Egilea

Irune Lasa

Irune Lasa

Bere artikuluetan bilatu

 ©GORKA RUBIO / @FOKU

Koronabirusa

Apirila badoa, maiatzaren beldurrez

Irune Lasa

Gastua murriztu denez, apirilean ez da izan jende askoz gehiago hil bukaerara iristeko arazoekin. Hipoteken geroratzeari buruzko galdera asko jaso dituzte bankuek. Kolpea maiatzean espero dute

Enplegua

Okupatuen eta langabeen kopuruek behera egin dute Hego Euskal Herrian

Irune Lasa

Koronabirusaren krisiak enpleguan eragin duen lurrikararen zantzurik ia ez da antzeman INEren biztanleria aktiboaren inkestaren emaitzetan, besteak beste, urteko lehen hamahiru asteetako batezbestekoan lausotu direlako martxoko azken asteak. INEk aurreko hiruhilekoan baino 6.700 okupatu gutxiago zenbatu ditu Hego Euskal Herrian, baina langabeen kopuruak ere behera egin du (-6.400).

Laguntzak

Autonomoentzako prestazioaren ordainketa berria, hilaren 30ean

Irune Lasa

Apirilaren 17an jarduera eteteagatiko diru laguntza jaso zuten autonomoek, hilabete bukaeran jasoko dute hil honen bigarren erdiari dagokion ordaina. Saria azken asteetan aitortu zaien autonomoek apirilaren 30ean kobratuko dute martxo erdiari eta apirilari dagokien laguntza.

Jarduera eteteagatik edo galera handiengatik laguntzak eskatu dituzte 54.000tik gora autonomok Hego Euskal Herrian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Koronabirusa

Autonomoak estualdian

Irune Lasa

Koronabirusak eta haren inguruan ezarritako neurriek ia erabat gelditu dute ekonomia. Langile autonomoetako askorentzat soldatapekoentzat baino zailagoa izaten da bat-batean halako geldialdiei aurre egitea.

Pascagoula findegia, Mississippi estatuko Pascagoulan. ©DAN ANDERSON / EFE

Koronabirusa

Petrolioa, zerotik behera

Irune Lasa

AEBetan biltegiak leporaino beteta daudenez, maiatzeko petrolioaren kotizazioa negatiboa izan da lehen aldiz. Brent upela beste sei dolar merkatu da, hemeretziraino

Lehengaiak

AEBetako petrolioa, zerotik behera

Irune Lasa

Kontsumoaren beherakada handiak eta biltegiak leporaino beteta egoteak eragin du maiatzeko petrolioaren kotizazioa lehen aldiz negatiboa izatea. Brent upela beste bost dolar merkatu da, hogeiraino.

Herrialderik txiroenei kanpo zorraren ordainketak atzeratzeko akordioa egin dute

Irune Lasa

76 herrialdek urtebetez ez lukete kanpo zorrik ordaindu beharko, eta baliabide horiek (18.000 milioi euro inguru) koronabirusaren krisi globalari aurre egiteko erabili ahalko lituzkete. G7ak atzo arratsean hitzartutakoa G20ak berretsi beharko du gaur. Neurri horren osagarri izango litzatekeen likideziarako erreserba bat osatzeko mugimenduak daude NDFn, baina AEBek ez dute oniritzirik eman.

  11 12 13 14 15 16 17 18 19