_erretzen_hasiko_dira_probetan_ostegunean.htm transformadore baten matxuraren ondorioz. Asensiok aitortu du arazo batzuk egon direla, eta horiek eragin duela atzerapena. Hala ere, atzerapena txikia iruditzen zaio. «Obra publiko gutxi daude hain atzerapen txikiarekin. Garrantzitsuena gauzak ondo egitea da».]]> <![CDATA[EH Bilduren ustez, aurrekontu akordioa «oso aurreratua» dago EPrekin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/007/001/2019-11-22/eh_bilduren_ustez_aurrekontu_akordioa_oso_aurreratua_dago_eprekin.htm Fri, 22 Nov 2019 00:00:00 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/paperekoa/1857/007/001/2019-11-22/eh_bilduren_ustez_aurrekontu_akordioa_oso_aurreratua_dago_eprekin.htm
Hitz egiteko prest daude, baina Iriartek ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak akordioa «ia itxita» duela Elkarrekin Podemosekin. Bileraren ondoren egindako adierazpenetan, kontu horiek «egiturazko gabeziak» dituztela salatu du, eta ez dietela erantzuten herritarrek dituzten beharrei: «Aurrekontu hauek ez dira berdeagoak, feministagoak edo sozialagoak, eta ez diete herritarrek lanaren inguruan dituzten beharrei edo pentsiodunen eskaerei erantzuten».

Oraingoekin ados ez daudela-eta, koalizio abertzaleak ziurtatu du datorren egunetan bere aurrekontu proposamena aurkeztuko duela: «Ulertzen dugu ezin dugula erabat aldatu gobernu honen aurrekontua, baina badaude molda daitezkeen alor batzuk». Azpiazu hori aztertzeko prest agertu da, betiere Eusko Jaurlaritzaren konpetentzietan eta eremu ekonomikoan nahiz aurrekontuetan sartzen bada.

Sachez inbestitzearen truke

EH Bilduk ez du uste kasualitatea denik Elkarrekin Podemosen jarrera, eta egotzi diote «merkeagotu» egin dutela beren balizko babesa, herritarren interesei «kalte» eginda. Jarrera aldaketa ulertzeko, Espainiako Gorteetan jarri behar da arreta, Iriarteren iritziz; zehazki, PSOEk eta Podemosek gobernua osatzeko lortutako akordioari egin nahi izan dio erreferentzia: «Alderdi horiek EAEn dauzkaten ordezkariek eta EAJk gehiago begiratzen diote Pedro Sanchezen inbestidurari herritarren beharrei baino». Nabarmendu du EAEko aurrekontuak ezin direla «trukerako» erabili, Espainian gobernu berri bat osatzeko. «Sanchezen inbestidura jokoan dagoenean, nolabaiteko opari bat jausi zaio Eusko Jaurlaritzari», gaineratu du. Hain zuzen, gaur aurkeztu dituzte kredentzialak Espainiako Gorteetan EAJko hautetsiek. Aitor Estebanek ez du esan zer bozkatuko duten, baina adierazi dute egonkortasunaren alde egiteko borondatea daukatela.

Gaur, berriz, Eusko Jaurlaritza bigarrenez bilduko da Elkarrekin Podemosekin. Azpiazuk esan izan du beraiekin daudela akordioa lortzeko «baldintzarik egokienak».]]>
<![CDATA[Herrialde Katalanak, Hego Euskal Herria eta Galizia, hizkuntza koofizialen alde]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/005/001/2019-11-21/herrialde_katalanak_hego_euskal_herria_eta_galizia_hizkuntza_koofizialen_alde.htm Thu, 21 Nov 2019 00:00:00 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/paperekoa/1857/005/001/2019-11-21/herrialde_katalanak_hego_euskal_herria_eta_galizia_hizkuntza_koofizialen_alde.htm
Gai zehatzagoak lantzeko ere baliatu dute bilera: Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioaren hurrengo jarraipen txostena; zinpeko itzultzaileak zuzenean gaitzea eta Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako eta Hizkuntzen Bulegoko Ministeriora itzultzeko eskaerak; Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarea; Hizkuntzaren teknologiak eta Europako beste proiektu batzuk; Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Arkimedes Sariak; Estatuaren Errealitate Eleanitza Sustatzeko Saria Guadi Galego abeslari galiziarrari ematea, Inmersion lanarengatik, «non Iberiar penintsulako zazpi hizkuntzetan —galiziera, euskara, katalana, aranera, asturiera, portugesa eta gaztelania— abestu duen»; eta 2020rako lan plana.

Ekitaldi berean, Bilboko Adierazpena plazaratu dute, eta gogorarazi dute «eleaniztasunaren, elkarrekiko errespetuaren eta ahultasun handiena duten hizkuntzen aldeko ekintza irmoaren ikuspegia partekatzen» dutela. «Berezko hizkuntzak ditugun gobernu autonomikoek sentsibilitate eta aukera politiko desberdinetatik abiatuta lan egiten dugu, eta errealitate oso desberdinetan jarduten dugu, baina aniztasun horrek ez digu inolako oztoporik jartzen arazoak antzemateko eta konponbiderako propo- samenak elkarrekin egiteko», nabarmendu dute. Gaineratu dute sinesten dutela hizkuntzen eta hiztunen arteko bizikidetzan, elkar ezagutzan eta aitortzan, baita elkar aberastean ere, «demokrazia sakonenaren isla» direlako.

2007tik elkarlanean

Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak eta Galiziako Xuntak hizkuntza politikaren arloko lankidetza protokolo orokorra sinatu zuten 2007an. Ondoren batu zitzaien Balear uharteetako Gobernua eta, 2017an, Valentziako Generalitatea eta Nafarroako Gobernua.]]>
<![CDATA[EH Bilduk oinarriei galdetuko die zer bozkatu Sanchezen inbestiduran]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1834/011/001/2019-11-21/eh_bilduk_oinarriei_galdetuko_die_zer_bozkatu_sanchezen_inbestiduran.htm Thu, 21 Nov 2019 00:00:00 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/paperekoa/1834/011/001/2019-11-21/eh_bilduk_oinarriei_galdetuko_die_zer_bozkatu_sanchezen_inbestiduran.htm
Atzo eman zuten presidentea erabakitzeko aukera edukitzeko lehen pausoa. Izan ere, EH Bilduk Espainiako Gorteetan izango dituen bost diputatuek eta bi senatariek aktak jaso dituzte. Akreditatu aurretik, gogoan izan zuten Josu Muguruza, atzo 30 urte bete baitziren eskuin muturrak diputatu zena hil zuela.

Pedro Sanchezen inbestidurari dagokionez, Aizpuruak esan du oraindik ez diela deitu eta, gobernua osatu nahi badute, zertarako izango den esatea izango dela garrantzitsuena. «Azken egunetan ikusitakoak ez gaitu baikor sentiarazten, Sanchezek oraindik ez baitu onartzen Kataluniarekin eta Euskal Herriarekin dagoen arazo politikoa», nabarmendu du. Gainera, aurreakordioan Kataluniari buruz jasotzen denarekin ere ez daude ados: «Bizikidetza arazoaz hitz egiten da, eta uste dugu hori aldatu egin beharko litzatekeela». Horri aurre egiteko, berriz, bi aukera daudela esan du: orain arte bezala geratzea edo «agenda aurrerakoiaren» alde egitea, «gizartearen eskaerei» erantzuteko. «Ez dakigu zein Sanchez aurkituko dugun: 155. artikuluarena edo nazio aniztasunarena, galdeketak debekatu nahi dituena eta estatu kolpe digitala mantentzen duena edo auto batera igo eta estatuan barrena nazio aniztasunaren alde ibili zena», gaineratu du Aizpuruak. PSOEren eta Podemosen arteko akordioa argitu eta garatu beharko litzatekeela pentsatzen du, eta Sanchezek zer egin nahi duen esan beharko lukeela. «Ekintzak behar ditugu, eta ez hitzak», zehaztu du. Eskuin muturra ere izan dute hizketagai: «Voxi ez zaio atea ixten politika epelekin».

EH Bilduren jarreran eragiteko gakoa zein izango den ere azaldu du: «Sanchezek irmoki elkarrizketaren, demokraziaren eta nazio aniztasunaren errespetuaren alde egiten badu, EH Bilduk erantzukizunez jokatuko du». Horren aurka eginez «eskuinak zehaztutako bidetik» joaten bada eta «bere iraupen politikoa» soilik lortu nahi badu, berriz, aurrez aurre edukiko dituztela nabarmendu du. Gaineratu du orain duela «ausart» izateko aukera, «erantzukizunez» jokatzekoa eta eskuinaren aurrean ez «makurtzekoa». «Oraintxe bertan ez dugu horrelako ezer ikusten PSOEn, baina oraindik badago denbora», nabarmendu du.

Subiranisten garrantzia

Aitortu du gustatuko litzaiekeela Llotja de Marreko akordioa sinatu zutenek posizio bera izatea inbestiduran, baina, Aizpuruaren arabera, horrek ez du esan nahi ERCren boto bera emango dutenik: «Gure akordioa inbestidura saio bat baino harago doa, eta indar subiranisten hitzarmenak ibilbide luzea edukiko du».

Oraingoa une erabakigarria dela ere ziurtatu du: «Estatuak ez badu momentu hau aprobetxatzen gauzak ondo bideratzeko, egoera berean jarraituko dugu». Konponbiderako, Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako indar subiranisten batasuna ezinbestekoa dela deritzo. Aldi berean, Sanchezi eskatu dio EH Bildu kontuan hartzeko: «Talde parlamentarioa lortu eta Euskal Herrian botoak gehitzea lortu duen alderdi handi bakarra gara, eta lau parlamentari edukitzetik bost edukitzera pasatu gara».]]>
<![CDATA[Hego Euskal Herriko, Galiziako eta Herrialde Katalanetako gobernuek hizkuntza koofizialak bultzatzea adostu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/174024/hego_euskal_herriko_galiziako_eta_herrialde_katalanetako_gobernuek_hizkuntza_koofizialak_bultzatzea_adostu_dute.htm Wed, 20 Nov 2019 17:57:43 +0100 Irati Urdalleta Lete https://www.berria.eus/albisteak/174024/hego_euskal_herriko_galiziako_eta_herrialde_katalanetako_gobernuek_hizkuntza_koofizialak_bultzatzea_adostu_dute.htm