<![CDATA[Irune Lasa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 19 Nov 2018 06:07:44 +0100 hourly 1 <![CDATA[Irune Lasa | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Amazonen bigarren egoitza lortzeko lehiaren irabazlea: Amazon]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1981/017/002/2018-11-18/amazonen_bigarren_egoitza_lortzeko_lehiaren_irabazlea_amazon.htm Sun, 18 Nov 2018 00:00:00 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1981/017/002/2018-11-18/amazonen_bigarren_egoitza_lortzeko_lehiaren_irabazlea_amazon.htm
1 Neurri batean normala izango da lehia hori; besteak beste, lanpostuak sortuko ditu Amazonek. 5.000 milioi dolarreko inbertsioa —4.400 milioi euro— iragarri zuen konpainiak, eta 50.000 lanpostu berri sortuko zirela.

2 Fiu... Eta nork irabazi du? Azkenean ez da egoitza bakarra izango. Amazonek bi egoitza handi egingo ditu, 25na mila langilerekin. Bat New York estatuan ezarriko da, Queensen. Eta bestea, Virginia estatuan, Washington DCko erdigunetik hurbil.

3 Pozik egongo dira hiri horietan. Lanpostu eta inbertsio mordoa. Bada, bi hirietan badago jarrera kritikoa gertatu denarekin. Batetik, beldur dira Amazonen eta bere kualifikazio handiko langileen etorrerarekin garestitu egingo direla etxebizitzak, baita bizimodua bera ere. Halako ezarpenak egin diren hirietan daude etxegabe kopuru handienak AEBetan. Bestetik, konpainia erakartzeko Amazoni eskainitako pizgarriak ere hor daude. Datozen hogei urteetan bi hiri horietan Amazonek zergatan 13.200 milioi dolar (11.600 milioi euro) ordainduko ditu. Baina hurrengo hamar urteetan estatu horietan 2.200 milioi dolar inguruko (1.940 milioi euro) pizgarri fiskalak izango ditu.

4 Ño, dirutza eskainita irabaz daiteke lehia. Izan dira pizgarri handiagoak eskaini dituzten hiriak eta estatuak. Eta gauza askoz gehiago eskaini dituztenak.

5 Esan, esan. Zerga pizgarriak, kenkariak, langileentzako alokairu zergetan salbuespenak... Denetik izan da. Atlanta hiriak, adibidez, bere aireportuan Amazoneko zuzendaritzarentzako areto esklusibo bat eskaini zuen, doako aparkaleku eta guzti, eta hiriko trenean Amazoneko langileek bagoi esklusiboa izateko aukera ere aipatu zuen. Dallasek ere aireportuan hangar berezia eskaini zion konpainiari, eta Amazon unibertsitatearen sorrera, baita hiriko zenbait kalek Amazonen produktuen izenak izatea ere. Amazonen sortzaile Jeff Bezos Star Trek zalea dela jakitun, Chicagok William Shatner (Kirk kapitaina telesailean) hautatu zuen bere eskaintzaren bideoan hizlari izateko...

6 Eta, azkenean, zer hartu du aintzat Amazonek? Dirua eta zerga pizgarriak garrantzitsuak izan arren, itxura guztien arabera, botere guneetan egotea hobetsi du Bezosen konpainiak. Eta, gero, ez da ahaztu behar AEBetan kostaldeetan biltzen ari dela berrikuntzaren eta ekonomiaren indarra, baita langileria kualifikatua ere.

7 Hori jakinekoa bazen, zertarako piztu du Amazonek lehia hori guztia? Nola dio kantak? «Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea». Dena den, orain Amazonek AEBetako hiri nagusien etorkizunerako asmo eta plangintzen berri dauka, hara.]]>
<![CDATA[Mobilizazioen atarian, erregaien zergen igoerari eutsiko dio Frantziak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1856/022/001/2018-11-15/mobilizazioen_atarian_erregaien_zergen_igoerari_eutsiko_dio_frantziak.htm Thu, 15 Nov 2018 00:00:00 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1856/022/001/2018-11-15/mobilizazioen_atarian_erregaien_zergen_igoerari_eutsiko_dio_frantziak.htm
Hala, Jaka Horien mugimenduak larunbat honetarako antolatutako mobilizazioen atarian, Frantziako Gobernuak ibilgailu eta berokuntza sistema zahar eta kutsatzaileenak sistema garbiagoekin ordezkatzea laguntzeko 500 milioi euroko plan bat onartu du atzoko Ministroen Kontseiluan. Plan horretan, besteak beste, joan-etorri luzeak egiten dituztenentzako zerga abantailak automobil txikiagoetara zabaltzearen aukera aipatzen dute. Era berean, Hauts-de-France eskualdean indarrean den erregai txekea zergapetzeari uztea erabaki dute, ziurrenez, laguntza hori Frantzia osora zabaltzeko aukera aztertzen ari direlako.

Planaren nondik norakoak atzo azaldu zituen Edouard Philippe lehen ministroak, telebista kate bateko elkarrizketan. Eta Philippek aukera baliatu zuen argi uzteko erregaien zergen igoerak ez dituztela baliogabetuko. Ez dira bertan behera geldituko jada indarrean dauden igoerak, ezta datorren urte hasieran indarrean ezarriko diren berriak ere. Urte hasieratik diesel litroaren gaineko zerga 7,6 zentimo handiagoa da Frantzian, eta gasolina litroaren gainekoa 3,9 zentimo handiagoa. Gainera, datorren urte hasieratik zerga horiek igo egingo dira berriz: sei zentimo diesel litroa, eta hiru gasolinarena.

Lehen ministroak larunbatean hainbat errepide blokeatzeko asmoa duten Jaka Horientzako hitzak ere izan zituen: «Frantsesei esaten diet, jakina, badutela manifestaziorako eskubidea, baina arduraz jokatu behar dute eta legea errespetatu». Herritarren segurtasunagatik kezkatuta agertu zen Philippe, eta esan zuen manifestazio legeak protestak aurretik deklaratzera behartzen duela.

Lehen ministroaren arabera, «atzerriko energia garesti eta kutsatzaile baten mende daude frantziarrak» eta gobernuak «neurri ugariren bidez» frantziarren kezkei erantzuteko «irteera plan bat» ekarri du.

Halere, ez dirudi Philippek aurkeztutako planak eta asteartean Macron presidenteak berak aipatutako garraiolarientzako laguntzen promesak baretu dituenik.

Euskal Herrian, larunbaterako bi deialdi dituzte oraingoz Jaka Horiek. Batzarrera deitu dute Miarritzeko Irati Aretoaren aparkalekuan, 08:30ean —Lurrama azoka egongo da han egun berean—, eta Hendaian ere batzarra dute ordu berean, Lidl merkataritza zentroaren aparkalekuan.

500 milioiko plana

Asko kutsatzen duen automobil zaharra txatarretara bota eta berria erosteko laguntzak 2.000 eurotik 4.000 eurora igoko ditu gobernuak bere plan berrian. Laguntza hori baliabide gutxiko herritarrek jasotzen dute (frantziarren %20). Aldaketa horrekin, bost urtean errepideetatik milioi bat auto zahar kendu nahi dituzte —orain arte helburua milioi erdi ibilgailukoa zen—.

Joan-etorri luzeak (60-70 kilometro eguneko) egiten dituzten ibilgailuentzako zerga abantailak zilindro txikiagoko ibilgailuentzako ere zabaltzea litzateke beste neurri bat. Horrek, lehen ministroaren ustetan, herritar askori egin diezaioke mesede.

Beste neurri bat Hauts-de-France eskualdean indarrean den erregai txekea zergapetzeari uztea da. Hilabeteko hogei euroko laguntza bat da, diru sarrera jakin batzuen azpitik dauden eta 30 kilometrotik gorako lanerako joan-etorria egiten duten gidarientzat, betiere lantokiaren eremuan garraio publikoa eskasa bada. Txekea herrialde osora zabaltzeko aukera mahai gainean dago.

Auto gidarientzako neurriez gain, etxeetako berokuntzen inguruko neurriak ere iragartzen ditu Frantziako Gobernuaren planak. Hala, energia txekea deiturikoa 50 euro inguru handituko da, batez beste 150 eurotik 200era, eta hura jasotzeko baldintzak aldatu egingo dira, 5,6 milioi lagunengana irits dadin —gaur egun 3,6 milioi herritar dira onuradunak—. Berokuntza sistemen berritzea bultzatzeko neurriak ere badaude, tartean fuel-oliozko berogailu eta galdarak ordezkatzeko kostuaren herena hartuko lukeen saria.]]>
<![CDATA[Inflazioak %2,2an jarraitu du urrian]]> https://www.berria.eus/albisteak/159294/inflazioak_22an_jarraitu_du_urrian.htm Wed, 14 Nov 2018 13:34:54 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/albisteak/159294/inflazioak_22an_jarraitu_du_urrian.htm <![CDATA[Frantziako Gobernua, erregaien zergek piztutako haserrea baretu nahian]]> https://www.berria.eus/albisteak/159287/frantziako_gobernua_erregaien_zergek_piztutako_haserrea_baretu_nahian.htm Wed, 14 Nov 2018 12:57:36 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/albisteak/159287/frantziako_gobernua_erregaien_zergek_piztutako_haserrea_baretu_nahian.htm <![CDATA[Gasolina eta diesel autoen salmenta 2040. urtean amaitzea nahi du Madrilek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1846/014/001/2018-11-14/gasolina_eta_diesel_autoen_salmenta_2040_urtean_amaitzea_nahi_du_madrilek.htm Wed, 14 Nov 2018 00:00:00 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1846/014/001/2018-11-14/gasolina_eta_diesel_autoen_salmenta_2040_urtean_amaitzea_nahi_du_madrilek.htm
Inguruko herrialdeetan ez bezala, orain arte, Espainiak ez zeukan jomuga zehatzik garraioaren karbonogabetzerako. Baina badirudi, azkenean, epemugak badatozela. Kazetari zenbaiti azaldutakoaren arabera, asmoa da 2040. urtetik aurrera atmosferara karbonoa dioxidoa zuzenean botatzen duen ibilgailurik ez matrikulatzea. Hots, diesel, gasolina eta motor hibridoko automobil berririk ezingo litzateke saldu 2040. urtetik aurrera, eta berdin gertatuko litzateke petrolio gas likidotua eta gas natural konprimatua erabiltzen duten ibilgailuekin. 2050. urterako errepideetan halako ibilgailurik ez egotea litzateke epe horren azken buruko xedea.

Europako beste hainbat herrialdek ere Espainiak azaldutakoaren antzeko helburuak dituzte: Erresuma Batuak eta Frantziak epe bera daukate ezarrita ibilgailu horien matrikulazioentzat. Eta biek nahi dituzte konbustio motorrak errepideetatik kanpo 2050erako. Auto horien salmenta lehenago ixtea lortu nahi dute —2035. urtean— Alemaniak, Danimarkak, Herbehereek eta Irlandak, eta are lehenago Norvegiak, 2025. urterako.

Garraioaren karbonogabetzerako bide horretan, Espainiako Gobernuak azaldutakoaren arabera, beste neurri bat hirietan ezarriko litzateke, isurketa murritzeko eremuen bidez. 2023. urterako ibilgailu kutsatzaileenentzat debekatutako eremuak izatera behartuta egongo lirateke 50.000 biztanletik gorako udalerriak.

Iturri berriztagarriak

Garraioarenaz gain, argindarraren sorkuntzarena da trantsizio energetikorako gakoa den beste alor bat, eta horretan ere handinahi agertu da Espainiako Gobernua. Haren asmoa da 2030. urtean argindarraren %70 berriztagarrietatik etortzea eta 2050. urterako argindar guztia izatea iturri horretakoa.

Helburu hori lortzeko, 2020. urtetik 2030era urtero gutxienez berriztagarri bidezko 3.000 megawatteko potentziaren ezarpena bultzatzeko neurriak iragarri ditu. Karbonogabetzerako, gainera, hidrokarburoen gaineko esplorazio eta ustiapen berririk ez baimentzea da Sanchezen gobernuaren asmoa, eta, horren barruan, eragotzi egingo lituzke haustura hidraulikoarekin zerikusia duten egitasmo berriak, baimen berrien aukera itxiz.

Teresa Riberaren Trantsizio Ekologikorako Ministerioak aurkeztutako helburuok bat datoz, neurri handi batean, Europako Batasunak trantsizio energetikorako ezarritako xedeekin. Parisko Akordioa betetze aldera, Europako Batasunak 2050. urtean berotegi efektuko gasen isuria 1990. urtekoa baino %80 txikiagoa izatea nahi du. Espainiako Gobernuaren lege honek, berriz, murrizketa hori %90 izatea ezarriko luke helburu.]]>
<![CDATA[Espainiako Gobernuak 2040. urtean eten nahi du diesel eta gasolina autoen matrikulazioa]]> https://www.berria.eus/albisteak/159240/espainiako_gobernuak_2040_urtean_eten_nahi_du_diesel_eta_gasolina_autoen_matrikulazioa.htm Tue, 13 Nov 2018 21:25:37 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/albisteak/159240/espainiako_gobernuak_2040_urtean_eten_nahi_du_diesel_eta_gasolina_autoen_matrikulazioa.htm <![CDATA[«Konfiantza esparruak eratzeko gai izan gara»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1869/016/001/2018-11-09/konfiantza_esparruak_eratzeko_gai_izan_gara.htm Fri, 09 Nov 2018 00:00:00 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1869/016/001/2018-11-09/konfiantza_esparruak_eratzeko_gai_izan_gara.htm Garapen Sozio-Ekonomikoa: Euskal Gizartea eta Enpresa izenburua duen saioaren zuzendari zientifikoa Angel Toña izan da, eta harekin batera aritu da orain arteko lanketan Arrate Arin. Hizlari talde interesgarri eta zabala ariko da gogoetan gaur Iberdrola dorrean.

Kokatzeko: zer da mendeurreneko kongresu hau?

Hau ez da diziplina akademiko konkretu batzuei buruzko kongresu bat, baizik eta gizartearen erronka jakin batzuei erantzuteko egiten dugun kongresua. Jakina, horrek esan nahi du kongresu hau prozesu batetik datorrela, eta prozesu horretan lau ezaugarri nabarmendu ditugu. Horietako bat da helburu gisa hartu dutela ezagutza kolektiboari balioa ematea. Adibidez, gaur egun, arlo sozial eta ekonomikoan elkarte eta erakunde asko daude, eta bakoitzak ezagutza handia dauka bere esparruan. Hor Eusko Ikaskuntzaren egitekoa da erakunde horien arteko zubi lanak egitea eta sinergiak bilatzea. Gero, beste ezaugarri bat lurraldetasuna da. Eta horri ere balioa eman behar diogu. Ez daude erakunde asko Euskal Herri mailan ari direnak...

Euskaltzaindia eta zuek.

Hori da; Eusko Ikaskuntza da gutxi horietako bat. Horregatik, gure lanen artean jarri dugu lurraldeen arteko harreman horiek sustatzea eta sinergiak bilatzea. Eta gure gizartearen erronka horien analisian, lurraldeen arteko kohesioa nola indartu daitekeen gogoetatzen ere ari gara. Hirugarren ezaugarriari argi luzeak deitzen diogu guk. Etorkizunera begiratu nahi dugulako, baina ez garelako etorkizun hurbil bati buruz ari, baizik eta begirada altxatzeaz, batzuek esan dute amets egiteko edo, serioago jarrita, prospekzio lan bat egiteko. Eta une honetako lanaren azken ezaugarria da analisitik proposamenetara pasatzeko pausoa izatea.

Baionan, Gasteizen eta Iruñean egin dituzue saioak.

Gizartearen erronka horietan, gai bakoitza lurralde bati esleitu zaio, asmoa pixka bat izan da bertako agenteak mobilizatzea. Eta dena leku guztietan ezin genuenez aztertu, formula hori bilatu dugu. Eta uste dugu nahiko ondo atera dela; lurralde guztietan gai bat landu da, lurralde bakoitzean gai bat.

Gaur Bilbokoan, garapen ekonomiko eta sozialaz hitz egingo duzue. Hiru dira hausnarketarako gai nagusiak.

Lehenengo gaia hau da: Ongizate eredu propio baten bila. Hori jorratuko dugu ulertzen dugulako hori dela garapen sozioekonomikoaren helburu nagusia. Gero, horren ostean, Lurralde estrategiak eta jasangarritasuna landuko dugu. Aipatu dut lehen nola Eusko Ikaskuntzak lurraldetasunaren inguruan, lurralde kohesioan eta lurraldeen arteko sinergietan jartzen duen begirada, eta baita lurralde orekaren, trantsizio ekologikoaren eta jasangarritasunaren gaian ere. Eta hirugarren gaia: Enpresa ereduak eta lan harremanak. Hor, lan harremanetan, fokua asko jarri da enplegu eraldaketaren inguruan, digitalizazioaren eraginarekin dualizazioa etorriko den kezka hor dagoelako.

Kongresu hau garai egokian datorrela uste duzue? Azkenaldian aurrera begirako gogoeta behar hori antzematen duzu euskal gizartean?

Egia da, jende asko ari da orain hausnarketak egiten. Eta Eusko Ikaskuntzak zubi lanak egiteko bere ekarpena jarri du gizartearen esku, bakoitza bere aldetik egiten ari den hausnarketetarako bilgune izanez. Adibidez, arlo sozioekonomikoko lanketan, nahiko garbi ikusi da ideologia aniztasuna. Gai izan gara desberdinen arteko gogoetarako konfiantza esparrua eratzeko. Hori aurrera eramateko.]]>
<![CDATA[Tubos Reunidosek galerak apaldu ditu, 15,7 milioietaraino]]> https://www.berria.eus/albisteak/158990/tubos_reunidosek_galerak_apaldu_ditu_157_milioietaraino.htm Wed, 07 Nov 2018 11:58:11 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/albisteak/158990/tubos_reunidosek_galerak_apaldu_ditu_157_milioietaraino.htm <![CDATA[Espainiako Auzitegi Gorenak bihar erabakiko du hipoteken zergaz]]> https://www.berria.eus/albisteak/158893/espainiako_auzitegi_gorenak_bihar_erabakiko_du_hipoteken_zergaz.htm Mon, 05 Nov 2018 12:43:43 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/albisteak/158893/espainiako_auzitegi_gorenak_bihar_erabakiko_du_hipoteken_zergaz.htm
Ebazpenak hautsak harrotu zituen berehala. Kontsumitzaileen eta hipotekadunen elkarteak berehala hasi ziren hipotekadunei itzuli beharreko kopuruez hitz egiten. Eta bankuek, berriz, auzitan jarri zuten epaiaren atzerako eragina, hots, Gorenaren irizpide aldaketak ea eraginik duen orain arteko hipoteketan. Eta hurrengo egunean, ziurgabetasunak maila bat gehiago egin zuen gora. Luis Maria Diez-Picazo Goreneko administrazioarekiko auzien salako presidenteak ohar bat plazaratu zuen esateko epaiaren ondorioak etenda gelditzen zirela, haren «eragin ekonomikoengatik eta sozialengatik». Inoiz ikusi gabekoa. Gorena Gorenaren epai bat eteten? Zergatik egin zuen hori Diez-Picazok? Nor da gorena Gorenean? Galdera horiek erantzun gabe geldituko dira oraingoz. Iskanbilari irtenbide bat bilatu nahian eta eztabaida epaileen jokaeratik atzera zergen ordainketara bideratuz, Goreneko presidente Carlos Lesmesek agindu zuen datorren azaroaren 5ean, astelehenarekin, hirugarren salako osoko bilkuran ezarriko dela ekintza juridiko dokumentatuen zergari buruzko behin betiko irizpidea. Batetik, hipoteka berrietan zerga hori nork ordainduko duen erabaki beharko dute. Eta, bestetik, aldaketak ba al duen atzerako eraginik; eta, hala bada, zenbat urte hartu behar diren aintzat. ZENBAT DIRU LITZATEKEHIPOTEKADUNENTZAT? Gorenak aldaketaren atzerako eragina aitortuz gero, kontsumitzaile elkarteen ustez, mailegu hartzaileentzat mila eta bi mila euro arteko itzulketa legoke jokoan, hipotekaren zenbatekoaren eta erkidegoko ogasunak ezarritako tasaren arabera. Hego Euskal Herrian, dena den, gauzak ez lirateke erabat horrela. Lau lurraldeetan, %0,5eko tasa du ekintza juridiko dokumentatuen zergak, baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lehen etxebizitzak salbuetsita daude zergatik. ETA BANKUENTZAT? Bankuei dagokienez, Moody's agentziaren arabera, hiru jokaleku posible daude. Lehen aukera da Auzitegi Gorenak astelehenean erabakitzea baietz -edo asteartean, bilkura luzatzen bada-, alegia, bankuek ordaindu behar dutela zerga, baina soilik hemendik aurrera izenpetutako hipoteketan. Moody'sen kalkuluen arabera, horrek urtero 640 milioi euroko kostua eragingo lioke bankuen sektoreari. Baina entitateek beti dute aukera kostu horiek mailegu hartzaile berrien gain jartzeko hipoteken komisioen bidez. Zenbait bankuk iragarri dituzte komisio garestiagoak hipoteketan. Bigarren jokalekuan, aurrekoari gehituko litzaioke Gorenak lau urteko atzerako eragina aitortzea -epe horretan iraungitzen dira ordaindu gabeko zergak Espainian-. Kasu horretan, ogasunek itzuliko liekete dirua mailegu hartzaileei, aldi berean, zerga entitateei ezarriz. 2.300 milioi euroko kopurua litzatekeela uste du Moody'sek -gehi urteroko 640 milioiak-. Gestha Espainiako ogasun teknikarien elkartearen arabera, 3.600 milioi euro lirateke. Hirugarren jokaleku posiblea da bankuen amesgaiztorik handiena: atzerako eragina askoz ere luzeagoa izatea. Hor entitateek pagatu beharrekoa 16.000 milioi euro ere izan daiteke, Moody's agentziaren arabera; betiere, 2004. urteaz geroztik sinatutako hipotekak aintzat hartuz. ZER ESPERO DUTE BANKUEK? Hemendik aurrera eurek ordaindu behar izatea ekintza juridiko dokumentatuen zerga, baina Gorenak aldaketari atzerako eraginik ez aitortzea. Eta jarrera hori argi utzi nahi izan dute Espainiako banku handietako buruek, bakoitzak bere aldetik aste honetan euren azken emaitzak aurkezteko egindako ekitaldietan. Santanderreko kontseilari ordezkari Jose Antonio Alvarezen ustez, «ez dago arrazoirik» atzerako eraginik ezartzeko. «Guk legea bete dugu. Guk ez dugu zerga hori kobratu, eta ezin dugu itzuli kobratu ez dugun zerbait». Bankiako buru Jose Ignacio Goirigolzarrik ez luke ulertuko Gorenaren erabakiak atzerako eraginik izatea. «Bankuek fede onez jokatu dute». Atzerako eragina, haren arabera, agintariek errepideetako gehieneko abiadura murriztu eta duela urte batzuk abiadura hori gainditzeagatik gidaria zigortzea bezala litzateke. Carlos Torres Vila BBVAko kontseilari ordezkariak azpimarratu du hipoteken zergak eta hipoteken klausulak ez direla gauza bera. «Bankuek indarrean zegoen araudia ezarri dute, eta ez dute zertan zigorrik jaso». HONEKIN BUKATUKO DIRAHIPOTEKEN AUZIAK? Ez. Esaterako, hor daude zoru klausulen inguruko auzi guztiak. 178.800 kasu oraindik ebazteko, CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera. Gero, Gorenak bere erabakia hartu arren, ez da baztertu behar eskrituren zergaren auzia Europan amaitzea. Batasuneko Justizia Auzitegian epaiaren zain dago, adibidez, Gorenak legezkotzat jotako IRPH hipoteka maileguen erreferentzia indizearen klausulen auzia. 2019 hasierarako espero da Espainiako bankuentzat 4.000 milioi euroko eragina izan dezakeen auziaren ikustaldia.]]>
<![CDATA[Denak Gorenari begira]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1858/010/001/2018-11-02/denak_gorenari_begira.htm Fri, 02 Nov 2018 00:00:00 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1858/010/001/2018-11-02/denak_gorenari_begira.htm ZER ERABAKI BEHAR DUAUZITEGI GORENAK?

Hipoteken eskriturak egiteagatik ogasunari pagatu behar izaten zaion ekintza juridiko dokumentatuen zerga nork ordaindu behar duen erabaki behar du Gorenak behin betiko. Orain arte, bankuen eta kutxen bezeroek pagatzen zuten zerga hori, baina joan den urriaren 18an Goreneko hirugarren aretoak epai zehatz batean esan zuen ezetz, kasu horretan bankua dela bere garaian zerga ordaindu behar zuena, aurretik Gorenak emandako zenbait irizpideren kontrara.

Ebazpenak hautsak harrotu zituen berehala. Kontsumitzaileen eta hipotekadunen elkarteak berehala hasi ziren hipotekadunei itzuli beharreko kopuruez hitz egiten. Eta bankuek, berriz, auzitan jarri zuten epaiaren atzerako eragina, hots, Gorenaren irizpide aldaketak ea eraginik duen orain arteko hipoteketan.

Eta hurrengo egunean, ziurgabetasunak maila bat gehiago egin zuen gora. Luis Maria Diez-Picazo Goreneko administrazioarekiko auzien salako presidenteak ohar bat plazaratu zuen esateko epaiaren ondorioak etenda gelditzen zirela, haren «eragin ekonomikoengatik eta sozialengatik».

Inoiz ikusi gabekoa. Gorena Gorenaren epai bat eteten? Zergatik egin zuen hori Diez-Picazok? Nor da gorena Gorenean? Galdera horiek erantzun gabe geldituko dira oraingoz. Iskanbilari irtenbide bat bilatu nahian eta eztabaida epaileen jokaeratik atzera zergen ordainketara bideratuz, Goreneko presidente Carlos Lesmesek agindu zuen datorren azaroaren 5ean, astelehenarekin, hirugarren salako osoko bilkuran ezarriko dela ekintza juridiko dokumentatuen zergari buruzko behin betiko irizpidea. Batetik, hipoteka berrietan zerga hori nork ordainduko duen erabaki beharko dute. Eta, bestetik, aldaketak ba al duen atzerako eraginik; eta, hala bada, zenbat urte hartu behar diren aintzat.

ZENBAT DIRU LITZATEKEHIPOTEKADUNENTZAT?



Gorenak aldaketaren atzerako eragina aitortuz gero, kontsumitzaile elkarteen ustez, mailegu hartzaileentzat mila eta bi mila euro arteko itzulketa legoke jokoan, hipotekaren zenbatekoaren eta erkidegoko ogasunak ezarritako tasaren arabera. Hego Euskal Herrian, dena den, gauzak ez lirateke erabat horrela. Lau lurraldeetan, %0,5eko tasa du ekintza juridiko dokumentatuen zergak, baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lehen etxebizitzak salbuetsita daude zergatik.

ETA BANKUENTZAT?



Bankuei dagokienez, Moody's agentziaren arabera, hiru jokaleku posible daude. Lehen aukera da Auzitegi Gorenak astelehenean erabakitzea baietz -edo asteartean, bilkura luzatzen bada-, alegia, bankuek ordaindu behar dutela zerga, baina soilik hemendik aurrera izenpetutako hipoteketan. Moody'sen kalkuluen arabera, horrek urtero 640 milioi euroko kostua eragingo lioke bankuen sektoreari. Baina entitateek beti dute aukera kostu horiek mailegu hartzaile berrien gain jartzeko hipoteken komisioen bidez. Zenbait bankuk iragarri dituzte komisio garestiagoak hipoteketan.

Bigarren jokalekuan, aurrekoari gehituko litzaioke Gorenak lau urteko atzerako eragina aitortzea -epe horretan iraungitzen dira ordaindu gabeko zergak Espainian-. Kasu horretan, ogasunek itzuliko liekete dirua mailegu hartzaileei, aldi berean, zerga entitateei ezarriz. 2.300 milioi euroko kopurua litzatekeela uste du Moody'sek -gehi urteroko 640 milioiak-. Gestha Espainiako ogasun teknikarien elkartearen arabera, 3.600 milioi euro lirateke.

Hirugarren jokaleku posiblea da bankuen amesgaiztorik handiena: atzerako eragina askoz ere luzeagoa izatea. Hor entitateek pagatu beharrekoa 16.000 milioi euro ere izan daiteke, Moody's agentziaren arabera; betiere, 2004. urteaz geroztik sinatutako hipotekak aintzat hartuz.

ZER ESPERO DUTE BANKUEK?



Hemendik aurrera eurek ordaindu behar izatea ekintza juridiko dokumentatuen zerga, baina Gorenak aldaketari atzerako eraginik ez aitortzea. Eta jarrera hori argi utzi nahi izan dute Espainiako banku handietako buruek, bakoitzak bere aldetik aste honetan euren azken emaitzak aurkezteko egindako ekitaldietan. Santanderreko kontseilari ordezkari Jose Antonio Alvarezen ustez, «ez dago arrazoirik» atzerako eraginik ezartzeko. «Guk legea bete dugu. Guk ez dugu zerga hori kobratu, eta ezin dugu itzuli kobratu ez dugun zerbait».

Bankiako buru Jose Ignacio Goirigolzarrik ez luke ulertuko Gorenaren erabakiak atzerako eraginik izatea. «Bankuek fede onez jokatu dute». Atzerako eragina, haren arabera, agintariek errepideetako gehieneko abiadura murriztu eta duela urte batzuk abiadura hori gainditzeagatik gidaria zigortzea bezala litzateke.

Carlos Torres Vila BBVAko kontseilari ordezkariak azpimarratu du hipoteken zergak eta hipoteken klausulak ez direla gauza bera. «Bankuek indarrean zegoen araudia ezarri dute, eta ez dute zertan zigorrik jaso».

HONEKIN BUKATUKO DIRAHIPOTEKEN AUZIAK?



Ez. Esaterako, hor daude zoru klausulen inguruko auzi guztiak. 178.800 kasu oraindik ebazteko, CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera.

Gero, Gorenak bere erabakia hartu arren, ez da baztertu behar eskrituren zergaren auzia Europan amaitzea. Batasuneko Justizia Auzitegian epaiaren zain dago, adibidez, Gorenak legezkotzat jotako IRPH hipoteka maileguen erreferentzia indizearen klausulen auzia. 2019 hasierarako espero da Espainiako bankuentzat 4.000 milioi euroko eragina izan dezakeen auziaren ikustaldia.]]>
<![CDATA[Eroski taldeak 15 milioi euro irabazi ditu lehen seihilekoan]]> https://www.berria.eus/albisteak/158696/eroski_taldeak_15_milioi_euro_irabazi_ditu_lehen_seihilekoan.htm Tue, 30 Oct 2018 14:48:39 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/albisteak/158696/eroski_taldeak_15_milioi_euro_irabazi_ditu_lehen_seihilekoan.htm <![CDATA[Soilik 12.000 aita-amak jasoko dute itzulketa amatasun sariarengatik]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/010/001/2018-10-30/soilik_12000_aita_amak_jasoko_dute_itzulketa_amatasun_sariarengatik.htm Tue, 30 Oct 2018 00:00:00 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1877/010/001/2018-10-30/soilik_12000_aita_amak_jasoko_dute_itzulketa_amatasun_sariarengatik.htm
Soldata txikiak dira, Gestharen arabera, ehuneko txiki horren azalpena. «Oro har, emakumezkoen soldata txikia izaten da, batez ere ama izateko adinean daudenean». Ogasun teknikarien ustez, soldata arrakalari eta kristalezko sabaiari gehitu behar zaio emakumeen okupazioa handiagoa dela lanaldi partzialetan. Era berean, ordainketa txikiagoa izaten dute emakume gazteek, oraindik esperientzia eta lanbide sustapenik ez dutelako.

Azkenean, soldata txikiarengatik gerta daiteke ama edo aita horiek bere garaian atxikipenik ez ordaindu izana errenta zergan. Orain, beraz, amatasun-aitatasun laguntza errenta zergatik salbuetsita dagoela ebatzi dela ere, atxikipenik izan ez zenez, ez da aldaketarik izango garai hartako haien errenta aitorpenetan.

Gesthak zenbait enpresaren jokaera ere aipatu du onuradun kopuru murritzaren arrazoien artean. «Atxikipenenen kalkuluan murrizketa drastikoa egiten dute, amatasun baimenarengatik soldataren laurdena deskontatuta». Zenbait enpresak atxikipenen kalkulua egiteko orduan amatasun baimeneko lau hilabeteak bazter utzi, eta atxikipenen kalkulurako urteko beste zortzi hilabeteak soilik hartzen dituzte kontuan. Espainiako datua horren adibide da: ama landunen %83k soilik irabazten dute urtean 18.400 euro baino gehiago. Enpresek aipatutako kalkulu hori egiten badute, urteko soldata 12.300era jaisten da eta.

Ogasun teknikariek emandako datuen arabera, itzulketa jasoko duten 12.018 aita-ama horiek batez beste 1.678 euro jasoko dituzte, eta, orotara, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek 20,2 milioi euro itzuliko dituzte.

Gipuzkoan gehien

Herrialdeka, Gipuzkoak du itzulketa jasoko duten aita-amen kopururik handiena: 5.932 lagun. Gipuzkoako Ogasunak 9,8 milioi euro itzuli beharko dituela kalkulatzen du Gesthak. Bizkaian, 3.891k jasoko dute itzulketa, eta ogasunak 6,7 milioi euro itzuli beharko ditu. Arabakoa kasu berezia da, lau urteetakoak ez, azken bost urteetako atxikipenak itzuliko baitira, hots, baita 2013. urtekoak ere. Guztira 2.195 aita-amak izango dute itzulketa jasotzeko eskubidea, eta Arabako Ogasunak 3,5 milioi euro itzuli beharko ditu.

Amatasun eta aitatasun baimenetako laguntzei errentan azken lau urteetan egindako atxikipenak itzultzeko erabakia orain hamar bat egun hartu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek. Erabaki hori Espainiako zerga erregimenari eragiten zion epai baten ostean etorri zen: Auzitegi Gorenaren ebazpenaren arabera, errentan egindako atxikipen horiek ez ziren bidezkoak izan, laguntza Gizarte Segurantzaren subsidio bat zelako eta ez soldata bat. Salbuetsita gelditu behar ziren errentaren gaineko zergatik. Ebazpenaren ondorioz, Espainiako Ogasunak atxikipen horiek atzera bota, eta bide horretatik azken lau urteetan —hori da epaiaren atzerako eraginaren epea— jasotako diruak itzultzeko prozedura abiatu berri du.

Nahiz eta Auzitegi Gorenaren epaiak euren atxikipenetan eragin zuzenik ez izan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek ere zerga horrekin jasotako dirua itzultzea erabaki dute, ziurrenez Gorenaren epaiaren zeharkako ondorioen beldur: euren arauen erredakzioa erregimen komunekoaren berdin-berdina zelako eta horrek balizko auziren bat galtzeko arriskua zekarrelako. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek, hirurek, jada ezarri dituzte atxikipen horien itzulketa eskatzeko prozedurak

Nafarroako Gobernuak, berriz, uste du itzulketarik ez duela egin behar, besteak beste foru erkidegoaren atxikipen arauaren erredakzioa bera desberdina delako eta ondo zehazten duelako amatasun saria ez dagoela atxikipenetatik salbuetsita. Oposizioak (UPN,PSN eta PP) gogor gaitzetsi du erabaki hori. Horren harira, ama talde batek deituta, larunbatean manifestazio bat egin zuten Iruñean, foru gobernuari atxikipen horiek itzultzeko exijitzeko. Horren ondotik, Nafarroako ama talde batek joan den astean sostengua adierazi zieten alderdiei dei egin die itzulketa horiek ahalbidetzeko proposamena «aste honetan bertan» aurkez dezaten.

Amen taldearen arabera, haien mobilizazioa «ez da manifestazioarekin amaitu». Auzibidera jotzeko prest ere agertu dira atxikipenean itzulketa lortzeko. «Nafarroako amentzako bidezko tratua bermatuko duen legezko irtenbide baten alde borrokan jarraitzeko indarra daukagu».]]>
<![CDATA[Hego Euskal Herrian soilik 12.000 aita-amak jasoko dute itzulketa amatasun sariarengatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/158659/hego_euskal_herrian_soilik_12000_aita_amak_jasoko_dute_itzulketa_amatasun_sariarengatik.htm Mon, 29 Oct 2018 07:14:22 +0100 Irune Lasa https://www.berria.eus/albisteak/158659/hego_euskal_herrian_soilik_12000_aita_amak_jasoko_dute_itzulketa_amatasun_sariarengatik.htm atxikipenak itzultzeko erabakia orain hamar bat egun hartu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek. Erabaki hori Espainiako zerga erregimenari eragiten zion epai baten ostean etorri zen: Auzitegi Gorenaren ebazpenaren arabera, errentan egindako atxikipen horiek ez ziren bidezkoak izan, laguntza Gizarte Segurantzaren subsidio bat zelako eta ez soldata bat. Salbuetsita gelditu behar ziren errentaren gaineko zergatik. Ebazpenaren ondorioz, Espainiako Ogasunak atxikipen horiek atzera bota eta bide horretatik azken lau urteetan -hori da epaiaren atzerako eraginaren epea- jasotako diruak itzultzeko prozedura abiatu berri du. Nahiz eta Gorenaren epaiak euren atxikipenetan eragin zuzenik ez izan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoak aldundiek ere zerga horrekin jasotako dirua itzultzea erabaki dute, ziurrenez Gorenaren epaiaren zeharkako ondorioen beldur: euren arauen erredakzioa erregimen komunekoaren berdin-berdina zelako eta horrek balizko auziren bat galtzeko arriskua zekarrelako. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek, hiruek, jada ezarri dituzte atxikipen horien itzulketa eskatzeko prozedurak. Manifestazioa Iruñean Nafarroako Gobernuak, berriz, itzulketarik ez duela egin behar uste du, besteak beste, foru erkidegoaren atxikipen arauaren erredakzioa desberdina delako, hots legea desberdina delako. Oposizioak (UPN,PSN eta PP) gogor gaitzetsi du erabaki hori. Ildo horretan, joan den larunbatean ama talde batek deituta, Iruñean manifestazioa izan zen, foru gobernuari atxikipen horiek itzultzeko exijitzeko. Horren ondotik PFEZaren amek dei egin diete joan den astean sustengu politikoa adierazi zieten alderdi politikoei itzulketa horiek ahalbidetzeko proposamena “aste honetan bertan" aurkez dezaten. Ama taldearen arabera, haien mobilizazioa “ez da larunbateko manifestazioarekin amaitu". Auzibidera jotzeko prest ere agertu dira. “Nafarroako amentzako bidezko tratua bermatuko duen legezko irtenbide baten alde borrokan jarraitzeko indarra daukagu". ]]> <![CDATA[Badoa aro bat Italiako modan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/022/001/2018-10-28/badoa_aro_bat_italiako_modan.htm Sun, 28 Oct 2018 00:00:00 +0200 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1917/022/001/2018-10-28/badoa_aro_bat_italiako_modan.htm
1.Ez da hainbeste denbora benettondarren izena agertu zela egunkarietan. Erori zen zubi hura ez zen haiena? Bai, abuztuaren 14an Genoan (Italia) eroritako zubia Atlantiarena zen. Atlantia, berriz, Autoestraderena, eta Autoestraderen zati handiena, benettondarrena. Lucianoren arabera, tragedia hark okertu egin zuen Gilbertoren osasun kaskarra. Hain zuzen, Gilberto izan zen, hil-berrien arabera, arropa marka arrakastatsutik abiatuta familiaren ondasunak beste hainbat alorretara hedatu zituena.

2. Osasunari ez ezik, benettondarren irudiari ere kalte egin zion Genoako gertakariak. Eta poltsikoei. Familiaren esku dagoen Edizione taldeko partaidetzak 2.000 milioi euroko balio galera izan du istripua gertatu zenetik.

3. Ez dira pobre izango, hala ere. Ez, jakina. Oraindik ere hainbat partaidetza dituzte Italiako eta Europako enpresarik handienetan. Hori bai, Benetton arropa markaren beraren emaitzak ez dira onak izan azken urteetan, eta Lucianok atzera konpainiaren buruzagitzara itzultzea erabaki zuen aurten.

4. 83 urterekin? Laster, Lucianoren seme Alessandro Benettonek (54 urte) taldearen buruzagitza hartzea espero da. Egia da Benetton beste estilo bateko modan oinarritzen dela, baina ikusita Italiako luxuzko modaren erraldoiekin zer gertatzen ari den, ezin da baztertu arropa marka Benetton familiatik at ikustea.

5. Zer gertatzen ari da, bada? Italiako moda marka handien sortzaileak izan direnak edo haien buruzagitzan jardun diren azken belaunaldiak zahartu egin direla, edo hil. Joan den astean hil zen Wanda Ferragamo, 96 urterekin. Signorina Wanda alargun gelditu zen, 38 urterekin, eta sei seme-alabekin, eta Salvatore Ferragamo senarraren oinetako negozio xumearen buru jarri behar izan zuen. Ferragamo taldearen balioa 3.500 milioi eurokoa da gaur egun.

6. Familiak eutsiko dio horri. Agian bai, baina Italiako hedabideen arabera, «matriarka» bera zen taldeak bere horretan jarraitzeko arrazoi nagusia. Orain, posibleago ikusten da senideen arteko borroka posibleak ekidingo lituzkeen salmenta. Ez da irtenbide kaskarra, ikusita, esaterako, Gucci sendia nola ibili den.

7. Nola? 80ko urtetan, sonatuak izan ziren Gucci iloba-osaben arteko botere norgehiagokak, eta hilketa bat ere egon zen familian. Gaur egun, Gucci marka Kering taldearena da (garai bateko PPR Pinault-Printemps-Redoute). Hilketez ari garela, Donatella Versacek (63 urte) irailean AEBetako Kors taldeari saldu dio Versace marka, 2.100 milioi dolarrean. Bulgari bitxi marka, berriz, 2011. urte saldu zuen haren jabea zen familiak.

8. Denak dabiltza berdin? Ez. Ermenegildo Zegnaren buruzagi Gildo Zegna dago (laugarren belaunaldia); hori bai, 63 urte ditu. Zaharragoak dira, besteak beste, Giorgio Armani (84), Padraren jabe Miuccia Prada (69) eta Patrizio Bertelli (72) eta Tod'seko jabe Diego Della Valle (64).]]>
<![CDATA[Emakumeen langabezia tasa gizonena baino txikiagoa da lehen aldiz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1846/013/001/2018-10-27/emakumeen_langabezia_tasa_gizonena_baino_txikiagoa_da_lehen_aldiz.htm Sat, 27 Oct 2018 00:00:00 +0200 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1846/013/001/2018-10-27/emakumeen_langabezia_tasa_gizonena_baino_txikiagoa_da_lehen_aldiz.htm
22.000 langabe gutxiagorekin, langabezia tasa %10etik beherakoa da: %9,42. Hala ere, jaitsiera horretan 25 urtez azpiko gazteen langabeziaren jaitsiera handia azpimarratu dute Sara de la Ricaren txostenean. «Oraindik ere tasa handia da, %26 ingurukoa. Baina joera aldaketa iragartzeko bidea ematen digute langabezia tasaren jaitsiera sendoak eta azken urtean gazteen enpleguan antzemandako igoerak; eta joera aldaketa oso positiboa eta beharrezkoa izango da Euskadiko enplegua gaztetzeko».

Epe luzeko langabeetan ere joera positiboa antzematen da txostenean. Azken hamabi hilabeteetan zenbatutako 22.000 langabe gutxiago horietatik 17.000k denbora luzea zeramaten langabezian. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iraupen luzeko langabeziaren tasak eskasagoak dira oraindik ere inguruko lan merkatuetakoak baino, baina txostenaren egileek «joera aldaketa» ikusi dute azken datu horrekin.

Behin-behinekotasuna, gora

Edonola ere, sortutako enpleguaren kalitateari begira, azken hilabeteetan sortutako enplegu ia guztia aldi baterakoa izan da. Azken hilabeteetan sortutako enpleguen %91 aldi baterakoak izan ziren, eta erkidegoko behin-behinekotasun tasak gora egin du %24tik %25,7ra. 18.800 kontratuetatik soilik 1.652 izan dira finkoak. «Erritmo honetan, behin-behinekotasun tasa denbora gutxian itzuliko da krisi aurreko tasetara. Euskadik 2008ko hirugarren hiruhilekoan izan zuen behin-behinekotasun tasa handiena, %27,7koa».

Aldi baterako kontratu berri horien artean gehien-gehienak, hori bai, lanaldi osokoak izan dira. Lanaldi partzialen jaitsieraren arrazoia jarduera ekonomikoaren suspertzea dela azaldu du Iseaken txostenak. «Lan ordu gehiagoko kontratazioaren beharra areagotzen duen dinamismoaren isla da».

Sektoreen bilakaerari begira, azken urtean sortutako enplegu guztiak zerbitzuen alorrean eratu dira 24.000 lanpostu gehiagorekin. Industrian, berriz, joera kaskarra darama enpleguak, 8.000 lanpostu galduta. Txostenaren arabera, eraikuntzako enplegu kopuruetan ez da izan aldaketa esanguratsurik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nekazaritzaren sektoreak, orotara soilik 10.000 enplegu hartzen dituela ere azpimarratu du.]]>
<![CDATA[Hipoteken zergarekin zer egin bi aste barru erabakiko du Gorenak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/018/001/2018-10-23/hipoteken_zergarekin_zer_egin_bi_aste_barru_erabakiko_du_gorenak.htm Tue, 23 Oct 2018 00:00:00 +0200 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1872/018/001/2018-10-23/hipoteken_zergarekin_zer_egin_bi_aste_barru_erabakiko_du_gorenak.htm
Ostegunean iritsi zen lurrikararen lehen astinaldia: Espainiako Auzitegi Gorenaren 3. aretoaren epai batek ebatzi zuen bankuek ordaindu behar dutela hipoteken eskriturengatik pagatu beharreko ekintza juridiko dokumentatuen zerga, eta ez bezeroek, orain arte bezala. Epaia ordura arteko Gorenaren jurisprudentziaren kontrakoa zen.

Eta erabakiak dirutza bat jarri zuen dantzan. Gestha Espainiako ogasun teknikarien elkartearen arabera, milioi eta erdi herritarrek azken lau urteetan 3.631 milioi euro ordaindu dituzte zerga horretan. Ba al du erabakiak atzerako eraginik? Izatekotan, nork itzuli behar die diru hori bezeroei? Ogasunek, bankuek? Epaiak eragindako zalantzen artean, kontsumitzaileen elkarteek eta beste hainbat erakundek euren poza agertzen zuten bitartean, burtsan amildu egin zen bankuen kotizazioa.

Hurrengo egunean, ostiralarekin, lurrikararen bigarren astinaldi handia iritsi zen arte. Luis Maria Diez-Picazo administrazioarekiko auzien salako presidenteak ohar bidez jakinarazi zuen bezperako epaiaren ondorioak etenda gelditzen zirela, haren «eragin ekonomikoengatik eta sozialengatik» eta zekarren aldaketa erradikalarengatik.

Orain arte sekula ikusi gabeko Diez-Picazoren jokaerak eta hark agirian esandakoek piztutako iskanbilak asteburuan jarraitu zuen, baita astelehenean ere. Horiek horrela, Auzitegi Goreneko presidente Carlos Lesmesek presazko bilera batera deitu zuen atzo.

Bitartean, zenbait bankuk webguneetatik kendu zituzten euren hipoteka eskaintzak, eta hipoteka sinadurak eten. Gauzak argitu zain zeuden. Kontsumitzaile elkarteek, berriz, Gorenak bankuen interesei men egingo dien beldurrez, epaia berehala ezartzeko eskatu zuten.

Zain

Alde guztiek beste bi astez zain egon behar dute, gutxienez. Atzoko presazko bilera horretan Gorenak erabaki zuen azaroaren 5ean egingo duela hirugarren aretoak osoko bilkura, bere presidentearekin eta 32 magistratuekin. Organo horrek erabaki beharko luke zein izango den auzitegiaren doktrina hipoteketako ekintza juridiko dokumentatuen zergan.

Hori bai, Gorenak dio doktrina hori ezartzeko gaiaren inguruko zenbait epai hartuko dituela aintzat. Joan den osteguneko epaiari buruz, berriz, auziaren beraren aldeentzat erabat irmoa dela azaldu du, eta 3. aretoko osoko bilkurak ez diola eragingo. Gorenak jakinarazi du, gainera, egun horretan beste auzi haren alde berdinen artekoak ziren eta «antzeko objektua» zuten bi epai bozkatu eta ebatzi zirela, orain arte jakinarazi ez direnak.

Auzitegiko azaroaren 5eko bilkuraren erabakia zein izan, haren ondorioak oso desberdinak izan daitezke. Gerta liteke ekintza juridiko dokumentatuen zergaren ordainketa hipoteka eskatzailearen gain uztea, orain arte bezala.

Gerta daiteke osteguneko epaiaren ildoa hartzea doktrinatzat, baina atzerako eraginik aitortu gabe. Horrela, hemendik aurrerako hipoteka sinadurei soilik eragingo lioke zerga bankuek ordaintzeko erabakiak.

Atzerako eraginik badagoela erabakitzen bada, hor Gorenak argitu beharko du nork itzuli behar duen dirua. Itzulketa soilik ogasunek egin behar dutela erabakitzen badu, azken lau urteetan egin diren ordainketak soilik berreskuratu ahalko ditu zergapekoak, zaharragoak iraungi egingo direlako. Aldiz, itzulpena bankuei eskatzeko aukera zabaltzen badu, hor ez dago atzera begirako denbora eperik.

Doktrina hori ezarriko balitz, haren eragina mugatua izango litzateke. Hego Euskal Herrian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek ez dute zergarik jasotzen erositako etxea bizitoki nagusia bada. Bai, ordea, Nafarroako Ogasunak. Foru erkidegoak urtero hamar milioi euro biltzen ditu zerga horrekin.

Berehala nahi

Ziurgabetasun giroan, kontsumitzaileek oraintsu lau urte hipoteken zerga hori ordaindu zuten herritarrei aholkatu die itzulketa eskaria egiteko ogasunetan, iraungitze epea igaro aurretik.

Dena den, kontsumitzaile elkarteen eskari nagusia osteguneko epaia berehala aplikatzea da. Eskaera bera egin du Euskadiko Kaleratzeak Stop-ek ere, eta epaia aldatzeko saiakerak salatu ditu. ]]>
<![CDATA[Gorenak azaroaren 5ean hartuko du hipoteken zergari buruzko erabakia]]> https://www.berria.eus/albisteak/158363/gorenak_azaroaren_5ean_hartuko_du_hipoteken_zergari_buruzko_erabakia.htm Mon, 22 Oct 2018 09:29:15 +0200 Irune Lasa https://www.berria.eus/albisteak/158363/gorenak_azaroaren_5ean_hartuko_du_hipoteken_zergari_buruzko_erabakia.htm <![CDATA[Trumpen gainetik dagoen magnatea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1917/020/001/2018-10-14/trumpen_gainetik_dagoen_magnatea.htm Sun, 14 Oct 2018 00:00:00 +0200 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1917/020/001/2018-10-14/trumpen_gainetik_dagoen_magnatea.htm Propublica aldizkariak kontatu du: Donald Trumpek, jada AEBetako presidente zela, Japoniako presidente Shinzo Aberi eskaera zuzena egin zion: Sheldon Adelsoni baimena emateko Japonian kasinoz betetako turismo gune bat egiteko.

1. Adelson... Abizen hori... Madrilen Eurovegas eraiki nahi zuen Las Vegas Sands konpainiaren jabeak dira Sheldon eta Miriam Adelson senar-emazteak.

2. Ados. Eta haien alde egin du Trumpek? Ukatu egin du Japoniako Gobernuak, baina zenbait iturrik hori esan zuten bere garaian: Abe Mar-a-Lagon (Florida, AEB) bisitan zela Trumpek Adelsonen aldeko eskari zuzena egin ziola. Kasinoak orain gutxira arte debekatuta egon dira Japonian. Baina Abe-Trump bileratik hilabetera hiru baimen onartu ziren, eta hamahiru hautagai daude; tartean, Adelson.

3. Trumpek adiskidea du Adelson? 2015ean Adelsonek Marco Rubio babestu zuenean, Trumpek hala esan zuen magnateari buruz: «Uste izango du [Rubio] bere txotxongilo perfektu gisa tankeratu dezakeela». Alderdi errepublikanoaren hautagai bihurtu zenean, adelsondarrek hogei milioi dolarreko (17,2 milioi euro) dohaintza egin zioten Trumpen kanpainari, eta beste bost milioi dolar eman zituzten inbestidurarako. Orain, agintaldi erdiko bozetarako, 55 milioi dolarren (47,5 milioi euro) dohaintzak egin dizkiete errepublikanoen aldeko taldeei.

4. Hainbeste diru ez da doan izango. Adelson judua da, eta bere emaztea, israeldarra. AEBek enbaxada Jerusalemdik Tel Avivera aldatu zutenean, biak inaugurazioan zeuden, lehen lerroan eserita. H. R. McMaster Etxe Zuriko Segurtasun Nazionalerako aholkulariaz «israeldarren kontrakoa» zela esan zuen Adelsonek. Orain kargu hori bere adiskide John Boltonek dauka.]]>
<![CDATA[«Aukeratu duzu…»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/016/001/2018-10-12/aukeratu_duzuhellip.htm Fri, 12 Oct 2018 00:00:00 +0200 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1876/016/001/2018-10-12/aukeratu_duzuhellip.htm berunik gabea 95 edota diesel etiketen ondoan.

Etiketa berriak, hori bai, osagarriak dira. Ez dituzte ordezkatzen ikur eta marka zaharrak. Hots, ondoan etiketa horiek jartzera derrigortuta daude, baina erregai banatzaile guztiek euren erregaiei nahi duten izena ematen jarraituko dute.

Hori bai, merkaturatzen diren auto berrietan jada izendapen berri horiek soilik agertuko dira -bat edo bi- erregai deposituen tapatik hurbil egoten den eranskailuan, autoak zer erregai mota erabil ditzakeen adierazten duen horretan. Hor bai, berunik gabea, gasolioa eta halako izendapenak desagertu egingo dira.

ZERGATIK ETIKETA BERRIAK?





Pixkanaka batasun osoan etiketa berak orokortuz, arauaren lehen helburua da batasun osoan kontsumitzaileentzat errazagoa izatea erregaia erostea; okerreko erregaiarekin nahasteko aukera gutxitzea kontsumitzaileei. Beste helburu bat Europan erabiltzen diren erregai moten izendapenak soilik ez, erregai mota horiek beraiek ere bateratzen joatea da.

Eta epe luzera, berriz, erregai fosilak gutxiago erabiltzea da xedea, erregai garbiagoen mesedetan. Etiketa berri horiekin, kontsumitzaileek erregai garbiago horiek errazago erostea nahi da, eta, aldi berean, erregaiek dituzten bioosagaien kopuruaz konturatzea.

NON EGONGO DIRA?





Auto berriek deposituaren taparen ondoan erantsita eramango dituzte dagozkien erregaien etiketak. Eta auto berri horien erabilbide eskuliburuetan ere izango dira; baita haien eskuliburu elektronikoetan ere, autoak halakorik badu.

Automobil saltokietan ere egongo dira ikurrak. Gasolindegietan, gutxienez bi tokitan agertuko dira, erregai hornigailuetan eta haien isurgailuetan, markaren izenaren ondoan.

IBILGAILU GUZTIEI ERAGINGODIE NEURRIAK?





Ez. Gaurtik aurrera ekoitzitako ibilgailu berriek soilik eraman behar dituzte etiketa horiek depositu ondoan eta eskuliburuetan. Ibilgailu zaharragoei etiketa ez aldatzeko gomendatzen dute automobil ekoizleek, eta zalantzaren bat izatekotan tokiko banatzailearekin harremanetan jartzeko.

ZER IBILGAILUKERAMAN BEHAR DITUZTE

HALAKO ETIKETAK?





Berri guztiek: ziklomotorrak, motozikletak, trizikloak eta kuatrizikloak; autoak eta furgonetak; merkataritza ibilgailu arinak; merkataritza ibilgailu astunak; autobusak eta autokarrak.

ZER HERRIALDETAN EGONGODIRA ETIKETA BERRI HORIEK?





Europako Batasuneko 28 herrialdeei eragiten die araudiak, baina beste zenbait herrialdetan ere ezarriko dira: adibidez, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan -Islandia, Liechtenstein eta Norvegia-, baita Mazedonian, Serbian, Suitzan eta Turkian ere. Zer gertatuko da Erresuma Batuarekin brexit-a gauzatzen denean? Haiek erabaki beharko dute.

ZER ADIERAZTEN DUTEETIKETA BERRI HORIEK?





Erregai mota bakoitzak diseinu bat dauka. Hala, gasolinen multzokoek zirkulu bat dute, gasolioen multzokoek karratu bat, eta erregai gaseosoek erronbo bat. Irudi geometriko horien barneko hizki eta zifrek esanahi zehatza dute, eta erregaiaren osagai jakin batzuen kopurua azaltzen dute. Ezantzetan, adibidez, E5, E10 eta E85 etiketetako E hizkiak etanola adierazten du, eta zifrak, haren ehunekoa erregai horretan.

Gasolioetan, B hizkia biodieselari dagokio, eta ondoko zifrak, diesel horrek duen biodiesel ehunekoa. XTL hizkiek, berriz, diesel sintetikoa edo parafinikoa adierazten dute.

Erronboetan erregai gaseosoak doaz. H2 ikurra hidrogenoari dagokio, eta, gainerako hiru etiketetarako, gai bakoitzaren ingelesezko akronimoak hautatu dituzte: CNG etiketak gas natural konprimatua adierazten du; LPGk, petrolio gas likidotua -autogas ere esaten zaiona-, eta LNGk, gas natural likidotua.

NOLA JAKIN ZER ETIKETADAGOKION NIRE AUTOARI?





Gomendioa argia da: auto berria ez duen kontsumitzaileak orain arte bezala jarraitzea du onena; erreferentziatzat orain arteko izendapenak hartzea. Ildo horretan, auto fabrikatzaileek ez dute gomendatzen auto zaharretan etiketa berriak jartzea.

Hala ere, zalantzaren bat izatekotan, auto eta erregai ekoizleek zentzuzko beste aholku bat ere ematen dute: galdetu gasolindegiko langileari. Hark ezagutzen ditu ondo etxeko erregaien eta etiketa desberdinen arteko baliokidetasunak.

Izan ere, gasolindegiaren markaren arabera, ekoizle bakoitzak erabakitzen ditu bere erregaien bioosagaiak. Dena den, jakin-mina duenarentzat, hemen baliokidetasun batzuk:

Repsolen eta Petronorren gasolindegietan saltzen diren Efitec 95 eta Efitec 98 gasolinek, biek, E10 etiketa izango dute ondoan. Eta Diesel E+ eta Diesel E+10 gasolioei, biei, B7 etiketa dagokie.

Cepsaren gasolindegietan, Star 95 eta Optima 95 gasolinek E5 etiketa dute, eta Optima 98 gasolinak, E10 etiketa. Markaren bi diesel erregaiei -Star eta Optima- B7 etiketa dagokie.

Eroskiren gasolindegietan, berriz, 95 eta 98 gasolinek, biek, E5 etiketa daramate. Gasolioek, arruntak eta gehigarridunak, B7 adierazlea.

Ipar Euskal Herrian ere, oro har, berunik gabeko 95 eta 98 gasolinek E5 etiketa izango dute ondoan, berunik gabeko 95-E10 gasolinak izan ezik, azken horri E10 etiketa baitagokio. Superetanolari, berriz, E85 ikurra.

Horrela, Total petrolio konpainiaren gasolindegietan, Excellium 95 eta Excellium 98 ezantzek E5 etiketa izango dute ondoan. Berunik gabeko 95-E10 gasolinak E10 ikurra izango du, eta diesel arruntak eta Excellium dieselak B7 etiketa.

AUTO ELEKTRIKOEI ERAGITENDIE HONEK?





Hibrido elektrikoak diren autoei bai, jakina, haiek ere erregai egokiarekin hornitzen jarraitu behar dutelako.

Edonola ere, guztiz elektrikoak izango diren autoentzat antzeko etiketa sorta bat diseinatzen ari dira, auto elektrikoen bateriak eta karga azpiegitura guztiak kontuan hartuko dituena.

ZER GERTATUKO DA ERREGAIHORNIGAILUETAKOGRABAZIOEKIN?





Informazio berri hori erabat osagarria da gasolindegietan; aurreko informazioari ez dio tokirik kentzen, eta banatzaileek ez dute zertan aldatu orain arte ematen duten informazioa. Beraz, gasolindegietako hornigailuan entzungo diren grabazioetan banatzaileak erregaiari emandako markak entzungo dira oraindik ere, eta, zenbait gasolindegitan, gazteleratik hala nola itzulitako agur formulak ere bai: «Bidai on!».]]>
<![CDATA[Bertan goxo ez gelditzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1962/003/001/2018-10-10/bertan_goxo_ez_gelditzea.htm Wed, 10 Oct 2018 00:00:00 +0200 Irune Lasa https://www.berria.eus/paperekoa/1962/003/001/2018-10-10/bertan_goxo_ez_gelditzea.htm
Azken urtean hiru herrialdeek izandako bilakaera positiboaren alderdirik onena da ekonomiaren susperraldia «nahiko inklusiboa» izaten ari dela. Txostenaren ustez, jende bat «atzean geratzearen arriskua» saihesten ari da erkidegoa. Joera horren adierazle batzuk eman zituzten atzo Maria Jose Aranguren Orkestrako zuzendariak eta Susana Franco Lehiakortasun Txostenaren egileak atzo, Bilbon.

Hala, pobrezia arriskuaren sailkapen horretan Europako 218 eskualdeetan 11. dago erkidegoa. Orkestraren arabera, lorpen horretan zerikusi zuzena du DSBE diru sarrerak bermatzeko errentak, baliabideak behartsuenengana iristea ahalbidetzen duelako.

Baina zenbateraino da bilakaera hori ingurune ekonomikoaren portaeraren ondorio soila? Institutuaren arabera, garrantzitsua da ez ahaztea testuingurua hori izan dela, eta horrek neurri batean beste errealitate batzuk ezkuta ditzakeela. Adibidez, langabeziarena da zenbaki handien atzean ezkutatzen den errealitate horietako bat. Orkestraren diagnosiak ondorio kontrajarriak eman ditu datu horri buruz: «Estatistikek erakusten digute langabeziak behera egin duela, baina, hala eta guztiz ere, EAE ez dago toki onean, Europako beste eskualdeekin alderatuta, enpleguaren eta langabeziaren adierazleetan». Hots, tasek hobera egin arren, euren ezaugarriengatik erkidegoaren oso antzeko Europako eskualdeetan enpleguaren eta langabeziaren datuak nabarmen hobeagoak dira. «Argi eta garbi, oraindik ere gizarteko hainbat sektore aktibo bihurtzeko eta enplegua sortzeko tartea badugu, bereziki emakumeen eta gazteen enplegua».

Enpleguaren kalitateari ere begiratu dio Orkestrak. «Joerek erakusten digute etorkizunean automatizazioa handitu egingo dela eta lan prekaritatea ere bai. Hain zuzen ere, prekaritatea sistemikoa bihurtuko da, ekoizpen eta lan harremanetarako modu berrien eraginez». Horregatik, kalitatezko enplegua sortzeko eta gaitasun egokiak bermatzeko, derrigorrezkotzat dauka sakon aztertzea zer ezaugarri dituzten enpleguaren jokaleku berriek.

Ekonomiaren ziklo positiboak, aldeko haizeak bultzatutako emaitza onak zenbateraino gal daitezke motelduz doan egoera batean? Ekonomiaren bilakaeran jokaleku ziurgabeagoa iragarri du Orkestrak. Interes tasa txikien, diruaren truke abegikorren eta erregai merkeagoen bultzada ahitzen denean iritsiko den motelaldiak, Orkestraren ustez, «eragin handia izan dezake EAEn», Europako batezbestekoarekin alderatuta, zorpetze handiagoa duelako, baita kanpoko zorpetzearekiko mendekotasun handiagoa eta irekitze tasa handiak ere.

Eta beste ziurgabetasunak ere ez dira ahaztu behar: zer gertatuko da demografiarekin, ingurumenarekin, baliabideekin? Gizarte kohesioa eta faktore geopolitikoak, merkatuen eta merkataritzaren aldaketa nabarmenak... Horregatik guztiagatik, Orkestrak «konplazentzia» saihestu beharra azpimarratu du, eta lehiakortasuna sendotzeko deia egin.

Berrikuntza

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak jarduera berritzailearen efizientzia hobetu dutela diote datuek. Finantza egoera hobeagoarekin enpresek berrikuntzarako jarrera aktiboagoa izan dezaketela dio Orkestrak, hots, inbertsio gehiago egin daitezkeela. Baina, institutuaren ustez, «garrantzitsua» da enpresa ertain eta txiki gehiagok hartzea jarrera hori, berrikuntza teknologikoak eta ez-teknologikoak eginez.

Dena dela, efizientzia datu hobeago horren atzean «esplorazioaren bidea baztertzen duen» I+G gastuaren murrizketa «arriskutsu» bat egon daitekeela ohartarazi du Orkestrak. «Berrikuntzan egiten diren inbertsioen esplorazioaren eta esplotazioaren arteko orekak bermatuko du etorkizunean produktibitateak handitzen jarraitzea».

Hain zuzen, produktibitateari begira, unitateko lan kostuen egoera ona denez, «hainbeste urte iraun duen soldaten moderazioa arintzeko aukera» ikusten du Orkestrak. Soldatak handitzeak «langileen ongizatea areagotuko» luke, eta «lehiakortasuna ez litzateke kaltetuko produktibitatearen hazkundeari eusten bazaio».

Esportazioen joera «bereziki positiboa» ere azpimarratzekoa dela ere badio txostenak. Izan ere, «Espainiako barne eskaria handitu den garaian» gertatu da, eta horrek nazioartera begirako enpresen arreta murrizteko arriskua bazuen. Enpresa esportatzaileen kopurua handitu egin da, baina askok bolumen txikiko esportazioak egiten dituzte.

Gerra komertziala hazkunde sasoia trabatzen hasi da]]>