<![CDATA[J. FERNANDEZ | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Sat, 20 Apr 2019 06:29:45 +0200 hourly 1 <![CDATA[J. FERNANDEZ | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Bizkaia, prostituzio etxeen zerga iruzurra ikertzen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1829/018/002/2017-04-01/bizkaia_prostituzio_etxeen_zerga_iruzurra_ikertzen.htm Sat, 01 Apr 2017 00:00:00 +0200 J. FERNANDEZ https://www.berria.eus/paperekoa/1829/018/002/2017-04-01/bizkaia_prostituzio_etxeen_zerga_iruzurra_ikertzen.htm
Ogasuneko ikertzaileek negozio horien kontuak ikertu dituzte, bai paperean dauzkaten kontuak zein sistema informatikoetan dauzkatenak. Jasotako informazio hori guztia ikertzen ari dira orain, «diru beltzaren balizko ordainketak» ote dauden atzemateko.

Bizkaiko Foru Ogasunak hilabeteak eman ditu beharrezko informazioa aztertzen «egin beharreko ekintzak egokiro aukeratu eta planifikatu ahal izateko». Era berean, ogasuneko iturriek azaldu dutenez, lokaletan sartzeko eta erregistroa egiteko baimen judizialak eskatu eta lortu dituzte, «ekintza administratiboen balioa bermatzeko».

Koordinatutako kontrolak

Prostituzio etxeen miaketarena Bizkaiko Foru Ogasunak koordinatutako esku hartzea izan da, eta beste ogasun administrazio batzuk aldi berean egindakoekin bat egin du, beste sektoreetan gertatzen den bezala. Ogasuneko iturriek azpimarratu dute jarduteko modu hori bat datorrela «Bizkaiko Foru Aldundiak zerga irizurraren kontra egiteko sendotu nahi duen administrazio arteko lankidetzaren bidearekin».

Hain zuzen ere, duela bi aste jakinarazi zuen Bizkaiko Ogasunak aurrerantzean nazioarteko beste 54 ogasunekin elkarlanean arituko dela zerga iruzurrari aurre egiteko. 2016an, kasu, Bizkaiak 461,6 milioi euroko zerga iruzurra azaleratu zuen, aurreko urtean azaleratutakoa baino %3 gehiago.

Lankidetza horri esker, norbanakoek atzerrian eduki dezaketen ondasunaren berri edukiko du ogasunak; horrez gain, Bizkaian aritzen diren multinazionalei euren atzerriko negozioen berri ere eskatuko die. Bizkaian lortutako irabaziak zerga presio maila apalagoko herrialdeetara lekuz aldatzea eragotzi nahi dute.]]>
<![CDATA[Gaur 50 egun beteko dituzte greban Itsasondoko Jason]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1817/012/002/2017-02-22/gaur_50_egun_beteko_dituzte_greban_itsasondoko_jason.htm Wed, 22 Feb 2017 00:00:00 +0100 J. FERNANDEZ https://www.berria.eus/paperekoa/1817/012/002/2017-02-22/gaur_50_egun_beteko_dituzte_greban_itsasondoko_jason.htm
2015 amaieratik daude hitzarmenik gabe, eta hamasei hilabete daramatzate negoziatzen; baina zuzendaritzak eta langileek ez dute lortu ezer adosterik. Beharginek, funtsean, bi puntutan egiten dute talka: soldaten homogeneizazioan eta gaixotasun baimenetan. «Ulertzen dugu ardura gehien duten langileek diru gehiago irabazi behar dutela, baina eskubide sozialek ere denentzako berdinak izan behar dute», azaldu du langile batzordeak.

Zuzendaritzaren jarrera aldaketa eskatu dute langileek, ez duelako malgutasunik agertu negoziazioan, eta Precoko arbitrajera joan ere ez zelako egin. Elkarlana berreskuratzeko prest daudela adierazi dute langileak.]]>
<![CDATA[Gipuzkoako Aldundiak fabrikazio aurreratuko sarea jarri du martxan]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1815/013/002/2017-02-07/gipuzkoako_aldundiak_fabrikazio_aurreratuko_sarea_jarri_du_martxan.htm Tue, 07 Feb 2017 00:00:00 +0100 J. FERNANDEZ https://www.berria.eus/paperekoa/1815/013/002/2017-02-07/gipuzkoako_aldundiak_fabrikazio_aurreratuko_sarea_jarri_du_martxan.htm
Azkoitiko Ibarmia enpresak fabrikazio autonomoko unitateaz hitz egingo du bisita jardunaldietan; Goimekek, monitorizazioaz eta makina eta ekipo guztien konexioaz; ITSk, zibersegurtasunaz; IK4-Lortekek eta IK4-Teknikerrek, laser teknologiaz; Tecanliak eta IK4-Vicomtechek, robotika malguaz eta visual computing delakoaz; IMH-TKgunek fabrikazio gehigarriaz; eta Tecnaliak, datu analisiez.

Enpresa bakoitzak lau bisita-jardunaldi antolatuko ditu urtean, bakoitza zortzi-hamar enpresarentzat; zentro teknologikoek, berriz, lau jardunaldi antolatuko dituzte gai bakoitzeko. Diputazioak nabarmendu du elkarlanean oinarritutako esperientzia dela, eta enpresa txikiek aukera izango dutela teknologia bonuak eskuratzeko: gehienez ere 10.000 euro bakoitzak.]]>
<![CDATA[Erlojua eguzkiaren kontra]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1857/009/001/2017-02-05/erlojua_eguzkiaren_kontra.htm Sun, 05 Feb 2017 00:00:00 +0100 J. FERNANDEZ https://www.berria.eus/paperekoa/1857/009/001/2017-02-05/erlojua_eguzkiaren_kontra.htm
Debateak indarra hartu du azken urteotan. Arhoe Espainiako Ordutegiak Arrazionalizatzeko Elkarteak aldarrikatzen du jatorrizko ordu zonara bueltatzea, ohitura aldaketak ekarriko lituzkeelakoan; hots, argudiatzen du bazkalordua, afalordua eta lotaratzeko garaia aurreratu egingo liratekeela, Europa erdialdeko usantzetara gerturatuz.

Espainiako Gobernuak 2013an agindu zuen ordu aldaketa aztertuko zuela, Kongresuak hala eskatuta. Madrilek ordua aldatuko balu, eta Parisek ez, Euskal Herria bi ordu zonatan banatuko litzateke: Hondarribian (Gipuzkoa) 18:00ak jotzean, 19:00ak joko lituzkete Hendaian (Lapurdi). Espainiako hainbat fisikarik, ordea, ordurik ez aldatzeko galdegin dute, benetako ohitura aldaketarik ekarriko ez duelakoan.

Armentia astrofisikaria ere oso eszeptikoa da. Azpimarratu du orduarena erabaki arbitrario bat dela. 1884an, Greenwich meridianoa —Londresko izen bereko auzotik pasatzen da marra imajinarioa— hartu zuten erreferentziatzat munduko ordu zonak antolatzeko. Euskal Herria meridianotik gertu dago, haren mendebaldean. Zazpi hamarkadaz GMT (Greenwich Mean Time) ordu zonan egon zen, 1942ra arte; GMT+1 ordu zonan egin ditu beste zazpi hamarkada.

Neguko egunsentiak

Sistemaren zutabea eguerdia da: meridiano latinezko meridies hitzetik dator, eta egunaren erdia esan nahi du. «Eguzkia hegoan jartzen denean da eguerdia. Esaten badugu ordu hori 12:00ak direla, eguzkiarekin bat goaz. 13:00 dela badiogu, oraingo ordu zonarekin», azaldu du Armentiak. Baina defendatu du ez diola axolarik ordua bata ala bestea izan, konbentzionalismo bat delako.

Zenbait fisikarik ere meridianoak aipatu izan dituzte esateko egungo ordu zona ez dela hain okerra: aldaketak argudiatzeko, nolanahi ere, gakoa egunsentia eta ilunabarra dira —argi-ilun aldaketa dakartelako—, ez eguerdia. Ekinozioetan —martxoaren 20an eta irailaren 22an, iaz— egunsentiaren eta ilunabarraren marra bat datoz meridianoekin: hau da, Berlinen eguna argitu duenean, oraindik ilunetan daude Iruñea eta Londres.

Aldiz, neguko solstizioan —argi gutxien dagoenean, eta energia aurreztea komeni denean— lurraren orbitak 23,5 graduko inklinazioa izaten du eguzkiarekiko, eta egunsentiaren marra ez dator bat meridianoekin —goiko infografian ikus daiteke—. Horrenbestez, neguko egunsentietan aldi berean argitzen du Madrilen, Iruñean, Luxenburgon eta Kolonian (Alemania); baina, artean, ilun dago Londres. Fisikari batzuen esanetan, horrek erraztu egin du gizartea ondo moldatzea berez ez zegokion ordu zonara.

Egunaren eta gauaren joan-etorriak badu eragin biologikoa gizakiarengan, erritmo zirkadianoa markatzen baitu. Eguzkiarekiko menpekotasuna erakusten du horrek? «Aktibo egoteko, ez dugu eguzkirik behar. Hasteko, odol beroko izakiak garelako», esplikatu du Armentiak. «Eguneko espeziea gara; baina, eboluzioan, ugaztunok ikasi dugu eguzkiarekiko mendekotasun handiegirik ez izaten. Areago, argindarra sortu zutenetik».

Lana egunez ala gauez egiteak, halere, badu eragina osasunean. «Medikuek diotenez, iluntasun tarteak funtsezkoak dira deskantsurako», dio Armentiak. «Ilunetan ez bagaude, gorputzak ez ditu hainbat substantzia sortzen, aldarte onez edukitzen gaituztenak eta gaixotasunak saihesten dizkigutenak». Uste du planteatu behar litzatekeela gaueko langileei gehiago pagatzea, osasuna arriskatzeagatik. «Inportantea hori da; baina gauerdian erlojuan 00:00 ala 01:00 izatea kosmetika hutsa da».

Izatez, neguan eta udan ordua aldatzearen kontra dago Armentia: «Ez da aurrezten energiarik, eta eragozpenak sortzen dizkie herritarrei». Interesgarriago deritzo lanorduak eta aisialdikoak ondo moldatzeari, eta, adibidez, telebistako prime time saioak aurreratzeari. «Telebistak ahalegin komertziala egin du aisialdia kapitalizatzeko», kexu da. Ez du borondate politikorik ikusten hori aldatzeko, baina kable bidezko telebista eta Internet ordutegi ohitura aldatzen ari dira, jendeak jada erabaki dezakeelako serieak, saioak edo filmak noiz ikusi.]]>
<![CDATA[Sekreturik gabeko Suitza]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1936/013/001/2017-01-11/sekreturik_gabeko_suitza.htm Wed, 11 Jan 2017 00:00:00 +0100 J. FERNANDEZ https://www.berria.eus/paperekoa/1936/013/001/2017-01-11/sekreturik_gabeko_suitza.htm
Helvetiako herrialdeak 266 banku dauzka, eta atzerrian dauden munduko fortunen %25 kudeatzen ditu; negozio horren liderra da, ASB Suitzako Bankarien Elkartearen arabera. Bankuen sektoreak herrialdeko barne produktu gordinaren (BPG) %9,3ko pisua dauka —Andorran baino gutxiago, %21 baita han—, eta 167.000 lanpostu zuzen sortzen ditu. Guztira, 6,1 bilioi euro dauzka bere bankuetako kontuetan, eta erdiak atzerritik iritsitakoak dira, batez ere AEBetatik.

Washingtonek jarri du Berna paradisu fiskalen taldetik ateratzeko bidean, nahiz eta hark ez daukan sinatuta informazio truke automatikorako nazioarteko AEoI ituna. NDFren arabera, 52 paradisu fiskal daude munduan; 82, TJN Zerga Justiziarako Sarearen arabera. Bi-biek hartzen dituzte paradisutzat bai Suitza eta bai Andorra. Bada, AEBek apurka-apurka hautsi egin du Suitzako banku sekretua, azkenean, bertan behera geratu den arte.

Atzerriko presioa

2008ko finantza krisiak zerikusi handia izan du Suitzak sekretua kentzeko hartutako erabakian. 1934tik izan ditu ezkutuan gordeta bankuetako bezeroen datuak, baina Lehman Brothersen kiebraren osteko krisiak hustu egin zituen ogasunetako kutxak, eta herrialde garatu asko diru bila hasi ziren han-hemen: zerga iruzurgileak paradisu fiskaletan jazartzeari ekin zieten. AEBetako Justizia Departamentuak 2008an auzibidea hasi zuen UBS banku suitzarraren kontra; eta herrialdean jarduteko lizentzia ezabatzeko mehatxua egin zion, zerga iruzurgile estatubatuarren datuak ematen ez bazizkion.

Suitzak, azkenean, Washingtoni 4.450 bezero estatubatuarren datuak helarazi zizkion, 2009an. Hortxe hasi zen banku sekretuaren amaiera: UBSk 745 milioi euroko isuna pagatu zuen. 2014an, berriz, 100 bankuk«erabateko lankidetza» agindu zieten AEBei, eta Credit Suisse bankuak 573 milioi euroko isuna ordaindu zuen. AEBetako merkatuari uko egitea onartu ezinezko arriskua izan da Alpeetako herrialdearentzat, batez ere jakinda atzerriko fortuna gehienak bertatik datozkiola.

Urtez urte, etengabeak izan dira Suitzako bankuak diru zuritzearekin, lapurtutako datuekin eta zerga iruzurgileekin lotu dituzten eskandaluak eta ikerketa judizialak, eta ez bakarrik AEBetan abiatukoak. G20koek eta OCDEk iruzur fiskalaren kontra onartutako neurriek ere zaildu egin diote Suitzari orain arteko negozioari eustea.

Salbuespen polemikoa

2018tik aurrera informazio trukea automatikoa izango da beste herrialdeetako ogasunekin, baina badago salbuespen bat: Suitza ez da lankidetzan arituko datuak bankuari lapurtutakoak direnean. Falciani kasua izan daiteke horren adibide: Herve Falcani HSBC bankuko ingeniari informatikoa zen, 2006an, eta bankuko milaka bezeroren fitxategiak bereganatu zituen. Agerian laga zituen dozenaka herrialdetan egindako iruzur fiskalaren dirutzak eta frogak. Bernak hura atxilotzeko auzibidea hasi zuen. Eta, aurrerantzean ere, horrela egingo du antzeko kasuekin.

Hain justu, 2015eko udan gogortu zuten bankuko datuak lapurtzen dituztenak zigortzeko legea, kartzelaldia hiru urtetik bostera luzatuta. Zigorra, berez, «informazioa salduta onura ekonomikoa lortzen duenarentzat» da; baina polemika handia ekarri zuen herrialdean, besteak beste, ikerketa kazetariak ere zigortzea aurreikusten duelako.]]>
<![CDATA[Zelan sortu ekaitz bat txioka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2343/017/001/2017-01-08/zelan_sortu_ekaitz_bat_txioka.htm Sun, 08 Jan 2017 00:00:00 +0100 J. FERNANDEZ https://www.berria.eus/paperekoa/2343/017/001/2017-01-08/zelan_sortu_ekaitz_bat_txioka.htm
1 Trump txioka? Zeinen kontra? Twitterren jaurti duen azken gezia Toyotarentzat izan da. Autogile japoniarra Mexikon planta berri bat irekitzeko da Corolla modeloa ekoizteko, eta 1.000 milioi euroko inbertsioa egingo du. Horrek sutan jarri du Trump, eta mehatxu eginez erantzun dio: «Ezta pentsatu ere. Egin ezazue [Corolla] AEBetan edo ordaindu zerga bat mugan».

2 Horra kanpainan hainbestetan iragarritako protekzionismoa. Bere burua deslokalizazioak gehien zigortutako sektoreetako lanpostuen defendatzaile sutsuentzat dauka, eta jomugan jarri du autogintza. Mexiko auzokidean eskulana merkeagoa da, eta marka gehienek dituzte han produkzio plantak, gero autoak AEBetara saltzeko.

3 Toyotak erantzun al dio zerbait? Bai, eta ez da kikildu. Eutsi egingo dio bere planari, eta esan du horrek ez diela kalte egingo AEBetan dituen inbertsioei: hamar planta ditu, 136.000 lanpostu, eta 21.900 milioiko inbertsio zuzena.

4 Fordek, aldiz, atzera egin du. Bai, baina ez pentsa galtzaile aterako denik autogile estatubatuarra. Mexikoko San Luis de Potosi estatuan 1.520 milioi euro inbertitzekoa zen planta bat eraikitzeko; baina, azkenean, haren ordez, Michigango planta handituko du, 665 milioi euro inbertituta. Jokaldiarekin Trumpen begirunea irabaz dezake, eta hark emisioen araudia leunduz ordaindu diezaioke.

5 Ford limurtu du. Eta General Motors? AEBetako autogile nagusiak sei urtean 4.700 milioi inbertitu nahi ditu Mexikon, tartean Chevy Cruze auto konpaktua bertan ekoizteko. Gaizki iruditu zaio Trumpi, eta txio-mehatxu bat bota dio: «Ekoitzi AEBetan edo ordaindu aduana zerga handi bat».

6 Zenbatekoa da «aduana zerga handi bat»? Mexikon ekoitzitako autoak AEBetan saldu nahi dituztenei %35eko muga zerga ezarri nahi die magnateak. Gainera, NAFTA merkataritza ituna —AEBen, Kanadaren eta Mexikoren artekoa— berrikusi nahi du Trumpek.

7 Mexiko krisi ekonomiko batean sartu dute Trumpen txioek. Forden erabakiaren ostean, hondoratu egin da peso mexikarra. Hainbeste, ezen banku zentralak 95.600 milioi peso erosi behar izan baititu dolarretan (4.200 milioi euro) joera inflazionista arintzeko. Peso mexikarraren balioa minimo historikora jaitsi zen asteazkenean: 21,622 peso dolar baten truke. Hori gutxi ez eta, Peña Nietok erregaien prezioa liberalizatu du urtea hastearekin: garestitze handiak protestak ekarri ditu, eta sei hildako dagoeneko.

8 Hain garrantzitsua da autogintza Mexikorentzat? Izugarri. 2015ean hirukoiztu egin zuen auto ekoizpena, 3,4 milioi auto ere egin zituen. Kontua da esportazioen %82 AEBetara eta Kanadara joan zirela, NAFTA eremura. Mexikorentzat amesgaiztoa litzateke joko arauak aldatzea. ]]>
<![CDATA[Txinak Trumpen garaipena baliatu nahi du Pazifikoan indartzeko]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2343/013/002/2016-11-13/txinak_trumpen_garaipena_baliatu_nahi_du_pazifikoan_indartzeko.htm Sun, 13 Nov 2016 00:00:00 +0100 J. FERNANDEZ https://www.berria.eus/paperekoa/2343/013/002/2016-11-13/txinak_trumpen_garaipena_baliatu_nahi_du_pazifikoan_indartzeko.htm
1 Eta zer ikusi dauka Txinak kontu horretan? Pekinek aprobetxatu egin nahi duela Trumpek kanpainan agindutako protekzionismoa, Asia-Pazifikoan bere neurrira ondutako merkataritza itun alternatibo bat lortzeko.

2 Itun alternatibo bat? Ba al dago beste itunik bidean? Bai TPP ituna, AEBek eta Pazifikoko beste 11 estatuk hitzartutako ituna; munduko ekonomiaren %40 ingururi eragingo lioke akordioak. Bada, TTIP izozkailuan badago, TPP, gutxienez, hozkailuan legoke. Izan ere, oraindik berretsi egin behar dute herrialdeek TPP akordioa, eta Trumpek kanpainan agindu du ez duela berretsiko.

3 Zeintzuk adostu dute TPP? Hamabi dira guztira: AEB, Australia, Brunei, Japonia, Kanada, Malaysia, Mexiko, Peru, Singapur, Txile, Vietnam eta Zeelanda Berria. Gainera, Filipinek, Hego Koreak eta Taiwanek ere TPPn sartzeko interesa agertu dute.

4 Txina TPPtik kanpo laga zuten? Asiako merkatuan Txinaren nagusitasunari galga jartzeko asmoz proposatu zuten AEBek TPP. Baina Pekinek Trumpen garaipena aprobetxatu nahi du, Txinak berak proposatzeko merkataritza itun bat Asia-Pazifikoko herrialdeei. Urteroko Asia-Pazifikoko Lankidetza goi bilera Perun egingo dute, eta Xi Jinping Txinako presidentea bertan izango da, bere proposamenarekin TPPren lekua betetzeko asmoz. ]]>
<![CDATA[«Ekaitza dator, baina ekaitz tropikala izango da, ez urakana»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2433/013/001/2016-10-30/ekaitza_dator_baina_ekaitz_tropikala_izango_da_ez_urakana.htm Sun, 30 Oct 2016 00:00:00 +0200 J. FERNANDEZ https://www.berria.eus/paperekoa/2433/013/001/2016-10-30/ekaitza_dator_baina_ekaitz_tropikala_izango_da_ez_urakana.htm
Madrilek hurrengo legealdian bere burua behartuta ikusiko du kupoa eta ekarpena adostera?

Ez du derrigorrik, luzapen sistema aurreikusita dagoelako: itunik ez badago, aurreko legea luzatzen da. Madrilek komeni zaionean onartzen du legea, eta baita Jaurlaritzak eta Nafarroak ere.

Zer aurreikusten duzu hurrengo legealdirako?

2017 eta 2018 oso konplikatuak izango dira kontzertuarentzat eta itunarentzat. Ekaitza dator. Ekaitz tropikala izango da. Ez du urakan baten indarra izango, baina egoera zailak igaroko ditugu.

Zein da egoera orain?

EAEren kasuan, 2012-2016rako eta 2017-2021erako kupo legeak daude adosteko. Bestetik, 2007tik urtero egin diren kupoaren behin-behineko ordainketen likidazioa adostu behar da.

Zein da likidaziorako desadostasunaren arrazoia?

Hau ez da ordenagailu batek kalkulatzen duen formula matematiko bat. Funtsean, eskumenen balorazioa egitea da kontua, eta irizpide desadostasunak daude gastu jakin batzuetan. Desadostasun handienak, orain, mendekotasun legean daude: gastu sozial batzuk daude hor, eta EAEk uste du bere eskumena direla eta kupotik atera behar direla. Estatuak, aldiz, kontrakoa deritzo. Irizpide desadostasun horiek oso garrantzitsuak dira, eta urtero islatzen dira aurrekontuetan.

Zelan islatzen dira?

2016rako Madrilen eta EAEren aurrekontuen arteko desadostasuna 500 milioikoa da. 2007tik pilatutako desadostasuna 2.000 milioikoa da. Kopuru garrantzitsuak dira EAE eta Nafarroarentzat, baina ez hain inportanteak estatuarentzat, foru lurraldeek BPGaren %8ko pisua dutelako.

Egozpen indizea gaurkotzeko eskaria ere aspaldikoa da.

Uxue Barkosek duela gutxi zioen ekarpena Nafarroak estatuko ekonomian duen pisu errealera moldatzea nahiko lukeela, zehaztutakoaren azpitik dagoelako. Gauza bera gertatzen da EAEn. Nik 1981ean negoziatu nuen %6,24ko indizea pagatzen da oraindik. Kupo lege berrietan adostu liteke hori aldatzea.

Zelan eragingo du «erregimen bakarreko» sistemaren erreformak euskal negoziazioetan?

Berez ez luke eraginik izan behar, zerikusirik gabeko ereduak direlako. Baina erregimen bakarreko hamabost erkidegoek presio finantziero izugarria dute, eta, beraz, izango du eragina. Erkidegoek ia 210.000 miloi euro zor dizkiote estatuari. EAEk eta Nafarroak, aldiz, zero. Erkidego horiek ikusten dutena da zorrik ez duten bi jauntxo daudela hor, eta ondorioztatzen dute pribilegio egoeran daudela.

Zer eskatzen dute erkidegoek?

Per capita gastu publikoa berdina izateko estatu osoan. Alegia, eurek hezkuntzarako, osasunerako, gizarte zerbitzuetarako... diru gehiago jasotzea, horretarako euskal herritarrei euren eskumenak garatzeko darabilten dirua kenduta.

Madrilek eskain diezaieke gainerako erkidegoei itun ekonomikoaren eredua?

Teknikoki bai. Bizkaiak eta Gipuzkoak ez zuten kontzerturik 1981era arte, Francok kendu zielako 1937an, eta orduan aldatu zuten. Politikoki, arazo gehiago daude: alderdi estatalek ez dute kontzertuaren eredua hedatzea onartzen. Kontua da egungo sistemarekin estatuak kontrola duela erkidegoekiko, Nafarroarekiko eta EAErekiko ez bezala. Hirugarrenik, konstituzioaren argudioa dago: lehen xedapen gehigarriak foru lurraldeen eskubide historikoak babesten eta errespetatzen ditu. Baina zeintzuk dira lurralde foralak?

Historikoki hala ziren Aragoiko koroaren lurrak ere.

Baina 1714an galdu zituzten foruak. 1988an Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuen lau direla foru lurraldeak: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. Baina Kataluniako auziaren irteeretako bat izan daiteke konstituzioaren lehen xedapen gehigarri horren interpretazio berri bat egitea. Ebaztea Kataluniak eskubidea duela kontzertu ekonomiko bat izateko. Beste erkidegoek kontra egingo lukete, baina hirugarren bidea delako hori gauzatzeko aukera egon egongo litzateke.

Euskal sistemak arriskuan egon daitezke testuinguru horretan?

Kontzertua eta ituna ezabatzeko bi aldeen akordioa behar da, eta hori ez da gertatuko. Euskal erakundeen aldetik ez da onartuko, eta Madrilen aldetik hori planteatzea ergelkeria litzateke. Espainiak dituen arazoekin, Kataluniakoa barne, erokeria pentsaezina litzateke hain gai sentsiblean sartzea. Nahita ere, ezingo luke.

Zergatik?

Batetik, aldaketa konstituzionala behar lukeelako, eta estatu mailako erreferenduma. Uste duzu aldeko emaitza lortuko lukeela XXI. mendeko konstituzio batek Katalunian eta hemen, arrazoi ezberdinengatik, ezezko masibo bat jasota? Politikoki zentzugabea litzateke. Bestetik, autonomia estatutua aldatu beharko litzateke, eta gehiengoa behar da Eusko Legebiltzarrean. PSEk eta PPk 18 parlamentari dituzte 75etik. Nafarroan ere gehiengoa legoke kontra, UPN barne.

Ezabatu ez, baina estutzeko arriskua egon daitezke?

EAEk eta Nafarroak gehiago pagatzeko presio handi bat egon daiteke, baina hori ere bi aldeek negoziatu beharko dute. Bitartean, luzapenarekin jarraituko dugu. Negoziatzeko posizio politiko indartsua dute Gasteizek eta Iruñeak, baina desgaste politikoa izango dute. Euskal herritarrak ez direla solidarioak esango dute beste erkidegoek.]]>
<![CDATA[Garaipen txikiak Goliaten aurka]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1955/007/001/2016-10-09/garaipen_txikiak_goliaten_aurka.htm Sun, 09 Oct 2016 00:00:00 +0200 J. FERNANDEZ https://www.berria.eus/paperekoa/1955/007/001/2016-10-09/garaipen_txikiak_goliaten_aurka.htm
«Dena dela, orain ez da momenturik txarrena. TTIPen kontra duela bi urte baino hobeto gaude adibidez». Zabalok zehaztu du ez dela globalizazioaren kontrako mugimenduaren ordezkaria, baina aditua da gaian. Izatez, ez zaio mugimendua izendatzeko era hori gustatzen: «Nahiago dut altermundismo esan, edo globalizazio neoliberalaren kontrakoa. Beti esan dut inoiz ez garela egon solidaritatearen edo kooperazioaren globalizazioaren kontra».

Mugimendu sozial globala eta plurala da globalizazio neoliberalari aurre egiten diona, eta 1999an hartu zuen mundu mailako sona, Seattleko bataila deiturikoari esker. MME Munduko Merkataritza Erakundeak goi bilera egin zuen AEBetako hiri horretan, eta gutxienez 40.000 lagunek parte hartu zuten kontrako manifestazioan. Mugimenduaren bataio antzeko bat izan zen, eta arorik distiratsuena XXI. mendeko lehen urteetan izan zuen, urtero Munduko Foro Soziala antolatzeari ekin zionean.

Gelditu ez, mantsotu

«Mugimenduak distira gutxiago du orain, kalean ekintza mediatiko gutxiago, baina mezua sendotu da gizartean», Zabaloren iritziz. Mugimendua ez da desagertu, heldu egin da, eta Europako herrialde batzuetan ezkerreko alderdi politikoaren forma hartu du. «Analisirako eta proposamenerako gaitasuna handiagoa da orain, eta politikan eragiteko ere bai».

Gizartea kontzientziatu egin da. «Desberdintasun sozialak orain ez dituzte soilik lau gorritxok salatzen kalean. Caritasek eta Oxfamek ere salatzen dituzte». Mugimenduaren balio pedagogikoa azpimarratu du. «2000n baino jende gehiago dabil orain protestan».

Mugimenduak izan ditu garaipen argi batzuk. 2012an Europako Parlamentuak AEBek proposatutako ACTA jabetza intelektuala babesteko legea atzera botatzea lortu zuen, eta 1998an MAI Inbertsioen Itun Multilaterala ere gerarazi egin zuten protestek. TTIPen negoziazioak kolokan egotearen atzean mugimendu sozialen indarra ikusten du Zabalok. «Garaipen txikiak dira makineria ikaragarri horren kontra. Ez diot ezinekoa denik TTIP geratzea, eta ahalegina egin behar dugu. Baina zaila da».

EHUko irakaslearen ustez, TTIP ez dago geldituta, mantsotuta baizik. Eta EBko elite politikoaren estrategia bat nabari du: CETA itun ontzat saltzea eta hura onartzea, TTIP geroago onartzeko lehen pausoa gisa. Gogora ekarri du TTIP 1990eko hamarkadan hasi zirela prestatzen AEBetako eta EBko multinazionalak eta elite politikoak. «Ibilbide handiko proiektua da, epe luzerakoa, eta, hiru urtez geldiaraztea lortzen badugu ere, gero beste izen batekin aterako dute».

Horregatik da ezkorra Zabalo globalizazioaren amaiera iragarpenekiko. «Ez dut uste globalizazioaren agortzea mugimendu sozialen ondorio denik, ez dudalako sinesten globalizazioa agortzen ari denik». Sistemak berak sortutako 2008ko krisi osteko abagune negatibo bat baino ez da oraingoa. «Gorabeherekin, baina aurrera segitzen du». Globalizazioa moteltzen ari den mezua elitea bera ari da ematen, Zabaloren ustez, globalizazioa bermatzeko. «Esaten dute tentsio protekzionistak daudenez (dela Trump, brexit-a) merkataritza txikitzen ari dela, eta, beraz, hazkundea moteltzen». Bestelakoa da Zabaloren logika: globalizazio neoliberalaren austeritateak eskaria txikitu du; horrek, hazkunde ekonomikoa moteldu, eta horrek, merkataritza fluxua jaitsi. Isatsari hozka egiten dion arraina da.]]>
<![CDATA[LPEEk petrolio ekoizpenari eutsi dio, merkatua orekatzen ari dela iritzita]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1896/003/001/2016-06-03/lpeek_petrolio_ekoizpenari_eutsi_dio_merkatua_orekatzen_ari_dela_iritzita.htm Fri, 03 Jun 2016 00:00:00 +0200 J. FERNANDEZ https://www.berria.eus/paperekoa/1896/003/001/2016-06-03/lpeek_petrolio_ekoizpenari_eutsi_dio_merkatua_orekatzen_ari_dela_iritzita.htm
«Merkatua onbideratzen ari da», azaldu zuen Eulogio del Pino Venezuelako Petrolio ministroak bileraren ostean. Ofizialki egunean 30 milioi upelekoa da LPEEko hamahiru herrialdeen ekoizpen muga, eta ekoizpen maximo horretan dihardute 2011z geroztik. Muga ofiziala da hori, baina beste gauza bat da errealitatea. Joan den apirilean LPEEk publikatutako produkzio datuen arabera, elkarteko kideen petrolio ekoizpen erreala handiagoa da: 32,4 milioi upel eguneko. Maila berari eutsiko diote aurrerantzean.

Estrategiaren bi aldeak

Bi urtean petrolioa %75 merkatzeak gogor jo ditu LPEEko kideen kontu publikoak, ekoizpena handitzearen hasierako estrategia merkatu kuota irabaztea bazen ere. Horregatik, azken hileetan jaistea ez bada ere, ekoizpena izoztea eskatu dute kide batzuk. Baina ez dute adostasunik lortu: azken saio antzua apirilaren 17an egin zuten Dohan. Errusia ere prest zegoen LPEErekin batera ekoizpena izozteko, baina Teheranen eta Riaden desadostasunak ezinezko egin zuen ituna. Iran ekoizpena handitzen ari da AEBen eta EBren zigorren ostean berriz ere merkatura itzuli denetik. Egunean lau milioi upel ekoiztera iritsi nahi du, zigorren aurreko mailara bueltatuta. Gainera, ekoizpena jaitsi eta upela garestitzeak badu arrisku bat: AEBetako fracking sektorea indartzea.

2014ko udan hasi zen gerra. Brent petrolio upelaren prezioak 115 dolarretan goia jo zuenean AEBek inoiz baino gehiago ekoizten zuten fracking-ari esker, eta Saudi Arabiak gidatutako LPEEk gehiago ponpatzea erabaki zuen, upel merkearen lehian merkatua berreskuratzeko asmoz.

Harrezkero lortu dute lehiakide nagusiak, AEBek, ekoizpena jaistea —%8,4 urtebetean—, fracking-aren kostua garestia delako. Upel bakoitza lau dolarretan produzitzeko gai da Saudi Arabia, baina fracking-a ez da errentagarria upela 60 dolarretik behera badago, eta gaur egun 50 dolar inguruan dabil. LPEE k aurreikusi du elkartetik kanpoko ekoizpena egunean 740.000 upeletan txikituko dela aurten.

Estrategia funtzionatzen ari da, eta jarraitu egingo dute. Galga jarri dio lehiakideari, baina bere hankara tiro bat botatzea ere izan da. LPEEko kide asko estutasun ekonomikora eraman ditu: Saudi Arabiak ere murrizketak iragarri ditu, eta petrolioarekiko menpekotasuna txikitzeko Vision 2030 plana aurkeztu du.

Venezuelak ohartarazi du epe laburrean berriro eror daitekeela upelaren prezioa. Unean uneko gertaerek ere eragin dutelako azken hileetan munduan eguneko hiru milioi upel gutxiago ekoitzi izanak: Kanadako suteak, eta Libiako eta Nigeriako gatazkek eragindako hornidura eteteengatik.

Nigeriako Petrolio ministro Mohammed Barkindo izango da, hain justu, LPEEko idazkari nagusi berria abuztutik aurrera. Atzo aukeratu zuten, bederatzi urtez karguan egon den Abdala al-Barri ordezkatzeko. Aurrerantzean, gainera, hamalau kide izango ditu LPEEk, atzo Gabon kidetzat onartu baitzuten. 1994tik egon da LPEEtik kanpo.]]>
<![CDATA[Azken tangoaren dantzaria]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1660/033/002/2011-02-04/azken_tangoaren_dantzaria.htm Fri, 04 Feb 2011 00:00:00 +0100 J. FERNANDEZ https://www.berria.eus/paperekoa/1660/033/002/2011-02-04/azken_tangoaren_dantzaria.htm Last Tango in Paris (1972) filmak Maria Schneiderren bizitza profesionala zein pertsonala oso-osorik harrapatu zituen. 19 urte baino ez zituen zineman Marlon Brando biluzik besarkatu zuenean. Sekulako iskanbila sortu zuen filmak, eta aktore frantsesak ezin izan zuen rol hura inoiz gainditu. 70eko hamarkadan David Bowie, Gerard Depardieu eta Jack Nicholsonekin aritu zen lanean. Baina azken hamarkadetan telebistako aktorea izan da batez ere. 2008. urteko Cliente filmean egin zuen azken agerraldia zineman. 58 urterekin hil zen, atzo, Parisen, minbiziak jota. •]]>