Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Profila Irune Lasa

Irune Lasa

Irune Lasa

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

Trantsizio energetikoa. Erregai fosilak

Petrolio ustiategiak Bakutik (Azerbaijan) kilometro gutxira. Munduko petrolio erreserben %35 lur azpian geldi daitekeela kalkulatu dute zientzialariek. ©S. ILNITSKY / EFE

Lur azpian geldituko direnak

Irune Lasa
Munduaren ordena alda dezake trantsizio energetikoak. Beroketa globala mugatu nahi bada, adibidez, erregai fosilen erreserben ia bi heren erre gabe utzi behar dira.

Trantsizio Energetikoa. Elkarrizketa. Iñigo Ansola. Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Adostasun politikoak behar ditugu berriztagarriak ezartzen joateko»

Irune Lasa
EAEko kontsumo mixean berriztagarrietako energiak puntu bat irabaztea oso nekeza dela dio Ansolak, baina guztiak izango direla beharrezkoak. Eta trantsiziorako egoki-egokia, agian, bertako gas naturala.

Trantsizio energetikoa. Biltegiratzea

Azalerak aztertzeko laser izpiko fotoelektroien espektroskopioa. Materialak ikertzeko puntako baliabideak dituzte energiGUNEn. ©CIC ENERGIGUNE

Hurrengo jauzi handia

Irune Lasa
Energiaren mundua irauliko duten bateria berriak lortzeko lasterketa abian da, eta Europak irabazleen artean egon nahi du. Horretarako lanean dabil CIC Energigune.
Sestao Erandiotik begiratuta. Ezkerraldeko egoera sozioekonomikoaren adierazleetako asko herrialdeko okerrenetakoak izan dira azken hamarkadetan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

BURUA ALTXATU EZINIK

Irune Lasa
Krisi bat bestearen atzetik, zein baino zein latzagoa, eta ezin egoerari bueltarik eman. Meatzaldean, Ezkerraldean eta Oiartzualdean, krisia kasik egiturazkoa da. Legebiltzarrak, datorren ostegunean onartuko duen txostenarekin, eskualdeontzako behin betiko konponbideak lortzeko bidea ireki nahi du.

Ontzigintza

Bankuek onartu dute 'Vox Alexia' dragaren eraikuntza finantzatzea

Irune Lasa

Van Oord armadoreak bart bidali dio Navali dragaren kontratua ezeztatzen duen agiria. Ontziolak jakinarazi du gaur goizean zehar onartu dutela bankuek ontziaren finantzaketan parte hartzea, baina ez dirudi armadorea bide horrekin jarraitzeko prest dagoenik.

70 lanpostu mantentzeko akordioa Alfan

Irune Lasa

172 eguneko greba mugagabea utzi dute langileek, inbertsiogile berriak 70 lanposturi eutsiko dielako eta Alfak ordaindu beharreko kalte ordainak handitzea lortu dutelako.

Kontsumo prezioen indizea

Inflazioa %1era apaldu da apirilean

Irune Lasa

Gorabehera handirik gabe hazkunde maila beretsuarekin jarraitzen dute prezioek Hego Euskal Herrian. Iazko urteko apiriletik kontsumo gaien salneurria %1 garestitu da, eta %0,8 martxotik apirilera.

  9 10 11 12 13 14 15 16 17