<![CDATA[Jagoba Salvador | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Mon, 06 Dec 2021 21:02:00 +0100 hourly 1 <![CDATA[Jagoba Salvador | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Teknologia]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1961/044/002/2021-12-05/teknologia.htm Sun, 05 Dec 2021 00:00:00 +0100 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1961/044/002/2021-12-05/teknologia.htm
Musikaren kasuan, ate asko irekitzen ditu zentzu desberdinetan. Ez bakarrik alde teknikoan, baita sormenean ere. Egia da gero eta baliabide eta erraztasun gehiago ditugula, gure esku eta buruhauste zein denbora-galtze asko saihesten ditugula teknologiari esker, baina interesgarriagoa iruditzen zait sortzailearen jarduna, azken batean artea, estimulatzeko eta eraldatzeko izan dezakeen gaitasuna.

Dena den, argi dago funtsezkoena gizakion garunetik eta bihotzetik ateratzen dela. Makinekin egindako musika inoiz baino zabalduago dagoen honetan, ez dezagun ahatz horiek ez dutela miraririk egiten, tresnak direla nolanahi ere, nahiz eta gure pentsatzeko era aldatu. Zorionez, gakoa abestian egon da beti, eta ez dut uste inoiz aldatuko denik. Hor dago magia, oinarrian, hezurduran. Askotan ahaztu egiten zaigu, ordea, eta denbora gehiago ematen dugu ordenagailuarekin borrokan edo pedalekin saltsan, jotzen edo sortzen baino.

Gogoetak gogoeta, oso aberasgarria iruditzen zait teknologiak dakarrenari eta iraganean izan duen bilakaerari erreparatzea. Horregatik, itzela iruditzen zait Gaztea irratiko B Aldea saioak denboraldi berrirako fitxatu duen esataria: Lorea Argarate. Ez zait pertsona aproposagorik okurritzen musikaz eta teknologiaz aritzeko. Nabaria da ondo ezagutzen dituela bi munduak, eta ez hori bakarrik: gai dela hainbat frikada azaltzeko, aditu ez garenok ere ulertzeko moduan. Ezagutzen ez baduzu, ezagut ezazu.]]>
<![CDATA[Aita 'hiltzea']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/044/002/2021-11-28/aita_hiltzea.htm Sun, 28 Nov 2021 00:00:00 +0100 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1960/044/002/2021-11-28/aita_hiltzea.htm on demand kulturan, telebista eta irratiaren arteko mugak; dena dago nahastuta. Bata dena, bestea ere izan daiteke.

Azken finean, terminologia gorabehera, betikoa da funtsa; jendea hizketan.

Baina ez dezadan haria galdu. Aipatu dudan saioen arteko faktore komun hori aitaren figura da. Alde batetik, Iruñerriko musika eszenaren «eztanda» izan dute hizpide denboraldi honetan estreinatu den Zulora Gazteako eztabaida saioko bosgarren atalean. Benetako loraldia edo sareek puztutakoa? Haustura edo jarraipena? Belaunaldi hau hain desberdina eta berezia al da? Batez ere Chill Mafiak lotsagabe aldarrikatzen duen aita hiltzearen jarrera metaforiko freudianoa musikaren historian behin eta berriz errepikatu da. Nori gustatzen zaio «gurasoen» musika nerabetan? Berpizkundearen bandera hartu eta aurrekoa haustea eta ukatzea, azken finean, idoloak hiltzea, izan ohi da gaztearen grina. Horrela egin du aurrera musikak.

Hala ere, ez da hain erraza gure jatorriari ihes egitea. Azkenean, gurasoengandik gustatzen ez zaizkigun gauzak eta jarrerak errepikatzen bukatzen omen dugu. Batzuetan onartzea zaila den arren, uste duguna baino antzekoagoak gara. Hau ederki irudikatzen du, beste alde batetik topatu dudan Turning the Tables izeneko kateak. Bertan, Conor izeneko gazteak bere disko kuttunak jartzen dizkio Kevin aitari, eta honek, horiek ezagutu gabe, bere irudipenak botatzen ditu entzun bitartean. Ez gehiago, ez gutxiago. Bost hilabetean ia 150.000 pertsonaren harpidetza lortu du formatu xume bezain indartsu honek. Musika eta subjektibotasuna berez lotuta badaude, hau are eta gehiago nabarmentzen da belaunaldi desberdinen arteko saltoa tartean denean. Kasu honetan, ordea, aitak entzunaldian aurreiritzi guztiak alboratzen ditu, eta horri esker sortzen dira elkarguneak. Semeak Pink Floydekin flipatu dezaken bezala, aitak Kanye Westekin. Adina adin, jarrera irekiari eustea da giltza.

Gaztaroan ideia honi uko egin arren, gurasoen eragina nolabait gure egitera kondenatuta gaude. Komeni da, beraz, hau lehenbailehen onartzea eta aita «hiltzen» hasi aurretik elkarrengandik ikasi dezakegunaz jabetzea.]]>
<![CDATA['Parrillada']]> https://www.berria.eus/paperekoa/1959/044/002/2021-11-21/parrillada.htm Sun, 21 Nov 2021 00:00:00 +0100 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1959/044/002/2021-11-21/parrillada.htm parrillada barne ekoizpeneko 48 saiok osatzen dute, bere bi kateetan banatuta. Menu berrian hamar plater berri dastatu ahal izango ditugu, bapo asetzeko moduko eskaintza beraz.

Txingarrak piztuta eta bero dituzte; estreinakoz emitituko diren euskarazko saioen artean, Hemeretzi Hertz, Herriaren Hitza, Mundu Berria, Berbetan, Bizikleta Estatikoa edo Katu ta Xepia. Aniztasuna beti izan da haien ezaugarria, eta tarte horietan edonork aurkituko du interesa piztuko dion edukirik, gai-sorta zabala jorratuko baitute; aktualitatea, musika, artea, magia, espiritualitatea, zientzia, historia, gizartea, umorea edo existentzialismoa, besteak beste. Ez da gutxi.

Berria ez dena Hala Bedi irratiak gizartearekiko duen konpromisoa, militantzia, lana eta konstantzia da. 1980ko hamarkadan herri mugimenduetatik sortutako egitasmo horrek beste komunikabideek nolabait isildutako ahotsei bozgorailua jarri die urte hauetan guztietan. Autogestioa oinarri, beste irrati libre askok bezalaxe, komunikatzeko bide alternatibo baten alde egin du, inoren interesen alde egiteko beharrik gabe.

Dena den, ezin esan bidean oztoporik aurkitu ez duenik, asko saiatu izan baitira Hala Bedi isilarazten. Itxiera, kaleratze, salaketa, atxiloketa eta trabek agerian utzi dute boteretsu askorentzat deserosoa izan dela haien jarduna, eta, era berean, horrelako hedabideen beharra dugula. Eragozpenak eragozpen, une oro jakin izan dute egoera berrietara moldatu eta aurrera egiten. Egindako bidea eta gorabeherak ederki islatzen ditu, protagonisten ahoetatik, YouTuben ikusgai dagoen 30 Urte kolpez kolpe dokumentalak.

Ospatzekoa da, beraz, Hala Bedi bezalako egitasmoak bizirik eta osasuntsu ikustea. Gaur egungo joera beste bat bada ere, irratigintza izan daiteke solasaldi bat grabatu eta aireratzea baino zerbait gehiago, eta hala erakusten digu Hala Bedik. Parrilladaren usaina iritsi zait eta gose naiz jada, sukaldari eta errezeta berriak probatzeko prest. Erretegi hau urte askoan bizi bedi!]]>
<![CDATA[Bihurgunea]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1959/044/002/2021-11-14/bihurgunea.htm Sun, 14 Nov 2021 00:00:00 +0100 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1959/044/002/2021-11-14/bihurgunea.htm uzt(h)artzen. 2001eko EHZ festibalean hainbat irratik sustatutako elkarlanetik sortu zen batasuna. Euskal Herriko txoko ezberdinak irrati alternatiboen bidez saretu eta elkar elikatu ditu Arrosak urte hauetan zehar. Zita berezia zen, beraz, duela astebete Iurretan eginiko sarearen IX. topaketa. Egitaraua tamainakoa izan zen; tailerrak, mahai ingurua, bazkaria, dokumentalaren estreinaldia, kontzertuak... Benetan interesgarria iruditu zait egun hartako Irratia, podcastak, eta ondoren zer? solasaldia. Arrosa sarearen webgunean entzun daiteke eta Hala Bedi, Radixu, Beranduegi eta Klak-eko kideek parte hartu zuten. Gaur egungo irratigintzaren inguruko zenbait gogoeta eta ikuspuntu azaldu zituzten bertan; zenbateraino dira ezberdinak irratia eta podcasta? Bateragarriak al dira? Non daude mugak? Euskarria al da giltza? Kolektiboa? Ez al dute irrati libreek aspalditik egin orain berria dirudien hori?

Onartu behar dut galdera horiek eta beste hainbatek nire baitan sortutako hausnarketa ekartzera nindoala. Aldarrikatzekoa iruditzen zait irrati libreek 1980ko hamarkadatik gizartean betetzen duten funtzioa. Bertsio ofizialetik at, herritarrek herritarrentzat sortutako komunikabideak izan dira, eta podcasten eztanda nola bizi izan duten ezagutzeak, besteak beste, badu bere mamia.

Baina, era berean, entzunaldiak beste bide dibertigarriago batetik eraman nau eta aipamena merezi duen norabait iritsi naiz; Japoniako sumo txapelketak Ondarroako euskaraz komentatuta ikustera. Bai, hala da, Youtubeko Kukulumutxun Sumo Euskeraz katean eta Radixu irrati librean aireratzen den xelebrekeria maitagarria duela bi urte inguru sortu zuten Aitor Aramaiok, Iñigo Solabarrietak eta Iker Alkortak. Eta ez pentsa kontua txantxa edo bitxikerian geratzen denik. Lagun horiek leporaino sartu dira sumoaren munduan. Japoniako sumo denboraldiko txapelketen jarraipena egiten dute, ondo ezagutzen dituzte kirola eta borrokalariak, haien izenen ahoskera... hitz japoniarrak ere erabiltzen dituzte!

Askotan altxor baliotsuenak ezusteko bidezidorretan barrena aurkitzen ditugu, bihurguneetan. Bizitzan zerbaiten aitzindari izatea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, eta ondarrutar horiek lortu dute. Deigarria, bakarra eta aparta iruditu zait horrelako ideia bat bururatzea, eta are gehiago, aurrera eramatea. Hauek bai berritzaileak, eta ez podcastak.]]>
<![CDATA[Burbuila]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1965/052/002/2021-11-07/burbuila.htm Sun, 07 Nov 2021 00:00:00 +0100 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1965/052/002/2021-11-07/burbuila.htm
Egia esan, ez nuen halako hazkunde itzelik espero. Bururatu dakigukeen gai arraroenak ere izango du ziur asko hari zuzendutako saioren bat. Gaur egun edonork egin dezake podcast bat, edozeri buruzkoa, eta zentzu onenean diot, hori baita formatuaren xarma eta zabalkuntzaren gakoetako bat. Baliabide gutxirekin kalitatezko produktu erakargarri bat gure kabuz egiteko aukera ematen digula.

Hala ere, neurrigabeko gorakada horrek galderak ere sortzen dizkit. Ez al gara saturaziora iristen ari? Benetakoa al da loraldia? Edo ilusio bat besterik ez? Entzuleen gorakada ukaezina da, neurri handi batean pandemiak eragindakoa, baina zenbaterainokoa da entzuleria, eskaintzarekin alderatuta? Momentuko joera edo moda bat al da, edo gure gizartean egonkortuko da?

Oraindik ikusteko dago podcastek komunikazioaren munduan hartuko duten lekua eta pisua. Dena den, enpresa multinazional erraldoietan piztu duen arretak erakusten du ez garela txikikeria batez ari. Netflix, Amazon Prime, Spotify, Apple edo HBO bezalako plataformek formatu horren aldeko apustu argia egin dute. Horien helburua sektorea xurgatu eta harpidetza sistema egonkortzea da. Filmekin eta telesailekin lortu baldin badute, zergatik ez podcastekin? Ez nago edukiengatik ordaintzearen aurka, ezta gutxiagorik ere, baina horrek beste motatako edukietan sortzen den bidegurutzera garamatza. Edo hor zaude, edo ez zara existitzen.

Askok pentsa dezakete bide horrek profesionalismoaren alde egiten duela, eduki onenen aldeko nolabaiteko hautaketa natural bat ezartzen duela. Baina jakina da plataforma horien harpidetzatik sortzailearengana iristen den etekina ez dela orekatua. Zoritxarrez, erosotasunak eta inertziak gurpilaren parte izatera eramaten gaitu, sortzaileok barne.

Burbuila izan ala ez, eztanda egin ala ez, gure ikus-entzunezko edukien kontsumo eredua ezbaian jartzeko momentua iritsi da.]]>
<![CDATA[Disko apurtua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1965/044/002/2021-10-31/disko_apurtua.htm Sun, 31 Oct 2021 00:00:00 +0200 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1965/044/002/2021-10-31/disko_apurtua.htm ulertzen laguntzen dit. Entzunaldia aberastu eta biribildu dezake, nolabait. Garai batean, aldizkarietan bakarrik aurkitu zitezkeen horrelakoak. Gogoan dut goitik behera irakurtzen nituela, azken hitzeraino, ezagutzen ez nituen taldeei buruzko edukiak barne. Egia esan, gehienetan galdera-erantzun errepikakor eta topikoz josita egoten ziren solasaldi haiek, sakontasun falta eta promozio kutsua non-nahi, baina apenas zegoen artistaren eta entzulearen arteko bestelako zubirik, eta beti topatzen nuen interesa pizten zidan zer edo zer han eta hemen.

Hura sekulakoa iruditzen bazitzaidan, pentsa zenbat gozatzen dudan gaur egun eskura dugun elkarrizketa eta edukien kopuruaz, aniztasunaz eta kalitateaz. Ez nuen inoiz imajinatu ere egingo, adibidez, Broken Record irratsaioa existitzea ere. Rick Rubin ekoizle eta figura erraldoia garai eta klase guztietako musikariekin solasean. Ezagutzen ez duenak bilatu ditzala gizon horrek landutako diskoak; ur handiak, dudarik gabe.

Tamalez edo zorionez, kazetariaren figurak gero eta indar gutxiago dauka egun, eta gero eta gehiago dira sortzaileek beraiek gidatutako podcastak. Bereziak eta ezberdinak izaten dira hizketaldi horiek, aparteko aura bat dute. Zerk egiten du elkarrizketa bat interesgarri? Giroak, konfiantzak, konplizitateak, enpatiak... Eta kazetari batek nekez lor dezake musikarien artean gertatzen den lotura eta ulermen hori. Ez, behintzat, modu berdinean.

Esaterako, joan den irailean, Charlie Watts The Rolling Stones taldeko bateria jotzailea hil zen egunean, Rubin Ringo Starrekin aritu zen solasean. Hori eta beste hainbat altxor daude entzungai: Black Flageko Henry Rollinsen gogoetak; System of a Down taldeko Serj Tankian, aktibismoaz; Weezerreko Rivers Cuomo, znorabide berriez; Pharrell Williamsen bitxikeriak; Wilco taldeko Jeff Tweedy konposizio prozesuaz; Brian Eno mitoaren ikuspuntuak... eta beste hamaika.

Poztekoa da benetan izarrak gero eta gertuago sentitzea. Horrelako irratsaio gehiago egin daitezela, mesedez.]]>
<![CDATA[Sariak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1965/044/002/2021-10-24/sariak.htm Sun, 24 Oct 2021 00:00:00 +0200 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1965/044/002/2021-10-24/sariak.htm
Pasa den astean eman ziren Ondas sariei buruzko aipamenak han eta hemen irakurtzeak eraman nau gogoeta hau berreskuratzera. Emakumeek sortu, ekoitzi eta gidatutako Estirando el Chicle eta Deforme Semanal saioek jaso dute podcast onenaren saria, eta garaipen hori feminismoaren lorpentzat hartu dute askok. Ez naiz ni ideia horren aurka agertuko, saio horiek gai sakonak eta ez hain sakonak ikuspuntu eta hizkera ezberdin batetik, estereotipo eta tabuak apurtuz, publiko masibora iristea eta aipamena jasotzea poztekoa baita. Emakume erreferenteak, begirada freskoak, diskurtso berriak eta moldeak apurtzen dituzten edukiak beharrezkoak dira gizartearen arlo guztietan. Baina, Espainiako hedabideen gehiengoa kontrolatzen duen konglomeratu boteretsu bat bere loraldian eta une gorenean dagoen mugimendu sozial baten bultzatzaile gisa azaltzeak ez du errealitatea islatzen.

Kapitalismoak betidanik egin izan du jokaldi hori; gizartea eraldatu nahi duten korronteak hazi eta hedatzen diren momentuan xurgatu eta bere onurarako erabiltzea. Ezin esan, ordea, sari horiei uko egin behar zaienik, zentzu batean gizartearen ispilu ere badirelako. Ikusgarritasuna, oihartzuna eta hedapena beti dira ontzat hartzekoak, eta haiek gu erabiltzen gaituzten moduan, guk haiek erabiltzen ikasi behar dugu, betiere lerroarteko irakurketa eginda. Izan ere, saio horiek autoekoizpenetik, prekaritatetik eta apustu bat egiteko gogotik jaio ziren, inolako babesik gabe. Egokiagoa iruditzen zait sariak eta laudorioak garaipentzat baino, estimulutzat hartzea, benetako eraldaketa egunerokoan baitago. Sariak bai, borroka ere bai.]]>
<![CDATA[Ahotsak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1959/044/002/2021-10-17/ahotsak.htm Sun, 17 Oct 2021 00:00:00 +0200 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1959/044/002/2021-10-17/ahotsak.htm
Gizaki gehienontzat espresio bide zuzen eta zehatzena da, hitz, barre, negar eta oihu egiten dugunean, besteak beste, agertzen dena. Musika tresna ere bada. Indartsuena, hitzaren zentzu zabalenean. Benetakoena nolabait, pertsonaren sentimenduak, barrenak, era eraginkorrenean azaleratu eta transmititzen dituena. Abesti bat entzuten dugunean, ahotsak sortzen digun inpresioak berebiziko pisua izaten du gustukoa dugun ala ez zehaztean. Musikalki kristorena iruditu dakiguke, baina, ahotsa ez badugu begiko, akabo. Bilgarria, askotan, edukia bezain garrantzitsua izaten da.

Irratian, musikan gertatzen den lez, ahotsa eta adierazteko modua faktore bereizgarria izaten da lotura afektibo bat sortzerakoan. Esatariak, urte askotan zehar, ahotsaren bidez ezagutu ditugu, ez dugu beste erreferentziarik izan. Boza, tinbrea, tonua, gauzak azaltzeko modua, hiztegia, dialektika eta abar hartu ditugu oinarritzat pertsona horiek nola hautematen ditugun finkatzeko. Esango nuke horixe dela irratiaren magia. Ezin esan, ordea, irratia entzutean gaur egungo gizartean gehiegizko eragina duen alde fisikoa baztertzen dugunik. Saihetsezina da hain gertuko sentitzen ditugun pertsona horiek duten itxura irudikatzea, gure buruak irudi bat sortzen du nahitaez, askotan idealizatua. Gero etortzen dira dezepzioak eta kortozirkuituak; «Ezin da izan! Ahotsa eta itxura ez datoz bat!».

Betidanik, esatarien ahotsak ederrak, sakonak, atseginak, iradokitzaileak izan dira. Denok ditugu buruan irratiko ahots perfektuak. Eredu hori etengabe errepikatu da, eta nik, behintzat, izan dut behin eta berriro ahots mota eta tonu berak entzutearen sentsazioa. Klixe bat sortu dela esango nuke. Zorionez, gero eta gehiago entzuten ditut, podcastetan gehienbat, gertukoagoak egiten zaizkidan tinbre eta tonuak, informalagoak, kalekoagoak, ohikoagoak, freskoagoak. Perfekzioa, bizitzaren alor guztietan, gainbaloratua dago.]]>
<![CDATA[Soinuaren ahalmena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1965/044/002/2021-10-10/soinuaren_ahalmena.htm Sun, 10 Oct 2021 00:00:00 +0200 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1965/044/002/2021-10-10/soinuaren_ahalmena.htm
Iñaki Beraetxeren ahots eta tonu sakonak egoera deskribatu ahala, errealitate paralelo (edo ez?) apokaliptiko bezain distopiko horretan guztiz barneratu naiz. Etorkizuna asmatzeko modurik eraginkorrena zuk zeuk berau sortzea omen da. Lelo hori hartzen du ardatz gisa irrati-fikzio berriak; Artxipielagoa-k.

Irudia eta, orokorrean, alde bisuala, ezinbestekoa omen zen XXI. mendeko komunikazioan. Tesia hankaz gora jartzen du proposamen berri eta ausart horrek. Audio formatuak bere horretan duen ahalmena eta eskaintzen dituen aukerak gutxietsi al ditugu? Artxipielagoa fikziozko podacastak agerian uzten du ahots eta soinuen bidez sor daitekeela telesail batek behar duen interesa eta zirrara.

Era berean, hainbat abantaila eskaintzen ditu fikzioa lantzeko modu horrek. Alde batetik, gidoi eta tramari dagokionez, muga asko apurtzen ditu. Nola gorpuztu bestela bertan deskribitzen den mundu mailako kolapso egoera? Istorioaren nondik norakoak sortzeko askatasuna eta aukerak nabarmen ugaritzen dira. Bestetik, ahotsek, musikak, soinuek, entzulearen irudimena sustatu eta areagotzen dute, eleberriek egiten duten antzera, nolabait. Gainera, bistan da proiektu horretan alde teknikoa alor oso zaindua dela. Grabaketan teknologia binaurala delakoa erabili dute, hau da, entzuleak hiru dimentsiotatik jasotzen du soinua. Gauzak horrela, hartzailea ekintza gertatzen den espazioan kokatzen da, soinuz inguratuta, entzunaldia esperientzia murgiltzaile bilakatuz.

Ikusteko dago esperimentu horrek, kontzeptua berria ez izan arren, jendartean izango duen harrera.

Emaitzak emaitza, apustu berritzaile horren kalitatea eta eraginkortasuna ukaezina dela iruditzen zait. Denborak esango du bide berri bat irekiko duen mugarri baten aurrean gauden ala ez.]]>
<![CDATA[Apustu zuzena]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1881/040/002/2021-10-03/apustu_zuzena.htm Sun, 03 Oct 2021 00:00:00 +0200 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1881/040/002/2021-10-03/apustu_zuzena.htm crush horretan zuzeneko emanaldietan sortzen den energiak eta esperientzia kolektiboak zerikusi handia izan zuela esango nuke. Erritual horretan gertatu ohi dira magia eta transmisio sakonenak.

Zerbaitek halako pasioa pizten dizunean ez da nahikoa asteburuetan, zortea edukiz gero, kontzertu batera joatea. Halaxe aurkitu nituen zuzeneko grabatuak. Esperientzia guztiz ezberdina da, eta ez hain indartsua, baina nahieran geure burua nolabait transportatzeko balio duena. Youtuberik gabeko garaietan, gure musikari gogokoenen bideo-edukiak lortzea urrea zen. Interneten eztandarekin, Emule edo Kazaa bezalako deskarga programetan aurkitzen genituen, pazientzia pixka batekin, gure kontzertu gosea asetzeko artxiboak. Gogoan dut kalitate eskaseko bideoak deskargatzen bi edo hiru egun eman behar izana.

Gaur egun eskuragarri dugun musikaren inguruko ikus-entzunezko materiala erotzekoa da, zentzu onenean: zuzenekoak, bideoklipak, dokumentalak, elkarrizketak, sesioak... Hain zuzen ere, azken horietaz gozatzeko aukera izan nuenetik, nire formatu gogokoenetako bat izan da. Kontzeptua, funtsean, zuzeneko emanaldi bat estudio batean grabatzea da. Arlo honetan, erreferente garrantzitsuena Seattle-eko KEXP irrati katea izan zen, nire inguruan behintzat. Gustu handiarekin eginiko saioak ziren, ikuspegi guztietatik: soinu eta bideo kalitatea, taldeen aukeraketa, elkarrizketa tartekatu interesgarria... Azkenaldian hainbat lekutan irakurri dudan eta etengabe zabaltzen ari den vodcast (bideopodcast) kontzeptuaren sorrera, ikuspegi musikaletik.

Zergatik ez du inork gurean halakorik egiten? Aspalditik egin izan diot galdera hori neure buruari, baina zorionez azkenean norbaitek egin du ildo horretan apustu bat, behintzat. Euskal eszenaren kalitatea eta aniztasuna ederki islatzen du Behekaldea tarteak. Gazteako B Aldeak jarri zuen martxan joan den denboraldian, Egongela zena moldatuz, eta emaitza ikusgarria bezain beharrezkoa izan da. Atal berriak agertzearen esperoan, apustua igotzea besterik ez dut espero.]]>
<![CDATA[Autokritikari]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1876/033/002/2021-09-26/autokritikari.htm Sun, 26 Sep 2021 00:00:00 +0200 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1876/033/002/2021-09-26/autokritikari.htm
Tradizionalki, kritikaria figura garrantzitsu, errespetatu eta botere handikoa izan da. Hark esandakoak berebiziko garrantzia izan zezakeen artelan baten arrakasta edo porrotean. Iritzi sortzaile hauei gehiegizko sinesgarritasun eta egiatasuna aitortu izan al diegu? Ez al dugu behar bezainbeste sinesten gure irizpide pertsonalean? Gidak behar al ditugu gure kontsumo kulturala bideratzeko?

Artea, informazioa eta iritzia «demokratizatzen» joan ahala kritikariaren figuraren jainkotze hori lausotzen joan da. Gaur egun beste muturrean gaude. Garai batean gutxi batzuek erabakitzen bazuten zer zen ona eta zer ez, gaur egun jende gehiegik du iritzia botatzeko eta entzuna izateko ahalmena. Gehiegik diot, askotan izan baitut etengabeko iritzi-jasa eta edozeri buruz iritzia eman behar izate honen aurrean, zentzugabekeria eta kaos sentsazioa. Ikuspuntu ezberdinak ezagutzea aberasgarria da ezbairik gabe, baina iritzi gehiago jasotzeak kritikoagoak egiten al gaitu? Benetan dena gehiago kuestionatzera eta irizpide propioa garatzera garamatza?

Igaro berri den Donostiako 69. Zinemaldia egunez egun jarraitu duen 25. Fotograma podcasta entzun bitartean murgildu naiz kritikarien inguruko gogoeta honetan eta begi bistakoa da galdera gehiegi eta erantzun argi gutxi atera ditudala. Nor eta ni, kultur kritikari eta kronikagileen zilegitasuna ezbaian jartzen. Kontraesanak kontraesan, argi dut artearen inguruko iruzkina eta balorazioa egin daitekeela, aberasgarria eta beharrezkoa dela eta kazetaritzan bere espazioa baduela, inoiz baino gehiago. Ez, ordea, garai bateko zentzu klasistaren ikuspegitik. Sentsazioetan, gogoetan eta eztabaidan gehiago oinarrituz eta ez hainbeste egia absolutuz jantziriko epai irmoetan. Gidari bai, baina norberaren irizpidea indartzeko bidean.]]>
<![CDATA[Hasierak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1960/044/002/2021-09-19/hasierak.htm Sun, 19 Sep 2021 00:00:00 +0200 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1960/044/002/2021-09-19/hasierak.htm
Surflariak izan gabe, txanpa ona hartu dute EITBk estreinatu berri duen lehen bideopodcasta gidatzen duten hiru emakumeek. Edo, hobe esanda, Yoko Ona. Ainhoa Vitoria, Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvadorrek ederki hasi dute jokoa, lagunarteko solasaldi formatuan. Tarte berriak «orain arte galdetu gabeko gaiei buruz aritzeko aukera» emango diela adierazi dute eta horiek abiapuntutzat hartuz, haien bizitzetako zenbait esperientzia eta pasarte ezagutzeko aukera izango dugu, betiere umorearen eta feminismoaren eraginpean.

Eragin hori saioaren izenburutik beretik nabaritzen da. Guztiaren errudun omen da Yoko Ono. Gizonen musikari talde jenio batzuen bidea zapuztu omen zuen artista abangoardista japoniarrak. Zein erraza eta erosoa den ezbehar guztiak leporatzeko figura bat edukitzea, kasu honetan, kasualitatez, emakume deseroso eta iraultzaile bat. Sortu eta mantendu ditugun mito, estereotipo, tabu eta hesi guzti horiek eraitsi ditzala joko onak.

Herenegungo atal pilotuan hasierak izan zituzten hizpide, metairratigintza ariketa aproposa teloia irekitzeko. Bertan, egongela dotore baten babesean, hasierek sortzen dituzten ezinegon eta beldurrez, musikaren munduan emandako lehen pausoez, iraganeko abestiez, haurtzaroaz eta emakume musikari izateaz aritu ziren, besteak beste. Mamia izan zuen, beraz, lehen solasaldiak, baina onenak etortzeko daudelakoan nago. Izan ere, horrelako formatuek behar dute errodaje puntu bat, konfiantza giroa sortu, soltura hartu eta rolak aurkitzeko. Emakume hauen izaera eta gaitasuna ikusita, harribitxi eder eta beharrezko baten hasieraren aurrean gaudelakoan nago.]]>
<![CDATA[Testuingurua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1961/025/002/2021-09-12/testuingurua.htm Sun, 12 Sep 2021 00:00:00 +0200 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1961/025/002/2021-09-12/testuingurua.htm
Ez dut uste inork erantzun zehatzik duenik. Hori bai, momentu bakoitzean entzuten dugunak eta garen pertsonak lotura dutela ukaezina dela iruditzen zait. Barneratzen dugun arteak gure ezagutza eta testuingurua aberasten du eta gure pentsatzeko modua baldintzatzen du, nolabait. Duela hogei urte, duela hamar, duela bost edo atzo entzun nuen musika ez da bera, eta ni ere beste norbait naiz. Baina, musikak eraldatzen gaitu edo eraldatzearen ondorio da musika?

Usteak uste, ikerketak ikerketa, pertsona baten musika ibilbideak pertsonalaz ere asko esan dezake. Gaurko gu-ak asko zor dio bide horri, azken finean prozesu horren emaitza gara. Pertsona bat, are gehiago musikari bat, sakonago ezagutu eta ulertzeko modu interesgarriagorik ez zait okurritzen bere artista, disko eta abesti kutunei buruz aritzea baino.

Hori da Ekain Perezek Lore-Hostoak irratsaioan egiten duena. Aldiro sortzaile bat ostokatzen du, hau da, gonbidatuaren betiko euskal kanta kutunetan oinarritzen da bere musika mapa osatzeko. Bidaia formako solasaldien bidez, artistaren unibertso eta eboluzio musikalean murgiltzen gara. Musikariaren gomendio eta lan propioak uztartuz, musika erretratu eder bat oparitzen digu atal bakoitzak. Sortzailearen eragin eta inspirazio izan den horretan sakontzea bere artea eta pentsaera ulertzeko gakoetako bat izan daiteke.

Musikaren inguruan dabilen Pitchfork webgunearen Youtube kateko Under the Influences atalak ere antzeko planteamendua du. Bertan, sortzaileek musika tresna jakin bat ulertzeko duten moduan eragina izan duten historiako musika pasarteez hitz egiten dute. Lehenengo pertsonan egindako analisi formatu hori ez da oso ohikoa, eta aberasgarri bezain argigarria da.

Eta zuk, aukeratu behar izanez gero, zein bost euskal kanta aukeratuko zenituzke? Nork utzi du arrastoa zure bizitzan? Ez da erraza aukeratzen, baina egin ariketa eta konturatuko zara testuinguruak berebiziko garrantzia duela; ez musikan bakarrik, baita bizitzan eta nortasunean ere.]]>
<![CDATA[Nahieran]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1961/025/002/2021-09-05/nahieran.htm Sun, 05 Sep 2021 00:00:00 +0200 Jagoba Salvador https://www.berria.eus/paperekoa/1961/025/002/2021-09-05/nahieran.htm
Aro digitalak ekarri duen komunikabideen paradigma aldaketaren aurkako erreakzio gisa jaio zen Slow Journalism (Kazetaritza Geldoa) mugimendua. Egun sustatzen den kazetaritza azkar, kaskar eta azalekoaren aurrean, modu egokian egiaztaturiko eta kalitatezko informazioa eskaintzea du xede. Kontzeptu hori ederki azaltzen du Filmin plataforman ikusgai dagoen Slow News dokumentalak.

Era berean, irratigintzak ildo horri jarraitu dio. Irudiaren diktaduran bizi garen honetan, irratia hedabide tradizionaletatik etorkizun ilunena zuena zela pentsa genezakeen. Interneten aroa baino lehen bereziki, beste euskarrien aurrean bere alde izan duen ezaugarri nagusia baita berehalakotasuna.

Baina, ahalmen horren galerak beste bide batzuk hartzera eraman du irratigintza, eta gaur egun, podcasten arrakastak bultzatuta, loraldi deigarria bizi du. Gakoetako bat horiek nahieran entzuteko aukera da, baina ez lehenago aipatutako bizkortasunarekin lotuta; beste era batean, hain zuzen. Bestalde, formatua aldatzeaz gain, egiteko moduak aldatu dira. Berehalakotasun eta antsietate informatibo horren ordez, gogoeta, naturaltasuna, askatasuna, analisia eta eztabaida, besteak beste, nagusitu dira. Betiko irratiak badu bere xarma, noski, horrek ez du esan nahi podcastak betiko irratiak lurperatzera etorri direnik, baina fenomenoak erakusten digu eduki azkarraren kapitalismoaren kontzeptu horren aurrean, audientziak beste gauza batzuk ere bilatzen dituela hedabideetan eta, azken finean, boterea jendeak, kontsumitzaileok izaten jarraitzen dugula. Ez dezagun hori ahaztu.

]]>