<![CDATA[Isabel Jaurena | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Thu, 08 Dec 2022 03:37:51 +0100 hourly 1 <![CDATA[Isabel Jaurena | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Beratarbidek eta Guillanek irabazi dute Torrealdai ikerketa beka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/024/001/2022-12-08/beratarbidek_eta_guillanek_irabazi_dute_torrealdai_ikerketa_beka.htm Thu, 08 Dec 2022 00:00:00 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/paperekoa/1879/024/001/2022-12-08/beratarbidek_eta_guillanek_irabazi_dute_torrealdai_ikerketa_beka.htm Euskaldunon Egunkaria itxi eta artxibo guztiak lapurtu zizkiotenean izan zuen sentipena. Sentimendu horiek abiapuntutzat harturik, Artxibo biluzia proiektua ondu dute Idoia Beratarbidek eta Oier Guillanek, eta hori izan da Joan Mari Torrealdai ikerketa bekaren lehenbiziko aldiko irabazlea. Beratarbidek eta Guillanek hemezortzi hilabete izanen dituzte proiektua martxan jartzeko.

Atzo goizean eman zuten ikerketa bekaren irabazleen berri, Usurbilgo Potxoenea kultur etxean (Gipuzkoa). Han izan ziren Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkatea, Haritz Azurmendi Jakin fundazioko kidea eta Oier Guillan, bekaren irabazleetako bat. Guillanek proiektuaren xehetasunen berri eman zuen, eta azaldu hiru kezka izan dituztela oinarri egitasmoa martxan jartzeko: antzerki dokumentalari buruzko kezka, gertakizun handien itzalean gelditu diren gertakizun txikiak gizarteratzea eta ohiko formatuak amaitzeko behar eta nahi bat.

Guillanek erran zuen kezka horiek gidari izanik erabaki zutela lantzea Torrealdaik bere artxiboak galdu eta gero erakutsi zuen «hauskortasuna». Hala, sorkuntza eta prestakuntza dira Artxibo biluzia egitasmoaren ardatz nagusiak. Batetik, hiru gairen inguruko hiru pieza labur prestatuko dituzte datorren udaberritik aurrera, eta udazkenean zabalduko dituztela espero dute. Bertzetik, performance tailerrak antolatuko dituzte datorren udazkenetik aurrera. Guillanek azaldu zuen ez dela inolako formakuntzarik behar tailer horietan parte hartzeko: «Istorio bat transmititu nahi duen edonork parte har dezake». Saio trinkoak izanen direla aurreikusten dute, hogei ordu ingurukoak. Zortzi eta hamar lagun arteko taldeetan eginen dira.

Solaberrietak, berriz, adierazi zuen ezen, behin irabazlea zein den jakinda, ideia hori «gorpuztea, mamiz betetzea eta, gero, herriari eskaintzea» dela hurrengo pausoa. Izan ere, gogoratu zuen ikerketa bekaren helburua zera dela, Usurbildik Euskal Herriari ekarpen bat egitea, eta, horretarako, Torrealdaik landu zituen alorretan zenbait egitasmo antolatzea. Gehitu zuen, gainera, bekak bereziki baloratu duela proiektuak Torrealdairen bizitzako pasarte baten berri emateaz gain, «herritarrei tresnak ematea eta euren aletxoa jartzeko tailerrak planteatu» izana.

Lehenbiziko aldia

Azurmendik erran zuen «oso ontzat» jo dutela lehenbiziko aldia. Orotara, hamahiru proiektu aurkeztu dituzte, ikuspegi eta estilo askotakoak: «Etorkizuneko euskal kulturari begira jartzeko ariketa eskatzen genuen, eta proposamenek heldu egin diete transmisioaren auziari, kulturgileen sarea josteko aukerei, herritarren parte hartzeari eta ikusgaitasunari, eta praktika berritzaileei». Aurten, Maialen Akizuk, Eduardo Apodakak, Ibai Iztuetak eta Ainara Lasak osatu dute epaimahaia. Eta, Azurmendiren arabera, «aho batez» erabaki dute nor izanen den irabazlea.

Usurbilgo Udalak eta Jakin fundazioak lau urterako hitzarmena sinatu dute, eta bi urtean behin eginen dute deialdia. Udalak 15.000 euro jarriko ditu ikerketa bekan, deialdia egiteko eta proiektua zabaltzeko. Jakinek kudeatuko du beka.]]>
<![CDATA[Idoia Beratarbide eta Oier Guillan dira Joan Mari Torrealdai ikerketa bekaren irabazleak]]> https://www.berria.eus/albisteak/221699/idoia_beratarbide_eta_oier_guillan_dira_joan_mari_torrealdai_ikerketa_bekaren_irabazleak.htm Wed, 07 Dec 2022 14:54:11 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/221699/idoia_beratarbide_eta_oier_guillan_dira_joan_mari_torrealdai_ikerketa_bekaren_irabazleak.htm <![CDATA[Osakidetzako arazoak lehenagotik datozela salatu dute sindikatuek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1873/004/001/2022-12-06/osakidetzako_arazoak_lehenagotik_datozela_salatu_dute_sindikatuek.htm Tue, 06 Dec 2022 00:00:00 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/paperekoa/1873/004/001/2022-12-06/osakidetzako_arazoak_lehenagotik_datozela_salatu_dute_sindikatuek.htm
Ikusi gehiago: Sagarduik «antolakuntza aldaketa» soiltzat jo ditu kargugabetzeak

Larrañagaren erranetan, «ezjakintasun eta mesfidantza» egoera bizi dute sindikatuan. Azaldu du Osasun Sailaren «lerro berdinetik ez joateagatik» gertatu direla kargugabetzeak eta dimisioak, eta sindikatuan jakin nahi dutena da zein diren lerro horiek. «Asko kezkatzen» die ez jakiteak gertatutako guztia «noraino iritsiko den, eta osasun langileengan zein eragin izango duen, baita herritarrengan ere».

Zuzendaritza

LAB sindikatuak argi utzi zuen zer jarrera duen, atzo zabaldutako prentsa ohar baten bidez: «Ez gaude ados Osakidetzako goi karguen kanporatzeen osteko balorazioaren atzean ezkutatzen den klasismoarekin». «Gobernantza ereduaren usteltzea hain da jasanezina eta osasunaren aurkako erasoak hain dira larriak, ezen kargu uzteak beharrezkoak baitira».

Ikusi gehiago: Osakidetzaren kudeaketa eredu «bertikalak» eragindako zurrunbiloa

Uste du egungo zuzendaritza dela dimisioa eman behar duena edo kargua utzi behar duena: «Ez delako zuzendaritza bat; pentsamendu bakarreko batzar militar bat da, sekulako gogortasunarekin bakarrik zuzentzeko gai dena, gabezia asko eta garrantzitsuak baititu». Gehitu zuen Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak «gogoeta sakon bat» egitea beharrezkoa dela; bertzela, «gogaitasuna bere bulegora ere iritsiko» delako.

Egoera orokortua

ELAk ere egoera salatzeko ohar bat zabaldu zuen, Osakidetzak eskaintzen duen zerbitzua «okertzen» ari dela erranez, eta, gogoraraziz, ESIko egoera gero eta «tamalgarriagoa» dela. «Osasun Sailak uko egiten dio egoera iraultzeari, entzungor eginez sindikatu, profesional eta herritarrei», gehitu zuen.

ELAk errandakoarekin bat eginez, LAB sindikatuak azpimarratu zuen egoera ez dela berria, ESIn gertatu dena Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasungintza publikoan gero eta ohikoagoa den «gogaitasunaren isla» bertzerik ez delako. «Errefortzu falta, narriadura aurreikuspenak, autoritarismoa, lan kargak, eskubideen murrizketak... aspalditik» Osakidetzan dauden arazoak direlako.

CCOO sindikatua ere ados agertu zen ideia horiekin. Arkaitz Antizar Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako CCOOeko bozeramaileak atzo goizean Euskadi Irratiko Faktoria saioan adierazi baitzuen «zoritxarrez» gertatutakoa ez dela berria: «Mahai sektorialean ere gertatzen da. Ez da posible mahai sektorialera joateko deia egin eta joaten garenean Osakidetzaren jarrera alde bakarrekoa izatea». Antizarrek erran zuenez, profesionalei eta langileei entzun egin behar zaie, eta, Osakidetza Euskadiko zerbitzu publiko garrantzitsuenetakoa den moduan, behar duen garrantzia eman eta horretarako politikak zuzendu behar dira.

Sindikatu hori ez da mahai sektorialen aferaz mintzatu den bakarra, ELAk adierazi baitzuen Osakidetzak mahai sektoriala erabili nahi duela «existitzen ez den negoziazio baten itxura egiteko». Sindikatuaren ustez, Osakidetzako arazo handienetako bat da prekaritatea.

Larrañagak ere azaldu dio BERRIAri mahai sektorialean Jaurlaritzak izaten duen jarrera: «Negoziatu beharrean, informatu eta inposatu egiten du; Osasun Sailetik ez dira gauzak eztabaidatzen». Gogorarazi zuen SATSEk epaitegietara jo behar izan duela Osakidetzak oinarrizko eskubideak ez negoziatzeagatik, eta epaileak arrazoia eman izan diela. «Tristea da Osakidetzarekin negoziatu ahal izateko epaitegietara joan behar izatea».]]>
<![CDATA[Osasunari buruzko edukietan BERRIAk berdintasunaren alde egiten duela dio ikerketa batek]]> https://www.berria.eus/albisteak/221605/osasunari_buruzko_edukietan_berriak_berdintasunaren_alde_egiten_duela_dio_ikerketa_batek.htm Mon, 05 Dec 2022 13:49:12 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/221605/osasunari_buruzko_edukietan_berriak_berdintasunaren_alde_egiten_duela_dio_ikerketa_batek.htm <![CDATA[Iritsi da eski denboraldia]]> https://www.berria.eus/albisteak/221489/iritsi_da_eski_denboraldia.htm Fri, 02 Dec 2022 12:33:53 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/221489/iritsi_da_eski_denboraldia.htm <![CDATA[NBEk esan du Lurraren berotzea gelditzeko 10,6 bilioi euro inbertitu beharko direla]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/016/001/2022-12-02/nbek_esan_du_lurraren_berotzea_gelditzeko_106_bilioi_euro_inbertitu_beharko_direla.htm Fri, 02 Dec 2022 00:00:00 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/paperekoa/1877/016/001/2022-12-02/nbek_esan_du_lurraren_berotzea_gelditzeko_106_bilioi_euro_inbertitu_beharko_direla.htm
Neurri horien artean daude basoberritzea, eguzki energia erabiltzea eta laborantza jasangarrian aritzea. Politika horiek, bertzeak bertze, ekosistemak babesten dituzte, emisioak murriztu, eta bioaniztasuna ez galtzea ahalbidetzen dute. «2050ean zero isuri izateko trantsizioa egin ahala, giza jarduera guztia ere bideratu behar dugu, denok bizi garen mundu naturalaren gaineko presioa arintzeko», azaldu zuen atzo Inger Andersen NBIPeko zuzendariak.

Andersenek gobernuak, enpresak eta finantza sektorea deitu zituen naturan oinarritutako konponbideak gauzatzeko funtsak «zorrozki» igotzera. Hala ere, NBIPko zuzendariak nabarmendu zuen gobernuek «nekez» igoko dituztela inbertsioak, orain haien inbertsioak totalaren %83 baitira. Hortaz, erakundeak adierazi zuen sektore pribatuaren inbertsioak handitu behar direla «nabarmen».

NBIPk azaldu zuen naturarendako negatiboak diren neurrietan egiten diren inbertsioak positiboetan egiten direnak baino hiru eta zazpi aldiz handiagoak direla. Inbertsio «kaltegarri» horien artean daude, adibidez, arrantzaren sektoreari, laborantzari eta erregai fosilen sektoreari ematen zaizkien laguntzak.

CBD Nazio Batuen Erakundearen Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmena Montrealen (Quebec) elkartuko da hemendik aste batzuetara, eta biodibertsitatearen kontserbazioari, leheneratzeari eta kudeaketari buruz mintzatuko dira. Txostena bilkura horren harira argitaratu dute. Izan ere, eztabaidatsuak diren gaiak izanen dituzte solasgai: Lurraren %30 eremu babestu izendatzea, eta txostenean «kaltegarri» izendatzen dituzten laguntzak desagertzea edo murriztea, besteak beste.

IEA Nazioarteko Energia Agentziak urriaren amaieran argitaratu zuen txosten batek ere Lurraren berotzea gelditzeko behar den inbertsioari erreparatu zion, baina karbono dioxidoaren isuriei eman zien garrantzia soilik. Agentziak nabarmendu zuen 2050erako munduko tenperatura gehienez 1,5 gradu igo dadin 4 bilioi euro inbertitu beharko liratekeela energia berriztagarrietan eta nuklearrean.]]>
<![CDATA[NBEk dio Lurraren berotzea gelditzeko hamar bilioi euro baino gehiago inbertitu beharko direla]]> https://www.berria.eus/albisteak/221435/nbek_dio_lurraren_berotzea_gelditzeko_hamar_bilioi_euro_baino_gehiago_inbertitu_beharko_direla.htm Thu, 01 Dec 2022 13:14:53 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/221435/nbek_dio_lurraren_berotzea_gelditzeko_hamar_bilioi_euro_baino_gehiago_inbertitu_beharko_direla.htm Lurraren %30 babestu behar litzateke naturaren onurei eusteko Aipatutako neurri horien artean daude basoberritzea, eguzki energia erabiltzea edo laborantza jasangarria egitea. Politika horiek, bertzeak bertze, ekosistemak babesten dituzte, emisioak murrizten dituzte, eta biodibertsitatea ez galtzea ahalbidetzen dute. «2050ean zero isuri izateko trantsizioa egin ahala, giza jarduera guztia ere birbideratu behar dugu, denok bizi garen mundu naturalaren gaineko presioa arintzeko», azaldu du Inger Andersen NBIPeko zuzendariak. Andersenek gobernuei, enpresei eta finantza sektoreari dei egin die, naturan oinarritutako konponbideak gauzatzera bideratuta dauden funtsak «zorrozki» igotzeko. Hala ere, NBIPk nabarmendu du gobernuek «nekez» igoko dituztela inbertsioak, orain haien inbertsioak totalaren %83 baitira. Hortaz, erakundeak dio sektore pribatuaren inbertsioek izan behar dutela «nabarmen handitu» beharrekoak. NBIPk azaldu du naturarendako negatiboak diren neurrietan egiten diren inbertsioak positiboetan egiten direnak baino hiru eta zazpi aldiz handiagoak direla. Inbertsio «kaltegarri» horien artean daude, adibidez, arrantzaren sektoreari, laborantzari eta erregai fosilen sektoreari ematen zaizkien laguntzak. Biodibertsitatea mintzagai Nazio Batuen Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmena (CBD) Montrealen (Quebec) elkartuko da hemendik aste batzuetara, eta biodibertsitatearen kontserbazioari, leheneratzeari eta kudeaketari buruz mintzatuko dira bertan. Txostena bilkura horren harira argitaratu da. Izan ere, eztabaidatsuak diren gaiak izanen dituzte solasgai: Lurraren %30 eremu babestu izendatzea, eta txostenean «kaltegarri» izendatzen dituzten laguntzak desagertzea edo murriztea, besteak beste.]]> <![CDATA[Lurraren %30 babestu behar litzateke naturaren onurei eusteko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1894/012/001/2022-12-01/lurraren_30_babestu_behar_litzateke_naturaren_onurei_eusteko.htm Thu, 01 Dec 2022 00:00:00 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/paperekoa/1894/012/001/2022-12-01/lurraren_30_babestu_behar_litzateke_naturaren_onurei_eusteko.htm Nature aldizkarian argitaratu berri den ikerketa batean, non, bertzeak bertze, Unai Pascual Ikerbasqueko ikertzaileak parte hartu duen.

Basque Centre for Climate Change (BC3), Ikerbasque eta Minnesotako Unibertsitateko Natural Capital Proiektuko adituek egin dute ikerketa, eta mundu osoko «aktibo natural kritikoak» identifikatu dituzte. Ongizatean eragiten duten ekosistema natural eta erdi naturalak dira aktibo horiek. Ikerketaren arabera, eremu horiek desagertzeak ondorio nabarmenak izanen lituzke gizakiaren ongizatean. Beraz, ikerketak erakusten du natura kontserbatzea lagungarria litzatekeela giza ongizateari eusteko, bai tokian-tokian, bai mundu osoan. Ikerketan azaldu dute lurraren %30 eta kostaldeko uraren %24 kontserbatuz gero naturak gaur egun gizakiari egiten dizkion ekarpenen %90i eutsi ahal izanen litzaiekeela. Hortaz, ikerlari taldearen proposamena da lurraren eremu naturalen %30 babestea.

Ikerlariek eremu horiek kontserbatu behar direla diotenean, ez diote erreferentzia egiten eremu horiek babesteari bakarrik. Eremu babestuak tokiko aktibo natural kritikoen %15 soilik baitira. Hortaz, adituek diote gainerako eremuak ez direla zertan zaindu giza erabilera eta sarbidea mugatzen duten neurriekin, badirela bertze alternatiba batzuk, hala nola tokiko komunitateen eta komunitate indigenen gobernantza sistemak eta itsasoaren eta lurraren erabilera jasangarria.

Agintarien lana

Nazio Batuen Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmena (CBD) Montrealen (Quebec) elkartuko da hemendik aste batzuetara, alor horietan helburu berriak finkatzeko: biodibertsitatearen kontserbazioa, leheneratzea eta kudeaketa. Orain arte ekosistema eta biodibertsitatea babesteko finkatu diren helburuek, ordea, kritikak piztu dituzte, komunitate indigenen eta tokiko bertze komunitateen beharrak ez direlako kontuan hartu, bertzeak bertze.

Gabezia horri aurre egiteko garatutako txostena da Nature aldizkarian argitaratutakoa. Izan ere, giza ongizatean eragiten duten aktibo natural kritikoak identifikatzeak nabarmen errazten du natura babesteko erabakiak egokiago hartzea.

Becky Chaplin-Kramer Minnesotako Unibertsitateko ikerketagile nagusia: «Deigarria da zenbat jendek ateratzen dion onura mundu osoko lurrazalaren zati txiki samar bati. Eremu horiei egungo egoeran eutsi ahal izanen bagenie, gai izanen ginateke jendearentzako onura horiek urteetan bermatzeko, bai tokian-tokian eta bai mundu osoan».

Aktibo natural kritikoak

Pascualek parte hartutako ikerketan hamalau aktibo natural kritiko identifikatu dituzte, eta mundu osoko mapa batean kokatu. Gainera, eremu horietan zenbat pertsona bizi diren eta horietaz zenbat pertsona baliatzen diren ere neurtu dute. Aktiboetako hamabik tokian tokiko eragina dute, eta haietako bik, eragin globala.

Horien artean daude, bertzeak bertze, nitrogenoaren edo sedimentuen atxikipena, uraren kalitatea erregulatzeko; ganaduarentzako bazka; etxean eta merkataritza arloan erabiltzeko egurra; aisialdirako lurreko naturarako sarbidea; itsasoko aisia koral arrezifeen turismoa; eta ekosistemen karbono erreserbak.

Ekosistema horiek munduan barrena banatuta daude, eta, ikerketaren arabera, herrialde guztietan aurkitu daitezke mundu zabaleko biodibertsitateari eusteko ezinbertzekoak diren eremuak. Horietako batzuen balioa jakina da Kongo ibaiko arroetako basoena, adibidez. Bertze zenbait, ordea, ez dira hain ezagunak, baina ezinbertzekoak dira tokiko komunitateendako.

Pascualen erranetan, ikerketak egindako identifikazio lanak ziurtatzen du «aurrerantzean ere ur garbiaren hornidura, elikagaien segurtasuna, ekaitzen aurkako babesa eta naturaren gainerako onurak tokiko komunitateetara eta gizateria osora iritsiko» direla. Gainera, identifikazio horrek agintariei informazioa emanen die martxan jartzen diren kontserbazio politikek tokiko komunitateetan izan ditzaketen ondorioak kontuan hartzeko.

«Mota honetako ikerketei esker, zubi lana egitea espero dugu kontserbazioari eta garapenari dagozkien ahaleginak optimizatzeko interesa duten mundu osoko profesionalen eta arduradun politikoen natur balioen artean», azaldu du Pascualek.

Naturak gizakiari egiten dizkion ekarpenen inguruan orain arte mundu osoan egin den maparik osatuena sortu dute ikerketan. Landu den ikuspuntua hainbat erabaki eremutan erabil daiteke, eta tokian tokiko adituen ekarpenekin osa daiteke. «Mapa globalek ikuspegi globala eman dezakete, eskala handiko patroiak agerian utzi, baina tokiko testuingurua behar dute erabakiak hartu ahal izateko», dio Chaplin-Kramerrek.]]>
<![CDATA[Frogatu dute lurraren %30 eta itsasoaren %24 kontserbatzeak eragin positiboa izanen lukeela giza ongizatean]]> https://www.berria.eus/albisteak/221393/frogatu_dute_lurraren_30_eta_itsasoaren_24_kontserbatzeak_eragin_positiboa_izanen_lukeela_giza_ongizatean.htm Wed, 30 Nov 2022 15:40:11 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/221393/frogatu_dute_lurraren_30_eta_itsasoaren_24_kontserbatzeak_eragin_positiboa_izanen_lukeela_giza_ongizatean.htm <![CDATA[Puntako teknologia euskaraz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1958/006/001/2022-11-30/puntako_teknologia_euskaraz.htm Wed, 30 Nov 2022 00:00:00 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/paperekoa/1958/006/001/2022-11-30/puntako_teknologia_euskaraz.htm Mycroft bozgorailu adimendunak Igor Leturia ikertzaileak galdera bat egin zionean. Gaur egun, munduko nahiz Euskal Herriko edozein etxetan aurkitu daitezke tresna horiek, enpresa erraldoiek sortutakoak guztiak. Horiek, baina, ez dute euskara ulertzeko eta euskaraz mintzatzeko gaitasunik. Teks taldea garatzen ari den Mycroft bozgorailuak, ordea, bai.

Hori bezalako gailu, tresna eta sistema andana bat erakutsi zuten atzo Donostiako Tabakaleran. Etorkizuna eraikiz kongresuaren barruan, eta, Badalabek antolatuta, euskara eta teknologia uztartu zituzten atzoko saioan. Hala, galdera hau erantzuten ahalegindu ziren zenbait aditu: Teknologiak baldintzatuko al du hizkuntzen etorkizuna?

Orotara, hogei pertsona inguru bildu ziren solasaldian. Tarteka kuxkuxeroren bat ere bertaratu zen, zerbait interesgarria entzunen zuelakoan. Alferrikako ahaleginak izan ziren denak, mikrofono guztietatik irteten ziren soinuak parte hartzaileek zituzten entzungailuetara bideratuta baitzeuden. Goiatz Oiartzabal Badalabeko zuzendariak eman zion hasiera saioari, eta azaldu zuen teknologia dela hizkuntza gutxituek etorkizunean bizirik irauteko gakoetako bat.

Jarraian, Oiartzabalek aditu hauek elkarrizketatu zituen: Arantza Del Pozo Vicomtech guneko Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Teknologien zuzendaria, Itziar Aldabe Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa taldeko ikerlaria eta Beñat Irasuegi Talaios kooperatibako kidea. 30 minutuan, euskarak eta teknologiak bat egiten duten arloari buruzko xehetasun andana azaldu zuten hiru adituek, argi eta labur.

Egungo diagnostikoa

Del Pozok azaldu zuen hiru elementu funtsezkoak izan direla gaur egun euskarak arlo teknologikoan duen lekua izateko: sare neuronalak, datuak —irudiak, bideoak, testuak eta abar— eta azpiegitura egokiak. Hiru hizlariak ados zeuden ideia batekin: euskara hizkuntza gutxitua izanik ere, aurrerapausoak eman ditu eremu teknologikoan lekua egiteko.

Hala eta guztiz ere, Aldabek erran zuen arlo horretan «ikerketa beharrezkoa» dela oraindik ere, merkatuan dauden zenbait tresnaren ereduak ez baitira aplikagarriak euskaraz. Horrekin lotuta, Irasuegik azpimarratu zuenenez, anitz ikertuta ere eta teknologia aurreratua izanda ere, bertze hizkuntzen «hegemoniak» euskarari «itzal egiteko gaitasun handia» du oraindik.

Erronka horri aurre egiteko, euskararen eta euskaraz garatutako tresna teknologikoen erabilera bultzatzea funtsezkoa dela azaldu zuten Del Pozok eta Irasuegik. Aldabe ere ados zegoen, baina erran zuen euskaldunek haiendako propio egindako teknologia erabiltzea nahi bada ezinbertzekoa dela «sistema onak» garatzea eta arlo horretan lan eginen duten adituak trebatzea.

Lan anitz

Hiru adituek argi utzi zuten ahulgune, indargune eta erronka ugari daudela arlo horretan, eta nabarmendu zuten oraindik lan anitz dagoela egiteko. Eginda dauden bertze hainbertze lan ere badaudela erran zuen Oiartzabalek. Bigarren aldiz hitza hartu, eta bertaratu zen sortzaile bakoitzari eskatu zion garatutako tresnaren nondik norakoak azaltzeko.

Teks taldea izan zen hitza hartu zuen lehenbizikoa, Mycroft bozgorailu adimenduna sortu duen taldea. Igor Leturiak gailuaren funtzionamendua azaldu zuen, eta zenbait proba ere egin zituen. Eguraldiari eta orduari buruz galdetu zion bozgorailuari, erraterako. Silvia Portelak, berriz, azaldu zuen genero ikuspegia txertatu nahi izan dutela gailuan. Izan ere, merkatuan dauden gisa horretako tresnek emakumezko baten izena eta ahotsa dute. Mycroft-ek, ordea, izen neutroa du, eta ahots neutroa izateko lanean dabiltza.

Hitz taldeko Ander Salaberriak eta Ekain Arrietak, berriz, galdera-erantzun sistema bat eta testuetatik abiatuta irudiak sortzeko tresna bat aurkeztu zituzten. Bigarren gailuaren funtzionamenduak interes berezia sortu zuen bertaratuen artean. «Hiru kalabaza erraldoi sagarrondo baten azpian» bezalako esaldietatik abiatuta irudiak sortzeko probak egin baitzituen Salaberriak. Emaitzak ikustean, irriz hasi ziren guztiak, kalabazak ematen zituen arbola bat agertu zelako, bertzeak bertze.

Tresnaren funtzionamendua sinplea da: esaldia sisteman sartu, eta azken horrek ingelesera itzultzen du. Itzulpenarekin lotutako irudi bat osatzen du gailuak, datu baseko irudiak aztertu eta gero. Prozesu hori, noski, ezkutuan egiten da, eta hogei segundo itxaron behar dira irudia lortzeko.

Del Pozok bertze hiru arlorekin lotutako tresnak erakutsi zituen: itzulpengintza automatikoa, transkripzio automatikoa eta ahotsaren sintesia.

Gailu, tresna eta sistema horiekin, bertaratuek argi ikusi zuten euskarak baduela lekua eremu teknologikoan. Hala ere, adituek erran zuten zailagoa izanen dela euskalkiek presentzia izatea. Ahozkoan batez ere, sistemei zaila zaie euskalkiak ulertzea, baina hizlariek azaldu zuten balitekeela aurrerago ikastea.]]>
<![CDATA[‘Ahoa narras’ izenburupean egingo dute<br /> 17. Feministaldia]]> https://www.berria.eus/albisteak/221293/lsquoahoa_narrasrsquo_izenburupean_egingo_dutebr_17_feministaldia.htm Mon, 28 Nov 2022 10:07:26 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/221293/lsquoahoa_narrasrsquo_izenburupean_egingo_dutebr_17_feministaldia.htm <![CDATA[Ene Kantak taldeak Errigorarekin egindako abestiaren bideoklipa zabaldu du]]> https://www.berria.eus/albisteak/221198/ene_kantak_taldeak_errigorarekin_egindako_abestiaren_bideoklipa_zabaldu_du.htm Fri, 25 Nov 2022 15:36:34 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/221198/ene_kantak_taldeak_errigorarekin_egindako_abestiaren_bideoklipa_zabaldu_du.htm Udaberrian, Eskutik eskura kanpaina antolatu zuten, eta oliba olio birjina estra eta kontserba sortak eskatzeko aukera izan zen. Udazkenean, berriz, Euskarari puzka kanpaina egin zuten, eta, haren bidez, Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak banatu zituzten. Lurretik ahora, Errigora abestia taldearen Eragin, eragin! diskoan bilduta dago, bertze hamazazpi kantarekin batera. Taldeak dio «gorputzari, ahotsari, eskuei eta buruari eragiteko diskoa» dela. Diskoa salgai dago jada, eta bi formatutan eros daiteke: batetik, abestiak CDan eta bideoak DVDan; eta, bertzetik, abestiak eta bideoak USB giltza batean. Lehenbiziko formatuak 15 euro balio ditu, eta bigarrenak, berriz, 20. Abestia zuzenean entzuteko aukera ere izanen da, Emozioen festa! ekitaldiaren emanaldi andana eginen baitu taldeak datozen hilabeteetan. Bihar, adibidez, Hondarribian (Gipuzkoa) izanen dira, 16:00etan eta 18:00etan. Abenduaren 17an, (Gipuzkoa) Tolosan ariko dira, eta bi emanaldi eginen dituzte: eguerdian lehenbizikoa, eta 16:00etan bigarrena. Abenduaren 23an eta 27an, Bilbon izanen da taldea ikusteko aukera; lau emanaldi eginen dituzte, 16:00etan eta 18:30ean. Azkeneko emanaldiak Iruñean izanen dira, urtarrilaren 2an, 12:30ean eta 17:30ean. ]]> <![CDATA[Administrazioan ere, trabak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/008/001/2022-11-25/administrazioan_ere_trabak.htm Fri, 25 Nov 2022 00:00:00 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/paperekoa/1872/008/001/2022-11-25/administrazioan_ere_trabak.htm
Desberdintasun horiek hizkuntzaren ofizialtasunarekin lotuta daude. Ondorioz, Euskal Herrian hiru irudi guztiz ezberdin daude: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, euskara hizkuntza ofiziala da, eta, beraz, administrazioan araututa dago euskararen erabilera; Nafarroan hiru eremu bereizten direnez euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna, euskararen ofizialtasuna eremuaren arabera aldatzen da; Ipar Euskal Herrian, berriz, frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra, eta, beraz, zaila da euskara administrazioan txertatzea.

Ikusi gehiago: Analisia: 'Euskaraldiaren kolore aniztasuna'

Edozein dela lurralde bakoitzaren egoera, guztietan euskarak administrazioan duen presentzia handiagoa izateko ahaleginak egiten ari dira zenbait eragile. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, adibidez, foru aldundi bakoitzak euskara plan propio bat du martxan. Plan horietan, euskara administrazioan erabili beharreko hizkuntza dela adierazten da, eta herritar guztiek eskubidea dutela euskaraz artatuak izateko. Teorian euskarak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako administrazioan lekua badu ere, eskualde bakoitzaren arabera nabarmen aldatzen da egoera.

Ofizialaren bermerik eza

Manex Agirre Gorbeialdeko (Araba) euskara teknikaria da, eta, zehazki, udalerriotan egiten du lan: Aramaio, Legutio, Arratzua-Ubarrundia, Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz. Lan egiten duen herri bakoitzaren arabera euskarak administrazioan duen presentzia desberdina den arren, Agirrek argi du: «Gaztelania da nagusi, bai lan harremanetan, bai harreman informaletan».

Agirreren erranetan, poliki-poliki, belaunaldi gazteak administrazioan sartu ahala, egoera aldatuz doa. Izan ere, gaur egun euskara arlo horretan txertatzeko duten muga nagusietako bat «langile batzuek hizkuntza ez jakitea» da. Gazteek hizkuntza ezagutzen duten heinean muga hori «lausotzen» dela dio Agirrek. Hala ere, bertze erronka batzuk agertzen dira: «[Euskaraz] jakin bai, baina hori erabiltzeko gaitasuna norainokoa den», adibidez. Agirrek dioenez, «administrazioaren ardatzetako bat hizkuntza» den heinean, egoerak hobera egiteko «lehentasunak jarri behar» dira.

Erandioko (Bizkaia) euskara zerbitzuko taldeak bat egin du baieztapen horrekin. BERRIAri azaldu diotenez, «lidergo argi» baten falta sumatzen dute, eta lehen gaztelaniaz ziren harremanak euskarara pasatzerakoan zailtasunak dituzte.

Nabarmendu dutenez, bertako administrazioan egin daitezkeen tramite gehienak eta bezeroekin egiten diren harremanen hein handi bat euskaraz egiten ahal dira. Hala ere, orokorrean euskara gaztelania baino gutxiago erabiltzen da Erandioko administrazioan. Euskara zerbitzuaren erranetan, orokorrean, Erandioko herritarrek euskararik erabiltzen ez dutelako gertatzen da hori: «Jarreretan eta motibazioan ikusten da erresistentzia dagoela», azaldu dute. Jarrera hori agerian gelditu zen duela sei urte, herrian euskararen kaleko erabilera aztertu zenean: euskaraz %2k soilik egiten zuten.

Teoria praktika bihurtzean

Gipuzkoako egoera, ordea, bestelakoa da; Arrasatekoa, behintzat. Aintzane Lasa euskara zerbitzuko teknikariak azaldu duenez, «euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen da Arrasateko administrazioan; ahalegin berezia egiten da euskara erabiltzeko».

Idatzizko tramiteei dagokienez, lehentasuna ematen zaie euskarazko dokumentuei. Aurrez aurreko harremanetan, berriz, lehenengo hitza beti euskaraz egiten da, eta bezeroak aukeratutako hizkuntzan ematen zaio erantzuna. Euskara poliki-poliki presentzia hartuz joan dela dio zerbitzuburuak, eta eragile eta herritar guztien artean lortutako zerbait dela.

Nafarroari dagokionez, euskarak administrazioan duen presentzia eremuak baldintzatzen du. Mikel Arregi Euskarabideko zuzendaria: «Horrek garapen ezberdinak eta erronkak ekartzen dizkigu; eta, kudeaketari begira, arazoak eta korapiloak ere bai». Hala ere, Arregik argi du, orokorrean, euskara gaztelania baino «gutxiago erabiltzen» dela Nafarroako administrazioan.

Bortziriak -Bera, Lesaka, Arantza, Igantzi eta Etxalar herriek osatzen dute-, erraterako, eremu euskaldunean kokatuta daude. Urko Ikardok Bortzirietako Euskara Mankomunitatean lan egiten du, eta bertan euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dela dio -bost herri horietan edo horien arteko harremanetan-. Nafarroako Gobernuarekin kontaktuan jartzean, ordea, egoera bertzelakoa da: «Maiz, euskaraz zuzentzea ezinezkoa zaigu, beste aldean ez baitago euskaldunik erantzuteko», azaldu du Ikardok.

«Nafarroako Foru Administrazioan, euskararen ezagutza duten lanpostuen kopurua ez da %3ra iristen. Banaketa hori geografikoki ezberdina da: lanpostu gehienak Iruñerrian daude, eta hor oso lanpostu gutxitan dago ezagutzaren eskakizuna», nabarmendu du Arregik.

Ofizialtasunaren itzalean

Hego Euskal Herriko administrazioetan euskarak duen presentziaren inguruan arrangura nahiko dauden arren, Ipar Euskal Herrian oraindik ilunagoa da afera. Euskara frantsesaren ofizialtasunaren itzalean baitago.

Hala ere, herritar ugarik euskaraz bizi nahi dutela garbi dago. Horren erakusle dira azken urteotan ikasle, guraso eta ikasleek azterketak euskaraz egiteko egin dituzten eskakizunak. Baita Miarritzen, Baionan, Hendaian eta Urruñan euskara teknikariak jarri izana ere. Horrez gain, administrazioan euskara txertatzeko ekintza txikiak ere egin izan dituzte. Joan den martxoan, erraterako, Euskal Elkargoko Errobi lurralde poloaren bilkuran itzulpen sistema erabili zuten bileran euskara erabili ahal izateko.

Adituak bat datoz honetan: edozein dela herritarrek euskararekiko duten jarrera, horrek ezin du euskarak administrazioan izanen duen lekua baldintzatu.]]>
<![CDATA[Hertzainak-en azken kontzertua urtarrilaren 6ean izanen da, Gasteizen]]> https://www.berria.eus/albisteak/221131/hertzainak_en_azken_kontzertua_urtarrilaren_6ean_izanen_da_gasteizen.htm Thu, 24 Nov 2022 15:01:23 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/221131/hertzainak_en_azken_kontzertua_urtarrilaren_6ean_izanen_da_gasteizen.htm webgunean. 2019an, Bilboko Kafe Antzokian eta Euskaldunan jo zuen Hertzainak-ek. Bi emanaldiak hain arrakastatsuak izan ziren, ezen bertze emanaldi batzuk antolatu zituzten kanpoan gelditu zirenek kontzertu batez goza zezaten. Kontzertuetako batzuk BECen egitea erabaki zuten, ahal bezainbertze jende sartzeko; Gasteizen zergatik joko zuen, berriz, honela azaldu zuen taldeak: «Bertan hasi zen dena, eta bertan bukatzea zor diogu». Duela hiru urteko kontzertuekin alderatuta, berrikuntzak izanen dituzte azken hiru emanaldiek: Luis Javier Sainz Txanpi bateria jotzailea bertan egonen da, adibidez. Gainera, Gasteizko kontzertuan gonbidatuak zein izanen diren aurreratu dute: Peru Abarrategi, Manex Agirre, Paula Amilburu, Xabier Amuriza, Juantxo Arakama, Jon Basaguren, Dupla, Iñigo Etxezarreta (ETS), Xabi Igoa, Joseba Irazoki, Miren Narbaiza, Ruper Ordorika, Oihane Perea, Mikel Urdangarin eta Iñaki Viñaspre.]]> <![CDATA[Zezenketak debekatzeko lege proposamena gaurko saiotik erretiratzea erabaki dute Frantziako Asanblean]]> https://www.berria.eus/albisteak/221137/zezenketak_debekatzeko_lege_proposamena_gaurko_saiotik_erretiratzea_erabaki_dute_frantziako_asanblean.htm Thu, 24 Nov 2022 09:33:23 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/221137/zezenketak_debekatzeko_lege_proposamena_gaurko_saiotik_erretiratzea_erabaki_dute_frantziako_asanblean.htm <![CDATA[Tren sozialak 50 geltoki lotuko lituzke, eta AHTak, berriz, bost]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1943/014/001/2022-11-23/tren_sozialak_50_geltoki_lotuko_lituzke_eta_ahtak_berriz_bost.htm Wed, 23 Nov 2022 00:00:00 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/paperekoa/1943/014/001/2022-11-23/tren_sozialak_50_geltoki_lotuko_lituzke_eta_ahtak_berriz_bost.htm
Tren publiko eta sozialaren ereduak, bertzeak bertze, eremu konplexuenetarako alternatibak planteatzen ditu, erakutsiz teknikoki eta ekonomikoki posible dela leku horietan bertze modu batera lan egitea. Hala, proiektuaren sustatzaileen erranetan, beren planteamenduak 50 geltoki lotuko lituzke, eta AHTarenak, berriz, bost hiri soilik Gasteiz, Iruñea, Burgos, Miranda Ebro (Espainia) eta Castello (Herrialde Katalanak).

Proiektu alternatiboa babesten duten Nafarroako, Arabako eta Burgosko zenbait plataformak agerraldia egin zuten atzo, Gasteizen. Bertan, txosten bat aurkeztu zuten, zeina plataformen eta Renfe eta Adif enpresetan ordezkaritza duten sindikatuen akordioen emaitza den. Dokumentua Kimetz Munitxa, David Andres Barandica eta Ignacio Rubin Orozco bide, ubide eta portuetako ingeniariek egin dute, eta, guztira, 270 kilometroko ibilbidea ikertu dute proiektua osatzeko. Eremu horren gainean proposatu dute tren sozialaren alternatiba Nafarroako, Arabako eta Burgosko eremuak zeharkatzen dituzte trenbideek.

Alternatiba sustatu duten eragileen artean daude honako hauek: Nafarroa Trenaren Alde, Lautada Trenaren Alde, Arabako Haranak Trenaren Alde, Plataforma Por el Ferrocarril de Miranda de Ebro eta Bureba es Futuro.

Proiektua babesteko, txostenean azaltzen da zein abantaila dituen alternatibak bertze planteamenduko ibilbideekin alderatuz: bertzeak bertze, haien aukerak inbertsio txikiagoa eskatzen du, ibilbide berri bat eraikitzeak baino ondorio gutxiago ditu ingurumenean, lehenago jartzen ahalko da martxan eta, azpiegitura gutxiago beharko direnez, mantentze kostuak apalagoak izanen dira.

Aurkeztutako txostena egiteko, bertzeak bertze, dirua biltzeko kanpaina bat jarri zuten abian, eta, guztira, 16.000 euro bildu zituzten. Laguntza eskaini zieten pertsona guztiei eskerrak eman zizkieten atzoko aurkezpenean.

Eskakizuna

Agerraldian, beren proposamena azaltzearekin batera, AHTaren proiektua bertan behera gelditzeko eskatu zuten plataformek. Espainian orain arte garatu den trenbide eredua ere kritikatu zuten, bidaiari profil jakin bati begira egindakoa dela argudiatuz.]]>
<![CDATA[Arabako, Burgosko eta Nafarroako tren sozialak 50 geltoki lotuko lituzke]]> https://www.berria.eus/albisteak/221038/arabako_burgosko_eta_nafarroako_tren_sozialak_50_geltoki_lotuko_lituzke.htm Tue, 22 Nov 2022 15:11:11 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/221038/arabako_burgosko_eta_nafarroako_tren_sozialak_50_geltoki_lotuko_lituzke.htm Tren sozialaren aldeko finantzaketa kolektiboa abiatu dute Alternatiba sustatu duten eragileen artean daude honako hauek: Nafarroa Trenaren Alde, Lautada Trenaren Alde, Arabako Haranak Trenaren Alde, Plataforma Por el Ferrocarril de Miranda de Ebro eta Bureba es Futuro. Proiektua babesteko, azaldu dute zein abantaila dituen alternatibak bertze planteamenduko ibilbideekin alderatuz: bertzeak bertze, haien aukerak inbertsio txikiagoa eskatzen duela, ibilbide berri bat eraikitzeak baino ondorio gutxiago dituela ingurumenean, lehenago jartzen ahalko dela martxan eta mantentze kostuak apalagoak izanen direla. Eskakizuna Agerraldian, beren proposamena azaltzearekin batera, AHTaren proiektua bertan behera gelditzeko eskatu dute plataformek. Espainian orain arte garatu den trenbide eredua ere kritikatu dute, bidaiari profil jakin bati begira egindakoa dela argudiatuz.]]> <![CDATA[Murgilketa linguistikoa barridearen etxean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1964/006/001/2022-11-22/murgilketa_linguistikoa_barridearen_etxean.htm Tue, 22 Nov 2022 00:00:00 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/paperekoa/1964/006/001/2022-11-22/murgilketa_linguistikoa_barridearen_etxean.htm Euskara behar dut kanpaina abiatu zuen, Euskaraldiaren barnean. Programa horren bidez, inguru erdaldun bateko umeek aukera dute Lekeitioko familia euskaldun batean astebete pasatzeko.

Lehenbiziko saiakera amaitu da jada. Denera, inguru erdalduneko bost ikasle —Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren eta bosgarren mailakoak eta DBHko hirugarren eta laugarren mailakoak— herriko bost familia euskaldunetan egon dira astebetez.

Ibon Goitia Azkue ikastolako zuzendariak azaldu du ume horiek euskararekin harremana zutela lehenagotik, baina orain arte ez zutela beharrik izan «euskarari dagokionez esfortzu bat egiteko». Lotsatzen zirelako, edo gainerako ikasleak haiekin gaztelaniaz mintzatzen zirelako.

Goitiaren erranetan, programari esker, astebetean «jarrera aldaketa» sumatu da komunitatean: familietan, irakasleen artean eta baita ikasleen artean ere. «Ikusten da [inguru erdaldunetik datozen] ikasleek esfortzu handia egin dutela, eta euskararekiko atxikimendu handiagoa dutela», azaldu du. Gainerako ikasleen jarrera ere aldatu dela nabarmendu du Goitiak: «Ikusi dutelako ikaskide bat euskara ikasteko programa batean parte hartzen ari dela, eta jada ez dira gazteleraz mintzatzen haiekin».

Programa arrakastatsua izan da, eta, Goitiak azaldu duenez, apenas izan duten zailtasunik. Baliabide materialei dagokienez, «ekonomikoki oso kostu txikiak» dituela erran du.

Pertsonek betetzen duten rolari begira, «eredu oso erraza» dela dio Goitiak: «Gurasoek ez dute behar inolako formakuntzarik: euskaraz hitz egin behar dute soilik». Programaren erronkarik handiena familiak aurkitzea izan daitekeela adierazi du Goitiak, baina haientzat ez dela zaila izan, herriko «familiak boluntario aurkeztu» direlako.

Herritarrak hainbertze konprometitu dira programarekin, ezen, lehenbiziko saiakera martxan zegoen bitartean, bertze zenbait familiak ikastolari jakinarazi baitiote hurrengo aldian parte hartu nahi dutela. Horrenbestez, Goitiak adierazi du udaberrian berriz abiatuko dutela programa: «Familia berriek parte hartzeko aukera izango dute, eta jadanik egon direnek ere izango dute horretarako aukera, errefortzu gisa». Datozen urteei begira, egitasmoa «luzerako» izanen dela erran du Goitiak.

Jatorria

Egitasmoaren jatorrian, istorio pertsonal bat dago, Goitiak bizitakoa. Duela urte batzuk, kanpotik etorritako ikasle baten amari ebakuntza bat egiten zioten bitartean, Goitiak umea bere etxean hartu zuen astebetez. Tarte horretan, gaztearen euskara anitz hobetu zela nabaritu zuten ikastetxean. Bilakaera hori herriko gainerako ume eta gazteek izaten ahal zutela pentsatuta, programa martxan jartzea erabaki zuten.]]>
<![CDATA[Erdizko meategi proiektuaren inguruan iritzia eman nahi dutela aldarrikatu dute baztandarrek]]> https://www.berria.eus/albisteak/220994/erdizko_meategi_proiektuaren_inguruan_iritzia_eman_nahi_dutela_aldarrikatu_dute_baztandarrek.htm Mon, 21 Nov 2022 17:07:48 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/220994/erdizko_meategi_proiektuaren_inguruan_iritzia_eman_nahi_dutela_aldarrikatu_dute_baztandarrek.htm <![CDATA[Zenbait protesta egin dituzte ikus-entzunezkoetan euskarazko edukiek duten presentzia urria salatzeko]]> https://www.berria.eus/albisteak/220835/zenbait_protesta_egin_dituzte_ikus_entzunezkoetan_euskarazko_edukiek_duten_presentzia_urria_salatzeko.htm Thu, 17 Nov 2022 16:14:12 +0100 Isabel Jaurena https://www.berria.eus/albisteak/220835/zenbait_protesta_egin_dituzte_ikus_entzunezkoetan_euskarazko_edukiek_duten_presentzia_urria_salatzeko.htm

Euskarak eta euskaldunok une oro pairatzen dugu hizkuntza zapalkuntza eta ez dira bermatzen gure hizkuntza eskubideak. Zinemen kasua adibide argia da; izan ere, film gutxi batzuk euskaraz ikus daitezkeen arren, euskararen presentzia pantailetan negargarria da. pic.twitter.com/ma9ohB3vne - Alde Zaharreko Gazte Asanblada (@AZgazteak) November 16, 2022 Gazte Euskaltzaleen Sareko kideek, berriz, Bilbora eraman zuten protesta. EITBren egoitzan 'Euskaraz behar dugu' mezua idatzi zuten folio txuri batzuen laguntzaz. Jarraian, egoitzaren aurrean bildu ziren, ETB2n ikus daitezkeen gaztelaniazko hainbat saioren logoen irudiak eskuan zituztela. Klak Gazte Ahotsa plataformak eman zuen ekintzaren berri, Twitterren argitaratutako bideo baten bidez.

Bideoan azaltzen denez, jendeak «gero eta denbora gehiago igarotzen» du ikus-entzunezkoetan. «Testuinguru horretan, hizkuntza txikiek ez dute lekurik, ez dira hain errentagarriak. Txikiegiak gara lehiazko mundu erraldoi honetan». Nabarmentzen da, gainera, erakunde publikoek egoera zein den dakiten arren, ez dituztela «behar diren neurriak hartzen». Bideoan diote, gainera, beraiek lanean jarraituko dutela «pantailak euskaraz izan daitezen lortu arte». ]]>