
«Denok dugu atera nahi duen artista bat barruan»
Itsaso Jauregi
Artista izatearen inguruan hitz egin du Intxustak, baita CG Arte dendaren bilakaeraz ere: «Arreta handia eskaini behar zaio egunerokoari, eboluzioan ez galtzeko; beti adi egon behar duzu».

Hurrez egindako altxorra
Itsaso Jauregi
Malkorra gozotegiak duela ia ehun urte ireki zituen ateak, dendan egindako produktuak soilik saltzeko. Denda ezaguna da hurrekin egiten den txokolatearengatik.

«Lagun taldeak askotarikoak izatea nahiko nuke»
Itsaso Jauregi
Kabia proiektuaren inguruan aritu da Ibrahim, baita migratzaileek kuadrilla batean sartzeko dituzten oztopoez ere: «Norberaren antzeko jendearekin elkartzeko joera dagoela uste dut».

Betiko balio berriak
Itsaso Jauregi
Errigorak bere balioak bermatzen dituen identifikatzailea aurkeztu du: Errigora Balioak. Bertakotasuna, euskara, auzolana eta nekazariarekiko harremana dira zigiluaren oinarri nagusiak.

«Teknikari gehienak musikariak ere bagara»
Itsaso Jauregi
Teknikarien bizimoduaren inguruan aritu da Espainia, baita lan baldintzen inguruan ere: «Taldeak musikaz baino ez luke arduratu behar, eta guk, berriz, arazoak konpontzeaz».

Historiaren beste aurpegia
Itsaso Jauregi
Inozentzio Illanes liburu saltzaileak karta joko bat sortu du Lizarrako emakumeen historia ezagutarazteko. Jolasa sortzeko, hainbat alorretako emakumeen argazkiak eta biografiak bildu ditu.

«Elementuak nahita desitxuratzen ditut»
Itsaso Jauregi
Elementu figuratiboetatik abiatuz abstrakzioa landu nahi du Nabarlazek bere margolanetan. Kolorea beti mantentzen du erdigunean: «Irudi guztiak kolorearen inguruan eraikitzen ditut».

Nafarroako Gobernuak Volkswagenen 1.024 milioi euroko inbertsioa babestuko du
Itsaso Jauregi
Urtean 400.000 ibilgailu ekoizteko ahalmenari eutsiko diote. Lanpostuak mantentzen saiatuko direla esan du Txibitek: «Inbertsio historikoa da Nafarroan».

Nafarroako langile publikoak grebara deitu dituzte hilaren 15erako
Itsaso Jauregi
ELA, LAB, UGT, CCOO eta Steilasen arabera, gobernuak ez du negoziatzeko borondaterik izan

Nafarroako Funtzio Publikoko langileak grebara deitu dituzte sindikatuek otsailaren 15erako
Itsaso Jauregi
ELA, LAB, UGT, CCOO eta Steilas sindikatuek grebara deitu dute langile publikoen lan baldintzak hobetzeko eta Nafarroako Gobernuarekin «benetako» negoziazioa egitea aldarrikatzeko.