<![CDATA[Ismael Manterola Ispizua | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 26 Nov 2022 19:20:28 +0100 hourly 1 <![CDATA[Ismael Manterola Ispizua | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Leopoldoren porrotak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-11-15/leopoldoren_porrotak.htm Tue, 15 Nov 2022 00:00:00 +0100 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-11-15/leopoldoren_porrotak.htm
Aurretik ezagutzen banuen ere, batez ere Zarautzen antolatutako hainbat ekitaldi bereziri esker, elkarrizketa luze bat egiteko aukera izan nuen orain dela urte gutxi. Gizon apasionatua zen Leopoldo, kulturaren alor guztien aurrean gogoz eta indarrez hitz egiten zuen 80 urte pasa izan arren. Zahartzaroak ez zion apaldu hitz egiteko, iritzia emateko edo alde batetik bestera mugitzeko gogo bizia. Aktibitate handiko gizona zen, nahiz eta adinean aurrera egin.

Kultur eragile moduan ezaguna zen Durangon Gederiaga elkartearen fundatzaile izateagatik eta liburu azoka famatua antolatzeagatik. Baina alderdi ezezagun gehiago zituen: liburu argitaratzaile, kultur zuzendari garai bateko Bizkaiko Aurrezki kutxan, Bilboko Arte Ederren Museoaren berrikuntzaren, Arteder arte azokaren eta Durangoko Arte eta Historia museoaren bultzatzaile, Zarauzko Photomuseumeko fundatzaile Ramon Serrasekin batera, Zarauzko poesia etxearen eta poesia esperimentalaren jaialdien antolatzaile, Manuel Larramendi institutu bibliografikoko fundatzaile, etab.

Leopoldorekin hitz eginez gero, kultura alorreko alderdi guztiak interesatzen zitzaizkiola zirudien. Lehen aipatu dudan moduan, liburuari buruz pasioz hitz egiten zuen, eta, 1975. urtetik 1980ra argitaratzaile moduan egin zuen epealdiaz galdetuta, bi kontu azpimarratzen zituen: bat, porrota (bere iritziz, argitaratzaile on baten ezaugarria), eta bi, nahi zuena argitaratzeko askatasuna.

Baina gure atal honetan interesatzen zaiguna artea denez, artearen apasionatu moduan aurkeztu behar dugu hil berri den eta 2020an Eusko Jaurlaritzako Gure Artea saria jaso zuen Leopoldo Zugaza. 1960ko hamarkadako arte berrikuntzak bete-betean ezagutu zituen, eta bere kezketako bat gertatzen ari ziren aldaketak gizarteratzea izan zen. Horretarako, eta Gerediaga elkartearen babesean, erakusketak antolatzen hasi zen 1965. urtetik aurrera. Gero, Durangoko Ezkurdi plaza berritu ondoren, erakusketa aretoa zabaldu zen 1970ean Zugazaren zuzendaritzapean. Garai hartako artista berritzaileenak erakutsi zituen han: Marta Cardenas, Carlos Sanz, Vicente Ameztoi, Nestor Basterretxea, Agustin Ibarrola, Rafael Ruiz Balerdi, Vicente Larrea, Ortiz de Elgea, Genoveva Gastaminza, Juan Luis Goenaga, Jose Luis Zumeta, Ramos Uranga, Eduardo Txillida, Andres Nagel, Remigio Mendiburu, Ricardo Ugarte, Jose Ramon Morquillas...

Hala ere, nire oroitzapenik indartsuenak Zarauzko Interolerti jaialdiari lotuta daude. Zarauzko Olerti Etxea Leopoldok pasioz bultzatutako beste proiektu harrigarria izan zen; bertatik antolatu zuen poesia esperimentaleko lehen jaialdia 1999an. Han entzun nituen lehen aldiz Bernardo Atxagaren hitz hiptonikoak edo han ikusi nuen poesia esperimentalari buruzko nire lehen erakusketa. Jarraipena izan bazuen ere 2003. urtean, ez zen gehiago ospatu nazioarteko erreferentzia izan zitekeen ekimena. Baliteke hau ere Leopoldoren beste porrot bat izatea, eta, hala ere, nik Leopoldoren porrotak arrakastatsu moduan saldutako beste proiektu asko baino gehiago estimatzen ditut.]]>
<![CDATA[Convenerunt in unum]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/033/002/2022-11-01/convenerunt_in_unum.htm Tue, 01 Nov 2022 00:00:00 +0100 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/033/002/2022-11-01/convenerunt_in_unum.htm
Mirarietan sinisten ez duen ni bezalako eszeptiko batentzat eta denbora tarte batez kritikari lana egin duenarentzat, zaila izan da hainbesteko adostasunaren baikortasuna sinestea. Hain zuzen, urriaren 18an museotik bertatik bueltan nentorrela, aukera izan nuen Espainiako telebistako La2 kateak museoari buruz egindako dokumentala ikusteko. Programak ondo baino hobeto laburtzen zituen egun guztian (eta aurreko egunetan) entzundako laudorio eta alabantzak (Ama Birjinari egindakoen antzekoak, bai). Kazetaritza lana baino gehiago propagandarako publirreportajea ematen zuen ikus-entzuneko horretan ez zegoen hura proiektu perfektua zela ukatzerik (Ama Birjina bezala, bai); ez eredu baten aldeko interes ekonomikorik, ez itzalik kudeaketan, ez New Yorkeko erakundearekin sekretupean dauden kontratuen aipamenik, ez 283 eguneko garbitzaileen grebarik, ez hezitzaileen grebarik, ezta egun hartan zabaldu zen erakusketari egindako kritikarik, ez artisten iritzirik, ez hiriko eraldaketak bazterrean edo alfonbra azpian ezkutatu dituenen gaineko iritzirik, ez San Frantzisko kaleko irudirik, ez Abusukorik, ez Otxarkoaga edo Zorrotzaurrekorik, ezta hiriko alde zaharrean etxebizitzen prezioek izan duten gorakadaren inguruko iritzirik ere. Dena titanioaren distira miraritsua. Dokumentalaren irudiak ikusita, norbaitek sinistuko luke bilbotarrak Ibaizabal ibaian bainatzen direla udako egun epeletan, atzean Gehryren eraikuntza duten bitartean, eta 1997tik aurrera ezti eta urre aroa bizi izan dugula Euskal Herrian.

Ukaezina da Guggenheim museoak hiria biziberritzeko izan duen eragina, baina museoko zuzendariak aipatutako 100 milioiko inbertsioa baino gehiago kostatu da hori, eta kazetaritza lan serio batek alderdi horiek guztiak jaso beharko lituzke. Eraikuntza ederra da, baina edukiontziaren barrukoa kritikatzeko modukoa da. Hain zuzen, horixe da museoaren ospakizunetik atera dudan ondorioa: izpiritu kritikoaren galera. Nire lan esparrua den unibertsitatearen helburuetako bat hiritarrak espiritu kritikoan heztea omen da. Zoritxarrez, Guggenheimen kasuan dena fede kontura mugatu da: mirarian sinistu behar da.]]>
<![CDATA['Un inglés vino a Bilbao']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/033/002/2022-10-04/un_ingls_vino_a_bilbao.htm Tue, 04 Oct 2022 00:00:00 +0200 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/033/002/2022-10-04/un_ingls_vino_a_bilbao.htm egiz ataleko nire kide den Haizea Barcenillarekin elkarrizketan hasiko dut denboraldi berriko nire parte hartzea.

Aurreko asteko artikuluan, Haizeak Pragan ikusitako Eva Kmentovaren lanari buruzko hausnarketa egin zuen eta herri txikiek beraien artisten berezitasunak erakusteko beharra aipatuz bukatu zuen artikulua. Hausnarketa horrekin bat nator zeharo, ni ere nekatuta nagoelako toki ezberdinetan arte garaikideko museo bera ikusteaz: artisten izen berberak antzeko bildumetan.

Haizearen hitzak bat etorri ziren aurreko astean gaurko artikulua idazteko aukeratu nuen gaiarekin: Bilboko Guggenheim museoaren erosketa politika. Hain zuzen irailaren 21eko BERRIAn, museoak egindako hainbat artelanen erosketaren berri eman zigun Iñigo Astizen artikuluak. Azken erosketen izarra El Anatsui Ghanako artista ezagunaren lana da, eta, horrekin batera, AEBetako abstrakzio geometrikoaren barruan sailkatu dezakegun Ellsworth Kellyren Kurba horia izeneko lana.

Museoko arduradunen hitzetan, aspalditik ibili dira Kellyren lan baten atzetik, eta azkenean lortu omen dute bildumarako falta zitzaien ustezko pieza. Hori bai, ez dute esan zenbat ordaindu duten horrelako lan bat eskuratzearen truke, baina seguru nago gure inguruko museo askoren urtebeteko aurrekontuaren kopurura iritsi dela. Diru publikoen gaineko gardentasuna non dagoen galdetu beharko genuke horrelako aurkezpenak egiten direnean.

Beti harritu nau Bilboko Guggenheim museoak 1950eko, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Ameriketako Estatu Batuetan egindako artea erosteko izan duen temak. Proiektua bultzatu zutenek hasiera-hasieratik azpimarratu zuten Bilbokoak New Yorkeko museoaren osagarri izan behar zuela, eta horregatik aipatutako hamarkadetako artelanak erosi eta erakutsi behar zituela. Zur eta lur geratu nintzen Museoak Cy Twombly artistaren Komodori buruzko bederatzi gogoeta koadro multzoa erosi zuenean 2006. urtean, dirutza ordainduta.

Horrelako erosketen aurrean bururatu zaizkidan galderak dira ondorengoak: Guggenheim museoa bertakoarekin harremanik ez duen museo bat dela onartuta, zer eskaini diezaioke Bilboko museo batek munduko turista bati? AEBetako artea Bilbon? Gainditu al dezake Bilboko museo batek Ameriketako arte garaikideko museo batek beraien arteari buruz eskaini dezakeena? Zein da Euskal Herriko museo batek kanpotik etorritako norbaiti erakutsi diezaiokeen bilduma? Zer dugu munduari eskaintzeko? Ellsworth Kelly eta Cy Twombly?

Eskerrak kanpoaldeko terrazan Jeff Koonsen Tulip eskulturaren ordez Txillidaren eskultura jarri behar duten. Txillidaren eskutik museoa kolonizatzen hasi gara.]]>
<![CDATA[Aitzindariak: Ana Olaizola]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-06-07/aitzindariak_ana_olaizola.htm Tue, 07 Jun 2022 00:00:00 +0200 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-06-07/aitzindariak_ana_olaizola.htm Ellas izeneko 1900. urte aurreko emakume artisten hiztegiaren aurkezpenean. Olivaresen iritziz, nahiz eta emakumeek artean izandako parte hartzearen gaineko ikerketak aurrera egin, zaila da aldaketak sumatzea artearen sistemaren barruan.

Ados nago kritikoaren ikuspuntu ezkorrarekin, baina, tarteka, esfortzu handiak egin ondoren, zerbait aldatzen da. Aldaketa txikiak dira, baina, aldaketa txiki asko batuz gero, artearen historian zerbait aldatzea lortu daiteke.

Ni EHUko Artearen Historiaren Sailean sartu nintzenean bertan topatu nuen aldaketa txiki baina aldi berean garrantzitsuak egiten ari zen irakaslea. Ana Olaizola Arte Ederren Fakultatean bi aldaketa handi bultzatzen ari zen. Alde batetik, bera izan zen fakultatean artearen historia euskaraz irakatsi zuen lehen irakaslea, eta, bestetik, bera izan zen XX. mendeko artearen irakasgaiaren edukietan gizonezko eta emakumezko artisten artean parekidetasuna proposatu zuen lehendabiziko irakaslea.

Azken erabaki horrek 1990eko hamarkadaren bukaeran izan zituen eragozpenak ugariak izan ziren, gaur egunetik ikusita ez baikara konturatzen sasoi hartan emakume artisten gaineko ikerketa zein egoera hasi berrian zegoen. Horri gehitu behar diogu irakasleen eta ikasleen mesfidantza, lehenek uste zutelako artearen historia idatzita zegoela eta artista handiak edo jenioak (guztiak gizasemeak) ikasi behar zirela nahitaez, eta ikasleek nahiago zutelako beraien buruetan sartuta zeuden artista jenioen ideiak ikasi, topikoak ziurtatzeko. Adibidez, irakasgaiko egitarautik Van Gogh pintorea kentzea erabaki zuenean Suzanne Valadoni tokia egiteko, irakasle ziren kide batzuek astakeriatzat hartu zuten, eta ikasleek beraiek ere esaten zuten Valadon ezin zela Van Goghekin alderatu artista moduan. Aldaketa txiki hauek beren burua feministatzat zuten artista eta irakasle emakume batzuen kontrako jarrera ere eragin zuten, emakume artista ezagun handiei tartea egiteko gomendatzen baitzuten, eztabaida sor zezaketenak alde batera utzi behar zirela argudiatuta.

Hala ere, Ana Olaizolak aurrera egin zuen, eta Arte Ederren fakultateko ikasle euskaldun belaunaldi batentzat erreferente artistikoak aldatu egin ziren; inpresionista, inpresionista-ondorengoa, espresionista, abstrakzioa edo beste mugimendu artistiko bat hartu, eta beti zegoelako emakumeren bat. Orain, Ana Olaizola gure artean ez dagoenean, pentsatu nahi dut berak egindako gauza txiki horiek artearen historia aldatzeko gai izan direla, haren atzetik antzeko asmoak dituzten asko etorri direlako, eta, gaur egun, artearen historia aldatzen ari garela sinistu nahi dut. Nire errespetu, maitasun eta amirazio guztia niretzat lankide baino gehiago bizitzaren irakasle izan den Ana Olaizolari.]]>
<![CDATA[Bide ekologikoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-05-24/bide_ekologikoak.htm Tue, 24 May 2022 00:00:00 +0200 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-05-24/bide_ekologikoak.htm
Oraingo honetan, hitz magikoak jasangarritasuna eta lana izango dira. Buruan sartuko digute eskualde batek arazo ekonomikoak dituela, eta konponbidea kulturarekin harremana duen proiekturen bat izango dela. Hala ere, tokiaren berezitasuna ezagututa (Biosferako erreserba omen da), proiektua berdez tindatuta salduko digute: ekologiarekin harremana izan behar duela, alegia.

Erakunde publikoen aldetik propaganda ondo egingo dute; ondo egiten ari dira. Ez dezala Bizkaiko Aldundiak beldur handirik izan, Urdaibaiko Guggenheim proiektua egingo da, bitartean ez bada zerbait gogorra gertatzen behintzat (beste pandemiaren bat, kolapso energetikoa, itsasoaren mailak ez baditu aurreikusitako tokiak ur azpian harrapatzen edo gero eta pobretuago dagoen jendeak ez badu «nahikoa da» esaten). Kontrako ahotsak isilarazten trebeak direnez, berehala esango dute «betikoak» direla etorkizunaren kontra daudenak; badakizue, Lemoizko zentralaren kontra borroka egin zutenak, kandelen bidez argiztatzera eta azak jatera kondenatu behar gintuztenak.

Egingo delako (ez dago aurkakoa pentsatzeko arrazoirik, azken 30 urteetako erakunde publikoek bultzatutako makroproiektu guztiak egin direlako), ez dut ulertzen zergatik jarraitzen duten proiektua azal berdearen bidez estaltzen. Hilaren hasieran, Bizkaian gehien saltzen den egunkariak zioen administrazioak behar diren tramiteak hasi dituela Urdaibaiko museoak izango dituen bi egoitzak eraikitzeko. Zaharberritutako industria eraikuntza hauen lotura «bide ekologiko» baten bidez egingo omen da. Hor nire buruak krak egin zuen, eta nazka sentitu nuen, umekeriaren eta manipulazioaren artean dagoen zerbait irakurrita. Zer da bide ekologikoa? Bideak ekologikoak izan al daitezke?

Hizkera horrekin nazkatuta nagoenez, Bizkaiko Diputazioari eskatuko nioke ez torturatzeko gehiago horrelakoekin. Proiektua arriskuan ez dagoenez, esan dezatela argi eta garbi turismoan negozio aukera topatu dutela eta alde batera utz ditzatela kultura, artea, berde, ekologiko, jasangarri eta antzeko hitzak. Estrategia berari jarraituz, Donostiako Udalak turismo zinegotziari turismo jasangarria izena jarri dio. Barregarria geratzen dela pentsa dezakegu, guri barre egiten digutela ez bageneki. Askotan, Zaldi Eroa komikigilearen tiretako gizon gorbataduna kar-kar egiten azaltzen zait senda ekologikoa edo turismo jasangarria hitzak irakurtzen ditudanean.]]>
<![CDATA[Artiumek hogei urte]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-05-10/artiumek_hogei_urte.htm Tue, 10 May 2022 00:00:00 +0200 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-05-10/artiumek_hogei_urte.htm
Guggenheimen itzalean jaio zen, eta, nire gusturako, eraikuntzarekin ez zuten asmatu, baina, hogei urte kostatu bazaio ere, bere izaera topatu duela esan dezakegu. Hasieran ez genekien oso ondo nola bideratuko zuen Arabako Arte Ederren museoaren herentzia, ezta nola txertatuko ote zen Gasteizko arte garaikidearen sarean ere, batez ere, Amarika aretoaren itxierak sortu zuen polemikak eraginda. Lehenbiziko hamar urteetan norabide argirik gabe ibili ondoren, 2010. urte inguruan hasi zen nortasuna finkatzen: bertako bildumak erakusteko moduak aztertzen, ibilbide interesgarria zuten Euskal Herriko eta nazioarteko artisten erakusketak antolatzen eta Euskal Herriko artista gazteei arreta eskaintzen.

Hala ere, krisi garaiak iritsi ziren, eta Artium baztertuta geratu zen, bizirauteko arazoak izateraino. Aurrekontua museoa zabalik mantentzeko besterik ez zen iristen, eta lan taldearen tamaina txikiak, langile batzuen egoera prekarioarekin batera, ez zuen baikorra izateko aukerarik ematen.

Baina 2018an izandako zuzendaritza aldaketak itxaropenerako bidea zabaldu zuen. Artiumek aldaketa behar zuen, profesional gazteago bat, dinamikoago bat, eta erabakiak hartzeko moduan zena. Nahiz eta pandemiako urte gogorrek aldaketarako aukera gutxi eman, aldaketa nabarmenak sumatu ditugu Gasteizko museoan. Aurretik zetozen bideetan sakontzeaz gainera, beste bide berriak zabaldu dituzte hiriko eragile batzuekin bat egiteko. Euskal Herriko artista gazteei zuzendutako erakusketak urrats nabarmena egin du azken bi urteetan, eta, une honetan, adibidez, hiru euskal artistaren erakusketak ikus ditzakegu —handiagoak edo txikiagoak izan—, nazioarteko artista baten proposamen zabala, eta Euskal Herriko testuinguru zuzenari begiratzen dioten beste bi erakusketa: bilduma berrantolatzen eta osatzen duen Zeru bat hamaika bide izenekoa eta Pentsatzeko leku bat, 1957. eta 1979. urteen artean Euskal Herrian egon ziren hezkuntza esperientziak aztertzen dituena.

Horrekin batera, hezkuntza programak eta jarduerak ere aipatu behar dira, sarritan museo bat bizirik mantentzen duten ekimenak baitira: hitzaldiak, film proiekzioak (euskal filmategiarekin bat egitea pozgarria izan da), ikastaroak, eta bisita gidatuak egiten dira, adibidez, gordailuetako bildumetara eta kanpoko plaza zabala erabilgarri bihurtu duen lorategira.

Zorionak eman behar dizkiogu, beraz, hogei urte bete dituen Artium Museoari, eta ospatzeko modurik onena museoa bisitatzea izango da.]]>
<![CDATA[Zorrotzaurre]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-03-29/zorrotzaurre.htm Tue, 29 Mar 2022 00:00:00 +0200 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-03-29/zorrotzaurre.htm
Orain dela ez asko irla berri bat dago Bilboko ibaiaren bokalean, Zorrotzaurreri eskuinaldeko ibaiertzarekin lotzen zuen lur zatia kendu ziotenetik, hain zuzen. Ez dakit zein izan den alferrikako lan horiek egiteko arrazoia, batez ere oso argi ez dagoenean zer irabazi dugun Zorrotzaurre irla bihurtuta.

Kasualitatez, Naoneden (Nantesen) nengoen Bilboko txangoa egiten ari ziren bitartean, eta han ere badago hiriaren izena daraman irla bat, Loira ibaiaren erdian. Eta, toki guztietan bezala, hiriaren zabaltze planek aspalditik hartu dute irlaren zati handiena (Zorrotzaurre baino askoz ere handiagoa den lur eremua dela argitu behar dut, Bilbotarrek barka nazaten!).

Zorrotzaurren bezala, Ile de Nantes izenekoak ere industria handien erabilpenak izan ditu XIX. eta XX. mendeetan zehar. Halere, hutsik geratu diren fabrika erraldoiak ez dituzte suntsitu edo desagerrarazi Zorrotzaurren egin duten modura (salbuespen bat edo beste izan ezik), beste erabilpen batzuk bilatu dizkiete egiturak mantenduta, hau da, industriaren memoria mantenduta. Seguru asko, egongo da kritikatzeko arrazoirik eta gentrifikazio planik Naoneden ere, noski, Nouvel arkitektoak eraikitako epaitegi erraldoia horren lekuko, baina eraikuntza industrial askori erabilpen publikoa eman diete, adibidez Naonedeko unibertsitateko fakultate batzuek: Arte Ederrak, Arkitektura eta Helduen unibertsitatea (gure Esperientzia gelak ). Bilbon, aldiz, irlaren aurrean klinika pribatu bati eta, Zorrotzaurren bertan, diseinu akademia pribatu bati eman zaie eraikitzeko lurra; azken hori aldaketaren ikur bihurtuz, gainera.

Naoneden fakultate berriak eraikitzerako orduan ez dituzte guztiz desagerrarazi aurreko fabrika zaharrak. Horren ordez, industria zaharrak moldatu egin dituzte aurreko izaera mantendu dezaten, ahal den neurrian. Horren ondorioz, Naonedeko irlak bere iragana gordeko du, eta hurrengo belaunaldiek jakingo dute gaur egun ikasteko edo aisialdirako erabilitako orubeak lan gogorraren bidez lortutako herentzia direla. Hain zuzen, aisialdirako arkitektura eta eskultura proiektu oso interesgarriak abiatu dituztelako da ezagun irla delako eremu hori. Zorrotzaurrerako eredu polita izan daiteke, nahiz eta horretarako lurraren espekulaziori tartea kendu beharko zaion. Horretarako prest daude gure hirietako agintariak?]]>
<![CDATA[Modaren hasiera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/001/2022-03-15/modaren_hasiera.htm Tue, 15 Mar 2022 00:00:00 +0100 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/001/2022-03-15/modaren_hasiera.htm
Baina denok dakigu gure arroparen funtzio nagusia ez dela bakarrik gure gorputza babestea. Garrantzi bera edo handiagoa dauka gure gustuaren araberako zerbait eramateak soinaren gainean. Zeharo erosoa ez izan arren, askorik berotzen ez bagaitu ere, edo beroa pasatu arren, gustuko arropak ez du eragozpen handirik eragiten. Horregatik, oihalaren egiturak, jantziaren formak, koloreak eta marrazkiak moda diseinatzaileen arreta handia jasotzen dute.

Bestalde, bakoitzaren estiloak geure burua gizarteari nola erakutsi nahi diogun baldintzatuko du. Dotore edo informal jantzita itxura desberdina emango dugu; kirol arroparekin edo puskatutako galtzak jantzita pertsonari buruzko informazioa ematen ari gara; horri deituko genioke alderdi komunikatiboa.

Nagoen erakusketan moda fenomenoaren hasiera aztertzen da. Noiz eta nola sortu zen besteak bezala janzteko gogoa? Nork zabaldu zituen janzteko ohiturak? Erakusketaren arabera, XVIII. mende bukaeran hasi zen gerora moda izena eman diogun fenomenoa. Garai hartan, aristokraziaren eta burgesiaren artean errege-erreginek erabiltzen zituzten arropak kopiatzeko ohitura zabaldu zen: oihal garestiak, itxura ezberdinak (frantziar erara, ingeles erara, artzain modura, etxeko arropa), orrazkera bereziak edo osagarri dotoreak (zapatak, abanikoak, perfumeetarako flaskoak, dantzen bikotekideak gordetzeko kaierak).

Internet, telebista edo aldizkaririk gabeko garaietan ohitura horiek nola zabaldu ziren galdetu diezaiokegu geure buruari. Hain zuzen, XVIII. mendearen bukaeran arteak bete zuen rola interesgarria da jantzi batzuek hartu zuten bidea ulertzeko. Erregina batek kaleko arropaz jantzitako erretratua eskatu zuen momentutik aurrera, ahal zuten emakume guztiek erreginak jantzita zeraman soinekoa kopiatu nahi izan zuten. Horri gehitzen badiogu Frantziako azken erreginak modaren ministroa ezizenez ezagututako arropa kontseilari bat izan zuela, konturatuko gara nola zabaldu zen hain azkar modaren fenomenoa.

Orokorrean, rokoko garaiko pintoreek ondo erakusten dute zer gertatu zen XVIII. mendeko gizartean, batez ere arropari buruzko kontuetan. Lekukotasunak jasotzeaz gainera, modaren zabaltzaileak bihurtu ziren beren koadroen bitartez; horregatik, askotan ez dakigu zer izan zen lehenago, arrautza edo oiloa.

Berehala sortu ziren pinturaren konpetentzia zuzena izango ziren lehenbiziko moda aldizkariak; koloreztatutako grabatuetan oinarrituta eta liburu itxurarekin. Hortik aurrera, modaren bideak zabaltzen hasi ziren, batez ere goi mailakoen artean. Oraindik mende eta erdi behar izan zuen jende arruntarengana indar handiz iristeko.]]>
<![CDATA[Logelatik irten gabe]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-03-01/logelatik_irten_gabe.htm Tue, 01 Mar 2022 00:00:00 +0100 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2022-03-01/logelatik_irten_gabe.htm
Norbaitek pinturaren misterioa erantzungo luke. Artearen alderdi mistikoa edo esentzialista. Baina, artea ikerketa gai dugunok ezin dugu horretara mugatu, batez ere norbaitek gure aditu lana egiteko eskatzen digunean. Nork esan zuen arte figuratiboa abstraktua baino errazagoa zenik?

Figurazioaren arrakasta koadroan ikusten duguna identifikatzearen plazerrean oinarritzen omen da. Baina, behin eta berriz ia koadro bera ikusterakoan ez al gara aspertzen errealitate berarekin topatzeaz? Non dago objektuak tokiz aldatzearen erakarpena edo interesa?

Morandiren koadroetan artistak eskura zituen objektuak ikusiko ditugu behin eta berriz; hala ere, koadro guztiak ezberdinak dira. Eta ezberdinak dira, errealitatea inoiz ez delako berdina. Argia da ikusmenaren oinarrizko osagaia eta horrek gure ingura alda dezake. Ñabardura nimiño horiek harrapatzean datza Morandiren lana. Objektu beraren alde bat edo bestea erakustea ez da gauza bera, eta alde bera erakutsita ere, argia aldatzen bada, objektua ezberdin ikusiko dugu. Horri objektuek okupatzen duten espazioaren aldaketak gehitzen badizkiogu, bizitza guztia pintatzen jarduteko zigor modukoa izango dugu.

Argiak espazioa eta objektuak aldatzen ditu, bai, baina pintatzeko erak argia, formak eta espazioa baldintza dezake, horregatik Morandiren koadroak ez dira errepikatzen; beti zerbait berria topatzen dugu, teknikaren bidez errealitatea irudikatzeko modu agorrezinak daudelako: marrazkiari garrantzia ematen badiogu, objektuen bolumenek garrantzia hartzen dute, eta espazioak garbitasuna eta zehaztasuna; aldiz, pintzelkada lodiak eta urduriak erabiltzen baditugu, formak desitxuratuko dira, eta bat egingo dute hondoarekin. Morandik erabiltzen dituen pintzelkadek objektuak dantzan jartzen ditu fokatu gabeko espazio dardarti batean.

Morandik erakusten digu mundua ezagutu daitekeela norberaren logelatik irten gabe. Hori bai, Virginia Woolfek esan zuen bezala, garrantzi handia du gela bat norberarena izatea.]]>
<![CDATA[Lantegi irekiak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/033/002/2021-12-07/lantegi_irekiak.htm Tue, 07 Dec 2021 00:00:00 +0100 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/033/002/2021-12-07/lantegi_irekiak.htm
Orain dela urte batzuk ohikoa izaten zen egun zehatz batzuetan artistek beraien tailerrak zabaltzea jendeak bisita zitzan. Arrakasta handiko ekinbidea izaten zen, jendeari asko gustatzen zitzaiolako artistak lantokian ikustea. Artistaren mitoa elikatu duten osagaietako batzuk izan dira egileen lan prozesuak eta lan giroa. Inspirazioaren kontuak edo lan espazioetan dituzten objektu, irudi eta abar ezagutzea artistaren lanera hurbiltzeko modu bat izan da jendearentzat.

Hala ere, niretzat, mitifikazioaren kontrako zerbait izan da beti artistaren lantokia ezagutzea, orokorrean lan egiteko tokiak izaten direlako modu literalean. Horregatik, ondo ulertu izan dut horrelako egitasmoetan parte hartu nahi ez duten artisten jarrera. Denok imajinatzen dugun artistaren tailerrak pintura eta eskulturarekin harremana du. Kolorez zikindutako lurrak eta mantalak, harri hautsez edo buztinez gainezka dauden gainak eta altzariak, artistaren mitoan dagoen desordena eta eguneroko gauzen gaineko arreta eza.... Horren ordez, eta batez ere gaur egun, artisten lantoki gehienek ordenagailua mahai gainean duten bulegoen antz handiagoa izaten dute. Irudiak ez dira desagertu, noski, desordena ere ez toki askotatik, baina azken urteetan asko aldatu da artistaren inguru espaziala.

Tabakaleran azaroaren 26an ikusi genuena artistaren lantoki topikotik aldentzen den zerbait da. Artista mota adina lantoki daudela iruditzen zait, eta hori lehen ere gertatzen zen, nahiz eta sinplifikatzeko daukagun joerak artista bohemioarekin lotzeko joera nagusitu duen gure imajinarioan eta imajinazioan. Onartu behar dut Tabakaleran bisitatu nuen lehenbiziko lantokia teknologia digitalarekin harremana zuen artista batena zela, eta horrek berehala jarri ninduela XXI. mendeko artistarekin harremanetan. Laborategi digitalaren esparruak tarte handia du Tabakalera bezalako zentroetan, eta horren ondorioa izan zen Diogo Vaz artista portugaldar gaztearena. Ikus-entzunezko munduaren presentzia beste txoko batzuetan ere ikusteko aukera izan genuen, adibidez Irati Cano, Candela Cienfuegos eta Macarena Fernandez-Puigen txokoetan. Bideoaren munduarekin harremana izan bai, baina beste kezka batzuk ikusi nizkien Gabriel Pericasi, Karlos Martinez Bordoyri eta Rocio Aguadori. Azken horrek erakusketa txikiaren antzeko zerbait muntatu zuen platoan, ederra eta interesgarria aldi berean. Azkenik, pinturaren iraupenaz konturatu nintzen Taxio Ardanazen eta Gala Knorren lantokietara sartu nintzenean.

Artisten lantegiak zabaltzea aukera paregabea izaten da gaur egungo artearen nondik norakoak ezagutzeko, artistekin zuzenean beraien lanaz hitz egiteko, eta hobeto ezagutzeko. Tabakaleraren kasuan, denak eraikuntza berean egoteak lana errazten digu, eta seguru nago artisten arteko harremana eta elkar ezagutzea ere errazten duela.]]>
<![CDATA[Euskal Herriko emakume abstrakziogileak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2021-11-23/euskal_herriko_emakume_abstrakziogileak.htm Tue, 23 Nov 2021 00:00:00 +0100 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2021-11-23/euskal_herriko_emakume_abstrakziogileak.htm
Hain zuzen, hutsunea sumatu nuen Guggenheimeko erakusketan Euskal Herriko emakume artisten inguruan. Zorionez, Donostian jaiotako Esther Ferrer eta Azpirotzen urteetan bizi izandako Elena Asinsen lanak erakusketan ikusgai daude, baina Ferrer Parisen bizi da, eta, erakusketaren antolatzaile den Pompidou zentroak bere lanak ditu bildumetan. Asins, bestalde, gero eta gehiago baloratzen den artista bat da, batez ere Madrilgo Reina Sofia museoak 2016. urtean eskainitako erakusketari esker, hil ondoren bere lanak Madrilgo museoari utzi baitzizkion.

Horregatik, aurreko belaunaldiko euskal artista baten hutsunea sumatu nuen, Maria Paz Jimenez Euskal Herriko abstrakziorako erabakigarria izan zelako. Gerra ondorengo urteetan figurazio berezian lan egin arren, 1950. urte inguruan arte mundua txundituta utzi zuen paper gainean gouache teknikaren bidez egindako lanekin. Parisen gero eta ohikoagoa zen keinu-abstrakziotik eta kubismoaren irakaspenetatik eratorritako euskarriaren geometria analitikoaren arteko elkarketa berezia lortu zuen lan txiki baina monumental haietan. Hortik aurrera, Jimenezek ikerketarako bideak zabaldu zituen, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan lantzeko.

Figurazioa inoiz alde batera utzi ez bazuen ere, bere bizitzaren azken urteetan (1975. urtean hil zen) ikerketa ildo oso pertsonalean lan egin zuen, zurrunbiloek mihisearen gainazalean eragiten zituzten planoen elkarketaren inguruan. Horrek zulo beltzera doazen lur koloreko eta grisak diren hiru dimentsioko espazio bereziak sortzen ditu, edo, beste modu batera ulertuta, zulo beltzetik sortzen den planotan antolatutako espazio emankorra irudikatu zuen.

1950eko hamarkadaren bukaeran eta 1960ko hamarkadaren erdialdean, abstrakzio materikoagoa landu zuen, garai hartako artista askok egiten zuten modura. Hondarra gehitu zion pintura oreari paisaia bereziak sortzeko, edo barruan argia zuten ehundura gogorren bidezko koadro arre ilunak pintatu zituen.

Seguru nago, Jimenezen lanek bat egingo luketela Guggenheimen eskegita dauden Bigarren Mundu Gerraren ondorengo beste emakume abstrakziogileen lanekin. Nik Maria Helena Vieira da Silvaren eta Vera Pagavaren koadroen artean kokatuko nituzke, eta Marta Pan, Alicia Penalba eta Parvine Curieren eskulturekin batera. Baina, zoritxarrez, ez dago. Arrazoi ugari egon daitezke Jimenezen hutsunea azaltzeko. Guggenheimek erakusketaren Bilboko atala antolatzeko aukeratu duen komisarioak euskal artista ez ezagutzea izan daiteke horietako bat? Erakusketak berak kanonetik eta zirkuitu nagusitik kanpo geratu diren emakumeen ikusezintasuna kritikatzen du; horren adibidea izan daiteke Maria Paz Jimenezen kasua.]]>
<![CDATA[Emakumeak abstrakziogile]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2021-11-09/emakumeak_abstrakziogile.htm Tue, 09 Nov 2021 00:00:00 +0100 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2021-11-09/emakumeak_abstrakziogile.htm
Horregatik, Guggenheimeko erakusketan dauden 100 emakume artistatik gorako 400 lan baino gehiagotan harritzen gaitu zer gutxi dakigun artearen historiari buruz. Geure buruari galdetzen diogu zergatik ez dugun muturren aurrean daukagun artelanaren egilearen izena ezagutzen, izugarrizko artelanaren aurrean gaudenean eta aportazio ederra egiten dionean abstrakzioaren garapenari.

Horrekin batera, erakusketak zalantzan jartzen digu abstrakzioaren betiko kontakizuna. Alderdi plastiko eta formaletatik aparte, egon ziren abstrakziora iristeko beste bideak ere, esate baterako erakusketari sarrera ematen dion espiritismo eta teosofiarena. Kontuan izanda praktika horietan emakumeak nagusi zirela XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, harrituta begiratzen diegu Georgiana Houghton ingelesak paper gainean pintatutako akuarelei eta gouacheei. Historiografia tradizionalaren arabera lehendabiziko lan abstraktua Kandinskik pintatu zuen, 1910ean, horregatik gure harridura, inoiz ez direlako kontuan izan Houghton edo Hilma af Klinten lanak. Hala ere, konpetizioak alde batera lagatzeko proposamena izan daiteke erakusketaren ekarpen nagusia. Zergatik tematu hainbeste zein izan zen lehenbizikoa? Erakusketak, aldiz, beste zerbait proposatzen du: abstrakziora iristeko bide ezberdinak egon ziren, eta guztiek eraiki zuten errealitate bisualari begiratzen ez zion arte mota bat, gerora abstrakzio modura izendatu genuena. Ekarpen guztiak interesgarriak izan dira, baina onartu dezagun emakumeen esperientziak gizasemeenak bezain interesgarriak eta erabakigarriak izan zirela hurrengo belaunaldikoentzat. Abstrakzioaren ibilbidea ez da pertsonalitate solteen lorpen heroiko maskulinoa.

Zorionez, historia aldatzeko ahalegin ugari egin dira azken 30 urteetan, eta ikerketa horien guztien emaitza da Guggenheimen ikus dezakegun erakusketa. Hemendik aurrera, erakusketan modu labur batean proposatzen diren mila eta bat kontakizunen hariei tiratzeko ordua izango da: abstrakzioa eta dantza, abstrakzioa eta argazkigintza, abstrakzioa eta oihalgintza, mendebaldekoak ez diren abstrakzioak eta abar.]]>
<![CDATA[Torturen espazioak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/031/002/2021-10-26/torturen_espazioak.htm Tue, 26 Oct 2021 00:00:00 +0200 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/031/002/2021-10-26/torturen_espazioak.htm Non dago Mikel? dokumental gogorra ikusi ondoren gauza asko etorri zitzaizkidan burura, erantzunik gabeko galderak gehienak. Hala ere, dokumentalean zeuden irudien artean zerbaitek harritu ninduen, Mikel Zabalzarekin batera kontakizunaren protagonista den Ion Arretxek dokumentalean zehar eraikitzen duen tortura leku izan zen etxebizitzaren maketa.

Bertsio ofizialaren arabera, ez dago horrelako tokirik; torturak existitzen ez diren bezala, tortura lekuak ere ez. Baina ematen du Ion Arretxek berari gertatutakoa benetan gertatu zela guri (eta, seguru asko, bere buruari) frogatzeko eszenatokia behar duela filmean. Ez-lekuari forma eman behar diola dirudi, kontakizunari existentzia emateko. Horrek Londresko Goldsmiths unibertsitatean dagoen Forensic Architecture izeneko nazioarteko arkitekto elkarte baten asmoak gogorarazi zizkidan. Batez ere, Ekialde Hurbilean antolatu zituzten kartzela klandestinoetan atxilotuta egon ziren eta torturak jasan zituzten presoen salaketak nazioarteko epaitegietan frogatzeko, beharrezkoak izen ziren lekukotzetan oinarritutako arkitektura berreraikuntzak.

Gehienbat, soinuak eta presoen espazioaren perzepzioak hartzen dituzte horretarako oinarritzat Forensic Architecture elkartekoek, inork ikusi ez dituen espetxeak berreraikitzeko, gehienetan presoek begiak estalita izaten baitituzte. Horrela lortu dute salaketei egiazkotasuna ematea, gobernu askok ukatzen baitute beren lurraldeetan horrelako tokiak egon direnik. Gaur egungo teknologiak asko lagundu du biolentziaren zabalkundean (droneekin, batez ere), baina, hain zuzen, Forensic Architecturekoek hiru dimentsioko programa informatikoen bitartez lortzen dute itxuraz existitzen ez diren leku horiek eraikitzea.

Non dago Mikel? filmean, askoz ere teknologia apalago batekin ikusten dugu Ion Arretxe Intxaurrondoko pisuaren maketa egiten. Arte Ederretan ikasitako baliabideekin, kuter baten bidez kartoia mozten jarduten du filmean zehar, guztiak elkartu arte eta etxebizitza baten maketa osatu arte. Bertan, bainugelak garrantzia hartzen du, Arretxek bainuontzia marrazten eta koloreztatzen duelako, hain zuzen, bertan egin zizkioten tortura gogorrenak azpimarratzeko.

Espazioaren eraikuntzak, maketan bada ere, aukera eskaintzen die biktima hauei era ofizial batean ukatzen zaiena (ez zen egon tortura lekurik, ez zen torturarik izan) errealitatearen planora bideratzeko. Izena ez dakit baina izana ematen zaie, zoritxarrez, oraindik sarritan normaltzat hartzen ditugun praktika latz horiei.]]>
<![CDATA[Gure auzoko intelektualak*]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2021-09-28/gure_auzoko_intelektualak.htm Tue, 28 Sep 2021 00:00:00 +0200 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2021-09-28/gure_auzoko_intelektualak.htm
Baina ez dirudi pandemiak eragindako geldialdi ekonomikotik irteteko Europako gobernutik agintzen zaizkigun sosak osasungintzan edo ingurumenean egindako kalteak konpontzen gastatzeko asmoa dagoenik. Horren ordez, Bartzelonako aireportua bezalako proiektu handiak iragarri dizkigute Euskal Herrian ere. Aspalditik zama ekonomiko izugarria bihurtzen ari den tren azkarraz eta Donostiako metroaren burugogorkeriaz gainera, kulturarekin, eta zehazki artearekin, harremana duten proiektu garestiak martxan daude: Bilboko Arte Ederren museoaren handitzea eta Urdaibaiko Guggenheim museoaren eraikuntza.

Asko gustatu zitzaizkidan epaitegietatik iristen diren erabaki harrigarrien aurrean mikrobiologoak, medikuak eta epidemiologoak defendatzeko lehendakariak esandako hitzak. Gai bakoitzeko adituak entzun behar omen dira gizartean dauden arazoak konpontzeko. Argi ez dudan kontua da osasuna ez den gaietan zergatik ez den irizpide bera erabiltzen; hau da, zergatik ez zaien kultur munduko adituei galdetzen zertan gastatu behar den kulturara bideratutako aurrekontua. Kulturaren egoera kezkagarria baino gehiago penagarria den momentuan, zergatik ez da krisi kabinetea biltzen erabakitzeko zein diren lehentasunak eta hartu beharreko neurriak? Zaila izango litzateke zerbait adostea, seguru nago, batez ere Euskal Herrian ez daudelako 300 elkarte, plataforma edo talde zibiko kulturaren bueltan. Kritika ez da nahikoa, presio sozialak lan batzuk geldiaraziko dituela pentsatu nahi dut (nahiz eta ez dudan uste Euskal Herrian inoiz gertatu denik). Katalunian ez bezala, Euskal Herrian gizarte zibila hilda dagoela iruditzen zait eta hori da kezkagarriena.

Bartzelonako aireportuaren proiektua zalantzan dagoela dakidan bezala, ez dago zalantza handirik gure arteko makroproiektu kulturalen inguruan: egingo dira ez dagoelako antolatutako kontrako indarrik. Non daude gure auzoko intelektualak?

*Ramon Zubiaurreren koadro baten izenburuaren aitzakian.]]>
<![CDATA[Galeriak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2021-09-14/galeriak.htm Tue, 14 Sep 2021 00:00:00 +0200 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2021-09-14/galeriak.htm
Zerbait beharko da, erakusketa aretoetan dabilen jende kopuru urriari erreparatzen badiogu. Nahiz eta bidaiatzen dugunean arte museo handiak eta ezagunak bisitatzen ditugun, gure etxe aldameneko arte zentroetara edo galerietara joateko ohiturarik ez dugu.

Arte zentroen gaia alde batera lagata, arte galerien azken urteetako gainbehera adierazgarria egin zaigu arte munduan gabiltzanoi. Behin baino gehiagotan entzun dugu paradigmaren aldaketa eta galerien pixkanakako desagerpena. Euskal Herriak orain dela hogei urte hamar galeriatik gora bidaltzen zituen Madrilgo ARCO azokara, eta azken urteetan kopuru hori ez da hiru galeriara iristen.

Negozioaren berrantolaketan, Madrilek artearen salmenta handien negozioa monopolizatu duela esan daiteke, baina beste zerbait ere gertatzen ari dela suma dezakegu. Galerietako jabeek beraiek esaten dutenez, jendea ez da erakusketak ikustera joaten eta salmentak Interneten edo bezero agenden bidez egiten dituzte; beraz, gaur egun ez da beharrezkoa toki fisiko bat izatea artea saltzeko. Bestalde, bildumazale txikia (hein batean galerien bezero fidela eta negozio askoren zutabea zena) desagertu egin da ia erabat.

Alde batetik, ulergarria da birtualitatearen aroan artelan fisikoak desagertzea eta salerosteko moduak ere birtualak bihurtzea. Sistema ekonomikoak aldaketak jasan ditu azken urteetan, eta erromantikoa izango litzateke pentsatzea artearen merkatuak aldaketa horietatik kanpo geratu behar duela. Behin eta berriz errepikatu izan digute galeriek, artea saltzeaz gain, funtzio kulturala ere betetzen dutela, eta ados nago baieztapen horrekin. Hala ere, merkatuaren legeak gogorrak dira, eta oihan horretan bizirauteko saldu egin behar da. Azken urteetan artearen salmentak jaitsi ez badira ere, eroslea aldatu egin dela esan daiteke, eta horrek galeria batzuei eragin die. Horri erakunde publikoen erosketen etetea gehitu behar diogu. Erosle edo bildumazale handiak artea erosten jarraitzen du, eta horrek galeria handiak mantendu ditu, baina lehen aipatutako bildumazale afizionatua desagertzear dagoen espeziea dela esango nuke. Ogibide liberalak zituztenek erosten zuten artea: mediku, abokatu, ingeniari, arkitekto, gestore eta abarrek, bai jaso zuten kultur formazioak artea apreziatzeko aukera ematen zielako, bai gastatzeko dirua zutelako eta baita prestigioa ematen zielako ere: hau da, goi-erdiko klaseko kide bihurtzen zituelako. Baina gaur egun, artearen prestigioa debaluatua dago. Gizartean sumatu ditugun balio aldaketekin, gastatzeko dirua duenak auto garestietara, belaontzietara, Michelin izardun jatetxetara edo urrutirako bidaietara bideratzen ditu bere etekinak. Kulturak klase marka galtzea ez zait gaizki iruditzen, baina arte galeria txikiei ez dio mesede handirik egin.]]>
<![CDATA[Konplize gutxi]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/040/002/2020-12-01/konplize_gutxi.htm Tue, 01 Dec 2020 00:00:00 +0100 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/040/002/2020-12-01/konplize_gutxi.htm Faktoria saioan, Goizalde Landabasok Konplizeak izeneko artikuluan aipatzen duenaren arabera. Ados nago egun hauetan paparrean daramagun txapak zerbaitetarako balio badu konplize izate hori adierazteko dela esaten denean.

Zoritxarrez, konplize gutxi topatzen ditut arte munduan Euskaraldiak irauten duen bitartean, eta, zer esanik ez, urteko beste edozein sasoitan.

Lehenik eta behin, konplize gutxi dauzkat artearen hezkuntza sisteman. Harrigarria bada ere, konplize gehiago sumatzen ditut erakundeetako edozein langileren artean (irakasle, atezain, idazkari) ikasleen artean baino. Zer espero dezakegu euskararen militantziari uko egin dion ikasle mugimenduarengandik? Hala ere, erakundeen goi mailetatik ikasleei ematen zaizkien ereduek ez dute asko laguntzen, errektore izateko hautagaiak euskaraz egindako galderei gaztelaniaz erantzuten badie edo euskara menperatzea ez bada beharrezkoa unibertsitateko buru izateko.

Gainera, ez dut konplize askorik topatzen museoetan, arte zentroetan edo galerietan. Zenbat museo zuzendarirekin hitz egin dezakegu euskaraz? Zenbat ekitaldi daude museo handietan euskaraz? Zenbat argitalpen egiten dira euskaraz edo bi hizkuntza ofizialetan? Zer hizkuntzatan egiten da lan museotan? Kolaborazio eskaerak egiten direnean, zergatik aurreikusten da gaztelaniaz izango direla? Arte galerien paisaian, zergatik da hain zaila euskaraz zerbait ikustea edo irakurtzea?

Sortzaileen artean ere ez dut konplize askorik topatzen. Zergatik hitz egiten du artista euskaldun batek gaztelaniaz jendearen aurrean? Zergatik idazten dute artista euskaldunek gaztelaniaz? Zergatik idazten dituzte artista euskaldunek txostenak gaztelaniaz lehiaketetara aurkeztu edo diru laguntzak eskatu behar dituztenean? Zergatik da hain zaila, ezinezkoa ez esateagatik, erakusketaren urrats guztiak euskaraz egitea?

Azkenik, artearen hedapenean edo kritikan ere konplize gutxi topatzen ditut; badaude, baina gutxi. Artikulu hau argitaratzen den orria kenduta, zergatik da hain zaila euskaraz idatzitako (eta ez itzulitako) arteari buruzko kritika edo katalogoko testuak aurkitzea? Zergatik dira ikusezinak arteari buruz euskaraz idazten duen jendearen testuak? Zergatik da serioa eta akademikoa gaztelaniaz idaztea eta ez euskaraz?

Ikusten denez, Euskaraldiak baino zerbait gehiago beharko dira artearen munduan euskarak behar bezalako presentzia izateko.]]>
<![CDATA[Kolonialismoak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/033/002/2020-11-17/kolonialismoak.htm Tue, 17 Nov 2020 00:00:00 +0100 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/033/002/2020-11-17/kolonialismoak.htm
Hala ere, autokritika diskurtso horietan gutxitan hitz egiten da museo askotan miresten ditugun artelanak ordaintzeko diruaren edo gaur egun merkatuan erabiltzen den diruaren jatorriari buruz. Horregatik, pena handiz irakurri nuen Bilboko Arte Ederren Museoan Valdes bildumari eskaini dioten erakusketaren sarrera testua. Felix Valdesek Bilboko Zazpikaleetan zuen dendan Ekuatore Gineatik ekarritako produktuak saltzen omen zituen, eta garai hartan Ekuatore Ginea Espainiako kolonia zela argitzen digute erakusketaren arduradunek. Kakaoa, kafea, kanela eta, batez ere, zuraren inportazioa omen zen Valdesen dirutzaren iturri. Erakusketa aretoko hormako testuak ez du gehiago argitzen, ez du azalpen gehiago ematen artelanak erosteko erabili zen diru horren jatorriaren inguruan. Horrek hotz xamar utzi ninduen, kontuan izanda Valdesek punta-puntako 400 artelan biltzea lortu zuela. Ez dut eskatzen mea culpa-rik edo ikerketa sakonik erakusketa sarrera bateko testu batean —bide batez, katalogoan ere ez da halakorik azaltzen—, baina testuinguruaren aipamenen bat ez litzateke sobera izango, kolonialismoaren esplotazio garai haien memoria ez galtzeko. Artelanak objektu ederrak izateaz gainera, testuinguru historiko batean sortutako objektuak ere badira, eta arte bilduma batek ere testuinguruaren beharra du ondo ulertu ahal izateko.

Baina ez da Gineara mugatzen erakusketaren sarreran irakur dezakegun diskurtso kolonialista. Espainiar mentalitate kolonialean idatzitako testuak artista nazionalak aipatzen ditu artelanen egile batzuei buruz hitz egiteko, garai bateko arte historietan irakurritako diskurtso nazionalista espainiarraren doinuekin: «XX. mendera igarotzeko, aldiz, hasierako hamarkadetako artista nazionalak —Sorolla, Zuloaga, Gutierrez Solana— [...]». Aipatutako artistak artista nazionalak al dira? Zein naziotakoak? Espainiakoak? Zer da artista nazionala izatea? Espainiako artearen berritzaileak izan omen ziren Benjamin Palencia eta Agustin Ibarrola, beste testu batean irakur dezakegun bezala. Errealitate nazionala interpretatzeko bi modu omen daude bildumako koadroetan: bat argia eta beste iluna. Errealitate nazionala edo Espainia interpretatzeko bi modu dira? Zein errealitate nazional interpretatzen ari ziren Isidre Nonell edo Aurelio Arteta?

Erakusketa ariketa ona da konturatzeko Espainian (euskaldunen konplizitatearekin) XX. mendearen hasieran Ginean erabilitako kolonialismo ekonomikotik nola pasatu gaitezkeen Euskal Herriko kolonialismo kulturala mantentzera (euskaldunen konplizitatearekin) normaltasun handiz eta lotsa handirik gabe. Batzuek artista nazionalak, errealitate nazionala edo arte nazionala duten bitartean, beste batzuei egiten zaie nazionalista izatearen salaketa.]]>
<![CDATA[Ardurak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2020-11-03/ardurak.htm Tue, 03 Nov 2020 00:00:00 +0100 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2020-11-03/ardurak.htm Drawings for Projection izena du William Kentridge artista hegoafrikarraren 11 filmez osatutako animazio serieak. Lehendabizikoa 1989an egin zuen, eta azkena, City Deep izenburua daramana, konfinatuta egon ginen bitartean bukatu zuen, orain dela hilabete batzuk.

Seriearen gaia Hegoafrikako azken 30 urteetako historia da, apartheidaren bukaeratik hasi eta gaur egunera artekoa. Ederra izan da animazio film guztiak batera ikusteko aukera edukitzea Bartzelonako CCCB zentroan, luze xamar jo badu ere. Nahiz eta film bakoitza ez den hamar minutura iristen, azalpenak irakurtzeko, erakusketan dauden tapizak ikusteko eta More Sweetly Play the Dance instalazio ikusgarria gozatzeko denbora behar da; beraz, bi egunez joatea hobe.

Kentridgek trebetasun handiz kontatzen digu bere herrialdearen historia tragikoa, marrazki bizidunen bidez. Ikatz ziriz egindako zuri beltzeko marrazki aske eta indartsuak oso egokiak dira azaldu nahi duena kontatzeko: adibidez, beltzen eta zurien arteko desberdintasuna, aberatsen eta pobreen artekoa, hirien miseria eta haziera etengabea, Mendebaldeko eta Afrikako kulturen arteko talka, eta abar.

Hala ere, harrigarriena artistak erabili duen ikuspuntua da. Hamarkadaz hamarkada, Kentridgek egoera aldakorraren barne hausnarketa egin du animaziozko film labur baten bidez: apartheidaren gordintasuna, lege aldaketak, Johannesburgoren hazkundea, Mandelaren garaipena, egiaren batzordeko kontakizunak, ustelkeria, eta abar.

Hala ere, gehien harritu ninduena arduraren inguruan Kentridgek egiten duen hausnarketa da. Memoriari buruz hitz egiten dugunean, eta mundu mailan oso zabaldutako gaia da, gutxitan galdetzen diogu geure buruari zein izan den gure rola gertakizun historikoetan. Sarritan, memoria egin beharreko ariketa deseroso moduan aurkezten zaigu, eta gutxitan pentsatzen dugu protagonistak izan gaitezkeela. Hegoafrikan beltza izatea eta zuria izatea ez zen gauza bera izan apartheidaren garaian, eta ez da gauza bera oraindik ere. Artistak marrazkien bidez bere buruari galdetzen dio ea nola ulertu dezakeen inguruan gertatzen ari dena, eta, horregatik berreraiki dezakegu, hamaika filmen bidez, Hegoafrikako historia ikuspuntu oso pertsonal batetik, nahiz eta balio unibertsalak izan.

Erregimenaren kontrako borrokalari familia batean jaio arren, Kentridgek bere buruari ardura ariketa bat jartzen dio: zuri izatearen ardura, ez baitago hain zabalduta Hegoafrikako zurien artean apartheidean betetako rolaren kontzientzia. Adibidez, aberastutako enpresa gizonek edo kultura jendeek uste dute ez zutela parte hartu egoera politiko oker hartan. Hori da egiaren batzordetik ateratako ondorioetako bat, behintzat.

Antzeko zerbait gertatzen zaigu guri ere; gure herriaren memoria tragiko hurbila beste batzuen errua da beti, nahiago dugu gure ardura besteen bizkarrean utzita bizi.]]>
<![CDATA[Maya Agiriano]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2020-10-06/maya_agiriano.htm Tue, 06 Oct 2020 00:00:00 +0200 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/032/002/2020-10-06/maya_agiriano.htm
2017an Euskal Herriko arte kritikari buruzko artikulu bat idazten ari ginela, konturatu nintzen nola desager daitekeen norbait arte mundutik denbora gutxian. Hain zuzen, Maya Agirianok, aurreko urteetan kritika idazten hasi arren, 1990eko hamarkadan oinarrizko rola jokatu zuen Euskal Herriko, eta batez ere Donostiako, arte munduan. El País egunkarian idatzi zituen euskal arteari buruzko lehen kritikak, 1979 eta 1981 artean: Zumeta, Nagel, Carlos Sanz, Dionisio Blanco, Nicolas Lekuona, eta abarri buruz. Baina, 1994an, El Diario Vasco egunkariak orri osoa eman zionean, astean bi arte kritika argitaratzeko, egin zen ezagunago. Espainiako aldizkariren batean ere idatzi zuen garai hartan, Guadalimar-ren, adibidez, 1993an.

Donostiako arte munduarentzat erabakigarria izan zen Artelekuren sorrera 1987an. Handik bi urtera, Zehar aldizkaria argitaratzea bururatu zitzaien zentroko arduradunei, eta Maya Agirianoren eta Joxe Mari Iturralderen esku geratu zen aldizkari berriaren zuzendaritza. Ahalegin handiko urteak izan ziren bientzat eta Artelekurentzat, orokorrean. Zehar-ek 1992an bete zuen lehen fasea, eta, ordutik aurrera Maya Agirianok zuzendaritzan jarraitu bazuen ere, argitalpen batzorde batekin batera lan egin zuen 1995era arte, Miren Erasok aldizkariaren ardura hartu zuen arte.

Maya Agirianok ez zuen bakarrik prentsan idatzi, kritikarien artean ohikoa den bezala, erakusketen katalogoetan ere testu luzeagoak utzi zizkigun, erakusketa bere ardurapean egon edo ez. Menchu Galen lana ikusgarriago egiteko lan handia egin zuen, irundar artistaren ospea ezkutatu samar zegoen garaietan, eta Aurora Bengoetxearen, Andres Nagelen eta Carlos Sanzen fotomuntaketei buruzko erakusketetan parte hartu eta testuak idatzi zituen.

Koldo Mitxelenan 2001ean Menchu Galen lanen erakusketa antolatu zuenetik ia desagertuta ibili da arte munditik. Orain dela gutxi erakusketetan ikusteko aukera izan genuen, berriz ere. Zoritxarrez, aurreko astean betiko ezkutatu zen gure esker txarreko arte mundu honetatik. Ez dut uste bere lana alferrik galtzeko modukoa izan denik. Belaunaldi gazteagoentzat eredu egokia izan dela iruditzen zait, batez ere artea pasioz bizitzeko izan duen ahalmenagatik. Onerako eta txarrerako.]]>
<![CDATA[Lygia Clark]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1880/041/002/2020-09-22/lygia_clark.htm Tue, 22 Sep 2020 00:00:00 +0200 Ismael Manterola Ispizua https://www.berria.eus/paperekoa/1880/041/002/2020-09-22/lygia_clark.htm
Orain etxean (edo etxetik metro gutxira, behintzat) Lygia Clarken erakusketa ederra ikusteko aukera daukagu. Hain zuzen, Bilboko Guggenheim museoak Lygia Clark; Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958 izeneko erakusketa antolatu du. Ez da erakusketa handia, ez da erakusketa ikusgarria, ni bezalako artearen frikientzat izango dela pentsa dezake norbaitek, eta hala da. Artea interesatzen zaion jendearentzat egoki eta txukun antolatutako erakusketa dela esango nuke, eta aldi berean pinturaz gozatu nahi duen edozeinentzat jarritako erakusketa dela esan behar dut.

Lygia Clark (Belo Horizonte, Brasil, 1920 - Rio de Janeiro, 1998) eskultore eta arte kontzeptualaren jarraitzaile gisa gehiago ezagutzen nuen, eta horregatik artean emandako lehen urteak ezagutzea oso gustuko ariketa izan da. Pintura izan zen arte munduan emandako lehen urratsa, Guggenheimeko erakusketak ondo azaltzen duen moduan. Bigarren Mundu Gerratik irten eta ondorengo lehen urteak zailak izan ziren arterako, baina agian garai hartan hirugarren mundua izendatzen zuten herrialdeetan bizi ziren artistei aukera zabaldu zitzaien suntsitutako Europari aurrea hartzeko. Gerra aurreko abangoardiak berrikusteko aukera paregabea izan zuten Parisera iritsi ziren artista ia guztientzat zabaldu zen aukera hori, Lygia Clark barne.

Kubismoari begira egindako saiakerek arte analitikoaren bidea zabaldu zioten Clark gazteari, aldi batean figurazioaren eta abstrakzio geometrikoaren artean ibili bazen ere. Horri bere herrialdeko jatorrizko artearen kolore eta formak gehitu behar dizkiogu, hirugarren mundu hartatik lehenbizikora iritsitako artistek ez baitzituzten erroak galdu nahi izan.

Eragin hauekin guztiekin, Lygia Clarkek berezko bidea egin zuen, 50eko hamarkadako lanetan sumatu dugunaren arabera, eta artistak berak emandako hitzaldietan aldarrikatzen zuen modura. Pintura «eremu esperimental» gisa ulertzen zuela esan zuen urte haietan sortzaileak; gure artean bizi zen Jorge Oteizak «egitasmo esperimentala» izena jarri zion eskultura ikerketari, eta ez dut uste kasualitatea denik Sao Pauloko bienalean saria irabazi izana, 1957an.]]>