<![CDATA[Ivan Santamaria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 30 May 2023 15:43:38 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ivan Santamaria | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Moteltzea zabalduz doa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1915/015/001/2018-10-31/moteltzea_zabalduz_doa.htm Wed, 31 Oct 2018 00:00:00 +0100 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/1915/015/001/2018-10-31/moteltzea_zabalduz_doa.htm
Loraldia zenbat luzatuko zen izan da galdera nagusia azken urteotan. Egia da aurreko bi urteetan ere ekonomiak bultzada galtzea espero zela, baina ez zen sekula gertatu. Oraingo honetan, abiadura, bai, galtzen ari da; baina, honezkero, aurreikuspen makroekonomiko guztietan aintzat hartzen zen halako gertaera bat.

Eusko Jaurlaritzak, behintzat, garrantzia kendu nahi izan dio Eustat Euskal Estatistika Erakundeak atzo aurreratutako emaitzari. «Ekonomiaren moteltzea, bai, baina alarmismorik gabe», adierazi zuen Ogasun eta Ekonomia Sailak datuari buruz iritzia emateko ohar batean, atzo.

Urte arteko hazkunde tasa (%2,6) eta hiruhileko artekoa (%0,5) Iñigo Urkulluren gobernuak espero zituenak baino hamarren bat txikiagoak izan dira. Alde hori ez dela esanguratsua ziurtatu du departamentuak, eta adierazi du joerari erreparatu behar zaiola. «Argitu behar da ez gaudela atzeraldi egoera batean. Ekonomia hazten ari da, baina motelago», Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuaren hitzetan.

Eustaten arabera, eraikuntzaren eta zerbitzuen garapen onak sustatu du hazkundea uztailetik irailera. Horrek neurri handi batean konpentsatu du industrian eta lehen sektorean ikusitako «ahulezia». Estatistika erakundeak hilabete barru, azaroaren 29an, argitaratuko ditu hirugarren hiruhilekoari dagozkion kontu ekonomikoen xehetasunak. Nafarroako estatistika erakundeak gaur emango du uztailetik irailera bitarteko datu aurreratua.

Jaurlaritzak uste du nazioarteko ezegonkortasun giroa hasi zaiola industriari eragiten. Besteak beste, gerra komertziala, Italiaren eta EBren arteko tirabirak, eta «populismoaren hazkundea» aipatu ditu. Euskal industria «mesfidati» dagoela iruditzen zaio gobernuari, abuztuko esportazioen datua eta eskaera berrien jaitsiera ikusita. Aldiz, zerbitzuek —ekonomiaren bi heren ordezkatzen dituen sektorea— «oso bilakaera positiboa» dute.

Enpleguari dagokionez, urte batetik bestera %2 egin du gora, lanaldi osoko lanpostuetan neurtuta. Gutxi gorabehera, 18.800 lanpostu dira. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, lau hamarren hazi da enplegua. Datu horiek eskuetan, Eusko Jaurlaritzak uste du ekonomiak oraindik baduela «hauspoa» urtea amaitu arte enplegu hazkunde esanguratsuei eusteko.

Eurogunea, azpitik

Sei hilabetean hazkunde tasak puntu erdi bat galdu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Antzeko zerbait gertatu zaio euroguneko ekonomiari, baina, kasu honetan, datuak etsigarriagoak dira, abiapuntua ere eskasagoa zelako. Hiruhileko batetik bestera soilik %0,2 handitu da moneta bakarreko blokearen BPGa, ehunekorik eskasena 2014. urtetik, eta aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago izan da.

Urte arteko tasan, berriz, %1,7 hazi da BPGa eurogunean. Aurreikusitakoa baino txikiagoa izan da uztailetik irailerako emaitza. Batasun osoan antzeko jaitsiera gertatu da, baina handiagoa izan da hazkunde tasa: %0,3 eta %1,9, hurrenez hurren.

Eurostatek atzo emandako aurrerapenak Italia jarri du fokuaren azpian. Europako Batzordearekin polemika bizia du martxan Italiako gobernu berriak, heldu den urterako prestatu duen aurrekontu proiektua dela eta. Euroguneko ekonomiarik handienetan hirugarrena ez aurrera ez atzera geratu da urteko hirugarren hiruhilekoan, eta datuak, ziur asko, norgehiagoka horretan batzuk eta besteak elikatzeko bazka eskainiko du. Ekonomiak aparteko bultzada behar duela justifikatzeko balio ahal izango dio gobernuari, baina aurrekontuaren kalkuluak sinesgarri ez direla ohartarazteko argudio gehiago ere emango dizkio Bruselari.

Aldiz, Frantzian hazkundea indartu da udaren joanean. Frantziako ekonomia %0,4 hazi zen hiruhileko batetik bestera, aurreko bi hiruhilekoetan baino bi hamarren gehiago. Alemaniak ez du bere emaitza ofiziala jakinarazi, baina auto ekoizleei isuriak neurtzeko egin zaizkien azterketa berriek produkzioa moteldu dutela jakina da. Euroguneko hazkunde erritmoak puntu bat galdu du joan den urteko azken hiruhilekotik hona.]]>
<![CDATA[Ekonomiaren moteltzea baieztatu du Eustatek]]> https://www.berria.eus/albisteak/158691/ekonomiaren_moteltzea_baieztatu_du_eustatek.htm Tue, 30 Oct 2018 07:16:25 +0100 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/albisteak/158691/ekonomiaren_moteltzea_baieztatu_du_eustatek.htm <![CDATA[Arartekoak ontzat jo du garraio kutsagarria gogorrago zergapetzea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1840/011/001/2018-10-30/arartekoak_ontzat_jo_du_garraio_kutsagarria_gogorrago_zergapetzea.htm Tue, 30 Oct 2018 00:00:00 +0100 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/1840/011/001/2018-10-30/arartekoak_ontzat_jo_du_garraio_kutsagarria_gogorrago_zergapetzea.htm
Trantsizio energetikoari buruzko azterketa prestatu du Arartekoak. Atzo, txostenaren ale bat eman zion Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari, eta eduki nagusiak aurkeztu zituen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa energia eredu iraunkor batera bideratzeko hainbat gomendio egin dizkie Arartekoak administrazio publikoei.

Manu Lezertua arartekoak zehaztu zuen ez dagokiola berari esatea non eta nola zergapetu behar diren ibilgailu kutsagarrienak. Hala ere, gomendio zerrendan hainbat neurri posible propio aipatzen dira. Azpiegiturak erabiltzeagatik «ordainsari» gehiago paratzeko aukera ote dagoen aztertzeari interesgarri deritzo, eta, horri lotuta, administrazioei aholkatu die sartzeagatik autoei tasa bat ezartzeko aukerari erreparatzea.

Bestalde, hiri eta herrietako eremu jakin batzuetan autoa aparkatzeagatik tasak ipintzea ontzat jo du azterketak, «hiri espazioetan ibilgailuak erabiltzea pizgarririk gabe utzita, bereziki trafiko mugatua duten eremuetan edo isuri txikiak dituztenetan». Lezertuak ez zituen neurri horiek diesel autoetara mugatu, horiek kutsagarrienak ote diren oraindik ere eztabaidatzen ari den zerbait delako.

Gehien kutsatzen dutenak zigortzea bada filosofia, gutxien kutsatzen dutenak diruz laguntzea ere begi onez ikusiko luke, besteak beste, ibilgailu hibridoei edo elektrikoei zerga hobariak eskainita. Ibilgailu elektrikoak sustatzeko estrategia «berrikusi» beharra aipatzen du txostenak. 2020rako %10 izatea zen Jaurlaritzaren kalkulua, baina, gaur-gaurkoz, %1 inguru dira.

Adostasun oso zabalak

Deskarbonizazioa erronka handia dela onartu zuen Lezertuak, eta ohartarazi zuen «adostasun oso zabalak» beharko direla horri heltzeko. Hori izan da Arartekoaren lehen gomendioa: trantsizio energetikoa bideratzeko moduari buruz «gizarte hitzarmen bat» sustatzea. Hori lortzeko eztabaida foro bat sortzea defendatu du.

Eredu jasangarriago batek segurua izan behar du, lehiakorra, eta ingurumen eragin ahalik eta txikiena izan behar du. Beste elementu bat ere gehitu beharko litzaioke. «Bidezkoa izan behar du, eta gizartearen oniritzia behar du», azaldu zuen Lezertuak, eta aintzat hartu behar dela herritarrek eskubidea dutela energia iturriak eskuratzeko, «arrazoizkoak diren prezioetan». ]]>
<![CDATA[Arartekoak begi onez ikusten du gehien kutsatzen duten autoak zigortzea]]> https://www.berria.eus/albisteak/158652/arartekoak_begi_onez_ikusten_du_gehien_kutsatzen_duten_autoak_zigortzea.htm Mon, 29 Oct 2018 16:45:24 +0100 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/albisteak/158652/arartekoak_begi_onez_ikusten_du_gehien_kutsatzen_duten_autoak_zigortzea.htm <![CDATA[Merkatuek nahi duten irabazlea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1998/006/001/2018-10-28/merkatuek_nahi_duten_irabazlea.htm Sun, 28 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/1998/006/001/2018-10-28/merkatuek_nahi_duten_irabazlea.htm
Inbertitzaileak limurtu ditu Bolsonaroren errezeta ekonomiko liberalak. Brasilgo hurrengo presidentea izateko faboritoaren keinu autoritarioak, gutxiengoenganako erdeinua, edo diktadurari dion miresmena baino gehiago axola zaie, behintzat. Lehentasun kontuetan merkatuak ez daude bakarrik. Ia 50 milioi brasildarrek babestu zuten lehen itzulian militar ohiaren eskuin muturreko erretorika gordina.

Hauteskundeen atarian gutxi aipatu dira arazo ekonomikoak botoa erabakiko duten faktoreen artean. Ustelkeriaren hedapenak edo delitu tasen gorakadak hartu dute nagusitasuna, baina krisiaren itzala badago guzti horren atzetik. Brasilek arazo sakonik gabe gainditu zuen orain dela hamar urteko krisi globala, baina gainbehera beranduago iritsi zitzaion, eta bortitza izan zen. 2015. eta 2016. urteeko atzeraldietan barne produktu gordina %7 uzkurtzera iritsi zen, historiako erorketarik handiena, lehengaien prezioaren jaitsierari lotuta.

Krisi ekonomikoari krisi politikoa gehitu zitzaion, Dilma Rousseff agintetik kanporatzeko prozedurarekin. Ustelkeria kasuek alderdi tradizional gehienak ez ezik konpainia handienetako batzuk —Petrobras eta Odebrecht, esaterako— zipriztindu dituzte.

Txinaren eta gorabidean dauden beste herrialde batzuen loraldiak mesede egin zion Brasili. 2003. eta 2014. urteen artean 29 milioi lagun atera ziren pobreziatik eta desberdintasun sozialak murriztu ziren, Luiz Inazio Lula Da Silvaren agintaldian. Horregatik erorketa oso gogorra izan da, hazkunde tasa eta garapen erritmo handi batera ohitzen hasia zen gizarte batentzako. Haserre giro horrek bidea ireki dio Bolsonarori. Orain arte ibilbide nahiko eskasa zeraman kongresuko diputatua izatetik herrialdea gidatzeko aukera argia izateraino bultzatu duen erregaia da.

Ekonomiaz ez daki

Elkarrizketetan ekonomiari buruz galdetzen diotenean, hautagaia ez da ezkutatzen. Zuzenean onartzen du berak ez dakiela ezer gaiari buruz, eta argi uzten du politika ekonomikoa gidatzeko ardura haren aliatu Paulo Guedesen eskuetan geratuko dela. Chicagoko unibertsitatean hezitako inbertitzatilea da Guedes, eta eskola neoliberalaren programa klasikoa defendatzen du. Hala jaso dute hauteskunde programan: pentsio gastua mugatzeko erreforma, banku zentralaren independentzia handitzea, gastu publikoan murrizketak, zerga arintzeko politika eta tasa finkoa, pribatizazioak, lan erreforma, muga zerga gutxiago, merkataritza itunak, eta beste batzuk. Beste kontu bat da, noski, gai izango den plataforma hori aurrera eramateko, eta zer dagoen benetan iragarritako ideia bakoitzaren azpian.

Rousseff kargugabetu ondoren, Michel Temerrek hartu zuen Brasilgo lehendakaritza. Austeritate politika martxan jarri zuen Temerrek, produkzioa hondoratuta bazegoen ere. Gastu publikoari muga bat ezarri zion, eta herrialdeko inbertsio bankuak eskainitako mailegu subsidiatuei amaiera eman nahi izan die. Kontu publikoek sufritu egin dute. Defizita %8ren bueltan dago, eta zorpetzea %84raino igo da. Brasilen zorpetze horrek ezaugarri propioak ditu. Gehiena ez dago, Argentinan edo Turkian gertatu den bezala, dolarretan edo atzerriko inbertitzaileen eskuetan. Inflazioa ere nahiko kontrolpean du gobernuak, gorabidean dauden beste herrialde batzuekin alderatuta. Dolarretan erreserba handiak ditu oraindik, halaber.

Hego Amerikako ekonomia handiena kontraesan handiko lurraldea da. Horren erakusgarri da politika fiskala. Ogasun Ministerioak berak iazko abenduan egindako azterketa batean «Robin Hood, alderantziz» deitu zaio zergek eta gastu publiko federalak daukaten egiturari: «Txiroei emateko aberatsak zergapetu beharrean, denak zergapetzen ditu, banatzerakoan populazioaren erdi aberatsenaren mesederako, erretiro eta pentsioen bidez».

BPG barne produktu gordinaren %32 biltzen du Brasilgo Gobernuak. Gutxi gorabehera, OCDEko batez bestekoetan dago. Gauza bera esan daiteke pentsioen eta bestelako transferentzietan herritarrei itzultzen zaien diruari buruz. Orotara, BPGaren %23 da. Haatik, eztabaida ez da horrenbeste bilketari buruz, baizik eta bildutako dirua banatzeko moduari buruz. Aipatutako txostenak zer pentsatu ematen duten adibide batzuk jasotzen ditu. Gastu horren ia erdia (%48,5) %20 aberatsenek eskuratzen dute, eta soilik %4,8 jasotzen dute %20 txiroenek. Pentsio gastuan bereziki nabarmena da banaketa hori: %20 aberatsenek diruaren %53 lortzen dute. %60 aberatsenek pentsioetan gastatutako bost eurotik lau jasotzen dituzte.

Egitura horren ondorioz, Brasil da desberdintasun sozial handiena duen herrialdea, OCDEk erabiltzen duen Gini adierazlearen arabera. Desberdintasun handiena du bai gordinean, bai estatuaren diru transferentziak kontuan hartu ondoren. «Zaila da justifikatzea Brasilgoa bezalako sistema erregresibo bat, errenta handiena duen %20ak pentsio ordainen erdia baino gehiago eskuratzen baitu», diote egileek. Gainera, uste dute politika fiskalak ez duela betetzen aberastasuna birbanatzeko funtzioa.

Pentsioak jopuntuan

Pentsio gastua dela-eta, errieta egin izan diote nazioarteko ekonomia erakundeek Brasili. Ziur asko, hori izango da lehen erronka Bolsonarorentzat, agintea lortzen badu. Temer saiatu da pentsio sistemaren erreforma bat egiten, gastua jaisteko, baina horrek herrialdeko historia demokratiko laburrean presidente gorrotatuena izatera eraman du. Pentsio ordainetan BPGaren %12 gastatzen du Brasilek. Bereziki eskuzabala da goi funtzionarioekin, epaileekin, militarrekin edo segurtasun indarrekin.

Bolsonarok agindu du erreforma egin, egingo duela, baina Temerrek planteatu duena errefusatu du, goitik behera, argitu gabe nolako alternatiba defendatuko duen. «Ezin ditugu zigortu honezkero eskubideak lortu dituztenak», zehaztu du hautagaiak.

Enpresa publikoen pribatizazioari buruz ere tentuz mintzatu da, eta iradoki du Petrobras petrolio konpainia nazionala edo Electrobras argindar enpresa plan horietatik kanpo geratuko direla. Ez du erraza izango ezta ere zerga hobarien sistema eskuzabala aldatzea. Zerga bidez bildutako diruaren bosten bat bueltatzen da kenkari horiekin. Onuradun handienak enpresa ertain eta txikiak dira, baina industria sektore handietara ere hedatzen dira, eta presioak egongo dira aldaketarik gerta ez dadin. Abeltzain talde handien babesak protekzionismora are gehiago lerratuko duen susmoa ere badago.

Ironikoki, gutxien espero zen lekutik iritsi zaio kolperik bortitzena plangintza ekonomikoari. Fiskaltza ikertzen ari da ea Guedesek iruzur egin ote zuen estatuak bere inbertsio funtsetan jarritako 200 milioi euro baino gehiagorekin. Inolako ustelkeria kasurekin loturarik ez izatea bihurtu da Bolsonaroren aurkezpen txartel gogokoena, eta presidente izateko lehen postuan jarri duen gako nagusia. Ez dirudi, ordea, ikerketa hori nahikoa izango denik hautagaia geldiarazteko.]]>
<![CDATA[Distira galtzen ari den Hego Amerikako izarra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2068/007/001/2018-10-28/distira_galtzen_ari_den_hego_amerikako_izarra.htm Sun, 28 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/2068/007/001/2018-10-28/distira_galtzen_ari_den_hego_amerikako_izarra.htm B hizkia, eta munduko futbol koparen nahiz olinpiar jokoen eskutik arreta gune bihurtuta.

Kasualitatea edo ez, bidaiatik urtebetera, 2011. urtean, goia jo zuten Hego Euskal Herritik Brasilera egindako esportazioek: 681 milioi saldu zizkioten euskal enpresek herrialdeari. Harrezkero, ordea, indarra galduz doa izarraren disdira, atzeraldi garai bati jarraituz, eta ahuldu da merkatu modura duen garrantzia. Joan den urtean, esportazioak 389 milioi eurokoak izan ziren. Egoera apur bat hobetu da aurten. Abuztura bitarteko salmentak -309 miloi- azken hiru urteotako onenak izan dira.

Euskal enpresen interesa jaitsi dela baieztatu du Iñaki Ezkurra Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze Agentziako sektore arduradunak. «Brasilek ez du ematen orduko neurria. Geure zerbitzuek herrialdeari buruz dituzten eskaerek behera egin dute», zehaztu du. Hala ere, merkatu estrategikoen artean jarraitzen du Brasilek. Gobernuak daukan nazioarteratze estrategian Brasil lehentasunezko bigarren multzoan dago, Frantzia, India edo Errusiarekin batera. Jarraipena egin behar zaien merkatuak dira, eta, kasu batzuetan, sartzeko zailtasunak eta trabak dituztenak.

Beste berezitasun bat ere badu Brasilek. Nazioartekotze agentziak dituen azken datuen arabera, EAEko 123 enpresa daude Brasilen. Lantegi produktiboak dituzte gehienek (74). Txinarekin eta Mexikorekin batera, nazioartean lantegi gehien dauden herrialdeetako bat da. Normalean, bulego komertzialen hedapena zabalagoa izan ohi da. Euskal enpresen kasuan, ekoizteko asmoz hartu dute Brasilerako bidea.

Konpainia ugari aspaldi hasi ziren han kokatzen, eta luzera begirako harreman bat ezarri dute. «Autogintza dago, oso sektore garrantzitsua Brasilen. Baita ere aeronautika, energia, edo tren bidezko garraioa», azaldu du Ezkurrak. Cie, Aernnova, CAF, Cikautxo, Fagor Ederlan, Gameko, Irizar, Orkli, Ingeteam, Viscofan eta beste hainbeste dira.

Krisiak krisi, oraindik ere merkatu «erakargarria» dela uste du Amaia Ferro Gipuzkoako Bazkundeko nazioartekotze zuzendariak. «Oso herrialde handia da, populazio oso gazte eta aktiboa du, justu geuri gertatzen zaigun kontrakoa», azpimarratu du.

Ez da merkatu erraza, ordea. «Zerga asko dituzte, maila askotan, eta batzuetan eragiketa batzuk interesgarriak izan daitezke edo ez fiskalitatearen arabera kostuak ondo neurtzen badakizu», azaldu du Ferrok. Beste ezaugarri bat protekzionismoa da. Muga zergak eta traba burokratikoak baditu. «Hauteskundeetan faboritoak irabazten badu, itxura du handitu egingo direla joera protekzionistak», ohartarazi du. Ezkurrak ere nabarmendu du bertan aritzeko «eskarmentu berezia» eskatzen duen herrialdea dela.

Negozio aukera bila jarraitzen dute enpresek Brasilen, baina merkataritza harremana aldatzen doa. Abuztura arte, lehen aldiz, esportazioak gainditu dituzte inportazioek. Petrolioak eta soja haziek bultzatuta, Hegoaldeko hamar inportatzaile nagusien artean sartu da Brasil.]]>
<![CDATA[Jaurlaritza «mugitzeko prest» dago aurrekontuak aurrera ateratzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1948/014/001/2018-10-24/jaurlaritza_mugitzeko_prest_dago_aurrekontuak_aurrera_ateratzeko.htm Wed, 24 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/1948/014/001/2018-10-24/jaurlaritza_mugitzeko_prest_dago_aurrekontuak_aurrera_ateratzeko.htm
Negoziazio horien jokalekua zein izango den atzo argitu zuen sailburuak. Gobernuak 11.784 milioi euro izango ditu gastatzeko 2019an. Aurtengo aurrekontuetan baino ia 300 milioi gehiago dira. Haatik, zorpetzean eta AHTaren kredituan egindako jaitsierari esker, sail ezberdinek 371 milioi gehiago izango dituzte eskura politika propioak garatzeko.

Azpiazuk argi utzi du ezingo dela gastu muga hori gainditu. Inolako defizit gabeko aurrekontuak aurkeztu ditu Jaurlaritzak, eta defizit txiki bat izateko baimena badu ere —%0,1 da, baina Espainiako aurrekontu berriak onartzen badira, pare bat hamarren handitu daiteke—, ezingo luke erabili, gastu araua urratuko lukeelako. Administrazio baten gastua urtetik urtera zenbat igo daitekeen arautzen du gastu arauak, eta egonkortasun legearen parte da, defizit eta zorpetze mugarekin batera.

Gastu hazkundearen erdia baino gehiago eramango dute pertsonal eta funtzionamendu gastuek. Aurten baino 205 milioi gehiago bideratuko dira bi atal horietara. Funtsean, langile publikoei eskaini zaien soldata igoera ordaintzeko dirua da. Hain zuzen ere, %2,25 igoko zaie soldata heldu den urtean, eta ordainaren beste %1,5 bideratuko zaie Itzarriko pentsio osagarrira. 90.000 langileri dagokie eguneraketa.

Zalantza juridikoak

Gobernuak prestatu duen aurrekontu esparruak markatuko ditu oposizioko alderdiekin egingo diren negoziazioak. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aldaketa esanguratsuak eskatu dituzte babesaren truke, eta ehunka milioi mugitzea nahi dituzte, bereziki politika sozialarekin lotutako atalak indartzeko.

Oposizioko alderdi nagusiak, EH Bilduk, 420 milioi euroren erabilera hitzartzea exijitu du, trukean bi abstentzio eman eta heldu den urterako aurrekontuak aurrera ateratzeko. Diru horretatik gehiena, 350 milioi euro, pentsio txikienak DSBEaren bidez handitzeko baliatu nahi du. Gainerako 70 milioi euroak enpleguan plan eta ekintza zehatzak finantzatzeko erabiliko lirateke.

Azpiazuren aburuz, pentsioen inguruko eskaera horrek «gaindituko luke» Jaurlaritzaren eskumen esparrua, eta egokiagoa litzateke Madrilen, Espainiako Kongresuan, tramitatzea. Haatik, dagoeneko pentsio ordain urrienak ari da hilero osatzen gobernua, DSBEaren bidez. Hain zuzen ere, 14.733 pentsiodun ari dira uneotan osagarri hori kobratzen.

Sailburuari «juridikoki konplexua» iruditzen zaio gaia, eta eta uste du «legelariekin» argitu beharrekoa dela ordain horiek gizarte babesaren funtzioa noiz gainditzen duten eta noiz bihurtzen diren pentsio. Edonola ere, ez du itxi gai horri buruz ere negoziatzeko atea: «Eusko Jaurlaritzaren borondatea da ahal diren esparru guztietan mugitzea». EH Bilduk aurretiazko bilera bat egingo du gobernua sostengatzen duten alderdiekin —PSE-EErekin egon zen joan den astean, eta EAJrekin bilera du ostiralean—, eta ondoren berriro bilduko da sailburuarekin.

Datorren urteko aurrekontuetan DSBEa eta etxebizitza osagarria ordaintzeko 470 milioi gorde ditu Jaurlaritzak. Aurtengo aurrekontuetan baino 21 milioi euro gutxiago dira. Onuradunei ordainak %2,25 igoko zaizkie, langile publikoen soldatak adina.

Elkarrekin Podemosek egindako eskaerak ere aztertu ditu gobernuak. Langile publikoen soldatei krisian galdutakoa eguneratzeko 700 milioi jarri beharko liratekeela kalkulatu du, eta, ondorioz, zalantzan jarri du horren bideragarritasuna. Dena den, Azpiazuk jarrera aldaketa sumatu du atzo bertan Lander Martinez Podemoseko idazkariak egindako adierazpenetan: «Iruditu zait norabide aldaketa bat dela akordio bat bideratzeko zentzuan».

Hala EH Bilduk nola Elkarrekin Podemosek idatziz helarazi dizkiote euren helburuak Ogasun Sailari. PPrekin ere batzartu zen sailburua, baina popularrek ez dute agiririk bidali. Sailburuak ez dio uko egin PP erakartzeko aukerari, eta iragarri du haiekin berriro bilduko dela.

Ostiraletik, tramitazioa

Ostiralean eramango du gobernuak aurrekontu proiektua Eusko Legebiltzarrera, tramitazio ofiziala abiatzeko. Azpiazuk espero du prozedura horren joanean gai izango dela oposizioa «konbentzitzeko», aurrekontu proiektu «oso ona» delako.

Ehunekotan, hazkunde handiena Ingurumen eta Etxebizitza Sailak du, etxebizitza plan zuzentzaileko 15 milioi euro direla eta. Berritasunen artean, lehen aldiz soldata arrakalaren aurkako neurriak jasoko ditu Lan Sailaren aurrekontuak, eta 4,5 milioi gehiago bideratuko zaizkio Haurreskolak partzuergoari, 18.000 eurotik beherako diru sarrerak dituzten familien eskolatzea doakoa izateko. Dirutan, igoera handienak osasun eta hezkuntza sailetan nabarituko dira, soldatei lotuta. AHTaren lanak aurreratzeko kreditua 161 milioi eurotik 103 milioira jaitsiko da.

Aurreikuspen makroekonomikoei eutsi die gobernuak. Espero. du heldu den urtean BPGa %2,3 handituko dela, aurten baino bost hamarren gutxiago. Hazkunde horri esker espero du 13.500 lanpostu garbi sortzea eta langabezia %10etik behera geratzea.]]>
<![CDATA[Eusko Jaurlaritzak 371 milioi eurora mugatu du heldu den urterako gastu hazkundea]]> https://www.berria.eus/albisteak/158401/eusko_jaurlaritzak_371_milioi_eurora_mugatu_du_heldu_den_urterako_gastu_hazkundea.htm Tue, 23 Oct 2018 20:34:21 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/albisteak/158401/eusko_jaurlaritzak_371_milioi_eurora_mugatu_du_heldu_den_urterako_gastu_hazkundea.htm <![CDATA[Zegonak Euskaltelen duen jabetza handituko du, norabidea aldatzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2018-10-20/zegonak_euskaltelen_duen_jabetza_handituko_du_norabidea_aldatzeko.htm Sat, 20 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2018-10-20/zegonak_euskaltelen_duen_jabetza_handituko_du_norabidea_aldatzeko.htm
Erresuma Batuko inbertsio funts bat da Zegona. 2015. urtean Asturiasko Telecable kable bidezko telefonia operadorea erosi zuen. Bi urte geroago, 2017. urteko abuztuan, Telecable saldu zion Euskalteli. Eragiketa horri jarraituz, funtsa Euskaltelen sartu zen zen, jabetzaren %15 eskuratuta.

Urtebetez akzioen kopuru hori ez aldatzeko konpromisoa hartu zuen orduan Zegonak. Abuztuan amaitu zen epe hori, eta harrezkero asko espekulatu da funtsak hartuko zuen erabakiari buruz. Euskaltel utziko zuen aukera aipatu izan da, Zegonako arduradunak kexu agertu direlako konpainiaren akzioek izan duten beherakadarekin. 2016an akzioen balioa %27 murriztu zen, eta %17 gehiago joan den urtean.

Zalantza argitu du funtsak. Jarraitu nahi du Euskaltelen, baina erreferentziazko akziodun modura. Zegonak erosteko eskaintza partzial bat egingo du. Hain zuzen ere, akzioen %14,9 bereganatu nahi ditu, eskaintza oso bat egin behar ez izateko legeak agintzen duen %15eko mugaren azpitik. Helburua lortzen badu, jabetzaren %29,9 bere gain hartuko du, eta boto eskubideen %29,94. Gaur egun, Kutxabank da telefonia enpresaren akziodun nagusia; jabetzaren %21,3 kontrolatzen du bankuak.

Euskaltelen akzio bakoitzaren truke 7,75 euro eskainiko ditu funtsak. Gainsari esanguratsua da, bezperan merkatuak itxi zirenean baino %17,8 gehiago baita. Atzo, albisteari jarraituz, akzioen prezioa %13,7 igo zen, 7,5 euroraino. Gehienez ere, Zegonak 206 milioi euro jarriko ditu eragiketa gauzatzeko. Funtsak berak kapitala handitzeko eskaintza egin beharko du, Euskaltelen akziodun nagusi bihurtzeko behar duen dirua lortzeko. 256 milioi euro lortu nahi ditu, hain zuzen ere. Kapital handitzeak Zegonako batzarraren oniritzia duenean, Euskaltelen eskaintza mugatua martxan jarriko du.

Aldaketak Euskaltelen

Jabetza handitzeko erabakiak islatzen du Zegonak baduela interesa Euskaltelen — «estrategikoki erakargarria» dela esan du—, baina horrek ez du esan nahi ados dagoenik egungo arduradunek negozioa eramateko bidearekin. Hala iradokitzen du inbertsioa handitzearekin batera iragarri dituen neurriak. Hasteko, adierazi du aukera ikusten duela kostuetan urtero 40 milioi aurrezteko. Horri lotuta, uste du posible dela konpainiak gaur egun negozioa duen lurralde eremuetan 200.000 etxebizitza gehiagora iristea. Gaur egun 578.500 bezero ditu.

Zegonak jakinarazi du hitz egin duela Jazzteleko kontseilari ordezkari ohiarekin, Jose Miguel Garciarekin, eta uste du haren esperientziak «ekarpen baliotsua» egin diezaiokeela telekomunikazio enpresaren zuzendaritzari.

Halaber, Zegonako goi zuzendaritzak Richard Bransonen Virgin taldearekin «harreman luzea» duela argudiatu du, eta multinazional horrekin elkarlana sustatzeko asmoa badu. Hain zuzen ere, Euskaltel eskualde berrietara Virgin markarekin hedatzeko atea ireki nahi du.]]>
<![CDATA[Erresuma Batuko funts batek Euskaltelen akziodun nagusi izan nahi du]]> https://www.berria.eus/albisteak/158257/erresuma_batuko_funts_batek_euskaltelen_akziodun_nagusi_izan_nahi_du.htm Fri, 19 Oct 2018 09:43:27 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/albisteak/158257/erresuma_batuko_funts_batek_euskaltelen_akziodun_nagusi_izan_nahi_du.htm <![CDATA[Burujabetza, zertarako?]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1919/014/002/2018-10-19/burujabetza_zertarako.htm Fri, 19 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/1919/014/002/2018-10-19/burujabetza_zertarako.htm
Elkarrizketaren oroitzapena asteon entzundako beste argudio batek piztu du. Carmen Azpillagaren esaldi bat da, Nafarroan amatasun ordainen atxikipena itzultzeko manifestaziora deitu duen ama taldeko ordezkariarena. «Gorenak esan du amatasun ordainak ez direla zergapetu behar, eta hemen ere ez, legea egonda ere. Legeak beharrezkoa denean aldatzen dira». Itzulita: Espainiako epaileek diote dirua bueltatu behar didazuela, eta niri bost axola ustezko burujabetza fiskala, Nafarroako ituna eta enparauak.

Sakoneko eztabaidan sartu gabe —ordain horiek zergak ordaindu behar dituzten edo ez—, berriro ere estatua homogeneizatzeko indarraren adibide ona izan da gertatutakoa. Deigarria da, gutxienez, inork ez duela zalantzan jarri Hegoaldean egondako araudia eta interpretazioa, orain arte. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Espainiakoaren antzekoa zen formulazioa, baina ñabardura batzuk badaude, eta auskalo zer esango zuten Goreneko epaileek horri buruz. Nafarroan legeak propio aipatzen du amatasun ordain horiek lansariak direla.

Arazo berari ezberdin erantzun zaio. Nafarroan, gobernua saiatu da pedagogia apur bat egiten, eta, oraingoz, eutsi dio legea heldu den urterako aldatzeko asmoari. EAEn, aldiz, Espainiatik esandakoa betetzeko, aldundiak korrika eta presaka ibili dira. Baietz, burujabeak direla, baina dirua itzuliko dutela. Zaila da hauteskundeen itzala ez ikustea erabaki azkar horren atzean.]]>
<![CDATA[Legebiltzarrak ez du kritikatu dieselari zergak igotzeko asmoa]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1883/015/002/2018-10-19/legebiltzarrak_ez_du_kritikatu_dieselari_zergak_igotzeko_asmoa.htm Fri, 19 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/1883/015/002/2018-10-19/legebiltzarrak_ez_du_kritikatu_dieselari_zergak_igotzeko_asmoa.htm
Aurrera atera zen testuan «ardura» eskatu zaie eragile publiko eta pribatu guztiei, industrian eta enpleguan ondorio negatiboak egon daitezen eragozteko. Legebiltzarrak, edonola ere, «kezka»agertu du sektoreko atal batzuek duten «egoera korapilatsua»dela eta.

Ebazpenak ez du kritikatu dieselari zergak igotzea, eta defendatu du diru horren parte handi bat bideratzea airearen kalitatea hobetzeko, garraio jasangarria sustatzeko eta klima aldaketaren aurkako estrategiaren mesederako. Azkenik, «eskumenak dituzten administrazioei» eskatu zaie autogintza sektorearen garapenean laguntzeko, berrikuntza planak sustatu eta erregai alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen merkaturatzea azkartzeko. EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk babestu zuten zuzenketa.

Dieselaren etorkizunari buruzko zalantzak indarra hartu du azken asteotan, bereziki Mercedes-Benzek lantegia hainbat egunez itxi eta aurreikusitako produkzioan jaitsiera txiki bat iragarri zituenetik. Joan den astean, Arabako ahaldun nagusiak, Ramiro Gonzalez jeltzaleak, dieselaren zergapetzea «argitzeko» exijitu zion Espainiako Gobernuari, kexa tonu argian.]]>
<![CDATA[Dieselaren eztabaidan "ardura" eskatu du Eusko Legebiltzarrak]]> https://www.berria.eus/albisteak/158210/dieselaren_eztabaidan_ardura_eskatu_du_eusko_legebiltzarrak.htm Thu, 18 Oct 2018 09:36:04 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/albisteak/158210/dieselaren_eztabaidan_ardura_eskatu_du_eusko_legebiltzarrak.htm dieselaren zergapetzea "argitzeko" exijitu zion Espainiako Gobernuari, kexa tonu argian. Jarrerak ere zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdien arteko sintonia, kontuan hartuta jeltzaleen bazkideak, PSE-EEk, bat egin duela dieselari zergak igotzeko asmoarekin. Azkenean, bi alderdiek lortu dute gutxieneko adostasun bat EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin zuzenketa aurrera ateratzeko. Gogor heldu dio debateari Mari Carmen Lopez de Okariz PPko legebiltzarkideak. Dieselari "gerra egitea" egotzi dio Madrili, eta sektore osoa "estigmatizatu" dela ziurtatu du. Gainerako alderdi guztientzat izan ditu kritikak, PP Moncloatik kanporatzeko estrategian bidelagun izan zirela iritzita. EAJri, "Espainian gobernu ahula" hobestea leporatu dio, "poltsikoa betetzeko". Autogintza sektoreko milaka lanpostu arriskuan jartzea ere egotzi die dieselari zerga handiagoak jartzea babestu dutenei. Azkenik, gasolina bultzatzeak gas isurketak "nabarmen" handitu dituela ohartarazi du. Mercedesekin bueltaka Hitzaldi gehienetan Mercedesen geroak itzal handia izan du. Elkarrekin Podemoseko ordezkariak, Jose Ramon Becerrak ukatu egin du zergaren eta autogintza enpresen erabakien arteko harremana. "Faltsua da. Ez dago inolako ondorio soziekonomikolarririk", argudiatu du. Gogoratu du, halaber, Mercedesek produkzioaren %90 esportatzen duela, eta, ondorioz, hemen zergak handitzeak ez duela aparteko efekturik izango uste du. "Mercedes inoiz baino hobeto dago", Becerraren hitzetan. "Populismo merkea" egin du PPk gai honekin, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidearen aburuz. Zehaztu du batez beste diesel erregaiaren zergak %28 txikiagoak direla, gasolinarekin alderatuta, eta ez zaio iruditzen zergak diseinu egokia duela:"Ezin da ingurumen zerga bat erabili sektore oso baten lehiakortasun arazoak estaltzeko". Oteroren ustez, beharrezkoa da autogintza sektoreari norabide aldaketa bat ematea, bestelako ibilgailuak lehenesteko. "Bestela, luze gabe arazo serioa izango dugu". Gobernua babesten duten alderdien izenean, Josune Gorospe jeltzaleak adierazi du ez dela zerga berria, baina orain arte diesel erregaiak "hobariak" izan ditu, merkeagoa izateko. "Ingurumenari lotuta dagoenez, logikak dio gehien kontaminatzen duenak gehiago ordaindu beharko duela", azaldu duela. PSE-EEren ordezkari Natalia Rojok zerga igotzea babestu du, trantsizio energetikoa "bidezkoa eta ekitatiboa" izan dadin.]]> <![CDATA[Jaurlaritzak 54,4 milioi gehiago inbertitzeko baimena lortu du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1888/012/002/2018-10-18/jaurlaritzak_544_milioi_gehiago_inbertitzeko_baimena_lortu_du.htm Thu, 18 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/1888/012/002/2018-10-18/jaurlaritzak_544_milioi_gehiago_inbertitzeko_baimena_lortu_du.htm
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak eman zuen erabakiaren berri atzo. Ez da urte amaieran inbertsioak egiteko aukera ireki den lehen aldia. Joan den urtean ere kupoaren akordiotik eskuratutako sosen parte bat erabili zen gastua igotzeko.

Eusko Jaurlaritzak Espainiako aurrekontuen 116. xedapena baliatu du gastua justifikatzeko. Arau horrek ezarri zuen superabita duen administrazio publikoak noiz eta zertarako erabil dezakeen sobran utzitako diru hori. Egonkortasun Legearen mugak betetzea da lehen baldintza. Jaurlaritzaren kasuan, gastu araua ez du bete aurreko bi urteotan, eta baimena eskatu behar izan dio Espainiako Ogasunari. Azpiazuk aurreratu zuen jada jaso dutela Madrilen oniritzia.

Ogasun Sailak adierazi du inbertsioak posible direla joan den urtean eta aurten aurrekontuak superabitarekin itxiko dituztelako, eta bete dutelako berankortasun nahiz zorpetze mugek diotena. Jasangarriak direnez, inbertsio horietan jarriko den dirua ez da kontuan hartuko aurtengo gastu araua bete den edo ez kalkulatzeko tenorean.

Aparteko gastua egiteko bidea emango duten erabaki ofizialak aurki onartuko ditu Gobernu Kontseiluak. Edonola ere, zertarako erabiliko den erabakia du Jaurlaritzak. Sail handiena, 22 milioi euro, garraiorako erabiliko du; hain zuzen ere, tren unitate berri «eraginkorragoak» martxan jarriko dituzte. Osasun Sailak 15,3 milioi eramango ditu ospitaleetan goi teknologia eta erradiologia ekipamendu berriak erosteko. Beste 7,7 milioi Eskuzaitzeta industrialdea urbanizatzeko izango dira, Donostian. Azkenik, lanbide heziketako ekipamenduak (5,2 milioi) eta uraren nahiz airearen kalitatea hobetzeko (4,3 milioi) diru sailak aurreikusiak dituzte.

Azpiazuk datorren astean aurkeztuko du 2019ko aurrekontu proiektua, baina hasi da oposizioko alderdiekin negoziatzen. Atzo, ELAk ohar bat bidali zien ezkerreko alderdiei. «Ez da bateragarria ezkerreko jarrerak izatea, eta Jaurlaritzak jarritako oinarriekin akordio bat posible dela sinetsaraztea», salatu zuen Mikel Noval sindikatuko ordezkariak, ohar baten bidez.]]>
<![CDATA[Pobreziaren jaitsiera moteltzen hasi da]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1872/013/001/2018-10-18/pobreziaren_jaitsiera_moteltzen_hasi_da.htm Thu, 18 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/1872/013/001/2018-10-18/pobreziaren_jaitsiera_moteltzen_hasi_da.htm
2030. urterako muturreko pobrezia desagerrarazteko helburua ezarri zuen Munduko Bankuak orain dela urte batzuk —zehazki, %3tik behera jartzeko—. Erakundeak muturreko pobreziatzat jotzen du eguneko 1,65 euro baino gutxiagorekin bizitzea. Atzo jakinarazitako azken datuen arabera, 2015. urtekoak, 736 milioi pertsona daude egoera horretan. 2013tik 2015era 68 milioi lagun gutxiago izan dira, gutxi gorabehera Thailandiako eta Erresuma Batuko populazioaren pareko zenbatekoa.

1990. urtetik, mila milioi lagun baino gehiago atera dira muturreko pobreziatik. Batez beste, puntu bat erori da txirotasuna azken bi hamarkada eta erdietan, baina orain apalagoa da bultzada. 2013tik 2015era %0,6 izan zen jaitsiera, eta MBk aurreikusi du murrizketa puntu erdikoa soilik izango dela 2015etik 2018ra.

Moteltze horrek zerikusi zuzena du pobreziaren jaitsierak izan duen banaketa geografiko desorekatuarekin. Txinan eta Asia ekialdean, oro har, aurrerapen itzelak izan dira. Aldiz, Saharaz hegoaldeko Afrikan geroz eta gehiago ari da handitzen txirotasuna. 1990. urtean, 278 milioi pobre zeuden Afrikako erdialdean eta hegoaldean. 25 urte geroago, 413 milioi dira. Populazioaren %41 muturreko pobrezian bizi da, eta munduko 28 herrialde txiroenetatik 27 daude bertan. «Laburbilduz, muturreko txirotasuna, geroz eta gehiago, Saharaz hegoaldeko Afrikako arazo bihurtzen ari da», ohartarazi dute bankuko txostenean.

Horrek ondorio zuzenak ditu pobreziaren aurkako nazioarteko estrategian. Afrikak dituen arazoak zuzentzeko, benetako esku hartzeak beharko dira. Bestela, ezinezkoa izango da muturreko pobrezia akabatzea. Ezkorra da bankuko txostena aukera horri buruz. «Pobrezia globalaren jaitsiera moteltzeak nahiko zail jarri du 2030. urterako helburuak betetzea». Historian sekula gertatu ez den hazkunde handi bat kateatzea beharko litzateke, eta horrek ere ez luke eragotziko pobreziak %10etik gora jarraitzea Afrikako herrialde gehienetan.

Txirotasun erlatiboa

Aipatu bezala, Munduko Bankuak eguneko 1,65 eurotan jarria du muturreko txirotasuna neurtzeko muga. Aspaldiko eztabaida dago horri buruz, ordea, askok zalantzan jartzen dutelako kopuru bakar batek txirotasunaren fenomeno osoa islatzeko modua ematen duen. Mundua bera asko aldatu da. Duela hogei urte, hamar lagunetik sei bizi ziren diru sarrera txikiak zituzten herrialdeetan. Uneotan, populazio globalaren %9 baino ez dira.

Hori dela eta, MBk erabaki du beste bi erreferentzia erabiltzea: eguneko 2,75 euro diru sarrera ertain-txikiak dituzten herrialdeen pobrezia muga gisa eta eguneko 4,75 euro diru sarrera ertain-handiak dituztenen muga gisa. Argazki etsigarriagoa ematen dute kalkulu horien emaitzek: eguneko 4,75 euro baino gutxiago ditu eskura munduko populazioaren %46.

119 herrialdetako lagin bat hartuta, ikertzaileek kalkulatu dute zortzi herritarretik bat dagoela pobrezia ekonomikoan, dirutan neurtuta. Eta bederatzitik zortzik ez dituzte oinarrizko beharrak aseta hezkuntzan edo azpiegituretan.]]>
<![CDATA[Aurten 54,4 milioi gehiago inbertitzeko baimena du Eusko Jaurlaritzak]]> https://www.berria.eus/albisteak/158156/aurten_544_milioi_gehiago_inbertitzeko_baimena_du_eusko_jaurlaritzak.htm Wed, 17 Oct 2018 12:33:26 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/albisteak/158156/aurten_544_milioi_gehiago_inbertitzeko_baimena_du_eusko_jaurlaritzak.htm <![CDATA[Eguneko 4,75 euro baino gutxiagorekin bizi da munduko populazioaren %46]]> https://www.berria.eus/albisteak/158151/eguneko_475_euro_baino_gutxiagorekin_bizi_da_munduko_populazioaren_46.htm Wed, 17 Oct 2018 07:21:09 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/albisteak/158151/eguneko_475_euro_baino_gutxiagorekin_bizi_da_munduko_populazioaren_46.htm <![CDATA[Eskubide Sozialen Gutunak debatea piztuko du berriro DSBEari buruz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/016/001/2018-10-17/eskubide_sozialen_gutunak_debatea_piztuko_du_berriro_dsbeari_buruz.htm Wed, 17 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/1877/016/001/2018-10-17/eskubide_sozialen_gutunak_debatea_piztuko_du_berriro_dsbeari_buruz.htm
Ekainean hasi zuten bilketa, eta azken lau hilabeteotan gizarte atxikimendua hedatzen saiatu dira. 2016an indarrean sartu zen erreformari jarraituz, 10.000 sinadura behar dituzte sustatzaileek ekinaldi legegile bat aurrera ateratzeko, eta kopuru hori aise gainditu dute. «Ezetz esaten zaio pobreziari, eta baietz sistema sozial duin bati», argudiatu zuen LABeko Bea Martxuetak, sinadurak erroldan sartu baino lehen.

Bi lege eguneratzea proposatu dute sustatzaileek. Alde batetik, 18/2008 diru sarrerak bermatzeko eta bazterketaren aurkako legea. Bestetik, 3/2015 Etxebizitza Legea. Aldaketa horien bidez gizarte babesaren sarea «handitzea» eta «hobetzea» defendatu nahi dute.

Ez da legealdi honetan DSBEari buruz egongo den lehenbiziko eztabaida. Eusko Jaurlaritza babesten duten alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, araua erreformatzeko lege proposamena eraman zuten parlamentura. Haatik, tramitera onartua izateko babes nahikorik ez zutela ikusita, eguneko gai zerrendarik atera, eta eztabaida beste baterako utzi zuten. Beste alderdiren batekin negoziatzeko denbora behar zutela argudiatu zuten jeltzaleek eta sozialistek, baina lau hilabete geroago, geldirik jarraitzen du.

Patxi Lopez lehendakari zela eta PPren babesarekin 2008an diru sarrerak bermatzeko legeari egin zitzaizkion murrizketetan atzera egitea da Eskubide Sozialen Gutunak lortu nahi duena. Horrekin batera, eskubidea zabaltzeko hainbat neurri ditu legegaiak. Horietako batzuk bat datoz oposiziotik ezkerreko alderdiek —EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek— defendatu dituztenekin. Hala nola, DSBEaren ordaina kobratzeko gutxieneko adina 23 urtetik 18 urtera jaistea, eta gutxieneko errolda urteak hirutik batera murriztea. Etxebizitza bakoitzean elkarbizitza unitateak adina errenta egoteko ere eskatuko dute.

DSBEaren kopuru ekonomikoak handitzeko eskaera badakar ekinbideak, halaber, eta lanbide arteko gutxieneko soldatarekin duten lotura ez haustea. Hain zuzen ere, pertsona bakarreko elkarbizitza unitate batek hilero lanbide arteko gutxieneko soldataren %100 eskuratuko luke. Bi pertsona badira, %150, eta %200 hiru lagun edo gehiago badira.

Indarrean dagoen legearen arabera, %88 izan beharko litzateke kopuru hori pertsona bakar batentzako. Praktikan, azken urteotan egindako murrizketek eta erabaki politikoek gutxieneko soldataren erreferentzia ezabatu dute. Uneotan, soldata horren %75 da DSBEa, hilero 644,5 euro.

Etxebizitzaren alorrean, proposamenak alokairu sozialeko etxebizitza bat izateko eskubidea modu «eraginkorrean» bermatzea defendatu dute bultzatzaileek. Hori lortzeko, eskatu dute eskubide hori ezin ordezkatzea laguntza ekonomiko batekin. Alokairu sozialetan dauden pertsonak DSBEaren adinako diru sarrerak edo txikiagoak badituzte, asko jota, errentaren %15 ordaintzea jasotzen du proposamenak.

Pilota, ganberan

Sinadura bilketa egiaztatuta, herri ekinaldia osoko bilkuran aurkeztu, eztabaidatu eta tramiterako onartu edo ez bozkatuko dute. Aurretik, Eusko Jaurlaritzak proposatutakoari buruz duen iritzia plazaratuko du. Sustatzaileek ohartarazi dute ez dutela besterik gabe onartuko alderdiek tramitea ukatzea, eztabaidan sartzeko aukerarik eman gabe.

Orain dela bi aste, beste herri ekinaldi legegile bati legebiltzarreko ateak itxi zizkioten EAJk, PSE-EEk, eta PPk. Halakorik berriro ez gertatzea exijitu du Mikel Noval ELAko ordezkariak: «Erakundeetako arduradunek asko hitz egiten dute parte hartzeari buruz, demokraziari buruz, eta orain badaukate praktikara eramateko aukera bat».]]>
<![CDATA[51.000 sinadura lortu dituzte gizarte babesa "handitzeko"]]> https://www.berria.eus/albisteak/158107/51000_sinadura_lortu_dituzte_gizarte_babesa_handitzeko.htm Tue, 16 Oct 2018 07:32:30 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/albisteak/158107/51000_sinadura_lortu_dituzte_gizarte_babesa_handitzeko.htm <![CDATA[Aro digitalak irentsi du]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1893/015/001/2018-10-16/aro_digitalak_irentsi_du.htm Tue, 16 Oct 2018 00:00:00 +0200 Ivan Santamaria https://www.berria.eus/paperekoa/1893/015/001/2018-10-16/aro_digitalak_irentsi_du.htm
Posta bidezko salmentan aitzindari gisa abiatu zen, eta garai batean txikizkako merkataritza saltoki handiena izan zen munduan. Hori baino gehiago ere bai. Bigarren Mundu Gerraren ostean AEBetan emandako kontsumoaren eztanda ezin liteke Sears gabe ulertu. 1973. urtean egoitza berria estrenatu zuen Chicagon, eta dorre hura munduko eraikin garaiena izango zen ia mende laurden batez. Herri kulturan ere ohikoak dira konpainiaren eskuetan dauden marka ezberdinei egindako erreferentziak.

Konpainia handienek ere berrikuntza faltagatik eror daitezkeen oroigarri ere bihurtuko da, aurrera begira. 2007ko apirilean, Kmart deskontu katearekin bateratu eta gutxira, konpainiaren akzio bakoitzak 156 dolar balio zituen. Atzo, dolar bat baino gutxiagoan salerosi ziren akzioak.

Pazientzia agortu zaie hartzekodunei. Atzo bertan 134 milioi dolar bueltatu behar zituen konpainiak, baina ez zeukan dirua nondik atera. Krisi ekonomikoaren ondoren, kosta egin zaio salmentei eustea —ez du irabazirik izan 2011. urtetik—, eta sektorean egon den lehia gogorrari aurre egin ezinik ibili da. Walmart edo Target bezalako saltokien hedapenak kalte egin dio, eta, bereziki, ez du asmatu nola erantzun Amazonek Internet bidezko merkataritza estrategia erasokorrari.

Sears kontrolatzen duen konpaniak 5.600 milioi dolar zor ditu. Ez du hitzartu diru hori birfinantzatzeko akordiorik, eta hartzekodunak hasi zaizkio bueltan eskatzen. Zuzendaritzak ziurtatu du porrot eskaerari jarraituz gai izango direla berregituratze sakon bat egiteko, eta aurrera begira eredu errentagarri bat martxan jartzeko, denda gutxiagorekin.

Zalantzak daude aurrera egiteko aukerari buruz, ordea. Konpainiak bere marka ezagunenetako batzuk saldu ditu honezkero, eta saltokiak itxita konpentsatu nahi ditu orain galerak. Abuztuan 860 saltoki zituen AEBetan. Iragarria zuen azarorako 46 itxiko zituela, eta orain galerak dituzten beste 142 denda kenduko ditu Gabonetarako, aurretik produktuak beherapenekin eskaintzeko aukera baliatuta. 68.000 langile ditu uneotan; 300.000 baino gehiago ziren duela hamar urte.

300 milioi irauteko

Orain dela hamalau urte Eddie Lampert inbertitzaileak erosi zuen Sears. Porrot eskaerari jarraituz, kargu exekutiboak utziko ditu konpainian. Momentuz, enpresak 300 milioi euroko kreditu bat du dendak irekita mantentzeko eta langileen soldatak nahiz salgaiak ordaintzen jarraitzeko. Lampert bera beste konpainia batetik 300 milioi gehiago mailegatzeko aukera aztertzen ari da, baina epaileak eman beharko dio baimena eragiketa horri.

Hartzekodunak konbentzitzeko, gabonak bitarteko salmentak erabakigarriak izango dira. Ez da ataka horretan egon den bakarra. Joan den urtean Toys 'r' Us jostailu enpresa handia saiatu zen porrotetik ateratzen, baina ez zuen lortu, eta likidatuta amaitu du.]]>