<![CDATA[Irune Lasa - Iker Aranburu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 15 Aug 2022 20:38:44 +0200 hourly 1 <![CDATA[Irune Lasa - Iker Aranburu | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Inflazio tasa %5,2an, azaroan ere]]> https://www.berria.eus/albisteak/207301/inflazio_tasa_52an_azaroan_ere.htm Wed, 15 Dec 2021 12:50:19 +0100 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/207301/inflazio_tasa_52an_azaroan_ere.htm Eta hor sor daiteke arazo bat datorren urteko negoziazio kolektiboan, enpresa eta sektore askotan soldaten igoera handi baterako erresistentzia handiak egon daitezkeelako. Adegik aholkatu die bere bazkideei 2021eko inflazio handiaren eragina bi urtean banatzeko, edota, bestela, urteko batez besteko inflazioa aplikatzeko -hau da, urte arteko %5etik gorakoaren ordez, %2,5 ingurukoa ezartzeko-. Asmo horien aurka mintzatu dira sindikatuak. «Hitzartuta dagoena errespetatuko den ala ez, hori da kontua. Euskal Herrian KPIa da erreferentzia historikoa. Ez dugu onartuko sinatuta dagoena errespetatzea ez den beste ezer. Soldatak ez dira arazoa, soluzioa baizik», azaldu zion Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak BERRIAri. LAB sindikatuak ere oso garbi nabarmendu du KPIa dela erreferentzia, eta lan itun berriak egiteko negoziazioetan ere hura izango dutela eskaera. Pentsioak %2,5 dira igotzekoak, hori baita urteko batez besteko inflazioa Espainian, eta aurrerantzean aldagai hori erabiliko dutelako urtero pentsioak eguneratzeko. Soldata publikoak, berriz, %2 handituko dituzte. ]]> <![CDATA[EB gehiago haziko da, eta aurten itzuliko da pandemia aurreko mailara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/013/001/2021-07-08/eb_gehiago_haziko_da_eta_aurten_itzuliko_da_pandemia_aurreko_mailara.htm Thu, 08 Jul 2021 00:00:00 +0200 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1893/013/001/2021-07-08/eb_gehiago_haziko_da_eta_aurten_itzuliko_da_pandemia_aurreko_mailara.htm
Susperraldi bizkorraren ondorioz, Bruselak uste du euroguneko ekonomiak aurretik uste baino hiruhileko bat lehenago berreskuratuko duela pandemia aurreko BPG erreala; hots, aurtengo azken hiruhilekoan. Edonola ere, herrialde batetik bestera bada aldea, eta haietako askok 2022ra arte itxaron beharko dute krisi aurreko neurrira heltzeko.

Europako ekonomiak uste baino portaera hobea izan zuen urteko lehen hiruhilekoan, eta bigarrenean, osasun egoera hobetu ahala, espero baino bizkorrago arindu dira murrizketak, batez ere zerbitzuen sektorearen mesedetan. Orain, txertatzeak martxa onean doazela, herritarren eta enpresen sentimenduei buruzko inkestei begira, Europako Batzordeak kontsumo pribatuaren eta inbertsioen gorakada sendoa espero du. Uste du horrek konpentsatuko dituela, neurri batean, lehengaien behin-behineko eskasiak eta manufakturako kostuen igoerak eragindako kaltea.

Hala ere, ziurtasun gabeziak eta arriskuak hor daude, eta bi mehatxu dira handienak Batzordearentzat: batetik, COVID-19aren aldaera berriak daude, eta txertaketa bizkortzea oso garrantzitsua izango da horri aurre egiteko. Bestetik, inflazioa ere kezka iturri da. Aurreikusi baino handiagoa izan daitekeela uste du Batzordeak, eskaintza murrizketek hor jarraitzen badute eta prezioen presioa kontsumitzaileengana iristen bada.

Turismoaren pisua

Herrialdeka, turismoaren eragina antzematen da datuetan. Sektore horrekiko menpekotasun handiena duten estatu kideak izan ziren 2020an kolpe handiena jaso zutenak, Espainia ( -%10,6), Italia (-%8,9), Grezia (-%8,2), Kroazia (-%8) eta Frantzia (-7,9) buru zituztela. Eta nazioarteko turismoa erdizka baizik itzuli ez den arren, haiek izango dute, oro har, erreboterik handiena: %6,2 Espainiak, %6 Frantziak, %5,4 Kroaziak eta %5 Italiak.]]>
<![CDATA[Zordunik handienek 990 milioi zor dizkiete Hegoaldeko ogasunei]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/014/001/2021-07-01/zordunik_handienek_990_milioi_zor_dizkiete_hegoaldeko_ogasunei.htm Thu, 01 Jul 2021 00:00:00 +0200 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1872/014/001/2021-07-01/zordunik_handienek_990_milioi_zor_dizkiete_hegoaldeko_ogasunei.htm
Araban, 38 zergadunek 132 milioi euro zor dituzte. Haietatik laurden bat baino gehiago talde bakar bati dagokio, Ros Casares Valentziako altzairugileari. Harenak dira zordun nagusia —Goya Sesenta y Nueve (18,1 milioi euro)—, eta beste hiru enpresa. Araban hiru lantegi eta berrehun langile ere izan zituen Ros Casaresek, baina 2014an egin zuen porrot. Haren zorra, gainera, handitzen ari da urtetik urtera, zorrak kitatzeko atzerapenen ondoren: 2015ean, zordun handien zerrenda lehen aldiz argitaratu zuenean, 31,5 milioi zor zizkion Arabako Ogasunari, eta aurten jada 35,9 milioi zor ditu. Diru hori inoiz berreskuratzeko aukera txikia da, aspaldi likidatu zirelako taldearen ondasunik preziatuenak, fabrikak.

Haren atzetik, zordun handien zerrendan ohikoak diren bi enpresa daude: Eguren Vitoria aparailu elektronikoen banatzailea (11,6 milioi) eta Urco-Urbasa eraikuntza enpresa (11,3 milioi). Jada desagertu dira enpresa horiek, eta gauza bera gertatu zaio Itcarcris eraikuntza arloko enpresari; iaz sartu zen zerrendan, eta hor jarraitzen du, zor handiagoarekin, gainera (8,1 milioi). Haien atzetik dago lehen pertsona fisikoa: Macario Gonzalez Sanchez ardo sektoreko enpresaburua. 4,8 milioitik 5,3 milioira igo zaio zorra.

Bizkaian 159 zordun handi hartzen ditu 2020ko zerrendak, eta zergadun horiek 454,35 milioi euroko zorra biltzen dute. Iaz baino zergadun gutxiago dira, baina zorra handitu egin da.

Jabyer Fernandez eraikuntzako enpresaburuaren Iurbenor da, beste behin ere, zerrenda horren buru, 52,3 milioi euroko zorrarekin. Sektore horretako Moldis Echarrok betetzen du zordun handien podiumaren bigarren lekua (20,4 milioi), eta beste hiru eraikuntza enpresa daude hamar milioitik gora zor dituztenen artean: Abaroa, Baensa eta Erosten. Baina, ohiko izenen artean, bada berritasun bat: pandemiak eragindako erregaien kontsumo jaitsiera handiaren ondorioz, hidrokarburoen sektoreko enpresa batzuk batu dira zerrendara. Haien artean, GM Fuel taldea, 21,6 milioi euroko zergarekin, eta Jadash Petroleum, 8,6 milioirekin.

Eraikuntzaren porrotek zamatzen dute Gipuzkoako Ogasuna ere. Han dago zordun handienetan handiena, Lagilur, 80,2 milioi euroko zorrarekin. 2015. urtean likidatutako enpresa bat da, eta aurretik Yeregui Desarrollo SM izena zuen. Gipuzkoa Donostia Kutxak Yeregui taldearekin Espainia hegoaldean bultzatutako proiektu turistiko bati lotutako zorra da. 5.000 etxebizitza turistiko eta golf zelaiak egiteko asmoa zuten, eta lurra ere erosi zuten, baina lur horretan eraikitzeko baimenik ez zuten lortu, eta operazioak huts egin zuen.

Jarraian datoz higiezinen sektoreko Osinalde Etxaniz anaiak: Jose Ramonek ia 31,6 milioi euro zor ditu, eta Juan Miguelek, ia 31,5 milioi euro. Haien zorra txikitzen ari da; duela bi urte, ia 50 milioi eskatzen zizkien bakoitzari Gipuzkoako Ogasunak.

Industria ere bai

Industria ezagun batzuk zerrendaren goialdean daude, baina bilakaera desberdinekin. 2015eko lehen zerrendan, 11,6 milioi euro zor zituen Ramon Vizcainok (Tecfrindus barne), eta ez du euro bakar bat ere txikitu. Fagor Etxetresnek, berriz, 15,9 milioitik 8,1 milioira jaitsi dute. Haren adar Edesak, berriz, 5,4 milioi zor dizkio Bizkaiko Ogasunari.

Nafarroak asteartean eman zituen bere datuak: 319,9 milioi zor dituzte zerrendako 673 enpresek eta norbanakoek. Zerrenda horretan 120.000 eurotik gorako zorra dutenak agertzen dira; milioi bat eurotik gorakoak soilik zenbatuz gero, 68 izango lirateke.

Zor horren %39 higiezinen sektoretik dator, eta horkoa da zordun handiena: Construcciones Juan Bautista Flores enpresa (6,3 milioi). Zordun berrien artean, Miasa historikoa (1,2): konkurtsoan dago Iruñeko autogintzako enpresa hori.]]>
<![CDATA[Hego Euskal Herrian, 310 zergadun handik 990 milioi euroko zorra dute ogasunekin]]> https://www.berria.eus/albisteak/199861/hego_euskal_herrian_310_zergadun_handik_990_milioi_euroko_zorra_dute_ogasunekin.htm Wed, 30 Jun 2021 16:42:14 +0200 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/199861/hego_euskal_herrian_310_zergadun_handik_990_milioi_euroko_zorra_dute_ogasunekin.htm 2008tik aurrera etxegintzaren burbuila lehertu izanaren ondorioak ordaintzen ari dira oraindik ogasun publikoak. Araban, 38 zergadunek 132 milioi euro zor dituzte. Haietatik laurden bat baino gehiago talde bakar bati dagokio, Ros Casares Valentziako altzairugileari. Harenak dira zordun nagusia -Goya Sesenta y Nueve (18,1 milioi euro)- eta beste hiru enpresa. Araban hiru lantegi eta 200 langile izatera iritsi zen Ros Casares, baina 2014an porrot egin zuen. Haren zorra, gainera, handitzen ari da urtetik urtera, zorrak kitatzeko atzerapenen ondorioz: 2015ean, zordun handien zerrenda lehen aldiz argitaratu zuenean, 31,5 milioi zor zizkion Arabako Ogasunari, eta aurten jada 35,9 milioi zor ditu. Diru hori berreskuratzeko aukerak txikiak dira, aspaldi likidatu zirelako taldearen ondasun preziatuenak, fabrikak. Haren atzetik zordun handien zerrendan ohikoak diren bi enpresa daude: Eguren Vitoria aparailu elektronikoen banatzailea (11,6 milioi) eta Urco-Urbasa eraikuntza enpresa (11,3 milioi). Dagoeneko desagertu dira enpresa horiek, eta gauza bera gertatu zaio Itcarcris eraikuntza arloko enpresari ere; iaz sartu zen zerrendan, eta hor dago oraindik ere, zor handiagoarekin gainera (8,1 milioi). Haien atzetik dago lehen pertsona fisikoa: Macario Gonzalez Sanchez ardo sektoreko enpresaburua; 4,8 milioitik 5,3 milioira igo du zorra.
Bizkaian 159 zordun handi hartzen ditu 2020ko zerrendak, eta zergadun horiek 454,35 milioi euroko zorra biltzen dute. Iaz baino zergadun gutxiago dira, baina zorra handitu egin da. Jabyer Fernandezen zorrak Jabyer Fernandez eraikuntzako enpresaburuaren Iurbenor da, beste behin ere, zerrenda horren buru, 52,3 milioi euroren zorrarekin. Sektore horretako Moldis Echarrok betetzen du zordun handien podiumaren bigarren lekua (20,4 milioi), eta beste hiru eraikuntza enpresa daude hamar milioitik gora zor dituztenen artean: Abaroa, Baensa eta Erosten. Baina, ohiko izenen artean, bada berritasun bat: pandemiak eragindako erregaien kontsumo jaitsiera handiaren ondorioz, hidrokarburoen sektoreko enpresa batzuk batu dira zerrendara: besteak beste, GM Fuel taldea, 21,6 milioi euroren zergarekin, eta Jadash Petroleum, 8,6 milioirekin. Eraikuntzaren porrotek zamatzen dute Gipuzkoako Ogasuna ere. Han dago zordun handienetan handiena, Lagilur, 80,2 milioi euroren zorrarekin. 2015. urtean likidatutako enpresa bat da, eta aurretik Yeregui Desarrollo SL izena zuen. Gipuzkoa Donostia Kutxak Yeregui taldearekin Espainia hegoaldean bultzatutako proiektu turistiko bati lotutako zorra da. 5.000 etxebizitza turistiko eta golf zelaiak egiteko asmoa zuten, eta lurra ere erosi zuten, baina ez zuten baimenik lortu lur horretan eraikitzeko, eta operazioak huts egin zuen.
Jarraian datoz higiezinen sektoreko Osinalde Etxaniz anaiak: Jose Ramonek ia 31,6 milioi euro zor ditu, eta Juan Miguelek ia 31,5 milioi euro. Haien zorra txikitzen ari da; duela bi urte ia 50 milioi eskatzen zizkien bakoitzari Gipuzkoako Ogasunak. Industria ere bai Industria ezagun batzuk zerrendaren goialdean daude, baina bilakaera desberdinekin. 2015eko lehen zerrendan 11,6 milioi euro zor zituen Ramon Vizcainok (Tecfrindus barne), eta ez du euro bakar bat ere kitatu. Fagor Etxetresnak-ek, berriz, 15,9 milioitik 8,1 milioira jaitsi du. Haren adar Edesak, berriz, 5,4 milioi zor dizkio Bizkaiko Ogasunari. Nafarroak asteartean eman zituen bere datuak: 319,9 milioi zor dituzte zerrendako 673 enpresek eta norbanakoek. Zerrenda horretan 120.000 eurotik gorako zorra dutenak agertzen dira; milioi bat eurotik gorakoak soilik zenbatuz gero, 68 izango lirateke.
Zor horren %39 higiezinen sektoretik dator, eta horretakoa da zordun handiena: Construcciones Juan Bautista Flores enpresa (6,3 milioi). Zordun berrien artean, Miasa historikoa (1,2): konkurtsoan dago Iruñeko autogintzako enpresa. Hemen ikus daiteke zerrenda guztia: ]]>
<![CDATA[Pandemian asko edan eta gutxi gastatu dute familiek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2021-06-30/pandemian_asko_edan_eta_gutxi_gastatu_dute_familiek.htm Wed, 30 Jun 2021 00:00:00 +0200 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1881/015/001/2021-06-30/pandemian_asko_edan_eta_gutxi_gastatu_dute_familiek.htm
Familien gastuari buruzko inkestaren arabera, familien gastu orokorra %7,75 jaitsi zen iaz Hego Euskal Herrian: 40.167 milioi eurotik 37.054 milioira.

Jaitsiera igarri da etxeetako batez besteko gastu kopuruetan ere. Pandemiaren eragozpenekin, 2020an familiek aurreko urtean baino 2.925 euro gutxiago gastatu dituzte EAEn (-%8,5), hots, 31.498 euro. Eta 2.130 euro gutxiago gastatu dituzte Nafarroan (-%6,3): 31.780 euro batez beste.

Azkenean, COVID-19ari aurre egiteko murrizketa guztiek aldatu egin dute etxeetako gastuaren banaketa. Etxebizitzari lotutakoek (etxebizitza, argindarra, gasa...) 2019an gastuen herena hartzen zuten Hego Euskal Herrian; iaz, baina, familiek beren aurrekontuaren zati handiagoa bideratu dute horiek ordaintzera, derrigorrez: %37,4. Eta berdin gertatu da elikagaiekin: gastuaren %13,9 hartzen zuten, eta iaz, berriz, %16,4.

Iaz Hego Euskal Herrian janarian gastatutako guztian, deigarriak dira bariazio batzuk. Esaterako, arrainetan egindako gastu osoa %20,5 handiagoa izan da; haragitan egindako gastu orokorra %8 igo da; barazkietan egindakoa %14; eta fruituetakoa, berriz, %9,8.

Pandemiak etxe askotako bizimoduan eragindako aldaketen adierazle dira beste bi epigrafe: komunikabideena, eta alkoholdun edariena eta tabakoarena. Azken horietan Hego Euskal Herriko etxeek guztira egindako gastua modu ikusgarrian igo da, 527 milioi eurotik 631 milioira (%19,7). Garagardoa izan da nagusi; hain zuzen, 72 milioi eurotik 108 milioi eurora handitu da iaz Hegoaldeko euskal herritarrek etxerako garagardotan egindako gastua: %49,5 gehiago gastatu da. Ardoa erosten ere %29,5 gehiago gastatu dute, 187 milioi euro.

Komunikabideek etxeko aurrekontuaren %2,6 hartzen zuten, eta %3,1era pasatu dira iaz. Prentsan egindako gastua %11,5 handitu da, orotara.

Jaitsiera, etxetik kanpo

Aldiz, beste gastu batzuek pisua galdu dute. Adibidez, etxeetako gastuen zati handi bat garraiora joan ohi da (%11,1 2019. urtean), eta, nola ez, pandemiarekin jaitsi egin da, %9,6ra.

Galera handienetakoa, dena den, jatetxe eta hoteletan egindako gastuak izan du: 3.537 milioi eurotik 2.038 milioira jaitsi da horretan egindako gastu osoa. Pakete turistikoetan %57 gutxiago gastatu da, eta diru gutxiago bideratu da jantziak (-%24,2) eta oinetakoak erostera ere (-%18).

Internet bidezko erosketentzat ere urte oparoa izan da iazkoa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxeen %38,8k egin dute erosketaren bat bide horretatik.]]>
<![CDATA[Familien gastuen jaitsierak %0,5 txikitu dute Nafarroako ekonomia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/012/001/2021-05-01/familien_gastuen_jaitsierak_05_txikitu_dute_nafarroako_ekonomia.htm Sat, 01 May 2021 00:00:00 +0200 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1872/012/001/2021-05-01/familien_gastuen_jaitsierak_05_txikitu_dute_nafarroako_ekonomia.htm
Urte arteko tasak ere negatiboan jarraitzen du, baina ez hainbeste: -%5,9 izan zen aurreko bi hiruhilekoetan, eta -%2,2 azkenekoan. Erorialdi apalago horren atzean, Nastat Nafarroako Estatistika Institutuaren ustez, eraikuntzaren eta industriaren leheneratze mailakatua dago batez ere, eta gutxiago zerbitzuen alorrarena.

Edonola ere, Nastatek ohartarazi du atzo jakinarazitako emaitzak behin-behinekoa direla, eta aldaketak izan ditzaketela ekainaren 24an zabalduko dituen datu osotuagoekin. Izan ere, behin-behineko kalkulua egin dute martxoko zenbait datu iritsi gabe zeudela —besteak beste, industriaren ekoizpenaren indizea, eta zerbitzuen eta kanpo merkataritzaren ekarpena—.

Hain zuzen ere, martxoko behin betiko datuekin itxaropena azaldu du Saizek, txertaketak aurrera egin ahala familien konfiantza indizeak hamasei puntu gora egin duelako, eta horrek jarduera handitu duelako. «Une erabakigarrian gaude, eta horrek itxaropena ematen digu 2021aren gainontzekoan susperraldia izango dela». Edonola ere, hazkunde sendoena urtearen bigarren erdialderako espero du Iruñeko gobernuak, herritarren multzo bat txertatuta dagoenerako. Gogorarazi duenez, familien aurrezkia inoizko handiena da, eta horrek pentsarazten die haien gastuak gorakada handia izango duela COVID-19a kontrolatzeko neurriak arintzen direnean.

Gora doa enpresen konfiantza indizea ere, nahiz eta industriak hornikuntza arazo batzuk izan dituen azken asteetan, Suezko kanala blokeatuta egon zelako hainbat egunez, eta zenbait lehengairen eskasia dagoelako.

Euroguneak, okerrera

Nafarroako datua ez dator bat Eustatek iragan astean Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako emandakoarekin, haren arabera BPGa %0,2 handitu baitzen hiru lurralde horietan. Urte arteko tasa, berriz, Nafarroakoa baino okerragoa da (-%2,9). Ipar Euskal Herriko daturik ez dago, baina Frantziakoak erreferentzia gisa balioko balu, hazkunde apal baina positiboa izango luke (+%0,4), nahiz eta hainbat sektore erabat geldirik egon ziren.

Nafarroaren joerari jarraitu diote, berriz, Espainiak (-%0,5) eta euroguneak (-%0,6). Azken hori, gainera, atzeraldi teknikoan sartu da berriro, BPGa bi hiruhileko segidan uzkurtu delako (-%0,7 2020ko laugarrenean). Datu txar horretan eragin handia izan du bertako ekonomiarik handienak, Alemaniak, %1,7 erori izanak. Neurri batean, aldi baterako faktoreek ekarri dute uzkurdura —BEZaren behin-behineko apaltzea amaitu izana, eguraldi txarra, eta industria askok biltegiak jada bete zituztela brexit-a gertatu aurretik—. Hala, analisi baikorra egin du Philip Lanek, EBZko ekonomisten buruak: «Suspertze ona ikusten dugu hemendik aurrera».

Atzeraldiaren arrastorik ez dago, berriz, beste bi ekonomiarik handienetan: AEBetako ekonomia %1,6 hazi zen, eta Txinakoa, berriz, %0,6.]]>
<![CDATA[Familien gastuen jaitsierak %0,5 txikitu dute Nafarroako ekonomia]]> https://www.berria.eus/albisteak/197024/familien_gastuen_jaitsierak_05_txikitu_dute_nafarroako_ekonomia.htm Fri, 30 Apr 2021 18:38:04 +0200 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/albisteak/197024/familien_gastuen_jaitsierak_05_txikitu_dute_nafarroako_ekonomia.htm BPGa %0,2 hazi zelako hiru lurralde horietan. Urte arteko tasa, berriz, Nafarroakoa baino okerragoa da (-%2,9). Ipar Euskal Herriko daturik ez dago, baina Frantziarenak erreferentzia gisa balioko balu, hazkunde apal baino positiboa izango luke (+%0,4), nahiz eta hainbat sektore erabat geldirik izan ziren. Nafarroaren joera jarraitu dute berriz, Espainiak (-%0,5) eta euroguneak (-%0,6). Azken hori, gainera, atzeraldi teknikoan sartu da berriro, BPGa bi hiruhileko segidan uzkurtu delako (-%0,7 2020ko laugarrenean). Datu txar horretan eragin handia izan du bere ekonomiarik handienak, Alemaniak, %1,7ko eroriko bat izan duela. Neurri batean aldi baterako faktoreek ekarri dute uzkurdura -BEZaren behin-behineko apaltzea amaitu izana, eguraldi txarra, eta industria askok biltegiak jada bete zituztela brexit-a gertatu aurretik-. Gauzak horrela, irakurketa baikorra egin du Philip Lane EBZko ekonomisten buruak: «Suspertze ona ikusten dugu hemendik aurrera». Atzeraldiaren arrastorik ez dago, berriz, beste bi ekonomia handienetan: AEBetako ekonomia %1,6 hazi zen, eta Txinakoa, berriz, %0,6.]]> <![CDATA[Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da Aernnova laguntzea ITP eros dezan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/013/001/2021-03-18/eusko_jaurlaritza_aztertzen_ari_da_aernnova_laguntzea_itp_eros_dezan.htm Thu, 18 Mar 2021 00:00:00 +0100 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1877/013/001/2021-03-18/eusko_jaurlaritza_aztertzen_ari_da_aernnova_laguntzea_itp_eros_dezan.htm salgai kartela kenduko diotenen artean Eusko Jaurlaritza bera egongo da agian. Pedro Azpiazu Ekonomia kontseilariak onartu du «arrazoizkoa eta ona» izango litzatekeela Jaurlaritzak operazio horretan esku hartzea, Finkatuz funtseko diruekin. Ez litzateke erosle nagusia izango —rol hori Aernnovarentzat izango litzateke—, baina laguntzeko prest legoke salmentarekin lortuz gero aeronautika enpresa horren jarduera Euskal Herrian errotzea.

El Correo egunkariak atzo kaleratu zuenez, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Aernnova «animatzen» ari dira ITP Aero erostera. Horrela lortu nahi dute oraingo jabeak, Rolls Roycek, epe luzerako ikuspegia duen industria enpresa baten esku uztea bere euskal adarra, eta ez epe laburreko interesa duen inbertsio funts baten esku.

Operazio horretan laguntzeko prest ote zegoen galdetu zioten atzo Azpiazuri, Forum Europa gunean emandako hitzaldiaren amaieran. Gaia aztertzen ari direla onartu zuen, eta horretarako tresna Finkatuz funtsa izan zitekeela, haren zeregina baita enpresen errotzea bermatzea. Funtsa Ekonomia Sailaren esku egonagatik ere gaia Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuaren mahaian dagoela azaldu zuen, eta hark dituela datuak. Hain zuzen, Tapiak ere aipagai izan zuen gaia, beste konferentzia batean, eta operazioaren garrantzia onartu zuen. «Euskadirentzat, ITP puntako enpresa da, eta haren berrikuntza baliabideak oso garrantzitsuak dira, hornitzaile kate oso bat elikatzen baitu. ITPrentzat etorkizunik onena nahi dugu, eta, Rolls Roycek ITP salmentan jarri duen honetan, haren errotzea bermatuko duen proiektua nahi dugu. Eta ez naiz ari soilik haren egoitza sozial eta fiskalaz ari; nahi dugu bermatzea ere haren jarduera produktiboa eta hornitzaileentzako trakzio izaera»

Navalen, VGPrekin hizketan

Beste fronte batean ere ari da Jaurlaritza lanean, Navalen. Azpiazuk onartu zuen gobernua hizketan ari dela ontziola zenaren orubeak eta instalazioak erosi dituenarekin, VGP Belgikako logistika enpresarekin, inguru horretan industria jarduera bat ere egon dadin. «Espero dezagun industria gehiagoko irtenbidea topatzea, gogo beteko dituena bai irabazleak, bai langileak, eta bai Sestaoko herria».

Egoera ekonomiko orokorrari dagokionez, Azpiazuk aitortu egin zuen aurki 2021erako hazkunde aurreikuspena jaitsi egin beharko dutela, orain arteko %8,6 ezinezkoa egiten dutelako urte hasierako neurri murriztaileek. Gainera, iragarri zuen hemendik gutxira bonu jasangarrien 1.000 milioi euroren beste jaulkipen bat egingo dutela, zerga bilketak betetzerik izango ez duen aurrekontuaren zati bat estaltzeko.]]>
<![CDATA[Egoeraren irudi lausoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2110/010/001/2020-04-29/egoeraren_irudi_lausoa.htm Wed, 29 Apr 2020 00:00:00 +0200 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/2110/010/001/2020-04-29/egoeraren_irudi_lausoa.htm
Horrela uler daitezke atzo jakinarazitako datuak. Martxoaren amaieran ekonomia seko geratu egin zen arren, Hego Euskal Herrian aurreko hiruhilekoan baino 6.700 okupatu gutxiago besterik ez du zenbatu INEk, 1.214.000 hain zuzen ere.

Are ulergaitzagoa dirudi langabeziaren datuak, inkestak 6.400 langabe gutxiago eman dituelako (115.400). SEPEk, bere aldetik, enplegu bulegoetan 14.364 langabe gehiago zenbatu zituzten hilabete horien amaieran; datorren asteartean jakinaraziko ditu apirileko datuak.

Langileen egoerak definitzeko irizpideek ere baldintzatu dute inkestak zer erabilgarritasun duen martxoko azken asteetako errealitatea islatzeko. INEk okupatutzat jotzen ditu aldi baterako enplegu erregulazioan daudenak, egoera horretan hiru hilabetetik gora egin arte bederen. Beraz, nahiz eta martxoaren bukaeran milaka langile enplegu erregulazioan egon, estatistikoki okupatu dira oraindik ere. Berdin gertatzen da lanaldia murrizteko erregulazioan zeuden langileekin. Azken datuek diote 250.000 lagunetik gora daudela edo egon direla egoera horretan.

Enplegua ezin bilatu

Langabe kopurua zenbatzean ere trabak izan ditu INEk. Langabe gisa sailkatzeko, beharginak lan bila aritu behar du, eta martxoko bigarren astean enplegurik gabe gelditu ziren langileek ezinezkoa izan zuten lan bilaketarik egitea, besteak beste, enpresak itxita zeudelako, eta etxean zaintza lanetan ibili behar izan zutelako.

Horren atzean biztanleria aktiboaren murrizketa dago, estatistika institutuak 13.200 aktibo gutxiago zenbatu baititu (1.329.000). Aktiboak ez diren pertsonen kopuruaren hazkundeak, ziurrenez, islatzen du jendea lanik gabe gelditu dela martxoaren amaieran, baina une horretan ez zituztela betetzen langabetzat jotzeko baldintzak.

Egoeraren berezitasunaren ondorioz, INEren inkestari garrantzia kendu diote sindikatuek. «Datuek ez dute inola ere islatzen Hego Euskal Herriko langileria bizitzen ari den errealitatea. Krisi ekonomiko baten aurrean gaude, kaleratze ugari, ABEEak eta diru-sarrerak gelditzeagatik gastuei aurre egin ezin izan dieten pertsonak, ugari dira», azaldu du ELAk.

«Tentuz hartzeko datuak» iruditu zaizkio LABi, baina bat nabarmendu du: langileen %23,5ek dute aldi baterako kontratua, eta emakumeen artean %26,5 dira.

CCOOk, berriz, bere kezka azaldu du, orain kontratua etenda duten langile asko kalean gera daitezkeelako erregulazioa amaitzen denean.]]>
<![CDATA[EBZren diruak zor publikoaren merkatuak lasaitu ditu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1892/010/001/2020-03-20/ebzren_diruak_zor_publikoaren_merkatuak_lasaitu_ditu.htm Fri, 20 Mar 2020 00:00:00 +0100 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1892/010/001/2020-03-20/ebzren_diruak_zor_publikoaren_merkatuak_lasaitu_ditu.htm
Izan ere, zor saldoa erosteko prest azalduta, EBZk eragotzi nahi du zor subiranoen interes tasen igoera, estatuek diru merkea izan dezaten ordaintzeko agindu duten gastu gehigarria osasun sistemaren alde, lana galduko dutenen alde, eta kinka txarrean dauden enpresen alde.

EBZren azken mugimenduaren helburua da azken-aurreko mugimendua zuzentzea. Banku zentraleko kontseilua hilaren 12ko bileraren ondoren iragarritako neurriak —120.000 milioi euro handitzea zorra erosteko programa, eta bankuei nahi beste likidezia bermatzea— halako shock ekonomiko bati erantzuteko apalegiak zirela ondorioztatu zuten merkatuek. Are gehiago, Lagardek huts nabarmen bat egin zuen, esan baitzuen EBZren helburua ez zela arrisku sariak txikitzea.

Komentario horrekin, inbertsore askok ulertu zuten EBZ bakarrik utziko zuela Italia. Herrialde hark zor publiko erraldoia duenez —BPGaren %133, 2,15 bilioi euro—, eta hura denez koronabirusaren krisiak gogorren jo duena, bere burua finantzatzeko arazoak izan zitzakeela interpreta zitekeen. Ondorioz, Italiaren arrisku saria 194tik 260ra igo zen. Hau da, egun bakarrean puntu erditik gora garestitu zitzaiola finantzatzea, milaka milioi euro batzuk egoera luzatuz gero.

Espainia eta Grezia

Koronabirusaren krisiaren bigarren foku nagusia Espainian dago, eta hura ere hasi zen arazoak izaten: arrisku saria 98tik 148ra igo zen egun gutxian. Finantza ahulak ditu Espainiak: hainbat urtez %3 inguruko hazkunde sendoa izan arren, ez du lortu defizita erabat kontrolpean izatea, eta zorra ozta-ozta jaisten da %100etik.

Hirugarren katebegi ahula Grezia da, arrisku saria 229 puntutik 403ra igo baitzen egun gutxian. Edonola ere, kasu berezia da Grezia, haren zorraren zatirik handiena ESM Europako erreskate funtsarekin duelako, eta ez delako sartu EBZren zorraren erosketa programan, ez zuelako berme nahikorik. Baina muga hori eta beste batzuk alde batera uzteko aukera iradoki du EBZk: «Prest gaude gure programak moldatzeko». EBZko belatzak,

Esaldi horrek babes dezake zorraren proportzionaltasunean aldaketak egitea. Orain arte, Grezia ez beste estatu guztien zorra proportzionalki erosi du —gehienez, %30—, ez dezaten akusatu herrialde bat beste bat baino gehiago laguntzeaz. Orain baina, ezin diote leporatu hegoaldeko herrialdeen politika okerrak estaltzen ari dela, krisiak eurogune osoari eragiten diolako.

EBZren programa berriak, PEPP Pandemiaren Larrialdiko Erosketa Programa izenekoa, badu beste berritasun bat: enpresen zorra ere erosiko du EBZk, kobratze eskubideek estalitako enpresen epe motzerako zorra. Eurogunean zor korporatibo horrek 40.000 milioi euro hartzen ditu.]]>
<![CDATA[Google eta Tobin tasak onartuko ditu gaur Espainiako Gobernuak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2020-02-18/google_eta_tobin_tasak_onartuko_ditu_gaur_espainiako_gobernuak.htm Tue, 18 Feb 2020 00:00:00 +0100 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2020-02-18/google_eta_tobin_tasak_onartuko_ditu_gaur_espainiako_gobernuak.htm Google tasa delakoa, plataforma digital handiak zergapetzekoa; eta, bestetik, Tobin tasa, finantza transakzioen gainekoa.

Espainiako Gobernuak jada udazkenean agertu zuen bi zergak ezartzeko asmoa, Bruselara bidalitako aurrekontu planean aurreikusi baitzuen Google tasarekin urtero 1.200 milioi euro bilduko zituela, eta beste 850 milioi euro Tobin tasarekin. Sanchezek Kongresuan ere aurkeztu zituen bi zergak, baina proiektuak bertan behera gelditu ziren ganberak desegin zirenean. Orain, gaurko erabakiaren ondoren, zergek atzera Kongresuko bidea hartuko dute onartuak izateko.

Zerga berrietan ez da aldaketa handirik espero aurreko asmoekin alderatuta, besteak beste Europako Batzordeak bere garaian proposatutakoen ildo berekoak direlako, batez ere plataforma digital handien gaineko Google tasari dagokionez. Europako Batasunak oraindik ez du lortu jarrera bateratu bat Google tasaren inguruan, baina zenbait herrialdetan jada hasi dira horiek abiatzeko lanak.

OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea bera ere ari da zerga digitalen inguruko proposamena lantzen, baina instantzia horretan ez da erabaki lasterrik espero. Orain gutxi hitzartu dute gaiari buruz negoziatzen hastea.

Europako Batzordearen kalkuluen arabera, enpresa tradizionalen irabazien gaineko batez besteko zergapetzea %23,2 da, baina enpresa digitalen irabazien %9,5 soilik joaten dira zergetara. Europako Batasunean Google tasa bateratu bat ezarriko balitz, 6.000 milioi euro bilduko lirateke urtero, Batzordearen ustez.

Munduan 750 milioi eurotik gorako fakturazioa duten eta Espainian hiru milioi eurotik gorako sarrerak dituzten enpresa digitalei ezarriko die Espainiak zerga digital berri hori. Google tasarekin, %3ko tasa ezarriko zaie hiru jarduera jakini, zeintzuetan erabiltzaileen parte hartzea erabakigarria den balioa sortzeko: zergapetuko da interfaze digital baten bidez erabiltzaileei zuzendutako publizitatea; baita erabiltzaileek elkarren artean salerosketak egitea ahalbidetzen duten plataformak eskaintzea ere; eta webguneen eta plataformen bidez eskuratutako erabiltzaileen datuak saltzea edo lagatzea.

Google tasa onartzeak, dena den, izan dezake arriskurik, Donald Trumpen mehatxua argia baita: automobilgintzako osagaien gaineko muga zerga gehiago ezarriko ditu Europan Google tasak onartzen badituzte. AEBetako Gobernuaren arabera, zerga horiek OCDEn erabaki behar dira. Mehatxuak, oraingoz, zerbaitetarako balio izan dio Trumpi, Emmanuel Macronek urtarrilean izoztu egin baitzuen bere Google tasa, AEBek Frantziako inportazioei 2.400 milioi euroren muga zergak iragarri ostean.

Tobin tasa

Finantza transakzioak zergapetzeko asmoak ere hainbat eremutan landu izan dira, eta halako zerga batzuk jada indarrean daude Europako zenbait herrialdetan, hala nola Frantzian, Italian eta Belgikan. Espainiako Gobernuaren asmoa da zergapetzea 1.000 milioi eurotik gorako burtsako kapitalizazioa duten akzioen salerosketa. Akzio horren balioaren %0,2ko tasa jarriko dio, eta erosketaren bitartekariak ordainduko du. Zergatik kanpo geldituko dira zor publiko eta pribatuen salerosketak, baita deribatuak ere.

Tobin tasarekin bildutako dirua -850 milioi euro urtero- zuzenean pentsio sistemara eta Gizarte Segurantzara bideratuko ditu gobernuak.]]>
<![CDATA[Zegonak bere gizona jarri du Euskalteleko administrazio kontseiluan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1834/011/001/2019-05-08/zegonak_bere_gizona_jarri_du_euskalteleko_administrazio_kontseiluan.htm Wed, 08 May 2019 00:00:00 +0200 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1834/011/001/2019-05-08/zegonak_bere_gizona_jarri_du_euskalteleko_administrazio_kontseiluan.htm
Garcia administrazio kontseiluko kide arrunt bat izango da, baina Zegonaren helburua da goiz ala berandu mahaiburua izatea, eta gaur egun Alberto Garcia Erauzkin konpainiako presidenteak edo Francisco Artetxe kontseilari ordezkariak betetzen dituzten aulkietan esertzea.

Azken horrek diplomaziaz hartu du Garciaren izendapena. «Berri ona» iruditu zaio Zegona administrazio kontseilura itzultzea, azken sei hilabeteetan ez baitu bileretan parte hartu, konpainiaren akziodun nagusi bilakatzeko estrategia garatzen zuen bitartean. Analistekin izandako bilera batean, Artetxek ziurtatu du «trantsizio epe bat» zabalduko dela orain Euskaltelen, eta horretan Garcia elkarlanean arituko dela beste kontseilariekin, gaur egungo plan estrategikoa garatzeko. Artetxek espero du epe horren ondoren Garciak «bere ideia propioak» aurkeztu ahal izango dituela.

Baliteke ideia propio horiek talka egitea Euskalteleko oraingo gidarien estrategiarekin. Garcia Erauzkinen gidaritzapean, Derioko telekomunikazio enpresak urratsez urratseko hedapena hautatu du: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zabaldu zen lehenik, 2015ean Galiziako R Cable erosi zuen, eta 2017an, berriz, Asturiasko Telecable. Iaz Nafarroan hedatzeari ekin zion, eta aurten Katalunian, Errioxan eta Leonen ere hasi da zerbitzuak eskaintzen. Anbizio handiagoa du Zegonak: Espainiako merkatu osora zabaldu nahi du, ziurrenez Virgin markarekin —haren maileguak jaso ditu Euskaltelen akzioak erosteko—.

Plan horiek aurrera ateratzeko, Euskaltelek bi aukera ditu. Bata da oraingo zuzendaritza proiektu horretara batzea; bestea, berriz, administrazio kontseiluan gehiengoa lortzea oraingo taldea alde batera uzteko. Oraingoz, ordezkari bakarra du Zegonak.

Lehen hiruhilekoa, «zaila»

Euskaltelek CNMVra bidalitako jakinarazpenean eman du Garciaren izendatzearen berri. Agiri berean, Euskaltelek jakinarazi du urtarriletik martxora diru sarrera txikiagoak izan dituela iaz epe berean baino: 171,7 milioi eurorenak (-4,9 milioi). Konpainiaren EBITDA —interes, zerga, balio galeren eta amortizazioen aurreko irabazia— 81,1 milioi eurora apaldu da (-3,1 milioi). Artetxek ziurtatu du datuak ez direla esanguratsuak, hedapena finantzatzeko gastuak sartu dituztelako barruan eta Nafarroako bezero berrien diru sarrerak baizik ez dituztelako zenbatu. «Bagenekien 2019ko lehen hiruhilekoa urteko zailena izango zela».]]>
<![CDATA[Merkataritza itun berria izango dute AEBek, Kanadak eta Mexikok]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/014/002/2018-10-02/merkataritza_itun_berria_izango_dute_aebek_kanadak_eta_mexikok.htm Tue, 02 Oct 2018 00:00:00 +0200 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1893/014/002/2018-10-02/merkataritza_itun_berria_izango_dute_aebek_kanadak_eta_mexikok.htm
Itun berriak NAFTA zenaren ildoari jarraituko dio —muga zerga txikiak, araudi partekatuak...—, baina Trumpek lortu ditu bere aldera lerratzen diren bi kontu: batetik, Kanadak bigundu egingo ditu bere esneki industria babesteko zenbait arau; bigarrenik, AEBek lor dezakete Mexikora joandako auto industriaren zati bat itzultzea, autoen osagaien %40 orduko hamasei dolarretik gora irabazten duten langileek egin behar dituztela finkatzen duen klausularekin —bost dolar inguruko soldata dute Mexikon—. Bi garaipen horiekin, lehen «AEBek inoiz sinatutako merkataritzako itunik okerrena», orain «itun historiko eta zoragarri» bilakatu da.

Kanadak lortu du autogintzari muga zergak ezartzeko mehatxurik gehiago ez izateko nolabaiteko konpromisoa —Trumpen hizpide gogokoenetariko bat azkenaldian—, baina Justin Trudeauren negoziatzaileek ez dute lortu AEBek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga zergak kenduko diren ziurtasunik.

Esnekietan amore eman du Ottawak, baina bere marra gorri bati eutsi dio: merkataritza liskarrak —dumping salaketak, kasurako— konpontzeko egungo sistemari eutsiko dio.

NAFTA berritu egingo zuela edo hautsi egingo zuela agindu zuen Trumpek lehendakaritza lortutakoan, eta duela urtebete ekin zieten negoziazioei. Tarte horretan hainbat aldiz egon da kolokan balizko akordioa. Estatubatuarrek eta mexikarrek lortua zuten ituna, baina azken unera arte ez zegoen ziur adostasunik izango zen Kanadak harekin bat egiteko. Trumpek Kanada itunean nahi zuen ere ez zegoen batere argi, AEBetako presidenteak gaiari buruz kontraesanezko iritziak eman baititu azken hilabeteetan, Kanadako agintarien aurkako eraso pertsonalekin tartekatuta.

Mexikok, ordea, argi zeukan Kanadak itunean egon behar zuela. Izan ere, Enrique Peña Nieto jarduneko presidenteak itxi du akordioa, baina abenduan ezkerreko Andres Manuel Lopez Obradorrek hartuko du herrialdeko lehendakaritza, eta harekin parlamentua ere aldatu egingo da. Mexikoren eta AEBen arteko itunak Lopez Obradorren oniritzia dauka, baina, hura lehendakari bihurtu baino lehen, USMCA egungo parlamentuak bozkatu behar zuela nahiko garbi zeukaten alde guztiek, boto alderraien arriskua saihesteko. Igandea zen azken eguna akordioak garaiz egin zezan Mexikoko Parlamenturako bidea.

Kongresuak du azken hitza

Itun berria azaroaren 30ean sinatuko dute, eta 2019an iritsiko da parlamentuetara. Ikusteko dago zer egingo duen AEBetako Kongresuak. Demokratak faborito dira Ordezkarien Ganberako gehiengoa berreskuratzeko, eta gogo handirik ez dute izango Trumpi garaipen bat oparitzeko.

Akordioarekin, nonbait, Trumpen gobernuak agintaldi hasieran piztu dituen merkataritza gatazka batzuk leuntzen jarraitzen du, Txinarekin nahikoa gerra baitu. Joan den astean AEBak berriz hasi ziren Japoniarekin negoziatzen, eta uztail bukaeran gauza bera egin zuten EBrekin.]]>
<![CDATA[Aldi baterako enpleguen eskutik, behera jarraitzen du langabeziak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1829/020/001/2018-05-05/aldi_baterako_enpleguen_eskutik_behera_jarraitzen_du_langabeziak.htm Sat, 05 May 2018 00:00:00 +0200 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1829/020/001/2018-05-05/aldi_baterako_enpleguen_eskutik_behera_jarraitzen_du_langabeziak.htm
Hilabete «positiboa» izan da, Nafarroako Gobernuaren arabera. «Nahiz eta 2017ko apirileko datuak baino apalagoak diren […] sendotu egin da langabeziaren beheranzko joera. Gainera, hurrengo hilabeteotako iragarpenak onak dira». Baikor mintzatu da Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburua ere, eta azpimarratu du bere eremuan «azken hiru urteotako apiril onena» izan dela. «Urrats positiboak egiten ari gara aurrera begira, enplegua sortzen eta ekonomia suspertzen». Analisi beltzagoa egin dute sindikatuek, sortzen den enpleguaren zatirik handiena behin-behinekoa dela azpimarratuta.

LANGABEZIA

2009ko iraileko mailan

Orotara, 159.423 daude gaur egun langabezian erregistratuta, Hego Euskal Herriko biztanleria aktiboaren %11,96. Aspaldiko partez, gutxigatik bada ere, langabezia tasa %12ren azpitik gelditu da apirilean, eta 160.000 langaberen langatik behera jaitsi. Maila hori 2009ko irailean gainditu zuen langabezia erregistratuak, eta, orduz gero, ez da gerturatu ere egin.

Goia duela bost urte jo zuen langabezia erregistratuak, 2013ko martxoan; orduan 235.827 lagun agertzen ziren lanik gabe Lanbideren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zerrendetan. Orduz gero, 76.404 kide urritu da langabeen zerrenda (-%32,3), horietatik 16.620 azken urtean.

Udaberriko hilabeteetan bereziki ohikoa den bezala, langabeziaren murrizketaren zati handiena zerbitzuen sektoretik iritsi da, alor horretako langabeen zerrendan 2.732 lagun gutxiago zenbatu baitira. Beherakada dezente txikiagoa izan da beste sektoreetan: industrian, 423 langabe gutxiago daude; eraikuntzan, 317 gutxiago, eta nekazaritzan, 213 gutxiago.

Herrialdeka, Bizkaian jaitsi da gehien langabeen kopurua (-1.434), baina lurralde hark du oraindik ere langabezia tasarik handiena (%13,51). Araban, berriz, biztanle aktiboen %13 daude lanik gabe, eta Nafarroan %11,18 dira. Gipuzkoa da %10etik beherako langabezia tasa duen bakarra, %9,76koa, SEPEren eta INEren datuak alderatuz gero.

SEXUEN ARTEKO DESOREKA

Emakumeak, okerrago

Lurraldeen arteko desoreka hori are handiagoa da sexuen artean: langabezian dauden pertsona guztietatik %57 dira emakumezkoak, zehazki 91.006, edo lan merkatuan aktibo dauden emakumeen %14,39. Gizonen artean lau puntu eta erdi txikiagoa da langabezia tasa (%9,78). Desoreka hori handitu egin da azken urtean: 9.000 gizonezko gutxiago daude lanik gabe, baina 7.000ra ez dira iristen langabezia zerrenda utzi duten emakumeak. «Onartezina da emakumeek tasa horiek jasan behar izatea», salatu du Euskadiko CCOOk agiri baten bidez. Hala ere, datu horiek ez datoz bat EHUk joan den astelehenean aurkeztutako EAEko lan txostenarekin, haren arabera emakumeak baitziren azken hiruhilekoetan lan gehien aurkitzen ari zirenak.

AFILIAZIOA

4.000 langile gehiago

Ohikoa ez bada ere, apirilean antzekoak dira langabezia utzi dutenen (-3.651) eta lana aurkitu dutenen (+4.005) kopuruak. Udaberria izanik, emaitza onak ekarri ditu lehen sektoreak —443 afiliatu gehiago nekazaritzaren erregimenean eta 80 gehiago arrantzarenean—, autonomoen artean ere zenbaki positiboak izan dira (+220).

Denboran urrunago eginez gero, ikusten da galdutako enpleguaren sorrerak gainditu duela langabeen zerrendaren argaltzea. Izan ere, 2009ko martxoan baino 76.404 gutxiago dauden arren, tarte horretan Gizarte Segurantzan izena emanda daudenak 104.512 gehiago dira. Hau da, lana aurkitu dutenen laurdenak ez zeuden langabe ofizialen artean.

KONTRATUAK

Mugagabeak bizkorrago hazten ari dira, baina gutxi dira

Azken urtean bizkorrago hazi dira kontratu mugagabeak aldi baterakoak baino, nahiz eta kopuru osoetan oraindik enplegu finkoak ez ziren hamarretik batera iristen. 2018ko apirilak ez du joera hori hautsi: SEPEren arabera, martxotik apirilera %1 inguru hazi dira behin-behineko kontratuak, eta %3tik gora, berriz, kontratu finkoak.

Edonola ere, aldi baterakoak dira oraindik kontratuen gehiengo ia erabatekoa: %91,08. Datu horri heldu diote sindikatuek sortutako enpleguaren kalitatea salatzeko. «Penagarria, aldi baterakoa eta partziala da», salatu du Marinel Ballesteros UGT-Euskadiko politika sindikaleko arduradunak. Kontratuen laburtasuna da sindikatuen kexu nagusietako bat; ELAko Mikel Novalek nabarmendu duenez, urtea hasi zenetik 300.000 kontratu sinatu dira Hego Euskal Herrian. Tarte horretan 5.500 lagun desagertu dira langabeziaren zerrendetatik.

LANGABEZIA SARIAK

4.000 langile gehiago

Sindikatu guztiek nabarmentzen duten beste puntu bat da langabezian geratu direnen estaldura txikia dela. Martxokoa da azken datua, eta horretan ikusten da 36.531 lagunek baizik ez zutela hilabete horretan jaso langabezia sari arrunta, lanik gabe zeudenen %22,4 baino ez. Iazko martxokoa baino datu pixka bat hobea da (%21,5 izan zen 2017an), baina otsailekoa baino okerragoa (%23,4). Beste %13,2k subsidioa jaso zuten, eta %2,3k bestelako laguntza publiko bat. «Babesgabetasuna oso handia da, lanik gabe daudenen hamar lagunetik lauk baino gutxiagok jasotzen dutelako laguntzaren bat», nabarmendu du ELAko Novalek.]]>
<![CDATA[Merkatuek lasai hartu dute ezustekoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1736/007/001/2016-11-10/merkatuek_lasai_hartu_dute_ezustekoa.htm Thu, 10 Nov 2016 00:00:00 +0100 Irune Lasa - Iker Aranburu https://www.berria.eus/paperekoa/1736/007/001/2016-11-10/merkatuek_lasai_hartu_dute_ezustekoa.htm establishment-aren aurkako mezu ozen batekin irabazi ondoren, finantza establishment-ak bere haserrea erakustea espero zen. Ez zen halakorik gertatu. Panikoak gutxi iraun zuen, Trumpen presidentetzari etekina ateratzea espero dutenen irabaziak estali baitzituen balizko galtzaileen erorikoak. Irabazleen artean, botikagileak, eraikitzaileak ?inbertsio publikoen plan bat agindu du Trumpek? eta erregai fosilen industriak ?klimaren berotzean ez duela sinisten esan du?. Galtzaileen artean, noski, energia berriztagarriak.

Baina lehen eguneko galtzaile orokorra Mexiko izan da, Trumpek kanpainan iragarritako hiru neurrik zuzen-zuzenean eragiten baitiote: AEB-Mexiko mugan harresi bat eraikitzea, paperik gabeko etorkinak kanporatzea eta NAFTA merkataritza libreko ituna berriro negoziatzea. Mexikoko pesoak %12ko beheraldiarekin hartu zuen Trumpen garaipenaren berria, baina zertxobait berreskuratu du gero, eta %8ko jaitsierarekin amaitu du, hots, dolarreko 20 pesoko trukean.

Mexikori gainera etor dakiokeen ekaitzak BBVA ere astindu du, Bizkaian sortutako banku horrek diru iturri handia baitu herrialde hura: %7,5 galdu du azkenean. Finantza entitateak lasai egoteko eskatu zuen, azalduta bankuaren emaitzek eta kapitalak estaldura dutela Mexikoko pesoaren baliogaltze baten kasuan.

Beste galtzaile batzuk Detroiteko Hiru Handiak izan daitezke. General Motors, Ford eta Chrysler ?azken hori, Fiaten esku? porrotaren atarian egon ziren 2008-2009an, baina ongi doaz orain, laguntza publikoarekin berregituratu zirelako ?GM eta Chrysler?, eta negozio eredu errentagarria aurkitu dutelako: auto handi eta garestiak AEBetan egiten dituzte, eta txikiak eta merkeak, Mexikon. Kanpainan, Trumpen haserrea eragin zuten GMk eta Fordek, Mexikon inbertsio gehiago egingo dituztela iragarri zutelako. Presidente izango denak auto mexikarrei %35eko muga zergak ezarriko zizkiela erantzun zuen. Oso esanguratsua da bere kanpaina Michiganen amaitu zuela Trumpek, auto industriaren bihotzean, eta agindu zuela presidente denean asko itzuliko zela estatura, «auto lantegi bat eraikitzen dugun bakoitzean».

1994 eta 2013 artean, AEBetako auto industriak hiru langiletik bat galdu zuen; Mexikokoa, berriz, bost aldiz handitu zen, eta, gaur egun, Ipar Amerikako autoen %20 han egiten dituzte. Azken urteotan, inbertsioa asko handitu da: 24.000 milioi dolar 2010az geroztik. Hauteskundeekin zerikusirik ez duen erabaki batean, GMk iragarri zuen atzo AEBetan 2.000 lanpostu kenduko dituela, auto txikien salmenta moteltzen ari delako.

Gorritik beltzera

Trumpen garaipenak eragindako ezusteak eta ziurgabetasunak bete-betean jo zituen Asiako burtsak, haien itxiera orduak boto zenbaketarekin bat egiten duelako. Horrela, Tokioko Nikkei 225 indizeak %5etik gorako galerarekin itxi zuen eguna. Europako burtsek ere kezkaz hartu zuten txanda, baina, Wall Streeten lasaitasuna ikusita, galerak txikitu zituzten, eta batzuek irabaziekin ere itxi zuten.

Arratsalde erditsuan ia %1 irabazten ari zen New Yorkeko indize esanguratsuena, S&P 500. Izango zuen zerikusirik horretan Erreserba Federalak interes tasak igotzeko aukera erdira murriztu izanak Trumpen garaipenarekin. Analista batzuek esan dute brexit-aren erreferendumak ere ustekabe politikoen aurreko txertoa eragin dietela merkatuei. Orduan beheraldi handiak izan ziren hasierako egunetan, baina aste gutxiren buruan maila berreskuratu zuten burtsek, Erresuma Batua EBtik ateratzeko prozesuaren ondorioak neurtzeko denbora behar dela ohartuta.]]>