<![CDATA[Itsaso Jauregi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 03 Dec 2022 06:34:21 +0100 hourly 1 <![CDATA[Itsaso Jauregi | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA['Ahobizi' izan nahi, eta ezin]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1856/007/001/2022-11-30/ahobizi_izan_nahi_eta_ezin.htm Wed, 30 Nov 2022 00:00:00 +0100 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1856/007/001/2022-11-30/ahobizi_izan_nahi_eta_ezin.htm Hitzez ekiteko garaia leloa: Euskal Herriko jakak hornitu dituzten ahobizi eta belarriprest txapak urriak dira Estellerriko Erriberako herri horretan, eta ez da ohikoa kalean euskara entzutea. Ane Gonzalez Lodosako Galtzagorri AEK euskaltegiko ikasleak jarri ditu hiru kartel horiek, eta herrian euskaldun gutxi daudela esan du: «Lodosan oso gutxitan hitz egiten dut euskaraz». Gonzalezekin batera euskaltegian ikasten dutenak ondoko herrira joaten dira, Andosillara, Lodosan ez baitago ikasgelarik.

Nafarroa, zonifikazioaren ondorioz, hiru eremutan bereizia dago euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna, eta eremu ez-euskaldunean dauden herriek are zailtasun gehiago dituzte egunerokoan euskaraz aritzeko. Ez da erraza ogia erostean, tabernan edaria eskatzean, eta ile apaindegira joatean, besteak beste, euskaraz mintzatzea. Kalean euskara sustatzeko asmoz, Maite Pellejerok Lodosa Bizirik elkartea sortu zuen hainbat lagunekin: « Euskarazko ekintzak antolatzeko sortu genuen Lodosa Bizirik; ezinbestekoa da denon artean lan egitea».

Euskaraz aritu nahi, eta ezin. Gonzalez: «Taberna batean sartu, eta gure artean euskaraz aritu nahi dugu, normal. Orain, euskaraz hitz egitean, jendearen begiradak nabaritzen dituzu».

Begirada horiek Pellejerok ere nabaritzen ditu, eta adierazi du lanketa «sakona» egin behar dela herrian euskara normalizatzeko: «Lodosak badu ikastola, D eredua, AEK, baina ez dago D ereduko DBHrik ez batxilergorik; ikasleek kanpora joan behar dute». Euskarazko kultura sortzea eta sustatzea lortu nahi dute Lodosa Bizirik elkartekoek, nahiz eta udalaren babesik ez jaso: «Herrikoek egin behar dugu dena».

Aurten, Euskaraldia ez da Lodosara iritsi. Pellejeroren arabera, jendeak izena ematen du, baina, euskaraz ongi egiten ez duelakoan, ez da euskaraz hitz egitera ausartzen: «Baina lotsa etxean utzi behar da, eta aurrera egin behar dugu». Ahobizi eta belarriprest txapak ondoko herrietan banatzen dira, baina Pellejerok esan du noizbehinka Lodosako kaleetan barna ere ikusten direla, eta «sekulako poza» hartzen duela.

Euskara kaleratuz

Euskara herrira hurbiltzeko asmoz, proiektu bat abiatu zuten uztailean: herriko kaleen izenak euskaraz jartzeko egitasmoa. Horri esker, herriko 78 kaleren, etorbideren eta plazaren 154 plaka aldatuko dituzte. Lodosa Bizirik eta Nafarroa Aurrera taldeek eta euskararen alde aritzen diren mugimenduek Porrusalda izeneko plataforma handiagoa osatu zuten proiektu hori aurrera eramateko. Nahiz eta oraindik ez dituzten herriko kale guztien izenak euskaratu, Pellejerok esan du «oso garrantzitsua» dela ekintza horiek bultzatzea: «Gure herrikideek jakin behar dute gure hizkuntza euskara dela eta hori errespetatu behar dutela».

Gonzalezek esan du harro sentitzen dela bere herriko kaleen izenak euskaraz ikustean: «Gainera, Lodosakoa naizela esaten dudanean, esaten didate: 'Lodosakoa? Eta euskaraz badakizu?'; harritu egiten dira, eta ez luke hala izan behar. Gu ere euskaldunak gara».]]>
<![CDATA[Iruindarren euritakoak dantzan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1887/032/001/2022-11-30/iruindarren_euritakoak_dantzan.htm Wed, 30 Nov 2022 00:00:00 +0100 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1887/032/001/2022-11-30/iruindarren_euritakoak_dantzan.htm
Ez zen posible izan. Erraldoiak gordeta geratu ziren, uztailera arte behintzat, iruindarren jantzi zuri-gorriak bezala. Haur batek Toko-Toko erraldoiaren panpina zeraman eskuan Francisco Seminario pasabidean sartu zenean: «Erraldoiak ikusi nahi zituen, batez ere Toko-Toko», esan zuen haren aita Jose Luis Belaskok. Hala ere, pasabidean bertan, Belaskoren semeak entretenimendua aurkitu zuen. Sanferminetako kaleetan ohikoak diren abestiak zabaldu ziren Seminario pasabidearen barnean, eskaileretan igota zeuden musikariei esker. Done Saturdi patroiaren omenezko prozesioa ezin izan da egin azken hiru urteetan; beraz, herritarrak adituak dira ordezko ospakizun bat antolatzen.

Korridore estu eta luzea jendez bete zen berehala; gehienak helduak, musikariak beren ahotsekin gainditzen zituztenak. Umeek zur eta lur begiratzen zieten gurasoei, abesti guztiak ezagutzen zituztelako. Are gehiago txunditu ziren handik igaro ziren turista alemanak: aurpegian argi ikusten zitzaien ez zutela guztiz ulertzen kaleko giroa.

Euritakoa eskuan atera ziren batzuk San Zernin elizatik, berokia berriro jartzen zuten bitartean itzuliz kale hezera. Arkupean babesturik, Duguna taldeko dantzariak zeuden, sudurra gorriturik eta etengabe mugitzen, berotu nahian. Bat-batean, isiltasuna eskatu zuen zuzendariak, eta gauza bakarra entzuten zen: euri tantak lurzoruan. Enrique Maia alkatea elizatik ateratzean, txistu egin zioten balkoietatik. Udaletxeko bidea hartu zuen.

Kalean gora

Meza kontuetatik urruti, akordeoiek bete zuten Gazteluko plaza. Ikusi mendizaleak kanta abestu zuten plazan bildutako taldean, erdian kokatu zen gizonaren zuzendaritzari jarraituz. Orkestra zuzendaria balitz bezala, makila zuri eta gorri batekin gidatu zituen abeslariak.

Hasieran, zirimiria egiten zuen, eta ausartenak aterperik gabe kantatzen hasi ziren. Baina, berehala, aterpean lekua lortzeko borroka hasi zen. Aterpean sartu ziren horietako bat Bego Gartzia zen. Kantuz kantu liburuxkan abestien hitzak irakurtzen ari zen: «Oraindik ez dut euskaraz ongi hitz egiten, baina abesti hauek entzutea gustatzen zait». Kalean gora kalean behera abestia hasi bezain pronto, Gartziak liburuxka gorde, eta, besteekin batera, arkupetik gora eta behera ozenki abestu zuen: «Abesti horren letra nahiko erraza da», esan zuen emakumeak, irribarre zabal batekin, abestia amaitzerakoan.

Azkenean ez zuen atertu, eta herritarrak kaleetan zehar ibili ziren putzu batetik bestera plisti-plasta. Euria ez zen gelditu, eta kantuak ere ez zuen etenik. Izan zen eguraldiari aurre egiteko beste modurik ere. Carlos Ezkurrak euritakoa gorde zuen, txapela kendu, eta taberna batean sartu zen: «Eguraldi txarrari aurre egiteko, onena, pintxo bat hartzea».]]>
<![CDATA[Eusko Legebiltzarrak bat egin du Euskaraldiarekin, eta hainbat egitasmo antolatu ditu]]> https://www.berria.eus/albisteak/220899/eusko_legebiltzarrak_bat_egin_du_euskaraldiarekin_eta_hainbat_egitasmo_antolatu_ditu.htm Fri, 18 Nov 2022 19:42:40 +0100 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/albisteak/220899/eusko_legebiltzarrak_bat_egin_du_euskaraldiarekin_eta_hainbat_egitasmo_antolatu_ditu.htm <![CDATA['Soilik baietz da baietz' legearen interpretazioaren harira botere judizialak doktrina ezarri arte itxoitearen alde egin du Madrilek]]> https://www.berria.eus/albisteak/220889/soilik_baietz_da_baietz_legearen_interpretazioaren_harira_botere_judizialak_doktrina_ezarri_arte_itxoitearen_alde_egin_du_madrilek.htm Fri, 18 Nov 2022 15:48:51 +0100 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/albisteak/220889/soilik_baietz_da_baietz_legearen_interpretazioaren_harira_botere_judizialak_doktrina_ezarri_arte_itxoitearen_alde_egin_du_madrilek.htm <![CDATA[«Marrazteko era askeago bat ezagutu dut amonari esker»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/032/001/2022-11-17/marrazteko_era_askeago_bat_ezagutu_dut_amonari_esker.htm Thu, 17 Nov 2022 00:00:00 +0100 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1888/032/001/2022-11-17/marrazteko_era_askeago_bat_ezagutu_dut_amonari_esker.htm Leihoa. Ilargia. Artizarrak liburua atera berri dute, bien artean sortutako proiektuaren ezaugarriak azalduz.

Zure amonarekin marrazteko ohitura daukazu?

Txikitatik marraztu dut nire amonarekin. Nire lehendabiziko oroitzapenak haren etxeko sukaldean dira, margotzen. Haztean, ahaztu egin nituen momentu horiek.

Nondik sortu zen zure amonaren marrazkiak tatuatzeko ideia?

Egun batean, nire bezeroetako bat Henry Darger artistaren marrazki batekin sartu zen dendara. Hurrengo astean, nire amona bisitatzera joan nintzen, eta marrazten topatu nuen. Momentu horretan, sukalde horretako oroitzapenak berreskuratu nituen, eta deskubritu nuen zer-nolako artista den nire amona: artista marjinala, Henry Darger bezala. Beraz, nire amonaren marrazkiak sare sozialetan jarri nituen, eta 50 tatuaje baino gehiago egin ditut haren marrazkiekin.

Zure amona eroso sentitzen da artista deitzen badute?

Artista marjinalekin beti gertatzen da haiek ez diotela garrantzirik ematen egiten dutenari. Baina artistak dira. Orduan, ez dakit nire amona horrekin eroso sentitzen den, baina onartu du. Oso lotsatia da, baina proiektu honi esker ahaldundu egin da. Gainera, askotan artista hitza formakuntza akademikoarekin lotzen da, eta hortik kanpo geratzen diren guztiek ez dute eskubide bera.

Uste duzu tatuatzaileek lekua aurkitu duzuela artisten artean?

Ez dakit. Niri bereziki gustatzen zaidan tatuaje estiloa klasikoa da, duela 100 urte baino gehiago sortu zena. Pertsona horiek ez zeukaten beren burua artistatzat, beste irudi batzuen bertsioak egiten zituztelako. Haientzat, ofizio bat zen, besterik ez. Gaur egun, badaude ikuspegi artistiko gehiago tatuajearen munduan.

Zure marrazteko eran amonaren influentzia nabaritu duzu?

Bai. Proiektuarekin hasi nintzenean, estilo klasikoan aritzen nintzen batez ere; estilo nahiko itxia da hori. Nire amonarekin proiektua hasi nuenean, ikusi nuen marrazteko era askeago bat bazegoela. Gaur egun, libreagoa sentitzen naiz, eta orain hurbilago sentitzen naiz tatuajeen alde artistikotik.

Nolakoa da marrazkia tatuaje bihurtzeko prozesua?

Normalean, prozesuan nire amonaren marrazkiaren zati bat galtzen da, nik nire ikuspuntua ematen diodalako.

Zein izan zen zure amonaren erreakzioa bere marrazkia norbaiten azalean ikusterakoan?

Harrituta geratu zen. Gainera, marrazkiak sare sozialetan jarri nituenean, jende askok partekatu zituen, eta hori ez du ongi ulertzen. «Nola da posible Japoniako batek nire marrazkiak ikustea?», galdetu zidan.

Josefinak marrazkiak zuzendu ditzake, baina tatuajeak ezin dira moldatu. Nola bizi du hori?

Ezin da; horregatik, orain borragoma baztertu du, eta zerbait konpondu nahi duenean gainean marrazten du. Horren adibide da beti kontatzen duen istorioa: ezpainak marrazten dituenean eta gaizki ateratzen zaizkionean, bere pertsonaia zigarro batekin agertuko da. Beraz, bere marrazkiak norbaiten azalean ikusten dituenean ez du sentitzen zerbait moldatzeko beharra.

Zuen liburuan zer aurki daiteke?

Lehendabiziko atalean, proiektua nola hasi zen azaltzen dut. Gero, nire amonak bere bizitza azaltzen du. Hirugarren atalean, arkatzez eta akuarelaz egindako marrazkiak jarri ditugu, poema batzuekin batera. Azkeneko orrietan, diseinu horiekin egindako tatuajeak daude.

Zure amonaren zaletasuna zure lanbide bilakatu duzu, beraz?

Bai. Nik uste dut hori izan dela proiektu honetatik atera dudan gauzarik politena. Nire amonari erakutsi diot berari esker ikasi dudan guztia, nahiz eta berak horrela ez ikusi.]]>
<![CDATA[Ahotik belarrietara]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/040/001/2022-11-05/ahotik_belarrietara.htm Sat, 05 Nov 2022 00:00:00 +0100 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1888/040/001/2022-11-05/ahotik_belarrietara.htm Ipuingarria izango da Karrikirik antolatutako liburuaren festan parte hartzeko aukera ere izan zuten han. 9 urteko haurren ahotsek burrunba egin zuten harrizko hormetan, beraz. Egitasmoaren antolakuntzan parte hartu duen Amaia Elizagoienek azaldu zien isil-isilik egon behar zutela: «Museoetan ez da hitz egin behar». Azkenean, haurrek txintxo-txintxo bete zuten Elizagoienek esandakoa, eta jauregian isiltasuna nagusitu zen berriro.

Eraikinaren berotasunean murgilduta, Elizagoienen atzetik igo zituzten eskailerak. Egurrezko eskailera zaharrek karraskatu zuten ikasle taldea gainetik igarotzean. Ume horietako batek argi utzi zuen beldurgarriak zirela. «Niri ere beldurra ematen didate», esan zion Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak.

Ikasle taldea bitan banatu zen, eta horietako batzuek bi solairu igo zituzten; beste batzuek, hiru. Bigarren solairuan, egurrezko ate astun baten atzean, ilustrazio tailerra zegoen. Bi mahai luzek zeharkatzen zuten aretoa, eta aulki bakoitzaren aurrean paperezko orri handi eta txiki bana zeuden. Margoez, arkatzez eta borragomaz hornitutako mahaiak ikusi bezain pronto, umeek berokiak erantzi, eta tontor bat sortu zuten. Margotzen hasteko gogoz ziren.

Hasi bezain pronto, Ainara Azpiazu ilustratzaileak azaldu zien bere Basoan barna liburuan oinarrituko zirela marrazkiak egiteko orduan. Umeei Euskal Herriko basoetan aurki daitezkeen animaliak proposatzeko eskatu zien, eta berehala haur batek oihukatu zuen: «Ornitorrinkoa!». Azpiazuk lasai azaldu zion ornitorrinkorik ez dagoela Euskal Herriko basoetan; beste adibide batzuk eskatu zituen. Izaro Santxo izan zen ziztu bizian eskua altxatu zutenetako bat, eta azeria margotu nahi zuela esan zuen: «Marraztea nahiago dut kolorea ematea baino. Dibertigarriagoa da».

Basoko biztanleak

Azeria, sugea, untxia, otsoa eta pinpilinpauxa izan ziren umeek proposatutako animaliak, eta Aspiazuk, errotuladore beltzaz eta berdeaz baliatuta, arbelean irudikatu zituen. Izaro Santxoren gelakideak berehala hasi ziren lanean, ilustratzaileak margotutakoa imitatzeko asmoz.

Haur bakoitzak bere erritmoan margotu zuen: batek azeria marrazten amaitzen zuen bitartean, ondokoa pinpilinpauxa margotzen ari zen. Proposatuko basoko animaliak orrian marraztuta zeuden, baina haien etxea falta zen: basoa. Bat-batean, berde eta marroi koloreen eskariak gora egin zuen aretoan. Margoak eskuratzeko borroka bukatuta, ume bakoitza bere animalientzako bizilekua sortzen hasi zen.

Saioaren amaieran, haurrek ez zuten pintura askatu nahi: untxiaren belarriak amaitu gabe zeudelako, pinpilinpauxa kolorerik gabe zegoelako edo otsoak buztanik ez zuelako. «Etxean amaitu dezakezue», esan zuen Azpiazuk ikasleak lasaitzeko helburuarekin. Bukatu gabeko orriak hartu eta hurrengo egitasmora abiatu ziren, berriro Kondestablearen jauregiko korridoreak haien ahotsekin betez.

Hirugarren solairura igo eta han, gela txiki eta goxo batean, Iñaki Carretero ipuin kontalariarekin egin zuten topo. Ipuinez inguratuta agurtu zituen umeak, eta haien aurrean eseri zen. «Nork maite du irakurtzea?» galdetu zuen Carreterok, eta esku gutxi batzuk altxatu ziren. «Haurrek ez dute espero ipuinak maitatzea, baina letrekin harremana indartzen saiatzen naiz», azaldu zuen ipuin kontalariak. Esku gehiago altxarazteko, alfabetoa eta imajinazioa bateratzen duen liburua erakutsi zuen: v letra ispiluan begiratzen denean w da; n letrak z ezkutatzen du. Haurrak letren sekretuak asmatzen saiatu ziren.

Joko horren ondotik adi-adi entzun zuten ipuin kontalariak esaten zuena, eta, liburu bat eskuan zuela, umeen imajinazioa piztuko zuten irudiak erakutsi zituen. «Zer da hau?», galdetu zuen Carreterok, oilar baten gandorraren zatia erakutsiz. Eguzkia, sua eta izar bat izan ziren umeen hipotesiak, eta oilarraren gandorra zela ikustean harridura aurpegiak nagusitu ziren.

Bukaeran iritsi zen ikasleentzako momenturik zirraragarriena: beldurrezko istorio bat. Haur batzuen aurpegi bihurriak haien irakasleari begira jarri ziren, Carreterok kontatuko ziena entzuteko baimena eskatuz bezala. Ipuin kontalaria bere amonak kontatutako istorio batekin hasi zen. Osagai onak zituen: sorgina, hiltzailea eta ume bihurriak. Umeek ez zioten begirik kendu hizlariari. Eskuak ahora eraman zituzten, izua geldiarazteko asmoz.

Ipuin beldurgarria Sahararen ahotik Euskal Herriko belarrietara iritsi zela esan zien Carreterok. Hala ere, istorioaren bidaia ez zen hor bukatu: «Orain, belarrietatik zuen ahoetara joan beharko du».]]>
<![CDATA['Hotsein' izango da 2023ko Nafarroa Oinez-en leloa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1979/010/002/2022-11-04/hotsein_izango_da_2023ko_nafarroa_oinez_en_leloa.htm Fri, 04 Nov 2022 00:00:00 +0100 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1979/010/002/2022-11-04/hotsein_izango_da_2023ko_nafarroa_oinez_en_leloa.htm Hotsein! leloa aurkeztu zuten, bozgorailuaren logoarekin batera. Ikastolako ordezkariak azaldu zuen Hotsein hitzak bi esanahi dituela Sakanako hizkeran: batetik, zarata egin, eta, bestetik, deitu edo aldarrikatu. «Bi esanahiak baliatu nahi ditugu. Batetik, Andra Mari ikastolak zarata egin nahi du, euskara txoko guztietan entzun dadin. Bestetik, dei zabal bat egin nahi du arnasguneetan gauden ikastolon alde, proiektu horien beharra aldarrikatzeko», azaldu zuen Orellak.

Logoa bozgorailu bat da, hiru marratxorekin osatua. Errazkinek esan zuen marra horien koloreak garrantzitsuak direla, Andra Mari ikastolaren koloreak direlako. Bozgorailuak hitza zabaltzeko asmoa adierazten du, Sakanan euskarari bizirik eusteko nahia. «Datorren urteko Nafarroa Oinez-en proiektuari gogo handiz heldu nahi diogu, baina baita arduraz ere. Euskarak bultzada handia behar du Sakanan», esan zuen zuzendariak.

Tafallakoa, arrakastatsua

Tafallako Garces de los Fayos ikastolak eman dio lekukoa Andra Mari ikastolari, eta babes osoa eskaini. Paula Arregi Garces de los Fayos ikastolako zuzendaria pozik agertu zen 2022ko Nafarroa Oinez-ek izandako erantzun jendetsuagatik, eta helburuak bete zituela adierazi zuen: «Programatutako jarduera guztiak egin genituen, eta eskerrak eman nahi dizkiegu 1.200 boluntarioei».

Andra Mari ikastolakoek bide horretatik jarraitu nahi dute, eta, laugarren aldiz, jai herrikoia antolatu nahi dute, auzolanean oinarritutakoa, erakusteko euskarak bizi-bizirik dirauela.]]>
<![CDATA[‘Hotsein!’ izango da 2023ko Nafarroa Oinez-en leloa, eta logoa bozgorailu bat]]> https://www.berria.eus/albisteak/220259/hotsein_izango_da_2023ko_nafarroa_oinez_en_leloa_eta_logoa_bozgorailu_bat.htm Thu, 03 Nov 2022 13:25:37 +0100 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/albisteak/220259/hotsein_izango_da_2023ko_nafarroa_oinez_en_leloa_eta_logoa_bozgorailu_bat.htm <![CDATA[Osasunbideak ukatu egin du maskaren auzian parte hartu izana]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1879/005/001/2022-11-03/osasunbideak_ukatu_egin_du_maskaren_auzian_parte_hartu_izana.htm Thu, 03 Nov 2022 00:00:00 +0100 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1879/005/001/2022-11-03/osasunbideak_ukatu_egin_du_maskaren_auzian_parte_hartu_izana.htm
Zehazki, maskaren salerosketa «argitzeko» eta «erantzunak jasotzeko» helburuarekin batzartu ziren parlamentuan Navarra Sumako, PSNko, Geroa Baiko eta EH Bilduko bozeramaileak. Indurainek esan zuenez, 2020ko maiatzaren 7an sinatu zen Sodenaren, CENen eta Albynen arteko ituna, izurri garai betean, NBE norbera babesteko ekipamendua enpresa txiki eta ertainen eta langile autonomoen eskura jartzeko xedez. Hitzarmena Sodenaren ekimenez sortu zela gaineratu zuen kontseilariak.

Gobernuak eskatutako txostenen arabera, Osasunbideak maskarak eskuratzeko aukera zuen «soilik salbuespenezko edo ezohiko» egoeretan: «Osasunbideak ez zeukan material hura eskuratzeko beharrik», adierazi zuen kontseilariak.

Kontratuaren xehetasunak

2020an, COVID-19ak eragindako itxialdiaren ondoren, Nafarroako enpresei «lanera bueltatu ahal izateko materiala» eskaintzeko helburuarekin sinatu zuten ituna Sodenak, CENek eta Albyn Medicalek. Kontratu horren arabera, Sodenak bi milioi euro ordaindu behar zizkion Albyn Medical enpresari maskarak Txinan erosi eta Nafarroara ekartzearen truke.

Gero, Sodenak Nafarroako enpresei maskara horiek saldu nahi zizkien, CENen bitartez. Baina, Espainiako Gobernuak prezioa arautu zuenez, enpresek ez zuten Sodenaren maskarak erosteko beharrik ikusi, eta alde batera utzi zituzten. 1,7 milioi maskara geratu dira biltegian, hautsa hartzen. Diru publikoa galtzea izan zen hitzarmen horren ondorioa, Sodenak 1,248 milioi euro galdu zituen eta. Albyn enpresak %3,5eko komisioa jaso zuen bitartekari lana egiteagatik: 70.000 euro inguru.

Hala ere, Nafarroako Gobernuak irregulartasunak atzeman zituen maiatzean sinatutako kontratu hartan: alde batetik, Ogasun Publikoko Foru Legean ezarritako interes tasak gainditzen zituen hitzarmenak; bestetik, pandemia garaiko ezohiko kontratuak egiteko ezarri ziren baldintzak urratzen zituen; eta, azkenik, Sodenak ez zuen Nafarroako Gobernuaren baimenik jaso operazioa sinatzeko orduan.

Irregulartasun horien aurrean, Nafarroako Gobernuak Pilar Irigoien Sodena sozietate publikoko zuzendari eta kudeatzailea kargutik kentzea erabaki zuen abuztuaren amaieran, operazioaren arduraduna zela argudiatuta. Hori dena kontuan hartuta, arrakala zabaldu zen Sodenaren eta Osasunbidearen artean.

Agerian geratu zen hori atzoko agerraldian: Indurainek azpimarratu zuen Sodena, Nafarroako Gobernuak kontrolatutako sozietatea izanagatik ere, erakunde independentea dela, Osasun Departamentuarekin loturarik gabe: «Erabat bereizita daude Osasun Departamentua eta Sodena. Osasunbideak negoziazio eta hornidura bide propioak ditu».

Gregorio Antxutegik ere, Nafarroako Gobernuko Osasun kudeatzaileak, esan zuen Osasunbideak ez zuela hitzarmenik sinatu CENekin, «oso arriskutsua» zelako: «Gu ez ginen akordioaren parte, baina berme gehigarri bat eman genuen, akordiotik kanpo, ondoren baldintza jakin batzuetan maskarak eskuratzeko». Biltegietan dagoen materiala erabiltzeko prest daudela gaineratu zuen Antxutegik.

Mozioa parlamentuan

Maskaren eta Nafarroako Gobernuaren parte hartzearen inguruan gehiago sakontzeko helburuarekin, mozio bat aurkeztu du EH Bilduk legebiltzarrean: horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatu nahi dute CEN auzibidean jartzera, enpresariek soberan diren maskarak erosi eta ordain ditzaten. Indurain kontseilariak ere hizpide izan zituen konponbide posibleak: haren esanetan, Albyn Medical, Sodena eta CEN aurki dira batzartzekoak, biltegian diren 1,7 milioi maskaren auziarentzat konponbide bat adosteko asmoz.]]>
<![CDATA[«Historia irakasgaiari jende arruntaren historia falta zaio»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1886/040/001/2022-11-01/historia_irakasgaiari_jende_arruntaren_historia_falta_zaio.htm Tue, 01 Nov 2022 00:00:00 +0100 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1886/040/001/2022-11-01/historia_irakasgaiari_jende_arruntaren_historia_falta_zaio.htm
Gazte asko joaten dira Museo Etnografikora?

Ez. Batzuk eskolarekin etortzen dira, eta, noizbehinka, gazteren bat ikusten dugu. Baina nerabeak ez ditugu askotan ikusten, bakarrik 20 urtetik gorako gazteak.

Gazte gutxi joaten direnez, museoa haiengana hurbilduko duzue?

Bai, hori da ideia nagusia. Horregatik pentsatu genuen proiektu hau egitea, museoa ezagutarazteko eta gazteengana hurbiltzeko. Irailean proba batzuk egin genituen adin askotako umeekin. Museora etorri ziren, kutxak ikustera eta piezak manipulatzera.

Zein izan da haurren erreakzioa objektu horiek ikustean?

Ez dute espero maletako objektuak aurkitzea. Maleta irekita uzten dugu, eta bakoitzak nahi duena hartzen du. Normalean, pieza bat hartzen dute, eta, ez dakitenez zer den, alde batera uzten dute. Maleta hutsik geratzen denean, objektuei buruzko galderak egiten dizkiegu, eta, poliki-poliki, objektu bakoitza zer den asmatzen dute. Oso dibertigarria da bakoitzaren teoriak entzutea.

Zer ondorio atera dituzu proba horietan?

Asko nabaritzen da herriko eta hiriko umeen arteko desberdintasuna. Herrian bizi diren umeek oso azkar asmatzen dute objektua zertarako den, eta hirikoek, orokorrean, zailtasunak dituzte. Kezkagarria iruditzen zait hirikoen eta herrikoen artean halako urruntasuna egotea. Beraz, hori da beste helburuetako bat: umeak iraganera hurbiltzea, eta, bereziki, herrikoen iraganera. Bien arteko harresia apurtu nahi dugu.

Historia hobeto ikasten da ukimenaren bitartez?

Batzuek, historia ikasteko, objektuak ukitu behar dituzte. Pieza ukitu gabe, ez dute harreman esturik sortzen obrarekin. Ukimena da ditugun zentzumenen artean garrantzitsuenetakoa, eta, umeentzat, are gehiago. Gainera, ukitzean, usaina ere antzematen da. Hainbat gauza ikusten ditugu: ez bakarrik begiekin, eskuekin ere bai. Museoan zintzilik dauden obrak ezin dira ukitu, baina guk hori aldatu nahi dugu.

Lanbideen maleta zabaldu duzu. Zer dago barnean?

Hamar objektu, beste maletetan bezala. Arrantza, artzaintza eta abeltzaintza dira maletan agertzen diren lanbideetako batzuk. Irekitzean, objektuari galdetzen ahal diogu zertarako den, zergatik dagoen maleta horretan, noiz erabiltzen zen...

Eta mitoen maletan, berriz, zer dago?

Mitoen eta sinesmenen kutxa irekitzean, argizaiol bat aurkezten dugu -oso garrantzitsua da gure kulturan-; eskapulario bat, teila bat, karraka bat, kandela itzalgailu bat, zilizio bat, meza saskitxo bat, olatak egiteko tresna bat, bataiorako soineko bat, eta apaizak hileta elizkizunetan erabiltzen zituen osagarriak ere bai.

Proiektua umeentzat da soilik?

Ez, irakasleentzat ere bada. Beti gertatu izan da historiaren arloan: ospetsuak direnen bizitzaren berri besterik ez dugu: erregeren batek edo apezpiku famaturen batek zer egin zuen ikasten da. Baina, normalean, ez da jende arruntaren historia irakasten: baserrietan zer egiten zuten edo zer erabiltzen zuten.

Jende arruntaren historia irakatsiko duzue, beraz?

Hori interesatzen zaigu gehien: gure arbasoak nola bizi ziren jakitea eta zabaltzea, ez bakarrik erregeek egiten zutena. Gure aurrekoen historia ez da asko aztertzen ikasgeletan. Historia irakasgaiari falta zaiona eskaini nahi dugu; jende arruntaren historia. Gure arbasoek egin zutenaren ondorio da gure bizitzeko era.

Bideo bat egin duzue emaitzekin. Hori lagungarri izan daiteke zabaltzeko?

Bai. Gainera umeei uzten badiezu gelan sakelako telefonoa erabiltzen, egun berezia da haientzat: haien mundura hurbiltzen gara. Bestalde, guretzat oso garrantzitsua da besteen ikuspuntua jasotzea. Adibidez, gazte batek maleta barruan karraka bat aurkitzen badu, eta amonarekin hitz egitean zertarako erabiltzen zen ikasten badu, bideo bat egin dezake amonarekin. Horrela, bere bizipenekin osatzen du museoan dugun objektu bat.]]>
<![CDATA[Nafarroan torturak izan duen eragina aztertuko dute azaroaren 17an]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1846/005/001/2022-10-27/nafarroan_torturak_izan_duen_eragina_aztertuko_dute_azaroaren_17an.htm Thu, 27 Oct 2022 00:00:00 +0200 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1846/005/001/2022-10-27/nafarroan_torturak_izan_duen_eragina_aztertuko_dute_azaroaren_17an.htm
Konferentzia horren berri emateko bildu ziren atzo Jorge Txokarro eta Ainara Gorostiaga Nafarroako Torturatuen Sareko kideak. Medikuen Elkartearen egoitzan emandako prentsaurrekoan, Nafarroako torturak aztertzearen garrantzia azpimarratu zuten: «Beharrezkoa da torturak Nafarroan izan duen eragina zabaltzea eta ezagutzea. 1960tik 2012ra bitarte arrazoi politikoengatik Estatuko segurtasun indarrek eragindako tratu txar eta torturak ikertzea ezinbestekoa da aurrera egiteko», esan zuen Txokarrok.

Beraz, torturak ikertzeko helburuz, azaroaren 17ko konferentzian tratu txarren gaian adituak diren hizlariak egongo dira: Angel del Cura Anton, Olivier Peter, Helena Sola eta Santiago Bereziartua, besteak beste.

Hala ere, oraindik bide «luzea» dagoela esan zuen Ainara Gorostiagak: «Azaroan emango den konferentziaren bitartez, lurraldeko torturari buruzko argazki osoagoa sortu nahi dugu».

Argazki «osatuago» horren protagonistak Nafarroan 1979tik 2012ra bitarte egondako tortura kasuak izango dira, garai horretako gertaerak argitzeko eta ikertzeko asmoz. «Azken garaian torturatuen gaiak gure herrialdean itzaletik argira ateratzea lortzen ari gara», esan zuen Gorostiagak.

Etorkizunari begira

Itzaletik argira igarotzeko bide luze horretan beste hainbat eragile egon dira, Ainara Gorostiagaren arabera. EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak abiarazi duen ikerketa da horren adibidea; izan ere, 1979tik gaur egunera Nafarroan izandako torturak xehe-xehe landu eta eta aztertuko ditu egitasmo horrek.

Erreparazioaren bidea hartu nahi du Nafarroako Torturatuen Sareak, beraz. Torturak herrialdean sortutako zauriak itxi nahi dituzte elkartekoek, eta tratu txarrek izandako eraginari garrantzia eman. «Gizarteari eta etorkizuneko belaunaldiei zor diegu gertatutakoa argitzea. Hori da praktika hau desagerrarazteko modurik eraginkorrena, eta denon artean egin behar dugu», esan zuen Gorostiagak. «Inori inoiz ez dakiola berriro gerta guri gertatu zaiguna», gehitu zuen Txokarrok.

Azaroaren 17ko konferentzian ez ezik, hilaren 20an ere torturaren eta memoriaren gaiak landuko dituzte Iruñean. Santiago Bereziartuak, Argentinako Giza Eskubideen aferetan adituak, hitzaldia emango du Iruñeko Kondestablearen jauregian. Gonbidatuak Argentinako diktaduran jasandako torturaren inguruan hitz egingo du, 17:30ean.]]>
<![CDATA[Nafarroan torturak izan duen eragina salatzeko konferentzia antolatu dute]]> https://www.berria.eus/albisteak/219953/nafarroan_torturak_izan_duen_eragina_salatzeko_konferentzia_antolatu_dute.htm Wed, 26 Oct 2022 12:52:51 +0200 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/albisteak/219953/nafarroan_torturak_izan_duen_eragina_salatzeko_konferentzia_antolatu_dute.htm <![CDATA[«Liburuetan irakurritako hitzak nire baitan ditut»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/040/001/2022-10-25/liburuetan_irakurritako_hitzak_nire_baitan_ditut.htm Tue, 25 Oct 2022 00:00:00 +0200 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1888/040/001/2022-10-25/liburuetan_irakurritako_hitzak_nire_baitan_ditut.htm Ostadar 7310 (Denonartean, 2022) eleberria argitaratu berri du.

Nola igaro zinen mekanikaria izatetik idazlea izatera?

Mekanikaria naiz oraindik ere. Lanbide Heziketa egin nuen, eta unibertsitatera joan nintzen urtebetez, mekanika egin nahi nuelako. Hori ez zen posible izan, eta lantoki batean sartu nintzen. Gaur egun bertan jarraitzen dut. Idazketari dagokionez, ni beti euskaltzalea izan naiz; bertsotan aritzea eta idaztea gustatzen zait.

Nola hasi zinen bertsotan?

Beti izan dut bertsotarako gogoa. Bertso munduan sartuta egon nintzen, baina, arratsaldez lan egiten hasi nintzenean, utzi egin nuen. Sortzen jarraitu nahi nuenez, idazketa bideari ekiteko garaia zela erabaki nuen.

Zergatik?

Azkenean idazteko ez duzulako inor behar. Erronka gisa Aulkipeko Sekretuak liburua atera nuen 2014an. Orain liburu hori ikusten dut eta oso gorabeheratsua da; gauza onak eta txarrak ditu. Baina liburu horrek ausardia eman zidan pauso bat aurrera emateko. Eta hortik aurrera Kenavo, zaku bete urre eta orain Ostadar 7310 atera ditut.

Bertsolaritzak eragina izan du zure idazkeran?

Oso diziplina desberdinak dira. Era berean, asko idazteak hiztegia aberastea ekartzen du, eta bertsotarako errekurtso gehiago edukitzea. Bien arteko oreka norberak bilatu behar du.

Nolakoa da eleberri bat idazteko prozesua?

Niri gehien kostatzen zaidana eleberri bat idazteko ideia garatzea da. Behin argi dudanean zeri buruz idatzi nahi dudan eta nola idatzi nahi dudan, soka horretatik tiratzea besterik ez da. Baina ideia hori gorpuztea da zailena, eta hilabeteak eman ditut horretan. Azkeneko liburuaren kasuan, asko kostatu zitzaidan Ostadar hiria sortzea. Behin hori sortu nuenean, idazte prozesua oso azkarra izan zen.

Zer egiten duzu inspiraziorik gabe geratzen zarenean?

Ez zait gertatu. Hasieran pixka bat trabatzen naiz, baina behin nolabaiteko eskema dudanean, horri heltzen diot. Gertatu izan zait eleberria idazteko gogoa izatea baina orri zuriaren aurrean geldirik geratzea. Noiz hasiko naiz orri zuria zirriborratzen? Agian hemendik bost hilabetera.

Zergatik zientzia fikzioa eta ez errealitatea?

Zientzia fikzioa maite dudalako. Gizarte kontrolatu baten inguruan idatzi nahi nuen, memoriarik gabeko gizarte baten inguruan. Mahai gainean jarri nahi nituen gaur egungo arazo batzuk, baina asmatutako planeta batean girotuta. Gaur egun aldiro gezurren batekin egiten dugu topo. Gizarte ezjakina eta memoria urrikoa gara. Zientzia fikzioa iruditu zitzaidan horren inguruan hitz egiteko modurik egokiena.

Uste duzu gazte literaturak ospe txarra duela?

Bai. Nik ez nuen gazte literaturan argitaratu nahi, baina argitaletxe guztiek esan zidaten nire liburua genero horretakoa zela. Hala ere, zientzia fikzioa maite duten helduentzat ere bada. Badakit helduren batek liburua baztertuko duela gazte literaturaren sail batean agertu delako. Pena ematen dit.

Zure idazteko modua aldatu duen kritikaren bat egin dizute?

Bai. Aurreko liburuan erretorika asko erabiltzen nuela esan zidaten. Gauza bat esateko agian sei hitz erabiltzen nituen, eta esan zidaten: «Erakutsi nahi duzu zenbat dakizun, ala?». Ez dut holakorik nahi!

Nola mantentzen duzu hiztegi orekatu bat, beraz?

Hurrengo liburua sinplifikatzen saiatu nintzen. Ni euskaltzale amorratua naiz, eta, leku askotako hitzak hartu ditudanez, nire baitan ditut. Naturalki ateratzen zaizkit idazteko orduan. Aberastasunari eusten baina soiltzen joaten saiatu naiz. Ez dakit asmatu dudan, baina ni pozik nago emaitzarekin.]]>
<![CDATA[Indarkeriatik ihes egiten dutenak babesteko mezuz bete da Donostia]]> https://www.berria.eus/albisteak/219707/indarkeriatik_ihes_egiten_dutenak_babesteko_mezuz_bete_da_donostia.htm Thu, 20 Oct 2022 14:27:32 +0200 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/albisteak/219707/indarkeriatik_ihes_egiten_dutenak_babesteko_mezuz_bete_da_donostia.htm <![CDATA[Nafarroako Gobernuak memoria historikoaren beste hiru gune izendatu ditu]]> https://www.berria.eus/albisteak/219657/nafarroako_gobernuak_memoria_historikoaren_beste_hiru_gune_izendatu_ditu.htm Wed, 19 Oct 2022 15:20:32 +0200 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/albisteak/219657/nafarroako_gobernuak_memoria_historikoaren_beste_hiru_gune_izendatu_ditu.htm oroimen historikoaren hogei gune daude Nafarroan. Ollok adierazi du memoria «etorkizuneko gaia» dela: «Egitasmo honekin, erakundeok biktimek merezi duten egiari, justiziari eta erreparazioari erantzuten diogu; horren eskubidea jasotzen dugu».]]> <![CDATA[Nafarroa Oinez: Uzta jasotzen Tafallan ]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1924/038/001/2022-10-18/nafarroa_oinez_uzta_jasotzen_tafallan.htm Tue, 18 Oct 2022 00:00:00 +0200 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1924/038/001/2022-10-18/nafarroa_oinez_uzta_jasotzen_tafallan.htm Erdian erein izan da jaiaren leloa, baina haziak zaintzeko eta hazteko bidea erronkaz beteta egon dela esan du Paula Arregik, Garces de los Fayos ikastolako zuzendariak. Zalantza nagusitu zen prestakuntzan, zuzendariaren arabera, ez baitzekiten jendea bilduko ote zen ala ez, baina azkenean emaitza «ezin hobea» izan dela adierazi du. Ikusi gehiago: Argazki bilduma Ospakizunez betetako urtea izan da Garces de los Fayos ikastolarentzat, zazpi familiak hasitako proiektuak 52 urte bete baititu aurten. Familia horien ausardia azpimarratu du Arregi zuzendariak: «Txalotzekoa da haien ausardia. Oso argi zuten hezkuntza euskalduna eskaini nahi ziotela seme-alabei, eta haiei esker gaur egungo bidea eraikitzen gabiltza denok batera». Gaur egun, 233 familia, 35 langile eta 318 ikasle ari dira ikastolan, Tafallan euskara sendotuz. Baina oraindik lan «handia» geratzen dela esan du zuzendariak. Hala ere, asteburuan ospatutako jaiak bide horretatik jarraitzeko gogoa bizitu du, Arregik azaldu duenez: «Parte hartzea itzela izan da. Milaka euskaldun eta euskaltzale bildu ziren larunbat goizean hasita, eta herria beteta geneukan». Ia bi kilometroko hiri zirkuitua eta lau eremuak (Hazi, Kimu, Sustrai eta Zuhaitz) jendez gainezka egon dira larunbat goizetik, eta ekintzak eskaini zaizkio adin guztietako jendeari. Ainara Izko ama batez ere Hazi eta Sustrai guneetan egon zen, haurrentzako jarduerak eskaini zituztelako bertan: «Nafarroa Oinez haur, gazte eta orain ama gisa bizi izan dut. Oso giro desberdina da aro bakoitzean, baina denetan oso pozik egon naiz». Orain bere umeak ondoan izanda, Haurren Hirian eskainitako ekintzak azpimarratu ditu gurasoak: «Oso jarduera politak prestatu zituzten haurrentzat. Gainera, gune guztietan bazegoen umeentzako zerbait». Aurten ere jaia ez da soilik igandean ospatu, eta, joan den urtean bezala, ekitaldiak larunbatean ere egon ziren. «Hainbeste ziren proposamenak, ezen ezin ziren egun bakarrean sartu. Orduan erabaki genuen bi eguneko programa osatzea, eta egia da larunbatean jendea espero genuela, baina itzela izan zen», esan du zuzendariak. Asteburuko formatua arrakastatsua izan da berriro. Eskulangileak, erraldoiak, ipuin kontalariak izan ziren, besteak beste, larunbatean Tafallako kaleak bete zituztenen artean. Egun eguzkitsuaren babesean, musika eta jaia barreiatu ziren Tafallako karriketan. Tafalla euskalduna Nafarroa Oinez Tafallan ospatzen den laugarren aldia izan da aurtengoa: 1986a, 1997a eta 2011 urte esanguratsuak dira ikastolarentzat. Orain, 2022a gehitu dute zerrendara. Aurreko jaiak antolatu zituzten lankideekin egon zirela esan du Paula Arregik, haien aholkuak kontuan hartzeko ekitaldiak eta besta antolatzeko orduan. Zuzendariak eskerrak eman dizkie Nafarroa Oinez aurrera eramateko parte hartu dutenei: «Ez ditugu ahaztu behar buru-belarri ibili diren boluntarioak; batzordeburuak, batzordekideak, bestelako familiak eta laguntzaileak. Haien laguntzarik gabe hau ezin da aurrera atera, eta, haiei esker, berriz ere agerian utzi dugu Garces de los Fayos ikastolak duen kooperatibismo eta auzolan sen hau». Antolakuntzan eta garbiketan irribarre «handi» batez aritu direnei esker, asteburua «itzela» izan da, zuzendariak esan duenez. Baina esker «bero» bat helerazi die Nafarroako erdialdera bildu direnei batez ere. Horrekin ados dago Ainara Izko: «Euskaltzale guztiei eskerrak eman behar dizkiegu, haiek gabe ez baitugu bestarik».Tafallako karriketan musika nagusitu zen, eta, bildutakoei esker, Nafarroa Oinez arrakastatsua izan da. Bi egun horietan lortutako dirua, 2011n sortutako eraikin berria ordaintzeko erabiliko da, ikastolak dituen zor horiei aurre egiteko, hain zuzen ere. Urtebete Nafarroa Oinez jaia antolatzen ibili ondoren eta izandako emaitza «paregabea» ikusi ondoren, zuzendariak «aje emozional batean» dagoela esan du: «Gaur ez dut lorik egin, uste dut kostatuko zaidala erritmo normalera itzultzea. Esnatu naizenean Whatsapp beteta neukan, izan dugun asteburua eskertzeko mezuz beteta. Horrek hitzik gabe utzi nau. Ez dugu inoiz ahaztuko asteburu hau, baina normaltasunera itzultzea kostatuko zaigu». Urtebeteko lanari amaiera emanez, berriro normaltasunera itzuli beharko. Astebururako ezarritako helburuak bete dituzte, eta gainditu ere bai. Kontzertuz, jokoz eta musikaz betetako emanaldiek zapore ona utzi dute. Tafallak ereindako hazien fruituak jaso ditu. Hala ere, zuzendariak adierazi du ez direla geldirik geratuko, etengabeko lana behar baita: «Erein duguna oso indartsu dagoela argi dago. Baina, nahiz eta aurten uzta arrakastatsua jaso, berriz erein beharko dugu, eta horrela ibiliko gara beste 52 urteetan. Ikusi dugu erein duguna oso indartsu datorrela; beraz, ekingo diogu lanari». Tafallako ikastolak lekukoa pasatu dio Andra Mari ikastolari; beraz, Etxarri Aranatzen ospatuko da hurrengo urteko jaia. Arregi zuzendariak «erabateko babesa» eskaini die hango lehendakariari eta zuzendariari: «Maitasun handiz pasatu genuen lekukoa, eta haiek berdin-berdin jaso zuten. Lan ederra datorkie, urte gogorra eta benetan ahaztezina». Haziek Etxarri Aranatzeko ikastolan topatuko dute hurrengo lur gozoa, beraz. ]]> <![CDATA[«Alokairu gutxi dira 800 eurotik beherakoak»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2050/005/002/2022-10-09/alokairu_gutxi_dira_800_eurotik_beherakoak.htm Sun, 09 Oct 2022 00:00:00 +0200 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/2050/005/002/2022-10-09/alokairu_gutxi_dira_800_eurotik_beherakoak.htm
Ikusi gehiago: GURASOEN HABIA UTZI EZINDA

Hortaz, etxearen prezioa aldagai garrantzitsuena bihurtu zen gazteentzat, gobernuak jarritako baldintza estuetara egokitzea baitzen gurasoen etxetik ateratzeko aukera bakarra. Ez zen erraza izan. «Hilean 800 eurotik gora eskatzen ziguten ikusi genituen etxe gehienengatik», azaldu du San Martinek. Administrazioak langa bat jarria zien goitik; merkatuak beste bat, behetik. Bien erdian, bi gazteek oso tarte estua zuten bi etxebizitza duin bat aurkitzeko.

Baldintzak, gutxiren esku

Nafarroako Gobernuaren Emanzipa laguntzak jaso ahal izateko, zenbait baldintza bete behar dituzte gazteek. Lehena, adinarena: orain arte, 23 eta 31 urte artekoek soilik eska zitzaketen, baina aurten 35 urtera zabaldu dute adin tartea. Beste baldintzak hauek dira: Nafarroan erroldatuta egotea eta, gutxienez, 3.000 euroren diru sarrerak izatea. Horiek beteta, Emanzipa laguntzaren zenbatekoa etxebizitzaren hilabeteko alokairuaren %50 da, eta hilean 250 eurokoa, gehienez ere.

Hortaz, laguntza jasotzea ezinbesteko bihurtu zen Izkuerentzat eta San Martinentzat, eta arreta osoa jarri zuten 650 eurotik beherako alokairu baten bila. «Bigarren lerroan gelditu ziren beste ezaugarriak: pisuak bi logela izatea edo Alde Zaharrean egotea...», gogoratu dute. «650 eurotik behera», idatzi zuten webguneko bilatzailean, aldagai bakar gisa. «Prezio horretatik behera eta bi logelarekin ez dago ia ezer ere», aitortu du Izkuek.

Topatu zuten, azkenerako. Bolada batean Interneten etenik gabe bila aritu ondoren, bilatzen zituzten ezaugarri guztiak betetzen dituen etxebizitza bat aurkitu zuten, Iruñeko Kale Nagusian: bi logela ditu, Alde Zaharraren erdian dago, eta, gainera, bat dator gobernuak exijitzen zien aurrekontuarekin: «Aurkitu genuen pisu bat 600 euro ingurukoa, eta ezin genuen sinetsi. Bisita egitera joan ginen pentsatuz tranpa zela, halako maukak ez baitira normalak», oroitu du San Martinek. Tranparik ez zegoela ziurtatu ostean, kontratua sinatu zuten. «Zorte handia izan genuen, halako pisuek, normalean, askoz gehiago balio baitute», adierazi du Izkuek.]]>
<![CDATA[Bi izarreko familia ostatua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1994/037/001/2022-10-08/bi_izarreko_familia_ostatua.htm Sat, 08 Oct 2022 00:00:00 +0200 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1994/037/001/2022-10-08/bi_izarreko_familia_ostatua.htm
Dena den, Molino de Urdaniz jatetxeak betidanik desbideratu izan ditu bidaiarien pausoak, baita bi Michelin izarrak lortu baino lehen ere. Hasieran, errepideko taberna bat zen: bezeroek gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko aukera zuten. Bidaiariak errepide ondoan dagoen ostatuan gelditzen ziren, eta, han, David Iarnotzen gurasoen janariaz gozatzen zuten. «Lehen, etxe gehienetan oso ondo kozinatzen zen, eta nire ama oso sukaldari ona zen. Beraz, nire gurasoek erabaki zuten negozio horretan aritzea, eta ni orduan hasi nintzen haiei laguntzen», esan du Iarnotz sukaldariak.

Ostatu familiarrean lanean zebilen garaian, sukaldaritzako aldizkari batzuk iritsi ziren Iarnotzen eskuetara, eta kozinatzeko era berriak ikasteko gogoa piztu zitzaion. «Une horretan, gauzak aldatu nahi nituela erabaki nuen, eta trebatzen hasi nintzen, Donostian», azaldu du sukaldariak. Ikasketen helburu nagusia gurasoen negozioa zaharberritzea izan da, poliki-poliki jatetxe bereizgarri bilakatzeko: «Aldaketa hori progresiboa izan da. Ez da bat-bateko zerbait izan, etengabeko formakuntza behar baita, eta ezin baituzu egun batetik bestera aldaketa izugarririk egin».

Sasoiaren menpe

Iarnotzek 2003an eskuratu zuen jatetxea. Ordutik, etengabeko eboluzioan murgilduta egon da, bere taldearekin batera errezeta berriak sortuz. Menuaren atzean proba eta akats ugari daudela esan du sukaldariak, etengabeko formakuntza ezinbestekoa dela azpimarratuta: «Produktu bat oinarri hartuta hasten gara lanean. Batzuetan, egin nahi ditugun platerak azkar sortzen dira, baina ez da askotan gertatzen. Gehienetan, asko kostatzen zaigu».

Oinarrizko produktua sasoiaren araberakoa da, produktu bakoitzaren garai hoberena hartzen baitute kontuan. Udaberrian, adibidez, zainzuriak dira menuaren protagonistak: «Udaberria iritsi baino lehen, urduri egoten naiz, badakidalako zainzuriak iritsiko direla, eta denok dugu zapore hori gure ahosabai mentalean». Denboraldi bakoitzeko produktuak «esklusiboak» direla dio, eta hilabete horietan bakarrik kontsumi daitezkeela: «Nolatan ez duzu produktu hori landuko hain magikoa den une horretan?».

Magia hori bere menuan islatzea du helburu, ahal denean produktu lokalak erabiliz. Izan ere, jasangarritasuna ere kontuan hartu behar da: «Mundu hobe bat uzteko eta produktuen magia hori gordetzeko izan behar dugun konpromisoa da, baliteke-eta etorkizunean desagertzea».

Behin garai bakoitzeko produktua landuta eta horrekin plater berri bat sortuta, hurrengo fasea hasten da: menuaren ordena zehazteko garaia. Azkeneko fasea, baina garrantzitsuena, Iarnotzen ustez: «Ez nintzen nire menua probatzera eseri 2017ra arte. Une horretan ohartu nintzen plateren ordenaren garrantziaz. Plateren ordenak zerbait transmititu behar du, eta hori zure menua janez baino ezin da ikasi». Formakuntzan ikasten diren arauak apurtu behar direla esan du, menu bakoitzaren ordena magikoa aurkitu arte.

Errepideko ostatu familiarra, beraz, Michelin izarreko jatetxe bilakatu da pausoz pauso. Hala ere, Iarnotzek ez du atzean utzi nahi bere gurasoek sortu zutena, eta, Origen menuan, bere amak prestatzen zituen plateren bertsio gaurkotuak aurkezten ditu: «Hemen gelditu nahi dugu. Guk eboluzionatu egin dugu, baina erakutsi nahi dugu gure oinarriek hemen jarraitzen dutela».

Eboluzio horretan bezero batzuk galdu dituzte, baina oraindik mantentzen dituzte jatetxea errepideko taberna soiltzat zeukatenetako batzuk: «Oso hunkigarria da hasieratik etortzen ziren bezeroak gurera etortzen direnean, gertatu diren aldaketak ulertu baitituzte. Nire gurasoek negozioa hartu zutenetik daude gurekin, arrautzak eta txistorra eskaintzen genituenetik». Azaldu du bezeroak eroso sentitzea dela helburu nagusia, jatetxean disfrutatzea.

Bezero zaharrak eta bezero berriak berenganatu ditu jatetxeak. Bezero berri horietako bat Arthur Wang da, Taiwango enpresari bat, eta, harekin batera, Iarnotzek jatetxe bat ireki zuen Taipein (Taiwan). Izen berarekin eta menu antzekoekin, jatetxeak Michelin izar bat lortu zuen 2019an. Beraz, sukaldariak eta haren taldeek hiru izar dituzte orotara. «Oso lantalde ona dugu, eta hori da garrantzitsuena».

Eboluzioa ez da moteldu, eta sukaldariak horrela jarraitzeko asmoa du: «Sukaldaritzak hain sutsu bizi gaituenok eboluzio hori guztia transmititu nahi dugu».]]>
<![CDATA[«Pipita beltzak probatzen dituztenak beti itzultzen dira»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/032/001/2022-09-07/pipita_beltzak_probatzen_dituztenak_beti_itzultzen_dira.htm Wed, 07 Sep 2022 00:00:00 +0200 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1888/032/001/2022-09-07/pipita_beltzak_probatzen_dituztenak_beti_itzultzen_dira.htm
Denda noiz ireki zuten lehen aldiz?

Denda hau Iruñean bulgariar produktuak saltzeko ireki zen lehenengo denda da. Duela hogei urte ireki zuten, baina aldatu den gauza bakarra jabeak izan dira.

Noiz hasi zinen dendan lanean?

Senar ohia eta biok 2017an hasi ginen lanean, baina duela bi urte hasi nintzen denda ni bakarrik eramaten.

Zergatik hasi zinen pipitak saltzen dituen dendan lan egiten?

Bulgarian pipita beltzak asko jaten dira; oso ohikoak dira gatzarekin edo gatzik gabe jatea. Orduan senarra nuenarekin denda bat irekitzeko ideia izan nuen, non, pipitak saltzeaz gain, Bulgariako edariak eta janaria ere salduko genituen.

Pipita beltzak hemen ohikoak direla uste duzu?

Ez. Hemen usoentzako erabiltzen dira soilik, eta horregatik beste dendetan gordinik saltzen dira. Denda honetan ez.

Zein da pipita horien berezitasuna?

Bulgariako pipita beltzek azala biguna dute, hortzekin errazago zatitzeko. Ez dira batere gogorrak.

Zein da jendearen erreakzioa probatzen dituenean?

Bitxiak direla pentsatu ohi dute; ez dute testura hori espero. Baina beti itzultzen dira nire dendara, pipita beltzen bila.

Nondik jasotzen dituzu pipitak?

Bulgariako enpresa batetik jasotzen ditut. Baina orain pipita mota gutxiago ekartzen dizkidate, salmentak jaitsi direlako.

Zenbat pipita mota dituzu?

Pipita beltzak gatzarekin eta gatzik gabe saltzen ditut, eta hemengo ekilore hazi handiak. Gainera, kakahuete txigortuak ere egiten ditugu, etxekoak. Lehen kalabaza pipitak ere saltzen nituen, baina orain ez ditut.

Zeintzuk dira gehien saltzen diren pipitak?

Gehien saltzen diren pipitak beltzak dira, gatzik gabekoak.

Pipitaz aparte, zein da gehien saltzen den produktua?

Gehien saltzen dena Bulgariako jogurta da; hemen jaten duzuenaren guztiz kontrakoa da; oso zapore berezia du. Ez dakit nola azaldu, probatu beharreko zerbait da.

Nortzuk dira zure bezeroak?

Dendan hasi ginenean adostu genuen ez genuela nahi bulgariarrak bakarrik etortzea gure dendara: hemengo bezeroak ere nahi genituen. Orain askoz bezero gehiago ditut hemengoak Bulgariakoak baino.

Zer-nolako presentzia du Bulgariak Arrosadian?

Duela hamasei urte etorri nintzen, eta, geroztik, auzoa asko aldatu da. Orain ez gara hainbeste bulgariar, eta beste herrialdeetako dendak ere badaude.

Nolakoa izan da pandemia garaia?

Denda ez dugu itxi. Salmentek behera egin zutela nabaritu genuen, baina gero, amaitu zenean, auzoko kaleetan lanak egiten hasi ziren. Beraz, ez dugu asko berreskuratu.

Auzoko lan horiek ere kalte egin dizute, beraz?

Bai, bezero asko galdu ditut horregatik. Lehen, goizetan eta arratsaldeetan irekitzen nuen denda, baina obren ondorioz ez da hainbeste jende etortzen. Beste lan bat bilatu behar izan dut goizetarako, baina ez dut denda itxi nahi.

Zein da negozio honen zailtasun nagusia?

Bezeroak mantentzea. Gainera, gero eta supermerkatu gehiago irekitzen dituzte, eta hori nabaritu da salmentan. Baina hasieratik etorri direnak etortzen jarraitzen dute; bezero leialak ditut.

Zer dira pipitak zuretzat?

Niretzat, haurtzaroa. Bulgarian, pipitak garaje txikietan prestatzen dituzte, eta paperezko konoetan jasotzen genituen, bero-beroak. Oroitzapen horrekin lotzen ditut.]]>
<![CDATA[55 film lehiatuko dira NIFF Nafarroako zinema jaialdiaren 4. aldian]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1856/026/001/2022-08-11/55_film_lehiatuko_dira_niff_nafarroako_zinema_jaialdiaren_4_aldian.htm Thu, 11 Aug 2022 00:00:00 +0200 Itsaso Jauregi https://www.berria.eus/paperekoa/1856/026/001/2022-08-11/55_film_lehiatuko_dira_niff_nafarroako_zinema_jaialdiaren_4_aldian.htm
Iruñeko Alde Zaharra izango da jaialdiaren agertokia. Emanaldien erdiak baino zertxobait gehiago (29) Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira, eta gainerakoak Iruñeko Kondestablearen jauregiaren eta katedralaren artean banatuko dira. Hain zuzen ere, Andre Maria Erreginaren katedrala «oso agertoki berezia» izango da, antolatzaileen arabera.

Juan San Martin zuzendari nafarraren Ainarak filmak emango dio hasiera jaialdiari. Mauleko espartin lantokietan lan egitera joateko Pirinioak zeharkatu behar izaten zituzten Zaraitzuko eta Erronkariko emakumeen istorioa kontatzen du. Aldi berean, Isa Saez argazkilariaren Chicas prepago film laburra emango dute, zeinak prostituzioan aritzen diren emakumeak dituen protagonista.

Berdintasuna pantailan

Hain zuzen ere, emakumeen pelikulak sustatu nahi ditu jaialdiak. Horregatik, iaz, CIMA Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezkoen Elkartearekin akordio bat sinatu zuen NIFFek, berdintasunaren aldeko konpromisoa hartzeko, kameraren atzean emakume gehiago aritu daitezen. Beraz, aurten ere, berdintasunaren balioak erakusten dituen zinemagileari CIMA saria emango diote.

«Zinemaldi gaztea da, kalitate handikoa, eta, batez ere, aldaketa sozialak bultzatu nahi dituena», esan du Calderonek. Zinema eta kontzientziazioa eskutik joango dira abuztuan Iruñean.]]>