Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Zigorra beteta etxera itzultzen den piromano baten eta haren amaren arteko harremanean oinarritu du Laxek 'O que arde', bere film berria. Galiziako herrixka batean girotuta, landa eremuko bizitzaz ere ari da.
'Aupa Etxebeste!'-ren ostean, 'Agur, Etxebeste!'. Hamalau urteren ondoren, berriz ere komedia egitean libreago sentitu dira Altuna eta Esnal, dibertitzeko gogoz, eta orduko lantalde bera bilduta. Gaur aurkeztuko dute filma, Euskal Zinemaren Galan.
Costa-Gavras zinemagileak jaso du Zinemaldiko lehen Donostia saria. 'Adults in the Room' filma aurkeztu du jaialdian, Giannis Varufakis greziar ministro ohiaren memorietan oinarritutako lana
Jane Seberg aktoreak Pantera Beltzak taldearekin aritzeagatik jasan zuen jazarpena kontatu du Benedict Andrewsek 'Seberg' filmean. Kristen Stewart da protagonista
Donostiako Nazioarteko 67. Zinemaldia. 10 proposamen
Gaur hasiko da Donostiako 67. Zinemaldia. Irailaren 28ra bitarte, istorioak kontatzeko eta zinemari begiratzeko askotariko begiraden enkontru izango da; hona eskaintza oparo horren lagin bat
Urtebete izango du San Telmo museoaren ondareaz eta haren kontakizunez hausnartu eta bere esku hartze artistikoa garatzeko. Ibon Aranberriren lekukoa hartuko du artistak